Gb110 feb2016

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 110. Zbk | 2016 Otsaila |

Gazteak eta adimentsuak. Oso adimentsuak.

#110


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@unionline.info http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA Jon Mikel Zabalegi

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

TESTUAK ETA DISEINUA Shareak Kultur Elkartea LAGUNTZAILEAK Nerea Segura, Gotzon Sanchez, Ziortza Carranza, Peio Saez de Lafuente. ARGAZKIAK Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA 943 053 488 | 629 229 185

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA HEZKUNTZA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Viceconsejería de Política Lingüística


Aurkibidea 04

08

Gazteberriak

z Donostiako Giza eskubideen Zinemaldiko gazte epaimahaian izan nahi? z EGK-aren ‘Bakehizketak’ bideoa z Euskal gazteria Euskadiren independentziaren alde dago z Langile trebatuen falta errealitate bilakatuko da 2020. urtean z EYE2016: Europar Gazteriaren topaketa

Erreportajea: Drogen kontsumoak behera egin du gazteen artean

18 Zientzia z Zein da ilargiaren jatorria?

20

12

Euskara z Europak ‘txartel gorria’ atera dio Espainiari euskara ez babesteagatik z Hamar denda handik euskararen erabilera sustatuko dute z Euskararen Aholku Batzordea Bilbon

Elkarrizketa: Javier Ikaz eta Jorge Díaz ‘Yo fui a EGB’

22 Zer jan, hura izan z Paregabea naiz

30

08

Erreportajea: Gazteak eta adimentsuak

Sexua z Nola ikusten dute gazteek sexua eta amodioa? z Emakumeak eta erotismoaren merkatua z Sexu harremanak izateko ordurik onena

34 Teknologia berriak z Biztanleriaren bi herenak ez du Internetera konektatzeko aukerarik z Sakelako telefonoa aldatu duen horietako bat zara?

42 Agenda GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila

3


Gazteberriak DONOSTIAKO GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIKO GAZTE EPAIMAHAIAN IZAN NAHI? 18 eta 30 urte bitarteko gaztea bazara, apirilaren 15etik 22ra bitartean izango den Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko XIV. edizioko Gazte Epaimahaian izateko aukera duzu. Nahikoa duzu bere web gunean sartu (www.zinemaetagizaeskubideak.com) eta izena ematea; izena emateko epea martxoaren 28ra arte zabalik izango da. izena ematen duten gazte guztien artean zozketa egingo da eta irabazleak web orrialdean bertan ezagutzera emango dira. Zinemaldiko saio eta bestelako jarduera guztietara dohainik joateaz gain, gazte epaimahaikideek Deustuko Unibertsitateetan ECTS bat eta UPV/EHUn aukera askeko kredituak lortzeko aukera dute. Gainera, aurten, lehenengo aldiz Dajlan (Aljeria) errefuxiatu saharar kanpamentuetan egiten den Saharako Zinemaldirako (FiSahara) bi bidaia zozkatuko dira partaideen artean.

Euskadi independiente izateko gogoak, lurralde historikoetako gazteen arabera (%) 100 80

EAE

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

59,5

49,4

57,0

68,1

27,1

35,3

28,9

20,6

13,4

15,3

14,1

11,3

60 40 20 0

Euskal gazteria Euskadiren independentziaren alde dago Gazteen Euskal Behatokiak egindako inkesta baten arabera gazteriaren %60ak independentzia nahi du

EGK-K ‘BAKEHIZKETAK’ BIDEOA AURKEZTU DU BILBOKO AZKUNA ZENTROAN Pasa den urteko urrian, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bakearen eta bizikidetzaren inguruko esperientzia pilotua antolatu zuen Arrasaten. Bertan, hainbat gazte eta gizarte eragile (biktimak, kazetariak, biktimarioak, historialariak, kargu publikoak, kultur eragileak...) elkartu ziren bakearen inguruan hitz egiteko. Topaketan esandako guztia ‘Bakehizketak’ izeneko dokumental batean bildu du EGK-k eta horren aurkezpena, pasa den otsailaren 12an egin zen Bilboko Azkuna Zentroan.

4

Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiren estatus politikoaren inguruko galdeketa egin du Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean. Inkesta horretan, besteak beste, Euskadiren independentzia nahi duten ala ez galdetu zaie gazteei eta, independentzia ‘gogo handiz’ nahi dutenen (% 34,7) eta ‘nahikoa gogo’ dutenen artean (% 24,8) ia % 60ra iristen dira. Adin tarteei dagokionez, 15 eta 19 urte bitarteko gazteak dira independentziaren alde gogo gehien azaltzen dutenak

(% 62,8). Lurralde historikoei dagokionez, berriz, Gipuzkoa litzateke independentziaren alde dauden gazte gehien dituena (% 68,1). Bizkaian, independentziaren alde dauden gazteen ehunekoa 57koa da eta, Araban, aldiz, erdia baino gutxiago (% 49,4). Inkestak gogo eta ustearen artean desdoitze nabarmena dagoela azaltzen du. Izan ere, independentziaren alde gazteriaren % 60a azaltzen bada ere, gazte guztien herenak bakarrik (% 33,4) uste du etorkizunean Euskadi independente izango dela.

Zenbat eta gazteagoa izan orduan eta gehiagok uste dute independentzia egi izan litekeela: % 30,8k 25-29 urtekoen artean, % 32,3k 20-24 urtekoen artean eta % 38,0k 20 urtetik beherakoen artean. Independentzia errealitate bihurtzeari dagokionez, berriro agertzen dira aldeak gazteak bizi diren lurralde historikoen arabera eta berriro Gipuzkoan jaso da etorkizunean Euskadi independente izango dela uste dutenen kopuru handiena (% 42,7).

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila


GAZTEEN ENPLEGUA SUSTATZEKO EKIMENA BUSTURIALDEAN

ABIAN DA EMPRENDETHEA IDEIA LEHIAKETAREN III. EDIZIOA Nerbioi Ibaizabal eskualdean ekintzailetzarako kultura susta– tzea helburu duen Emprendethea ideia lehiaketaren hirugarren edizioa abian da. Lehiaketa, Nerbioi Ibaizabal eskualdearen 2015eko Gazteen Enplegua sustatzeko tresnak proiektuan definitutako helburuen parte da eta eskualdeko 18 eta 29 urte arteko gazteei zuzenduta dago, bai banaka, bai taldean.

Otsailaren amaieratik aurrera, Busturialdean garatu den Hazilan proiektuak eskualdeko 20 eta 35 urte bitarteko gazte langabetuei trebakuntza eta enpresa-praktikak egiteko aukera eskainiko dizkie. Lehen fase batean, gazteek prestakuntza teorikoa jasoko dute eta ondoren, 300 ordu inguruko praktikak egiteko aukera izango dute.

GAZTE ENPLEGUAREN HAMARKADARAKO KANPAINIA

“Betiko lanpostua, enpresa bakar batean eta astean 40 ordu lan egitea eskatzen zuena, amaitu da”

Mondragon Unibertsitateak eta BAC Business Acceleration Center-ek sustatzen duten E3! ekimenak gazte tituludunen jarduera ekintzailea eta enpresen ekintzailetza prozesuak bateratzen ditu. Ekimenak langabezian diren gazte tituludunen jarduera ekintzailea eta enpresen ekintzailetza prozesuak bateratzen ditu.

PEDRO ESNAOLA. Gipuzkoako Merkatal Ganberako eta Eusko Ganberak-eko presindentea gazteok etorkizunean espero ahal dugun lan merkatuaren inguruan.

ASAU BARIK, MUNGIAKO GAZTE GINKANA

Zabalik da Leioako Pop-Rock lehiaketan izena emateko epea. Hastapenetan diren taldeek parte hartu ahal izango dute. Bi modalitate izango dira: Pop-Rock eta Metal. Izena emateko epea apirilaren 8an amaituko da. Info+: kulturleioa.com

Biztanleriaren Jardueraren Arabera (BJA) inkestaren azken datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa %25,6koa izan iazko azken hiruhilekoan. Ehuneko handia izan arren, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, langabezia tasa bi puntutan jaitsi dela azpimarratu behar da. Aipatu adin tarte horretan gehiago dira langabezian diren gizonak (%28,5) emakumeak baino (%22,5). Gainera, emakume gazteen langabezia tasak behera egin duen bitartean, gizonenak gora egin du. Lurralde historikoei dagokionez, Gipuzkoa da langabezia tasa baxuena duen herrialdea (%24,3). Tasarik handiena, ostera, Bizkaian ematen da (%26,3). Araban %25,9koa da.

Abian da Gazte Enpleguaren Hamarkadaren Adierazpenerako Nazioarteko Kanpainia. Ekimen horren xedea Nazio Batuak Erakundeko Batzar Nagusiak gai hori hurrengo hamar urteetarako lehentasunezko gaitzat hartzea da. Momentuz, 72 estatu desberdinetako 500 erakunde baino gehiagok sinatu du.

‘E3! ETORKIZUNA ELKARREKIN ERAIKIZ’

LEIOAKO POP-ROCK LEHIAKETA 2016

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO GAZTERIAREN LANGABEZIA TASA 2015EKO AZKEN HIRUHILEKOAN

Mungiako Udalak 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ginkana birtuala prestatu du. Ekimen horren bitartez, gazteek euskera interneten zein beste teknologia berrietan erabiltzea sustatu nahi da. Lehiaketa honetan, gazteek erronka berri bat izango dute: bost proba gainditu behar izango dituzte denbora jakin batean. Proba horiek 15ean behin argitaratuko dira eta gazteek facebook-eko profilean jasoko dute. Erronka guztiak gainditzen dituztenek 600 euro izango dituzte saritan.

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila

ZIKLOTEKA. Cristina Enea Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak profesionalei, erakundeei eta interesa duen publikoari bizikletaren eta txirrindularitzaren ezagueraren eremuan espezializatutako dokumentu-ondarea eskaintzen dien espazio fisikoa eta birtuala sortu dute. EUSKAL ZINEMAREN ASTEA GASTEIZEN. Otsailaren 22 eta 27 bitartean Gasteizko Euskal Zinemaren Astearen XXXII. edizioa ospatuko da. Bertan, euskal profesionalek iaz zuzendu edo ekoitzitako zinema-lanik onenetariko batzuk ikusi eta saritzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

5


GASTEIZKO UDALAK ETXEBIZITZAK ESKAINIKO DIZKIE GAZTEEI Gasteizko Udalak hiriko auzo zaharrak jende gaztearekin birpopulatu nahi ditu. Ekimen horrek bi xede ditu. Alde batetik, auzo horietan bizi diren pertsonen batez besteko adina oso altua denez, jende gaztea sartu nahi da bertan eta, bestetik, kasu gehienetan, pertsona heldu horiek irisgarritasun baldintza eskasetan bizi direnez, egokiagoak diren etxebizitzetan kokatu nahi dira. Ekimenak, beraz, auzo horietako belaunaldi-ordezkapena bermatu nahi da.

Langile trebatuen falta errealitate bilakatuko da 2020. urtean Talentu falta kezkagarria Espainia, Polonia eta Italiarekin batera, Europa mailan talentu urritasun gehien duen herrialdea dela azpimarratu du Ramstad enpresak egin berri duen azterlan batek. Txosten horren arabera, estatuan goi-mailako trebakuntza duten bi milioi langile inguru behar izango dira 2020. urtean. Goimailako trebakuntza eskatzen duten lanpostuen desdoitze horrek, gainera, trebakuntza urriagoa eskatzen duten profilen langabezia-tasa altuekin egingo du bat. Talentu urritasuna ez ezik, langileen eta enpresen beharren artean desdoitze nabarmena dagoela azpimarratzen du Ramstad-ek. Europar Batasunak 30 eta 35 urte bitarteko biztanleriaren %40a, gutxienez, goi-mailako ikasketak izatea lortu nahi du hemendik lau urtera. Gaur egun, Europako herrialdeetako batez bestekoa %38koa da. Estatua, aldiz, ehuneko hori 42,3koa da, Europako batez bestekoa baino ia bost puntu altuagoa.

6

ARTE GAZTEAREN TOPAKETA NAFARROAN Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gazteriaren Zuzendariordetza Nagusiak ‘Encuentros Arte Joven/ Arte Gaztearen Topaketak’ programa sustatzen du gazte sortzaileen lanak erakusteko eta zabaltzeko eta egileei profesionalizazio bidean bultzada emateko. Programak lehiaketa formatua du eta bost arlo hartzen ditu: arte eszenikoak, arte plastikoak eta ikusizkoak, moda-diseinua, musikak eta ikus-entzunezkoen ekoizpena. Interesa duten artista gazteek oinarrien orriak eta izena ematekoa otsailaren 10etik martxoaren 15era arte eskuratu ahal dituzte.

EYE 2016

Europar Gazteriaren topaketa Datorren maiatzaren 20 eta 21ean Europako Parlamentuko ateak zabalik izango dira europar gazteriarentzat. Egun horietan, gazteei gazteria esparruko politikak erabakitzen dituzten arduradunekin elkartzeko aukera ematea helburu duen European Youth Event - EYE2016 delakoa ospatuko da. Aurtengo topaketaren leloa ‘Elkarrekin aldaketa lortu ahal dugu’ izango da. Topaketan Europar Batasuneko estatu kide zein hautagai diren herrialdeetako 16 eta 30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete. Horretarako, nahikoa da gutxienez hamar kide dituzten taldeak osatzea eta izena ematea. Bi egunetan zehar, Estrasburgora gerturatzen diren gazteek eztabaida politiko, tailer, rol joko, ideien laborategi, joko digital eta kontzertuetan partehartzeko aukera izango dute. Horrez gain, Gazteen Europako Foroak antolatzen duen ‘YO!Fest’ (Youth Village and Festival) delakoa ere ospatuko da. Bost izango dira EYE2016an jorratuko diren gai nagusiak: Gerra eta bakea; parte-hartzea; gazteriaren langabeziaren kontrako kanpaina; etorkizuneko lan merkatua; eta, Europa jasangarri baterako bide berriak.

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila



8

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila


Š painkillerskill.org

Drogen kontsumoak behera egin du gazteen artean

Bigarren Hezkuntzako ia 40 000 ikaslerekin egindako azterlan batek gazteek gero eta droga gutxiago hartzen dituztela azaltzen du. Dena den, oraindik alkohol edota tabakoa bezlako drogen kontsumoak guztiz orokortuta daude GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila

9


E

statu mailan burutzen den Bigarren Hezkuntzetako Ikasleen Droga Erabileraren inguruko Inkestaren arabera alkohol eta drogen kontsumoak behera egin du 14 eta 18 urte bitarteko gazteen artean. Inkesta horretan 37 486 ikaslek hartu dute parte eta, guztira, 18 gai psikoaktibo desberdinen kontsumoak aztertu dira. Oro har, aztertu diren droga guztien kontsumoa jaitsi da. Aipatu adin tarte horretan gehien kontsumitzen diren drogak alkohola, tabakoa eta kanabisa dira. Inkestak jaso dituen datuen arabera, alkohola da droga nagusiena gazteen artean. Hala ere, gai horren kontsumoa nabarmen jaitsi da, bereziki, kontsumo intentsiboen kasuan. Hala ere, inkestak badu kezkarako zenbait datu: 14 eta 18 urte bitarteko ia 300 000 gazte alkohola kontsumitzen hasi dira. Kontuan izan behar da, ia gazte horiek guztiak adingabeak direla eta, printzipioz, ezin dutela alkohola duten edariak erosi. Alkoholaren kontsumoa nabarmen hazten da asteburuetan. Gehien kontsumitzen den edaria garagardoa da eta, jarraian, konbinatuak eta ardoa. Kezkarako datu gehiago: inkestatutako gazteen ia %2k alkohola egunero kontsumitzen duela onartzen du eta %20 ak azken hilabetean gutxienez mozkorraldi bat izan duela azaltzen du. Tabakoaren kasuan, 2004. urtean hasitako joera mantentzen da eta, gaur egun, gai horren kontsumoa bere mailarik baxuenean aurkitzen da. Hala ere, inkestak jasotako datuen arabera, azken urtean, 14 eta 18 urte bitarteko ia 140 000 gazte tabakoa kontsumitzen hasi dira. Egunero tabakoa erretzen duten gazteen ehunekoa 8,9koa da, aurreko inkestan baino lau puntu gutxiago eta duela hamar urte baino 12 puntu gutxiago (%21,5 eta aipatu %8,9, hurrenez hurren). Substantzia hipnolasaigarrien kasuan ere kontsumoa nahikotxo murriztu da. Kontsumo hau, batez ere neskekin erlazionatzen da, horiek baitira nagusiki

10

substantzia horien kontsumitzaile nagusienak. Droga ilegalen artean, kanabisa da gehien kontsumitzen dena (ikasleen %30ak probatu du gai hori). Azken urtean, 14 eta 18 urte bitarteko ia 150 000 gazte kanabisa kontsumitzen hasi dira eta egunero porroak erretzen dituztenen ehuneko 3,2koa da. Bestelako droga ilegalen artean, kokainarena da gehien egonkortu den kontsumoa. Anfetamina, estasi edo heroinaren kontsumoak, berriz,

azken urteetan izan duten beherako joerarekin jarraitzen dute. Emaitza hauek azaltzerakoan, adituek krisiak izan duen eragina ezin dela ahaztu azpimarratzen dute. Izan ere, baliabide ekonomiko urriagoak izanik, gazteek drogak kontsumitzeko aukera gutxiago dituzte. Horrelako substantzien kontsumoek gazteen hazkundean eragin negatiboa izateaz gain, kontsumo goiztiarrek bestelako arazoak ere izan daitezkeela erakusten dute.

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila


% 68,2 % 76,8

Azk

%78,9

Azk

No

% 8,9

% 31,4 Noizbait tabakoa kontsumitu duten gazteak

% 38,4

JOERA POSITIBOA BAINA ORAINDIK PAUSU GEHIAGO EMAN BEHAR DIRA. Azken urteetako joerak kontsumoak behera egin duela adierazten duen arren, drogen kontsumoa, oraindik ere, orokortua dago. Gainera, gazteriak ez du drogek izan dezaketen arriskuaren gaineko pertzepziorik.

% 18,6

% 25,0

% 33,3

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila

11


Elkarrizketa

12

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila


Javier Ikaz eta Jorge Díaz. ‘Yo fui a EGB’ proiektuko sortzaileak

“Ia guztiz ahaztuta zegoen EGB bezalako hitz bat modan jarri dugu”

Facebook orrialde bat, blog bat eta hiru liburu. Haurtzaro eta nerabezaroaz oroitzeak hainbesterako ematen du? JAVI: Oroitzeak askotarako ematen du, bai haurtzaro edo nerabezaroak edota lagunekin egindako afari bat. Gure memoria ez galtzea funtsezkoa da, nondik gatozen ikusteko gaitasuna, garai horiek laidoztatu edo goraipatu gabe. JORGE: Oinarrizko Hezkuntza Orokorrak (OHO/EGB) 25 urteko iraupena izan zuen, 1970. urtetik 1995. urtera arte, hain zuzen ere. Gure proiektuan urte horietan guztietan izan ziren gai desberdinak jorratzen ditugu: telebista, zinema edo musika, janzkera, elikadura, jolasak... gauza asko dira oroitzeko. Nola bururatu zitzaizuen ‘Yo fui a EGB’ Facebook orrialdearen ideia? JORGE: Burura etorri zitzaigun lehen gauza izena bera izan zen: ‘Yo fui a EGB’. Hasieratik oso gustuko izan genuen eta garbi genuen horrekin zerbait egin behar genuela. Gauzarik errazena eta merkeena Facebook orrialde bat zabaltzea zen eta horrela egin genuen. Ezin genuena espero zen ondoren sortuko zen komunitatea, gaur egun milioi bat kide baino gehiago dituena. Facebook orrialde bat bezalako hastapen xume batetik bloga sortu zen eta, ondoren, liburua. Horrelako erantzun hain positiboa sorpresa izan zen? JORGE: Hala da. Bloga, liburuak, musika CD-a, mahai jokoa... poliki-poliki merkaturatu izan ditugun produktuak dira, nolabait, gure jarraitzaileek hori eskatzen zutelako eta gu oso mutil obedienteak gara. Egia da orain arte merkaturatu izan ditugun produktu horiek guztiek oso arrakasta handia izan dutela baina, oraindik, horrek ere harritzen gaitu. Badirudi ia guztiz ahaztuta zegoen EGB bezalako hitz bat modan jarri dugula. Nahi gabe edo, hitz labur horrek belaunaldi oso baten eta herrialde honen historian oso

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila

13


garrantzitsua izan den denborazko gune bat zehazten du. Izan duzuen arrakastaren gakoetako bat umorea izan daiteke. Hau da, garai horietan gazte ziren horiei irribarre bat margotu ahal zaie ezpainetan partekatzen dituzuen edukiak ikustean baina, aldi berean, irribarre horren atzean ez al da nostalgia apur bat ere ezkutatzen? JAVI: Nostalgiak tristura kutsua du, jada ez dagoen zerbait gogoratzearena. Gure asmoa, ostera, ahalik eta positiboen izatea da eta gauza horien guztien alde positiboa ikusten saiatzen gara. Zure haurtzaro edo

14

nerabezaroko oroitzapen batek irribarre bat sortu beharko luke, ez galdutakoaren larritasuna.

Javier Ikaz eta Jorge DĂ­azek belaunaldi oso baten orotzapenak jasotzeko asmoz Facebook orrialde bat sortu zuten. Gaur egun, orrialde horrek milioi bat jarraitzaile baino gehiago ditu.

Behin eta berriro errepikatu duzue zuen proiektuaren helburua ez dela garai horiek oraingoak baino hobeak ala txarragoak diren balioztatzea. Dena den, atzera egiten duzuen begirada horretan, inplizituki, ez da al egungo gazteriaren bizita ereduari kritika egiten? JAVI: Inolaz ere. Ez dut uste egungo gazteen bizitza estiloa gurea zena baino okerragoa denik, ez halabeharrez. Badira egungo gazteen bizimoduan hainbat gauza positibo eta beste batzuk ez hain

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila


etorkizuna.eus GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila

Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria 15


positibo; baina gauza bera gertatzen zen gure garaian. Beti uste dugu gure belaunaldia beste guztien artean onena dela. Haurrak ginenean gure gurasoek denetarik genuela esaten ziguten, mizke hazitako belaunaldi bat ginela... Pasa den mendeko 80ko hamarkadan tabletak eta Internet izan bagenu oso zoriontsuak izango ginen. Zure bloga edo Facebook orrialdea ikusita batek baino gehiagok pentsatuko du: ‘zein zoriontsu ziren garai horietan’. Dena arrosa kolorekoa zen? JAVI: Ez, noski. Gauza oso onak zeuden baina baita gauza oso txarrak ere. Gure asmoa, jada esan dugun moduan, alde positibo horiek oroitzea da, baina ez manipulatzeagatik; guztion artean, modu atseginean oroitzapen horiek guztiak partekatzeagatik. Garai horietako zein gauza baztertuko zenituzkete eta garai hauetako zein gauza azpimarratuko zenukete? JORGE: Garai horietatik gauza asko alboratuko nituzke: zaldia, plintoa edota soinketa eskolako tortura aparatu horiek guztiak, medikuak beti agintzen zituen injekzio eta supositorioak, Rotring madarikatu horiekin behin eta berriro egin behar izaten genituen laminak edota negu osoan zehar jantzi behar izaten genituen buru-berogarri horiek. Egungo garai hauetatik, zalantzarik gabe, teknologia mailan izan den aurrerapena eta Interneti esker eman den aldaketa soziala azpimarratuko nuke. Zuen Facebook orrialdean edo blogean ikus daitezkeen eduki ia gehienak ezezagunak dira egungo gazteentzat. Zer dela eta hain erakargari ziren gauza horiek guztiak ‘desagertu’ dira? JORGE: Logikoa da. Gizartea abiadura handian garatzen da eta gure garaian ezinbestekotzat jotzen genituen zenbait gauza, gaur egun, ez dute inolako zentzurik. Burura etortzen zaizkit, adibidez: idazmakina, argazki

16

kameratarako argazki-bobina, disketeak, walkman-a... Baina, gezurra badirudi ere, aipatu gailu horiei ‘vintage’ etiketa jartzen diozu eta modan dira berriz ere. JAVI: Funtsean, belaunaldi analogiko bat izan ginen, hasi berria zen teknologia ezagutzen. Erabilera berriak oso indartsu sartu dira eta garai horietako gauza askok ez dute tokirik gaur egun. Internet, sare-sozialak...bizitza birtual batek benetan ordezka dezake bizitza erreala? Posible al da ‘birtualki’ zoriontsu izatea? JORGE: Nire ustez bizitza birtualak bizitza erreala osatu beharko luke, inoiz ez ordezkatu. Bien arteko oreka lortzen saiatu beharko genuke. Ekimen horren inguruan bere ekarpenekin eduki asko eskuratzen lagundu zaituzten komunitate bat sortu da. Ba al da benetan aho bete hortz utzi zaituzten ekarpenen bat?

JORGE: Gure jarraitzailerik gabe honek guztiak ez luke zentzurik izango. Beraiek dira egunero hor daudenak animoak ematen, egiten duguna eskertzen eta garai horren inguruko eduki desberdinak bidaltzen. Egia da, noizean behin, zur eta lur uzten gaituen edukiren bat azaltzen dela. Adibidez, bada oraindik garai horretako txikle edo litxarreriaren bat zabaldu gabe gordetzen duen norbait. Zergatik ez zuen bere garaian jan? Adibidez, aurrekoan, kafetegi batean kafea egiteko makina aldatu eta azpian Chimos goxoki pakete bat azaldu zen. Seguruenik munduan den horrelako pakete bakarra izango da; guk horrelako aurkikuntzei “EGB Arkeologia” izena ematen diegu. 20 urte barru ‘Ni DBHra joan nintzen’ bezalako ekimen bat ikusteko aukera izango dugula uste duzue? JAVI: Egun diren ikono eta produktuak ikusita, liburu bat baino gehiago entziklopedia bat beharko litzateke!

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila


GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila

17


18

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila


ZIENTZIA

ZEIN DA ILARGIAREN JATORRIA? Ebidentzia berriak gure satelitearen eratze prozesuaren inguruan

I

largiaren historia ez da sekretu bat zientzialarientzat. Duela 4500 milioi urte inguru, zeruko gorputz erraldoi batek sortu berria zen Lurraren kontra bortizki talka egin zuen. Adituen teoriaren arabera, zeruko gorputz erraldoi hori Theia izenarekin ezagutzen den planeta izan zen. Talka horren ondorioz sortu ziren abar horiek guztiek hodei zerratua eratu zuten eta, grabitatearen legeak direla eta, bateratu eta trinkotu egin ziren gaur ezagutzen dugu satelitea eratu arte. Azaldutako hori guztia zientzialariek frogatutzat ematen dute. Hala ere, talka horren inguruko xehetasunen inguruan zalantza gehiago daude. Izan ere, orain arte, talka hori 45 gradu edo gehiagoko angeluan gertatu izan zela uste zen baina, berriki, UCLA unibertsitateko ikerlari talde batek aurkitu dituen ebidentzia berriek, talka zuzena izan zela adierazten dute. Teoria berria Apolo 12, 15 eta 17 misioek Ilargitik ekarritako haitzen analisian oinarritzen da. Ikerlariek haitz horiek lurran diren beste haitz batzuekin alderatu dituzte eta gakoa haitz horietan diren oxigeno atomoetan aurkitu dute. Gure planetan den oxigeno ia guztia O-16 da, hots, zortzi protoi eta zortzi neutroi dituzten atomoetaz osatuta dagoen oxigenoa. Oso kopuru txikietan bada ere, lurran badira oxigeno isotopo astunagoak; O-17 (neutroi bat gehiago du) eta O-18 (bi neutroi gehiago). Zientzialariek jakin ahal izan dutenez, eguzki-sistemako planeta bakoitzean O-16 eta O-17ren artean den proportzioa berezia eta bakarra da. Orain arte, ilargiaren kasuan ere proportzio hori bakarra zela uste zen baina ebidentzia berri horien arabera, ez da horrela. UCLAko ikerlariek egin dituzten analisien baitan, Lurreko zein Ilargiko haitzetan den oxigeno isotopoak oso antzekoak dira; ia berberak. Theia eta Lurraren arteko talka albokoa izan balitz, Ilargia, nagusiki, Theia planetan jatorria zuten osagaiekin osatuko zen eta, ondorioz, Lurra eta Ilargian diren oxigeno isotopoak desberdinak izango lirateke. Talka zuzen baten kasuan, aldiz, Ilargia, nagusiki Lurran jatorria zuten osagaiekin osatuko zen eta, kasu horretan, isotopoak oso antzekoak izan beharko lirateke.

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila

19


Euskara Europak ‘txartel gorria’ atera dio Espainiari euskara ez babesteagatik Estatuak hartutako konpromisoak betetzen ez dituela salatu du Europako Kontseiluak Europako Kontseiluak txartel gorria atera dio Espainiako Estatuari Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartan ezarritakoa behin eta berriro ez betetzeagatik. Espainiak aipatu Eurokarta sinatu zuen 1992. urtean eta, horren baitan, Estatuan diren hizkuntza guztiak babesteko eta sustatzeko konpromisoa hartu zuen. Europako Kontseiluko Ministro Batzordeak onartu duen laugarren jarraipen txostenaren arabera, berriz, euskarak azken bost urteetan aurrerapausu handiak eman dituela onartu arren, Estatuko Administrazio Orokorrak ez ditu bere zereginak behar bezala bete. Hau ez da Europak gai horren inguruan ematen duen lehen abisua, izan ere, aurreko beste hiru jarraipen txostenetan gauza bera azpimarratzen baitzen. Estatuaren immobilismoak eragin du Europak atera dion txartel gorria. Europaren esanetan, estatuan diren euskara, galegoa eta katalana bezalako hizkuntza ofizialek autonomia erkidegoetan egindako lanari esker izan da eta, hainbat kasutan, Estatuaren Administrazio Orokorra kontra izan arren. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburu Patxi Baztarrikak aipatu laugarren jarraipen-txostenaren emaitzak aztertu eta baloratzeko agerraldia egin du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Hizkuntza

20

Euskarak aurrerapauso handiak eman dituela onartu arren, zenbait esparrutan lan handiagoa egin behar dela ohartzen du Europako Kontseiluak egindako txostenak

Plangintzako arduradun Ane Crespo eta Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendari Jorge Gimenezekin batera. Baztarrikak azpimarratu duenez, Euskadik nota altua lortu du, beste behin, jarraipen txostenean. Adituen esanetan, euskararen sustapenerako neurri positiboak hartzen jarraitzen du Jaurlaritzak. Europak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den lana goraipatu duen arren, Baztarrikak euskal gizarte osoak lanean jarraitu behar duela azaldu du normalizazioa lortu ez den esparruetan aurrera egiten jarraitzeko. Europar txostenak, adibidez, osasun eta segurtasun esparruetan lan handiagoa egin behar dela azpimarratzen du eta Justizia izango litzateke euskararen puntu beltzena.

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila


EUSKARA PROTAGONISTA SMITHSONIAN JAIALDIAN Smithsonian Folklife Festival delakoa Washington hirian ospatzen den jaialdia da eta, urtero, munduko kultura bat izaten du ardatz. Ekainaren 29 eta uztailaren 10a bitartean burutuko den aurtengo edizioan, euskal kultura izango da protagonista ‘Basque: Innovation by Culture’ lelopean.

Ahozko zein idatzizko harremanetan

Hamar denda handik euskararen erabilera sustatuko dute Carrefour, Mercadona, Inditex, Eroski, El Corte Inglés, Sabeco, Media Markt, Forum eta Uvesco saltokiek euskararen erabilera bermatzeko ituna sinatu dute Eusko Jaurlaritzarekin. Sinatutako hitzarmenaren baitan, enpresa horiek indarrean den araudiak herritarrei aitortzen dizkien hizkuntza eskubideak bermatuko dituzte eta, horretarako, bere bezeroekin dituzten idatzizko zein ahozko harremanetan euskaraz aritzeko konpromisoa hartuko dute.

EUSKALKIAK INTERNETEN TXARTEL GORRIA. Europako Kontseiluak Espainiar Estatuak Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartan ezarritakoa betetzen ez duela azaldu du.

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila

Euskalkien inguruan den informazio guztia gune bakar batean biltzeko xedearekin sortu da euskalkiak. eus webgunea. Webguneak euskalkien gainean diren teoria desberdinak, euskalkien ezaugarri eta mugak, hiztunen grabazioak eta bestelako edukiak biltzen ditu.

Euskararen Aholku Batzordea Bilbon Bilboko Udalak bizitzaren arlo guztietan euskararen normalizazioa lortzea helburu duen Aholku Batzorde bat eratu du. Batzordea hizkuntza-arloan aritzeko aholku eta eztabaida-organoa izango da eta Eusko Jaurlaritzaren Euskara Sustatzeko Ekintza Planarekin (ESEP) bat etorrita egingo du lan. Batzordea osatzen dute, besteak beste, Biboko alkatea eta Euskara zinegotzia, Andrés Urrutia (Euskaltzaindia), Jokin Gorozika (Labayru), Jon Maguregi (Bilboko Euskaltegiak), Olatz Elgea (Bilboko Dendak) edota Genar Andrinua (Athletic Club).

21


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Paregabea naiz Lerro hauen bidez osasuna erreibindikatu nahiko nuke. Gizon eta emakume errealak behar ditugu; ederrak gara akastunak garelako Madrilek, Israelek… gutxieneko Gorputz Masa Indizea (GMI) eskatzen dute, hots, modeloek bere altuerarako egokia den pisua izan behar dute. Frantziak, muturreko argaltasuna sustatu zuen herrialdeak, aurrerapauso bat eman du: orain, desnutrizioa ekiditeko, osasun-ziurtagiria eskatzen die bere modeloei (antropometría, historial dietetikoa, hileko…); Lege-hitza da. ‘Osasun’-aren pasagunera igotzen den azkena da. Baina ekitaldi horiek guztiek elikadura-jokaera gorabeherak aurreikusiko dituzte? Pasa den mendearen 90. hamarkadako edertasun kanonek eragindako kaltea konponbidean zenean: dad-bod eta monbod, fofisano edota curvy-neskak bezalako kontzeptuak agertu dira. Gorputz eredu berriak ala gorputz errealak kanonizatzeko era berria? Garbi izan behar dugu mehe egotea ez dela elikadura egoki baten sinonimo, ezta, aktibotasun edo osasunaren seinale ere. Aldi berean, gehiegizko pisuak edo biribil irudiak ez du zertan inolako gaixotasunik adierazi behar. Baina kontuz hitzekin!! Fofisano (dad-bod) hitzak utzikeriako gizonak errugabetzen dituen bitartean, “bere gaztaroan fisikoki aktiboak zirenak, eta gaur post-sofing garagardo-sabela erakusten dutenak”; Gordibuena (mom-bod) hitzak, hurrengo baldintzak betetzea eskatzen du: aurpegi polita - norentzat?-, proportziodun gorputza -nork araututa?-, hanpatu azala (zelulitis eta ildaska gabea), ipurdi eta titi sensualak -push up efektudunak-, autoestimu altua, umore zentzuduna eta sexualki erakargarria. Matxismoaren beste ekarpen bat!! Eta gainerako emakumeak? Erabilerari laguntzen diogunean, ontzat kalifikatzen ari gara, nahiz eta hala ez izan. Argi utzi behar dugu gantz gehiegikeria, eta gantz hitza azpimarratu nahiko nuke, ez dela osasuntsua. Grasa, aldaka, gluteo eta izterretan metatzen denean “ginoide” (tipiko emakumeengan) higikortasunean ondorioak ditu; eta sabelean metatzen denean “androide” (tipikoa gizon eta emakume menopausikoengan), metaboliko- eta kardiobaskular-arriskuak dakartza

22

-fofisano edo fofigaixo-. Eta beraz, gordimalak ere badira? Fisikoki “mehe” direnen artean, gizenak daude ere bai: sedentario eta gaizki elikatzen direnak. Edertasuna, gazteria, jarduera, esperientzia, arrakasta… exijitutak, gizen-ingurugiroan (gizentasuna laguntzen duen ingurunean). Ironikoki, gordofobia pairatzen dugunez, konpentsateko hamaika mirari-motekin bonbardatzen gaituzte. “Zoriontsu izateko behar duzun guztia”-rekin: mirari-dietak, jarduera fisiko lehergarria, antizahartze kremak… Miraririk existitzen ez denez, gurpil zorora itzultzen gara. Behin eta berriro. Pisuak ez du estereotipoa markatzen esklusiban. Metro-, über- eta lumbersexualak, estetikari arretarik jartzen ez dioten gizon maskulino eta naturalak dira -serio?-. Tomboy emakumeak: androgino gorputza, ibilera baldarra eta maskulino-estetika daramatenak, oso “cool”… Zehaztapen bat behar duzu gizartean onartuta sentitzeko? Gizarteak kanpo uzten zaitu, uko egiten dizu; hortik integratuta sentitzeko beharra. Behar duzu? Nahi duzu? Dohakabeki jokaera horiek elikadura-gorabeherak sustatzen dituzte: anorexia eta bulimia nerbiotsu (ezagunak direnak); bigorexia, gorputza gurtzeari buruzko obsesioa, masa muskularra eta ariketa plan bizia handituz; ortorexia, janari osasuntsu jateko joera konpultsiboa; eta beste hainbeste. Ilehoria, ilegorria, altua, baxua, lodia, mehea… zu bezalako jendea behar dut. Gizon eta emakume errealak. Bost axola, besteok zer esango duten. “Ederrak” gara akastunak garelako, paregabe egiten gaituena da. Baina, gai honetan benetan garrantzitsua dena, osasuntsu izatea da. Eta lerro hauen bidez osasunaren sustapena erreibindikatu nahiko nuke. “Bere gorputzarekin ondo sentitzen den persona izan nahi dut, bere gorputza maite duela eta ezer ez duela aldatu nahi esan dezakeena. Ez dut gainerako guztiak bezala distiratu nahi. Paregabea naiz”.

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila


Trebakuntza + Ikastek

GoAz Orientatzen zaituen aplikazioa Atik Zra Orientazio gida: heziketa, enplegua eta bekak

Eska ezazu GoAz ikasketarako beka bat, 3.000 eta 6.000 euro bitartekoa, kontakturako formularioa beteaz, gure app-n Deskarga ezazu G o A z


Gazteak eta adimentsuak Adimen gaitasun handia duten gazte asko daude, uste baino gehiago. Hala ere, kasu gehienetan, gutxi dira gaitasun horietaz ohartzen direnak. Gaitasun handiak dituzten ikaslek arazoak izaten dituzte ikastetxeetan, bai irakasle eta baita ikaskideekin ere

24

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila


© oxfamamerica.org

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila

25


A

dimen-koziente kontzeptua 1912. urtean azaldu zen eta, horrekin batera, baita ‘talentu aparteko haurrak’ kontzeptua ere. Garai horretan, sortu berria zen Adimenkoziente eskalan puntuazio oso altuak lortzen zituztenak (130 puntutik gora) aparteko adimentsutzat jotzen ziren. Pasa den mendearen bigarren erdian, berriz, Adimen-kozientearen inguruko ikerlan desberdinek kontzeptu horren inguruan zen ikuspegia aldatu zuten. Horrela, Adimen-kozientearen faktoreak indarra galduko du eta, horren ordez, aparteko talentua edo adimen gaitasun handia definitzen dituzten faktore berriak azalduko dira. Faktore horien guztien artean, bi dira nagusitu direnak: talentu sortzailea eta atazarekiko konpromisoa.

Adimen gaitasun handiko ikasleak Oro har, gai honen inguruan ezjakintasun handia dagoela baiezta daiteke. Adituen ustetan, ezjakintasun hori okerrak diren bi sinesmenetan laburtzen da: gutxi dira adimen gaitasun handia duten gazteak eta oso adimentsuak direnez ez dute inolako laguntzarik behar. Adimen-koziente frogetan soilik oinarritzen diren teorien eta Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, 130 puntu baino gehiago lortzen dituzten haurrek aparteko talentua dute. Pertsona gehienak 80 eta 120 puntu artean kokatzen dira. Teoria horien baitan, biztanleriaren % 3 inguruk lortuko luke puntuazio hori. Teoria berriek defendatzen dutenez, berriz, adimen gaitasun handia duten haurren kopurua biztanleriaren % 10 ingurukoa izan daiteke. Europar Batasunak ere adimen gaitasun handia duten ikasleen kopurua % 3-10 artekoa izan daitekeela berresten du. Kopuru horiek aintzat hartzen badira, adibidez, 500 ikasle dituen eskola batean adimen gaitasun handia duten 15 eta 50 ikasle bitartean izango lirateke. Baina kopuruak askoz txikiagoak

26

dira; Euskal Autonomia Erkidegoan, adibidez, 250 000 ikasle baino gehiago izan arren, soilik horrelako 400 ikasle inguru antzeman dira eta 7500 eta 25 000 inguru izan beharko lukete. Zuzena ez den beste sinesmena ikasle horiek laguntza behar ez dutenarena da. Adituen esanetan, adimen gaitasun handia duten ikasleek bere adinerako ohikoak ez diren gaitasunak garatzen dituzte. Bereziki ikastetxeetan gaitasun

hori goiz antzematen ez bada eta, ondorioz, sustatu ezin bada, arazoak sor daitezke ikasle horiekin, batez ere, bere gaitasun intelektuala garatzeko aukeraren faltan frustrazioa azal daitekeelako. Euskadin, adibidez, hezkuntza arautzen duen dekretuan jada ikasle horiek laguntza berezia behar dutela jasotzen da.

Arazoak eskolan Adimen gaitasun handia duten ikasleek

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila


ANALITIKOA PRAKTIKOA

SORTZAILEA Robert Stenberg adituak hiru adimen desberdin bereiztu behar direla babesten du: Analitikoa (gaitasun akademikoak erabiliz atazak ebazteko gaitasuna), Sortzailea (arazo berriei irtenbide sortzailea emateko gaitasuna) eta Praktikoa (eguneroko bizitzan sor daitezkeeen arazoei aurre egiteko gaitasuna.

ADIMENA ADIMEN-KOZIENTEA BAINO GEHIAGO DA. Adituen ustetanez dago adimen mota bakarra, era askotakoak baizik. Adimena, gainera, landu beharreko zerbait da.

Adimen gaitasun handiko ikasleek hiru ezaugarri nagusi dituzte: (1) batez bestekoaren gainetik dagoen adimena, (2) talentu sortzaile handia eta, (3) Atazekiko konpromiso eta motibazio maila altua.

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila

27


ADIMEN GAITASUN HANDIA DUTEN GAZTEEN EZAUGARRIAK

Kementsuak eta proiektu desberdinak aldi berean aurrera eramateko gai

Pertsona oso behatzaileak eta irekiak

Pertsona helduenak diruditen kezkak azaltzen dituzte

Jarduera original, berritzaile eta ez oso arruntak burutzen dituzte

Burutzen dituzten atazak ohi baino sakonakoak eta luzeagoak dira

28

arazoak izaten dituzte ikasgelan. Alde batetik, irakasleek zailtasun handiak izaten dituzte ikasle horien kezkei erantzuteko eta, gainera, bere ikaskideek baino lan erritmo handiagoa izaten dute. Hori konpondu gabe jarraitzen duen arazoa da. Hezkuntza adituek salatzen dutenez, gure artean, atzeratuta dabilen ikasle bati errepikatzea eskatzea ondo ikusten da baina oso aurreratuta dabilen ikasle bati maila bat edo bi aurreratzea eskatzea ez. Beste ikasleek ere ez dituzte begi onez adimen gaitasun handiko ikasleak ikusten; desberdina dena beti gaizki ikusia omen da. Horregatik, sarritan, oso adimentsuak izan arren, ikasle

horiek eskola-porrota ere izaten dute (gaitasun handiko gazteen erdia, gutxi gora behera). Gainera, Estatu mailan ikasle hauekin lan egiten duen Confines erakundearen azaltzen duenez, adimen gaitasun handia duten ikasleek eskolajazarpena pairatzeko aukera gehiago izaten dituzte. Adimentsua izatea, beraz, ez da gauza erraza. Sarritan, gazte horiek biztza oparoa izango dutela pentsatzen da baina errealitateak bestelako aurpegia erakusten du. Katalunian 10 eta 18 urte bitarteko adimen gaitasun handiko gazteekin egindako azterlan baten arabera, gazte horien egunerokotasuna oso gogorra da gizarteak bigarren mailako posizio batera.

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila


Gazteberri.eus

Gazteek gustoko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. Noiznahi.


Sexua Nola ikusten dute gazteek amodioa eta sexua?

Batez beste, 8 minutu eta lau segunduko kontsumoa egiten da

Porno kontsumitzaileen %51k 34 urte baino gutxiago ditu

Espainia da munduan porno gehien kontsumitzen duen 13. estatua

Sakelako telefonoaren bidez egiten den kontsumoa jaitsi da

Gipuzkoako gazteek gai horien inguruan dituzten ideiak aztertu dituzte Medicus Mundi Gipuzkoa erakundeak, Farapi Elkartea eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, Gipuzkoako nerabe eta gazteek amodioaren inguruan dituzten ideiak aztertu ditu “Gaizki amaitzen den gauza ederra ote da maitasuna?” izenburua duen ikerketan. Aipatu ikerketaren xedea, 13 eta 18 urte bitarteko gipuzkoarrek partekatzen duten maitasun erromantikoaren inguruan dituzten ideiak aztertzea izan da. Aldi berean, maitasunari eta sexuari buruz sortzen diren ikuspegiek jarduteko eran eta harreman afektibo eta sexualak ezartzeko moduan eragina dutela frogatu nahi izan dute. Ikerketak zortzi ondorio nagusi utzi dituela azpimarratu dute talde ikertzaileko kideek. Lehenik eta behin, bai nerabe zein gazteentzat bikotekide bat izatea da bizitzeko egoera ideala. Beraz, maitasunaren inguruan diren mito tradizionalak aldatzen ari badira ere, gazteentzat ondoan beste pertsona bat izatea beharrezkoa omen da osotasuna lortzeko. Bigarrenik, gipuzkoar gazteentzat amodioa eta gatazka txanpon bereko alde biak izango lirateke. Are gehiago, haserraldirik gabe maitasunik ez dagoela pentsatzen dute askok. Hirugarren ondorioa, gazteen errealitatean gero eta garrantzitsuagoak diren IKT eta sare-sozialen ingurukoa da. Izan ere, horien erabilera dela eta bikotearekin inolako loturarik gabeko gune eta uneak ia guztiz desagertu dira. Bestearentzat beti prest egon beharraren

30

ideia nahikoa barneratuta dute, batez ere, neskek. Horri lotuta, “izan beharko lukeenaren” eta “benetan gertatzen denaren” arteko bereizketa egiten dute gazteek. Bostgarren ondorioa ohiko sexu eredutik, hots, harreman heterosexualetik ateratzen diren ereduen (homosexualitatea edota bisexualitatea) gaitzespena litzateke. Gaitzespen hau, gainera, nabarmenagoa izan da gazteenen artean. Gorputzen objektualizazioaren jarraipenarena izan da ikerketatik atera den beste ondorioetako bat. Kasu horretan, gainera, bereziki emakumeen gorputzarekin ematen da, desioaren eta kontsumoaren elementu bihurtuz. Sexu-ohiturei eta horiek beren sexuosasunean eta ugalketan duten eraginari dagokienez, hainbat portaeren teoria eta

Maitasunaren ideia tradizionalen gainean zalantza gehiago omen daude dagoeneko harremanak izan dituzten 16 urtetik 18 urtera arteko gazteen artean, eta neurri handiagoan nesken artean mutilen artean baino

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila


Pornoa kontsumitzen duen emakume bakoitzeko hiru gizon kontsumitzaile daude

Nacho Vidal, Mia Khalifa eta Lisa Ann dira bilaketa gehien dituzten aktoreak

horiek dituzten ondorioak ezagutzen dira baina, praktikan, gazteek ez dute nahikoa estrategiarik bere irizpideak defendatu ahal izateko, edo ez behintzat, egoera guztietan. Kasu horretan ere, neskak omen dira bere sexu-harremanei buruzko erabakiak hartzeko garaian autonomia gutxien dutenak eta, azkenean, beraien plazerra gizonezkoenaren mende jartzen ohi dute. Azkenik, gora egin du indarkeria fisikoari buruzko kontzientziazioak, baina gazteek beren bizipenetatik guztiz urrun dagoen zerbait balitz bezala hartzen dute, nahiz eta ia talde guztiek kontrol eta jazarpen maila desberdinetako esperientziak eta baita indarkeria mota batzuk ere azaldu dituzten.

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila

BEHIN-BEHINEKO NAN-A EUSKADIKO TRANS-ENTZAT EAEan bizi diren pertsona transexualek, sexu esleipen prozesuan diren bitartean, behin behineko NANa izateko aukera dute. Neurria duela 3 urte onartu bazen ere, orain arte itxaron behar izan da indarrean jarri ahal izateko. NANa sexu berrira egokitzeko prozesua, hainbat kasutan, bi urtez luza daiteke eta tarte horretan, transexualek babes gabe zeudela sentitzen dute. Adibidez, pertsona horiek zailtasunak izan ditzakete kreditu txartelak erabiltzerakoan NANean azaltzen den izena pertsona horren itxurarekin bat egiten ez duelako. Neurri berriarekin, behin betiko NANa lortu bitartean, sexu aldaketa prozesuan diren pertsonek behin behineko dokumentua izatekoa aukera izango dute.

Dolce Lovek egindako ikerketa

Emakumeak eta erotismoaren merkatua Erotismo edo sexuaren merkatua gizonen kontua dela pentsatuko du batek baino gehiagok baina, Dolce Love konpainiak egindako ikerketa baten arabera, ideia hori errealitatetik urrun dago. Izan ere, Estatu mailan, eta beti ere aipatu ikerketa horren arabera, merkatu horren bezeroen % 80 inguru emakumezkoak dira. 20 eta 45 urte bitarteko espainiar emakumeen %60k jostailu sexualen bat erosi eta erabiltzen du bere harremanetan. Gehien erosten diren produktuak bibradoreak, txinatar bolak eta olio estimulatzaileak dira. Batez beste, urtean, emakumeek 490 euro gastatzen dituzte produktu horietan.

Sexu harremanak izateko ordurik onena Zientzia sarritan gure buruari egin izan ohi diogun galderari erantzuna ematen saiatu da: zein da harreman sexualak izateko ordurik onena? Ikerketa baten arabera, ordurik onena goizeko 5:48 izango litzateke. Izan ere, gauean gizonen testosterona maila bikoiz daiteke eta antzeko zerbait gertatzen zaie emakumeei. Horrela, goizeko lehen orduetan testosterona maila bere gorenean izaten da (horrek azalduko luke adibidez, gizonek goizetan izaten dituzten zutitzeak. Ikerketaren arabera, gainera, ordu horretan errazagoa da orgasmora iristea.

31


ÓSCAR PÉREZ BRUN, UNED Saria Ingeniaritza Tekniko Industrialean

”Esfortzu handia egin behar da baina oso atsegina da”

Óscar Pérez Brun, premio nacional de la UNED en Ingeniería Técnica Industrial. | UNED

UNED Pamplonako bi ikaslek nazio mailako sariak lortu dituzte bere ikasketaespedienteengatik UNEDeko Errektoreak sariak banatu dizkie Óscar Pérez Brun-i, Ingeniari Tekniko Industriala, 7,6 notarekin, eta Adrián Sancho Chastain-i, Ingeniari Industrialari, 7,3rekin UNEDen ikasteak suposatu duen esfortzua handia izan da baina baita saria ere. UNED Pamplonako bi ikaslek nazio mailako UNED sariak lortu dituzte bere fakultateko ikasketa-espediente bikainenak lortzeagatik. Saridun suertatu diren UNED Pamplonako ikasleak hauexek dira: Adrián Sancho Chastain, 32 urteko Ingeniari Industrialak, bere ikasketak amaitu ditu batez besteko 7,3ko notarekin. Óscar Pérez Brun, 42

32

urteko iruñearrak, berriz, Ingeniaritza Tekniko Industrialeko ikasketak burutu ditu, Elektronika industriala espezialitatean, eta batez besteko 7,6ko nota lortu du. UNEDeko Errektore Alejandro Tianak banatu ditu, UNED-ren Egoitza Nagusian, Kontseilu Sozialaren sariak. Sari horiek Unibertsitatea osatzen duten 62 zentroetan izan diren ikasketa-espediente onenak saritzen dituzte. Ikasle biek egiaztagiria eta 1000 euroko ordain-saria jaso dute.

Elektzizitate-elektronikako Lanbide Heziketako ikasketak burutu ondoren, Óscar Pérez Brun, 42 urteko iruñearrak, bere prestakuntza handitzea erabaki zuen. 2007an UNED Pamplonan ikasten hasi zen Ingeniaritza Tekniko Industrialeko ikasketak, elektronika industrialeko espezialitatean. Ikasketa horien amaieran, batez beste, 7,6ko nota lortu du eta, horri esker, UNEDeko Kontseilu Sozialaren saria lortu du. Ingeniari honen esanetan, sorpresa handia hartu zuen saria eman behar ziotela jakin zuenean: ”Ez nuen espero. Egia esan, ez nuen aurkezteko asmorik ere baina nire emazteak animatu ninduen”. Pérezek azaltzen duenez, UNEDen ikasten hasi zen ikasketa eredu horrek lana eta ikasketak uztartzeko aukera ematen ziolako. ”Modu horretan, elektronika alorrean nituen ezagutza handitzeko aukera nuen eta ingeniaritza ikasketak amaitzea ere erronka bat zen niretzat”, azaltzen du. UNEDen ikasteak ”esfortzu handia eskatzen du”ela onartzen du, baina ”ikasten ari zaren hori benetan gustuko baduzu eta bereganatzen ari zaren ezagutza horren guztiaren jakitun bazara, egindako esfortzua benetan atsegina da”. Urte hauetan guztietan ikasketak lana eta aisialdia uztartu behar izan ditu baina ”batez beste egunero lau ordu eman ditut ikasten,eta asteburuetan, gehiago”. ”Sari honen balioa atzean den esfortzu guztian bilatu behar da. Azken finean, sari hau lortu ahal izateko nire aisialdiko ordu asko galdu behar izan ditut eta baita nire familia osoarenak ere. Eskerrik asko Judith! Azkenean merezi izan du!”

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila


Adrián Sancho Chastain, premio nacional de la UNED en Ingeniería Industrial. | UNED

ADRIÁN SANCHO CHASTAIN, UNED Saria Ingeniaritza Industrialean

”Egindako esfortzua proportzionala da lortzen den sariarekin” 2008an, Adrian Sanchok Ingeniaritza Industriala ikasten hasi zen UNEDen, Mekanika eta Ekoizpen Industriala espezialitateetan. Sei urte beranduago, ikasketak amaitzea lortu zuen, bost urte tituluari zegozkionak eta beste bat ikasketa amaierako proiektua amaitzeko. Hau ez da Unibertsitate honetan lortzen duen lehen saria, izan ere, 2013an Ingeniaritza Industrialeko ikasturte batean ikasketa-espediente onena lortzegatik saritua izan baitzen. ”Saria irabazi nuenaren berria jaso nuenean ilusio handiarekin hartu nuen, baina aurretik jasotakoak sorpresa handiagoa suposatu zuen. Jakin banekien aukerak nituela nire nota azken urteetako irabazleen parekoa baitzen, baina azkenean batek daki. UNEDen egin dudan nire trebakuntza ibilbidean talentu handiko ikasleak ezagutu ditut eta banekien ez zela gauza erraza izango”, azaldu du. Sanchok 18 urterekin hasi zituen ingeniaritza ikasketak unibertsitate presentzial batean baina utzi behar izan zituen. Zenbait urte beranduago, bere ametsa lortzeko aukera aurkitu zuen UNEDen. ”UNED Pamplonan hasi nintzen lankide batek oso esperientzia ona izan zuela komentatu zidalako. Lehen ikasturtea zentro kide batean egin nuen eta han ez zen inolako tutorerik ikasten nituen ikasgaietarako. Beste zentro baten bila hasi nintzen

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila

eta Iruñeakoa primeran zegoela esan zidaten. Zentroa ezagutu nuenean eta bere eskaintzaren berri izan nuenean leku egokian nengoela jakin nuen”. ”Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiot UNED-i, niretzat porrot handia izan zenetik ordaina hartzeko aukera eman didan erakundea izan delako. UNEDek inoiz izango ez nuen bigarren aukera bat eman dit. Oso pozik nago UNED aukeratzeagatik; bizitzan egin dudan gauzarik onenetakoa izan da”, azpimarratzen du. Azken sei urteetan, Sanchok bere ikasketak lanpostu desberdinekin, hizkuntzen ikasketekin (ingelesa, frantsesa eta alemana) eta bere profil profesionalarekin zer ikusia duten trebakuntza ikastaro desberdinekin uztartu ditu. UNEDen ikasteak esfortzu handia eskatzen duela onartzen du: ”Nire esperientziaren arabera, unibertsitate presentzial batean ikastea baino zailagoa da. Baina, era berean, egindako esfortzua proportzionala da gauzak modu autonomoan egitean lortzen den sariarekin. Izan ere, norberaren aurkako borroka baten antzekoa da eta, azkenean, arlo akademikoan ez ezik, bestelako arloetan sari handia lor dezakezu”. Sanchok lortutako sariagatik ere eskerrak eman nahi ditu: ”Lehenik, Jainkoari eskerrak eman eman didan guztiagatik, ona zein txarra, horiek guztiak gaur egun naizen hori izatea ahalbidetu didalako eta dudan guztia eman didalako, bereziki, nire emaztea eta nire alabak. Bigarrenik, nire amona Maryani eskerrak eman nahi dizkiot, nire bizitzako etapa garrantzitsuenean aita eta amaren papera egin duelako eta beti han izan da, baita unerik okerrenetan”.

33


Teknologia berriak

WHATSAPP-EK MILA MILIOI ERABILTZAILE AKTIBO BAINO GEHIAGO DITU Whatsapp-ek mila milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago dituela iragarri du. Gogoratu behar da mundu osoan nagusi den mezularitza aplikazio hau Facebook-en esku dagoela eta horri esker, Zuckerberg-en konpainiak emaitza bikainak lortu ditu 2015. urtean. Kopuru horren tamaina ulertzeko kontutan izan behar da pasa den urteko azken hiruhilekoan soilik Whatsapp-ek 100 milioi erabiltzaile bereganatzea lortu zuela. Horrek guztiak oso eragin positiboa izan du Facebook konpainiaren kontuetan. ezagutzera eman denez, pasa de urteko azken hiruhilekoan Facebookek ia 6000 milioi dolarretako diru-sarrerak izan zituen eta etekinak 1500 milioi dolar ingurukoak izan direla kalkulatzen da.

AGUR SIM FISIKOA, KAIXO SIM BIRTUALA Teknologiaren esparruan gaur berria dena bihar zaharkituta gera daiteke eta, hori da ohiko SIM txartelei jazoko zaiena. Izan ere, gero eta gertuago dago eSIM delako txartelen aroa, hots, SIM birtualen aroa. Modu horretan, ohiko SIM fisikoak desagertuko lirateke. Zein da SIM birtualaren abantailarik nagusiena? Bada, operadore desberdinetara konektatzeko aukera emango duela eta ez orain bezala SIM txartela eman dizun operadorearekin bakarrik dagoela konektatzeko aukera.

34

Biztanleriaren bi herenak ez du Internetera konektatzeko aukerarik Munduko Bankuak ezagutzera eman dituen datuen arabera 4000 milioi pertsona Internet gabe bizi dira Munduko herrialderik aberatsenetan biz garenontzat Internet ezin besteko tresna bilakatu da. Azken hamar urteetan Internet erabiltzaileen kopurua hirukoiztu den arren, Munduko Bankuak ohartarazi duenez, oraindik badira Internetera konektatzeko aukerarik ez duten 4000 milioi pertsona. Munduko Bankuak azaldu duenez, teknologia berriak oso modu azkarrean hedatzen ari badira ere bakarrik herrialde garatuetako biztanleek ateratzen dute etekina eta, ondorioz, munduko herrialde aberatsenen eta

pobreenen arteko arrail teknologikoa gero eta handiagoa da. Munduko Bankuko lehen ekonomista den Kaushik Basu-k azaltzen duenez, biztanleriaren %20a analfabetoa da eta arrail teknologikoaren bidez, analfabeto digitalak sortzeko arriskua ere bada. Egoera horri buelta emateko, Munduko Bankuak bi neurri proposatu ditu. Alde batetik, Internet baliabide unibertsala, irekia eta segurua egitea litzateke. Bestalde, enpresen eraldaketa bultzatu beharko litzateke lehia arautzen duten legeen bidez. Izan ere, teknologia berriei ahalik eta etekin gehien atera ahal

izateko estatuek baldintza egokiak sortu behar dituztela azpimarratzen du Munduko Bankuak. Erakunde horren ustez, teknologia digitalek ekonomia eta gizarte osoak eraldatzeko gaitasuna dute. Zentzu horretan, gaur egun teknologian inbertsio handiak egiten dituzten estatuek etorkizunean etekin handiak lortuko dituztela iragarri du Munduko Bankuak. Ostera, inbertsiorik egiten ez dituzten horiek, atzean geratuko lirateke. Erakunde honek, adibidez, azken hamar urteetan IKTetan 12 600 milioi dolar inbertitu dituela adierazi du.

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila


2015. urteko bideo jokorik txarrenak Liburuak doan deskargatzeko webguneak Liburuak irakurtzea gustuko duen horietakoa bazara baina euro batzuk aurreztu nahi badituzu, jarraian liburuak doan eta modu legalean deskargatzeko zenbait webgune aurkezten dizkizuegu: z Google Books: Gehienbat ordaindu beharreko liburuak eskaintzen dira baina bada doako liburuen atala bat. z Literanda: oso ezagunak ez diren idazleen lanak eskaintzen dira. z Hundred Zeros: Amazonek eskaintzen dituen doako liburu guztiak hemen daude. z Planetlibro: Aintzatespen legala ez duten klasikoak daude hemen. z Lektus: Ezinbestekoa da izena ematea.

Pasa den zenbakian, atal honetan, iazko bideo joko arrakastatsuenen zerrenda azaldu genuen. Oraingoan, aldiz, beste muturrera joan gara eta Metacritic-en ustez, prentsa adituaren iritziak jaso ondoren, iaz izan ziren bideo jokorik txarrenak aurkeztuko dizkizuegu: Enki (43/10); MX Vs ATV Supercross Encore (38/100); Project Root (38/100); Godzilla (38/100); Zombeer (32/100); Giana Sisters Dream Runners (32/100); Tony Hawk´s Pro Skater 5 (32/100); Raven’s Cry (27/100); Afro Samurai 2 Revenge of Kuma Volume One (21/100); eta, Alone in the Dark Illumination (19/100).

Alone in the Dark 19/100

Afro Samurai 2 21/100

Raven’s Cry 27/100

ASSASSINS CREED 2017. URTERA ARTE ATZERATUTA Ez dira garai onak Ubisoft konpainiarentzat. Hainbat urtez arrakasta handia izan duen ‘Assassins Creed’ jokoaren azken entregak ez du espero zitekeen arrakasta izan eta, ondorioz, hurrengo bertsioa datorren urtera arte atzeratzea erabaki dute. Urte horretan, gainera, titulu bera duen pelikula ere merkaturatuko da.

HEMENDIK AURRERA, ASICS + RUNKEEPER Kirol arropa ekoizten duen Asics konpainiak sakelako telefonoetarako atera zen lehen kirol aplikazioetako bat erosi du, RunKeeper delakoa hain zuzen ere. Adidasek, adibidez, gauza bera egin zuen pasa den urteko abuztuan Runstatic aplikazioarekin. Etorkizunean horrelako salmenta gehiago izango direla iragarri dute adituek.

HEMENDIK AURRERA, PICASA Google-k Picasa itxiko duela iragarri du. Hamalau urteko ibilbidearen ondoren hau izango da aplikazio horren azken urtea. Google Fotos delakoa merkaturatu ostean asko izan ziren Picasaren etorkizun beltza iragarri zutenak.


AKABO FIREFOX OS Mozillak telefono adimentsuetarako garatu zuen Firefox OS sistema eragilea ez duela gehiago eguneratuko iragarri du. Duela hiru urte, Mozillak iOS eta Androiden aurka lehiatzeko sistema eragilea garatu zuen baina, hartutako erabakiaren arabera, garbi dago ez duela espero zuten arrakasta lortu. Konpainiak azaldu duenez, egun den 2.6 bertsioa azkena izango da eta maiatzetik aurrera ez da inolako berrikuntzarik izango. Sistema eragile horretarako garatutako aplikazio guztiak ohiko Marketplace dendan jarraituko dute datorren urtera arte.

Sakelako telefonoa aldatu duen horietako bat zara? 11 milioi telefono berri azken urtean Acierto enpresak egindako ikerketa baten arabera, azken hamabi hilabeteetan, estatua mailan, erabiltzaileen %40k bere sakelako telefonoa berritu du. Azken bi urteetan telefonoa berritu dutenen kopurua, aldiz, ia bikoitza izango litzateke (%77,9). Ehuneko horiek aintzat hartzen badira, eta Espainian 35 milioi erabiltzaile inguru direla eta horien barneratze indizea % 80 ingurukoa dela kontutan hartzen bada, guztira, azken urtean 11 milioi gailu berritu direla ikus daiteke. Aipatu ikerketak utzi duen beste datu esanguratsua telefono adimendunengatik ordaintzeko prest gauden dirutza da. Horrela, erabiltzaileen %21,4k 250 euro baino gehiago ordaindu duela onartzen du. Gailu berriengatik ordaintzeko prest egon arren, aplikazioak ordaintzeko garaian espainiarrak ez dira hain eskuzabal azaltzen: erabiltzaileen erdiak ez duela inoiz aplikazio batengatik ordaindu adierazten du. Ordaindu dutenen artean, 2/3ek Whatsapp aplikazioa aipatzen dute.

36

JUST EAT-EK LA NEVERA ROJA JAN DU Just Eat, etxez etxe janaria banatzen duen enpresa nagusienak, Espainian zuen lehiakide nagusiena zen La Nevera Roja erosi du 125 milioi euroren truke. Erosketa urte honetako bigarren hiruhilekoan gauzatuko da oraindik Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala-ren oniritziaren zain baitago. Espainian zuen lehiakide nagusiena ez ezik, Just Eat-ek Italian (PizzaBo), Brasilen (HelloFood Brasil) eta Mexikon (HelloFood Mexico) zituenak ere erosi ditu. Lau herrialde horietako merkatua 10 000 milioi euro baino gehiagokoa da.

‘Age of Empires’ berria jarraitzaileei esker ‘Age of Empire’ nerabe askoren bizitza markatu duen jokoa da baina, teknologiak abiadura handian egiten du aurrera eta, bere garaian puntako jokoa zen hura berehala zaharkituta geratu zen. Jokoa ia guztiz ahaztuta zegoenean (jokoa garatu zuen Ensemble Studios konpainia itxita zegoen dagoeneko) Bert Beeckman belgiarrak jokoa berpizteko ideia izan zuen. Jokoaren zale amorratua izanik, beste jokalari batek jokoan zibilizazio berri bat gehitzea lortu zuela irakurri eta berak ere hori egingo zuela erabaki zuen. Horretarako beharrezkoa zen guztia ikasi ostean, bost zibilizazio gehitzea lortu zuen eta horri esker, beste hainbat zale proiektuan lan egitea lortu zuen. Arrakasta ikusirik, Microsoftek jokoa berpiztea erabaki du eta zaleek gehitutako zibilizazioak barneratu ditu.

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila


GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila

37


Sedentarioa ni? Bai zera! Eusko Jaurlaritzak gizarte aktiboagoa sustatzeko Mugiment ekimena garatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta ezinbestekoa dela bizimodu osasungarria eramateko Kultura Sailak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta eta biztanleria aktibo osasuntsua izateko. Horrez gain, Osasun Sailak, elkarlanean dihardute gizarte aktiboagoa eta Europa 2020 Estrategiaren helburuak lortzen laguntzen sedentarismoa murrizteko. Xede hori lortzeko, Mugiment du, batez ere hazkundeari, produktibitateari eta osasunari izena duen ekimena aurkeztu dute. dagokienez. Horregatik, Osasunarentzat Onuragarria den Ekimen hau zortzi zutabe nagusi izango ditu: Mugisare Jarduera Fisikoaren alorrean politika eraginkorrak sustatzea (jarduera fisikoaren sustapenerako ekintzak eta estrategiak gomendatzen du, eta arlo arteko planteamendu bati ekitea, koordinatzeko); Mugiegun (herritarrek kirol-jardueretan kirola, osasuna, hezkuntza, ingurumena eta garraioa barne parte har dezaten); Mugikasi hartuz, jarduera fisikoari buruzko (Eskola orduetan jarduera fisikoari EBren irizpideei jarraikiz. www.mugiment.eus emandako denbora handitu Proiektuaren grapenerako www. mugibili.euskadi.eus eta sedentarismoa saihesteko); mugiment.eus web orria garatu Mugieragin (osasun eta kirol da, eta bertan ekimenaren ezaugarri alorretako profesionalak jarduera garrantzitsuenak azaltzen dira, fisikoaren sustatzaile bihurtzeko); Mugibeti (helduen artean hala nola; jarduera fisikoa eta sedentarismoaren inguruko jarduera fisikoa sustatzeko); Mugilan (lan-munduan jarduera gomendioak, egitasmoak dituen zortzi estrategien azalpena fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa prebenitzeko); Mugitoki eta hauen garapenerako aukerak, atxikitutako udalerriak eta (Osasunerako onuragarria den jarduera fisikoari buruzko sortutako berriak, besteak beste. Mugiment ekimenak bere erreferentzia-zentro bat sortzeko); eta, Mugibili (herritarrei barnean, mugibili webgune berria ere hartzen du: jarduera jarduera fisikoaren praktika errazteko). fisikoen eta kirol ekitaldien bilatzailea. Dagoeneko 10.000 Europako Batzordeko Kontseiluak dio onura nabarmenak pertsonak eman dute izena bertan. dakartzala bizitza osoan jarduera fisikoa egiteak, eta

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila Gazteria Zuzendaritza

38

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Dirección de Juventud

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua.

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea.

Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net

Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriagagaztea.info • gaztegunea@ arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea.

Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


D eredua Nafarroako Haur eta Lehen hezkuntzako sare publiko osora zabalduko da Datorren ikasturterako zabaldu den aurrematrikulazio kanpaina berrian euskarazko eredua hautatzeko aukera izango da herrialde osoan Nafarroako hezkuntza alorreko arduradun nagusienek datorren ikasturtean Foru Erkidegoko hezkuntza sisteman izango diren berritasunak ezagutzera eman dituzte. Hezkuntza sailburu JosĂŠ Luis Mendozak, Hezkuntza zuzendari nagusi Estebe Petrizanek eta Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabide zuzendari Juan RamĂłn Elorz-ak aurkeztu dituzten nobedade guztien gainetik, D ereduaren zabalkundeari dagokiona da hedabideetan oihartzun gehien izan duena. Izan ere, 2016-17 ikasturterako zabaldu den aurrematrikulazio kanpainan, Nafarroako eskualde euskaldunetan bizi diren familiek ez ezik, eskualde ez euskaldunetan bizi diren familiek ere bere seme-alabak eredu euskaldunean matrikulatzeko aukera izango dute. Datorren ikasturteari begira, aipatu erabakiak Haur eta Lehen Hezkuntzako sare publikoan izango du eragina baina, hezkuntza arduradunek azaldu duten moduan, etorkizunean adin handiagoko ikasleei zabaltzea ere espero da. Ildo horretan, helburua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako maila guztietan ere taldeak sortzea da. Mendozak azaldu duenez, D ereduko lerro berriak sortzeko, gutxienez, 8 ikasle izan beharko dute. Kopuru horretara iristen ez diren kasuetan, taldeak gertutasun geografikoaren baitan osatzen saiatuko dira. Aurreko urteetan bazen D ereduko lerro berriak zabaltzeko aukera, beti ere, eskaera nahikoa zegoen herrietan. UPNko gobernuak, eskaera nahikoa zen ala ez erabakitzeko gutxieneko ikasle kopurua 25ean ezarri zuen baina, pasa den urtean izandako Euskararen Legearen moldaketarekin kopuru hori jaisteko aukera izan da.

40

GAZTEBERRI #110 | 2016 Otsaila


‘Oleg y las malas artes’-ek irabazi du Punto de Vistako zinemaldiko sari nagusia

Eskola jazarpenaren aurkako elkarte bat sortu dute Iruñeako zenbait gaztek Laguntza juridikoa eta psikologikoa eskaini nahi diete arazo hau pairatzen duten ikasle nafarrei Iruñeako 18 eta 20 urte bitarteko zortzi lagunak eskola jazarpenaren (bullying) kontrako erakunde bat sortu dute. ‘Levántate contra el bullying’ izena duen erakunde horren xedea eskola jazarpenari benetan duen garrantzia ematea eta arazo hau pairatzen duten ikasle eta familiei laguntza eskaintzea da, beraiek salatzen duten moduan “Nafarroan gai horri ez zaiolako behar bezalako garrantzia eman”. Erakundea osatzen duten kideek badakite zertaz ari diren, horietako batzuk jazarpena pairatu baitute.

Nafarroako Hezkuntza Sailak eskola jazarpenaren kontra borrokatzeko protokoloa 2010ean garatu bazen ere, ikasle hauek eskola jazarpenaren inguruko azken datuak 2011koak direla salatzen dute. Elkarte berriak aholkularitza juridikoa eta laguntza psikologikoa eskainiko die arazo hau pairatzen duten ikasleei. Gainera, jazarpen kasuak izan diren ikastetxeetan hitzaldiak eta tailerrak eskaintzeko asmoa ere azaldu dute. Irakasleei gai horren inguruko trebakuntza ikastaroak ere eskaini nahi dituzte.

Andrés Duque zuzendari espainiarraren ‘Oleg y las malas artes’ filma izan da aurtengo Punto de Vista zinemaldiko irabazlea. Epaimahaiaren ustez, lan horrek sari naguzia merezi izan du artista baten erretratora egiten duen gerturapen berritzaile, koherente eta sentiberagatik. Zuzendari onenaren saria, berriz, Jakob Brossmanek irabazi du ‘Lampedusa in Winter’ filmean egindako lanarengatik. Epaimahaiak lan horren ‘segurtasuna eta onberatasuna’ saritu du. Metraje laburreko film onenaren saria Jela Hasler-en ‘The Meadow’ek irabazi du. Kasu honetan, epaimahaiak film horrek egoera politiko konplexu bat modu zehatz eta dotorean aurkezteko izan duen gaitasuna saritu du. Gainera, epaimahaiak aipamen berezia eman dio Keywan Karimi iraniarraren ‘Writing the City’ filmari. Karimik sei urteko gartzela zigorra bete eta 223 zigorrada hartu behar ditu bere zinegile jardueragatik eta Punto de Vista zinemaldiak bere elkartasuna adierazi nahi izan dio modu horretan.

ATAL hau nafarroako gobernuaren euskararen nafar institutuaren LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila

41


Agenda OSTIRALA, MARTXOAK 4 • Gatibu + Gritando en Silencio. Totem Aretoa, Atarrabia. 21:30. 12€.

LARUNBATA, MARTXOAK 12 • Korrontzi Dantzan. Olalde aretoa, Mungia. 20:00.

• Baroness. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 20/25€.

‘Korrontzi Dantzan’ ikuskizunak jendea liluratzea musika eta dantzarekin du helburu. Koreografo, dantza talde eta hainbat dantzarik (Edu Murumendiaraz, Igor Yebra, Eneko Gil Alberdi, besteak beste) Korrontziren musikaz dantzatu dute. Kasu honetan, Oinkari dantza taldea eta Amurrioko Aiara Dantza Taldea arituko dira eszenatokian Korrontziren kantak dantzatuz.

• Diego Ojeda. Cotton Club, Bilbao. 20:30. 10€. • En Tol Sarmiento + Guda Dantza. Doka Kafe Antzokia, Donostia. 22:15. 7/9€. • The Excitements. Dabadaba, Donostia. 22:00. 12/15€. • Andrés Suárez. Ermua Antzokia, Ermua. 22:15. 12€. • Ken Zazpi. Principal Antzokia, Gasteiz. 20:30. 12/18€. • Martirio. Kultur Leioa, Leioa. 21:00. 15€. • Mikel Urdangarin. Bonberenea, Tolosa. 20:00. 10€.

LARUNBATA, MARTXOAK 5 • Ken Zazpi. Atabal Aretoa, Biarritz. 21:00.

• Izar & Star: Izar & Star Man. Bowie Gaua. Bilboko Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 12/15€. • Versilia. Cotton Club, Bilbao. 20:30. • Talco + Ebri Knight. Stage Live, Bilbao. 20:00. 12/15€. • The Excitements. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 13/18€.

• En Tol Sarmiento + Guda Dantza. Doka Kafe Antzokia, Donostia. 22:15. 7/9€. • Noche Sabinera. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 15/18€. • Gatibu + Gritando en Silencio + DJ Bull. Oihalume, Hernani. 23:00. 12/15€. • Izaki Gardenak + Keu Agirretxe. Bonberenea, Tolosa. 22:30. 6€.

Urte osoko harpidetza (12 aldizkari)

18€ 42

harpidetzak@gazteberri.eus GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila


IGANDEA, MARTXOAK 6

LARUNBATA, MARTXOAK 12

• Blues Pills. Bilboko Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 23€.

• Habeas Corpus + Zesuma. Parke Gorria, Amorebieta-Etxano. 22:00. Doako sarrera.

ASTELEHENA, MARTXOAK 7

• I.A. Totem Aretoa, Atarrabia. 22:30. 12/17€.

• Sven Hammond. Bilboko Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 15€.

ASTEAZKENA, MARTXOAK 9 • Es mi fiesta y lloro si me da la gana. Arriaga Antzokia, Bilbao. 20:00. 14€. • The Chris Robinson Brotherhood. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 19:30. 25/30€.

OSTEGUNA, MARTXOAK 10 • Ambush + Hitten + Talde Gonbidatua. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 12/15€.

OSTIRALA, MARTXOAK 11 • Masterplan + Sacramento. Totem Aretoa, Atarrabia. 21:30. 22/26€. • Giuda + Bulletprof Lovers. Dabadaba Aretoa, Donostia. 21:00. 12/15€. • Silvia Pérez Cruz. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 15/25€. • Cobra + The Inductions + Rolling Dice. Errenteria Hiria Kulturgunea, Errenteria. 21:30. 8€.

• Ken Zazpi. San Agustin Kulturgunea, Azpeitia. 21:00. 18/20€. • Foyone. Fever, Bilbao. 21:30. 0/10€ • Tricky. Kursaal, Donostia. 20:30. 15€. • Los Chichos. Doka Kafe Antzokia, Donostia. • XIV Heavy Jaia: Masterplan + Sacramento + Mandrágora Negra.. Larratxoko Kulturgunea, Donostia. 19:00. 15€. • Euskal Assault: Cancer + Benighted + Sinister + Mutant + Anikilated + Teething + Virulency + Perpetual Limbo. Plateruena Kafe Antzokia, Durango. 18:00. 35€. • El Drogas + Cero a la Izquierda. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 17/20€. • Neuman. Zentral kafe Antzokia, Iruñea. 20:00. 22€. • La Farruca. Pagoa Aretoa, Ergoien-Oiartzun. 22:30. 12€.

OSTEGUNA, MARTXOAK 17 • Dom La Nena.

Zelaieta Zentroa, Amorebieta Etxano. 20:30. Dom La Nena (Dominique Pinto) gazte bokalista eta txelo jotzaile brasildarra (Portalegre) da. Frantzian eta Argentinan bizi izan da, eta maila goreneko artistekin aritu da txelo jotzaile: Jane Birkin, Jeanne Moreau, Camile, Etienne Daho... Horren ondoren, mundu osoan zehar ibili da bakarkako lanak ezagutaraziz. Intismista eta delikatua da, musika eta estilo propioak dituena, eta beraren ahots bereziak, txeloaren doinuarekin batera, doinuen lurralde berrietara garamatza.

Le Bukowski Musika Kluba, Donostia. 11:30. • Izaki Gardenak. Garoa liburu-denda, Donostia. 20:00.

• El Kanka. Jimmy Jazz, Gasteiz. 22:00. 8€.

• Sorkun. Bonberenea, Tolosa. 22:30. 8€.

• Haze. Pagoa Aretoa, Ergoien-Oiartzun. 22:00. 12€.

• Lou Topet. Hori Bai Gaztetxea, Larrabetzu. 18:00.

IGANDEA, MARTXOAK 13

ASTEARTEA, MARTXOAK 15

• Jodymoon: Zain duzu musika. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 3/12€.

• SATB-Steps Ahaed Tribute Band. Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa, Gasteiz. 19:00.

• Brothers in Band: “The Very Best of Dire Straits” Leidor Aretoa, Tolosa. 20:30. 25€.

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila

• Guttercats.

43


Doako Sarrera.

ASTEAZKENA, MARTXOAK 16 • JP Lohian & Klonen Klana. Bilboko kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. Doako Sarrera.

OSTEGUNA, MARTXOAK 17 • McOnak. Bilboko Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. Doako Sarrera.

Arabako Arte Ederren Museoa:

Donostiako San Telmo Museoa:

• “Paradisuko fruituak”. Apirilaren 3ra arte.

• “1966|Gaur Konstelazioak|2016” Maiatzaren 15era arte.

• “Salvador de Aspiazu. Ibilaldia Araban zehar”.

Donostiako Tabakalera:

Maiatzaren 05era arte.

BIBAT. Arkeologia eta Fournier Karta Museoa:

• The Fakeband. La Fundición, Bilbao. 20:00.

• “Neolito Aroa. Natura etxekotzea”. Maiatzaren 31ra arte.

• Nordic Giants. Le Bukowski Musika Kluba, Donostia. 20:00. Doako Sarrera.

Bilboko Guggenheim Museoa:

• Nashville Pussy + Giuda + Worry Blast. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 17/20€.

• “Ho Tzu Nyen. Ezagutzen ez denaren hodeia”. Apirilaren 24ra arte.

• JP Lohian & Klonen Klana. Helldorado, Gasteiz. 21:00.

OSTIRALA, MARTXOAK 18 • Fyahbwoy. Totem Aretoa, Atarrabia. 22:00. 12/15€. • Casamance + JP Lohian & Klonen Klana + Yelli Yelli + Petra. Atabal, Biarritz. 21:00. 12€.

• “Andy Warhol. Itzalak”. Urriaren 02ra arte. • “Louise Bourgeois. Izatearen egiturak”. Irailaren 3ra arte.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa: • “#Burdinkolorea zikloa: ‘Metalezko argia’ ”. Uztailaren 17ra arte.

• Second. BBK Aretoa, Bilbao. 21:00. 22/25€.

Bizkaiko Arkeologia Museoa:

• The Fakeband. La Fundición, Bilbao. 20:00.

• “Apain-mahaiko istorioak: kosmetika...” Apirilaren 3ra arte.

• Navarone + [Scholl]. Azkena, Bilbao. 21:00. 10/13€. • The American Spiritual Ensemble. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 25€. • Hamlet. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 13/16€. • Walk The Line + Matt & The Peabody Ducks. Helldorado, Gasteiz. 22:00.

44

Bilboko Arte Ederren Museoa:

• “Arenzana Imaz Intxausti Montón Peral”. Apirilaren 3ra arte.

Ernest Lluch; Amarako Kultur Etxea: • “Amarajira”. Martxoaren 18ra arte.

Gasteizko Artium Museoa: • “Imaginartium”. Apirilaren 9ra arte. • “SEAC. Kontzeptu-artearen Euskadiko selekzioa”. Maiatzaren 22ra arte. • “Irribarrearen Segada. Artium Bilduma”. Abuztuaren 28ra arte.

Getariako Cristobal Balenciaga Museoa: • “Balenciaga. Luxuaren esperientzia”. Maiatzaren 01era arte.

Getariako Bakearen Museoa: • “Emakumea eta Gerra Zibila”. Apirilaren 02ra arte.

Tolosako Topic Museoa: • “El juego y los títeres”. Martxoaren 06ra arte.

• “Morales Jainkotarra”. Maiatzaren 16ra arte. • “Amable, Balerdi, Basterretxea, Txillida, Mendiburu, Oteiza, Sistiaga, Zumeta”. Apirilaren 25era arte.

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila


z Antzerki foruma: Eta hik zer?. 2016-03-01 12:00 | Deustuko Unibertsitatea; Donostiako Campusa. Antzerki-forumak, sei antzezlan labur baliatuta, ikusleei euskal gatazkaren inguruko hausnarketa planteatzen die. Baina antzerkia ez da helburu bat, tresna bat baizik. Pieza laburrak ikusi ondoren, ikusleek atal bakoitza aldatzeko aukera izango dute. Pertsonaien arteko bizikidetza hobetzeko proposamenak plazaratzen dituzte, eta, gero, nahi izanez gero, antzeztu egiten dituzte. Izan ere, fikzioa aldatzeko gai dena, bere ohiko bizitza aldatzeko gai baita. dagokionez.

z Marta Cárdenas: Begiak irekita. 2016-04-03ra arte | Kubo-Kutxa Aretoa. Marta Cárdenas donostiarrari eskainitako erakusketa; haren izenak oihartzun handia izan

zuen 80ko hamarkadan, eta Milango, Pariseko eta Lisboako galerietan eta azoketan izan zen. Erakusketa honetan, artistaren margolanen eta marrazkien aukeraketa zabala ikusi ahal izango da, baita haren laneko koardenoetako batzuk ere. Halaber, Marta Cárdenasen ez-ohiko jardunaren berri ematen duten hainbat alderdi ezagutaraziko dira. Erakusketa hau Donostia 2016ren Elkarrizketak lerroaren baitan kokatzen da. DSS2016EUren programazio-lerro honen xedea da inguruko kultur-programatzaileekin aliantzak sortzea eta Hiriburutzaren balioei lotuta dauden proiektuetan parte hartzea.

z Ursus Tabakalera. 2016-05-15era arte | Tabakalera. Jasmina Wójciken ‘Ursus Tabakalera’ proiektuaren oinarria bi hiri bikien kontzeptua da, baita horri lotutako kultura-trukea ere. Pertsonen eta lekuen istorioak aurkezteko ahalegina egiten

du, historia ezberdineko bi herrialde ezberdinetako pertsonen arteko benetako korrelazioa sortzeko, era horretan, alderdi batzuetan horien arteko berdintasunak eta elkarrekiko inspirazioak aurkitu ahal izateko. Varsoviako Ursus traktore-lantegiko langile ohien eta Donostiako Tabacalera zigarro-lantegiko langile ohien istorioak dira artista honen abiapuntu.

z “Emakumeak eta itsasoa”. 2016-01-29 10:00 | Untzi Museoa. Museoak berak produzitutako aldi baterako erakusketa honek emakumeek historian zehar itsasoarekin izan duten harremana jakinarazten dio jendeari, antzinatik itsas munduaren imaginarioan eta mitologian bete zuten lekua ahaztu gabe.Erakusketak gaiaren hurbilketa bat eskaintzen du, ikuspegi orokorretik abiatuta, baina arreta berezia jarriz Euskal Herriari dagokionez.

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura


• Rozalen. Gayarre Antzokia, Iruñea. 20:30.

• Ruper Ordorika. Civivox Iturrama, Iruñea. 20:00. 6€.

ASTEAZKENA, MARTXOAK 23

• Enter Shikari. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 20:30. 20€.

• Enter Shikari. Zentral Kafe Antzokia, Iruñea. 20:30. 20€.

• Whole Lotta Band (Led Zeppelin Tribute) Bilboko Kafe Antzokia, Bilbao. 23:00. 12/15€.

• Logical Disorder. Civivox San Jorge, Iruñea. 19:30. Gonbidapenarekin.

• Brothers in Band: The Very Best of Dire Straits. Baluarte, Iruñea. 20:30. 30/35€.

• Betunizer. Bonberenea, Tolosa. 22:00. 8€.

• Pottors Ta Klito + Cordura + Zozaya. Mogambo Aretoa, Pasaia. 21:00.

LARUNBATA, MARTXOAK 19 • El Cabrero. BBK Aretoa. Bilbao. 20:00. 18€. • Arco. Bilboko Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00.13/16€. • Peiremans. Plateruena Kafe Antzokia, Durango. 22:30. • Antonio Orozco. Principal Antzokia, Gasteiz. 20:00. 24/37€. • En Tol Sarmiento. Jimmy Jazz, Gasteiz. 22:00. 7/9€

46

• Ze Premikin!: JP Lohian & Klonen Klana . Gazteszena, Donostia. 21:00.

OSTEGUNA, MARTXOAK 24

• Eraso! + Naiz Roxa. Bonberenea, Tolosa. 22:30. 8€.

• Arizona Baby + The Silent Comedy. Bilboko Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 12/15€.

IGANDEA, MARTXOAK 20

• Carlquist-Lundgren-Warburton. Bilbaina Jazz Club, Bilbao. 20:30. 12€.

• Antonio Orozco. Arriaga Antzokia, Bilbao. 20:00. • The Capaces. Goiz Argi Taberna, Hernani. 19:30. • Man Is Not a Bird. Bonberenea, Tolosa. 20:00. 5€.

ASTEARTEA, MARTXOAK 22 • Lee “Scratch” Perry. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 22€.

• Bebe Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi. 20:30. 20/22€.

OSTEGUNA, MARTXOAK 31 • Zahara. Dabadaba, Donostia. 21:00. 15/19€. • Azken Trena. Oihaneder Euskararen Etxea Gasteizko Kafe Antzokia, Gasteiz. 19:30. Doako Sarrera.

GAZTEBERRI #110| 2016 Otsaila




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.