GB1111

Page 1

Gazte Informazio Aldizkari bakarra ALEA DOAN

Gazteberri

2011ko azaroa 83. Zbk

3.

Orrialdea

Erreportajea:

Lehena izatearen garrantzia Gauza guztiek dute hasiera bat

6.

Orrialdea

Elkarrizketa:

Eleana RodrĂ­guez Movimiento Manuela Ramos

Gazteak haurrekin


URTARRILA • OTSAILA • MARTXOA • APIRILA • MAIATZA • EKAINA • UZTAILA • ABUZTUA • IRAILA • URRIA • AZAROA • ABENDUA

11

AZAROA Zemendia Lastaila

Azaroa izena ‘hazien aroa’-tik letorke. Ildo beretik, hil hau Hazila izenarekin ere ezaguna da. Jada erdi galduta dagoen Zemendia izena, ordea, latinetik dator. Hizkuntz horrentan, sementis hitzak ‘ongarri’ adierazten du: sementis > zemendil > zemendi. Azkenik, Lastaila izena ere erabiltzen da, hil hau, lastoaren hila ere baita. - Azaro euritsu, urte garitsu. - Azaroa hotz, negua motz.

Inkesta Sarean

Txorroskiloa

Lanbiderik zaharrena

P

rentsan berriki azaldu da estatuan gizonezkoen %40a noizbait ordaindutako sexu-harremanak izan dituela. Europa mailan egindako ikerketa baten arabera, espainiarrak dira horrelako zerbitzuak gehien kontsumitzen dituztenak, Suitza eta Austriaren aurretik. Antza denez, kultura latinoetan ohikoagoa omen da putetxeetara joatea. Ezagunak dira, adibidez, birjintasuna galtzeko semea putetxera eramaten duten aiten istorioak edota ezkonduko den lagunari gau baterako neska ‘oparitzearen’ istorioak. Dena delakoa, albiste honetan, gutxienez, bi gauza bitxi ematen direla bururatzen zait. Lehenik eta behin, ehuneko ‘hotz’ horiek zenbaki errealetara pasatzen baditugu, adibidez, ikusiko dugu bost lagunetako talde batean bik sexuagatik ordaindu dutela. Beraz, bost lagun elkarrekin ikusten ditugunean pentsa dezakegu horietako bik putetxeren bat bisitatu dutela noizbait. Bigarrenik, ikerketa beraren arabera, Europan milioi bat emakumek prostituzioan lan egiten dute, eta Europar Batasunean 700.000 inguru (EBan bizi diren emakumezkoen %0,63). Kopuru hori, hotzean, bestelako erreferentziarik gabe, ezer gutxi adieraz deza-

ke, baina sorpresa handia eramango genuke EBan diren unibertsitate irakasle edota medikuekin alderatuko bagenu. Gainera, emakume horien guztien kontura ‘mugitzen’ den dirutza ere ez dela nolanahikoa pentsa daiteke. Prostituzioari buruzko datu hauek, nolabait, CSICek gazteen artean diren sexu harremanen inguruan aurkeztu berri duen txostenarekin talka egiten dute. Txosten honen arabera, gazteen arteko harreman sexualak gero eta ohikoagoak dira (Euskal Herrian sailkapen horren azken postuan aurkitzen gara, noski!). Bataz beste, gazteen %75ak 20 urte bete aurretik sexu harremanak izaten hasten bada ere, badirudi hori ere ez dela nahikoa eta askok (bost lagunetako talde batetik bik) sexu-profesionaletara jo behar dutela. Honekin guztiarekin zerikusia ez izan arren, azken hausnarketa garrantzitsu bat. Hil honetan ETAk bere jarduera armatua amaitutzat jo du. Zalantzarik gabe, albiste historikoa eta euskaldun guztiak pozik egotekoa. Aro baten amaiera bizi izan dugu eta beste aro berri baten hasiera. Orain bakearen alde guztiok lan egiteko ordua da.

Eurobarometroak argitara eman duen ‘Youth attitudes on drugs’ txostenaren arabera, europar gazteriaren gehiengoa heroina, kokaina edota estasisa bezalako drogak ilegal mantentzearen aldekoa da. Zer uste duzu zuk?

Heroina, Kokaina edota Estasisa bezalako drogak legalizatu behar direla uste al duzu?

%63(*)

Bai %38

Ez

(*) Urriaren 27ra arte emandako datuen arabera

AURREKO INKESTA:

Pasa den maiatzaren bian EE.BBetako militarrek

Osama Bin Laden hiltzea lortu zuten. Zure ustez

justizia egin da ala erahilketa hotz baten aurrean gaude?

Justizia egin da

%50(*)

Erahilketa bat izan da

%50

(*) Urriaren 27ra arte emandako datuen arabera

[http://www.gazteberri.info/?p=1319]

LEGE GORDAILUA: BI-1151-04 POSTA HELBIDEA: Obispo Irurita Enparantza, 6 Solairu artea. 30011 Iruña BILBOKO DELEGAZIOA: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009. Bilbo HARREMANETARAKO TELEFONOA: 94 424 75 94/ 902 153 171 FAXA: 94 415 74 52 - 948 26 25 96 E-maila: gazteberri@unionline.info www.gazteberri.info PUBLITZITATEA: Juan Oroz 665 690 590 ADMINISTRATZAILEA: Asun Calviño DISEINUA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Sonia Sola eta Jon Mikel Zabalegi ARGAZKIAK: Artxiboa EUSKARA ARDURADUNA: Uler BANAKETA ARDURADUNA: Felipe García Argitaratzailea

Elkarlanean

KULTURA SAILAK (KULTURA SAILA. HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

DIRUZ LAGUNDUTAKOA

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du.


Erreportajea #83 Gazteberri • Azaroa 2011

3

Lehenengoa izatearen garrantzia Gure kulturan lehenengoa izaten da historiara pasatzen dena, baina ezagutzen al dira hainbat gauzetan lehenengoak izan direnak? Jarraian historian izan diren zenbait lehenengo postuen errepasoa egiten dugu

G

ure gizartean, lehenengoa izatea ohoretzat hartzen da, kasu gehienetan bai, behintzat. Lasterketetan sari bat ematen zaio lehenengoa iristen denari eta, hainbat ikasketetan, promozioko lehenengoa ere saritzen da. Tarte handia dago lehenengoa eta bigarrena izatearen artean, bestela galdetu Robert Falcon Scott-i Hego Poloan gertatutakoaren inguruan. Historian milaka adibide daude lehenengoa izatearen inguru, izan ere, gauza bakoitzerako beti lehen aldi bat izaten baita. Jarraian zenbait adibide azaltzen dira: ] Lehenengo web orrialdea: Komunikazio eta informazioaren aroan bizi garen honetan, edonor web orrialde bat martxan jartzeko gai da. Dena den, norbait izan zen webgune bat abian jarri zuen lehena. Definizioz, web orrialde bat World Wide Web (www) protokolora egokitutako eta Internet nabigatzaile batean ikus daitekeen edozein orrialde da. Hau horrela izanik, lehen web orrialdea Berners-Leek abian jarri zuen 1991. urtean. Bere URL-a honakoa zen: http://nxoc01.cern.ch/hypertext/WWW/TheProject.html, baina gaur egun jadanik ez dago funtzionamenduan. ] Lehenengo kotxea: Lehen kotxearen

sortzailea Nicolás Cugnet ingeniari militar frantziarra dugu. Cugnetek lurrinari esker mugitzen zen kotxea diseinatu zuen 1769an. Dena den, ia 140 urte itxaron beharko da kotxeak seriean ekoizten ikusteko. Horrela, 1908an, Ford Motor Company-k T-Model delako autoa ekoizten hasi zen. Modelo honi esker, kotxea mundu guztiak eros zezakeen hondasuna bilakatu zen, eta ez soilik aberatsenen gauza.

] Koloretako lehen argazkia: Argazkilaritzaren agerpenarekin iraultza bat eman zen arteen munduan. Dena den, hasierako argazki horiek txuribeltzekoak ziren. Koloretako argazkiak lortzeko lehenengo saiakerak XIX. mendekoak dira, baina arrakasta eskasa lortu zuten, prozesuak oso garestiak zirelako eta kolorea ez zelako finkaturik geratzen. 1861an, Tartan Ribbon fisikariak koloretako lehen argazkia ateratzea lortu zuen. Horretarako, hiru filtro desberdin erabiliz ateratako hiru argazki gainjarri zituen. Dena den, koloretako lehen argazkia ateratzearen ohorea J.C Maxwell fisikari eskoziarrak du. Maxwellek kalitate handiko koloretako argazkia ateratzea lortu zuen 1870an. ] Lehenengo semaforoa: Gaur egun,

1920. urtean jada laranja kolorea ere ezarri zen. Lehen semaforo elektrikoak 1953an jarri ziren martxan eta zortzi urte beranduago, Berlinen, oinezkoen ibilera erregulatzeko semaforoak ezarri ziren. ] Lehenengo tunela: Lehenengo tunelaren

senadoreen izenak ezagutzen ez zituenez apostu antzekoak sortu ziren. Horrela, 1629an lehen loteria sortu zen, eta urte gutxiren barru Europako beste estatuetara pasa zen. Espainian, adibidez, 1763an ezarri zen lehenengo aldiz. ] Lehenengo pistola: Pistola baten inguruan azaltzen den lehen idatzia 1313koa da, Belgikako Gante hirikoa hain zuzen ere. Idatzi horren arabera, pistolak Alemanian asmatu omen ziren. Jada 1350an lehen suzko armen aztarna fisikoak azaltzen dira. Lehen pistola horiek kainoi itxura zuten. Pistola hitza, berriz, italiar jatorria omen du, Florentziatik gertu dagoen Pistola toskaniar herritik hain zuzen ere.

eraikuntzaren berri izateko nahiko atzera jo behar dugu. Horrela, I.mendean, Vespasiano enperadoreak mendi bat gainditzeko tunel baten eraikuntza agindu zuen. Hau, Vía Flaminia delakoan aurkitzen da, Erroma eta Rimini bitartean eta 73 metrotako luzera du. ] Lehenengo loteria: Gure artean arrakasta

ezinezkoa litzateke gure hirietan zehar ibiltzea semafororik gabe. Hala ere, XX. mendearen hasieran, kotxe kopurua jada nahikoa handia zenean, ez ziren semafororik existitzen. Ondorioz, kotxe eta, oraindik ere, erabiltzen ziren gurdien arteko istripuak ugariak izaten ziren. Ezagutzen den lehenengo semaforoa Londresen ezarri zen, Westminstereko parlamentuaren aurrean hain zuzen ere, eta 1868an jarri zen martxan J.P Knight-en eskutik. Zoritxarrez, ez zuen luze iraun, istripu bat zela medio, eztanda egin eta polizia bat hil zelako. Lehen semaforo modernoa, berriz, EE.BBetan jarri zen 1914ean Garret Augustus Morganek asmatuta. Lehen modelo horrek soilik argi gorri eta berdeak zituen, baina

handia izan arren, loteria Genovan pentsatutako ideia da. Errepublika honetan, pribilegiozko zenbait eserleku aukeratzeko bost senadoreen izenak zozketatzen ziren. Bertako senatua 90 kidez osatuta zegoen eta jendeak

] Lehenengo SMSa: Munduko lehen SMSa 1992ko abenduaren 3an bidali zen Erresuma Batuan Vodafone konpainiaren GSM sarearen bidez. Kasu honetan, mezua ez zuen pertsona batek bidali, ordenagailu batek baizik, eta testua hala zion: “Happy Christmas”. Hasiera batean, SMS mezuen bilakaera nahikoa motela izan zen eta, adibidez, 1995an, bezero bakoitzak, bataz beste, 0,4 mezu bidaltzen zituen hilero. Gaur egun, berriz, mezularitza sistema honek mila miloika euro mugitzen ditu, beste zenbait arrazoien artean, mezu bakoitzeko etekin tartea %90ekoa delako.


4

Gazteberriak #83 Gazteberri • Azaroa 2011

GazTeBerriak Porno grabazioa John Lennonen hagina enkantean Vatikanok Pragan duen enbaxadan 11.400 eurotan

Ospitalera munduko Curryrik pikanteena jan ondoren

E

dimburgoko Kismot jatetxe indiarreko bi bezero ospitalera eraman behar izan dituzte bertan ematen den 'munduko Curryrik pikanteena' jan ondoren. Urtero bezala, aipatu jatetxean lehiaketa bat burutzen da; bertan, ohiko plateretaz gain, hegoamerikatik ekarritako osagai sekretuekin sukaldatutako platerak ere eskaintzen dira. Aurten, plater berezi horien artean 'Killer Kismot' delakoa aurkitzen zen. Jatetxeko nagusien arabera huraxe zen 'munduko Curryrik pikanteena'. Lehiaketan parte hartu zuten bi kidek, Killer Kismot delakoa probatu eta minutu gutxitara sabeleko min handia izaten hasi ziren. Hori dela eta, ospitalera eraman behar izan zituzten. Bertan, horieta-

A

ko batek zera adierazi zuen “piperminez osatutako zerra mekaniko batek sabela zulatzen zidala uste nuen”.

zaroaren hasieran John Lennonen hagin bat enkantean jarriko dute. Aditzera eman dutenez, hasierako prezioa 11.400 eurotakoa izango da. Enkantea Manchesteren burutuko da eta abeslariak zuen etxekoandre batek 45 urtez mantendu izan duenari esker burutu ahal izango da. Lennonek Dorothy Dot Jarlett-i eman omen zion hagina. Jarlettek 1964 eta 1968 bitartean lan egin zuen Lennonek Weybridgen zuen etxean. Antza denez, etxekoandrearen alaba taldearen jarraitzaile sutsua zen eta Lennonek opari gisa eman zion. Hau ez da abeslariaren objetu bitxi bat enkantean jartzen den lehenengo aldia, iaz Tittenhurst Parken zuen etxeko komuna 15.000 dolarretan saldu baitzen.

E

mergentzia mediku baten aitzakiaz eta bertako langileak beldurtuz, Jaroslav Barták txekiar medikuak Vatikanok Pragan duen enbaxadan sartu eta film porno bat grabatzea lortu du. Txekiar TV Nova telebista kanalaren arabera, Bartákek enbaxadan oso arriskutsua izan zitekeen birus bat zegoela esanez aurkeztu zen. Izututa, bertako langileak ospa egin eta talde medikua zirelakoan aktore eta langile desberdinak sartu ziren barruan. Pelikulan Bartak bera aktore azaltzen da eta bere asmoa egoitza horretan bertan sexu esplizituko eszenak grabatzea bazen ere, azkenean ez zuten horrelakorik lortu. Poliziak Barták atxilotu du, baina ez Vatikanoko enbaxadan modu horretan sartzeagatik. Antza denez, pelikulako zenbait aktorek Barták salatu dute bortxatu egin dituelako. Salaketa hauei esker jakin izan da Bartákek egindako engainua.

Egin zaitez harpide! IZENA: ..................................................... ABIZENAK: ..................................................... ..................................................... HELBIDEA: .................................................... .................................................... POSTA KODEA: ..................................................... Urteko 10 aleetarako harpidetza

TELEFONOA: ..................................................... E-MAILA: .....................................................

Info +

94 470 22 94 telefonora deituz

20 euro

GAZTEBERRI ALDIZKARIA Obispo Irurita plaza, 6 31011 Iruñea 948 253 154


Gazteberriak #83 Gazteberri • Azaroa 2011

5

Coca Cola Light-en mende 10 urtez

C Hiltzeko moduaren bila Google-en

I

ngalaterrako Winchester herrian bizi den familia bat atxilotua izan da 89 urte dituen aitona hiltzen saiatu direlako. Familiaren xedea aitonak zuen dirua ahalik eta azkarren eskuratzea zen, baina poliziak familiaren planen berri izan zuen hauek Google-en 'erailtzeko mila modu' bilaketa egin zutelako. Guztira, lau izan dira poliziak atxilotu dituen pertsonak: 49 urteko emakume bat, hamasei urteko bere alaba, 19 urteko semea eta honen neskalaguna, 17 urtekoa. Aipatu bilaketa horretaz gain, lau kideek honelako beste bilaketak ere egin omen zituzten: “Arrastorik gabe norbait erailtzeko hamar modu erraza”, “Ukabilkada batez pertsona bat erail daiteke?”, “89 urteko pertsona bat pozointzeko aukerak” edota “pertsona bat adreilu batekin buruan kolpatzen badut hau hil daiteke edo besterik gabe ubeldura bat ateratzen zaio?”.

Familiaren saiakerak ez ziren bilaketa hauetara mugatu. Horrela, frogatu ahal izan denez, zenbait adreilu bota zituzten aitonaren logelara hau lo zegoen bitartean eta honek gidatzen zuen kotzea ere trukatu omen zuten eztanda egin zezan. Bere helburua lortzen ez zutela ikusita, aitona zuzenean erasotzea erabaki zuten, eta adreiluz betetako poltsekin jipoitu zuten. Hauen asmoa atsoa erorketa bat izan zuela esatea zen, baina aitonak jipoitik bizirik ateratzea lortu zuen eta poliziak kasu arraroa zela ikusita ikerketa bat zabaltzea erabaki zuen. Horrela, poliziak familikoen ordenagailuetara iristea lortu zuen eta hor, Google-en egindako bilaketak aurkitu zituzten. 49 urtetako emakumea 17 urtetako gartzela zigorra jaso du, eta seme-alabak eta beste neska gazteentzako erakunde batean sartu dituzte.

Lapur salatzaileak

K

aliforniako Delhi herrian kasu berezia jazo da. Bi lapur etxe batean sartu eta lapurtu zituzten hainbat gauzen artean, 50 DVDko kaxa bat aurkitzen zen. Lapurrek DVD hauek hutsik izango zirelakoan hartu zituzten, baina bere sorpresarako, eduki pedofiloa zuten hainbat irudi aurkitzen ziren bertan. Hau ikusita, lapurreta izan zuen

etxeko jabea Kraig Stockard salatzea erabaki zuten, nahiz eta hau eginez lapurreta onartu behar izan. Polizia Stockarden etxera joan zenean bertan hainbat ordenagailu eta disko gogor aurkitu zituen eduki pedofiloez beteta. Antza denez, pedofiloak zazpi urte eman zituen eduki horiek guztiak pilatzen. Orain kondena luze baten zai geratu da.

Eduki pornografikoak 'Barrio Sésamo' kanalan

B

arrio Sésamo telebista saio ezagunak YouTuben duen kanal ofizialak Hacker baten erasoa jasan behar izan du eta honen ondorioz, 20 minutuz eduki pornografikoak emititu ditu. Antzeko edukiak errepika ez daitezen kanala bertan behera geratu da behinik behin. Sophoseko Naked Security se-

gurtasun bloga izan da eraso honen berri eman duena eta haien hitzetan, zabaldutako edukiak 'oso gogorrak' ziren. Hau gutxi balitz, hackerrek ere kanalaren profilako informazioa aldatu egin dute. Horrela, eduki hezitzaileak alde batera utzi eta kanala eduki pornografikoak zabalduko zituela iragartzen zen.

laire Ayton 36 urteko emakume bat da eta hamar urtez Coca Cola Light edariaren mende egon da. Horrela, emakume britaniar honek, hamar urte eman ditu, egunero, aipatu edariaren lau litro edaten zituen, eta dosi horretara iristen ez bazen, drogamendekotasunari berezkoak zaizkion sintomak izaten zituen: buru min handiak, nekea... Antza denez, Aytonek edari hau bere pisua kontrolatzeko hartzen hasi zuen. Horrela, gosarian kafesne bat hartu eta, ondoren, egun osoa Coca Cola Light edaten ematen zuen. Dieta kaxkar hau jarraitu arren, bere medikuak ez zuen inolako irregulartasunik aurkitu bere gorputzean, nahiz eta ordurako emakumea gaizki sentitu. Azkenean, hipnosisa erabiltzen duen terapeuta batek bere arazoen jatorria aurkitu ahal izan du. Izan ere, Aytonek 1.500 euro baino gehiago gastatu izan du, urtero, edari hau erosten. Russell Hemming hipnoteraupetaren esanetan “edari batekiko izan dudan mendekotasun kasurik zailena izan da hau”. Hipnosi terapiari esker, Aytonek ez du Coca Colarik probatu azken hiru hilabetetan. Coca Colaren ordez, emakumeak bi litro ur edaten omen ditu eta berak onartzen duen bezala, askoz hobeto sentitzen da orain.

Pisu arazoak dituen jende askok uste du edari dietetikoak lagungarri izan daitezkeela, baina estatubatuar ikerlari talde batek frogatu ahal izan duen bezala, edulkoratzaile artifizialek elikagai goxoak hartzeko gogoa pizten dute eta, ondorioz, kontrako efektua lortzen da.


6

Elkarrizketa #83 Gazteberri • Azaroa 2011

Eleana Rodríguez,

Movimiento Manuela Ramos (Perú)

“Eliza katolikoaren hierarkiak oztopoak jartzen dizkio osasun sexual eta ugalkorrari” Urriaren 4 eta 27 bitartean, Gipuzkoako Medicusmundik eta UPV/EHUko Erizaintza Unibertsitate Eskolak antolatuta, Osasun sexual eta ugalkorraren XI. Ikastaroa burutu da. Aurtengo edizioaren xede nagusia, munduan osasun sexual eta ugalkorrak bizi duen egoera eta garapen historikoa aztertzea izan da. Horrela, hizlarien artean, Peruko Movimiento Manuela Ramos delakoaren kide den Eleana Rodríguez izan da. Rodríguezek eliza katolikoak hainbat estatuetan egiten duen injerentzia salatu zuen, batez ere Peru eta inguruko estatuetako kasuak errepasatuz.

Ikastaroan eliza katolikoak estatuetan egiten duen injerentzia salatu duzu. Nola burutzen da esku hartze hori? Peru bezalako estatu batean, eliza katolikoak eragin handia du, baina eliza katolikoak baino, eliza katolikoaren hierarkiaz hitzegin beharko litzateke. Eragin hau botere politikoetara zabaltzen da eta legeak eta arauak sustatzeko gaitasuna ere badute. Osasun sexual eta ugalkorraren kasuan, elizak hainbat oztopo jartzen ditu, adibidez, abortoaren kasuan, antisorgailuen kasuan, hezkuntza sexual osoaren kasuan... Peru bezalako herrialde oso katolikoetan nola bizitzen da abortoaren gaia? Peruko gizartea oso katoliko eta tradizionala da eta, ondorioz, abortoaren gaia ez da begi onez ikusten. Poliki bada ere, abortoaren gaia politikarien agendan kokatzen ari gara, baina oraindik ere pekatutzat jotzen da. Paradoxikoki, eliza katolikoak bai onartzen du abortoa zenbait kasu berezietan, baina informazio hori guztia ezkutuan mantentzen da. Perun talde kontserbadoreen boterea oso handia da eta talde hauek, noski, ez dute eskubide sexual eta ugalkorren sustapena ondo ikusten. Beraz, zuen lana burutzea zaila izango da... Bai, noski. Guk hezkuntza sexual oso baten alde borrokatzen dugu, baina hori esateagatik gazteen arteko sexu-harremanak sustatzen ditugula diote. Aborto legal eta seguru baten alde lan egiten baduzu abortoaren aldekoa zarela salatzen dute. Gure ustez, emakumeek

34

Urte

Manuel Ramos erakundeak 30 urte baino gehiago daramatza emakumeen aldeko borrokan

Movimiento Manuela Ramos irabazi asmorik gabeko Peruko

erakunde feminista da, eta 30 urte baino gehiago daramatza

emakumeen eskubideen alde lan egiten. 1978an sortua, bere lana, batez ere, baliabide gutxi duten emakumeen eskubideak

bermatzera zuzendu da. Bere eguneroko jarduera lau zutabeetan oinarritzen da: Biolentziarik gabeko bizitzarako eskubidea, eskubide ekonomikoak, eskubide politikoak eta eskubide sexual eta ugalkorrak

“Abortoa legalizatzeak ez du esan nahi emakume gehiagok abortatuko duenik”

“Perun adin gutxikoen arteko sexu harremanak delitutzat jotzen dira”

beharrezkoa duten informazioa eskuratzeko eskubidea dute, eta horren baitan, haurdunaldia eten egingo duten ala ez erabakiko dute. Guk abortoa legalizatzearen alde gaude. Jendeak uste du legalizazioarekin emakume gehiagok abortatuko duela, baina hori ez da zuzena. Emakumeek informazioa behar dute ondoren zentzuz erabaki dezaten. Abortoa legala ez izateak, sarritan, emakume asko ezkutuan abortatzera bultzatzen ditu. Zein eragin du honek? Perun soilik aborto terapeutikoa da legala, hau da, emakumearen bizitza arriskuan dagoen kasuetan. Bestelako kasu guztiak delitutzat jotzen dira. Ondorioz emakume asko, 370.000 inguru urtero, ezkutuan abortatzera behartuta ikusten dira. Bestalde, baliabide gutxien dituzten emakumeek segurtasun gutxi eskaintzen duten lekuetara jo behar dute, eta hainbat kasutan bizitza ere galtzen dute. Nerabeen artean diren sexu-harremanen inguruko daturik ba al duzue? Lehenik eta behin kontutan hartu behar da Perun adin gutxiekoen arteko sexu-harremanak delitutzat jotzen direla. Hala ere, gure datuen arabera nerabeak gero eta lehenago hasten dira harreman sexualak izaten, bataz beste, 13-14 urterekin. Horiek, hainbat kasutan, nahi ez diren haurdunaldietan edo sexu transmisiozko gaixotasunetan amaitzen dira. Guk sexuaren inguruko informazioa eta hezkuntzaren alde azaltzen gara, baina eliza, berriz, abstinentzia eta antisorgailuak ez erabiltzea sustatzen du.


Kontzertu Agenda #83 Gazteberri • Azaroa 2011

7

Kontzertuak [ 2011ko Azaroa ] ] Aza.01. Mads Langer. Azkena. Bilbao. 21:00. 15/18 euro. ] Aza.01. Mugstar. Matadero, Azkoitia. 21:00. ] Aza.02. Atleta. Kultur Campus, UPV/EHUko Arabako Campusa, Gasteiz. 19:00. Doan. ] Aza.02. Acid Mothers Temple. Bizkaia Aretoa EHU, Bilbao. 20:00. Doan. ] Aza.02. Fairport Convention. BBK Aretoa. Bilbao. 20:00. 35 euro. ] Aza.02. Paul Dianno + Everdream. Mogambo, Donostia. 20:30. 10 euro. ] Aza 02. Echovolt + More than Hate. 23. Bilbao Hiria. Metal. Bilborock, Bilbao. 20:00. Doan. ] Aza.02. KXP. Belaza Malandra Ateneo Kulturala, Bermeo. 21:00. ] Aza.03. Scum to the Leader + Melon Tree + Experimental Little Monkey. 23. Bilbao Hiria. RockPop. Bilborock, Bilbao. 20:00. Doan. ] Aza.03. The Brew. El Bafle Aretoa, Iruñea. 22:00.12/15 euro. ] Aza.03. Tim Holehouse. Gora taberna, Gasteiz. 20:00. ] Aza.03. Wilco + Jonathan Wilson. Kutxa Kultur Festibala. Kursaal, Donostia. 20:00. ] Aza.03. The Skatalites. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 20/25 euro. ] Aza.03. Joe Magnarelli 4tet. Bilbaina Jazz Club, Bilbao. 22:00. 18 euro. ] Aza.03. Coz. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 21:00. ] Aza.04. Grises. FNAC, Bilbao. 19:00. Doan. ] Aza.04. Christina Rosenvinge. Kutxa Kultur Festibala. Kutxa Aretoa, Donostia. 20:00. ] Aza.04. Standstill. Jesus Guridi kontserbatorioko Areto Nagusia, Gasteiz. 20:30. 17 euro. ] Aza.04. Pink Tones. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 20 euro. ] Aza.04. Israel Nash Gripka & Band. Azkena, Bilbao. 21:30. 10/12 euro. ] Aza.04. Bizardunak + Les Hurmelents d´leo. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 10/12 euro. ] Aza.04. Dorian + Gratis + Zapatotipobota. Santana 27, Bilbao. 22:00. 11/16 euro. ] Aza.04. Kim Salmon meets Kill Devil Hill + Xabi eta Petti. Plateruena Kafe Antzokia, Durango. 22:00. 12/15 euro. ] Aza.04. Kopia Barata + From Lost to the River. People, Gasteiz. 20:30. Doan. ] Aza.04. Terry Lee Hale. Psilocybenea, Hondarribi. 5 euro. ] Aza.04. The Magnetic Band. Bilborock, Bilbao. 22:00. 5/7 euro. ] Aza.04. The Young Walt. Bebop, Donostia. 00:00. ] Aza.05. Primal Scream + We Are Standard + Thee Brandy Hips. Anoetako belodromoa, Donostia. 19:00. ] Aza.05. GBH + Gatillazo + Los Carniceros del Norte. Jimmy Jazz, Gasteiz. 14/16 euro. ] Aza.05. The Cherry Boppers + Akatz. Santana 27, Bilbao. 21:00. 10/12 euro. ] Aza.05. Souvenir + Ornamento y Delito + Tom Boyle + Split 77 + Le Noise + Planetaleta con Gurru y Munlet. Bilboloop X. Urteurrena. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. Doan. ] Aza.05. Supagroup + Guadalupe Plata & Walter Daniels. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 15/18 . ] Aza.05. Sumision City Blues + Flachras + The Soundbreaker Company. Gaztetxean, Legazpi. 22:00. ] Aza.05. La Pop´lla + 3 Gabe + Itziarren Semeak +

Feos pero Majos. Karpan, Billabona. 20:00. ] Aza.05. Robert R. Rodrigo + Black Star + Woodstock Trio. Bilbao Guitar Fest 2011. Bilborock, Bilbao. 20:30. 5/6 euro. ] Aza.06. Terry Lee Hale. Bar Zona Zero, Urretxu. 19:30. ] Aza.06. Eternal Tapestry. Ibu Hots, Gasteiz. 20:30. ] Aza.09. Jabier Muguruza. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 10 euro. ] Aza.09. Khous + All Reasons. 23. Bilbao Hiria. Metal. Bilborock, Bilbao. 20:00. Doan. ] Aza.09. The Young Walt. El Bafle Aretoa, Iruñea. 22:00. ] Aza.10. Cowboy Junkies. Kursaal, Donostia. 20:00. ] Aza.10. The Welcome Dynasty + Odeondreams + Gaggia. 23. Bilbao Hiria: Rock-Pop. Bilborock, Bilbao. 20:00. Doan. ] Aza.10. Cat People + Smile. Gasteszena, Donostia. 21:00. 12 euro. ] Aza.10. The Young Walt. Cine Reyna, Errenteria. 22:30. ] Aza.10. Art Brut. Azkena, Bilbao. 21:30. 15/18 . ] Aza.10. Daniel Merino. Residence, Bilbao. 22:00. ] Aza.11. Jorge Ilegal y Los Magníficos. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 21:00. 12/20 euro. ] Aza.11. Second. Azkena, Bilbao. 21:00. 14/16 . ] Aza.11. Neon Indian. Kontadores, Donostia. 21:00. 12 euro. ] Aza.11. Kroke & La Musgaña. Kultur Leioa Entzunaretoa. 21:00. ] Aza.11. The Polecast + Los Brioles + Juke Box Racket. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 15/18 euro. ] Aza.11. Loquillo. Arriaga Antzokia, Bilbao. 22:00. ] Aza.12. Airam Etxaniz. Barañaingo Entzunaretoa, Barañain. 20:30. 10 . ] Aza.12. Nach. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 13/16 . ] Aza.12. Ariel Rot. Zalla Antzokia, Zalla. 20:00. ] Aza.12. Helicón + Manett. Bilboko Artelan Berreginen Museoa, Bilbao. 20:30. ] Aza.12. Igo Gora. Ibu Hots, Gasteiz. 20:30. ] Aza.12. Ainara Legardón + MobyDick. Bilborock, Bilbao. 21:00. 8/10 euro. ] Aza.12. Exploding Boys + El Véloz Murciélago Hindú. Santana 27, Bilbao. 21:00. 15/18 euro. ] Aza.12. Sumisión City Blues + Muturbeltz. Gaztetxe, Andoain. 22:00. ] Aza.13. Maika Makowsky. Helldorado, Gasteiz. 20:30. 12/15 euro. ] Aza.13. Manel. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 18/20 euro. ] Aza.17. The Magic State + Perrine en Morceaux. Bilborock, Bilbao. 21:00. 5 . ] Aza.17. JD McPherson. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 13/15 euro. ] Aza.17. Jack Oblivian + Harlan T.Bobo + The Limes. Helldorado, Gasteiz. ] Aza.18. Opeth + Pain of Salvation. Santana 27, Bilbao. 20:00. 25/28 euro. ] Aza.18. Live Code Live Spam. Bizkaia Aretoa UPV, Bilbao. 20:00. Doan. ] Aza.18. Perrine en Mor Ceaux + Ginferno. Ibu Hots, Gasteiz. 20:00. ] Aza.18. Florrie + Edredón + Gora Japón. Bilboloop 2011. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 8/10 . ] Aza.18. Suzette Moncrief. Kultur Leioa Entzunaretoa, Leioa. 22:00. ] Aza.18. Sweet Oblivion. Drumgorri Aretoa, Laudio.

23:00. Doan. ] Aza.18. Sumisión City Blues. Antton, Oñati. 20:00. ] Aza.19. Poncho K. El Bafle Aretoa, Iruñea. 22:00. 10 . ] Aza.19. Juke Box Racket & Planetaleta + Jean Louis Costes. Bilborock, Bilbao. 19:45. 6 euro. ] Aza.19. Le Corps Mince de Françoise + Fujiya&Miyagi + Zapatotipobota. Bilboloop 2011. Kafe Antzokia, Bilbao. ] Aza.19. Atom Rhumba + Sumisión City Blues. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 12/15 euro. ] Aza.19. Cápsula + Mantra. Kafe Antzokia, Bermeo. 22:00. 5/8 euro. ] Aza.19. Carvin Jones. The Crazy Horse, Bilbao. 23:00. 12/15 euro. ] Aza.20. Hostoak. Barakaldoko Antzokia, Barakaldo. 19:00. ] Aza.20. The Oscillation. Ibu Hots, Gasteiz. 20:30. ] Aza.22. Pete Ross & The Midnight Show. Ibu Hots, Gasteiz. 20:30. ] Aza.24. Fleet Floxes + Vetiver. Santana 27, Bilbao. 19:45. 22 euro. ] Aza.24. Swamp Cabbage. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. ] Aza.24. Cobra + Willis Drummond. Kafe Antzokia, Bilbao. 5 euro. ] Aza.24. The Crystal Fighters. Santana 27, Bilbao. 02:00. 12 euro. ] Aza.25. Audience. Zornotza Aretoa, Zornotza. 20:00. ] Aza.26. Barrena. Santana 27, Bilbao. 21:00. 12/15 euro. ] Aza.26. Ezra Furman. Azkena, Bilbao. 21:00. 8/10 euro. ] Aza.26. Deadstring Brothers + The Mighty Stef. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 12/15 euro. ] Aza.26. The Young Walt. Ibu Hots Aretoa, Gasteiz. 20:30. ] Aza.26. Leize + Kalean + Dirty Eyes. Guardetxea, Donostia. 20:30. 10/13 euro. ] Aza.26. Despervicio + Vacio Legal. Aida Taberna, Hernani. Doan. ] Aza.27. Steven Finn. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. ] Aza.29. Rickie Lee Jones. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 35 euro. ] Aza.30. Enkore + Último día. Santana 27, Bilbao.


8

Erreportajea #83 Gazteberri • Azaroa 2011

Gazteak eta haurrekin CISIek eta Madrilgo Complutense Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, gazteak gero eta lehenago hasten dira sexu harremanak izaten. Hogei urte bete baino lehen sexu harremanak izan dituzten gazteen kopurua biderkatu arren, gero eta gutxiago dira haurdun geratzen diren nerabeak

C

SICeko eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko ikerlariek Espainiako Erkidego Autonomoetako nerabeen artean ematen diren haurdunaldiak aztertzen dituen ikerketa burutu dute. Ikerketa hau burutzeko 9.700 inkesta burutu dira 15 urtetik gorako emakumezkoen artean. Margarita Delgadok zuzendu duen ikerketa honetan ikus daitekeenaren arabera, espainiar gazteak gero eta lehenago hasten dira harreman sexualak mantentzen. Horrela, 1971 eta 1985 bitartean jaiotako emakumezkoen %74ak bere lehen harreman sexuala 20 urte bete baino lehen izan duela onartzen du. Datu hau 1956-70 bitartean jaiotakoek emandako datuekin alderatzen badugu tartea nabaria da, izan ere, emakume helduagoen kasuan soilik %52,7k izan ditu harremanak 20 urte bete baino lehen. Sexu harremanak dituzten gazteen kopurua hazi bada ere, nerabeen artean ematen diren haurdunaldien portzentaia jaitsi egin dela azpimarratu du Delgadok, “%42,8tik %11,5era, batez ere antisorgailu eraginkorren erabilera dela eta”.

Erkidegoka Aipatu ikerketa erkidegoka banatua izan da eta Erkidego Autonomo bakoitzean lortutako emaitzetan ere alde nabariak ikus daitezke. Sexu harremanetan hasteko adinari dagokio-

nez, adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoa da gazteak beranduen hasten diren erkidegoa: 1971-85 bitartean jaiotako emakumeen %60ak izan ditu sexu harremanak 20 urte bete baino lehen. Nafarroaren kasuan ehuneneko hori %64,77raino hasten da (bostgarren erkidegoa amaieratik hasita). Ikerketaren baitan, Kanariar emakume gazteak lirateke sailkapen honetan nagusi, %80,21k 20 urte bete baino lehen sexu-harremanak izan omen baititu. Haurdunaldiei dagokionez, Autonomia Erkidego guztietan emaitzak hobetu dira, hau da, gero eta haurdunaldi gutxiago daude nerabeen artean, nahiz eta, ikerketak agerian uzten duen bezala, gazteago hasi sexu harremanak izaten. Ikerketako arduradunek azaldu duten bezala, fenomeno hau antisorgailu eraginkorren erabilerarengatik azaltzen da. Horrela, 1956. urtea baino lehen jaiotako emakumeen artean bere lehen harreman sexualean antisorgailu eraginkorren bat erabili zutenen kopurua %1 eskasa zen Gaztela-Mantxan edota %12 eskasa ere Euskal Autonomia Erkidegoan edota Asturiasen. 1971-85 bitartean jaiotakoen artean, berriz, Asturiasen zein Euskal Autonomia Erkidegoan bere lehen harremanetan antisorgailu eraginkorren bat erabili dutenen kopurua %81eraino hazten da, eta daturik kaxkarrena Murtzian emango litza-

teke %56,4arekin.

Klase sozialak Margarita Delgadok azaltzen duen moduan, “nerabetasunean ama izateak emakumeen bizitzan eragin handia du eta ondorio kaltegarrienetako bat hezkuntza ibilbidearen murrizketan islatzen da”. Horrela, ikerketa honetan garbi islatzen den bezala, goi ikasketa gehien, biztanle bakoitzeko errenta gehien edota emakumezkoen lan merkaturatze handiago duten autonomia erkidegoetan nerabeen artean izaten diren haurdunaldi kopurua txikiagoa izaten da. Ikerketa beraren arabera, haurdun geratzeko probabilitatea hein handi batean erabilitako antisorgailuak baldintzatzen du. Antisorgailu eraginkorra erabili ezean, haurdun geratzeko aukerak biderkatu egiten dira. Hala ere, CSICeko ikertzaileek azaltzen duten bezala, hori horrela izanik, ekonomikoki gehien garatuta dauden erkidegoetan arrisku hori %40an murrizten da, eta hezkuntzaren kasuan, berriz, %37an. Amatasun goiztiarrak ere emakumeen lan munduratzea baldintzatzen du. Kasu honetan ere, ikerketak azaltzen duenez, ama gazteak arazo gehiago izaten dituzte lan munduan barneratzeko, edo behintzat ama ez direnak baino gutxiago lan egiten dute. Gainera, ekonomikoki hain garatuak ez diren

zonaldeetan alde hauek nabariagoak dira. Ikerketak erabili duen metodologiaren arabera, dinamismo ekonomikoa, hezkuntza maila eta giza garapenaren indizea erabili dira Autonomia Erkidegoak sailkatzeko. Erkidego bakoitzak atal bakoitzean lortu duen puntuazioaren arabera sailkapen bat osatu da non, Nafarroa, Madril eta Euskal Autonomia buruan azaltzen diren eta Andaluzia, Extremadura eta Murtzia, berriz, azken postuetan. Eragile sozioekonomikoen garrantzia argi eta garbi islatzen da ondoko azalpenean. Andaluzia, Extremadura eta Murtzian nerabetasunean ama izan diren emakumeak eta 30 urte bete baino lehen lanposturen bat lortu duten emakumeen kopurua %43 ingurukoa da. Zonalde hauetan, nerabetasuna pasa ondoren ama izan eta 30 urte bete baino lehen lanposturen bat lortu duten emakumeen kopurua, berriz, %68koa da. Ikus daitekeen bezala, 25 puntuko aldea dago. Nafarroan, Madrilen eta Euskadin, ostera, nerabetasunean ama izan diren emakumeak eta 30 urte bete baino lehen lanposturen bat lortu duten emakumeen kopurua %85,4koa da, eta nerabetasuna pasa ondoren ama izan eta 30 urte bete baino lehen lanposturen bat lortu duten emakumeen kopurua %87,2koa da, hots, bi puntu baino gutxiagoko aldea.


Erreportajea #83 Gazteberri • Azaroa 2011

Nerabetasunean ama izan direnen ehunekoa. 1986 baino lehen jaiotako emakume guztien artean. >50 urte

35-49

20-34

Andaluzia

8,60

13,43

10,67

Aragoi

4,46

8,47

Asturias

17,33

Balearrak

20 urte bete baino lehen sexualki aktiboak diren emakumeen ehunekoa. 1986 baino lehen jaiotako emakume guztien artean. >50 urte

35-49

20-34

Andaluzia

19,66

43,78

77,51

8,18

Aragoi

10,39

34,12

67,50

12,40

7,53

Asturias

34,72

55,86

75,95

11,31

17,42

12,73

Balearrak

26,32

63,20

78,57

Errioxa

3,39

14,41

7,91

Errioxa

7,14

46,81

64,56

Euskadi

4,74

9,70

4,92

Euskadi

12,97

46,58

60,55

Extremadura

4,41

13,71

6,19

Extremadura

11,92

42,86

64,84

Galizia

10,83

15,83

1,91

Galizia

28,33

58,77

71,77

Gaztela eta Leon

8,06

8,90

7,69

Gaztela eta Leon

15,91

43,31

70,48

Gaztela-Mantxa

5,94

16,06

10,00

Gaztela-Mantxa

7,57

45,83

62,04

Kanariak

17,26

16,88

10,71

Kanariak

36,11

69,57

80,21

Kantabria

8,85

14,68

7,76

Kantabria

16,00

49,47

81,63

Katalunia

6,54

10,85

6,12

Katalunia

14,16

58,62

78,07

Madrilgo Erkidegoa

6,62

10,95

6,35

Madrilgo Erkidegoa

15,38

63,13

74,57

Murtzia

8,82

17,52

11,11

Murtzia

20,13

50,88

62,24

Nafarroa

3,31

12,93

6,42

Nafarroa

10,16

47,06

64,77

Valentziako Erkidegoa

5,05

13,12

8,64

Valentziako Erkidegoa

14,81

51,66

75,35

Estatuan bataz beste

7,69

12,69

7,57

Estatuan bataz beste

17,43

52,70

73,67

20 urte bete baino lehen sexualki aktiboak diren emakumeen artean ama izandakoen . 1986 baino lehen jaiotako emakumeen artean. >50 urte

35-49

20-34

Andaluzia

42,11

32,35

16,79

Aragoi

31,25

20,69

Asturias

44,78

Balearrak

Lehen harreman sexualean antisorgailu eraginkorren bat erabili duen emakumeen . 1986 baino lehen jaiotako emakumeen artean. >50 urte

35-49

20-34

Andaluzia

4,87

45,15

69,33

16,67

Aragoi

4,91

45,76

71,82

20,97

8,33

Asturias

12,44

53,49

81,72

42,50

26,58

18,18

Balearrak

9,52

51,52

67,27

Errioxa

50,00

29,55

13,73

Errioxa

5,65

49,55

70,45

Euskadi

33,33

20,59

9,09

Euskadi

11,64

56,97

81,15

Extremadura

33,33

31,25

10,17

Extremadura

1,96

44,35

75,22

Galizia

39,22

31,34

3,37

Galizia

5,05

42,45

72,61

Gaztela eta Leon

48,57

23,64

13,51

Gaztela eta Leon

5,49

51,37

74,62

Gaztela-Mantxa

64,29

34,55

17,91

Gaztela-Mantxa

0,46

40,88

72,50

Kanariak

53,85

26,04

15,58

Kanariak

11,31

46,25

70,54

Kantabria

62,50

27,66

11,25

Kantabria

4,17

53,21

69,83

Katalunia

44,68

19,33

8,43

Katalunia

9,81

59,91

77,55

Madrilgo Erkidegoa

42,50

17,60

9,25

Madrilgo Erkidegoa

8,94

59,52

73,81

Murtzia

45,16

41,38

19,67

Murtzia

3,53

38,69

56,35

Nafarroa

38,46

32,50

10,53

Nafarroa

3,31

54,31

77,06

Valentziako Erkidegoa

32,50

25,69

12,15

Valentziako Erkidegoa

7,07

53,39

74,69

Estatuan bataz beste

42,77

25,03

11,51

Estatuan bataz beste

7,05

51,32

73,43

Lehen harreman sexualean antisorgailu eraginkorren bat erabili duten emakumeen 1985 bitartean jaiotako emakumeak

. 1971 eta

90 80 70

84,1

76,7

82,6

71,4

82,9

85,7 73,5

81,5

66,7

72,1

ARA

AST

BAL

ERX

EUS

EXT

GAL

GLE

GMA

MAD

MUR

NAF

28,6

KAT

57,1 77,8

31,3

AND

51,9

53,3 72,9

KTB

14,3

44,4 48,0

KAN

10,0

10

41,7 66,7

33,3

28,6

22,2

20

33,3

42,9

30

40,0

57,1

40

72,7

66,7 67,6

85,3

60 50

9

VAL

Haurdunaldiak nerabetasunean

N

erabetasunean izaten diren haurdunaldiak nahi ez diren haurdunaldiak izaten dira, hau da, ‘istripuz’ edota behar bezalako neurriak ez hartzeagatik ematen diren haurdunaldiak dira. Sarritan, nerabeen artean sexu harremanen inguruko informazioa eskasa edota okerra izaten da, besteak beste, beraiek bezala, esperientzia gutxi duten lagunengana jotzen dutelako informazio bila. Ondorioz, jokabide eredu ez zuzenak jarraitzen dira eta, hauek, batzuetan, haurdunaldi bat izaten dute ondorio gisa. Nerabetasunean amatasuna bizi behar izan duten emakume guztiek ezaugarri amankomun bat izaten dute: eskola porrota. Haurdun geratzen diren nerabeek zailtasunak izaten dituzte bere ikasketak amaitzeko eta horrek, etorkizunean ere bere ondorioak izaten ditu. Ikerketa desberdinen arabera, nerabeen ezaugarri psikologiko eta emozionalak lehen mailako faktoretzat hartu behar dira adin hauetan ematen diren haurdunaldiak azaltzeko. Horrela, estatistiken arabera, guraso bakarra edota bananduta dauden familietan horrelako haurdunaldiak ohikoagoak izaten dira. Haurdun geratzen diren nerabeen %60 inguruk bere gurasoen banaketa bizi izan du eta %40a, berriz, ez da familia egoera egonkor batean bizi. Era berean, arruntagoa izaten da kasu hauek ezkongabe diren amen alaben kasuan edota nerabetasunean ama izan diren alaben kasuen ere.

Arriskuak Hogei urte baino lehen izaten diren haurdunaldiak eta erditzeak adin helduagoetan izaten direnak baino arriskutsuagoak izaten dira. Nerabearen gorputza, oraindik ere guztiz garatuta ez dagoenez, elikadura beharrak desberdinak izaten dira eta hauek, haurdunaldian zehar betetzea zaila izaten da. Honek guztiak, haurraren bizitza ere arriskuan jar dezake. Haurdun geratzen diren nerabeak, sarritan, bitamina eta mineral falta izaten dute. Adin hauetan ere erditze goiztiarren arriskua handiagoa izaten da, esan bezala, nerabearen gorputza guztiz osatuta ez dagoelako eta ondorioz, errazagoa da ere plazentaren desplazamendua ematea. Erditze goiztiarren kasuetan, jaioberriek pisu gutxi izaten dute. Gainera, erditze prozesuan ere arriskuak aurkez daitezke. 17 urtetik beherako amen kasuetan jaioberrien heriotz tasa ohikoa baino handiagoa izaten da, eta gauza bera gertatzen da erditzean izaten diren lesioekin.


10

Sexua #83 Gazteberri • Azaroa 2011

Kondiloma

Munduko lehen Sex-Shopa Alemanian zabaldu zen

GARATXOAK SEXU ORGANOETAN. Kondiloma sexu transmisiozko gaixotasun arruntenetako bat da. Birus bat da eta kutsatzen denean garatxoak azaltzen dira sexu organoetan. Zakileko garatxoak edo garatxo benereoak bezala ere ezagunak dira.

Munduko lehen Sex-Shopa Alemaniako Flensburg hirian zabaldu zen 1962an. Denda honen jabea Beate Ushe izeneko emakumea izan zen, eta bere bizitza benetan berezia da. Senarra II Guda Mundialean galdu eta gero, errefuxiatuentzako basetxe batean lan egin behar izan zuen. Han, nahi ez ziren haurdunal-

diak zituzten hainbat emakumeekin bat egin zuen, eta hori dela eta, 1946an Ogino-Knau medoto antisortzailearen inguruan idatzi bat argitaratu zuen. Geroago, Beate Ushe AG enpresa sortu zuen, gaur egun produktu erotikoen merkatuan Europa mailan enpresa liderra dena hain zuzen ere.

Poligamia ala monogamia? ZEIN DA NAGUSI? Munduan poligamia da ezkontzarako modurik nagusiena, hau da, gizon batek emazte bat baino gehiago izaten du. George Murdock antropologoak egindako ikerketaren arabera, munduan diren 849 gizarte desberdinak aztertuta, %70ean poligamia nagusitzen da. Dena den, ikerketa beraren arabera, aintzinean askoz gehiago ziren gizarte poligamoak.

Abusuak jasan dituzten haurrek elikadura desorekak izaten dituzte ABB Fundazioaren arabera haurtzaroan sexu abusuak izan dituzten hainbat haurrek nerabetasunean elikadura desoreka desberdinak pairatzen dituzte

A

BB Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta, besteak beste, elikadura jokabideetan ematen diren desorekak aztertzera bideratzen du bere lana. Erakunde honek egindako ikerketa baten arabera, harreman zuzena dago haurtzaroan jasandako abusu sexualen eta ondoren nerabetasunean izaten diren elikadura desoreken artean. Horrela, aipatu ikerketa horren arabera, abusuak jasan dituzten haurren herenak nerabetasunean elikadura jokabideetan desorekak aurkezten ditu. Hauetatik, %12ak anorexia pairatzen du, %37ak bulimia pairatzen du eta beste %58ak bestelako desorekak pairatzen ditu.

Ondorioak ABB Fundazioko psikiatra den Enrique Armengolek azaltzen duen moduan, desoreka bakoitzak bere arrazoia du. Horrela, anorexia pairatzen dutenek edozein harreman edo kontaktu sexual ekidin nahi dute eta horretarako erasotzailea edo abusatzailea atsekabetzea bilatzen dute. Bulimia dutenek, berriz, abusatzailearekiko duten amorrua sentitu eta azaltzen dute eta kasu honetan ere, sexualki atsegina ez izatea bilatzen dute. Kasu hauetan guztietan faktore amankomun bat azaltzen da: kontrola. Armengolek azaltzen duenez, haurrak ez du inolako kontrolik izan jasan duen sexu abusuaren gainean, baina nera-

betasunean badu janariarekiko kontrola. Modu honetan, bera ere boteretsua dela azaldu nahi omen du, zer jaten duen eta zer ez kontrolatuz eta baita zein modutan egiten duen ere. Armengolek azaltzen duenez, sexu abusua bizitza osorako grabaturik geratzen den esperientzia da, baina nerabetasunera arte ez da honen inguruan ezer egiten hasten. Momentu honetan, nerabeek elikadura kontrola dezaketela ikusten dute eta, nolabait, abusuak sortutako amorrua bide horretatik bideratuko litzateke. Gaur egun, nerabe bat medikuarengana jotzen duenean elikadura jokabideen inguruan desorekaren bat duelako, medikuak, familian desoreka depresibo, obsesibo edo alkoholismo aurrekariak izan diren aztertzeaz gain, abusu sexualak izan diren ala ez ere aztertzen du.

Datuak Forogamek haurtzaroan sexu abusuak pairatu dituzten 160 pertsonen artean egindako azterketa baten arabera abusu gehienak 3 eta 7 urte bitartean ematen dira (%58). Hiru urtetik behera abusuak pairatu dituztenak %9 lirateke. Zazpi eta hamaika urte bitartean, berriz, %24ra hazten da datua eta adin hauetatik aurrera, ostera, beheruntz egiten du. 1998an jasotako datuen arabera EAEn sexu abusuak pairatu zituzten haurren kopurua estatu mailan baxuenetako da (%0,5).

Sexua telefonoaren bidez

T

elebistan zein argitalpen desberdinetan gero eta ohikoagoak izaten dira telefonoaren bidez zerbitzu sexualak azaltzen dituzten iragarkiak. Teknologia Berrien eraginpean bizi garen une hauetan, hainbat pertsona bakarrik aurkitzen dira eta telefonoak sexu harremanak ‘izateko’ aukera ematen die. Zerbitzu hauen arrakasta bi ezaugarri nagusietan oinarritzen da. Lehenik eta behin, harreman hauetan imaginazioa da nagusi. Beste aldean den pertsonaren izaera fisikoa ezagutu gabe, soilik ahotsaren bidez, gure imaginazioa nagusi izaten da eta desiorik beroenak biderkatu egiten dira. Honek gainera, hainbat tabu bideratzeko aukera ematen du, anonimotasunean izkutatuta jendeak bere desiorik izkutuenak atera baititzake. Bestalde, telefonoz mantentzen diren harreman hauetan askatasuna ere nagusitzen dela esan daiteke. Esan bezala, ‘linea bero’ hauetan norbera den bezala azal daiteke, ez baitu ‘benetazko’ bikotekideari’ inolako azalpenik eman behar. Harreman hauetan fantasiak inolako arazorik gabe azal daitezke, beste aldean den pertsonak, azken finean, entzun besterik ez baitu egin behar.


Aisialdia #83 Gazteberri • Azaroa 2011

11


Zientzia

Antartidan ikerketa zientifiko bat burutzen ari dira eta extralurtar bat aurkitzen dute. Aurkikuntza ikaragarria dena laister biziraupenerako lasterketa bilakatuko da, extralurtarrak edozien pertsonaren itxura hartzeko gai baita. Honek paranoia zabalduko du ikerlarien artean.

Peter Sullivan analista junior bat da eta bere enpresa kolokan jar dezakeen informazio bat eagutzera eman du. Honek zenbait erabaki konplexu hartzera behartuko ditu enpresako buruak, bai moralki zein finantzia ikuspegitik ere.

PAMIELA

SUITE FRANTSESA

ALBERDANIA

TXALAPARTA

Eskuairaz eta marralumaz eraikitako lauki luzea da Beijing, eta bere kale eta etorbideek lau norabide nagusien arabera daukate bilbatuta. Etxeetako leihoak, espaloira begira egon ordez, barruko patioetan gordeta daude, eta Jauregi Debekatuak, harresiz inguratuta. Hegoaldera ematen duen atariaren aurrean Tian´an Mengo plaza dago, eta Maoren erretratuari begira.

Irene Némirovsky

AEB. 109 Min. ZUZENDARIA: J.C. Chandor . AKTOREAK: Kevin Spacey, Paul Bettany, Jeremy Irons, Zachary Quinto, Penn Badgley, Simon Baker, Mary McDonnell, Demi Moore.

BRÄNSKINT

Rafa Egiguren

Alexek komunikazio arazoa ditu bere gurasoekin eta lagunekin eta ametsezko bi lagun asmatzen ditu: Capitán Harry astronauta eta John Cluster sarjentua. Bere amak bikiak erditzen dituenean Alex bakarrik sentitzen da eta azkenean beti nahi izan duena lortuko du: telebista bat bere gelan.

AEB. 103 MI N. ZUZENDARIA: Matthijs van Heijningen Jr. AKTOREAK: Mary Elizabeth Winstead, Eric Christian Olsen, Joel Edgerton, Jonathan Walker.

Gopizalde Landabaso

ESP & ITA. 100 Min. ZUZENDARIA: Christian Molina. AKTOREAK: Danny Glover, Robert Englund, Cassandra Gava, Valeria Marini, Andrew Tarbet, Fergus Riordan

HITZETIK

Goizalde Landabasok liburu honetarako Bränskint hiria sortu du, Europa iparraldean imajina dezakegun baina, egia esan, beste edonon ere egon zitekeen irudizko hiria. Horien tabernetako erakusleihoetatik tai gabe ikusten dugulako kale artean galdutako esperantza, aienerik ez duen mina, desioa eta, oroz gain, bizirauteko beharra.

Ohiz kanpoko nobela da Frantziar Suitea, ohiz kanpoko egoeran idatzia. Maisuki erakusten du XX. mende erdi aldeko Europaren tragedia. Nobelak alberdi autobiografiko ukaezina du, eta alemaniarrak Parisen sartzeko bezperetan hasten da, kezka giro betean. Lehen bonbak lehertzen direlarik, milaka familia irteten da bideetara, autoz, bizikletaz edo oinez.

LEIHOAK

GAUZA GUZTIAK

MARGIN CALL

LA COSA

DE MAYOR QUIERO SER SOLDADO

#83 Gazteberri • Azaroa 2011

HODEIEN AZPIAN

12

Ruper Ordorika

Hesian

Lain

Bere ohiko musikariekin New Yorken grabatu eta Elkar estudioan nahastu ondoren, prest dago jada, Ruper Ordorikaren disko berria. Kantuak sortzen nekaezina bada, kantuen soinuari xehetasun handiarekin erreparatzen dio Ruperrek, disko bakoitzari dagokion usain eta bereizgarria bilatu nahian. Beti lortzen du gu harritzea. Beti lortzen du aurrera egitea. Kantuen bidez, irudi literarioari helduta, gizakiaren barruko ametsak, fantasmak eta barne-hizketak...

Hesian talde altsasuarra ere, emakume-ahotsagatik da ezaguna. Bere laugarren lan honetan, kalitate handiko grabazioa dela medio, taldearen nortasunaren enbata aurkezten digute. Ideia gazte, aurrerazale, eta erabat jostagarri honen barrutik, bizitza duintasunaz bizitzeko gogoa azaleratzen da, etengabe. Erritmo dantzagarri bortitzak, haizesekzioaren bultzadak eta kantariak hurbil sentiarazteko duen talentuak oso disko distiratsua aurkeztuko digute.

Villabonako talde gaztearen bigarren lana. Pop kitzikagarria, bizia eta iradokitzailea. Kantariak neskak izateak ematen dion berezitasunak, eta talde gisa duten ezaugarri naturalak, aparteko lekua eskaini die Euskal Herriko publikoaren artean. “Aurreko diskoarekin ez du zerikusirik. Guztiz biluzten gara bigarren honetan, bereziagoa eta pertsonalagoa da. Abesti bakoitzak bere historia dauka”, azaldu zuen Leire Berasaluze taldekideak.


Giza Eskubideak Hiru emakume aurtengo Bakearen Nobel Sariaren irabazle Ellen Johnson Sirleaf Liberiako lehendakaria, Leymah Roberta Gbowee liberiarra eta Yemengo Tawakul Karman dira aurtengo Bakearen Nobel Saria irabazi duten hiru emakumeak. Epaimahaiak adierazi duenez, hirurak emakumeen segurtasunaren alde eta bakearen eraikuntzan partehartzeko eskubidearen alde egindako borroka ez biolentoarengatik jaso dute saria. Sari honekin, emakumeek bake prozesuetan jokatzen duten papera saritu nahi izan da eta egun munduan den populazioaren erdia baino gehiago emakumeak izanik, berdintasuna ere sustatzeko bidetzat jo dute sari hau adituek. Bakearen alde lan egiten duten erakunde desberdinak ados azaldu dira norbegiar Nobel Batzordeak hartutako erabakiarekin. Horrela, Human Right Watch erakundeak, adibidez, demokrazia eta benetazko bakea emakumeen partehartzea bermatzen denean soilik eman daitekeela azpimarratu du. Erakunde honen ustez, mundu osoan emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea agendan den gairik garrantzitsuenetariko bat da. Amnisty Internationalek berriz, epai horrek hiru emakume horiek ezezik giza eskubideen alde eta gizarteetan berdintasunaren alde lan egiten duten pertsona guztiak ere saritzen dituela adierazi du.

Gernikako Bakearen Museoa Australian Gernikako Bakearen Museoko ordezkaritza talde bat Australian izan da hango Freemantle herrian ospatu den Artist for Peace 2011 erakusketa zabaltzen. Erakusketa hau Medical Association for Prevention of War-ek antolatu du eta bertan, Gernikako Bakearen Museoak Arte eta Bakearen gaietan duen esperientziari buruz jardutako aukera ere izan zuen. Gernikako ordezkaritzak bertako hainbat agintariekin biltzeko parada ere izan zuen eta Gernikarekin hain erlazio estua duen William Kelly artista australiarrari esker ere, (bera ere kongresuan parte hartu zuen Gernikan aurrera eraman dituen proiektuen berri ematen) hango berradiskidetze prozesuaren gorabeherak ezagutzeko aukera izan zuen.

17.800 pertsona heriotzaren zain Pasa den urriaren 10ean Heriotz Zigorraren aurkako Nazioarteko Eguna burutu zen. Amnistía Internacional erakundeak salatu duen bezala, oraindik ere munduko 23 herrialdeetan heriotz-zigorra aplikatzen da eta aurreko urteko amaieran, 17.800 preso heriotz-zigorraren aplikazioaren zain zeuden. Heriotz-zigorra aurreikusten duten herrialdeen artean azpimarratzekoa da Bielorrusiaren kasua, izan ere, hau da Europan zigor hau onartzen duen estatu bakarra. AI-k salatzen duen bezala, 1991. urtetik hona 400 pertsona inguru erailak izan dira herrialde honetan heriotz-zigorra dela eta, baina seguruenik, kopurua altuagoa izango dela uste da. Herrialde honen kasuan, gainera, zigorrak badu krudeltasun puntu bat, izan ere, kondenatuari exekuzioaren berri hau eman baino minutu batzuk lehenago bakarrik ematen baitzaie. Exekuxioak buruan tiro eginez egiten dira, eta familiak ez du exekuzioaren berri hau eman eta gero. Amnistía Internacionalek salatzen duenez, sarritan, heriotz-zigorrak torturapean lortutako testigantzetan oinarrituta ezartzen dira. Honen adibide garbiak, AIren ustez, Saudi Arabian, Txinan, Arabiar Emirerri Batuetan, Ekuatore

Ginean, Iranen, Japonian, Sudanen, Taiwanen edota Yemenen ematen dira. Nazio Batuetako talde desberdinetan eta Eskubide Zibil eta Politikoetako Nazioarteko Hitzarmenean adostutakoaren baitan, heriotz zigorraren zenbait alderdi tratu txarretako adibiderik garbienak dira, batez ere gartzelaaldi baldintzei dagokionez, kondenatuta egotearen larritasuna edota exekuzioaren etengabeko mehatxua. Gainera, izan badira zenbait muturreko kasu ere. Adibidez, Hakamada Iwao japoniarrak 43 urte daramatza gartzelan heriotz-zigorraren zain. 1966an Hakamadak, komisaldegian inolako laguntzarik gabe 20 egun pasa ondoren, bere lantegiko nagusia eta bere familia akatu zituela onartu zuen. Beranduago, atzera egin zuen eta aitorpena torturapean sinatu zuela adierazi zuen. Hala ere, bi urte beranduago, heriotzara kondenatua izan zen, eta exekuzioaren zain izan da azken 43 urte hauetan. Urte hauetan guztietan, Hakamadak ez du bestelako presoekin inolako kontakturik izan eta pairatu behar izan duen isolamendua dela eta buruko desorekak gero eta nabariagoak direla aitortu dute adituek.

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIOA SAILA

DEPARTAMENTO DE JUSTICIA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA

Giza Eskubideen Zuzendaritza

Dirección de Derechos Humanos


Teknologia Berriak

14

#83 Gazteberri • Azaroa 2011

Samsung Galaxy S2

Interneteko publizitate inbertsioa

20 MILIOI UNITATE SALDUTA SEI HILABETETAN. Apirilaren 29an aurkeztuta izan ondoren, konpainia hegokorearrak Galaxy S2 modeloaren 20 milioi unitate saltzea lortu du, eta horrela, munduko bigarren ekoizlerik handiena bilakatu da, Applen atzetik.

Interneten egin den publizitate inbertsioa %14,4an hazi da urteko lehenengo sei hilabeteetan aurreko urteko epe berarekin alderatuta. Horrela, guztira 431 milioi euro gastatu dira aipatu publizitatean. Erritmo horretan jarraituz gero, Internet bigarren publizitate euskarri nagusiena bilakatuko litzateke, telebistaren atzetik,

14,4an hazi da

baina jada prentsa idatziaren aurretik. Internetek estatuko publizitate merkatuaren %15,6a suposatzen du, baina telebista nagusi izaten jarraitzen du, inbertsioaren %44a euskarri honetan egiten baita. Joera hau, Espainian ezezik, Europako beste herrialdeetan ere ematen ari da.

Tablet bat 26 euroren truke INDIAK MUNDUKO TABLET MERKEENA EKOIZTEN DU. Aakash du izena eta munduko tabletarik merkeena da. Indiako ikasleek 26 euroren truke eros dezakete gailu hau. Gainera, lehenengo 100.000 aleak doan banatuko dira proba piloto moduan. Tablet honek Android 3.0 sistema eragilea du eta indiar gobernuaren xedea jende pobreari ere teknologia berrietarako sarbide ematea da.

Zerk erasotzen du gure ordenagailua? Gure ordenagailuak erasotzen dituzten birusen inguruan hainbat mito eraiki dira

O

rdenagailuak kutsatzen dituzten birusen inguruan ditugun uste gehienak faltsuak dira. Horrela, erabiltzaileen %90ak kutsatutako ordenagailu bat identifikatzea gauza erraza dela uste du. Hala ere, G Data enpresak kaleratu berri duen ikerketa baten arabera, errealitatea guztiz desberdina da eta hasieran esan bezala, segurtasun informatikoaren inguruan ditugun uste gehienak faltsuak dira. G Data segurtasun lanak burutzen dituen enpresa da eta ikerketa hau burutzeko 15.559 inkesta burutu ditu hamaika herrialde desberdinetan. Ikerketa honen ondoriorik nagusiena, G Datako bozeramaileen arabera, honakoa da: erabiltzaileek ez dira interneten diren benetazko arriskuetaz jabetzen. Jarraian, faltsuak diren bost sinismen nagusienak sailkatzen dira: ] Orrialde pornografikoak arriskutsuagoak dira. Inkestatutakoen %37ren ustez, eduki pornografikoak dituzten webguneak bestelako webguneak baino arriskutsuagoak dira. Baina G Dataren arabera, apika, kontrakoa jazotzen da, izan ere, pornografiaren industriak diru kantitate handiak mugitzen ditu eta ondorioz, webguneak zuzen funtzionatzen dutela ziurtatu behar dute bere intereserako. ] P2P eta Torrent plataformak birusetarako sarbide

errazak dira. G Dataren arabera, plataforma hauetan artxibo kopuru oso handiak mugitzen dira, eta seguruenik, hauetako asko kutsatuta izango dira, baina artxibo kutsatzaile gehienak faltsututako webguneen bidez zabaltzen direla ohartzen du segurtasun konpainiak. Hala ere, inkestatutakoen %50ak P2P plataformak oso arriskutsuak direla uste du. ] Webgune bat bisitatzeagatik ezin da ordenagailu bat kutsatu. Inkestatutakoen %48aren ustetan (%58 estatuaren kasuan), webgune bat bisitatzeagatik soilik ezin da

ordenagailu bat kutsatu. Hala ere, G Datak azaltzen duen bezala, Drive by Download delako deskarga ixilak ere eman daitezke. Honen bidez, gaizkilieek prestatutako webgune bat nabigatzailean kargatzean kutsatu gaitezke. ] E-maila da kutsatzeko modurik errazena. Inkestatutako ia bi herenentzat posta elektronikoa gure ordenagailuetan malwarea sartzeko modurik ohikoena da. Duela zenbait urte emailak birusak bi-

ZURE IRAGARKIA HEMEN gazteberri@unionline.info 902153171 665690590 171

daltzeko modurik erabiliena zen, baina hori jada historia da, eta gizarte sareak eta faltsututako webguneak dira irain biderik ohikoenak. ] Oso erraza da ikustea PC bat noiz dagoen kutsatuta. Erabiltzaileen %93aren arabera oso erraza da ikustea ordenagailua noiz dagoen kutsatuta. Ordenagailua ohi baino mantsoago badoa jendeak kutsatuta dagoela uste du, baina hackerrak aspaldi teknika berriak erabiltzen hasi ziren. Gaur egun, kutsatutako ordenagailuek inolako arazorik gabe funtziona dezakete.

Bizkaiko Entzutegiak Interneteko deskargak zigortu ditu

B

izkaiko Entzutegiak urtebeteko gartzela zigorra ezarri die fenixp2p.com eta mp3-es.com webguneak kudeatzen zituzten Ă“scar Delgado eta Jordi Navarrori. Webgune hauetan pelikulak eta musika jaisteko estekak azaltzen ziren hauen gaineko eskubideen jabeei inolako dirurik ordaindu gabe. Bizkaiko Entzutegiaren epai honek bertan behera uzten du aurretik Barakaldoko Epaitegiak hartutako erabakia, non aipatu kudeatzaileak absolbituak izan ziren. Antza denez, kondenatuek publizitateari esker lortzen zituzten etekinak. Webguneak 2005 eta 2007an aktibo izan ziren eta bertan jartzen zen publizitateari esker 40.000 euro inguru lortu omen zuten. Barakaldoko Epaitegiaren arabera, horrek ez zuen deliturik suposatzen, webgune horietan soilik estekak baitzeuden, eta ez inolako artxiborik. Bizkaiko Entzutegiak ez du bat egin planteamendu honekin, nahiz eta bestelako epaitegietan antzeko kasuetan epai bera eman. Horrela, Entzutegiaren ustez, kondenatuek ez zuten soilik artxibo horien berri ematen; webgune horiei esker eduki ilegalak eskuratzeko sarbide zuzena ematen zen, eta horregatik zigortuak izan dira.


Denbora pasak #83 Gazteberri • Azaroa 2011

15

Txisteak ABOKATUEK BENETAN EGINDAKO GALDERAK ] -Doktore, autopsia egiten hasi baino lehen pultsoa ote zegoen egiaztatu zenuen? - Ez. - Odol presioa ote zegoen egiaztatu zenuen? - Ez. - Orduan, autopsia hasi zenuenean posible litzateke gizona bizirik izatea? - Ez.

Irabaz ezazu diska bat

SUDOKU

Bete itzazu sudoku honetan utzitako hutsuneak era zuzenean eta bidali erantzuna zure datu pertsonalekin honako helbide honetara: Gazteberri Aldizkaria. Iparragirre kalea 17. 1.Esk. 48009. Bilbo. Asmatzaile guztien artean DISKA bat zozketatuko dugu.

- Zer dela egon zaitezke hain ziur, doktore? - Bere garuna nira mahaiaren gainean zegoelako, poto batean sartuta. - Baina, hala ere, posible litzateke bizirik jarraitzea? - Bai, posible litzateke bizirik jarraitzea eta nonbaiten abokatu lanak egiten izatea. ] - Pertsona horren deskripzioa egin ahal diguzu? - Altuera normalekoa zen eta bizarra zuen. - Gizona ala emakumea zen? ] - Nola amaitu zen zure ezkontza? - Heriotz baten ondorioz. - Eta nor hil zen?

Aurreko irabazlea

Anabel Eizagirre (Errenteria)

] - Slatery jauna, zure ezkon bidaia zertxobait berezia izan zen ezta? - Beno, Hego Amerikara joan nintzen. - Eta zure emaztea zurekin joan zen? ] - Azaldu duzunaren arabera, eskailera horiek sotorantz jaisten ziren, ezta?

UR NAHASIAK:

- Eta igotzen ziren ere bai?

Bi ontzi txiki ditugu, biak urez beteta. Ontzi handiago bat lortu dugu, bi ontzietan dagoen ura hartzeko

] - Hiru seme-alaba izan zenituen?

gai dena. Nola lortu ahal dugu bi ontzi txikietan dagoen ura ontzi handira pasatzea eta ondoren jakitea

- Bai, hala da.

bertan dagoen ura zein ontzikoa den jakitea?

- Horietatik zenbat seme?

HAREZKO ERLOJUAK:

- Bat ez.

Harezko bi erloju ditugu, lehena lau minutukoa eta bigarrena 7 minututakoa. Zein da, bi erloju horiek

- Eta alabaren bat?

erabilita, 9 minutu kronometratzeko modurik azkarrena ?

] - Haurraren kontzepzioa abuztuaren 8an izan zela diozu, ezta?

XAKE TAULA:

- Bai.

Zenbat lauki daude 8x8 xake taula batean? (Ez, erantzuna ez da 64).

- Eta, zer ari zinen egiten momentu horretan? ] -Doktore jauna, egia al da norbait lo dagoen bitartean hiltzen

UR NAHASIAK: Ontzi txikietan dagoen ura izoztuz eta ondoren bi izotz puxkak ontzi handian jarriz. HAREZKO ERLOJUAK: Bi erlojuak batera jarri behar dura martxan. 4 minutuko erlojua amaitzen denean buelta emango diogu (lau minutu pasa dira). 7 minutuko erlojua amaitzen denean, buelta emango diogu (7 minutu pasa dira). Bigarren aldiz 4 minutuko erlojua amaitzen denean (8 minutu igaro dira), buelta emango diogu. Momentu horretan, 7 minutuko erlojua minutu batez aritu da, eta beraz buelta emango diogu. Minutu hori amaitzen denean, bederatzi minutu igaro dira. XAKE TAULA: Guztira 204 lauki daude. 64 lauki bakan, 49 lauki lau lauki txikiz osatuta, 39 lauki 9 lauki txikiz osatuta, 25 16 laukiz osatuta, 9 36 laukiz osatuta, 4 49 laukiz osatuta eta 1 64 laukiz osatuta. Guztira, beraz: 1 + 4 + 9 + 16 + 25 + 36 + 49 + 64 = 204.

EZETZ ASMATU!

- Bai.

denean hurrengo goiza arte ez dela hilik dagoela konturatzen? ] - Zu han zinen argazkia atera zizutenean? ] - Bakarrik zinen edo han zegoen bakarra zinen? ] - Berak zu hil zintuen? ] - Nor hil zen gudan, zu edo zure anaia txikia? ] - Han izan zinen joan zinen arte, ezta? ] - Zenbat aldiz egin duzu zure buruaz beste? ] - Zein distantziara aurkitzen ziren bi kotxeak hauek talka egin zutenean?

eSaMeSak

Bilboz Badakit Bidali Bilboren inguruan planteatzen dizugun galderaren erantzun zuzena eta irabazi Bilboz Badakit mahai jolasa. Erantzuna postaz honako helbidera bidali ahal duzu: Gazteberri Aldizkaria. Iparragirre kalea 17. 1. Eskubia. 48009. Bilbo. edo gazteberri@unionline.info posta elektronikora

Zein izan zen Bizkaiko lehen hiribildua?

a.) Bilbo. b.) UrduĂąa. d.) Balmaseda.

-Diruak ez du zoriontasuna ematen, baina lehenengoa joaten denean bigarrenak atzetik jarraitzen dio. - Gizon guztiek emakume baten lehen amorantea

Aurreko

irabazlea

Enrique Martin (Bilbo) Erantzun zuzena

Zenbat jarleku ditu Euskalduna jauregiko entzunaretoak? a.) 2.164

izan nahi dute. Emakume guztiek, berriz, gizon baten azken amorantea. - Bide bakarra jarraitzea atzera egitea da.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.