Gazteberri 144 Abendua 2018

Page 1

Anna Surinyach. MSF

Gazteberri Aldizkaria | 144. Zbk | 2018 Abendua |

Munduko errefuxiatuen esparrurik handiena

#144


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Shareak Kultur Elkartea DISEINUA: José Poza LAGUNTZAILEAK: Nerea Segura, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA: 94 424 75 94 | 616 50 50 82 INPRIMATZAILEA: Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAREN, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN, ETA EUSKARABIDEAREN LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04

Anna Surinyach. MSF

Gazteberriak

08

Erreportajea: Munduko errefuxiatuen esparrurik handiena

z 18 urteko gazteek Europa esploratzeko aukera izango dute 2019an z Parte-hartze handia Prestik Enpleguaren Azokan z Zabalik da Bizkaia BBK bekak eskatzeko epea

20 Zientzia z Nola bana ditzake Papa Noelek opari guztiak gau bakar batean?

22 Euskara

14

Elkarrizketa: Mรณnica Fernรกndez eta Sonia Cรกmara

z Artea ere euskaraz z Hizkuntzen Eurokartaren betetze-maila ebaluatzeko bilera Nafarroan

32 Sexua z Gabardinatik sakelako telefonora z Pornorik gabeko kafea

34 Teknologia berriak

26

Erreportajea: Gure bizitza ohiturak hilgarriak dira

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua

z Sare sozialek paperezko prentsa gainditu dute z Diru gehien irabazten duen youtuberrak zazpi urte ditu z Whatsappek berbidali daitezkeen mezuen kopurua mugatuko du berri faltsuen hedapena gelditzeko

42 Agenda 3


Gazteberriak OLATU TALKA 2019 2019. urtean Olatu Talkak 10 urte beteko ditu eta, hori dela eta, jaialdi ikusgarriagoa antolatu nahi da. Programazioko egitasmoak aukeratzeko deialdi hirukoitza abiatu da: ohiko deialdi orokorra, Kontxa Gaumarket deialdi berezia eta Kontzartour deialdi berezia. Proposamenak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik. Olatu Talkaren edizio berria datorren urteko maiatzaren 31 eta ekainaren 2a bitartean ospatuko da eta ohi bezala, erdiguneko programazioa osatuko duten jarduera guztiak Eguzkiteka (Kontxako erlojuak) eta Aquariumaren arteko ibilbidean bilduko dira.

SAHARAZ BLAI IKUS-ENTZUNEZKO LEHIAKETA Arabako SEADen Lagunen Elkarteak ‘Saharaz Blai’ lehiaketaren II. edizioa aurkeztu du. Lehiaketa 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta helburua parte hartuko duten gazteek uraren sarbiderako giza eskubidearen inguruan hausnartzea da. Proposamenak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 31n amaituko da. Saridunak EFA Abidin Kaid Saleh zinema eskolan astebete jardungo dira lanean. Argibide guztiak: www.saharazblai.org.

4

18 urteko gazteek Europa esploratzeko aukera izango dute 2019an Europako Batzordeak abian jarri du DiscoverEU lehiaketaren bigarren edizioa Europar Batasunean bizi diren 18 urteko 12.000 gaztek Europa esploratzeko aukera izango dute datorren urtean DiscoverEU lehiaketaren eskutik. Lehiaketan parte hartzeko aukera pasa den abenduaren 11n itxi zen. Saridunek datorren urteko apirilaren 15a eta urriaren 31 bitartean bidaiatu ahal izango dute jasoko duten bonoei esker, baina bidaiak ezin izango du 30 egun baino gehiagoko iraupena izan. Bonoa jasotzen duten gazteek bakarrik edo taldeka bidaiatu ahal izango dute, normalean, trenez. Aurten bertan izan da DiscoverEU lehiaketaren lehen edizioa. Guztira

EBko 15.000 gaztek parte hartu dute eta Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kirola komisario Tibor Navracsicsek azaldu duenez, “programa horri esker, Europako gazteek beste hainbat kultura eta tradizio ezagutzeko aukera izan dute. Horrek, zuzenean, Europan den aniztasuna ezagutzeko aukera eman die. Hori guztia gutxi balitz, lehen edizioan parte hartu duten gazteek gaitasunak garatzeko eta beste hizkuntza batzuetan aritzeko aukera izan dute”. DiscoverEU Erasmus programaren barruan garatzen da. 2017. urtera arte 700 milioi euro inguruko aurrekontua izango du.

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua


DEMOGAZTE: GAZTEEN PARTE-HARTZE AKTIBOA SUSTATZEKO PROGRAMA Gipuzkoako Foru Aldundiak gazteen kultura politiko demokratikoarekin lotutako ezagutza eta konpetentziak garatzea helburu duen Demogazte izeneko programa jarri du abian. Une honetan, hamasei eta hamazazpi urte bitarteko ehun ikasle inguru ari dira parte hartzen programa pilotuan. Programa, gazteentzako saio ezberdinen bidez garatuko da, eta datorren urtarrilean amaiera emango zaio.

HEGOAK ZABALDUZ Hegoak, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak (UPV/EHU), Hegoak Zabalduz izeneko online argitalpen berria sortu du. Argitalpena euskara hutsean izango da eta, nagusiki, garapenaren inguruko gaiak jorratuko ditu. Argitalpen berria, bereziki, gazteei zuzenduko zaie, eta unibertsitate ikasketak burutzen dutenei ez ezik, batxilergoko ikasleak ere bereganatu nahi ditu. Hegoak ezinbestekotzat jotzen du tokiko gazteengan gai hauen inguruko gogoetak astintzea, bestela esanda, gazteengan hausnarketarako sena piztea.

EUROPAR ELKARTASUN KIDEGOA PROGRAMA Europar Batasunak, gazteen artean boluntario lanak eta elkarkidetasuna sustatu nahian, “Europar Elkartasun Kidegoa” programa abiarazi du. Programa 17 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie eta boluntario-ekintzak eta lan-ekintzak hartuko ditu bere gain. Egitasmoek bi hilabete eta urtebete bitarteko iraupena izango dute eta, orokorrean, EBko herrialdeetan garatuko dira. Europar Elkartasun Kidegoan parte hartzen duten gazteek objektibo eta printzipio ezberdinak onartu eta babestu beharko dituzte.

2.396 EUSKALDUNOK, BATEZ BESTE, 2.396 EURO GASTATU DITUGU AZKEN HAMABI HILABETETAN ONLINE EROSKETAK EGITEN Cetelem e-commerce Behatokiak egin duen azterlanaren arabera, azken hamabi hilabetetan euskaldunok 2.396 euro gastatu ditugu online erosketak egiten. Txosten horretan azpimarratzen denez, Internet erabiltzen duten euskaldunen % 60k erosketaren bat egin du noizbait sakelako telefonoaren bidez. Erosketak, nagusiki, hiru sektoretan metatzen dira: bidaiak, elikagaiak eta trebakuntza.

“Arrakasta gogoberotasuna galdu gabe porrotez porrot joateko gaitasuna da” WINSTON CHURCHILL (1874-1965). Britainiar politikaria eta Erresuma Batuko Lehen Ministro II. Mundu Gerraren garaian.

EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN. 2019ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte-hartzeko deialdia zabalik da. Izena emateko epea datorren otsailaren 6an amaituko da eta, guztira, 100 hautagai aukeratuko dira. Izena emateko inprimakia gazteaukera. euskadi.eus webgunean aurki daiteke.

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK 150 MILA EURO BIDERATUKO DITU GAZTEEN ELKARTEGINTZA SUSTATZERA. Bizkaiko Foru Aldundiak 150.000 eurorekin lagunduko ditu gizarte-berrikuntzako proiektuak. Aipatu laguntzak Gaztedi Bizkaia 2020 programaren hirugarren deialdiaren barruan kokatzen dira. Laguntza horiek datorren urtean gauzatuko diren eta 15 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduko zaizkien zenbait egitasmo finantzatzeko balio izango dute. Proiektu horiek, nagusiki, gazteen parte hartze aktiboa eta elkartegintza sustatu beharko dute.

5


ŠBizkaiko Foru Aldundia

5000 LAGUN NAFARROAKO GIZA ESKUBIDEEN ASTEAN

Parte-hartze handia Prestik Enpleguaren Azokan Abenduaren 12a eta 13a bitartean PrestikEnpleguaren Azoka ospatu da Bilboko Euskalduna Jauregian. Prestik gazteei zuzentzen zaien azoka da eta antolatzaileek azaldu dutenez, aurtengo edizioan ere parte-hartzea oso zabala izan da. Horrela, 4.000 baino gehiago izan dira bi egunetan zehar antolatu diren jarduera, tailer eta hitzaldietan parte hartu duten gazteak. Aurtengo edizioa, gainera, Sarekin Ekintzailetasunaren Aretoarekin batera antolatu da. Gazteen lan-merkaturatzea sustatu nahian, 60 enpresa inguru izan dira Prestiken. Bertan osatu den lan-poltsan 170 profil profesionaleko lanpostuak eskaini dira. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu Teresa Laespadak azaldu duenez, Prestik bezalako ekimenen bidez “kalitate hobeagoko enpleguaren alde aurrera egin nahi da�. Enplegu duina eta ekintzailetza ez ezik, azokaren beste ardatz nagusi bat genero berdintasunarena izan da ere. Ildo horretan, Laespadak berak azaldu du Prestik lan-munduko alderdi guztietan berdintasuna lortzeko espazio bat bilakatzea nahi dutela.

6

Nafarroako Gobernuko Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritzak antolatzen duen Giza Eskubideen Asteak parte-hartze handia izan du. Antolatzaileek azaldu dutenez, 5.000 pertsona inguru izan dira antolatu diren ekitaldietan parte-hartu dutenak, gehienak, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleak. Giza Eskubideen Astea abenduaren 10ean ospatzen den Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatzen da. Aurtengo ekitaldi nagusia Oralitatearen Gala izan da. Bertan, munduko hainbat lekutako artistek Giza Eskubideak sustatu zituzten hitzaren, jolasaren eta irudimenaren bitartez. Programatutako ekitaldiak abenduaren 16an amaitu ziren Af Ndanza taldearen emanaldiarekin, publikoarengana Afrikako argiak eta itzalak gerturatuta. Emanaldian, esklabotasuna edo emakumeen genitalen mutilazioa bezalako gaiak jorratu zituzten.

PRESTAKUNTZA Zabalik da Bizkaia BBK bekak eskatzeko epea Abian da Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBKk antolatzen duten BBK Beken bigarren edizioa. Aipatu beken xedea da unibertsitate graduko titulazioa duten gazteak sektore estrategikoetan prestatzen laguntzea. Sektore estrategikotzat jotzen dira, adibidez, big data, energia, aeronautika, finantza-huba eta automozioa. Beka lortzen duten gazteek prestakuntza espezializatua jasoko dute nazioarteko erreferentziazko zentroetan eta gero Bizkaiko puntako enpresetan kontratatuak izango dira. Beka-programa horrek 420.000 euroko zuzkidura du eta ahalik eta beka gehien emango dira, onuradunek aukeratutako prestakuntzaren kostuaren arabera. Bekarekin ordainduko dira matrikulazio gastuak, hegazkin-txartelak, ostatua, mantenua eta sortu litezkeen bestelako gastuak, deialdian ezarritako baremoen arabera. Eskabideak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 10ean bukatuko da eta bekak emateko azken ebazpena 2019ko apirilmaiatzean argitaratuko da.

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua



Munduko errefuxiatuen esparrurik handiena 8

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua


GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua

Anna Surinyach. MSF

Rohingya etniako milioi bat pertsona baino gehiago pilatuta bizi dira munduan diren errefuxiatuen esparru handienetan Bangladesheko hegoaldean. Rohingyek ez dute ez bangladesiar ez birmaniar hiritartasuna aitorturik eta ez zaie errefuxiatu izaera ere onartzen. Paria batzuk dira.

9


Erreportajea

B

angladesheko Cox’ Bazar barrutia bangladesiarrek gehien bisitatzen duten helmuga turistikoetako bat da. Bertan den hondartza mundu mailan ezaguna da bere luzera dela eta; 120 kilometro baino gehiago ditu. Urre kolorea duen hondarreko milaka metro, surfa praktikatzeko olatuak, itsaslabarrak, pagodak, tenpluak, kokondoak, hotelak, bungaloak... eta, gertu, oso gertu, munduan den errefuxiatuesparrurik handiena. Pasa den urteko abuztutik, roghingya etniako milioi bat pertsona inguruk Myanmarretik ihes egin behar izan dute euren hondasun guztiak atzean utziz eta oztopo, oinaze eta indarkeriaz betetako bide bati ekiteko. Helmuga plastikoz, olanaz eta banbuz eraikitako errefuxiatuesparru inprobisatuak. Rohingyak pairatzen ari diren jazartzea kontu berria ez bada ere, 2017ko abuztuan birmaniar Rakhine eskualdean izan zen indarkeria-bolada berri batek bertan bizi ziren rohingyar gehienak alboan den Bangladeshera ihes egitera behartu zituen.

8.000 errefuxiatu egunero

Rohingyek birmaniar ejerzitoak burutzen zituen “arazketaeragiketen” ondorioz ihes egin behar zuten: erretako etxeak, bortxaketak, arpilatzeak eta erailketak. 2017ko abuztuaren 25a eta irailaren 24a bitartean 6.700 rohingyar erailak izan ziren Rakhine Estatuan. Bakearen Nobel Saria irabazi zuen Aung San Suu Kyi buru duen gobernuarentzat biktima horiek guztiak ez

10

dira existitzen. Ez dira euren komunikazio publikoetan horiekiko erreferentziarik egiten. Birmaniar ejerzitoak eragindako basakeria horien guztien ondorioz, azken hamarkadetan ezagutu den krisi humanitario azkarrena eta handiena sortu zen. Egunero, batez beste, 8.000 errefuxiatu inguru iristen ziren Bangladesheko mugara. Euren etxeak atzean utzi eta errefuxiatu-esparru batean pilatuta bizitzeko itxaropenarekin iristen ziren, hezkuntza eta osasunzerbitzurik gabe eta nazioarteko laguntzari esker bizitzeko. Laguntza hori, gainera, apurka-apurka iristen zen. Iritsi berriek jada bertan ziren milaka rohingyarrekin egiten zuten bat. Izan ere, indarkeria kasuak zenbait urte lehenago hasi ziren. Bertan ziren bi kokaleku nagusiek, Kutupalong eta Balukhali, azkenean, bat egin zuten eta, horrela, gaur egun 620.000 errefuxiatu inguru jasotzen dituen errefuxiatu-esparru erraldoia bilakatu zen. Munduan den errefuxiatu-esparrurik handienetako bat da. Bertan bizi den biztanleria bost aldiz biderkatu da azken hamabi hilabeteetan eta, adibidez, Bilbok eta Gasteizek batera izango luketen biztanle kopurua gainditzen du. Errefuxiatuesparruaren zenbait eremutan pertsona bakoitzeko espazioa 8 metro koadrora mugatzen da; ACNUR-ek emergentzia kasuetan 45 metro koadro gomendatzen ditu. Islamiar gutxiengo horren exodoa hasi eta urtebete beranduago, rohingyar komunitateak Cox’ Bazar eskualdean diren hainbat errefuxiatu-esparrutan metatuta bizitzen jarraitzen du. Euren

estatus legalaren ukapenak, errefuxiatu-esparruaetan diren bizitza-baldintza penagarriekin batera, errefuxiatu horiek guztiak sufrimendu-ziklo amaigabe batean harrapatu ditu. Horrek guztiak eragin zuzena du euren osasun fisiko zein mentalean eta, epe ertainera, ez dirudi baldintzek hobera egingo dutenik.

Errefuxiatu estatus gabe

Bangladeshen bizi diren rohingyar gehienek ez dute errefuxiatu estatusik. Ondorioz, ez dute hezkuntzarako aukerarik eta haien mugimenduak, errefuxiatuesparruetatik kanpo, guztiz

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua


Anna Surinyach. MSF

Zeintzuk dira rohingyak? BANGLADESH Dhaka

INDIA

MYANMAR

Cox’s Bazar

SRI LANKA

Rangoon

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua

Rohingyek milioi bat pertsona inguruko komunitatea osatzen dute eta talde etniko gisa bizi dira Rakhine estatuko iparraldean (lehen Arakan izenarekin ezaguna), Myanmarren, Bangladeshetik oso gertu. Birmaniar biztanleriaren gehiengoa ez bezala (% 90 inguru budista da) rohingyak musulmanak dira. Myanmarreko gobernuak ez ditu rohingyak hiritar bezala aintzat hartzen. Ez dute talde etniko baten aintzatespena eta euren mugimendu askatasuna mugatuta dago. Ezin dira ezkondu

eta ez dute lurrak edo bestelako jabegoak izateko eskubiderik. Horrek enplegua lortzeko aukerak mugatzen dizikie eta, zuzenean, bizitza egonkor bat izateko aukera ere bai. Komunitate horretako buruek defendatzen dutenez, arabiar merkatarien ondorengoak dira, baina Myanmarreko gobernuaren iritziz, britaniar okupazioaren garaian Bangladeshetik etorritako etorkin musulmanak dira. Ofizialki etorkin bezala tratatzen dituzte errefuxiatu-esparru handietan metatzen dituzte.

11


mugatuta daude. Horrek, zuzenean, jaso dezaketen osasun-zerbitzuetan eta bestelako zerbitzuetan eragiten du. Etorkizunaren inguruko ziurgabetasuna da, hein handi batean, errefuxiatu horien guztien kezka nagusia. Kokalekuak, nagusiki, Cox’s Bazar barrutia gurutzatzen duen errepide bakarraren albo bietara eraiki diren txabolez osatuta daude. Errefuxiatu-esparruen barruan ez dago errepiderik. Eremua menditsua da eta lurirristatzeak ugariak dira. Ez dago komunik, ezta higienerako gutxieneko azpiegiturarik ere. Leku batetik bestera joateko, sarritan, ur zikinen eta giza-gorozkien errekak itzuri behar dira. Edatekoa den uraren eskasia dela eta, errefuxiatuek arrozsoroetan, putzuetan edo eskuz zulatutako hobietan lortutako ura edatera behartuta daude. Hainbat kasutan, ur hori gorozkiekin kutsatuta dago. Errefuxiatu-esparruetan eta horien inguruetan den elikagaisegurtasuna oso ahula da: iritsi berriak diren errefuxiatuak laguntza humanitarioaren baitan geratzen dira. Merkatuko prezioek izugarri egin dute gora eta aipatu errepide faltak zaurgarritasun maila altua duten eremuetara iristea oztopatzen du. Esan bezala, errefuxiatuesparruak oso lurralde menditsuan kokatzen dira. Horrek, zerbitzu berrien eraikuntza ez ezik, jada diren zerbitzuetara iristea ere oztopatzen du. Egoera larriagoa da adineko pertsonentzat edo desgaitasunen bat duten pertsonentzat. Pertsonen metaketen, egin

12

beharreko distantzia luzeen eta segurtasunaren inguruko kezken odorioz, emakume askok, bereziki haurdun direnek, ezin dute oinarrizko zerbitzuetara jo. Save The Childrenek salatu duenez, Kutupalong errefuxiatuesparruan, baldintzak oso larriak dira. Bertan, pertsonen metaketa oso handia da eta laguntza humanitarioarekiko dependentzia erabatekoa da. Bildu ahal izan diren datuen arabera, bertan,

375.000 haur inguru bizi dira oso baldintza kaxkarretan eta gero eta ohikoagoak dira difteria eta elgorria bezalako gaixotasunak.

70 urteko gatazka

1948an, euren independentzia estreinatu berria zutenean, rohingyar askok Rakhine Estatua (garai horretan Arakan izenarekin ezagutzen zen) Pakistanekin bat egitea eskatu zuten. Ia 30 urte beranduago, 1977an, Arakanen bizi

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua


ziren atzerritarrak kanporatzeko burutu zen operazio militar baten ondorioz, 200.000 rohingyar inguruk Bangladeshera ihes egin zuten. 1991n, 250.000 rohingyar gehiagok bide bera egin behar izan zuten. Garai horretan, Myanmarreko gobernuan batzorde militar bat zegoen eta, bi urte lehenago, Arakan zena Rakhine izatera pasatu zen. 2012an, indarkeria-bolada

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua

© MSF

KUTUPALONG ERREFUXIATUESPARRUA. 2016ko urtarrilaren 28a, exodoa ondoren.

batek 160 hildako utzi zituen eta horrek beste exodo bat eragin zuen. Egoera horretan, Arakango Rohingyar Salbamenduko Ejerzitoa (ARSA) azaldu zen eta hiru muga-postu eraso zituen eta bederatzi polizia erahil zituzten. Gatazka horrek, beraz, izaera berria hartu zuen eta, horrek, errefuxiatuen kopurua biderkatu zuen, gero eta rohingyar gehiagok ejerzitoaren beldur ihes egitea erabaki zutelako.

© MSF

Anna Surinyach. MSF

KUTUPALONG ERREFUXIATUESPARRUA. 2018ko urtarrilaren 16a, exodoa baino lehen.

LAGUNTZEN DU

LEHENDAKARITZA

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia

PRESIDENCIA

Secretaría General para la Paz y la Convivencia

13


Elkarrizketa

14

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua


Sonia Cámara eta Mónica Fernández Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) GKEko erizainak Rohingyen errefuxiatu-esparruetan

“Rohingyen sufrimendu maila muturrekoa da” Zein kokalekutan izan zineten lanean? Noiz eta zenbat denboraz? Mónica Fernández.– Ni larrialdiaren unerik zorrotzenean izan nintzen, 2017ko abuztuko exodoaren ondorengo lehen bi hilabetetan. Beraz, gure jarduera zenbait errefuxiatu-esparrutan jarri genuen martxan: Unchiparang, Jamtoli, Hakimpara, etab. Sonia Cámara.– Nire kasuan, Jamtoli, Hakimpara eta Moynargona esparruetan izan nintzen. Horiek guztiak Cox’s Bazar eskualdean daude, Myanmarren eta Bangladeshen arteko mugan. Guztira hiru hilabete izan nintzen bertan, 2017ko azaroa eta aurtengo otsaila bitartean, hain zuzen ere. Zer aurkitu zenuten bertara iritsi zinetenean? S. C.– Iritsi bezain pronto horretarako egokia ez den lurralde batean errefuxiatu-esparru itzelekin egiten duzu topo. Eskualde hori duela zenbait urte baso edo oihan antzeko zerbait zen. Orain, berriz, ez da zuhaitzik eta lokatzaz beteta dauden mendixka pila geratu dira agerian. Bertan, rohingya familia

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua

bakoitzak bere etxea edo txabola zuen, banbuz eta plastikoz egina. Baldintza horietan ia milioi bat pertsona bizi dira. M. F.– Bangladesh eta Myanmar ibai zabal baten bidez daude banatuta. Alde batean, oso baldintza kaxkarrean bizi diren pertsonak aurkitu nituen, etxe bat, komun bat edo eskola bat eraiki nahian. Ibaiaren beste aldean, berriz, Rakin eskualdean erre zituzten Rohingyen etxeetatik ateratzen zen kea ikus zitekeen. Biok duzue MSF erakundearekin lan egiten esperientzia handia. Zer izan zen hara iristean aho bete hortz utzi zintuen gauza? S. C.– Niretzat txundigarriena errefuxiatu-esparruen tamaina edo azalera izan zen. Benetan harrigarria da; ezinezkoa zen esparrua non amaitzen zen ikustea. M. F.– MSFrekin lan egin dut hainbat egoeratan eta testuingurutan, baina rohingyek bizi duten egoerak nire bizitzan bizi izan ditudan tematika guztiak biltzen ditu: indarkeria, sexuindarkeria, izurriteak, hezkuntza zerbitzuen falta, osasun baldintza

15


kaxkarrak, malnutrizioa, baldintza meteorologiko oso txarrak eta, horrela zerrenda amaigabe bat. Bestelako egoera humanitarioekin alderatzea beti zaila bada ere, bertan den sufrimendu maila muturrekoa dela uste dut. Zeintzuk lirateke rohingyek dituzten gabezia eta behar nagusiak? S. C.– Nire ustez galdera horrek alderantzizko galdera izan beharko luke... Errefuxiatu-esparruetan denetarik falta da, banbua eta plastikoa izan ezik. Hori da duten guztia, eta garbi dago, ez dela nahikoa hotzetik babesteko. M. F.– Haien egoera legala dela-eta ezin dute lanik izan, ezin dute hezkuntza-zerbitzurik jaso eta mugimendu askatasuna mugatuta dute. Hori guztia dela eta, horrelako esparruetan izaten diren arrisku guztien menpe daude: izurriteak, gaixotasunak, pilaketak, elikagai falta, muturreko baldintza meteorologikoak, indarkeria... Horregatik, bizirik irauteko laguntza humanitarioa ezinbestekoa egiten zaie. Deskribatu ahal duzue nolakoak diren kokaleku horiek? Nolakoa da familia rohingya baten egunerokotasuna? M. F.– Jada azaldu dugun moduan, ingurunea lokatzaz betetako mendixkaz osaturik dago. Muino horiek guztiak banbuz eta plastikoz eraikitako txabolez beteta daude. Etxetxo horietako bakoitzean 4 eta 10 pertsona inguru bizi daitezke. Egunerokotasuna oso sinplea da: janaria, ura eta su-egurra bilatzea eta errefuxiatu-esparruak ‘eskaintzen’ dituen baldintzei aurre egitea.

16

S. C.– Egunero, normalean, “zerbait” banatzen zen. Zenbait kasutan, bertan ziren GKEek, astean behin edo, janaria banatzen zuten, nagusiki, arroza. Beste batzuetan, batez ere tenperaturek behera egiten zutenean, tapakiak edo txabolak babesteko olanak banatzen ziren. Emakumeak normalean txaboletan geratzen ziren janaria prestatzeko eta haur txikiak zaintzeko. Gizonak berriz, esparruan zehar ibiltzen ziren banbua edo txabolak eraikitzeko erabiltzen dituzten bestelako materialak garraiatzen. Haurrak, berriz, jolasten eman ohi dute egun osoa, plastikozko botilekin etab. Zenbait kasutan, bat-batean eraikitako eskoletan izaten ziren. Eta nolakoa zen zuen egunerokotasuna? M. F.– Lan handia. Milioi bat pertsona inguruz hitz egiten ari

gara eta, ondorioz, egin beharreko lan medikua dimentsio itzelekoa da. Lau ospitale eta zortzi osasun-zentro martxan jartzea sekulako lana da. Eguzki argia den bitartean errefuxiatu-esparruan bertan lan egiten dugu. Gauean lan administratiboa, logistika, koordinazioa eta bilerak egin beharra dago. S. C.– Goizeko seiak aldera esnatzen ginen eta zazpietarako kotxeak hartu eta errefuxiatuesparruetara abiatzen ginen. Zortziak aldera iristen ginen eta arreta medikurako klinika batean ematen genuen egun osoa. Han bertan jaten genuen; batzuetan sandwich bat eta beste batzuetan errefuxiatuek jaten zuten janari berdina. Atsegina zen haiekin batera jateko aukera izatea, nahiz eta jateko askorik ez izan. Eguna amaitzean gure basera bueltatu behar genuen, estatistikak

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua


Anna Surinyach. MSF

emaginak eta tokiko liderrak) rohingyarrek dituzten zailtasunen eta oztopoen berri zuzena izateko eta, horien baitan, gure lana haien beharretara egokitzeko. Lan horri esker, izurriteak identifikatzeko, haurdun ziren emakumeengana gerturatzeko edo bestelako gaixotasunak antzemateko aukera izan genuen.

egin, ataza berriak antolatu... Eguna amaitzeko talde-bilera bat izaten genuen eta oheratu aurretik, zertxobait jan eta dutxatu. Zein nolako lanak burutzen zenituzten esparruan bertan? S. C.– Talde medikuek arreta eskaintzen genuen banbuz eraikitako klinika xumeetan. Badira osasun mentala eta osasuna sustatzen duten bestelako taldeak ere, baina horien kasuan, esparruan zehar ibiltzen ziren beharrak antzemateko. Lan hori guztia egin ahal izateko ezinbestekoa da talde logistiko erraldoi bat izatea. Horien ardura da funtzionamendurako beharrezkoa den guztiaz hornitzea eta ura eta saneamenduaz, ibilgailuen kudeaketaz eta beste hainbat lanaz arduratzea. M. F.– Nik zuzenean komunitatean bertan egin nuen lan bertako osasun eragileekin (bertako

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua

Zein nolako gaixotasunez arduratu behar izan zenuten? S. C.– Ur eta saneamendu baldintzak oso kaxkarrak direnez, sabeleko gaixotasunak, azaleko infekzioak eta arnas eritasunak dira gaixotasun ohikoenak. M. F.– Horri guztiari, difteria, elgorria edo kolera bezalako izurriteak ere gehitu behar zaizkio, nagusiki, txertoen estaldura hutsala delako. Baina, gainera, osasun mentaleko arazoek ere gero eta garrantzi handiagoa dute. Azaldu duzuen guztia ikusita, argi dago hainbat drama pertsonal eta muturreko egoera bizi behar izan dituzuela. Zer egiten zenuten egoera horietatik guztietatik deskonektatzeko? M. F.– Errealitate horren aurrean eta lan erritmoa altua denez gero, zaila da deskonektatzea. Gorputza gainaktibatuta dagoela esango nuke eta, ondorioz, etxera bueltatu arte, ez zara guztiz lasaitzen. Egoera horiei aurre egiteko oso lagungarria da taldean egindako lana eta egunekotasunak planteatzen dituen zailtasunak partekatzea zure kide guztiekin. S. C.– Egunaren amaierarako gure kideekin egoteko tarte bat uzten genuen, azken finean, hor duzun familia guztia baitira. Topaketa horietan eguneko gorabeherak

aipatzen genituen eta bestelako gaiez ere hitz egiten saiatzen ginen deskonektatu ahal izateko. Horrelako misioek duten gauzarik onenetakoa da, beste herrialdeetako hainbat lagunekin izateko aukera duzulako eta horrelako egoeretan eraikitzen diren harremanak oso sendoak direlako. Oso garrantzitsua da laguntzea eta lagunduta sentitzea. Misio bakoitzeko MSFeko familia betirako gogoratzen duzun zerbait da. Larrialdi humanitario batean osasun-laguntzaz hitz egiten denean, burura etortzen diren lehenengo gauzak dira zauri fisikoen sendaketa, gaixotasunen tratamendua edo izan daitezkeen izurriteei aurre egitea. Baina, antza denez, gero eta garrantzitsuagoa da dena galdu duten horiei, umezurtz geratu diren haurrei edo bortxatuak izan diren emakumeei arreta psikologikoa eskaintzea. Nola egiten da lan pertsona horiekin? S. C.– Horretan espresuki lan egiten zuen talde bat genuen. Talde horrek beharrak antzemateaz gain, talde medikuak eskatutako kontsultei ere aurre egiten zien. M. F.– Rohingyak muturreko indarkeriaren biktima izan dira Bangladeshera iritsi aurretik, baina, gainera, esparruetan bizi den egoerak frustazioa eta etsipena eragiten du eta sentsazio hori handituz doa denborak aurrera egin ahala. Osasun mentaleko gure kideek tratamendua egiteaz gain, tokiko lagunak ere trebatzen dituzte lan hori egin dezaten. Zeintzuk lirateke zuen lana egiteko aurkitzen dituzuen oztoporik handienak ?

17


M. F.– Aldi berean laguntzaile asko iritsi ginen. Horien guztien lana koordinatzea lan bera ez errepikatzeko eta ahalik eta jende gehienera iristeko oso lan konplexua da. Zorionez edo zoritxarrez, halako krisi humanitario batek guztion lanerako aukera ematen du. S. C.– Nagusiki, larrialdi egoera. Asko dira zure gaitasunetik kanpo geratzen diren egin beharreko gauzak. Han dagoen arazoa izugarria da. Arazoren bat izan al zenuten zuen lana egiteko arrazoi kulturalak edo erlijiosoak direla eta? M. F.– Oso tradizionala eta erlijiosoa den komunitatea izan arren, beti azaldu dute haien jendearekiko izaera humanitario handia. Asko izan dira ospitaleak eraikitzen laguntzeko bolondres aurkeztu diren rohingyak. Euren egoera gainditzeko konpromiso maila handia dute eta izan daitezkeen oztopo kultural edo erlijiosoak alde batera uzten dituzte. Guk geuk ere testuingurura egokitu behar izaten dugu gure kultura edo erlijioa oztopo bezala antzeman ez dadin. S. C.– Beti izaten da arazoren bat. Bangladeshen erlijio nagusia islamiarra da eta horrek egokitzera behartzen zaitu ‘deserosotasunak’ ekiditeko. Hala ere ezin da zailtasunez hitz egin. Kultura kontuei dagokionez... asko dira. Rohingyena marjinatuta izatera ohituta dagoen herria da eta, ondorioz, ondo ulertu behar dituzun ohitura oso itxiak dituzte: familiaren kontzeptua, hierarkiak, lehentasunak... ez dira guk ditugun horien antzekoak eta, horrek, bai, zailtasunak eragiten ditu.

18

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua


Esparruen barruan ba al da nolabaiteko barne antolakuntzarik? Ba al da, adibidez, poliziarik, eskolarik, merkaturik...? S. C.– Segurtasuna Bangladesheko ejerzitoaren ardura da eta bertan lan egiten dugun erakunde guztiak kohesionatzen ditu. Apurka, rohingyek euren dendak sortu dituzte, bai eta eskolaren bat ere. Beste zenbait eskola han lan egiten duten zenbait GKEk eratu dituzte. M. F.– Hain zuzen ere, urtebete baino gehiago pasatu da errefuxiatu-esparruak eratu zirenetik. Eskolak, meskitak eta merkatuak inprobisatu dituzte. Azken finean, euren bizitzekin jarraitzen saiatu behar dute, bestela, egoera askoz ere katastrofikoagoa eta etsigarria izango litzateke. Ingurune hori jada hiri handi baten antzekoa da, baina banbuz, plastikoz eta lokatzaz egina. Nola ikusten duzue errefuxiatu horien etorkizuna? S. C.– Zalantzazkoa eta ez egonkorra. Sarritan aberriratzea gertu dagoela entzun dugun arren, nik ez dut hori jazoko denik uste... Rohingyak ez dira bueltatuko gutxieneko baldintza batzuk bermatuta izan arte eta, hori momentuz, urruti dago. M. F.– Zoritxarrez, epe labur eta ertainean ez dago itxaropentsu azaltzeko arrazoirik. Errefuxiatuesparruen egoerak ez du hobera egin eta zenbait arazok, ostera, okerrera egin dute. Muturreko egoera bat denboran luzatzen denean, hortik eratorritako sufrimendu eta etsipen maila ere luzatzen da.

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua

Nola sentitu zineten bueltatu behar izan zenutenean? S. C.– Misio batetik bueltatzea beti gauza zaila da. Bat-batean oso nekagarria den lan bat egitetik ezer ez egitera pasatzen zara. Errealitate aldaketa horrek zaila den prozesu mental bat eskatzen du. Nire kasuan, horrelako egoeretan sentitzen dudana azaltzea asko kostatzen zait eta, normalean, ‘deprimituta’ bezala sentitzen zara, gutxienez, lehenengo egunetan. Horretarako, MSFek laguntza psikologikoa eskaintzen digu eta ia beharrezkoa izaten da etxera bueltatzeko. M. F.– 24 orduko epean errefuxiatu-esparru batean izatetik Iruñean izatera pasatzen zara. Baina mentalki bidaia horrek luzeago jotzen du. Egokitzea nahikoa erraza izan daiteke gure artean hainbat erraztasun ditugulako, baina bi errealitate horien arteko aldeak ez zaitu axolagabe uzten eta kontraesan horiek guztiek zer pentsatu ematen dute. Rohingyekin bizi izan dituzuen esperientzia guztietatik, zein azpimarratuko zenukete? M. F.– Alde batetik, rohingyen erresilientzia gaitasuna, indarra eta espiritu itxaropentsua azpimaratuko nuke. Bestalde, oraindik ere gure artean horrelako egoerak ematen direla jakiteak ikaratzen nau. S. C.– Gauza guztien gainetik rohingyen eskuzabaltasuna azpimarratuko nuke. Asko sufritu duten arren, duten gutxi hori eskaintzen dizute. Espero dezagun ahalik eta lasterren euren etxeetara bueltatzeko aukera izatea.

19


20

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua


Zientzia Nola bana ditzake Papa Noelek opari guztiak gau bakar batean? Abenduaren 25ean, gaueko 00:00etan, Olentzero (edo Papa Noel) etxeetan jarritako gabonetako zuhaitzen alboan opariak uzten hasiko da. Haurrek jakin-min handia izaten dutenez, hainbat gurasok hauek bezalako galderei aurre egin behar izaten diote: zergatik ez dugu inoiz Olentzero ikusten? Nola banatu ahal ditu opari guztiak gau bakar batean? Gurasoei bizitza errazteko edo, Erresuma Batuko Exeter Unibertsitateko Katy Sheen zientzialariak ikuspegi zientifikoa eman nahi izan dio gabonetako mito horri. Sheen doktorea Albert Einsteinen Erlatibitatearen Teorian oinarritu da Papa Noelek opari guztiak banatzeko beharko lukeen denbora kalkulatzeko. Gabonetan 700 milioi haur inguru oparien zain izaten dira. Hori horrela izanik, Papa Noelek 31 ordu izango lituzke haur horiei guztiei opariak uzteko, kontuan hartu behar baitira planetan diren geldialdiordutegi guztiak. Datu horiek guztiak aintzat hartuta, Papa Noelen elur-oreinek 10 milioi kilometro orduko abiaduran bidaiatu beharko lukete inolako etenik gabe euren lana amaitu ahal izateko. Hori, noski, gailetak jateko behar izaten duten atsedenaldiak kontuan hartu gabe. Abiadura horretan, eta Doppler efektua dela eta, Papa Noel edo Santa Clausen kolorea gorritik berdera pasatuko litzateke. Izan ere, bere gorputzaren kontra talka egingo luketen argi-uhinak distortsionatu egingo lirateke hain abiadura handian. Aldizka, desagertu ere egingo litzateke. Sheenek umore onez azaldu du bere teoria. Hain abiadura handian bidaiatzen denean denbora moteldu egiten da. Gainera, Santaren gorputza galkatu egingo litzateke eta horrek, tximinietatik sartzeko aukera emango lioke. Zoritxarrez, bere ohiko “ho, ho, ho� ezin izango genuke entzun, abiadura handi horretan soinu-uhinen frekuentzia ere oso altua baita eta puntu batean guretzat entzunezina bilakatuko litzateke.

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua

21


Euskara Artea ere euskaraz Guggenheim Bilbao Museoak arte moderno eta garaikideari buruzko edukiak euskaraz hedatzen dituen plataforma garatu du Guggenheim Bilbao Museoak bertan egiten diren erakusketen inguruan euskaraz sortutako edukiak biltzen dituen Artitz izeneko dokumentazioplataforma aurkeztu du. Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean garatutako plataforma da Artitz eta egungo zein iraganeko erakusketei dagokien materialekin elikatzen da. Etorkizunean izango diren erakusketen edukiak ere barneratuko ditu. Une honetan, 44 erakusketari dagozkien 1.305 dokumentu jasotzen ditu plataformak. Plataforma eskuragarri dago museoaren webgunean. Plataforma diseinatzerakoan erabilera eta efizientzia izan dira ardatz nagusiak. Plataformaren aurkezpen-ekitaldian azaldu den moduan, plataforma bilatzen den hori esfortzu minimo batekin aurkitzeko diseinatuta dago. Informazioaren hierarkia eta haren diseinua optimizatu egin dira erabiltzaileak azkar sar daitezen webgunearen alderdirik garrantzitsuenetan, eta aukera izan dezaten horietan sakontzeko, behar edo nahi duten heinean.

22

Arte eta hezkuntza arloetako profesional eta ikasleentzako bereziki erabilgarria izango den kontsulta-lanabesa da Artitz

Informazio-sistema software askeko tresnekin gauzatu da, eta nazioarteko gordailuekin estekatzea ahalbidetzen du. Gainera, plataforman diren edukiak Europeana (Europako liburutegi digitala) datu-eredura egokitzeko lanak egiten ari dira. Artitz plataforma eratzeko erabakia pasa den urtean hartu zen. Behin eratuta, helburua bertan diren edukietan sakontzea da, bereziki, arte moderno eta garaikideari lotutako artista, mugimendu eta diziplinei buruzko edukiak gehituz.

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua


© Irekia.eus

EUSKARAREN GAINEKO GOGOETA GAZTEEN ESKUTIK

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua

© Irekia.eus

AURKEZPEN EKITALDIA. Artitz dokumentazio plataforma berriaren aurkezpenean Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusi Juan Ignacio Bidarte, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturarako diputatu Lorea Bilbao eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria izan ziren.

300 gazte inguru Donostiako Tabakaleran elkartu dira euskara eta hizkuntzei buruz hitz egin eta gogoeta egiteko. Topaketak abenduaren 13an, 14an eta 18an izan dira eta horietan, Donostiako 13 ikastetxetako 14 eta 20 urte bitarteko gazteak bildu ditu Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Aipatu topaketak Elhuyarren laguntzarekin antolatu dira eta, aldi berean, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko graduko ikasleek prozesu osoan parte hartu dute. eta Jone Miren Hernández eta Jaime Altuna irakasleen gidaritzapean. Azken saioan, Donostiako DBHko zazpi ikastetxetan ikasleek sortuta dituzten Euskara Batzordeetako kideak bildu dira. Bertan, ikastetxe horietako ikasleen aktibazioa modu berezian landu zen, gazte horiek euskararen aldeko jarrera aktiboa baitute aldez aurretik.

Hizkuntzen Eurokartaren betetze-maila ebaluatzeko bilera Nafarroan Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren aplikazioa ebaluatu da Abenduaren 12an Hizkuntzen Eurokartaren jarraipenerako Europako Kontseiluko Adituen Batzordea Iruñeako Nafarroako Jauregian batzartu zen. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaran eta Euskarabideako zuzendari Mikel Arregi izan ziren. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Dobaranek nabarmendu du Eurokartan jasotako konpromiso guztiak betetzeko euskal erakundeek egin duten lana. Nafarroaren kasuan, berriz, Europako Kontseiluaren Aditu Batzordearen ordezkaritzak, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren aplikazioa ebaluatu du. Ildo horretan, Euskarabideak Euskararen I. Estrategia Planaren onarpena balioan jarri du, Europako Gutunean jasotzen diren alderdi guztietan eragiten baitu. Komunikabideen eta euskararen arloan emandako gomendioei dagokionez, Euskalerria Irratiak lortutako lizentzia eta Nafarroan EITB ikusi ahal izateko hitzarmenak azpimarratu dira.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Din dan don, Eguberri on! Din dan don, din dan don, Eguberri on! Zorion, zorion, Gabonak gabon! Zein da zure Eguberriiragarki gogokoena? “Tenemos que vernos más”, ez dakit zein likore zaharrenetakoa; “familiarizados: desconecta para volver a conectar”, brikomania-altzarietakoa; edo “LOL: hacer un chiste sale caro”, Eguberrietako indioilarrik modernoena. Pentsatzen duzuen bitartean… Bost urtean behin Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Inkesta betetzen da. Azkena, aurkeztu berria da. Dioenez, gizonezkoen % 14k eta emakumezkoen % 11k gizentasuna pairatzen du; Europako batez bestekoaren azpitik (% 16 eta % 15, hurrenez hurren). Eta orain zer, ospatuko dugu? Gizentasunaren % 12,5, loditasunaren % 33,5 eta desnutrizioaren % 2,1 gehitzen baditugu; malnutrizioak gizartearen % 48,1 biltzen du. Hots, euskal jendearen erdiak arazo sendoa du. Elikadurak gure osasuna zehazten du. Datuek diotenez: gazteen % 45ek ez du fruitu nahikorik jaten, % 78k ez du barazki nahikorik jaten eta % 68k ez du lekale nahikorik hartzen; hala ere, % 65ek haragi gehiegi jaten du, eta honi snack, fast-food eta gozokien gehiegikeria erantsi beharko genioke. Baina ez da determinatzaile bakarra. Osasuna diruaren kontua al da? Berri txarrak! Baietz esan dezakegu, euskaldunen artean gizentasunaren indizea bikoizten delako maila ekonomiko okerrenetan. Beraz, biak, elkar erlazionatuta daude, bai elikadurak eta bai ekonomiak gure osasuna zehazten dute. Batzuk gogoak bultzatuta elikatzen dira, beste batzuk osasunaren ikuspuntutik, baina badira ere, hilabete-amaierara bizirik irauten saiatzen direnak. Baliabide baxuko pertsonek, beharrezko kalorietara heltzea bilatzen dute nahiz eta hauen kalitatea baliogabekoa izan. Urdaila betetzeko beharrak emaitzat du: kaloria asko eta

24

elikagarri gutxi. Hau da, elikatu gabeko gizenak. Gaurko dieta oso gutxik duten luxuzko aukera da, baina inork ez du esan hau osasungarriena denik. Haragi-kontsumoa gutxituz eta hura egoskariengatik ordezkatzea, ona da gure osasunerako eta gure sakelarako. Barazki freskoak hozkailuan hondatzen zaizkizu? Elikagaiak xahutzea saihestu, ultraizoztutako barazkiak mantenugai ukigabe guztiak mantentzen ditueta. Ez ezazu zure burua engainatu, azukreak asetasun emozionalaren sentsazio faltsua eragiten du; baina denbora gutxitan gorputzak gehiago jatea eskatuko dizu. Eta kontuz itxuraz merkeagoak diren elikagaiekin: aurrez prestatuta, saltxitxak... itxuraz soilik merkeagoak dira. Se abre el telón eta agertzen da indioilarbularkia “estra zukutsua”. Osagaiak: indiolar-bularkia (% 60), ura, lurrina, almidoia, egonkortzaileak (E-420a, E-451, E-407a, E-412a, E-508a), destrosa, gatza, azukrea, zaporegehigarria (E-621etako), antioxidatzailea (E-316etako), espezieak, kontserbadoreak (E-250etako). Oihala ixten da. Nola du izena produktuak? Gakoa etiketan dago. “Estra” egositako sakotea dela esan nahi du, eta “estra zukutsuan” saltzen dizuten % 40a aparteko ordainsariak dira. Haragi-preziora, baino: ura, zaporea, irina, txungo jar ez dadin E mordoak, azukrea, gatza, azukre gehiago, gatz gehiago eta txungo jar ez dadin beste E gehiago. Spoiler! Spoiler! Eszeptizismoa indartzen duen umorea baino ez da onartuko eta orduan bai irri egin denok. Erosten jakiteak ez du jaten jakitea esan nahi, eta jaten jakiteak erosten jakitea ez du esan nahi. Berriro galdetuko dizut: zein da zure iragarkirik gogokoena? Baten bat orain ez digu hainbesteko graziarik egiten!

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua


Finantzaketaren bilaketan lagunduko zaitugu PROGRAMEN ETA PROIEKTUEN KUDEAKETA Prozesuen ikuspegi integrala eskaintzen dizugu.

Hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, zerbitzu integral eraginkorra eta efikaza eskaintzen dugu.

PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK Inbertsio proiektu publiko zein pribatuak diseinatzen eta kudeatzen ditugu.

DIRU-LAGUNTZAK Diru-laguntza programen eta finantzaketa-lerroen inguruan aholkatzen dugu.

EUROPAR FUNTSEN KUDEAKETA Europako gaietan aditua den enpresa gara.

POLITIKA PUBLIKOAK Toki-, eskualde- eta enpresa-garapena sustatzen dugu europar esparruan.

Iparragirre, 17. 1. esk. Bilbo | (+34) 944 70 22 94 | info@gestoreseuropeos.com


Gure bizitza ohiturak hilgarriak dira Gero eta jende gehiago hiltzen da gizentasunaren, bihotzekoen eta bizitza ohiturekin harreman zuzena duten bestelako gaixotasun ez kutsakorren ondorioz

26

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua


GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua

27


Erreportajea

O

sasunaren Mundu Erakundeak (OME) lortu dituen datuek bat egiten dute Osasunaren Metrika eta Ebaluazioaren Institutuko (IHME) datuekin: gizentasunak, bihotzekoek eta kutsagarri ez diren bestelako gaixotasunek gero eta heriotza gehiago eragiten dute eta, mundu mailan, heriotzerako arrazoi nagusia bilakatu dira. Gaixotasun horiek guztiek harreman zuzena dute gure bizimodu ohiturekin. Aipatu gaixotasun horien kopuruak mundu mailan diren izurriteen buruan daude. Are gehiago, gaixotasun kutsakorren edo istripuen gainetik kokatzen dira. Azken hamarkadetan, arnas eritasunek, diabetesak edo arazo neurologikoek gora egin dute heriotzarako arrazoi nagusien sailkapenean. Eta epe motzean, ez dirudi kopuru horiek onera egingo dutenik. OMEren datuen arabera, mundua gosez hiltzen ari da, baina baita gizentasuna dela eta ere. Horrela, bost urtetik beherako haurren % 22,9k malnutrizioa dela eta bere hazkundea atzeratua duen bitartean (% 6,1 Europan eta % 33,8 Asiako hego-ekialdean) adin tarte bereko haurren % 5ak gainpisua du (% 4,1 Afrikan eta % 12,8 Europan)

Zertaz hiltzen gara?

IHMEk lantzen duen Global Burden of Disease (GBD) izeneko indizearen arabera, pasa den urtean izan ziren heriotzarako arrazoirik nagusiak bihotzeko arazoak, minbizia, arnas eritasunak, arazo neurologikoak eta diabetesa izan ziren; ordena horretan. Gaixotasun kardiobaskularrek, urtean, 100.000 pertsonen artean

28

233 heriotza eragiten duten bitartean, diabetesak 35 heriotz eragiten ditu. Estatu mailan, adibidez, batez besteko hori aintzat hartuko balitz, bihotz-arazoren baten erruz, iaz, 108.500 pertsona hil ziren eta diabetesa dela eta, 16.300. Minbiziaren kasuan, aipatu indizea 125 heriotzetan kokatzen da, hots, 58.000 pertsona inguru Estatu mailan. Arazo neurologikoen kasuan indizea askoz baxuagoa da: 40 heriotza 100.000 biztanleko (18.600 hildako Espainian). Ikus daitekeenez, gaixotasun baskularrek eta minbiziak eragindako heriotzak % 50 baino gehiago dira. Datu horiek guztiek aurtengo maiatzean OMEk argitaratu duen txosten baten bermea dute. Aipatu txostenak 2005. urtetik hona modu independentean jasotako datuak biltzen ditu. Txosten horrek, gainera, GBDarekin bat egiten du: heriotza gehien eragiten dituzten gaixotasunak ez dira kutsagarriak. Arazoaren tamainaz jabetu gaitezen, auto istripuen, lan istripuen, erailketen, gatazka armatuen eta bestelako lesioen eraginez eratorritako heriotzak kopuru osoaren % 8 besterik ez dira. Hau da, gure elikadurarekin eta bizitza ohiturekin erlazionatuta dauden heriotzen kopurua istripuek eta erailketek eragindako heriotzen kopurua baino sei aldiz handiagoa da.

Infekzioak, istripuak, erailketak eta bestelako heriotzak

Laugarren postuan jarraitzen duten arnas eritasunez gain, GBDaren arabera, sailkapenaren hamargarren posturaino jaitsi behar dugu gaixotasun enterikoen

eraginez emandako heriotzak aurkitzeko. Beherakoa, kolitisa edota gaixotasun gastrointestinal larriek 23 heriotza eragiten dute 100.000 biztanleko. GIB hamalaugarren postuan aurkitzen da eta 100.000

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua


biztanleko 14 heriotza eragiten ditu. Malariak berriz, bederatzi heriotza eragingo lituzke. Sailkapenaren behealdera joko bagenu, drogen abusua (100.000tik bost), malnutrizioa (100.000tik lau) eta gaixotasun

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua

mentalak (100.000tik 0,0043) aurkituko genituzke. Non geratzen dira indarkeriaren eraginez ematen diren heriotzak? GBDren sailkapenaren arabera, hamaikagarren postuan, 100.000 pertsoneko 18 heriotzekin.

IKASGAI GARRANTZITSU BATEAN HUTS EGITEN ARI GARA: GURE BURUA ZAINTZEA. Gure bide-segurtasuna hobetu dugu, gero eta gatazka armatu gutxiago daude (tokiko zein maila globaleko gerrak) eta kutsagarri diren birusen eta bakterioen kontrola hobetu dugu. Baina gero eta gehiago dira gure bizitza ohitura nagusiekin harremana duten heriotzak.

29


Jarraian, auto istripuak aurkituko lirateke (17 heriotza 100.000 biztanleko). Ikus daitekeen moduan indarkeriaren edo istripuen ondorioz eragindako heriotzak kutsagarri diren gaixotasunen ondorioz eragindako heriotzen gainetik daude. Arrazoi horien barruan, besteak beste, erailketak, gerrak eta ekintza terroristak aurkitzen dira. Arrazoi horiek guztiak kutsagarri ez diren gaixotasunek eragiten dituzten heriotza kopurutik oso urrun geratzen dira.

Alkohola, droga globala

Drogen kontsumoa lehen mailako osasun arazoa da. Horregatik, prebentzioa sendotzea eta substantzien abusuen tratamendua da OMEk duen lehentasun nagusietako bat. 2016. urtean, adibidez, mundu mailan izan zen alkohol kontsumoa 6,4 litrokoa izan zen 15 urte baino gehiago duen pertsona bakoitzeko. Espainiak, 9,2 litrorekin, batezbesteko hori gainditu zuen. Maila berean, garrantzitsua da auto istripuek eragiten duten heriotza eta lesio kopurua murriztea. 2013. urteko datuen arabera, mundu osoan 1,25 milioi pertsona hil ziren arrazoi horrengatik, 2000. urtean baino % 13 gehiago. Berez, horrelako istripuen ondorioz eragindako lesioen ondorioz izaten diren heriotzak nagusi dira 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean. Gure artean, auto istripuen indizea, zorionez, nahikoa baxua da (3,7 heriotza 100.000 biztanleko). Hala ere, beste zenbait herrialdetan datuak beldurgarriak dira: Iran

30

(32,1 heriotz 100.000 biztanleko), Malawi (35), Thailandia (36,1) eta Venezuela (45,1)

Gure gorputzak “erailtzeko” joerak gorantz egiten jarraitzen du 2000.urtean, 13 milioi pertsona baino gehiago hil ziren bihotzarekin erlazionatutako gaixotasunen baten ondorioz. 2016. urtean kopuru hori 16 milioiraino hazi zen. Arazo

kardiobaskularrak izan dira, azken hiru hamarkadetan, pertsona gehien hil dituen ‘arrazoia’. Horregatik, OMEk berak egun den izurrite handiena dela azpimarratzen du. Gaixotasun kutsakorrekin alderantzizko prozesua eman da. Azken 30 urteetan, auto istripuekin eta indarkeriarekin jazo den bezala, gaixotasun kutsakorrak heriotza gehien eragiten dituzten arrazoien

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua


batean huts egiten ari gara: gure burua zaintzea. Baieztapen hori estatistiketan ikus daiteke: gero eta gehiago dira bizitza ohitura desegokiekin harreman zuzena duten heriotzak. Datuak bere testuinguruan ulertu behar dira, noski. Gaur egun, duela 30 urte baino biztanle gehiago daude gure planetan. Aldi berean, heriotzen eta horien arrazoien inguruko informazio gehiago dugu. Baina, oro har, joera garbi dago eta gure heriotzaren errudun nagusiak, kasu gehienetan, gu geu gara.

Gure etsai nagusia izateari utzi

sailkapenean postuak galtzen joan dira. Diabetesa, zirrosia eta bestelako gaixotasun metabolikoak, berriz, sailkapen horren lehengo postuetara heldu dira. Datuek islatzen duten moduan, gure bide-segurtasuna hobetu dugu, gatazka armatuen kopurua murriztu da (tokikoak zein globalak) eta birus eta bakterio kutsagarrien kontrola handitu dugu. Hala ere, ikasgai garrantzitsu

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua

SEDENTARISMOA ETA ELIKADURA DESEGOKIA. Osasun arazo gehienek tabako kontsumoan, sedentarismoan, gatzaren eta sodioaren gehiegizko kontsumoan eta jarduera fisiko urrian dute jatorria.

Gure etsairik handiena garela baieztatzeko datuei besterik ez diegu begiratu behar: urtero, kutsakorrak ez diren gaixotasunen eraginez 41 milioi pertsona hiltzen dira mundu osoan. OMEk azpimarratzen duenez, heriotza horiek guztiek tabako kontsumoan, sedentarismoan, gatzaren eta sodioaren gehiegizko kontsumoan, alkoholaren kontsumoan eta jarduera fisiko urrian dute jatorria. Faktore horiek guztiek gainpisua errazten dute eta, ondorioz, arazo kardiobaskularrak, arnas eritasunak eta/edo diabetesa azaltzen da. Era berean, arazo metabolikoak eragin ditzakete edo minbizia eragin. Arrisku metabolikoaren faktore nagusia presio arterialaren hazkundea da. Faktore hori da munduan diren heriotz guztien % 19aren jatorria. Gure bizitza ohituretan aldaketa txiki batzuk eginez, milioika heriotza ekidin daitezke. Horregatik, OMEk prebentzioa sustatu nahi du. Izan ere, prebentzioa da gure etsai nagusia izateari uzteko biderik onena.

31


Sexua Gabardinatik sakelako telefonora Exhibizioniztek bide berria aurkitu dute teknologia berriei esker Sakelako telefono adimentsuak eta haririk gabeko konexioak azaldu aurretik, bazen flashing izenarekin ezagutzen zen praktika bat. Funtsean, gabardina batekin bakarrik jantzitako pertsona batek (normalean, gizon batek) pertsona baten aurrean jarri (normalean, emakume bat) eta gabardina zabaltzen zuen bere zakila erakusteko. Tradizionalki, pertsona horiek exhibizionista hitzarekin deskribatu dira. Baina, hori, esan bezala, teknologia berrien agerpenaren aurretik zen; aipatu teknologiei esker, praktika hori ere garatu baita eta lehen flashing zena, orain cyberflashing bilakatu da. Funtsean, gauza bera da, baina teknologiari esker, aukera dago anonimatua gordetzeko. Ohiko flashing-a delitutzat jotzen da ia herrialde guztietan; cyberflashing-aren kasuan, poliziari ia ezinezkoa egiten zaio pertsona hori identifikatzea eta, ondorioz, gero eta gehiago dira praktika hori egiten duten gizonak. Adituen ustez, munduko zenbait eskualdetan arazo handia bilakatzen ari da eta, ondorioz, legea aldatu beharrean aurkitu dira. Momentuz, cyberflashing-a bakarrik iPhone edo iPad erabiltzaileei eragiten dien arazoa

32

iOS sistema eragilea duten gailuetan den AirDrop funtzioari esker, exhibizionistek euren genitalen argazkiak parteka ditzakete horrelako gailuren bat duten erabiltzaile guztiekin

da. Gailu horiek AirDrop izeneko funtzio bat dute eta horren bidez, oso modu errazean, gailu horien artean edukiak parteka daitezke. AirDropek automatikoki edozein eduki jasotzeko aukera ematen du eta hori da, gainera, erabiltzaile gehienek duten konfigurazioa. Exhibizionistek gune jendetsuak aprobetxatzen dituzte izaera sexuala duten irudiak edo bideoak bidaltzeko. Inguruan diren AirDrop erabiltzaileei argazki edo bideo bat jasotzeko aukera dutela azaltzen dien ohar bat bidaliko zaie, baina eduki hori baztertu baino lehen horren irudia azaltzen da.

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua


PORNORIK GABEKO KAFEA Starbucksek eduki pornografikoak eskaintzen dituzten webguneetarako sarbidea blokeatuko du datorren urtetik aurrera. Antza denez, asko dira kafetegi kate horretan kafea hartzen ari diren bitartean bertan eskaintzen den doako wifia aprobetxatzen dutenak eduki pornografikoak ikusteko. Hori dela eta, konpainiak eduki horiek blokeatzeko bere sareetan iragazpen sistema berezi bat ezarriko duela iragarri du. Starbucksek neurri hori behartuta hartu du. Izan ere, duela bi urte Enough is AGUR OHIKO GABARDINARI. Exhibizionistek bide berria aurkitu dute euren helburua lortzeko. Gabardina etxean utzi eta sakelako telefonoaren bidez izaera sexuala duten irudiak partekatzen dituzte. Aireportuak edo tren geltokiak dira eduki horiek partekatzeko lekurik egokienak, horietan, ia mundu guztia sakelako telefonoaren pantailari begira egoten baita.

Enough ekimenaren salaketa zuzena jaso zuen. Orain arte ezin izan dute bakarrik eduki pornografikoak blokeatzeko sistemarik topatu, baina datorren urterako prest izango dutela dirudi. Starbucks ez da

SEXUAREN TXOKOA

Sexu-grina Gure artean emakumeok gizonek baino sexu-grina gutxiago dugunaren ideia nahikoa zabalduta dago. Hainbat kasutan, emakumeoi frigida etiketa ere jartzen digute eta, garbi dago, emakumeen inguruan, orain ere, sexuarekiko hezkuntza sexual falta dagoela. Inkesta gehienek azaltzen dutenez, gizonek emakumeek baino sexu-grina handiagoa omen dute. Inkesta horietan bada oso garrantzitsua den aldagarri bat: desiragarritasun soziala. Izan ere, bereziki sexuaren inguruko inkestetan, erantzuleak onarpen soziala lortzeko erantzun ohi du. Horrela, gizonek aurresuposatzen zaien erantzuna eman ohi dute, hots, sexu-grina handia dutela. Gauza bera gertatuko litzateke emakumezkoen kasuan, adibidez, pornografiaren kontsumoaren edo masturbazioaren inguruan. Aipatu desiragarritasun soziala alde batera utzita, badira sexu-grinan eragiten duten bestelako aldagarriak. Hor dugu, adibidez, faktore hormonala. Gizonek, adibidez, zuzenean sexu-grinan eragiten duen testosterona izeneko hormona dute. Hala ere, berriki argitaratu diren zenbait ikerketek frogatu dutenez, faktore hormonala bezalako aldagarri biologikoak baino, sexu-grinan aldagarri psikologikoek eragiten dute. Aipatu ikerlan horien arabera, sexu-grina ikasten den zerbait litzateke eta praktikaren arabera handitu edo txikituko litzateke. Gure artean gizonen eta emakumeen artean sexu-hezkuntza guztiz ezberdina denez gero, horrek, nolabait, sexu-grinan den aldea azalduko luke. Zenbat aldiz ukitzen dute gizonek euren genitalak egunean zehar? Eta emakumeek? Emakumeak orokorrean, erreprimituagoak gaude sexu kontuetan eta sarritan, gizonen grina asetzeko hezituak gara. Ostera, bizitza sexual oparoa duten gizonak arrakastatsutzat jotzen dira.

horrelako neurria hartzen duen lehen konpainia ezaguna. 2016an McDonaldsek jada neurri hori hartu zuen.

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua

LOHIZUNE LOROĂ‘O Mi PsicĂłlogo Getxo 33


Teknologia berriak PASAHITZ OKERRENAK Urtero, SplashDatak gehien erabiltzen diren eta segurtasun mailarik baxuena duten pasahitzen zerrenda argitaratzen du. Gezurra badirudi ere, gehien erabiltzen den pasahitza, beste behin, ‘123456’ da. Bigarrena, berriz, ‘Password’ da (pasahitza ingelesez). Pasahitz seguruak erabiltzea ezinbestekoa da gure segurtasuna babesteko. Horregatik, adituek pasahitz sendoak erabiltzea gomendatzen dute. Horretarako, adibidez, nahikoa dugu letra larriak xeheak, zenbakiak eta sinboloak nahastea.

SAKELAKO TELEFONORIK GABE 100.000 DOLARREN TRUKE Zure sakelako telefonorik gabe biziko zinateke urtebetez 100.000 dolarren truke? Vitaminwater enpresak 100.000 euro eskaini ditu sakelako telefonorik, tabletarik eta sare sozialik gabe 365 egun ematen dituenari. Parte hartzeko Twitteren edo Instagramen bidez #nophoneforayear eta #contest traolak bidali behar dira. Enpresak pertsona bat aukeratuko du erronka gainditzeko. Pertsona horrek sei hilabete bakarrik ematen baditu 10.000 dolar jasoko ditu.

34

Sare sozialek paperezko prentsa gainditu dute Estatu Batuetan egin den azterlan baten arabera sare sozialak informazio iturri nagusia bilakatu dira Pew Researchek Estatu Batuetan egin duen azterlan baten arabera, 2018ko uztaila eta abuztua bitartean sare sozialak informazio iturri nagusi bilakatu dira. Adituen ustez, denbora kontua zen, baina azkenean, gertatu da: paperezko hedabideek eragina galdu dute. Albisteen webguneak eta sare sozialak hazi diren bitartean, paperezko hedabideek behera egin dute. Hala ere, telebista nagusi izaten jarraitzen du: hiritarren % 49k medio hori erabiltzen du albisteen berri izateko. Hala ere, bakarrik publiko gaztea aintzat hartzen bada,

telebistaren nagusitasuna ez da hain garbia. Izan ere, gazteen ohiturek ez dute zerikusi handirik publiko helduak dituen ohiturekin. Horrela, 18 eta 29 urte bitarteko gazteen artean sare sozialak (% 36) dira informazio iturri nagusia. Jarraian, albisteen webguneak aurkituko lirateke (% 27) eta prentsa idatziak, berrik % 2ko jarraipena besterik ez du. Irratiak eta telebistak antzeko kopuruak dituzte, % 13 eta % 16, hurrenez hurren. Adinak gora egin ahala, telebistaren eta prentsa idatziaren eragina nabariagoa da eta sare sozialena, aldiz, baxuagoa.

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua


Gabonetako salmentek lidergoa eman diote FIFA19ri Diru gehien irabazten duen youtuberrak zazpi urte ditu Bere izena Ryan da eta munduan den youtuber garrantsitsuena da. Bere bideoek jada 26.000 milioi aldiz ikusiak izan dira eta 17,3 milioi jarraitzaile ditu. Aurten, YouTube plataforman bakarrik , 22 milioi dolar baino gehiago irabazi ditu eta horrela, diru gehien irabazten duen youtuberra bilakatu da. Kontua da Ryanek zazpi urte besterik ez dituela. Bere lana jostailuen inguruko bideoak egitea da. Bere bideo guztiak Ryan ToysReview kanalean ikus daitezke. Forbesek argitaratu duen informazio baten arabera, Ryanek lortzen dituen sarrera gehienak bere bideoetan azaltzen den publizitateari esker dira; pre-roll izenarekin ezagutzen diren iragarkien bidez, hain zuzen ere. Datorren urtera begira, Ryanek lortuko dituen diru-sarrerak % 15ean haziko direla espero da. Walmartek jostailu bilduma bat merkaturatuko du Ryanen irudiarekin.

Gabonak abenduaren amaieran ostatzen diren arren, gabonetako salmentak jada azaroan hasten dira. Gazteen artean ohokoa izaten da bideo-jokoak oparitzea eta, aurten, onuradun nagusia FIFA2019 izan da. Izan ere, aurreko hilabetean bideo-jokoen salmenten lidergoa galdu bazuen ere, EA Sportsen jokoak lehenengo postua berreskuratzea lortu du aipatu salmentei esker. Bigarren postuan SpiderMan kokatu da eta hirugarrenean, berriz, azaroan nagusi zen Red Dead Redemption 2. Hirurak PS4rako jokoak dira.

FIFA 2019

SPIDER MAN

RED DEAD REDEMPTION

3.000 LAGUN ARABA ENCOUNTERREN Abenduaren 8an eta 9an Araba Encounterren V. edizioa ospatu zen Gasteizko Europa Jauregian. Euskal Konekta Fundazioko kideek ezagutzera eman dutenez, guztira, 3.000 lagun elkartu ziren bertan eta balorazioa guztiz positiboa da “helburu guztiak bete direlako�. Guztira ordenagailua zuten 320 toki zeuden eta 5,5 segundotan agortu ziren.

FORTNITE DROGA BATEN ANTZEKOA DA

WHATSAPPEK BERBIDALI DAITEZKEEN MEZUEN KOPURUA MUGATUKO DU BERRI FALTSUEN HEDAPENA GELDITZEKO Albiste faltsuen eta spamaren arazoa ez da bakarrik ohiko sare sozialetan ematen. Berehalako mezularitza zerbitzuak ere horrelako albisteak zabaltzeko bide aproposa dira. Horregatik, Googlek WhatsAppen berbidali daitezkeen mezuen kopurua mugatzeko erabaki hartu du. Modu horretan, albiste faltsuen hedapena oztopatzen lagunduko dutela uste dute. Ezagutzera eman diren lehen datuen arabera, mezu bera bakarrik bost aldiz berbidali ahal izango da.

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua

Fortnite izan da 2018ko bideo-joko nagusia. Horrek etekin handiak eragin dizkio ekoizleari, baina asko dira kexu diren gurasoak. Izan ere, nerabeek denbora gehiegi ematen dute joko horretan; partidak 20 minutu ingurukoak dira eta ondorioz, jokalariak behin eta berriro jolasten dira.

35


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

2019rako gazteoi bideratutako politiketan kontuan izateko hainbat kontu Egunak eta hilabeteak pasatzen joan dira eta ia konturatu gabe 2018a amaitu zaigu. Ohikoa da atzera begiratu eta gertatutakoaren balantzea egitea, ezarritakoa bete den ala ez ebaluatu eta etorkizunari begira zer geratzen den ezartzeko. Behinik behin lan kontuetan. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) hala pasatu ditugu azken asteak, administrazio ezberdinekin ditugun hitzarmenei begira memoriak entregatzeko. Hori egin ostean, zoritxarrez, argi ikusi dugu Euskal Autonomia Erkidegoko gazteon egoera ez dela asko hobetu urtebetean. 2017ko abenduan aldizkari hauetan idatzitako lerroetan Indarkeria Matxistaren gaia izan nuen mintzagai. Ez dut esango aurrerapausorik eman ez denik, baina, era berean, ezin da ukatu asko dagoela egiteko. Duela hilabete izan zen azaroaren 25a, Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Hainbat erreportaje, albiste eta kanpaina egin ziren. Hori oso garrantzitsua da, baina pausu bat eman behar dugu eta berdintasuna zeharkako balore bezala txertatu gure egunerokoan: lanean, lagunartean, politika publikoak diseinatzerakoan, administrazio edo bestelako eragileetatik sustatzen diren programetan, haurrei bideratuta sortzen diren materialetan, hezkidetzan… Bestelakoan, ez da eragingarria izango.

Emantzipatzearen utopia

EGKn 30 urterekin pertsona batek gazte izateari uzten diola dugu zehaztua. Eta hori gazteoi bideratutako politiken diseinuan kontuan izan behar dela aldarrikatzen dugu. Izan ere, egun, batez beste 29,9 urterekin emantzipatzen gara. Hau da, teknikoki, apenas hilabetez gara gazte emantzipatuak. Askotan errepikatu dugu egoera hau ez dela ez gazteok nahi eta ez merezi duguna. Azken inkesten arabera, 24 urterekin irten nahiko genuke gurasoen etxetik. Ia 6 urteko ezberdintasuna. Zergatik da hori? Errealitatea ez delako apenas aldatu azken boladan. Soldata baxuak dira, askotan eskaintzen zaizkigun baldintzak ez dira egokiak —beka edo praktikak lan kontratu baten ordez, %44,2ko behin-behinekotasuna, %30,7ko lanaldi partziala, %52,7ko gain-kualifikazioa, ordu extrak—

36

eta, gainera, etxebizitzaren prezioak ez dira jaitsi. Diru-iturri urri horiekin zaila suertatzen da batez beste ia 900€tan dagoen alokairu bati aurre egitea. Etxebizitza erosteko hipoteka bat lortzea oso zaila da gainera. Egoera benetan ulertzeko bi datu: adituek etxebizitza gastuetara diru-iturrien %30a bideratzea gomendatzen dute eta %40a gain-esfortzu kontsideratzen dute. Hara non, gazteok %66a bideratzen dugu. Aipatutako %30 hori bideratzeko irabazten dugunaren %120 gehiago irabazi beharko genuke. Azkenik, baina ez honengatik garrantzi gutxiagokoa, emakume gazte batek 266€ gutxiago kobratzen ditu eta segregazio horizontala pairatzen du egunerokoan: lanaldi partzial gehiago, sozialki feminizatuak dauden eta gutxiago kobratzen den lanpostuetara bideratua, etab.

Irtenbidea behar duten hainbat kontu

Aipatutakoak, noski, ez dira ez gazteoi eragiten diguten arazo guztiak ezta identifikatu ditugun guztiak ere. Baina deskribatutako biak zeharkako balore bezala txertatuko balira sekulako aurrerapausoa izango litzateke gure ongizatea bermatzeko. Batetik, politika publikoetan berdintasun erreala islatuko balitz, berdintasun planek eta ikuskaritzak baliabide gehiago izango lituzkete —arazoak lehenago identifikatuz eta irtenbidea erraztuz—, hezkuntzan hezkidetza sustatuko litzateke, Indarkeria Matxista eta horren harira ematen diren jokabideak asko mugatuko lirateke, etab. Bestetik, gazteon beharrizanak edozein politika edo programatan kontuan izango balira, arazo bat konpontzeko —esaterako, langabezia— bideratzen diren neurriekin ez litzateke beste bat —askotan prekarietatea— ahalbidetuko. Eta, noski, gaia agenda politikoan lehen postuetan egonda, baliabide gehiago egongo lirateke. Horren ondorio zuzena izango litzateke ikuskaritza sakonagoak lan baldintza egokiak bermatzeko eta lan osasunaren araudia betearazteko. Esan gabe doa gazteok kontratatzeko moduetan aldaketa handia emango litzatekeela. Ondo legoke 2019an pausu horien guztien lehen urratsak ikusteko aukera izango bagenu. Askotan, gainera, gure esku dago.

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua



Gazte atzerritarrek Euskadik pairatzen duen arazo demografikoa leuntzen dute Pasa den abenduaren 10ean Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatu zen eta efemeride hori dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak atzerriko nazionalitatea izanik, Euskadin erroldatuta diren 15 eta 29 urte bitarteko biztanle gazteen datuak aztertu ditu. INEren errolda etengabearen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta diren aipatu adin tarte horretako gazteak 36.105 lirateke. Kontuan izanik EAEn bizi diren adin tarte horretako gazteak orotara 289.421 direla, atzerritarren portzentajea % 12koa izango litzateke. Bestalde, EAEn bizi diren atzerritar guztien artean % 24 gazteak direla azpimarratu behar da. Horri esker, Euskadik pairatzen duen arazo demografikoa leuntzen da. Izan ere, gaur egun Euskadik duen gazteen indizea % 13koa besterik ez da.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

Euskadin 2018ko urtarrilaren 1ean erroldatutako atzerriko 15 eta 29 urte bitarteko gazteak 40.000 EUSKADI

35.000 Araba

30.000 Bizkaia

25.000 Gipuzkoa

20.000 15.000 10.000 5.000 0

15-29 urte

15-19 urte

20-24 urte

25-29 urte

EUSKADI

36.105

7.641

11.682

16.782

Araba

6.293

1.511

1,981

2.801

Bizkaia

17.635

3.641

5.755

8.239

Gipuzkoa

12.177

2.489

3.946

5.742

Iturria: INE (Instituto Nacional de EstadĂ­stica), Errolda etengabearen estadistika.

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES DirecciĂłn de Juventud

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www. vitoria-gasteiz.org/omij • www.vitoriagasteiz.org/gazteria • coordinaomij@ vitoria-gasteiz.org Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea. Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.eus • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.eus

Bizkaia Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www.arrigorriaga.eus • gaztegunea@ arrigorriaga.eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@ enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www. gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko UdalBulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/ zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak. com • oij@e-txorierri.com

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala. net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandiokoudala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@ udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@ mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 GernikaLumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet. es Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@ enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@ enkarterrialde.org Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri’tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune. com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana. com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete. org • juventud@portugalete.org • gaztegela@gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Santurtziko Gazte Bulegoa (Gaztebox). Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gaztebox@santurtzi.eus Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna. com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www.gaztelokala.com • gibandoain@ gaztelokala.com Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate.eus Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga. net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi. net • gib@euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia. net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu. es. svrbegaz@sv.ehu.es

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@ eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@ hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/ igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@lasarteoriasarean.eu Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa. Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www. gipuzkoangazte.info/legazpi • gazteria@ legazpi.eus Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www. kateaetxea.net/gazte-informazioa • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Š Navarra.es

Eutsi eta Taupadak kooperatibek irabazi dute Hasi gazte sarien lehen edizioa NGKI-k, ANEL, CEIN eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, gazteen artean ekonomia sozialeko ekimenak sustatzeko martxan jarritako egitasmoa da Hasi Gazte Ekonomia Soziala Gazte Saria Pasa den urriaren hasieran, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NGKI) gazteen artean ekonomia sozialeko ekimenak sustatzea helburu duen Hasi Gazte Ekonomia Soziala Gazte Saria aurkeztu zuen. Egitasmoa ANEL-en (Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresak), CEIN-en (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa) eta Laboral Kutxaren laguntzarekin garatu da eta berriki, I. edizioko irabazleen izenak ezagutzera eman dira. Horiek, hain zuzen ere, zahartze aktiboaren eta osasuntsuaren esparruan lan egiten duen Eutsi Kooperatiba eta hezkuntza esparruan lan egiten duen Taupadak Kooperatiba izan dira. Eutsik Ekonomia Sozialeko Ekimen Onenaren saria irabazi du eta Taupadakek, berriz, Ekonomia

40

Sozialeko Enpresa Gazte Egonkortu Onenaren Saria. Aipatu bi kooperatibak finalera iritsi diren sei egitasmoen artean boto gehien lortu dituzten egitasmoak izan dira. Horri esker, 3.000 euroko sari bana irabazi dute. Eutsi egitasmoa gizarte-lanaren eta jarduera fisikoaren esparruan prestakuntza duten bost lagunek osatzen dute: Maia, Virginia, Katerina, Gonzalo eta Natalia. Euren egitasmoaren xedea da Salazar bailararen eskualdean bizi diren persona helduen zein haur eta gazteen bizitza-kalitatea hobetzea. Kontuan izan behar da eskualde horretan gero eta persona gutxiago bizi direla eta, horregatik, ezinbestekoa egiten da erakunde publikoen esku-hartzea. Taupadak haur-eskola egitasmoa, berriz, zortzi ekintzailek osatzen

dute eta euren jarduera ere zortzi hitzekin laburbiltzen dute: zerbitzua, berrikuntza, hazi eta hezi, konpromisoa, lankidetza, borroka eta anbizioa. Haien lana Aoiz eskualdean zentratzen da eta bertako haur-eskola kudeatzen dute. Hasi Gazte sariekin, Nafarroako Gobernuak ekonomia soziala ezagutarazi eta sustatu nahi du. Horien bidez, jardueraren ardatz gisa norbanakoa hartuta kideen interes kolektiboa edo interes orokorra (ekonomikoa, soziala) edo biak asetzea bilatzen duten, kalitatezko enpleguak bilatzen dituzten eta erabakiak hartzean berdintasun-, zuzentasun- eta demokratizazio-balioak eta bertakoarekin konpromisoa sustatzen dituzten proiektuak edo enpresak lagundu nahi dira.

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua


Nafarroako Hezkuntza Sailak ikasleak eskola-indarkeriaz sentsibilizatzeko kanpaina abiarazi du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak ikasleak eskola-indarkeriaz sentsibilizatzea helburu duen kanpaina aurkeztu du. Kanpainaren leloa “Ikusitakoan-Cuéntalo” da eta eskola-jazarpen kasuen lekuko izan diren ikasleak egoera horien berri ematera animatu nahi ditu. Horrela, sare sozialetan, online komunikabideetan eta autobusetan garatuko den kanpainak egoera horien aurrean ez-ikusiarena ez egiteak duen garrantzia azpimarratuko du. Izan ere, eskola-jazarpen egoeratan hiru eragile nagusi dira: erasotzailea, biktima eta lekukoa(k). Adituek behin eta berriro azpimarratu dutenez, erasotzaileek lekukoen beharra izaten dute eta, horregatik, horrelako egoerak salatzearen garrantzia azpimarratu nahi da ikasleen artean. Hezkuntza kontseilari María Solanak azaldu duenez, “egoera gogorren aurrean mutu geldituz gero, nolabait deshumanizatzen direla iradoki nahi izan diegu. Jarrera horrekin, besteok ezin dugu jakin indarkeria horren berri eta, ondorioz, ezin dugu gainditu eta ezin diegu lagundu hurrengo biktimak izan ez daitezen”. Nafarroan indarrean den

© Navarra.es

“Ikusitakoan-Cuéntalo” lelopean, kanpainak jazarpen kasuen berri ematera animatu nahi ditu horien lekuko izan diren gazteak

Roberto Pérez, María Solana eta Aitor Lacasta “Ikusitakoan-Cuéntalo” kanpainaren aurkezpenean.

araudiaren arabera, ikastetxe guztiek bizikidetza-plan bat izan behar dute indarrean jazarpen kasuak saihesteko eta horiek emango balira, esku-hartzeko. Eskuhartze hori ere legez araututa dago. Esku hartzeko protokolo bat ere badago, eta hori aplikatzeko, ikastetxeek Hezkuntza Ikuskaritzaren nahiz Bizikidetza Aholkularitzaren laguntza dute”. Hori guztia Departamentuak 2016an esku-hartzea ezagutzera emateko eta gai honi buruz sentsibilizatzeko abiarazi zuen

Laguntza Programan jasota dago, izan ere, Zuzendari Nagusiak ziurtatu duenez, “Hezkuntza Departamentutik prebentzioa sustatu da beti, fenomeno hori aurre egiteko modurik egokiena delakoan, eta prebentzio horrek komunikazio arloko nahiz gatazkak kudeatzeko gaitasunen eta gaitasun emozionalen garapena, agintaritza demokratikoko estrategiak eta bizikidetza-arauei atxikitako errespetuaren eta enpatiaren balioei buruzko ituna ditu oinarri”.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua

41


Agenda Urtarrilak 2

• TINA TURNER TRIBUTE. Euskalduna Jauregia. Bilbo. 20:30.

Urtarrilak 4

• PETIT COMITÉ. Cotton Club. Bilbo. 20:30. • SUMISION CITY BLUES + SEÑOR NO + VIETCONG 68. Helldorado. Gasteiz. 22:00. • GARI & MALDANBERA. Victoria Eugenia Antzokia. Donostia. 20:00. • IZEI + DEUS EZ. Sanagustin Kulturgunea. Azpeitia. 22:30. • VANCOUVERS. Kafe Antzokia Aretoa. Bilbo. 20:00. • NEW YORK SKA JAZZ ENSEMBLE. Kafe Antzokia. Bilbo. 21:30.

Urtarrilak 5

• BON SCOTT REVIVAL SHOW + MOTORHITS. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 20:00. • SEX MUSEUM + KURT BAKER COMBO. Helldorado. Gasteiz. 22:00. • DOCTOR DESEO. Santana 27. Aretoa. Bilbo. 21:30. • TURBOFUCKERS + THE NORTHAGIRRES. La Nube Aretoa. Bilbo. • OST + FREOSZ. Groovie Aretoa. Portugalete. • MISSISSIPPI QUEEN + PRISCILLA BAND. Kafe Antzokia. Bilbo. 21:00-

Urtarrilak 10

• LOS VINAGRES. Kafe Antzokia. Bilbo. 19:15. • JOXEAN ARTZE, TXORIA, TXORI. Kafe Antzokia. Bilbo. 20:30.

Urtarrilak 11

• XOEL LÓPEZ. Gayarre Antzokia. Iruña. 20:30. • MORGAN. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 21:30 • DEAD BRONCO. Kafe Antzokia. Bilbo. 20:30

42

• TWANGUERO. Azkena. Bilbo. • FREEDONIA. Sanagustin Kulturgunea. Azpeitia. 20:30. • LOS VINAGRES + RADIOCASTER. Convent Garden. Donostia. 19:00.

Urtarrilak 12

• AIAMA. Cotton Club. Bilbo. 20:30 • LOS VINAGRES. Helldorado. Gasteiz. 13:00 • ÁNGELUS APÁTRIDA + OVERLOUD. Larratxo KE. Donostia. 20:30 • ARIZONA BABY. Helldorado. Gasteiz. 22:00 • TWANGUERO: “ELECTRIC SUNSET”. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 20:00 • FREEDONIA. Kafe Antzokia. Bilbo. 21:00.

Urtarrilak 13

• TRISTTAN MOURGUY & HOREBA. Mediateka. Donibane Lohizune. • ANESTESIA + KUMA NO MOTOR + ESTRICALLA. Biarritz. 21:00 • JIM JONES & THE RIGHTEOUS MIND. Helldorado. Gasteiz. 21:00 • EL KANKA. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 21:00 • LA HABITACIÓN ROJA. Zentral Aretoa. Iruña. 19:30 • AMERICAN VS BRITISH MUSIC ROCK NIGHT. Kafe Antzokia. Bilbo. 21:00.

Urtarrilak 20

• SIDECARS. Arriaga Antzokia. Bilbo. 19:00

Urtarrilak 23

• GILES ROBSON. La Nube. Bilbo.

• Elliott Murphy & Olivier Durand. BBK Aretoa. Bilbo. 20:00 • Abba Tribute. Kursaal. Donostia. 19:00

Urtarrilak 24

Urtarrilak 17

Urtarrilak 25

• EKURU. Zelaieta Zentroa. Amorebieta-Etxano. 20:15 • ELLIOTT MURPHY & OLIVIER DURAND. Olalde Aretoa. Mungia. • SAMANTHA MARTIN & DELTA SUGAR. Kafe Antzokia. Bilbo. 19:00.

Urtarrilak 18

• MADEMOISELLE DELIRIO. Cotton Club. Bilbo. 20:30 • THE MERSEY BEATLES. Kursaal. Donostia. 21:00 • NACHO VEGAS. Kafe Antzokia. Bilbo. 21:00. • AURITZ. Jimmy Jazz Aretoa.Gasteiz. • MARWAN. Doka. Donostia. 19:30. • THE GREAT SOUTHERN. Tunk! Aretoa. Irun. 20:00

Urtarrilak 19

• THE WIRES. Azkena. Bilbo. 20:30 • MARWAN. Stage Live. Bilbo. 19:30

• CHUCK PROPHET & CHARLIE SEXTON AND THE EAST RIVER TRUCKERS. Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00

• BENITO LERTXUNDI. Soreasu Antzokia. Azpeitia. 21:00 • FREEDONIA. Zentral Aretoa. Iruña. 21:00 • LA VALLEKANA SOUND SYSTEM. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. • ESCUELA DE ODIO + LA KONTRA. Doka Aretoa. Donostia. 18:30.

Urtarrilak 26

• WILLIS DRUMMOND + INOREN ERO NI. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. • FLOGGING MOLLY. Santana 27 Aretoa. Bilbo. • METALMANÍA. Doka Aretoa. Donostia. 19:30

Urtarrilak 27

• THE MERSEY BEATLES. Euskalduna Jauregia. Bilbo. 19:00 • URIAH HEEP. Santana 27 Aretoa. Bilbo.

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua



Erakusketak Bilboko Arte Ederren Museoa

Bizkaiko Arkeologi Museoa

• ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa. 2019ko ekainaren 2ra arte. • Hanging Figures. Juan Muñoz. 2019ko ekainaren 2ra arte. • 68aren Ostean. Artea eta Praktika Artistikoak Euskal Herrian, 19682018. 2019ko apirilaren 28ra arte.

• Mulieres, Emakumeak Augusta Emeritan. 2019ko otsailaren 3ra arte.

Guggenheim Bilbao Museoa • Van Goghetik Picassora. Thannhauser Legatua. 2019ko martxoaren 24ra arte. • Alberto Giacometti. Atzera Begirakoa. 2019ko otsailaren 24ra arte. • Diana Thater: Mundu Bat Ihesean. 2019ko otsailaren 24ra arte.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa • Autobide bat entzufearen atzean. 2019ko otsailaren 28ra arte. • Womenbi. Talentu Berdina, Aitorpen Berdina. 2019ko urtarrilaren 31ra arte.

Gernikako Bakearen Museoa • Arteak bala bat geldi dezake? William Kellyren mural handia. 2019ko martxoaren 17ra arte. • Bakeraikileak. 2019ko martxoaren 17ra arte.

Azkuna Zentroa. Bilbo • Homeless. Ángela de la Cruz. 2019ko urtarrilaren 20ra arte.

Bizkaiko Foru Liburutegia • “Euskal Mitologia” Erakusketa. 2018ko abenduaren 10etik 2019ko urtarrilaren 4ra arte.

Rekalde Aretoa. Bilbo • Miriam Ocariz. 2019ko otsailaren 3ra arte.

Euskal Museoa. Bilbao • Dohaintzak 2013-2018. Museoa Eraikiz. 2019ko otsailaren 24ra arte.

San Telmo Museoa • Arrikrutzeko lehoia. 2019ko otsailaren 10era arte. • Gorputza asmatzea. Biluziak, anatomia, pasioak. 2019ko otsailaren 17ra arte. • Kiputz. Historiaurreko Leize Hilgarri Bat. 2019 ko otsailaren 28ra arte.

Tabakalera • Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange. 2019 ko martxoaren 10ra arte

Kubo Kutxa Aretoa Donostia • Ideia Zeinu Batean. SánchezUbiría Bilduma. 2019 ko urtarrilaren 20ra arte.

Oiasso Erromatar Museoa. Irun • Aldaketa Klimatikoak Historian. 2019ko otsailaren 24ra arte.

Artium Museoa. Gasteiz. • Kolore Nomadak. Menchu Lamas. 2019ko otsailaren 11ra arte. • Oroi. Queda Mucho Pasado Por Delante. 2019ko abuztuaren 25era arte. • Grey Flag 2018-2019. Palinpsestoa. 2019ko uztailaren 28ra arte. • Mirarien horma 2018. 2019ko otsailaren 28ra arte.

Amarika Aretoa. Gasteiz • Ur Aitz. Jon Cazenave. 2019 ko urtarrilaren 20ra arte.

Nafarroako Museoa • Dora Salazar. Inspiración. Espiración. Expiación. 2019ko martxoaren 24ra arte. • Abstrakzioaren sorburua Jorge Oteizaren muraletan. Otsailaren 10era arte

Cristóbal Balenciaga Museoa.

Nafoarroako UnibertsitateMuseoa

• Cristóbal Balenciaga. Moda eta Ondarea. 2019ko urtarrilaren 27ra arte.

• Menonitas de Nueva Durango. Miguel Bergasa. 2019ko martxoaren 25era arte.


UN0209183

Yemengo haurren azalean Ez da batere erraza Yemenen haur edo nerabe izatea. Gudak, krisi ekonomikoa, garapen eza‌ Horrek denak, zoritxarrez, urteetan zehar ume bakar bat ere ez du kaltetu barik utzi. Eta ez dago zeresanik herrialdeak XXI. mendean bizi duen egoera deskribatzerako orduan, zaila egiten da hitz eta adjektiboak aurkitzea bizi dutena kontatzeko orduan. 2.700 haur baino gehiago errekrutatu dituzte azken lau urteetan nagusien guda batean indarrez eta behartuta parte hartzeko. 6.700 haur baino gehiago erahil dituzte edo larri zauritu. 1,5 milioi haur eta familia baino gehiagok euren etxeetatik ihes egin behar izan dute toki seguruagoen bila, haur izatetik oso aldenduta dauen errealitateak eta egunerokotasuna bizitzera. Gauero 7 milioi haur sartzen dira ohera goseak jota eta desnutrizio larriak gogor jo du Yemengo haurtzaroa, askoren bizitzak arriskuan jarriz. 2 milioi haur baino gehiago daude eskolatik kanpo herrialdean eta klasera joateko aukera dutenek jendez gainezka dauden geletan egon behar dute kalitate baxuko hezkuntza jasotzen. Hori merezi al dute Yemengo umeek? Eta are gehiago, noiz arte iraungo du egoera horrek eta zein aztarna utziko du haur eta familia horiengan epe erdi eta luzera? Alia. 9 urte. Lo zegoela erasotu zuten bere etxebizitza. Ospitalean esnatu zen. Bi hankak galduta. Orain medikua izatea da bere ametsa. Horrelako istorio bakan bakoitza izan beharko genuke kontutan Yemengo haurrengan pentsatzen dugunean. Erabakiak hartu eta euren egoera aldatzeko ordua

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua

iritsi da, berandu bada ere. Izan ere, Yemengo haur guztiek dute laguntza humanitarioaren beharra eta bizirauteko ezinbestekoa da UNICEF eta beste zenbait aliaturen inplikazioa. Esperantza eta bizitza ematea gure esku dago. Desnutrizioa jasaten duten haurrei laguntza terapeutikoa eman, osasun arloko profesionalak hezitu desnutrizio kasuak lehenbailehen identifikatzeko gai izan daitezen, tratamendurako osasun zentroen kopurua areagotuz, poliomielitisaren urkako txertaketa kanpainak martxan mantenduz, haurrek gaixotzea ekiditen ahaleginduz‌ horretan datza gure lana, baina Yemenek zerbait gehiago behar du: bakea. Lasaitasuna. Esperantza. Etorkizuna. Duintasuna. Elikagai alorreko segurtasunik ezak asko eragin du populazioarengan. Oinarrizko produktuen prezioek gora egin dute %150 bost urtean luzatzen den krisia dela eta. Familien diru-sarrerek behera egin dute, beraz ezin diete eguneroko beharrizanei aurre egin. Zelan erosi haurrek jateko behar dituzten elikagaiak? Inportazioek ere behera egin dute herrialdean, zerbitzu publikoek porrot egin dute eta Yemen oso herrialde ahula bilakatu da merkatu horretan. Izan ere, Yemen da mundu mailan laguntza humanitarioaren alorrean UNICEFek duen lan prozesurik handiena. Baina 2019.urteari begira, laguntza ematen jarraitzea ere berebizikoa izango da. Lanean jarraitu behar dugu. Yemengo haurren azalean jarri eta ezin diegu hutsik egin. UNICEF Euskal Herriko Batzordea

45


46

GAZTEBERRI #144 | 2018 Abendua




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.