Gazteberri 143 Azaroa 2018

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 143. Zbk | 2018 Azaroa |

Zer egingo duzu loteria egokitzen bazaizu?

#143


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Shareak Kultur Elkartea DISEINUA: José Poza LAGUNTZAILEAK: Nerea Segura, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA: 94 424 75 94 | 616 50 50 82 INPRIMATZAILEA: Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAREN, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN, ETA EUSKARABIDEAREN LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak

08

Erreportajea: Zer egingo zenuke loteria egokitzen bazaizu?

z Ikastaro eta tailer eskaintza zabala IruĂąeako gazteentzat z 87 lanpostu berri eskainiko dizkiete Bilboko gazteei z Haur eta nerabeen tokiko politikak aztergai Gasteizen

16 Zientzia z 2050ean ez omen da gizaki guztiontzako elikagai nahikorik izango

18 Euskara z Durangoko Azokak bere aniztasuna aldarrikatuko du aurtengo edizioan z Osasun zerbitzuetako langileen bosten batek ez du hizkuntza eskakizunik

18

Euskara: Durangoko Azokak bere aniztasuna aldarrikatuko du aurtengo edizioan

30 Sexua z Tinder bezalako aplikazioek ligatzeko genero-rolak sendotzen dituzte z Eskozia LGBT hezkuntza irakatsiko duen lehen herrialdea z Askatasun sexualaren kontrako delituak hazi dira Euskadin

34 Teknologia berriak

22

Erreportajea: Ikusi behar sinesteko?

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa

z Teknologia berriek gazteen kirola ulertzeko modua aldatu dute z 12.000 aplikazio maleziatsu berri egunero Androiden z Mastodon.eus: sare sozial berri bat jaio da euskaldunontzat

42 Agenda 3


Gazteberriak Unai Beroiz.

ESPLOTAZIOAK HAURREN AURPEGIA ERE BADU Lankidetza eta Garapenaren Euskal Agentziaren eskutik eta azaroaren 20ean ospatzen den Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Honduraseko eta Ekuadorreko sei nerabek Gasteizko ikasleekin izateko aukera izan dute euren bizitzaren berri emateko. Haur horiek giza eskubideen urraketa larriak ematen diren lurraldeetan bizi dira eta horiei aurre egiteko, bakearekin, osasunarekin, aisialdiarekin eta ingurumenarekin harremana duten hainbat egitasmo garatzen ari dira.

EMAN LIKE ZIBERESKUBIDEEI! Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak lurraldeko haur eta gazteak zibereskubideen inguruan sentsibilizatzeko kanpaina bat jarri du martxan. Kanpainaren leloa “Eman Like Zibereskubideei!” da eta pasa den azaroaren 20an abiatu zen Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Egunarekin batera. Kanpainan parte hartzeko, gazteek www. gipuzkoa.eus/eu/ web/kulturadigitala/ argazkiak gunean sartu eta kanpainarekin bat egin behar dute.

4

Ikastaro eta tailer eskaintza zabala Iruñeako gazteentzat 2019. urteko lehen hiruhilekorako 35 ikastaro eta 14 tailer programatu dira Gaztediaren Etxean Informatika, swing, mindfullness, antzerkia, K-Pop, Stop Motion, josketa, sukaldaritza edo 3D modeloak dira, besteak beste, Iruñeako Gaztediaren Etxeak hiriko 14 eta 30 urte bitarteko gazteei eskaintzen dizkien ikastaroetan jorratuko diren gaiak. Izan ere, datorren urtearen urtarrila eta martxoa bitartean 35 ikastaro eta 14 tailer berri izango dira. Horietan izena emateko epea jada zabalik da eta abenduaren 31n amaituko da. Horretarako, nahikoa da Gaztediaren Etxera joan eta ikastaroa aukeratzea. Antolatzaileek azaldu dutenez, datorren urterako eskaintzan bi berrikuntza nagusi dira. Alde batetik, K-Pop dantza ikasteko ikastaroa izango

da. Dantza mota hori Koreatik dator eta dance, hip-hop eta rap estiloak uztartzen ditu. Bigarren berrikuntza nagusia Stop Motion ikastaroarena da. Kasu horretan, animazio-teknika berritzailea da eta irudi estatikoen bidez mugimenduaren sentsazioa sortzean datza. Funtsean, objektu zehatz baten hainbat argazki ateratzen dira ikuspuntu desberdinetatik eta horiek guztiak jarraian eta abiadura zehatz batean jarrita, mugimenduaren sentsazioa sortzen da. Ikastaro guztien prezioa 5,40 eta 55 euro bitartekoa izango da, betiere ikasleen adinaren eta ikastaroak dituen orduen kopuruaren arabera.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa


GAZTEEN GAITASUN PROFESIONALAK BERMATZEKO PROIEKTU PILOTUA Lanbidek abian jarri ditu prestakuntza-maila baxua duten gazte langabeen gizarte- eta lan-arloko aktibaziorako laguntzak. Aipatu laguntza horiek DBH amaitu ez duten 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude eta xedea da hezkuntza-maila baxua duten gazte horiei guztiei oinarrizko gaitasun profesionalak eskaintzea. Programa finantzatzeko Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euro bideratuko ditu datozen bi urteetan.

UPV/EHUko EKINTZAILETZAREN LEHEN IHES-GELA Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/ EHU), Zitek bidez, ekintzailetzaren lehen escape room-a antolatu du. Egoitza bikoitza izango da (errektoretza eraikinean eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan) eta abenduaren 20ra bitartean luzatuko da. Egitasmo horren bidez, UPV/EHUko ikasleek jarduera ludiko batez doan gozatzeko aukera izango dute eta, aldi berean, hezkuntza-jarduera batez gozatzeko aukera ere bai. Zitekek antolatu duen ihesgelaren gai nagusia, nola ez, ekintzailetza izango da.

BARRUAN ALA KANPOAN ZAUDE? Donostiako Udalak, Donostiako Estrategia Bulegoaren bidez, hiria 2020. urtean nolakoa izango den diseinatzeko aukera eman nahi die 18 eta 35 urte bitarteko gazteei. Horretarako, eta “Barruan ala kanpoan zaude?” lelopean, zenbait eztabaida saio antolatu dira. Lehenengoa Tabakaleran ospatu zen pasa den azaroaren 21ean eta bertan, Zuriñe Hidalgok gidatuta, Iraia Oiartzabal, Adur Letamendia, Adriana Uribesalgo eta Julen Hernández izan ziren.

900 840 111 EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN BIKTIMENTZAKO TELEFONO BIDEZKO ARRETA ZERBITZUA

SATEVI emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako telefono bidezko arreta zerbitzua da eta urteko 365 egunetan, egunean 24 orduz, arreta eskaintzea bermatzen du. Biktimei laguntza eskaintzeaz gain, aholkularitza eta informazioa eskaintzen du edozein zalantza edo gai argitu nahi duten profesionalei, senideei edo hurbileko pertsonei. Telefono segurua da eta bertara egindako deiek ez dute arrastorik uzten telefono-fakturan.

“Maitasun adierazpenik handiena egiten ez dena da; asko sentitzen duen gizakiak, gutxi hitz egiten du” ARISTOKLES PODROS | PLATON (K.a 427 - K.a 347). Grezia Klasikoko filosofoa. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen.

LEIOAKO MAITASUN GUTUNEN XX. LEHIAKETA. Leioako Udalak Maitasun Gutunen lehiaketaren XX. edizioaren berri eman du. Xedea da sentimenduen komunikazioa sustatzea eta genero horren aberastasuna berreskuratzea. Euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal dira lanak eta epea abenduaren 28an amaituko da

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa

ZINEMA EUSKARAZ BILBOKO IKASTETXEETAN. Bilboko Udalak, Tinko Euskara Taldeak eta Irudi Biziak Elkarteak antolatuta, Bilboko ikastetxeetako euskarazko 16 filmez gozatzeko aukera izango dute “Zinema euskaraz” egitasmoaren bidez. Filmak bi multzotan banatu dira, lehena LHko ikasleentzako filmekin eta bigarrena, DBHko ikasleentzako filmeekin. Film bakoitzaren ostean gaia jorratzen da ikasleekin. Aurtengo ediziorako jada 40 ikastetxek eman dute izena. Aurreko edizioan 52 ikastetxetako ia 10.000 ikaslek hartu zuten parte.

5


PRESTIK ENPLEGU AZOKA

87 lanpostu berri eskainiko dizkiete Bilboko gazteei Lanbideren eta Bilbao Ekintzaren artean garatutako I. Enplegu Planari esker Eusko Jaurlaritzak (Lanbide) eta Bilboko Udalak (Bilbao Ekintza) hiriko gazteen enplegua sustatzeko plan bat garatu dute. Horren baitan, datozen hilabeteetan, gazteentzako 87 lanpostu eratuko dira. Lanpostu horiek hainbat profil profesionaletakoak izango dira (administrazioa, teknologia berriak, giza baliabideak, arkitektura, arlo juridikoa, hirigintza...) eta, printzipioz, lansaio osoko 12 hilabeteko kontratuak eskainiko dira. Lanpostu horietara erdi-mailako edo goi-mailako tituluren bat duten Bilboko 16 eta 29 urte bitarteko gazteek aurkeztu ahal izan dute euren burua. Horrez gain, hautagaiek aldez aurretik Gazte Bermea Sisteman izena emanda izan behar zuten. Gazteei berariaz zuzendutako lehen enplegu plan horren aurrekontua ia 3,7 milioi eurokoa da.

6

Bizkaiko Foru Aldundiak, DEMAren bidez, bi urtean behin antolatzen duen Prestik enpleguazokaren VI. edizioa abenduaren 12an eta 13an ospatuko da Euskalduna Jauregian. Prestiken xede nagusia da gazteei enpleguaren eta ekintzailetzaren egungo egoerari buruzko ezagutza eskaintzea. Bertan, gazteek egun eskura dituzten lanbide- eta lan-garapenerako aukerak ezagutzeko aukera izango dute eta, aldi berean, inguruneko enpresek, euren lanbide-profilen zorroa handitu nahi badute, hautagaitzak eskaintzen dizkieten profesionalak ezagutzeko aukera ere izan dezakete. Edizio honetarako, apustu egin da maila guztietako enpleguko berdintasunarekiko konpromisoa jartzeko arretaren erdigunean. Horregatik, egitarauaren barruan hitzaldiak egingo dira enpleguko berdintasunaren benetako lorpenari buruzko ezagutza hedatzeko eta bai gai hori jorratu eta eztabaidatzeko ere.

Ondare Up programa Haur eta nerabeen tokiko politikak aztergai Gasteizen Gasteizko Udaleko Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak antolatuta, pasa den azaroaren 21ean 200 aditu inguru bildu ziren Gasteizko Europa Jauregian haur eta nerabeen inguruko tokiko politikak aztertzeko. Bertan, gainera, Gasteizko Udalaren Haur eta Nerabeentzako II. Plana lantzeko prozesua eta horren ildo nagusiak aurkeztu dira eta, besteak beste, Bartzelonan, Oviedon edo Pontevedran garatzen ari diren antzeko esperientzia eta proiektu berritzaileekin alderatu da. Aipatu plana, HANUP izenarekin ezagutzen da eta pasa den urteko urrian lantzen hasi zen eta hainbat eragileen laguntzarekin osatu da. Planak datozen lau urteetarako hainbat ekintza jasotzen ditu, betiere hiriko adingabeen zein haien familien eskubideak eta ongizatea bermatzeko xedearekin. Plana bost ardatz nagusitan egituratzen da: ekitatea, herritartasun aktiboa, hiri inklusiboa, ahalduntze ereduak eta udalaren jokaera haur, nerabe eta familiekiko.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa


etorkizuna.eus Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria


8

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa


Eta egokitzen bazaizu? Guztiok amets egin dugu noizbait Gabonetako Loteriaren, Primitivaren edo Euromillonesen bidez milioidun izatearen aukerarekin. Baina, pentsatu al duzu zer egingo zenukeen diru horrekin guztiarekin?

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa

9


Erreportajea

U

rte amaiera eta gabonak gertu dira eta, tradizionalki, sasoi horri hasiera eman izan zaio Gabonetako zozketarekin. Aurten, aipatu zozketa abenduaren 22an izango da eta mundu guztiak du gutxiasko diru kopuru garrantzitsu bat irabazteko itxaropena. Diru horrekin, hainbat gauza egin daitezke, adibidez, hipoteka ordaindu, ametsak bete, buruan duzun bidaia hori egin, kotxe handi bat erosi edo, besterik gabe, apeta bat asetu. Garbi dago, loteria egokituz gero, etorkizunari modu lasaiagoan aurre egiteko aukera dagoela. Hala ere, loteria irabaztea ez da beti albiste ona; ez behintzat, epe ertainera begira. Izan ere, zenbait estatistiken arabera, sarritan, errealitateak irabazle zoriontsua gainditu ohi du. Hainbat azterlanen arabera, bost urte pasatu ostean, loteria irabazi duten lau pertsonetatik hiruk saria irabazi aurretik baino diru gutxiago dute. Datu horrek hausnarketarako bide eman beharko luke eta, beraz, garbi dago altxorra jaso aurretik komenigarria dela aholkularitza profesionala bilatzea. Gauzak horrela, gure burua euren ondasunak handitzea edo, behintzat, mantentzea lortu duen laurden horretan kokatu nahiko bagenu, egin beharreko inbertsioetan lagunduko gaituen aholkulari bat bilatu beharko genuke. Esan bezala, kasu horietan (are gehiago oso diru kopuru handiez hitz egiten ari bagara) komeni da oinak lurrean mantentzea, hausnartzea eta eman beharreko urratsak hotzean planifikatzea. Gauzak

10

ondo eginez gero, etorkizunean ospakizunetarako denbora izango da.

Zure finantza-egoera aldatu dela onartu

Hainbat kasutan (seguruenik, gehiegitan), erabaki garrantzitsuak bihozkadetan eta harreman afektiboetan oinarrituta hartzen ditugu. Horregatik, ezer egin baino lehen, loteria edo bestelako sari potoloren bat egokitu bazaizu, zure finantza-egoera aldatu dela eta egoera berri horrek arreta handiagoa eskatuko dizula onartu beharko duzu. Ez hori bakarrik, egiten duzun kudeaketak zuzena izan beharko du. Horrela, epe motzean zentratu beharrean, epe luzera begiratzen hasi beharko duzu. Ideia hori funtsezkoa da eta, horren baitan, zure ongizateekonomikoa egonkortuko da edo iritsi den bezain azkar aldenduko da. Zure bizitzako aukera onenaren aurrean egon zaitezke; ez alferrik galdu. Orain arte azaldutakoa garbi baduzu, lehen gomendioa zentzu komunekoa da: ez egin ezertxo ere; ezer ez. Hau da, ez atera kalera milioidun zarela oihukatuz, ez esan publikoki edo ez atera telebistan esku batean xanpain botila bat eta bestean saritutako txartela duzularik. Horietako bat bazara, agian, ez zenuke irakurtzen jarraitu behar. Beraz, ez azaldu inori, eta norbaiti esatekotan, bakarrik konfiantza osoko pertsonekin partekatu berri ona. Horrelako albisteak publikoak egiten direnean ohi baino lagun gehiago azaltzen dira eta telefonoa hartzen ez zuen neska edo mutil hori, agian, deiak bueltatzen hasiko da.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa


MUGITZEN EZ DEN DIRUAK BALIOA GALTZEN DU. Irabazitako dirua berean uzten baduzu, urteak aurrera joan ahala balioa galduko du. Demagun Gabonetako zozketan lehen saria egokitzen zaizula. Dezimo bakoitzeko 400.000 euro jaso beharko zenituzke, baina, errealitatean, ‘bakarrik’ 320.000 euro jasoko dituzu (beste % 20 Ogasunak ‘irabaziko’ du). Diru hori guztia zure etxean gordetzen baduzu (koltxoiaren azpian esan ohi den bezala), 20 urte barru eta, batez beste, inflazio-tasa % 2koa bada kopuru horren balioa 220.000 euro ingurukoa izango da.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa

11


Beraz, bizitza normala egiten jarraitu. Ez utzi lanera joateri. Denbora izango duzu horretarako eta nahi duzun ordutan esnatzeko (hori, noski, egokitu zaizun sariaren arabera).

Kobratu aurretik, aholkua eskatu

Garbi dago horrelako sari handi bat egokitzen bazaizu zenbait egun beharko dituzula albistea behar bezala digeritzeko. Hala ere, zenbat eta lehenago aholkularitza profesionalaren eske joan, hobe. Finantza-aholkulari batek zure diruarekin zer egin dezakezun erabakitzen lagunduko dizu. Kontuan izan diru hori berean uzten baduzula urteak aurrera joan ahala balioa galduko duela. Demagun Gabonetako zozketan lehen saria egokitzen zaizula. Dezimo bakoitzeko 400.000 euro jaso beharko zenituzke, baina, errealitatean, ‘bakarrik’ 320.000 euro jasoko dituzu. Bai, falta den beste % 20 Ogasunak ‘irabaziko’ du. Diru hori guztia zure etxean gordetzen baduzu (koltxoiaren azpian esan ohi den bezala), 20 urte barru eta, batez beste, inflaziotasa % 2koa bada (Europako Banku Zentralaren helburua), kopuru horren balioa 220.000 euro ingurukoa izango da. Behin aholkua eskatuta, garrantzitsuena epe motzera dituzun kreditu guztiak kentzea izango da; hots, interes-tasa altuak dituzten horiek (kreditu-txartelenak edo mailegu-azkarrak). Behin zor horiek kitatuta (hobe horiek ez badituzu), papera, arkatza eta kalkulagailua hartzeko unea da. Bestelako mailegu edo hipotekak kitatu nahi badituzu, erabaki hori komenigarria den ala ez kalkulatu

12

beharko duzu, betiere, kontratatuta dituzun baldintzen arabera. Hipoteka baten kasuan, adibidez, kontuan hartu beharreko irtenbide bat, guztiz amortizatu nahi ez bada, partzialki amortizatzearena da, ordaindu beharreko kuoten kopurua murriztuz eta, horrela, epeak laburtuz. Hala ere, gaur egun,

interes-tipoak oso baxuak direnez, mailegu bat amortizatzea agian ez da erabakirik azkarrena eta, bai ordea, inbertsio interesgarriren bat egitea. Gainera, hipoteka-mailegua guztiz amortizatzen denean, ohiko bizilekuaren kasuan eskaintzen diren zerga-arinketak galduko zenituzke.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa


Eta bai, zergatik ez, apetaren bat ere asetu ahal duzu, baina beti kontuan izanik zure egoera eta behar berriak nolakoak diren. Ahal den neurrian, ekidin eragilketak. Kasu horietan, komenigarria da horrelako gastuetan irabazitakoaren % 10 baino gehiago ez xahutzea. Kopuru horrekin, nahikoa izan beharko zenuke apetaren bat asetzeko eta, horrela, gainera, jakin ahal izango duzu loteriari esker bere bizitza aldatu ahal izan duen gutxiengo horren parte zarela.

Nola inbertitu

ZUHUR JOKATU. Lehenengo aholkua zentzu komunekoa da: ez egin ezertxo ere; ezer ez. Hau da, ez atera kalera milioidun zarela oihukatuz, ez esan publikoki edo ez atera telebistan esku batean xanpain botila bat eta bestean saritutako txartela duzularik. Ez azaldu inori loteria edo bestelako sari potoleren bat egokitu zaizula, eta norbaiti esatekotan, bakarrik konfiantza osoko pertsonekin partekatu berri ona.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa

Irizpidez inbertitzea da lortutako dirua oso denbora laburrean ez xahutzeko biderik onena. Baina ez ahaztu bizitzak badituela ezustekoak eta, definizioz, gutxien espero ditugunean azaltzen direla. Horregatik, komeni izan ohi da kapitalaren zati bat gehiegizko arriskurik hartu gabe berehalako likidezia eskaintzen duen deposituren batean gordeta izatea. Behin urrats horiek emanda, sobera dugun dirua non eta nola inbertituko dugun erabaki beharko dugu. Esan bezala, egokiena finantza-aholkulari batengana joatea da edo, aukera gisa, zure erreferentziazko banketxera. Bertan, laguntza eta aholkua eskainiko dizuten kudeatzaile adituak ere aurki ditzakezu. Inbertsio-produkturen bat aukeratu aurretik, ezinbestekoa da ulertzea errentagarritasuna ez dela aintzat hartu behar den aldagai bakarra. Kontuan izan ordainsaria beti arriskuaren araberakoa izango dela. Dirua inbertitzeko erabakia norberaren izaeraren eta arriskuaz dugun pertzepzioaren araberakoa izango da. Finantza-produktuekin

13


arriskurik hartu nahi duten horiek aurrezteko aukera dute edo, bestela, errentagarritasun baxuagoa duten alternatiba seguruetara jo dezakete, adibidez, deposituen bidez. Horregatik, ezinbestekoa da gaitasun-azterketa bat egitea finantza-ezagutzak eta esperientzia, finantza-egoera, inbertsioaren denbora-horizontea eta bilatzen diren helburuak ebaluatzeko. Modu horretan, behin ebaluazioa eginda, guretzat egokien den inbertsioa jakiteko aukera izan dezakegu, betiere kontuan hartuz, jada azpimarratu den bezala, ordainsaria edo errentagarritasuna beti arriskuaren araberakoa izango dela. Horregatik, inoiz ez duzu zure dirua ulertzen ez dituzun produktuetan inbertitu behar. Azterketa hori egin ostean eta gure profila zehaztuta dagoenean, aholkularitza fiskala eta finantzarioa ezinbestekoa da. Ahal den neurrian, aholkulari onak izatea komeni da eta ahal den neurrian,

14

ekonomiaz eta finantzaz ikastea, oso mugikorra den sektorea baita. Printzipioz, eskainiko dizkiguten produktuak edo zorroak hiru multzo nagusitan bildu daitezke: errenta aldakorreko inbertsioak, errenta finkoa eta monetarioak. Normalean, horiek Inbertsio Funts bezala aurkeztuko dira suposatzen duten abantaila fiskalak eta eragin fiskala ez duten aldaketak egiteko aukera dela eta. Gainera, zorro horiek hainbat inbertsio funtsetan banatzen dira eta, horrela, ez dira arrautz guztiak saski berean jarriko. Kasu horietan, hobe da dibertsifikatzea arriskuak ahalik eta txikienak izateko. Eta gaztea bazara ere, ez ahaztu zure pentsioaz. Oraindik urrutiko gauza bezala ikusi arren, interesgarria izan daiteke zure kapitalaren zati bat pentsio-funts edo BGAE/EPSV batean sartzea. Abantaila fiskalak lortzeaz gain, etorkizunean zure pentsioa osatzen lagun zaitzakete.

HARTU PATXADAZ ETA ESKATU AHOLKULARITZA. Loteria irabaztea ez da beti albiste ona; ez behintzat, epe ertainera begira. Izan ere, zenbait estatistiken arabera, sarritan, errealitateak irabazle zoriontsua gainditu ohi du. Zenbait azterlanen arabera, bost urte pasatu ostean, loteria irabazi duten lau pertsonetatik hiruk saria irabazi aurretik baino diru gutxiago dute.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa



16

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa


Zientzia 2050ean ez omen da gizaki guztiontzako elikagai nahikorik izango Etorkizunera begira, gizadiak hainbat erronka ditu. Horietatik, apika, garrantzitsuena, klima-aldaketaren kontrako borroka dugu. Gezurra badirudi ere, egun gure artean nagusi den elikadura-sistema berotegiefektua duten gasen sortzaile nagusietako bat da eta, ondorioz, hori ere aldatu beharra dugu klimaaldaketaren eraginak murrizteko. Nature aldizkarian argitaratu berri den azterlan baten arabera, egungo sistemarekin eta erritmoarekin jarraituko bagenu, datozen hamarkadetan, biztanleria osoa elikatu ahal izateko beharrezkoak liratekeen prozesu eta azpiegitura guztien ingurumen-inpaktua bikoiztuko litzateke. Oxford Unibertsitatean egin duten azterketaren arabera, aipatu berotegi-efektuko gasen emisioaz gain, nagusi den elikadura-sistemak honako ondorio kaltegarri hauek ere baditu: eremu naturalen galera, edateko den uraren erabilera eta osagai kimikoen bidezko kutsadura. Gauzak horrela, sistema aldatu ezean, 2050. urtean hamar mila milioi ingurura iritsiko den gizakion biztanleria osoa elikatzeko zailtasunak izango dira. Ikerlariek planteatzen dituzten irtenbideen artean, honako hauek izango lirateke nagusiak: jatorri begetala duten produktuen kontsumoa biderkatu, zaborrera botatzen den elikagaien kopurua erdira murriztu eta nekazaritzan erabiltzen diren praktikak eta teknologiak hobetu. Maila orokorrean horiek lirateke egin beharreko nagusiak. Hala ere, adituen ustez, aldaketa sakonenak norbanakoen esku daude. Horrela, oso aldaketa txikiekin emaitza itzelak lor daitezkeela azpimarratzen dute: dieta osasuntsuagoak jarraitu, enpresa jasangarrien produktuak erosi‌ Gizakion kontsumorako haragiaren ekoizpenak, adibidez, berotegi-efektuko gas ugari sortzen ditu. Gainera, animalia horiek guztiak elikatzeko gure planetan erein daitekeen azalera guztiaren % 80 inguru behar da.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa

17


Euskara Durangoko Azokak bere aniztasuna aldarrikatuko du aurtengo edizioan “DA! asko dira” lelopean, Azokak euskal kultura aberatsa eta oparoa dela aldarrikatu nahi du Durangoko Azokaren 53. edizioa abenduaren 5 eta 9 bitartean ospatuko da eta edizio horren ardatz nagusia aniztasuna izango da. Izan ere, aurkezpen ekitaldian Gerediaga Elkarteko Nerea Mujikak azaldu zuen bezala, “euskal kultura oparoa eta aberatsa da eta aniztasun horren isla da Durangoko Azoka”. Aniztasun hori leloan ere islatzen da, Mujikak berak azaldu duenez, “Durangoko Azoka bakarra bada ere, aldi berean Azoka bizitzeko modu asko baitaude”. Aniztasuna, nola ez, egitarauan ere islatu da: musika, antzerkia, kultura digitala, film-emanaldiak, umeentzako tailerrak... eta, noski, eskaintzan izango diren disko eta liburuetan. Antolatzaileek azaldu dutenez, “158 argitaletxe, diskoetxe, kultur elkarte, erakunde eta banatzailek parte hartuko dute aurtengo edizioan. Landako gunean 247 stand izango dira eta horietan 439 nobedade aurkitu ahal izango ditugu: 304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari,

18

Azokako lehenengo Sormen Bekaren irabazlea abenduaren 6an jakinaraziko da. Irabazleak literaturarekin lotutako produktua aurkeztu beharko du hurrengo urteko azokan

argitalpen elektroniko bat eta 23 bestelakoak. Urrian egindako agerraldian, 53. edizioaren nondik norakoak azaltzeaz gain, aurtengo edizioko kartela ere aurkeztu zen. Kartela Ane Labakak, Nerea Ibarzabalek, Mariñe Arbeok eta Malen Amenabarrek osatzen duten Txakur Gorria izeneko kolektiboak sortu du eta Landakoko planoan oinarrituta, bertako mugimenduak irudikatzen ditu. Hainbat urtez kartelaren ardura ibilbide luzeko artistei enkargatu ostean, aurten sortzaile berri batengana jotzea erabaki dute antolatzaileek.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa


Š Durangoko Azoka

LEHEN SEKTOREAREN INGURUKO IKERKETEN EUSKARAZKO DIBULGAZIOA

53. EDIZIOAREN AURKEZPENA. Aniztasuna izan go da aurtengo Durangoko Azokaren ezaugarri nagusia. Guztira 158 partehartzaile eta 439 nobedade izango dira: 304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari.

NEIKER-Tecnaliak nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza sektoreari lotutako lanik onena sarituko du CAF-Elhuyar sarien esparruan. Aurtengoa aipatu sarien 25. edizioa izango da eta urte hauetan guztietan, jatorrizko dibulgazio artikuluak eta kazetaritza zientifikoa sustatzea izan du helburu. Horrez gain, bada “Zientzia gizartean� lemapean eskaintzen den beka bat ere. Kasu horretan, zientzia eta teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza sustatzen duen egitasmorik onena sarituko da 5.000 eurokin. Neiker eta Elhuyarren arteko elkarlana duela bi urte hasi zen eta, besteak beste, gazteei lehen sektoreari buruzko ikerketa helaraztea izan du helburu. Aurtengo edizioan lehiatu ahal izateko lanak 2019ko otsailaren 14a baino lehen aurkeztu beharko dira.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa

Osasun zerbitzuetako langileen bosten batek ez du hizkuntza eskakizunik UEMAK egin duen ikerketa baten arabera Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) elkartea osatzen duten 86 udalerrietako osasun zerbitzu publikoetan euskararen egoera aztertu du. Aurten, gainera, familia medikuen eta pediatren egoera ezezik, harrerako langileen, erizainen eta larrialdietan lan egiten duten langileen egoera aztertu dute. Guztira 616 langileekin hitz egin da eta, horietatik guztietatik, 133k ez du hizkuntza eskakizunik, hots, % 21,6k. UEMA osatzen duten udalerrietan 250.000 biztanle inguru bizi dira eta horietatik, % 70 inguru euskaldunak dira. Horietako asko euskararen arnasguneak dira, baina oraindik ere, osasun esparruaren kasuan bezala, zailtasunak daude zerbitzu publikoak euskaraz jasotzeko. Egoera horri buelta emateko, UEMAk proposamen zehatza luzatu du. Eskubide urraketa hori betiko iraunkortu ez dadin, unibertsitatean eragitea proposatzen dute. Horrela, fakultateetatik eta osasunerakundeetatik ikasleei euskaraz ikasteko eta lan egiteko baliabideak eskaintzea eskatzen dute.

19


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Zero Zeroa edo hutsa minus bat eta bataren artean dagoen digitua da. Zenbaki osoa ote den matematikariek ez dute argi. Dietista-nutrizionistok, aldiz, argi dugu: zenbaki arrunta da; arruntegia merkatuko apaletan. Zenbat zero dituzu sukaldean? % 0 koipeak, % 0 azukreak, % 0 edulkoratzaileak edota triple zero, hirurak batzen dituenak. Bada, horien nutrizio-balioa ere, hutsa. Zientziak informazioa, datuak jasotzen ditu eta teoria onargarriak proposatzen ditu, behin-behinekoak direnak. Gero frogatu beharra daude, esandakoa egiaztatuz. Eta ez, ez da beti lortzen. Baina, ordurako, jada apalak aipatutako leloez beteta egongo dira. Esaterako, duela urte batzuk, abere-jatorriko koipeak kolesterol-mailen igoerarekin erlazionatu ziren. Orain gantzen kalitatea argitu behar da ordea, animalien bizikalitatearen arabera (giltzaperatuta bizi diren edo ez) eta jasotako elikaduraren arabera (pentsuak edo elikagai begetalak jaten dituzten). Dena den, % 0 koipeak onuragarritzat jotzen dugu oraindik; ahaztuta, grasak, bitamina A, D, E, K eta omega-3, -6, -9 ematen digutela. Elikagarriak kendu eta janariak urardotzen dira. Eta jatorri begetaleko guztiak ontzat hartzen dira, baina trans koipeak edo ase-ultraprozesatuak (koko, palmondo) ez dira. Zeroz biderkatu! Harrez gero, ironikoki, ugaritu dira. Hots, azukrerik gabea (gehienez 0,5g/100g produktu bakoitzeko) edo azukre erantsirik gabea (berezkoak ditu baina ez zaizkio gehiago erantsi). Marmeladek, adibidez, fruituen berezko fruktosak, sakarosak eta glukosak ditu, eta azukre erantsirik gabeak izan daitezke —kontraesana dirudi arren—. Adi egon! Gatzarekin (sodioarekin) bera gertatzen da. Bestalde, laktosa edo gluten gabeko janariak ditugu, intoleranteentzako

20

sortuta errealak izanda edo halaber, egin behar. Laktosa barik etiketak dio gehienez % 0,01 duela eta gluten barik dio gehienez 20mg/kg bakoitzeko duela. Beraz, zero balioa izatea ez da beti baliogabekoa. Alhokol edukiarekin gertatzen da ere bai. % 1,2 baino gutxiago duten edariak “SIN” etiketa jarri eta ez dute aitortu behar zenbatekoa duten. 0,0 zehaztapena, ordea, ez dago begietsita; baina % 0,04 edo gutxiago izanda, % 0ra biribiltzen da —elementu xurgatzailea ote?—. Guztia gorabehera, kontsumo eredua eraldatuz goaz. % 0tik, gabekeriatik, km 0ra goaz. Orain bai, zero zifra bere osotasunean erabilita. Maukamauka Lurra jaten ari gara, elikaduraeredua ez delako jasangarria. 100 km-ren bueltan ekoiztutako produktuak lehenetsita, garraio kostuak gutxitzen dira, hondakinak murriztu, eta janariak heltze-une onenean jasotzen dira. Zero zabor eta zaporea bere osotasunean bermatuz —aurten ere, gainera, elikadura plastikorik gabe izatea aldarrikatzen da—. Bertokoak erosiz, hurbileko ekoizleak indartzen dira, gure herriko ekonomia garatuz. Batetik, gehiegizko bitartekariak ekiditen dira, eta bestetik, erosketaprezioa estutu daitekeelako. Inguru ezkorra utzita, baikorrerantz. Hurrengo pausua: Gosea Zero Helburu! FAO txostena dioenez, bederatzi pertsonetatik batek azpi-elikadura kronikoa pairatzen du. Estutasunean gaude, zerori ere; gure bezero ohiturek eragin handia dute: elikadura osasuntsurako, ingurumenerako, ekonomiarako eta besteenganako. Zero zenbaki osoaren ezkerretara jarrita, baliogabekoa da (zerori); eskuinetara, ordea, balioa bider 10 biderkatzen du (bezero). Hartu kontrola, aukeratu rola, egin dezagun froga!

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa



Ikusi behar sinesteko? Adimen Artifizialean oinarrituta egiten diren bideo-muntaiak ‘deepfake’ izenarekin ezagutzen dira eta pertsona bat beste batekin ordezkatzeko edo nahi duguna esateko edo egiteko aukera ematen dute.

22

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa


GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa

23


Erreportajea

2

017. urtearen amaieran abeslari edo aktore ospetsuak protagonista zituzten hainbat bideo pornografiko azaldu ziren sarean. Oso denbora laburrean biral bilakatu ziren. Handik gutxira jakin ahal izan genuenez, bertan azaltzen ziren emakumeak ez ziren ez Katty Perry, ez Scarlet Johansson, ez Emma Watson ezta Gal Gadot ere. Adimen Artifiziala eta hainbat algoritmo uztartzen dituen teknologia berri bati esker, aipatu emakume horien aurpegiak itsatsi zituzten beste emakume batzuen gorputzetan. Emakume ospetsuak ez ezik, sona handiko hainbat politikari ere aipatu teknologiaren biktima izan dira; Barack Obama edo Angela Merkel, esaterako. Obamaren kasuan, muntaia Buzzfedd gunean azaldu zen eta bertan, Obamak Trump hutsaren hurrengoa zela (dipshit) azaltzen zuen. Obamaren alter egoa kasu horretan Jordan Peele aktorea izan zen. Peele BuzzFeed gunearen sortzailea den Jonah Perettiren koinatua da eta bion artean bideoa ekoizteko ideia izan zuten horrelako bideoek izan dezaketen arriskuez ohartarazteko. Teknologia berri hori, deepfake izenarekin ere ezaguna, Adimen Artifizialean oinarritutako bideomuntaietan oinarritzen da. Funtsean, teknologia horrek pertsona bat beste batekin ordezkatzea edo guk nahi duguna esatera edo egitera ‘behartzea’ ahalbidetzen du. Bideo-muntaia hiperrealista horiekin, laster, ezin izango dugu gure begiekin ikusten duguna sinetsi. Ikus-entzunezko irudien manipulazioa gauza berria ez den arren, Photoshop bezalako

24

programei esker, Adimen Artifizialak errealitatearen inguruan dugun pertzepzioa guztiz eraldatu du. Deepfake hitza Deep learning (Adimen Artifizialarekin harremana duen ikaskuntza sakona) eta fake (faltsua) terminoen laburketaren emaitza da. Teknika horri esker bideoak oso modu errealistan molda daitezke: aurpegiak, ahotsak, gorputz-espresioa‌ hainbat kasutan ia ezinezkoa da bideo faltsu baten aurrean gaudela antzematea.

Guztion eskura dagoen teknologia

Duela gutxi arte, aurrekontu handia duen estudio zinematografiko batean bakarrik ekoitz zitekeen horrelako bideo bat eta, seguruenik, oso inbertsio handia egin ondoren. Orain, berriz, Adimen Artifizialari esker, edonork lor dezake emaitza bera ordenagailu on batekin. Bideoak manipulatzeko FakeApp bezalako aplikazioek kode irekiko Keras edo TensorFlow bibliotekak erabiltzen dituzte bideoetarako. Pertsona ezagunen irudiak lortzeko, berriz, Googlen edo Youtuben oinarritzen dira. Horri esker, Adimen Artifiziala gai da bideoa manipulatzeko eta bideoan azaltzen den pertsonaren aurpegia aldatzeko. Epe laburrean, bideo-muntaia horien kalitatea askoz hobea izango dela iragarri dute. Ondorioz, gero eta zailagoa izango da benetako bideoak eta bideo faltsuak bereiztea. Aurrerapen teknologikoek egiaren eta fikzioaren artean den lerroa desitxuratuko dute, beraz. Gaur egun, asko dira horrelako bideo faltsuak Internet bidez

NICOLAS CAGE. Arrazoi bitxi bat dela eta, deepfake bideoen biktima nagusietako bat Nicolas Cage aktorea dugu. Horrela, Leaving Las Vegaseko protagonista, besteak beste, Lois Lane bezala, Titaniceko brankan edo Donald Trumpen hitzaldiak egiten ikus dezakegu.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa


GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa

25


zabaltzen dituzten guneak. Datu alternatiboak eta konspirazio teoriak komunak dira eta, hainbat kasutan, sinesgarriak. Albiste faltsuek, Estatu Batuetako azken hauteskundeetan eragiteaz gain, Myanmar eta Sri Lankan indarkeria etnikoa eragin dute. Aurtengo udaberrian, adibidez, BBCren ustezko albistegi batean Errusia eta NATOren arteko gatazka nuklear bat iragarri zen. Whatsapp bidez zabaldu zen bideoan, jaurtitako hainbat misil ikus zitezkeen eta esatariak Alemaniako Mainz hiria jada suntsituta zegoela azaltzen zuen. Bideoa, noski, guztiz faltsua zen eta BBCk salaketa jarri zuen. Bideoa ez zen Adimen Artifizialarekin

26

ekoitzi, baina bideo faltsu batek izan dezakeen eragina utzi zuen agerian. Aipatu teknologia berriekin horrelako bideoak sinesgarriagoak izango dira.

Eztabaida politikoaren erosioa

Egun hainbeste oihartzun duten albiste faltsuen (fakenews) eragina oso txikia da deepfake muntaiek izan dezaketenarekin alderatuta. Izan ere, bideo horien sinesgarritasuna dela eta, jendea errealak ez diren gauzen inguruan konbentzitzeaz gain, benetakoak diren gauzen inguruan jendeak duen konfiantzan ere eragina izango dute. Horrek eragin itzela izango du gure gizartean eta,

TEKNOLOGIA HORREN ALDE ONAK ETA TXARRAK. Bideo-muntaiak egiteko teknologiak aurrera egin ahala, horiek antzemateko teknologiak ere aurrera egiten du. Adibidez, ikerketa batek ezagutzera eman duenez, deepfake bideoetan azaltzen diren pertsonaiek ez dituzte begiak kliskatzen muntaia egiteko erabili ohi diren argazkietan oso zaila delako begiak itxita dituen pertsona bat aurkitzea.

bereziki, kazetaritza egiteko moduan. Izan ere, albiste faltsuek oso modu larrian eragingo dute eztabaida politikoan. Adimen Artifizialaren bidez ekoitzitako albiste faltsuek sarean partekatuta ikusten ditugun edukien inguruko zalantzak areagotuko dituzte eta horrek eztabaida politikoan

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa


eragin kaltegarria izan dezake. Zer gerta liteke horrelako bideo faltsuak areagotzen hasten badira eta horietan politikariak azaltzen badira mezu arriskutsuak esanez? Benetakoa dena eta faltsua dena bereiztea ezinezkoa egiten bada, orduan, edozein gauza zalantzan jartzeko atea zabalik geratuko da. Hori jada, hainbat politikarik erabiltzen dute aitzakia bezala. Hor dugu, adibidez, Donald Trump. Estatu Batuetako presidenteak jada bere pertsona edo gobernua kritikatzen duen edozein albiste faltsutzat jotzen du. Sarean bada benetako bideo bat non Trumpek emakumeak iraintzen dituen, baina berak dionez, bideoa digitalki manipulatuta dago. Testuinguru horretan, engainu sofistikatuen aukera gero eta handiagoak benetako informazioaren sinesgarritasuna txikitzen du. Errusian, adibidez, albiste faltsuak debekatzeko legedi berri bat garatu dute, baina askoren ustez, neurri horiek benetan bilatzen dutena da gobernuaren aurkako kritikak isilaraztea.

Nola antzeman “deepfakeak”? Zorionez, bideo-muntaiak egiteko teknologiak aurrera egiten duen bezala, muntaia horiek antzemateko teknologiak ere aurrera egiten du. Adibidez, Albanyko Unibertsitatean egin duten ikerlan baten arabera, horrelako muntaietan azaltzen diren pertsonek ez dituzte begiak kliskatzen. Ikerlanaren arabera, gizakiok, batez beste, hamazazpi aldiz kliskatzen ditugu begiak minuturo. Hitz egiten ari garenean, kopuru hori 26raino haziko litzateke eta irakurtzen dugunean,

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa

berriz, bosteraino murrizten da. Normalean, politikariek euren mezuak irakurtzen dituzte eta, ondorioz, nahiz eta kopurua txikia izan, pertsona horrek begiak kliskatzen ez baditu, bideo faltsu baten aurrean gaudela susma dezakegu. Deepfake bideoetan azaltzen diren pertsonaiek ez dituzte begiak kliskatzen muntaia egiteko erabili diren argazkietan oso zaila delako begiak itxita dituen pertsona bat aurkitzea. Normala den bezala, Interneten aurki daitezkeen argazki guztietan pertsona ospetsuek begiak zabalik izaten dituzte.

Albiste faltsuen aurkako ikasgaia

Federación de Asociaciones de Periodismo de España (FAPE) erakundearen ustez, gero eta ugariagoak diren albiste faltsuei aurre egiteko, ezinbestekoa da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan horien aurkako ikasgai bat ezartzea. FAPEko presidente Nemesio Rodríguezen ustez, egokiena aipatu ikasgaia DBHko laugarren mailan irakastea litzateke. Rodriguezen esanetan, XXI. mendea komunikazioaren mendea da eta, horregatik, horrelako ikasgai batek

BARACK OBAMAREN BIDEOA. Deepfake bideoen artean ezagunenetako bat Buzzfeed gunerako egindako Barack Obamaren bideo faltsua dugu. Obamaren alter egoa, kasu horretan, Jordan Peele aktorea izan zen.

informazioaren gizarteak sortu duen mundu konplexuari aurre egiten lagun dezake.

Pornoa mendekuz

Teknologia hori erabil daiteke politikarien, kirolarien, enpresarien eta, orohar, edozein pertsona ospetsuren kontrako ikusentzunezko eduki konprometigarria sortzeko. Era berean, beste pertsonei xantaia egiteko, bikotekide ohiaz mendekatzeko edo edozeinen harreman pertsonala edo ibilbide profesionala lur jota uzteko erabil daiteke. Horren guztiaren adibiderik garbiena mendekuaren pornoa dugu. Arazo hori gero eta gehiago azaltzen da eta teknologiaren garapen azkarra dela eta, zaila da biktimei erantzun egokia eman ahal izateko legedia eguneratua izatea.

27


Bideo pornografikoak nahieran eta esatari eleanitzak Eduki pornografikoak ekoizten dituen Naughty America konpainia deepfake bideoek izan dezaketen etorkizun oparoaren alde apustu egin eta erabiltzaileek eskatzen dizkieten pertsonaien aurpegiekin bideo pornografikoak ekoizten hasi da. Hori gutxi balitz, erabiltzaileek euren etxean grabaturiko bideo pornografikoa bidali eta bertan azaltzen den kide baten aurpegia gustuko duten aktore porno baten aurpegiarekin ordezkatzea eska dezakete. Etorkizunera begira, aktoreak hainbat testuingurutan azaldu ahal izateko grabatuko dituztela iragarri dute. Era berean, erabiltzaileek gehien eskatzen dituzten esaldi edo esamoldeak ere grabatuko dituzte bideo-muntaiaren esperientzia pertsonalagoa izan dadin. Ohiko deepfakeekin alderatuta, Naughty Americak ez ditu horretarako baimena eman ez duten pertsona ezagunen aurpegiak erabiliko. Eskaintza, haiekin lan egiten duten aktoreetara eta horretarako prest diren erabiltzaileetara mugatuko da. Konpainiak azaldu duenez, azken finean, edizio kontu bat da.

28

Izan ere, pertsona ezagunekin egiten diren bideo pornografikoen muntaia ez da gauza berria eta Internet azaldu zenetik egin izan ohi den kontu bat dela azpimarratu dute. Konpainiak azpimarratu duenez, jasotzen dituzten bideo guztiak oso modu konfidentzialean tratatuko dituzte, baina, zer gertatuko litzateke horietako baten bat filtratuko balitz?

BBCren esperimentuak

BBCk ere erabilera berria aurkitu

die horrelako bideoei. Telebista kateak emititu duen bideo batean, Matthew Amroliwala esataria gaztelaniaz, txineraz eta hindiz hitz egiten azaltzen da. Bideoa bitxia da aipatu esataria elebakarra delako. BBC teknologia horretan sakontzen ari da bikoizketa aurreratua egiteko. Modu horretan, bideoak oso errealistak izan daitezke eta ikusleak ez du alderik sumatuko. teknologia hori garatzea lortuko balute, kateko esatari guztiak eleanitzak ‘bilakatuko’ lirateke egun batetik bestera.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa



Sexua Tinder bezalako aplikazioek ligatzeko generorolak sendotzen dituzte Horrelako aplikazioetan gizonezkoa izaten da lehen urratsa ematen duena Adituek uste zutenaren kontra, ligatzeko aplikazioen erabilerak ligatzeko orduan gizonek eta emakumeek dituzten jokabideak orekatu beharrean, sendotu egin ditu. Antza denez, aplikazio horien diseinuak (Tinder dugu, seguruenik, ezagunena) gizonek lehen pausua ematea sustatzen du eta emakumeak, berriz, gizonen proposamenen zain geratzen dira. Tradizionalki, harremanak hasteko orduan asimetria nabaria izan da gizonen eta emakumeen jokabideen artean. Ligatzeko aplikazioen agerpenarekin egoera hori eraldatu zitekeela uste zen, baina horren inguruan egin diren ikerketa ezberdinek azaldu dutenez, jokabideak aldatu beharrean, sendotu egin dira. Oxford Unibertsitateko Rachel Dinh ikerlariak egin duen azterlan baten arabera, horrelako aplikazioetan gizonek dute lehen urratsa emateko joera eta urteak aurrera joan ahala jokabide hori gero eta nabarmenagoa da. Antza denez, aplikazioek jokabide horiek orekatzeko aukera ematen duten arren, erabilerarekin gizonek

30

Bumble bezalako ligatzeko aplikazio berrietan emakumeak dira harremana hasteko lehen urratsa eman behar dutenak

zein emakumeek rol zehatzak hartzen dituzte. Horrela, gizonak hainbat emakumerekin jartzen dira harremanetan gutxienez batekin arrakasta lortuko dutelakoan. Emakumeek, berriz, badakite hainbat eskaera jasoko dituztela eta, horren aurrean, horiek guztiak aztertzeko eta egokiena iruditzen zaiena hautatzeko joera hartu dute. Joera horretaz ohartuta, aplikazio horiek euren eskemak aldatzen hasi dira. Adibiderik garbiena Bumble aplikazioa dugu. Aplikazio horretan emakumeek derrigorrez eman behar dute lehen urratsa eta horretarako bakarrik 24 ordu dituzte. Epe horretan harremana hasten ez bada horretarako aukera galtzen da.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa


ESKOZIA LGBT HEZKUNTZA IRAKATSIKO DUEN LEHEN HERRIALDEA

SEXUA ETA ZERBAIT GEHIAGO? Azterlan baten arabera, ‘dating apps’ edo ligatzeko aplikazioak erabiltzen dituzten gizonen % 62 konpromisorik gabeko sexua bilatzen dute. Emakumeen kasuan, berriz, eta iturri beraren arabera, konpromisorik gabeko sexu-harremanak nahi dituzten erabiltzaileak % 19 besterik ez dira.

Eskozia LGTB kolektiboari eskainitako eskolamateriala izango duen lehen herrialdea bilakatu da. Erabakia hainbat urtetako hausnarketaren ondorioa da, baina oraindik ez da zehaztu noiz ezarriko den. Adostutako programak aipatu kolektiboaren historian, terminologian eta eskubideetan sakonduko du, betiere, intolerantzia eta homofobiaren kontra egiteko. Aldi berean, landuko diren baliabideetan kolektibo horren inguruan diren terminologia ezberdinak irakatsiko dira. Eskozia lehen herrialdea izan bada ere, etorkizunean, agintari progresistak dituzten herrialdeetan ere horrelako programak ezarriko direla aurreikusten da. Izan ere, une honetan, nazioarte mailan gero eta garrantzi handiagoa du gutxiengo kolektiboei ere ahotsa ematearen alde azaltzen den diskurtsoak.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa

SEXUAREN TXOKOA

Sexu harremanak hilekoarekin Hilekoarena gai tabua izan da eta hainbat mito eratu dira horren inguruan. Duela zenbait urte, egun horietan ez zen sexurik praktikatzen, baina, zorionez, hori aldatu egin da eta, gero eta gehiago dira, egun horietan ere sexua praktikatzen duten emakumeak. Nerabeekin lan egin izan dudanean gehien entzun ditudan mitoetako batzuk honako bi hauek dira: hilekoarekin ezin dira sexu-harremanak izan eta hilekoarekin sexu-harremanak izaten badira ezin zara haurdun geratu. Esan bezala, bi baieztapen horiek mitoak dira eta, beraz, baieztapen faltsuak dira edo ez dute bat egiten errealitatearekin. Hilekoarekin harreman sexualak izan daitezke inolako arazorik gabe eta, gainera, haurdun geratzeko aukera ere bada. Horregatik, nahi ez diren haurdunaldiak ekiditeko ezinbestekoa da antisorgailuren bat erabiltzea. Esan bezala, hilekoarekin harreman sexualak manten daitezke eta jarraian ikusiko dugun bezala, hainbat onura ere baditu. Alde batetik, hilekoarekin sexu harremanak mantentzen badira hilekoak berak eragin dezakeen mina edo ezinegona arindu daiteke plazera sortzen duten oxitozina bezalako hormonak askatzen direlako. Bestalde, normalean, egun horietan emakumeek sexu-grina handiagoa izan ohi dugu; seguruenik, hormona-aldaketak direla eta. Baina, zer gertatzen da hilekoarekin ez banago eta odola ateratzen bada? Zure lehen harreman osoa bada (hots, koitoarekin) normaltasunaren barruan koka daiteke eta emamintz edo himenaren tenkatzearen edo apurtzearen ondorioa izan daiteke. Zure lehen harreman osoa ez bada, berriz, medikuarengana jo beharko zenuke eta han odolateratze horren arrazoiak aztertuko dituzte.

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 31


BAGINAKO SELFIAK IRITSI DIRA

Askatasun sexualaren kontrako delituak hazi dira Euskadin Ertzaintzak aurtengo lehen hiru hiruhilekotan jasotako datuen arabera Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren delituen kopuruak gora egin du. Horien artean askatasun sexualaren kontrako delituetan emandako hazkundea azpimarratu behar da. Horrela, 2018. urtean zehar Ertzaintzak jaso dituen datuen arabera, horrelako delituen kopurua iazko 333etatik aurtengo 463etara hazi da, hots, ia % 40ko hazkundea. Delitu horien artean, kasurik larrienak sexu-erasoak ditugu. Horietan ere hazkundea izan da, baina zorionez, ez hain nabarmena. Horrela iazko 120 kasuetatik aurtengo 125 kasuetara pasatu gara (+% 5). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ezagutzera eman duenez, delituen kopurua 64.955ekoa izan da eta 21.151 pertsona atxilotu dira, iaz baino % 4 gehiago. Lurralde historikoka Gipuzkoa da tasarik baxuena duen lurraldea (23,82). Araban aipatu tasa 28,42koa da eta Bizkaian 33,57koa.

32

Sexu kontuetan dena (edo, ia dena) ikusita genuela uste genuenean, badugu hor beste sorpresa bat: baginari ateratako selfiak modan jarri omen dira. Tira, sorpresa neurri bateraino, zakilen selfiak aspaldi jarri baitziren modan eta, horregatik, ondo pentsatuta, baginen selfiak modan jartzea denbora kontua besterik ez zen. Selfie horiek v-selfie izenarekin ezagutzen dira eta bi mota daude: baginaren kanpoaldera edo alura ateratakoak eta barrualdera ateratakoak. Imajina dezakezuen bezala, azken horiek bestelako prestaketa dute, baina esaerak dioen bezala, korrika egiten ez duenak hegan egiten duenez, merkatuan jada badira horiek errazteko hainbat gailu. Horiek guztiak ‘sex-tech-toys’ izenarekin ezagutzen dira eta, funtsean, puntan argazki kamara bat duten bibragailuak dira. Publizitatean orgasmo bat grabatzeko aukera ematen dutela diote.

Sexu-abusuak kirol arloan “Zure taldekoak gara” arreta zerbitzua Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Basque Team Fundazioak kirol arloan izan daitezkeen sexu-abusuak eta jazarpena ekiditeko arreta zerbitzu bat jarri dute abian. Zerbitzuaren izena “Zure taldekoak gara” da Emakunderen laguntzarekin garatu da. Arreta zerbitzu berriaren xedea da kirol esparruan sexu izaera duen abusuren edo jazarpenen bat pairatu duten biktimei, klubei eta federazioei laguntza eskaintzea. Gure artean kirol esparruan ematen diren abusuen eta jazarpenen datu kuantitatiborik ez bada ere, nazioarte mailan egin diren zenbait ikerketen arabera horiek, hainbat kasutan, ugariak dira. Emakumeez gain, LGTB taldean kokatzen diren kirolariak eta aniztasun funtzionala dutenak dira eraso gehien jasotzen dituztenak. Zerbitzu berriaren beharra dutenek bertara jo dezakete 688671000 telefonora deituz edo Whatsapp bidez.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa


gazteberri.eus Gazteberri aldizkariko eduki guztiak nonahi eta noiznahi Erreportajeak Elkarrizketak Euskara Zientzia Teknologia Berriak Sexua Elikadura Kontzertu agenda


Teknologia berriak GABONETAKO EROSKETEK ESTRESA ERAGITEN DUTE Gabonetako erosketek estresa eragiten dute. Horrela baieztatu du McAffe-k egin duen azterlan batek. Estres hori, gainera, nagusiki 21 eta 30 urte bitarteko gazteei eragiten die. Izan ere, adin tarte horretako gazteek erosketetarako diru gutxiago dute eta ondorioz, ahalik eta produkturik merkeenak bilatzen saiatzen dira. Horrela, gazteen erdia (% 48) susmagarri izan daitekeen web gune batean erosteko prest azaltzen da horrek aurrezteko aukera ematen badio.

PANTAILEN ERABILERA ETA LOALDIA Orain arte kontrakoa uste izan bada ere, Oxford Unibertsitateko ikertzaile talde batek egin duen ikerketa baten arabera, pantaila aurrean ematen den denborak ez du gazteen loaldian eragiten. Ikertzaile horien ustez, behar bezalako loaldia bermatzeko ezinbestekoa da oheratzeko eta esnatzeko ohitura finkoak ezartzea. Gai horrek eztabaida handia sortu du zientzialarien artean. Izan ere, horietako askorentzat pantailen argi urdinak gure gorputzak sortzen duen melatonina kopuruan eragiten du eta ondorioz baita loaldian ere.

34

Teknologia berriek gazteek duten kirola ulertzeko modua aldatu dute Estatu Batuetakoko gazteen erdiak baino gehiagok e-Sportsak kirol klasikoak baino garrantzitsuagoak direla dio Whistlek egin berri duen azterlan baten arabera, Estatu Batuetako gazteak kirolaren funtsa, mugak eta ezaugarriak aldatzen ari dira. Horrela, hango gazteen % 56arentzat ohikoak ez diren kirolak, hots, e-sports bezala ezagutzen diren horiek, ohiko kirolak baino garrantzitsuagoak dira. Zer esan nahi du horrek? Bada, adibidez, futbolean edo saskibaloian aritzeaz gain, Fortniten aritzea ere kirola dela. Aipatu ikerketaren arabera, ohiko kirolen jarraitzaileen batez besteko adina gero eta altuagoa da eta, antza denez, gero eta gutxiago dira telebistaren bidez ohiko kiroletako partiduak ikusten dituzten gazteak.

Horregatik, bertako saskibaloi ligak (NBA) errealitate birtualaren aldeko apustua egiten hasi da. Etorkizunean kirolaren nondik norakoak nolakoak izango diren jada YouTuben aurki daitezke. Kanal horretan, kirol tradizionaletako izarrek zuzenean eta denbora errealean euren jarraitzaileekin elkarri eragiten dute. FIFA bideo-jokoaren azken iragarkian, adibidez, Steven Gerard eta Del Piero azaltzen dira Champion Leagueko partidu bat komentatzen eta, bat batean, mutiko bat azaltzen da eta emanaldia mozten du belaunaldi gazteen izenean jokoa aurkezteko.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa


Shooting jokoek aurre hartu diote FIFA 2019ri 12.000 aplikazio maleziatsu berri egunero Androiden

RED DEAD REDEMPTION

CALL OF DUTY: BLACK OPS 4

MILIOI BAT EURO WHATSAPPEN ALBISTE FALTSUAK EKIDITEKO Whatsappek milioi bat dolar inbertituko ditu plataforma horretan diren albiste faltsuekin amaitzeko. Horretarako lehiaketa bat zabaldu du eta albiste horiekin amaitzeko 20 ideiarik onenak sarituko ditu 50.000 dolarrekin. Ildo horretan, duela gutxi ‘berbidalia’ adierazlea ezarri da mezu bat originala ez dela adierazteko.

FIFA 2019

@ Azkue Fundazioa

Alemaniako G Data konpainiak ezagutzera eman duenez, urte honen amaieran lau milioi aplikazio maleziatsu baino izango dira Googlek garatu duen Android sistema eragilea duten gailuetan. Konpainiaren arabera, egunero 11.700 app maleziatsu berri azaltzen dira egunero eta, ondorioz, aurtengo irailera arte antzemandako app maleziatsuen kopuruak (3,2 milioi) jada iaz antzemandakoen kopurua gainditu du. Irailean, adibidez, 421.000 aplikazio maleziatsu antzeman ziren eta utzailean eta abuztuan, berriz, 340.000 eta 387.000, hurrenez hurren. G Datatik azaldu dutenez, Android sistema eragilea duten gailuetan den mehatxua-maila gero eta handiagoa da. G Datakoen ustez, hori, hein handi batean, Android gailu asko eguneratu gabe daudelako ematen da.

Urria hilabete garrantzitsua izaten da bideo-jokoen merkatuan. Hil horretan hainbat joko berri merkaturatzen dira eta horietako batzuek urte osoko salmenten sailkapeneko lehen postuetara iristea lortzen dute. AEVIk emandako datuen arabera, pasa den hilean gehien saldu den bideo-jokoa, PS4rako Red Dead Redemption 2 izan da. Bigarren postuan Call of Duty: Black Ops 4 kokatu da eta hirugarrenean, berriz, aurreko hilabetean lehen postuan zen PS4rako FIFA 2019 jokoa.

MASTODON.EUS: EUSKALDUNONTZAT SARE SOZIAL BERRI BAT JAIO DA Euskararen eta teknologia berrien esparruan lan egiten duten zenbait elkarteen elkarlana dela eta Mastodon. eus jaio da. Mastodon software librean oinarritutako sare soziala da eta hainbat abantaila eskaintzen ditu hizkuntza komunitate txikientzat. Mastodon.eus-en kasuan, bi ezaugarri nagusi ditu: euskaraz da eta Interneteko euskal komunitateak sortu du. Gainera, ez du publizitaterik. Sare sozial nagusietan euskara ez da protagonista: Twitter-ek interface berritik euskara kendu du eta Googlek ez ditu euskarazko iragarkiak onartzen.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa

JAPONIAKO ZIBERSEGURTASUN MINISTRO BERRIA Yoshitaka Sakurada Japoniako

zibersegurtasunerako ministro berria da, baina berak onartu duenez, ez du inoiz ordenagailu bat erabili. Sakuradak bi urte barru Tokion ospatuko diren Joko

Olinpikoetako

segurtasun zibernetikoaren ardura ere izango du. Ministro berriak azaldu duenez, horrelako lanak beti beste norbaitek egin dizkio.

35


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Politika publikoek guztion ongizatea bermatzen dutela lortzea guztion ardura da Askotan aipatu dugu egun gazteon bizi-proiektua hipotekatzen ari garela gizarte bezala. Eskainitako enpleguak eta horien kalitatea ez dira ez nahi eta ez merezi ditugunak eta hainbatetan eskatu dugu kontratu duinak izatea, kontratuek behar duten bezala kotizatzea eta beka edo praktikak ez erabiltzea lanpostuak betetzeko. Izan ere, azken bi horiek, zoritxarrez, askotan zehaztuak ez dauden helburuetarako erabiltzen dira. Aipatutako horiek gazteon eguneroko bizitzan eragin zuzena izateaz gain, gizartean eragin oso kaltegarria dute. Batetik, gizarte bezala, eskaintzen ditugun lan-baldintzak eta soldatak eskasak badira, kotizatuko dutena ez da nahikoa izango. Pasa den otsailean pentsiodunen aldarrikapenen hasieraren harira esan genuen bezala, Euskadiko Gaztediaren Kontseilutik (EGK) ezinbestekotzat jotzen dugu egungo lan-baldintzak duintzea eta egonkortzea oinarrizko neurrietako bat dela pentsioak eta pentsioen sistema bermatzeko. Are gehiago, genero-ikuspegia txertatzearen beharra eta garrantzia nabarmendu genuen eta gaurkoan berriro ere mahai gainean jarri nahi dut. Orokorrean, pentsiodunen egoera txarra bada, bereziki kritikoa da emakume eta alargunen egoera. Horregatik, pentsioek egun duten arazoari irtenbidea emateko politika publikoak diseinatzen direnean genero-ikuspegia eta kasuistika larri horiek kontuan izan behar dira. Gainera, gazteon bizi-baldintzak hobetuta, belaunaldi arteko bizikidetza erraztu egingo da. Horrekin estuki lotuta, beharrezkoa da belaunaldi arteko elkarrizketa erraztuko eta ahalbidetuko duten foroak eta espazioak sortzea eta sustatzea. EGK-ko bakea eta bizikidetza lan-arloko lantaldeko kideek hainbatetan aldarrikatu dituzte antzekoak, gertatutakoa bizi izan ez denean horren transmisioa beti ez delako egokiena. Askotan ez da elkarrizketaren bidez ematen; gehienetan isiltasunaren eta absentziaren bidez egiten da, azalpen handirik gabe. Horregatik, gizarteko belaunaldi ezberdinen arteko harremana mantendu eta horren garrantzia islatzeko honelako espazioak beharrezkoak dira.

36

Ildo horretan, oso interesgarria iruditu zitzaigun duela gutxi Donostian egindako BiziAro jardunaldia, nagusien parte-hartzea jorratzeko antolatua. Gipuzkoako Foru Aldundiak Nagusilan elkartearekin elkarlanean antolatutako topaketako ‘Zahartzaroaren ikuspuntua adin ezberdinetatik’ solasaldian parte hartu genuen Goiekiren gerente ohi Juan Maria Barandiaranekin, GFAko Indarkeria Matxistaren Emakume Biktima Babesteko eta Gizarteratzeko Zerbitzuko buru Patxi Leturiarekin, eta Matia Fundazioaren Lankidetzako ardunadun Maider Azurmendirekin batera. Tabakaleran hainbat mahai-inguru eta dinamika egin ziren eta ondorio modura administrazio publikoek kontuan izan beharreko gomendioak eta hartu beharreko konpromisoak biltzen dituen dekalogo bat atera zen. Horren helburua, besteak beste, adineko pertsonek duten balio soziala indartzea zen. Aipatutako dekalogoan, gainera, guk otsailean azpimarratutako puntu bat jorratu zen, zehazki “pertsona erretiratu orok txirotasun-atalasetik gorako pentsioa izatea, arreta berezia jarriz alargun eta emakumeengan�. Horretaz gain, lehen aipatutako belaunaldi arteko elkarrizketa eta hori sustatzeko neurrien beharra ere zehazten da dekalogoan. Orain hitzetatik eta asmoetatik ekintzetara pasatzeko unea da. Diagnosi zehatza lortu da jardunaldiaren ostean, eta hainbat eragileren artean egindakoa gainera. Abiapuntua badugu beraz. Pena litzateke asmo hutsean geratzea. Eta hori horrela izan ez dadin bi dira gakoak: batetik, konpromisoak hartu dituztenek benetako asmoa izatea hori horrela izan dadin; eta, bestetik, gizarteak eta hori osatzen duten eragile eta norbanakoek benetako jarraipen lana egitea. Konpromisoak hartu dituztenek pausuak ematen dituztela ikustea eta, ematen ez badituzte, kontuak eskatzea. Finean, gizarte aktiboa izatea. Soilik horrela lortuko dugu politika publikoek guztion ongizatea bermatzea, bai gazteona, lanbaldintza, kontratu eta soldata duinak eskainiz, bai adineko pertsonen ongizatea, pentsio duinak bermatuz.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa



Zientzia ere gazteon kontua da Gazteen Euskal Behatokiak jasotako datuen arabera, EAEko gazteriaren erdiak baino gehiagok (% 58) zientzia eta teknologiarekiko interes handia edo nahikoa du Pasa den azaroaren 7 eta 11 bitartean, UPV/EHUk antolatuta, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XVIII. Astea ospatu zen EAEko hainbat lekutan. Etorkizunera begira bi esparru horiek ezinbestekotzat jotzen dira eta, horregatik, gazteek horiekiko zein nolako interesa duten aztertu du Gazteen Euskal Behatokiak. Oro har, euskal gazteriak zientzia eta teknologiarekiko interes handia duela azpimarratu behar da. Izan ere, 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 58k aipatu bi gai horiekiko interes handia edo nahikoa duela azaldu du. Ikerlari lanbidea aberasgarri izan daitekeela uste duten gazteen kopurua arinki altuagoa da (% 60), baina funtsean, gehienek gaizki ordainduta dagoela uste dute (% 45).

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

Ikerlari lanbideari buruzko iritziak 18 eta 29 urte bitartekoen artean (%) Norberarentzat abesgarria da Ez da norberarentzat abesgarria

60 26

Ed/Ee

14

Oso erakargarria da gazteentzat Ez da oso erakargarria gazteentzat Ed/Ee

54 37 9

Gizartearen errekonozimendu altua du Gizartearen errekonozimendu eskasa du Ed/Ee Diruz ongi ordaindua dago

30 54 16 23

Diruz gaizki ordaindua dago

45

Ed/Ee

32 0 10 20 30 40 50 60 70

Iturria: Gazteen argazkiak 21. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabinetea. Gazteen Euskal Behatokia.

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Direcciรณn de Juventud

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www. vitoria-gasteiz.org/omij • www.vitoriagasteiz.org/gazteria • coordinaomij@ vitoria-gasteiz.org Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea. Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.eus • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.eus

Bizkaia Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www.arrigorriaga.eus • gaztegunea@ arrigorriaga.eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@ enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www. gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko UdalBulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/ zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak. com • oij@e-txorierri.com

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala. net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandiokoudala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@ udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@ mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 GernikaLumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet. es Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@ enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@ enkarterrialde.org Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri’tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune. com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana. com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete. org • juventud@portugalete.org • gaztegela@gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Santurtziko Gazte Bulegoa (Gaztebox). Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gaztebox@santurtzi.eus Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna. com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www.gaztelokala.com • gibandoain@ gaztelokala.com Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate.eus Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga. net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi. net • gib@euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia. net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu. es. svrbegaz@sv.ehu.es

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@ eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@ hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/ igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@lasarteoriasarean.eu Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa. Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www. gipuzkoangazte.info/legazpi • gazteria@ legazpi.eus Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www. kateaetxea.net/gazte-informazioa • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Gazteria arloko 73 teknikarik emakumeen kontrako indarkeria saihesteko prestakuntza jaso dute Azaroaren 25ean “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna” ospatu da eta 21etik 30era, Nafarroako Jauregiak esku morearen sinboloa erakutsi du Nafarroan lan egiten duten gazteria arloko 73 profesionalak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NBI) eta Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak (NKGI) elkarrekin antolatu duten programaren barruan, emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioari buruzko prestakuntza jaso dute. Programa pasa den irailean hasi zen eta, bertan, Altsasuko, Lizarrako, Iruñeako, Tafallako eta Tuterako teknikariak izan dira eta bost saiotan zehar ezagutzan eta gaitasunetan sakontzeko aukera izan dute. Trebakuntza horrekin, teknikariek euren esparru profesionaletik emakume gazteen aurkako indarkeria egoerak

40

hautemateko, saihesteko eta horietan esku-hartzeko aukera izango dute. Aipatu saioetan, besteak beste, honako gai huek jorratu dituzte: emakumeen aurkako indarkeria, giza eskubideen kontrako atentatua; Zergatik dago indarkeria oraindik?; bikote gazteetan ematen den indarkeriaren ezaugarri bereziak eta tipologia; zergatik esaten dugu maitasun erromantikoa arriskutsua dela?; eta, indarkeriatik irten: ahalduntzerako baliabideak eta tresnak. Prestakuntza Ana Beaumontek, taldeen dinamizazioan eta genero ikuspegian espezializaturiko psikologoak irakatsi du. Partaidetzan oinarrituriko

metodologia izan denez, saioen artean, teknikariek ikasitakoa euren lanetan dituzten gazteekin aplikatzeko aukera izan dute.

Gazteriaren II. Topaketa

Prestakuntzan zehar, teknikariek emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Gazteriaren II. Topaketan ere egin dute lan. Topaketa azaroaren 17an ospatu da Atarrabian eta leloa “Nafarroako gazteriak ezetz dio” izan da. Topaketaren xedea gazteen artean errespetuaren eta tratu onaren portaerak sustatzea eta hausnarketarako eta eztabaidarako prozesuak sortzea izan da, sexu-indarkeriaren alderdi ezberdinak identifikatze aldera.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa


Talentu gaztea protagonista Nafarroaren Eguneko kontzertu nagusian Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Orkestrak eta Iruñeko Ganbara Abesbatzak emanaldia eskainiko dute Datorren abenduaren 3an Nafarroaren Eguna ospatuko da eta egun hori ospatzeko, besteak beste, musika-ekitaldi berezi bat antolatu da. Baluarten izango den kontzertu nagusian, lehenengo aldiz batera arituko dira Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Orkestra eta Iruñeko Ganbara Abesbatza. Kontzertuaren aurkezpenean azpimarratu denez, kontzertuaren diseinuan balioa eman nahi izan zaio Nafarroako talentu gazteari. Horrela, Nafarroako musikamunduko talentu gazteari aukera emango zaio, iaz bezala, formatu profesionaleko programa batean parte hartzeko. Kontzertua Manuel Hernández Silvak zuzenduko du, eta Manuel Escauriazak, tuba-jotzaile bakarlariak parte hartuko du. Azken horrek 23 urte besterik ez ditu eta jada ibilbide zabala du. Aipatu ekitaldian azaldu denez, kontzertuak bi atal nagusi izango ditu. Lehenengoan, Nafarroako ereserkia joko dute, eta, ondoren, David Galvezek Fernando Remacha konpositorearen “Siete Canciones Vascas, Leihorik leiho” obraren gainean egindako moldaketa emango dute. Jarraian, “Tirana del trípili” joko dute, Corellako Blas de Lasernaren

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusi Pello Pellejerok, Baluarte Fundazioaren zuzendari kudeatzaile Felix Palomerok eta Iruñeko Ganbara Abesbatzaren zuzendari David Galvezek Nafarroaren Eguneko kontzertu nagusiaren programaren aurkezpenean

tonadilla. Bi obrak Iruñeko Ganbara Abesbatzak abestuko ditu. Lehen zatia amaitzeko, Mozarten Mi bemol maior K495ean 4. zenbakiko tronparako kontzertua eskainiko dute, Manuel Escauriazaren eskutik, bakarlari moduan. Kontzertuaren bigarren zatia

Re menorreko 5. sinfoniarekin irekiko da, Shostakovitchen opus 47, pieza oparoa emozio eta sentimenduen aldetik, 50 minutuko iraupenean. Sarrerak Baluarteko ikuskizunetarako erabiltzen diren ohiko bideetatik eros daitezke 6 eta 12 euroko prezio merkeen truke.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa

41


Agenda Abenduak 1. Larunbata

• JAMAIKAR EZTANDA 2018: DR. CALYPSO + THE TOASTERS + POTATO. Jimmy Jazz. Gasteiz. 19:30. • GONTZAL MENDIBIL + GORKA KNÖRR + URKO. Areria Kultur Gunea. Lazkao. 20:00. • BENITO LERTXUNDI. Kursaal. Donostia. 20:00. • ALTZATAROCK 2018. Larratxo Kultur Etxea. Donostia. 21:00. • SU TA GAR. Intxaurrondo Kultur Etxea. Donostia. 22:00. • TARQUE. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • JARABE DE PALO: “20 AÑOS TOUR”. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 21:30. • GIGATRON. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 20:00. • RAFA RUEDA. Olalde Aretoa. Mungia. 20:00. • RADIOCASTER. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 20:00. • MIGUEL RÍOS SINFÓNICO. Bilbao Arena. Bilbo. 21:00. • LOS BRAZOS + ESKEAN KIRSTO. Helldorado. Gasteiz. 21:00.

Abenduak 2. Igandea

• LURPEKARIAK. Seminarixoa. Bergara. 19:00. • PARRADUST DANTZAN. Oihaneder Euskararen Etxea. Gasteiz. 19:00. • BENITO LERTXUNDI. Arriaga Antzokia. Bilbo. 19:00. • SOPHIE ZELMANI. BBK Aretoa. Bilbo. 20:00.

Abenduak 5. Asteazkena

• MICK HARVEY. TOUR SERGE GAINSBOURG URTEBETETZEA. AURRETIK MURSEGO. Bastero Kulturgunea. Andoain. 21:30.

Abenduak 6. Osteguna

• THE MAX MESER GROUP. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 20:30.

42

Abenduak 7. Ostirala

• KRISKETA. Falerina Taberna. Gasteiz. 19:00. • JUANITO MAKANDÉ. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 21:00. • ISEO & DODOSOUND WITH THE MOUSEHUNTERS. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • DELOREAN: “MIKEL LABOA”. Dabadaba. Donostia. 21:30.

Abenduak 8. Larunbata

• TOUNDRA + RO. Sanagustin Kulturgunea. Azpeitia. 23:00. • ARNAU GRISO. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 21:30. • ISEO & DODOSOUND WITH THE MOUSEHUNTERS. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00.

Abenduak 9. Igandea

• BENITO LERTXUNDI. Jai Alai. Donibane Lohizune. 18:00.

Abenduak 13. Osteguna

• COBRA + FUNERAL SUN. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 21:30. • ALBOKA. Biteri Kultur Etxea. Hernani. 20:00. • ANTONIO OROZCO. Campos Elíseos Antzokia. Bilbo. 20:30.

Abenduak 14. Ostirala

• BRUJERÍA + RATOS DE PORAO. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 20:30. • XOEL LÓPEZ. Ermua Antzokia. Ermua. 22:15. • XARAMELA. Senpere. 20:30. • MUINOKO HOTSAK: D-TOX + PAÜRA. Gasteizko Gaztetxea. Gasteiz. 21:00.

Abenduak 15. Larunbata • MIKEL URDANGARIN: “MARGOLARIA”. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 20:00. • LOVE OF LESBIAN. Baluarte Auditorioa. Iruña. 20:00.

• MIRIAM MOÑUX ETA LEIRE UGARTE. Seminarixoa. Bergara. 18:00. • KEPA JUNKERA & SORGINAK ETA LAGUNAK. Artium. Gasteiz. 19:00. • SU TA GAR + IRON & MAIDER + THE HELLECTRIC DEVILZ. Atabal. Biarritz. 21:00. • ANAUT. Lobiano Kultur Gunea. Ermua. 20:00. • ROSENDO. BEC. Barakaldo. • CHENOA. Torrezabal Kultur Etxea. Galdakao. 21:00. • RUPER ORDORIKA. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00.

Abenduak 16. Igandea

• LE CONCERT LORRAIN & DRESDNER KAMMERCHOR. Kursaal. Donostia. 19:00.

Abenduak 19. Asteazkena

• EARL THOMAS. Bizkaia Aretoa. Bilbo. 20:00. • RAIMUNDO AMADOR. BBK Aretoa. Bilbo. 20:00.

Abenduak 20. Osteguna

• ESKEAN KRISTÖ. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 21:30. • IZAR & STAR: LA SECTA VS. 60’S PSYCH + SILVER SURFING MACHINE VS. SPACEMEN 3. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 20:00.

Abenduak 21. Ostirala

• ABEREH + ANARI. Klaret Antzokia. Balmaseda. 20:30.

Abenduak 22. Larunbata

• RUFUS T. FIREFLY. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • TOUNDRA + ENTROPIA. Helldorado. Gasteiz. 21:00. • PABLO LÓPEZ. Bilbao Arena. Bilbo. 21:00. • SU TA GAR + WOOD STRINGS. Jimmy Jazz. Gasteiz. 20:30.

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa


Finantzaketaren bilaketan lagunduko zaitugu PROGRAMEN ETA PROIEKTUEN KUDEAKETA Prozesuen ikuspegi integrala eskaintzen dizugu.

Hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, zerbitzu integral eraginkorra eta efikaza eskaintzen dugu.

PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK Inbertsio proiektu publiko zein pribatuak diseinatzen eta kudeatzen ditugu.

DIRU-LAGUNTZAK Diru-laguntza programen eta finantzaketa-lerroen inguruan aholkatzen dugu.

EUROPAR FUNTSEN KUDEAKETA Europako gaietan aditua den enpresa gara.

POLITIKA PUBLIKOAK Toki-, eskualde- eta enpresa-garapena sustatzen dugu europar esparruan.

Iparragirre, 17. 1. esk. Bilbo | (+34) 944 70 22 94 | info@gestoreseuropeos.com


Erakusketak Bilboko Arte Ederren Museoa • ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa. 2019ko ekainaren 2ra arte. • Hanging Figures. Juan Muñoz. 2019ko ekainaren 2ra arte. • 68aren Ostean. Artea eta Praktika Artistikoak Euskal Herrian, 19682018. 2019ko apirilaren 28ra arte.

Guggenheim Bilbao Museoa • Van Goghetik Picassora. Thannhauser Legatua. 2019ko martxoaren 24ra arte. • Alberto Giacometti. Atzera Begirakoa. 2019ko otsailaren 24ra arte. • Diana Thater: Mundu Bat Ihesean. 2019ko otsailaren 24ra arte.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa • Autobide bat entzufearen atzean. 2019ko otsailaren 28ra arte. • Womenbi. Talentu Berdina, Aitorpen Berdina. 2019Ko urtarrilaren 31ra arte.

Azkuna Zentroa. Bilbo • Homeless. Ángela de la Cruz. 2019ko urtarrilaren 20ra arte.

Rekalde Aretoa. Bilbo • Miriam Ocariz. 2019ko otsailaren 3ra arte. • Un / Atlas / Bat. Iratxe Yañez. 2019ko urtarrilaren 5era arte.

Euskal museoa. Bilbao • Dohaintzak 2013-2018. Museoa Eraikiz. 2019ko otsailaren 24ra arte.

Euskararen Etxea. Bilbo • Emakumeak hitza eta bizitza. 2019ko urtarrilaren 7ra arte.

Bizkaiko Foru Liburutegia • “Euskal Mitologia” Erakusketa. 2018ko abenduaren 10etik 2019ko urtarrilaren 4ra arte.

Gernikako Bakearen Museoa • Arteak bala bat geldi dezake? William Kellyren mural handia. 2019ko martxoaren 17ra arte. • Bakeraikileak. 2019ko martxoaren 17ra arte.

San Telmo Museoa • Arrikrutzeko lehoia. 2019ko otsailaren 10era arte. • Gorputza asmatzea. Biluziak, anatomia, pasioak. 2019ko otsailaren 17ra arte. • Kiputz. Historiaurreko Leize Hilgarri Bat. 2019 ko otsailaren 28ra arte.

Okendo K.E. Donostia • Gurs experiences. 2018ko abenduaren 14ra arte.

Oiasso Erromatar Museoa. Irun • Aldaketa Klimatikoak Historian. 2019ko otsailaren 24ra arte.

Cristóbal Balenciaga Museoa. • Cristóbal Balenciaga. Moda eta Ondarea. 2019ko urtarrilaren 27ra arte.

Kubo Kutxa Aretoa Donostia • Ideia Zeinu Batean. SánchezUbiría Bilduma. 2019 ko urtarrilaren 20ra arte.

Artium Museoa. Gasteiz. • Kolore Nomadak. Menchu Lamas. 2019ko otsailaren 11ra arte. • Oroi. Queda Mucho Pasado Por Delante. 2019ko abuztuaren 25era arte. • Grey Flag 2018-2019. Palinpsestoa. 2019ko uztailaren 28ra arte. • Mirarien horma 2018. 2019ko otsailaren 28ra arte.

Amarika Aretoa. Gasteiz • Ur Aitz. Jon Cazenave. 2019 ko urtarrilaren 20ra arte.

Nafarroako Museoa • Dora Salazar. Inspiración. Espiración. Expiación. 2019ko martxoaren 24ra arte.

Nafoarroako UnibertsitateMuseoa • Menonitas de Nueva Durango. Miguel Bergasa. 2019ko martxoaren 25era arte. • La Memoria Trazadora. Aitor Ortiz. 2019ko martxoaren 4ra arte.


Izen bat, bizitza bat

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa

esaterako) daude. Hezkuntzak ere badu zerikusia: hezkuntzarik jaso ez duten amen kasuan hiltzeko arriskua bikoiztu egiten da; pobrezia egoeran bizi diren familietako haurrek ere hiltzeko %40 aukera gehiago daukate. Bestalde, osasun zerbitzuen kalitatea ere kontutan izan beharrekoa da; osasun zerbitzuetarako sarbidea hobetzea da lehenbiziko pausua; eta profesional kopurua eta berauek duten formazio maila ere aztertu behar dira. Somalian,

ŠUN0200626

Izena da gainerakoengandik identifikatzen eta desberdintzen gaituen elementu funtsezkoenetako bat. Momentu ederra norbere jaioberriari zein izen jarri erabakitzekoa. “Izena badu, badaâ€?. Izen bat izateak badu bere garrantzia, baina askotan konturatu ere ez gara egiten beronek duen zeresanaz. Munduan egunero 7.000 jaioberri hiltzen dira izenik gabe; izan ere, guraso askok ez diete euren seme-alabei izenik ere jartzen bizirik irauten ez badute, ahaztea errazagoa izango zaielakoan. Errealitate latza; baina errealitatea, Pakistan, Afrika Erdialdeko Errepublika edo Hego Sudanen, besteak beste, gertatzen dena. Bizitzako lehenbiziko 30 egunak izaten dira garrantzitsuenak haurren biziraupenerako; hala ere, urtero 2,5 milioi haur hiltzen dira hilabetera iritsi baino lehen. Txanponaren bestaldean albiste negatiboak bakarrik ez eta esperantzarako datuak ere badaude, jaioberrien bizirauteaz hizketan ari garenean: heriotza horien %80 ekidin ditzakegu oso neurri errazen bitartez: txerto bat, eltxo-sare bat, antibiotiko bat, tapaki termiko bat‌ baina osasun arloko ikuspegi global eta bateratu bat ere izatea nahitaezkoa da, herrialdeetako osasun zerbitzuek jaioberrien heriotza-tasa altuei modu egoki eta eraginkorrean aurre egin eta murrizteko. 1990. eta 2017. urteen artean, hilabete bat baino gutxiagoko jaioberrien heriotza-tasa erdira (%51) murriztu da; hala eta guztiz ere, berehalako neurriak hartzen ez badira, 2030 urterako 28 milioi jaioberri inguru hilko dira. Haurrak jaiotzen diren lekuak oraindik ere baldintzatu egiten ditu bizirauteko aukerak. Saharaz hegoaldeko Afrikak eta Asiako hegoaldeak dituzte munduko jaioberrien heriotza-tasarik altuenak, 26 eta 27 heriotza 1.000 jaioberriko, hurrenez hurren. Herrialde horietan jaiotzen diren haurrek bederatzi aldiz probabilitate handiagoak dituzte hiltzeko, errenta altuko herrialdeetan jaiotzen direnekin alderatuz gero; estatu espainiarrean, esate baterako, jaioberrien heriotza-tasa 2 haurrekoa da 1.000 bakoitzeko. Japon, Islandia edo San Marino dira heriotza-tasarik baxuenak dituzten herrialdeak. Heriotza goiztiar horien arrazoien artean, erditzean izandako arazoak edo jaioberriek hartu dituzten infekzioak (sepsia, pneumonia edo meningitisa,

esaterako, 10.000 pertsonako osasun profesional bat dago. Norvegian, aldiz, 10.000 pertsonako 218 osasun profesional daude. Alderaketa esanguratsua, hausnarketa sakona egin eta aldaketa txikiek suposa dezaketen eragin handiaz pentsaraztekoa.

29 urte

Haur guztiek dituzte eskubide berak, edozein momentu eta tokitan. Horregatik uste dugu jaioberri guztiek dutela izen bat edukitzeko, eta beraz, bizitzeko eskubidea. Duela 29 urte onartu zen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena, 1989ko azaroaren 20an. Horrek oinarritzen ditu haur eta nerabe guztien eskubideak, beronen 54 artikulu eta 4 printzipioetan: diskriminaziorik eza; haurren interes gorena; bizitza, biziraute eta garapenerako eskubidea; eta haurren iritziekiko errespetua. Horregatik guztiagatik nahi dugu munduko haur guztiek izan dezaten izen bat, bizitza bat. UNICEF Euskal Herriko Batzordea

45


46

GAZTEBERRI #143 | 2018 Azaroa




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.