2010 Azaroa #73

Page 1

Gazte Informazio Aldizkari bakarra ALEA DOAN

Gazteberri

www.gazteberri.info •

2010ko azaroa 73. Zbk

3.

Orrialdea

Erreportajea:

Gazteak moda munduan Lan merkatu honetan murgiltzeko zailtasunak

6.

Orrialdea

#gazteberri Elkarrizketa:

Aranzazu Calleja Biolinista

Zentzuz jokatu ANTISORGAILUEN GIDA


URTARRILA • OTSAILA • MARTXOA • APIRILA • MAIATZA • EKAINA • UZTAILA • ABUZTUA • IRAILA • URRIA • AZAROA • ABENDUA

11

AZAROA Zemendia Lastaila

Azaroa izena ‘hazien aroa’-tik letorke. Ildo beretik, hil hau Hazila izenarekin ere ezaguna da. Jada erdi galduta dagoen Zemendia izena, ordea, latinetik dator. Hizkuntz horrentan, sementis hitzak ‘ongarri’ adierazten du: sementis > zemendil > zemendi. Azkenik, Lastaila izena ere erabiltzen da, hil hau, lastoaren hila ere baita. - Azaro euritsu, urte garitsu. - Azaroa hotz, negua motz. - Tabernako neskatxa musu gorriarekin eta azaroko oskarbiarekin ez fiatu.

Inkesta Sarean

Txorroskiloa

Meatzaria izan nahi dut

E

gia da ez dudala nahi 700 metroko sakonera duen zulo batean mendi barrenan sarturik geratu nahi, baina bai ordea, lurazpitik erreskatatu ondoren jaso daitezkeen ordainsariak. Txileko San Jose mea-zuloan 70 egunez geratu diren 33 meatzariez ari naiz. Lurazpian hainbeste denboraz blokeaturik egotea gogorra izan behar du eta are eta gehiago lehenengo bi asteetan kanpokaldearekin komunikatu ezinik egin direla ia jakirik gabe jakinda. Horrelako kasu edo istripuetan meategian lanean dihardutenenganako solidaritatea beti piztu egiten da lurazpian egoteak zein itogarria izan daitekeen pentsatze hutsarekin. Ziur aski horregatik herrialdea edo hobeto esanda, Sebastian Piñera presidenteak 33 meatzarien erreskatean izugarri lagundu du eta nazioarteko komunikabide orok momentuoro haien mungimenduak kontrolatzen zituzten. Hain zuzen, 70 egunez meatzariak gure etxeetan egon dira 'Anai Handia' telesailaren antzera. Hala eta guztiz ere, oraingoan jadanik lur gainean bizirik daudela ikusita, edozeinek pentsa dezake gertaera hau jasatea ia loteria suertatuko litzaiekela bezala izan daitekeela, erreskatea ostean izan dituzten eta izango dituzten ordainsariekin. Izan ere, mea-zulotik kanpo meatzari hauek itxaroten zeuden pertsona ugarik meatzariei opariak egin dizkiete eta badira ere bidaiak oparitu diotenak. Hala nola, Dominikar Errepublika edota Greziara. Halaber, komunikabide anitzek hauen adierazpenak izan nahi dituzte eta horren truke dirua jaso ditzakete. Hori gutxi balitz, Antena 3 Taldea eta Dynamo Factoryk 'San Joseko 33k' filma grabatzen hasi dira. Bestalde, meatzariek aipatu dute etorkizunean liburu bat idatziko dutela bere esperientzia deskribatuz. Hori bai, egun hor-

retan San Joseko istripua sufritu eta lurazpian geratu ez diren meatzariak, lanik gabe geratu dira eta txirotasun egoeran, hauek ez baitute eta ez dute ezer ez jasoko. Txilek, gutxi gorabehera 17 milioi biztanle ditu eta 2006 urtean, Nazio Batuen Garapenerako Programaren (PNUD) arabera, txirotasun tasa %13koa zuen. Testuinguru honetan, egun Hego Amerikan 168 milioi txiro daude. Txile ez da Hego Amerikako herrialderik txiroena baina agian pentsatu beharrekoa da ea hainbeste esfortzu egin behar den 33 pertsonen bizia salbatzeko eta biztanleriaren %13ari arretarik egin ez. Alde batetik, aipagarria da kasu honetan hainbeste komunikabide jazoera jarraitzen zeudela eta, Sebastian Piñerok nazioartean irudi ona erakutsi behar zuela. Komunikabideek ez balute hain interes handia, agian meatzariak bertan hilko ziren. Ez dakigu. Eta ez dut esan nahi 33 bizitza salbatzea ez duenik garrantzirik. Baina 33 pertsona 17 milioien %13a baino gutxiago dira. Hala eta guztiz ere, herrialde 'garatuetako' pertsonek ezin kexa tamalez garapenean dauden herrialdeentzat eta zorionez herrialde garatuentzat, herrialde garatuen biztanleen bizitzak garapenean dauden herrialdeen biztanleen bizitzak baino balio gehiago baitu. Esta Estatu Batuetako pertsona batek Euskadiko pertsona batek baino balio gehiago du. Eta noski, lanean dagoen norbaiten bizitzak edota aberatsa den norbaiten bizitzak, txirotasun egoeran dagoen pertsona baten bizitzak baino gehiago balio du. Horregatik orain meatzari izan nahi dut eta lurazpian geratu ostean erreskataturik izateko.

Azken bi urteetan gabonetan euskal jokalariek jokatzen duten futbol partida bertan behera geratu da. Data gerturatzear dela, oraindik ere konfirmatzeke dago aurten partida hori jokatuko den ala ez. Eztabaidan den puntuetako bat euskal taldeak izan behar duen izenaren ingurukoa da. Gazteberrik honen inguruko inkesta burutu du www.gazteberri.info webgunean.

Zein izenarekin jokatu beharko lukete euskal jokalariek gabonetan jokatzen den partidan? %15(*)

Euskadi

%55

Euskal Herria Euskal Selekzioa

(*) Azaroaren 3ra arte emandako datuen arabera

Inkesta hau azaroaren 26a arte zabalik izango da. Zure botoa emateko, sar zaitez gazteberri.info-n

Lege gordailua: BI-1151-04

KULTURA SAILAK

posta helbidea: Obispo Irurita Enparantza, 6 Solairu artea. 30011 Iruña Bilboko delegazioa: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009. Bilbo HARREMANETARAKO TELEFONOA: 94 424 75 94/ 902 153 171 FAXA: 94 415 74 52 - 948 26 25 96 E-maila: gazteberri@unionline.info Publitzitatea: Juan Oroz 665 690 590 ADMINISTRATZAILEA: Asun Calviño DISEINUA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Sonia Sola, Cristina Domínguez eta Jon Mikel Zabalegi ERREDAKZIO IDAZKARIA: Cristina Dominguez

(KULTURA SAILA. HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

DIRUZ LAGUNDUTAKOA

ARGAZKIAK: Alejandro Boyero EUSKARA ARDURADUNA: Uler BANAKETA ARDURADUNA: Felipe García Argitaratzailea

Elkarlanean

%30

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du.


AZAROA ´10

3

Gazteberri

Modaren mundura jauzia ematea Lan barneraketa zaila duen sektorea izan arren, asko dira moda munduan aritu nahi duten gazteek. Lan handia eta sormena eskatzen duen jarduera honetan, dirua ezinbestekotzat jotzen dute jada sektorean lan egiten duten diseinatzaile gazteek. Ildo horretan, erakundeen aldetik babes falta ere kritikatzen dute

G

“Moda mundua ia dena asmatuta dagoenez, sektorean leku bat lortu ahal izateko arriskatzea ezinbestekoa da”

azteentzat lan merkatuan barneratzea lan nekeza bada, are gehiago moda diseinuaren munduan aritzen diren gazteentzat. Izan ere, ez dirudi sektore honetan gazteentzako aukera askorik dagoenik. Dena den, dena ez da beltz kolorekoa. Horrela, izan badira, adibidez, urriaren 20 eta 21ean Jose Jauregian burutzen den Getxoko Moda Astea bezalako ekimenak non euskal gazteek ezagutzera eman daitezkeen. Horrela, aurtengo XXV. edizioan, lehenengo egunean VII Diseinatzaile berrien Lehiaketan finalista izan zirenak parte hartu zuten eta, horietatik, batek Getxo Galanta Beka irabazi du modan trebatu ahal izateko eta hurrengo urtean ere ibiltokian parte hartuko du. Maiatzan ere, modaren inguruko jardunaldiak burutzen dira Bilbao Exhibition Center-en, alabaina, modaren gaineko horrelako ekintzak ez dira oso ohikoak Euskadin. Bilboko moda eskolako irakasle eta zuzendaria den María Teresa Gandarias-en aburuz, “gazteriari modaren munduan parte hartzeko animatzeko eta modaren munduan sartzeko aukera gehiago eman beharko litzaioke, hasieran nondik jo behar den ez baitakite”. Berak adierazi bezala, azken urteotan eskolara gero eta ikasle gehiago hurbiltzen dira nahiz eta oraindik ez jakin ikastaro honetan zenbat jende izena emango duen “azaroa baita ikasle gehien matrikulatzen den hila”. “Batik bat Arte Ederretako ikasketak egin ostean etortzen dira”, gehitu du. Eskola honetan modarekin harremana duen oro ikasten da, hala nola mozketa, patronaia, modisteria edota plantxa. Eskolak, ordutegi malguak ditu eta tailer bat du bere baitan. Gutxi gorabehera lau urtetako ikasketak dira zerotik hasten direnentzat eta bi urte inguru jada oinarri bat dutenentzat. Ikasketak amaitzean diploma jasotzen da. Diseinu grafiko eta moda diseinuko den Inedi eskolak ere gero eta ikasle gehiago ditu, eta aurten %18-20ko igoera izan du du Aingeru Carro ikasketaburuak azaldutakoaren arabera. Inedi eskolan, modari dagokionez, moda diseinuko estilista eta patronista industriala ikastaroak eskaintzen dira. Ikasketek balio profesionala dute eta izena eman ahal izateko batxilergo ikasketak izatea eskatzen da. Ikasketa hauek goi mailako ikasketak izan beharko lirateken ala ez galdetzean, Carrok behintzat ikasketa hauek presentzia areagotuagoa izan beharko luketela nabarmentzen du. Gainera, nahiko bitxia iruditzen zaio Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) modaren gaineko graduondokoa izatea eta ez titulazioa. Bestalde, Carrok deritzo batxilergoan

orientatzaileek institutuetan modaren inguruko ikasketak ere badaudela aipatu beharko luketela. “Orientatzaileekin harremanetan egotea nahiko genuke eta guk ate irekitako jardunaldiak egin ahal izateko aukera ere izan nahiko genuke”.

Dirua oztopo Ikasketak alde batera utzita, modaren munduan profesionalki barneratzea zail samar izan daiteke; behintzat diru baliabideak ez badira izaten. Kike Jimenez eta Javier Goya gazteak bat datoz baieztapen honekin. Jimenezek, Donostiako 26 urteko gazteak, modarekiko erakarpena izan du betidanik. “Autodidakta gisa hasi nintzen, tela zatiak hartzen, ikusten nuena imitatzen... Ostean patronaje eta josketa lantzen ikasi nuen eta Donostian bertan trebatu nintzen. Mundu honetan murgildu nintzen nire ama eta ahizparen laguntzarekin. Baina batik bat arriskatu nintzen, igerilekura jauzi nintzen”. 2004n 'Desaires de una diva' moda kolekzioa kaleratu zuen eta ondoren Dlego eta SquareJk markak eratu zituen. 2009an Frida Kalho margolariari omenaldi gisa 'A lo Kalho' kolekzio bat sortzea pentsatu zuen eta 2010eko apirilean kaleratu zuen. Bere aburuz baliabide ekonomikoak izatea "oinarrizkoa da". "Lanbide guztietarako bezala, dirua Modaren kasuan, baliabideak izatea kontaktu gehiago izateko garrantzitsua da". Jimenezek zortea izan duela onartzen du, jendea eta modeloak aurkeztu zizkion pertsona bat ezagutu zuelako. Horrela, piskanaka modaren munduan gehiago murgiltzen hasi zen. "Mundu honetan sartzea zaila da kolekzio bat aurkezteko publizitate-kanpaina bat egin behar baita, modeloak kontratatu, eta horretarako dirua behar da". 26 urteko Javier Goyaren bilbotarra iritzi berekoa da, hots, dirua funtsezkoa da moda munduan barneratu ahal izateko. Gaur egun, Madrilen egiten du lan Must Magazine moda aldizkarirako eta bertan moda zuzendaria da. "Beti gustokoa izan dut moda eta, are eta gehiago, sormena, artea. Izan ere, 6 urterekin marrazketa gelak jasotzen hasi nintzen". Bere lehenengo kontaktua modarekin Must Magazinekin izan da eta hasiera gogorra izan zela onartzen du. "Moda munduan behin sartu zarenean, mantentzea ez zait hain zaila iruditzen, edo behintzat nire kasuan, jendearen laguntza jaso dudalako. Hala eta guztiz ere, lan handia egin behar da". Irmo agertzen da erakundeek gaztei laguntza ekonomiko gehiago eskaini behar zaiela adierazten duenean "moda kolekzio bat aurrera ateratzea oso garestia delako eta kolekzio batean etekinak ez badira izaten, oso zaila da hurrengo kolekzio bat ateratzea".

Dirulaguntza falta Ea Madrilera lan egitera joan zen Euskadin mundu honetan gauza gutxi baitago itauntzean, Goyak Bilbon lehiakortasuna handiagoa dela eskaintza gutxiago dagoelako dio. Era berean, Bilbon modaren inguruko talde txiki bat dagoela eta ez bazara talde horren partaide zureak egin duela esan du. Kike Jimenez Donostiarrak, Euskadin, eta batez ere Gipuzkoan ez dagoela modaren gaineko jarduerarik edo lehiaketarik edota ezta Donostiako udalak ezta Aldundiak ere ez dituztela laguntzarik eskaintzen azpimarratu du. "Ez dute moda artistikoa den zerbait edo kulturala den zerbait bezala ikusten, soilik denborapasa bezala ikusten dute". "Hala ere, Gasteizko Artium-en badago modaren astea non azkeneko edizioan parte hartu dudan, eta Bizkaian ere zertxobait gehiago dago. Gauza, azken finean mugitzea da eta mugitzen jakitea da ezagutzera eman nahi bazara". Mundu honetan murgiltzeko, berritzaile izan behar da baina Goyaren iritziz "muga profesionalak irudikatuz" eta "ezta ere atentzioa gehiegi deituz". Jimenez-entzat "modan ia dena esanda dago baina egia da norbait izan nahi baduzula arriskatu behar duzula eta zerbait berria aurkeztu". Moda ikasketen inguruan, Jimenezen esanetan, egia da ikasketak oso gutxi ezagutzen direla eta soilik Madrilen lizentziatura dagoela. 'Ikasketak areagotu beharko lirateke, gainera lizentziatura hau oso garestia da eta mundu guztiak ez du aukera leku honetan ikasteko".


4

Gazteberriak

AZAROA ´10

GazTeBerriak Google Earth-en ikus daitezkeen lekurik bitxienak

T

ime aldizkari ospetsuak Google Earth-en ikus daitezkeen hamar lekurik bitxienak argitaratu berri ditu. Google-ek garatutako tresna hau hamaika erabilpen ditu eta hainbat pertsonentzat denborapasa ezin hobea bilakatu da. Horrela, hainbat dira munduan diren lekurik bitxienak bilatzeko aplikazioa erabiltzen dituztenak. Ideia honi jarraiki, Timek erabiltzaileek aurkitu dituzten lekurik bitxienen sailkapen bat burutu du. Aipatu aldizkariaren arabera hauek lirateke aurkitutako hamar lekurik bitxienak: Atlantidaren arrastoak, Firefox logoa Oregon estatuan, Extralurtar untzien aparkalekua Norwich-en, Oprahren laberintoa Arizonan, Esbastika itxurako etxea Kalifornian, urperatutako itsasontzia Sudanen, aurpegi itxurako mendia Kanadan, odolezko lakua Iraken, hegazkinen hilerria Arizonan eta misil baten hegaldia Utah-an.

Kontuz Twitterren bidez egiten dituzun deialdiekin

G

izarte Sareak gero eta erabiliagoak dira, batez ere, gazteen artean. Hainbat erabilpenen artean, adibidez, jaialdi baterako deialdia egiteko baliogarri izan daitezke. Arazoa, jaialdia zurea ez den etxe batean egiten denean hasten da. Horixe gertatu da Galizako 'pazo' delako batean. Etxeko jabeak soilik udan joaten dira aipatu pazora eta, hori profitatuz, etxea zaintzen duen emakumearen semeak bertan 350 pertsonetarako jaialdi bat antolatzea erabaki zuen. Deialdia Twitterren bidez zabaldu zuen, baina bere zoritxarrerako, nagusietako bat Twitterzalea ere da eta jaialdiaren berri izan zuen. Nagusiak jaialdian bertaratu ziren polizia eta guzti. Pazora iritsi zirenean, han aurkitu zuten zaintzailearen semea sarreren dirua pilatzen. Guztira 1.000 euro inguru jaso omen zituen. Zaintzailearekin duen harreman ona dela eta familiak ez du salaketarik jarri.

Sakeleko telefono berriak arriskutsuagoak dira

S

tanford Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera ukipen-pantaila duten telefonoek hainbat bakteria pilatzen dituzte eta, ondorioz, infekzioetarako iturri izan daitezke. Erabiltzaileek jakin ez arren, dei bat egiterakoan edota SMS bat bidaltzerakoan bakteriekin kutsatzeko arriskua dute. Arriskuaren garrantziaz ohartarazteko, ikerketaren buru den Timothy Julianek adierazi duenez, ukipen-pantaila duen sakeleko telefono batean egon daitekeen bakteria kopurua komuneko katean egon daitezkeen bakteria kopurua baino hemezortzi aldiz handiagoa da. Ikerketan azaltzen den bezala, pantailan diren bakteriak ahoan, begietan edota sudurrean amai daitezke, honek infekzioak sortzeko duen arriskuarekin. Ikerketan arriskutsuak diren beste zenbait gailu ere aipatzen dira: igogailuetako botoiak, ordenagailuetako teklatuak...

Emazteak senarraren zakila erre du hau arazteko

A

ustraliar emakume batek bere senarraren sexu organoak erre zituen hauek araztu nahi zituelako, baina erreduren ondorioz, senarra hil egin da. Antza denez, 46 urteko Rajini Narayanek bere senarra beste emakume batekin oheratzen zenaren susmoa zuen eta bere zakila arazteko, hots, bertako odola garbitzeko, hau erretzea erabaki zuen. Satish Narayan bere emazteak sortutako erreduren ondorioz hil zen zenbait aste beranduago ospitalean. Emaztearen esanetan, bere asmoa ez zen bere senarrarekin akabatzea, hau arauztea baizik. Horretarako, senarraren sexu-organoetan likorea bota eta su eman zien. "Zakila arauztu nahi nion, bere zakila betirako nirea izan zedin" adierazi zuen emazteak Adelaidako epailearen aurrean. Epaitegian adierazitakoaren arabera, emaztea oso emakume jeloskorra zen.


Gazteberriak

AZAROA ´10

Artxiboak berreskuratzeko modu bitxia

G

uztiok izan dugu, noiz edo noiz, ordenagailuarekin arazoren bat eta, ondorioz, artxiboren bat galdu zaigu. Amaitutako lan hori guztiz ez galtzeko, beti dago azken kopia bat edota disko gogorrean murgilduz hau berreskuratzeko aukera. Aldiz, ordenagailua lapurtzen badigute, bertan zegoen informazio guztia berreskuratzea 'miraritzat' jo daiteke. Horrelako zerbait pentsatu behar izan zuen Suediako Umeá Unibertsitateko irakasle batek bere ordenagailu eramangarria lapurtu ziotenean. Bertan,

azken hamar urteetan egindako lan guztia zuen gordeta, eta minutu batean, akabo! Pere sorpresarako, lapurra bihotz onekoa izan zen eta kupituta edo, ordenagailuan ziren artxibo guztiak USB memoria batean bueltatu zizkion. Bere izena eman nahi izan ez duen irakasleak horrelako ekintzek “gizadiarengan itxaropena mantentzen” laguntzen diote.

Ikaskideekin izandako sexu harremanen inguruko tesia

D

uke Unibertsitateko ikasle betek dozena bat ikaskideekin izandako sexu harremanen inguruko karrera amaierako tesiak aipatu unibertsitateko arduradunen haserrea piztu du. Karen Owen ikasleak “Hezkuntza ikasgelatik haratago: bikaintasuna esparru akademiko horizontalean” izenburua zuen lana prestatu zuen, baina ezagutzera eman bezain pronto polemika piztu zen. Bere lanaren oihartzuna itzela izan denez, Owenek gizarte sare des-

berdinetan zituen profil guztiak ezabatu behar izan ditu. Egileak aitortu duenez, bere asmoa ez zen lana argitaratzea, bere hiru lagunekin partekatzea baizik. Antza denez, lagun min hauetako bat interneten Karenen lanaren berri eman zuen eta hortik aurrera... Karenek egindako lanan Ipar Karolinan den Duke Unibertsitateko hamairu ikasleen izen eta argazkiak azaltzen dira. Ikasleak hauekin guztiekin harreman sexualak izan zituen eta ondoren puntuazioa eman zion bakoitzari. Horretarako, erakargarritasun fisikoa, zakilaren tamaina eta lodiera eta eskuekin zein ahoarekin zuten trebezia puntuatu zituen. Antza denez, ebaluatutako hamairu ikasleak unibertsitatean aski ezagunak dira, baina nahikoa puntuazio eskasa atera dute.

5

Epaile batek txakurraren zaintza banatu du bikotekideen artean

B

adajozeko epaile batek txakurraren zaintza duela bost urte banandu ziren bikotekideen artean banatzea erabaki du. Auzia duela bost hilabete hasi zen, auzi-jartzailea den Paqui Barrios-ek orduantxe bere bikotekidea izandakoari txakurraren zaintza partekatua eskatu zionean. Luis Romualdo Hernández epaileak emandako epaiaren arabera, hots, zaintza partekatzearena, animaliek ondasun higigarrien izaera dute, “ondasun baten aurrean gaude, berez zatiezina dena. Honen aurrean bi aukera daude, zaintza bati ematea eta honek besteari kalte-ordaina ematea edota zaintza partekatzea” adierazi zuen epaileak. Bitxia badirudi ere, epaileak Nagaicho Jainkoaren iparamerikar indioen elezahar bat ere aipatu zuen. Honen arabera, Nagaichok mundua sortu zuen; ondoren gizona eta emakumea eta baita beste animalia guztiak ere txakurra izan ezik, hau beti han izan zelako. “Gauza guztien gainetik, txakurraren zeregin nagusiena konpainia egitea da, batez ere hiriko gizarteetan. Konpainia honen ondo-

rioz, logikoki, sentimendu sakonak sortzen dira” amaitu zuen epaileak. Bere epaia oinarritzeko epaileak Internet erabili omen du eta adierazitakoaren arabera, Google-en 'txakur' hitza jarriz 20 milioi sarrera baino gehiago azaltzen dira.


6

Elkarrizketa

Aranzazu Calleja, Biolinista

“Norbera izateko eta originala izateko borroka egin behar da”

E.Moreno Esquibel

Borja Cobeagaren 'Pagafantas' eta 'No controles' edota Helena Tabernaren 'Nagore' filmen atzetik, besteak beste, bera dagoela esan daiteke. Izan ere, Aranzazu Calleja (Bilbao, 1977) biolinistak ikus-entzunezko ekoizpenetarako soinu-banden musikagile egiten du lan. Biolina ikasteaz gain, Arte Ederretako ikasketak ere egin zituen baina musika ez du alde batera utzi nahi izan eta oraingoan ospe handiko Boston-eko Berklee College of Music-en Film Scoring ikasten ari da

Noiz hasi zinen biolina jotzen? Bederatzi urterekin hasi nintzen biolin ikasketak. Ez nintzen ikasle oso ona baina irmo eusten nion musika asko gustatzen zitzaidalako. Hori dela eta, nahiz eta hasieran biolina jotzea ez zen hain esker onekoa, piskanaka nire bidea egiten joan nintzen... eta horretan jarraitzen dut. Zerk ematen dizu instrumentu honek? Biolinak ez ditu, adibidez, pianoak instrumentu armoniko gisa dituen abantailak aurkezten, baina bere tinbre aukerak musika estilo desberdinak desberdintzen dituzten oztopoei aurre egiteko lagungarri dira. Instrumentu honek makina bat aspektu deskubritzeke ditu eta horrek konposatzerakoan ideia berriak bilatzeko erreminta interesgarria bihurtzen du. Musika ikasten hasi zinen, gero Arte Ederren ikasketak hasi zenituen, berriro ere musikarantz jo zenuen eta bai Arte Ederren ikasketak eta baita biolineko ikasketak amaitu zenituen. Ez zeneukan oso argi musika munduan aritu nahi zenuela? Karreraren lehenengo bi urteak biolineko azkeneko bi ikastaroekin partekatu nituen. Biak egiten ari nintzenean ez nuen bietako bat aukeratzean pentsatu. Egia da biolineko erdi mailako gradua amaitzean Arte Ederretan indar gehiago ezarri nuela eta hainbat urtez kontserbatorioaren irakaskuntzarekin, baina inoiz ez nuen bi ikasketak alde batera utzi. Ikusentzunezko sektorean lan egitearen aukera bi bideen arteko gurutzatzea izan da nolabait. Zure aitak (Seve Calleja idazlea) eragina izan al du arteen munduarekiko interesa izan dezazun? Artearekin harremana duten nire lehenengo oroitzapenak nire aitarekin uztarturik daude. Nire lehenengo akuarelak berak oparitu zizkidan eta biolineko lehenengo urtean irakasleak helduren bat nirekin egoteko eskatzen zuen irakaskuntzaren metodo bat baitzen. Eta nire aita izan zen ostiralero nirekin musika gelara etortzen zena. Halaber, gogoratzen dut idazmakina bat oparitu zidatela eta orduak eta orduak igarotzen nituela istorioak asmatzen, ondoren nik koadernatzen nituenak. Eragina, beraz, agerikoa da. Aurten Bostoneko Berklee College of Music eskolan sehileko batez aritu zara ikasten. Zer da ikasi duzuna profesionalki hobetzeko lagungarri izan dena? Batez ere, nigan gehiago sinisten erakutsi dit. Ipar Amerikarrek gogotsu eta serietasunez hartzen dute mundu profesionala. Haien filosofia 'aritzen zaren lanean, zein den lan hori aintzat hartu gabe, soilik hoberena izatearen jomuga izan behar duzu' da. Haiek ikasle bakoitzaren puntu sendoak mo-

tibatu eta sustatzen saiatzen dira eta gabeziei ez diete hainbeste erreparatzen. Azken batean, ziur aski irakaskuntzaren emaitzak berak izango dira baina irakaskuntza prozesua eta norbanakoaren errealizazioa desberdinak dira oso. Hori da nirekin handik ekarri dudana. Orain gehiago gustatzen zait egiten dudana eta gehiago baloratzen dut nire burua. Batik bat zinerako soinubandak eratzen dituzu. Musikaren munduan lan egingo zenuke ikus-entzunezko sektoretik at? Bai, ikaragarri nahiko nuke. Niretzat musika egitea nahiko nuke enkarguak jaso gabe edota data zehatz batean lana amaitu beharreko premia hori barik. Hala ere, talde baten baitan lan egitea eta istorio baten, pertsonaia baten edo narrazio baten musika sortzea gustokoa dut nahiz eta zenbaitetan publikoa musika hortaz ez jabetu. Nacho Vigalondo eta Borja Cobeagaren lanentzako musika konposatu duzu. Nola ezagutu zenituen? Nola izan da haiekin lan egitea? Biak UPV/EHUn ezagutu nituen, karrera desberdinak ikasten ari ginen baina haiek Arte Ederren fakultatera maiz joaten ziren Patxi Urquijoren zinema geletara. Nachorekin zenbait kolaborazio txiki egin ditut eta beti izan da dibertigarria eta erraza berarekin lan egitea. Borjaren lanetan inplikazioa bestelakoa da. 1998n hasi ginen lanean eta elkarlanean proiektu desberdinetan parte hartzean piskanaka elkar ulertzen joan gara. Berarekin asko ikasten dut eta eroso sentitzen naiz elkarrenganako konfidantza dugulako. Pagafantas ostean, Borja Cobeagaren beste luzemetraje batentzako aritu zara soinu-banda konposatzen. Beti jarraitzen al duzu musika estilo bera bere konposaketetan? Estiloak aldatu dira proiektu desberdinetan aritu garen heinean, alabaina, lan guztiek istorioaren barneko musikaren tratamendua eta zaintza berdinak dira. Hala eta guztiz ere, nire musika estiloa

“Zinerako musika egitea atsegin badut ere, enkargurik edota lana amaitzeko eperik izan gabe ere lan egin nahiko nuke”

AZAROA ´10 sahiesten dudan arren, nire estiloa beti hor dago. Musikalaria izateaz gain, ikus-entzunezko ezagupenak izan behar al dira soinu-bandak eratu ahal izateko? Bai, zalantzarik gabe. Ikus-entzunezko ezagupenik gabe oso zaila da musika zinemaren osagarri gisa ulertzea eta bere funtzioa irudiari lotuta egotea dela jakitea. Hortik aurrera 'magia' egin daiteke baina horretarako ezagupenak abiapuntu izan behar dira lan horretan huts ez egiteko. Berkleen asko harritu ninduen film scoring ikasleek ez zutela Hitchcock ezagutzen. Ez badituzu 'Vertigo' edo 'Psicosis' filmeak ikusi eta ez badakizu musikak film hauetan egin duena, oso zaila da zinerako musiko ona izatera iristea. Zaila al da ikus-entzunezko sektorean musika konposatzaile izatea? Bai, mundu honetan barneratzea oso zaila da. Lan egitearekin ez da nahikoa, atzetik aukera bat ematen dizun eta ikusgarritasuna ematen dizun norbait egon behar du. Horregatik oso musikalari oso onak daude lanean aritzeko desiratzen daudenak eta oraindik ezagutzera eman ez direnak, eta badira ere erdipurdiko musikariak uneoro lanean daudenak. Zein gomendio emango zenieke soinu-bandak eratzeko interesa duten gazteentzako? Norbera izaten eta originala izaten borroka egiteko esango nieke. Azken batean, hori da gehien bat behar dena eta gainera, horren aurka inongo 'soinu liburutegirik' ezin du lehiatu. Lanbidearen teknika norbanakoaren nortasunarekin nahasten bada, aukera asko izango dituzu zutaz fija daitezen. Hori eta deitu behar den atea une egokian jotzen baduzu... Orain dela gutxi esku hartu duzu Nagore Laffageren proiektu batean. Zertan datza? Nagore Laffageren heriotzaren inguruko dokumental bat da. Helena Tabernak zuzendutako proiektua da eta bertan parte hartu ahal izateaz harro nago. Dokumentalak Nagoreren amaren, Asun Casasolaren, bozeramaile gisa funtzionatzen du, bere alabarekiko justizia eskatzen baitu eta era berean, dokumentala horrelakorik berriro ez gertatzeko izan daiteke. Hiritarrok genero indarkeria kasuen aurka egoten eta kasu hauek salatzen gehiago inplikatu beharko ginateke eta modu horretan hurrengo belaunaldiei errespeto eta tolerantzia baloreak trasmitituko genieke. Zer beste proiektutan ari zara lanean edo arituko zara? 'No controles' Borja Cobeagaren filmearen musika lana amaitu berri dut. Orain atsedenaldi bat hartuko du eta berriro ere Berkleera bueltatuko naiz Amerikar abenturari eusteko hurrengo proiektu garrantzitsuenetan lanean hasi baino lehen.


7

Agenda

AZAROA ´10

Kontzertuak [ 2010eko Azaroa & Abendua] ] 11/01: Weyes Blood. Burton Bar. Bilbao. 20:00. ] 11/01: Calaña + Bocanada + En Espera. Zulain (Nafarroa). 20:30. ] 11/03: The Bellrays. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30. ] 11/03: Heirs + The Night Terrors + Eten. Gaztetxea. Mungia. 20:30. ] 11/03: Centro-Matic. Kultur Campus-Unibertsitate Pabilioia. Gasteiz. 19:00. ] 11/04: Centro-Matic + Civil Love. Lugaritz Kultur Etxea. Donostia. 20:00. ] 11/04: Kerobia + Boys of Birle. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30. ] 11/04: Jardín Infierno + Analogic + Forious People. Bilborock. Bilbao. 20:00. (Villa Bilbao Pop-Rock Lehiaketa). ] 11/04: Dub Inc + Novato. Rock Star. Bilbao. 20:30. ] 11/04: Eate + Maldito Ruido. Santana 27. Bilbao. 21:00. ] 11/05: Bull Brigade + Payback + Obsesión Fatal + Boot Boys. Edaska Rock Club. Barakaldo. 20:00. ] 11/05: Alice and The Black Feet. Plateruena. Durango. 22:00. ] 11/05: Gamora + Denial. Bilborock. Bilbao. 20:00. (Villa Bilbao Pop-Rock Lehiaketa). ] 11/05. Riffer Enters + Doctor Deseo. La Fábrica de Tornillos. Miranda de Ebro. 22:00. ] 11/05: El Trío Calavera + Rock Privado + Front Malabar + Ymotek. Espaloia K.A. Elgeta. ] 11/05: Las Culebras + Set. La Hacería. Bilbao. 20:00. ] 11/05: La Mala Rodríguez + Mad Muasel. Rockstar Live. Barakaldo. ] 11/05: Centro-Matic. Cotton-Club. Bilbao. 20:30. ] 11/05: Action Beat. Mogambo. Donostia. 21:00. ] 11/05: Nothink + Same Old + Gas Drummers. El Balcón de Lola. Bilbao. 21:00. ] 11/05: The Charlatans + Hola a todo el mundo. Santana27. Bilbao. 21:00. ] 11/05: Siniestro Total. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:00. ] 11/05: Payback + Bull Brigade. Edaska. Barakaldo. 22:00. ] 11/05: Micky y los Colosos del Ritmo. Bastero. Andoain. 22:30. ] 11/06: Gatillazo + Ratakalba. Lur. Elizondo. ] 11/06: Vómito. Gaztetxe. Zorrotza. 21:00. ] 11/06: Zea Mays. Errekaldeko Gaztetxea. Bilbao. 22:00. ] 11/06: Soulbreaker Company + Gonbidatutako taldea. Jimmy Jazz. Gasteiz. ] 11/06: Rulo & La Contrabanda. Totem Aretoa. Burlata. ] 11/06: Cristal Castles. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:00. ] 11/06: Greg Dulli. Amaia Antzokia. Arrasate. 20:00. ] 11/06. The Sparteens. Plateruena. Durango. 22:00. ] 11/06: Adrian Belew. Rock Star Live. Barakaldo. 20:30. ] 11/06: Toundra + Neila. El Balcón de Lola. Bilbao. 21:00. ] 11/06: Crystal Castles. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30. ] 11/07: Linval Thompson & The Mighty Diamonds + Green Valley. Jimmi Jazz. Gasteiz. 20:30.

] 11/07: Oceansize + Vessels. Rock Star Live. Barakaldo. 21:00 ] 11/09: Luthea Salom. FNAC. Donostia. 19:00. ] 11/09: The Drums. Gazteszena. Donostia. 20:00. ] 11/10: The Wave Pictures. Unibertsitate Campusa. Gasteiz. ] 11/10: Jesse Malin & The St.Marks Social. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:00. ] 11/11: Yellow Big Machine + Focusín + Kyoto. Bilborock. Bilbao. 20:00. (Villa Bilbao Pop-Rock Lehiaketa). ] 11/11: Nick Curran & The Lowlifes + The Nu Niles. Azkena. Bilbao. 21:00. ] 11/11: Love of Lesbians. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30. ] 11/12: Miguel Salvador + Jazz Deluxe. Altxerri. Donostia. ] 11/12: Las Culebras +

Turboneskak. Bermeoko Kafe Antzokia. Bermeo. ] 11/12: Septeto Internacional. Be Bop Bar. Donostia. 00:00. ] 11/12: Joseba Tapia + Carles Belda. Plateruena K.A. Durango. ] 11/12: Draa + Hiverland. Bilborock. Bilbao. (Villa Bilbao PopRock Lehiaketa). ] 11/12: Maddi Oihenart. Barakaldoko Antzokia. 20:00. ] 11/12: Letz Zep. Sala 360. Arrasate. 20:30. ] 11/12: Lori

Meyers + Reina Repúblicana + Gold Fever. Santana 27. Bilbao. 20:00. ] 11/13: Karbon 14. La Kabaña Taberna. Espejo. 23:30. ] 11/13: Emon. Gaztetxea. Soraluze. 22:30. ] 11/13: Apurtu + Ex-Pañolak. Muara Taberna. Hondarribia. ] 11/13: Gatillazo + Rockaina. Jimmy Jazz. Gasteiz. ] 11/13: Neun + Eate + Maldito Ruido. Dink Aretoa. Portugalete. 21:00. ] 11/13: Lagartija Nick. Rock Star Live. Barakaldo. 20:30. ] 11/13: The Zombies. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30. ] 11/13: The Wedding Present. Gazteleku. Oñate. 22:00. ] 11/14: Miguel Salvador + Jazz Deluxe. Cotton Club. Bilbao. ] 11/14: Siena Root. Jimmy Jazz. Gasteiz. 20:30. ] 11/19: Gramones + Porco Bravo. El Balcón de Lola. Bilbao. ] 11/19: Non Servium + La Brigada del Vizio. Totem. Atarrabia. 21:00. ] 11/19: Atom Rhumba + Luger. Jimmy Jazz. Gasteiz. ] 11/19: Oreka TX + Ibai Nicolai. Plateruena K.A. Durango. ] 11/20: Murder Pink + Solte. Laudio Metal Aretoa. Laudio. 22:00. ] 11/20: Esne Beltza + Dz dj. Doka. Donostia. ] 11/20: Gari + Ion Maia. Helldorado. Gasteiz. ] 11/20: Gatillazo + Rockaina. Noboo. Tutera. ] 11/20. Joe Satriani. RockStar. Barakaldo. 20:00. ] 11/20. Vacío Legal + Apurtu. Pub Noray. Orereta. ] 11/20: Los Chikos del Maíz + Mencer Vermello. Kukutza Gaztetxea. Bilbao. 19:00. ] 11/20: Odl. Arbizu (Nafarroa). ] 11/20: Lendakaris Muertos. Bilborock. Bilbao. ] 11/21: Oreka TX + Gonbidatutako taldea. Ondarroako Kafe Antzokia. Ondarroa. ] 11/23. Gargantas desgarradas + Vacío Legal. Sustrai Taberna. Lasarte. ] 11/23: Subversión + Manifa. Txinbito y la Kelo. Santurtzi. 17:00. ] 11/26: Korrontzi + Oinkari. Bermeoko Kafe Antzokia. Bermeo. ] 11/26: Esne Beltza + Dz dj. Bermeoko Kafe Antzokia. Bermeo. ] 11/26: Split77 + Gonbidatutako taldea. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbao. ] 11/27: Eate + Maldito Ruido. Munich 72 Aretoa. Santurtzi. 22:30. ] 11/26: Sex Museum + Acapulco Gold Diggers. El Balcón de Lola. Bilbao. ] 11/27: Des-Kontrol + Gonbidatutako taldea. Doka. Donostia. ] 11/27: El trono de Judas + Lágrimas y Rabia + Critikers + Soñadores Natos + Bajo Presión + Marianitoz Blai + Siete Balas. Frontoia. Zizur Nagusia. 19:00.


Zentzuz jokatu

8

Erreportajea

AZAROA ´10

Sexu harremanak mantentzerakoan bi arrisku nagusi daude: haurdun geratzeko arriskua eta gaixotasunak transmititzeko arriskua. Hauek ekiditzeko, antisorgailuak erabili behar dira, baina antisorgailu guztiek ez dute eraginkortasun bera eta askok ez dute gaixotasunen transmisioa ekiditeko balio. Jarraian, ezagunak diren antisorgailuak aurkezten dizkizuegu, bera abantaila eta desabantailekin. HORMONALA> ahozkoa

PILULA ANTISORGAILUA Pilula antisorgailua emakumeek erabiltzen duten ahozko antisorgailua da. Emakumearen hormona-zikloan eragiten du pilulak eta obulazioa eta haurdunaldia ekiditen ditu. Eraginkortasun handia du pilulak eta gero eta albo-ondorio gutxiago ditu. Antisorgailuak, ordea, ez du sexu harreman bidez kutsatzen diren gaixotasunak ekiditeko balio. Pilula hartzeko ezinbestekoa da espezialistarekin harremanetan jartzea. Berak adieraziko du emakumeak tratamendua has dezakeen edo ez. Pilula oso antisorgailu eraginkorra da espezialistaren gomendioak jarraitzen badira eta pilula behar bezala hartzen bada. Horrez gain, pilulak beste hainbat min edo ondoez arintzeko ere balio du, hala nola, hilekoaren aurretik izaten den sindromea eta azalean dauden aldaketak. HORMONALA> ahozkoa

HURRENGO EGUNEKO PILULA Gero eta gazte gehiagok jotzen dute hurrengo eguneko pilula delakora haurdun ez geratzeko helburuarekin. Pilula hau ez da metodo antikontzeptibo bat, emergentziako medikamentu bat baizik. Antikontzeptiborik erabili ez denean eta hauek gaizki erabili ondoren haurdun geratzeko arriskua murrizteko erabiltzen da. Hurrengo eguneko pilula ahalik eta arinen hartu behar da. Ahal izanez gero, lehen 24 orduetan eta, edozein kasutan, babesik gabeko harreman sexuala izan eta hurrengo 72 orduak baino lehen. Kontuan izan behar da medikamentu honek ez duela babesik ematen ondorengo sexu harremanetan eta ez dela ohiko antisorgailu bezala erabili behar.

HORMONALA> bagina barrukoa

ERAZTUNA Hau emakumearen baginan jartzen den plastikozko eraztun bat da eta pildoraren antzera lan egiten du. Hiru astez eraman behar da jarrita eta denbora horretan hormonak askatzen ditu. Laugarren astean eraztuna kendu egiten da eta orduan ematen da obulazioa. Antisorgailu eraginkorra den arren, ez du sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik babesten.

HORMONALA> bagina barrukoa

PARTXE ANTISORGAILUA Pildoraren antza du antisorgailu horrek. Emakumearen azalak jasotzen dituen hormona batzuk askatzen ditu partxeak eta horrela ekiditen da haurdunaldia. Tratamenduak hiru aste irauten du, astean partxe bat jartzen da eta laugarrenean ez da jarri behar. Antisorgailu hori erabiltzeko adituaren gomendioak jarraitu behar dira. Antisorgailu eraginkorra den arren, ez du sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik babesten.

HORMONALA> bagina barrukoa

INJEKTAGARRIAK Bi mota daude: hilekoa eta hiruhilekoa. Hileko injektagarria antisorgailu konbinatua da, bi hormona (estrogenoa eta gestagenoa) baititu. Honek pilularen eragin berbera du. Hiruhileko injektagarriak hormona bakar bat baino ez du (gestagenoa) eta pilula txikiaren eragin berbera du.

HORMONALA> larruazal azpiko inplanteak

DERMISAREN AZPIKO INPLANTEA Dermisaren azpian jartzen diren inplanteak, emakumearen besoaren azalaren azpian ezartzen diren kapsula txikiak dira. Kapsula horiek hormonak askatzen dituzte eta horiei esker ekiditen dira haurdunaldiak. Inplanteak denbora ezberdinez eraman daitezke azalaren azpian eta edozein momentutan eten daiteke tratamendua. Antisorgailu hori erabiltzeko ezinbestekoa da adituarengana jotzea pertsona hori izango baita inplantea egingo duena. Horiek ez dira azalaren azpian nabaritzen eta eraginkorrak dira. Ez dute sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik babesten.


AZAROA ´10

Erreportajea

HORMONALA> umetoki barruko gailuak

UBGa (DIU) UBGa (erdaraz DIU) emakumeak erabili behar duen antisorgailua da. Polietilenoz eginiko gailu bat da, eta kobrezko filamentu bat du. Emakumearen uteroan jartzen da aparailua eta horren bidez, gerta daitezkeen haurdunaldiak ekiditen dira. Antisorgailu hori erabiltzeko ezinbestekoa da medikuarengana jotzea, pertsona horrek gainbegiratuko baitu prozesu guztia. Pertsona askok UBGa ezerosoa dela uste duen arren, antisorgailu eraginkorra dela esan beharra dago. Hala ere, ez du sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik babesten.

9

BORONDATEZKO ANTZUTEA

BASEKTOMIA Ebakuntza kirurgiko hau egiteko anestesia lokala erabiltzen da. Hodi deferenteak (espermatozoideak pasatzen direneko hodiak) moztean datza, espermatozoideak semenaren parte izan ez daitezen. Ez da ospitaleratzerik behar eta arriskuak oso txikiak dira. Ebakuntzak ez du inola ere sexu gaitasuna murriztuko eta sexu harremanak lehen bezalakoak izango dira. Sexu desirak eta eiakulazioak ez dute aldaketarik nabarituko.

ALDIZKAKO ABSTINENTZIA> HORMONALA> umetoki barruko gailuak

UMETOKI BARNEKO ASKAPEN SISTEMA Umetokiaren barnean jartzen den antisorgailua da hori eta UBGaren antza du. Emakumearen umetokiaren barnean jartzen den gailuak, ordea, emakumeak modu naturalean sortzen dituen antzeko hormona kantitate txikiak askatzen ditu. Horri esker, antisorgailu eraginkorra da. Antisorgailu hori denbora luzez erabil daiteke, bost urterarteko iraupena du, nahiz eta, edozein momentuan eten daitekeen tratamendua izan. Sistema hori erabiltzeko ezinbestekoa da medikuarengana jotzea, berak zehaztuko baititu sistemaren inguruko nondik-norakoak. Antisorgailu horrek ez du sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik babesten.

BARRERAK

PRESERBATIBOA / KONDOIA Haurdunaldiak ekiditeaz gain, sexu harreman bidez kutsatzen diren gaixotasunak ere ekiditen ditu. Modu horretako gaixotasunak seguruen ekiditen dituen antisorgailu bakarra da kondoia. Preserbatiboa zorro fin bat da, kasu gehienetan latex materialez egina, eta zakil tentean jartzen da sarketaren aurretik. Barrera moduan lan egiten du preserbatiboak. Izan ere, ez du espermatozoideak baginan sartzen uzten eta obulua ernaltzen uzten. Preserbatiboa modu egokian erabiltzen ez bada antisorgailuaren eraginkortasuna gutxitu egiten da.

BARRERAK

OGINO Urtebetez zehar zikloei erreparatuko diegu zer-nolako erregulartasuna duten ikusteko. Hilekoaren lehen egunetik aurrera, obulatzeko arriskurik txikien dituzten zenbait egun kalkulatzen dira. Obulazioaren aurreko bost egunetan eta baita obulazioaren osteko hurrengo egunetan ere ez da estalketarik egin behar. Metodo hau oso hileko erregularrak dituztenentzat baino ez da erabilgarria. Ez da batere gomendagarria.

ALDIZKAKO ABSTINENTZIA>

BILLINGS Muki zerbikalean ematen diren aldaketak aztertzen dira egun emankorrak kalkulatzeko. Hilekoaren ostean lehortasuneko egun batzuk datoz, muki zerbikalik ez dagoelako. Gero, halako mukositate eranskor eta umeltasunsentsazioa agertzen da (egun emankorrak dira hauek) puntako egunera heldu arte; hemendik aurrera mukia oparoagoa eta eranskorragoa da. Ez da batere gomendagarria.

ALDIZKAKO ABSTINENTZIA>

TENPERATURA BASALA Metodo honen arabera tenperatura basalaren aldaketak kontuan hartuta jakin daiteke noiz izango den obulazioa. Egunero, ohetik jaiki aurretik, hartuko da tenperatura eta oso altua den egunetan ez dugu sexu harremanik izango haurdunaldirik izan ez dadin.Ez da batere gomendagarria.

EMAKUMEENTZAKO PRESERBATIBOA Poliuretanozko zorro bat da, kondoia baino zabalagoa, baginan sartzen dena. Bi uztai txiki ditu muturretan, alde batetik itxia da eta bestetik zabalik dago. Alde itxitik sartzen da baginara sexu harremana izan aurretik. Baginan sexu-harremana izan baino 8 ordu lehenago ere sar daiteke. Azkenean sexu harremana izan ala ez, preserbatiboa atera eta bota egin behar da. Sexu-lubrifikatzaileekin batera ere erabil daiteke, poliuretanozkoa baita. Latexezkoa ez denez, ez dago alergia sortzeko arriskurik. Eragozpen gisa, egoki erabiltzeko praktika eta esperientzia eskatzen duen antisorgailua da. Gainera, alutik zertxobait kanpora ateratzen denez, emakumearen kasuan murriz dezake sexu-harremaneko plazerra. Kondoia baino garestiagoa ere bada eta botiketan bakarrik saltzen da.

BARRERAK

DIAFRAGMA Diafragma emakumeek erabiltzen duten antisorgailua da. Latexez eginiko kapusoi bat da eta koitoaren aurretik baginan sartzen da. Antisorgailu horrek haurdunaldiak ekiditen ditu baina, ez da erabat segurua sexu harreman bidez kutsatzen diren gaixotasunen aurrean. Gainera, espermizida erabiltzea ere beharrezkoa da. Izan ere, diafragmak espermatozoideen sarrera oztopatzen du eta espermizidak kaltetu egiten ditu. Antisorgailu hau edozein emakumek erabil dezake. Hala ere, hau erabiltzen hasi aurretik derrigorrezkoa da espezialistari kontsulta egitea.

BORONDATEZKO ANTZUTEA

TRONPEN LOTURA Sabelean ebaki txiki bat egiten da eta umetoki-tronpak mozten dira, obuluak pasa ez daitezen eta ernalduak izan ez daitezen. Hainbat prozeduraren bidez egin daiteke, nahiz eta ohikoena laparoskopia izan. Duela gutxi ESSURE metodoa garatu berri dute eta metodo honetan tronpa moztu beharrean, buxatu egiten dira. Dispositiboa jartzeko ez da ez anestesiarik, ez ospitaleratzerik behar.

ALDIZKAKO ABSTINENTZIA>

METODO SINTOTERMIKOA Arestian aipatu ditugun metodo batzuk konbinatzen ditu. Muki zerbikalaren aldaketek eta metodo oginoak egun ugalkorrak antzemateko balio dute eta mukiaren aldaketek eta tenperatura basalak egun horiek noiz ez diren ugalkorrak kalkulatzeko balio dute. Ugalkorrak diren egun horietan sexu harremanik ez izanez gero, ez omen da haurdunaldirik izango. Ez da batere gomendagarria.

SEXU HARREMANEN ETETEA>

COITUS INTERRUPTUS Coitus interruptus egiten dela esaten da sexu harremanean zehar zakila isurtzea gertatu baino lehenago baginatik ateratzen denean. Fidagarritasun eskaseko metodoa da eta ez ditu ekiditen sexu transmisiozko gaixotasunak. Ez da batere gomendagarria.

ESPERMIZIDEKIN BAKARRIK>

BAGINAKO BELAKIA Belaki sintetiko bat da, baginan sartu ondoren espermizida askatzen duena. 5 cmko diametroa du gutxi gorabehera. Baginara modu egokian sartu ondoren, 24 ordutarako antisorgailu moduan funtzionatzen du, zakilak askatzen duen isuriko espermatozoideak akabatuz. Belakiak hesi moduan ere funtzionatzen du. Koitoa burutu ondoren, 6 orduz eduki behar da baginan, espermatozoideak guztiz ezabatzeko, baina 30 ordu baino lehen erretiratu egin behar da. Eraginkortasuna %70-%80 ingurukoa da. Beraz, ez da metodo antisorgailu fidagarria, kondoiaren aldean batez ere. Sexu-transmisiozko gaixotasunak gainera ez ditu ekiditen. Ez da batere gomendagarria.

Sexu harremanak izaterakoan neurriak hartu behar dira aipatu bi arrisku horiek ekiditeko. Sistemarik gomendagarriena preserbatibo edo kondoiaren erabilpena da, haurdunaldiak eta gaixotasunen transmisioa ekiditen dituelako eta nahikoa metodo merkea delako. Norberaren egoeraren baitan antisorgailu bat edo beste izan daiteke egokiena. Zalantzak izanez gero, zure medikuari aholku eskatu beharko zenioke.


10

Sexua

AZAROA ´10

Bi sartzen diren tokian hiru ere sar daitezke

H

iru pertsona ohe berean egotea fantasia hutsa besterik ez da baina ez horregatik bete ez daitekeen ametsa. Hirukoteak osatzearena, batik bat gizonek dute fantasia da, beti ere, triangeluaren beste bi osagaiak kontrako sexukoak direlarik. Psikologoen arabera, gizonek bi emakumeekin osatutako triangeluekin amets egiten dute haurtzaroarekin harreman hurbila duelako. Gizonentzat bi emakumeekin batera oheratzea boterearen seinale da. Kopurua ezezik, harreman horretan jokatzen den rolak ere bere garrantzia du. Horrela, gizona da sexu jokoen zuzendari. Egoera horretan, gizonak bere burua bi emakume kontrolatzeko eta hauei plazerra emateko gai ikusten du, bere ‘ni’-a indartuz. Badira hirukoteak noizean behin izatea onartzen duten bikoteak baina pauso hau eman baino lehen bikoteak hitz egitea gomendagarria da eta mugak ezartzea; ez baita gauza bera fantasia gisa esperimentatzea edo bi pertsonenganako erakarpena sentitzea eta horregatik hirukotea nahi egin izatea.

Pertsona asexualak

E

gun sexu askapena jasaten ari den gizarte batean gaude: emakumeek askatasun handiagoa dute, homosexualitatea indarra hartzen ari da, sexu birtualaren ekoizpena goruntz doa, joku sexualak ohikoak dira... Alabaina, sexuarekiko atentzioa ez duten pertsonak ere izan badira. Horrela, munduko biztanleriaren %5a asexuala omen da. Ez dute ez sexu bereko ez sexu kontrako pertsonenganako desiorik sentitzen eta sexurik gabe zoriontsu dira. Gai honen inguruan psikologoak ez datoz bat. Batzuen arabera pertsona hauek ez dute trauma psikologikorik, ez dira pertsona erreprimituak ezta frigidoak ere. Asexualak direla aitortzen duten zenbaitek diote haiek bizitza ohikoa egiten dutela eta familia eta lagunekin harrenan bikainak dituztela.

Harreman guztiak ez dira arrosa kolorekoak Amodio istorio guztiak gaizki amaitzen direla esaten du batek baino gehiagok. Harreman bat ondo ez dabilenean egokiena harremana moztea izaten ohi da, gauzak okerreruntz jo ez dezaten, baina normalean, hau zaila izaten da

Z

enbaitetan, pertsona batekin denbora batez izan ondoren eta pertsona horretara ohitu ostean, zaila izan daiteke zehaztea benetan pertsona hori maite den ala ez, eta zalantzak agertuz gero, are eta zailagoa da harremanari amaiera ematea. Norbanakoak soilik jakin dezake zer sentipen dituen baina badira zenbait puntu aintzat hartu beharrekoak eta lagungarriak izan daitezkeenak harremana eteteko. Bikotekidearekin amaitzeak etapa berri bat hastea suposatzen du eta horrek beldurra sortzen du, baina María Jesús Álavak 'sufritu gabe maitatu' liburuan argi adierazten du bikotekidearekin jarratzea merezi duela bakarrik harreman horretan batik bat zoriontasuna, ziurtasuna eta oreka sentitu direnean. Zalantzak badaude, hobe da behinik behin amaitzea bestela bi bikotekideek sufritzen jarraituko baitute. Gauzak horrela, zure bikotekideak zure gustuetan eragina izan badu eta bere zaletasunak elkarbanatu behar badituzu, hobe da bikotekidea utz dezazula, bikotekideak onartu behar baititu bestearen nahiak.

‘Bikotea’ hitzak adierazten duen moduan, bi pertsonen arteko harremana da, beraz, biek oreka batean eman eta jaso behar dute. Desberdintasun nabariak agertzen badira, bat nazkatuko da egoera horretaz eta gutxi jasotzen duenak bikotekideari aurpegira diezaioke. Era berean, aintzat hartu beharrekoa da pertsona orok bertuteak eta gabeziak ditugula eta pertsonek ia ez dutela nortasunez aldatzen. Hain zuzen, bestea nolakoa den onartu behar da eta haren gauzetara moldatu eta bikotekideak ere zure bertute eta gabezietara moldatu behar du. Bikotekidearen gabeziak ezin badituzu sostengatu, hobe harremana uztea besteak ez baitu nortasunez aldatuko.

Giza harremanak Bikotekideak zure beste giza harremanekin bat etorri behar du hein batean edo bestela arazoak ager daitezke. Oro har, bikotekidea zure familiakoek edota lagunek ez badute gogoko, arrazoi batengatik izango da eta hobe hauen aholkuei adi egotea haiek zoriona opa dizuetelako. Halaber, bikotekidea iza-

teagatik ezin dira beste giza harremanak bertan behera utzi. Gomendagarria da denbora bikotekidea, familia eta lagunen artean banatzea. Kontutan hartu, familiakoek eta lagun minak ia betirako direla eta bikotearen iraupena, misterio hutsa dela. Sexuari dagokionez, honek ere badu bere garrantzia bikote harreman batean. Monotoniak harremana lerma dezake, horregatik pasioa itzaltzea ekidin behar da leku desberdinetan eta ordu desberdinetan harremanak izatea frogatuz, joko desberdinak erabiliz edota berrikuntzak eta fantasiak asmatuz. Hori bai, agian bikotekidea uzteko unea izan daiteke ez baduzu sexu erakarpenik sentitzen edo ez baduzu iraganean bezain ondo igarotzen. Hala ere, bikote batzuetan sexua bikote harremanak amaitzearen erruduna da bien arteko komunikazioa egon ez delako. Komunikazioak funtsezko papera betetzen du bestearen gustuak jakiteko. Komunikazio barik, sexu harremanak bakoitzak suposatzen dituen modukoak dira, betikoak izango dira eta ez dugu jakingo besteak plazerra sentitzen duen ala ez.


11

Gazteberri

2003. urteko udazkeneko gau batean, Harvarden ikasten ari zen Mark Zuckerberg gaztea ordenagailuaren aurrean eseri eta programatzen hasi zen. Jakin gabe, Facebook sortzen ari zen, egungo sarerik arrakastasuena.

HILOBIKO ISILTASUNA

KEN ZAZPI Gernikako bandaren disko berria itxaropenaz tindaturik dator, musikaren intentsitatean eta emozio sakonetan oinarriturik. Zalantzarik gabe, Ken Zazpi taldeak, musikatik haratago, euskal gaztearen bapateko inpultsoak kanalizatzen dituen banda dugu

Reykjavikeko urbanizazio berri batean hezurdura oso aurkitu dute. Erlendur Sveinsson inspektoreak askatu beharko du, bere polizia lagunekin, aurkikuntza horren korapiloa.

TXALAPARTA. Amaren suizidioaren ostean, Josuk, desintoxikazio zentroa utzi eta osaba Arturren etxera doa berarekin lan egitera. Lanean murgildu ahala, konturatuko da Arturrek badituela bestelako idealak eta bestelako enpresa-jarduerak.

A THOUSAND SUNS

ORTZEMUGAK BEGIETAN

Euskadi Saria, Literatura euskaraz Fermin Etxegoienen lehen eleberri honetan mundu garaikidea ageri da. Protagonistak zenbait tramaren erdian aurkituko du bere burua.

ALBERDANIA.

DON INORREZ

PAMIELA.

Asel Luzarraga

Alex eta bere arrebaren lana bikoteak apurtzea da. Lan horretan onenak dira baina beti bi erregela jarraitzen dituzte: ondo dauden bikoteak ez apurtzea eta inoiz ez maitemintzea.

UTOPIAREN ITZALAK

Etxean, ustez, lapurreta batzuk izan eta gero, familia batek kamarak jartzea erabakitzen du. Grabaturiko irudiak ikustean, etxean oso gauza arraroak jazotzen direla ikusi ahal izango dute.

Arnaldur Indridason

EE.BB. 120 Min. ZUZENDARIA: David Fincher. AKTOREAK: Jesse Eisenberg, Justin Timberlake, Andrew Garfield, Joseph Mazzello, Rashida Jones, Brenda Song.

Fermin Etxegoien

FRANTZIA. 105 Min. ZUZENDARIA: Pascal Chaumeil. AKTOREAK: Romain Duris, Vanessa Paradis, Julie Ferrier, François Damiens, Helena Noguerra, Andrew Lincoln.

AUTOKARABANA

EE.BB. 90 Min. ZUZENDARIA: Tod Williams. AKTOREAK: Katie Featherston.

LA RED SOCIAL

LOS SEDUCTORES

PARANORMAL ACTIVITY 2

AZAROA ´10

BIDE ERTZEAN

LINKIN PARK

Bere belaunaldiko taldeen artean ia bakarrik gelditu da Tolosako boskotea, euskarazko poparen ezinbesteko erreferentzia bihurturik. Leidor Sessions lanarekin euren hamarkada ospatu ondoren berriro sartu ziren Andoaingo Garate estudioan Don Inorrez izeneko 13 kantuak grabatzera.

Talde kaliforniarrak bere sorreraren hamargarren urteurrena ‘A thousand suns’ izeneko diska honekin ospatu du, taldearen laugarrena. Zalantzarik gabe hauxe dugu taldearen diskarik esperimentalena. Lehenengo single-a ‘The Catalyst’ izenburua du.


Akatsak zuzentzen

12

Gazteberri

AZAROA ´10

Asteko egunen etimologia

E

zaguna den bezala, euskararen jatorria, oraindik ere, guztiz ezaguna ez den gaia da. Latina baino lehenagoko hizkuntza izan arren, azken mendeetan hizkuntz honen, eta bertatik eratorritako beste hizkuntzen eragina nabaria izan da, eta, ondorioz, gaur egungo euskaran hizkuntz hauen eragina duten hainbat hitz aurki daitezke. Gezurra badirudi ere, hain erabiliak diren asteko egunen izenetan, berriz, eragin hau ez da azaltzen. Horrela, zazpi egunetako epeari latinez ‘septimana’ deitzen zitzaion bitartean, euskaraz epe hau ‘astea’ izenarekin ezagutzen da. Izan ere euskal astea hiru egunekoa zen: astelehena (asteko lehen eguna), asteartea (asteko erdiko eguna) eta asteazkena (asteko azken eguna); baina gero, kristautasunaren eraginez zazpi egunetara pasa zen. Horregatik hiru egun horietara beste lau gehitu zitzaizkien: osteguna (eguena), ostirala (barikua),

larunbata (zapatua) eta igandea (domeka). Gaur egun astea osatzen duten egunen izenen etimologiari buruz teoria desberdinak diren arren, jarraian honakoa azaltzen dizuegu: ] Astelehena: Antzinako euskal asteko lehen eguna izateagatik datorkio izena. ] Asteartea: Antzinako euskal asteko erdiko eguna izateagatik datorkio izena. Bizkaieraz, berriz, “martitzena” da, “Marteren eguna” esan nahi duena. (Gaztelaniaz Martes eta frantsesez Mardi). ] Asteazkena: Antzinako euskal asteko azken eguna izateagatik datorkio izena. Bizkaieraz, berriz, “eguaztena” da, “ilargiaren jaialdiaren hasiera” esan nahi duena. ] Osteguna: “Ortzi” pertsonaia mitologikoaren izenetik sortzen da: ortzegun - osteguna. Bizkaieraz,

berriz, “eguena” da, “ilargiaren eguna” esan nahi duena. ] Ostirala: “Ortzi igaro/ irago dela” esan nahi du: Ortzi + irago + -la > ortzirala > ostirala. Bizkaieraz, berriz, “barikua” da, “afari gabeko eguna” esan nahi duena (“Dies sine cena”): (a)bari ba(ga)ko eguna > (a)baribakoeuna > bari(b)akouna > bariakuna > bariakua > barikua. ] Larunbata: “lau egun jarraikiko ilbetea” esan nahi du. Bizkaieraz, berriz, “zapatua” da, judutar “shabbath” hitzetik dator, latinera “sabbatum”-era pasatu zena eta “atsedena” esan nahi du. ] Igandea: “ilargiaren iganaldia/ igoera handia” esan nahi du: igan handia > iganandia > igandia > igandea. Bizkaieraz, berriz, “domeka” da, latineko “Dominicus dies” hitzetik dator, gero “Dominica” hitzean laburtu zena.

Eutsi gogor! B

izkaiko Foru Aldundiak eta Alkarbidek (Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak) Eutsi gogor! lelopean eskolako kirol esparruan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina garatu dute. Aipatu kanpainan zenbait kirolari ospetsuk ezezik, Gose taldeak ere parte hartu du, kanpainarako abesti berezi bat prestatuz. Eutsi gogor! kanpaina iaz hasitako ekimena da, eta orduan, lau kiroletan zentratu zen: pilota, futbola, arrauna eta saski-baloia. Aurten, berriz, bost izan dira kirol hautatuak, kirol bakoitzeko izen ospetsuek parte hartu dutelarik: txirrindularitza (Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak), eskubaloia (Akaba Bera Bera taldeko Matxalen Ziarsolo eta Zulai Agirre), Surfa (Eneko Acero, Txaber Trojaola eta Garazi Sánchez), lasterketa (Cristina Petite) eta sokatira (Erandio Goierriko taldea).

Euskararen aldeko ekimen hau, batez ere, eskolako kirol-jardueraren batean diren 6 eta 16 urte bitarteko neska mutilei eta bere gurasoei zuzenduta dago. Era berean, kirol azpiegitura publiko zein pribatuetako erabiltzaileek eta kirol dendetako bezeroek ere kanpainaren berri jasoko dute. Kanpaina paperezko zein euskarri elektronikoetan oinarrituko da. Paperezko euskarrietan, besteak beste, posterrak, liburuxkak (fitness eta igerilekurako ariketekin osatutako 12 orrialdetako liburuxkak) eta poltsikoko egutegia aipa daitezke. Hauek guztiak, ikastetxe eta kirol egoitzetan banatuko dira. Euskarri elektronikoetan, berriz, aurtengo zein iazko materiala www.aukeratuzurea.biz webgunean dago ikusgai. Gainera, hala nahi duen orok, sakeleko telefonoan, SMS baten bidez, neska mutilak animatzeko esamoldeak deskargatu ahal izango ditu.


13

Gazteberri

AZAROA ´10

Giza Eskubideak Gipuzkoa-Giza Eskubideak VII. sarirako hautagaiak proposatzeko epea zabalik dago Gipuzkoa-Giza Eskubideak zazpigarren sariaren hautagaiak jasotzeko epea ireki du Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan etengabe giza eskubideen alde pertsona eta erakundeek egiten duten etengabeko lana saritzeko. Saria jasotzeko hautagaiak pertsona fisiko zein juridikoek edo erakundeek aurkeztu ahal izango dituzte, saria merezi duela erakusten duen memoria edo argibideekin batera. Hautagaitzak azaroaren 17ko arratsaldeko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira, Kirol eta Kanpo Ekintza Saileko erregistroan. Saria 6.000 eurokoa izango da.

Donostiako Giza Eskubideen IX. Zinemaldia Donostiako Giza Eskubideen IX. Zinemaldia buruko da. Zinemaldi honek, besteak beste, Nazioarteko Garapen Lankidetzarako Espainiako Agentzia eta Europar Batzordea erakundeen laguntza ezezik, nazioartean ondo irabazitako ospearen jabe diren erakunde eta elkarte eta entitateen (Unicef, Acnur, Cear, SOS Arrazakeria, Nazioarteko Amnistia, Gehitu, Bakerako Hekoko UNAMeko Giza Eskubideen Unesco Katedra), eta senideturiko urruneko beste zinemaldi batzuen (Nanteseko Zinemaldi Espainiara, Frantzia eta Giza Eskubideen Mexikar Akademiaren Giza Eskubideen Zinemaldia, Mexiko) bultzada ere du.

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertslaren urteurrena ospatzen den aldez aurreko hilean, Bizkaiko Foru Aldundiak, Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritza nagusiaren bidez eta Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuarekin batera, Giza Eskubideen III. Foroa aurkeztu du. Foro honen xedea herritarren artean giza eskubideen kultura sustatzea da. Zuzendaritzak lantzen dituen zenbait gai jendearenganatuz, adibidez, aniztasunarekiko errespetua, eskubideen unibertsaltasuna eta aukera berdintasuna. Horretarako, hainbat saio prestatu dira egunerokotasun handia duten gaietan sakontzeko eta elkarrekiko hausnarketa eta eztabaida sustatzeko. Saioak mundu guztiarentzat irekiak dira eta azaroko asteazken guztietan burutuko dira Bilboko Hurtado Amezagan den Bizkaiko Batzar Nagusien Aretoan arratasaldeko zazpietatik aurrera. Programa honakoa da:

• Giza ekintza eta giza eskubideak: Haiti, erronka jarraituak. (Azaroak 9) Pedro Arrupe Institutuko Cristina Chueca eta Intermón Oxfameko Lourdes Benavidesekin. • Aniztasunaren eta giza eskubideen kudeaketa: janzkeraren inguruko eztabaidak. (Azaroak 16) Tr[á]nsits-eko Jordi Moreras eta Bidaya Emakume Gazte Musulmanen Elkarteko Hajar Samadirekin. • Gazteak eta Giza eskubideak: genero berdintasunerako baloreak eta jarrerak. (Azaroak 23). Isabel Menendez aholkulari eta Eusko Gazteriaren Kontseiluko David Lopategirekin. • Krisi ekonomikoa eta giza eskubideak: bizikidetza erronkak. (Azaroak 30). Bartolome de las Casas institutuko María José Fariñas eta Ikuspegi-Euskal Inmigrazioaren Euskal Behatokiko Xabier Aierdirekin.

Giza eskubideak sustatzeko memoranduma

Datorren apirilaren 8 eta 15 bitartean

zitzaileen Nazioarteko Elkartea, Mexi-

Giza Eskubideen III. Foroa

Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskadin giza eskubideak sustatzeko helburuz Eusko Jaurlaritza eta giza eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoaren artean sinatutako elkar ulertzerako memorandumari bere oniritzia eman dio. Akordio hau 2008an sinatu zenaren jarraipena da. Lehenengo Elkar Ulertzerako Memoranduma ondo bideratu zenez bi alderdiek berriro ekin eta heldu nahi diete elkarlanean bideratu ziren ekintzei. Nazio Batuetan, Giza Eskubideen Aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoa erakunde arduraduna da Nazio Batuen Gutunean ezarritako eskubideak

nahiz giza eskubideei buruz legeek eta nazioarteko itunek ezarritakoak pertsona guztiek erabat bete ditzaten eta eskubide horiek babestu eta sustatzeko. Bulegoak elkarrizketa bultzatzen du eta, gainera giza eskubideekin ahalik eta konpromisorik handiena lortzearren elkarlana eta lankidetza sustatzen ditu gobernu, herri administrazio, erakunde akademiko eta arlo pribatuarekin. Gainera, giza eskubideen arloko hezkuntza bultzatzeaz gain, prebentzioa sustatzen eta erronka berriak ezartzen ahalegintzen da hainbat gaitan. Memorandum honetan jasotako

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIOA SAILA

DEPARTAMENTO DE JUSTICIA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA

Giza Eskubideen Zuzendaritza

Dirección de Derechos Humanos

konpromisoak honako hauek dira: - Eusko Jaurlaritzak Bulegora Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko bigarren Plana (2010-2011) bidaltzea hau aztertu eta ikuskatu dezan. - Bulegoaren iradokiei jarraituz giza eskubideen gaietan interesgarriak diren lau argitalpen euskaraz eta gaztelaniaz itzuliko ditu Eusko Jaurlaritzak. - 50.000 euro funts bati esleitzea Giza eskubideen alorrean Bulegoaren jarduerak sustatzeko helburuz.


14

Teknologia Berriak

Etorkizuna doako deietan dago

Internet erabiltzaileak 2.000 milioietara iritsiko dira aurten

I

nternetek aukera ugari aurkezten ditu hilean behin kuota bat ordainduz gero. Kuota hori ez da hainbesterako sarearen bidez gauza asko egin eta bilatu daitezkeela aintzat hartuta. Garestia iruditzen zaigun zerbitzua deiena da eta apika horregatik gero eta ohikoago da interneten bidezko dei aplikazioak erabiltzea (VOIP) Skype edo Nimbuzz bezalako zerbitzuen bitartez. Hala ere, egun, oraindik sistema hauek batik bat erabiltzen dira pertsona bat atzerrian dagoenean. Skypek, 2003an eratua, Iphone-n 12 milioi deskarga izan ditu eta hemendik aurrera Android aplikazioa duten mugikorrek ere erabil dezakete. Hilero 125 milioi pertsonek Skype erabiliaz hitz egiten dute. Nimbuzzek berriz, 28 milioi kide ditu. Programa hauen terminalen arteko deiak sarearen bidez eginez gero doan dira eta bestela ere deiak merkeagoak dira ohiko telefono batekin baino. Hortaz, bideodei hauek telefono operadoreentzat mehatxua izan daitezke orain arte irabazten zituzten etekinak jaitsi egingo baitira.

Touch Control

H

au da Samsung Led 9000 Full HD 3D telebista berriaren urrutiko agintariaren izena. Izan ere, aparagailu honek mugikor baten itxura du eta baita ukimen pantaila ere. Halaber, urrutiko agintari honen bidez telebistan ikus daitezkeen programak eta aktibatuz gero beste hainbat programa ere urrutiko agintariaren pantaila txikian ikus daitezke. Telebista berri honek azken belaunaldiko urrutiko agintea izateaz gain beste ezaugarri bitxiak ere aurkezten ditu. Hots, telebistak interneteko konexioa ere ahalbidetzen du. Izan ere Samsung Apps izeneko aplikazioak ditu eta hauen bidez posta elektronikora, giza sareetara eta berri guneetara sar daiteke. Hau guztia, noski, 5.000 euroko salneurritik gora.

AZAROA ´10

Internet erabiltzen duten pertsonen kopurua 2.000 milioiko kopurua gaindituko omen du urte honen amaiera baino lehen. Hori horrela izanik, egun bizi den populazioaren herena jada internetera konektatuta izango litzateke

A

ipatu kopurua garrantzitsua bada ere, oraindik hainbat desoreka ematen dira munduko herrialdeen artean. Horrela, Nazio Batuak erakundetik aditzera eman denez, garapen bidean diren herrialdeetan Interneten aldeko pauso garrantzitsuak emateke daude, hau, garapen ekonomikorako ezinbesteko tresna baita. International Telecommunication Unionek egindako txostenaren arabera, egun diren internet erabiltzaileen kopuruak duela bost urte zegoen kopurua bikoizten du. Gaur egun munduan den populazioa, gutxi gora behera, 6,9 mila milioikoa dela kontutan izanik, ia populazioaren heren bat konektatuta dagoela baiezta daiteke. Txosten beraren arabera, azken urtean Internetek 226 milioi erabiltzaile berri irabazi ditu. Erabiltzaile berri hauetatik, 162 milioi garapen bidean diren herrialdeetakoak dira, izan ere, krisi ekonomikoa dela eta, herrialde hauetan hazkunde ekonomikoa herrialde garatuena baino handiagoa baita. Garapen bidean diren herrialdeetan Internet erritmo azkarragoan hazten ari bada ere, oraindik herrialde garatuetako kopuruetatik urruti dago. Horrela, urte honen amaieran herrialde garatuetako populazioaren %71 konektatuta izango den bitartean, garapen bidean diren herrialdeetan ehuneko hau, doi, %21era iritsiko da.

Konexio azkarren garrantzia ITUk egindako txostenean, gainera, abiadura handiko konexioen garrantzia

azpimarratzen da, batez ere, garapen bidean diren herrialdeen kasuan. Herrialde hauetan abiadura handiko sare bat izateak “lanpostuak sor ditzake, hazkunderako ezinbesteko aldagarria da eta epe luzerako lehiakortasun ekonomikorako ezinbestekoa izango da� adierazi du ITUko bozeramaileak. Izan ere, Interneterako sarbidea erabat desberdina da lurraldearen arabera. Horrela, Europako populazioaren %65a konektatuta dagoen bitartean, Amerikan kopurua %55era jaisten da, Asian %21,9ra eta Afrika, soilik, % 9,6ra iristen da. Garapen bidean diren herrialdeetan soilik populazioaren %13,5ak du Internet etxean (%65 herrialde garatuetan). Hori dela eta, funtsezkoa jo da herrialde hauetan jendeak leku publikoetan konektatzeko aukera izatea, hots, eskola, lan edota eraikin publikoetan.

Garapen bidean diren herrialdeetan Internet hazkundea azkarragoa bada ere, oraindik herrialde garatuetatik urrun aurkitzen dira


15

Denbora Pasak

AZAROA ´10

Txisteak ] Doktore jauna, betaurrekoak behar ditudala uste dut. - Ados nago, bai. Baina nik ezin dizut lagundu; hau banku bat da. ] Emakume bat ohean dago bere amorantearekin. Bapatean, kaleko atea irekitzen dela entzuten dute. Bere senarra da; ohi baino goizago iritsi da etxera. Emakumeak ez daki zer egin, urduri dago... Etxe moderno horietako batean bizi dira, ez dago tokirik ohe azpian, hogeigarren pisuan bizi dira, balkoirik gabe, ez dago armariorik... Bapatean ideia bat du! - Maitia, zuk egin nik esaten dizudana eta dena ondo aterako da. Gera zaitez hor zutik gela erdian eta egon zaitez ixilik. Senarra logelan sartu eta hara bere sorpresa gizon bat biluzik gela erdian

Irabaz ezazu diska bat

ikusten duenean! - Baina, baina... zer egiten du gizon batek nire logelan, hor biluzik.... ai ene...!!!

SUDOKU

Bete itzazu sudoku honetan utzitako hutsuneak era zuzenean eta bidali erantzuna zure datu pertsonalekin honako helbide honetara: Gazteberri Aldizkaria. Iparragirre kalea 17. 1.Esk. 48009. Bilbo. Asmatzaile guztien artean DISKA bat zozketatuko dugu. Aurreko irabazlea

Nekane Intziarte (Errenteria)

- Benetazkoa dirudi ezta? -erantzuten du emazteak. Hainbeste bidaia eta bilera dituzunez ez dituzu nire behar sexualak asetzen eta...errobot hau erosi dut nire beharrak asetzeko. Gizona erdi harrituta eta erdi errudun sentsazioarekin geratu da eta hala dio: - Beharrezkoa al zenuen horrelako zerbait erostea? - Tira, nahiago al zenuen benetako beste gizon batekin oheratzea ala? - Ongi da, ez dezagun gehiago hitz egin eta sar zaitez ohean... gaur ez duzu errobotaren beharrik izango! - Uuuy....! orain ez maitia, buruko min naiz eta. -Ihardetsi du emazteak. - Kaka zaharra! Beno, gose naiz eta prestatuko al didazu zerbait orduan? Emaztea sukalderuntz jo du eta hor geratu da gizona logelan errobotarekin. - Errobot hau nire emaztearentzat ona bada niretzat ere ona izan beharko

ESKOZIARREN ARTEKO DUELUA: Badira bi eskoziar oso oso xuhurrak, eta bere arbasoen garaitik lur batzuen inguruan duten afera bat konpontzeko duelu bat egitea erabakitzen dute. Biak Londresen bizi dira eta Edinburgora joan behar dute duelua egitera. Tren berean joan dira, baina bakarrik irabazleak bueltatu ahal izango du Londresera. Ohikoa den ebzala, joan-etorriko txartela joatekoa soilik baino merkeagoa da. Lehen eskoziarrak joan etorrikoa atera du, eta bigarrenak berriz, bakarrik joatekoa. Zein da zure ustez, bien artean, xuhurrena, azkarrena eta baikorrena?

du. Besotik hartu, ohean ahozbehera jarri eta hor da prest errobotarekin harremanetan hasteko. Orduan, 'errobotak' ahal duen ahotsik metalikoena erabiliz, horrela dio: - Errorea, errorea... Sistemaren errorea... Zulo ez zuzena...Errorea, errorea... Sistemaren errorea... Zulo ez zuzena... Senarrak prakak igo eta hala dio: - Baina zer errobot kaka da hau! Oraintxe bertan leihotik behera botako dut! Amoranteak hogeigarren pisuan daudela edo gogoratuz, bi aldiz pentsatu

du, besteak joan-etorrikoa atera duenez bere txartela erabiliko baitu Londresera bueltatzeko.

eta aurreko ahots bera erabiliz hala dio: - Sistema eguneratuta! Softwarearen deskarga amaituta. Sistema egunera-

Zalantzarik gabe, bigarrena. Beste gizona hil egingo duela ziur da. Horregatik joatekoa bakarrik erosi ESKOZIARREN ARTEKO DUELUA:

tuta, Mesedez saiatu berriro. ] Bi gizon denda berri bat ireki dute, erdibana. Horietako bat denda zabaldu eta bigarren egunean denda irekitzera doa, baina gerturatu bezain

(44 – 4) : 4 = 10

EZETZ ASMATU!

LAU ZENBAKIAREKIN JOLASTEN: Lau aldiz lau zenbakia erabiliaz, eta oinarrizko eragiketa matematikoak erabiliaz (baita parentesiak ere) posible zenuke 0 eta 10 bitartean diren zenbaki guztiak lortzea (0 eta 10 barne)?

pronto atea apurtuta dagoela ikusi du. Dendan sartu eta hau hutsik dagoela ikusi du, hots, lapurrak bertan izan direla. Bere bazkideari berri emateko telefonoz deitu dio: - Aizu! berri txarrak ditut. Gaur gauean lapurrak izan dira gure dendan. - Ai ene! Eta zer eraman dute?

(4 . 4 + 4) : 4 = 5 • ( 4 + 4) : 4 + 4 = 6 • 4 + 4 – 4 : 4 = 7 • 4 + 4 + 4 – 4 = 8 • 4 + 4 + 4 : 4 = 9 44 – 44 = 0 • 4 : 4 + 4 – 4 = 1 • 4 : 4 + 4 : 4 = 2 • (4 + 4 + 4) : 4 = 3 • (4 - 4) : 4 + 4 = 4 • LAU ZENBAKIAREKIN JOLASTEN:

- Tira, bakarrik zure zatia!

eSaMeSak

Bilboz Badakit Bidali Bilboren inguruan planteatzen dizugun galderaren erantzun zuzena eta irabazi Bilboz Badakit mahai jolasa. Erantzuna postaz honako helbidera bidali ahal duzu: Gazteberri Aldizkaria. Iparragirre kalea 17. 1. Eskubia. 48009. Bilbo. edo gazteberri@unionline.info posta elektronikora

Zein urtetan eraiki zuten Foru Aldundiaren liburutegia? a.) 1918an. b.) 1902an. d.) 1924an. Aurreko

irabazlea

Larraitz Álvarez Erantzun zuzena

Zenbat urtekin hil zen Joan Krisostomo Arriaga? a.) 19.

- Lagun faltsuak itzalak bezalakoak dira. Bakarrik eguzkia dagoenean jarraitzen zaituzte. - Ezin duzu iritziz aldatu jarreraz aldatzeko gai ez bazara. - Telebistak gauza asko ematen dizkigu, baina inoiz pentsatzeko denborarik.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.