GAZTEBERRI #120 2016 ABENDUA

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 120. Zbk | 2016 Abendua |

Soldataren erdia emantzipatu ahal izateko

#120


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@unionline.info http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA Jon Mikel Zabalegi

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

TESTUAK ETA DISEINUA Shareak Kultur Elkartea LAGUNTZAILEAK Nerea Segura, José Poza, Lohizune Loroño. ARGAZKIAK Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA 943 053 488 | 629 229 185 INPRIMATZAILEA Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA HEZKUNTZA SAILEKO LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 EDO 943 053 488 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Viceconsejería de Política Lingüística


Aurkibidea 04 Gazteberriak

08

Erreportajea: Eta 16 urteko gazteek bozkatzeko eskubidea izango balute?

z Emakume gazteen % 60k enpresetan emakumeak diskriminatzen direla uste du z Inoizko emaitzarik txarrenak lortu ditu Euskadik PISA txostenaren arabera z Gazteen boluntariotza sustatzeko ekimena

20 Zientzia z Noraino iristen da gizakiok Lurrean izan dugun inpaktua?

22 Euskara z Gora egin du euskarazko hedabideen kontsumoak z Donostia Europako Hizkuntza

14

Euskara: Ezagutzan ondo. Erabileran ez hainbeste

26

Erreportajea: Soldataren erdia emantzipatu ahal izateko

Aniztasunaren hiriburu z Testuinguru egokia Araban euskararen erabilera sustatzeko

32 Sexua z Euskaldunak ez omen gaude oso gustura gure bizitza sexualarekin z Asexualitatea

34 Teknologia berriak z Gero eta goizago hasten dira haurrak Internet erabiltzen z Posible da Internet gabe bizitzea? z Euskarazko URL laburtzaile berria

42 Agenda GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua

3


Gazteberriak ATERGUNE: ATERPETXE BILATZAILE BERRIA EGKren Astialdi Foroak Atergune izeneko ataria sortu du Amarauna Sareak sortutako aterpeak.info ataria desagertu zenetik zegoen hutsunea estaltzeko asmoz. Atari berriaren xedea Euskal Autonomia Erkidegoko eta inguruko aterpetxe, kanpin eta landen erreferentziazko bilatzaile birtuala bilakatzea da. Era berean, boluntariotza arloan jarduten duten elkarte, gazte, aisialdi talde nahiz gainerako elkarteentzat beren ekintzak burutzeko tresna erabilgarria izateko sortu da.

BIZILABE AZOKA: ZIENTZIALARI GAZTEAK BILBON Bilboko Udalak eta Elhuyar Fundazioak antolatuta, Bilboko DBH eta Batxilergoko ehun gazte baino gehiagok bere prototipo zientifikoteknologiko aurreratuak aurkezteko aukera izan zuten Bizilabe Azokari esker. Elhuyar Zientzia 2014. urtean hasi zen Bizilabe zentroen sarea abian jartzeko lan egiten. Horiek, hain zuzen ere, 10 eta 19 urte bitarteko gazteentzako ikerketaespazioak izango dira, non STEM (Science, Technology, Engineering y Mathematics) gaietan modu autonomoan praktikatu eta ikertu ahal izango dute.

4

Emakume gazteen % 60k enpresetan emakumeak diskriminatzen direla uste du Soldatetan diren aldeak eta aginte-postuetara iristeko zailtasunak dira gehien aipatzen diren diskriminazio motak Centro Reina Sofíak egin duen “Jóvenes y empleo, desde su propia mirada” ikerketaren arabera, Estatuko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen % 45ak enpresetan emakumeak diskriminatzen direla uste du. Emakumeak soilik kontuan hartzen badira, kopuru hori % 60raino igotzen da; gizonezkoen kasuan, berriz, % 37an geratuko litzateke. Era berean, eta ikerketak agerian uzten duenez, gazteek ez dute uste

enpresetan gizonezkoak diskriminatzen direnik. Diskriminazio moten artean soldatetan diren aldeak dira gazteek gehien aipatzen dutena. Inkestan parte hartu duten gazteen % 73k horrela adierazi du. Jarraian, emakumeek aginte-postuetara iristeko dituzten zailtasunak aipatzen dira (% 53). Gazteek aipatzen dituzten bestelako diskriminazioak lirateke, adibidez, lana eta familia uztartzeko zailtasunak (% 41), lan-

merkatuan sartzeko aukera urriak (% 33) edota profesionalki garatzeko zailtasunak (% 23). Ikerketak azpimarratzen duenez, langabezian eta gizarte maila baxuenetan jatorria duten gazteek lan merkatuan sartzeko arazoak aipatzen dituzte gehienbat. Goi-mailako ikasketak dituzten gazteek, aldiz, kontziliazioa eta agintepostuetara iristeko zailtasunak aipatzen dituzte.

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua


GERO ETA GAZTE GEHIAGOK AUKERATZEN DU LANBIDE HEZIKETA DUALA Ezagutzera eman diren azken datuen arabera, 2016-17 ikasturtean 1.293 ikasle ari dira Lanbide Heziketa Duala egiten. Guztira, 790 euskal enpresa ari dira Lanbide Heziketaren modalitate honetan parte hartzen. Horri esker, ikasleek ezagutza teorikoa bereganatzeaz gain, enpresetan praktika ordainduak egiteko aukera dute. Lanbide Heziketa Duala duela 4 urte jarri zen abian.

BERMEOK GAZTEEN EMANTZIPAZIO BEHARRAK AZTERTU DITU Bermeoko Udalak herriko gazteen emantzipazio beharrei erantzuteko plan bat garatu nahi du. Horretarako, gazteen iritzia jaso nahi izan du inkesta baten bidez. Guztira, 16 eta 34 urte bitarteko 216 gaztek parte hartu dute inkestan. Udalak dituen datuen arabera Bermeon 2.000 etxebizitza inguru hutsik daude. Horietatik, 700 inguru Alde Zaharrean aurkitzen dira. Galdetegia Bermeoko Udalaren web orrian eta Twitter eta Facebook-en sare sozialetan izan da eskuragai.

ACTIVATE+ PROGRAMA BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN ESKUTIK

Erasmus (orain Erasmus+) programak 30 urte beteko ditu 2017an. Urtemuga hori ospatzeko burutuko diren ekitaldiak otsailean hasiko dira eta horien artean, foro, jarduera, hitzaldi eta erakusketa desberdinak antolatuko dira. Programa horri esker milioika europar gaztek atzerrian trebatzeko aukera izan dute.

Instituto Nacional de Estadísticak ezagutzera eman duenez, EAEko 10 eta 15 urte bitarteko nerabeen % 76,2 telefono adimentsu baten jabe da. Guztira, 95.331 gazte izango lirateke. Datu horrek, Euskadi sailkapeneko lehen postuan kokatzen du. Nafarroa laugarren postuan azaltzen da (%72,6).

“Euskal gizartearentzako erronka berriak sortu dira, Europa osoan bezala, gazteentzako etorkizunari begira eginak dauden programak behar direlako”

Bizkaiko Foru Aldundiak Activate+ izeneko programa jarri du martxan gazteen artean jasangarritasuna sustatzeko. Programa Ezkerralde, Meatzalde eta Enkarterriko eskola komunitatean garatuko da.

ERASMUS PROGRAMAK 30 URTE BETEKO DITU 2017AN

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO 10 ETA 15 URTE BITARTEKO 95.000 GAZTE BAINO GEHIAGOK SMARTPHONE BAT DU

BEATRIZ ARTOLAZABAL. Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua.

VARNA IZANGO DA EUROPAKO GAZTERIAREN HIRIBURUA Bulgariako Varna hiria izango da 2017an Gazteriaren Europar Hiriburua. Hiriburutza hori 2009an jarri zuen abian Europako Gazteriaren Foroak eta orain arte Rotterdam, Torino, Anberes, Braga, Maribor, Tesalonica, Cluj-Napoca eta Ganja izan dira ohore hori izan duten hiriak.

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua

OSAKIDETZAREN “ADIN TXIKIKOAK ETA ALKOHOLA” PROGRAMA. Osasun Sailak eta Osakidetzak 1.000 langiletik gora prestatu dituzte “Adin txikikoak eta alkohola” programa Euskal Osasun Sistema Publikoaren sare osoan hedatzeko. Programaren xedea adin txikikoen artean gehiegizko alkoholkontsumoa etetea da. IKERGAZTE 2017. Datorren maiatzaren 10 eta 12 bitartean, UEUk eta NUPek antolatuta, IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz kongresuaren bigarren edizioa burutuko da Iruñean. Ikergazte tesia bukatzen ari diren edo doktoratu ostean lanean ari diren ikertzaileei zuzenduta dago eta zientzia euskaraz ere egin daitekeela azaldu nahi du.

5


ABIAN DA EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN PROGRAMAREN EDIZIO BERRIA

Inoizko emaitzarik txarrenak lortu ditu Euskadik PISA txostenaren arabera Nafarroako Foru Erkidegoak, aldiz, oso emaitza onak lortu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko 15 urteko ikasleei pasa den urteko maiatzean egindako azterketaren arabera, Euskadik inoizko emaitzarik txarrenak lortu ditu PISA txostenean. Nafarroako ikasleek, berriz, oso emaitza onak lortu dituzte eta ELGA/OCDE batez bestekoaren gainetik kokatu dira. PISA txostenak aipatu adineko ikasleen gaitasun zientifikoa, gaitasun matematikoa eta irakurmen gaitasuna ebaluatzen ditu. Lehen gaitasunari dagokionez, euskal ikasleek 483 puntu lortu dituzte, aurreko txostenean baino 23 puntu gutxiago eta ELGAko bataz bestekoa baino 10 puntu gutxiago. Ikasle nafarrek 512 puntu lortu dituzte gaitasun horretan. Gaitasun matematikoari dagokionez, euskal ikasleek 492 puntu lortu dituzte (ELGAko batez bestekoaren gainetik); nafarrek, 518. Azkenik, irakurmenari dagokionez, euskal ikasleek 491 puntu lortu dituzte eta nafarrek 514.

6

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak ‘Euskadiko Gazteak Lankidetzan’ programaren 2017ko edizio berriaren deialdi berria antolatzea onartu du. Programa horri esker, orain arte bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko 22 eta 30 urte bitarteko 100 gaztek hainbat herritan burutuko diren garapenerako ekitalditan lan egiteko aukera izango dute. Jaurlaritzak 155.000 euro bideratuko ditu programa garatu ahal izateko. Kopuru horrekin, besteak beste, partehartzaileen bidaiak ordainduko dira. Programan parte ahal izateko eskaria Internet bidez egin behar da honako helbide honetan: www. gazteaukera. euskadi.eus. Epea otsailaren 14an amaituko da.

#IzanZuAldaketa

Gazteen boluntariotza sustatzeko ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) #IzanZuAldaketa lelopean gazteen boluntariotza sustatzea helburu duen kanpaina garatuko dute. Kanpainaren xedea Bizkaian bizi diren gazteen artean boluntariotza bultzatzea da eta, aldi berean, gazteek gizarte erakundeetan egiten duten lana ere balioetsi nahi da. Abian jarri den kanpaina EGKaren barruan sortu zen Astialdi Foroa lantaldearen eskaera bati ematen dio erantzuna. Kanpainaren aurkezpen ekitaldian, besteak beste, Foru Aldundiaren Bizkaiko Behatokiko zuzendari Maitane Leizaola eta EGK-ko presidente Maialen Olabe izan ziren. Bi erakundeek 168.000 euroko lankidetza hitzarmena sinatu dute egitasmo desberdinak garatu ahal izateko. Leizaolak azpimarratu duenez, “gazteek gizartearen esparru guztietan duten zeregina erakusten tematu behar gara, baina baita gazteek gizarteari ematen dioten balioa erakusten ere”.

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua



8

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua


Eta 16 urteko gazteek bozkatzeko eskubidea izango balute? GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua

9


G

ure artean, hemezortzi urte betetzeak hainbat gauzetarako eskubidea ematen du. Horixe da, hain zuzen ere, pertsona adindun eta pertsona adingabe baten artean den aldea; egun batetik bestera hainbat gauza egiteko ‘eskubidea’ duzu. Eskubide horien guztien artean, adibidez, bozkatzeko eskubidea aurkituko litzateke. Estatuan, soilik 18 urtetik gorako hiritarrek dute horretarako eskubidea baina apirilaren 19an Estatuko senatuak bozkatzeko eskubidea ematen duen adina 16 urtetara jaistea onartu zuen. Hauteskundeak ekainean errepikatu behar izan zirenez, ondoren osatu zen beheko ganberak ezezkoa eman du gai horren inguruan berriki izan den bozketan. Neurria onartu izan balitz, Estatuko hautesle-erroldak 900.000 lagun gehiago izango lituzke (egungo erroldaren % 2 inguru). Bozkatu ahal izateko adina zehazten duen legearen erreforma (Ley Orgánica del Régimen Electoral GeneralLOREG) Esquerra Republicana de Catalunya (ERC) alderdiak proposatu zuen eta PSOE, UnidosPodemos, Partit Demòcrata Europeu Català, Compromís eta Bilduren aldeko botoak izan ditu. Kontra azaldu dira, berriz, PP, Ciudadanos, EAJ-PNV (apirileko bozketan abstenitu zen), Unión del Pueblo Navarro, Coalición Canaria eta Foro Asturias. Momentuz proposamena atzera bota bada ere, eztabaida jada kalean da: prest al daude 16 urteko gazteak bozkatzeko?

10

Europar Batasuneko estatukideak aztertzen baditugu, 16 urteko gazteek bakarrik Austrian eta Zipren dute bozkatzeko eskubidea. Esloveniaren kasua konplexuagoa da; bertan, 16 urteko gazteek bozkatzeko eskubidea izan dezakete, beti ere, lan ordaindua dutela egiaztatzen badute. Europako Parlamentuak estatu-kide guztietan bozkatzeko adina 16

AUSTRIAN ETA ZIPREN 16 URTEKO GAZTEEK BOZKATZEKO ESKUBIDEA DUTE. Gure inguruneko herrialdeak aztertzen baditugu, bakarrik Austrian eta Zipren bozkatu ahal dute 16 urteko gazteek. Eslovenian ere bozkatzeko aukera izan dezakete, beti ere, ordaindutako lan batean ari direla egiaztatzen badute.

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua


z 16 urteekin gazteek pertsona helduek dituzten zenbait ardura eta eskubide dituzte. z Gazteek lan egin eta zergak ordaindu ahal dituzte. z Bozkatzeko eskubidea izanik, gazteek politikarekiko interes gehiago azalduko lukete. z Kopuru handiegia izan ez arren, gazteena politikariek kontuan hartu beharko luketen sektorea bilakatuko litzateke eta horrek eragin zuzena izango luke gazteria politiketan.

z 16 urteekin gazteek ez omen dute erabaki politikoak hartzeko ezagutza nahikorik.

urtetara jaitsi beharko litzatekeela gomendatu zuen pasa den urtean. Hamasei urteko gazteek ere Kuban, Ekuador-en edota Nikaraguan bozka dezakete. Kasurik bereziena, seguruenik, Argentinakoa dugu. Bertan, hauteskundeetan bozkatzeko gutxieneko adina 15 urtetakoa da eta, gainera, 18 urtetatik aurrera, bozka derrigorrezkoa da. Iran da hamabost urteko gazteei

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua

bozkatzeko eskubidea onartzen dien beste herrialde bakarra. Kontrako aldean Kuwait aurkituko litzateke. Bertan, 21 urte bete behar dituzu bozkatu ahal izateko. Espainian bezala, bozkatzeko adina jaistea aztertzen ari diren beste herrialde batzuk Bolivia, Erresuma Batua, Txile eta Venezuela dira. Ezkerreko alderdiak ez ezik, Espainiako Gazteriaren Kontseilua

z Gazteek epe motzean zentratzeko joera dute. Ez dituzte ondo neurtzen bere erabakien ondorioak. z Gazteek politikarekiko interes gutxi azaltzen dute. z Bozkatzeko adina mantentzeak ez du inolako kalterik eragiten.

11


(CJE) ere bozkatzeko adina jaistearen alde azaldu da. CJE-n azaltzen dutenez, 16 urterekin hiritar batek dituen hainbat ardura bereganatzen dira. Adibidez, hamasei urteko gazte batek beste edozein adin nagusiko pertsona batek jasoko lukeen zigor bera jasoko luke epaitegi batean. Gainera, 16 urterekin, ezkontzeko, gurasoen etxetik joateko edo lanean hasteko aukera dago. Hamalau urteekin, berriz, gazte batek testamentua egiteko eskubidea, ehiza-lizentzia

12

lortzeko eskubidea edota semealaba bat aintzat hartzeko eskubidea izan dezake. Neurri horren aurka azaldu direnek argudiatzen dutenez, 16 urteko gazteak manipulagarri, heldugabe eta eraginerrazak dira. Baina zein puntutaraino 18 urteko gazte bat baino gehiago? Duela hamar urte inguru Sevillako Udalak udal hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea 16-17 urteko gazteei zabaltzeko aukera aztertu

nahi izan zuen. Txostena prestatu zuten adituen ustez, bozkatzeko adina 16 urtetaraino jaistea neurri bideragarria litzateke, adin horretan “gazteek gaitasun intelektual, afektibo eta borondatezkoak guztiz garatuta dituztelako�. Aditu horien ustetan, gainera, adin horretako gazte guztien zaurgarritasun emozionala edota gai politikoen inguruko ezagutza faltaren inguruan diren zalantzak hautesle guztiei aplikatu beharko litzaieke.

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua



Publizitatea

New faces and a new approach (1) to teaching adults at the British Council 14

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua


We spoke to Marie Sahota and Mark Holland, two English teachers at British Council Bilbao, about life, work and their love of teaching So, Marie, first of all I’d like to ask you where you are from and what your teaching background (2) is. I’m from Birmingham, England but my teaching career has taken me to various countries including northern Italy and Ireland. You are extremely experienced and well-qualified. Why did you choose British Council Bilbao? Well, I’d previously worked for the British Council in Madrid and was impressed by the professionalism of the organisation and the training and development opportunities that they offer and I was keen to take advantage of that again. Has it met your expectations? Yes we have a strong team here in Bilbao and offer a wide variety of training and that is hugely important in our profession. I want to develop and offer a good service to all my students, not stand still and do the same old things year after year. What about the city itself? Well, I live in Muskiz and that’s great because I love the sea but I also really like the ‘Casco Viejo’ of Bilbao. There’s so much atmosphere and so much going on! Thanks Marie. Mark, you’ve been here a bit longer than Marie, how’s it going? What, living here or working for the British Council?

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua

15


Let’s start with living here. Well, I really like the Basque country. It’s so green and unspoilt (3), it reminds me of the countryside in Northern Ireland, where my family are from originally. I’ve also been impressed by the wealth (4) of cultural events going on for such a small place. And I’m a big fan of Athletic and their policy of using players with a connection to the Basque country. That’s an admirable stance (5) to take in this day and age of corporate football. And the job? How’s that going? It’s going well, I think! I came into the British Council with less experience than Marie but, as she says, with the training that is on offer and the resources that are available through their global network, you always feel that you are in a position to do a good job and to develop as a professional. Are there any levels or age groups that you particularly like teaching? I couldn’t possibly say! They all have their challenges and rewards but I must say I am particularly interested right now in our new approach to adult courses. Oh yes, we heard about that in a previous interview; adult students can progress through your levels as quickly or as slowly as they need to, am I right? That’s right, but it is not only about allowing the speed of progress to be flexible – that could be applied to any age group. It’s also about how this approach meets the needs of adult students in particular.

16

More Information: www.britishcouncil.es Deusto and Portugalete 94 476 36 50

GLOSSARY (1) Approach (2) Background (3) Unspoilt (4) Wealth (5) Stance

method or system experience not damaged by development abundance attitude, way of thinking about something

What do you mean by that? Well, it’s something I’ve seen in practice in my own adult classes where students often come into our system with relatively little English that they can access and use but a lot of English that is ‘locked in’, you might say, either because they haven’t practised for years or never had the chance to practise in their previous learning contexts. That’s a bad thing, isn’t it? I hadn’t finished! What happens is that, once they have been in class

for some weeks, some of these students make great progress as they gain confidence and begin to use the language again and our system is designed so that they can easily move up a level when that happens. Conversely, if they need to continue consolidating at the same level for a while, the system allows them to do that too. Everyone’s a winner. Sounds like just what I need! Where do I sign up? Just call us or visit our website to book a placement test.

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua


Gazteberri.eus Gazteek gustuko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua

Noiznahi.

17


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Urte berritsu ON “2016. urteko nondik norakoak: zapatila berri batzuk erosi nituen, gimnasiora apuntatu, nahiz eta lehen egunetan soilik joan; ez dut nire ingeles-maila hobetu; whatsappean murgilduta bizi naiz; aurten ez dut libururik irakurri; azterketa-garaian baino ez dut ikasten; aurreztea pentsatuta neukan baina... aitzakiaren bat nuen!; eta alkohola eta dietarena, iruzkinik gabe utz dezagun”. Urtero bezala, elikadura hobetzea jende askoren nahien artean aurkitzen da baina % 10ak soilik bere asmoren bat betetzen du. Dirudienez, era osasuntsuan jatea munduko gauzarik zailena da. Zientziak gauza asko lortu dituen bitartean: gidaririk gabeko kamioia gidatzea (gezurra badirudi ere, garagardoa garraiatzen zuen); grabitazio-uhinak hartu; ur likido existentziako proba berriak aurkitu Martitzen, gatzduna; DNA aldatzeko aukera, gaixotasunak saihesteko; landareak espazioan landu eta garatu, urazak zehazki… urteak pasa ahala zure txitxi madarikatuak desegitea ezinezkoa da! Entsegua behar du, iraunkortasuna. Nahiz eta “15 eguneko plana” balio ez izan, urtero berriro ere saiatzen zara. Azterketa-denbora. Zure lagunetako zenbatek probatu du paleo-dieta? Eta gabe-dieta? Glutenik gabe, laktosarik gabe, ezer-gabe! Zalantzarik gabe, 2016. urtea smoothie berdeko urtea izan da: askaltzeko barazki-pure hotza eramatearen moda -jada amatxok zioen, “ez baduzu jaten afaltzeko izango duzu” - eta barrutik araztu. Orain esan iezadazu egia, zein probatu dituzu? Hain eraginkorra da, non orain kilo bat galdu ordez, bi galdu behar dituzun. Eta horregatik “fitbit” app-a deskargatzeko tentazioa izan zenuen, edo antzeko zerbait. Galderatxo bat, estreinatu al duzu? Oloa haragi berria da, kalitate oneko

18

proteinak eta begetal jatorrikoak; eta quinua olo berria da, kalitate oneko proteinak, begetal jatorrikoak eta “glutenik gabe” gainera; edo agian nahiago duzu teff edo sarrazeno-garia. Paleo urtea izateko, zerealak bogan daude! Gehien sorgintzen gaituenak superfood-ak dira. Ez, ez diezadazun uka! Sukaldeko apaletan kurkuma eta txia barneratu dituzu (nahiz eta haiekin ez jakin zer egin); edo bestela, ahuakatea, brokolia eta izokina barneratu dituzu. Edota yogui-tea. Argi dago Asia modan dagoela: sushia indarrez eta bat-batean sartu da, euskal ahosabaiak konkistatuz. Eta urtea amaitzeko? 2016ko neguak azukreari gerra deklaratu dio. Berez, Espainiako gobernu “berriaren” lehen neurria, azukredun edarien BEZaren igoera izan da; Frantzia, Danimarka, Finlandia, Hego-afrika edo Mexiko bezalako herrijoera jarraituz –jaten baduzu, larrutik ordainduko duzu!–. Munduko Osasun Erakundeak (MOE) berak, neurria gomendatu du; helburua: gizentasuna, diabetesa eta hortz-txantxarraren prebalentzia txikiagotzea -ez dute dirubilketako grinarik-. Eztabaidagarria gertatzen dena da, zerga azukredun edarietan ezartzen dela eta ez osagaiari, azukreari. Neurriak sakelan zuzenki talka egiten du: erosteko gogoa kentzea helburu delako; baina baliagarria izango ote da? “2017rako helburua: 2016. urteko helburuak betetzea da, 2015. urtean hitzeman nituenak, 2014. urtetik berreskuratutakoak eta 2013an planifikatutakoak. Urtarrilaren 1etik aurrera, hitzematen dut: ingelesa ez ikasi, gimnasiora ez joan, dieta ez egin… izango ditudala lelotzat. Ea horrela, zeozer lortzen dudan”.

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua



20

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua


ZIENTZIA

Noraino iristen da gizakiok Lurrean izan dugun inpaktua? Leicester Unibertsitateko ikertzaileek gizakiok eraiki ditugun gauza guztien pisua kalkulatu dute Zalantzarik gabe gizakia da Lurra eraldatzeko eta bere nahietara moldatzeko gaitasun handiena azaldu duen izakia. Gizakiaren eboluzioan eta, bereziki azken mendeetan, gizakiak sormen izugarria izan du. Zientzialariek gizakiok gure biziraupenerako sortu ditugun gauza guztien multzoa teknosfera izenarekin izendatzen dute. Horren barruan, adibidez, etxeak, errepideak, makinak eta bestelakoak aurkituko lirateke. Leicester Unibertsitateko geologo talde batek teknosfera horren tamaina kalkulatzen saiatu da eta emaitza harritzekoa da. Izan ere, gizakion sorkuntza guztien pisua 30 bilioi tonakoa litzateke eta lurrazaleko metro koadro bakoitzeko 50 kiloko masa izango litzateke. Bestalde, aipatu ikertzaileen arabera, gizakion sorkuntza guztien kopurua egun Lurrean diren izaki guztiena baino handiagoa litzateke. Zientzialarien arabera, antropozeno izeneko garaian bizi gara. Aro horren ezaugarririk nagusiena gizakiok planetan dugun eragina da. Zientzialari askoren iritziz garai edo aro hori Industria Iraultzarekin batera hasi zen, makina berriei esker gizakiak natura ‘menperatzea’ lortu baitzuen. Ikerketa burutu duten zientzialarien ustez gizakiok arazo handia izango dugu sortu eta ondoren erabiltzen ez ditugun milioika gailurekin. Izan ere, gailu horiek guztiak Lurreko estratu desberdinetan pilatuko dira eta teknofosilak izenarekin ezagutzen den zaborra osatuko dute. Etorkizunean, planeta honetan jarraitzen badugu, zientzialariek gure garaiaren berri izango dute teknofosil horiei esker.

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua

21


Euskara Ezagutzan ondo. Erabileran ez hainbeste Euskaldunak izan arren lagunekin euskaraz hitz egiten duten gazteen kopuruak berean jarraitzen du Gazteen Euskal Behatokiak Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta ezagutzera eman dituen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 26,4k lagunen arteko komunikazioan euskara erabiltzen du nagusiki edo, behintzat, gaztelania beste. Kopurua nahiko urria da, euskara ezagutzen duten gazteen kopurutik urrun (% 69,3), eta egonkor mantendu da azken hamarkadan % 25 inguruan. Erabilera eta ezagutzaren artean den aldea, gainera, ezagutzan eman den hazkundearekin nabarmentzen da. Horrela, erabilera egonkor mantendu den bitartean, ezagutza ia 14 puntutan hazi da 2004. urtetik hona. Eusko Jaurlaritzatik sarritan azpimarratu den moduan, gazteria da euskararen etorkizuna. Ildo horretan, erabileraren datua positiboa ez den arren, gazteen artean den erabilera gizarte osoko biztanleriaren artean den batez besteko erabilera (% 21,4) baino altuagoa da. Herrialdeka, datu positiboenak Gipuzkoan ematen dira. Bertan, euskaraz erlazionatzen diren gazteen

22

EUSKARAREN EZAGUTZAREN BILAKAERA ETA LAGUNEKIN EUSK BILAKAERA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO GAZ

80 70 60 50 40 30 20

ITUR

Zenbat eta gazteagoa izan orduan eta gehiagok dakite euskaraz ondo hitz egiten

ehunekoa % 45,7koa da. Bizkaian, berriz, ehuneko hori 18,5eraino jaitsiko litzateke eta Araban % 10,8raino. Ezagutzari dagokionez, herrialdeen arteko ordena berbera izango litzateke baina aldeak ez dira hain nabarmenak (% 78,9 Gipuzkoan, % 68,3 Bizkaian eta % 51,4 Araban). Adinari dagokionez, Behatokiak emandako datuek azaltzen dutenez zenbat eta gazteago orduan eta euskaldun kopuru handiagoa. 15 eta 19 urte bitarteko gazteen artean % 81,3k euskaraz ondo hitz egiten duela dio. 25 eta 29 urte bitartekoen artean kopuru hori % 59,1era jaisten da.

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua


KARAZ HITZ EGITEN DUTENEN ZTEEN ARTEAN (%)

RRIA: Gazteen Euskal Behatokia GAZTEAK DIRA EUSKARAREN ETORKIZUNA. EAEko gazteen artean den ezagutza maila ona izan arren, lagunen artean nagusiki euskara erabiltzen duten gazteen kopurua egonkor mantendu da % 25 inguruan azken 12 urteetan.

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua

NAFARROAEUSKALTZAINDIA LANKIDETZA HITZARMENA Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak lankidetzahitzarmena sinatu dute hainbat kultur egitasmo garatzeko. Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Euskaltzaindiaren lehendakari Andres Urrutiak sinatu duten akordioarekin lankidetzarako oinarri orokorrak finkatuko dira. Hitzarmen horri esker, 96.100 euro bideratuko dira hiru proiektu finantzatzeko: Euskal Corpus Onomastikoa, Onomastika eta Toponimia lanak eta Mendaur bilduma. Nafarroako Foru Aldundia Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zen 1918an. Harrezkero, Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko harremana etengabea izan da eta, horri esker, duten hainbat ekimen abian jarri ahal izan dira.

Gora egin du euskarazko hedabideen kontsumoak Hedabideen kontsumoa neurtzen duen CIES enpresak berriki ezagutzera eman dituen datuen arabera euskarazko komunikabideen kontsumitzaileen kopurua % 32 igo da 2008. urtetik hona. Datu horien arabera, euskaldunon % 45 inguruk, hots, ia 500.000 pertsonak, egunero kontsumitzen ditugu euskarazko hedabideak. Hala ere, hedabideen joera ez da guztiz homogeneoa. Horrela, irrati eta Internet bidez zabaltzen diren hedabideen kontsumoak gora egin duen bitartean, telebistarenak behera egin du. Prentsa inprimatuaren kontsumoa berean mantendu da. Datuak hil honen hasieran izan den Durangoko Azokan aurkeztu zituzten Errota Digitala elkarteko Gorka Salces eta EHUko Nor ikerketa taldeko Josu Amezagak. Salcesek azpimarratu zuenez, gazteentzako edukietan gabezia nabarmenak daude: “Ez da asmatu gazteentzako edukiak sortzen eta sortu diren kasuetan eginiko lana ezagutarazteko baliabideak falta izan dira”.

Zein da euskararen lekua 12-14 urteko gazteen unibertsoan? Abenduaren 19an, Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatuta, “Gu gazteok, nola bizi [dugu/gara] euskara(z)?” jardunaldia egin zen. Bertan, Kike Amonarrizek eta Jone Miren Hernándezek Euskararen Aholku Batzordeko Gazteria Batzorde-Atalak gauzatu duen “Gu gazteok” izeneko ikerlanaren emaitzak aurkeztu zituzten. Ikerlan horrek 12 eta 14 urte arteko nerabeen euskararekiko harremanen eta eguneroko bizipenen berri ematen du.

23


© Irekia

IPARRALDEKO EUSKALTEGIETAN DIREN IKASLEEN % 39 EZ DIRA EUSKAL HERRIAN JAIOAK

Donostia Europako Hizkuntza Aniztasunaren hiriburu Unescoren Munduko Hizkuntzen Atlas berria eta Hizkuntza Eskubideen Berme Protokoloa aurkeztu dira Donostian Donostiako Kursaal Aretoa Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroaren egoitza izan da eta horren barruan Unescoren Munduko Hizkuntzen Atlas berriaren aurkezpena egin da. Foro berean, gainera, Hizkuntza Eskubideen Berme Protokoloa ere aurkeztu zen. Unescoren atlasa munduan den hizkuntzen inguruko katalogo zabal eta zehatzena da eta bertan, munduan egun diren 6.000 hizkuntza inguru jasotzen dira. Azken edizioan, aurrekoetan ez bezala, arriskuan diren hizkuntzak ez ezik, bestelako hizkuntzak ere jasotzen dira. Hizkuntza Eskubideen Berme Protokoloak, berriz, hizkuntzak desagertu ez daitezen zein nolako proposamenak jarrai daitezkeen jasotzen ditu. Dokumentu horren xedea Bartzelonan 1996an onartutako Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsala garatzea da.

24

Euskararen Erakunde Publikoak eta EKAHE Euskal Kosta-Aturri Hirigune Elkargoak eskatuta euskararen eta euskal testuen ikerketarako IKER zentroak Iparraldeko euskaltegietan diren ikasleen inguruko azterlana burutu du. Guztira, 1.200 ikasle inguru dira bertako euskaltegietan eta, horietatik, 35 hautatu dituzte ikerketa kualitatiboan sakontzeko. Ikerketak agerian utzi duenez, ikasleen % 39 Euskal Herritik kanpo jaioa da. Ikasle gehienen ingurunea euskalduna da eta, horregatik, euskaraz mintzatzea da ikasle gehienen motibazio nagusia. Horrekin batera, hizkuntzaren berezitasuna, gurasoen hizkuntza izatea, euskaldunekin komunikatu ahal izatea, kantu zaletasuna, eta Euskal Herrian bizitzeko hautua ere aipatzen dira.

Araba uste dena baino euskaldunagoa da

Testuinguru egokia euskararen erabilera sustatzeko Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuak eta Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak Araban den euskararen erabilera aztertu dute “Arabarren euskararen ezagutza, erabilera eta iritziak, 2015” ikerketaren bidez. Ikerketak ondorioztatzen duenez, Araban erabilera ez da ezagutza bezainbeste handitu, besteak beste, biztanleriaren gehiengorako gaztelaniak hizkuntza nagusia izaten jarraitzen duelako (% 74,2 hobeto moldatzen da gaztelaniaz euskaraz baino). Hala ere, ikerketak baikor izateko emaitzak eman ditu. Izan ere, belaunaldi gazteenen artean ezagutza maila oso altua da. Helduen artean ere ezagutza nabarmen hazi da, bereziki, euskaltegietan egin den lanari esker. Ikerketak azpimarratzen duenez Euskararen erabilera sustatzeko orduan horiek umeentzat eta gazteentzat “erreferente” bilakatu behar dute. Ikerketaren arabera, elebidunek euskara lehen hizkuntza izateko inoiz baino egokiagoa den testuingurua bizi dute.

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua



Soldataren erdia emantzipatu ahal izateko Emantzipazioarena gazteok historikoki izan dugun kezka nagusienetako bat izan da. Azken urteetan izan diren lan baldintza kaxkarrek ia ezinezkoa egiten dute gurasoen etxetik alde egitea. Gazteen Euskal Behatokiaren arabera, euskal gazte batek bere soldataren % 63,8 bideratu beharko luke merkatu librean etxebizitza bat alokatzeko.

26

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua


GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua

27


G

urasoen etxetik alde egin nahi? Bada, presta zaitez dirua zuritzeko. Izan ere, Gazteon Euskal Behatokiak (GEB) ezagutzera eman dituen datuen arabera, euskal gazteek soldataren % 63,8 beharko lukete merkatu librean etxebizitza beraiek bakarrik alokatu ahal izateko eta %53,4 etxebizitza baten hipoteka ordaindu ahal izateko. Datuak, GBEk egoitza-emantzipazioak Euskal Autonomia Erkidegoan duen kostuaren inguruko hirugarren txostenean argitaratu dira eta 2015. urteko datuak islatzen ditu. Aipatu txostenean azpimarratzen denez, etxebizitza babestua litzateke, zertxobait gora egin duen arren, aukerarik eskuragarriena gazteontzat. Kasu horretan, aurre egiteko moduko gastuak izango lirateke, batez ere alokairuaren kasuan baina, zoritxarrez, aukera hori ez da 25 urtetik beherakoentzat. Txostena prestatzerakoan, besteak beste, gazteriaren batez besteko soldatak, etxebizitzak zer preziotan eskrituratu diren eta hipoteka-kredituen iraupena eta interesak, edo batez besteko alokairu-errenta hartu dira kontuan. Horretarako, Euskadin etxebizitza libre bat eskuratzeko kostu teorikoa islatzen duten hamar adierazle eta etxebizitza babestua eskuratzeko kostuari dagozkion beste bi adierazle erabili dira. Azken bi adierazle horiek, jabetzako eta alokairuko etxebizitza babestu bat eskuratzeko kostuek, gazteek etxebizitza bat lortzeko dituzten zailtasunei buruzko ikerketa

28

osatzen dute eta etxebizitzarako politika publikoek ekartzen duten kontrapuntua eskaintzen dute. Euskal Autonomia Erkidegoan 18 eta 34 urte bitarteko gazte batek batez beste irabazten duen soldata erreferentziatzat hartzen bada, gazte batek soldata horren % 53,4 beharko luke hipotekaren lehenengo hileko kuota ordaindu

ETXEBIZITZA LIBREA GERO ETA MERKEAGO. Euskadin etxebizitza librea jabetzan zein alokairuan eskuratzeko kostua apalagoa da 2015ean 2007an baino. Alderik nabarmena jabetzako etxebizitzari dagokio, salneurriak eta hipotekakredituen interes-tasak jaitsi egin direlako. Hala ere, etxebizitza librea ez dago gazteen eskura.

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua


Gazte baten batez besteko soldatarekin eta % 30eko zorpetze-muga errespetatzen bada, gazte batek 110.086 euro gastatu ahal izango lituzke etxebizitza batean Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan, merkatuko etxebizitza baten batez besteko prezioa 196.054 eurotakoa da Gazteen batez besteko soldatak % 78,1 igo beharko luke, % 30eko zorpetze-muga errespetatuz, merkatu libreko etxebizitza bat erosi ahal izateko

ahal izateko. Kontuan izan behar da, hipoteka bat eskatzerakoan bankuek hileko soldataren % 30eko muga ez gainditzea eskatzen ohi dutela; hori baita egokitzat jotzen duten zorpetzemuga. Azpimarratu behar da 2015. urteko kostua 2007an zena baino merkeagoa dela (% 50 inguru), besteak beste, kredituen

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua

interes-tasak (Euribor delakoa bereziki) bere mailarik baxuenean daudelako. Hala ere, etxebizitza librea ez legoke gazteen eskura. 2014 eta 2015 artean gazteon batez besteko soldata % 0,4 jaitsi da. Gainera, Euskadiko prezioak Estatuan batez beste daudenak baino garestiagoak dira. Zentzu horretan, urte hasieran Espainiako

Gazteriaren Kontseiluak (CJE) eta Emantzipazioaren Behatokiak ezagutzera eman zituzten datuak gogoratzea komeni da. Txosten horren arabera, Estatuko gazteek, batez beste, bere soldataren % 60 beharko lukete etxebizitza bat erosi ahal izateko. Gainera, estatuan bizi diren 30 urtetik

29


ETXEBIZITZA LIBREA ETA BABESTUA ESKURATZEKO KOSTUA

ITURRIA: GAZTEEN EUSKAL BEHATOKIA beherako gazteen % 80 inguruk bere gurasoen etxean bizitzen jarraitzen du. Euskadira bueltatuz, GEBren txostenak azaltzen duenez, alde handiak daude adinaren, sexuaren eta lurralde historikoaren arabera. Horrela, 18 eta 24 urteko gazteek bere soldataren hiru laurden baino gehiago (% 77,2) bideratu beharko lukete etxebizitza erosi ahal izateko. 25 eta 29 urte bitartekoek, aldiz, 20 puntu gutxiago (% 57). Espero zitekeen bezala, gizon eta emakume gazteen arteko soldatetan alde nabarmena dagoelako, emakumeek

30

zailtasun handiagoak dituzte emantzipatzeko. Txostenak azaltzen duenez, 18 eta 34 urte bitarteko emakume batek, batez beste, etxebizitza bat erosteko bere soldataren % 57,7 bideratu behar duen bitartean, adin tarte bereko gizon batek % 48,7 bideratu behar du. Lurralde historikoei dagokionez, Gipuzkoak du etxebizitza eskuratzeko kosturik altuena (% 58,0). Jarraian Bizkaia (% 52,2), eta Araba (% 45,4) aurkituko lirateke. Gehienek pentsa dezaketenaren aurka, etxebizitza libre baten alokairu gastuak erosketa gastuak baino garestiagoak dira; hots, alokatzea erostea

baino garestiagoa da. Horrela, gazte batek etxebizitza libre bat erosteko bere soldataren % 53,4 behar duen bitartean, etxebizitza bera alokatzeko bere soldataren % 63,8 beharko luke. Testuinguru horretan, etxebizitza babestua da gazteek duten aukerarik egokiena. Erosketaren kasuan, soldataren % 31,9 beharko litzateke eta alokairuaren kasuan, berriz, soldataren %25,3. Estatuarekin alderatuta, EAEn handiagoa da etxebizitza babestua erostearen kostua Estatuan baino (% 29,2) baina alokairuaren kasuan, kostua Estatuan (% 30,1) baino txikiagoa izango litzateke.

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua


GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua

31


Sexua Euskaldunak ez omen gaude oso gustura gure bizitza sexualarekin Control-ek egin duen ikerketa baten arabera, EAEko biztanleen asebetetze maila baxuena da Preserbatiboak ekoizten dituen Control enpresak egin duen azterlan baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko zein Nafarroako gazteak bere bizitza sexualarekin asebetetze maila baxuena dituztenen artean aurkitzen dira. Oro har, asebetetze maila altua bada ere, EAE sailkapeneko azken postuan aurkitzen da (7,52) eta Nafarroa sei postu gorago (7,76). Estatuko batez bestekoa 7,84 da. Kanariar Uharteetako eta Errioxako gazteak dira, zentzu horretan, asebetetze mailarik altuenak adierazten dituztenak, 8,29 eta 8,10, hurrenez hurren. Aipatu ikerketa hiru ardatz nagusitan banatzen da: sexuohiturak, osasun sexuala eta joera berriak. Lehen atalean, besteak beste, lehen sexu-harremana zein adinarekin izaten den aztertzen da. Kasu horretan, eta kontrakoa pentsa badaiteke ere, Euskadi sailkapeneko bigarren postuan azaltzen da. EAEko gazteak, batez beste, 17,1

32

Batez beste, 8 minutu eta lau segunduko kontsumoa egiten da

Porno kontsumitzaileen %51k 34 urte baino gutxiago ditu

Espainia da munduan porno gehien kontsumitzen duen 13. estatua

Sakelako telefonoaren bidez egiten den kontsumoa jaitsi da

urterekin izaten dute bere lehen harremana; nafarrek, aldiz, 18,0 urterekin (sailkapenaren azken postuetan). Kasu horretan ere, Kanariar Uhartea azaltzen da sailkapeneko lehen postuan. Maiztasunari dagokionez, berriz ere, euskaldunak sailkapeneko azken postuetan azaltzen gara. EAEko gazteen kasuan, urtero, batez beste, 65 aldiz izaten ditugu harreman sexualak (192

izan nahiko genituzke). Nafarren kasuan, 62 aldiz izaten ditugu harremanak eta 173 izan nahiko genituzke). Harreman gehien dituztenak Errioxako gazteak izango lirateke, urtean, 125. Ikerketa Estatu osoko 18 eta 35 urte bitarteko 2.000 gazterekin egin da. Horietatik, % 2,5 nafarrak izan dira eta % 6,7 EAEkoak. Ikerketak joera sexual guztiak aintzat hartu ditu.

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua


Pornoa kontsumitzen duen emakume bakoitzeko hiru gizon kontsumitzaile daude

Nafarroako zein EAE gazteen % 54k sexua bere bizitzako faktore oso garrantzitsua dela adierazten du

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua

‘A TRAVÉS DEL ESPEJO’ ERAKUSKETAK EMAKUMEEN SALEROSKETA IZAN DU ARDATZ Azaroaren 25 eta abenduaren 9 bitartean Iruñeako Gazteriaren Etxean izan den ‘A través del espejo’ erakusketak emakumezkoen salerosketaren inguruan hausnarketa bat egitea proposatu du. Erakusketa Acción y Promoción del Arte Contemporáneo (APAC) eta Acción Contra la Trata (ACT) elkarteen ekimena izan da eta Agrupación Fotográfica y Cinematográfica de Navarra (AFCN) elkartearen laguntzarekin gauzatu da. Erakusketa hogei erretraturekin osatuta (hamar emakume eta hamar gizon) zegoen eta, horiekin batera, argibidetaula batzuk ezarri ziren, printzipioz, berdintasunezkoa den gizarte batean diren genero rolen inguruko hausnarketa egiteko. Era berean, erakusketak emakumezkoen salerosketari buruzko hausnarketa planteatzen zuen.

SEXUAREN TXOKOA

Asexualitatea Azkenaldian, ‘asexualitatea’ hitza boladan da. Baina, zertaz ari gara hitz hori erabiltzen dugunean? Asexualitatea sexu-joera bat da. Pertsona asexualek ez dute inolako sexu-grinarik edo desirarik baina maitatzeko gai dira, hots, maitemindu egiten dira. Beraz, soilik sexuari edo harreman-sexualei lotutako ‘arazo’ bat litzateke. Pertsona asexualek maitasunaren beharra dute beste gizaki guztiok bezala. Beti izan dira sexu-grina eskasa izan duten pertsonak baina joera horri duela urte gutxi eman zaio azalpena. Izan ere, gaur egun, asexualitatearena tabutzat jotzen den gaia dugu. Gure artean, adibidez, sexu-grinarik ez izatea ‘arrarotzat’ jotzen da. Horregatik, hainbat kasutan, pertsona asexualek sexu-harremanak izatera behartuta ikusten dute bere burua, horrek, nolabait, normaltasunaren barruan kokatuko dituelakoan. Asexualitateak arazoak sor ditzake bikotearen egunerokotasunean. Sexu-grina falta maitasun faltarekin erlaziona lezake pertsona asexualaren kideak. Joera heterosexualetik at diren beste sexu-joera gehienekin gertatzen den moduan, asexualek arazo handiak dituzte bere joera azaltzen dutenean; isekak nagusitzen dira. Sarritan, homosexualtzat jotzen dira kontrako generoko pertsonekiko erakarpena nabaritzen ez dutelako baina pertsona asexualek ez dute genero berdineko pertsonekiko erakarpenik izaten. Estatu mailan ez dira asexualak diren pertsona kopuruaren inguruko datu zehatzik. Erresuma batuan, berriz, biztanleriaren % 1 inguru asexuala dela kalkulatzen da. Zutabe honetatik sexu-joera hau duten pertsonekin bat egin nahiko genuke. Askatasunaren izenean, norberak garbi izan behar du zer den eta zer nahi duen.

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 33


Teknologia berriak GERO ETA SARE SOZIALETAKO ERABILTZAILE GEHIAGO IAB-k egin duen “Redes Sociales 2016” azterlanaren arabera, Estatuan 15,44 milioi pertsonak erabiltzen du sare sozialen bat. Datu hori aintzat hartzen bada, estatuko Internet erabiltzaileen % 81 inguruk sare sozialak erabiliko lituzke. Horien artean, Facebook da gehien erabiltzen dena (% 94) eta, jarraian, Whatsapp (% 88), YouTube (% 66) eta Twitter (% 52) aurkituko lirateke. Maiztasunari dagokionez, batez beste sare sozialak astero 3,8 egunetan erabiltzen dira. Whatsapp eta Facebooken kasuan, erabiltzaileak ia egunero konektatzen dira.

EUSKARAZKO URL LABURTZAILE BERRIA Euskararen presentzia mundu digitalean gero eta handiagoa da. Euskararen Eguna dela eta, PuntuEUS-ek web estekak laburtzeko labur.eus tresna prestatu du. Gainera, whois.eus tresna ere prestatu dute PuntuEUSeko lagunek. Azken honek webgune eta domeinu izenei buruzko informazioa eskuratzeko aukera emango duen tresna da, adibidez, domeinu bat libre den ala ez jakiteko. Tresna horiek beste hizkuntza nagusietan eskuragarri zeuden, bereziki, ingelesez. Hemendik aurrera, berriz, euskaraz ere erabiltzeko aukera izango da.

34

Gero eta goizago hasten dira haurrak Internet erabiltzen UPV/EHUn egindako Net Children Go Mobile ikerketaren arabera haurrak 7 urterekin hasten dira Internet erabiltzen UPV/EHUko Maialen Garmendia, Miguel Ángel Casado eta Estefanía Jiménez-ek burutu duten “Net Children Go Mobile. Interneteko arriskuak eta aukerak eta gailu mugikorren erabilera Espainiako adingabeen artean (20102015)” txostenaren arabera, haurrak gero eta goizago hasten dira Internet erabiltzen. Horrela, 9 eta 10 urte bitarteko haurrak, batez beste, zazpi urterekin hasiko lirateke Internet erabiltzen, eta 15 eta 16 urte bitarteko nerabeak, berriz, hamar urterekin. Emaitzak, Espainiako 9 eta 16 urte bitarteko 500 Internet erabiltzaile adingaberi eta haien gurasoei egindako

inkestako datuetan oinarritzen dira. Txostenak azpimarratzen duenez, smartphone-ak adingabeek inguruan duten ekologia mediatiko berriaren parte integral bihurtzen ari dira. Gailu horien erabilerak Interneten erabilera gero eta gehiago pribatizatuko luke. Sareko jarduera ohikoenen artean honako hauek aurkitzen dira: bideoklipak ikustea (% 85), eskolako lanak egitea (% 84), bat-bateko mezuak bidaltzea (% 68), beste pertsona batzuekin jolastea (% 48), partekatzeko edukiak argitaratzea (% 44), sare sozialetan jardutea (% 44) eta musika edo filmak deskargatzea (% 42).

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua


Posible da Internet gabe bizitzea? Orrialde hauetan behin eta berriro azaldu izan ohi dugunez, gero eta gehiago erabiltzen ditugu Internetek eskaintzen dizkigun aukera desberdinak. Hala ere, bada Internetekiko menpekotasun hori alde batera utzi nahi izan duten hainbat gazte. Deskonektatuak izenarekin ezagutzen dira eta borondatez Internet ez erabiltzea erabaki dute. Frantzian, adibidez, duela lau urte egin zen ikerketa batek azaldu zuenez, bertako biztanleriaren bosten bat deskonektatuta bizi da. Bi dira horretarako arrazoi nagusienak: pribatutasuna mantendu nahi izatea eta, bizitza birtualaren gainetik, bizitza errealari garrantzia ematea.

Pokemon nagusi azaroko salmentetan Gabon aurreko salmentak direla eta aldaketa nabarmenak izan dira gehien saldu diren bideo-jokoen artean. Horrela, azken hilabeteetan PS4rako jokoak zerrenda buru izan badira ere, azaroan Pokemon eta Nintendo 3DS protagonista bilakatu dira. Izan ere, azken hilabetean gehien saldu den jokoa Pokemon Sol izan da eta Pokemon Luna, berriz, sailkapeneko laugarren postuan kokatu da. FIFA 17 bigarren postura jaitsi da eta hirugarrenean COD: Infinite Warfare kokatu da.

POKEMON SOL 3DS

FIFA 17 PS4

INFINITE WARFARE PS4

FINAL FANTASY XV: GUZTIZ ERALDATUTA HOBERAKO Azken bertsioetan porrot handiak jaso ondoren, Final Fantasy jokoaren ekoizleek (Square Enix) eraldaketa izugarria eman diote jokoari eta, zorionez, badirudi oraingoan bai asmatu dutela. XV. bertsioa aurrekoak baino dinamikoagoa eta zuzenagoa da.

INTERNET ESKUBIDEA DA KANADAN

Kanada herrialde aitzindaria izango da Internet konexioaren demokratizazioan. Bertako gobernuak aurreratu duenez, 2021. urterako 50Mbps-ko abiadura bermatu nahi die biztanle guztiei.

INTERNET EXPLORER

Historikoki, Microsoftek garatutako web nabigatzailea nagusi izan da erabiltzaileen artean. Hala ere, 2016. urtean, Google Chrome bihurtu da erabiltzaile gehienen nabigatzaile gustukoena.


Iritzia

SANTI RABADÁN CJN-NGK-ko Sozio-ekonomiako Teknikaria.

2016 Nafarroako Emantzipazio Behatokia. Errealitate krudelaren dosi berri bat. 2016. urtea agurtzeko, balizko “susperraldiaren urtea”, Espainiako Gazte Kontseiluaren Emantzipazio Behatokiak (CJE) errealitate krudelaren dosi berri bat oparitu digu. Errealitate horrek ez du harridurarik eragin ez gazteriarengan eta ezta egunero errealitate hori pairatzen dugun pertsonengan ere. Mespretxuarekin “Ni-Ni”ak izendatzen gaituzte eta, zoritxarrez, arrazoia eman behar diegu. Izan ere, lanean Ez jardutera eta Ez emantzipatzera behartzen gaituzte. Duela aste batzuk azterketa horren emaitzak argitaratu zituzten komunikabideek titular komuna erabili zuten: 2016aren lehenengo seihilekoan, 16 eta 30 urte bitarteko Nafarroako gazteen % 16a soilik bizi ahal izan da bere familiarekiko egoitza independente batean. Datu horretan gehiago sakonduz, ondoriozta genezake Nafarroan apenas inor emantzipa daitekeela 25 urte bete aurretik eta 10 gaztetatik 3 edo 4 soilik direla 30 urtea bete aurretik emantzipatzen direnak. Bizitza-proiektu pertsonal eta independente bat planifikatu eta garatu nahi al duzu? “Presaka bazabiltza”, hemendik urrun izan beharko du. Baina, nola da hau posible? Guztiok erantzun diezaiokegu galdera horri gure esperientzia pertsonalean oinarrituz. Izan ere, zifrak egunero bizi dugun errealitatearen isla besterik ez dira. Ez digute lanean jarduten uzten, ezta emantzipatzen ere. Nafarroan bizi den 16-30 urte bitarteko biztanleria aktiboaren tasa % 48,9koa da, estatuko baxuena. Izan ere, lanerako aukeren gabeziak ikasketen garaia luzatzera garamatza, egoera noiz aldatuko zain. Eta errealitate hori geratzeko etorri bada? Errealitate horretan lanerako aukerak ez dira berehalakoan heltzen. Horrela, 25 urtetik beherako pertsonen langabezia tasa % 43,4koa da Nafarroan, EB-ko batez bestekoa baino 25 puntu handiagoa (% 18,8), eta lan baldintzetan den prekarietate maila gero eta handiagoa izaten da. Nafarroan bizi eta jardunean gauden 16 eta

36

30 urte bitarteko pertsonen artetik, % 55ak behin-behineko kontratuak ditugu eta % 20ak, aldiz, lanaldi partzialeko kontratuak. Behinbehinekotasuna eta lanaldi partzialeko jarduera eta “mileuristak ere Ez” diren soldata batzuk, zeren 2016ko lehenengo seihileko urteko batez besteko gure soldatak 11.021,11€-koak ziren. Baina horrez gain, kontuan hartu behar dugu datu horietatik kanpo daudela lan baldintza okerrenak jasaten dituzten pertsonak, bai kontraturik gabe lanean jardutera edota “autonomo faltsuak” izatera behartuta daudenak edo bestela enpresa “oso eskuzabal” batean lanetik kanpoko praktikak egitea “ahalbidetu” zaienak, horrela ordainsariak, gizarte kotizazioak edo laneko eskubideak bezalako konpromisoak saihestuz. Horrek guztiak ondorioak ditu gure bizitzan. Alde batetik, gazteok gure bizitza proiektuak 30 urteez haratago atzeratzera behartuta gaude edo bestela etorkizuna Nafarroatik kanpo bilatzera. Beraz, ez gaitu harritzen iaz Nafarroatik beste herrialde batzuetara hemen ukatu zitzaien orainaldiaren eta etorkizunaren bila migratzea erabaki zuten 15 eta 34 arteko pertsonen kopurua berriro hedatzea. Bestalde, ondoriorik okerrena da, gaur egun, Nafarroan bizi diren 16 eta 30 urte bitarteko 10 gazteetatik bi pobrezia arriskuan aurkitzea. Izan ere, gazteak ez gara erreplika berdinak elkarren artean, aldiz arrazoi ezberdinen eraginez errealitate ezberdinak bizi ohi ditugu, horren eraginez pertsona batzuen eta beste batzuen zailtasun mailak ezberdinak izanik. Zentzu horretan, behatokiak erakusten digu alde batetik, goi mailako ikasketarik gabeko gazteen artean enplegua aurkitzeko aukerak Nafarroan urriagoak direla estatuaren gainerako eremuetan baino, eta goi mailako ikasketak dituzten gazteengandik bereizten dituen tartea nabarmenki handiagoa da Nafarroan gainerako erkidegoetan baino. Bestalde, agerian jartzen zaigu tartea eta

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua


genero rolak erreproduzitzen jarraitzen direla gazteen artean. Horrela, emantzipazio, jarduera, enplegu, behin-behineko kontratazio edo lanaldi partzialeko tasak antzekoak izan arren gizonezko zein emakumezkoentzat, eta emakumezkoak goi mailako ikasketetan nagusitzen badira ere, emakume gazteek urteko batez besteko 1.200 € gutxiago kobratzen dute Nafarroako gizonezko gazteek baino. Beraz, “generoaren ordainsari tartea” zabaldu egiten da jadanik adin horietatik aurrera. Bestalde, genero rolak erreproduzitzen direla ikus dezakegu; estatu mailan 16 eta 30 urte bitarteko pertsonen % 72a “inaktibotzat” hartzen da “etxeko lanak” egiteagatik, eta horiek emakumezkoak dira. Laburbilduz, 2016ko lehenengo seihilekoan Nafarroako emantzipazio behatokiko datuetan aurreko urteekin alderatzean hainbat xehetasun ezberdin aurkitzen ditugun arren, beste behin ere bizitza proiektu autonomoak garatzeko aukera gabezia, langabezia edo lanerako eta bizitzarako behin-behinekotasuna dakartzan errealitate bat erakusten zaigu. Hala ere, egitura arazo hauek gainditzeko ahalmena duten erakundetatik, egoera hau aldatu ahal izateko politikak planteatu ordez, prestatzen jarraitzera eta lehiakorragoak izatera “animatzen” zaigu, edo gure enpresa proiektu

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua

propioari zergatik ekiten ez diogun galdetzen zaigu. Hau da, errealitate krudel honi aurre egiten dioten gainerako pertsonei eta kolektiboei bezala, gure egoeraren arduradun bakartzat hartzen zaigu, kolektiboa den arazo bat banaka konpontzeko “konbitea” luzatuz. Baina hain zuzen banakako arazo bat ez denez, ezin diogu gure kabuz aurre egin. Eta “Ni-Ni”en erruduntasuna errefusatzen dugun bezala, gu baino egoera okerragoa jasaten egon litezkeen beste kolektibo eta pertsona batzuena ere errefusatu egin behar dugu. Ez dira gure lehiakideak edo aurkariak, bidaiari kideak gara, gurekin arazoak eta kezkak partekatzen dituzte. Beraz, noranzko berdinean arraun eginez, eskuz esku, egunez egun, egoeraren aldaketa erreal baterantz aurrerapausoak eman ahal izango ditugu. Bidea oztopoz beterik dago, aukeren gabezia, enpresa abusuak, “gizartearen kontrako” politikak edota errealitate krudel honen ondorioak jasaten ditugunak erruduntzat jotzea eta elkarren kontra jartzea bezalako egoerekin. Baina utzi dezagun pesimismoa une okerragoetarako, eman dezagun urrats bat aurrera eta erakutsi dezagun gure orainaldia eta etorkizuna gizarte multzoaren araberakoa dela.

37


Lan merkatuan sartzeko zailtasuna da euskal gazteriaren kezka handiena Hezkuntza eta ikasketak dira gazteen bigarren kezkarik nagusiena Gazteen Euskal Behatokiak lau urtean behin ‘Euskadiko Gazteak’ ikerketa burutzen du euskal gazteriaren argazki ahalik eta zehatzena lortzeko. Ikerketa horren barruan, besteak beste, euskal gazteriarentzat garrantzia handiena dituzten arazoak aztertzen dira. Aipatu azterlanaren arabera, lan-merkatuari buruzko arazoak dira euskal gazteei kezka gehien sortzen dien arazoa. Gazteen % 56,1arentzat arazo hori (langabezia, prekarietatea, aldi baterako kontratuak, soldata txikiak...) da kezkarik nagusiena. Bigarren tokian, aldiz, hezkuntza eta ikasketak (% 22,3) azaltzen dira. Hau datu esanguratsua da, izan ere, kezka hori ez da aurreko serietan azaldu. Arazoen sailkapeneko hirugarren postuan arazo ekonomikoak (% 15,2) azaltzen dira; pertsonalak zein orokorrak (diru-falta, etxeko egoera ekonomikoa, bizitzaren garestitzea...) Aipatu arazo horietaz gain, euskal gazteriak honako kezkak ere azaldu ditu: osasuna eta osasun-sistema; etxebizitza; familia; gizartedesberdintasunak; egoera politikoa; emakumeen kontrako indarkeria edota drogak.

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

EUSKADIKO 15 ETA 29 URTE BITARTEKO GAZTEEN KEZKA NAGUSIEN BILAKAERA 2008TIK 2016RA (%)

80 70 60 50 40 30 20 10 0

19,2

19,2

19,2

ITURRIA: GAZTEEN EUSKAL BEHATOKIA ("EUSKADIKO GAZTEAK" SERIEA)

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Dirección de Juventud

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa

Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua

Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Induma Informazio Bulegoa.

Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Busturialdeko Gazte Bulegoa.

Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Eibarko Gazte Informazio Bulegoa.

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Mungiako Gazte Informazio Bulegoa.

Goikoa Jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www.donostia.eus/ gazteria • gazteinfo@donostia.eus

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org

Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Mañariko Gazte Informazio Gunea.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


% 17an igo dira Nafarroan emakumeen aurkako indarkeriagatik jarritako salaketak Aurtengo lehenengo hiru hiruhilekoetan 924 salaketa izan dira, iaz baino 139 gehiago. Nafarroako Gobernuak emakume gazteei bereziki bideratutako kanpaina jarri du abian Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaile Mertxe Leranozek azaldu duenez, 2016ko urtarril eta irail artean 924 salaketa izan dira emakumeen aurkako indarkeriagatik. Pasa den urteko epe berarekin alderatuta, 139 kasu gehiago izango lirateke, hots, % 17ko igoera. Kopuru horretan sakontzen bada, eguneko, batez beste, 3,37 izan direla ikus daiteke. Salatzaileen profil orokorra 30 eta 49 urte arteko emakumezkoa da, indarkeria fisikoa eta psikologia pairatzen duena (% 54); gehienak espainiarrak dira (% 65) eta IruĂąean eta IruĂąerrian bizi dira (% 64). Salatutako kasu guztietatik, 310 14 eta 30 urte arteko emakume gazteak dira. Babes-sistemei dagokienez, Foru Komunitatean gaur egun genero-indarkeriaren biktimentzako Arreta eta Babesteko Telefono Zerbitzua (ATENPRO) erabiltzen duten 78 emakume daude, eta 811 Genero Indarkeria kasuen Jarraipen Integralaren Sistemaren barnean daude (VioGen Sistema), Barne Ministerioarena den zerbitzua. 016 biktimak artatzeko doako telefonozerbitzuak, berriz, epe horretan 692 dei jaso zituen Nafarroan. Erakundeek biktimentzako erabilitako baliabideei eta prestazioei dagokienez, berehalako arretarako Larrialdi Zentroak 135 kasu artatu zituen; 18 harreraetxeetan artatu ziren eta 10,

40

egoitza-pisuetan. Gainera, Tutera eta Lizarrako genero-indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko taldeek 261 eta 162 emakume artatu zituzten, hurrenez hurren, irailaren 30era arte. Genero indarkeriaren egoera horri aurre egiteko eta azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna zela eta, Gobernuak herritarren artean jokabide horien gaitzespena sustatzeko kanpaina burutu du. Kanpaina hori, bereziki emakume gazteei bideratu da eta informazioan eta orientazioan oinarritu da. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak hiru liburuxka argitaratu ditu euskaraz zein gaztelaniaz herritarren artean zabaltzeko.

Liburuxka horiek, besteak beste, osasun-zentroetan, gizartezerbitzu eta auzoko unitateetan, emakumeen elkarteetan, GKEetan, polizia-bulegoetan eta Delitu Biktimak Artatzeko Bulegoan banatu dira‌ Lehen liburuxka indarkeriaegoeran edo izan daitekeen emakumeentzat zuzenduta dago bereziki baina baita jende guztiarentzat ere; erabili eta eskura daitezkeen baliabide eta zerbitzuen informazio eguneratua jasotzen du. 100.000 ale argitaratu dira orotara, eta azaroaren 25ean banatu ziren Nafarroan zabalkunde handiena duten nagusi egunkarietan. Lehen liburuxka hori ingelesez, frantsesez, errusieraz eta arabieraz ere eskura daiteke. Bigarren liburuxka, berriz, gazteentzat da, hizkuntza hurbilago bat erabiliz

GAZTEBERRI #120 | 2016 Abendua


eta gazteei egokituz. Kasu horretan, 40.000 ale banatu dira Gazteria, Hezkuntza eta Osasuneko arloekin lankidetzan. Azkenik, hirugarren liburuxkak, indarkeria kasuetan, emakumeentzako arreta juridikoaren doako zerbitzuari buruzko berariazko informazio zehatza jasotzen du. Liburuxka honen kasuan 35.000 ale inprimatu dira. Material hori kanpainako kartel batekin osatu da: “Nafarroak ezetz dio”. Bestalde, “Nafarroako Espazioak ezetz dio” puntu mugikorra izan da azaroaren 21 eta abenduaren 8 bitartean. Puntu mugikor hori honako herrietan izan da: Lizarran, Iruñean, Elizondon, Tafallan, Tuteran, Zangozan eta Altsasun. Bertan, pertsona batek informazio eta orientazio egokia eskaini die hala eskatu duten emakume guztiei eta herritar orori, eta era honetako indarkeria gaitzesten duen esku lila duen paparreko ikurrak banatuko dira. Dibulgazioko beste ekintza bat kirol-arloan oinarritu da; hala, Kiroletako zuzendariordetzarekin koordinatuta, Nafarroan antolatutako gizonezko nahiz emakumezko lehen mailako kirol-ekitaldietan pankarta bat zabalduk da “Emakumeen aurkako indarkeria+ez” leloarekin.

Sexu eta Ugalketa Osasunaren inguruko politika berria Nafarroan Gobernuak osasunaren sustapena eta hezkuntza afektibo-sexuala bultzatu nahi ditu Nafarroako Gobernuak, Fernando Dominguez kontseilariaren eskutik, Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Foru Dekretu berria aurkeztu du. Arau berriaren xedea, errealitate sozial berriari egokituz, osasunaren sustapena eta hezkuntza afektibo-sexuala bultzatuko ditu. Horretarako, besteak beste, honako prestazio hauek bermatu nahi dira: sare publikoan haurdunaldia borondatez etetea (HBA), bakarrik dauden edo sexu bereko bikotekidea duten emakumeei laguntza bidezko ugalketa egitea agindu terapeutikoa izan gabe, ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa eta

transexualitateari emandako arreta. Dominguezek azaldu duenez, “testu berriak sexualitatearen bizipen positiboa sustatzen du pertsonaren osasunaren osagai garrantzitsu modura; horregatik, sexu eta ugalketa-osasuna eta osasun-hezkuntza sustatzeari lehentasun gorena ematen dio faktore erabakigarri modura erabaki osasungarriak hartzeko, gizon eta emakumeen arteko berdintasunean aurrera egiteko eta bereziki gazteen artean sexu-transmisio bidezko infekzioak, bilatzen ez diren haurdunaldiak, abortuak, generoindarkeria, erasoak, abusuak eta sexu-ustiapena ekiditeko.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

GAZTEBERRI #120 | 2016 Abendua

41


Agenda URTARRILAK 3, ASTEARTEA

Antzokia, Bilbao. 00:00. 10€.

• NEW YORK SKA JAZZ ENSEMBLE. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 10€.

• HIGHLIGHTS + FETITXE. Principal Antzokia, Gasteiz. 20:00. 10€.

• EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA - EGO. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 10€.

• HOR DAGO! AGURRA: TADEO + YNGRYD + J.C + CHEMA NOX + GORDON. Jimmy Jazz, Gasteiz. 00:00. Doan.• SHAKRA. The End Aretoa, Gasteiz. 19:00. 18€.

22:00. • LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS. Zentral kafe Antzokia, Iruña. 21:00. 10€.

URTARRILAK 7, LARUNBATA

URTARRILAK 6, OSTIRALA

• KLANDESTINO FESTIBALA II. EDIZIOA: BOLBORA + EZEN BALEA + LOS LUCIANS. Totem Aretoa, Atarrabia. 21:00. 7/10€.

• TRAVELLIN BROTHERS. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 10€.

• FREEDONIA. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 15/18€.

• BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA: ‘DISNEY IN CONCERT: MAGICAL MUSIC FROM THE MOVIES”. Euskalduna Jauregia, Bilbao. 18:00 eta 21:00. 13-30€.

• GATIBU. Santana 27, Bilbao. 21:00. 15/18€.

• GATIBU. Santana 27, Bilbao. 21:00. 15/18€

• STEREOROCKS-VOCODER CLUB: WLDV + DISCO BAMBINOS. Kafe Antzokia, Bilbao. 01:00. 10€.

• XABIER MONTOIA. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:00. 8/10€.

URTARRILAK 5, OSTEGUNA

• RUPER ORDORIKA. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 18€.

URTARRILAK 4, ASTEAZKENA • EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA - EGO. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 6€.

• GATIBU. Petritegi Sagardotegia, Astigarraga. 19:15. 30€. • DOCTOR DESEO + LAS TEA PARTY. Santana 27, Bilbao. 22:00. 20€.

• KOBAN. Le Bukowski Musika Kluba, Donostia. 20:30.

• CHHOTI MAA. Asociación Cultural Espacio Plaza, Bilbao. 20:00.

• WILLIS DRUMMOND + KOKEIN. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 10/12€.

• DISCO BAMBINOS + WLDV. Kafe

• FREEDONIA. Helldorado, Gasteiz.

• BON SCOTT REVIVAL SHOW. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:30. 12€. • HIENA. Stonehead taberna, Gasteiz. 14:00. • SEÑOR NO + SUMMISION CITY BLUES + SCREAMERS & SINNERS. Helldorado Aretoa, Gasteiz. 22:00. 13€. • DEMODE QUARTET: “EPA!”. Itsas Etxea Auditoriuma, Hondarribia.

Urte osoko harpidetza (12 aldizkari)

18€ 42

harpidetzak@gazteberri.eus GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua


20:00. 4/6€. • ORQUESTA TAUPADAK. Amaia Kultur Zentroa, Irun. 20:00. 10€. • GABONAK IN HELL FEST IV: DARKSUN + BLAST WAVE + TRAXILIUM + KONTRABAND + EUPHORIC. Tunk! Arteoa, Irun. 19:00. 12/15€. • CRISTINA RAMOS. Baluarte Auditorioa, Iruña. 20:00. 18€. • KORRONTZI DANTZAN. Uni Frontoia, Markina-Xemein. 19:00. Doan.

URTARRILAK 11, ASTEAZKENA • BLACK STONE CHERRY + SHAMAN’S HARVEST. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 25/30€.

• THE UPPER ROOM. Gure Aretoa, Derio. 20:30. 3€. • WILLIS DRUMMOND. Antiguako Jaiak, Donostia. 21:00. • ALONDRA BENTLEY + OS AMIGOS DOS MUSICOS. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:00. 8€. • GABONAK IN HELL FEST V: LEGEN BELTZA + OST + BLOODY BROTHERHOOD + ESTAMPIDA + ZTAH. Tunk! Aretoa, Irun. 00:00. 12/15€. • SUITE SOPRANO. Cavas Aretoa, Iruña. 20:00. 12€.

URTARRILAK 14, LARUNBATA • RODEO + TRINI FOX. Sanagustin Kulturgunea, Azpeitia. 23:00.

URTARRILAK 12, OSTEGUNA

• HOMBRES G + LOS SECRETOS. Bilbao Arena, Bilbao. 21:00.

• ULYSSES. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:00. 12€.

• LENDAKARIS MUERTOS. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 12/15€.

• IZAKI GARDENAK. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 6€.

• PERKUSBIKA: “UN MUNDO DE PERCUSIÓN”. Campos Elíseos Antzokia, Bilbao. 20:30. 10€.

• SIDECARS. Stage Live, Bilbao. 19:30. 15€. • DOCK OF THE BAY: JOSEBA IRAZOKI. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:30. Doan.

• SUITE SOPRANO. Santana 27, Bilbao. 20:00. 12€. • KAOTIKO. DOKA, Donostia. 19:30. 13€.

• CARLOS SADNESS ACOUSTIC SHOW. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 22:00. 10/12€.

• THE FLESHTONES + LOS BENGALA. Hell Dorado, Gasteiz. 22:00. 16€.

URTARRILAK 13, OSTIRALA

• ESTRELLA MORENTE. Gayarre Antzokia, Iruña. 20:00. 8/29€.

•DARE + XTASY + GURU. Totem Aretoa, Atarrabia. 20:00. 23/28€.

• GATIBU. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 22:00. 15/18€.

• ELLIOT MURPHY & OLIVIER DURAND. Entzunaretoa, Barañain. 20:30.

• BENITO LERTXUNDI. Olalde Aretoa, Mungia. 20:00. 20€.

• WAS. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 12€.

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua

• PAGOA I. ROCK GAUA FEST!: I AM RAROS + LA FABRIKA DE BOINAS + THE INDUCTIONS + KALEAN. Pagoa kafe Antzokia, Oiartzun.

23:00. 5/8€.

URTARRILAK 15, IGANDEA • ELLIOT MURPHY & OLIVIER DURAND. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. • DIEGO VASALLO. Amaia Kultur Zentroa, Irun. 19:00. 7€. •BORODIN LAUKOTEA. Gayarre Antzokia, Iruña. 19:00. 29€. • GATIBU. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 22:00. 15/18€.

URTARRILAK 17, ASTEARTEA • KORRONTZI DANTZAN. Harresi Aretoa, Agurain. 19:30. 8/10€.

URTARRILAK 19, OSTEGUNA • WILLIS DRUMMOND. Sanagustin Kulturgunea, Azpeitia. 23:00. • TERRY LEE HALE + PETTI. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 10€. • THE WAVE PICTURES. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 12/15€. • SABATON + ACCEPT + TWILIGHT FORCE. Santana 27, Bilbao. 18:00. 35€. • JETBONE. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. Doan. • SONIDO VEGETAL. Zentral kafe Antzokia, Iruña. 20:00. 6€. • ZENTRAL THURSDAY SESSIONS. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 00:00. Doan.

URTARRILAK 20, IGANDEA • MAYTE MARTÍN. Barakaldo Antzokia, Barakaldo. 20:30. 16/21€. • LEON BENAVENTE + CAVALIERE. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 15€.

43


• HARD GZ + DJ TRAPE. Santana 27, Bilbao. 20:30. 10/13€. • GARI & MALDANBERA. Kultur Leioa, Leioa. 20:00. 5/10€.

Bilboko Guggenheim Museoa:

ERRETRATUA DONOSTIAN 1928-1936”. 2017ko otsailaren 31ra arte.

URTARRILAK 21, LARUNBATA

• “FIONA TAN: EKIALDEARI BEGIRA, GALDUTA”. 2017ko martxoaren 19ra arte.

• “PRADO ESKURA”. 2017ko otsailaren 12ra arte.

• WILLIS DRUMMOND. Sanagustin Kulturgunea, Azpeitia. 23:00.

• “ALBERT OEHLEN: IRUDIAREN ATZEAN”. 2017ko otsailaren 05era arte.

Gasteizko Artium Museoa: • “GREY FLAG 2016. ERALDA ZAITEZ, ERALDA EZAZU”. 2017 urtarrilaren 31ra arte.

• THE NORTHAGIRRES + ELORTEGI ANAIAK. Nuntxaku, Bermeo. 22:00. 5€.

• “HERMAN ETA MARGRIT RUPF BILDUMA”. 2017ko apirilaren 23ra arte.

• SWAMP DOGG. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:30. 18€.

Bilboko Arte Ederren Museoa:

• ROBERT RODRIGO BAND VS VAN HALEN + JOSÉ RUBIO VS JOE SATRIANI. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 8€. • MALÚ GARAY. Haceria Arteak, Bilbao. 21:00. 8€. • SUM 41. Santana 27, Bilbao. 20:00. 28€. • LA OREJA DE VAN GOGH. Kursaal, Donostia. 20:30. 28/42€. • EVA FERNÁNDEZ GROUP. Coliseo Antzokia, Eibar. 20:00. 8€. • RUPER ORDORIKA + MONTAUK. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 14/16€. • ANAUT + DAVE & THE SOULDIERS. Hell Dorado, Gasteiz. 22:00. • NIKONE. Kubik Aretoa, Gasteiz. 20:30. 12€. • ULYSSES + MARMOKA. Psilocybenea, Hondarribia. 22:00. 10/12€. • BLACK ICE. Tunk Aretoa, Irun. 23:00. 10€. • BRIGADA IMPRODUCTIVA + PAPAWANDA +AHUNTZAPE. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 2O:00. Doan. • BIDAIA + XANO. Pagoa Kafe Antzokia, Oiartzun. 22:00. 8€.

44

• “KOMIKIAK ZIENTZIAZ JANTZI DIRA”. 2017 martxoaren 31ra arte.

Gasteizko Montehermoso Kulturunea:

• “1937. GERNIKARI BURUZ. GERRA ETA CIVITASA”. 2017ko urtarrilaren 9ra arte. • “ARDOAREN KULTURA”. 2017ko otsailaren 02ra arte.

• “GAZTE KLIK KLAK”. 2017 urtarrilaren 8ra arte.

• “SALZILLOREN JAIOTZA”. 2017ko otsailaren 06ra arte.

Gernikako Euskal Herria Museoa:

• “CARMELO ORTIZ DE ELGEA”. 2017ko urtarrilaren 16ra arte.

• “EUSKO JAURLARITZA GERRA ZIBILEAN”. 2017ko apirilaren 2ra arte.

Bilboko Euskal Museoa: • “ESTEROSKOPIAK: 16+16”. 2017ko urtarrilaren 29ra arte.

Getariako Balenciaga Museoa:

Bilboko AZ Azkuna Zentroa: • “AGUR ERRONBOARI”. 2017ko urtarrilaren 29ra arte.

• “IKATZA ETA BELUSA. ORTIZ DE ECHAGÜEREN ETA BALENCIAGAREN BEGIRADAK HERRI JANTZIARI”. 2017ko maiatzaren 07ra arte.

Donostiako Tabakalera:

IRUNGO OIASSO MUSEOA:

• “ORGANISMO BIZIDUNEN AGENTZIA”. 2017ko otsailaren 5era arte.

• “PORCELANAS BIDASOA: INDUSTRIA, ARTEA ETA MEMORIA”. 2017ko martxoaren 05era arte.

Donostiako Eureka! Zientzia Museoa:

Iruñeako Civivox Condestable:

• “ZIENTZIAREN PLASTIHISTORIA”. 2017ko urtarrilaren 15era arte.

• “AMAIUR. AZKEN GAZTELUA”. 2017ko urtarrilaren 31ra arte.

Donostiako San Telmo Museoa:

Tolosako Topic Museoa:

• “MODERNITATE BEREZIA. ABANGOARDIAREN

• “YASE TAMAN. ZAHRA SABRIREN TXOTXONGILOAK”. 2017ko martxoaren 5era arte.

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua


• BONI. Kultur Etxea, Zizur Nagusia. 20:00. 6€.

URTARRILAK 22, IGANDEA

Antzokia, Bilbao. 20:00. 12€. • EMPTY FILE + II + SERPIENTE. Asociación Cultural Espacio Plaza, Bilbao. 19:30.

• M-CLAN. Arriaga Antzokia, Bilbao. 19:00. 24/38€.

URTARRILAK 26, OSTEGUNA

• KALAKAN. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 19:00. 18€.

• JOSEBA TAPIA ETA BESAMOTZAK. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:00. 10€.

• ARA MALIKIAN. Kursaal, Donostia. 20:00. 28/36€.

• EBBOT LUNDBERG & THE INDIGO CHILDREN. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 16€.

• TERRY LEE HALE. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:00. 8/10€.

URTARRILAK 24, ASTEARTEA • MALDAN BEHERA. Parral taberna, Gasteiz. 20:30.

URTARRILAK 25, ASTEAZKENA • THE WAVE PICTURES. Kafe

• SCOTT HAMILTON 5TET. Bilbaina jazz Club, Bilbao. 20:30. 18€. • HUTSA. Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz. 19:30. Doan. • ROMO’S AIRES. Silver’s tavern Pub, Getxo. 20:00. Doan. • THE ZOMBIE KIDS. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 23:00. 10/12€.

URTARRILAK 27, OSTIRALA • SEÑORES + VULK. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 8€. • “LOS ESCLAVOS FELICES”. Arriaga Antzokia, Bilbao. 20:00. 10/36€. • BAY TRIO. Aiete Kultur Etxea, Donostia. 19:00. Doan. • GHOST NUMBER & THE TIPSY GIPSIES. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:00. Doan. • SU TA GAR. Ermua Antzokia, Ermua. 22:15. 15€. • EBBOT LUNDBERG & THE INDIGO CHILDREN. Psilocybenea, Hondarribia. 21:00. 16€. • DEABRU GAU JAIA: DOMINIUM + BIERSBREAKER + NEURA + CAN OF WORMS. Tunk Aretoa, Irun. 20:00. 8€.

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura


• IVÁN FERREIRO. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:00. 22€.

URTARRILAK 28, LARUNBATA • SONS OF AGUIRRE + MSIAS + CHARLY F & LOREN D. Totem Aretoa, Atarrabia. 22:00. 8/10€. • IVÁN FERREIRO. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 22€. • ODIO PARÍS. Santana 27, Bilbao. 21:30. 5€. • RAY GELATO & THE GIANTS. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 18€. • DUNEDAIN. DOKA, Donostia. 18:30. 12€. Urria.pdf

1

17/11/16

• SIDECARS. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 18:30. 15€. • EBBOT LUNDBERG & THE INDIGO CHILDREN + PASAVENTO. Hell Dorado Aretoa, Gasteiz. 22:00. 18€. • CRISIX + GOVERNORS + 13 LEFT TO DIE + HERO OF THE DAY. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 10/13€.

• HESIAN. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:30. 7/9€.

URTARRILAK 29, IGANDEA • THE FLESHTONES. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:00. 12€. • LAS HERMANAS CARONI. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 12€.

• ZOMBIE JAIALDIA: ANESTESIA + WE ALL FALL + HELLDAMM + ROJO + HYBRID MOON. Tunk! Aretoa, Irun. 19:00. 12/15€.

URTARRILAK 30, ASTELEHENA

• TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO + THE STATUE THIEVES. Cavas Aretoa, Iruña. 20:30. 12€.

• ANDER TELLERÍA. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 10€.

• CASS McCOMBS BAND. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 19:00. 14€.

9:17

etorkizuna.eus

46

GAZTEBERRI #120| 2016 Abendua



yi

nE uro pe

ia

ud

l ra

St

st

y in New Zealand

Au

S tu d

S tu in dy

USA St

Stu d y in Canada ud y

in


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.