Gazteberri #66 Otsaila 2010

Page 1

Gazte Informazio Aldizkari bakarra ALEA DOAN

Gazteberri

SEXUA: Maitasun adierazpena

2010ko Otsaila 66. Zbk

3.

Orrialdea

Erreportajea:

Entzulegoaren aurrean... jende aurrean hitz egiteko beldurra

6.

Orrialdea

Elkarrizketa:

Igor Yebra Ballet Dantzaria

Santiago helburu


URTARRILA • OTSAILA • MARTXOA • APIRILA • MAIATZA • EKAINA • UZTAILA • ABUZTUA • IRAILA • URRIA • AZAROA • ABENDUA

02

OTSAILA barantaila zezeila

OTSAILA izenaren jatorria ez dago garbi. Antza denez, hil honetako eguraldi txarra dela eta, otsoak menditik jaisten omen baiziren. - Otsaila katuen hila, maiatza astoen hila. (Katuak otsailan izaten dira zeloan). - Otsaila bero, negua gero. - Otsaila emazteen hilabetea, martxoa gizonena. - Otsaila, laburrena eta txarrena.

Txorroskiloa

Lan eta lan

L

an egiten dugu bizi ahal izateko ala bizi gara lan egiteko? Badirudi gero eta nabarmenagoa dela soilik lan egiteko bizi garela. Oraingoan, Gobernuak erretiratzeko adina atzeratuko duela adierazi du. Hain zuzen ere 67 urteetara atzeratuko dela ari da esaten. Iraganean zertarako egin zen langileen eskubideen alde borroka? Eta zertarako atzeratu behar da erretiratzeko adina langileen %45ak 65 urtetara heldu baino lehen baztertzen direnean? Gainera, badira hainbat lanbide non ezinezkoa den hainbeste urtez lanean egotea, hala nola, zerbitzarien edota obretan aritzen direnen lanbideetan. Azken urteetan ez da entzun dugun astakeri bakarra izan. Europar Parlamentuan 65 orduko lanaldiak proposatu ziren. Eskerrak ez dela neurri hau errealitate bihurtu. Hala ere, etorkizunean 65 ordu astean sartzen, oporrik gabe, baxak ezin hartuz eta 80 urte izan arte lanean ikusten naiz gauzak bere horretan jarraituz gero.

Aditu askok esango dute erretiratzeko adina atzeratu behar dela demografi desorekak direla eta. Izan ere, kalkuluak diote hemendik 40 urtetara 64 urte baino gehiago izango duen biztanleria Espainian %32a izango dela eta 0 eta 15 bitarteko biztanleria %2,2a. Ba nik diot beste neurriak asmatzeko, diru asko xahutzen baita xahutu behar ez denean. Hasteko, aire-kontrolatzaileen soldatak jaitsi beharko lirateke. Nola liteke posible urtean 300.000 eta 900.000 bitarteko soldatak izatea? Lanean hasi berri diren edo hastear dauden gazteak jai dute. Enpresa batetik bestera lanean arituko dira, kontratu ezegonkorrekin, orain krisian gaudela ahaztu gabe. Era berean, arazoak dituzte eta izango dituzte independizatzeko eta hilko dira hipoteka ordaintzen amaitu barik. Hori gutxi izango balitz, auskalo noiz arte egongo diren lanean, orain bi urteko atzerapena jarri dutelako baina pentsioak ordaintzeko dirurik ez dela egongo iruditzen zait…

LEGE GORDAILUA: BI-1151-04 POSTA HELBIDEA: Obispo Irurita Enparantza, 6 Solairu artea. 30011 Iruña BILBOKO DELEGAZIOA: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009. Bilbo HARREMANETARAKO TELEFONOA: 94 424 75 94/ 902 153 171 FAXA: 94 415 74 52 - 948 26 25 96 E-MAILA: gazteberri@unionline.info PUBLITZITATEA: Juan Oroz 665 690 590 ADMINISTRATZAILEA: Asun Calviño DISEINUA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Sonia Sola, Cristina Domínguez eta Jon Mikel Zabalegi ERREDAKZIO IDAZKARIA: Cristina Dominguez ARGAZKIAK: Alejandro Boyero EUSKARA ARDURADUNA: Uler BANAKETA ARDURADUNA: Felipe García Argitaratzailea

Elkarlanean

Zer iritzi duzu San valentin egunari buruz?

Marine

Enma

Ez dut ospatzen eta egun komertzial bat iruditzen zait

egun bat gehiago da. Egun hau ospatzeagatik ospatzen dela uste dut

Miriam

Natalia

egun polit bat iruditzen zait eta ondo dago maitasunaren eguna ospatzea

nire ustez San Valentinek kontsumismoa askoz gehiago sustatzen du

KULTURA SAILAK (KULTURA SAILA. HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

DIRUZ LAGUNDUTAKOA

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du.


Gazteberri

OTSAILA ´10

3

Entzulegoaren aurrean... Nork ez du beldur eta urduritasuna sentitu jendeaurrean hitz egiteko suertatu zaionean? Asko dira honi aurre egiteko ematen diren aholkuak eta baita ematen diren tailerrak ere. Tailer hauek beldur horri aurre egiteko lagungarri izan daitezke. Izan ere, beldurra ez da egun batetik bestera joaten, praktikarekin alde egiten du.

B

eldur honen atzetik segurtasun ezak eta besteek zer esango duten daude. Horregatik, gomendio nagusiena inor ez dela inor baino gehiago pentsatzea da. Bakoitzak bere burua maite behar du eta esaten ari dena publikoarentzat baliogarria dela pentsatu. Publiko aurrean hitz egiteak bere zailtasunak ditu, hori dela eta, adituen arabera, oso ono prestatu behar da diskurtsoa eta entseguak egin. Guxi gorabehera ordu bakoitzeko hitzaldi batentzat 15 ordu prestatzea da. Oratoria eskolak ematen dituztenen esanetan, pertsonak orok teknika batzuen bidez publikoaren aurrean mintzatzen ikas dezake. Hitzaldi arrakastatsua izan dadin, entzuleriari esaten zaiona transmititu behar zaio, ez da soi-

lik hitz egin behar, komunikatu behar da, alegia. Horretarako, zein publiko mota entzungo duen hitzaldia aztertu behar da lehenik eta behin. Publikoak hitzaldi aspergarri bat, ez prestatutako mintzaldi bat eta gogoa jartzen ez zaion hitzaldi bat ez ditu onartzen. Horrela, honek denbora galdu duela pentsatuko du eta publikoa haserretu egingo da. Halaber, publikoak ez du onartuko hizlariak larritasuna transmititzea.

Teknikak Eraginkortasunez mintzatu ahal izateko, lan egin behar da. Hortaz, gomendagarria da etxean entseguak egitea. Diskurtsoa behin eta berriz grabatu behar da eta esaten dena transkribatu. Modu honetan, zer egiten den

gaizki ikus daiteke eta hori zuzentzen saiatu. Adibidez, erabiltzen den hiztegia, pobrea dela antzemanez gero, atentzioz besteei edota komunikabideei entzutea, eta irakurtzea aholkatzen da. Era berean, izan, egon, egin, gauza eta abarreko hitzak ordezkatzeko hitzak pentsatzea gomendatzen da. Halaber, zenbait arau aintzat hartu behar dira: Ezin da hitz egin pentsatu baino lehen, ezin da esaldia amaitu barik utzi, esaldiak motzak izan behar dira, isiluneak egin behar dira eta abiadura egokia erabili behar da. Nola hitz egin aztertu ondoren, bidaltzen den mezua eta hitzaldiaren egitura aztertu behar dira. Zein motatako publikora zuzenduta dagoen hitzaldia garrantzitsua da. Era berean, hitzaldiak hasiera, korapilo eta amaiera bat izan behar ditu. Bestalde, ispilu baten aurrean entseguak egitea esaten da, horrela zein keinu eta mugimendu egiten diren ikus daiteke eta segurtasun gehiago lortzen da ostean entzuleriaren aurrean hitz egiterako orduan. Hitz egiterakoan ezin da soilik puntu batera begiratu eta hobe da keinuak egitea, eskuak mugitzea eta noizean behin altxatzea hitzaldia dinamikoa izango baita. Jantziei dagokionez, hobe da atentzioa deitzen ez duten gauzak soinean eramatea entzuleria hitzaldian konzentratzeko eta ez berbaldia ematen duenen fisikoan.

Publikoak ez du onartzen hizlariak larritasuna transmititzea

Ez hitz egin pentsatu gabe, ez utzi esaldiak amaitu gabe eta abiadura egokia erabili


4

Gazteberriak

OTSAILA ´10

GazTeBerriak Azterketetan kopiatzea, legezkoa?

S

evillako Hispalense Unibertsitateak Unibertsitateen ebaluaketa araudia eztabaidan jartzea ekarri du. Hori eta irakasle eta ikasleak asaldatzea. Orain arte, bai irakasleak eta baita ikasleak ere, ontzat ematen zuten irakasleak ikasle bat azterketa batean kopiatzen edo txuleta batekin harrapatuz gero, ikasle horrek irakasgaia ez zuela gainditzen eta ohikotzat jotzen zuten irakasleak harrapatzen zuen unean ikaslea kalera botatzea. Baina gauzak hemendik aurrera ez dira horrela izango. Ez behintzat Sevillan. Unibertsitateko bozeramaileak adierazi du ikasleen errugabetasun-presuntzioa errespetatu behar dela. Halaber, 2009 urtean onetsitako Ebaluaketa eta Irakasgaien kalifikazioen araudiak jasotzen duena azaldu du. Araudi honen 20. Artikuluak irakasleak azterketako jazoera eta ezustekoak Batzar bati aurkeztu behar dizkiola dio eta ikasleak azterketa amaitzeko eskubidea dutela kopiatu izan arren. Bestalde, artikulu berak irakasleak ikasleak jazoera horretan erabilitako materiala batzarrari eman behar zaiola esaten du. Hortaz, Unibertsitate honetatik zigorrak batzarrak erabaki behar dituela eta ez irakasleak.

Diote. Gauzak horrela, ezustekoak bizitzen dituzten irakasleak batzarrari esan behar diote eta batzarrak hilabete batean erantzun bat eman behar du. Batzarra hiru irakaslez eta hiru ikaslez osatuta dago. Hispalense Unibertsitatetik ez dute prozedura hau gaizki ikusten ikaslearen errugabetasun-presuntzioa sustatzen baita eta modu horretan irakasleek borondatez notak ez dituztela ezarriko ziurtatzen delako. Hori gutxi balitz, Sevillako Unibertsitatean, klasera joatea derrigorrezkoa ez izateaz gain, hemendik aurrera irakasleak ezin izango diete derrigortu hainbat irakasgaietan gertatzen zen moduan eta azterketan ezin izango dute ikaslea gelara joan den ala ez puntuatu. Hau 6.3 artikuluan agertzen da. Unibertsitate honetan gertatutakoaren ostean, irakasle andanak desadostasuna agertu du. Horregatik eztabaida mahai gainean dago. Aitzitik, ziur asko ikasle bat baino gehiagok pozik agertuko direla kopiatzea errazago izan daitekeelako‌ edo ez!


5

Gazteberriak

OTSAILA ´10

Eskumuturreko majikoa?

E

guberrietan izugarrizko ospea hartu du Power Balance eskumuturrak. Izan ere, probatu duten batzuen esanetan, mirariaren eskumuturrekoa da. Mina eta estresa murrizten ditu eta kirolarientzat altxorra da oreka, erresistentzia eta flexibilitateari hobeto aurre egiten laguntzen baitu. Kirolarien ildoa jarraituz, asko dira eskumuturrak etekinak ekartzen dituela pentsatzen dutenak. Sinisten ez dutenentzat eta haren etekinak ikusi dutenek adierazten dute proba bat egitea nahikoa dela eskumuturraren inguruan esaten dena egia dela baieztatzeko. Entsegua, bi eskuak bizkarraren atzetik gurutzatzean datza eta beste pertsona batek eskuetan indarra egitea. Pertsona horrek eskumuturra ez badarama, berehala oreka galduko du, aldiz, eskumuturra badarama, pertsona batzuen esanetan ez dela oreka galtzen ikus daiteke. You tuben hainbat bideo ezarri dituzte eskumuturrak

gorputzan duen eragina erakusteko. Nahiz eta eskumuturrak gehien saldu direnak izan, lepokoak, zintzilikariak, eta

Batera hilko ote?

T

urkiako bikote batek 90 urte elkarrekin darama. Hasiera batean entzunda ezinezkoa dela esan daiteke, alabaina, aintzat hartu beharrekoa da 112 eta 110 urte dituztela eta osasuntsu daudela. Elif 1990n jaioa eta Abdullah, 1898n jaioa, gazteak zirenean maitemindu ziren eta handik aurrera elkarrekin egon dira. Haien esanetan, azkeneko desio bat dute: Biok batera hiltzea. Azpimarratu izan dutenez, arima bikiak dira eta bietako bat hilko balitz besteak ez luke jakingo zer egin. Gainera, ez dutela inoiz liskarrik izan diote. Biok otomandar inperioaren erortzea ikusi dute, Turkiaren Errepublika garaikidearen fundazioa bizi dute eta nazioarteko gerrateak, besteak beste.

10 seme-alaba izan dituzte, horietatik 7 bizirik daude eta horietatik 1 haiekin bizi da etxean. Semearen esanetan, bere gurasoak bikote perfektua osatzen dute eta maitasunaren irudi nabarmena dira. Guztira 113 kidez osatuta dago familia, bilobak eta birbilobak zenbatuta eta urtero egun berezietan elkartzen dira. Osasuntsu daude, soilik Abdullahek entzuteko arazoak ditu eta Eliferi kataraten ebakuntza egin diote. Osasuntsu egotearen gakoa, elikaduran dagoela adierazi dute, jaki naturalak jaten baitituzte. Arima bikiak izango dira, zalantzarik ez, baina Turkian, nekazari guneetan bikoteak ezkondu ondoren hil arte bizitzen dira elkarrekin.

Zigor iraingarria

E

statu Batuetako 24 urteko emakume batek bere urtebetetzean diskoteka batean poliziarekin liskar bat izan zuen. Polizia haserretu zen bera eta bere ahizparekin eta bi neskek poliziari ostikoak eta muturrekoak jo zizkioten. Handik aurrera, bere zigorra, besteak beste, soinean kartel bat eramatea da. Kartel honetan poliziari barkamena eskatzen dio. Ez dago batere ados zigor honekin umiliagarria delako, alabaina polizia horrela hobeto sentiarazten bada, ez zaio axola kartela soinean eramatea. Era berean, bi urtez baldintzapeko askatasunez egon behar da,

barkamen eskutitz bat idatzi behar du eta 50 orduz auzolanak egin behar ditu.

txartelak ere saltzen dira. Tresna hauek holograma bat txertaturik dute eta honek ingurunean dauden frekuentziak xur-

gatzen ditu. Adituen esanetan, energia elektromagnetikoak oreka eta flexibilitatea izaten laguntzen du, indarra ematen du eta mina gutxitzeko lagungarri da. Eskumuturrak batez ere surf, eski eta snowboard praktikatzaileen artean hartzen ari du ospea, oreka gehien mantendu behar den kirolak baitira. Badira oso eszeptiko agertzen direnak ere. Adibidez, Asegarceko mediku bat. Eskumuturrak oinarri zientifikorik ez duela dio. Beste batzuk adierazi dute lagungarri izan daitekeela baina ez dela handizkatu beharreko zerbait. Eskiatzen erortzen direnak, eskumuturrarekin ere erortzen jarraituko direla, alegia. Eskumuturra kinesologian eta Ekialdeko medikuntzan du jatorria. Hala ere, hologramek denborarekin eraginkortasuna galtzen dute. Eta zuk, majian sinisten al duzu? Haren efektuetan sinisten duenak 35 euro ordainduz gero eskumuturreko hau lor dezake.


6

Elkarrizketa

OTSAILA ´10

Txikitatik dantza probatzeko jakin-mina izan zuen eta behin probatuz gero, balletak bete-betean harrapatu du. Igor Yebrak (Bilbao, 1974), makina bat obretan esku hartu du Madrilgo Dantza Kontserbatorioan graduatu ostean, hots, 'El Lago de los Cisnes', 'Coppelia' edo 'El Cascanueces' antzezlanetan. Halaber, aipagarri dira jasotako sariak. Hain zuzen ere, 1996ean Italiako 'Dantza eta Dantza' saria irabazi zuen eta 2006ean Burdeoseko Opera Nazionaleko dantzari hoberena izendatu zuten. Urte horretan bertan, Igor Yebra dantza eskola zabaldu zuen Bilbon, dantza ikasketak Bilbon egin nahi dituztenentzako edota 30 urte baino gehiago eta dantza ezin ikasi zuten emakumeentzako zuzendua.

“Antzeztoki txikietan gehiago gozatzen dut ”

Nola hasi zinen dantza munduan? Nire gurasoak balleta ikasi zuten eta anitzetan ballet edota arte ikuskizunetara joaten ziren. Nik 12 urte nituenean, dantzan hasi nintzen, gustatu zitzaidan eta handik aurrera gelditu gabe aritu naiz.

“Hainbat gauzei uko behar izan diedala berekoia eta burugabekeria litzateke”

“Pribilejiatua sentitzen naiz egiten dudanarekin gozatu egiten dudalako”

Adierazi izan duzu hasieran arazoak izan zenituela. Zeintzuk izan ziren zailtasun horiek? Dantzan 12-13 urterekin hasi nintzen eta handik hilabete batzuetara, dantza ikasketak egin nahi nituenez Madrilera joan behar izan nuen. Madrilera 14 urterekin joatea familia eta zure ingurukoez urruti, eta garai horretan, imajinatu... Zerk eman dizu Victor Ullate Eskolak? Izenak dioen moduan, eskola, trebakuntza. Garai garrantzitsua izan zen niretzat. Ni Madrilera joan eta gutxira, Victor Ullatek talde bat sortu zuen, trebakuntza profesional gabeko eta altua zen norbait behar zuten, horregatik sartu nintzen konpainian. Zer nahiago duzu, koreografiak sortzea ala antzezlekuan aritzea? Dantzarekin harremana duen guztia dut gustoko. Momentuan egin behar dena egiten dut. Alde horretatik zorionekoa eta pribilegiatua sentitzen naiz denetatik egiten dudalako eta egiten dudanarekin gozatu egiten dudalako. Klase bat ematen dudanean, dantzatzen

nagoenean edo entseguak egiten ditudanean, ondo pasatzen dut. Interpretatu dituzun paper nagusienetatik, zeinek ilusionatu zizun gehien? Oso zaila da esatea. Beti egiten didaten galdera ohikoa da hau eta ez dakit zer erantzun, zein den zure liburu edo filme gustokoena galdetzen dizutenean bezala. Ezin zara pertsonaia bakar batekin geratu, egoera batekin geratu. Pertsonaia bakoitza eta interpretatzen den bizitzaren momentu bakoitza desberdinak dira. Eta ba al dago ballet-aren batean gonbidaturik izatea nahiko zenukeena? Gonbidaturik izateko eskaintzak ez bukatzea nahi dut. Ez zait axola, nola, non edo noiz. Harik eta hoberena den lekua, hobe. Hala ere, batzuetan gehiago gozatu egin dut antzezleku txiki batean handi batean baino. Antzoki txikietara jendea ekimenak ikustera joaten da benetan gustatzen zaizkiolako eta ez giza inposaketengatik. Zer da obretan transmititu nahi duzuna? Transmititu nahi dut, besterik ez. Zerbait gertatzen dela transmititzea eta publikoak ikustea. Hala ere, obraren arabera gauza bat edo beste transmitituko da. Iritsi zara iritsi zaren lekura esfortzuarengatik. Zerbait egin nahi izan zenuke denboragatik egin ez duzuna?

Gauza asko daude egin nahi izan ditudanak eta ezin izan ditudanak egin, baina seguraski jende askok galdera honi gauza bera erantzungo lioke. Lanbide honek, dedikazio eta esfortzu handia eskatzen duenez, gauza asko atzean uzteak dakar. Alabaina, nik jasotako ordainsariak, nire ustez, beste pertsonak jasotakoak baino askoz handiagoak dira, izan ere, badira iraganean bere lagunekin irteten egon direnak, diskoteketetan eta abar. Ziur naiz nire bizitza hori guztia baino beteagoa dela. Nire aldetik gauzei uko egin behar izan diedala esatea berekoia izango litzateke eta burugabekeria. Dantza klasikoa endekapenean dago? Hori esaten duen norbaitek dantza mota hau ezagutzen ez duelako da. Azken batean, inori ez zaio bururatzen Mozart edo Beethoven endekapenean daudela esatea edota Velázquez eta Goya ez direla inoren gustoko. Dantza eta ballet klasikoak titulu ezagunak ditu eta lan hauek arrakasta handia dute. Hori endekapena bada, ongietorria. Gainera, nahi desberdinak daude, baina horregatik ez da obra bat bestea baino hobea edo okerragoa. Zure eskolaren web gunean adierazten duzu dantzak eskatzen duen disziplina eta esfortzua etorkizunari aurre egiteko beharrezkoak direla. Eskoletan dantza klaseak egon beharko lirateke? Ez lirateke gaizki etorriko. Beste herrialde batzuetan ematen dira

behintzat. Baina lehenengoz erakutsi dezaten erakutsi behar dena, hezkuntzaren eztabaida luzea baita. Nire ustez disziplina eta esfortzua transmititzea ez litzateke gaizki etorriko. Zoritxarrez, azken urteetan entzuten den ideia orokorra haurrei gero eta errazago jartzen dizkiegula gauzak da. Eta hori ez luke horrela izan behar. Urtarrilan Madrilen izan zara dantza beste puntu batetik egiten. Hain zuzen ere, dantza borroka librean. Zertan datza? Prince zirkoaren barrutian egiten ari garen ekimena da. Ring desberdinak daude, dantza eta musika mota desberdinekin interpretatuak. Ring batean biolin-jotzaile bat dago, beste batean dantza garaikideko ikuskizun bat eta beste batean dantza klasikoaren ikuskizuna. Emanaldi surrealista da jendeak une atsegin bat igarotzeko egina. Dantza desberdinak uztartzean datza betiere umore eta ironiarekin. Bizitza honetan gauza desberdinak ere egin behar dira. Zein proiektu dituzu etorkizunera begira? Otsailean Roman izango naiz 12tik 17ra, Romako Opera Balletean, Papavero Rosso lana aurkezten; ondoren Lituanian 26 eta 28an Quixote lana aurkezten Vilniusko Opera Nazionaleko Balletarekin; martxoan Burdeosera joango naiz Burdeoseko Opera Balletarekin… Proiektu asko dauzkat… eta bere horretan jarraitzeko.


Agenda

OTSAILA ´10

Kontzertuak [ 2010eko Otsaila eta Martxoa ] ] Otsailak 11. Roy Loney & Señor No. Gazteszena. Donostia. 21:00. ] Otsailak 12. El Reno Renardo + Los Cojones. RockStar. Bilbao. 20:30. ] Otsailak 12. Perseverance + Draa. Edaska. Barakaldo. ] Otsailak 12. Autostereo. Fnac Alameda. Bilbao. ] Otsailak 12. Ivan Nieto + Depuntonash & Flash. Azkena Aretoa. Bilbao. 21:30. ] Otsailak 12. Mama. Bilborock. Bilbao. 20:30. ] Otsailak 12: Kopia Barata. Zugaz taberna. Gasteiz. 22:00. ] Otsailak 12. Rockaina + Vómito. Hell Dorado. Gasteiz. 22:00 ] Otsailak 12. Bajo Presión + Jan. Gasteizko Gaztetxean. 21:00. ] Otsailak 12. The Dixie Boys. Crazy Horse. Bilbao. 23:30. ] Otsailak 13. Caligula. Gernikako Gaztetxea. 19:00. ] Otsailak 13. Ladys Ramone. Izangoan. Deustu-Bilbao. 21:00. ] Otsailak 13. Maha+ Arean. Trinkete. Gernika. 21:00. ] Otsailak 13. Los Perros de Boogie. Azkena. Bilbao. 21:30. ] Otsailak 13. Dani Ro + Real & Únicos. Komplot Aretoa. Donostia. 22:30. ] Otsailak 13. Bajo Presión + Jan + Itxaropen Zikina + Thunderhouse. Ateneo Izarbeltz. Irala. 20:00. ] Otsailak 13. Javier Vargas & The Vargas Blues Band. Bilborock. Bilbao. 22:00. ] Otsailak 13. Reverendos. Residence. Bilbao. 22:00. ] Otsailak 13. Sexty Sexers + The Dirty Pink Ladies. Elorrioko Gaztetxea. 22:00. ] Otsailak 13. Doble Gota. Edaska. Barakaldo. 21:00. ] Otsailak 16. Puro Chile. El Parral. Gasteiz. 21:30. ] Otsailak 17. Pillars & Tongues. Jimmy Jazz. Gasteiz. 20:00. ] Otsailak 18. Barrence Whitfiled & Petti. Zelaieta Zentroa. Amorebieta. 20:30. ] Otsailak 18. Betagarri. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30. ] Otsailak18. The Duke and The King + PLV Havoc. (Donostikluba Zirkuitoa). Lugaritz Kultur Etxea. 20:30. ] Otsailak 19. Carvin Jones. Rock Star Live. Barakaldo. 20:30. ] Otsailak 19. Piano Magic. Azkena. Bilbao. 21:30. ] Otsailak 19. Los Coronas + The Nu Niles. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30. ] Otsailak 19. Kauce + Mal Trago + Jtm45. Pub Elite. Zalla. 20:00. ] Otsailak 19. Desvario + Mi Dulce Geisha. Etxebarriko Cafe Teatro. 21:30. ] Otsailak 19. Hotsak Hezurretan. Ortuellako Gaztetxea. 21:00. ] Otsailak 19. Bizardunak. Puerto Viejo. Algorta. 22:00. ] Otsailak 20. Audience. Fnac Bilbao. 19:00. ] Otsailak 20. UK Subs + The Vibrators. 360 Aretoa. Arrasate. 22:00. ] Otsailak 20. El último ke Zierre + Xuorum. Bilborock Aretoa. Bilbao. 21:00. ] Otsailak 20. Los Chikos del Maiz + 121 Krew. Udondoko Gaztetxea. Leioa. 20:00. ] Otsailak 20. Calibre Zero + Shinova. Infernu. Iruñea. 21:30. ] Otsailak 20. Leize + Estrago. Totem Aretoa. Atarrabia. 20:00. ] Otsailak 20. Berri Txarrak. Disco Lur. Elizondo. 24:00. ] Otsailak 21. The Jettators + The Denyals. Ibu Hots. Gasteiz. 20:00. ] Otsailak 23. Siena Root + Arenna. Ibu Hots. Gasteiz. 20:00. ] Otsailak 24. Thalia Zedek Band. Unibertsitate pabilioia. Gasteiz. 19:00. ] Otsailak 26. Mikel Urdangarin. Kursaal. Donostia. 20:00. ] Otsailak 26. Airbourne. Santana 27. Bolueta-Bilbao. 21:30. ] Otsailak 26. Lendakaris Muertos. Plateruena Kafe Antzokia. Durango. ] Otsailak 26. Soziedad Alkoholika + The Eyes. RockStar. Barakaldo. 21:00. ] Otsailak 27. Ostiaputa + Bajo Presión. Txarraska Gaztetxea. Basauri. 21:00. ] Otsailak 27. Autostereo. Fnac Donostia. Donostia. 19:00. ] Otsailak 27. Karbon 14. Pub La Kabaña. Espejo. 23:30. ] Otsailak 27. Malos Ratos + Paso en falso. Chaparral. Basauri. 21:30. ] Otsailak 27. Laia + Anarkosis + Childrain + Opium + Potemkin. Araiako Gaztetxea. ] Otsailak 27. Dementzia + Matarratas +The Last Strength. Beasaingo Gaztetxea. 22:00. ] Otsailak 27. Sota de Palos. Urgulleko Zaindariaren etxean. Donostia. 22:00.

] Martxoak 4. Puro Chile. Black Rose. Burlata. 20:00. ] Martxoak 6. Puro Chile. Ibu Hots Aretoa. Gasteiz. 20:30. ] Martxoak 6. Después de todo. Edaska. Barakaldo. 22:00. ] Martxoak 6. Bajo Presión + Krimen & Kastigo. La Kelo Gaztetxea. Santurtzi. 21:00. ] Martxoak 6. Benito Kamelas. Bilborock. Bilbao.21:30. ] Martxoak 6. Expropiazioan + Deposito de Cadáveres. Ateneo Libertario Izarbeltz. Santurtzi. 17:00. ] Martxoak 13. Reskizio + La Taberna de Moe. Infernu Taberna. Iruñea. 21:30. ] Martxoak 19. Narco. Bilborock. Bilbao. 20:30. ] Martxoak 25. Siniestro Total. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:00. ] Martxoak 26. Malos Vicios. Bergarako Gaztetxea. ] Martxoak 26. Dr.Sapo. Fnac Bilbao. Bilbao. 19:00. ] Martxoak 27. Berri Txarrak. RockStar Live. Barakaldo. 21:00, ] Martxoak 27. Cuarto Oscuro + 9 Lágrimas. Infernu Taberna. Iruñea. 22:00. ] Apirilak 9. Reskizio + Hotsak Hezurretan + Sabotaje Cerebral. Bar Imanol. Iruñea. 21:30. ] Apirilak 10. Baron Rojo. Rock Star Live. Barakaldo. 20:30. ] Apirilak 10. Hotsak Hezurretan + Reskizio. Getariako Gaztetxea. 21:00. ] Apirilak 15. Latigazos + Sunn Pimp. Edaska. Barakaldo. 20:00. ] Apirilak 16. Punk Guerrilla. Edaska. Barakaldo. 21:00. ] Apirilak 16. Hotsak Hezurretan. Arrasateko Gaztetxea. 21:00. ] Apirilak 17. Cuarto Oscuro. Pub La Kabaña. Espejo. 22:00. ] Apirilak 17. Slipknot + Machine Head. BEC. Barakaldo. 22:00. ] Apirilak 17. Bertan Bera + Laia. Plateruena Kafe Antzokia. Durango. 22:00. ] Apirilak 30. Hotsak Hezurretan + Reskizio. Pub Cha-Cha. Sestao. 21:00. ] Maiatzak 8. Cuarto Oscuro. Errotaberri Aretoa. Garralda. ] Maiatzak 14. The Adicts + The Exploited + GBH + Al & The Black Cats. Rock Star Live. Barakaldo. 19:00.

7


8

Erreportajea

OTSAILA ´10

Santiago helburu Donejakue Bidea, tradizioz beteriko ibilbidea dugu. Izan ere, Santiagorako erromesaldiak 813 urtean hasi ziren. Urte horretan, Donejakueren arrastoak zeudenen nekropolia aurkitu ziren eta handik aurrera, erromesaldiak sona hartzen hasi ziren. Harrigarriena da erromesaldiak ez zirela soilik estatuan ezagunak egin, Europatik ere erromesak nekropolia ikustera igarotzen baitziren.

X

Erdi ahaztuta egon ondoren, XX. mendearen erdialdean, Done Jakue bidea berpiztu egin zen Azken urteetan eraikitako aterpe ugariek erosoago egiten dute ibilbidea

V. mendean, gerrate ugarirengatik eta ideia aldaketengatik, Bideak indarra galdu zuen. Hala ere, XIX. mende amaieran eta XX. mende erdialdean, Done Jakue bidea berpiztu zen interes kultural, artistiko eta historikoengatik, eta baita kirol arrazoiengatik ere. Aurten, Bideak garrantzia du uztailaren 25a igandea denean Urte Santua edo Urte Xakobeoa delako. Paco Martínez, Gipuzkoako Done Jakue Bidearen Lagunen Elkartearen presidenteordeak, adierazi bezala, “6, 5, 6 eta 11 urteko kadentziarekin ematen da. Guztira, 14 Urte Santu daude mende batean eta hurrengoa 2021ean izango da”. Urte Xakobeotan urteetan Jubileua lor daiteke, erlijiosoentzako ekintza garrantzitsua. Konpostelako Jubileoak Elizaren barkamena eskaintzen du. Horretarako Santiagora Erromesaldia egin behar da, otoitz egin behar da eta erromesak erromesaldian konfesatu behar du. Bestalde, Xakobeo urteetan Konpostelako Santiagoko Katedralean, erromesentzako ohiko urteetan baino meza gehiago ospatzen dira eta meza hauetan 'botafumeiro' intsentsu-ontzia martxan jartzen da. Mordo bat ibilbide Konpostelako Santiagoruntz dago nahiz eta ezagunena Ibilbide Frantsesa izan, Roncesvalles eta Santiago bitartekoa (Frantziako Saint Jean Pied de Portetik ere has daiteke). Adibide gisa, Galizian 7 bat ibilbide daude. Hala nola, Frantsesa, Iparraldekoa, Jatorrizkoa, Ingelesa, Fisterra-Muxia Bidea, Zilarrezkoa eta Portugaldarra. Iberiar Penintsulako Ibilbide eza-

gunenak Ibilbide Portugaldarra, De la Plata Ibilbidea, Sanabres Ibilbidea, Iparraldeko Ibilbidea, Jatorrizko Ibilbidea, Aragoiko Ibilbidea eta Euskal Ibilbidea. Ibilbide Frantsesari lotuta daudenak Aragoiko ibilbidea, Euskal ibilbidea, Jatorrizko ibilbidea, De la Plata ibilbidea, eta Iparrekoa dira. Bide batez, aintzina, Donejakue bidea bakoitzak ahal zuen lekutik has zezakeen, baina gaur egun, bidea egin delaren egiaztagiria soilik zenbait kasutan jaso daiteke. Martinezek dioen moduan, Kredentziala erromes bezala egiaztatzen duen agiri pertsonala da eta edozein elkarte lagunetan edo erromes aterpeteetan eskatu daiteke “baina Konpostela agiria erdiesteko ibilbidearen azkeneko 100 kilometroak oinez edo azkeneko 200 kilometroak bizikletaz egin behar dira”. “Horretarako, erromesaldia erlijio arrazoi edo arrazoi espiritualengatik izan behar da”, erantsi du. Hala ere Bidea beste zioengatik egiten dutenentzako, hots, kirol egiteagatik, beste egiaztagiri mota bat ere badago eta agiri hau Santiagoko erromes bulegoan jaso daiteke.

Euskal bideak Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagokionez, Iparreko ibilbideak eta Euskal ibilbideak, Euskadi zeharkatzen dute, edo beste era batera esanda, Kostaldeko bidea eta Barnealdeko bidea. Bi ibilbide hauek, era berean, bidegurutzeak dituzte. Kostaldekoak 8 etapa ditu eta barnealdekoak 7. Lehenengo ibilbidea Hondarribin du hasiera eta amaiera Kobaron. Bigarrengoa Irunen hasi eta Miranda de Ebron bukatzen da.

Kostaldeko ibilbideak 180,6 edo 197,4 kilometroko luzeera du (lehenengoaren kasua Bilbotik Balmasedara joanez gero eta bigarren kasuan Bilbotik Portugaletera joanez gero). Ibilbide honetan igarotzen diren herriak Hondarribia, Lezo, Pasai Donibane, Pasai San Pedro, Donostia, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku, Markina-Xemein, Bolibar, Colegiata de Ziortza, Gerrikaitz, Gernika, Larrabetzu, Lezama, Zamudio, Bilbao, -Barakaldo, Sestao, Güeñes, Zalla, Balmaseda- edo Bilbao, Portugalete, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Covaron dira. Barnealdeko ibilbideak, 195,5 kilometroko luzeera du Irun, Oiartzun, Astigarraga, Hernani, Urnieta, Andoain, Villabona, Anoeta, Tolosa, Alegia, Legorreta, Ordizia, Beasain, Idiazabal, Segura, Zerain, Salvatierra, Zegama, Parzonería de Altzania, Zalduondo, Ordoñana, Salvatierra, Gazeo, Ezkerekotxa, Alegría- Dulantzi, Elburgo, Villafranca, Argandoña, Arcaya, Gasteiz, Armentia, Gometxa, Ariñez, Subijana de Álava, Villanueva de la Oca, La Puebla eta Briñas herrialdiak zeharkatzen dituen bidetik joanez gero. Bestalde, 199,2 kilometro ditu Irun, Oiartzun, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Zubieta, Zizurkil, Aia, Errezil, Bidegoian, Santa Marina, Beasain, Ezkio-Itsaso, Ormaiztegi, Mutiloa, Zerain, Salvatierra, Zegama, Parzonería de Altzania, Zalduondo, Ordoñana, Salvatierra, Gazeo, Ezkerekotxa, Alegría- Dulantzi, Elburgo, Villafranca, Argandoña, Arcaya, Gasteiz, Armentia, Gometxa, Ariñez, Subijana de Álava, Villanueva de la Oca, La Puebla eta Miranda de Ebro herrialdeak

hartzen dituenak. Kostaldeko ibilbidea, zaharrenetarikoa da IX eta X mendean hainbat erromesek bide hau hartzen baitzuten Frantsesaren ordez Kostaldeko Bidea ziurragoa baitzen. Frantses ibilbidean, Pirinioetatik Nafarrerainoko tartean, musulmanen mehatxua handiagoa zen. Aitzitik, erliebe konplexuenetarikoa duen bidea da batez ere Gipuzkoa gunean. Alde batetik, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba ibaiak ibilbidea zatitzen dutelako, eta bestetik, eremu menditsu ugari dituelako. Bide honek arrantzale eta nekazari paisaiak nahasten ditu. Ibilbide hau hautatzen duenak Guadalupeko Santutegia (Hondarribia) , San Martín de Tours Baseliza (Orio), Itziarren Santutegia (Itziar) , San Miguel de Arretxinaga Baseliza (Markina-Xemein), Zenarruzako Kolegiata (Ziortza), Begoñako Basilika (Bilbao) eta San Severino Eliza (Balmaseda) mirestu dezake, besteak beste. Barnealdeko ibilbideari dagokionez, Euskadiren ispilutzat jo daitekeen bidea da Autonomia Erkidegoaren errealitatearen nortasuna hoberen azaltzen duena baita. Bertan Kosta paisaiak, baso hezeak, baratzak, lautadak, landa herriak eta hiri industrializatuak nahasten dira. Gipuzkoa zeharkatzen duen eremuan basoak dira nagusi eta Araban lautadak. Bi paisai desberdin hauek San Adrian tunelak bereizten ditu. Era berean, klimaren kontrasteak ere nabarmenak dira. Ibilbide honetan, galtzada erromanikoen arrasto anitz dago, ibilbidea iraganean bizirik egon zelaren erakusgarri.


OTSAILA ´10 Galtzada erromanikoez gain, barnealdeko bidean beste hainbat eraikin aparta aurkitu daitezke. Hala nola, Juncal Andre Mariaren Eliza (Irun), Santiagomendi Baseliza (Astigarraga), Jasokunderen Eliza (Segura), Sancti-Spiritus Baseliza (San Adrian tunelatik hurbil), San Julian eta Santa Basilisa Baseliza (Zaldunondo), San Martin de Gaceo Eliza (Gaceo), Estibalitz Santutegia (Estibalitz) eta San Prudentzio Basilika (Armentia).

Elkarrizketa PACO MARTÍNEZ, Gipuzkoako Done Jakue Bidearen Lagunen Elkartearen presidenteordea

“Bideak harrapatu egiten zaitu” Zertaz arduratzen da elkartea? Gure konpromezua erromesari arreta eskaintzea da. Ibilbidearen inguruko informazioa ematen diegu eta bidean zehar aterpeetan zainketa lanak egiten ditugu. Bestalde, ibilbideak ere seinalizatzen ditugu eta urtero irteerak antolatzen ditugu. Euskadiko bi ibilbideetan zehar murgiltzen gara. Era berean, Nafarroatik ere irteera desberdinak antolatzen ditugu.

Aterpeak Done Jakueren Bidea egitea ez du zergatik garestia izan beharrik, batik-bat Bide Frantsesa aukeratzen bada. “Bidean zehar erromesentzako aterpe asko dago, batez ere ibilbide Frantsesan eta hauetan ez da dirurik eskatzen, erromesak nahi duena ematen du, borondatezko prezioa, alegia”. Aterpe pribatuen kasuan, prezioa 10-15 euro bitartekoa da eta afariak ematen badituzte, 8 euro gehiago ordaindu behar dira gutxi gorabehera. Ezinezkoa da Done Jakue bidea egitea atseden hartzeko lekurik ez bada. Hori dela eta, azken urteotan, Donejakue Bidearen hainbat lagunen elkarteak, bidetik hurbil erromesentzako aterpeak eratzearen lana egin dute. Horrela, erromesak ez dira zergatik bidetik aldendu behar edota ostatu eta hotelik ordaindu behar. Lau motatako aterpe daude: Erromesen ospitalea, erromesen aterpea, erromesen babeslekua eta gazte aterpeak. Ospitalearen kasuan, soilik erromesentzako aterpetxea da eta erromesari egiten zaion ohiko zainketa ematen da. Zaintzaile hauek boluntarioak dira. Ez dago ordainketa zehatzik, erromesak nahi duena ematen du. Erromesen aterpea ere soilik erromesentzako da, publiko eta pribatua izan daiteke eta ordainketa zehatz bat du. Babeslekua erromesari larrialdi-egoeran eskaintzen zaio aterpea. Gazte aterpeak ez du Donejakue bidearekin harremanik eta ingurunean erromesen aterperik ez badago erabili daiteke. Azkeneko kasu

9

Erreportajea

honetan ez da beharrezkoa Erromes Kredentziala baizik eta Aterpekide-agiria. Euskadin erromes ospitale bakarrak Irunen (Lucas de Berroa kalean, 18) eta Markinan (Aita Karmeliten komentuan) daude. 2010 urtean, Irunekoa martxoak 18tik urriak 12ra zabalik egongo da. Erromes aterpeak honako herrialdeetan aurkitu daitezke: Pasaian, Donostian, Orion, Zarautzen, Zumaian, Deban, Ziortzan, Mendatan, Morgan, Lezaman, Bilbon, Portugaleten eta Muskizen. Irunen, Donostian, Zarautzen, eta Gernikan, gazte aterpeak daude. Euskadiko Barnealdeko ibilbidean aterpe zenbakia murritza da eta ez dago erromes aterperik. La Puebla de Arganzon herrian (Burgos) aurkitu daiteke lehenengo erromes aterpea barnealdeko ibilbidea eginez gero. Frantsez bidea, Euskadiko bideak baino askoz horniturik daude eta arazo gutxiago dago aterpe bat aurkitzeko. Hala nola, Zubirin, Li-

zarran, Nájeran, Azofran (Errioxa), Beloradon (Burgos), Emaúsen (Burgos), Calzadilla de la Cuezan (Palentzia), Sahagunen (Leon), Astorgan (Leon), Ponferradan (Leon) eta Sarrianen (Lugo). Aterpeetara goiz iristea gomendatzen da erromesak lo egiteko leku izateko, askotan betetzen baitira.

Lagunen elkarteak Donejakue bidearen berpiztea elkarte desberdinei esker izan da batik bat. 1987n, Donejakue bidearen lagunen elkarte Koordinatzaile Nazionala eratu zen eta 1993an Federazio izatera pasa zen. Federazio honen barnean elkarte desberdinak daude. Horietatik Gipuzkoako Donejakue lagunen elkartea 1987en sortua. Haien xede nagusiena Donejakue bideak zaintzea eta berreskuratzea, eta erromesak zaintzea. Beste hainbat gauza ere egiten dituzte. Hots, erromesei informazioa eskaini edota Kredentziala eman.

Halaber, ibilbideak suspertzea eta berreskuratzean lan egiten duzue. Euskadiko ibilibideak susperturik al daude? 1988tik Kostaldeko bidearen berpiztearen kezka etengabekoa izan da, batez ere Gipuzkoan. Hori dela eta, 2002 eta 2003 urteetan Bizkaiko lagunen elkartearekin batera, ibilbideak suspertzeko ibilaldiak antolatu genituen. Halaber, barnealdeko ibilaldia eraberritzeko, 2006 urtean, Haro eta Arabako lagun elkarteekin batera beste ibilialdiak antolatu genituen. Azken hauek arrakastatsuak izan ziren, ibilbidean zehar dauden herriko alkateek ere esku hartu baitzuten eta gaua igaro genezan frontoiak moldatu zituztelako. Aterpe gehiago behar dira? Seguraski bai, gero eta erromes gehiagok gure ibilbideak egiten dituztelako. Hala ere, gure ustez, Gipuzkoan eta batez ere kostaldeko ibilbidean, aterpeaukera ugari dago eta gehienezko tartea batetik bestera 17

kilometrokoa da. Barnealdeko ibilbidea beste kontu bat da. Euskadiko bi bideetatik zein da Done Jakue Bidearekin hoberen identifikatzen dena? Erlatiboa da. Bi ibilbideak erromesen aztarnak erakusten dituzte. Barnealdeko ibilbidean, Arabako partean, Zaldunondo igaro ondoren, eliza eta etxe zaharkitu miragarriekin aurkitu gaitezke. Kostaldeko ibilbidean, arrantzale herriak, hondartzak, itsaslabarrak eta euskal gotikoko elizak aurkitu daitezke. Ez dakit zeinekin geratuko nintzateke, biek dute bere lilura. Nahiko denborarik ez dutenentzat edota sasoi onean ez daudenentzako, zer gomendatuko zenieke? Denbora ez dutenentzako bi urteetan edo egiteko gomendatzen diet, betiere, geratutako puntuan etxera itzultzeko garraioa badutela ziurtatuz gero. Eta sasoian ez daudenentzat, ibilbidea egin baino lehen entrenatzeko eta zein den bakoitzaren errendimendua neurtzea esango nieke. Izan ere, Bidea ez da sufritzeko baizik eta gozatzeko. Zein arrazoi eramaten gaitu euskaldunak Bidea egitera? Arrazoi garrantzitsuenak beste pertsonekin topatzea, eta paisaiak eta iraganeko aztarnak aurkitzea da. Erlijio eta espiritual arrazoiak eta kirol arrazoiak jarraitzen diote.


10

Sexua

OTSAILA ´10

Maitasun adierazpena Maiteminduen eguna heltzear dago, hain zuzen ere otsailaren 14a. Askok, batez ere bikoterik gabe daudenek, denden eguna besterik ez dela adieraziko dute. Hala ere, Santu eta jai guztiak bezala, San Valentinek, atzetik historia bat du.

H

istoria ez dago oso ondo zehazturik eta istorio bat baino gehiago azaltzen dira argitalpen desberdinetan. Adibidez, XIV mendean, Chaucer olerkari ingelesak, Parlement of Foulesen, Ingalaterrako Ricardo II erregea eta Ana de Bohemia bikoteari zuzendutako olerki bat idatzi zuen. Bikotea 1381ko maiatzaren 2an ezkondu zen. Olerki honek adierazten zuen San Valentinek bikotea batu zuela. Egutegi liturgikoan maiatzaren 2an Genovako Valentin eguna zela idatzirik zegoen. Valentin hau Genovako gotzaina izan zen 307an hil zena. Jendeak, oker ulertu zuen eta Chaucerrek otsailaren 14ez hitz egiten ari zela pentsatu zuen. Berez, San Valentin eguna maiatzaren 2an ospatu behar zen eta ez otsailaren 14ean. Hala ere, handik aurrera, otsailean ospatzera pasa zen. 1969 urtera arte, Eliza Katolikoak San Valentinek 11 egun onartzen zituen eta otsailaren 14ean hiru San Valentin desberdin ospatzen ziren. XX. mendean zehar, hainbat ikerketen arabera, San Valentin egunak grekoerromatar ospakizunekin harremana zuela adierazi da. Kansas Unibertsitateko irakasle baten arabera, Chaucer olerkariaren jazoera egon baino lehen San Valentin egunak ez zuen maitasunarekin harremanik. Alabaina, aintzinako Atenaseko egutegian, otsaila Zeus Jainkoa eta Hera Jainkosa bikotearen hila-

betea zen. Gaur egun, bikoteak maitasuna adierazteko opariak eta hitzak elkartrukatzen dituzte. Halaber, nagusi dira bihotz edo Kupidoren itxurako ikurrak.

Herrialde desberdinetan San Valentin eguna batez ere mendebaldeko herrialdeetan ospatzen da Grezia klasikotik datorren ohitura delako. Hala ere, beste herrialdeetara ere zabaldu da, beste ospakizun motekin. Esaterako, Brasilen maiteminduen eguna ekainak 12 da, Egipton azaroaren 4an eta Argentina eta Bolivian irailak 21ean. Gainera, Argentina eta Bolivian Ikasle, Gazteria, Udaberri eta Maitasunaren eguna bezala ezagutzen da. Kolombian ere, irailan ospatzen da eta ez da maiteminduen eguna baizik eta Maitasunaren eta Adiskidetasunaren eguna. Era berean, Erdialdeko Amerikan Maitasuna eta Adiskidetasunaren eguna ospatzen da. Japonian 1958tik aurrera ospatzen da, Morozoff txokolateen konpainiak sustatua. Egun honetan emakumeak gizonei txokolateak oparitzen dizkiete. Hilabete bat beranduango, gizonak izaten dira emakumeei txokolatea oparitzen dietenak. Martxoaren 14an izaten da eta 'egun txuria' bezala ezaguna da. Estatu espainolarran, San Valentinez gain, Sant Jordi eta Sant Dionis egunak ospatzen dira. Valentzian, urriak 9an, Sant Dionisen eguna da eta apirilaren 23an Sant Jodiren eguna.

Bikote on bat aurkitzearen gakoa? San Valentin eguna behar bezala ospatzeko, benetan maite duzun bikotea izan behar da. Hainbat psikologen arabera, haurtzaroan bizi izandakoarekin harremana

duten bikoteak hautatzen dira. Hain zuzen ere, gurasoak pertsona baten hezkuntzan eta hazkundean egon badira, pertsona horrek haien balio, printzipio eta helburuak barneratzen ditu eta pertsona horrek etorkizunean balio, printzipio eta jomuga horiek dituen bikotea bilatu nahiko du. Alabaina, pertsonek gurasoen puntu negatiboak dituzten bikoteak aurkitzeko joera ere dute. Hori dela eta, bikote bat baino gehiago izan duten askok kexu dira beti ezaugarri antzekoak dituzten pertsonekin ibili direla. Eta aitzitik, pertsonaren ezaugarri antzekoak dituzten pertsonak aurkitzen dituztenak kidetasun hori lortzen dute. Adituek adierazi bezala, pertsona orok bertuteak eta gabeziak dituztela oso argi eduki behar da. Halaber, bikotea maitatzen jakiteko, bakoitzak bere burua maite behar duela. Bestalde, aintzat hartu behar da pertsonak onarpen beharrak, hots, maitasuna, ferekak, ulermena, sexua, ekonomia, estatusa... betidanik gure artean daudela eta handitzen doazela heltzen garen heinean. Beharrekin batera, hezkuntzan barneratutako balioak daude eta bi talde hauek eragin handia dute bikotea aukeratzerakoan. Horrela, bikotearen bikotekideak ezaugarri berak dituztenean, bikote horiek harreman finkoa izatera heltzen dira, alabaina, bikoteak denboraren poderioz desberdintasunak antzematen dituztenean, ondorioak larriak izan daitezke. Horregatik psikologoek diote ez dela gomendagarria pertsona bat ondo ezagutu gabe ezaugarri batzuk dituela pentsatzea ondorengo desilusioa handia ez izateko. Batzuetan erakarpena inskonszienteki ematen da ezagututako pertsona horrek beharrak asebetetzeko gai izango delakoan eta hori ez du zergatik horrela izan behar. Hortaz, besteak maitatu baino lehen asko maitatu zuen burua eta maitasunaren inguruan sortzen diren txoritxo horiek lasaitu.

San Valentin egunak XIV. mendeko olerki britaniar batean omen du bere jatorria

Beste pertsona bat maitatu baino lehen asko maitatu zuen burua


11

Gazteberri

UP IN THE AIR

INVICTUS

EN TIERRA HOSTIL

OTSAILA ´10

KEN ZAZPI Hemen gatoz KenZazpikook beste disko bat zazpi haizetara zabaldu nahian. Joan zen urtarrilaren 3an Donostiako Victoria Eugenia antzokian zuzenean grabatutako CD eta DVD dokumental berezi batekin gatoz oraingoan. Baina ez hori bakarrik.

Emakume batek bikote bat profesional batekin berba egiteko erabakia hartu zuen senarrarekin segitu gura bazuen, hari konponbidea eta jokabidearen aldaketa eskatzeko.

ELKAR– 2009/11. Salneurria: 18,00 € Ez zen lehen aldia Nafarroako tronuaren oinordekoak Frantziako erregeren arreba esposatzen zuena. Henrike Borboikoak ez zuen kapare landerraren itxuran agertu nahi koinatua izanen zenaren parera.

PAYOLA

KEN ZAZPI URTE ZUZENEAN

Igor Estankonak, Edorta Jimenezek eta Josune Muñozek 68tik gaur egun arte Euskal Herrian idatzi den poesia arakatu dute erotismo bila. Aurreiritzi eta uste faltsuen kontra, ez da makala aurkitu duten altxorra.

SUSA - 2009/11. Salneurria: 16,00€

BIZITZARI TXISTUKA

TXALAPARTA 2009/12. Salneurria: 17,56€

Xabier Lete

Ryan Bingham enpresen eta emakumeen aditua da baina bere bizitza mehatxupean aurkitzen da 10 milioi mila lortzera zihoanean eta bere ametsetako emakumea ezagutu zuenean

EGUN SENTIAREN ESKU IZOZTUAK

Estatu Batuetako brigada baten eguneroko bizitza deskribatzen da non Irakeko leherkorrak desaktibatzen dituen.

Iñaki Friera

Nelson Mandelaren bizitzaren pasarte bat kontatzen da. Zehazki, Sudafrikako rugbhy kirol talde baten buruarekin batera, Sudafrikako zati arrazialari aurre egiteko uneak.

ZUREAK EGIN DU

EE.BB, 108 Min. ZUZENDARIA: Jason Reitman. AKTOREAK: George Clooney, Vera Famiga, Anna Kendrick, Jason Bateman.

Batzuk

EE.BB, 131 Min. ZUZENDARIA: Kathrym Bigelow. AKTOREAK: Jeremy Renner, Anthony Mackie, Brian Gerathy, Guy Pearce, Ralp Fiennes.

DESIRA PLAZER 68-08

EE.BB. 134 Min. ZUZENDARIA: Clint Eastwood. AKTOREAK: Morgan Freeman, Matt Damon, Tony Kgoroge, Julian Lewis Jones.

BETAGARRI

BERRI TXARRAK

Gasteizko taldearen lanak, aldioro, albiste onak izaten dira. Betagarri taldearen disko guztiek musikaz disfrutatu nahi duen publiko zabalenaren gogoarekin erabat asmatzen jakin izan dute. Jarreraz gain, musikaren eraginkortasuna merkatua ireki die gasteiztarrei.

Nafarrek hainbat estilo desberdin batu dituzte Txikagon grabaturiko lan honeta . Diska gordina dugu hau, punkaren mugan eta hainbat komunikabideetan hamaika laudorio jaso dituena.


12

Zientzia

Nola demontre...

Zergatik negar egiten dugu tipulak zuritzean?

A

stebukarea. Afaria etxean lagunekin. Patata tortila ezinbestekoa da menuan. Zure sukaldaritza bertuteak aski ezagunak dira lagunen artean eta gauzak ondo atera daitezen, zigor moduan edo, tipulak zuritzea egokitu zaizu. Konturatzen zarenerako malkoak isuritzen dira zure begietatik. Tipulak zuritzea ez da hainbesterako zigorra. Ordua, zer dela eta malko horiek guztiak? Tipulek zisteina sulfoxido izena duen molekula usaingabea dute. Tipula zuritzean, hots, tipula moztean, tipulan hausdura molekularrak eragiten dira. Hausdura hauek direla eta, alinasa izeneko enzima bat askatzen da. Enzima

hau zisteina sulfoxidoarekin kontaktuan jartzen denean syn-propanotial-S-Oxidoa izeneko molekula sortzen da. Azken hau da malkoen sortzailea. Oraindik ere ez dago garbi zer dela eta molekula honek sortzen dituen malko hauek guztiak. Antza denez, molekula hau urarekin kontaktuan jartzean (adibidez, begietan den urarekin), deskonposatu eta, eta besteak beste, azido sulfurikoa sortzen du. Azido hau, berez, nahiko gogorra denez, malkoen eragile izango litzateke. Gomendio bat. Tipulak zuritzean, malkoak ekiditeko, zuritu tipula ur txorrotaren azpian.

98, 95, berunik gabe?

E

gungo kotxe gehienek hidrokarburoak (gasolina) erretzen dituzten propultsio energia lortzeko. Erregai hauen errekuntza eta gero, hainbat elemento isurtzen dira atmosferara: erre gabeko hidrokarburoak, Karbono monoxidoa, Nitrogeno oxidoak, erregaiak dituen hainbat gehigarri... Isuritako elementu hauen eragina murrizteko, kotxeek katalizatzailea delako gailu bat daramate. Motorean sortutako gasak, kanpora irten baino lehen katalizatzailetik pasa eta hainbat sustantzia kutsakor bertan geratzen dira. Bataz beste, kutsadura %85an murriztea lortzen da. Katalizatzaile hauek, hala ere, badute arazo bat. Izan ere, ezin dira beruna duten erregaiekin erabili. Berunak katalizatzeilearen barruan dauden elementoak (platinoa, rodioa edota bestelako oxido metalikoak) era-

sotzen ditu hau baliogabetuz. Hori dela eta, katalizatzaileen agerpenarekin batera, berunik gabeko erregaiak garatu ziren.

Oktanoak Motorean gasolina erretzen denean, pistoia modu jarraian eta leunan mugitu behar da. Errekuntza azkarregia bada, eztanda bat jazoko da, eta pistoiak kolpe handia jasoko luke, motorearen eraginkortasuna murriztuz. Erregai baten oktano indizeak erregai batek leherketa horien kontra duen gaitasuna adierazten du. Zenbat eta oktano gehiago izan, orduan eta errekuntza leun eta eraginkorragoa. Oktano indizea lortzeko, isooktano eta heptano delakoen nahasketaz lortzen da. 95 oktanoko gasolina batean, adibidez, %95 isooktano izango litzateke eta beste %5a heptanoa.

OTSAILA ´10

Papera txanpona baino azkarragoa? P

aper zati bat eta txanpon bat lurrera erortzen uzten baditugu, txanpona azkarrago erortzen dela ikusi ahal izango dugu. Hala ere, paper zati horrekin bolatxo bat egiten badugu eta esperimentua errepoikatzen badugu, papera eta txanpona ia elkarrekin lurreratzen direla ikusiko dugu. Lurran airerik egongo ez balitz, objetu guztiek, berdin dio zein material eta itxura duten, abiadura berean eroriko lirateke. Lurran atmosfera dagoenez, eta beraz, airea, honek talka gisa funtzionatzen du elementu batzuetan besteetan baino. Horrela, paper orria, berean erortzen uzten badugu, aireak elementu eta forma horri eragiten dion erresistentzia oso handia izango da, eta horregatik, oso abiadura txikian eroriko da. Paperarekin, berriz, pilota bat egiten dugunean, materiala bera izanik, forma dela eta, erresistentzia hori askoz ere txikiagoa izango da, eta horregatik, abiadura hanfiagoan eroriko da. Galileo izan omen zen fenomeno honetaz konturatu zen lehenengoa. Kondairaren arabera, bere aurkikuntza frogatzeko edo, Pisako Dorrera igo eta goiko solairutik bi pilota erortzen utzi zituen. Bi pilotek pisu oso desberdina zuten, baina hala ere, batera iritsi ziren lurrera. Gaur arruntatzat jotzen dugun hau, bere garaian harrigarria izan zen, pentsamendu aristotelikoari jarraiki, gauza pisutsuak gauza arinak baino azkarrago erortzen zirela uste baitzen. EE.BBkoek ilargira iritsi zirenean, Apollo XV espaziountzian zihoan Dave Scott astronautak zenbait mende lehenago Galileok egindako esperimentua egin zuen

ilargian bertan. Scottek altuera beretik luma eta mailu bat erortzen utzi zituen. Ba al dakizue zein zen emaitza? Espero zitekeen bezala, biak batera iritsi ziren lurrera.

Airez osaturiko itsasoa E

vangelista Torricelliren esanetan (1608-1647) airez osatutako itsaso baten hondoan bizi gara. Gure buruen gainean, gutxi gora behera 2 tona aire izaten dugu, eta hauek 101.300 N/m2ko presioa eragiten digute. Hau horrela izanik nola demontre jasan ahal dugu halako presioa? Erantzuna sinplea da. Gure gorputzaren barnekaldea presio bera jasaten duenez ez dugu hau nabaritzen. Bapatean atmosferan dagoen aire guztia desagertuko balitz, gure gorputzek leher egingo zuketen, barruan jasaten duten presioa ez duelako erantzunik. Lur azalean diren gauza guztiak airearen presioa jasaten badute ere, jarraian presio hau agerian uzteko zenbait proposamen aurkeztuko dizkizuegu. Lehen frogarako baso bat ur behar dugu. Hau guztiz bete egin ondoren, bere gainean kartulina bat edo paper orri arrunt bat jarriko dugu. Pixkanaka edalontziari buelta ematen saiatu, eta sorpresa! ura ez da erortzen. Papera behetik bultzatzen duen aireak 10 metrotako luzera duen edalontzi batean dagoen ura eusteko gai da. Orain beste baso bat hartuko dugu, hau ere urez beteta, eta urez beteta dagoen beste ontzi batean hondoratuko dugu. Edalontzia behetik hartuta, pixkanaka gerturatu edalontziaren goikaldeak ontzi handian dagoen ur maila ia pasa arte. Ikusiko duzun bezala, edalontzi txikia ez da hustuko. Aurreko frogan bezala, edalontzian dagoen hutsunean geratzen den airea ura mantentzeko gai da. Hona hemen azken froga. Hartu erregela bat eta

mahai baten ertzan ipini, gutxi gora behera erdia mahaitik kanpo gera dadin. Egunkariko orrialde batekin mahaian geratu den erdia estali. Orain, agerian geratu den erregela zatian kolpe lehor bat eman. Zure sorpresarako, hau erortzen ez dela ikusiko duzu. Aireak egunkari orrialdearen gainean egiten duen presioaren eragina da.


Euskara bitxikeriak

García euskal abizena

G

arcia da Euskal Herrian zabalduen dagoen abizena. Askok ez dakiten arren, Garcia euskal jatorrikoa da, nafarrerako hitz batetik dator, gaur egungo "gaztea" hitzaren parekotik, alegia. EAEn eta Nafarroan ohikoen diren gainontzeko abizenek Gaztelako jatorria dute. Euskal Herrian, abizenik zabalduenak ez dira Agirre, Etxeberria, Zabala edo Garmendia… askok esperoko ez duten arren, Garcia da Euskal Herriko biztanleen artean gehien errepikatzen den abizena. Garcia euskal jatorriko abizena da, gainera. Gabriel Garcia Marquezek, Isabel Garcia Marcosek eta Ana Garcia Obregonek Estatuko beste 1,5 milioi lagunen abizen bera dute. Horixe da Espainiako Estatuan hedatuen dagoen abizena, baina horiek guztietatik gutxik jakingo dute, ordea, Garcia deiturak euskal jatorria duela. Euskaltzaindiako kide Mikel Gorrotxategik ondoko azalpena eman du: "Nafarroako euskalki batetik datorren

hitza da, gaztea esateko nafarreraz erabiltzen zen hitzetik, hain zuzen ere. Euskal Herrian pertsona izen-propio bezala erabilia izan da, modan jarri baitzen 810. Urtean, Iruñako Erreinuaren garaian, Erregeak izen hori zuelako". Nafarroako Errege ugarik izan zuten Gartzia izena. Errekonkista garaian Gaztela eta Andaluziara zabaldu zen izena eta XVI. mendean, elizak kristauak ez ziren izenak jartzea debekatu zuenean, izen izatetik abizen izatera pasa zen Gartzia.

Genealogistaren iritzia Endika Mogrobejo genealogistak dioenez, gaur egungo Garcia guztiek ez dute lokarri bera: abizen horren 150 armarri aurkitu ditu berak. Gaur egun Euskal Herriko 634.000 lagunek dute Garcia abizena eta horiek, nahi izanez gero, TZ grafiara aldatu ahal izango lukete deitura, euskal jatorria baitu. Dena dela, soilik 142 pertsonek eskatu dute aldaketa. Gainontzean, EAEn zein Nafarroan zabalduen dauden abizenek erdal jatorria dute: 45.000 Fernandez daude, 44.000 Gonzalez eta 40.000 Martinez. Horien ostean

Euskal Herriko hizkerak

A

hotsak.com Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea helburua duen proiektua da. 2002an martxan jarri zen eta 2004 eta 2007 bitartean, herri desberdinetako adineko jendea elkarrizketatzen eta euren euskara eta bizipenak jastoze lanak egin zituzten. Handik aurrera, 2008an, webgunea eratu zuten eta proiektuak aurrera jarraitzen du. Proiektuaren eta webgune honen arduraduna Badihardugu Euskara Elkartea da. Hala ere, egitasmo honen xedea, Euskal Herriko edozein elkartek eta ikerlarik parte hartu ahal izatea Ahotsak.com-en da, eta dagoeneko hainbat udal, elkarte eta ikerlarirekin ari dira proiektua errealitate bihurtzen elkarlanean. Guztira, Ahotsak.com-ek 113 herrien informazioa jaso du. Parte hartu duten hizlariak 1.804 izan

dira, jasotako zintak 1.804 eta 16.267 pasarte, 1.576 bideo eta 3.720 audio. Proiektuaren lehenengo urratsa, Euskal Herri guztian zehar sakabanatuta dauden zintak berreskuratzea da. Horretarako, Badiharduguk ahozko ondarea biltzeko lanetan jardun duten bitartekoekin kontaktatu du. Hala nola, udaletxeak, euskara elkarteak, ikastetxeak eta ikerlariekin. Elkarrizketak eta zinta horiek grabatzea da hurrengo pausoa. Gehienetan soinua garbitu egiten da eta audioa bakarrik duten grabazioak CDetan gordetzen dira eta bideoen kasuan, DVDetan. Kopiak egin ondoren, originalak jabeari itzultzen zaizkio. Web orrian, zenbait herrietan iraganean euskaraz hitz egiten zen moduan entzun daiteke. Hala eta guztiz ere, gunea oraindik osatzen amaitu behar da.

Euskara errumaniera hiztegia

G

azte batek, 16 urterekin, lagunekin irtetea du helburu nagusienetarikoa eta ez hiztegi bat eratzea. Hala ere, Raúl Baituc, errumaniar jatorrikoa, Donostiako La Asunción Ikastetxean Batxilergoko lehenengo ikastaroan dago eta jadanik Euskara-Errumaniera hiztegi bat sortu du. Hiztegia egiteko ideia bere aitak gauzen esanahia euskaraz momentu oro galdetzen zizkiolatik etorri zitzaion. Urteen poderioz, paper batean euskarazko hitz ohikoen zerrenda bat eratzen ari ziren. Hala nola, zenbaki, kolore, agurrak eta abarrekoekin. Bestalde, amak hitzak ordenatzeko adierazi zion eta hiztegi batean bezala taxutzeko proposatu zion. Orain dela urte bat gutxi gorabehera, hiztegia sortzeko ideia etorri zen. Raúl Bistec euskara eta gaztelaniazko hiztegi bat ere kon-

13

Euskara

OTSAILA ´10

tsultatzeari ekin zion eta horrela euskara-errumaniera hiztegia osatzen joan zen. Abuztuan 1.000 bat hitz ezarri zituen eta irailatik aurrera, astero 200 bat hitz jartzen zituen bere 'hiztegitxoan'. Urrian, Raúl Baituc-en aitak, lan horrekin jarraitu zezan, beste neska bat proiektu bera egiten ari zela esan zion. Guztira, hiztegiak 11.000 hitz ditu. Oraingoan, erakunde desberdinen laguntza hiztegia argitaratzeko bilatzen ari da. Laguntza hori iritsi bitartean, zuzenketa fasean lan egiten ari da gaztea. Raúl Baituc-en gurasoak Errumanian bizi ziren eta Donostiara joan ziren bizitza hobe baten bila. Gaztea 7 urte zituenetik Donostian bizi da eta lan handia egin du euskara piskanaka menderatuarren etxean errumanierara mintzatzen direlako.

Perez, Lopez eta Rodríguez dira abizen ohikoenak. Urrun xamar geratzen dira zerrendan euskal jatorria duten abizenak. 8.000 Agirre daude, adibidez, Euskal Herrian; ia 6.000 Etxebarria eta 5.000 Zabala. Datu bitxi bat: Aguirre gehiago daude Madrilen; Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan dauden guztiak batuta baino.


14

Teknologia Berriak

OTSAILA ´10

Ekomugikorra Orain dela urte bat Samsung enpresak ingurugiroa errespetatzen duen mugikorra eratuko zuela adierazi zuen. Egun, Vodafone dendetan 59 euroz salgai dago. Baina zer du telefono honek ekologikoa izateko? Mugikorraren karkasa plastikozko botil birziklatuen bidez egina dago, nonbaitera oinez joanez gero aurrezten den karbono dioxidoa zenbatzen du, oso kutsagarriak diren produktuak ekidin dira bere ekoizpenean eta mugikorraren bilgarria ere paper birziklatuaz egina dago. Hori gutxi balitz, eguzki argiarekin kargatzen da. Ordu bat eguzkitara ezarriz gero, 10 minutuko iraupena du gutxigorabehera. Ekomugikor honek beste mugikorrak bezala funtzionatzen du, sarera konektatu daiteke, musika erreproduzitu dezake eta ukipen-pantaila du. Soilik eragozpen bat du. Oso zaila da pantaila leku oso argitsuetan ikustea.

Internet eta depresioa loturik daude

E

rresuma Batuan egindako ikerketa baten arabera, denbora ugariz interneten ibiltzen direnek depresioa izateko joera handiagoa dute. Hala ere, ikerlariek ez dakite baieztatzen beheraldia pertsonak sarean asko ibiltzeak eragiten duen ala interneten asko aritzeak depresioa ekartzen duen. Azterketa hau egiteko, 16 eta 51 urte bitarteko 1.319 pertsonen interneten erabilera kopurua egunean eta depresio mailak neurtu dituzte. Ondoren, emaitzen konparaketak egin dituzte. Pertsona horietatik, %1,2k sarearen mende dagoela adierazi zuen. Ikertzaileen esanetan, zenbait erabiltzaile interneten menpe daudenean depresioaren sintomak agertzen dituzte. Izan ere, sarea asko erabiltzen dutenek, alde batera uzten dituzte benetako giza harremanak. Ikerketak aditzera ematen duenez, gazteek interneten menpe egoteko probabilitate handiagoa dute helduek baino.

Markel Redondo

Nora doa zabor teknologiko eta elektronikoa? Nazio Batuen arabera urtero 50 milioi tona zabor elektroniko eratzen dira eta datu hauek goruntz doaz. Baina, hemen birziklatzen al da materia hori guztia?

G

ure ingurunera begiratuz gero, ordenagailu, mugikor, telebista, hozkailu, garbigailu, MP3 eta abarrez josita gaudela ikus dezakegu. Hortaz, garai teknologiko honetan, ohikoa da are eta zabor elektroniko eta teknologiko gehiago izatea. Nazio Batuen arabera urtero 50 milioi tona zabor elektroniko eratzen dira eta, zoritxarrez, datu hauek goruntz doaz. Baina, hemen birziklatzen al da materia hori guztia? Toxicslink Gobernuz Kanpoko Erakundearen arabera herrialde garatuen zarama elektronikoaren %70a Asiara doa: India, Txina, Pakistan eta Bangladeshera. Hego Amerikara ere beste zati bat bidaltzen da, hala nola, Peru edo Kolombiara. Bestalde, Greenpeace GKEk munduan India dela zabor teknologikoa jasotzen duen bigarren herrialdea dela adierazi du. Herrialde hau,

era berean, bigarren potentzia tekonologikoa da eta munduko merkatu informatikoaren %40 irudikatzen du.

Asia zabor hartzaile Gauzak horrela, Indian 2007. urtean 380.000 tona zarama elektroniko metaturik zeuden eta soilik 19.000 tona birziklatu ziren. Kableak eta pieza elektronikoak Indiako paisaia berria direla esan daiteke, batez ere, Delhi, Bombai eta Calcutan, zabor elektroniko gehien duten eremuak baitira. Greenpeacek Delhiko hiriaren inguruneetan ikerketa bat egin zuen eta berun, nikel, merkurio eta beste elementu plastikoen kontzetrazio kimikoa ohikoa baino hiru aldiz handiagoa dela ikusi zuen. Eta aintzat hartzekoa da produktu hauek arazo neuronalak eta minbizi gaixotasunak ekar ditzaketela. Halaber, GKE honek legez

kotrako birziklapenaz hitz egin du. Izan ere, birziklapenaren %95a, Delhi, Bombai edo Bangalore guneetan ematen da legearen aurka, segurtasun neurririk eza. Birziklapen mota honek 268 milioi euro sortzen ditu. Badirudi zenbait teknologi enpresa handiek Indiako gune txiroetan pertsonak kontratatzen dituztela eskulan merkea direlako. Enpresek etekinak dituzte indiako langileek ordenagailu zaharren metal eta urrezko piezak edota txip eta plaka baseak hartzen dituztelako, enpreseei birsaltzen dizkiete eta enpresek birziklatzen dituztelako.

Lan baldintzak Toxics Link GKEren esanetan, 30.000 bat pertsonek legez kontrako birziklapen honetan lan egiten dute eta horietatik batzuk adingabeak dira. Gainera, zenbait adingabek esko-

lara joaten dira eta ondoren lanera joaten dira. Gauzak horrela, nahiz eta India izan mugikor eta ordenagailu gehien esportatzen dituen herrialdea, era berean, herrialde garatuek material horien portzentai handi bat bueltatzen diete. Greenpeacek adierazi bezala, Estatu Batuak eta Erresuma Batuak urtero 50.000 tona zarama bidaltzen dituzte Indiara. Europak eta Indiak 1992en Basileako hitzarmen bat sinatu zuten non Indiako mugaz bestaldeko herrialdeek produktu arriskutsuak sartzeko kontrola bermatzen zen. Hala ere, Greenpeacek dio batzuetan zaila dela sartzen dena zabor teknologikoa den ala bigarren eskuko materiala den jakitea. Teknologi ekoizleak kontzientziatzea eskatzen dute Greenpeacetik eta herrialde garatuek birziklapena beren herrialdetan egitea eskatzen diete.


15

Denbora Pasak

OTSAILA ´10

Txisteak ] Bi emakume elkartzen [juntatzen] dira, eta xelebre samarrak izaki, emakumeak izaten diren bezala. Eta batak besteari esaten dio, inbidiatan jartzeko: - Badakizu? Nire gizonak kotxe berria erosi du, Wolkswagen GE-TEI. Eta besteak, honela, pixka bat gaizki hartuta: - A bai? Bada, nireak bestea erosi du: Mercedes JO-DE-TE. ] Gizon jeloskorrik bada, Arturo! Emazteak lo hartu orduko, beste gizonen baten ileak non aurkituko dizkion bilaka hasi zaio: berokian, jertsean, alkandoran, galtzetan, bularretakoan, kuleroetan, aurpegian, besoetan...: "Kaka zaharra! Hau da emakume biziotsua! Orain burusoilekin oheratzen hasi da!"

Irabaz ezazu diska bat

SUDOKU

Bete itzazu sudoku honetan utzitako hutsuneak era zuzenean eta bidali erantzuna zure datu pertsonalekin honako helbide honetara: Gazteberri Aldizkaria. Iparragirre kalea 17. 1.Esk. 48009. Bilbo. Asmatzaile guztien artean DISKA bat zozketatuko dugu. Aurreko irabazlea

Usue Allende (Mungia)

EZETZ ASMATU!

1 1 2 2 3 3 44 5 5 6 6 77 ZENBAKI ARTEAN: Goikaldean zenbaki bikote batzuk ikus ditzakezu. Ea gai zaren zenbaki horiek guztiak honako moduan antolatzen: bi ‘bat’en artean zenbaki bat kokatu, bi ‘bi’en artean bi, bi ‘hiru’en artean hiru, bi ‘lau’en artean lau... horrela bi ‘zazpi’en artean zazpi kokatu arte. Pazientzia, soluzio bat baino gehiago baitago. SARRASKIA GARTZELAN: X ziegan dagoen presoa erotu egin da eta pareta apurtu ondoren, ondoan dagoen ziegan sartu eta bertan dagoen presoa akabatu du. Jakinda: ziega bakoitzean preso bana dagoela, preso guztiak momentuan bertan akabatzen dituela, hilkate bakoitzaren ondoren, hiltzaileak ez dituela gorpuak garraiatzen eta beste baten bila abiatzen dela, ez dela jada gorpu bat duen ziega beretik pasatzen eta ez duela kanpora ematen duen paretarik, zein ibilbide jarraitu beharko du presoak 0 ziegara iristeko ziega guztiak igarota?

X

0

ZENBAKI ARTEAN: Hona hemen posible den irtenbideetako bat: 73625324765141

X

SARRASKIA GARTZELAN Arazoa planeatzerakoan tranpa txikia dago. Irakurketa azkar batean, irakurleak pentsatuko du hiltzaileak ezin duela ziega beretik bitan pasa, baiana benetan esaten dena da, presoak ezin izango duela jada gorpu bat duen ziega batetik pasa. Beraz, bere ziegatik pasa daiteke.

Zenbat hiri daude Bizkaian? a.) Bi. b.) Bat. d.) Hiru. Aurreko

] Herri bateko jaiak. Azken egunean, igandean, "Kuadrillen Eguna". Jaien ondoren langile bat eta ugazaba hizketan. Langileak: "Gaur primeran jaiki naiz, hori da ondo lo egitea, hori!". "Ondo lo egitea al diok? Nahi likek! Non ibili haiz astelehenean eta asteartean?" ] Goizean joan da ama semea esnatzera eta: - Ea, Mikeltxo, altxa zaitez! Eskolara joan behar duzu eta! - Ni ez noa eskolara, ama! Gau guztia loak hartu ezinik egon naiz eta. - Ez duzula lorik egin? Zer dela eta? - Bart gauean aieneka eta arnasestuka sumatu zaitut, ama! Ito eginen zinela pentsatzen nuen. Ez dut batere lorik egin, ama! - Baina Mikeltxo, lasaitu zaitez! Ez da ezer gertatu; haginetako mina neukan, eta aita hagina ateratzen ari zitzaidan. - Gezurra, ama, gezurra! Zuk ez ateratzeko esaten zenion eta! ] Naparra medikuarengana joan da. Sabeleko oinazeak ez dio bakerik ematen, eta larritzen hasia da. Hori entzunda medikuak: "Hara, Naparra: gauza bat egingo dugu. Zuk ez alkoholik edan hilabete batez eta epe hori betetakoan zatoz atzera nigana. Hobera egin baduzu, seinale zure gaitz guztien jatorria alkoholean dagoela". Hori entzun eta segundu batzuk isilean hausnartzen pasa ondoren: - Nik beste proposamen bat egingo dizut, mediku anderea. - Zuk esan. - Orain arteko halako bi edango ditut -esan dio serio-serio Naparrak. Eta okerrera egiten badut, seinale nire gaitzen jatorria alkohola dela!

eSaMeSak

Bilboz Badakit Bidali Bilboren inguruan planteatzen dizugun galderaren erantzun zuzena eta irabazi Bilboz Badakit mahai jolasa. Erantzuna postaz honako helbidera bidali ahal duzu: Gazteberri Aldizkaria. Iparragirre kalea 17. 1. Eskubia. 48009. Bilbo. edo gazteberri@unionline.info posta elektronikora

0

] Zeruan pasa omen zen behin, zeruan ez, infernuan. Infernuan zera omen zegoen, Karl Marx, han omen zegoen. Infernuan ez omen zegoen bakerik. Eta deabruak eta denak: - Marx honekin ez dago bakerik. Jesus, beti grebak direla, beti manisfetazioa, beti kexa, ño, honekin zerbait egin beharra zegok. - Hi, zerura eramango diagu. - Zerura? Furgoneta hartu, benga, infernutik zerura, zeruko atean utzi. Zapla... Sei hilabete pasa omen dira eta - Hi, gogoratzen al haiz - deabruak batak besteari- gogoratzen al haiz Marxekin? Zeruan ere ez duk giro egongo, Jesus! Joango al gaituk galdetzera? - Goazemak. Furgoneta hartzen diate, eta berriz ere zeruan atean, eta San Migelek atea irekitzen du eta: - Iepa, egunon! - Egunon, zera, zer moduz bizi zarete hemen zeruan edo. - Ondo, zer ba? - Hemen ez al zen agertu Marx izeneko bat, horrela. - Bai, eta, eta? - Ez al du manifestaziorik eta horrelakorik egin? - Ez. - Ondo, eta Jainkoak zer esaten du? - Jainkoa? Jainkorik ez da existitzen, e! Denak konbentzitu zituen.

irabazlea

Ana Belen Poza Erantzun zuzena

Zein izan zen Bizkaiko lehen hiribildua? d.) Balmaseda

- Dakidan guztia ez dakidanaren erdiarengatik aldatuko nuke. - Gixajoa bere irakaslea gailentzen ez duen ikaslea. (Leonardo Da Vinci). - Ez dago bakerako biderik. Bakea bidea da. (M.Gandhi).


806 eta Txat hemezortzi (18) urtetik gorakoentzat soilik.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.