Gazteberri #127- Uztaila 2017

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 127. Zbk | 2017 Uztaila |

Sexu-transmisiozko gaixotasun kasuek gora egin dute gazteen artean

#127


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA Jon Mikel Zabalegi TESTUAK ETA DISEINUA Shareak Kultur Elkartea LAGUNTZAILEAK Nerea Segura, José Poza, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA 94 424 75 94 | 943 053 488 | 629 229 185 INPRIMATZAILEA Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA HEZKUNTZA SAILEKO ETA BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 EDO 943 053 488 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak z Eusko Jaurlaritza boluntariotzaren euskal estrategia berria prestatzen ari da z Emakundek etorkizuneko gizonei buruzko hausnarketa burutu du EHUko Uda Ikastaroetan z Ikasgel Ibiltaria Gipuzkoan

08

Erreportajea: Euskararen kale-erabilera apal

20 Zientzia

14

Elkarrizketa: Ander AĂąibarro

z Turritopsis dohrnii: nork bizi nahi du betirako?

22 Euskara z Gazteek euskarazko hedabideak kontsumitzen dituzte z Nafarroaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza-hitzarmena z Eusko Jaurlaritzak euskararen ezagutza egiaztagiriaren baliokidetzeak onartu ditu

32 Sexua

26

Erreportajea: Sexu-transmisiozko gaixotasun kasuek gora egin dute gazteen artean

z Robot sexualak jada gure artean daude. Beldur izan behar dugu? z Harreman osasuntsuak sustatzeko aplikazioa

34 Teknologia berriak z Mundua Googlen esku z Interneten erabilera problematikoa aztergai z Bilboko Udalak eta Googlek hiriko turismoa sustatuko dute elkarlanean

42 Agenda GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

3


Gazteberriak GAZTE ENPLEGUA SUSTATZEN DURANGALDEAN Durangaldeko Udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2019 urtera bitartean gazte enplegua sustatuko duen Udal Gaztedi izeneko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren baitan, urtero 107.000 euro erabiliko dira eskualdeko gazteen beharrei erantzuteko. Kopuru horren % 70a Aldundiak jarriko du eta beste % 30a, berriz, Udalen esku geratuko da, betiere, udal bakoitzak duen gazte kopuruaren baitan. Proiektuan parte hartuko duten udalak honakoak dira: Durango, Abadiño, Amorebieta, Berriz, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Izurtza eta Zaldibar.

BASQUE CULINARY WORLD PRIZE 2017 Leonor Espinosa izan da aurtengo Basque Culinary World Prize sariaren irabazlea. Basque Culinary World Prize Eusko Jaurlaritzak ematen duen nazioarteko saria da, Euskadi Basque Country estrategiaren esparruan eta gastronomiako erakunde akademikoetan lider den Basque Culinary Center erakundearen bidez. Espinosak herrialde indigenen eta afrokolonbiarren egitea eta jakitea erreibindikatzen duen Funleo egitasmoarekin irabazi du Basque Culinary World Prize saria.

4

Jaurlaritza boluntariotzaren euskal estrategia berria prestatzen ari da Urte honen amaiera baino lehen aurkeztu nahi den estrategiak boluntariotza-lana zer den zehaztu nahi du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteria sailburuorde Marcos Murok iragarri duenez, Eusko Jaurlaritza 2017-2020 Boluntariotzaren Euskal Estrategia berria lantzen ari da. Urte amaiera baino lehen aurkeztu nahi den estrategia berriaren xedea, besteak beste, boluntariotza zer den eta zer ez den zehaztea izango da. Izan ere, egun indarrean den araudiaren arabera, boluntario lanak burutzen dituzten milaka pertsonen lana ez litzateke boluntariotzaren barruan sartuko. Era berean, indarra hartzen ari den boluntariotza korporatiboari ere bere lekua eman nahi zaio. Izan ere, pasa den uztailaren 11n Innobasqueren Astearteak edizio

berriaren irekiera-ekitaldian Murok azaldu zuenez “gizarte-erantzukizun korporatiboaren estrategiaren zati gisa, boluntariotza korporatiboak enpresari ikusgaitasuna, indarra eta edukia ematen dio”. Zoritxarrez, sektore sozial eta enpresarialaren arteko harremana, historikoki, ez da oso ona izan eta elkarlanerako tradizio eskasa dago. Pasa den apirilean 300 lagun inguru Gasteizen elkartu ziren Boluntariotzaren Euskal Topaketan. Bertan, Boluntariotzaren Euskal Estrategia berria izango denaren oinarriak ezarri ziren. Administrazio publikoen, gizarte-erakundeen eta boluntario taldeen iritziak jasota estrategia berria prestatzeari ekin zaio.

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila


EUSKADI ESKAS EKINTZAILETZAN Global Entrepreneurship Monitor (GEM) izeneko azterlanaren arabera, EAEk ekintzailetza mailarik baxuenetakoa du mundu mailan. Aurreko azterlanetan bezala Euskadi enpresa gutxien sortzen dituen lurraldeen artean aurkitzen da. Nafarroako datuak hobeak dira, baina Estatuko batez bestekoaren azpitik ere. Ikerketa burutu duten arduradunen esanetan, datua ez da hain kezkagarria eta normaltzat jo daiteke jada garatuta diren ekonomiak baitira. Horrela, ekintzailetza-tasarik altuenak garapen bidean diren herrialdeetan ematen dira.

Z BELAUNALDIAREN INGURUKO MONOGRAFIKOA ARGITARATU DU INJUVEK ‘Los auténticos nativos digitales: ¿estamos preparados para la Generación Z?’ izenpurupean, INJUVEk 1994. urtez geroztik jaiotako gazteen jokamoldeak aztertzen dituen monografikoa argitaratu du. Argitalpena 11 artikulutan banatuta dago eta, nagusiki, Internetek belaunaldi horrengan izan duen eragina aztertzen da. Izan ere, belaunaldi hori da teknologia berriekin batera hazi den bakarra.

Gasteizko Udalak 300.000 euro bideratuko ditu 2017ko IV. Gazte Planaren barruan diren hainbat egitasmo laguntzeko. Gainera, Udalak hiriko gizarteetxeetan garatzen den Xtraclub aisialdi programa beste bi urtez luzatuko du. Programa horren barruan nerabeek hainbat jarduera burutu ahal izan dituzte: tailerrak, ikastaroak, irteerak...

“Bizitza bizikleta bat bezalakoa da. Oreka mantendu ahal izateko aurrera egin behar duzu”

MINTZOLA IKERKETA SARIRAKO DEIALDIA Mintzolak eta EHUko Mikel Laboa Katedrak bertsolaritzaren inguruko ikerketa lanak saritzeko deialdia zabaldu dute. Eskariak egiteko epea urriaren 15era arte izango da zabalik.

GASTEIZEKO UDALAK 300.000 EURO BIDERATUKO DITU GAZTERIA EGITASMOAK LAGUNTZEKO

ALBERT EINSTEIN. (1879 - 1955). Inoiz izan den zientzialaririk handienetako bat. Fisika alorrean egin zuen lanagatik ezaguna bada ere, filosofiaren esparruan ere ekarpen handiak egin zituen.

Visonarte eskultura lehiaketa

MARTIN UGALDE BEKA DEIALDIA ZABALIK

Itziar de Domingo, Jonathan Rubines eta Josu Gorospe izan dira Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak antolatzen duten eskulturak apaintzeko Visonarte lehiaketaren irabazleak. Guztira 28 lan aurkeztu dira bisoi europarrak dituen arazoez kontzientziatu nahi duen lehiaketa horretara.

Martin Ugalde bekaren deialdi berria jada zabalik da. Martin Ugalde kultur parkeak, Berria Fundazioak, Elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak, Andoaingo Udalaren laguntzarekin antolatzen duten beken xedea bi gairen gaineko ikerketa egiteko aukera ematea da. Argibide guztiak, honako estekan aurki daitezke: www. kulturparkea.eus/beka/

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

NABARRALDE GAZTE SARIA. Nabarralde Fundazioak Euskal Herriko memoria historikoaren inguruko artikulurik onena sarituko duen lehen saria aurkeztu du. Deialdia gazteei zuzenduta dago eta 1.000 euroko ordainsaria izango da euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako artikulu onenentzat.

Hautagaien % 86k gainditu du Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdia. Hil honen hasieran izan den Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdian aurkeztutako ikasleen % 86k aipatu proba gainditu du. Guztira, 1270 ikasle izan dira EAEn ezohiko probara aurkeztu direnak eta horietatik 1.095 proba gainditzea lortu dutenak. Ohiko deialdian ikasleen % 98k lortu zuen proba gainditzea.

5


© uik.eus

Emakundek etorkizuneko gizonei buruzko hausnarketa burutu du EHUko Uda Ikastaroetan “Mutilak. Zer nolako gizonak izango dira” izenburuko ikastaroan Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak gizarteak neska eta mutil gazteei bidaltzen dizkien mezuak aztertu ditu UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan antolatu duen ikastaro batean. Izenburuak azaltzen duen moduan, ikastaroa bereziki mutilek jasotzen dituzten mezuetan (hezkuntzatik, familiatik, hedabideetatik...) eta horiek gazteengan eta euren nortasun eta garapenean duten eraginean oinarritu da. Horretarako, ikastaroan hainbat esparrutako adituak izan dira. Adibidez, Granadako Unibertsitateko Carmen Meneses-ek azpimarratu zuenez, “gero eta aurrerapauso gehiago ematen dira berdinatsunaren bidean, baina, oraindik ere, gizartean maskulinitatearen mezua nagusitzen da. Horrela, gizonak maskulinoak izan behar dira, hots, ezaugarri zehatz batzuk izan behar dituzte gizon izaten jarritzeko”. Menesesek azaldu duenez, gizon izateko ‘behar’ hori lau esparrutan ikusten da argi eta garbi: aisialdia eta kontsumoak (alkoholarena bereziki), sexua (ordaindutako harremanak), musika eta kirola.

6

MENPEKOTASUNEN VII. EUSKAL PLANA

Ekainaren 29tik uztailaren 30era arte

Erakunde publikoak kezkatuta daude gazteen artean ematen diren kontsumoekin, bereziki, alkohola, tabakoa eta kanabisaren kontsumoekin. Eusko Jaurlaritzatik garatu den Menpekotasunen VII. Planak gizartean aipatu substantzia horien kontsumoarekiko dagoen tolerantziarekin amaitu nahi du. Izan ere Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponek berak azaldu duenez, alkohola, tabakoa eta kanabisari dagokionez, Euskadiko gazteen batez besteko kontsumoa Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik aurkitzen da. Darponek eman dituen datuen arabera, 15 eta 24 urte bitarteko gazteen laurden batek alkoholaren gehiegizko kontsumoa egiten omen du. Kasu honetan, mutilak dira kontsumo tasarik handienak azaltzen dituztenak. Tabakoaren kasuan, berriz, emakume gazteak dira tasa handienak azaltzen dituztenak. Aipatu planak, gainera, gero eta kezkagarriagoa den online apostuetarako joera ere aintzat hartuko du.

Ikasgela Ibiltaria Gipuzkoan Pasa den ekainaren 29an abian jarri zen uztaila osoan zehar Gipuzkoa zeharkatuko duen Ikasgela Ibiltaria. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako egitasmo horren xede nagusia Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Heziketa Bereziko ikasleen eta irakasleen sentsibilizazioa da eta horretarako gazteei zein hezitzaileei mundu digitalean modu egokian moldatzeko tresnak eskaini zaizkie. Izan ere, guztiok teknologia berriak erabiltzen baditugu ere bada sexu, gaitasun ekonomiko edo kokapen geografikoaren arabera arrail digitala sortzeko arriskua. Autobus batek herrialdeko herriak bisitatuko ditu eta, bertan, besteak beste, doako programazio tailerrak eskainiko dira. Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak, Orona Fundazioak eta KodeEskolak antolatu dute eta Irizarren laguntza ere jaso du. Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol Zuzendari Goizane Álvarezek azaldu duenez, Ikasgela Ibiltariak Kultura Digital@ programaren barruan kokatzen da.

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila



8

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila


Euskararen kale-erabilera apaldu da Soziolinguistika Klusterrak ezagutzera eman dituen bere kaleneurketako datuen arabera, gero eta euskara gutxiago entzuten da gure kaleetan. Aipatu azterlanaren arabera, euskararen kaleerabileraren daturik onena 2006an eman zen (% 13,7) baina ordutik hona joera negatiboa nagusitzen ari da eta, azken neurketaren arabera, egun % 12,6an kokatzen da

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

9


S

oziolinguistika Klusterrak Hizkuntzen Erabileraren KaleNeurketaren VII. edizioan lortutako emaitzen berri eman du. Azterlan horrek hizkuntzen presentzia kuantifikatzen du kalean entzundako elkarrizketa informalak behatuz. Aurtengoa jada aipatu azterlanaren zazpigarren edizioa dugu; lehenengoa 1989an egin zen. Orduan, euskararen kale-erabilera % 10,8koa izan zen, hots, egun baino 1,8 puntu baxuagoa. Azken 28 urteetan, beraz, euskararen kale-erabilera hazi da, baina, azken datuek, poza baino, kezka sortu dute. Izan ere, azken hamar urteetan euskara presentzia galtzen ari da. 2006. urtean egin zen neurketan lortu zuen gure hizkuntzak daturik onena (% 13,7). Ordutik hona, emaitzak apalagoak izan dira: % 13,2 2011. urtean eta % 12,6 2016. urtean. Datu-bilketa Euskal Herri osoan egin da eta, horri esker, herrialdeetako eta hiriburuetako datuak ere badira. Aurreko urteetan bezala, euskararen kale-erabileraren daturik onenak Gipuzkoan neurtu dira (% 31,1). Hala ere, azken datuekin alderatuta herrialde horretan euskararen erabilerak 1,5 puntu atzera egin duela azpimarratu behar da. Bizkaian hartutako datuen arabera, egungo erabilera % 8,8koa litzateke eta, kasu honetan ere, azken urteetan beherakada eman da, 0,6 puntutakoa, hain zuzen ere. Erabilera kopuru urriagoak izan arren, berri

10

positiboenak Nafarroatik eta Arabatik datoz. Izan ere, bi lurralde horietan euskararen kale-erabilerak gora egin du azken bost urteetan. Horrela, Nafarroan egungo erabilera % 6,7koa litzateke, 2011. urtean baino puntu bat gehiago. Araban, berriz, egungo erabilera % 4,6koa

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila


Hizkuntzen kale-erabilera. Euskal Herria, 2016 (%) Frantsesez: 8,3

Beste hizkuntzetan: 8,3

Euskaraz: 12,6

Gaztelaniaz: 76,4

Euskararen kale-erabilera bilakaera. Euskal Herria, 1989-2016 (%) VI. INKESTA SOZIOLINGUISTIKOA. Euskal Herriko erakundeek ezagutzera eman dituzten datuen arabera, euskarak 200.000 hiztunetik gora irabazi ditu azken 25 urteetan. Baionan aurkeztu den VI. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, gaur egun, 16 urtetik gorako biztanleen % 28,4 da euskalduna, eta % 16,4 euskaldun hartzailea. Kontuan hartu behar da 16 urtetik beherako haurrak direla talderik euskaldunena. Azterlan horren arabera, ezagutza ezezik, erabilera ere hazi da azken urteetan, nagusiki, Euskal Autonomia Erkidegoan.

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

15 14

13,0

13

13,3

13,7 13,2

11,8

12

12,6

11 10

10,8

1989

1993

1997

2001

2006

2011

2016

11


Euskararen erabileraren bilakaera. Herrialdeak 1989-2016 (%) 35

32,0 29,5

30 25

32,6

Euskararen erabileraren bilakaera. Hiriburuak 1989-2016 (%) 20

18,2

31,8

27,6

15,8

15

23,9

3,7

9,5

15 8,1 6,5

9,6

10,5

10,7

7,5

8,3

7,6

6,3

5 3,9

4,2

1989

1993

6,8

4,2

1997

2001

Nafarroa

10,6

9,4

8,8

6,0

6,2

6,7

5,9

5,7

6,0

4,0

Bizkaia

4,7

2006

Gipuzkoa

4,0

2011

5 2,5

5,3 4,6

2016 Araba

2,0

0

4,5

4,6

2,9

2,8

4,0

2,9

2,5

2,8

2,7 2,3

1997

2001

2006

2011

4,3

1,3

1989

2,5 1,8

1993

daturik altuena azaltzen duena (% 15,2) eta 1989tik hona kaleerabilera ia bost puntutan hazi bada ere, azken hamar urteetan hiru puntutan egin du behera. Bilbon (2,5) eta Baionan (1,9) euskararen erabilera apaldu egin da. Azken bi hiriburu horietan, gainera, gaztelania edo frantsesa ez diren beste hizkuntzek euskarak baino datu altuagoa lortzen dute ( 4,7 Baionan eta 3,5 Bilbon). Gasteizen eta IruĂąean, berriz, euskararen eta beste hizkuntzen erabileraren kopuruak oso antzekoak dira. Azterlanak adinaren arabera egiten den erabilera ere bereizten du eta, beste behin, datuek argi uzten dute euskararen etorkizuna gazteriaren esku dagoela. Izan

4,3

IruĂąea

2,9 2,5 1,9

2016 Gasteiz

Donostia

Bilbo

Ipar Euskal Herria

da, aurreko neurketan baino 0,6 puntu gehiago. Azkenik, Ipar Euskal Herrian 1997tik aurrera beheranzko-joera etenik gabea dela azpimarratu behar da eta, ondorioz, azken neurketan inoizko erabilera-indizerik baxuena jaso da (% 5,3). Hiriburuei dagokionez, euskararen kale-erabilerak euren lurraldetako joera bera izan duela azpimarratu behar da. Salbuespen bakarra IruĂąean aurkitzen da, non erabilera bere horretan mantendu den azken hogei urteetan (%2,5 eta % 3 inguruan). Bilakaerarik positiboena Gasteizen eman da: % 0,6ko igoera eman da azken bost urteetan nahiz eta 2006ko datuen azpitik jarraitu, 3,7 eta 4,0, hurrenez hurren. Donostia da

12

3,2 3,1

10,3

10

0

15,2

23,3

20

10

15,2

14,0

Baiona

ere, zenbat eta gazteago orduan eta euskararen kale-erabilera altuagoa ematen dela uzten du agerian neurketa horrek. Ikerketa burutzerakoan lau adin talde bereizi dira: haurrak (2 eta 14 urte bitartekoak); gazteak (15 eta 24 urte bitartekoak); helduak (25 eta 64 urte bitartekoak) eta adinekoak (65 urtetik gorakoak). Erabilerarik handiena lehen multzoan ematen da, hots, haurren multzoan (% 18,3). Jarraian, gazteen multzoa aurkituko litzateke (% 12,3). Euskara gutxien erabiltzen dutenak adinekoak izango lirateke (% 8,1). Helduen erabilera % 11,5ekoa da. Kasu honetan, bilakaera nahikoa bitxia izan da. Izan ere, duela 28 urte egin zen lehen neurketan haurrak ziren

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila


Euskararen erabileraren bilakaera. Adin-taldeen arabera. Euskal Herria 1989-2016 (%) 19,6

20

18,3

17,5

15

15,1 13,7

12,9

9,2 9,9

13,6 12,6 11,1

13,4

13,3

12,3

12,0

11,8

10,5

11,5

11,0

9,7

8,5

8,1

25 19,7

20

5

16,6

15 10 5

9,2 6,6 5,3 3,3

1989

34,1

25,4 13,3

10,0

0

36,6

34,1

31,3

30

16,1

11,8

10

35

19,2

18,5

Euskararen erabileraren bilakaera. Gazteak (15-24 urte) 1989-2016 (%)

1993

1997

2001

2005

2009

Haurrak

Gazteak

Helduak

Adinekoak

2013

2017

0

1989

8,1 7,1 4,7

1993

8,1

6,4

8,6 6,1

3,9

4,6

3,7

3,8

4,0

1997

2001

2005

Nafarroa

7 6,6

5,6

5,2

5,7

3,8

Gipuzkoa

Bizkaia

erabilera mailarik altuena zutenak eta bigarren postuan adinekoak azaltzen ziren. Erabilera mailarik baxuena, berriz, gazteen artean ematen zen. Beraz, etorkizunera begira bada itxaropenerako arrazoirik. Hala ere, Bizkaian eta Ipar Euskal Herrian gazteen erabilera datuak helduen datuen azpitik aurkitzen dira. Nafarroan eta Araban haur, gazte eta helduen erabilera datuak egonkor mantendu dira mende honen hasieratik eta azken neurketan gora egin du aipatu adin-tarte guztietan. Txostenean azaltzen denez, haurren presentziak eragin handia du euskararen kale-erabileran. Horrela, erabilera daturik altuenak haurrak eta nagusiak elkarrekin

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

6,4 4,4

10,2

2009

2013

2017 Araba

Ipar Euskal Herria

daudenean jaso dira. Ostera, daturik kaxkarrenak nagusiak haurren presentziarik gabe ari direnean jaso dira. Sexuari dagokionez, azterlanak emandako datuen arabera, emakumeek euskara erabiltzeko joera handiagoa dute gizonek baino. Hori adin tarte guztietan ematen den fenomenoa da, adinekoetan izan ezik. Gainera, azken hiru neurketetan errepikatu den zerbait dela azpimarratu behar da. Neurketak pasa den urteko udazkenean egin ziren Euskal Herriko 144 udalerritan. Guztira, Soziolingustika Klusterrak azaldu duenez, 187.635 elkarrizketen eta 515.260 solaskideren informazioa bildu da.

13


Elkarrizketa

14

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila


ANDER AÑIBARRO Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaria

“Une honetan gazteek dute lana aurkitzeko aukera gehien” Ander Añibarro laudiotarra Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendari berria da. Datozen hilabeteetan lan handia izango du IV. Gazte Plana garatzen eta datorren urtean aurkeztu nahi den Gazteria Legea prestatzen. Bere lanaren ardatz nagusiak gazte enplegua eta etxebizitza izango dira, betiere, gazteen bizitza-proiektu independientea bermatzeko xedearekin.

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

Gazteria zuzendari berria zara. Nolakoa izango da Ander Añibarrok Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendariari edo bertatik garatuko diren politikei egingo dien ekarpena? Bereziki, gaztetasuna eta gazteen ikuspegia dira egin ahal ditudan ekarpenik handienak. Gazteria Zuzendaritza transbertsala da eta gazteriaren ahotsa bideratu nahiko nuke. Une honetan Euskadiko Gazteria Konseiluarekin (EGK) lanean gabiltza, batez ere, euren ardurak eta kezkak ezagutzeko. Behin horiek jasota dagokien Sailei edo zuzendaritzei emango diegu horien berri. Eusko Jaurlaritzaren III. Gazte Plana itxi berri duzue eta jada IV.a prestatzen ari zarete. Zein da III. planaren balorazioa eta zeintzuk lirateke plan berriaren ildo edo ardatz nagusiak? Legebiltzarrean III. Planaren eraginaren ebaluazioa aurkeztu da. Hori ez da aipatu planaren ebaluazio osoa, ditugun adierazleen ebaluazioa baizik. Ebaluazio osoa egiteko programen ebaluazioa egitea faltako litzateke. Hil honen amaieran horren berri ematea espero dugu. Legebiltzarrean aurkeztu den eragin ebaluazioan ikusi ahal izan dugunez, III. Planean zehaztutakoa % 75ean bete da edo betetze bidean da. Kopurua positibotzat jotzen dugu, baina, garbi dago oraindik lan handia egin behar dugula. Izan ere, kontuan hartu behar dugu bere garaian, 2010. urtean, hain zuzen ere, zehaztu zen estrategia, krisi garaian egin zela eta estrategia hori 2020ra arte ezarri dela. Orain, egoera bestelakoa da eta, ondorioz, IV. Plana lantzerakoan zenbait helburu aldatu beharrean gaude; alde batetik, batzuk jada bete direlako eta, bestalde, beste batzuk une honetan ez direlako errealistak. Ildoei dagokionez, bi lan-ildo nagusi izango dira. Alde batetik, emantzipazioaren lan-ildoa dugu eta, bestalde, ildo soziala. Emantzipazioaren ildoa guretzat estrategikoak diren hiru ataletan banatu dugu: hezkuntza, enplegua eta etxebizitza. Horiek landuz gazteen bizitza-proiektu independenteak sustatu nahi ditugu. Ildo sozialean, berriz, osasuna,

15


ingurumena eta bestelako kontuak sartuko lirateke. Une honetan zirriborroa besterik ez dugu. Hainbat batzar tekniko burutu ditugu eta datozen asteetan batzar politikoak ere izango dira ekarpenak jasotzeko. Plana osatzeko gazteon iritzia hartuko duzue kontuan? Nola sustatuko da horien parte hartzea planaren prestaketan? Aholkularitza teknikoarekin bi workcafĂŠ antolatuko ditugu. EGKrekin izan ditugun bileretan, haiek ere euren kideekin antzeko topaketa bat egitea interesgarria izango zela azaldu genien. Bestalde, gure web orrialdean parte hartzeko prozedura bat ere zabalduko dugu. Jakin badakigu gazte guztiak ez direla gure jardueretara hurbiltzen eta EGK-k ere erakunde zehatz batzuk ordezkatzen dituela. Horregatik, norbanako gazteen iritziak jasotzeko leiho bat zabalduko dugu gure web orrialdeetan. Azken finean, erakundeetan lan egiten dugunontzat zaila izan ohi da erakunderen edo talderen baten barruan ez diren gazte horien guztien iritziak ezagutzea. Horregatik, aipatu dudan tresna horrez gain, sare sozialen erabilera ere funtsezkotzat jotzen dugu gazte horiekin guztiekin ahalik eta harreman zuzenena izateko. Sare sozialek aukera paregabea ematen digute gazteekin harremanetan jartzeko. Hainbat urtez, Gazteria Zuzendaritza Kultura Sailaren barruan izan da. Orain, berriz, Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailaren barruan

16

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila


da. Aldaketa horrek aipatu dituzun ardatz horiei hobeto erantzuteko egin al da? Erabakia Urkullu Lehendakariak berak hartu zuen zuzenean, harentzat gazteria lehentasun bat baita. Orain arte, gazteria politikak, nagusiki, aisialdian oinarritu izan dira, baina, azken urteetan pairatu dugun krisia dela eta, eta horrek gazteongan izan duen eragina ikusita, aldaketa baten beharra ikusi da eta, hor datza, hain zuzen ere, Gazteria Zuzendaritza Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailera pasatzeko arrazoi nagusiena. Kontuan izan behar dugu gazteria bera ez dela talde guztiz homogeneoa eta adinaren arabera, beharrak edo kezkak guztiz desberdinak direla. Guk 12 eta 30 urte bitarteko gazteekin egiten dugu lan, baina zenbait politiketan 35 urte bitarteko gazteak ere aintzat hartzen dira. EAEk Europan den emantzipazioadinik altuenetakoa du, langabezia-tasa ere nahikoa altua da, lan baldintza kaxkarrak... Ba al da baikor izateko arrazoirik? Nire ustez badira baikor izateko arrazoiak. Hainbat adierazle garrantzitsutan joera positiboa ematen ari da azken hilabeteetan: gazteen langabezia.tasa, lana galtzeko edo baldintzak okertzeko arriskua, lana aurkitzeko itxaropena, atzerrira joan beharraren asmoa... Bestalde, gazteek gero eta trebakuntza maila handiagoa dute. Egia da egoera duela zenbait urte baino hobea izanik oraindik lan handia egin behar dela. Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailak irailean Enplegu Plana aurkezteko asmoa

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

17


du eta, bertan, gazte enplegurako atal berezi bat izango da. Gure Sailaren leloa ‘Enplegu gehiago eta hobea’ da. Lehentasuna langabeziatasa jaistea da, bai orokorra bai gazteena. Langabezian eman den beherakada, bereziki, gazte enpleguari esker izan da, hots, lan-merkatuan berriki sartu diren horiek, nagusiki, gazteak izan dira. Kopuruetan ez ezik, lan baldintzetan ere lan handia egin behar da. Duela bi urteko datuen arabera gazteon lan-baldintzak ez daude gizarte osoak dituen lan-baldintzen maila berean. Hori zuzentzeko hainbat ekimen jarriko dira abian. Azken urteetan gero eta gehiago dira atzerrira joan diren gazteak. Zein da gai horren inguruan duzun iritzia? Ez daude datu zehatzak gai horren inguruan. Guk ditugun datuen arabera, atzerrira joaten diren euskal gazte horietatik guztietatik bakarrik % 10 inguru dira behartuta edo hemen ez duten aukera baten bila atzerrira joaten direnak. Gehienak beste hizkuntza batzuk ikastera edo euren trebakuntza zabaltzera joaten dira. Atzerrira joan diren horien artean, beraz, gehiengoa nahita joan da, hots, erabaki pertsonal baten ondorioz. Eusko Jaurlaritzan gai horren inguruko hausnarketa burutu da eta, kasu gehienetan, gazteek hala adierazi dutelako, asmoa bueltatzea da. Hori ikusita, gure lana itzulera hori erraztea da eta, horretarako, Lanbideren bidez, ‘Gazteen Itzulerarako Programa’ garatuko da. Programa horren xedea atzerrian zein Estatuko beste Autonomia Erkidegoetan

18

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila


diren gazte horiei kontratu batekin gurera itzultzeko aukera ematea da. Horretarako, mota horretako kontratuei pizgarri bat emango zaie. Une honetan, adibidez, Jaurlaritzatik badira atzerrian den talentua berreskuratzeko hainbat programa, adibidez, ‘Landhome’ delakoa. Guretzat atzerrira joatea gauza positiboa da eta hori ere sustatzen da Global Training bezalako beken bidez. Kontua da atzerrira behartuta joan behar ez izatea eta, behin han egonda, hala nahi izanez gero, bueltatzeko aukera izatea. Aipatu dituzun lan ildo nagusi horiez gain, ba al da zuri bereziki kezka sortzen dizun beste gairen bat? Bai noski. Badira jorratu beharreko beste hainbat gai. Adibidez, Osasun Sailarekin batera kontsumoen inguruan programa zehatzak garatzeko asmoa dugu. Sexismoari dagokionez, Lanbiderekin eta EGKrekin lanean ari gara esparru horretan aurrerapausoak emateko. Lehen aipatu dudan 2020 Gazteria Estrategia horretan, guztira, 29 helburu zehazten dira eta, horietatik, batzuk jada bete dira eta beste batzuk, berriz, birpasatuko ditugu euren egokitasuna zehazteko. Uda partean izanik auzolandegiez hitz egin behar. Pozik al zaude egun auzolandegiek duten dinamikarekin? Gure gazteen presentzia Auzolandegietan funtsezkoa da guretzat. Hor dugun arazoa honakoa da: gazteek nahiago dutela kanpora joan, bai Estatuko beste auzolandegietara bai

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

atzerrikoetara. Uda honetan 80 euskal gazte joan dira atzerriko auzolandegietara eta beste 100 inguru lankidetza programen barruan. Estatuko auzolandegietara, berriz, 200 inguru izan dira joan direnak. Parte-hartzea, beraz, positibotzat jo daiteke. Gure kasuan, bertako auzolandegietan dugun arazoa da kanpoko gazteak ez direla etortzen. Lan handia egin behar dugu kanpoko gazteak erakartzeko. Antolatzen ditugun nazioarteko auzolandegien kasuan, berriz, arazo handia dugu Injuverekin. Injuvek ez ditu atzerriko gazteak lortzen. Azkenik, Gazteria Legea aurkezteko asmoa duzue legealdi honetan. Zelan dago lege horren egoera? Artolazabal sailburuak 2018. urteko lehen erdian Legebiltzarrean Gazteria Legearen zirriborroa aurkezteko konpromisoa hartu zuen. Lege horretan gazteriari buruzko eskuduntzak, orain transbertsalak direnak, eta zerbitzuak arautzen dira. Lehenengo zirriborroa jada prestatuta dago, baina, oraindik askoz gehiago landu behar da. Beste zuzendaritzekin, aldundiekin eta EGKrekin hausnarketa-prozesu bat zabalduko dugu proposamena fintzeko. Baikor izanda, 2019an Legebiltzarrean eztabaidan izango litzateke eta legealdi honen amaierarako onartuta egon daiteke. Onarpena Legebiltzarraren baitan dago eta adostasuna lortu dugulakoan gaude. Kontuan hartu behar da Legebiltzarreko gehiengoak jada lege horren beharra azaldu duela.

19


© Monterey Bay Aquarium

20

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila


ZIENTZIA

Nork bizi nahi du betirako? Gizakiok betiko bizitzaren bila ari gara, baina, orain arte, ez dugu halakorik lortu. Turritopsis dohrnii izeneko medusak, berriz, horretarako gakoak eman ahal dizkigu

Biologiaren esparruan hilezkortasuna ezinezkotzat jo izan ohi da. Izaki guztiek bizitza ziklo bat betetzen dute: jaio, hazi eta hil. Hala ere, bada arau hori hausten duen izaki bat, Turritopsis dohrnii izeneko marmoka, hain zuzen ere. Zientzialariek egiaztatu ahal izan dutenez itsas izaki horrek bere bizitzazikloa itzultzeko gai da eta, horrela, bere heldutasun osora iristen denean, polipo itxurara bueltatu eta ziklo berri bati hasiera ematen dio. Orain arte jakin ahal izan denez prozesu hori nahi adina aldiz errepika dezakete eta, ondorioz, marmoka horiek biologikoki hilezkorrak direla uste da. Zientzialariek berriki jakin ahal izan dutenez, Turritopsis dohrnii marmoken zelulek transdiferentziazioa izenarekin ezagutzen den prozesua egiteko gai dira. Prozesu horri esker, zelula ama ez diren zelulek beste zelula mota batean bilakatzeko gaitasuna izango lukete eta zelula amek, berriz, hainbat zelula mota sortzeko gaitasuna. Modu horretan, une oro, bizitzarako beharrezkoak dituen zelulak sortzeko gai da aipatu marmoka. Laborategian egin diren esperimentuetan marmokek kiribil hori etengabe errepikatzeko gai izan dira inolako arazorik gabe. Turritopsis dohrnii marmoka oso izaki txikia da, zentimetro erdiko diametroa besterik ez du. Biologikoki hilezkorra denez, mundu osoko itsasoetatik hedatzeko aukera izan du marmoka mota horrek, baina, hori bai, hainbat harrapakariren mehatxua du. Beraz, biologikoki hiltzen ez bada ere marmoka horien bizitza harrapakariren baten ahutzetan amai daiteke.

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

21


Euskara Gazteek euskarazko hedabideak kontsumitzen dituzte Garikoitz Goikoetxeak Tolosaldean burutu duen ikerketa baten arabera euskal hedabideek dute audientziarik gazteena Garikoitz Goikoetxea kazetariak euskarazko hedabideen kontsumoa aztertu du HIZNETeko Hizkuntza Plangintza graduondoko bere amaierako lanerako. Goikoetxeak Tolosaldean den kontsumoa aztertu du eta, horretarako, hainbat datu erabili ditu. Lehenik eta behin, CIESek ematen dituen audientziadatuez baliatu da, baina, aldi berean, eskualdeko gazteen artean egindako 350 inguru inkesten datuak ere bildu ditu. Lan honetan lortu diren emaitzak Euskal Herri osora proiekta daitezkeen ala ez ikusteke dago (besteak beste, oso eskualde euskalduna delako), baina, printzipioz, oso emaitza interesgarriak lortu dira. Lehenik eta behin, euskaldun elebidunak komunikabideak gehien kontsumitzen dituztenak direla azpimarratu behar da. Eskualdean euskaldun kopurua altua izan arren, gaztelania nagusi duten bi egunkari dira gehien kontsumitzen direnak: Gara eta Diario Vasco. Goikoetxeak

22

‘Euskarazko hedabideen kontsumoa Tolosaldean’ lanean Goikoetxeak ikusi ahal izan duenez, euskal hedabideen arteko elkar-elikatze bat ematen da

berak azaldu duenez, etxeko hizkuntzaren erabilerak eragin handia du gazteek kontsumitzen duten prentsa idatzian. Irratiari dagokionez, Gaztea da gazteen artean audientzia gehien duen irratia; euskaldunak ez diren gazteek ere irrati hori entzuten dutelarik. Telebistari dagokionez, datuak ez dira batere positiboak. Izan ere, gazteen artean gutxi dira euskarazko kateak ikusten dituztenak. Interneteko kontsumoan, aldiz, datuak positiboagoak dira. Goikoetxeak azaldu duenez, euskal komunikabideen elkar-elikatze bat ematen da, hots, euskal hedabideak kontsumitzen dituzten horiek euskaraz kontsumitzen jarraitzen dute.

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila


EUSKARA DOAN IKASTEKO PROPOSAMENA EGIN DU KONTSEILUAK

TELEBISTA KONTSUMOAN APAL. Tolosaldean egin den azterlanaren arabera, gero eta gutxiago dira euskarazko telebista kontsumitzen duten gazteak. Aipatu ikerketaren arabera, eskualde horretako gazteek nahiago dituzte ETB2 edo bestelako kate tematikoak.

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

Kontseiluak helduen euskalduntze eta alfabetatzea doakoa izateko proposamena luzatu dio Eusko Jaurlaritzari. Sektore horretan lan egiten duten AEK, IKA, Maizpide, Urrats eta Hitzez, Ilazki, Legazpi 6, Mikelats, Udaberria, Gabriel Aresti, Juan Mateo Zabala, Bilbo Zaharra, Bai and By, Gotzon Garitaonandia, Labayru eta Hegoalde eragileek landutako proposamena da Jaurlaritzari helarazi zaiona. Kontseiluko Paul Bilbaok azaldu duenez “herri kohesionatua nahi badugu, herritar guztiei tresna guztiak eskaini behar zaizkie eta hor kokatu behar dugu berezko hizkuntza ezagutzeko eskubidea”. Proposamenak lau aldarrikapen nagusi jasotzen ditu, halaber, euskalduntze-prozesu osoa laguntzea; aipatu doakotasuna, betiere, ikaslearen aprobetxamenduari lotuta; doakotasunaren eskumena Jaurlaritzarena izatea; eta, azkenik, doakotasuna bermatzeko behar diren inbertsio ekonomikoak egitea.

Nafarroaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza-hitzarmena Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak kultura proiektuak egiteko sinatuta zuten lankidetza-hitzarmena beste urtebetez luzatu dute. Hitzarmen horren baitan, Nafarroak 149.000 euroko ekarpena egingo du lau egitasmo finantzatzeko: euskal Corpus Onomastikoaren lanen jarraipena, Onomastika eta Toponimia lanen jarraipena, euskalkiei buruzko ‘Euskara ibiltaria’ erakusketa eta Joakin Lizarraren hiztegiaren azterlana. Hitzarmena pasa den ekainaren 19an sinatu zen Nafarroako Jauregian eta bertan, Ana Ollo kontseilaria eta Andres Urrutia izan ziren Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia ordezkatzen, hurrenez hurren. Ekitaldi horretan, gainera, Iñaki Caminoren “Amikuze eskualdeko eskuara” liburua ere aurkeztu zen. Liburua Mendaur bildumaren barruan argitaratu den hamaikagarren lana da.

Jaurlaritzak euskararen ezagutza-egiaztagirien baliokidetzeak onartu ditu Eusko Jaurlaritzak euskararen ezagutza-tituluak eta egiaztagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratura (HEEEB) egokituko dituen dekretua onartu berri du. Modu horretan, euskarazko egiaztagiri guztiak B1, B2, C1 eta C2 mailetara egokitu dira. Aurretik bazen baliokidetza hori egiten zuen beste dekretu bat, baina bertan ez ziren titulu guztiak aintzat hartzen. Dekretu berrian, berriz, HABEk ematen dituen tituluak eta Euskaltzaindiaren B titulua sartu dira.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Elikatze-iturri Zer dute komunean Joss Stonek, Tina Turnerek, Joey Ramonek edo Kurt Cobainek? Musikariengan elikaduraz gutxi hitz egiten da. David Bowie, Michael Jackson eta The Beatles begetarianoak ziren; Avril Lavigne bihurria, Green Day edo Red Hot Chili Peppers kantari-maltzurrak, eta Rage Against The Machine rap-metal taldekoak ere bai. Den-denak, bere alde adeitsua dute. Musika-jarduerak ikasketa-, estudio- eta entseguorduak eskatzen ditu, azkeneko emanaldian osotasuna lortzeko. Musikari askok uste dute elikadurak eraginik ez duela; eta hala ere, haren inguruan mito anitz daude. Entzunaldiren bat, kontzerturen bat duzu? Gaur zure errendimendua hobetuko duten elikadura jarraibide batzuk proposatuko dizkizut. Uda iritsi da, bolo-garaia. Ez ezazu baimen zure elikadura-boloa hura hondatzen. Egunerokotasunean gomendio orokorretan oinarritu zaitez. Zuzenean! Gomendio batzuk hartu. Agertokira irten baino lehen, lasaitu behar duzu? Presioa, estresa eta urduritasuna aldera batera uzteko, bihi osoko aleak (kinoa, arroza), arrautza, arraina edo infusioekin saiatu; edo aktibatu beharra baduzu? Zure musika bizkortzeko elikatze-iturria topera jarri eta zure burua bizkortzeko, kafetxo bat edo txokolate zati bat hartu (kakao-ehuneko altua). Atari zabalean udan edo neguan jotzea ez da gauza bera. Bestalde, ordu beteko kontzertu lasaia emateak edo dantza-arrasta gau-festan jotzeak, ez du gastu energetiko bera. Egokitu zaitez. Hari-instrumentuak jotzen badituzu (gitarra, baxu, banjo, kontrabaxua…) edo perkusioa (bateria, tinbala, marakak, panderoa…), lesio muskuloeskeletikoak (tendinitisa esaterako) aurrez ikus ditzakezu edo bere tratamendua hobetu. Fosforo eta potasioak nerbio-bulkadaren transmisioa eta gihar-jarduera hobetzen dituzte: arraina, gazta, arrautza eta pipekin saiatu; eta ahuakate, ziazerbak, pistatxoak, banana… hurrenez hurren. Hanturak agertokitik kanpo utzi zaitzake: mina, handitzea, higikortasun-galera… gehiegizko esfortzu errepikakorra, metatutako tentsioak, neke muskularra eragiten du. Hidratazio

24

zuzena funtsezkoa da —gogoratu, alkoholak deshidratatzen duela—. Abeslaria edo haize-intrumentuak jotzen badituzu (saxoa, tronpeta, txistua…) urdail betea izateak biriken ahalmenari (behealdea ez da airez betetzen) eta diafragmako barrunbeari kaltegarri eragiten dio; gainera astuntasuna eragiten du. Ekitaldia baino 3 ordu lehenago jan, ura edanez joan eta irten baino lehen, mokadu sinple baten bat hartu (zorabioak saihesteko). “Poker”-aurpegiaz ez baduzu geratu nahi, elikagai haizetsuak saihestu: fruitu lehorrak, egoskariak, gasdun edariak edo garagardoak. Zain itzazu zure ahoa eta zure zintzurra, kontuan har ezazu azukre gehiegikeriak zure ahoko higienea kaltetzen duela (txantxarrak, zauriak…); eta gatz gehiegikeriarekin batera, lehortasuna eragiten dute. Zure osasunaz aparte, zure tresnak zain ditzakezu. Koipe gehiegikeriak, baratxuriak, piperdun ongailuak edo alkoholak sortzen duten garraztasuna edo urdailerremina saihestuz, zure tresnetako zura edo metalak kaltetzen dituzten urin gastrikoak sortzen dituen lurrunak murriztuko dituzu. Bestela, soinua huts egin ez dadin, playback-a probatu. Beti dabil —edo ez—. Ordu txikitan, ekipamendua jaso: musika-tresnak, anpli, pedal, osagarriak… Gauero oroitzen zara jo ondoren ondo jateko eman zizuten egun hartaz; baina gaur ez da izango. Indarrak berpizteko “lo que pille”. Txurro-dendetako ogitarteko eta patatez kopetaraino zaude. Etxera iristerakoan buruko mina edo min muskularra nabaritzen baduzu, deshidratazioaren ondorioa izan daiteke. Zuku freskoa hartu oheratu aurretik. Aldez aurretik jaten duzuna zure loa ere hobetu dezake (goizean izan arren). Zu ni bezala, taularen bestaldean geratzen denetakoa bazara, ba al dakizu entzuten duzun musika-mota elikagaien aukeran eragiten duela? Jazzak gozoagatik gustua handitzen du; eta funk edo drum and bass-a gatz eta mingots gustuak. Ez diot nik, zientziak dio. Musikak oroipenak, zirrarak estimulatzen ditu. Musikak lasaitzen zaitu, bihotz erritmoa, pultsua eta arnasketa gutxitzen ditu. Jokalekuan ikusiko dugu elkar!

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila



26

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila


Sexu-transmisiozko gaixotasun kasuek gora egin dute gazteen artean Sexu-transmisiozko gaixotasun (STG) kasuen erdia baino gehiago 25 urtetik beherako gazteen artean ematen direla ohartarazi dute adituek. Gainera, Estatuan STG kasuen kopurua % 25ean hazi da azken urteetan. Babes neurririk gabeko harremanak, alkohol eta droga kontsumoak eta promiskuitatea omen dira horretarako arrazoi nagusiak.

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

27


E

pidemiologoek ohartarazi dutenez, sexutransmisiozko gaixotasun kasuak biderkatu dira estatuko gazteen artean. Horrela, azken hamar urteetan, hainbat STGen kasuek izugarrizko gorakadak izan dituzte; adibidez, gonorrearen kasuan % 153ko gorakada eta sifilisaren kasuan, % 45ekoa. Adituek azaldu dutenez, gorakadarik handienak gizon gazteen artean ematen dira eta, bereziki, gizon homosexualen artean, beharrezkoak diren prebentzio neurriak hartzen ez direlako. Gazteen artean arriskutsuak diren sexu-jokabideak gero eta ohikoagoak direla azaldu dute adituek. Fenomeno hori azaltzeko bi dira erabiltzen diren argudioak: STG batekin kutsatzeko den arriskuaren inguruan den pertzepzioa eta droga eta alkoholaren kontsumoa. Hainbat gazterentzat STGren bat harrapatzeko arriskua ez omen da erreala. Duela zenbait urte HIESaren inguruan zen alarma, hein handi batean, desagertu da eta, ondorioz, gaixotasun horien inguruan gero eta informazio gutxiago dago. Gazte askoren ustez horrelako gaixotasunak bakarrik prostitutekin oheratuta harrapa daitezke. Bestalde, ezaguna da alkohola eta zenbait droga kontsumituta jokabide desinhibituagoa izaten dela eta, ondorioz, sexuharremanen kasuan, neurriak hartzeko joera gutxitu egiten da. Gainera, gazteek kontsumitu ohi dituzten hainbat substantziek (adibidez, marihuana) sexu-grina

28

areagotzeko ere balio dute. Anfentaminen kasuan, berriz, berehalako plazerra lortzen da. Gazteen Euskal Behatokiak urte honen hasieran argitaratu zuen txosten baten arabera, sexu-esperientziaren bat izan duten gazteen % 15 inguruk azken hamabi hilabeteetan arriskua zekarren harreman sexualen bat izan duela aitortzen zuen. Horietatik, gehienek haurdun geratzeko edo sexu-transmisiozko gaixotasunen bat hartzeko arriskua zekarren harremanen

bat izan zuten. Txosten horren arabera, jokabide arriskutsuak ohikoagoak omen dira mutilen artean nesken artean baino. Horrela, sexu-esperientziaren bat izan duten mutilen % 17k arriskua dakarren harreman sexualen bat izan duela aitortzen zuen eta nesken kasuan, berriz, ehuneko hori 13,4raino jaisten da. GEBren txostenean azpimarratzen zenez, adina ere kontuan hartu beharreko aldagaia litzateke. Horrela, zenbat eta gazteago orduan eta jokabide arriskutsuagoak izateko

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila


HIESa ez da homosexualen kontua bakarrik Euskadin antzeman diren azken kasuen ia erdia pertsona heterosexualena da

KONDOI ADIMENTSUAK. Ingalaterrako hiru nerabe STGak antzemateko gai diren kondoiak asmatu dituzte. Kondoiek molekula bereziak dituzte eta antzematen duten gaixotasunaren arabera kolore bat edo beste hartzen dute: berdea klamidiarako, horia genitaletako herpeserako, urdina sifilisarako eta morea giza papilomarako.

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

HIESaren alorrean izan diren aurrerakuntzei esker, bereziki, sendagaiei dagokionez, gaixotasun hori jada ez da heriotzaren sinonimo. Duela zenbait urte ez bezala, orain posible da gaixotasun horrekin bizirik mantentzea eta, agian horregatik, gaixotasun horrekiko zen beldurra desagertuz joan da. Euskal Autonomia Erkidego mailan gaixon horren inguruan ezagutzera eman diren azken datuen arabera, kutsatutako pertsonen kopurua berean mantendu da azken urteetan. Pasa den urtean, adibidez, 158 kasu berri antzeman ziren, aurreko urtean baino zazpi gehiago eta duela bi urte baino hiru kasu gehiago. Sarritan pentsatu izan da gaixotasun hori pertsona homosexualen arazoa besterik ez zela. Egia da, historikoki, HIESak bereziki pertsona horiengan izan duela eragina. Hala ere, azken urteetan joera berri bat azaldu da. Izan ere, gero eta gehiago dira giza immunoeskasiaren birusarekin (GIB) kutsatzen diren pertsona heterosexualak. Azken datuen arabera kasu berrien ia erdia (% 42) pertsona heterosexualei dagokie. Bestalde, HIESak gizonen gaixotasuna izaten jarraitzen duela berresten dute azken datuek. Kutsatze berrien % 80 inguru gizonezkoena da. Hainbat kasutan, gizon horiek hainbat urtez kutsatuta izaten dira birusa dutela jakin arte. Osakidetzak ezagutzera eman dituen datuen arabera, pasa den urtean Euskadin izan ziren HIESa kasu berrietatik % 43,7 pertsona atzerritarrei zegozkien. Nafarroan ere, Sare Elkarteak ohartarazi duenez, HIES kasuen gorakada eman da azken urteetan.

29


NAHI GABEKO HAURDUNTZAK. Sexu-harreman arriskutsuak izaten direnean, STGak ezezik, nahi gabeko haurduntzen arriskua ere bada. Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, sexu-esperientziaren bat izan duten gazteen % 15 inguruk azken hamabi hilabeteetan arriskua zekarren harreman sexualen bat izan du.

joera handiagoa izan ohi dela azpimarratzen da. Adituen ustez funtsezkoa da gazteen artean sexu-hezkuntza sustatzea. Modu horretan, gazteek sexu-harreman seguruak izateko informazio eta ezagutza handiagoa izango dute. Zentzu horretan, gazteek preserbatiboa erabiltzearen garrantzia ulertu behar dutela azpimarratzen da, sexu-transmisiozko gaixotasunak ezezik, nahi ez diren haurdunaldiak ekiditeko ere balio dezaketelako.

30

Azken urtean arriskua dakarren harreman sexualen bat izan duten gazteak, sexu-esperientzia dutenen artean, sexuaren eta adin taldeen arabera (%) 20 18,9 15

15,2

16,9

16,1 13,4

12,9

10

5

0

Guztira

Gizonak

Emakumeak

15-19 urte

20-24 urte

25-29 urte

Iturria: Gazteen Euskal Beahatokia (‘Euskadiko gazteak 2016’ Ikerketarten aurrerapen datuak)

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila


Gonorrea:

STGrik ezagunenetakoa eta ohikoenetakoa. Sexu-organoen eremu hezeetan hazten ohi den Neisseria gonorrheae bakteriak sortzen du. Aipatu bakteria, gainera, uzkian, ahoan, eztarrian eta begietan ere haz daiteke. Gonorrea ez da gaixotasun hilgarria baina oso mingarria da eta antzutasuna ere sor lezake. Gizonen kasuan kutsatzea eragin duen harremanaren ondorengo bizpahiru egunetan azaltzen dira lehen sintomak.

Sifilis:

Treponema pallidum bakteriak eragiten du. Bakteria hau eremu heze eta epeletan hazten da, adibidez, genitaletan, ahoan edo uzkian. Kutsatzea jada gaixorik dagoen pertsona baten zauri irekiekin harreman zuzena izatean ematen da. Gaixotasun honek lau fase ditu. Lehen fasea kutsatze fasea da, hots, bakteriarekin kontaktu zuzena izaten denean. Fase horretan sintomak antzematea oso zaila da eta, ondorioz, gutxitan tratatatzen da eta beste faseetara pasatzen da. Bigarren fase batean (3-6 astetara) negelak azalduko dira azalean. Gaixotasuna tratatzen ez bada fase latente batean sartzen da. Fase horretan ia ez dago sintomarik eta

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

ez da kutsagarria. Fase latentea igaro ondoren faserik larrienean sar gaitezke. Kasu horretan sintomak oso larriak izan daitezke: burunahasmenduak, itsumena... Garaiz antzematen bada antibiotikoekin erraz senda daiteke.

Giza Papiloma:

Giza papilomaren birusak eragiten duen gaixotasuna da. Nagusiki sexu-harremanen bidez kutsatzen da, baina baita beste bide batzuetatik ere. Dena den, hainbat pertsonekin sexuharremanak izan dituzten pertsonetan ematen da nagusiki. Sintomarik nagusiena garatxoen agerpena da, batez ere, bagina eta uzkiaren inguruan edo zakilaren inguruan. Emakumeen kasuan galda sentsazioa izaten ohi da baginaren sarreran harremanak izatean. Kasurik larrienetan minbizia sor lezake. Badira Giza papilomaren aurkako txertoak ere.

Klamidia:

Sexu-transmisiozko gaixotasun ohikoenetako bat. Chlamydia trachomatis bakteriak eragiten du eta gizonei zein emakumeei eragiten die, baina nagusiki emakume gazteen artean ematen da. Nagusiki sexu harremanen bidez kutsatzen da: baginala,

anala edo ahozkoa. Sintomak oso arinak izaten ohi dira eta, ondorioz, nekez jakin daiteke pertsona bat kutsatuta dagoen ala ez. Kondoiaren erabilera da gaixotasun hori ekiditeko modurik onena, baina ez du guztiz ekiditen kutsatzeko arriskua.

GIB/HIES:

Giza immunoeskasiaren birusak gaixotasunen aurka egiten duten globulu txuriekin amaitzen du. HIESa (hartutako immunoeskasiaren sindromea) GIB infekzioaren azken etapa izango litzateke. GIBa jada kutsatuta dagoen pertsona batekin sexuharremanak izatean beregana daiteke. Lehen sintomak gripearen antzekoak dira.

Genitaletako herpesa:

Herpes simple birusak sortzen duen sexu-transmisiozko gaixotasuna da. Gaixotasun hori duten pertsonek zauriak izan ohi dituzte genitaletan. Hala ere, kutsatuta dauden pertsona guztiek ez dituzte zauri horiek izaten. Kutsatuta dauden pertsonak betirako izango dute birusa bere gorputzean eta lehen urtean agerraldiak errepikatzea ohikoa da. Denborarekin sintomak leunagoak dira.

31


Sexua Robot sexualak jada gure artean daude. Horien beldur izan behar dugu? Adituen ustez robot horiek gizakion eta roboten arteko harremanak baldintza dezakete Robot sexualen eskaria gero eta handiagoa da. Adituen ustez, merkatu horrek jada 30.000 milioi dolar baino gehiago mugitzen ditu. Gizakion eta roboten arteko harremanaren eztabaida lan munduan zentratzen den bitartean, helburu sexualetarako ekoitzitako robotak garrantzia hartzen ari dira eta, adituen ustez, robot horiek izan daitezke, epe laburrean, gizakion eta androideen arteko harremana baldintza dezaketenak. Izan ere, alor honen hastapenean besterik ez gaude, baina, erreportaje honekin batera den argazkian ikus daitekeen moduan, llehenengo robot sexualek jada oso garapen maila altua azaltzen dute. Hamar urte barru, egun robotika eta adimen artifizialaren esparruan ematen ari diren aurrerapenak ikusita, emaitza izaugarria izan daitekeela aurreratzen dute askok. Gizakion eta roboten arteko harreman sexualak, beraz, halabeharrezkoak dirudite. Argitaratu berri duen txosten

32

Robot horiek ekoizten dituzten enpresek ez dituzte euren salmenta-datuen berri ematen eta, ondorioz, ezinezkoa da jakitea gaur egun zenbat pertsonek duten horietako robot bat

baten arabera (Our Sexual Future With Robots) robotekin izan daitezkeen harremanak, seguruenik, gutxiengo fetitxista baten kontua besterik ez da izango, baina, aldi berean, gizakion artean erlazionatzeko ditugun eraldatzeko arriskua ere izan daiteke. Nolabait ere, robotekin diren sexu harremanek emakumeari gizatasuna kentzen diote eta, azken finean, harremanak egun prostitutekin diren harremanatara mugatzen ditu.

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila


HARREMAN OSASUNTSUAK SUSTATZEKO APLIKAZIOA

HARMONY, EDOZEIN DESIRA BETETZEKO GAI DEN ROBOT ADIMENTSUA. RealDoll konpainiak Harmony izeneko androide adimentsua garatu du. Zeregin nagusia bere jabearen sexu-grina asetzea bada ere, solasaldi bat izateko gai ere badela iragarri dute. Bere prezioa, aukeran diren ezaugarrien arabera, 7.000 eta 12.000 dolar bitartekoa da.

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

Bizkaiko Foru Aldundiak gazteen artean bikote-harreman osasuntsuak sustatu nahi dituen ‘EquaAPPeal’ aplikazioa garatu du. Aplikazioa 14 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta bi atal nagusitan banatzen da. Lehenengoan berdintasunaren inguruko edukiak aurki daitezke. Bigarrenenan, gazteek bikoteharreman edo sexu-identitatearen inguruan dituzten zalantzak argitzeko aukera izango dute. Proiektua Matiz elkarteko lagunek kudeatuko dute eta Aldundiaren laguntza izango du. Aurkezpen ekitaldian Bizkaiko Behatokiko Maitane Leizaolak azpimarratu duenez, “egitasmo honek gazteen artean gero eta garrantzitsuagoa den afera bati erantzuna eman nahi dio”. Izan ere, pasa den urtean Bizkaian indarkeria matxista pairatu zuten emakumeen heren bat 30 urtetik beherakoa zen.

SEXUAREN TXOKOA

Squirting Film pornografikoak direla eta, sexuaren esparruan squirting modan jarri den hitza dugu. Ingelesetik datorren hitz horrek isuri edo jarioa adierazten du eta, jada suposatuko zenuten moduan, emakumezkoen eiakulazioaz hitz egiteko erabiltzen da. Film pornografikoetan gero eta gehiago azaltzen den fenomenoa da (hainbat kasutan, neurriz gainerakoak edo faltsuak) eta, ondorioz, gero eta gehiago dira horrelako eiakulazioak izan nahi dituzten emakumeak. Emakumeok, gizonek bezala, prostata bat dugu eta, ondorioz, eiakulatzeko gai ere bagara. Hori kitzikatzen denean, bere tamaina handitu egiten da likido prostatikoarekin eta odolaz betetzen den ehun zutikorrean finkatzen da. Prostata eta inguruneko ehun zutikorra G Puntua izenarekin ezagutzen da. Nahiz eta emakumeok prostata izan, guztiok ezin dute eiakulatu. Emakumezkoen eiakulazioa baginaren sarreraren alde bietara dauden Skene izeneko guruinen baitan dago. Guruin horiek dira, hain zuzen ere, G Puntuan pilatzen den likido hori kanporatzen dutenak. Kanporatzen den likido edo jarioaren tamaina guruin horien tamainaren araberakoa izango da. Horregatik, hainbat emakumek ezin dute squirt edo jario moduan eiakulatu. Dena den, horrelako esperientzia lortzeko zenbait aholku eman ahal dizkizuet. Lehenik eta behin, gustura gauden testuinguru bat prestatu behar dugu. Squirtinga lortzeko ezinbestekoa da klitorisean eta G Puntuan kitzikapen maila altua lortzea eta, horretarako, merkatuan diren lubrifikatzaileak lagun izan ahal dituzu. Gogoratu G Puntua baginaren sarreratik 3-5 zentimetrotara aurkitzen dela; testura zimurtsua du eta errazago ikus daiteke aldez aurretik klitorisa kitzikatu bada bere tamaina handiagoa izango baita.

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 33


Teknologia berriak INDARREAN DA KANON DIGITAL BERRIA Espainiako Diputatuen Kongresuak kanon digital berria arautuko duen lege dekretua onartu berri du Alderdi Popularra, Alderdi Sozialista eta Ciudadanosen botoei esker. Arau berriak Auzitegi Gorenak atzera bota zuen 2012ko legea ordezkatuko du. Lege berriarekin, printzipioz, ekoizleak izango dira saltzen duten gailu bakoitzeko kopuru bat ordaindu beharko dutenak (1,10 euro sakelako telefono batengatik edota 3,15 tablet batengatik). Gobernutik azaldu denez, arau berriarekin Espainia Europar Batasunean den zuzenbidera egokituko da.

Mundua Googlen esku WhatsAppek fitxategi erantsiak bidaltzeko aukera emango du Android erabiltzaileak zorioneko egon daitezke. Izan ere, WhatsAppen izan den azken eguneraketari esker hemendik aurrera edozein formatuko fitxategi erantsiak bidaltzeko aukera izango dute, betiere, artxiboek 100MB-ko muga gainditzen ez badute. Orain arte, bakarrik Microsoft Office-ko formatuetako edo PDF formatuko fitxategiak bidali ahal ziren. Azken eguneraketari esker, testuaren ezaugarriak aldatzea askoz errazagoa izango da.

34

Googlek bere zerbitzuak 30 minutuz eten egingo balira zein nolako ondorioak izango liratekeen aztertu du Internet erabiltzaile askorentzat Googlek eskaintzen dituen zerbitzuak (bilatzailea, Chrome nabigatzailea, Youtube, Gmail, Google Drive, Android...)ezinbestekoak dira. 2013. urtean Googlen zerbitzu guztiak eten egin ziren eta, ondoren egiaztatu ahal izan zenez, mundu mailako Internet trafikoa % 40an jaitsi zen. Azken urteetan Mountain View-ko konpainiaren joera positiboa izan dela kontuan hartzen bada, zeintzuk izango lirateke orain ondorio horiek? Googlek berak simulazioa egin du eta emaitzak benetan harrigarriak dira. Googlek azaldu duenez, horrelako egoera baten aurrean erabiltzaile gehienek konexio arazoren bat

dagoela pentsatuko zuten. Hainbat erabiltzailek gailuaren beraren arazoa dela pentsatuko zuten. Ondoren ‘Error 500’ mezuak azalduko lirateke non nahi. Erabiltzaile trebeenek beste bilaketa zerbitzuak erabiltzen hasiko lirateke baina beste askok, berriz, ez dakite horrelako zerbitzu alternatiborik dagoenik. Drive eta Gmail bezalako tresnak eteteagatik langile askok ezin izango lukete lan egin. Horrek galera ekonomiko izugarriak eragingo lituzke mundu mailan. Gainera, Android sistema eragilerik gabe, ia munduko telefono adimentsu gehienak funtzionatzeko aukerarik gabe geratuko lirateke.

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila


PS4 plataformarako jokoak nagusi ekaineko salmentetan

Interneten erabilera problematikoa aztergai Internet ezinbesteko tresna bilakatu zaigu. Aukera handiak ematen dituen tresna izan arren, hainbat arazo ere sor ditzake, batez ere, gazteen artean. Deustuko Unibertsitateko Esther Calvetek “Mindfulness facets and problematic Internet use: A six-month longitudinal study� izeneko azterlana zuzendu du. Bertan, bereziki, nerabeen artean Interneten erabilerak izan ditzakeen arazoak aztertzen dira. Horrela, azterlanaren ondorioen arabera, mindfulness edo arreta garatuagoa duten nerabeek Interneten erabilerarekin arazo gutxiago izaten ohi dituzte. Gainera, ezaugarri horiek dituzten gazteek zuzeneko harreman sozialak nahiago omen dituzte online harremanak baino.

Ekaina oso hilabete ona izan da PS4 plataformako jokoentzat. Izan ere, gehien saldu diren jokoeen artean lehenengo hirurak aipatu plataformakoak ditugu. Lehen postuan joko berri bat dugu: Crash Bandicoot. Bigarren postuan, berriz, sailkapen honetan klasikoa bilakatu den jokoa kokatu da: Grand Theft Auto V. Azkenik, sailkapenaren hirugarren postuan Horizon Zero Dawn kokatu da.

Crash Bandicoot PS4

GTA V PS4

Horizon Zero Dawn PS4

IA 11 MILIOI EURO ZIBER TERRORISMOAREN AURKA BORROKATZEKO

Azken asteetan mundu osoan izan diren zibererasoak direla eta Europar Batasunak 10,8 milioi euro bideratuko ditu horiei aurre egiteko. Irailean burutu den bilera batean EBko estatu kideek etorkizunean zein nolako neurriak hartu behar diren adostuko dute. Aipatu erasoek enpresa eta sektore publikorako funtsezkoak diren eragiketetan eragiten dute. ESSENTIAL PHONE. AKABO HASI AURRETIK?

bilboko udalak eta googlek hiriko turiskoa sustatuko dute elkarlanean Bilboko Udalak eta Googlek indarrak eta baliabideak batu dituzte hirian teknologia berriak eta mugikorretarako aplikazioak sustatzeko. Bi fasetan banatu den lehiaketa baten bidez, teknologia berrien sektorean enplegua sortu nahi da. Horretarako, enpresek aplikazioak garatzea lortu nahi da. Hori guztia Bilboko turismoaren mesedetan jarriko litzateke. Izan ere, ekimenaren azken helburua bildutako datu horiek guztiak Bilbo bisitatuko duten turisten esku jartzea da. Googlek jada Madrilen, Sevillan, Santanderren eta Toledon antzeko egitasmoa garatu ditu, baina Bilbon, ideiak garatzeaz gain, horiek aplikatzeko aukera ere izango da.

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

Android sistema eragilea garatu zuen Andy Rubinek teknologia gizatiartzeko xedea duen Essential Phone proiektuak porrot egingo duela dirudi. Lehen gailuak ekainaren amaierarako prest izango zirela iragarri ondoren, une honetan ez dago garbi merkaturatuko diren ala ez.

35


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Gizarte bezala Indarkeria Matxistari #GukEzetz esateko unea da “Gazteon artean Indarkeria Matxista kasu gehiago ematen dira ala kasu gehiago salatzen dira?”. Urtebete daramat Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) presidenta bezala eta hainbatetan egin didate galdera. Bat-batean erantzuna ematea ez da erraza. Batetik, gaia oso konplexua delako eta horrelakoetan orokortzea arriskutsua delako; eta, bestetik, datu asko falta direlako. Azken aldian, bai egunerokoan eta bai jai giroan, emakumeen aurkako hainbat eraso izan dira. Ia egunero hedabideetan agertzen da albisteren bat. Eta kasuistika oso zabala da. Nola erantzun diezaiokegu honi? Zer egin daiteke? Lehenik, argi utzi behar da Indarkeria Matxistak guztioi eragiten digula. Gizarteko norbanako eta talde ororen arazoa da eta gizarte bezala erantzun behar zaio. Bakoitzak bere esparruan eraginda eta emakume eta gizonen arteko Berdintasunaren ideia hedatuz. Egunerokoan jarrera argia erakutsiz eta kasuei erantzun irmoa emanez. Gizarte bezala ere egiteko asko dago. Indarkeria Matxistari aurre egitea ez da soilik kasu bakoitzari erantzun juridikoa ematea. Argi dago Indarkeria Matxista pairatu duen emakume orori bermatu behar zaiola justiziarako bere eskubidea ahalik eta erarik azkar, eraginkor eta begirunetsuenean. Hori oinarri izanda, haratago joan behar dugu. Esaterako, eragile guztiak indarkeriarekin harremana duten prebentzio mota guztietan inplikatzea eta egungo esfortzua hobetzea. EGKn ildo honi jarraituz sustatu dugu ‘Indarkeria Matxistari #GukEzetz!’ kanpaina. Berdintasun lanarlotik gidatutako proiektu honen helburua gazte zein gazte-elkarteen posizionamendu publikoa azaltzea izan da, gure jarrera argi uztea. Indarkeria Matxistari erantzuteko atxikimenduak, aurre egiteko proposamenak, eskaerak, etab. bideo batean batu ditugu. Zergatik? 2016an Indarkeria Matxistaren aurkako protokoloa onartu eta ordutik ia 75 aldiz aktibatu behar izan dugulako. Sekulako astakeria. Aldatzeko behar eta gogo horretatik dator kanpaina. Hobetze horretan, gizarteko bi talde azpimarratuko nituzke bereziki: batetik,

36

eskumenak direla-eta, administrazioak; eta, bestetik, gazteria. Administrazioetatik politika zehatzak diseinatu daitezke eta hori oso beharrezkoa da. Beste hainbat arazotan lege konkretuek asko lagundu dute gizartean oso barneratuak dauden atakak bideratzen. Indarkeria Matxistaren kasuan aurreikusia dago Eusko Legebiltzarrean lege bat lantzea. Aukera paregabea da estatuko 1/2004 Legeak dituen hutsuneak osatzeko, esaterako, gizon batek emakume bati hau emakume izateagatik egindako edozein eraso barne hartzea, ez soilik bikote edo bikote ohi testuinguruko erasoak. Era berean, salatzea erraza ez denez estigma eta prozesuaren baitan dauden oztopoei —luzatzeko aukera edo zalantzan jarria izatearen esperientzia— irtenbidea bilatzeko probestu behar da lege-eraketa. Eta azkenik hezkuntzan emakume eta gizonen arteko Berdintasuna zeharkako balore bezala txertatu eta sentsibilizazio kanpainak egin. Etorkizuneko belaunaldiak arazo hau pairatu behar ez dezaten. Gazteriak ere asko du esateko. Azken boladan kontzientziazioa hedatu dela nabari da —erasoen aurrean erantzuna, protokoloak hainbat gunetan, kanpainak— eta hori baikorki baloratu behar da. Hala ere ezin dugu autokonplazentzian erori oraindik asko egiteko baitago. Bidea hasi dugu eta bertan jarraitu behar dugu erasoen aurrean zero tolerantzia izaten eta erasoen lekuko izanez gero aurre egiten eta jasan duena laguntzen. Eskuartean ditugun azken datuak Gazteen Euskal Behatokiak 2015ean ateratakoak dira. Horiek azaleratutako egoera ez da poztekoa. Emakumeen aurkako indarkeria tasa globala gazteon artean ‰7,3ra iritsi zen, gainerako emakumeena bikoiztuz. Hau da, 1000 emakume gaztetik gutxienez zazpik haien aurkako indarkeriaren bat salatu zuten. Prebentzio neurrien diseinu eta hobekuntzarako ikerketa eta datu gehiago behar dira, arazoa azkarrago identifikatu eta erantzun zehatz eta espezifikoagoa emateko. Bien bitartean, gizarte bezala erantzun behar dugu. Indarkeria Matxista ororen aurrean #GukEzetz argi eta garbi esanez.

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila


Gazteberri.eus Gazteek gustuko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

Noiznahi.

37


Gazteak errefuxiatuei laguntzak eta etxebizitza ematearen alde Iaz egin zen inkesta baten arabera, EAEko hamar gaztetatik zazpi errefuxiatuei laguntza eskaintzearen aldekoak ziren Ekainaren 20an Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Azken hilabeteetan errefuxiatuen gaiak zeresan handiak eman ditu eta gizartean gai horrekiko kezka ere zabaldu da. Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, euskal gazteriak errefuxiatuen gaiarekiko ardura maila handia azaltzen du. Horrela, aipatu datuek azaltzen dutenez, euskal gazteen % 67,8 errefuxiatuei laguntzak eta etxebizitza ematearen aldekoak agertzen da. Ondoko grafikan ikus daitekeen moduan, errefuxiatuekiko kezka handiagoa da emakume gazteen artean eta baita 15 eta 19 urte bitarteko gazteen artean ere. Gai honen inguruan den iritzian eragin handien duten aldagaiak baloreekin eta ideologiarekin zerikusia dutenak lirateke. Horrela, boluntario lanak edota politikarekiko interesa azaltzen duten gazteek errefuxiatuekiko jarrera positiboagoa azaltzen dute.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO saila Gazteria Zuzendaritza

38

Errefuxuatuei laguntzak eta etxebizitza ematearen alde dauden 15 eta 29 urte bitarteko gazteak, sexuaren eta adin taldeen arabera (%) 80 70

67,8

66,4

69,2

72,1

71,0

61,6

60 50 40 30 20 10 0

Guztira

Gizonak

Emakumeak

15-19 urte

20-24 urte

25-29 urte

Iturria: Gazteen Euskal Beahatokia (‘Euskadiko gazteak 2016’ Ikerketarten aurrerapen datuak)

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Dirección de Juventud

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua.

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea.

Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net

Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea.

Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Nafarroako Gobernuak gazteon emantzipazioa sustatu nahi du Foru Gobernuak Gazteria Foru Estrategia 2017-2020 eta II. Gazteria Plana 2017-2019 onartu berri ditu Nafarroako Foru Gobernuarentzat gazteria lehentasun bat da. Berriki, Gazteria Foru Estrategia 20172020 eta II. Gazteria Plana 2017-2019 onartu ditu eta, tresna horien bidez, bereziki, gazteen emantzipazioa sustatu nahi da. Bestalde, emantzipazioaz gain, bizitza osasuntsu baten garapena, parte-hartzea eta gizarteratzea ere sustatu nahi dira. Aipatu tresna horiek Nafarroako gazteek dituzten kezka eta beharrei erantzuteko garatu dira eta horiek aurrera eramateko Gobernuko sail guztien lana beharrezkoa izango da. Horrela, aurreikusten diren

40

ekintzen artean etxebizitzarekin, trebakuntza eta hezkuntzarekin eta enpleguarekin zerikusia dutenak azpimarratu beharko lirateke. Horiek guztiak plana prestatzeko egin diren diagnosi saioetan antzemandako kezka eta arazoei erantzungo diete. Aipatu saio horietan 3.000 gazte baino gehiagok hartu zuen parte. Gobernuak ezagutzera eman duenez, II Gazte Planak lau ardatz edo lan ildo nagusi izango ditu: Emantzipazioa (hezkuntza, enplegua eta etxebizitza); Norbanakoaren garapena (Osasuna, Kultura eta Kirola); Sozializazio prozesua (parte-

hartzea eta elkarbizitza); eta, azkenik, Nortasun indibidualaren eta kolektiboaren garapena (Gizarteratzea eta aniztasuna, berdintasuna eta lurralde-garapena). Horiekin batera, zeharkako hiru ardatz ere zehaztu dira: euskara, genero berdintasuna eta gizarteinklusioa. Gaur egun, Nafarroan 14 eta 30 urte bitarteko 110.000 gazte inguru bizi dira. Guztira, biztanleria osoaren % 17 inguru gaztetzat jo daiteke eta azken urteetan izan den kopururik baxuena dela azpimarratu behar da. Horietatik guztietatik, erdia baino gehiago (% 56,9) IruĂąerrian bizi da.

GAZTEBERRI #127 | 2017 Uztaila


ENK-ak Nafarroako izendapen elebidunen aldeko txostena egin du

Erasmus+ diplomak Lanbide Heziketako 135 ikaslerentzat Lanbide Heziketako ikasle nafar horiek egonaldiak egin dituzte Europar Batasuneko enpresetan 2016-17 ikasturtean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailburu MarĂ­a Solanak Lanbide Heziketako 135 nafar ikasleri euren Erasmus+ diploma eman die amaitu berri den ikasturtean Europako enpresetan egin dituzten egonaldiak direla eta. Egonaldiak, zikloaren arabera, hiru hilabetekoak, bi hilabetekoak edota bi astekoak izan dira. Solana sailburuarekin batera, Caja Ruraleko Harreman Instituzionaletarako zuzendari Ricardo GoĂąi ere diploma banaketa ekitaldian izan da. Izan ere, Caja

Ruralek Lanbide Heziketako goimailako graduak burutzen dituzten ikasleentzako laguntza-lerro berezi bat eskaintzen du. Horrela, Erasmus+ programan parte hartzen duten aipatu trebakuntza ibilbideko ikasle bakoitzak Erasmus+ beka osatzeko 550 euro beregana dezake. Atzerrian egonaldiak egiteko aukera duten ikasleek euren gaitasun profesionalak hobetzeko aukera izaten dute eta, aldi berean, lan merkatuan barneratzeko aukera gehiago ere izaten dute.

Euskararen Nafar Kontseiluak (ENK) Foru Erkidegoko udalerrietako izendapen ofizial elebidunak erabiltzeko irizpideak ezartzen dituen Foru Dekretuaren aldeko txostena onartu du. Orain, proiektua Toki Erregimeneko Foru Batzordera pasatuko da eta, ondoren, Gobernura bidaliko da bere onespenerako. Bestalde, ENK-ren egitura bera aldatzea erabaki da. Horrela, orain arte izan diren 22 ordezkari izatetik 35 ordezkari izatera pasatuko da. Horietatik, bost Gobernuak hautatuko ditu eta beste bost Nafarroako Parlamentuak. Zortzi lagunak Nafarroako erakundeak ordezkatuko dituzte eta beste zazpi kultur erakundeen ordezkari izango dira. Azken hamar ordezkariak euskararen eta euskal kulturaren esparruan aintzatespena duten pertsonak izango dira. ENK Gobernuak hizkuntza politikarako duen kontsulta-organoa da eta bertan, gobernuko ordezkariez gain, unibertsitate, ikastola eta euskara esparruetako ordezkariak ere aurkitzen dira.

ATAL hau nafarroako gobernuaren euskararen nafar institutuaren LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

41


Agenda ABUZTUAK 3, OSTEGUNA • JEREZ TEXAS. San Pedroko Hondakinak, Biana. 21:00. Doan. • KALAKAN + DUO L’INCONTRO. Iruña. Doan.

ABUZTUAK 4, OSTIRALA • RUKULA + AURORA AND THE BETRAYERS + THE SOULBRAKER COMPANY. Txosnak, Gasteiz. 22:00. Doan.

• ZEA MAYS. Foru Plaza, Gasteiz. 23:55. Doan.

• MAIDER. Matxete Plaza, Gasteiz. 22:30.

ABUZTUAK 6, IGANDEA

ABUZTUAK 8, ASTEARTEA

• KORRONTZI DANTZAN + OINKARI. Deba.

• GOGOTIK. Donibane garazi. 21:00.

• ENERITZ FURYAK. Txantxarreka Gaztetxea, Donostia. 19:00.

• ALOS QUARTET + AUKERAN DANTZA KONPAINIA. Matxete Plaza, Gasteiz. 19:30. Doan.

• AZIDO FOLKLORIKO + SIROKA + ZE ESATEK! + SKAKEITAN. Txosnak, Gasteiz. 23:00. Doan.

• MORAT. Foru Plaza, Gasteiz. 24:00. Doan.

• LA RAIZ. Foru Plaza, Gasteiz. 23:55. Doan.

• ETS. Foru Plaza, Gasteiz. 23:55. Doan.

• SUSTRAJAH + AUXILI + SKARRA MUCCI & DUB AKOM + DUB GAUA. Txosnak, Gasteiz. 22:30. Doan.

ABUZTUAK 5, LARUNBATA

• MIKEL URDANGARIN. Matxete plaza, Gasteiz. 00:00. Doan.

• HESIAN. Matxete Plaza, Gasteiz. 00:00. Doan.

• IÑIGO SERRULLA. Tabakalera, Donostia. 20:30. Doan.

• LOS 40 SUMMER LIVE: EFECTO PASILLO + MARLON + BOMBAI + BROMAS APARTE + ANA MENA + DJ OSCAR MARTÍNEZ. Malekoia, Zarautz. 20:30.

• DELOREAN. Dabadaba Aretoa, Donostia. 22:00. 15/18€.

ABUZTUAK 7, ASTELEHENA

• ITZIARREN SEMEAK. Ezpeleta. 23:00.

• EL DROGAS. Foru Plaza, Gasteiz. 21:00. Doan.

• GUDA DANTZA + TXIMELETA + DJ GAUPASOUND. Txosnak, Gasteiz. 22:30. Doan.

• SORKUN + LIHER + AMPARANOIA + DJ TARANTISTAK. Txosnak, Gasteiz. 23:00. Doan.

• FIX THIS. Dantzalekua, Altsasu. 21:00.

ABUZTUAK 9, ASTEAZKENA • JOSEBA B. LENOIR. Fraiskozuri plaza, Bergara. 22:00. • M-CLAN. Foru Plaza, Gasteiz. 23:00. Doan. • ENERITZ FURYAK + LA SRA TOMASA + ASPENCAT + TREMENDA JAURÍA + DJ IRREGULAR. Txosnak, Gasteiz. 21:15. Doan.

Urte osoko harpidetza (12 aldizkari)

18€ 42

harpidetzak@gazteberri.eus GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila


ABUZTUAK 10, OSTEGUNA • FRANK. Foru Plaza, Corella. 21:30 • VOZ MAL. Tabakalera, Donostia. 20:30. Doan. • HESIAN. San Lorenzo jaiak, Erandio. 00:00.

ABUZTUAK 11, OSTIRALA • HELADO NEGRO. Dabadaba Aretoa, Donostia. 21:35. 10/14€.

ABUZTUAK 12, LARUNBATA

• EPSILON. San Juan Plaza, Huarte. 19:30.

• GOZATEGI. Sagües, Donostia. 23:45. Doan.

ABUZTUAK 14, ASTELEHENA

• GONTZAL MENDIBIL + URKO + TXOMIN ARTOLA. Herriko Plaza, Laudio. 21:30. Doan.

• MORAT. Sagüés, Donostia. 23:45. Doan. • EL RENO RENARDO. Langraitz Oka. 21:00. Doan. • LOS DIABLOS. San Roke Plaza, Portugalete. 23:30. Doan.

ABUZTUAK 15, ASTEARTEA

• ESKEAN KRISTO. Azkaine.

• LOS MANOLOS. Sagües, Donostia. 23:45. Doan.

• LA OREJA DE VAN GOGH. Sagües, Donostia. 23:45. Doan.

• GATIBU. La Canilla, Portugalete. 23:30. Doan.

ABUZTUAK 17, OSTEGUNA • LOS SECRETOS. Sagües, Donostia. 23:45. Doan. • CELTAS CORTOS. La Canilla, Portugalete. 22:30. Doan.

ABUZTUAK 18, OSTIRALA • RULO Y LA CONTRABANDA. Sagües, Donostia. 23:45. Doan.

ABUZTUAK 13, IGANDEA

ABUZTUAK 16, ASTEAZKENA

• ZEA MAYS. Malekoia, Zarautz. 23:00. Doan.

• LEGEND BOB MARLEY. Sagües, Donostia. 23:45. Doan.

• HESIAN + PASSEPARTOUT. Azkoitia. 22:30. Doan.

• SULTANS OF WING. Arcadas Plaza, Zangoza. 23:00.

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

43


ABUZTUAK 19, LARUNBATA • ANA CURRA. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 20€. • ZEA MAYS. Abandoibarra, Bilbao. 22:00. Doan. • CHENOA. Sagües, Donostia. 23:45. Doan.

Bilboko Guggenheim Museoa:

Donostiako Aiete Kultur Etxea:

• “PARIS, MENDE AMAIERA: SIGNAC, REDON, TOULOUSELAUTREC ETA GARAIKIDEAK”. 2017ko irailaren 17ra arte.

• “ATZOKO BASERRIA, GAUR”. 2017ko abuztuaren 31ra arte.

• “HEROIAK. GEORG BASELITZ”. 2017ko urriaren 22ra arte.

ABUZTUAK 20, IGANDEA

• “BILL VIOLA: ATZERA BEGIRAKOA”. 2017ko azaroaren 9ra arte.

• AMARAL. Abandoibarra, Bilbao. 22:00. Doan.

Bilboko Arte Eder Museoa:

ABUZTUAK 22, ASTEARTEA

• “ALICIA KOPLOWITZ - GRUPO OMEGA CAPITAL” BILDUMA. 2017ko urriaren 17ra arte.

• ÉL MATÓ A UN POLICÍA MOTORIZADO. Dabadaba Aretoa, Donostia. 21:00. 12/15€.

• “obra gonbidatua”: greco. 2017ko urriaren 17ra arte.

ABUZTUAK 24, OSTEGUNA

• “DIMENSIONES PARALELAS”. 2017ko uztailaren 26ra arte.

• VIVA BELGRADO + MEIDO. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 10€. • ESNE BELTZA. Abandoibarra, Bilbao. 22:00. Doan.

Bilbao Arte:

• “SELF IDENTITY IS A BAD VISUAL SYSTEM”. 2017ko urriaren 18ra arte. • “LA INTELIGENCIA EN OTRO IDIOMA”. 2017ko irailaren 20ra arte.

Donostiako San Telmo Museoa: • “LOUIS DAHL-WOLFE. ESTILO PROPIOAREKIN” 2017ko urriaren 1era arte.

Gasteizko Artium Museoa: • “LILIANA PORTER-EN ERAKUSKETA”. 2017ko irailaren 3ra arte. • “ARTEA ETA (ARTEAREN) SISTEMA”. 2017ko Urriaren 1era arte. • “UZTAILAK 38-URRIAK 37”. 2017 urriaren 1era arte. • “KARTOGRAFIA LIKIDOAK”. 2018ko otsailaren 11ra arte.

Gasteizko Montehermoso Kulturgunea: • “PARALELOAN”. SANTOS IÑURRIETAREN ETA MENCHU LAMASEN ERAKUSKETAK. 2018ko urtarrilaren 28ra arte.

ABUZTUAK 25, OSTIRALA

Bilboko Euskararen Etxea:

• “ARTEA ETA TEKNOLOGIA”. 2017ko irailaren 24ra arte.

• LA BANDA TRAPERA DEL RÍO. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 12€.

• “estereoskopiak”. 2017ko irailaren 30era arte.

• “WORLD PRESS PHOTO”. 2017ko azaroaren 10era arte.

• MCLAN. Abandoibarra, Bilbao. 22:00. Doan.

Bizkaiko Arkeologia Museoa:

Getariako Balenciaga Museoa:

• “ATAPUERKA: 4 BURU-HEZURRA”. 2017ko urriaren 15era arte.

• “COLLECTING ELEGANCE. RCHEL L. MELLON’S LEGACY”. 2018ko urtarrilaren 25era arte.

• EL ÚLTIMO VECINO. Dabadaba Aretoa, Donostia. 21:30. 9/12€.

ABUZTUAK 26, LARUNBATA • LOS BRAZOS. Satelite T Aretoa, Bilbao. 20:30. 10€. • BIZNAGA + EL ÚLTIMO VECINO. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 10€. • KIKAGAKU MOYO. Dabadaba Aretoa, Donostia. 21:00. 12/15€. • ANTONIO CARMONA + POPO. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:30. 20€.

44

Donostiako Tabakalera: • “MALAS MADRES/SOKATIK ZINTZILIK DAUDEN BIZITZAK”. 2017ko abenduaren 31ra arte.

Kultur Leioa: • “ERTIBIL BIZKAIA 2017”. 2017ko azaroaren 6ra arte.

Donostiako Museum Cemento Rezola:

• “BIZITZA DANTZAN. KUKAI 15 URTE”. 2017ko irailaren 24ra arte.

• “IKONO BATEN ERAIKUNTZA: HAIZEAREN ORRAZIA”. 2017ko urriaren 7ra arte.

Tolosako Topic Museoa: • “BARRIGA VERDE, FERIAZ FERIA”. 2017ko urriaren 8ra arte.

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila


Zer moduz zaude? Gazte, zenbat aldiz egin izan dizute galdera hau azken urteotan? Gurasoak alde batera utzita, badirudi gazteen egoera ez dela interesgarria suertatzen gainontzeko helduentzako. Menturaz, gaztetxoentzako argitaratzen dituzten sasi-aldizkari horietan agertzen diren inkestak betetzeko edo betiko topikoak eraikitzeko, hots, “gazteek beti mugikorrera itsatsita dihardute”, “oso idealistak dira”, “ez dira konprometitzen”…eta abar. Zure burua isladatuta ikusten duzu ispilu honetan? Elkar ezagutzen garenetik, UNICEFek –gu geuk- egiten duen lanaren berri eman nahi izan dizugu Gazteberrik eskeintzen digun tarte hau medio. Askotan entzun izan duzu, seguru, UNICEF Siriako edo Afrikako umeen euskarri nagusia dela. UNICEFek, marka globalizatua bezala, munduko haur kalteberak laguntzeko egiten duela lan. Askotan pentsatu izan duzu ere, “gaitzerdi Euskal Herrian jaio naizela, hemen ez baititugu horrelako arazorik!”. Alde batetik arrazoia daukazu. Bestetik ez. Hasteko eta bat, egoera konparaezinak direla aitortu beharra dago. Siriako haurrek gatazka armatu baten erdigunean pasatzen dituzte haien egunak, bombak eta misilak gainditzen eta, bestalde, Afrikan bizi direnek ez daukate zer janik eta zer edaterik. Euskal Herrian bizi zaretenok oso baldintza onak disfrutatzen dituzue, zerbitzu publiko eraginkorrak kudeatzen dituen gobernu egonkorra badago eta gainera, osasuntsu bizitzeko baldintza guztiak baliatu ditzakezue. Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak jasotzen dituen eskubideak bermatuak dituzue.

Tira, nahiko ondo

Guk, arestian aipatutako galdera hori egin dizuegu eta erantzunak txosten batean jaso ditugu: Haurren eta Nerabeen egoera Euskadin: Euskal Itun baterantz Haurren eta Nerabeen alde. Lan honen bidez politikagintzan eragina izan nahi dugu eta horretarako zuen iritzia jasotzea beharrezkotzat jo dugu. Oro har, ondo zaudetela esan diguzue, kirolariak zaretela baina telebista eta internet nahiago duzuela (batazbeste 2

GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila

ordu baino gehiago egunero). Osasunaren esparruan, ondo sentitzen zaretela, % 94,6k janari solidoren bat gosaltzen duzuela eta % 75,2k gutxienez egunean bi aldiz garbitzen dituzuela hortzak. Hezkuntzan, ikasle onak zarete: DBHa bukatzen duzutenok gehiengoa zarete eta gainera, geroz eta haur eta nerabe gutxiago uzten duzutela eskola. Honek pozten gaitu, hezkuntza eta formakuntzaren garrantzia ulertzen duzuelako eta zuen gurasoak ikastera bultzatzen zaituztelako.

Ez hain ondo, motel

Datu txarrak ere bildu ditugu eta hobetzeko abiapuntutzat hartu ere. Haurren Ongizate Materialaren eremuan aurkitzen ditugu gainbehera sufritu duten zenbait adierazle, UNICEFen txostenak azaltzen duenez: pobrezia-arriskua pertsona gazteagoengana eta seme-alabak dituzten familiengana lekualdatu da; lau haurretatik bat (% 25,3) pobrezia-arriskuan edo gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan dago eta % 11,8a oso lan-intentsitate baxuko familietan bizi da (2010ean datu hori %5etik beherakoa zen). 100 haurretatik 12 bizi dira enpleguko pobreziak erasandako familietan. Adibidez, honek esan nahi du, zure bizilaguna ezingo duela oporretan joan, edota, haragia, arraina edo oilaskoa astean hirutan jan. Datu hauek ardatz, erabakiak hartzen dituztenengan jotzeko arrazoi mamitsua daukagu: haur eta nerabe guztien bizitza hobetu nahi dugu. Horregatik sortu genuen UNICEF 1946an, Bigarren Gerra Mundialaren eraginez sufritzen ari ziren haurrak laguntzeko. Gurera bueltatuz, politikariei eta instituzioei eskatzen diegu zuek –haurrak eta nerabeak- politika publikoen bihotzean kokatzea. Zuei dagokizuelako gure herrialdearen etorkizuna baina, baita oraina ere. Ez zaiteztela beldurtu zuen erantzukizunaren inguruan entzundakoan. Azkarrenak eta prestatuenak zarete. Danori dagokigu zuen ongizatea bermatzea, baita zuei ere. Horretan UNICEF lagun izango duzue. Zer moduz sentitzen zara orain? UNICEF - Euskal Herriko Batzordea

45


etorkizuna.eus 46

Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria GAZTEBERRI #127| 2017 Uztaila



yi

nE u

rop e

ia

ud

l ra

St

st

y in New Zealand

Au

S tu d

S tu

in dy

USA St

Stu

d y in Canada ud

y in


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.