Gazteberri #128- Abuztua 2017

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 128. Zbk | 2017 Abuztua |

Gazteak eta gaizkileak. Zergatik hartzen dute bide okerra?

#128


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA Jon Mikel Zabalegi TESTUAK ETA DISEINUA Shareak Kultur Elkartea LAGUNTZAILEAK Nerea Segura, José Poza, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA 94 424 75 94 | 943 053 488 | 629 229 185 INPRIMATZAILEA Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO ETA BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 EDO 943 053 488 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak

08

Erreportajea: Gidari gazteek askoz gehiago ordaintzen dute kotxearen aseguruarengatik

14

Erreportajea: Nekeetan, irria ezpainetan

z Egungo gazteek euren gurasoek bere adinean bizi zuten egoera baino hobea bizi dutela uste dute z Europak Elkartasun Kidegoa garatzen jarraituko du z Lana da Euskadiko gazteriaren kezka nagusia

20 Zientzia z Plastikoan itota

22 Euskara z Nola lortu euskara erabiltzeko motibazioa? z Euskarazko itzulpen automatikoa hobetzeko proiektu berria z Helmugak-Eusport: euskara, elkartasuna eta kirola ustartuz

32 Sexua

26

Erreportajea: Gazteak eta gaizkileak. Zergatik hartzen dute bide okerra?

z Gizadiaren etorkizuna kolokan espermaren kalitate baxua dela eta z Publizitatean sexismoa antzemateko aplikazioa garatu du Emakundek

34 Teknologia berriak z Hazi da telefonoarekiko menpekotasuna duten gazteen kopurua z Ciberbullying inguruko datu kezkagarriak Espainian z Splinternet: Segurtasunak askatasuna menperatu du Interneten

42 Agenda GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua

3


Gazteberriak LANBIDEK LAU MILIOI EURO BIDERATUKO DITU LEHEN AUKERA PROGRAMA FINANTZATZEKO Lehen Aukera Lanbidek kudeatzen duen programa da eta bere xede nagusia langabezian diren pertsona gazteen kontratazioa sustatzea da. Aurreikuspenen arabera, aurten praktiketako 872 lankontratu eta 90 lan-kontratu sinatuko dira programa horren esparruaren barruan. Programak jada hiru urte bete ditu eta, horri esker, lanbide heziketako, unibertsitateko edo ziurtapen profesionaleko ikasketak duten 30 urtez beheko hainbat gaztek euren lehen lan-esperientzia bereganatu ahal izan dute.

26 MILIOI EURO UNIBERTSITATE BEKETARAKO Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ia 26 milioi euro bideratuko ditu 2017-2018 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzetara. Kopuru horrekin, graduko unibertsitate-titulu ofizialetarako ikasketak, unibertsitate-masterreko titulu ofizialetako ikasketak, 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, eta, Goi-mailako arteikasketak finantzatuko dira. Iaz, 11.548 euskal ikasle izan dira unibertsitatebeken onuradun.

4

Egungo gazteek euren gurasoek bere adinean bizi zuten egoera baino hobea bizi dutela uste dute Iritzi hori duten gazteen kopuruak gora egin du azken urteetan Gazteen Euskal Behatokiak egin duen ikerketa baten arabera, egungo 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 60 inguruk bere gurasoak gazte zirenean baino egoera hobean dagoela uste du. Azken urteetan, krisia dela eta, euskal gazteriaren erdiak bainok ez zuen uste gurasoek bere adinean bizi zuten egoera baino hobea bizi zuela. Krisi aurretik, aldiz, lau gaztetatik hiruk uste zuen bere gurasoek adin berean bizi zuten egoera baino hobea bizi zuela. Bizitza-egoerari buruzko pertzepzioa antzekoa da neska eta mutil gazteen artean. Adinaren

arabera, berriz, aldeak nabariagoak dira. Izan ere, zenbat eta helduago orduan eta pertzepzio negatiboagoa izaten dela jaso du GEB-ek. Ehunekorik baxuena 25 eta 29 urte bitarteko gazteen artean jaso da (% 44,2). Datu hori lan-merkatuan gazteek bizi duten baldintzen ondorio izan daiteke. Izan ere, lanean ari diren gazteen pertzepzioa ikasten ari diren gazteena baino okerragoa da; % 51,3 eta % 68,5, hurrenez hurren. Langabezian diren gazteen artean, ostera, ehuneko hori 43,9raino jaisten da.

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua


IKASIKER LANKIDETZABEKAK Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateren batean aritu diren ikasleei zuzendutako Ikasiker lankidetza beken deialdia egin du. Guztira 160 beka izango dira. Eskaerak egiteko epea urriaren bian amaituko da. Beka bi modalitatetan banatuta dago. Lehenengo 120 bekak ikasturtean zehar aritzen diren ikasleei zuzenduta dago eta beka bakoitza 2.500 eurokoa izango da. Bigarrena, berriz, uda honetara mugatzen da eta ordainsaria 500 eurokoa izango da.

EUSKADIKO SEI IKASLEK ATZERRIAN IKASIKO DUTE LACAIXARI ESKER Pasa den ikastureari dagozkion 120 laCaixa beketatik sei EAEko ikasleentzat izan dira. Horiei esker, euren ikasketak atzerrian egiten jarraitzeko aukera izango dute gazte horiek.

IDAZLEAZAINAK: EUSKAL IDAZLEEN LANA BABESTEKO EGITASMOA Donostiako Liburutegiak Euskal Herriko idazleen lana babesteko eta horien ikusgarritasuna handitzeko ekimena garatu du. Horrela, bereziki Wikipedian lan eginez, idazleazainek aipatu idazleen lana ezagutzera eman eta, aldi berean, euskararen eremutik haratago eraman nahi dute. Une honetan, katalanera lanen bat itzulita duten 25 euskal idazleekin ari dira lanean eta urte amaiera baino lehen Euskadi saria irabazi duten idazleekin hasiko dira.

32.600 GAZTE DIRA EUSKADIN BOLUNTARIO LANEN BAT BURUTZEN DUTENAK

Gazteriaren Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan boluntario-lanen bat burutzen duten 15 eta 29 urte bitarteko gazteen kopurua 32.600ekoa da. Horrela. EAE erreferente bilakatu da Europa mailan boluntariotzari dagokionez. Gainera, boluntarioen kopurua bost puntutan hazi da azken urteetan.

“Ez hitz egin ozenago. Hobetu zure argudioa” DESMON TUTÚ. Hegoafrikar apezpiku anglikanoa eta apartheidaren aurkako ekintzailea. 1984. urteko Bakearen Nobel saria jaso zuen. Euskal Herrian bizi den gatazkaren konponbidea lortzeko lanean ere inplikatu da.

ABUZTUAK 12. GAZTERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

RE-VISIONES. ARTE GARAIKIDEKO BILDUMAREN IKUSPEGI BERRIAK

‘Bakea eraikitzen duen gazteria’ lelopean, abuztuaren 12an Gazteriaren Nazioarteko Eguna ospatu da. Modu horretan, mundu osoan gazteek benetako bakea lortzeko duten gaitasuna azpimarratu nahi izan da. Gazteriaren Nazioarteko Eguna 2000. urtean ospatzen hasi zen.

Iruñeako Udalak arte komisario gazteei zuzendutako deialdia egin berri du. “Re-visiones / Nuevas Miradas a la Colección de Arte Contemporáneo” izenburua duen ekimen horretan erakusketa-proiekturen bat duten gazteek datorren irailaren 15era arte izango dute euren lanak aurkezteko.

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua

NAFARROAKO PIRINIOTAKO GAZTEAK. Gaur egun Nafarroako Piriniotako gazteek bizi duten egoeraren azterketa sozioekonomikoa egiteko proiektua izan da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak antolatutako aurrekontu parte-hartzaileetan irabazle.

BILBOKO BURDIN-HESIA BABESTEKO PROIEKTUA. Eusko Jaurlaritzak Gerra Zibilean Bilbo Francoren armadarengandik defendatzeko erabili zen defentsalerroa babesteko eta zaintzeko ekimena aurkeztu du. Bizkaiko Aldundiarekin eta Burdin Hesiak zeharkatzen dituen 33 udalerriekin batera garatuko den proiektua Euskadiko Memoria Demokratikoaren ibilbidean barneratuko da.

5


Hezkuntza eta etxebizitzarekin batera

ALDAKETARIK EZ EAE-KO UNIBERTSITATE TASETAN

Europak Elkartasun Kidegoa garatzen jarraituko du Ekimenaren xedea gazteen parte-hartzearen bidez Europa integratzaileago bat sortzea da Europako Batzordeak datorren urtearen hasiera eta 2020. urtearen amaiera bitartean Europako Elkartasun Kidegoa garatzeko 350.000 euro inguru inbertituko ditu. Ekimen horren xedea 18 eta 30 urte bitarteko gazteei boluntario lanetan aritzeko aukera eskaintzea da. Modu horretan, gizarte integratzaileago bat eraiki nahi da gazteen parte-hartzearekin. Ekimen horretan parte hartzen duten gazteek elkartasun, giza duintasun eta giza eskubideen errespetu balioekin bat egin beharko dute eta bidezko eta berdintasunezko gizarte batean sinetsi beharko dute. Europako Elkartasun Kidegoaren inguruko argibide guztiak honako estekan aurki daitezke: https://europa.eu/youth/ soliDarity_es

6

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate tasak izoztuta mantenduko dira hastear den datorren ikasturterako. Horrela, unibertsitate tasek ez dute inolako aldaketarik izango azken hiru ikasturteetan. Azken aldaketa 2014-2015 ikasturtean izan zen, non 0,4ko igoera aplikatu zen, Kontsumoko Prezioen Indizeak (KPI) izandako hazkundeak adina. Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak hartutako erabaki horri esker graduko zein graduondoko ikasleek ez dute euren ikasketak ordaintzeko egin beharreko esfortzua areagotzeko beharrik izango. Eusko Jaurlaritzak datorren ikasturtean ere beken deialdi ezberdinei (orokorra, desgaituentzako garraiorako, bikaintasunerako, IkasIker lankidetza edo Erasmuserako) bideratutako kopuruak mantenduko dituela iragarri du.

Lana da Euskadiko gazteriaren kezka nagusiena Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak emandako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteriaren kezka nagusia lan-merkatuaren arazoei lotuta dago. Horrela, gazteen % 61ak arazo hori aipatu du hiru kezka nagusien artean. Dena den, azpimarratzekoa da pertzepzio horrek behera egin duela azken urteetan. Izan ere, 2013. urtean egindako galdeketan gazteriaren % 71ak aipatzen zuen kezka hori hiru kezka nagusien artean. Gainera, helduen kasuan lan merkatuarekiko kezka gazteen artean baino hedatuago dago (% 82). Etorkizunera begira, gazteak pertsona helduak baino baikorrago azaltzen dira; gazteen % 78 oso baikor azaltzen da eta, ostera, helduen artean oso baikor azaltzen direnak % 64 lirateke. Azkenik, euskal gazteriak hobeto balioesten du Euskadiren egoera Espainiakoa baino (6,2 eta 4,2 puntu, hurrenez hurren, 0tik 10era bitarteko eskalan).

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua



Gidari gazteek, askoz gehiago ordaintzen dute kotxearen aseguruarengatik

8

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua


Pasa den urteko datuen arabera, gidari gazteek, batez beste, 600 euro gehiago ordaindu behar izan zuten euren kotxe aseguruarengatik. Aseguruentitateen arabera, gazteek osatzen dute errepidean istripu gehien duen taldea

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua

9


A

seguru-entitateek hainbat aldagai erabiltzen dituzte euren bezeroen aseguru-poliza kalkulatzeko: eskarmentua, arriskurako zaletasuna, trafiko arauekiko errespetua… Horiek guztiek aseguru-poliza garestitzen dute eta, antza denez, gazteei dagozkien ezaugarriak omen dira. Hori gutxi balitz, aseguruentitateek bestelako ezaugarriak egozten dizkiete gidari gazteei: nekea, gauez gidatzea edota sustantzia psikotropikoen kontsumoa. Europar Batasuneko datuen arabera, gida-baimena duten pertsonen artean 25 urtetik beherako gazteak % 10 besterik ez dira. Hala ere, trafiko istripuen % 20 inguruan aipatu adin tarteko gazteak azaltzen dira. Estatistikari begira aseguru-entitateek garbi dute: gazteek talde arriskutsua osatzen dute. Pasa den urteko datuen arabera, 18 eta 25 urte bitarteko gazteek, batez beste, 1.221 euro ordaindu zuten euren aseguruarengatik. 26 eta 35 urte bitarteko gazteek, berriz, batez beste 682 euro ordaindu zuten eta 36 eta 50 urte bitartekoek, aldiz, 564 euro. Arrisku orotarako polizen kasuan, prezioen aldea 1.500 euroraino irits daiteke. Unespak (Espainiako aseguruentitateen patronala) pasa den urtearen amaieran ezagutzera eman zuen ‘Juventud al volante: por qué es necesario ser prudente’ ikerlanaren arabera, 18 urteko gidari batek 35 urteko gidari batek baino lau aldiz aukera gehiago ditu istripu bat izateko. Hori bai,

10

GIDARI GAZTEEN ISTRIPU-TASA HEGO EUSKAL HERRIAN 6,3 6,8 5,0 5,8 8,0 8,0 6,5 6,6

012345678 ITURRIA: UNESPA. ‘Juventud al volante: por qué es necesario ser prudente’ ikerlana

gidari gazteek izaten ohi dituzten istripuak ez dira gidari helduagoek izaten dituztenak bezain larriak. Iaz Estatuko errepideetan hil ziren 1.131 pertsonetatik gehienak 45 eta 54 urte bitartekaok ziren (225). 25 urtetik beherakoak 128 izan ziren, soilik 55 eta 64 urte bitarteko gidarien aurretik eta

35 eta 44 urte bitarteko adin taldearen (216) eta 25 eta 34 urte bitarteko adin taldearen (165) atzetik. Esperientzia ere faktore garrantzitsua da: urtebeteko esperientzia baino gutxiago duten gidariek istripuak izateko aukera gehiago dituzte.

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua


GAUEKO AUTO-ISTRIPUAK GAZTEEN LEHEN HERIOTZA ARRAZOIA DA EUROPAR BATASUNEKO HAINBAT ESTATUTAN. Gauean adin guztietako gidariek gidatzen duten arren, sarritan, nagusiki festa giroan diren gazteek gauez gidatzen dutenaren pertzepzioa nagusitzen da. Alkohol edo bestelako drogen kontsumoak direla eta, istripuen kopurua biderkatu egiten da gaueko ordu txikitan.

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua

11


GAZTEENTZAKO ETA BESTE GIDARIENTZAKO ASEGURUEN PREZIOEN ARTEKO ALDEAK OROTARA 1500 1200

1.212,43€

900 682,87€ 564,21€

600

561,39€

300 0

HIRUGARRENENTZAKO ASEGURUA 800 700

663,30€

600 500 398,93€

400

339,43€

344,83€

300 200 100

JARRERA ARRISKUTSUAK BOLANTEAREN AURREAN. Fordek egin duen ikerketa baten arabera gidari gazteen % 25 inguruk selfiren bat atera du gidatzen zuen bitartean. Asko dira sare sozialetan sartzen direnak bolantearen aurrean daudenean. Bestalde, beste ikerketa baten arabera, gidari gazteen heren batek abiadura mugak gainditzeko joera du.

0

ARRISKU OROTARAKO ASEGURUA 3000

2.795,49€

2500 2000 1500

1.495,22€ 1.190,45€

1000 500 0

ITURRIA: Kelisto.es

12

1.193,82€

Gai horren inguruan estatuan egin den lanik sakonena, zalantzarik gabe, Mapfre Fundazioak eta Fundación de Ayuda Contra la Drogadicciónek pasa den urtearen hasieran egin zutena da (Conducción y Drogas. Factores subyacentes a los comportamientos de riesgo). Bertan, 30 urtetik beherako gidarien joerak eta jarrerak aztertzen ziren eta azterlan horren arabera, gidari gazteen % 36ak alkoholaren efektupean eta % 10ak drogen efektupean gidatu dute noizbait. Hala ere, gazteen % 70ak bere

burua gidari ontzat jotzen du eta arduragabekeriak ezinbestekotzat jotzen ditu. CEA Fundazioak ere gai honen inguruko ikerketa burutu du. Azken azterlan horren arabera gidari gazteen % 34ak arriskurik ikusten ez duenean abiadura mugak gainditzen ohi dituela onartzen du. Gainera, horietako askok sakelako telefonoa ere erabiltzen dute gidatzen duten bitartean. Ildo berean, Fordek egin zuen ikerketa baten arabera, gidari gazteen laurden batek selfiren bat egin du gidatzen zuen bitartean.

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua



Nekeetan, irria ezpainetan FADeren Nerabezarorako eta Gazteriarako Reina Sofia Zentroak burutu berri duen Proyectoscopio barometroaren arabera, Estatuko gazteriaren erdiak baikortzat jotzen du bere burua eta, epe motzean, bizi duten egoerak hobera egingo duela uste du

14

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua


GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua

15


A

zken Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, Estatuko 25 urtetik beherako gazteen % 41,6 langabezian da. Amaitezina dirudien krisi hau, bereziki, gazteriarekin grinatu bada ere, 15 eta 29 urte bitarteko gazteek, oro har, baikortzat jotzen dute bere burua. Hori da, behintzat, Reina Sofía Zentroak burutu duen ‘Barómetro 2017 del ProyectoScopio’ izena duen ikerlanak eman duen ondoriorik azpimarragarriena. Horrela, arazoak arazo, gazteriaren % 50 inguruk, urtebeteko epean, bere egoerak hobera egingo duela uste du eta, okerrera egingo duela uste dutenen kopurua, aldiz, % 7,4ra mugatzen da. Aipatu ikerketak, bereziki, gazteen lanegoera aztertzen du eta, bide batez, horrek balio, jarrera eta interesetan duen eraginean. Esan bezala, espainiar gazteria baikor azaltzen da. Esaera zaharrak dioen bezala: nekeetan, irria ezpainetan. Izan ere, datuek ez dute baikor izateko arrazoi handirik ematen. Horregatik, euren egoerak hobera egingo duela uste duten horien artean, askok lan-merkatuan sartzeko gustuko ez dituzten baldintza edo egoerak onartu behar izango dituztela adierazten dute. Horrela, gazteriaren % 68ak, seguruenik, edozein lanbidetan lan egin beharko duela uste du. Gazteek garrantzi handia ematen diote hezkuntzari: % 68,2ak ikasten jarraitu beharko duela uste du ahalik eta trebakuntza onena lortzeko. Zoritxarrez, % 13,7ak, arazo ekonomikoak direla eta, ezin

16

ATZERRIRA LAN AUKERA BATEN BILA. Estatuko hainbat gazte atzerrira joateko prest azaltzen dira lan aukera baten bila. Gazteen ustez, atzerrian diren lan-baldintzak Estatuan direnak baino hobeak dira eta, gainera, atzerrian euren ikasketekin harreman zuzena duen lanbideren bat aurkitzeko aukera ere handiagoa dela uste dute. Hala ere, gazteen % 82ak atzerrian hemen onartuko ez lituzketen lanpostuak hartuko lituzketela uste du.

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua


izango duela ikasten jarraitu uste du. Lan merkatuan sartzeko zailtasunak direla eta, gazteen % 61ak ekonomikoki bere familiaren beharra izaten jarraituko duela uste du. Egoera horri buelta emateko, % 39ak atzerrira edo

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua

beste Autonomia Erkidego batera joateko aukera aurreikusten du. Atzerrian, Erresuma Batua (% 38) eta Irlanda (% 12) dira gazteek dituzten helmugarik gustukoenak; Estatuaren barruan, berriz, Madril (% 28) eta Andaluzia (%11). Gazteen ustez, atzerrian diren lan-

baldintzak Estatuan direnak baino hobeak dira eta, gainera, atzerrian euren ikasketekin harreman zuzena duen lanbideren bat aurkitzeko aukera ere handiagoa dela uste dute. Ikerketan parte hartu duten gazteen heren baten ustez lanpostu duin bat aurkitzeko aukera bakarra atzerrira joatea da. Ikerketak zehazten duenez, gazteen diru-iturri nagusiak honako hauek dira: lan finkoa, familia, noizbehinkako lanak eta dirulaguntzak edo bekak. Goi-mailako ikasketak dituzten gazteek lan finkoa aurkitzeko aukera gehiago dute. Adingabeen artean, berriz, gutxik ditu diru-sarrera propioak. Gastuen artean, gazteek honako hauek aipatzen dituzte: elikadura (% 48), ibilgailuaren mantenua (% 28), aisia, kultura, higiene pertsonala, teknologia eta bidaiak. Azkenik, balio eta jokabideei dagokionez, ikerketak aurreko urteetan antzemandako joera berresten du, halaber, gazteak gero eta ortodoxoagoak direla eta segurtasunaren inguruko kezka handiagoa dutela. Antza denez, duela zenbait urte nagusitzen ari zen gazte indibidualistaren estereotipoak indarra galdu du. Gazte gehienentzat lanean arrakasta lortzeak, familiaharreman onak izateak eta diru asko irabazteak oso garrantzitsuak izaten jarraitzen dute. Hala ere, azken urteetan gehien hazi diren balioak ideologiarekin zerikusia dutenak dira. Zentzu horretan, gazteriaren heren batek politikarekiko interesa duela azpimarratu behar da. Erlijioarekiko interesa dutenen kopurua, berriz, % 12ra mugatzen da.

17


GAZTEEN ENPLEGUA ETA EKONOMIA PROYECTOSCOPIO 2017 BAROMETROA

MUGIKORTASUNA GAZTEEN ENPLEGUAN, EUREN ERREALITATEA ETA IRITZIAK

%77,7

Ohiko bizilekua aldatu dute lan arrazoiak direla eta? Gutxienez, hiru hilabetez.

Gazteen % 77,7ak ez du bere ohiko bizilekua aldatu lan arrazoiengatik. Gainera, ez dute uste beste Erkidego (% 63,1) edo herrialde (% 48,9) batera migratuko dutenik.

Ez % 77,7 Bai, beste herri edo hiri batera % 10,6 (Autonomia Erkidego berean)

Bai, beste Erkidego batera

% 7,6

Bai, beste herrialde batera

% 4,0

Lana dela eta migratzea posible dela uste duzu?

Beste Beste Erkidego Estatu batera batera

Datozen urteetan.

Lana dela eta gustukoen dituzten helmugak

Aukera asko % 16,1

% 8,6

Aukera dezente % 14,4

% 12,8

Aukera batzuk % 23,8

% 23,4

Aukera gutxi % 22,3

% 25,1

Aukerarik ez % 16,5

% 23,8

% 7,0

% 6,2

Ez daki/Ez du erantzuten

Autonomia Erkidegoen kasuan

Gazteen ustez, non dira lan aukera hoberenak?

Madril % 28,3 Andaluzia % 11,0 Katalunia % 8,0 Gaztela-Mantxa % 7,6 Balear Uharteak % 7,0 Valentzia % 5,2 Aragoi % 7,1

Madril % 62,1 Katalunia % 38,7 Euskadi % 15,4 Andaluzia % 13,9 Valentzia % 12,8 Kanariar Uharteak % 7,5 Galizia % 6,5 Balear Uharteak % 6,3 Gaztela eta Leon % 5,4

Atzerriko herrialdeen kasuan Erres. Batua

% 38

Irlanda

Frantzia

%12 % 8

Alemania

Belgika

%5

% 91,2

%5

Antzeko lanpostuetan, Espainian diren lan baldintzak atzerrian baino eskasagoak direla uste du.

Argentina

%5

% 73,9

Bat ez: % 8,2

% 82,1

Atzerrian hemen onartzen ez dituzten lanpostuak onartuko lituzketela uste du.

Gazteen % 73,9ak atzerrira lan bila joatea ezbehartzat jotzen du.

ESPAINIAKO GAZTEEN EKONOMIA Zeintzuk dira zure diru-iturriak? Lan finkoa % 32,8 Ez dut diru-iturririk % 32,5

bakarrik familiak ematen didan dirua

Noizbehinkako lanak % 15,0

%28,7 Bere gastu guztiak ordaintzeko gai da. % 23,5ak bakarrik bere gastuenzati bat ordaindu ahal du.

Zertan gastatzen duzu dirua? Elikadura

% 47,7

Ibilgailua

% 28,0

Etxetik kanpo jaten

% 27,5

Higiene pertsonala

% 23,9

Kalean (tabernak...)

% 23,5

Kultur-aisia

% 22,4

Arropa

% 20,2

Teknologia

% 11,4

Ikasketa-beka

% 9,3

Ez dakit/ez dut erantzuten

% 6,5

Aurrezkiak

% 6,5

Langabezia-sorospena

% 4,5

Bestelakoak

% 3,2

Bidaiak

% 11,3

Bestelako sorospenak

% 1,9

Bestelakoak

% 20,5

ITURRIA: BarĂłmetro 2017 de ProyectoScopio (Centro Reina SofĂ­a sobre Adolescencia y Juventud de la FAD). 15 eta 29 urte bitarteko 1.247 gazteri egindako inkestetan oinarritutako datuak dira.

18

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua



20

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua


ZIENTZIA

Plastikoan itota Gizakiok 8.300 milioi tona metriko plastiko ekoitzi ditugu azken 70 urteetan. Sortutako zaborraren % 9 besterik ez da birziklatu eta beste guztia naturan pilatzen da Plastikoa da azken mendean industrian erabili den materialik garrantzitsuenetako bat. Altzairuarekin eta zementuarekin batera, gizakiok gehien erabiltzen dugun materiala da. XIX. mendean erabiltzen hasi bazen ere, pasa den mendearen erdialdera arte itxaron beharko da aipatu material horren erabilera orokortzeko. Bigarren Mundu Gerraren ondoren plastikoaren masako ekoizpena hasi zen eta, ordutik hona, ez da ekoizpen horren gainean inolako kontrolik izan. Bere prezio merkea dela eta, eta ematen dituen erabilera aukera anitzak kontuan hartuta, plastikoa ezinbestekoa bilakatu da ekonomiarik aurreratuenetan. Berriki egin den ikerketa baten arabera, azken 70 urteetan 8.300 milioi tona metriko plastiko ekoitzi ditugu gizakiok. Horietatik guztietatik, 6.300 milioi zaborra izango lirateke eta horietatik, berriz, bakarrik % 9 inguru birziklatzen da. Beste guztia, naturan pilatzen da, bereziki, ozeanoetan. Azken datuen arabera, ozeanoetan den zaborraren % 60-80 inguru plastikoa da. Gaur egun, 400 milioi tona metriko plastiko ekoizten dan urtero. Adituen ustez, produkzio eta kutsadura joera bera mantentzen bada, 2050. urterako plastikozko zaborra bikoiztu egingo da. Material horren arazoa da ez dela erraz biodegradatzen eta, ondorioz, hainbat urtez manten daiteke ingurunea kutsatzen. Hasieran aipatu diren altzairua eta zementua ez bezala (eraikuntzan erabiltzen dira eta, ondorioz, hainbat urteko edo mendeko erabilera dute) plastikoa, nagusiki, hainbat produktu biltegiratzerako erabiltzen ohi da eta, ondorioz, sarritan, erabilera bakarra izaten du.

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua

21


Euskara Nola lortu euskara erabiltzeko motibazioa?

© UPV/EHU Uda Ikastaroak

UPV/EHUren Uda Ikastaroetan euskararen erabilera aztertu da Eusko Jaurlaritzaren eta Soziolinguistika Klusterraren eskutik Pasa den uztailaren 20an eta 21ean euskararen erabilera ardatz zuen ikastaroa burutu zen Donostiako Miramar jauregian EHUk antolatzen dituen Uda Ikastaroen barruan. “Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea, datuen argitan” izenburua zuen ikastaroan, besteak beste, aurreko hileko zenbakian jorratu genuen ‘Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa’ eta ‘VI. Inkesta Soziolinguistikoa’ azterlanetan lortutako emaitzak aztertu ziren. Ikastaroaren hasieran, Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu Bingen Zupiriak erakunde publikoetatik garatzen diren hizkuntza politikek hiritarrak helburu izan behar dituztela azpimarratu zuen. Zupiriaren esanetan “politika horiek ezartzeko pertsonak izan behar ditugu beti buruan. Pertsonek hizkuntza nola erabiltzen duten jakin behar dugu, hizkuntza erabiltzeko nola motibatu behar dugun ezagutzeko”. Esan bezala, euskararen erabileraren

22

“Euskal Herriko populazioaren % 69ak beti erdaraz egiten du, % 5,2ak oso gutxi euskaraz, % 9,2ak euskaraz erdaraz baino gutxiago, % 6,2ak euskaraz erdaraz beste eta % 10,3ak euskaraz erdaraz baino gehiago”.

inguruko egoera aztertu zen ikastaroan. Horrela, Jon Aizpuruak VI. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak aurkeztu zituen. Datuak datu, Aizpuruak euskararen erabileran hainbat faktorek eragiten dutela azpimarratu zuen, adibidez, erabilera esparrua (etxea, lana edo esparru publikoa) edota eremu geografikoa (hainbat errealitate linguistiko dira gure artean). Oro har, emaitzak nahi bezain onak izan ez arren, Aizpuruak joerak gorantz egin duela azpimarratu du. Joera hori herrialde guztietan ematen da. Etorkizunera begira, gainera, bada itxaropenerako beste datu garrantzitsu bat: euskaldun trinkoen ehunekorik handiena (% 21,8) 16 eta 24 urteko gazteen artean aurkitzen da.

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua


DIRU GEHIAGO EUSKALTEGIETAKO IRAKASLEEN LAN-BALDINTZAK HOBETZEKO

EUSKARAREN ERABILERAREN INGURUKO BI IKERLANEN AURKEZPENA. UPV/EHUko Uda Ikastaroetan aurten euskararen erabileraren inguruan egin diren bi ikerlanen emaitzak aurkeztu ziren: ‘Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa’ eta ‘VI. Inkesta Soziolinguistikoa’. Argazkian, Soziolinguistika klusterreko presidente Maddi Etxeberria eta Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailburu Bingen Zupiria.

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua

HABEren bidez Eusko Jaurlaritzak euskaltegi pribatuetara bideratzen duen kopurua % 6an haziko da datorren ikasturtean. Guztira, ia 20 milioi euro izango dira euskaltegi pribatuek jasoko duten dirua. Euskaltegi publikoek, berriz, 11,5 milioi euro inguru jasoko dituzte. Euskaltegiek zuzenean jasotzen duten diru-kopuru horiez gain, Eusko Jaurlaritzak beste 1,25 milioi euro bideratuko ditu ikasleen ikasketa prozesua diruz laguntzera. HABEtik azaldu denez, aurreikusitako igoeraren xedea euskaltegi pribatuetan lan egiten duten irakasleen baldintzak hobetzea da. Euskadin, ikasturtero 35.000 lagun inguruk ikasten dute euskara euskaltegi publiko eta pribatuetan. Guztira, 103 euskaltegi daude Euskal Autonomia Erkidegoan, 64 pribatuak dira eta 39 udaletakoak.

Euskarazko itzulpen automatikoa hobetzeko proiektu berria UPV/EHUko Ixa ikerketa-taldeak, Eroski Fundazioak eta Elhuyar Fundazioak, elkarlanean, euskarazko itzultzaile automatiko egoki bat garatzeko ekimena jarri dute abian. Izan ere, egun erabil daitezkeen itzultzaileen emaitzak ez dira behar bezain zuzenak. Itzultzaile automatikoak ahalik eta emaitza onenak eman ditzan sistema trebatu egin behar da eta, horretan datza, hain zuzen ere, egitasmo berri horren gakoa. Eskura jarri den plataformaren bidez, edonork du sistemak proposatzen dituen itzulpenak zuzentzeko aukera. Itzulpen zuzenduak consumer.eus atarian argitaratuko dira eta eduki horiekin sistema automatikoak ikasteko aukera izango du. Testuen zuzenketak consumer.elhuyar.eus helbidean egin daitezke.

Helmugak-Eusport: euskara, elkartasuna eta kirola uztartuz Bizkaiko Foru Aldundiaren eta La Otra Mirada GKEren eskutik hainbat euskal kirolari izango dira Mongolian, Mexikon eta Kanadan egingo diren BTT lehiaketetan. Helmuga-Eusport lelopean, euskal kirolariek aipatu herrialdeetan izango diren lasterketetan parte hartzeko aukera izango dute. Egitasmoak hiru ardatz ditu: kirola, euskara eta elkartasuna. Lortutako diruarekin La Otra Mirada GKEk burutzen dituen proiektu solidarioak finantzatzen lagunduko da. Lehenengo lasterketa Mongolian burutu da abuztuaren 17 eta 18 bitartean eta bertan, Athleticeko jokalari ohi Koikili Lertxundi eta Beñat Ormaetxea eta Ander Txakartegi izan dira euskararen txantxangorriaren ikurra lagun izan dutelarik.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

¥Hasta los huevos! Behi eroen krisia (entzefalopatia espongiforme), hegaztien gripea (dioxinak) edota luzokerren kaka (e-colia) izan ziren lehenak. Azken urteotan, fruta eta barazkietan salmonella aurkitu da, aflatoxinak kakahuetetan, metil-merkurioa pangan, histamina hegalaburrean... ¥Hasta los huevos! Nahiz eta salmonella izan elikadura-intoxikaziorik nagusiena (ia-ia % 60a); egunotan fipronil aurkitu da arrautzetan, legez kontrako pestizida (intsektizida). Zer gertatzen ari da Europar Batasuneko mugetan? Nola saihestu? Eta ezin ditugu ahaztu elikadura-iruzurrak: etiketetan adierazi gabeko alergenoak, behi-produktuetan zaldi haragi-hondarrak aurkitzea... eta beste hainbeste. Edota EBko mugan gelditzen diren baztertutako elikagaiak (% 40 Asiatik iritsitakoak). Jakinarazpen anitz inor ohartu barik gertatzen dira. Baina informazioa eskuragarri ez dugunean, zenbait hitzek kezkatzen dituzte kontsumitzaileak, bereiziki alerta eta krisia hitzek. Elikadura-alerta, hau da, gaixo bat edo gehiagoren sintomak aparteko gorabeheraren susmoa emandakoan, krisi bihurtu leike ez bada ondo kudeatzen; kalitate, irudi eta ekonomikoki kalte izugarriak sortuz. Biztanleriaren hautematea zer esana du. Me importa un pepino pentsatu zuten Alemaniako agintariek, eta soia-ri errua bota ordez, luzokerrei erantsi zioten kaka. E-coli-a hesteetako mikrobiota onuragarriaren parte bada, nola liteke hain patogeno-arriskutsu bihurtzea? Esku artetik ihes egin zien. Garbitasuna da behar duzuna! Produktu freskoak garbitu eta kozinatutakoak 70°tik gora prestatu, argudiatzen zuten; kontsumitzaileen axolagabekeriak arazoa areagotu zuela, zioten bitartean. Baina informazioa estali nahi izateagatik eman zen bereziki, ekoizleek garbitasuna elikadura-kate

24

osoan ez zutelako bermatu. Beraz, trazabilitatea ezinbestekoa da: kontrolatzeko non eman den, zein elikagaietan eta arazoa zein izan den. Kutsadura-biologikoek arriskurik nagusienak dakartzate: aparteko salmonella, e-coli, botulismoa, anisakisa... ezagunak ditugu. Kutsadura-kimikoek, alertarik handienetarikoenak. Adibidez, merkurioa, modu naturalean dago ingurumenean, aldiz era organikoan metal astuna eta toxikoa da gizakientzat. Arrainek xurgatu eta haien koipetan pilatu egiten da; gero eta handiago izan, orduan eta kaltegarriago gizakiontzat. Lasterka buruan, panga; eskola-jantokietan debekaturik dagoena. Zer pentsatu ematen du! Kutsadura-fisikoak, ez dira hain ohikoak. Plastiko zati txikiak aurkitu zirenean txokolatezko produktuetan, esaterako. Legerik eza edota administrazioaren egiaztatze-falta? Kontsumitzaileok dugun informazioarekin lehenbailehen konpontzeko RASFF (Rapid Alert System for Food and Feed) sistema erabiltzen da EBn. Helburua: berriak une berean partekatzea erabiltzaileen ziurtasuna bermatzeko -ez dabil oso fino-. Nola saihestu? Aurten arrautzekin erraz duzu: Eko eta 0 km-koak kontsumituz, ustiapen estentsibokoak (tradizionala), ez duzu arazorik izango. Hori bai, ekoizleek okerrago dute: nahiz eta arazoa Herbehereetan eman, ondorioak EBko ekoizle guztiek jasaten dituzte. Kontsumitzaileengan sortutako beldurrak, ziurgabetasunak... salmentak gutxitzen ditu. Behin zabalduta, ez du konponbiderik. Gogoan izan, alertak gertatutakoan are gehiago ikuskatzen direla produktuak. Lasai gozatu patata-tortillaz hondartzan (hori bai, ondo kozinatuta eta hoztuta eraman). On egin!

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua



Gazteak eta gaizkileak. Zergatik hartzen dute bide okerra? Iaz ezagutzera eman ziren datuen arabera, 2013. urtean Estatuan adingabeek egin zituzten arauhauste penalen kopurua 25.000 ingurukoa izan zen. Horietatik, % 80 mutilek burutu zituzten. Zergatik hartzen dute gazte horiek guztiek bide oker hori? Zergatik bilakatzen dira nerabeak eta gazteak delitugile?

26

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua


GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua

27


O

viedoko Unibertsitateak burutu duen “La conducta antisocial en adolescentes no conflictivos: Adaptación del Inventario de Conductas Antisociales (ICA)” ikerlanaren arabera 14 eta 18 urte bitarteko nerabe eta gazteen % 80k delituren bat burutu izana aitortzen du, droga kontsumoak barne. Iaz, 2013. urteari dagozkion estatu mailako datuak aurkeztu ziren. Horien arabera, adingabeek egindako arau-hauste penalen kopurua 24.000 ingurukoa izan zen. Kasu gehienetan (% 81) mutilak dira jokabide antisozial eta kriminalak azaltzen dituztenak eta, adinari dagokionez, kasu gehienetan (% 32) 17 urteko gazteak izaten dira. Kopuru osoei erreparatuta, delitu gehienak espainiar nazionalitatea duten gazteek burutu zituzten, baina gazte atzerritarren artean delitutasa hiru aldiz altuagoa da. Adingabekoen jokabide antisozial eta kriminalak gizarte garatuetan azaldu den erronka garrantzitsuenetako bat da. Hainbat herrialdetan, arazoaren garrantzia ikusirik, gutxieneko adin-penala jaistea erabaki dute. Erresuma Batuan, adibidez, 10 urtetara jaitsi dute eta Suitzan 7 urtetara. Europako beste zenbait estatutan (Belgika edo Luxenburgo), berriz, adingabeek ez dute erantzukizun penalik. Gazte delitugileen arazoa UPV/ EHUren Uda Ikastaroetan burutu den ikastaro baten ardatz izan da. Bertan, Granadako Unibertsitateko irakasle María

28

Teresa Ramirok gazte delitugileen profila aztertu zuen. Ramiroren ustez, arau-hausteren bat egiten duen adingabeari ezin zaio delitugile etiketa ezarri. Izan ere, etiketa horrek etorkizunean estigmatizazio bat sor liezaieke gazte horiei. Bere ustez, hainbat faktorek eragiten dute adingabe

baten jokabide antisozial eta kriminaletan: faktore indibidualak, familiarrak, sozialak… Faktoren indibidualen barruan Ramirok faktore genetikoak eta izaera-faktoreak bereizi zituen. Faktore genetikoen barruan, testosterona dela eta, gizonek jokabide antisozialerako

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua


FAKTORE SOZIALAK ETA HEZKUNTZA OMEN DIRA ERAGIN HANDIENA DUTEN FAKTOREAK . Bandini eta Gattik azaltzen dutenez, gaur egungo hezkuntza sistemek nerabeen indibidualismoa eta lehiakortasuna sustatzen dute. Ondorioz, eskola-porrota eta eskola-bandalismoa faktore kriminologiko garrantzitsuenetakoak bilakatu dira.

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua

29


joera handiagoa izaten dutela azpimarratu zuen. Izaera-faktoreei dagokionez, berriz, arau-hausleek honako ezaugarri hauek izan ohi dituzte: aspertzeko joera handia izaten dute, beste pertsonekiko sentikortasun eza izaten dute, oso oldarkorrak izan dira eta gezurra esateko joera handia izaten dute. Era berean, arreta arazoak edo hiperaktibitatea duten gazteak izan daitezke. Jokabideari dagokionez, sarritan alkohola eta drogak kontsumitzen dituzten gazteak dira eta harremanetarako arazoak izaten dituzte. Faktore familiarren inguruan Ramirok garrantzi handiko faktorea dela azpimarratu zuen baina, edozein kasutan, ezin zaie gurasoei euren seme-alabek egin duten arau-haustearen errua egotzi. Zentzu horretan, gurasoen kontrol faltak eragin handian du adingabeen arauhausteetan. Gehiegizko diziplinak ere kontrako efektua izan dezake eta, horrela, horrelako baldintzetan hazten diren adingabeek euren gurasoekiko agresibitatea gara dezakete. Horiek guztiak alde batera utzita, Ramiroren ustez eraginik handiena duten faktoreak faktore sozialak dira. Bandini eta Gattiren teoriari jarraiki, gure hezkuntza-sistemak indibidualismoa eta lehiakortasuna gehiegi sustatzen duela azaldu zuen Ramirok. Ondorioz, eskolaporrota eta eskola-bandalismoa dira faktore kriminologiko garrantzitsuenetakoak. Ikastaro berean María Jesús Álava psikologoak hartu zuen parte. Álavaren

30

ustez, nerabetasuna oso garai gatazkatsua da, bereziki 13 eta 16 urte bitartean, eta nerabe gehienek segurtasun falta handia izaten dute. Nerabetasunean aldaketa asko ematen dira, baina garapenari dagozkion berezko aldaketa eta aldaketa patologikoak bereizi behar dira. Nerabeek ezarritako arauak zalantzan jartzeko joera dute. Familiak aurretik zuen garrantzia galtzen du eta lagun-taldea da euren bizitzaren ardatz. Álavak azpimarratu zuenez, gurasoen zeregina funtsezkoa da; gurasoek ezin dute euren seme-alaben lagunak izan. Guraso

GUTXIENEKO ADIN PENALA. Adingabeen jokabide antisozialak eta kriminalak arazo handia bilakatu dira hainbat herrialdetan. Erresuma batuan, adibidez, gazte-indarkeria dela eta adin penala 10 urtetara jaistea erabaki dute.

diren heinean euren zeregin nagusia seme-alabari ahalik eta hezkuntza hoberena ematea da eta, horretarako, ezinbestekoa da mugak ezartzea. Psikologoaren ustez, gaur egun, gazteak nahi duten guztian esfortzu handirik gabe lortzera ohituta daude eta, ondorioz, ez dute duten hori guztia behar bezala balioztatzen.

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua



Sexua Gizadiaren etorkizuna kolokan espermaren kalitate baxua dela eta Ikerketa baten arabera, herrialde aberatsenetan espermaren kalitatea nahikoa eskasa da Ikerketa baten arabera herrialde aberatsetako gizonen batez besteko espermatozoide kopurua erdira murriztu da azken 40 urteetan. Human Reproduction Update aldizkarian argitaratu diren emaitzen arabera, Europa, Ipar Amerika eta Australiako gizonen espermaren kontzentrazioa % 52,4an murriztu da eta espermatozoideen kopurua, berriz, % 59,3an. Ikertzaileen ustez datu horiek islatzen duten fenomenoak eragin zuzena izan lezake gizadiaren etorkizunean. Izan ere, munduko beste hainbat herrialdetan espermaren kalitatea berean mantendu bada ere, adituen ustez herrialderik garatuenetan ematen ari den joera beste herrialde horietan ere errepika daiteke. Aditu horien ustez, espermaren kalitatean izan den beherakada, nagusiki, ingurumen-aldagarri eta bizitza estiloaren (kutsadura, tabakoa, estresa, gizentasuna, sedentarismoa...) eta kontsumitzen

32

1973. urtean, batez beste, 99 milioi espermatozoide aurkitzen ziren esperma mililitro batean. 2011. urtean, aldiz, 47,1 milioi. 40 milioitik behera ugalkortasun arazoak azal daitezke.

ditugun hainbat produktuen ondorioa da. Gai horren inguruan inoiz egin den ikerketarik handiena dela (50 herrialdetako 42.000 gizon baino gehiagoren datuak aztertu dira) eta lana zuzen egin dela onartzen badute ere, zientzialari askok ez datoz bat ondorioekin. Horien ustez, ez da kezkarako arrazoirik, baina azken urteetan gai horren inguruan egin diren ikerketa guztiek kalitatearen murrizketa nabarmena ematen ari dela ondorioztatu dute.

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua


PUBLIZITATEAN SEXISMOA ANTZEMATEKO APLIKAZIOA

UGALKORTASUN ARAZOAK, NAGUSIKI, GIZONEN ARAZOEN ONDORIOZ EMATEN DIRA. Adituen ustez, seme-alabaren bat izan nahi duten bikoteen % 15 inguru ugalkortasun arazoren bat du. Tradizionalki, ugalkortasun arazoak emakumeenak zirela uste izan da, baina, gaur egun, kasu gehienetan, gizonak dira ugalkortasun arazoak azaltzen dituztenak.

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua

Emakundek publizitatearen eta komunikazioaren eremuetan erabilera sexistak antzemateko eta kexak aurkezteko aukera ematen duen aplikazioa garatu du. Begira izena duen aipatu aplikazioa sakelako telefonoetan erabili ahal izango da eta Emakundetik azaldu dutenez, bere xede nagusia prestakuntza eta aholkularitza ematea eta sentsibilizatzea eta ikertzea izango da. Azken urteetan asko izan dira gai horien inguruan Emakundek jaso dituen kexak. Publizitatearen kasuan gehienak estereotipo eta rolen indartzearekin eta edertasun eredu bakarra aurkeztearekin zerikusia zuten kexak izan dira. Komunikazio eremuan, berriz, kexa gehienak emakumeen kontrako indarkeriaren tratamendu informatiboari buruzkoak izan dira.

SEXUAREN TXOKOA

Antisorgailuak Uda harreman sexualetarako sasoia omen da: oporrak, jaiak edota beroa dela eta, harreman kopurua altuagoa izaten da hil horietan. Sexu harremanetarako aukera gehiago izaten denez, komeni zaigu antisorgailuen erabilera ere aintzat hartzea. Izan ere, horiei esker, nahi ez diren haurdunaldiak ez ezik, aurreko zenbakian aipatzen genituen sexu-transmisiozko gaixotasunak ere ekidin ahal izango ditugu. Antisorgailuen inguruan hitz egiten dugunean, kondoitik eta pilulatik kanpo beste hainbat aukera ere badirela jakin behar dugu. Gizonezkoen kasuan, adibidez, kondoiak nagusi izaten jarraitzen badu ere, azken urteetan beste hainbat antisorgailu merkaturatu direla ikusi ahal izan dugu. Horien artean, honako hauek azaldu nahiko nituzke: z Pilulak: Emakumeentzako pilulen antzekoak. Momentuz ez daude salgai, baina epe motzean merkatuan izango dira. z Injekzioak: 2018an merkatuan izatea espero da. Hormona injekzioak lirateke, hiruhilabetean behin jarri beharrekoa. Horri esker, eiakulatu bai baina haurdunaldirako arriskua ekidin egingo litzateke. z Botoia: Esperma-isurbidean jarri beharrekoa eta isurtzea kontrolatzeko aukera ematen duena. Kirurgia beharrezkoa da. z Ultrasoinuak: barrabiletan ematen diren frekuentzia altuko ultrasoinuen bidez haurdunaldiak ekiditeko aukera izango da. Adituen ustez etorkizun gutxi izango duen metodoa da. z Inplanteak: Azalean jarri behar diren progestinazko inplanteak. Hala ere, gogoratu! Kondoia merkea eta erabiltzeko erraza da.

LOHIZUNE LOROĂ‘O Mi PsicĂłlogo Getxo 33


Teknologia berriak TWITTER ERABILTZAILEEN KOPURUA GELDITU DA Ez dira garai onak Twitterentzat. Azken datuen arabera, azken hiruhilekoan Twitter erabiltzaileen kopuru berean geratu da, hots, 328 milioi erabiltzaile inguruan. Bitartean, bere lehiakide nagusienek (Facebook, Snapchat edo Instagram) euren erabiltzaile kopuruak handitzea lortu dute. Diru-sarrerei dagokionez, Twitterrek aurreko hiruhilekoan lortutakoa gainditzea lortu du baina, une honetan, 2015eko kopuruetan aurkitzen da (570 milioi dolar inguru). Emaitza horiek direla eta, konpainiak bere balorearen % 6a galdu du burtsan.

PLAY STATION PLUS HARPIDETZAK GARESTIAGO Abuztuaren 31tik aurrera lagunekin Play Stationera online jolastea garestiago izango da. Izan ere, Sonyk Play Station Pluserako harpidetzaren prezioa igotzea erabaki du. Horrela, aipatu egunetik aurrera urte osorako harpidetzak 60 euro balioko du, hiru hilekoak 25 euro eta hil bakarrekoak 8 euro. Play Station Plus ezinbestekoa da online jolasteko. Harpidetzaren truke, lagunekin online jolasteko aukeraz gain, hilero doako jokoak deskargatzeko aukera ere bada.

34

Hazi da telefonoarekiko menpekotasuna duten gazteen kopurua Estatuko gazteen % 73ak telefonoa begiratzen du esnatu bezain pronto. Batez besteko erabilera, egunean, 5 ordu eta 25 minututakoa da Telefono adimentsuak gure egunerokotasunean guztiz barneratuta daude. Estatua da, mundu mailan, gailu horien sarpen-tasarik altuena duen herrialdea (% 88) eta, bereziki, gazteen artean du arrakasta gehien. Rastreator.com web guneak egin duen azterlan baten arabera (IV Estudio de Comparaciรณn Online hacia el Ahorro Inteligente), estatuko 18 eta 24 urte bitarteko gazteriaren ia erdiak telefonoarekiko menpekotasuna duela onartzen du. Aipatu azterlanaren arabera, gero eta gehiago dira horrelako ustea duten gazteak. Horrela, gero eta ohikoagoak dira gazteen

artean nomofobia (telefonoa eskura ez izatearen beldurra) edo phubbing (gure inguruan diren pertsonei arretarik ez eskaintzea telefonoarekin gaudelako) bezalako fenomenoak. Aipatu ikerketaren arabera, gazteak dira smartphoneak gehien erabiltzen dituztenak: egunero, batez beste, 5 ordu eta 25 minutu. Gainera, gazteen % 73ak onartzen duenez, esnatu eta egiten duten lehen gauza telefonoa begiratzea da. Oheratu baino lehen egiten duten azken gauza ere telefonoa begiratzea da. Hamar gaztetatik zortzik telefonorik gabe ezin duela bizi onartzen du.

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua


Aldaketa gutxi uztaileko salmenten sailkapenean Ciberbullying inguruko datu kezkagarriak Espainian Valentziako Unibertsitate Internazionalean egin den ikerketa baten arabera, ziber-jazarpena etengabe hazten ari da eta mundo osoan finkatzen ari den fenomenoa da. Albert Clementek zuzendu duen lanak, nagusiki, Espainia eta Latinoamerikako datuak aztertu ditu. Horien arabera, jazarpen kasu gehienak 11 eta 14 urte bitartean emango lirateke. Azterlanak biktimen, erasotzaileen eta begiraleen inguruko datuak zehazten ditu. Azpimarratzekoa da normalean erasotzaileak mutilak direla eta biktimak neskak. Albertek azpimarratzen duenez, teknologien ezagutza hobeak edo kontrol handiagoak ez dute zertan jazarpenean eragin zuzena izan behar. Ostera, hezkuntza esparruan hartutako neurriak eraginkorrago azaldu dira.

Bigarren hilabetez jarraian Crash Bandicoot dugu sailkapenaren lehen postuan jatorrizko trilogiaren birmasterizazioarekin. Gutxigatik, baina bigarren postuan, Nintendo Switcherako Splatoon 2 jokoa kokatu da. Hirugarrenean, berriz, klasiko bat dugu sailkapen honetan: GTA V. Badirudi denborak ez duela joko horretan eragiten. Aipatzekoak uztaileko sailakpenaren lehen hamar postuetan izan diren sarrera berriak: Final Fantasy XII: The Zodiac Age eta Miitopia.

Crash Bandicoot PS4

Splatoon 2 Nintendo Switch

GTA V PS4

WHATSAPP. MILA MILIOI ERABILTZAILE EGUN BAKAR BATEAN

Whatsappek marka guztiak hausten jarraitzen du. Berriki jakin izan denez, eguneko jada mila milioi erabiltzaile baino gehiagok erabiltzen dute aplikazio hori. Beraz, gure planetan bizi diren zazpi pertsonetatik batek sistema hori erabiltzen du bere ezagunekin komunikatzeko. Hurrengo urratsa Txinako merkatuan sartzea izango da. ESTATU BATUETAN SARTZEKO SARE SOZIALETAKO PROFILEN BERRI EMAN BEHARKO DA

SPLINTERNET: SEGURTASUNAK ASKATASUNA MENPERATU DU INTERNETEN Internet askatasunaren sinonimo zen askorentzat. Mundu erreala arautzen duten legeetatik kanpo, mundu birtualak informazioa partekatzeko askatasuna ematen zuen. Baina, antza denez, hori teorian soilik geratuko den kontua izango da. Izan ere, segurtasunaren izenean, gero eta gehiago dira Interneten erabilera arautzen duen legedia gogortzen ari diren estatuak. Splinternet izenarekin ezagutzen den fenomenoaren aurrean gaude eta, adituen ustez, etorkizunean, Interneten sartzeko aukera eskualde edo herrialdearen araberakoa izango da. Une honetan, AEB, Txina, Brasil edo Turkia bezalako herrialdeetan jada oso arau zorrotzak dituzte. Ondorioz, herrialde horietan Interneten den esperientziak ez du zer ikusirik beste herrialdeetan izan daitekeenarekin. Aipatu herrialdeetan, adibidez, Internet enpresek indarrean den segurtasun legedira egokitu behar dute bertan euren zerbitzuak eskaini ahal izateko.

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua

Estatu Batuetan sartu ahal izateko beharrezkoa den bisa lortzea ez da inoiz gauza erraza izan. Hala ere, orain are zailagoa izango da. Izan ere, hemendik aurrera ohiko informazioaz gain, sare sozialetan erabiltzen diren pseudonimoen berri ere eman beharko da.

35


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

#GazteOlinpiadak: Kirola elkartasuna lantzeko bide bezala “Kirolean aniztasuna kontuan hartzen baldin bada elkartasuna bezalako sentimenduak gara daitezke”. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) gazteon iritzia biltzeko hainbat tailer, egitasmo eta topaketa egiten ditugu gerora administrazio eta arduradun politikoei helarazteko asmoz. 2015ean antolatutako batean aipatu esaldia atera zen ondorio nagusien artean. Eta, egia esan, ez da azaleko esaldi bat. Horren jakitun, ordutik, #GazteOlinpiadak ekimena antolatu dugu birritan eta Donostian irailaren 16an egingo duguna hirugarrena izango da. Kirola eta inklusioa uztartzen dituen jaia da #GazteOlinpiadak. Izan ere, kirola aukera paregabea da hainbat balio lantzeko. Gazteak —eta edozein pertsona— hausnarrarazi baitaitezke esperientziak lehen eskutik bizitzera bultzatuz. Teoria hotzetik praktikotasunera, mugak gertutik ikusi eta sentitzera, esperientziak entzun edo irakurri izanagatik ezagutzetik kontzientzia izatera pasatzera. Hori izan da orain arteko ekitaldietan ateratako ondorio nagusietako bat. Lehen eskutik ikusi izan ahal dugu, bai antolatzaileok eta bai parte-hartzaileek, kirolean aniztasuna kontuan hartzen baldin bada elkartasuna bezalako sentimenduak garatu daitezkeela. Lehiakortasuna eta “soilik irabaztera gatoz” alde batera utzita, ondo pasatzeko asmoa eta askotan egunerokoan ahazten ditugun bestelako baloreei garrantzia emanez, harreman oso sendoak lor baitaitezke. Esaterako, proposatutako ekimen oro mistoa eta barne-hartzailea izanda. Egunerokoan ikusitako txapelketa, lehiaketa edo kirol-ekintza oso gutxik kontuan dute hau, eta mutilei zein neskei batera jolastera animatuta hainbat rol birplanteatzen dira. Era berean, aniztasun funtzionala dutenei egokituta egitaraua. Iaz Bilbon Ski Denok planteatutako egunak hainbat

36

kontu birplantearazi zizkigun bertaratutakoei. Batetik, kirolak berak. Futbola, saskibaloia, slaloma, padela, tenisa edo mahai-tenisa. Ez dira kirol gutxi ezta? Denbora mugatua zenez planteatutako adibide batzuk besterik ez ziren. Hasiera batean zaila dirudi eta batek pentsa dezake material mordoa eta garestia behar dela. Ski Denok elkarteak azaldu zuen bezala, imajinazioarekin dena konpon daiteke. Hala egin dugu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan. Edo behintzat saiatu gara. 2015ean Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoen hiriburuetan egin genuen ekimena. Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Larunbat goiz bat bakoitzean. 2016an Bilboko kirol espazioen hausnarketa egin genuen, egungo kolektiboen beharrei erantzuna ematen zien eta identifikatutako gabezien proposamenak eginda. Aurten kirolaz disfrutatu eta hausnartuko dugu lagunartean. Donostian dagoen Antiguako frontoian kirol egokitua, esku pilota, partehartzea eta bestelako hainbat tailerren bidez kirola eta inklusioaren arteko harremana lantzen jarraituko dugu. Gainera, honelako ekitaldiak aukera paregabea dira egunerokoan aipatutako baloreak lantzen dituzten elkarteekin lan egiteko: Ski Denok, Ekhitarrak Kirol Kluba, Bera Bera Kirol Kluba, Ellacuria Fundazioa eta Kale Dor Kayiko, besteak beste. Astialdi taldeetan, auzo edo herrietan antolatzen diren ekimenetan, ikastetxe edo eskolek egindako kirol-ekimenetan eta bestelakoetan aniztasuna kontuan eduki beharko genuke. Elkartasuna bezalako balioak sustatzen direlako, lehen eskuko bizipen eta esperientziek begiek irekitzen dituztelako eta, batez ere, parte-hartzea guztion eskubidea delako. Bakoitzak dituen baliabideen barnean, jada bide honetan lan egiten duten elkarteekin elkarlanean eta aurrez antolatutako egitasmoen esperientzietatik ikasiz.

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua


Gazteberri.eus Gazteek gustuko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua

Noiznahi.

37


Hezkuntza-eremutik lan-eremurako trantsizioa errazteko hitzarmena Guztira lau milioi euro bideratuko dira gazteei lan-munduan lehen aldiz sartzeko aukera emateko eta ekintzailetza sustatzeko Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUk, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, Ikaslanek eta HETELek gazteen lan-merkaturatzea eta ekintzailetza sustatzea helburu duen esparruakordioa sinatu dute. Aipatu hitzarmen horren baitan bi programa garatuko dira: ‘Hezkuntzamundutik lan-mundurako trantsizioa’ lehena eta ‘Gazteen ekintzailetza’ bigarrena. Programa horiek gauzatzeko lau milioi euroko partida izango da. Lehen programaren xedea gazteei lehen esperientzia praktikorako bide ematea da. Guztira, lan merkatuan barneratzeko aukera eman nahi zaie unibertsitate zein lanbide heziketako 1.500 gazteri. Hura martxan jartzean, hiru hilabeteko esperientzia eskuratu ahalko da hezkuntza-mundutik lanmundurako trantsizioan, praktiken bitartez.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

Lehen Aukera programari esker, ikasleek trebakuntza hobea eta praktikoa eskuratzeko aukera izango dute. Horrela, hiru hileko egonaldien bidez, gazteek ekoizpen-sektoreetako enpresen behar espezifikoei erantzuteko ezagutzak, trebetasun teknikoak eta beharrezko trebetasunak lortu ahal izango dituzte. Bestalde, gazteen ekintzailetza programaren bigarren zutabea izango da. Gazteek sor ditzaketen mikroenpresa bakoitzak 6.600 eurora arte jaso ahal izango du. Gainera, babes ekonomikoaz gain, ikasleek enpresako prestakuntza-prozesuaren segimendua egingo duten tutoreen laguntza ere izango dute. Prozesua amaituta eta programa ebaluatu ondoren, ikasleei ziurtagiri egiaztatzailea emango zaie.

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Dirección de Juventud

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Nafarroako gazte langabetuek lan merkatuan barneratzeko laguntzak izango dituzte Nafarroako Gobernuak bi milioi euro inguru bideratuko ditu langabezian diren 250 gazteen kontratazioa laguntzeko Nafarroako Gobernuak, langabezia-egoeran dauden 30 urtetik beherako gazteei lan merkatuan sartzeko aukera emateko, hilean 935 eta 1.100 euro arteko laguntzak emango ditu 50 langile baino gehiago dituzten eta Nafarroako sektore nagusien barruan dauden enpresei, baldin eta horietako gazteren bat kontratatzen badute. Guztira, hasierako aurrekontua 700.000 eurotan finkatu bada ere, bi milioi euro bideratuko dira programa horretara eta, kopuru horrekin, 250 kontratazio inguru egin ahal izango direla

40

espero da. Kontratu horiek, gutxienez, sei hilabeteko iraupena izan beharko dute eta urteko gutxieneko ordainsari gordina (aparteko pagak barne hartuta) ezin izango da izan lanbide arteko gutxieneko soldataren halako bi baino txikiagoa (1.415 euro hilean). Aipatu gutxieneko iraupena gainditzen duten kontratazioek, adibidez, urtebete edo gehiagokoek, diru-laguntza handiagoa jasoko dute. Aldi berean, berdintasuna sustatzeko, lana aurkitzeko zailtasun gehiago dutenen edota emakumeen kontratazioa ere sarituko da.

Nafar LanSarek kudeatuko duen egitasmo horren xedea gazteen lan merkaturatzea eta Nafarroako garapen ekonomikorako enpresa estrategikoen enplegu sorkuntza sustatzea da. Azken datuen arabera, Nafarroan langabezia egoeran diren gazteen kopurua 6.625ekoa da. Programa honetan parte hartu ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira: langabetu gisa egon beharko dute izena emanda Nafar LanSaren kontratatzen dituzten egunean; 30 urtetik beherakoa izan; eta azken 6 hiletan kontratu mugagaberik ez izatea.

GAZTEBERRI #128 | 2017 Abuztua


Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren araudia berritzeko prozesu parte-hartzailea Nafarroako gazteriaren parte-hartzea sustatzea da prozesu honen helburu nagusia Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NKGI) egun Nafarroako Gazte Kontseiluaren, eta Tokiko zein

Eskualdeko Gazte Kontseiluen funtzionamendua arautzen duen araudia eguneratzeko prozesu parte-hartzailea abiarazi du.

Prozesua Nafarroako Gazteriaren Kontseiluarekin eta Nafarroako Udal eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin batera burutuko da eta uda eta udazkenean zehar gazteen, elkarteen, gazte-kolektiboen eta gazteria esparruan lan egiten duten profesionalen iradokizunak eta proposamenak jasoko dira. Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren xede nagusia da erkidegoko gazteriaren eskubideak bermatzea eta foru erkidegoaren garapen politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalean pertsona gazteen parte-hartzea sustatzea. NGKren funtzionamendua arautzen duen araudia eguneratu nahi da egungo gizartearen beharretara egokitzeko eta gazteak bertara erakartzeko. Ildo horretan, Nafarroako Udal eta udalerri guztiekin lan egin nahi da Foru Erkidegoaren aniztasuna ere islatzeko. Gazteen parte-hartzea sustatzeko inkesta bat jarri da nafar gazteen esku. Aipatu inkesta NGKren web orrialdean (www.cjn-ngk.org) aurki daiteke. Gainera, bertan ere prozesuaren inguruko aurkibide guztiak aurki daitezke. Bestalde, gazteen iradokizunak jasotzeko hainbat tailer burutuko dira. Tailer horien egutegia ere NGKren web orrialdean dago eskuragai.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua

41


Agenda IRAILAK 1, OSTIRALA • AMORANTE. Plaza Zaharra, Deba. 20:30. Doan

• SHIRLEY DAVIS & THE SILVERBACKS + HOMBRE LOBO INTERNACIONAL. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 12€.

• BEJO + DJ PUMP. Kubik Aretoa, Gasteiz. 20:00. 12€.

• KEN ZAZPI. Herriko Plaza, Elorrio. 23:30. Doan.

• TENPORA. Herriko Plaza, Lesaka. 20:00.

• I THINK SOUL + JOSEBA B. LENOIR. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz 20:30. 10€.

IRAILAK 2, LARUNBATA • KORRONTZI DANTZAN. Artza frontoia, Bermeo. 22:00. 7€.

• MAMAGIGI’S + TXAPELPUNK + TXARANGO + ZARTAKO. Txosnagunea, Lezama. 22:00. Doan.

• BROTHER CULTURE & FRIENDS + UNITED REGGAE SOUNDS. Tunk Aretoa, Irun. 20:00. 7€.

• IÑAKI ASKUNZE & BOB SANDS BIG BAND. Alfonso el Batallador Plaza, Tutera. 20:30.

• IBAI MARIN. Urbarte Auzoa, Lasarte-Oria

IRAILAK 9, LARUNBATA

IRAILAK 7, OSTEGUNA

• MARIA ARNAL I MARCEL BAGES. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 10€.

• FLAMIN’ GROOVIES + THE LOOKERS. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 18€.

• TIKTARA. Urarka, Elorrio. 23:00. Doan.

IRAILAK 8, OSTIRALA

• PIKOTAKO JAIALDIA: XUORUM + EGUNOFF + SLEEPING LION BAND + JAM PAK IN PURPLE + STICKY SUN. Gometxa. 19:30. Doan.

• BALERDI BALERDI. Herriko Plaza, Atarrabia. 20:00.

• SKAKEITAN + LAGRIMAS DE SANGRE + GARILAK 25.

Txosnagunea, Lezama. 22:00. Doan. • O’CAROLAN. Caballeros Templarios Kalea, Ribaforada. 22:30.

IRAILAK 10, IGANDEA • ALOS QUARTET + AUKERAN DANTZA KONPAINIA: “GARDEN”. Herriko Plaza, Elorrio. 19:30. Doan.

IRAILAK 12, ASTEARTEA • TYLA’S DOGS D’AMOUR + GOLDEN GRAHAMS. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 20:30. 22/25€.

IRAILAK 13, ASTEAZKENA • MALUMA. BEC, Barakaldo. 21:00. 38/70€.

IRAILAK 14, OSTEGUNA • ORANGE ALABASTER MUSHROOM. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:30. 15€.

IRAILAK 15, OSTIRALA • ESNE BELTZA + OZHEN. Lamera, Bermeo. 22:30. Doan.

Urte osoko harpidetza (12 aldizkari)

18€ 42

harpidetzak@gazteberri.eus GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua


• DR. MAHA’S MIRACLE TONIC + CRAZY JAZZERS. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 5€. • DONOSTIA KUTXA KULTUR FESTIBALA 2017: THE DIVINE COMEDY + HERCULES & LOVE AFFAIR + JEREMY JAY + KOKOSHCA + DEPEDRO + ZEA MAYS + VANESSA ZAMORA + AMATEUR + THE JESUS AND MARY CHAIN + THE HIVES + LOVE OF LESBIAN. Donostiako Hipodromoa, Donostia. 15:00. 45€. • EXPOGROW FESTIBALA 2017: ASIAN DUB FOUNDATION + CHAMBAO + LONDON AFROBEAT COLLECTIVE + SARITAH + DIRTY SOUTH CREW. Ficoba, Irun. 13:30. 12€.

IRAILAK 16, LARUNBATA • IÑAKI PLAZA. Santa Maria Katedrala, Gasteiz. 20:30. 6/10€. • TRIBUTE BAND SPARTO (JUDAS PRIEST & ACCEPT). Tunk Aretoa, Irun. 20:00. 10€. • DEMODE QUARTET: EPA!. Astillero, Plentzia. 22:00. Doan. • GATIBU. Gernikako Arbola Plaza, Urretxu. 00:00. Doan.

IRAILAK 19, ASTEARTEA

Donostia. 20:00. Doan.

IRAILAK 22, OSTIRALA • WHOLE LOTTA BAND. DOKA, Donostia. 19:00. 16€. • THE REAL MCKENZIES + DEIDRA. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 21:00. 13/16€. • PORCO BRAVO + DISTORSION. Txosnagunea, Zorroza/Bilbao. 23.00. Doan.

IRAILAK 23, LARUNBATA

• JOSETXU PIPERRAK + TOKAN2 LA POLLA. Murchante. 18:00. Doan.

• ANESTESIA + MITOSIA. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 8€.

IRAILAK 21, OSTEGUNA

IRAILAK 25, ASTELEHENA

• NAVAJITA PLATEÁ. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 21:30. 25€.

• THE BUTTSHAKERS. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 10€.

• EL DROGAS. Tutera. 15€.

• LOW RIDERS. Kutxa Kultur Plaza,

• MOLLY BURCH. Cripta Convent Garden Aretoa, Donostia. 19:00. 10€.

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua

43


IRAILAK 28, OSTEGUNA Bilboko Guggenheim Museoa:

Donostiako Aiete Kultur Etxea:

• HIJOS DE TU IGLESIA. Txosnagunea, Zorroza/Bilbao. 23.00. Doan.

• “PARIS, MENDE AMAIERA: SIGNAC, REDON, TOULOUSELAUTREC ETA GARAIKIDEAK”. 2017ko irailaren 17ra arte.

• “ATZOKO BASERRIA, GAUR”. 2017ko abuztuaren 31ra arte.

IRAILAK 29, OSTIRALA

• “HEROIAK. GEORG BASELITZ”. 2017ko urriaren 22ra arte.

• RADIO MOSCOW + KALEIDOBOLT. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 15€.

• EL ARREBATO. Barakaldoko Antzokia, Barakaldo. 30/35€. • PENADAS POR LA LEY + LAS SEXPEARES. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 8€. • RAPHAEL. Euskalduna Jauregia, Bilbao. 20:00. 30/71€. • FEROCIOUS DOG + THE POTES. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 21:00. 9/12€. • EXOSET. Tunk Aretoa, Irun. 20:30. 10€. • DRACK PACK. Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi. 20:30. Doan.

IRAILAK 30, LARUNBATA • DE LA PURÍSIMA. Social Antzokia, Basauri. 20:30. 15€. • GONTZAL MENDIBIL. Mikel Deunaren Ermita, Berriz. 20:00.

Donostiako San Telmo Museoa: • “LOUIS DAHL-WOLFE. ESTILO PROPIOAREKIN” 2017ko urriaren 1era arte.

• “BILL VIOLA: ATZERA BEGIRAKOA”. 2017ko azaroaren 9ra arte.

Bilboko Arte Eder Museoa: • “ALICIA KOPLOWITZ - GRUPO OMEGA CAPITAL” BILDUMA. 2017ko urriaren 17ra arte.

• “LILIANA PORTER-EN ERAKUSKETA”. 2017ko irailaren 3ra arte. • “ARTEA ETA (ARTEAREN) SISTEMA”. 2017ko Urriaren 1era arte.

• “OBRA GONBIDATUA”: GRECO. 2017ko urriaren 17ra arte.

• “UZTAILAK 38-URRIAK 37”. 2017 urriaren 1era arte. • “KARTOGRAFIA LIKIDOAK”. 2018ko otsailaren 11ra arte.

Bilbao Arte: • “DIMENSIONES PARALELAS”. 2017ko uztailaren 26ra arte. • “SELF IDENTITY IS A BAD VISUAL SYSTEM”. 2017ko urriaren 18ra arte. • “LA INTELIGENCIA EN OTRO IDIOMA”. 2017ko irailaren 20ra arte.

Gasteizko Artium Museoa:

Gasteizko Montehermoso Kulturgunea: • “PARALELOAN”. SANTOS IÑURRIETAREN ETA MENCHU LAMASEN ERAKUSKETAK. 2018ko urtarrilaren 28ra arte.

Bilboko Euskararen Etxea:

• “ARTEA ETA TEKNOLOGIA”. 2017ko irailaren 24ra arte.

• “ESTEREOSKOPIAK”. 2017ko irailaren 30era arte.

• “WORLD PRESS PHOTO”. 2017ko azaroaren 10era arte.

Bizkaiko Arkeologia Museoa:

• NEVILLE STAPLE BAND. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 10€.

Getariako Balenciaga Museoa:

• “ATAPUERKA: 4 BURU-HEZURRA”. 2017ko urriaren 15era arte.

• VITA IMANA. DOKA, Donostia. 18:30. 10€.

Donostiako Tabakalera:

• “COLLECTING ELEGANCE. RCHEL L. MELLON’S LEGACY”. 2018ko urtarrilaren 25era arte.

• GOAT GIRL + FAVX + LA PLATA. Dabadaba Aretoa, Donostia. 20:00. 8€. • INKESTAS ROCK FESTIBAL 2017: MARS RED SKY + ADRIFT, RISE TO FALL + LATE TO SCREAM + KNIVES + WRECK TOTEM + CONTEINER + SONG OF ANHUBIS + BALTZAK. Udaletxeko Plaza, Sopela. Doan.

44

• “MALAS MADRES/SOKATIK ZINTZILIK DAUDEN BIZITZAK”. 2017ko abenduaren 31ra arte.

Kultur Leioa: • “ERTIBIL BIZKAIA 2017”. 2017ko azaroaren 6ra arte.

Donostiako Museum Cemento Rezola:

• “BIZITZA DANTZAN. KUKAI 15 URTE”. 2017ko irailaren 24ra arte.

• “IKONO BATEN ERAIKUNTZA: HAIZEAREN ORRAZIA”. 2017ko urriaren 7ra arte.

Tolosako Topic Museoa: • “BARRIGA VERDE, FERIAZ FERIA”. 2017ko urriaren 8ra arte.

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua


Garapen Iraunkorrerako Helburuak Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) berri eman genizuen aurreko artikulu batean, hortaz, jakinaren gainean zaudetelakoan gaude! Gure ama lurra ez ezik, gizatasunaren etorkizuna bere osotasunean salbatzeko deituak zarete. Zuen prestakuntza eta trebakuntzarekin, sostengarritasuna lortzeko formula berritzaileak sortzeko gai izango zarete. Klima aldaketarena, seguru asko, erronkarik handiena dela entzun duzue askotan. Klima aldaketari buruz dauden milaka artikulu eta iritzietatik at, munduak behar duen ziztada bizia sustatu nahi du aurrean dituzun lerro hauek, eta bide batez, klima aldaketaren kontra militante bihurtzen bazarete, gaitz-erdi. Baina zergatik dauka UNICEFek horren interes sutsurik klima aldaketaren kontuan, haurren ongizatearen alde lan egiten badu? Klima aldaketa gehien nozituko dutenak haurrak direlako. Akaso ez oraindik hemen, Euskal Herrian, baina bai Vanuatuko uharteetan edota Afrikako hegoaldeko edozein herrialdeetan. Familiek ez daukate zer landatu eta, ondorioz, zer jan, hain bortitza da lehortearen eragina haien lurretan. Zenbait uharte eta artxipelagoetan, itsas mailaren igoerak geroz eta etxetxo gehiago suntsitzen ditu, eta, ondorioz, haurrek ez daukate non egon, non jolastu eta haurtzaro sano bateri dagokion adierazleak nola burutu. Imajinatzen al duzu, txikia zinenean, jolasetan pentsatu ordez, zure familiak aurre egin beharko dion bidaia luze eta arriskutsu batean pentsatzea? Errefuxiatu hitza guztion ahotan dabil egunotan, gatazka armatuak direla eta, Sirian eta Irak-en batez ere. Gutxiek ezagutzen duten beste errefuxiatu mota bat azaleratzen ari da ordea, eta zenbait aurreikuspenen arabera, gora egingo du datozen urteotan: klima aldaketak behartuta ihes egiten dutenak, bizitzari heltzeko, bizimodu berri baten esperoan. Haurren hezkuntza-prozesua eteten da, betiko lagunei eta aurretik disfrutatzen zuen ongizateari uko egin behar dio eta, gehienetan gertatzen den bezala, hiri erraldoi eta masifikatu batean bizitzeko, inongo lotura emozionalik gabe eta gainera, umea bezala berezkoak dituen eskubideen urraketa pairatzen.

Zer egin dezaket nik?

GIHen barnean aurkitzen dugu klima aldaketa eteteko erronka. 13. helburua da, hain zuzen ere: Klima-aldaketa

GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua

eta horren eraginaren aurka egiteko premiazko ekintza bati ekitea. Gugan eragina duten arazoetarako irtenbideak gure eskueran ez daudela ikustea hain da frustragarria, ezen bai arazoaz bai bere konponbideaz ez arduratzea berekin ekar dezakeen. Horregatik, zuen irakasleen erantzukizuna oso garrantzitsua da herritartasun globalean hezi eta munduak dituen erronka guztiei erantzuteko prestatu zaitzateten. Zuei ere dagokizue gogoeta prozesu bat hastea, klima aldaketa areagotzeko normalean egiten ditudan ekintzak saihesteko eta batez ere, besteak konbentzitzeko. Gogoeta-prozesu honen gakoa hauxe da, ikustea gure ekintzek eragina izateko ahalmen handiagoa dutela taldean lan egiten dugunean eta harreman-sare batean oinarritzen garenean. Zure golkorako egin ditzakezun galderak hauek dira: “Zer egin dezaket nik?” adibidez, nire koadernoetako papera birziklatu, loreontzi bat zaindu edo dena zakarrontzira bota kalea zikindu barik; “Nortzuk lagundu ahal izango didate edo nortzuk konbentzitu ditzaket zuzenean?”, adibidez, nire irakasleari eskatu ahal izango diot beste haur batzuk animatzeko beren koadernoak birziklatzera, nire aitari eskatu ahal izango diot ni haztegi batera eramateko edo amari adibidez eskatu diezaioket kotxea etxean uzteko eta, horren truke, autobusa hartzea bulegora joateko. “Noraino zabaldu dezaket nire eragina?”: nire irakasleak lagundu ahal izango dit lortzen ikastetxeak plan bati hasiera ematea koadernoak birziklatzeko edo nire ahizpak/arrebak konbentzitu ditzake bere lagunak nire kanpainan laguntzeko; “Non izango zait zaila zerbait lortzea?”, oso zaila da ezagutzen ez ditugun horiengana iristea eta, beraz, gure helburuak betetzea lortzeko errealistak izan behar dugu. Baina hori ez da eragozpide gure eragina zabaltzeko moduak imajinatzeko: Egingo al dugu podcast bat beste ikastetxe batzuek entzun ahal izango dutena? Idatziko al diogu gutun bat udalari? Idatziko al dugu txioren bat Twitterren? Gazteak edo txikiak izanik ere, haurren eta nerabeen lana klima aldaketaren efektuak moteltzeko, ezinbestekoa da. Horretarako instituzioei eta erakundeei dagokie hezkuntza curriculumak moldatzea eta informazioa eskuragarri jarri. Soilik ezagutzen duguna defenda dezakegulako. UNICEF - Euskal Herriko Batzordea

45


etorkizuna.eus 46

Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria GAZTEBERRI #128| 2017 Abuztua



yi

nE u

rop e

ia

ud

l ra

St

st

y in New Zealand

Au

S tu d

S tu

in dy

USA St

Stu

d y in Canada ud

y in


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.