GB115 uztaila16

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 115. Zbk | 2016 Uztaila |

Gaizki amaitzen den gauza ederra ote da maitasuna?

#115


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@unionline.info http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA Jon Mikel Zabalegi

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

TESTUAK ETA DISEINUA Shareak Kultur Elkartea LAGUNTZAILEAK Nerea Segura, José Poza, Lohizune Loroño. ARGAZKIAK Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA 943 053 488 | 629 229 185

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA HEZKUNTZA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 EDO 943 053 488 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Viceconsejería de Política Lingüística


Aurkibidea 04

08

Gazteberriak

Erreportajea: Globalizazioaren B aldea

z Perun dira jada Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako 47 gazte z EAE eta Nafarroa iraupen luzeko langabetu tasa altuenak dituzten erkidegoen artean z Euskal gazteek ez omen dute gehiago emigratu krisia dela eta z Gaztenpatia proiektu kulturala

20 Zientzia z Ozono-geruzan den zuloa txikitzen ari da

14

22 Euskara

Elkarrizketa: Imanol Galdos

z Herri euskaldunenak gero eta erdaldunago z Ikerketa alorrean euskara sustatzeko hitzarmena

24 Zer jan, hura izan z Be local, eat local

32 Sexua

26

Erreportajea: Gaizki amaitzen den gauza ederra ote da maitasuna?

z Euskal gazteriak sexu aukerekiko jarrera irekia du z Sexu-hezkuntza

34 Teknologia berriak z Zenbat aldiz begiratzen duzu egunean zure telefonoa? z Ardiek Faroe Uharteetako mapa osatuko dute z Xbox One S abuztuaren hasieran salgai

42 Agenda GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila

3


Gazteberriak Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin batera, 168 000 euro bideratuko ditu datozen lau urteetan bizikidetzarako prestatzeko gazteen elkartegintzaren arloko ekimenak eta gazteen arteko komunikazioa sustatzeko. Aldundiak eta EGK-ak Bizkaiko gazteen elkarte-mugimenduarekin bitartekaritza bultzatzeko konpromisoa hartu dute. Xedea, elkartegintza eta boluntariotza sustatzea; gazte politika integralak ezartzea eta koordinatzea eta aisialdi parte-hartzaile eta astialdiko hezkuntza formala zein ezformala bultzatzea da.

DONOSTIAKO ZINEMALDIKO EPAIMAHAI GAZTEA Irailaren 16 eta 24 bitartean Donostiako Zinemaldiaren 64. edizioa burutuko da. Azken urteetan bezala, epaimahai gazte bat ere izango da, 300 gaztez osatutakoa, hain zuzen ere. Aurten, Eroskik babestuko du Zinemaldiko Epaimahai Gaztearen Saria eta, horrela, Gazteriaren Eroski Saria izatera pasako da. Aipatu saria ‘Zuzendari Berriak’ izeneko atalean eta ‘Horizontes Latinos’ atalean parte hartzen duten zuzendarien lehen edo bigarren obrek soilik irabazi ahal izango dute. 18 eta 25 urte bitarteko 300 gaztek osatuko dute Gazteriaren Eroski Sariaren epaimahai ofiziala, eta gazte horiexek emango dizkiete botoak lehiatzen diren filmei. Egunero emango da bozketen emaitzaren berri.

4

irekia.eus

GAZTEDI BIZKAIA 2020

Perun dira jada Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako 47 gazte Hiru hilabete emango dituzte hezkuntza, osasun eta gizarteratze proiektuak garatzen Aurtengo Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako hautatutako 100 gazteetatik 47 gaztek osatutako talde bat Perura abiatu zen pasa den uztailaren 5ean. Euskal lankide boluntario gazteek Andeetako herrialdean garatuko diren 17 lankidetza proiektuetan hartuko dute parte. Horietako programa gehienak hezkuntza, osasun eta gizarteratze programak izango dira: umeekin hezkuntza-lanak gauzatzea; kirol-aisialdiko jarduerak eta psikomotrizitatea

lantzekoak antolatzea eta gauzatzea; hezkuntzakalitatea hobetzea irakasleak gaituta; buruko gaitzak dituzten pertsonak artatzea eta zaintzea; komunitate indigenen bizilekuak hobetzea; prebentzioko osasun-programak eta elikadurari buruzkoak abiaraztea, haurren artean desnutrizioa gutxitzeko; edota, emakume, ume eta nerabeentzako prestakuntza-proiektuak gauzatzea. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Sailak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak elkarrekin antolatzen duten aurtengo Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa 65 GKE desberdinak Afrika, Amerika eta Asiako 17 herrialdetan gauzatzen ari diren 54 ekimen desberdinetan gauzatuko da. Programaren helburua Euskadiko gazteei hirugarren mundua ezagutaraztea eta GKEen bidez zuzenean gauzatzen diren ekimenen bidez harekiko elkartasuna zabaltzea da.

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila


ELKARLANEAN: NEGOZIO AUKERAK LANTZEKO LAGUNTZAK Bizkaiko Foru Aldundiak Elkarlanean izeneko programa jarri du abian negozio proiektu bideragarri bat duten gazteei laguntzeko. Ekimenaren aurrekontua 800 000 eurotakoa da. Ekimenak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da. Sarituek 65 000 euro bitarteko diru-laguntzak jasotzeko aukera izango dute. Deialdiaren inguruko xehetasun guztiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean aurkituko dituzue.

DONOSTIA GAZTEEKIN: AKTIBATU ZURE TALENTUA Donostiako Sustapenak lan-merkatuan murgiltzeko gako diren jarrerak aztertzeko jardunaldia antolatu zuen pasa den uztailaren 14an. Aipatu jardunaldia Donostia UP! 2016 Planaren baitan antolatu da eta, besteak beste, gazteek lana bilatzerakoan zein nolako arazoei egin behar dieten aurre aztertu zen. Jardunaldiaren ardatza talentua izan zen, hots, lana bilatzerakoan talentua nola aktibatu eta garatu.

ZINELEKU: IKUSENTZUNEZKO SORTZAILE GAZTEAK Zineleku Kalaka Lab-ek ikus-entzunezko prestakuntza, ekoizpen eta emanaldiak egiteko antolatzen duen programa da. Aurtengo edizioa Zarautzen burutuko da uztailaren azken astean eta bertan zinema lantegiak, profesional zinematografikoen maisu eskolak eta bestelako arte diziplinak emango dituzte, proiekzioak, performanceak eta kontzertuetan ere parte hartuz.

GAZTENPATIA PROIEKTU KULTURALA Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskal Fondoak gazteen artean enpatia eta elkartasuna sustatzen dituen kulturarteko proiektua jarri dute abian. Ekimenak Gaztenpatia du izena eta sormena eta ekintzailetza soziala baliatuz, UPV/EHUko ikasleek hainbat jarduera landuko dituzte Euskal Fondoak diharduen herrialdeetako gazteekin batera: Mendebaldeko Saharakoekin, Guatemalakoekin, El Salvadorrekoekin eta Nikaraguakoekin. Egitasmoa berria izanik, bertan parte hartzen duten erakundeen lankidetza behar du ahalik eta gazte kopuru handiena lortzeko, etorkizunean aktiboki bertan esku hartzeko.

EUSKO JAURLARITZAK ESKATUTAKO TXOSTEN BATEN ARABERA 4009 DIRA 1960 ETA 2013 ARTEAN IZANDAKO TORTURA KASUAK Kriminologiaren Euskal Institutuak (IVAC-KREI) egindako ikerketa baten arabera, Euskal Herrian 4009 tortura kasu izan dira 1960 eta 2013 urteen artean. Eusko Jaurlaritzak eskatutako ikerketa Francisco Etxeberria forentseak zuzendu du eta 40 ikertzaileren laguntza izan du. Etxeberriak azpimarratu duenez, tortura kasuak 4810 izan daitezke, zenbait pertsonak behin baino gehiagotan pairatu dituztelako torturak. Egiletzari dagokionez, Guardia Zibila da salaketa gehien jaso dituena (1589). Jarraian, Polizia Nazionala (1561) eta Ertzaintza (310) izango lirateke.

“Noizean behin hanka sartzen ez baduzu, nahikoa saiatzen ez zaren seinale” WOODY ALLEN. 1835- . Aktore eta zuzendari estatubatuarra.

HAUTATUAK BILBO URIA POP-ROCK LEHIAKETAKO 38 TALDEAK Bilboko Udalak antolatzen duen Bilbo Uria Pop-Rock Lehiaketaren 28. edizioan parte hartuko duten 38 taldeen izenak ezagutzera eman ditu. Guztira, 24 talde izango dira lehian Pop-Rock atalean, 10 Metal atalean eta beste lau musika elektronikoa eta bestelako joerak atalean. 38 talde horiek lehiaketara aurkeztu diren 626 taldeetatik aukeratu ditu epaimahaiak.

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila

KULTUR. Nafarroako Kultura, Kirol eta Gazteria Sailak udan zehar 39 herri desberdinetan garatuko den programa garatu du. Arte plastikoak, eta bereziki pintura, protagonista izango dira Nafarroako kultur eskaintzan. Horrela, uztailaren 31ra arte Álvaro Gil eta Natascha Sansoz-en erakusketa izango da ikusgai Corellan. Bertiz-en, berriz, Maite Ortegaren lanak izango dira ikusgai irailaren 4ra arte. Azkenik, Pep Carrioren lanak ikusteko aukera izango da Agoitzen. DONOSTIAKO FANTASIA ETA BELDURREZKO ASTEA. Participations. Journal of Audience & Reception Studies online aldizkari britainiarrak, joan den maiatzean argitaratutako zenbakian, Rosana Vivar-ek idatzitako artikulu bat argitaratu du, eta Beldurrezko Astearen historia aztertu du bertaratzen diren ikusleei erreparatuz. Vivar-ek dioenez, Astearen ezaugarri bereziena urtean behin ikusleen, antolatzaileen eta zinemagileen artean ezartzen den jokoa da.

5


YUZZ ARABA LEHIAKETAREN IRABAZLEAK Marina Benedet eta Eztizen Herrerok garatutako Rtech ekimena Yuzz Araba lehiaketaren irabazlea izan da. Sari horri esker, bi ekintzaile arabarrek Silicon Valleyra bidaiatzeko aukera izango dute. Gainera, irabazleek bere ekimena garatu ahal izateko laguntza ere jasoko dute. Rtech ekimenaren atzetik, SeeYouZoom eta MuBegies 2. eta 3. sailkatu dira, hurrenez hurren.

EAE eta Nafarroa iraupen luzeko langabetu tasa altuenak dituzten erkidegoen artean Iraupen luzeko langabetuen kopurua biderkatu egin da azken urteetan Euskal Autonomia Erkidegoa (% 45,9) eta Nafarroako Foru Erkidegoa (%47,8) iraupen luzeko langabetuen tasa altuenak dituzten erkidegoen artean aurkitzen dira. Soilik Kanariak (%49,2) eta Valentziak (%48,7) dute tasa altuagoa. Estatu mailan, iraupen luzeko langabetuen batez besteko tasa %43,2koa da. Ramstad-ek Instituto Nacional de Estadísticak emandako datuetan oinarrituta egindako ikerketaren arabera, Euskadin zein Nafarroan diren iraupen luzeko langabetuen kopurua biderkatu egin da azken zortzi urteetan. Horrela, 2008. urtean EAEn 13 000 iraupen luzeko langabetu ziren bitartean, aurten 60 400 daude. Zorionez, azken urtean bakarrik tasa hori % 24an murriztu da, 79 800 langabetuetatik aipatu 60 400 langabetuetara. Ofizialki, langabezian bi urte baino gehiago eman dituzten langileak iraupen luzeko langabetutzat hartzen dira.

6

LAU FILM GEHIAGO EUSKARAZ ZINEUSKADIREN ESKUTIK Zineuskadi elkarteak haur eta gazteentzako beste lau film euskaratuko dituela iragarri du. Euskaratuko diren filmak honakoak izango dira: ‘Ballerina’, ‘The little prince’, ‘Storks’ eta ‘Mustang’. Azken hau publiko helduari zuzendutako filma da. Aurreko hirurak, berriz, animazio filmak dira eta, bereziki, haurrei zuzenduta daude. Zineuskadi elkartearen xedea herritarren artean euskaraz den zinema kontsumitzeko ohitura sustatzea da.

Ikuspegiren txostena

Euskal gazteek ez omen dute gehiago emigratu krisia dela eta Kontrakoa pentsatzen bazen ere, Ikuspegik egindako txosten baten arabera euskal gazteriak ez du, krisi ekonomikoaren eraginez, atzerrira edo bestelako autonomia erkidegoetara gehiago emigratu. Horrela, Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiak azaldu duenez, krisi ekonomikoaren garaian (2008-2014) Euskaditik alde egin zuten gazteen kopurua aurreko urteetan (2000-2007) izandako kopuruaren antzekoa da. Txostenaren arabera, batez beste, urtero 4000 gazte inguruk utzi dute Euskadi eta kopuru hori nahikoa egonkor mantendu da azken zazpi urteetan, nahiz eta krisi garaian arinki altuagoa izan. Txostenak azpimarratzen duenez, Euskaditik joan egin diren gazte gehienak atzerritar jatorrikoak dira. Gazte horiek oparoaldi ekonomikoaren garaian etorri eta krisiarekin batera alde egin omen zuten. Bertako gazteon migrazioak, berriz, ez dira hain altuak izan. Euskaditik joaten diren gazteak atzerrira zein Estatuko beste erkidegoetara joaten dira. 2008. urtera arte Estatua zen euskal gazteen destino nagusiena baina krisiarekin batera atzerriko beste estatuek hartu dute protagonismoa.

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila



8

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila


Globalizazioaren B aldea Globalizazioa azken hamarkadetako fenomeno ekonomiko garrantzitsuena dugu. Funtsean, mundua homogeneizatu eta herrialde industrializatuenei merkatu berriak zabaltzeko aukera eman die. Abantailak asko izan diren arren, orain bestelako arazoak ere agerian geratzen ari dira.

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila

9


G

lobalizazioa merkatuen arteko batasuna eta kultura eta gizarteen arteko hurbilketa mugitzen duen prozesua dugu. Prozesu horren ondorioz, gure planeta unitate bakarra bilakatu da eta produkzio moduak eta kapital mugimenduak mundu mailan ematen dira. Zenbait historialarirentzat globalizazioa Industria Iraultzarekin batera hasi bazen ere, irakurketa errealistago batek prozesua, bereziki, pasa den mendearen 80ko hamarkadan azkartu zela azalduko luke. Garai horietan, herrialde aberatsetako industria garrantsitsuenek merkatu berrien beharra zuten hazten jarraitu ahal izateko eta, ohiko merkatuek gehiagorako ematen ez zutenez, munduko beste herrialde batzuetara zabaldu behar izan zuten. Azken hamarkadetan, beraz, ekonomia mailan hartu diren erabaki nagusienak globalizazio prozesu hori errazteko bideratu dira. Globalizazioak, noski, onura handiak ekarri dizkigu, batez ere mendebaldean edo herrialde garatuenetan bizi garenoi. Bertako enpresen hazkundeari esker gure gizarteak aberastu dira eta horrek, modu ez zuzenean izan bada ere, on egin digu. Era berean, asko dira globalizazioaren aurka altxatu diren ahotsak, batez ere, kapitalismo basatiaren zabalkuntza besterik ez dela salatuz. Baina egun indarrean den modelo ekonomikoak ez du gehiagorako ematen. 2008an bizi izan genuen lurrikararen ondoren kapitalismoaren berrirakurketa egin behar zela adierazi zuten askok. Egoera baretu denean, berriz, gutxik gogoratzen dute behar hori. Hala ere, ekonomiak ez du askok espero zuten hazkunde maila lortzen eta oso garai berezia bizitzen ari gara. Horrela azaldu

10

zuen Deusto Business School-eko Guillermo Dorronsoro-k Donostian burutzen ari diren UPV/EHUko Uda Ikastaroetan. Dorronsorok laburtu zuenez, lau dira gaur egungo ekonomia deskribatzen duten fenomenoak: zorpetzea, interes tipo negatiboak, inbertsio maila baxuak eta gizarte aberatsen zahartzea. Hazkunde ekonomikoa galgatu zenean, herrialde gehienek zorpetu

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila


behar izan zuten bere bizitza mailari eutsi ahal izateko. Une honetan, sorgin-gurpil antzeko batean sartuta izango ginateke non, ekonomikoki hazi ahal izateko zorpetu beharrean gauden. Epe ertain-luzera, noski, egoera sostengaezina bilakatuko da. Bigarren ezaugarria interes tipo negatiboena izango litzateke. Une honetan teoria ekonomiko guztiak hankaz gora jartzen ari dira, aurrezten duena zigortu

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila

egiten delako. Interes negatiboetan egindako inbertsioak bere osotasunean bueltan izango dituzunaren bermea ez du inork ematen. Ziurgabetasun testuinguru horretan, inbertsioak geldirik daude. Enpresek soilik eskaeren baitan ekoizten dute eta egoerak nabarmen onera egingo duenaren zalantza handia denez, gutxi dira inbertitzera animatzen direnak.

Azkenik, gure gizarteak gero eta zaharragoak dira. Herri aberatsetan jaiotze tasak negatiboak ere izaten dira. Epe laburrera, gutxi izango dira lan merkatuan sartzeko adinean izango direnak eta asko jubilatuko direnak. Ondorioz, langile gutxi izango dira jubilatu horien guztien beharrak mantentzeko. Gezurra badirudi ere, egoera horretan, gazteen langabezia tasak oso altuak dira herri industrializatuetan,

11


kasu gehienetan, langabezia tasa orokorraren bikoitza izatera ere iristen delarik. Egoera hau, gainera, inoiz baino belaunaldi trebatuagoa den une batean ematen da. Esan bezala, egun indarrean den eredu ekonomikoa agortuta dagoela dirudi. Hala ere, oraindik ekonomiaren % 98a eredu horretan oinarritzen da. Izan badira beste aukera batzuk, hala nola, ekonomia kolaboratiboa, ekonomia zirkularra, elkartasunaren ekonomia, ekonomia feminista... baina oso pisu gutxi dute. Gainera, historian zehar ikusi ahal izan dugun moduan, aldaketa sakonak ez dira egun batetik bestera

12

ematen. Ondorioz, ez da epe motzean sekulako iraultza espero. Egoera honen aurrean zer egin gure gizarte eredua edo ongizate eredua mantentzeko? Dorronsorok azpimarratzen duenez, gakoa lehiakorrak garen sektore ekonomikoak bilatzea da. Une honetan sektore horiek ezagutzan oinarritzen diren sektoreak lirateke. Ekoizpen gordinean oinarritzen diren sektoreetan (ikusi altzairuaren sektorean jazotakoa) oso zaila dugu garapen bidean diren herrialdeekin lehiatzea. Horrela, ezagutza jarduera ekonomikoan bilaka daitezkeen sektoreetan inbertitu beharko

litzateke. Alemania da eredu hori jarraitu duen herrialdeetako bat eta, gaur egun, beste herrialdeak baino jarduera industrial handiagoa du. Modu berean, zientzia eta berrikuntzan gehien inbertitzen dituzten herrialdeek langabezia tasa baxuagoak izaten dituzte. Fenomeno hori Espainian bertan ere ikus daiteke erkidego desberdinen artean. Zentzu horretan, Euskadi eta Nafarroa Estatu mailan ondo kokatuta dauden arren, mundu mailan puntako diren herrialdeetatik urrun aurkitzen dira. Eta gure zientzialarien ametsa ikerketa zentro garrantzitsuenetan lan egitea da, ez hemen lan egitea.

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila


etorkizuna.eus Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria


Elkarrizketa Imanol Galdos. Donostia Kultura

“Gure eta diasporaren arteko harremana sistematizatu beharko genuke�

14

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila


Nola definituko zenuke euskal diaspora? Diaspora bakarra eta homogeneoa al da? Diaspora anitzak daude. Diaspora terminoak berak konnotazio jakin bat du eta jatorria judutarrek bere herritik alde egin behar izan zuten garaian kokatzen da. Gurean ere, herritarrek arrazoi desberdinak direla eta (politikoak, ekonomikoak...), baina kasu gehienetan halabeharrez, amalurretik alde egin behar izan dute. Ezin da diaspora bakarraz hitz egin. Gure imajinarioan, nagusiki, Hego Ameriketako diaspora azaltzen da. Horiek diaspora historikoak ditugu eta kopuru aldetik ere nagusi direnak. Azken urteetan Estatu Batuetako diasporak, Boisek bereziki, gailentasuna hartu du, nahiz eta kopuruz hain handia ez izan. Geografikoki banaketa bat egingo bagenu, hirugarren gune garrantzitsu bat Europan bertan aurkituko genuke. Gerra Zibila dela eta euskaldun askok alde egin behar izan zuten eta, azken urteetan, Erasmus dela eta, fenomeno berri bat ikusten ari gara. Asko dira bere burua trebatzeko atzerrira joaten diren gazteak eta horrek, nolabait, diaspora atenporal bat ere sortu du, hau da, ez da betirako edo iraunkorki ateratzen den jendea. Errealitate horien guztien aurrean azterketek ere desberdinak izan beharko lukete. Uda Ikastaroetan diasporaren inguruan zuzendu duzun ikastaroaren helburuetako bat oraintxe aipatu duzun diaspora paradigma berriaren inguruan hausnarketa bat egitea izan da. Zer dela eta hausnarketa horren beharra? Beharra inoiz baino handiagoa dela uste dut. Diasporaren

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila

inguruan ikuspegi zabala izan beharko genuke eta, gaur egun, inoiz baino gehiago, euskaldunoi soilik ez dagokigun fenomenoa dela ikus daiteke. Globalizazioren eraginez zabaldu diren bide berriak direla eta migraziofluxuak gero eta ugariagoak dira, halabeharrezkoak zein borondatezkoak. Une honetan, ez dut uste diaspora fenomenotik kanpo dagoen herriren bat geratuko den. Adibidez, Idahon badirudi euskaldunak nagusi garela baina komunitate nagusiena, bost mila lagun ingururekin, bosniarra da. Pertsona horiek Balkanetako gerraren ondoren joan ziren hara; ez duela ehun urte. Euskal Herrian bertan ere atzerritar asko ditugu gure artean eta ez bakarrik hegoamerikarrak. Beraz, gure jendea joaten zaigu baina beste batzuk hartzen ditugu. Paradigma berri baten aurrean gaude. Historikoki herri migratzailea izan gara baina orain ematen diren mugimenduek bestelako arrazoiak dituzte eta horiek aztertu ez ezik, zein nolako eragina izan dezaketen ere aztertu beharko genuke. Europan zenbait adibide diren arren, euskal diaspora tradizionalki Amerikan egituratu da eta, bereziki, Euskal Etxeen inguruan. Posible litzateke diasporaren funtzioa Euskal Etxe horiek gabe ulertzea? Ez, inolaz ere. Ezin da euskal diaspora Euskal Etxeetan egin den lana gabe ulertu. Guk identifikatuta dugun euskal diaspora historiko hori, hein handi batean, Euskal Etxeen inguruan egituratu da. Horrek ez du esan nahi atzerrian diren euskaldun guztiak Euskal Etxeetan antolatuta daudenik; ez orain eta ezta iraganean ere. Hori

15


esanda, egia da diaspora bereziki Euskal Etxeen inguruan antolatu dela eta bertan egin den lana ordainezina dela. Azaldu dudan moduan, orain diaspora eredu berriak sortzen ari dira eta, ondorioz, hainbat euskal herritar ikus ditzakegu munduan zehar baina Euskal Etxerik gabe. Kontuan izan behar da hainbat lekutan ez dela nahiko masa kritiko horrelako zerbait antolatzeko eta beste hainbat lekutan, berriz, Euskal Etxe birtualak sortzen ari dira. Oso fenomeno interesgarria garatzen ari da, halaber, gizarte parametro berriei egokitutako antolaketa berriak garatzen ari dira. Zein izango litzateke euskal diasporak euskal gizarteari egin dion ekarpena? Ez dut uste galdera horri erantzun bakarra eman ahal zaionik. Azaldu dudan moduan, diaspora profil edo eredu desberdinak dauden heinean, horiek egin duten ekarpena ere desberdina izan da. Unerik zailenetan, adibidez, Hego Amerikako euskal diasporak asko eman zigun, bai laguntza aldetik eta baita maila politikoan ere. Baina bizitzak buelta asko ematen ditu eta horiek une larriak bizi izan dituztenean, amalurrak diasporari eskaini dion laguntza ere oso garrantzitsua izan da. Estatu Batuetako diaspora ere lagun izan dugu harreman ekonomikoak eraiki nahi izan ditugunean. Baina izandako ekarpenak alde batera utzita, nire ustez etorkizunera begiratu beharko genuke eta ekarpen horiek askoz handiagoak izateko baliabideak jarri beharko genituzke. Izan ere, ziurgabetasuna nagusi den garai honetan, diaspora potentzialtasun handia izan dezakeen eragilea da. Gure eta diasporaren arteko harremana sistematizatu beharko litzateke. Hainbat herrialdek harreman hori oso sistematizatuta

16

Imanol Galdos Donostia Kulturako teknikaria da eta berriki ‘El (nuevo) papel de la diĂĄspora vasca en la Euskadi del siglo XXI’ izenburuko ikastaroa zuzendu du UPV/EHU Uda Ikastaroetan.

dute. Adibidez, Armenia gurearen antza handia duen herrialdea da, bai tamainaz zein biztanleriaz eta haiek etekin ikaragarria ateratzen diote bere diasporari. Eta Armenia bezala hor ditugu Irlanda, Kroazia edota Mazedonia ere. Diaspora horiek izugarrizko ekarpena egiten diote ama-lurrari maila desberdinetan; ekonomikoa, politikoa, kulturala... Euskarak, adibidez, hiztun berriak behar ditu. Imajinatu euskarak Argentinan 50 mila hiztun berri

lortuko balitu zein nolako ekarpena izango litzatekeen. Ekarpenen artean ere balore ukiezinak ere aurki ditzakegu. Sarritan diasporan egin izan den lana izaera kultural edo folkloriko batekin lotu izan da. Orain berriz, aipatu duzun paradigma berri horretan izaera ekonomikoa pisu handiagoa hartzen ari dela dirudi. Ez dut uste izaera kultural edo folkloriko hori eta izaera ekonomikoa

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila


EUSKAL ETXEAK MUNDUAN ZEHAR

ALEMANIA (2) ANDORRA (1) AEB (38) ARGENTINA (84) AUSTRALIA (3)

BELGIKA (1) BRASIL (3) DOMINIKAR ER. (1) EL SALVADOR (1) ERRESUMA BATUA (1)

ESPAINIA (12) FRANTZIA (5) ITALIA (1) JAPONIA (1) KANADA (2)

KOLONBIA (3) KUBA (1) MEXIKO (3) PARAGUAY (1) PERU (2)

PUERTO RICO (1) TXILE (4) TXINA (1) URUGUAY (12) VENEZUELA (6) ITURRIA: euskaletxeak.net

kontrajarriak direnik; uztargarriak direla esango nuke. Nolabait, proiektu bakar baten alde biak izango lirateke. Egia da historikoki diasporan egin izan den lana izaera kulturalagoa izan duela baina horri izaera ekonomiko-instituzionala gehitzen badiogu oso ekarpen integrala lortzeko aukera dago. Gainera, kontuan izan behar dugu euskal diaspora berrian egungo Euskal Herria oso ondo ezagutzen dutela. Diasporan nolabaiteko

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila

ardura duten pertsona gehienek duela gutxi Euskadin izateko aukera izan dute; eta hori, adibidez, ezinezkoa zen duela ehun urte. Ezagutza horrek asko laguntzen du gauzak behar den bezala testuinguruan jartzen. Nola antolatu izan da Euskal Herria eta diasporaren arteko harremana? Erakunde publikoetatik garatu den kontua da ala gizarte zibilak ere parte hartu izan du?

Nagusiki Eusko Jaurlaritza izan da gehien inplikatu den eragile instituzionala. Baina ez da nahikoa. Zentzu horretan, gizarte zibiletik egin den lana ere azpimarratu nahiko nuke. Zalantzarik gabe, asko izan dira diasporarekin modu batean edo bestean inplikatu diren euskal herritarrak. Mikrodiplomazia asko egin da eta horri esker egituratu da gehienbat ama-lurra eta diasporaren arteko harremana. Nire ustez, gainera, hori oso positiboa izan

17


da. Azken finean, ezin da beti dena erakunde publikoen esku utzi eta emaitza hobeak lor daitezke erakundeen eta herritarren lana uztartzen denean. Atzerrian hainbat urte eman dituztenek, seguruenik, amalurrarekiko gero eta lotura ahulagoa izango dute. Nola berma daiteke, belaunaldiak pasatzen diren heinean, diasporan egiten den lana? Aipatzen duzun fenomeno hori diaspora guztietan ematen da. Zenbat eta belaunaldi gehiago transmisio lana zailagoa egiten da. Baina egia da gaur egun egiten ari

18

den lan zuzenari esker belaunaldi berriek ere Euskal Herriarekiko interesa berean mantentzen dutela. Kontuan izan behar da globalizazioak asko gerturatu gaituela. Distantzia handiak izan arren ez gaude hain urruti eta sarean ere nahi adina informazio aurki daiteke. Gaur egun nagusi diren gizarte parametro horietan oso zaila da loturak guztiz etetea. Ikastaroan aipatu den moduan gero eta euskaldun gazte gehiago dira bere burua atzerrian trebatzen dutenak. Gehienak bueltatzen diren arren, zein nolako hausnarketa egiten duzu horren inguruan?

Mundu mailan ematen den fenomeno garaikide baten aurrean gaude. Modu naturalean hartu beharko genuke oso aberasgarria eta positiboa delako. Gainera, badirudi geldiezina den fenomeno baten aurrean gaudela. Aukera profesionalak nonahi aurki daitezke eta horien inguruan bizitza proiektuak eraikitzeko aukerak ere. Hori esanda, bada kezkarako hausnarketa bat. Sarritan, badirudi atzerrira joatea arrakastaren sinonimo dela; nolabaiteko mitifikazioa dago. Badirudi kanpokoa beti gurea baino hobea dela eta horrekin kontuz ibili beharko ginateke.

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila


GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila

19


20

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila


ZIENTZIA

OZONO-GERUZAN DEN ZULOA TXIKITZEN ARI DA Egun den erritmoa mantenduko balitz 2050. urterako guztiz itxita izan daitekeela uste dute zientzialariek

O

zono-geruza gure planeta inguratzen duen geruza da. Estratosferan aurkitzen da, hots, 15 eta 35 km bitarteko altueran eta eguzkiaren frekuentzia handiko argi ultramorearen % 98 inguru xurgatzen du. Ozono-geruzak betetzen duen babes funtzio horri esker bizitza posible da gure planetan. 1985. urtean Molina eta Rowland zientzialariek ozono geruzan zulo bat aurkitu zuten Antartika inguruan. Zulo horrek arriskuan jartzen zuen gure planetan bizitzeko aukera eta, ondorioz, gizadiak etorkizunean izango zuen mehatxurik handienetako bat izan zitekeela iragarri zen. Ozono-geruzaren zulo hori gizakiok atmosferara isuritako gasen eraginez sortu zela ondorioztatu zuten zientzialariek, bereziki, berotegi efektua duten gasen eraginez. Horrela, ozono-geruzaren zuloa gizakiok gure planetari egin ahal diogun kaltearen sinbolo bilakatu zen. Zorionez, berriki jakin izan denez, azken urteetan, ozono-geruzan den zuloa txikitu egin da. Berria, ‘Science’ aldizkarian argitaratu da eta zientzialariak lasaitu ditu. Izan ere, ez zen horrelako aldaketarik espero eta, momentuz mehatxuak berean jarraitzen badu ere, orain geruza berera bueltatzea posible izan daitekeela uste da. Ikerketak emandako datuak, beraz, oso positibotzat jo behar dira; azken 15 urteetan lau milioi kilometro koadro baino gehiagotan murriztu da zuloa. MITeko Susan Salomonek azaldu duenez, “egoerari buelta eman ahal zitzaiola uste bagenuen ere, ez genituen horrelako emaitza onak espero hain epe laburrean”. Salomonek 1987an sinatutako Montrealeko Protokoloak emaitza horretan izan duen garrantzia azpimarratu du. Protokolo horretan ozono geruzari kalte egiten dioten CFC (klorofluorokarbonatuak) delakoen ekoizpena gradualki deuseztatzea onartu zen. CFC-ak, batez ere, fluor, karbono eta kloro atomoez osatutako produktu kimiko sintetikoak dira eta ozonoa suntsitzeko gaitasun handia dute.

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila

21


Euskara Herri euskaldunenak gero eta erdaldunago Herri erdaldunenak ere gero eta euskaldunago bilakatzen ari omen dira Soziolinguistika Klusterreko IĂąaki Iurrebaso soziologoak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako bilakaera soziolinguistikoa aztertu du UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) eskatuta. Iurrebasok egindako azterketak 1981 eta 2011 bitarteko datuak jaso ditu eta ondoriorik azpimarragarriena honakoa litzateke: euskararen arnasguneak ahultzen ari dira. Euskararen arnasguneak herritarren % 70 baino gehiago euskaldunak diren herriak izango lirateke baina aipatu ikerketak azaldu duenez, herri horiek ere erdalduntzen ari dira. Izan ere, ikerketa honek agerian uzten duenez, euskaldun eta erdaldunen kopuruak orekatzen ari dira. Horrela, herri euskaldunenak erdalduntzen ari diren bitartean, herri erdaldunenak (Bizkaiko Ezkerraldea edota Enkarterrietakoak, adibidez) euskalduntzen ari dira, baina, adituek diotenez, joera horrek ez dio mesede egiten euskarari, erdalduntze joera euskalduntze joera baino azkarragoa delako. Euskara indarra galtzen ari da udalerri euskaldunetan eta, bere ahultasunean, indarra hartzen ari da gainerako udalerrietan. Txostenean zehazten denez, azken hamarkadetan euskaldunon kopurua nabarmenki hazi bada ere (1981eko %

22

EAEn 126 udalerrik dute bere biztanleriaren % 70etik gora euskaldun. Udalerri horiek euskararen arnasguneak izango lirateke.

21,6tik 2011ko % 37,2ra), hazkundea ez da oso homogeneoa izan eta eremu desberdinen artean alde nabariak izan dira. Oro har, udalerri gehienetan euskaldunen dentsitatea jaitsi egin da eta muturreko kasuak (herri ia guztiz euskaldunak edo ia guztiz erdaldunak) desagertzen ari dira. Horren ildora, azpimarratzekoa da ia ez dela euskaldunik gabeko edo oso euskaldun gutxiko udalerririk (%10etik beherakorik). Gainera, euskara ama hizkuntza duten herritarren kopuruak behera egin du, modu nabarmenagoan arnasguneetan. Etxeko erabilerari dagokionez, berriz, antzeko joera nagusitzen ari da.

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila


EUSKARAREN ARNASGUNEAK. EAEko 251 udalerrietatik erdiak (126) udalerri euskaldunak dira. Udalerri horietan 335 729 biztanle bizi ziren 2011. urtean (EAEko biztanle guztien %15,4). Herri horietan bizi ziren euskaldunak 235.019 ziren, EAE-ko euskaldun guztien hamarretik hiru (%29,8). Argazkian azaltzen den Alkiza herrian, adibidez, biztanleriaren % 91,6 euskalduna da.

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila

Bermeoko Udaleko Euskara Sailak euskarazko abizenak euskal grafiarekin idazteko “Euskaraz gara” sentsibilizazio kanpaina jarri du martxan. Horrela, Udalak abizena modu ofizialean eta leku guztietan euskaraz idatzita izateko eman beharreko hiru pausoak jasotzen dituen gida banatuko da.

1,7 milioi euro euskara Iparraldean sustatzeko Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Eusko Jaurlaritzak euskara sustatzeko lankidetza-hitzarmena berritu dute. Hitzarmen horren baitan, 1,73 milioi euro bideratuko dira euskara sustatzeko, iaz baino 130 000 gehiago. Iparraldean euskararen biziraupena bera arriskuan da eta erronka horri eraginkortasunez aurre egitea izango dira diru horren xede nagusia. Ildo horretan, hiru izango dira nagusiki jorratuko diren ardatzak: transmisioa (Seaska), helduen euskalduntzea (AEK) eta hedabideak.

EUSKARA LEHENETSIKO DUTE KUTXABANKEK ETA LABORAL KUTXAK Kutxabank eta Laboral Kutxak UEMAko 38 udalerritan dituzten bulegoetan euskarari lehentasuna emateko akordioa sinatu dute UEMArekin. Akordioa bost urterako sinatu dute.

© elhuyar

© mapeo.net

EUSKAL ABIZENAK EUSKAL GRAFIAZ IDAZTEKO KANPAINA

Ikerketa alorrean euskara sustatzeko hitzarmena Neiker-Nekazaritzaren Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak eta Elhuyar Fundazioak lehen sektoreko ikerketetan euskara bultzatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren baitan, gainera, lehen sektoreko terminologia bilduko duen hiztegi bat ere prestatuko da. Hiztegia Elhuyarrek diseinatuko du eta Neiker-ek sektorean duen jakintza zientifikoa eta teknikoa jarriko du.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Be local, eat local Higadura askoko egunak izango dira: lehen olatuak hartzeko goiz esnatu, hondartzarik onenak surfean aritzeko eta berritasunen bat edo beste; errendimendua maximizatu beharko dugu Nahiz eta urte osoan zehar praktika daitezkeen kirolak izan, uda iritsi eta gutako asko uretara goaz surf, bodyboard, stand-up surf (SUP), kitesurf eta antzekoak praktikatzera. Hondartzajardunaldiko sasoia hasi da jada. Ekitaldi berria whatsapp-eko lagunen taldean: Surfing EH. Asteburu honetan kostaldean barrena ibiliko gara, beraz, “carretera y manta” −edo toalla, hobeto esanda−. Higadura askoko egunak izango dira: lehen olatuak hartzeko goiz esnatu, hondartzarik onenak surfean aritzeko eta berritasunen bat edo beste; errendimendua maximizatu beharko dugu. Furgoa prest; lo egiteko kanpadenda; surf-ohola, bainujantzia, likra… Baina zer eta non jan? Irristatze-kiroletan, gutxi bada ere, arraunean egin ahala kaloriak erretzen dira! Akidura, egarriaz hil (deshidratazioaz) edota lesioren bat saihestu nahi baduzu, adi! Hona hemen, uretara sartu baino lehen, kontuan eduki beharreko zenbait aholku. Ostiralean Iparraldea, Lapurdi, longboardean zeharkatuko dugu −vintage eran−. Lehen geldialdia: Miarritze. Gogoratu, gutxienez ordubete lehenago gosaldu beharko duzula. Zeozer arina baina sendoa prestatu, goiza luzea izango da eta: jogurt naturala fruitu gorriekin, azenario eta sagar zukua, eta zereal-ogia marmeladarekin. Eta gogoan izan, urperatu baino lehen bi baso-ur edan. Muturreko tenperaturek, hotzek zein beroek, gehiago edatea eskatzen dute (nahiz eta neopreno ona izan, edo urak freskatuta zu sentitu arren). Gogoan hartu: erdiz erdi ura eta limoi-zukua nahastu, azukre pixka bat gehitu, gatz-apur bat (surf eginez tragorik ez baduzu hartu) eta eman iezaiozu menda-ukitua… ikusiko duzu zein freskagarria den. Gaurko eguna ez da bereziki beroa izan, bidean den food-truck-etako batean jateko aprobetxatuko dugu. Higadura fisikoa berreskuratu behar dugu eta arratsaldean eutsi, baina ez zaitez pasa edo astuna sentituko zara. Nire proposamena: kuskus-a barazkiekin, txipiroiak plantxan eta postrerako apeta, txokolate-beltzeko krepea. Ez dut Nutella aipatu,

24

geroz eta kakao-ehunekoa handiagoa izan orduan eta antioxidatzaile gehiago ditu, ahaleginak berpizteko. Hurrengo geldialdia: Bidarte-GetariaDonibane Lohizune −olatu onenak iragartzen diren hondartzan geratuko gara−. Larunbatean Ulian eguna argitzen du, gure oinetara Zurriola-ko hondartza. Itsasoa barealdian dago baina ez du axola, SUP-a praktikatzen hiria disfrutatuko dugu. Gosaldu eta uretara sartu baino lehen hidratatu. Arratsaldean olatu onak espero dira, beraz, goiz jan beharko dugu. Hurrengo geldialdia: Zarautz-Getaria-Zumaia, Izustarri eta Roka Puta probatzeari ezin diogu huts egin. Denborale txikia dator: itsaskia eta haize-bortitza; gaur urautsia gogor euts dezake. Gainditu ahal izateko bateriak kargatu beharko ditugu: take off & riding. Barbakoa prest da: gaur erretako antxoa eta patatez gozatuko dugu, entsalada pixka batekin; postrerako angurria. Gipuzkoa dut gogoko! Bizkaiko kostaldean bukatuko dugu asteburua: short-ohola hartu eta ezker olatu ospetsua harrapatzera Mundakan. Primeran pasako dugula uste dut! Goizak luzatzen du, beraz, herrian bertan jatea erabakitzen dugu: marmitakoa (ipar-hegaluzea, patatak, piperrak, tomatea), errekuperatzeko plater perfektua. Asteburua bukatzear da, nekea nabaritzen da, baina oraindik Sopela-Getxo zonaldea falta zaigu. Bodyboard-a Meñakoz hondartzan probatzea erabakitzen dugu, gutxienez etzanda joango gara −edo hori uste genuen−; lokal batek prone eta drop knee arteko desberdintasunak azaldu, eta probatzera goaz. Nahiz eta besoekin arraunean gutxiago egin behar den, “no siento las piernas”. Azken gaua da etxera itzultzeko, kontuz! Orain ez zaitez emozionatu alkoholakin −gogora ekarri aurreko artikulua− eta ondo berreskuratu gorputza. Kanpin-gasa prest dago: pasta pixka bat, onddo-nahastura eta meloia. Harrapatu zaitut, garagardoa esku-artean! Bat, bi, hiru… Eta hurrengoan, nora goaz? Aparra bezala, gora eta gora.

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila


Trebakuntza + Ikastek

GoAz Orientatzen zaituen aplikazioa Atik Zra Orientazio gida: heziketa, enplegua eta bekak

Eska ezazu GoAz ikasketarako beka bat, 3.000 eta 6.000 euro bitartekoa, kontakturako formularioa beteaz, gure app-n Deskarga ezazu G o A z


26

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila


Gaizki amaitzen den gauza ederra ote da maitasuna?

Medicus Mundi Gipuzkoak, Farapi Koop. Elkartea eta UPV/ EHUrekin lankidetzan, Gipuzkoako nerabe eta gazteek maitasunari buruz dituzten ideiak aztertu dituzte. Emaitzak, ‘Gaizki amaitzen den gauza ederra ote da maitasuna? Amodioa, sexua eta osasuna’ izenburua duen txosten batean bildu dituzte.

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila

27


N

ola bizi dute nerabeek eta gazteek amodioa eta sexua? Nola eraikitzen dituzte bere harreman sexual eta afektiboak? Horrelako galderak erantzun nahian, Medicus Mundi Gipuzkoa erakundeak, Farapi Koop. elkartearekin eta UPV/EHUrekin lankidetzan, Gipuzkoako 13 eta 18 urte bitarteko nerabe eta gazteek maitasunari buruz dituzten ideiak aztertzen dituen ikerketa burutu dute. Maitasun erromantikoaren inguruan nerabeek dituzten ideiak ez ezik, aipatu ikerketaren xedea, halaber, gazteen sexu-osasunerako eta ugalketarako kaltegarriak izan daitezkeen eta indarkerian amai daitezkeen jarrerak antzematea ere izan da. Oro har, azterlanak agerian utzi du maitasunaren ideia tradizionalen gainean zalantza gehiago dagoela dagoeneko harremanak izan dituzten 16 eta 18 urte bitarteko gazteen artean, eta neurri handiagoan nesken artean mutilen artean baino. Gainera, ikerketak azaltzen duenez, bere maitasun idearioa eratzeko orduan nerabeek hezkuntzan eta kontzientziazioan egin duten ibilbideak garrantzi handia du eta, aldi berean, errealitatea, gizartea eta horren arauak egituratzeko hezkuntza alorrean giltzarri izan diren ekintza edo irudiek ere garrantzi handia izango lukete, horiek bere gain hartu ez dituztelako eta aldaketa-aukerak zeudelako. Ondorioetan nabarmentzen denez, gaur egun ere, gazteek bikotea ezartzen dute bizitzeko egoera ideal moduan. Ildo horretan, laranja erdiaren mitoak bizirik jarraituko luke gazteen artean, hots, osotasuna lortzeko beste pertsona bat behar dugunaren mitoa, hain zuzen ere. Gainera, bikotekiderik ez izatea

28

porrotarekin lotzen ohi dute gazteek, bereziki, neskek. Maitasun harremanetan gatazka naturaltzat jotzen dute nerabeek eta zenbait kasutan, baita indarkeria ere. Hainbat gazteren ustetan, ‘liskarrik gabe ez dago maitasunik’. Jeloskortasuna ere berezkotzat jotzen da eta nerabeen harremanetan sarritan azaltzen den fenomenoa litzateke. Zentzu

Ikerketa osoa deskargatu ahal duzu hemen (Gazteleraz)

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila


horretan, bikotekidea jeloskorra izatea harremanaren onerako izan daitekeela ulertzen dute gazte askok. Indarkeriaren gaineko kontzientziazioa handiagoa bada ere, gazteek ez dute bere bizipenetatik gertu dagoen zerbait denik uste. Ikertzaileek azpimarratu dutenez, azken urte hauetan generoaren inguruan egin diren kontzientziazio eta sentsibilizazio ekintzei esker

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila

positiboak izan diren nolabaiteko aldaketei buruzko diskurtso eztabaidagarriak, planteamenduak eta esperientziak topatu dituzte. IKTen erabilerak gazteek harremanetan jartzeko duten modua guztiz baldintzatzen du eta, amodio-harremanetan ere gauza bera jazotzen da. Sare sozial (Facebook) edo berehalako mezularitza zerbitzuak (WhatsApp)

direla eta, gazteek ez dute bikotekidearekin inolako loturarik gabeko gunerik edo unerik eta, ondorioz, bikotekidearentzat beti prest egon behar izatearen beharra azaltzen da, bereziki, eta berriz ere, nesken artean. Honen ildora, neskek bere bikotekidearekin dituzten elkarrizketei lehentasuna emateko joera handiago azaltzen dute beste pertsona batzuekin dituztenen aurrean. Ikerketan parte hartu duten nerabe eta gazte gehienek heterosexualitatea ez den bestelako sexu-joerak gaitzetsi egiten dituzte. Jarrera hori nabariagoa da gaztetxoenen artean. Homosexualitatearen kasuan (batez ere emakumeetan) moda bat ere badela esan izan da, edo baita nortasun eza ere, bisexualitatearen kasuan. Homosexualitate egoera bat planteatu zaienean, gazte askok deserosotasun maila bat onartu ere izan dute. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko funtsezko balioak nahiko onartuta dauden arren, eta maitasun-ereduak eta funtzionatzeko behar dituzten egiturak teorikoki zalantzan jartzen badira ere, nerabe zein gazteek “izan beharko lukeenaren” eta “benetan gertatzen denaren” arteko bereizketa egiten dute. Horren atzean, oraindik ere zenbait desberdintasunen legitimazioa aurkituko litzateke. Azterlanak agerian utzi duen beste puntu garrantzitsu bat emakumeen gorputzen objektualizazioa izan da. Teorian pertsona bakoitzaren ezaugarri fisikoak onartzen badira ere, praktikan (hemen ere IKTek eragin handia dute) ezarrita den gorputz arautik kanpo ateratzen dena ‘zigortu’ egiten da. Beste behin, neskak dira arazo hau gehien pairatzen dituztenak. Harreman sexualei dagokionez, horiek bere osasunean eta ugalketan

29


izan dezaketen ondorioen inguruan galdetzean, gazteek ezagupen handia erakusten dute teoria mailan baina, praktikan, ez dute nahikoa estrategia bere irizpideak defendatu ahal izateko. Kasu honetan ere, kaltetuenak neskak izaten dira eta, sarritan, beraien plazera gizonezkoen mende jartzen dute. Ondorio gisa, azterketa burutu duten kideek zenbait premia azpimarratu nahi izan dituzte. Lehenik eta behin, maitasunaren idearioaren gainean ezagutza handiagoa izateko lanean jarraitu behar da. Landu beharreko esparruak, besteak beste, honakoak izango lirateke: bikotearen eta harremanen ikusmoldea; sexuosasuna eta ugalketa; gorputza

30

nerabezaroan eta gaztaroan; eta online eta offline bidez egin dituzten adierazpenak. Bestalde, guztionak diren balore eta helburuetatik abiatuta, nerabe eta gazteentzako sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak planteatu beharko lirateke errealitate desberdinak jaso ahal izateko, errealitate horietara egokitzeko eta abiapuntu horietatik ibilbide bat ezartzeko berdintasunerantz eta edozein maitasun motari atxikitako genero-indarkeriaren problematikarantz, eta gainera, kontzeptu eta trebetasun berriak sortuz, eta baita arau berriak ere, errespetua, autonomia eta berdintasuna ardatz izateko.

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila


Gazteberri.eus

Gazteek gustoko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. Noiznahi.


Sexua Euskal gazteriak sexu aukerekiko jarrera irekia du

Batez beste, 8 minutu eta lau segunduko kontsumoa egiten da

Porno kontsumitzaileen %51k 34 urte baino gutxiago ditu

Espainia da munduan porno gehien kontsumitzen duen 13. estatua

Sakelako telefonoaren bidez egiten den kontsumoa jaitsi da

% 83k bizitzan zehar aukera sexuala alda daitekeela uste du Pasa den ekainaren 28an LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Eguna zela eta Gazteen Euskal Behatokiak urtearen lehen hiruhilekoan burututako azterlan baten emaitzak ezagutzera eman zituen. Bertan, EAEko 15 eta 29 urte bitarteko 1500 gazteei aukera sexualen inguruan galdetu zaie. Antzeko azterlana duela lau urte burutu zen eta bi ikerketa horietan lortutako emaitzen artean alde nabariak azaltzen dira. Adibidez, bizitzan zehar aukera sexuala aldatu ahal izateari buruz galdetzean, euskal gazteriaren % 83k aukera hori ontzat eman du, hots, gizonekin edo emakumeekin harreman sexualak izatea posible dela uste du. Duela lau urte egindako ikerketan, berriz, aukera horrekin ados zeuden gazteak % 65 ziren, hau da, 18 puntu gutxiago. Aukera horren kontra azaltzen diren gazteen ehunekoa ere erdira murriztu da, % 18 eta % 9, hurrenez hurren. Azterlan horretan sexu bereko pertsonen arteko ezkontzei buruz ere galdetu zaie gazteei. Kasu horretan, aldaketa ez da oso nabaria izan eta kasu bietan gazteen gehiengo zabal bat ezkontza horien alde azaldu da (% 90 inguru). Antzeko datuak lortu dira sexu aldaketaren inguruan galdetzerakoan; ez da aldaketa handirik eman azken lau urteetan eta gazte gehienak ados

32

azaltzen dira (% 80-85 inguru). Ikerketak, gainera, aipatu hiru ideia nagusi horiek neska eta mutilen artean berdin ikusten ote diren aztertu du. Oro har, emakumeek identitate sexualari buruz jarrera irekiagoa dutela ondoriozta daiteke. Adibidez, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzen inguruan ados azaltzen diren emakumezkoen ehunekoa % 92 den bitartean, gizonezkoen artean 3 puntu baxuagoa da. Sexu aldaketaren inguruan ere 3 puntuko aldea dago emakume eta gizonezkoen artean (% 88 eta % 85, hurrenez hurren). Azkenik, bizitzan zehar sexu aukera aldatzearekin ados azaltzen diren emakumezkoak % 86 izango lirateke eta gizonezkoen kasuan, aldiz, % 79, hots, zazpi puntu gutxiago.

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila


Pornoa kontsumitzen duen emakume bakoitzeko hiru gizon kontsumitzaile daude

Nacho Vidal, Mia Khalifa eta Lisa Ann dira bilaketa gehien dituzten aktoreak

EAEko gazteek gero eta jarrera irekiagoa azaltzen omen dute sexu aukera desberdinen aurrean. Emakumezkoen kasuan, gainera, jarrera ireki hori nabarmenagoa da.

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila

GASTEIZEK LAGUNTZA ESKAINIKO DIE SEXU ERASOEN BIKTIMEI Andre Mari Zuriaren jaiak direla eta, eta Iruñeako San Ferminetan jazotakoa ekidin nahian, Gasteizko Udalak sexu abusuak eta erasoak prebenitzeko eta izan daitezkeen biktimei laguntzeko zerbitzu berezia aktibatuko du. Uda honetan ikusi ahal izan dugun moduan, jaietan eraso sexistak biderkatu egiten dira. Horiek ekiditeko Gasteizko Udalak esfortzu berezia egin nahi du eta herritarren laguntza ere eskatu du. Udalak hiriko talde desberdinen laguntza izan du. Gainera, Ai Laket! elkartearen laguntzarekin, emakumeei bereziki gida bat banatuko da. Gida horretan drogen kontsumo arduratsua azalduko da.

SEXUAREN TXOKOA

Sexu-hezkuntza Azken urteetan Iruñeako San Fermin jaietan jazo diren gertaeren aurrean, gure artean den sexu-hezkuntzaren inguruko hausnarketa txiki bat egin nahiko nuke ondorengo lerroetan. Sarritan, ikastetxe eta institutuetan irakasten den sexu-hezkuntzari ez zaio behar bezalako garrantzia ematen eta, horregatik, hezkuntza horretan irakasten diren edukiak eta baita horiek zein modutan irakasten diren ere aztertzea garrantzitsua dela uste dut. Sexu-hezkuntza oso gutxi garatu da; ez behintzat gure gizartea garatu den abiadura berean. Kasu gehienetan, sexu-hezkuntza sexualitatearen izaera biologikora mugatu da eta berdintasuna, tratu ona edota errespetuan oinarritutako harremanak bezalako alderdiak ez dira sakontasunean jorratu. San Ferminetan izandako eraso eta bortxaketek hutsune horiek uzten dituzte agerian eta hezkuntza sexu seguruaren gainean irakastea baino zerbait gehiago dela berresten dute (nahiz eta hori ere oso garrantzitsua izan). Sarritan, sexualitatearen alderdi negatiboak azpimarratzen dira, beldurra eraginez (-kontuz, haurdun gera zaitezke eta-) alderdi positiboak nabarmendu beharrean. Gaur egun, gazteek helduek uste dutena baino gehiago dakite sexuaren inguruan. Baina, kontraesana dirudien arren, berdintasuna, bikotekidearekin negoziatu, bikotekideari askatasuna eman norbanako gisa gara dadin, eta abarreko gaietan zailtasun handiagoak dituzte. Internetek informazio ugari ematen du baina horretan ere kontraesan eta hutsune ugari daude. Horregatik, funtsezkoa da eskolan ere gai horiek behar bezala lantzea. Sexu-hezkuntza egoki batek gai horren inguruan ditugun kezka, zalantza eta beldur guztiekin amaitzeko balio dezake eta baita indarkeria matxista edota sexu-transmisiozko gaixotasun kasuak murrizteko ere.

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 33


Teknologia berriak EUSKAL WIKILARIEN ELKARTEAREN AURKEZPENA Pasa den uztailaren 9an Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen aurkezpen ofiziala egin zen Donostian. Aurkezpena elkartearen presidente den Xabier Armendaritzen txio batekin egin zen eta Wikimedia Fundazioko Katherine Maherrek bideo bat grabatu zuen elkartearen sorrera eta 250 000 artikuluak zoriontzeko. Aipatu aurkezpenaz gain, egunean zehar Bake-itunak inguruko erronka eta Editatoia ere burutu ziren. Gainera, 2016 Fundazioarekin batera, beste Wikipedietako jendea ere izan zen aurkezpen ekitaldian.

EZ IKUSI PORNOGRAFIA FACEBOOK ZABALIK BADUZU Gutako gehienok, noiz edo noiz, eduki pornografikoak dituzten web orrialdeetara jotzen dugu. Berriki jakin izan denez, horrelako web orrialdeak bisitatzen dituzunean nabigatzailean Facebookeko profila zabalik uzten baduzu, Facebookek informazio hori jaso eta ondoren azalduko zaizun publizitatean isla izan dezake. Facebookek argi eta garbi uzten du bere pribatutasun politikan: “gure zerbitzuak erabiltzen dituzten hirugarrenen web orrialdeak bisitatzen dituzunean informazioa biltzen dugu”. Web pornografikoetan ‘Atsegin dut’ botoia sakatzen baduzu edota izena emateko zure Facebook kontua erabiltzen baduzu, seguruenik zure profileko alboko barran eduki horien inguruko publizitatea jasotzen hasiko zara. Beraz, pornografia ikusi nahi baduzu, gogoratu: itxi Facebook profileko leihoa.

34

Zenbat aldiz begiratzen duzu egunean zure telefonoa? Ikerketa baten arabera, Estatuko erabiltzaileek, batez beste 150 aldiz begiratzen dute egunean bere telefonoa Sakelako telefonoen erabilera ezinbestekoa bilakatu zaigu; horixe da, behintzat datuek esaten dutena. Oracle Marketing Cloud aholkularitza enpresak egin duen azterlan baten arabera Estatuko biztanleek, batez beste, 150 aldiz begiratzen dute bere telefonoa egunean zehar. ‘Zorionez’, euskaldunak ez gara telefonoa gehien begiratzen duten horien artean aurkitzen. Sailkapen horretako lehen postuetan errioxarrak, gaztelarmantxakoak, valentziarrak, katalanak eta madrildarrak azalduko lirateke. Ikerketa horren arabera, 11 eta 14 urte bitarteko gazteen % 46k telefono adimentsu bat du. Sakelako telefonoen garrantzia berresten duen beste datu bat Phone House-k Whatsapp-en erabilerari buruz egin duen azterlan batean dugu. Ikerketa

horren arabera, erabiltzaileen % 42k ezin du ordubete baino gehiago pasa mezu berriak dituen ala ez begiratu gabe. Zenbait lanbidetan, adibidez, sakelako telefonoen erabilera mugatu behar izan dute (autobus gidariak, segurtasun zaintzaileak...) orduero lau aldiz baino gehiagotan telefonoa erabiltzen ohi dutelako. Izan ere, telefonoarekiko dugun menpekotasun hori oso arriskutsua izan daiteke. DGT-rentzat telefonoa begiratzea gidatzen denean alkoholaren eraginpean gidatzea bezain arriskutsua da. Gidarien erdiak gidatzen zuen bitartean whatsapp mezu bat bidali izan duela onartzen du. Azken urtean soilik, 10 000 isun baino gehiago jarri dira gidatzean sakelako telefonoa erabiltzeagatik.

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila


Microsoft ek eta Windows 10 sistemak denboragehiago behar dute Windows 10 sistema eragilea merkaturatu zutenean, Microsofteko buruek 2018. urtearen erdialdean munduan 1000 milioi gailuk sistema hori izango zutela iragarri zuten. Zenbait hilabete beranduago, helburu hori ez dutela lortuko ikusi eta denbora gehiago beharko dutela iragarri dute. Gaur egun, 350 milioi gailuk Windows 10 sistema eragilea erabiltzen dutela kalkulatzen da. Zehaztutako helburutik urrun egon arren, oso kopuru handia dela azpimarratu behar da, are gehiago, PC ordenagailuen salmentak beheranzko joeran direla kontuan hartzen bada. Estatuan, adibidez, aurten bakarrik PC-en salmentak %14an jaitsi dira.

Abiadurarik handienean etxeko egongelan Bideo-jokoen artean hainbat azpi-talde egin daitezke: estrategia, abentura, tiroak... baina jarraitzaile sutsu gehien taldeetako bat gidatze azpi-taldea dugu. Genero honek oso joko interesgarriak utzi dizkigu, Arcade zein plataforma berrietan. Gaur egun merkaturatzen diren jokoetan errealismo itzela ikus daiteke. Hor dugu, adibidez, Forza Motorport 6 edo Codemaster-ek garatzen dituen F1 jokoak. Dena den, oraingoan, bideo-jokoen historian laburrean nolabaiteko mugarri izen diren jokoak ekarri ditugu gurera.

F1-Pole Position Arcade

Sega Rally

GT-Gran Turismo

PRO EEVOLUTION SOCCER 17 FIFA 17 BAINO LEHENAGO IZANGO DA MERKATUAN Konamik bere futbol bideo-joko arrakastatsuaren bertsio berria irailaren 15ean jarriko du salgai. Hasieran, PlayStation 4, PlayStation 3, Xbox 360, Xbox One eta PC-etarako izango da eskuragai eta aldaketa nabarmenak izango direla iragarri dute grafiko zein estrategiei dagokionez. Jokalari askorentzat Fifa baino joko hobea izan arren PES salmentetan atzean aurkitzen da eta tarte hori murriztu nahian ahalik eta joko onena garatzen saiatu dira japoniarrak. Horretarako, joko eta taktikari garrantzi handiagoa emango zaio eta jokalariek erasorako hainbat estrategia garatu ahal izango dituzte. Fifa 2017 irailaren amaieran merkaturatuko dela espero da.

FACEBOOK MESSENGER: 1000 MILIOI ERABILTZAILE Facebook Messenger oso modu azkarrean garatzen ari da. Azken neurketen arabera, jada hilero mila milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu. Pasa den apirilean, adibidez, 900 milioi ziren; beraz, bi hilabetetan ehun milioi erabiltzaile lortu ditu.

HUMMINGBAD HummingBad Android sistema eragilea duten telefonoetan instala daitekeen ‘malware’a da. Antza denez, jada hamar milioi gailutan instalatuta omen dago eta ‘root’ delako sarbidea lortzen saiatzen da telefonoaren kontrola izateko.


ZUCKERBERGEK BADU ONDORENDOA

Ardiek Faroe Uharteetako mapa osatuko dute Google Street View-ek dituen hutsuneak ikusita kamarak jarriko dizkiete ardiei mapa behar bezala osatzeko Faroe Uharteak Atlantiko Ozeanoaren iparraldean kokatuta dauden 18 uharte txikiz osatuta dagoen estatua da. Momentuz, badirudi Google Street View-eko arduradunek ez diotela garrantzi handirik eman lurralde horri eta, ondorioz, uharte horietako hainbat eremu ez dira aplikazio horretan ikusten. Hori dela eta, bertako biztanle batzuek bere ekimen propioa garatu dute: Sheep View 360. Ideia sinplea da: uharteetan diren bost ardiei 360ยบ-ko kamerak jarri eta horrela uhartearen mapa osatuko dute. Kontuan izan behar da Faroe Uharteetan ardien kopurua (80 000 inguru) biztanleen kopurua (50 000) baino handiagoa dela. Kamara horiek irudiak eta horien GPS koordenatuak grabatuko dituzte eta, ondoren, Google Street View-era igoko dituzte. Ekimenaren arduradunek adierazi dutenez, proiektu honek bi helburu ditu. Alde batetik, mapa osatu nahi dute uharteak ezagutzera emateko eta turismoa sustatzeko. Bestetik, Google-n parte-hartzea bultzatu nahi dute.

36

Bere izena Ben Pasternak da eta hamasei urte besterik ez ditu. Australiar gazte honek Flogg izeneko aplikazio bat garatu du eta jada bi milioi dolar irabaztea lortu du. Aplikazioa bereziki gazteei zuzenduta dago eta salerosketarako plataforma bat da. Antzeko aplikazioak diren Ebay edo Wallapop aplikazioekin alderatuta, erabiltzaileek soilik bere Facebookeko lagunek eta horien lagunek saltzen dituzten gauzak soilik eros ditzakete. Modu sinple horrekin, salerosketa prozesuan den konfiantza biderkatu egiten da. Gainera, plataforma horretan erosketa prozesua bere lehiakideetakoa baino errazagoa da. Baina Pasternak-en ibilbidea ez da soilik Flogg-era mugatzen. Hamar urte besterik ez zituela, ikasgelan aspertzen zen bitartean Impossible Rush izeneko aplikazioa diseinatu zuen. Egun bakar batean Tinder eta Vine baino deskarga gehiago lortu zituen eta urtebete beranduago 1,3 milioi erabiltzaile zituen. Urte amaieran hirugarren aplikazio bat kaleratuko omen du.

XBox berria abuztuaren hasierarako Xbox plataformaren jarraitzaileek badute pozik izateko arrazoirik. Izan ere, abuztuaren hasieran salgai jarriko da Microsoftek ekoizten duen makinaren azken bertsioa, Xbox One S izenekoa, hain zuzen ere. Lehenengo asteetan bertsiorik garestiena soilik merkaturatuko da, 2Tb-koa eta 399 euroren truke salduko dena. Bertsio merkeagoak erosteko (memoria txikiagoarekin) zenbait hilabete itxaron beharko da. Makina berri horrekin Microsoftek Sonyk alor horretan duen abantaila murriztu nahi du. Izan ere, 21 milioi Xbox inguru saldu diren bitartean, Sonyk 40 milioi PS4 inguru saltzea lortu du. Modelo berria erosten duten jokalariek orain arte izan dituzten jokoak erabiltzeko aukera izango dute. Gainera, makina berriak 4K filmak ikusteko aukera ere emango du.

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila


GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila

37


Euskadi gehiegi zahartzen ari da 64 urte baino gehiago duten 100 biztanlekiko soilik 15 eta 29 urte bitarteko 62 daude Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria gero eta zaharragoa da. Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera gazteen proportzioa euskal gizartearen barruan gero eta txikiagoa da. Izan ere, azken hamabost urteetan euskal gizarteak duen gazteen indizea (15-29 urte bitarteko gazteek biztanleria osoan duten ehunekoa) etengabe egin du behera eta, bederatzi puntu galdu ostean % 13,2an kokatu da. Bilakaera oso kezkagarria da eta azken hamar urteetan gazteen proportzioa erdira jaitsi da. Horrela, 2000. urtean 64 urtetik gorako 100 nagusiko 129,2 gazte zeuden bitartean, 2015ean horien erdiak baino gutxiago (62,5) izango lirateke. Lurralde historikoei dagokionez, Gipuzkoa izango litzateke gazte indize altuena duena (%13,5); Araban (%13,4) eta Bizkaian (%12,9) izango lirateke. Euskadi da, gainera, Estatu mailan gazteen indize baxuenetakoa duen erkidegoa eta bakarrik Asturiasek du gurea baino indize baxuagoa. Europar Batasuneko batez bestekoarekin (%17,5) alderatuta ere gurea oso baxua dela ikus daiteke.

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila Gazteria Zuzendaritza

38

EUSKADIKO GAZTEEN INDIZEAREN BILAKAERA 2000-2015 (%) 25 22,2 21,6 20,9

20

20,2 19,4 18,6 17,8

17,1

15

10

16,4

15,8

15,1

14,6

14,1 13,8

13,4 13,2

00 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 13 14 15

ITURRIA: GAZTEEN EUSKAL BEHATOKIA EUSTATEK EMANDAKO DATUETAN OINARRITUTA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Dirección de Juventud

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua.

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea.

Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net

Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriagagaztea.info • gaztegunea@ arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea.

Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


EiTB ikusi ahal izateko hitzarmena sinatu dute Nafarroak eta EAEk EiTBko zerbitzuak zabaltzeko aukera ez ezik hitzarmenak Foru Erkidegoaren errealitate sozio-poliktikoa errespetatzeko konpromisoa ere barneratzen du Nafarroan bizi diren euskaldunak zorioneko daude. Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek Euskal Irrati Telebistaren zerbitzuak Nafarroa osoan zabaltzeko eta emateko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horri esker, egun tokiko eremuetan libre diren kanalak erabiliko dira IruĂąean ETB1 ikusi ahal izateko eta Tafalla, Lizarra, Zangoza eta Tuteran ETB1, ETB2 eta ETB3 ikusi ahal izateko. Aipatu hitzarmenak, gainera, espresuki jasotzen du EiTBk Nafarroarekiko

40

duen errespetu-konpromisoa. Horren baitan, EiTBk Nafarroako errealitate politikoa, soziala eta instituzionala errespetatzeko konpromisoa hartzen du, bai jorratzen diren informazioetan eta baita errealitate horien irudikapenean ere. Nafarroan EiTBko zerbitzuak ikusi ahal izateko Estatuko TDT plan tekniko nazionalak Nafarroari esleitu dizkion tokiko 5 kanal erabiliko dira. Dena dela, EITBk gaur egungo autonomiako multiplexa erabiltzea zein tokiko multiplexak erabiltzeak ez du gehigarrizko kosturik Nafarroako Gobernuarentzat. Izan ere, bere garaian hedatu ziren azpiegiturak dira horiek, eta EITBren difusioarekin

amortizatu ahal izango dira. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde hori azpiegitura horiek kudeatzen dituen Nasertic enpresaren bezero bihurtuko da, eta merkatuko prezioan egingo dizkio difusio-zerbitzu horiek. Bestalde, EITBk buru modularreko zerbitzua kontratatuko du – sistema horrek seinalea biltzeko eta emisio guztiek maiztasun bera erabili ahal izateko aukera ematen du–. Era berean, kostuen banaketa proportzionala ezarri da, autonomiako eta tokiko gainerako operadoreei aplikatzen zaizkien baldintza ekonomiko beretan. Hortaz, EITBk urtean 82.000 euro ordainduko dizkio Nasertic enpresari.

GAZTEBERRI #115 | 2016 Uztaila


300 000 euro tokierakundeetan euskararen erabilera sustatzeko

2015. urtean 1010 salaketa jarri ziren Nafarroan generoindarkeria dela eta Jaitsi egin da horrelako salaketen kopurua Nafarroako Gobernuak ezagutzera eman dituen datuen arabera, 2015. urtean 1010 salaketa izan ziren Foru Erkidegoan genero-indarkeria dela eta. Kopuru altua izan arren, 2014. urtean jarritakoak (1060) baino gutxiago direla azpimarratu behar da. Erakunde arteko akordioaren jarraipen-batzordeak berriki onartu duen txostenaren arabera, biktima gehienak emakume gazteak dira. Horrela, biktima gehienak (%16) 35-39 adin tarte bitartean aurkitzen dira. Azpimarratzekoa ere adingabe diren biktimen kopurua (69). Salaketen arabera, biktima gehienek indarkeria fisikoa eta psikikoa pairatu zuten ezkontide, lagun edo bikotekidearen aldetik (kasuen % 51), edo bikote ohiaren aldetik (% 34). Sexu-indarkeria kopuru guztiaren % 6,9 izan da (69 salaketa). Geografia-esparruari erreparatuta, berriz, salaketen % 67 IruĂąean eta

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila

IruĂąerrian bizi diren emakumeek jarri dituzte, eta jaioterriari dagokionez, % 62,5 espainiarrak dira. Aipatu txostenak jasotzen duenez, 112 emakume eta 138 adingabe artatu dira hiru harrera-tokietan: 97 emakume eta 102 adingabe Larrialdi Zentroan; 8 emakume eta 21 adingabe harrera-etxeetan; eta 7 emakume eta 15 adingabe egoitzaetxebizitzetan. Larrialdi Zentroan artatutakoen profila honako hau da: 31 eta 45 urte arteko emakumea, atzerritarra, lehen mailako ikasketekin eta langabezian. Etxebizitza eskuratzeko aukerari dagokionez, 2015ean, generoindarkeriaren biktimak izandako emakumeentzat 65 etxebizitza esleitu ziren errentamenduan, 2014an baino 11 gehiago. Gainera, 605 emakumek lan-kontratu bat lortu zuten, hau da, % 47,43 igo da aurreko urtearekin alderatuz.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak 300 000 euro bideratuko ditu tokierakundeetan euskararen erabilera sustatzeko. Horretarako diru-laguntza deialdia jarri du abian Euskarabideak eta, iazko deialdiarekin alderatuz, bikoiztwu egin du partida ekonomikoa. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 5ean amaituko da. Berrikuntza modura, aurten euskarako zerbitzu tekniko berriak sortzeko laguntzak sartu dira, berariazko langileak kontratatuz. Modalitate horretarako 23 000 euro bideratuko dituzte. Bi jarduera-mota finantzatuko dira, gainera: z Euskara kultur eta gizarteko bizitzan erabiltzeko programak eta proiektuak: literatur lehiaketak, zinema, ipuin-kontalariak, hitzaldiak, bertsolaritza, euskara ikasteko programak, erakusketak, ikerketen argitalpena eta abestiemanaldiak; eta euskararen presentzia sustatzeko ekimenak: udaleko aldizkari edo buletinen idatzizko argitalpenak eta kale, bide edo eraikinak errotulatzea. z Euskarako zerbitzu teknikoen sareak egindako proiektuak eta zenbait toki-erakunderen artean elkarrekin egindakoak, euskaraz emandako prestakuntzako tailerrak edo ikastaroak, esaterako. Proiektu horietarako 70 000 euro erabiliko da.

41


Agenda ABUZTUAK 1, ASTELEHENA • ALOS QUARTET + AUKERAN. Santa Maria Eliza, Bermeo. 22:00. • ORDAGO FOLK TALDEA. Txosnagunea, Gazteiz. 19:00.

ABUZTUAK 3, ASTEAZKENA • BERUMUGA 2016: AIRE AHIZPAK. Fraiskozuri Parkea, Bergara. 22:00.

• CARLA SEVILLA TRÍO. Sutegi taberna, Urduña. 19:30.

ABUZTUAK 5, OSTIRALA • KAOTIKO. Fruiz. 22:00. Doan. • IZAKI GARDENAK. Andre Maria Zuriaren Jaiak - Aihotz Plaza, Gasteiz. 24:00. Doan.

• ESNE BELTZA. Andre Maria Zuriaren Jaiak - Foru plaza, Gasteiz. 24:00. • GONTZAL MENDIBIL. Andre Maria Zuriaren Jaiak - Aihotz Plaza, Gasteiz. 24:00. • SU TA GAR. Frontoia, Kanbo. 22:00. Doan. • HUTSUN TXALAPARTA TALDEA. Lizaso, Ultzama. 12:30.

•DVICIO. Andre Maria Zuriaren Jaiak - Foru plaza, Gasteiz. 24:00.

ABUZTUAK 7, IGANDEA

• RADIOFOBIA + RADIOCRIMEN. Jardín de Falerina, Gasteiz. 19:00. Doan.

• HAVANA 537. Zumardiko kioskoa, Deba. 20:00. Doan.

• LA GRAN PEGATINA + ITACA BAND. Andre Maria Zuriaren Jaiak txosnagunea, Gasteiz. 24:00. Doan.

ABUZTUAK 6, LARUNBATA

• ANTTON ARANBURU. Andre Maria Zuriaren Jaiak - Hor dago!, Gasteiz. 19:00. Doan.

• IZAL. Andre Maria Zuriaren Jaiak - Foru plaza, Gasteiz. 24:00.

• CLEM SNIDE + THE NEW RAEMON + ERAUL (MUSIC BOX FESTIBALA). Tabakalera, Donostia.

• SU TA GAR. Txosnagunea, Getxo. 22:00. Doan.

• ESKEAN KRISTO + EN TOL SARMIENTO. Andre Maria Zuriaren Jaiak txosnagunea, Gasteiz. 24:00. Doan.

• EXODUS. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 23-27€.

ABUZTUAK 4, OSTEGUNA

• CORQUIÉU. Herriko plaza, Otsagabia. 22:00.

• BALERDI BALERDI. Altzate Plaza, Bera.

• LDS + GREEN VALLEY + DJ LORO ETA SELEKTAH STEPI. Andre Maria Zuriaren Jaiak txosnagunea, Gasteiz. 24:00. Doan. • REINCIDENTES. Andre Maria Zuriaren Jaiak - Foru plaza, Gasteiz. 24:00. • SORKUN.

Urte osoko harpidetza (12 aldizkari)

18€ 42

harpidetzak@gazteberri.eus GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila


Andre Maria Zuriaren Jaiak - Aihotz Plaza, Gasteiz. 24:00. Doan.

ABUZTUAK 8, ASTELEHENA • CÁPSULA + WILLIS DRUMMOND + DJ ROCKAKOLO. Andre Maria Zuriaren Jaiak txosnagunea, Gasteiz. 24:00. Doan. • CELTAS CORTOS. Andre Maria Zuriaren Jaiak - Foru plaza, Gasteiz. 24:00. • SKAKEITAN. Andre Maria Zuriaren Jaiak - Aihotz Plaza, Gasteiz. 24:00. Doan.

ABUZTUAK 9, ASTEARTEA • ZOO + LAS TEA PARTY. Andre Maria Zuriaren Jaiak txosnagunea, Gasteiz. 24:00. Doan.

ABUZTUAK 10, ASTEAZKENA • MANU CHAO. Los Llanos, Lizarra. Doan.

ABUZTUAK 11, OSTEGUNA • NAT SIMONS. San Pedro elizaren hondakinak, Biana. 20:30. • BAXTER TRÍO. Sutegi taberna, Urduña. 19:30.

ABUZTUAK 13, LARUNBATA • KIKO VENENO. Amurrioko jaiak. 24:00. • TRIKIDANTZ. Donostiako, Aste Nagusia - Piratek antolatutako egitaraua, Donostiako Kaian. 23:05. Doan. • MAGO DE OZ. Langraitz Oka. 20:00.

• TRÍO VOX. Nautika, Lekeitio. 20:00. • VALKYRIA. Portugaleteko jaiak. Doan.

ABUZTUAK 14, IGANDEA • GATIBU. Donostiako, Aste Nagusia - Piratek antolatutako egitaraua, Donostiako Kaian. 23:30. Doan. • ONDA VAGA. Dabadaba Aretoa, Donostia. 20:00. 5€. • LA ORQUESTA MONDRAGÓN. San Roke Plaza, Portugalete. 23:30. 0€. • DOCTOR DESEO. Canilla Pasealekua, Portugalete. 23:30. 0€.

ABUZTUAK 15, ASTELEHENA • JOSELU ANAIAK. Amorebieta-Etxano. 18:00. 0€. • KALAKAN. Juan Urrutia Plaza, Amurrio. 23:00. • ITACA BAND. Donostiako, Aste Nagusia - Piratek antolatutako egitaraua, Donostiako Kaian. 20:00. Doan. • EL HIJO DE LA MARILY Y EL NIETO DE LA PAPARDA + LAS TEA PARTY. Donostiako, Aste Nagusia - Piratek antolatutako egitaraua, Donostiako Kaian. 23:05. Doan. • LA GRAN PEGATINA. Canilla Pasealekua, Portugalete. 23:30. 0€. • BARBIS TALDEA. San Roke Plaza, Portugalete. 23:30. 0€.

ABUZTUAK 16, ASTEARTEA • KALAKAN.

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila

Amorebieta-Etxano. 22:00. 0€. • BERUMUGA 2016: HEGOA HAIZEAMETA MILONGA. Irala kalea, Bergara. 20:00. 0€. • LAUROBA + JOSEBA B LENOIR GANG + ADRENALIZED. Donostiako, Aste Nagusia - Piratek antolatutako egitaraua, Donostiako Kaian. 23:05. Doan. • SWEET CALIFORNIA. Donostiako Aste Nagusia, SagüesDonostia. 23:30. Doan. • MICKY + ELSA BAEZA. San Roke Plaza, Portugalete. 23:30. 0€. • LOQUILLO. Canilla Pasealekua, Portugalete. 23:30. 0€.

ABUZTUAK 17, ASTEAZKENA • GLAUKOMA ETA BAD SOUND. Donostiako, Aste Nagusia - Piratek antolatutako egitaraua, Donostiako Kaian. 23:05. Doan. • ESNE BELTZA. Canilla Pasealekua, Portugalete. 22:30. 0€.

ABUZTUAK 18, OSTEGUNA • LIHER + WILLIS DRUMMOND. Donostiako, Aste Nagusia - Piratek antolatutako egitaraua, Donostiako Kaian. 23:05. Doan. • THE ICER COMPANY. Mena Plaza, Gares. 20:30. • MUD CANDIES. Sutegi taberna, Urduña. 19:30.

ABUZTUAK 19, OSTIRALA • TREMENDA JAURÍA. Donostiako, Aste Nagusia - Piratek antolatutako egitaraua, Donostiako

43


Kaian. 23:05. Doan. • PINK TONES. Arkupeetako Enparantza, Zangoza. 23:00.

Angeluko Pompidou galeria:

ABUZTUAK 20, LARUNBATA

Bergarako Laboratorium Museoa:

• KEN ZAZPI. Abandoibarra, Bilbao. 22:00. Doan. • HIGHLIGHTS & FRIENDS + THE RIFF TRUCKERS. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 5€. • ARKADA SOCIAL + NON SERVIUM. Donostiako, Aste Nagusia - Piratek antolatutako egitaraua, Donostiako Kaian. 23:05. Doan.

• “Soka, euskal dantzaren urratsetan”. Irailaren 24era arte.

• “1839. Bergarako besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa”. Azaroaren 01era arte.

Bilboko Guggenheim Museoa: • “Andy Warhol. Itzalak”. Urriaren 02ra arte.

ABUZTUAK 25, OSTEGUNA

• “Alex Katz, hemen eta orain”. Urriaren 07ra arte.

• YELLOW BIG MACHINE + DEKOT. Kafe Antzokia, Bilbao 22:00. 5€.

• “Louise Bourgeois. Izatearen egiturak”. Irailaren 3ra arte.

• THE SWALLOWS. Sutegi taberna, Urduña. 19:30.

ABUZTUAK 26, OSTIRALA • FETÉN FETÉN. La Quinta, Artaxona. 20:30. • BURNING + THE REVERENDOS. Kafe Antzokia, Bilbao. 23:00. 18/22€. • SU TA GAR. Txosnagunea, Laudio. 22:00. • IKER LAUROBA & ITSASARGIAK. Plaza Zaharra, Tolosa. 22:30.

Bilboko Arte Ederren Museoa: • “Eskultura Hiperrealista 19732016”. Irailaren 16ra arte. • “1937. Gernikari buruz. Gerra eta civitas”. Urtarrilaren 9ra arte.

Bilboko Azkuna Zentroa: • “Herrikoitasunaren ideal infinituki aldakorra. Jeremy Deller artistaren erakusketa”. Urriaren 9ra arte.

Bizkaiko Foru Liburutegia: ABUZTUAK 27, LARUNBATA • CRAZY CAVAN & THE RHYTHM ROCKERS + CHARLIE HIGHTONE & ROCK IT’S. Kafe Antzokia, Bilbao. 23:00. 20/24€. • MAGO DE OZ. Abandoibarra, Bilbao. 22:00. Doan.

44

• “Gerra Zibila Euskadin: Berregite historikoaren argazkiak”. Abuztuaren 31ra arte.

Donostiako Untzi Museoa: • “Emakumeak eta Itsasoa”. Azaroaren 19ra arte.

Donostiako Kursaal-Kubo aretoa: • “Jesus Maria Lazkanoren Ikusmira”. Urriaren 16ra arte.

Donostiako San Telmo Museoa: • “1516-2016. Bake-Itunak” Urriaren 9ra arte. • “Modernitate berezia. Abangoardiaren erretratua Donostian 1928-1936” Otsailaren 31ra arte.

Gasteizko Artium Museoa: • “Iñigo Royo. Barre Dagiena”. Urriaren 29ra arte. • “1987. Argeleko elkarrizketen ondoren. Bake Atzeratua”. Urriaren 29ra arte. • “Kirola artearen ikuspuntutik”. Urriaren 29ra arte. • “Irribarrearen Segada. Artium Bilduma”. Abuztuaren 28ra arte.

Gasteizko Ibaiondoko Gizarte Etxea: • “Fotoarte 2016”. Irailaren 1era arte.

Getariako Balenciaga Museoa: • “Balenciaga parpailan barrena”. Irailaren 18ra arte.

Nafarroako Unibertsitateko Museoa: • “Camouflages. Joan Fontcubert”. Urriaren 21era arte. • “De Laboris. Pierre Gonnorderen argazki-erakusketa”. Urriaren 21era arte.

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila


z Balenciaga parpailan barrena 2016-03-22tik aurrera | Balenciaga Museoa. Getaria. Tradizio historiko luzeko ehuna da parpaila. Klase dirudunek soilik eskura zezaketen hasieran, mekanizatzen hasi zen arte. Adibide ezin hobea dugu erakusketa hau, ikusteko nola egin zuten bat Balenciagaren sormenak eta teknologia industrialak halako materiala indartzeko, eta aplikazio berriak eta silueta iraultzaileak sortzeko. Parpailaren bidez, hiru elementu batean biltzen ditu Cristรณbal Balenciagak: gorputza, airea eta oihala. Hiru aretoetan barna, 70 pieza baino gehiago ikusiko ditugu: jantziak, ehunak, irudiak, agiriak, baliabide didaktikoak... Horien bidez, ulertuko dugu Balenciagak berrinterpretatu egin zuela material tradizionala, eta ohorezko lekua itzuli ziola moda garaikidearen testuinguruan.

z Muskerraren bidea.

z 1516-2016. Bake-Itunak

2016-11-29ra arte | Asteasu.

2017-01-15era arte |

Toki zehaztugabea da Obaba, eta bertan daude kokatuta Bernardo Atxaga idazlearen narrazio ezagunetako zenbait, hala nola Sugeak txoriari begiratzen dionean (1984), Bi anai (1985) eta, bereziki, Obabakoak (1988). Asteasutik abiatuta, Obabako lurralde horretan barrena murgiltzen den bi kilometroko pasealekua da Muskerraren bidea. Bidean zehar, hainbat panel eta grabaziok (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez entzungai) Bernardo Atxagaren obran ardatz diren testu, pertsonaia eta tokien berri emango diote ibiltariari. Hala, pausorik pauso, Bernardo Atxagaren lana eta Asteasuko paisaia ezagutzeko aukera ematen du Muskerraren bideak. Jarduera hau DSS2016EUren Elkarrizketak lerroaren baitan kokatzen da; hain zuzen ere, Donostia 2016 eta inguruko kultur agenda harremanetan jartzen dituen programazio-ildoaren baitan.

Bake-ituna proiektuak bakeak artearen historian, kulturan eta zuzenbidean izan dituen irudikapenak lantzen ditu. Proiektuaren epizentroa Donostian badago ere, 10 herrialde eta hiri baino gehiagora hedatuko da maiatzaren 26tik 2017ko urtarrilaren 15 arte. Bake-itunak bakeak izandako forma eta irudikapen konplexuak esploratzen ditu, eta haren irudikapenen eta esanahien bidez bidaiatzen da historian zehar. Nazioarteko proiektu gisa planteatzen da; bertan, tokiko zein Europako eragile eta erakunde esanguratsuek parte hartzen dute, hasi Louvre Museotik Jorge Oteiza Fundazio Museora. 1516-2016. Bake Itunak erakusketa nagusiaz gain, proiektuak gertaera historikoei buruzko zazpi erakusketa (ikerketa-kasuak), ikerketa monografiko bat eta artista garaikideen zazpi ekoizpen (Aldiriak) hartuko ditu barne.

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura


ABUZTUAK 31, ASTEAZKENA • BERUMUGA 2016: TXUMA MURUGARREN. Labegaraiak, Bergara. 22:00. 0€. • LEHIAN!. Astillero, Plentzia. 23:00. Doan.

IRAILAK 2, OSTIRALA • DONOSTIA KUTXA KULTUR FESTIBALA 2016: BLOCK PARTY + BERRI TXARRAK + LOCAL NATIVES + NEUMAN + L.A + CORIZONAS + SEÑORES + LUMA + AMOR DE TOKYO + ANE LEUX + BORROKAN + NUDOZURDO + OLDE GODS + JUVENTUD JUCHÉ.

46

Igeldoko jolas-parkea, Donostia. 15:00. 32€.

IRAILAK 3, LARUNBATA • DONOSTIA KUTXA KULTUR FESTIBALA 2016: CHK CHK CHK + CAT POWER + YOUNG FATHERS + BELAKO + EL INQUILINO COMUNISTA + DAN WILSON + RURAL ZOMBIES + NURIA GRAHAM + IZARO + YELLOW BIG MACHINE + PERLAK + CHARLIE AND THE COLOURS + MÚSCULO + SIESTA. Igeldoko jolas-parkea, Donostia. 15:00. 32€.

INTERRUPTERS + PENNYWISECOCK SPARRER + GORILA BISCUITS + YOUTH BRIGADE + GAS DRUMMERS. Iradier Arena, Gasteiz. 16:00. 49€.

IRAILAK 10, LARUNBATA • GASTEIZ CALLING FESTIVAL 2016: THE IRON MAIDENS + BON SCOTT REVIVAL SHOW + MOTORHITS + GANSOS ROSAS + STINGERS + BLACK HORSEMEN + EXKISSITOS + SENTINELS. Iradier Arena, Gasteiz. 16:00. 49€.

• GASTEIZ CALLING FESTIVAL 2016: TURBONEGRO + THE ANTI NOWHERE LEAGUE + IGNITE + THE

GAZTEBERRI #115| 2016 Uztaila




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.