2010 Ekaina #70

Page 1

Gazte Informazio Aldizkari bakarra ALEA DOAN

Gazteberri

SEXUA: Sexu harremanak ez izateko aitzakiak

2010ko EKAINA 70. Zbk

3.

Orrialdea

Erreportajea:

Elikagai trasgenikoak Arazoa ala irtenbidea?

6.

Orrialdea

Elkarrizketa:

Asier Hormaza Antzezlaria

Euskararen erabilera gazteen artean


URTARRILA • OTSAILA • MARTXOA • APIRILA • MAIATZA • EKAINA • UZTAILA • ABUZTUA • IRAILA • URRIA • AZAROA • ABENDUA

06

EKAINA garagarrila arramaiatza

GARAGARRILA izena hil honetan zelaietan garagarra izaten delako hartzen da. ARRAMAITZA hitza, berriz, aurreko hileko baldintza berak errepikatzen direlako ematen omen da. Hil honetan, udako solstizioa ospatzen da, hots, eguzkia bere punturik gorenean dagoen unea. Hortik, EKAIN izena omen datorkigu (Eki+gain). - Ekaina eder, uda halaber. - Maiatzean kuku, garagarrillean (ekainean) mutu.

Txorroskiloa

Ez bizi ezta bizitzen utzi ere

M

unduan aldatu nahi genituzkeen gauzetatik goseteak eta gerrateak amaitzea dira gehien nabarmenduko genituzkeenak. Eta leku gatazkatsu batean pentsatzean non bi hauek bereziki ematen diren Israel eta Palestina datorkigu burura. Gainera, oraingoan are eta gehiago Israelgo Gobernuak 600 pertsona inguru zituen laguntza humanitarioko ontzi bat erasotu baitu 9 hildako eta zaurituak uzten eta besteak egun eta erdiz atxilotzen Tel Aviv-eko gartzeletan. Gazako Zerrendan asko dira egunero hiltzen dituzten biztanleak haiek inongo errrurik izan gabe. Eta orain dela urte bete eta erdi, gutxi gorabehera, 2009ko urtarrilan, komunikabideek antzeko egoera ezagutzera eman zuten non Israelen eskutik Gazako zerrendan 500 hildako eta 2.000 zauritu egon ziren eta laguntza humanitarioa Palestinara sartzea debekaturik zegoen. Eta zer dira 500 hildako 1,5 milioi biztanle dituen eremu batentzat? Eta zer egiten dute bonbak 360 kilometro karratuko esparruan? Ezer ez! Arazo politikoak eta erlijiosoak alde batera utzita, ezin dena da, zalantzarik gabe, Gazako Zerrenda blokeaturik dagoen moduan utzi eta askoz gutxiago lankidetza jarduerak zapaldu. Nola liteke behin eta

berriro Israelgo gobernuak lankidetza humanitarioaren sarrera debekatzea eta oraindik egun Nazioarteko Komunitateak ezin honen aurka aritu? Mugimendu nazionalistak eta faszistak zenbait herrialdeetan ohikoak dira, alabaina Israelek Palestina berea dela uste badu, zergatik Gaza Zerrendako biztanleei bizitza ezinezkoa egiten die? Eremu honetan soilik bortxakeria eta txirotasuna dira nagusi, eta hori gutxi balitz, Benjamín Netanyahu Lehen Ministroaren gobernuak zenbaitetan Palestinako biztanleei elektrizitatea kentzen die eta kanpotik datorren elkartasunezko laguntza sartzea debekatzen du. Okerrena da Israelgo gobernuak hasiera batean zioela erasotu duen ontziak armak zituela eta ez laguntza humanitarioa. Lotsagarria benetan. Kasu honek Giza Eskubideak urratzen ditu erabat, eta Giza Eskubideen inguruan lan egiten duten elkarte eta erakundeek egoera salatzen ari dira indarrez. Eskerrak bihotz oneko pertsonak aurkitzen ditugula mundu honetan eta laguntza edozelan ere hara eramaten saiatuko diren. Hori eta salaketak eta kexak mundu osoan zehar zabaltzen. Bakoitza sentitzen den lekukoa da eta bonbek eta blokeo humanitarioek ez dute sentipen hori aldatuko.

Gazteek erabiltzen duten euskara baino gehiago al dakite?

Iñigo

Bai, gero eta gehiago euskaraz dakigu baina batez ere hirietan oraindik ez da hainbeste erabiltzen

katrin

bai, baina betiere zein eskoletan ikasi duzunaren arabera, ez da gauza bera ikastetxean edota ikastolan ikastea

bai baina azkenean zure ingurunean hitz egiten den hizkuntzan mintzatzen zara

KULTURA SAILAK

posta helbidea: Obispo Irurita Enparantza, 6 Solairu artea. 30011 Iruña Bilboko delegazioa: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009. Bilbo FAXA: 94 415 74 52 - 948 26 25 96 E-maila: gazteberri@unionline.info Publitzitatea: Juan Oroz 665 690 590 ADMINISTRATZAILEA: Asun Calviño DISEINUA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Sonia Sola, Cristina Domínguez eta Jon Mikel Zabalegi ERREDAKZIO IDAZKARIA: Cristina Dominguez

(KULTURA SAILA. HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

DIRUZ LAGUNDUTAKOA

ARGAZKIAK: Alejandro Boyero EUSKARA ARDURADUNA: Uler BANAKETA ARDURADUNA: Felipe García Argitaratzailea

Elkarlanean

nire ustez oraindik ez dakigu nahikoa euskara eta ez dugu nahiko erabiltzen

Elena

Lege gordailua: BI-1151-04

HARREMANETARAKO TELEFONOA: 94 424 75 94/ 902 153 171

Claudia

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du.


3

Gazteberri

EKAINA´10

Elikagai transgenikoak versus ekologikoak

Elikagai barik gizakiak ezin bizi. Hori dela eta asko dira aldaturiko produktu naturalak. Hala ere, batzuek negozio gisa egiten dela diote eta beste batzuek munduko goseteei aurre egiteko. Egoera honen aurrean, ez soilik transgenikoak baita produktu ekologikoak ere indarberritzen ari dira

E Teknologia berriek kontsumo ohiturak aldatu dituzte eta gardentasun handiagoz jaso daiteke erosten diren produktuei buruzko informazioa

likaduraren esparruan, herrialde garatuetan kontsumitzaileak gero eta exijenteagoak dira; produktu sorta zabala eskatzen dute prezio merke samarretan. Gaur egun, supermerkatuei esker, mundu osoko edozein elikagai topa daiteke urteko garai guztietan. Aldi berean, publizitate munduan elikadura gero eta lotuago dago osasunarekin eta asko zabaldu dira botika-elikagaiak deritzenak, hots, gaixotasunekin (eta estetika munduarekin) lotutako kontuak hobetzera bereziki zuzendutako produktuak. Hala eta guztiz ere, elikadura ohiturak ez dira gehiegi hobetu azken urteotan; izan ere, gero eta haur gehiagok jasaten dute gizentasun kezkagarria. Estatu Batuetan segurtasun nazionaleko arazotzat hartu dute gizentasunaren fenomenoa. Militar erretiratuen elkarte batek eginiko ikerketaren arabera, Ipar Amerikako gaztehelduen hiru laurdenak ezin da armadan sartu pisu arazoengatik. Elkarte horrek Too Fat To Fight kanpaina jarri du abian eta, arrazoiak eztabaidagarriak izan daitezkeen arren, eskoletarako janari

osasungarriagoa eskatzea dute helburu. Kontsumitzaileen eremuan, hainbat aldagai daude erosteko orduan: kalitatea, prezio merkea eta gero eta gehiago iraunkortasuna ere bai, tokiko produktu ekologikoen kontsumoarekin lotuta. Aukera horren merkatua minoritarioa da oraindik, baina gizartea gero eta kontzientziatuago dago ingurumenarekin. Ondorioz, hainbat dilema planteatzen dira: zer kontsumitu behar genuke, urruneko arraina ala tokiko okela? Ipar Amerikako Institute For The Future erakundearen esanetan, teknologia berriek kontsumo ohiturak aldatu dituzte eta gardentasun handiagoz jaso daitekeela erosten diren produktuei buruzko informazioa. Irabazi asmorik gabeko ikerketa erakunde horrek elikaduraren etorkizunari buruzko azterketa bat egin du non argi azaltzen den elikaduraren sektorea gero eta baldintzatuago egongo dela osasunaren inguruko kontuengatik eta iraunkortasunagatik. Horren ildoan, produktuek eta teknologia

berriek ingurumenean duten eraginari buruz informazio gardenagoa emango dute eta herritarrek haiek sortutako iritziak irakurri eta kontsumitzaile informatuago bihurtuko omen dira.

Transgenikoak Nolanahi ere, teknologia berriek elikaduran dituzten inplikazioak askoz ere zabalagoak dira bioteknologiaren esparruan; askoren iritziz, bioteknologia irtenbide iturri izan daiteke egungo kontsumo ohiturak aldatzeko eta munduko biztanle kopuruaren hazkunde gorakorra geldiarazteko. Transgenikoak, genetikoki aldatu diren produktuak dira eta erabat natural ez diren elikagaiak izateagatik talde ekologista ugarik praktika honen aurka agertzen dira. Produktu naturalen haziak aldatzen dira eta hauek landatzean eta haztean, pentsu gisa erabiltzen dira. Era berean, produktu hauek intsektuei aurre egiteko indartsuagoak dira. Gauzak horrela, alde batetik, genetika bioteknologiaren industriek elikagaien eskakizun handiari

eta klima aldaketari erantzuna emateko, transgenikoak baliogarriak direla adierazten dute. Bestalde, elkarte eta erakunde ekologistek elikagaiak genetikoki aldatzeak ekosistemak kutsa dezaketela diote eta produktuak ez direla goseari aurre egiteko aldatzen baizik eta makro-enpresek laborantza intentsiboa ustiatzeko salatzen dute. Era berean laborantza honek nekazari txikien ekonomia arriskuan ezartzen du makro enpresek honen inguruko patenten sistema bat eratzen doazelako.

Osasuna Halaber, transgenikoek osasunerako kaltegarriak izan daitezken substantziak dituztela esaten dute. Adibidez, osasunerako ona ez den transgenikoa Amflora patata da. Orain arte, Europar Batasunan soilik arto transgenikoa landatu zitekeen eta orain ere patatarekin egin daiteke. Amflora patatak, almidoia eta hainbat industri produktuak eratzeko erabiltzen da. Hala eta guztiz ere, patata hau ez da gizakiak elikatzeko merkaturatzeko bai ordea pentsua ekoizteko. Greenpeacek, bioteknologiaren testuinguru honetan, aldaketa genetikoak erabiltzen ez dituen beste paradigma aukeztu du. Hain zuzen ere Markagailuen Bidez Lagundutako Aukeraketa (SAM) sistema eratu dute.


4

Gazteberriak

EKAINA ´10

GazTeBerriak Ezkontza berezia

E

torkizunean robotak erabat pertsonen ordezkariak izango dira, behintzat Japonian. Egun, makinak gizakioi lana errazten digute eta gero eta robot sofistikatuagoak ari dira asmatzen eta haiekin edozer egin ere. Japonian museo eta erakusketa desberdinetan bisitariei orientatzeko erabiltzen diren robot horietatik, batek ezkontza bat gauzatu du. Hau da, robotak apaiz baten papera egin zuen honi programa berezi bat instalatu baitzitzaion. Bikotekideak robot hauek egiten dituzten enpresarengatik ezagutu ziren eta horregatik emakumeak ezkontza bitxi hau ospatzea proposatu zuen. Modu honetan, bikoteak erakutsi nahi izan du robotekin ere bizi daitekela. Japonian 800.000 robot industrial daude eta industria gehiago hedatzea aurreikusten dute. Gainera, gero eta heldu gehiago eta gazte gutxiago dagoenez, hauek zenbait lanpostu kubritzeko ideia ere dute buruan.

Amodiorako eserlekuak autobusetan

A

utobusean ez da ezinezkoa bikotea aurkitzea eta Kopenhagen askoz gutxiago eratutako autobus berriak direla eta. Arriva autobus konpainia britainiarrak, hiriko bost lineatako autobusetan 'amodioaren eserlekuak' jarri ditu. Autobusak bi eserleku gorri ditu bidaiariak elkarren artean ezagutzeko eta eserleku hauen ezaugarri nabarmenena da besteak baino erosoagoak direla. Froga gisa ezarri dituzte eserleku hauek eta baita garraio publikoa gehiago erabili ahal izateko neurri gisa.


EKAINA´10

Telefono zenbaki madarikatua

I

a kultura gehienetan izaten da, superstizioz edo, zoria edo zoritxarra adierazten duten zenbakiak. Dena den, Bulgarian sakeleko telefono zenbaki batekin jazotakoa benetan ulergaitza gertatzen da. Izan ere, bertako poliziak Mobitel enpresako 0888 888 888 zenbakia bertan behera uztea erabaki du zenbaki honen azken hiru jabeak modu misteriotsuan hil ondoren. Zenbaki honen lehen jabea Vladimir Grashnov izan zen. Grashnov 2001an hil zen. Hasiera batean minbiziak jota hil zela uste izan bazen ere, azkenean pozoinduta hil zela jakin zen. Zenbakia libre geratu ostean, hau beste bezero bati egokitu

zitzaion. Antza denez, bezero hau, Dimitrov Konstantin, droga kontuetan murgilduta omen zegoen eta Holandara egindako bidaia batean erahila izan zen. Poliziak jakin ahal izan zuenez, Konstantinek Holandan erositako droga Bulgariara eramateko asmoa zuen erahila izan zenean. Jaberik gabe, Mobitelek beste bezero bati egokitu zion zenbaki madarikatua. Hirugarren jabea Konstantin Dishliev enpresa gizona izan zen, eta aurreko beste bi jabeak bezala, erahila izan zen. Bigarren kasuan bezala, erahilketa ikertzerakoan, poliziak jakin ahal izan zuen Dishlieven enpresa ere droga kontuetan murgilduta zegoela.

Argazki kamerek ere zazpi bizitza omen dituzte

B

arbara eta Dennis Gregoryri, 2008n, zilarrezko eztei-bidaian zirelarik, haien argazki-kamera itsasora erori zitzaien; New York eta Southamptonen artean hain zuzen ere. Momenturarte kamerarekin ateratako argazkiak betirako galdu zituztela pentsatuko bazuten ere, alabaina, argazkiak berreskuratu dituzte arrantzale galiziar bati esker. Aurtengo urtarrilan, Pesca Berbés III ontziak, kamera eskuratu zuen eta Benito Esté-

vez patroiak, etxera bueltatzean kameraren memoria ondo zebilela ikusi zuen. Hori dela eta, interneteko foru batean iragarki bat ezarri zuen. Denborarekin, Barbara eta Dennisek jakin zuten arrantzale galiziar batzuek haien kamara berreskuratu zutela eta Benito Estévezekin kontaktuan jarri ziren. Honek argazkiak bidali zizkien eta azkenean, bikoteak Johannesburgotik Galiziara bidaiatu du patroiari eskerrak emateko.

Merkataritza-gune batean bizi den familia

S

teven Spealberg-ek zuzendutako 'La terminal' filman Tom Hanks aktoreak, Estatu Batuetako aireportu batean bizi izan behar zuen bere herrira itzuli ezin zelako. Oraingoan, errealitatea fikzioa baino haratago doa. Izan ere, Argentinako bikote bat eta bere alaba, bizi-baliabide eskasiak zirela eta bi urtez merkatalgune batean egon dira bizitzen. Buenos Aires hiriko merkatal-gune ospetsuenetariko batean egon dira elikatzen, dutxatzen eta lo egiten. Egoera hau

5

Gazteberriak

facebooken ezagutzera eman zen bikotea eta alaba egunero ikusten zituztenen eskutik. Giza-sarean 'Alto Palermoko Mc’Donals-en bikotea ikusi dutenentzat' taldea eratu dute eta dagoeneko 240 kide ditu. Gainera, argazki bat ere ezarri dute non bikotea eta alaba Mc´donals-eko mahai baten gainean lotan ikusten diren. Giza Garapen Ministerioak bikotea eta alabaren egoera ikustean, hauek hotel batera bidali ditu eta hilean 180 dolar jasoko dituzte.

Posta zerbitzu azkarra

E

rrusiako Bashkiria errepublikan bizi den 80 urteko atso batek, bere anaiak 1941an bidalitako gutun bat jaso berri du azken egun hauetan. Antza denez, anaia, nazien kontrako gudan frontetik bidali zuen aipatu gutuna, baina naziek gutuna eskuratu eta, ezezaguna den ibilbidea egin ondoren, 60 urte baino gehiago eman ditu museo batean. 1941an, Sobietarrek Alemaniaren erasoa oztopatzeko nahikoa zailtasunak zituzten. Hitlerren urrezko egunak ziren eta Alemania garaitezina zirudien. Ekialdeko frontean, sobietarrak nazien aurrerapen azkarra frenatu nahi zuten. Frontean milaka soldadu ziren. Hauetako batek, Ramazán Ayúpovek, bera arreba Vakika Ayúpovari gutun bat bidaltzea erabaki zuen. Gudan izanda, ziurrenik Ramazanek ez zuen espero gutuna berehala iritsiko zenik, baina ezta 70 urte beranduago iritsiko zenik ere. Orain jakin ahal izan den bezala, Alemaniako espioitza taldeak sobietar soldaduek bidalitako hainbat gutun eskuratu ahal izan zituzten. Gutun hauek guztiak, Austriara bidali eta hainbat urtez,

mundu osoko museo desberdinetan sakabanaturik izan dira. Errusiako posta zerbitzuko ordezkaria den Ígor Mandríkinek adierazi duen bezala, Austriak Ayupov soldaduaren gutuna bezalako beste berrehun gutun inguru ditu.


6

Elkarrizketa

EKAINA ´10

Asier Hormaza, antzezlaria

“Hau norberak sentitu behar duen lanbidea da”

“Gustuko lekuan aldaparik ez” esaera zaharrak ederki deskribatzen du zein den Asier Hormazaren (Getxo, 1970) sentipena antzezlanaren inguruan. Bai antzerkian, bai telebistan baita zineman ere ondo moldatzen den horietakoa da eta hark egindako lan mordoek baieztatzen dute. Esaterako, antzerkiko “Érase una vez... o casi”, “Katiuska eta “Mundopolis” lanetan esku hartu du, eta telebistako “Goenkale”, “Pilotari”, “Ander eta Konpainia” eta telecinco kateko “Hermanas” telesailetan parte hartu du. Zineman egindako lanak ez dira ahaztu behar, izan ere, bertan agerraldi garrantzitsuak izan ditu. Hala nola, “Requiem”, “Clara, “Kutsidazu bidea, Ixabel” eta “Eutsi” filmetan parte hartu du Unibertsitatean zinela Getxoko Antzerki Eskolako tailerran hasi zinen. Unibertsitatean piztu al zitzaizun antzerkia rekiko zaletasuna? Lehenagotik ere neurri batean izan nintzen antzerkian, udalekuetako tailerretan etab... Hor hasi zen nolabait antzerkiarekiko interesa. Behin unibertsitatean, Getxoko eskolako tailerretan sartzeko aukera izan nuen eta unibertsitatearekin batera hasi nintzen. Baina antzerkiarekiko interesa lehenagokoa zen. Nola gogoratzen dituzu unibertsitateko urteak? Garai horretan kontaktuak lortu al zenituen antzezlan munduan sartzea erabakitzeko? Egia esan, nere lehen antzezlan profesionala unibertsitateko bigarren-hirugarren ikastaroan izan zen, eta hortik aurrera izan nuen profesionalak zirenen kontaktua lortzeko eta, bereziki, haiekin lan egiteko aukera. Unibertsitatean nengoela hasi nintzen lanean.

Antzezleen hastapenak ez omen dira errazak izaten. Nola izan ziren zure lehen urratsak mundu honetan? Unibertsitatea bukatu eta urtebetera antzerkian murgildurik nengoen erabat, Maskarada taldearekin. Urtero antzezlan bat behintzat egiten nuen. Lana nahiko modu jarraian nuen. Alde horretatik zortea izan nuen lan bat beste batekin lotu ahal izateko eta tarte horretan ere Unibertsitateko Aldizkarian ibili nintzen. Behin Maskaradakin hasita lanak bata bestearen atzetik etorri ziren. Zer nahiago duzu, antzerkian, telebistan ala zinean aritu? Oso gustura nago hiruretan. Arlo bakoitzak bere berezitasunak ditu baina oso gustura nabil batan zein bestean. Azken finean antzeztea da gustukoa dudana. Horregatik, antzezlearen inguruan dagoen lan hori guztia gustukoa dut. Desberdintasunak badaude bai. Antzerkian, publikoarekiko kontaktua

zuzenagoa da eta zineak lan aldetik garapen berezia behar du, izan ere, esanahaia duten momentu guztiak banan banan prestatu behar dira. Antzerkian aktore lana segidan egiten da, zinean ez bezala. Telebistak, bai bata eta bai bestea uztartzen ditu. Antzeztu dituzun paperetatik, zeinekin geratuko zinateke? Zaila da esatea. Agian hemendik urte batzuen buruan esango nuke, baina momentuz egin ditudan guztiekin gustura ibili naiz eta zaila egiten zait aukeratzea. Lan ematen duten pertsonaiak ditut gustoko. Gauza errazak gustura hartzen dira baina zailtasun puntu hori eskatzen duten paperak ditut gustuko. Horretarako bilatu behar ere, aktore batentzat paper bat erraza izan daiteke eta beste batentzat paper bera zaila. Behintzat haratago joatea nahi izaten dut. Nola ikusten dituzu euskal antzerki, telebista eta filme

ekoizpenak estatuko ekoizpenekin alderatuta? Hemen arlo guztietan oso profesional onak ditugu eta hemen egin izaten diren ekoizpenak behintzat oso arrakastatsuak izaten dira bai zineman, bai telebistan eta bai antzerkian. Nik uste dut estatukoekin alderatuz, oso maila altua daukagula eta horren seinale jasotzen diren sariak eta hemendik kanpo lan egiten duten euskal aktore, teknikari eta zuzendariak dira. Hemen dagoen maila pozik egoteko modukoa da eta kontutan hartzekoa. Makina bat lanetan parte hartu duzu eta lanik ez zaizu falta. Zer egingo zenuke bat batean antzezlan paperik gabe egongo bazina? Ematen badu ere lanik gabe geratzen ez naizen horietakoa naizela, egoten dira denboraldiak hainbeste lana ez dudanetan eta une horiek hurrengo lanak prestatzeko dira. Zer egingo nukeen antzezle lanik geratuko banintz? Ez dakit. Orain arte bilatu izan dut modua eta bilatu izan dut bidea antzezlan munduan atzean ez geratzeko. Produktorarekin eta antzerki talde desberdinekin hitz egiten... beti bilatu izan dut antzezteko modua. Zure aita futbolaria izan zen eta oraingoan ETB2ko Oscar Terolek aurkezten duen Uyyy saioan parte hartzen duzu. Futbolaria izatea nahi izan zenuen? Futbola gustuko dut eta ahal

dudanean nire lagunekin jokatzen dut, haiek astero jokatzen baitira. Garai batean hartu beharreko erabakia izan zen, eta nire kasuan ez zen gauzatu nahiz eta nire aita futbolaria izan. Uyy telesailaz gain, La Huella antzezlanan zaude. Etorkizunera begira zein proiektu dituzu? Momentuz 'La huella' gazteleraz eta 'Arrastoa' euskaraz lanarekin gaude eta horrekin lana izango dugu udazkenean. Datorren urtera arte nahikoa lan izango dugu nahiz eta antzerkia orain momentu zailan egon krisia dela eta. Krisiak bete betean jo gaitu eta ekoizpenak gero eta gutxiago izango dira. Behintzat arriskatzeko ez da une egokia. Telebistan badirudi lan bat edo beste izango dudala, baina momentuz ere finkatu gabeko gauzak dira. Bada zerbait eta egongo da zerbait, seguraski udazkenera begira. Aktore izan nahi duten gazteei ausartzea gomendatuko zenieke ? Lanbide hau bereziki, norberak sentitu behar duen lanbidea da. Beste lanbide batzuetan ikasi eta gero lan egiten da edota norberak lanbide bat betetzen du besterik ez duelako edo menderatzen duen arloan sartzen delako. Baina aktore izateak badu sentitu beharreko kontua eta txikitatik sentitu beharreko kontua da. Lanbide honetan inor ez dago behartuta eta bokazio puntu nabarmena du.


Agenda

EKAINA´10

Kontzertuak [ 2010eko Ekaina ] ] Eka.11. Maldan Behera + d-tox + Crash Sound Riders. Zalduondoko jaiak. Zalduondo. ] Eka.11. Suma + Loan + Despeñaperros. Santana 27. Bilbao. 19:30. ] Eka.11. Guadalupe Plata + Eureka Hot 4. Azkena. Bilbao. 21:00. ] Eka.11. Hesian. Gallartako jaiak. 23:00. ] Eka.11. Najwa Nimri. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30. ] Eka.11. Malos Ratos. Pub Sentinel. Erandio. 21:00. ] Eka.11. Tiparrakers. La Robla. Barakaldo. 21:30. ] Eka.12. Electric Eel Shock. Helldorado. Gasteiz. 22:00. ] Eka.12. Radioplebe + Marianitoz blai. Elortzibarko euskararen eguna. Imarkoain. 19:00. ] Eka.12. Memo. La Unión taberna. Valtierra. 24:00. ] Eka.12. Motorsex + Goar Cicatriz. Eskurtze parkea. IralaBilbao. ] Eka.12. SubversiónX + Okerrak. Igorreko jaiak. 22:00. ] Eka.12. Malos Ratos. Sondikako gaztetxea. 19:00. ] Eka.12. Bajo Presión + Salbuespunk. Txosna gunea. Gallartako jaiak. 22:00. ] Eka.12. Cadenza. Juan Garay Eskola. Bilbao. 18:00. ] Eka.12. Gatibu + The Riff Truckers + Bertan bera + Hits + Apurtu Arte + Joxpa. Parking Astra. Gernika. ] Eka.12. The Killministers. Edaska. Barakaldo. 22:00. ] Eka.12. Bla. FNAC. Bilbao. 19:00. ] Eka.12. Untamed Youth + Deke Dickerson & The Modern Sounds. Kafe Antzokia. Bilbao. ] Eka.12. Nudozurdo + San León + We are Standard. Surfilm festival. Gazteszena. Donostia. 22:30. ] Eka.12. Audience. Olalde. Mungia. 22:00. ] Eka.12. Oskar No Feeling. Eskurtze parkea. Irala-Bilbao. 22:00. ] Eka.13. Micah. P. Hinson. Jimmy Jazz. Gasteiz. 20:30. ] Eka.16. Baltic Sea. FNAC. Bilbao. 19:00. ] Eka.17. Harlan T.Bobo + Jack Oblivian + John Paul Keith. Jimmy Jazz. Gasteiz. 20:00. ] Eka.17. Colin Hare & Honeybus. Cotton Club. Bilbao. 20:00. ] Eka.18. Sorotanbabies. Leioako Rock lehiaketaren finala. Leioa. 21:00. ] Eka.18. El último ke zierre. Gallarta. 23:00. ] Eka.18. Malos Ratos + Habemus Ratas + Akerbeltz. Sondikako jaiak. 22:00. ] Eka.18. Cadenza + Stereal. Ballonti. Portugalete. 20:00. ] Eka.18. Nasti de Plasti. FNAC. Bilbao. 19:00. ] Eka.18. Nothink + Jane Doe. Azkena. Bilbao. 20:30. ] Eka.18. Down by law. Rock Star. Bilbao. 20:30. ] Eka.19. Garcia plays Kyuss. Santana 27. Bilbao. 20:30. ] Eka.19. Andoaingo III. Rock Jaialdia: Big Sandy & His Fly Rite-Boys + Barrence Whitfield eta Petti & The Bloody Hotsak + Cocktail Slippers + Sour Jazz & Daniel Rey + Dirty Pink Ladies. Andoain. 18:00. ] Eka.19. Iñaki Bertsolari + Sutura. Atabal taberna. Donostia. ] Eka.19. Musikaren europar eguna: Aviador Dro + Los Reyes del KO + Habalina. Indautxu Plaza. Bilbao. 19:00. ] Eka.19. Sintonics + JTM45. La Kelo Gaztetxea. Santurtzi. 21:00. ] Eka.20. Recinto 19 + Delitos menores + Srta.Escarlata. Judizmendiko jaiak. Gasteiz. 20:30. ] Eka.23. Vendetta. Sondikako jaiak. 23:00. ] Eka.24. Azkena Rock Festival: Gov't Mule + Airbourne + The Hold Steady + Kitty, Daisy & Lewis + The Black Lips + The Jim Jones Revue + The Legendary Shack Shakers + Baskery + Bronze. Mendizabala. Gasteiz. 16:00. ] Eka.25. Azkena Rock Festival: Kiss + Slash + Damned + Imperial State Electric + The Saints + Teddy Thompson +

Imelda May + El Vez + Dan Baird Homenade Sin + The Hot Dogs + 77. Mendizabala. Gasteiz. 16:00. ] Eka.25. Akatu + Kaleginez. Araiako gaztetxea. 23:00. ] Eka.25. Des-Kontrol. Kabiezeseko jaiak. Santurtzi. 23:00. ] Eka.25. A pelo y Tu. Abusuko jaiak. Bilbao. ] Eka.25. Pabernos matao + Lasai + Locomotive + Salamandras. Edaska Aretoa. Barakaldo. 21:00. ] Eka.25. Barricada. Sestao. ] Eka.25. Delito y medio. Aranguren. ] Eka.25. Piperrak + Kaotiko. Ferial. Muskiz. ] Eka.26. Azkena Rock Festival: Bob Dylan + The Hives + Chris Isaak + Bad Religion + Robert Gordon & The Gang They Couldn\'t Hang + Terry Adams Rock& Roll Quartet + Toilet Boys + The Russian Roulettes + Maggot Brain + Audience. Mendizabala. Gasteiz. 17:00. ] Eka.26. Recinto 19. Druida taberna. Gasteiz. 22:00. ] Eka.26. A pelo y tu. Bediako jaiak. ] Eka.26. TDK + Espasmodikos. Udondoko gaztetxea. Leioa. 20:00. ] Eka.26. Vindicatio + Talde hard core. Txosna gunea. Leioa. 22:00. ] Eka.26. La pulqueria. Sestaoko jaiak. ] Eka.28. AC/DC. San Mames. Bilbao. 20:00. ] Eka.29. Wagon Folk. FNAC. Bilbao. 19:00. ] Uzt.03. Reincidentes. Aranbizkarrako jaiak. Gasteiz. 21:00. ] Uzt.03. Mousse de Araña. Tafallako jaiak. 20:00. ] Uzt.07. La Guardia. Cadena 100. Eibar. ] Abu.04. Alpha Blondy. Foru plaza. Gasteiz. 24:00. ] Abu.04. Gose. Matxete plaza. Gasteiz. 24:00.

7


8

Erreportajea

Euskararen erabilera gazteen artean

EKAINA ´10 Eusko Jaurlaritzak egindako Euskadiko Gazteak 2008 txostenak, urteen poderioz gazte elebidunen kopurua goruntz doala ondorioztatzen du. Alabaina, badirudi euskararen erabileran hankamotz agertzen dela

E

usko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako Euskal Herriko III. Eta IV. Inkesta Soziolinguistikoen arabera, 1991ean, 16 eta 24 urte bitarteko gazteen %25 elebidunak ziren, 1996an %36ean eta 2006ean %57,5. Aipatu %57,5 elebidun horiez gain, 25 urte azpiko gazteen %24,9 euskara ongi edo oso ongi ulertzeko gai zen. Hori bai, desberdintasunak agertzen dira lurraldeen arabera, Araban 16 eta 24 urte bitarteko gazteen %42,5 baitziren elebidun, Bizkaian %49,2 eta Gipuzkoan %78,7. Euskararen ezagutza gazteen artean altua izateak ez du esan nahi hau erabilera bezain altua denik, batik bat gaztelaniaren kutsua dela eta. Inkesta Soziolinguistiko berak aditzera ematen du 2006an, 16 eta 24 urte bitarteko gazte elebidunen erdiek baino gehiagok gaztelaniaz euskaraz baino hobeto moldatzen direla esaten baitzuten (%55,7). Euskaraz hobeto moldatzen direnak soilik %21,6 dira. Hortaz, Euskadiko Gazteak 2008 txostenak Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen datuak ezagutza eta erabilerari dagokionez aztertu du eta baita ere lurralde historikoki eta adinka ere. Ezagutzaren barnean, gazteek euskara zenbateraino ulertzen duten estatistiken arabera, %11k ez du batere ulertzen, %19ak zertxobait ulertzen du eta %63k ongi edo nahiko ongi. Adin taldeei erreparatuta, zenbat eta gazteago izan orduan eta portzentaia handiago batek euskara ulertzen duela azpimarra daiteke. 15 eta 19 urte bitartekoen artean, %6k ez du batere ulertzen, %15k zertxobait eta %74k ongi edo oso ongi. 20 eta 24 urte bitartekoen artean, portzentaiak antzekoa dira, %10, %20 eta %65ko portzentaiak hain zuzen, hurrenez hurren. 25 eta 29 urte bitartekoen arteko ehunekoak berriz, bestelakoak dira. %17k ez du batere ulertzen, %21k zertxobait ulertzen du eta %50k ongi edo nahiko ongi ulertzen du. Datuak lurraldeka aztertuz gero, ohikoa denez, ikusgarria da Araba eta Gipuzkoak desberdintasun nabariak aurkezten dituztela. Ildo honetan, batere ulertzen ez duen gazte kopurua Araban %20koa da, Bizkaian %14koa eta Gipuzkoan %3koa. Eta alderantziz, ondo edo nahiko ongi ulertzen duen portzentaia %51koa da Araban, %52koa Bizkaian eta %83koa Gipuzkoan. Ulermenaz gain, txostenak ere gazteek euskaraz zenbat hitz egin, irakurri eta idatzi egiten duten aditzera ematen du. Lehenengoz, gazteei ea euskaraz mintzatzen gai diren itauntzean, %15ek ez duela batere hitz egiten ihardetsi du eta ongi edo nahiko ongi hitz egiten duela %56ek erantzun du. Irakurtzeari dagokionez, %17k ez du jarduera hau gauzatzen eta aitzitik, %59k bai. Idaztearen kasuan, erantzunak parekoak dira, hain zuzen, %17k ez du batere euskaraz idazten eta %58k ongi edo nahiko ongi idazten du. Lurraldeka eta adin taldeka datuak aztertuz gero, arestian ulermenaren atalean gertatzen zena ikus daiteke. Izan ere, adinean gora eginez gero, gutxiagok hitz egin, irakurri edo idatzi egiten dute eta Araban Gipuzkoan baino askoz gutxiago.

Erabilera Ezagutzak nabarmenki egin du gora baina ez horrela erabilerak, edo hori da, behintzat, txostenak dioena. Gazteriaren %56k euskaraz ongi edo nahiko ongi hitz egiten duela aipatzen duen arren, gaztelaniaren adina edo gehiago etxean erabili bakarrik %21ek egiten du eta lagunekin erabili %25ek. Hala ere, aintzat hartzekoa da euskaldun guztiek ez dutela familiarte euskaldunik edo haien lagun orok ez dutela euskararen ezagutza eta honek erabilera oztopatzen dute.


Etxean, ia beti euskaraz hitz egiten duten gazteen portzentaia %11koa da, euskaraz gaztelaniaz baino gehiago %2, bi hizkuntzetan berdin aritzen den gazte kopurua %8, gaztelaniaz euskaraz baino gehiago %9, ia guztia gaztelaniaz %27. Lagunekin zein hizkuntzetan mintzatzen diren galdetzean, ia beti euskaraz %9a aritzen da, euskaraz gaztelaniaz baino gehiago %3, bi hizkuntzetan berdin %13, gaztelaniaz euskaraz baino gehiago %11, ia guztia gaztelaniaz %19. Sexuei erreparatuz, datuak parekoak direla aipa daiteke, baina emakumeek zertxobait gehiago erabiltzen dute. Etxean mutilen %17 ia beti euskaraz aritzen dira eta emakumeen %21. Euskaraz gaztelaniaz baino gehiago aritzen diren gizonak %3 dira eta emakumeak %5, bi hizkuntzetan mutilen %14 eta nesken %13, gaztelaniaz euskaraz baino gehiago gizonen %16 eta emakumeen %14 eta ia beti gaztelaniaz gizonen %48 eta emakumeen %46. Eta lagunekin berriz, portzentaiak honakoak dira: ia beti euskaraz mutilen %14 eta emakumeen %19 euskara erabiltzen du; euskaraz gaztelaniaz baino gehiago %6 eta %7, bi hizkuntzetan berdin %23 eta %22, gaztelaniaz euskaraz baino gehiago %21 eta %18 eta ia beti gaztelaniaz %35 eta %33, hurrenez hurren.

9

Erreportajea

EKAINA´10

EUSKARAREN EZAGUTZA ADINAREN ETA NORBERA BIZI DEN LURRALDEAREN ARABERA ADIN TALDEAK

LURRALDEA

GUZTIRA

15-19

20-24

25-29

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

11 7 19 19 44 0 63

6 5 15 23 51 0 74

10 6 20 19 46 0 65

17 11 21 15 35 0 50

20 7 22 27 24 0 51

14 9 24 21 31 0 52

3 4 9 10 73 0 83

15 8 20 15 41 0 56

9 7 15 20 48 0 68

14 8 20 14 44 0 58

22 10 22 13 32 0 45

24 10 22 22 22 0 44

20 10 24 30 30 0 47

4 5 11 70 70 0 80

17 7 18 16 43 0 59

11 3 14 22 50 0 72

14 7 18 16 45 0 61

25 10 20 12 34 0 46

25 7 20 24 24 0 48

21 8 21 18 31 0 49

5 4 10 9 70 0 79

17 7 18 16 42 0 58

11 3 15 22 49 0 71

15 8 18 15 44 0 59

26 9 20 12 33 0 45

28 7 20 24 22 0 46

21 9 22 17 31 0 48

6 4 9 10 70 0 80

Ulertzen duzu... Batere ez Hitz batzuk bakarrik Zertxobait Nahikoa ongi Ongi Ed/Ee Ongi edo nahikoa ongi ulertzen dute

Hitz egiten duzu... Batere ez Hitz batzuk bakarrik Zertxobait Nahikoa ongi Ongi Ed/Ee Ongi edo nahikoa ongi ulertzen dute

Irakurtzen duzu... Batere ez Hitz batzuk bakarrik Zertxobait Nahikoa ongi Ongi Ed/Ee Ongi edo nahikoa ongi ulertzen dute

Idazten duzu... Batere ez Hitz batzuk bakarrik Zertxobait Nahikoa ongi Ongi Ed/Ee Ongi edo nahikoa ongi ulertzen dute

Euskararen sustapena Euskal administrazioek euskararen erabilera normalizatzeko lan handia egiten dute eta era berean, gazteei sustapenaren gainean galdetu zaie. Gazteen ia erdiek (%47) Euskadiko herri-administrazioek euskararen sustapenean orain baino diru gehiago gastatu behar dutela dio. Gutxiago gastatu beharko litzatekeela diotenak ez dira ezta %10era heltzen. Euskara bultzatzeko ekimenak egiteko, egun aintzina baino diru gehiago gastatu beharko litzatekeela uste dutenak gehiago dira Gipuzkoan bizkaian baino eta Bizkaian Araban baino. Batez ere euskal herritar sentitzen direnek beste era batera sentitzen direnak baino neurri handiagoan uste dute euskaren sustapena areagotu behar dela.

Iturria: Euskadiko Gazteak 2008. Eusko Jaurlaritza

Erabileran eragiten duten faktoreak

2

006 eta 2007an, Soziolinguista Klusterrak haur eta gazte hizkuntza erabileraren inguruan bilduma bat egin zuen eta ondoren, proiektu talde bat eratu du “Gazteen erabilera eragiten duten faktoreen azterketa” proiektuaren bidez. Hausnarketa honetan, Soziolinguistika Klusterrarekin batera, Topaguneak eta Urtxintxa Eskolak parte hartzen dute hizkuntza erabileraren fenomenoaren aurrean hausnartzeko, erabilera ulertzeko eta azterketa eredu erabilgarria izatea bihurtzeko helburuarekin. Era berean, ekimena Gipuzkoako Foru

Kontsumo Gelak Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo Zuzendaritzak, kontsumo arduratsuaren alorrean herritarrei informazioa eta prestakuntza emateko xedez, 3 prestakuntza-zerbitzu ditu. Prestakuntza- eta hezkuntza-programek herritarrak informatu, kontzientziatu eta hezi nahi dituzte kontsumitzaile diren aldetik dituzten eskubide eta betebeharrei buruz modu kritiko, kontziente eta arduratsuan jarduteko produktu eta zerbitzuak kontsumitzean. ] KONTSUMO GELAK, Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo Zuzendaritzaren Prestakuntza Iraunkorraren Zentroak. Ikastetxeetara,elkarteetara eta kontsumitzaile helduei zuzenduak. ] KONTSUMOA ESKOLETAN, ekimenaren prestakuntza-programak lehen eta bigarren hezkuntzako zentroetara zuzenduta daude modu ibiltarian. ] KONTSUMOA eta NAGUSIAK ekimenak, berriz, erretiratutako helduei zuzendutako programak ditu. Kontsumo Gelen helburua Kontsumoko Hezkuntzan herritarrentzako erreferente izatea dugu. Horretarako, prestakuntza- eta informazioeskaintza handia eta doakoa du, eta edozein pertsona edo talde interesdunek izan dezake eskaintza horretarako sarbidea. Kontsumo Gelek kontsumoari buruzko prestakuntza-jarduerak egiten, lantzen eta

Aldundiaren Gizarte Politikarako Departamentuaren laguntzarekin garatu da. Horretarako, 12 eta 30 urte bitarteko gazteak eta eremu ez formalean duten hizkuntz erabilera aztertu da. Metodologiari dagokionez, adituek gazteen erabileran eragiten duten faktoreen gainean gogoeta egin dute eta gazteek honen inguruko hausnarketa saioak. Gauzak horrela, hortik atera diren ondorioak etorkizunean azterketa eredu gisa erabiliko dira gazteei hizkuntza erabileran eragiten dioten faktoreak zehazteko.

garatzen ditu, Teknologia Berrien erabileraren esparruan. Prestakuntzaren eta informazioaren bitartez, kontsumitzaileak modu autonomoan molda daitezen, kontsumo-gatazkak prebeni ditzaten, eta beharrezkoa izanez gero, gatazka horiek konpontzeko eskuragarri dituzten bideak ezagut ditzaten lortzeko jomuga dute Kontsumo Gelek. Honen prestakuntza-ekintzak honako 4 ardatz hauen arabera garatzen dira: 1.) Ikastetxeetan kontsumitzaileen hezkuntza dinamizatzea. 2.) Zenbait kolektibo eta elkarteri erraztasunak ematea, kontsumoarekin zerikusia duten prestakuntza-jarduerak egin ditzaten. 3.) Kontsumo-gaiak lantzerakoan teknologia berrien erabilera bultzatzea. 4.) Kontsumoari buruzko argitalpenen kontsulta erraztea. VITORIA-GASTEIZ. Adriano VI, 20-1º. 01008.Telf: 945 01 66 00. Fax: 945 01 66 01 Email: a-kontsumo.gelak@ej-gv.es BILBAO. Nicolas Alcorta, 2. 48003. Telf: 94 403 22 20. Fax: 94 403 22 21 Email: b-kontsumo.gelak@ej-gv.es DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN. Zarategi ib. 82-84. 20015 .Telf: 943 02 25 90. Fax:943 22 25 92 Email: g-kontsumo.gelak@ej-gv.es

Hausnarketa egiterako orduan, maila indibidualean, maila mikroan edo maila makroan nola faktore hauek eragiten duten edota zein mailatan motibazioan, ezagutzan edo erabileran eragiten duten aztertu da. Orain arte aurkeztutako ondorio nagusiak besteak beste, gazteen eremu informaleko hizkuntza erabilera gizarte fenomeno konplexua dela eta gazteek eta haiekin lanean aritu diren adituek erabileran eragiten duten faktoreak identifikatzean emaitzak oso antzekoak direla dira.


10

Sexua

EKAINA ´10

Sexua harremanak ez edukitzeko aitzakiak Estatu Batuetako Medikuntza Unibertsitate eta Eskolak egindako ikerketa baten arabera sexuak buruko mina ken dezake

Ba al dakigu zer den sexua izatea?

L

agun batek edo lankide batek asteburuan sexua izan zuela adierazten zuenean, zer da burura etortzen zaizuena? Sexologiaren Estatutuko Profesionalen Elkarteak aurkeztutako Estatu Batuetan egindako ikerketa baten arabera, bakoitzak sexua era batean ulertzen du. Azterketan 18 eta 86 urte bitarteko 204 gizon eta 282 emakume parte hartu dute eta adin eta generoaren arabera sexuaren inguruko pentsamenduak desberdinak direla aditzera ematen du. Adibide gisa, esku hartu dutenen artean, %30ek ahozko sexua ez dela sexutzat jo behar pentsatzen du. 18 eta 29 urte bitarteko gazteen artean, soilik %77k dio ahozko sexua jarduera sexuala dela. Helduen kasuan, emakumeen %67ek eta gizonen %50ek ahozko sexua sexutzat jo daitekela diote. Bestalde, inkestatuen %95entzako sexua izaten da barneratze harreman sexualak izatean eta %89entzako sexua da eiakulaziorik izan zein ez izan. Sexuaren inguruko iritzi desberdinak egoteak, elkarte honetako partehartzaileei gogoeta egitea eragin die. Horrela, haien esanetan, ez badago sexuaren inguruko kontzeptu orokorrik, sexu transmisioko gaixotasunen gaineko informazioak ez direla eraginkorrak izango. Bide batez, kezkaturik agertzen dira bostetik batek barneratze harreman sexualak izan baina eiakulaziorik egon ez denean sexua ez dutela izan diotelako. Nahiz eta askok pentsatu herrialde garatuetan sexu transmisioko gaixotasunak jadanik ez daudenik, hau ez da egia.

S

exua praktikatzea atseginez hartzen den jarduera izan arren, ez da beti harreman sexualak edukitzeko gogoa izaten. Bikotekideren batek sexu harremanak izatekoa desioa duenean eta besteak ez, tentsioa sor daiteke. Normalean, emakumea izaten da desio hori txikiagoa izaten duena, eta ‘buruko min naiz’ bezalako aitzakiak klasikoak bihurtu dira. Dena den, gizonezkoen kasuan ere aitzakiak bilatzeko kasuak edo momentuak ematen dira. Izan ere, EXCUSE txostenaren arabera, haiek ere sexu harremanak ez izateko aitzakiak jartzen dituzte. Testuinguru honetan, askotan bikotekideari egia esan beharrean aitzakiak jartzen dira eta zalantzarik gabe, aitzaki ezagunenetarikoena aipatu buruko minarena da. Batik bat, aintzina emakumek ziren aitzakia hau jartzen zutenak eta egun, zenbait gizonek jartzen dutena. Orain arte aitzakia hau erabiltzea trikimailu ona izan da baina, hemendik aurrera, aitzakia hau ezartzean kontu handiz ibili

behar da. Izan ere, Estatu Batuetako Medikuntza Unibertsitate eta Eskolak egindako ikerketa baten arabera sexu harremanak izateak buruko mina kasu ugarietan kentzen baitu. Ikertzaileek buruko mina dutenek desio sexual maila altuagoak dituztela ikusi dute. Haiek aipatutako beste ondorio bat orgasmoa bi aspirinen baliokidea dela da. Normalean jartzen ohi diren beste aitzakietatik aipagarrienetakoa etxean diren seme-alabek zeozer entzun dezaketela da. Psikologoen esanetan, gurasoek ezin diete haurrei harreman sexualak izaten dituztela ezkutatu. Ez dute ezer ez ikusi behar baina beste hitzetan azaldu egin behar zaie bikoteak ohean bakarrik ez dela lo egiten.

Gizonek jartzen dituzten aitzakiak Arestian aipatu bezala, gizonek ere aitzakiak ematen dituzte harremanak sahiestearren. Aitzakia nagusienak besteak beste, nekea, antsietatea eta alkohola dira. EXCUSE txostena egiteko, estatuko

1.050 pertsona elkarrizketatu dira eta horietatik erdia neskak eta beste erdia mutilak izan dira. Bertan gizonen %30ek sexu harremanak ez izateko aitzakiak jartzen dituztela nabarmendu daiteke. Horietatik %54k nekatuta egoteagatik sexu harremanak izatea ekiditen ditu, %35k estresatuta egoteagatik, beste %35a antsietatea izateagatik, %20 alkohola hartu izanagatik eta %10 arazo ekonomikoengatik. Badira beste hainbat aitzakia, hala nola, asko jan izana (%8) edota zale duen futbol taldea galdu izana (%8). Hala eta guztiz ere, gizonezkoen kasuan, aitzakiak ezartzea beste arazo bat ezkutatzen du, zutitzearen disfuntzioa alegia. Kasu hauetan, gizonak espezialistara joateko aitzakiak jartzen ditu, estresa azpimarragarrienetarikoa izanik. Txostenak aurkezten dituen ondorioetatik, agerikoa da gizonak disfuntzioa duenean hobe duela medikuarengana jotzea arazoa tratatzen ez bada okerreruntz joan daitekelako.


11

Gazteberri

ONTZIAK

Jauzika pentsatzen dugu. Oroitzapenetatik datozkigun edo oraintxe bertan gurutzatzen zaizkigun sentsazio horiek, izter hark, begi kliska honek, haserre oihu horrek, hotzikara batek…,

KEROBIA Biolentziaren justifikazioa absurduaren bidera eramatea, amaieraren aurreko barne bakea, empatia giza harremanaren oinarri, bikaintasuna ekiditea, eraginkorrak ez izateko, ez da ezer pasatzen. Hauek dira Kerobiak, bere ‘Ontziak’ izeneko trilogiaren azkeneko alean proposatzen dituen gogoetak.

ROBIN HOOD

Alberdania- 2010/04. Salneurria: 13,75€ Gertatuko zitzaizun noizbait: entzuten duzu esaldi bat eta hitzek, laser isil nahiz indartsu baten antzera, zainak ireki, zainen barruan sartu, eta odolean txertatuta geratzen zaizkizu.

Xabier Mendiguren

Robin Hood ospetsuaren bizitzaren bestelako ikuspegi bat aurkezten duen filma dugu. Robin Hoodek, Nottinghameko sherifaren kontra borrokatu du Lady Marionen bihotza lortzeko helburuarekin.

1002. GAUA

Axunen bizitza guztiz aldatuko da gau bateann senide bat ospitalera eraman dutela esaten diotenean. Bertan, bere nerabetasuneko lagunmina zen Maiterekin elkartuko da.

Pamiela– 2010/05. Salneurria: 9,95 € 1500an, Veneziako Dogoak bere alaba Chiara Dalmaziako printzearen semearekin ezkondu nahi du. Hor hasten da abentura harrigarri bat, palazioak eta itsasontziak ezagutaraziko dizkiguna.

GOIZALDE SURREALISTAK

Pamiela 2010/04. Salneurria: 17,00€

EE.BB & BH. 141 Min. ZUZENDARIA: Ridley Scott. AKTOREAK: Russell Crowe, Cate Blanchett, William Hurt, Max von Sydow, Mark Strong, Matthew Macfadyen.

Yurre Ugarte

Bixente Serrano

JAUZIKA

Kafetegi arrunt bat gizadiaren etorkizuna erabakiko duen borroka baten testigu bihurtuko da. Jainkoak gizadiarengan konfidantza galdu eta apokalipsia hasiko da.

ESP. ZUZENDARIA: Jon Garaño, José Mari Goenaga. AKTOREAK: tziar Aizpuru, José Ramón Argoitia, Zorion Eguileor, Ane Gabarain, Patricia López, Mariasun Pagoaga.

GASOLINDEGIAN

EE.BB. 104 Min. ZUZENDARIA: Scott Stewart. AKTOREAK: Paul Bettany, Lucas Black, Tyrese Gibson, Adrianne Palicki, Kevin Durand, Jon Tenney, Willa Holland, Kate Walsh.

NOA

LEGION

80 EGUNEAN

EKAINA´10

ESNEBELTZA

SURFING KAOS

Esne Beltza taldearen bigarren diskoa doinu anitzez josita dator. Esne Beltza taldean doinu guztiek hitz egiten dute euren izenean, hangotarrak eta hemengotarrak. Bere taldearen musika-marmitaren barruan koloreak, aniztasuna eta oraina daude, gizaki kaletarren oinarriak musika bihurtuta.

2010 hontarako lan berria datorkigu talde Donostiarraren eskutik. Azken lan hau, "Goizalde Surrealistak" Brian’s Records-en eskutik datorkigu. Inoiz baino freskotasun eta heldutasun handiagoarekin datorkigu Surfin Kaos taldea, psicodelia, R&R, surf eta hard rock ikutu berriekin.


etorkizuna.eu Âą 18 presta ezazu zure etorkizuna aldizkariaren eduki guztiak orain interneten


Euskara

Akatsak zuzentzen

EKAINA´10

Ene/Nire, Niri

E

uskal pertsona-izenordainen deklinabidean batasuna lortzeko, punturik korapilotsuena, forma indartuen arazoa alde batera utzirik, ni izenordainaren noren kasuari dagokiona da. Euskalki guztietako testu zaharretan kasu horren forma ene zen, bizkaieratik zubererara. XVII. mendearen amaieran nere forma agertzen da, goi-nafarrerazko testu batean, eta hurrengo mendean urte bertsuetan azaltzen da lapurteraz (1733) eta gipuzkeraz (1739). Geroago, baina mende berean, nire forma agertzen da bizkaieraz. Harrez gero, nire eta nere nagusituz doaz Hegoaldean ene forma zaharraren kaltetan, gaur egun, batez ere, zenbait esapide fosildutan (ene! e.a.) erabiltzen dena. Iparraldean, aldiz, ene, nere bezain erabilia da, ahoz nahiz izkribuz. Mende honetan, nire aldaeraren aldeko joera nabaria gertatu da Hegoaldean. Joera hori aurreko

Gidabaimena ere euskaraz

E

udel, udalen elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak Gidabaimena Euskaraz proiektua abian ezarri dute gidabaimena euskaraz ateratzeko aukerari indarra ezarriz. Jadanik Gipuzkoako hainbat herrialdek ekimena martxan dute baina ez da horrela izan Bizkaian orain arte. Gauzak horrela, Bizkaiako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Arrigorriagak, Elorriok, Erandiok, Getxok, Mungiak, Ondarruk, Uribe kosta Mankomunitateak eta Txorierri Mankomunitateak ideia praktikan ezarriko dute. Udal desberdinek, Foru Aldundiko dirulaguntzekin, ekimena gauzatuko dute eta era berean, euskarazko klaseak emango dituzten autoeskoletako triptikoak ere diseinatuko dituzte.

Era berean, 17 eta 23 urte bitarteko herrialde hauetako gazteei eskutitz bat bidaliko zaie ekimenaren berri emateko. Teoria euskaraz egiten dutenek, kotxearen gela praktikoen lehenengoa dohainik izango dute eta ez hori bakarrik, Europatik interrail bidez bidaiatzeko bidaia baten zozketan barneratuko dira. Gidabaimena Euskaraz proiektuaren baitan, 21 autoeskola eta 27 eskolek esku hartzen dute. Proiektua 2009n izan zituen bere lehenengo pausoak Deba Garaiko Mankomunitatearen eskutik. Ondoren, Buruntzaldean -Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil- eta Llodion zehar hedatu zen. Azkenik, arestian aipatutako Bizkaiko herrialdetan eta Azpeitian gauzatuko da.

Eleaniztasunaren aldeko entsegua

P

atxi Baztarrikak ‘Babel o Barbarie’ izenburua duen lana kaleratu berri du. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikako zuzendaria izandakoak eleaniztasunaren alde egiten du. Bere hitzetan, aniztasuna, askatasunaren ezaugarri izateaz gain, aberastasunaren seinale ere bada. Uniformetasuna, ostera, hegemoniaren ondorio eta pobreziaren seinaletzat jotzen da. Liburuan zehar azaltzen den bezala, elkarbizitza armonikoa soilik askatasuna ezeztatzen ez duten ideia guztiak onartzen dituen gizarte batean eman daiteke. Era berean, elkarbizitza linguistikoa soilik posible izango da bertan diren hizkuntz guztiei erabilerarako oxigenoa ematen zaien bitartean. Baztarrikak gaztelaniarekin batera

bizi diren bestelako hizkuntzen erabilera aldarrikatzen du, hots, euskara, katalaniera, galiziera... Hizkuntzen afera zerbait globala da, eta ez zerbai lokala. Horrela, euskararen afera ez da soilik euskaldunoi dagokigun afera.

belaunaldietan hasi zen nabarmentzen, Azkuek bere “Gipuzkera osotuan” nire forma proposatu zuenez gero, eta erabat normala da Orixegan eta bere belaunaldiko beste hainbat idazle ez bizkaitarrengan. Bestalde, jakina denez, nire-ren aldeko joera hori areagotu da euskara batuan. Orobat, ezin ahaztuzkoa da, batasunaren ikuspuntutik, Bizkai aldeko hainbat idazlek nire aldaerari dion atxikimendua. Neri-ri dagokionez, forma berria da, XIX. mendearen erdialdean nere-tik analogiaz sortu zena, eta harrez gero batez ere gipuzkerazko idazleek (ez, dena dela, guztiek) erabili dutena; niri, aldiz, euskalki guztietan (zubereraz izan ezik) agertzen da lehen testuetatik hasita. Kasu honetan zahartasuna eta hedadura kontuan harturik niri da hobestekoa. Neri-ren arrazoi berberengatik eni formak, batez ere zubereraz erabili dena, baztergarria dirudi. Hauxe da, hortaz, Euskaltzaindiaren erabakia: ni izenordainaren noren kasuan nire erabil dadila (eta, jakina, niretzat, nirekin), eta orobat ene, maila jasoan bederen; nori kasuan niri erabil dadila.

13


14

Teknologia Berriak

EKAINA ´10

PES 2011: Konamiren apostua

U

rtean zehar, munduan hainbat futbol txapelketa burutzen dira. Uda honetan, txapelketa hauen guztien erregea burutuko da, hots, Hego-Afrikako munduko futbol txapelketa. Hauetan guztietan oinarrituta, urtero, bestelako txapelketa birtuala burutzen da. Izan ere, azken urteetan Electronic Arts eta Konami bideo-joko ekoizleen arteko lehia zorrotza ematen ari da futbol bideo-jokoen kontrola lortzeko. Hasieran Konami garaile bazen ere, azken urteetan EAko FIFA bideojoak aurre hartu dio. Hori ikusita, Konamik PESren aldeko apostu garbia egin du. Pro Evolution Soccer jokoaren milaka erabiltzaileen iradokizunetan oinarrituta, Konamik PES 2011 jokoa garatu du, beti ere, futbol bideo jokoen artean lehen postua berreskuratzeko asmoz. Antza denez, PESera jolasteko dinamika guztiz eraldatu da, eta honek jokoa zailagoa egiten badu ere, errealismo handiagoa lortu da. Zentzu horretan, jokalarien mugikortasunean lan handia egin da.

Chrome OS udazkenerako

G

ooglek aditzera eman duenez, udazkenerako Chrome sistema eragilea prest izango da. Hasiera batean, ordenagailu eramangarrietarako izango da eskuragarri baina ondoren bestelako ordenagailuetara ere zabalduko da. Googlek egun Microsoftek kontrolpean duen merkatuan lehiatu nahi du, izan ere, munduan diren ordenagailuen %90ak Bill Gatesen konpainian diseinatutako sistema eragilearekin lan egiten baitute. Microsofteko sistema eragilea ez bezala, Chrome kode irekiko sistema izango da. Gainera, hasiera batean pentsa zitekeenaren kontra, ez dira aplikazioak birdiseinatu behar izango Chromerekin erabili ahal izateko.

Botnet: zonbien mehatxua sarean Botnetak egun sarean diren delituen artean sofistikatuenetarikoak dira. Hauei esker, hackerrek hamaika ordenagailuen kontrola hartzeko aukera dute

K

ontrolatutako ordenagailu hauek guztiak zombie ezizenarekin ezagutzen dira, beste ordenagailu nagusi baten aginduetara makurtzen baitira. Ordenagailu nagusi honek hainbat ekintza buru ditzake: birusak hedatu, spama sortu... eta beste mota askotako delituak eta iruzurrak burutu. Sistema honen guztiaren oinarrian bot izenarekin ezagutzen den software bat aurkitzen da. Software gaizkile honi esker, hacker batek berea ez den ordenagailu baten kontrola eskura dezake. Orokorrean, bot-ak web-robot izenarekin ere ezagutzen dira. Hacker batek hainbat ordenagailuen kontrola lortzen duenean, sare antzeko bat osatzen du hauekin guztiekin bere helburuak lortu ahal izateko. Sare hauek, Botnet izenarekin ezagutzen dira. Beste pertsona baten aginduak betetzen dituztelako, jende askok ordenagailu hauek Zombie ezizenarekin deitzen ditu. Zoritxarrez, gero eta ugariagoak dira sistema hau erabiliz burutzen diren delituak. Hackerraren ahalmen eta asmoaren arabera, botnet bat milaka ordenagailuz osatuta aurki daiteke. Zenbait kasutan, ehun

mila ordenagailu baino gehiagoz osatutako sareak aurkitu dira. Ordenagailu hauetako jabeek ez dakite bere ordenagailua infektaturik dagoenik, baina izan badira, zerbait gaizki dagoela konturatzeko zenbait pista, hala nola, funtzionamendu motela, mezu arraroak...

Funtzionamendua Bot-ak modu desberdinean sar daitezke ordenagailuetan. Ohiko bidea Internet izaten da. Bot-ak sarean zehar mugitzen dira inolako defentsarik ez duten ordenagailuen bila. Babesa ez duen ordenagailu bat aurkitzen dutenean, hau infektatu eta ekintzaren berri ematen diote softwarearen sortzaileari. Infektatutako ordenagailuaren jabea ez da infekzioaz konturatuko, bot-a izkutaturik geratuko baita bere sortzailea kontrakoa esan arte. Hackerrak besteak beste honako ekintzak buru ditzake infektatutako ordenagailuen bidez: spamak, birusak edo software espiak bidali; ordenagailuaren jabearen informazio pribatua lapurtu (kreditu txartela zenbakia, gakoak...) webguneen kontrola hartu edota iruzurrak egin.

Hackerrak, milaka ordenagailuz osatutako sareak kontrolatzeko gai dira

Erasoak ekiditeko funtsezkoa da gure ordenagailuetan behar bezalako babesa izatea


15

Denbora Pasak

EKAINA´10

Txisteak

Irabaz ezazu diska bat

SUDOKU

Bete itzazu sudoku honetan utzitako hutsuneak era zuzenean eta bidali erantzuna zure datu pertsonalekin honako helbide honetara: Gazteberri Aldizkaria. Iparragirre kalea 17. 1.Esk. 48009. Bilbo. Asmatzaile guztien artean DISKA bat zozketatuko dugu. Aurreko irabazlea

Beatriz Ă lvarez (Donostia)

15 SEGUNDUTAN: Asmakizun hau 15 segundutan asmatzekoa da eta kalkulagailuaren laguntzarik gabe. Zein kopuru da handiagoa 67ren %36 edo 36ren %67? AMEBAK BIDERKATZEN: Laborategi batean, genetikoki eraldatutako ameba mota bat sortu dute. Ameba mota hau egunero biderkatu egiten da, hots, lehen egunean ameba bat dugu, bigarrenean bi, hirugarrenean lau... Ameba batekin hasi ondoren, 30 egun pasa ondoren, azalera zehatz bat duen espazio bat betetzeko adina ameba lortzen dugu. Zenbat egun beharko genituzke, ameba bakarrarekin hasi beharrean, bi amebekin hasiko bagina azalera bera betetzeko?

AMEBAK BIDERKATZEN: 29 egun. Bi amebekin hasita egun bat irabazten dugu.

EZETZ ASMATU!

KATUAK ETA XAGUAK: Bost katuk, bost minututan, bost xagu harrapatzen badituzte, zenbat katu beharko dira ehun minututan ehun xagu harrapatzeko?

15 SEGUNDUTAN: Kopuru bera dira. KATUAK ETA XAGUAK: Bost.

eSaMeSak

Bilboz Badakit Bidali Bilboren inguruan planteatzen dizugun galderaren erantzun zuzena eta irabazi Bilboz Badakit mahai jolasa. Erantzuna postaz honako helbidera bidali ahal duzu: Gazteberri Aldizkaria. Iparragirre kalea 17. 1. Eskubia. 48009. Bilbo. edo gazteberri@unionline.info posta elektronikora

Zenbateko luzera dauka Bilboko itsasadarrak? a.) 14 kilometro. b.) 7 kilometro. d.) 12 kilometro. Aurreko

] Obispo bat joan zen herri txiki batera. Joan zen obispoa eta berandu egin zitzaion, eta zelan joango etxera eta zelan joango etxera, eta emakume batek horrela esan zion: - Gure etxean egin ahal duzu lo. Eta senarrak ondotik: - Gure etxean? Baina gure etxean ohe bat baino ez dago! - Berdin dio. Gure etxean egingo du lo, gizon handia da... Afaldu ostean, emaztea, senarra eta obispoa abiatu dira logelarantz. Eta gizona lo, edo erdi-lo behintzat albo batean, eta andrea erdian eta obispoa beste aldean. Eta obispoa hasi zaio andreari, esku bat ipini titian eta... - Hau zer da, ba? Eta andrea hasi zaio azalpenak ematen: "Ba hori da titia. Umeak izaten direnean esnea emateko emakumeak ditugun organoak". Eta ez dakit zer, eta badakit zer, azalpenak ematen. Eta halako batean jartzen dio eskua tripako zilean, eta - Hori zer da, ba? - Hori da tirrina. Emakumeak haurdun daudenean hortik elikatzen dira umeak... eta ez dakit zer, azalpenak. Eta halako baten jaisten du eskua, eta... -Hau zer da ba? Eta gizonak ondotik: -Hori nire hanka, eta gau guztian ere ez daukat esperantzarik hortik kentzeko. ] Emakume bat konfesatzera joan zen, eta esan zian. Formula hala zen lehen. Konfesioan erraiten zen: - Aita benedika nezazu, zeren egin baitut bekatu. - Eta ze pekatu egin duzu? - Hara, gure etxeko morroia... Ezagutzen duzu, Pettan? Ba haren prakak edo galtzak lisatzen ari nintzen. Eta badakizu, galtzak, bi zangoak junta hartan, bragetan... - O ze hitz larria erran duzun! - Ba hartan ari nintzelarik lisa-burdinarekin, horrela, gogora jin zaizkit ideia lizun batzuk, likits batzuk... - Bekatu da gauza horietaz pentsatzea. Beraz, beraz, eta penitentzia gisara eginen dituzu Gure Aita, hamar Agur Maria, eta xerria... Urdea hilberria duzue etxean... Ba orduan penitentzia gisara... Horrela, kiloko patea egiten duzue, ona, zuek etxean. Kiloko bokal bat ekarriko deitazu, e, bokala patez beterik, penitentzia. Jainkoak barka dezan! - Ongi da. Ongi da. Joaiten da. Eta handik, biharamonean etortzen da, heldu da, eta paketa bokalarekin ematen du patearekin jaun apezari. Jaun apezak paketa irekitzen du, eta ikusten du bokala berinezkoa, kristalezkoa, baina hutsa, eta... -Errazu! Bokal hau hutsa da! -Bai jauna. Gure mutilaren edo morroiaren prakak ere hutsak ziren. ] Bi autoek elkar jo eta txiki-txiki eginda geratu dira. Gidariak ordea, bata gizona eta bestea emakumea, onik atera dira istriputik: - Hau sinestezina da -esan du emakumeak autotik atera bezain pronto. Gure autoak ezertarako ez direla geratu dira eta gu biok ordea onik. Zu gizona zara, ni emakumea... Guzti hau Jainkoaren seinale bat da. Berak elkar ezagut dezagun nahi izan du. - Ba bai, ni neroni ere zeharo harrituta nago, eta bat nator zurekin -aukera alferrik galtzeko inolako asmorik gabe. Jainkoaren nahiak elkartu gaitu erantzun dio gizonak. - Eta begira -esan dio emakumeak bere autoaren hondarren artean begiratzen ari den bitartean. Hau beste mirari bat da! Autoa guztiz apurtuta, eta erosi berria nuen ardo-botila garesti hau osorik! Jainkoak gure zorte ona ospa dezagun nahi du. Gizonak buruarekin baietz esan, botila zabaldu eta tragoxka luze bat eman dio, urduritasunez, ia botila erdia hustuz. Orduan botila emakumeari luzatu dio, baina honek ezetz: - Baina zuk ez al duzu edan behar edo? -beste tragoxka bat emanez. Eta emakumeak: - Ez, ez, ez. Ni ertzaintza etorri bitartean, zain egongo naiz.

irabazlea

Leire Ortega Erantzun zuzena

Nork sortu zuen Athleticeko himnoaren musika? d.) Feliciano Beobide.

- Inoiz ez dut aurpegi bat ahazten, baina zurekin salbuespen bat egingo dut. - Nabarmentzen den iltzeak beti mailukada bat jasotzen du. - Sasoi lehorrean piragua duen gizonaren laguna egin behar duzu (afrikar esaera).



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.