2011 Otsaila #76

Page 1

Gazte Informazio Aldizkari bakarra ALEA DOAN

Gazteberri

2011ko otsaila 76. Zbk

3.

Orrialdea

Erreportajea:

San Balentin eguna Maitasuna Vs Merkataritza

6.

Orrialdea

Elkarrizketa:

Jose Inazio Imaz UPV/EHUko ikerlaria

Tokirik gabe geratzen ari gara


URTARRILA • OTSAILA • MARTXOA • APIRILA • MAIATZA • EKAINA • UZTAILA • ABUZTUA • IRAILA • URRIA • AZAROA • ABENDUA

02

OTSAILA barantaila zezeila

OTSAILA izenaren jatorria ez dago garbi. Antza denez, hil honetako eguraldi txarra dela eta, otsoak menditik jaisten omen baiziren. - Otsaila katuen hila, maiatza astoen hila. (Katuak otsailan izaten dira zeloan). - Otsaila bero, negua gero. - Otsaila emazteen hilabetea, martxoa gizonena.

Inkesta Sarean

Editoriala

Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua

E

uskarazko hedabideen historia jarraitu duenak, badaki azken 30 urteetako abaroan egin dela biderik emankorrena. Eta badaki denbora horretan emandako aurrerapausoa itzela dela. Gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen ditu euskarazko hedabideak, 2008ko Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera. Komunikazioa da gure ardatza, inguratzen gaituen mundua nola ikusten dugun kontatzea, ikusmolde eta euskarri anitzez. Elkarren lehian eta elkarren osagarri. Hori da lokaletik globalera egiten dugun ekarpen nagusia, hizkuntza, euskaraz egiten duguna. Harro gaude egindako bide horrekin, pozik egiten dugunarekin, euskal kulturaren isla eta hauspo gara, eta gure euskaltasunetik munduaren ikuskera ugari eskaintzen ditugu. Albistea eta informazioaren haritik, entretenimendutik, gertukotik, sakonetik, zientziatik… Baina ez da nahiko, ibilbide horretan sakondu behar dugu, orain artekoa hobetuz eta zabalduz. Hiztun komunitateak bere burua euskaraz islatua ikusteko eskubideaz ari gara, beharraz, nahiaz. Edozelako gizarte modernoren orainean, edozein kulturaren geroan, giltzarri da hedabideen zeregina. Ez da hau ukatuko duenik eta hala ebazten da behin eta berriz erakunde publiko eta alderdi politiko gehienen euskarari buruzko gogoeta eta plan estrategikoetan. Printzipio eta helburutan letra larriz aitortzen dute garrantzi hori, baina sostengu ekonomikoan ez, ez behintzat hedabide ez publikoei dagokienez. Ezagun da EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herrian oso egoera desberdinak bizi direla: Nafarroan eta Iparraldean erakundeen sostengua hutsala da; EAEn oso bestelakoa da, baina ez da nahikoa, aurrean ditugun erronkei begira eusteko adinakoa ez bederen.

Euskarazko hedabideok ohituta gaude zailtasunean jarduten, gure hizkuntzaren izaera ez normalizatuak horretara bultzatzen gaitu, eta agian horrek ere laguntzen digu bizi dugun krisiari aurre egiten. Baina egoera gorria da eta hainbatetan larria. Hedabide ugari ari dira ixten munduan, hedabide historikoak, ospetsuak, gureen aldean handi eta indartsuak… Eta guk ere enbataren erdian dihardugu. Publizitatea behera, salmentak ere bai, diru-laguntzak urritzeko joeran… Noiz arte eutsi ahal izango diogu? Bankuen, autoen, altzari eta elektratresnen salbamendu garaian, guk ere sostengu sendoagoa aldarrikatzen dugu. Maiz aurpegiratu zaigu diru publikotik bizi garela, bai euskal kultura, bai euskarazko hedabideak, konplexua sortzeraino ere bai agian. Orain, ostera, inoiz baino argiago ikusten da nola giltzarritzat jotzen diren esparru eta proiektuetan, erakunde publikoek dirutzak bideratzen dituzten, izan hauek eremu publiko edo pribatukoak. Eta ekonomikoki ere sektore garrantzitsua da euskarazko hedabide ez publikoena: 600 langiletik gora ari gara bertan, hilero soldata etxera eramanez eta euskal gizartearen aberastasunean gure alea jarriz. Azken 30 urteetan ibilbide oparoa egin dugu, baina bada ordua beste jauzi bat emateko. Gure konpromisoa hemen dago, egunerokoan ikusgai. Eta instituzioen konpromiso sendoagoa ere egunerokoan ikusi nahi dugu. Herri erakunde publikoen sostengu eta babes handiagoa aldarrikatzera gatoz. Gure gizartearen garapena ezin delako porlana eta azpiegitura handien garapenari lotu. Adibidez, Euskal Y tren proiektuaren kilometro bakar batek, erakunde publikoetatik euskarazko hedabide ez publiko guztietara lau urtetan bideratzen dena balio du. Errepide, trenbide edo eraikuntza handien zati txiki batek gure etorkizuna berma dezake. Euskarazko komunikazioak merezi du tamainako apustua eta euskal kulturak ere bai.

Bigarren buelta hasi ostean eta gure taldeek zenbait garaipen lortu ostean denboraldirako helburuak finkatzen doaz. Dena den ia denboraldi erdia geratzen denez...

Zein euskal taldek lortuko du sailkapen onena 2010/11 liga txapelketan? %45(*)

Athletic Club

%41

Erreala %14

Osasuna

(*) Urtarrilaren 31ra arte emandako datuen arabera

Inkesta hau martxoaren 26a arte zabalik izango da. Zure botoa emateko, sar zaitez gazteberri.info-n

Lege gordailua: BI-1151-04

KULTURA SAILAK

posta helbidea: Obispo Irurita Enparantza, 6 Solairu artea. 30011 Iruña Bilboko delegazioa: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009. Bilbo HARREMANETARAKO TELEFONOA: 94 424 75 94/ 902 153 171 FAXA: 94 415 74 52 - 948 26 25 96 E-maila: gazteberri@unionline.info Publitzitatea: Juan Oroz 665 690 590 ADMINISTRATZAILEA: Asun Calviño DISEINUA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Sonia Sola eta Jon Mikel Zabalegi ERREDAKZIO IDAZKARIA: Cristina Dominguez

(KULTURA SAILA. HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

DIRUZ LAGUNDUTAKOA

ARGAZKIAK: Alejandro Boyero EUSKARA ARDURADUNA: Uler BANAKETA ARDURADUNA: Felipe García Argitaratzailea

Elkarlanean

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du.


º

OTSAILA ´11

3

Gazteberri

Maite zaitut. Oparirik bai? Hil honen 14an San Balentin eguna ospatzen dute bikote askok. Ospakizun honetan izaera kontsumista nagusitzen ari den arren, gehienok ospatu nahi dugun eguna da, azken finean, gure ondoan maite dugun pertsona izatea benetan ospatzekoa baita

O

tsailaren 14a San Balentin, hots, maiteminduen eguna ospatzen da mundu osoan zehar. Bikotea duten guztiek ospatzen duten eguna da, edo behintzat hori sinistarazi nahi digute, eta bikotea ez dutenek, ordea, ospatu nahiko luketen jaia da. Urtean zehar ospatzen diren beste hainbat jaiekin gertatzen den bezala, salmenta gune handiek bere salmentak handitzeko aukera ezin hobea ikusi dute ospakizun honetan eta ondorioz kutsu kontsumista handia hartu duen eguna da: loreak, txokolateak, postalak... Ia edozerk balio omen du gure amodioa frogatzeko. Baina nondik dator egun hau ospatzeko ohitura? Bada, gauza gehienetan jazotzen ohi den bezala jendea ez da ados jartzen gai honen inguruan. Teoria desberdinak daude maiteminduen eguna zergatik ospatzen den otsailaren 14an azaltzeko. Hauetako baten arabera, iparraldeko herrialdeetan txoriek egun hauetan parekatzen direnez, amodioaren sinbolotzat hartzen dira. Askoren ustetan, hau kristaututako ospakizun pagano bat da, jada Erroman amodioaren Jainkoa zen Cupido miresten baitzen. Jai hauetan bikote ideala aurkitzeko eskaintzak egiten ziren. Dena den indar gehien duen teoria San Valentin santuaren istorioa da. Bere garaian, hots, III.mendean, kristautasuna debekatuta zegoen, baina Balentin kristau apaizak bikoteak ezkontzen zituen kristautasunak finkatutako erritoa jarraituz. Ondorioz, Balentinek ospe handia hartu zuen eta bere ekintzen berria garaiko enperadore zen Klaudio II.aren belarrietara iritsi zen. Klaudiok Balentin ezagutu nahi izan zuen eta honek aukera profitatu omen zuen enperadorearen aurrean kristautasunaren aldeko hitzaldia emateko. Klaudiok erlijio berriaren inguruko interesa azaldu zuen, baina azkenean Erromako agintariek Balentinen kontra joatea erabaki zuten. Balentin atxilotua izan zen eta kristautasunaz barre egiteko edo, erromatarrek froga bat jarri zioten apaizari: itsu jaiotako neskatxa bati ikusmena bueltatu behar zion. Balentinek erronka onartu eta ikusmena bueltatu zion neskatxari. Dena den, honek ez zion bere burua babesteko balio, izan eta otsailaren 14 batean

exekutatua izan baitzen. Gartzelean eman zuen denboran, Balentin bere zaintzailearen alabaren irakasle izan zen, eta bien artean maitasunezko erlazio bat sortu omen zen. Exekutatua izan baino lehen Balentinek amodiozko gutun bat idatzi zion neskatxari eta sinaduran ‘zure Balentin’ idatzi zuen. Hau, San Balentin egunean bidaltzen diren amodiozko gutunen sorburutzat hartzen da. Istorio hau erdi ahaztuta geratu zen, baina bi mende geroago, eliza kristauak berreskuratu egin zuen. Garai horietan, ohikoa omen zen nerabeen artean otsailaren 15ean Lupercus Jainkoaren omenez festa bat egitea. Hau ugalkortasunaren jainkoa zen. Jai hauetan, mutikoek neskatxa bat aukeratzen zuten urte oso bat berarekin emateko. Elizaren ustetan hori ez zen bidezkoa eta ondorioz jai hau kendu eta otsailaren 14a maiteminduen eguna izendatu zuen.

Kontsumoa amodioaren izenean Gabonetan egindako gastuetatik, beherapenetatik, azterketak prestatzeko egindako fotokopia guztiek poltsikoan egindako zulotik etabarretatik errekuperatzeko denborarik gabe, urteko egunik gozo, zozo eta komertzialena iristen zaigu. Bai, otsailaren 14az ari gara, maiteminduen egunaz, San Balentin egunaz. Bikotekidea baduzu (horrek ez du esan nahi maiteminduta zaudenik), geratzen zaizkizun azken xoxak bikotekideari opari bat eginez gastatu beharko dituzu. Hori da egun honetako egi borobil bakarra, nahiz eta zinismo kutsu bat ere izan. Gure asmoa ez da, kontsumoa moteltzen ari den momentu hauetan, edozer saltzea edota kontsumismoa sustatzea. Baina garbi dago bikotekidea baduzu eta San Balentin eguna iraunbizi nahi baduzu, poltsikoan arakatu eta oparitxoren bat erosi beharko duzula. Mundu gehienak egun honetaz paso egiten duela adierazten du; “berdin dio zein eguna den, nik urte osoko egun guztietan berdin maite zaitut”, “Oparirik onena zurekin egotea da” edota “nire maitasunak ez du data fikorik” bezalako esaldi txotxoloak esanez. San Balentin, desberdintasun nabariak alde batera utzita, gabonak bezalakoxea da. Zenbat aldiz

entzun dugu halako ospakizunak faltsuak direla, insolidarioak, kontsumistak, negozio hutsa… Ba seguruenik sarritan, eta nahiz eta hauetako batzuk egia izan, gutxi dira data berezi hauek bakarka pasatzea erabakitzen dituztenak. Garbi dago, goxoki batek ez diola inori min egiten, eta ezta opari batek ere.

Ez dut San Balentin ospatzeko inor! San Balentin eguna egun polita izan daiteke maiteminduentzat, baina buruhausteak ere sor ditzake. Zer gertatzen da bikotekidea ez duten pertsonekin? Ba seguruenik ezer, berez ez dutelako ezer ospatzerik. Dena den, egun hau guztiz mingarria izan daiteke adibidez, maite duzun pertsona hori beste batekin liatzen bada edo berarekin zenuen erlazioa amaitutzat ematen badu. Horrelako pertsonek bikote zoriontsuak eta kupido maltzurrak besterik ez dituzte ikusiko egun honetan. Horregatik, ezkongabeentzat San Balentinek ez du ezer suposatzen, seguruenik, jada bezperan bere eguna izan dutelako. Bizitzak horrelako gauzak ditu, eta horrela, otsailaren 13a Ezkongabeen Nazioarteko Eguna da. Hau ere, guztiz egun komertziala da, duela 8 urte Meetic topaketa webguneak sortu baizuen. Egun honen berezitasuna zera da, aurten ospatuko duten guztiek datorren urtean ez dutela berriz ere halako ospakizunik egin nahi.

Salmenta gune handiek salmentak areagotzeko egun ezin aproposagoa aurkitu dute San Balentin egunarekin


4

Gazteberriak

OTSAILA 麓11

GazTeBerriak Zientifikoki probatuta: ez dituzu praka bakeroak garbitu behar

Bi haurren neurria duen haur erraldoia

K

E

anadako Alberta Unibertsitatean ikasten ari den Josh Lek garbitasun faltak ez dituela higiene ondorioak frogatu nahi izan zuen unibertsitateko lan batean. Ideia hobeagorik faltan, lana burutzeko 15 hilabetez praka pare bera janzten izan da, eta denbora honetan guztietan ez ditu praka horiek behin ere garbitu. Harrigarria bada ere, hamabost hilabete ondoren praketan ez ziren hasieran baino bakteria gehiago aurkitzen. Lek praka pare berbera jantzi du 2009ko iraila eta 2010eko abendua bitartean; guztira, 450 egun. Hamabost hilabetez prakak garbitu gabe izan ondoren, Lek bertan ziren bakterien lagin bat

hartu zuen. Ondoren, prakak garbitu eta beste bi astez erabili zituen. Hamalau egun hauek igarota, bakterien lagin berri bat hartu zuen, eta gezurra badirudi ere, antzeko bakteria kopurua aurkitu zituen hartutako lagin bietan: 8.500 eta 10.000 unitate inguru zentimetro karratuko. Esperimentu honen emaitzak ikusita, esperimentuaren ikuskatzailea zen Rachel McQueen irakasleak praka bakeroak hilean behin garbitzea nahiko dela baieztatu zuen. Le pozik agertu da lana burutu ahal izan duelako eta bere teoria frogatu ahal izan duelako. Bere esanetan, hamabost hilabetez praka berberak eramatearen gauzarik okerrena usaina izan da.

Lan aldarrikapenak azken eremuetaraino

K

olonbiako Aeroc贸ndor hegazkin konpainia emaitza ekonomiko txarrak zirela eta, 1980an ateak itxi behar izan zituen, hainbat langile kale gorrian utzita. 30 urte beranduago, Aeroc贸ndor konpainiako langile ohiek bere eskubideak aldarrikatzen jarraitzen dute eta burututako azken bileran zor zaiena kobratu ezean guztiek bere buruaz beste egingo dutela mehatxatu dute. Guztira, 1.300 langile inguru dira neurri hau hartzeko prest daudenak. Langileen bozeramalea den Victor Hugo Pradak aditzera eman duenez, 30 urte hauetan jada 200 langile ohi hil dira eta beste askok bere etxebizitza galdu dute.

rrusiako ekialdean den Jabarovsk hirian jaio berri den haur bat zuzenean sartu da Guinness Errekor liburuan bere tamaina dela eta. Izan ere, jaioberriak 7,2 kiloko pisua eta 67 zentimetrotako luzera izan zuen jaiotzerakoan! Aurreko errekorra 6,1 kilo eta 63 zentimetrotan zegoen. Haurrak zuen tamaina zela eta, Vera Ovchinnikovari, hots, haurraren amari, zesarea egin behar izan zioten. 33 urteko emakume honek jada 14 urteko alaba bat zuen, baina hau jaiotzerakoan neurriak guztiz normalak izan ziren. Jaioberrien pisua, normalean 3 eta 3,5 kilo bitartekoa izaten da. Bost kilo bitartean dauden haurrak handitzat jotzan dira eta bost kilotatik pasatzen direnak, berriz, erraldoiak bezala ezagunak dira. Estadistiken arabera, soilik 1.500 haurretatik bakarra izaten da erraldoia.

Egin zaitez harpide! IZENA: ..................................................... ABIZENAK: ..................................................... ..................................................... HELBIDEA: .................................................... .................................................... POSTA KODEA: ..................................................... Urteko 10 aleetarako harpidetza

TELEFONOA: ..................................................... E-MAILA: .....................................................

Info +

94 470 22 94 telefonora deituz

20 euro

GAZTEBERRI ALDIZKARIA Obispo Irurita plaza, 6 31011 Iru帽ea 948 253 154


OTSAILA ´11

Sexu heziketa modu desberdinean ulertzen duten eskola

E

E.BBeko Memphis hiriko institutu batean 90 neska haurdun geratu dira ikasturte berean. Tenneessee estatuko Frayser High School Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuan, antza denez, sexu hezkuntza modu berezian ulertzen dute, eta teoria ezezik, praktika ere lantzen dutela dirudi. Horrela, ikasturte berean 90 ikasle haurdun geratu dira (emakumezko ikasleen %26a), hauetako askok bere seme-alabak ere izan dituztelarik. Institutuko arduradunen ustetan, hau guztia ikasleen arteko paktu baten ondorioa da.

Hau ez litzateke EE.BBeko eskolaren batean horrelako pakturen bat ematen den lehen aldia. Horrela, duela bi urte, Massachusetts estatuko Gloucester hiriko 16 urte baino gutxiko 17 nerabek batera haurdun geratzea erabaki zuten. Egoeraren larritasuna ikusirik, hiriko hezkuntza arduradunek ‘Esan ez sexuari’ (‘Just say no to sex’) lelopean kanpaina berezi bat prestatu behar izan dute. Memphis hirian, haurdun geratzen diren nerabeen kopurua ia %20koa da, nazio mailan ematen denaren bikoitza.

Urtarrilak 24, urteko egunik okerrena formula baten arabera

B

ritaniar ikerlari batek garatu duen formula baten arabera urteko egunik txarrena urtarrilak 24 da. Cardiff Unibertsitateko ikerlaria den Cliff Arnalls doktoreak urteko egunik txarrena zein den zehazteko formula matematiko bat garatu zuen, honako hau hain zuen ere: 1/8C + (D-d) 3/8xTI MxNA. C aldagaiak klima faktorea jasotzen omen du. D aldagaiak berriz, gabonetan zehar hartutako zor guztiak jasoko lituzke, eta d diru sarrerei dagokio. Tri

dagokionez, honek gabonetatik igarotako denbora zehazten du eta Ik, ostera, ohitura txar bat alde batera uzteko erabakia hartu zenetik igarotako denbora. Mk norberaren motibazioak zehaztuko lituzke eta NAk berriz, bakoitzak bizitza aldatzeko sentitzen duen beharra. Beranduago jakin izan denez, formulak ez du inolako balio zientifikorik, izan ere, agentzia bidai baten publizitate kanpaina baten barruan kokatutako estrategia bat izan da formula honen asmakizuna.

Kaleratuta Twitteren gosaria erakusteagatik

E

spainiako saskibaloi liga nagusian jokatzen duen Power Electronics Valentzia taldeko Justin Giddens jokalariak taldea utzi behar izan du sasoian ez egoteagatik. Bere egoera txarra frogatzeko taldeko zuzendariek jokalariak berak Twitteren bere gosarien berri emateko zintzilikatzen zituen argazkiak erabili ditu. Argazkietan ikus daitekeenez, jokalariak ez zuen maila profesionalean jokalari batek jarraitu behar duen dieta jarraitzen eta hori dela eta, azken egunetan jada ez zuen bere taldekideekin batera entrenatzen. Gezurra badirudi ere, Giddensek hamar egun bes-

5

Gazteberriak

terik ez zeramatzan Valentziako taldean Prokom talde poloniarretik iritsi ondoren.

Ofiuco, zodiakoaren hamairugarren zeinua

M

inneapolis Community and Technical College-ko ikerlaria den Parke Kunkle ikerlariaren arabera, bizitza osoan ezagutu dugun zodiako edo horoskopoko banaketa duela 2.500 urte lortutako datu okerretan oinarritzen da, eta ez hori bakarrik, hamabi zeinu izan beharrean, Kunklek hamairu zeinu daudela baieztatu du. Zeinu berria, Oficuo izena izango luke, sugearen eramalea eta zeinu hau, azaroaren 29 eta abenduaren 17 bitartean jaiotakoei legokieke. Zientzilariak berak esandakoaren arabera, banaketa berria orbitaren azterketa sakon baten ondorioa da eta zeinuak, eguzki eta ilargiaren atzekaldean diren izarren baitan definitu ditu. Zodiakoaren banaketaren zuzentasuna astronomian aspaldidanik dagoen eztabaida da. Izan ere, orain arte ezagutu ditugun zeinuak duela 2.500 urte inguru finkatuak izan ziren eta gure egunetan frogatu ahal izan den bezala, konstelazioek eta zodiakoko zeinuek ez dute bat egiten. adituek diotenez, aldaketa hauek guztiak lu-

rraren errotazio ardatzan emandako aldaketen ondorio dira.


6

Elkarrizketa

OTSAILA ´11

Jose Inazio Imaz, UPV/EHUko ikerlaria

“Bideojokoen gaineko begirada erreflexibo eta kritiko bat landu behar da” Soziologian doktore eta UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako irakaslea den Jose Inazio Imazek bideojoko eta hezkuntzaren arteko harremana aztertzen duen ‘Pantailaren eragina hezkuntzan: bideojokoen kasua’ izeneko liburua argitaratu berri du Mikel Miralles, Aitor Urigüen, Daniel Artamendi eta Garbiñe Bereziartu taldekide izan dituelarik. Egileek diotenaren arabera, bideojokoak lagungarri izan daitezke gaur egun bizi dugun gizarte honetako gaitasunak lantzeko, hots, alfabetizazio digitala lortzeko

Zuek egindako ikerketaren arabera, bideojokoek funtzio hezitzaile bat ere izan dezakete. Zertan oinarrituko litzateke funtzio hau? Bideojokoen funtzio hezitzaile horrek bi zutabe izango lituzke. Alde batetik, 'pantailak ikusten ikasi' delakoa aipatzen dugu. Gure ustez, pantailaren aurrean begirada hezitzaile eta kritikoa izan behar da. Ildo honetan, gure ikerketan 'Grand Theft Auto' eta 'Bully' bideojokoak erabili ditugu. Joko hauen bidez atzean zer dagoen aztertu nahi izan dugu, hots zein pertsona mota eta gizarte eredu islatzen dituzten, zein balioetan oinarritzen diren… Bestalde, bigarren ildo bat dugu, 'pantailekin ikasi' deitu duguna. Gaur egun, pantailak ere ikasteko erabil daitezke. Ildo hau lantzeko bi joko 'serio' erabili ditugu: Nazio Batuek migrazio mugimenduen inguruan prestatutako 'Against the Odds' eta janari zaborra kritikatzen duen 'McDonalds' jokoa. Joko hauekin, gauza onak ere ikas daitezkeela frogatzen da. Aipatu duzun funtzio hezitzaile horretarako edozein bideojokok balio al du? Izaera hezitzaileak ez al du dibertigarritasuna murrizten? Espreski hezitzeko jokoek sarritan ez dute arrakasta handirik izaten jokalaria berehala konturatzen delako hor nolabaiteko 'tranpa' dagoela eta jokoa ez dela hain dibertigarria. Dena den ezin da honen inguruan orokortu, izaera hezitzaile duten hainbat joko ere oso dibertigarriak direlako. Hala ere, kontutan hartu behar da hainbat kasutan jokalariak soilik jokatu nahi duela, eta ez jolastu eta ikasi. Javier Echeverriak aipatzen duen bezala,

Zutik, ezkerretik eskuinera: Jose Inazio Imaz, Mikel Miralles eta Aitor Urigüen. Makurtuta, ezkerretik eskuinera: Daniel Artamendi eta Garbiñe Bereziartua.

jolasten garenean ere ikasten ari gara. Hiru entornoen teoria jarraituz, lehen naturan mugitzen ginen, ondoren hirian, eta orain, berriz, mundu birtuala ere hor dugu. Aipatu hiru ingurune horietan jolasten ikas daiteke. Gaur egun profesional asko, hala nola, medikuak edota hegazkinetako pilotuak, pantailetan trebatzen dira artroskopiak egiteko edota hegaldien simulazioetan hurrenez hurren. Telebistak ere izaera hezitzailea omen du baina industria bilakatu den heinean hau ia guztiz desagertu dela esan daiteke. Gauza bera gerta liteke bideojokoekin? Ikerketan arrisku hau aipatzen dugu. Gaur egun, bidejokoak, gizarteko beste hainbat gauza bezala, industriaren esku daude eta ez dago behar bezalako parte hartze publikoa. Kultur ekoizpen guztietan bezala, bideojokoak ere industriaren esku soilik geratzen badira izaera hezitzaile hori desagertu egingo da, azken finean horrek enpresei ez baitie etekin ekonomikorik ematen. Ikerketa bat egiten denean ikertzailearen helburu nagusia aurrez landutako teoria bat frogatzea izaten ohi da. Zentzu horretan sorpresa handirik izan al duzue lortutako emaitzetan? Emaitzek nolabait aldez aurretik pentsatzen genuena berretsi dute. Dena den, hainbat datu esanguratsu ere lortu ditugu. Horrela, inkestatutako gazteen %10 inguruk astebukaeretan lau ordu baino gehiagoz jolasten direla onartu du eta hor gehiegizko erabilerarako arrisku bat aurreikus daiteke. Era bere-

an, guk inkestatu ditugun gazteak munduko beste edozein gazte jokatzen duen joko berdinetara jolasten dela ikusi dugu. Gehien jolasten diren jokoak kirol simulatzaileak dira (‘Pro Evolution Soccer’ izan da gustokoen duten jokoa), 'Grand Theft Auto', 'Sims'… Zerrenda hau mundu guztian errepikatzen da eta horrek homogeneizazio kulturalaren arriskua ere badu. Non dago gehiegizko erabilpenaren muga, hots, zenbat da asko jolastea? Mugak zentzuzkoak izan daitezke, hots, sen ona jarraituz ezarritakoak. Garrantzitsuena oreka bat mantzentzea da, baina dena delakoa, errua ez da bideojokoarena. Mugez gain, gurasoen parte hartzea ere garrantzitsua da, jokoak erosteko garaian, jolasteko garaian, begirada kritiko hori irakasterakoan… Guk errepidea gurutzatzen irakastearekin konparatzen dugu; hasieran eskutik eramaten ditugu haurrak baina egunen batean aske igarotzen uzten ditugu. Bideojokoekin jolasteak eraginik al du ondoren eskolan lortzen diren emaitzetan? Kontutan hartzen badugu %80a bideojokoekin aritzen dela zentzugabekeria litzateke horrek eskola emaitzetan eragina duela esatea. Dena den, badira asko jokatzen dutenen eta zentzuzko erabilpena egiten dutenen artean aldeak, azken finean, jolasten den bitartean ikasketei denbora kentzen zaiolako. Garrantzitsua da bereiztea zenbat jokatzen den, zertan jokatzen den eta noiz jokatzen den. Beste hainbat gauzetan bezala ezin da orokortu eta bideojokoak, berez, ez dira txa-

rrak, azkenean aldea hauetaz egiten den erabilpenean baitago. Bideojokoek gaur egun gazteek harremanak izateko moduak eraldatu al dituzte? Bideojokoek bakarrik ez, baina teknologia berriek bai eragina izan dute gazteek harremanetan jartzeko dituzten ohituretan, batez ere gizarte sareek. Hori bai, ezinezkoa da aldaketa hau hobera ala txarrera izan den zehaztea. Bideojokoen kasuan fenomeno sozial baten aurrean ere gaudela esan daiteke, azken finean, sarritan beste jokalari batekin edo aurka jokatzen delako, bai fisikoki edota online moduan. Gainera, gazteek hurrengo egunean izandako partidaren inguruan edota jokoaren trukuen inguruan ere hitzegiten dute. Hala ere, gure ikerketarekin frogatu ahal izan dugun bezala, bideojokoetan aritzen dena ez da, lehen uste zen bezala, gazte bakarti edo 'friki' bat. Emaitzen arabera ia gazte gehienak bideojokoekin aritzen dira, eta hamaika urteko gazteen artean, adibidez, guztiak. Urteak joan ahala ohitura hauek baztertu egiten dira, agian, bestelako aisialdi eskaintzak daudelako edo. Bideojokoak batez ere mutilen kontua al dira? Ez, ikerketan ikusi ahal dugun bezala neskak zein mutilak jolasten dira. Egia da, oraindik ere jolasten diren jokoetan genero bereiztasun bat dagoela, hau da, mutilek joko mota zehatz batzuetara jolasten dute eta neskak beste batera. Gero egia da gehiegizko erabilpena egiten dutenen artean ia guztiak mutilak direla.


7

Agenda

OTSAILA ´11

Kontzertuak [ 2011eko Urtarrila ] ] 02/02. Deer Tick. Unibertsitateko Pabilioia. Gasteiz. 19:00. ] 02/03. Duncan Maitland & Barry O´Brien. Abokatu Eskolako Aretoan. Bilbao. 22:00. ] 02/03. Reincidentes. FNAC. Bilbao. 19:00. ] 02/03. Moby Dick. Satistegi Taberna. Betxo. 22:00. ] 02/03. The Sparteens. Kafe Antzokia. 21:30. ] 02/04. André Sumelius Quartet. Bilbaina de Jazz. Bilbao. 22:00. ] 02/04. Avalanch. Rock Star Live Aretoa. Barakaldo. 22:00. ] 02/04. MClan. Victoria Eugenia Antzokia. Donostia. 20:00. ] 02/04. Julio de la Rosa. Azkena Aretoa. Bilbao. 22:00. ] 02/04. Sicario & Haze. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. ] 02/04. Jahsta Reggae Band + La tribu Selektahs + Novato & Mad Muasel & Manny Lion & Chete. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:00. ] 02/04. Stereal. Gazte gela. Portugalete. 19:45. ] 02/04. Mi Hermana Corina. Cotton Club. Bilbao. 22:00. ] 02/04. Hula Baby. Billares. Erromo. 20:30. ] 02/04. Duquende. Barakaldoko Antzokia. Barakaldo. 23:00. ] 02/05. Athom Rumba. Psylocibenea. Hondarribia. 22:00. ] 02/05. Ken Zazpi. Frontoia. Gernika. 22:30. ] 02/05. Sicario & Haze. Doka. Donostia. ] 02/05. Jashta Reggae Band + La Tribu Selektahs + Jarel Babel. Movie Aretoa (Artsaia zena). Iruñea. 21:30. ] 02/07. Ian Anderson & Band. BBK Aretoa. Bilbao. 22:00. ] 02/08. Ian Anderson. BBK Aretoa. Bilbao. 21:00. ] 02/09. Junip + Woodpigeon. Azkena Aretoa. Bilbao. ] 02/09. Emma Pollock. Unibertsitateko Pabilioia. Gasteiz. 19:00. ] 02/09. Vana Gierig Group + Paquito de Rivera. Arteria Campos Antzokia. Bilbao. 22:00. ] 02/10. Ama Say + Yakuzi. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30. ] 02/10. Plastic Clono Band. Triangu. Sopela. 22:00. ] 02/10. Tridente. Bilbaina Jazz Club. Bilbao. 22:00. ] 02/11. The New Mastersounds. Jimmy Jazz. Gasteiz. ] 02/11. Ken Zazpi. Bastero Kulturgunea. Andoain. 22:00. ] 02/11. Jabier Muguruza. Plateruena. Durango. 22:00. ] 02/11. Tote King. Gasteszena Aretoa. Donostia. 22:00. ] 02/11. The New Mastersounds. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. ] 02/11. Color Humano. Tartufo Aretoa. Bergara. ] 02/11. Luthea Salom. Kultur Leioa. Leioa. 21:00. ] 02/11. Rapshody on Fire + Visions of Atlantis + Vexillum. Rock Star Live Aretoa. Barakaldo. 21:00. ] 02/11. Dr.Queen. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30. ] 02/12. Nashville Pussy + Positiva. Plateruena. Durango. 22:00.

] 02/12. Nahixan. Gaztetxea. Mutriku. 22:00. ] 02/12. Tierra Santa. Kafe Antzokia. Bilbao. ] 02/12. Tote King. Santana 27. Bolueta-Bilbao. 22:00. ] 02/12. Legendary Shack Shackers. Helldorado. Gasteiz. ] 02/12. Madee. Azkena Aretoa. Bilbao. ] 02/12. Módulos + Los Pecos. Rock Star Live. Barakaldo. 22:00. ] 02/13. Steven Finn. BBK Aretoa. Bilbao. 20:00. ] 02/13. Carl Palmer. Rock Star Live. Barakaldo. 20:30. ] 02/14. Txarrena. Fnac. Bilbao. 19:00. ] 02/17. Nahixan + Seiren. Kafe Antzokia. Bilbao. 22:00. ] 02/18. Mursego. Lugaritz Kultur Etxea. Donostia. ]

02/18. Dorian. Santana 27. Bilbao. 22:00. ] 02/18. Bigott. Azkena Aretoa. Bilbao. 21:00. ] 02/18. Los Chicos + Discípulos de Dionisios. El Balcón de la Lola. Bilbao. 21:00. ] 02/18. The Brew. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 21:00. ] 02/18. The Troublemakers Blues Review. Kultur Leioa Auditorium. Leioa. 22:00. ] 02/18. Albert Plá + Diego Cortés. Arriola Kultur Aretoa. Elorrio. 22:00. ] 02/19. Walking Class Heroes + Black Fever. Santana 27. Bilbao. 02.00. ] 02/19. Los Vibradores + Represión + EU Libre. Izar Beltz Ateneoa. Irala-Bilbo. 21:00. ] 02/19. Soziedad Alkoholika. Kafe Antzokia. Bermeo. 22:00. ] 02/20. Bigott. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 22:00. ] 02/23. Fourscore. Gora taberna. Gasteiz. 20:30. ] 02/24. Maga. Ibu Hots Aretoa. Gasteiz. ] 02/24. Txuma Murugarren. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30. ] 02/25. Paul Ansel & Nº9. Bastero. Andoain. 22:00. ] 02/25. Rhino Bucket. Helldorado. Gasteiz. 22:00. ] 02/25. Jai Demoskopikoa: Santiago Delgago & The Runaway Lovers + TomTom Makuts + Astrovandals. Azkena Aretoa. Bilbao. 21:00. ] 02/25. Monotonix + Yellow Big Machine. Santana 27. Bilbao. 21:30. ] 02/25. Yoko Out. Plateruena. Durango. 22:00. ] 02/25. Nahixan. Kafe Antzokia. Bermeo. 22:00. ] 02/25. Rulo y la Contrabanda. Jimmy Jazz Aretoa. 21:00. ] 02/25. Mursego. Punto de la Vista Zinemaldia. Iruñea. ] 02/26. Numen + Bloodoline + Dark Code. Plateruena. Durango. 22:00. ] 02/26. Zapatotipobota. Fnac. Bilbao. 19:00. ] 02/26. Rhino Bucket. Azkena. Bilbao. 21:00. ] 02/26. Tierra Santa. Totem Aretoa. Iruñea. ] 02/26. Saurom. Laudio Metal Aretoa. Bilbao. 00:30. ] 02/26. Aleppo Pine. Fnac. Donostia.


8

Erreportajea

OTSAILA ´11

Tokirik gabe geratzen ari gara Adituen esanetan, gizadiak epe ertainean bi erronka nagusiei aurre egin beharko die: aldaketa klimatikoa eta gainpopulazioa. Biak ala biak guztiz erlazionatuta daude, gure planeta berotzen den heinean bertan bizi garenontzat elikagaiak lortzea zailagoa egiten delako, baina era berean, hein handi batean pairatzen ari garen aldaketa klimatiko hau gizakiaren ondorioa delako

G

Malthusen ideien ildo berean, Paul Elrlich-ek 1968an 1999rako EE.BBetako populazioa gosea zela eta 250 milioitatik 22,5 milioitara jauziko zela iragarri zuen. Erlichek ezin izan zuen iragarri zerealen ekoizpena %250an haziko zela bere teoria hankaz gora jarriz. 1972an argitaratutako zientzilari desberdinen lan batean afera honen gakoak agerian uzten ziren. Izan ere, gizakia gai izango da teknologiari esker zenbaki hauek guztiak itxuratzeko, baina halabeharrez, populazioak hazten jarraitzen badu, janariaren eskasiari aurre egin beharko dio noizbait. Carl Sagan astronomo estatubatuarrak dioenez, hazkunde esponentzial garbi batean sartuta gaude eta erritmo horrekin jarraituz gero, 2050rako 12.000 milioi biztanle izango gara, 2090rako 24.000 milioi, eta 2130rako 48.000 mila milioi. Garbi dago ezinezkoa litzatekeela kopuru horiekin planeta honetan bizitzen jarraitzea.

ainpopulazioaren inguruko kezka ez da, aldaketa klimatikoarena bezala, azken hamarkadetan sortutako kezka bat. Jada 1798an, Thomas Malthusek honen inguruko kezka azaldu zuen (“Essay on the Principle of Population”). Horrela, berak zioen moduan, munduan diren elikagaiak modu linealean hazten diren bitartean, populazioa modu esponentzialean haziko litzateke. Honek, halabeharrez, goseteak ekarri behar zituela iragarri zuen Malthusek, eta hau ekiditzeko, populazioaren kontrola proposatu zuen. Malthusen ideiak kontutan hartzekoak dira baina bere iragarpenak, argi eta garbi ikus daitekeen bezala, momentuz ez dira bete. Izan ere, eta batez ere Industria Iraultzatik hona, zenbait urtez elikagaien ekoizpena populazioa baino gehiago hazi da. Honek noski, eragina izan du gure planetan, eta batez ere nekazaritzan egindako ustiapenak ondorio larriak ekarri ditu: planetaren berotzea, basamortutzea, lurraren degradazioa, basoen mozketa... Elikagai ekoizpenaren industrializazioak gainera bestelako ondorio kezkagarriak ere izan ditu: ‘overfishing’ delakoa (hainbat tokitan jada ez daude arrainik), akuiferoen agorpena...

Dena ez da beltz kolorekoa Zenbait adituen ustetan, gainpopulazioarena ez da larriki hartu beharreko arazoa. Hauen ustetan, lurreko hainbat tokitan populazioak beheruntz egin du eta herrialde txiroetan estatu aberatsetan erabiltzen den

MUNDUKO POPULAZIOA HISTORIAN ZEHAR 7.000.000.000

6.972.688.217

6.000.000.000

81.000 6.070.5

5.000.000.000 4.000.000.000 0 00 0. 00 . 0 65 1.

3.000.000.000

1.000.000.000 500.000.000 100.000.000 10.000.000

00 .0 00 0 8.

0 00 0. 00 . 1 010

00 .0 00 .0 0 10

0 00 0. 00 . 50

0 00 0. 00 . 0 31

0 00 0. 00 . 0 20

00 .0 00 .0 8 97

00 .0 00 0 1. 79

2.000.000.000

00 .0 00 0 2. 26 1.

09.000 4.068.1

00 .0 30 .6 8 51 2.

2.010

2.000

1.975

1.950

1.900

1.850

1.800

1.750

1.000

1 K.a

500 K.a

1.000 K.a

8.000 K.a

100.000 K.a

1.000.000


OTSAILA ´11

9

Erreportajea teknologia erabilita gosearen arazoa ekidin liteke (energia atomikoa, zientzia, teknologia, nekazal teknika modernoak, itsasoko uraren gazgabetzea...) Indur Goklanyk adierazten duen bezala, gakoa janari ekoizpen eta ingurugiroaren arteko orekan dago. Gizakia gai izan da janaria eta energia ziurtatzeko baina honek ondorio larriak ekarri dizkio ingurugiroari. Garapenarekin batera elikagaia eta energia ziurtatzen diren heinean, kalte ekologikoak ere konpontzeko aukera egongo dela diote zenbait adituk.

Arazo bat baino gehiago Gaur egun, munduko biztanleriaren %45 inguru hiriguneetan bizi da, baina elikadurarako lehengaiak hirietatik kanpo ekoizten dira. Hirigune aberatsetan ere pobrezia boltsa handiak aurki daitezke (IV.Mundua izenarekin ezagutzen dena) baina hala ere, nekazal herrietatik hirietara ematen diren migrazio mugimenduak mantentzen dira, hiriek etorkizun oparoagoa eskaintzen dutelakoan. Bizitza iraupena munduan, bataz beste, 65,4 urtekoa da, baina alde nabariak daude sexu eta herrialdearen arabera. Horrela Japonia (80,0 urte) eta Sierra Leonaren (37,2) artean 42 urte baino gehiago daude. Datuak aztertuta, orain aurreikusten den arazoa, epe laburrean askoz ere larriagoa izango da. Etorkizun hurbilean, pertsona gehiago izango gara, baina baliabideak urriagoak izango dira (lehengaiak, petroleoa...) eta mundua ere kutsatuagoa egongo da (itsasoa, ibaiak, airea...) Honek guztiak hainbat arazo sozial sor ditzake: migrazio itzelak, gudak, goseteak... Are gehiago, adituen esanetan, gaur egun, imaginaezinak diren arazoak ere sor daitezke etorkizunean. Lurra planeta finitoa denez, izaki kopuru zehatz bat har dezake bere baitan. Askoren ustetan, muga hau 8.000 milioi pertsona izango litzateke. Baikorrenek 50.000 milioi ere esaten dute, baina hori bai, baldintza oso xumeetan bizitzen. Zenbait zientzilarien iritziz, berriz, etorkizuna janari sintetikoetan eta energia nuklearrean aurki daiteke. Dena delakoa, eta teoriak alde batera utzita, ia 7.000 milioira iristen garen une honetan, jada, milioika pertsona goseak jota hiltzen dira, gehienak haurrak. Nazio Batuen mundu mailako elikadura programaren arabera 3,6 segunduro pertsona bat gosez hiltzen da. Goseteak ematen diren leku gehienetan nekazal ekoizpena handitzeko aukera dago, baina sarritan, leku hauetan guztietan arazo politiko ugari izaten dira, gudak barne. Gainera, nekazal ekoizpena handitzeko nekazaritza teknika industrialak behar dira, eta hauek, urriak diren hainbat baliabide eskatzen dute: ura, mineralak... Teknika hauek, gainera, oso kutsakorrak dira eta beraz,

asko edo ondo ekoiztearen arteko zalantza dago. Janaria ekoizteko energia ere beharrezkoa da. Energiaren kontrolak gaur egun herri aberatsenetan bizi dugun kalitate maila lortzea ahalbidetu du. Zoritxarrez, gure garapena energia iturri fosiletan oinarritu da eta hauek, amaitzear daude.

Eta etorkizunean zer? Nazio Batuak erakundeak arreta handiz jarraitzen duen arazoa da hau. Erakunde honek egindako proeikzioaren arabera, hemendik 2.050 urteraino, munduko populazioa, urtero, ia 170 milioi pertsonatan haziko da. Proportzio hau mantentzen bada, aipatu urtean, munduko populazioa 11.858 milioi pertsonetakoa izango litzateke! Hau da, 40 urte eskasetan populazioa ia %70an haziko da. Gainera, txosten beraren arabera, hazkunde handiena garatu gabe dauden herrialdeetan emango da. Herrialde hauetako biztanleria gaur egun 5,3 milioi pertsonetakoa da eta 40 urtetan 7,8 milioitara iritsiko dela uste da. Herrialde garatuetan, berriz, populazioa mantendu egingo dela aurreikusten da, hots 1.200 pertsona inguru. Honek, bestelako arazo bat dakar herrialde hauetan, izan ere, bertako gizarteak gehiegi zaharkitzen ari baitira. Horrela, Alemania, Italia edo Japonia bezalako herrialdeetan populazioa murriztuko dela uste da. Herrialdeen arteko desoreka hauek guztiek hainbat migrazio mugimendu ere sortuko dituztela aurreikusten da. Populazioan emango den hazkunde hau batez ere 9 estatuetako hazkundean oinarrituko da beste txosten baten arabera: India, Pakistan, Txina, Nigeria, Kongo, Uganda, Bangladesh, EE.BB eta Etiopia. Horren arabera, 2050an, herrialderik populatuenak honakoak izango lirateke: India (1.700 milioi), Txina (1.400m), EE.BB (400m), Indonesia (297m), Pakistan (292m), Nigeria (289m), Bangladesh (254m), Brasil (254m), Kongoko Errepublika Demokratikoa (187m), Etiopia (183m), Filipinas (141m), Mexiko (132m), Egipto (121m), Vietnam (120m), Errusia (108m), Japonia (103m), Iran (100m), Turkia (99m), Uganda (93m), Tanzania (85m) eta Kenya (85m).

Eztabaidarako beste ikuspuntu bat Datu hauek guztiak ikusita, eta beti ere proiekzio hauek betetzen badira, garbi dago eztanda egitear dagoen lehergailu baten aurrean dagoela. Hainbat esparruetatik, jaiotza-tasa kontrolatzearen beharra azpimarratzen da. Txinan, adibidez, neurri hori hartzea erabaki zuten estatuko populazioa kontrolatzeko eta Egipton ere antzeko neurriak hartzear ziren. Baina neurri hauek guztiak hainbat ikuspegi erlijiosoekin egiten dute topo.


10 Emakumeen orgasmoa

O

rgasmoa, gizon zein emakumeetan sexu harremanen goi puntua da. Hala ere, hainbat emakumek orgasmora iristeko zailtasunak izaten dituzte. Orgasmo bat izateko funtsezkoa da gure gorputza behar bezala kitzikatzea, eta kitzikapen hori eraginkorra izan dadin, gure gorputza ahalik eta hoberen ezagutzea gomendatzen da. Orgasmoa kitzikapen sexualaren ondorioz sortutako energia eta tentsio sexualaren askapena da eta bertara iristeko zenbait pauso igaro behar dira: baginaren lubrifikazioa, aluaren handiztea, arnasketaren etetea… hauek guztiak emakumezkoen orgasmoaren atari dira. Aipatu ‘sintomekin’ batera emakumeek tentsio sexuala pilatzen dute eta odola sexu organuaren inguruan pilatzen da. Orgasmoarekin batera, tentsio eta odol hau askatzen da, frantsesek ‘le petit mort’ edota heriotza txikia delakoaren sentsazioa sortuz.

Hitzak ere harremanaren parte dira

H

arreman sexualak burura datorzkigunean, normalean, eremu erogenoen estimulazioa, muxuak edota ferekak datorzkigu burura. Dena den, hitzak ere hauek bezain kitzikagarri suerta daitezke. Harreman sexualetan hizkuntz ‘bero’ bat erabiltzea ez da pertsona guztiek gogoko duten zerbait, baina beste hainbat pertsonentzat ez dago estimulu hoberik. Izan ere, hitz beroen bidez dopamina izena duen hormona bat aktibatzen da eta honi esker, kitzikapen sexuala hazten da. Hizkuntz bero bat erabiltzea, sarritan, gizonezkoen gauza dela uste izan da, emakumeak lotsatiagoak omen direlakoan edo. Hitzetatik aparte, ahotsak ere kitzikapenaren hazkundean lagun dezake. Ohi baino hatsanka gehiago edota arnasketa nahasiagoek ere sexuaren parte dira.

Sexua

OTSAILA ´11

Lekua ongi aukeratzearen garrantzia Hainbat adituen esanetan harreman sexualak mantentzeko hiru hautaketa egin behar dira: bikotekidea, une egokia eta leku egokia. Askoren ustez, berriz, bikotekide egokia izanik edozein momentu eta leku onak izan daitezke, baina hauek ondo aukeratzeak hainbat abantaila ditu

B

ikote gehienek harreman sexualak oheko izaren artean izaten dituzte, eta ez zaie burutik pasatzen beste lekuetan ere harreman sexualak izan daitezkeela. Etxea duten bikoteek ia beti ohean izaten dituzte harreman sexualak eta etxerik ez dutenak, berriz, kotxea edo bestelako lekuak bilatu behar izaten dituzte (hotelak...) Harreman sexuala non burutzen den pisuzko garrantzia du, eta ez bakarrik erosotasunagatik, baita erotismoarengatik ere. Hainbat jendek jada ‘aspergarria’ ikusten du harreman sexualak soilik ohean izatea eta bestelako lekuak bilatzen ditu bere bizitza sexuala berpizteko. Bakoitzaren baitan dago kitzikapen sexuala sortzen dion espazio edo gune hori bilatzea, baina printzipioz, edozein leku apropos izan daiteke sexua izateko. Hau, adibidez, hainbat pelikula erotikoetan islatzen da: hegazkineko komuna, igogailua, hondartza, bulegoan, eskolan, arropa probadoreak... Esan bezala, lekua ondo aukeratzeak bizitza sexualaren pizgarri izan daiteke, baina zenbait kasutan obsesioa ere bilaka daiteke.

Lekua garrantzitsuena denean Harreman sexualak izateko lekua ondo aukeratzeak harreman horren gogobetetzean eragin handia izan dezake, baina zenbait kasutan, lekuak berebiziko garrantzia hartzen du eta zenbait kasutan, zenbait bikotek leku zehatz batean izan behar dituzte harremanak hauek atsegingarriak izan daitezen. Honek ez du bestelako arazorik suposatzen, adibidez, leku hori etxeko bainua bada, baina beste hainbat kasutan, arazo gehiago sor daitezke. Izan ere, hainbat bikotek kitzikapena lortzeko leku publikoetan izan behar dituzte harremanak. Gauza ez da besteek zu larruajotzen ikustea, baina ‘harrapatuak’ izatearen ‘beldur’ horrek kitzikapen sexuala handitzen die. Horrela, zenbait bikotek zinean, arropa dendetako probadoreetan, tabernetako komunetan etab... izaten dituzte harremanak. Joera honek arrakasta handia izan zuen Britain Handian pasa den mendeko 70eko hamarkadan eta ‘dogging’ izenarekin ezagutzen da.


11

MONSTERS NASAk gure eguzki sisteman bestelako izakiak izan daitezkeela aurkitu du. Horren frogak hartzeko espaziora bidalitako sonda bat Ertamerikan eroriko da eta honekin batera bizitza forma berriak. Hori dela eta Mexikoko biztanle guztiak koarentenan jarriko dituzte.

Heriotzarekin nolabaiteko harremana izan duten hiru pertsonen bizitzak gurutzatu egingo dira: frantziar kazetari bat, britaniar drogazale bat eta hildakoekin hitz egin dezakeen gizon bat. Lehenengo biak azkenekoarekin kontaktuan jarriko dira erantzunen bila.

Iñigo Aranbarri

Iñaki Friera

SUSA

ATSEKABE ZAITUT

EE.BB. 124 Min. ZUZENDARIA: Clint Eastwood. AKTOREAK: Matt Damon, Cécile de France, Lyndsey Marshall, Bryce Dallas Howard, Jay Mohr.

ZULO BAT URTEAN

Lisak kiroletarako talentu berezia duen emakumea da eta txikitatik lehentasun bat izan da bere bizitzan. Taldetik botatzen dutenean bere bizitza kolokan jartzen da. Noraezean dagoela beisbol jokalari batekin harremanetan hasiko da.

B.H. 97 Min. ZUZENDARIA: Gareth Edwards. AKTOREAK: Scoot McNairy eta Whitney Able.

TXALAPARTA

SUSA Itoizko urtegia betetzeko herriak husten ari dira Longidan eta Artzibarren 2003ko udaberrian. Bizidunekin batera kanposantuetako hilak ere atera egin behar ordea. Horretan ari da Maite Andueza antropologo-forentsea, Oscar Iriarte etorkin argentinarraren laguntzaz, bertakoak izan zirenen gorpuzkinak berreskuratzen urak betirako irentsi baino lehen.

Stupenda Jones Disko hau etiketatu behar den orduan, punk-pop-rockheavy-trash-garajea bezalako hitzak etortzen zaizkigu burura, estilo kopuru ezberdinek osatzen duten ..... disko dotoreagatik! ! ! Biran zenbait urte egon ondoren, haren bigarren diskoarekin "Etorkizuna lehertu", orain hirukote nafarrak aurkezten du bere hirugarren lana. Hiru lagun, hirugarren diskoa, bizi izateko hiru modu... Beste era batera ezin ez zen bezala, " HIRU" deitu behar zen. "

Demagun ez dagoela Bilbo bakarra, ezpada denontzat ikusgai dagoen Bilbo bat eta ezkutuan dagoen beste bat. Minberatarren Jauregia, Tristuraren Etxea. Bilbo horretan dagoen Katu Kale zatiak dira. Katu Kale ez baita leku hau edo beste hori, leku horiek guztiak dira, hiriaren distiraz haratago, hutsune mortuetan hazi direnak.

COPENHAGUE

HIRU

CARTAS AL VATICANO

Musu ematera hurreratu zitzaidanean, profesional batekin berba egiteko agindu nion. Senarrarekin segitu gura bazuen, hari konponbidea eta jokabidearen aldaketa eskatzeko. “Horrela konpontzen dira gauzak, Sofia”, esan nion, “eta ez pentsatuz zer egin behar duzun eta zer ez duzun egin behar gizon horren suminaldi bakoitzean”.

Irati Jimenez

¿CÓMO SABES SI ...? EE.BB. 116 Min. ZUZENDARIA: James L. Brooks. AKTOREAK: Reese Witherspoon, Paul Rudd, Jack Nicholson, Owen Wilson, Kathryn Hahn, Shelley Conn, Tony Shalhoub, Yuki Matsuzaki.

ZUREAK EGIN DU

MÁS ALLA DE LA VIDA

Gazteberri

OTSAILA ´11

Rat Zinger

Kea

Lehenengo lan honetan, “Cartas al Vaticano” izenekoan, 14 kantu gordin erditu dituzte, amorru eta sarkasmoz josiak, jugularrera zuzen-zuzen doazenak. Boltaje handiko punk-rock-and-rolla egiten dute, Motörhead-etik hurbil dagoena, azkarra, oldarkorra eta gitarreroa. Hala ere, badira eskola zaharreko punk-hardcore kantuak (“Salpicados de sangre”, “Detrás de la colmena”) zein metaleroagoak direnak (“Ingobernable”, “Nido de ratas”…) ere.

Kea taldea 2006an sortu zen Beasainen eta hiru anaiek osatzen dute. “007an maketa arrakstasua argitaratu ondoren, 2010ean ‘Copenhague’ izeneko diska hau kaleratu zuten. Diska honetan, bizitza modernoa, hiriak, bizimodu underground-a, globalizazioa, bezelako gauzetaz hitz egiten dute beasaindarrek, eta musikalki, pop-rock estiloaren barnean influentzi ugari hartzen dituzte. Tirada txikiko CDa da taldeak Interneten aldeko apostua egiten duelako.


12

Zientzia

OTSAILA ´11

Nola demontre...

... zergatik egiten dugu aharrausi?

S

eguruenik hau da askotan zure buruari egin diozun galdera, eta ez hori bakarrik, zergatik beste norbaitek gure aurrean aharrausi egiten duenean ondoren guk ere aharrausi egiten dugu? Hona hemen bi galdera hauentzako erantzuna. Robert Provine estatubatuar psikologoak baieztatzen duenaren baitan, aharrausia gizakiok dugun ekintza motore estereotipatuaren adibiderik garbienetakoa da. Hau, estimulu desberdinen arabera has daiteke, eta hauetako bat, beste pertsona bat aharrausi egiten ikustea da. Antza denez, gure nerioi sistema zentralak nekea edota aspergurea nabaritzen duenean automatikoki aharrausi egitera ‘behartzen’ gaitu, abisu moduan edo. Horrela, Argiolas zientzilariak dioenez, hau gizakion garapenean sortutako zerbait litzateke, aharrausi egitean, gure nerbio sistemak arriskuaren aurrean es-

na edo erne egotera behartzen baikaitu. Aharrausiaren arrazoiak badu azalpen antropologiko bat ere. Horrela, honen arabera, jarraian aharrausi egitearena tribuetan bizi ginenean ikasitako zerbait izango litzateke. Azalpen honen arabera, adibidez tribuko nagusiak aharrausi egiten zuenean, tribuko beste guztiek ere aharrausi egin beharko zuten lo egiteko ordua zela adierazteko.

Munduko sapaia gero eta altuago

I

ndiar plataforma Asian ‘sartzen’ ari da, bertako plaka barrurantz bultzatuz. Hori dela eta, Tibeten diren munduko mendirik garaienak goruntz egiten ari dira eta laister, eskolan ikasitako mendi garaienen zerrenda berrikasi egin beharko dugu. Jakina denez, India eta Pakistan arteko arazo politikoak eta Tibet eta Txina artekoak zaila egiten duten eremu horretan behar bezalako ikerketak egitea. Zorionez, sateliteen teknologiari esker, orain lur azalean den eremurik interesgarrienetako bat ikertzeko aukera dago. Horrela, estatubatuar talde batek 1.900

kilometroko luzera duen Altyn Tagh izeneko faila ikertzeko aukera dute. Faila honek asiar eta indiar plataformak bereizten ditu eta esan bezala, konstanteki mugitzen ari da (gogoratu iaz Pakistanen izandako lurrikara). Talde honek ikusi ahal izan duen bezala, indiar plataformak urtero 20 mm mugitzen du tibeteko plataforma. Neurri txikiak badira ere, geologian halako mugimenduak oso esanguratsuak dira. Mugimendu hauek direla eta, Himalayako mendien altuera hazten ari da, GPS bidez egindako neurketen arabera, urtero 5 mm inguru.

Zuhaitz fabrika bat abian I

maginatzen duzue Sahara hondarrez betetako basamortu bat izan beharrean zuhaiztez betetako baso bat izango balitz? Bada, ametsa dirudiena, apika errealitate bilaka daiteke epe ertainean abian jarri den ekimen honek arrakasta badu. Izan ere, basamortuetan negutegi erraldoiak eraikitzeko ekimen bat martxan jarri da eta hauei esker, landareak ezezik ura ere sor daiteke. Ekimen hau Sahara basamortuan jarriko martxan lehendabizikoz eta ‘zuhaitzak ekoizteko fabrika’ honen xedea basamortuan bertan oasisak sortzea izango da. lehen fabrika hau Itsaso Gorriaren inguruan eraikiko da eta 200.000 metro karratuko azalera izango du. Fabrika honek Itsaso Gorriko ur gazia erabiliko du negutegiko airea epeltzeko eta nekazaritzarako bald-

intza egokiak sortzeko. Airea eguzkiak berotutako itsasoko ur tutu batzuetatik pasako da eta berotutako aire hau kondentsatu egingo da ur erabilgarrian bilakatuz. Ur hau,berriz ere eguzkiaren bidez berotuko dalurrina sortuz eta turbina bat eraginez. Turbina honek elektrizitatea sortuko du eta honekin negutegiko haizagailuak eta ur bonbak martxan jarriko dira. Munduan badira ia agortezinak diren hainbat baliabide, hala nola, eguzki argia, itsasoko ura, karbono dioxidoa... Elementu hauek guztiak elikagai, ur eta energia berriztatzailearen ekoizpen jasangarrirako erabili nahi dira. Era berean, gune berde gehiago egotean CO2ren kontra ere borrokatu ahal izango da.

Japoniarrek mamuth bat klonatu nahi dute Zalantzarik gabe, mamuta izango da aurrehistoriako animaliarik xelebreenetako bat. Jada desgertutako anaimalia den arren, japoniar zientzilari talde batek mamut bat klonatzeko aukera duela iragarri berri du. Akira Iritani, Kyoto Unibertsitateko irakasleak urte gutxitan mamut bat klonatzeko aukera izan-

go dutela adierazi du jada arrakasta izan duen teknika bat erabiliaz. Teknika hau, jada, hamasei urtez izoztuta izan den arratoi bat klonatzeko erabili da. Iritanik adierazi duenez, laupabost urtetan mamut bat klonatzeko aukera errealitate bilakatuko da. Klonazio hau egiteko lehenik eta behin izoztutako anaimalia lortu beharko dute. Horregatik, Iritaniren taldea Siberiara bideatuko du bertan baldintza onean den mamut baten arrastoak lortzeko. Arrasto berriak aurkitzen ez badituzte, jada zientzilari errusiarrek berriki aurkitu duten mamut baten arrastoak erabiliko lirateke. Gaur egun teknika dagooen puntuan Iritanik soilik arrakasta izateko %30a duela adierazi. Horregatik, urte batzuk itxarotea gomendatzen du arrakasta ziurtatu ahal izateko.


Euskara

Akatsak zuzentzen

OTSAILA ´11

Kanpoko leku izenak ahoskatzeko irizpideak Euskaran hainbat eztbaida sortu dituen gaia da hau, hots, zer dela eta kanpoko hainbat lekuetako izenak aldatzen diren: Madril, Valentzia, Kordoba... Kanpoko izen hauek guztiak euskaratzerakoan bi bide daude. Lehen kasuan, euskaraz berezko grafia duten izenak ditugu. Kasu honetan, erdal izen hauek euskararen ortografiara egokitzen dira eta euskal exonimoak bezala ezagutzen dira: Andaluzia, Florentzia, Valentzia... Bigarreneik, euskaraz ere jatorrizkoan bezala idazten diren lekuen izenak ditugu. Hau kasu gehienetan ematen da baina bi talde bereiz daitezke: ] Euskara batuan ohiko euskal hitzetan erabiltzen ez diren letrak edo hauen konbinazioak dituztenak: Abu Dhabi, Botswana, Guadalquivir... ] Euskara batuan erabiltzen diren ohiko letrez osatuta egon arren bestelako ahoskera behar luketeenak: Addis Abeba, Perugia, Elx... Horrela, euskaraz ere jatorrizkoan bezala idazten diren lekuen izenak jatorrizkoan bezala ahoskatzekoak dira. Ezinezkoa da erdal ahoskera guztiak ezagutzea baina saiatzea gomendatzen du euskaltzaindiak. Horregatik, gure inguruneko hizkuntze-

Miren Dobaran, BIzkaiako Foru Aldundiaren Euskara Sustatzeko Zuzendaria; Lurdes Auzmendi, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea; Xabier Anza, Euskarabidea-ren Zuzendaria; Iñigo Leturia, Parisko Eskual Etxeko Euskara Arduraduna eta Rodrigo Gartzia, AZKUe fundazioaren zuzendaria. [Azkue Fundazioa]

Euskara ere Expolangues azokan

E

uskarak ere bere tokia izan du Parisen burutu berri den Expolangues azokan. Horrela, Azkue Fundazioak Etxepare Euskal Institutuarekin batera, ‘Euskara: La langue basque’ izeneko stand-aren bitartez hartu du parte azoka honetan. Josune Ariztondo, Azkue Fundazioa patronatuaren burua eta Kultura diputatuak, Miren Dobaran, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia, eta Azkue Fundazioko zuzendari kudeatzailea den Rodrigo Gartziarekin batera izan dira Parisen burututako azoka honetan. Bertan, kultura-erakundetako beste zenbait arduradunekin elkartzeko aukera izan dute, hala nola, Jean Philippe Larramendy, France-Euskadi Institutuaren lehendakaria, edo Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria den Pantxoa Etchegoin. Azkue fundazioak Euskal Kultur Erakundearekin (EKE) batera jorratuko dituen egitasmoak bideratzeko sortu berri duen Elkarlanerako Komunitatea aurkeztu du

azoka honetan. Horrela, Azkue fundazioaren Euskararen Interpretazio Zentroaren edukiak eskuragarri egon dira bai frantsesez bai euskaraz sortutako komunitate horretan. Expolangues, duela ia hiru hamarkadatik, hizkuntzak ikasteko eta irakasteko eta kultura-hezkuntzarekin lotutako zenbait erakunde, zerbitzu eta produktu aurkezteko plataforma ezin hobea da. Expolangues Azokan erakusketariek atzerriko hizkuntzak ikasteko eta irakasteko informazioa eta kulturen gaineko informazioa eskaintzen da. Erakusketarien artean, besteak beste, honakoak izaten dira: mundu osoko hizkuntzaeskolak, hizkuntzetan espezializatuta dauden bidaia-agentziak, enbaxadak, kultura-institutuak, turismo-bulegoak, ordenagailuz lagundutako ikasteko eta itzultzeko softwarearen fabrikatzaileak, argitaletxeak… Kultura-topagune honetara bertaratzen diren gehienak bigarren hezkuntzako ikasleak, irakasleak, akademia-tutoretzako arduradunak, katedradunak, itzultzaileak eta interpreteak dira.

13

tarako, letra hotsen ordain orokorrak aintzat hartuta, euskal ahoskerarako gertuenekoa adieraztea gomendatzen da. Hona hemen ahoskera zaindurako zenbait gomendio: • Alemanierar hizkuntzatik: ] Ch (Aachen): <j> (gaztelaniazko jamón bezala). ] ei (Holstein): <ai> ] h (Hamburg): Ahoskatzen saiatu. ] j (Jena): Euskarazko jadanik hitzan bezala. ] ö (Königsberg): Frantsesezko <eu> bezala. ] ü (Saarbrücken): zubererazko <ü> bezala. ] w (Westfalia): <v> edo <b>. • Ingeles hizkuntzatik: ] dg (Cambridge): <tx> ] sh (Yorshire): <x>. ] th (Northumbria): Zaragoza esatean Z ahoskatuko genukeen moduan. ] w (Wessex): <u> (diptongoa eginez). • Frantsesatik: ] ai (Calais): <e>. ] au (Haute-Loire): <o>. ] ch (Chambery): <x>. ] eau (Beauvais): <o>.


14

Teknologia Berriak

OTSAILA ´11

2.000 milioi internet erabiltzaile munduan

I

KT eta Komunikazio gaietarako NBEk garatutako Nazioarteko Telekomunikazioen Batasunaren (ITU ingelesez) bozeramailea den Hamadoum Tourék aditzera eman duenez, mundu osoan, jada, 2.000 milioi Internet erabiltzaile daude. Mende honen hasieran, beti ere Hamadoum Touréren hitzetan, sakeleko telefonoen erabiltzaileen kopurua, mundu osoan, 500 miliokoa zen eta gaur egun, 5.000 miloik sakeleko telefonoa erabiltzen du. Internet erabiltzen duen pertsona kopuruari dagokionez, Tourék azpimarratu du azken bost urteetan erabiltzaileen kopurua biderkatu egin dela, 2005. urtean 1.000 milioi erabiltzaile eskas baitzeuden. Etorkizunari begira, 2015rako ITUk gutxienez munduko populazioaren erdiak Interneterako konexioa izango duela aurreikusten du.

Parobook: langabetuen gizarte sarea

L

ana aurkitzen ez baduzu, sortu zure lan propioa. Horixe pentsatuko omen zuten espainiar lau langabetu hauek langabetuentzat espreski sortutako gizarte sare hau martxan jarri baino lehen. Carlos Ayusok, Iñigo Gonzálezek, José Gonzálezek eta Antuan Sarmientok pentsatutako izena ez da guztiz originala baina gutxienez, Espainian bertan 4 milioi bezero potentzial dituzte. Izenak berak dioenez, gizarte sare berri honek Facebook hartu du oinarritzat, baina gutxienez, pribatutasuna askoz hobea omen da. Ekimen honen helburua garbia da: Espainian diren langabetu guztiak gizarte sare batean biltzea. Ekimenaren arrakasta ikusteke dago.

Sony + Android: bideojokoen lidergotzarako formula Sonyk udarako PlayStation Suite on-line denda abian jarriko du Android sistema eragilea duten gailuetan jokoak deskargatu ahal izateko. Urte amaieran PSPren ordezkoa izango den NGP merkaturatuko da

D

atorren hilabeteetan PlayStation ez da Sonyrekin bakarrik erlazionatutako izena izango. Izan ere, Sonyk, jokoen merkatuak sakeleko telefonoetan izan duen garapena ikusirik, Android sistema eragilearekin lan egiteko erabakia hartu du. Sonyko presidentea den Kazuo Hiraik adierazi duenez, “sakeleko telefonoetan eman den eboluzioa ikusita guk PSP plataforman eskaintzen dugun esperientziaren antzekoa lor daiteke”. Horrela, uda ondoren, japoniar erraldoiak Playstation Suite delako online denda martxan jartzea planeatu du. Honen bidez, aurten merkaturatu diren Android tablet eta sakeleko telefonoetako erabiltzaileek hainbat joko deskargatzeko aukera izango dute. Hasiera batean, aipatu Playstation Suiten soilik joko sinpleak eskuratzeko aukera izango da, hots, denbora epe laburretan jokatzen ohi diren joko horiek deskagatzeko aukera.

Erreferentziazko sistema eragilea Googlek garatutako Android sistema

ZURE IRAGARKIA HEMEN gazteberri@unionline.info 902153171 665690590 171

eragileak hazkunde itzela izan du 2010. urtean. Googlen xedea Android sistema eragile arrakastatsuena bilakatzea da, baina adituen esanetan, aurten behintzat, Nokiak garatutako Symbian sistema eragilearen atzetik jarraitu beharko du. Lidergotza lortu ahal izateko, Androidek esfortzu berezia egin nahi du jokuen

Prezioa ikusteke badago ere NGP berriak orain arteko PSP guztiz zaharkituta utziko du

esparruan. Android Marketen aurki daitezkeen aplikazioen kopurua ikaragarri hazi da, baina oraindik ere, jokoetan nahiko hankamotz dago, batez ere Applek bere iOS plataformarako garatutako jokoekin alderatuta.

Ohiko merkatua Sonyk Androidekin egin beharreko lanak ez du orain arte egindako lana alde batera utzita. Horrela, urte amaierarako PSP ordezkatuko duen NGP (Next Generation Portable) izeneko bideo kontsola eramangarria aurkeztuko du. Gaur egun kalitate handiko sakeleko telefonoek duten OLED teknologian oinarritutako bost hazbeteko pantaila izango du, gaur egun PSP duen erresoluzioaren laukoitzarekin. NGP etengabe konektatuta egongo da 3G teknologiari esker eta gizarte sare propio bati esker beste jokalariekin harremanetan jartzeko aukera izango da. Jokoak argazki kamerek erabiltzen dituzten Flash antzeko txarteletan gordeko dira. Momentuz ez dago NGPren salneurrien berri.


15

Denbora Pasak

OTSAILA ´11

Txisteak ] Emakume bi parrandan atera dira eta zenbait ardo edan ondoren guztiz mozkortu dira. Halako batean, hauetako emakume bat pixagure da eta kanpora atera nahi du txiza egitera. Beste lagunak ere txiza egin nahi du eta, beraz, tabernatik ateratzen dira (tabernetan komunak beti itxita egoten dira gaueko ordu txikitan). Kalean daudela, jende mordoa dago eta leku bakarti bat bilatzen ari direla, azkenean hilerri batera iristen dira. Han, inolako begiradapean lasai egiten dute txiza. Lehenengo emakumeak txiza egin baina kuleroak ahaztuta utzi ditu hilerrian. Bigarrenak berriz, kuleroak galdu baina

Irabaz ezazu diska bat

SUDOKU

Bete itzazu sudoku honetan utzitako hutsuneak era zuzenean eta bidali erantzuna zure datu pertsonalekin honako helbide honetara: Gazteberri Aldizkaria. Iparragirre kalea 17. 1.Esk. 48009. Bilbo. Asmatzaile guztien artean DISKA bat zozketatuko dugu.

han zegoen banda horietako bat hartu du. Hurrengo goizean, lehenengo emakumearen senarrak beste emakumearen senarrai telefonoz deitu dio: - Aizu! Atzo nire emaztea mozkor-mozkorra etorri zen, eta ez hori bakarrik, kulerorik gabe iritsi zen! - Lasai, nire emaztearena okerragoa izan da, mozkortuta iritsi da ere eta gainera, kuleroen ordez ‘Bilboko lagunek ez zaituzte ahazten’ dioen banda bat ekarri du hankatartean! • Natur zientzietako klasean, andereñoa hiena animaliaren inguruko azalpenak ematen ari da: - Hiena Afrikako sabanan bizi den animalia da, haratustela jaten du, urtean behin ugaltzen da eta bere uluak gizon baten barrearen antza

Aurreko irabazlea

Amaia Martinez (Eibar)

du. Ea bada, Ander, zer ulertu duzu? - Bada, hiena Afrikan bizi den animalia bat dela, usteldutako haragia jaten duela, urtean behin bakarrik ugaltzen dela eta gizon baten barrearen antzeko soinua ateratzen duela. - Oso ondo Ander! Eta zuk, Mikel, zer ulertu duzu? - Hiena Afrikan bizi dela, hildako animaliak jaten dituela, behin baka-

ORDENA ETA KAOSA:

rrik ugaltzen dela eta soinu bitxia ateratzen duela.

Miren oso neskatxa txukuna da eta dena txukun-txukun mantentzea du gustoko. Etxeko egongela

- Ez dago gaizki, Mikel. Eta zu, Jaimito, zer ulertu duzu?

Etxeko egongela hankaz gora jar dezake hiru ordutan. Egun batean, Miren eta Aitorek bat egin zuten

- Bada ez dakit ondo ulertu dudan, baina animalia horrek, Afrikan bizi

guztiz desordenatuta zegoen etxeko egongelan. Miren gauzak txukuntzen zituen bitartean Aitorrek

bada, haragi ustelduta jaten badu eta urtean behin bakarrik ugaltzen

dena desordenatzen zuen. Zenbat denbora beharko du Mirenek egongela txukuntzeko?

bada... Zer dela eta egiten du barre? • Bi lagun oihanan daude espedizio batean. Halako batean, horietako

URTEBETETZE ZORIONTSUA: Zine aretoa batean 400 pertsona sar daitezke. Pelikula berri bat estreinatzen duten egunean aretoa jen-

bat txizagure da eta zuhaizka baten atzekaldean sartzen da txiza egi-

dez gainezka dago, baina ez beteta, guztira eserlekuen %95a bete dira. Hau jakinda zein izango da

teko. Beste laguna zain geratu da, eta bapatean txiza egiten ari zen

aretoan egun berean urteak betetzen dituzten bi pertsona aurkitzeko probabilitatea?

lagunaren ohi bat entzun du. - Zer gertatu da?

beste pertsona batekin partekatu beharko du bere urtebetetze eguna. pertsona izango genituzke urteko egun guztiak hartzeko. Beraz, 366. pertsonak, nahita nahiez jada tien artean baten bat egongo dela urteko egun guztietarako urteak beteko dituena. Ondorioz, 365 daude momentu horretan aretoan. Egoerarik okerrenean, eman dezagun hor dauden pertsona guzAretoan 400 pertsona sar badaitezke, baina bakarrik %95ean bete bada, orduan 380 pertsona

EZETZ ASMATU!

txukuntzeko bi ordu behar ditu. Aitor, berriz, mutiko arduragabea da eta dena halamoduan uzten du.

- Ai ene! Txiza egiten ari nintzela suge batek koxka egin dit zakilaren puntan! Deitu medikuari ea zer egin daitekeen. Lagunak sakeleko telefonoa hartu eta medikuari hots egin dio: - ...suge batek koxka egin dio zakilaren puntan. Zer egin ahal dugu? - Odol jarioan sartutako pozoia ateratzeko zauria den tokian xurgatu beharko duzu- ihardetsi dio medikuak. Zaurituak bere laguna telefonoa eskegi duela ikusita hala galdetu dio: - Eta? Zer dio medikuak?

URTEBETETZE ZORIONTSUA: daiteke. egongela bitan desordenatzeko astia. Ondorioz, sei ordu eta gero egongela txukunduta aurki - Sei ordu igarota, Mirenek egongela hirutan txukuntzeko astia izango luke eta Aitorrek, berriz, hau ORDENA ETA KAOSA:

- Akabo lagun. Zureak ez du erremediorik!

eSaMeSak

Bilboz Badakit Bidali Bilboren inguruan planteatzen dizugun galderaren erantzun zuzena eta irabazi Bilboz Badakit mahai jolasa. Erantzuna postaz honako helbidera bidali ahal duzu: Gazteberri Aldizkaria. Iparragirre kalea 17. 1. Eskubia. 48009. Bilbo. edo gazteberri@unionline.info posta elektronikora

Zerk hondatu zuen 1937an Euskalduna Frontoia? a.) Bonba batek. b.) Suak. d.) Uholdeek. Aurreko

irabazlea

Nerea Sagarzazu Erantzun zuzena

Zein urtetan gauzatu zen Bilbo-Donostia tren ibilbidea? b.) 1900ean.

- Bizitza heriotzaren neskalaguna da. (indonesiar esaera) - Orokorrean, gizonek oso erraz sinisten dute desiratzen duten hori. (Julio Zesar). - Besteetaz gaizki hitzegiten duenak bere burua kondanatzen du. (Petrarca).



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.