Gazteberri #129 Iraila 2017

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 129. Zbk | 2017 Iraila |

Zenbat balio du etxetik kanpo ikasteak?

#129


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA Jon Mikel Zabalegi TESTUAK ETA DISEINUA Shareak Kultur Elkartea LAGUNTZAILEAK Nerea Segura, José Poza, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA 94 424 75 94 | 943 053 488 | 629 229 185 INPRIMATZAILEA Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO ETA BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 EDO 943 053 488 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak

08

Erreportajea: Lan ordu gehiago eta soldata txikiagoa

14

Elkarrizketa: Iker Uson

z Diseinuzko droga berrien kontsumoak gora egin du EAEn z Gora egin du arabar gazteen egiten dituzten delituen kopuruak z Injuvek Z Belaunaldiari buruzko monografikoa aurkeztu du

20 Zientzia z Hezkuntza-mailak osasuna baldintzatzen du

22 Euskara z ”Euskara ikasiz mundu bat irabazi” da euskaltegietan matrikulatzeko aurtengo leloa z Salto!: UEMAko udalerrietako gazteen topaketak Orion z Esaera zaharren bidez euskara ikasteko doako aplikazioa

32 Sexua z Nola egiten dute Europako gure bizilagunek? z ‘Quickie’: txorta jo hamabost segundutan

34 Teknologia berriak

26

Erreportajea: Zenbat balio du etxetik kanpo ikasteak? GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila

z Euskal txiolarien motibazioa aztertu du ikerketa batek z Txinak ez ditu kripto-txanponak nahi z Talentua duten gazteak Madrilgo Unleash 2017 topaketan elkartu dira

42 Agenda 3


Gazteberriak BUSTURIALDEKO IV. ENPRESA IDEIA LEHIAKETA Abian da Busturialdeko Enpresa Ideia Lehiaketaren laugarren edizioa. Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako gazteria zerbitzuek eta Urremendi Landa Garapen Elkarteak antolatutako lehiaketaren xedea gazte enplegua sortu eta gazteen artean ekintzailetza sustatzea da. Eskualdeko 18 eta 35 urte bitarteko gazteek azaroaren 10era arte aurkeztu ahal izango dituzte euren enpresa ideiak. Irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du, bigarrenak 2.000 eurokoa eta lehen sektorearekin zerikusia duen ideia onenak 1.000 euro jasoko ditu. Sari-banaketa abenduaren 15ean izango da.

Diseinuzko droga berrien kontsumoak gora egin du EAEn

URKULLU LEHENDAKARIA GAZTEMUNDUKO GAZTEEKIN IZAN DA

Droga berrien eskaintza gero eta zabalagoa da. Internet bidez saltzen direnez, oso erraza da droga horiek erostea

IĂąigo Urkullu lehendakaria Gaztemundu programan parte hartu duten Argentina, Uruguai eta Txileko euskal etxeetatik etorri diren 14 gazterekin elkartu da Ajuria Enean. Basque Country estrategiaren barruan kokatzen den aipatu programari esker, euskal etxeetako gazteek 15 eguneko egonaldia egin ahal izan dute Euskal Herrian, bereziki, Euskadi barruko eta kanpoko gazteen arteko kontaktu-plataformak sortzeko. Gaztemundu programa 1996an jarri zen abian eta aurtengo edizioak musika-tresna tradizionalak izan ditu ardatz.

Europar Batasuneko alerta goiztiarraren sistemaren arabera, urtero, 60 eta 100 substantzia berri bitartean antzematen dira. Horietatik ia guztiak laborategi klandestinoetan ekoizten dira. Euskal Autonomia Erkidegoan, adibidez, iaz 34 diseinuzko droga berri antzeman ziren, eta horietatik, sei ordura arte Estatuan ikusi ez zirenak ziren. Adituen ustez diseinuzko droga berri horien kontsumoa oso arriskutsua da osasun publikorako. Izan ere, molekula kimiko konplexuak izaten dira eta oraindik ez dago garbi gizakiongan izan dezaketen eragina. Gainera, horietako bat legez kanpo uzten denerako beste hainbat deribatu sortzen dira. Kasu

4

gehienetan diseinuzko droga berri horiek ezagunagoak diren beste drogen eraginak antzeratzen dituzte; nagusiki, kanabisa eta anfetaminenak. Ezagutzera eman diren datuen arabera, iaz EAEn substantzia horien ia 1.700 kilo konfiskatu zituen poliziak. Espainia da, Erresuma Batua, Frantzia eta Herbehereekin batera droga berrien kontsumo handiena du herrialdeetako bat. UPV/EHUko irakasle Koldo Calladoren esanetan, droga berrien kontsumoak gora egin du EAEn, nagusiki, eskaintza gero eta zabalagoa delako eta, kasu gehienetan, Internet bidez eros daitezkeenez, oso eskuragarri direlako.

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila


30 JARDUERA BAINO GEHIAGO GAUEKOAK PROGRAMAREN BARRUAN

GAZTE ENPLEGUAREN INGURUKO JARDUNALDIAK Irailaren 7 eta 10 bitartean nazioarteko Youth inWork izeneko topaketa izan zen Berangon. Aipatu topaketaren xedea gazteria esparruko politiken eta gazte enpleguaren inguruko hausnarketa egitea izan da. Guztira, Europako 24 enplegu eta gazteria teknikari izan ziren Uribe Kostako Mankomunitateko teknikariekin batera. Jardunbide egokiak partekatzeaz gain, etorkizunera begira lankidetza proiektuak eratzeko aukera ere aztertu zen.

Abian da Gasteizko Gauekoak aisialdi eta kultura programaren edizio berria. Guztira, 30 jarduera baino gehiago garatuko dira irailaren 9 eta abenduaren 16 bitartean. Aurtengo programa 24 elkarteren arteko elkarlanaren emaitza da eta hainbat kontzerturekin, tailerrekin, lehiaketekin eta erakusketekin osatu da. Programari Maldanbera Afrikar Festibalarekin eman zitzaion hasiera hil honen hasieran. Programa osoa www.gauekoak.org estekan ikus daiteke.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 550.000 euro bideratuko ditu gazteon aisialdian izan daitezkeen arriskuak murriztea helburu duten egitasmoak laguntzeko. Horrela, estrategikotzat jo diren zenbait esparrutan garatutako egitasmoei lehentasuna emango zaie: teknologia digitalen erabilera egokia, gaueko eta jaietako aisialdian diren arriskuen kudeaketa eta gazteon kulturen sustapena. Udalen arteko lankidetza egitasmoak ere diruz lagunduko dira.

“Zerbait erosten duzunean ez duzu diruarekin ordaintzen. Diru hori lortzeko erabili behar izan duzun denborarekin ordaintzen duzu ”

ATZERRITARREN ESTEREOTIPOEI AURRE EGITEKO ESKULIBURUA Bilboko Udalak gazteekin zuzenean lanean diharduten profesionalei zuzendutako eskuliburu bat argitaratu du. Horren xedea atzerritarren kontra zabaltzen diren gezurrezko zurrumurruak deuseztatzea da.

JOSÉ ‘PEPE’ MUJICA. Uruguaiko lehendakari izana 2010-2015 bitartean, Tupamaroak talde gerrillariaren sortzaileetako bat ere izan zen.

TREBATZEKO AUKERA EZKERRALDEA GAZTEDI PROGRAMAREKIN

POETA GAZTEENTZAKO LEHIAKETA Balea Zuria argitaletxeak eta Donostia Kulturak poeta gazteentzako DK Poesia Lehiaketaren lehenengo edizioa antolatu dute. Lehiaketa berriaren xedea idazle berriei bidea irekitzeko aukera ematea da. Lanak aurkezteko epea abenduaren 15ean amaituko da eta irabazlea martxoan ezagutzera emango da.

GIPUZKOAKO ALDUNDIAK 550.000 EURO BIDERATUKO DITU GAZTERIA POLITIKAK SUSTATZEKO

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko Udalek antolatuta, datorren hiruhilekoan hainbat trebakuntza tailer izango dira Ezkerraldea Gaztedi programaren barruan. Guztira, hamar bat tailer izango dira eta eskualdeko gazteek horietan parte hartzeko aukera izango dute.

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila

ZABALIK DA GAZTE SOLIDARIOAK PROGRAMAREN 8. DEIALDIA. Abian da Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak antolatu eta Bilboko gazte unibertsitarioen ostatua hobetzea helburu duen programaren edizio berria. Programari esker, komunitateen bizitza hobetzen laguntzen duten ikasleek etxebizitza merkeak lortzeko aukera dute. KLIPKLAP 2017 FILM LABURREN DEIALDIA ZABALDU DUTE. Azaroan KlipKlap film laburren lehiaketaren edizio berria izango da Hazparneko Zinegin jaialdiaren barruan. Lehiaketaren xedea euskal bideogintza sustatzea eta bertako lanak ikuslego zabalari helaraztea da. Aurtengo ediziorako proposatu den gaia airea da. Lanak aurkezteko epea zabalik izango da urriaren 31ra arte.

5


BERTSOLARITZA KULTUR INTERESEKO ONDASUNA

Gora egin du arabar gazteek egiten dituzten delituen kopuruak Delituen kopurua ez ezik indarkeria mailak ere gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltzaren Oroitidazkiaren arabera, iaz arabar gazteek egindako delituen kopuruak gora egin zuen. Gainera, delitu horien izaera ere gogortu egin da eta, ondorioz, salatzen diren delituak gero eta larriagoak dira. Horien artean, azpimarratzekoak dira, adibidez, eskola-jazarpen kasuak, sexu askatasunaren eta nortasunaren aurkako delituak edo seme-alaben gurasoenganako indarkeria kasuak. 2016. urtean, Gasteizko Adingabeen Epaitegiak 122 epai eman zituen. Horietatik, 106 zigor-epaiak izan ziren. Gainera, 414 aurretiko eginbide zabaldu ziren. Eskola jazarpen kasuei dagokionez, erasoak gero eta lehenago izaten direla ikusten da. Horrela, salaketa gehienak 11 eta 13 urte bitarteko nerabeen arteko jazarpenengatik jaso ziren. Sexu izaera duten delituen kasuan (zirriak, nagusiki) igoera nabarmena izan da. Zentzu horretan, 2015. urtean halako salaketarik izan ez zela azpimarratu behar da. Azkenik, gurasoekiko erasoen kopurua ere nabarmen hazi da, baina gero eta gehiago dira salaketa jartzen duten gurasoak.

6

Nafarroako Gobernuak bertsolaritza Kultur Intereseko Ondasun izendatzeko prozesua abiarazteko nahia azaldu du. Gobernuaren asmoak urte honen hasieran bertan Nafarroako Bertsozale Elkarteak egin zuen eskaerari erantzuten dio. Eskaera horretan, bertsolaritzaren alderdi historiko eta etnografikoak, errotze-maila eta komunitateen parte-hartzea, bilakaera eta transmisio moduak azaltzen ziren. Erabakia hartzeko, gainera, gobernuak aipatu txostenaz gain, Nafarroako Kultura Ondare Inmaterialaren Artxiboko zuzendari teknikoa eta etnolinguista den Alfredo Asiain Ansorenaren txosten batean oinarritu da. Aurreikuspenen arabera, Nafarroako Kultura Kontseiluak prestaturiko txostenaren tramiteak behin bukatuta sartuko da indarrean neurria, aurtengo udazkenean bertan.

Natibo digitalak

Injuvek Z Belaunaldiari buruzko monografikoa aurkeztu du Injuvek Z Belaunaldiari (1994. urtez geroztik jaiotakoak) buruzko monografikoa aurkeztu du uda honen hasieran. “Los auténticos nativos digitales: ¿estamos preparados para la Generación Z?” izenburua duen monografikoak 11 artikulu biltzen ditu eta, horietan guztietan, belaunaldi horrek erronka demografikoan eta gure gizartearen lidergoan izango duen garrantzia azpimarratzen da. Horretarako, besteak beste, Z Belaunaldiko gazteek komunikazioa, gizartea, politika, hedabide berriak, enpresa edota ekonomia nola ikusten duten aztertzen da. Z Belaunaldiaren ezaugarri nagusienetako bat bere izaera digitala da. Izan ere, Internetekin batera jaio den lehen belaunaldia da, hots, natibo digitalak diren lehen gazteak dira. Adituen ustez, hauek lirateke belaunaldi horren ezaugarri nagusiak (gaztelaniaz bost ‘I’ak eta ‘C’ak izenarekin ezagutzen direnak): Eragina eta Konexioa, Berehalakotasuna eta Epe motza, Berrikuntza eta Sormena, Lotsagabekeria eta Kontrastea eta, Kezka eta Aldaketa.

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila



Lan ordu gehiago eta soldata txikiagoa Estatistika Institutu Nazionalaren datuen arabera, emakume eta gizonen arteko soldata diferentzia 7.489 eurokoa da EAEn. Gainera, LaCaixaren txosten baten arabera, emakumeek gizonak baino 1,1 ordu gehiago ematen dute ordaintzen ez diren lanetan, hots, etxeko lanetan.

8

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila


GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila

9


E

makunde Emakumearen Euskal Erakundeak adierazten duenez, gaur egun, soldata diskriminazioa da emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna eragin eta betikotzen duen faktoreetako bat. Estatistika Institutu Nazionalaren Soldata Egituraren Inkestan oinarritutako datuen arabera, gizonen urteko batez besteko soldata 31.271 eurokoa da. Emakumeen kasuan, berriz, batez besteko soldata 23.781 eurokoa da, hots, 7.489 euro gutxiago. Datuok ez dute zalantzarako lekurik uzten baina, Emakundek salatzen duenez, gai horretaz gizarteak duen kontzientzia ez da izaten arazoaren garrantzi eta larritasunaren neurri berekoa. Hala ere, soldata errailarena ez da emakumeek lan merkatuan pairatzen duten diskriminazio bakarra. Izan ere, gure gizartean nagusi den rol banaketa dela eta, emakumeek familiak suposatzen duen kargaren zatirik handiena euren gain hartzen ohi dute. Oraindik portzentaje handi batean emakumeei egokitzen zaien familia eta etxeko lanaren ardurak galarazi egiten dio sarritan emakumeari lan munduan gizonarekin berdintasunez lehiatzeko aukera eta, ondorioz, malgutasun handiagoko lanpostuak aukeratu behar izaten dituzte. Euskal Autonomia Erkidegoan, adibidez, zatikako kontratua duten lanpostuen % 80 baino gehiago emakumeek betetzen dituzte.

10

16 eta 29 urte bitarteko langile gazteen batez besteko soldata, sexu eta lanaldiaren arabera (â‚Ź)

GUZTIRA

SEXUA Gizonak

Emakumeak

Batez besteko soldata

996

1125

867

Batez besteko soldata lanaldi osoan

1195

1242

1119

Batez besteko soldata lanaldi partzialean

605

599

607

Eustatek argitaratu dituen datuen arabera, gizonen %8,7k bakarrik bi ordu baino gehiago ematen ditu etxeko lanak egiten. Ostera, emakumeen ia heren batek (% 28,3) hiru ordu baino gehiago ematen ditu lan horiek egiten.

LaCaixaren txosten baten arabera, (Mujeres y hombres, consumo y producciĂłn a lo largo de la vida. Una relaciĂłn desigual), Espainiako 21 eta 65 urte bitarteko emakumeek, egunero, gizonek baino 1,1 ordu gehiago egiten dute lan.

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila


GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila

11


% 61

% 63 LaCaixak egin duen ikerlanaren arabera, emakumeek estatuko ekoizpen osoaren % 39 besterik ez dute egiten. Hala ere, ordaintzen ez den ekoizpenaren (etxeko lanak, zaintza...) % 67 emakumeen esku dago.

12

Urtean, beraz, 400 ordu inguru gehiago izango lirateke. Kopuru horren garrantziaz ohartzeko, kontuan izan behar da estatuko hitzarmenaren baitan urteko lanaldia 1.772 ordukoa dela. Beraz, emakumeek egiten duten gehiegizko lan hori urteko lan arautuaren ia laurdena izango litzateke. Gainera, kasu gehienetan, gehiegizko lan hori egiteagatik emakumeek ez ohi dute ordainsaririk jasotzen. Izan ere, gehiegizko lan hori semealaben zein gurasoen zaintzan eta etxeko lanetan metatzen da. Txostenean aipatzen denez, gizartearen zahartzeak arazo

hori larriagoa egingo du, esan bezala, adineko pertsonen zaintza emakumeek egiten ohi dutelako. LaCaixak egin duen ikerlanaren arabera, emakumeek estatuko ekoizpen osoaren % 39 besterik ez dute egiten. Hala ere, ordaintzen ez den ekoizpenaren (etxeko lanak, zaintza...) % 67 emakumeen esku dago. Gainera, emakumeek ia euren bizitza osoan zehar betetzen ohi dituzte ez-ordaindutako lan horiek. Gizonen kasuan, berriz, lan horiek 30 eta 50 urte bitartean betetzen ohi dira, hain zuzen ere, haur txikien ardura izaten dutenean.

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila



Elkarrizketa

14

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila


IKER USON Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua

“Gazteek giza eskubideen diskurtsoa barneratuta dute” Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak eskatuta, Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak unibertsitateko ikasleek Euskal Autonomia Erkidegoan terrorismoaren eta giza eskubideak urratzearen inguruan duten ezagutza-mailari eta diskurtsoei buruzko ikerlana burutu du. Ikerketa Iker Uson politologoak zuzendu du.

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila

Unibertsitateko ikasle gazteek Euskal Autonomia Erkidegoan 1960. eta 2010. urteen artean izandako terrorismoaren eta giza eskubideak urratzearen inguruko ezagutzamailari eta diskurtsoei buruzko azterlana burutu duzue Arrupe Giza Eskubideen Institutuan. Zertan oinarritu da azterlan hori? Eusko Jaurlaritzak gai honekiko gazteek duten ezagutza-maila ezagutu nahi zuen. Gaia ahalik eta inklusiboena izatea nahi genuen eta, horregatik, terrorismoa eta giza eskubideen urraketak aipatzen dira, tartean, legez horrela jasotzen ez bada ere, estatu-terrorismoa ere hor dagoelako. Azterlana unibertsitate ikasleen artean burutu da, baina hori, bere osotasunean oso multzo heterogeneoa denez, lagin batekin lan egin dugu: lehen mailako ikasleak (institututik etorri berriak gehienak) eta fakultate zehatz batzuetakoak (gizarte zientziak eta hezkuntza). Hiru campusetan eta hiru unibertsitateetan egin dugu azterlana, hots, UPV/EHUn, Deustuko Unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitatean. Lagin hori aukeratzeko bada arrazoi bat. Izan ere, aurretik bazen ‘Ahotsak’ izeneko esperientzia. Horren baitan, zenbait dokumentalen bidez eta eskola-orduetan, gai hori landu zen, eta esperientziari esker, sare bat eraiki genuen; hain zuzen ere, azterlan hau egiteko erabili dugun sarea. Eta zein izan da azterlan horren xede nagusia? Azterlanarekin lortu ditugun emaitzak argazki bat besterik ez dira. Objektibo angeluhandiaren metafora erabili ohi dut: mendilerroak azaltzen dira baina ez dago xehetasunik. Azterlan horrek emaitza kuantitatiboak eman ditu baina xehetasunetan sartzeko azterlan kualitatiboago bat beharko litzateke: elkarrizketak, talde lana… Ikerketarekin hasi ginenean hiru helburu nagusi genituen. Lehenik eta behin, gazteek gai honekiko duten kezka-maila ezagutzea. Bigarrenik, gaiarekiko duten ezagutza-maila jakitea eta, azkenik, aipatu tarte horretan (19602010) izan diren urraketen inguruan zein nolako balorazio etikoa egiten duten.

15


Zein nolako kezka-maila azaldu dute? Hasierako hipotesia zen gazteek ez dutela kezka-maila handirik. Badirudi aurreko belaunaldiaren kontu bat dela baina ikerketak adierazi digunez, ideia hori ez da guztiz zuzena. Egungo gazteek badute gai horrekiko kezka eta horren inguruan espresuki galdetzen zaienean emaitza halakoa da. Asko kezkatzen zaie? Bada, egia da ez dagoela euren lehentasunen artean. Baina hemen ere datuak arretaz irakurri behar dira. Izan ere, Soziometroak eman dituen azken datuekin alderatuta, gazteen kezka-maila helduok dugun kezka-mailaren antzekoa da, % 2 ingurukoa, hain zuzen ere. Hedabideetan ikerlan honen berri eman denean, nagusiki, ETAk burutu dituen zenbait atentatu edo ekintzen inguruan gazteek duten ezjakintasuna azpimarratu da. Adibidez, Hipercorreko atentatua edo Miguel Ă ngel Blancorena. Normaltzat jo daiteke ezjakintasun hori? Guk nahiago izan dugu irakurketa positibo bat egitea. Miguel Ă ngel Blancoren kasuan, inkestatu ditugun gazteen ia erdiak ez daki nor zen; baina, horrek esan nahi du, aldi berean, erdia baino gehiagok badakiela. Kontuan hartu behar da Miguel Ă ngel Blanco 1997 hil zutela eta ikerketa honetan parte hartu duten askok oraindik ez zirela jaio. Datuak, beraz, testuinguru batean ulertu behar dira. Egiten diren irakurketak apaltasunez egin beharko lirateke; ba al dugu gu jaio aurretik izandako

16

gauza gehienen berri? Aurreko belaunaldiko gazteek, adibidez, ba al dakite estatutua noiz onartu zen edo zein urtetan izan zen 23F estatu kolpe saiakera? Eta Burgoseko prozesua? Hipercorreko atentatuaren kasuan, askoz lehenago izan zen eta, ondorioz,

ezagutza-maila baxuagoa izatea normaltzat jo daiteke. Azaldu dituzun arrazoiak direla eta, ulergarritzat jo daiteke gazteen ezjakintasun hori. Hala ere, ikerlanak zenbait datu bitxi ere utzi ditu. Adibidez, oso

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila


kopuru txikitan bada ere, zenbait gaztek GAL frankismoaren aurka borrokatu zuen talde bat zela adierazi du. Ezjakintasun horri, beraz, informazio ez-zuzena ere gehitu beharko genioke. Nondik jaso dute informazio hori? Inkestan ikusi ahal izan dugunez, hainbat kasutan ezjakintasunarekin batera nahasmendua ere azaltzen da. Aipatu duzun adibide horretan, adibidez, garbi ikusten da jasotako informazioa ez dela zuzena edo, behintzat, nahasmendu-puntu bat dagoela. Zergatik ematen da hori? Bada, inkestan bertan erantzuna aurki dezakegu. Izan ere, gazteen % 60,5ek adierazten du ez dagoela gustura gai horren inguruan jaso duen informazioarekin. Iturriak, nagusiki, hiru izan dira: hedabideak, familia eta sare sozialak. Hezkuntzari dagokionez, ikasle batzuk pozik azaldu dira jasotako informazioarekin eta beste batzuk, berriz, ez. Kontuan izan behar da orain dela gutxi arte, eta seguruenik, oraindik ere, gai hori oso gatazkatsua izan dela eta, ondorioz, informazioa ezohiko bideetatik iritsi zaiela eta, kasu gehienetan, iragazki batetik pasatu ondoren.

Gazteen % 60,5ek adierazten du ez dagoela gustura gai horren inguruan jaso duen informazioarekin

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila

Aipatu dituzun hasierako hiru helburuetatik azkena gazteok egiten duten balorazio etikoarena da. Zein nolako emaitza lortu dituzue atal horretan? Bada, daturik itxaropentsuenak atal horretan lortu direla uste dut. Oro har, gazteak ez dira ados azaldu egin diren edota egin daitezkeen giza eskubideen urraketekin. Inkestan parte hartu dutenen % 91

17


ETAren indarkeriaren kontra azaldu da. GALen inguruan, adibidez, terrorismoari aurre egiteko edozerk balio ez duela adierazten dute. Horregatik, azpimarratu behar da giza eskubideen diskurtsoa barneratuta dutela. Deigarri egiten den beste datu bat torturen inguruan azaldutakoa da. Izan ere, gazte gehienen ustez poliziak maiz erabili izan du tortura. Zer nolako balorazioa egiten duzue? Tortura giza eskubideen urraketa nagusietako bat da. Gazteek oso barneratuta dute, orokorrean, poliziak tortura erabili izan duela. Datuek azaltzen dutena ez da tortura horien ziurtasun osoa duten ala ez; ostera, haien diskurtso edo ustearen barruan ideia hori oso barneratuta dago. Tortura maiz erabili izan denaren ideia oso zabalduta dago gazteen artean (% 72 inguru) eta, beraz, ez da soilik ideologia zehatz bateko gazteek, adibidez, ezker abertzalekoek, pentsa dezaketen zerbait. Bakea eta bizikidetzaren arloan bi lirateke, gaur egun, gure artean eztabaidatzen ari diren gai nagusiak: biktimak eta presoak. Nola jorratu dituzue bi gai horiek? Biktimena bai jorratu izan da, azken finean, giza eskubideen urraketen biktima direlako. Presoen inguruan ez da galdetu. Izan ere, presoen gaia ez da giza eskubideen urraketa bat. Eztabaida hori kalean dago baina, berez, zuzenbidearen ikuspegitik ez da urraketa bat. Biktimak direla eta, memoriapolitiken eta euren eskubideen

18

inguruan galdetu zaie eta, gehiengoa egia, justizia eta ordainaren alde azaldu da. Ikerketak, azaldu duzun moduan, argazki bat eman du. Hemendik aurrera zer da egin beharrekoa? Ikerketaren amaieran gomendio batzuk egiten dira. Horietatik, lehenengoa gazteek gaiaren inguruan duten ezagutzan sakondu beharra litzateke. Hutsuneak eta nahasmenduak azaltzen dira

eta horiek zuzentzeko zerbait egin beharko litzateke. Gainera, lehen aipatu dudan moduan, gazteak ez daude pozik jaso duten informazioarekin. Ikerketan gai horiek unibertsitatean jorratu behar diren ala ez galdetu zaie eta gehiengoak baiezkoa erantzun du, agian ez derrigorrezko ikasgai moduan, baina bai borondatezko ikasgai bezala. Azken finean, ezagutzak baldintza hobeak ematen ditu jazotakoa ez errepikatzeko.

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila



20

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila


ZIENTZIA

Hezkuntzamailak osasuna baldintzatzen du Argitaratu berri den ikerketa baten arabera, eta orain arte nagusi zen ideiari kontra eginez, ikasketa-maila altuagoa duten pertsonek bihotzekoa izateko aukera gutxiago dituzte College London, Oxford eta Lausanneko unibertsitateetako ikertzaileek osatutako lantaldeak egin duen eta, berriki, British Medical Journal aldizkarian argitaratu den ikerketaren arabera, ikasketa-aldia luzatzeak gaixotasun koronarioak izateko aukerak murriztu ditzake. Ikerketa hori burutzeko, aurretik egindako beste 112 ikerlanetan azaltzen ziren 540.000 pertsonen eta hezkuntzarekin harremana duten 162 aldagarri genetiko aztertu dira. Horrela, ikertzaileen esanetan, adibidez, ikasketa-aldia 3,6 urtetan luzatuko balitz, gaixotasun koronarioren bat izateko arriskua % 27an murriztuko litzateke. Azterlanak azpimarratzen duenez, ikasketa epe zabalagoa duten pertsonek erretzeko joera txikiagoa, gorputz-masaren indize txikiagoa eta kolesterol profil hobea izan ohi dute. Horiek guztiak, gaixotasun koronarioetan eragin zuzena duten faktoreak dira eta, ondorioz, nahiz eta beste hainbat faktore izan, gehiago ikasten duten pertsonek, printzipioz, arrisku gutxiago izango lukete. Ikertzaile taldeak onartzen duenez, gaixotasun koronarioetarako joera ulertu ahal izateko aipatu 162 aldagarri genetikoak ulertu beharko lirateke. Adituek azaltzen dutenez, hezkuntza-maila altuagoa duten pertsonek, normalean, lanpostu hobeak lortzen dituzte eta horrek eragin zuzena du euren gaitasun ekonomikoan. Pertsona horiek, normalean, elikadurajoera hobeak izan ohi dituzte horretarako dirua dutelako eta, gainera, osasun zerbitzu hobeak ere izan ohi dituzte. Estatuaren kasuan, adibidez, per capita errenta baxuenak dituzten autonomia-erkidegoek (Kanariar Uharteak, Andaluzia edota Extremadura) dute kolesterol daturik okerrenak. Ostera, per capita errenta handiena dutenek (Madril, Euskadi eta Nafarroa) kolesterol datu onenak dituzte.

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila

21


Euskara “Euskara ikasiz mundu bat irabazi” da euskaltegietan matrikulatzeko aurtengo leloa Aurreikuspenen arabera, aurten 35.000 ikasle inguru izango dira euskaltegietan izena emango dutenak Zabalik da jada euskaltegietan izena emateko matrikulazio-epea. Eusko Jaurlaritzak egin dituen aurreikuspenen arabera, hastear den ikasturtean 35.000 ikasle inguru izango dira EAEko 103 euskaltegietan izena emango dutenak. Matrikulazioa sustatzeko Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak “Euskara ikasiz mundu bat irabazi” leloa duen kanpaina jarri du abian. Aipatu kanpaina Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu da eta bertan, besteak beste, Bingen Zupiria sailburua, Miren Dobaran sailburuordea, HABEko zuzendari Jokin Azkue eta euskaltegietako hainbat ordezkari izan dira. “Euskara ikasteko pausoa ematen duenari parez pare zabaltzen zaizkio mundu berri baten ateak. Hizkuntza ezagutu barik kostata ikusten den horrek zentzu guztia hartzen du hitzei esanahia jartzen diegunean. Aisialdirako abagune

22

HABEko azterketen deialdi irekietara aurkezteko aukera maila guztietara ailegatu da aurten

berriak, komunikatzeko aukera berriak, gauzak ikusteko era ezberdin bat, musika gehiago, literatura gehiago, poesia, lagun berriak… Bertatik bertara dagoen mundu oso bat zabaltzen da euskara ikasiz. Oso hurbil dagoen mundu bat deskubritzen da”, adierazi du Zupiria sailburuak. Eusko Jaurlaritzak euskaltegietako ikasleei laguntzeko 1.250.000 euro bideratuko ditu. Kopuru horri aldundiek eta udal gehienek helburu berarekin jartzen duten kopurua gehitu behar zaio. Izan ere, sektorearen aldarrikapena da euskara ikastea doakoa izatea, behintzat, B2 mailara arte.

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila


NAFARROAK EUSKALTEGIETAN IZENA EMATEKO KANPAINA JARRI DU MARTXAN

KANPAINAREN AURKEZPENA BILBOKO KAFE ANTZOKIAN. Euskaltegietan matrikulazioa sustatzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen kanpainaren aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian egin zen. Bertan, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ez ezik, aldundietako, udaletako, euskaltegietako, UEMAko eta EUDELeko ordezkariak ere izan ziren.

Ikasleek jaso ahal dituzten diru-laguntzez gain, HABEk 19.575.000 euro bideratuko ditu 2017-2018 ikasturtean euskaltegi pribatuen lana diruz laguntzera, eta 11.519.370 euro euskaltegi publikoen jarduna laguntzera.

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, helduek euskara 2017-2018 ikasturtean ikas dezaten bultzatzeko kanpaina jarri du martxan. “Disfruta de euskaltegi, gozatu euskara” lelopean garatu den kanpaina Nafarroako 32 toki-erakundeekin batera garatu da eta lehen aldiz, sektoreko eragile guztien parte-hartzea izan du. Aipatu kanpainak Euskararen 20162019 aldirako I. Plan Estrategikoarekin bat egin du. Plan horren helburuetako bat da Nafarroako helduak animatzea euskara ikasten hastera edo ikasten jarraitzera. Izan ere, Nafarroako Gobernuak herritarren artean Nafarroako berezko bi hizkuntzetan eleaniztasuna sustatzeko apustu garbia egin du eta horrelako ekimenen bidez helduek euskara ikasi eta alfabetatzeko duten eskubidea bermatu nahi du. Kanpainarako euskaltegian ikasi duten eta, gaur egun, euskara erabiltzen duten bederatzi pertsonaren bizipenak bildu dira.

Salto!: UEMAko udalerrietako gazteen topaketak Orion UEMAk gazteak euskararen inguruan kontzientziatzeko topaketak antolatu ditu datorren urriaren 20tik 22ra bitartean. ‘Salto!’ lelopean antolatu diren aipatu gazte topaketa horien xedea gazteak euskal hiztun gisa sentsibilizatzea, kontzientziatzea, aktibatzea eta ahalduntzea da. Topaketa horiek azken bi urteetan UEMAK garatu duen euskararen arnasguneei buruzko hezkuntzaproiektuaren inguruan antolatu dira. Horren bidez, gazteei euskararen normalizazio-prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain, ikasleen artean hizkuntza-ekologiaren diskurtsoa eta arnasguneen garrantzia azpimarratu da. Topaketak Orion izango dira eta bertan gazte euskaldunek elkar ezagutzeko aukera izango dute. Modu horretan, euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta, horri esker, efektu biderkatzaile bat sortu nahi da.

Esaera zaharren bidez euskara ikasteko doako aplikazioa Bilboko MasterKey Games enpresak esaera zaharren bidez euskara ikasteko aukera ematen duen aplikazioa garatu du. Aplikazioaren izena ‘Esaera zaharrak’ da eta Androiderako zein iOSerako eskura daiteke. Aplikazioa, berez, joko bat da. Erabiltzaileek nahastuta dauden euskarazko hitzak antolatu behar dituzte euskarazko atsotitzak sortzeko. Erabilitako denboraren eta egindako akats kopuruaren arabera jokalariek puntuak eskuratuko dituzte. Egileek azaldu dutenez, aplikazioaren helburua euskararen erabilera sustatzea eta euskara gure mugetatik at ezagutzera ematea da.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

HASIBERRIAK Urria iritsi berria da, hasiberria zara unibertsitatean. Han, hiru ikasle-mota bereiz ditzakegu: errepidean joan ta etorri bizi direnak, “mugi”-ak; ikastetxe nagusi edo ikasleegoitzan lehenengo urtea igarotzen dutenak, “hasiberri”-ak; eta zuzenean pisukideak bilatu eta elkarbizitzan hasten direnak, “ausarta”-k¬. Ordu anitz etxetik at, familiarengandik urrun. Bizikidetasuna ez da batere erraza, etxezereginak handi datozkizu: ohea goizero egin atondu, arropa jaso, garbiketa orokorra egin, birziklatu, zaborra jaitsi, harrikoa egin eta jatorduak prestatu. Jada, gurasoen mira duzu! Kideen eragina nabarmen da, estutasun ekonomikoa ere bai, eta janaria prestatzeko trebetasunik eza bereiziki sumatzen da; hau guztia, elikadura-ohituretan eragin zuzena du. Klasera joan, taldeko lanak amaitu, praktikak, ikasketa-orduak (libutegia bisitatu), tutoretzaorduak, azterketak... eta gainera elikadura osasungarria eramateaz arduratu? Sukaldezerbitzua dutenek errazago dute, otordu nagusiak bermatuta dituztelako. Campuseko jantoki eta tabernak aldiz, eskaintza erakargarria dute: ohitura onak ondo sustraituta dauden egiaztatzen dute edo aitzitik, patata-tortilla ogitartekoa eta vending-eko litxarkeriak liluratzen zaituzten; berdin edariekin, iturriko ura hartu edo freskagarriak nahiago dituzun. Adi! Janari azkarrak ez du zertan merkeago izan behar, beti ere, etxetik ekarritako tupper-ra duzu aukeran. Ikerketa ugarik euskal unibertsitarioen elikadura aztertu dute, eta bat datoz. Ikasleek energia beharrak asetzen dituzue, baina era desorekatuan: gluzido urri eta gantz ugari, orokorrean, azken moda eta joerek eraginda. Ale integral, lekale, fruta eta barazkiak gutxi, beraz, zuntza eskas. Bestalde, animalia-jatorrizko proteinak (hesteki, haragi) soberan; beraz, asetutako gantzak neurrigabe. Aldiz, koipetsuarrainak (omega 3) eta fruitu lehorrak (omega 6) ahaztutak daude erosketa-organ. Helegile eta

24

errepikakorra da. Ondorioz, burni, magnesio eta zenbait bitaminen faltak, ohikoak dira. Nerabezaroa eta gazteria bizitza-aldaketa garaiak dira (fisiko, psikologiko eta sozialki). Portaeratrantsizioa eta eraginak, kalteberan uzten ditu elikadura-jokaera arazoen aurrean: batzutan, gorputz-irudiaren kezkagatik; eta, sarritan, laguntaldean onartuta sentitzeko. Janari-murrizketak alkohola edateko (drunkorexia), gimnasioarekin obsesionatu (bigorexia) edo ura era konpultsiboan edatea (potomania), esaterako —ur botila mahai gainean izatearen moda, jokaera arriskutsua ezkuta dezake—. Akats dietetikoek etorkizuneko osasunean eragina dute: gizentasuna, diabetesa, hipertentsioa, kolesterola, anorexia; baina egungo egoeran ere bai. Errendimendua arriskuan jartzen dute: etekin akademikoa, buru-bizkortasuna, ulermen ahalmena, garapen kognitiboa... eta ikasle-urteak aurrera egin ahala, areagotzen dira. Gosari urriak (ohikoa) egunean zehar sufrituko duzun nekea, gosea, estresa, estutasuna zehazten ditu; ondo betetzeak odoleko glukosa-mailak mantentzen ditu, eta beraz, produktibitatea. Bazkari oparoak saihestu, soingaineko klaseak arratsaldean badituzu: koipe gehiegikeriak digestio astunak dakar eta karbohidrato gehiegikeriak logurea. Kafeina dosi handitan ez da konponbidea: une batez arreta altxatuko dizu, baina gehiegikeriak nerbio-sistema suspertu eta kontzentrazio-zailtasuna dakar. Egungo elikadura-patroia ez dator bat elikadura orekatuarekin, baina nota hobeak dituztenek arauak hobeto jarraitzen dituzte: ikasketak, ariketa fisiko eta atsedenaren arteko oreka bilatu; ordutegia doitu; asteroko menua antolatu, erosketa-zerrendari jarraitu dirua aurreztuz; aurrez prestatutako elikagaietara ez jo; eta barazkiak, frutak, bihi osoko zerealak, egoskariak, fruitu lehorrak –landare jatorrikoak– ez ahaztu. Gogoan hartu! Zure emaitzetan islatuko da.

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila



Zenbat balio du etxetik kanpo ikasteak?

26

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila


Unibertsitatean diren ikasleentzat gero eta zailagoa da etxetik kanpo ikasteko etxebizitza merke bat aurkitzea. Ikerketa baten arabera, Bilbo da, Espainiako unibertsitate-hiri nagusien artean, ikasteko bosgarren hiririk garestiena. Prezioak guretzat altuak izan arren, Europako beste herrialdeekin alderatuta, nahikoa merke direla esan daiteke eta horrek hainbat ikasle atzerritar erakartzen ditu.

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila

27


U

daren amaierarekin batera unibertsitate ikasturte berri bati eman zaio hasiera. Hainbat ikaslerentzat, hala ere, ikasturtea lehenago hasi da. Izan ere, unibertsitate-ikasle askorentzat ikasturtean izateko etxebizitza edo lojamendua aurkitzea haien lehen ikasgaia izan ohi da. Bestelako aukerarik izan ezean, ikasle gehienek pisu edo gela bat alokatu behar izan ohi dute. Sinplea izan daitekeen hori, berriz, buruhaustea bilakatu da azken urteetan alokairuen prezioetan izan den igoera dela eta. Unibertsitatean diren ikasle askorentzat urtarrileko aldapa irailean izaten da. Etxetik ateratzea hainbat kilometrotara ikasteko ez da merkea izaten: matrikula gastuei joan-etorriko gastuak, pisuaren alokairua, etxebizitzari dagozkion fakturak edota ikasketetarako beharrezkoak diren baliabideen kostua gehitu behar zaie. Ezagutzera eman diren azken datuen arabera, Estatu mailan, batez beste, partekatutako ikasleen etxebizitzen prezioa ikasle bakoitzeko 2016. urteko 280 eurotatik aurtengo 300 eurotara pasatu da. Jarraian ikusiko dugun bezala, alde handiak daude hiriburu desberdinen artean. Uniplaces. es webguneak unibertsitatehiri garrantzitsuenetan (Madril, Bartzelona, Bilbo, Valentzia, Santiago, Murtzia, Sevilla, Salamanca, Granada eta Malaga) ordaintzen diren gastuak alderatu ditu. Horretarako, nagusiki, hiru aldagai aztertu ditu:

28

alokairuen prezioa, unibertsitatetasak eta bizitza-kostuak (janaria, garraioa, aisia...). Horien artean, hiririk garestienak Bartzelona, Madril eta Salamanca lirateke. Bartzelona da, nabarmenki, ikasteko hiri garestiena, besteak beste, matrikula tasak oso altuak direlako eta garraiobide publikoak

ere oso garestiak direlako. Batez beste, Bartzelonan ikasi ahal izateko ikasturte bakoitzeko 1.900 euro ordaindu behar dira eta garraiobideei dagokionez, hilero, 35 euro inguru. Alokairuei dagokienez, Bartzelona litzateke Espainiako bigarren hiri garestiena: batez beste, 407 euro hilero. Atal

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila


Erresuma Batua 726 € Frantzia 550 € Herbehereak 450 €

Italia 450 € Irlanda 400 €

Alemania 285 €

Belgika 250 €

Txekiar Errepublika 250 €

Portugal 225 € Polonia 115 €

Granada 208 €

A Coruña 266 €

Malaga 309 €

Valentzia 345 € Sevilla 354 € IKASTURTEKO LEHEN IKASGAIA. Euren etxetik kanpo ikasi behar duten unibertsitate-ikasleentzat etxebizitza aurkitzea ikasturteko lehenengo ikasgaia izan ohi da. Lojamendurako kostuak aintzat hartu behar diren gastuak dira ikasketak aukeratzerakoan. Izan ere hiriaren arabera aldeak nabarmenak izan daitezke.

Las Palmas 372 €

Mallorcako Palma 372 € Bilbo 429 €

Bartzelona 441 €

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila

Madril 482 €

29


horretan, Madril da, aztertu diren hirien artean, alokairu garestienak dituen hiriburua: 414 euro hilero. Eta gure artean zer? Aipatu ikerketaren arabera Bilbo da ikasteko bosgarren hiririk garestiena. Batez beste, ikasle batek 330 euro hilero ordaindu behar ditu bere lojamendurako. Unibertsitate-tasei dagokienez, ikasle batek, batez beste, 1.101 euro ordaindu behar ditu. Ikerketan azpimarratzen denez, Bilbo da erosketak egiteko hiririk garestiena: ikasle bakoitzak 151 euro inguru gastatu behar ditu janaria erosteko. Ikerketan azaltzen ez bada ere, Donostian pisu bat aurkitzea gero eta zailagoa da. Prezio altuez gain (mila eurotik gora pisu batengatik edo 434 euro ikasle bakoitzeko),

30

azken urteetan turismoak izan duen gorakada dela eta, gero eta gutxiago dira ikasleentzat eskaintzen diren pisuak. Izan ere, pisuen jabeentzako errentagarriagoa da pisua turistei alokatzea ikasleei alokatzea baino. Donostiako Udalak pisu turistikoak arautzeko onartu berri duen ordenantzarekin egoera normaltasunera buelta daitekeela uste dute askok. Pisu turistikoen kopurua mugatuko denez, hainbat jabe ikasleei alokatu beharrean izango dira. Kopuru horiek guztiak ikusita, hemengo hainbat ikaslerentzat eta euren familientzat ezinezkoa da etxetik kanpo ikasi ahal izatea. Bestelako egoeran aurkitzen dira Europako hainbat herrialdetako ikasleak. Haien herrialdeetan

alokairuak askoz garestiagoak direnez, Espainia aukera merkea dute euren goi-mailako ikasketak burutzeko. Agian, horregatik Espainia da Erasmus ikasle gehien jasotzen dituen herrialdea (%14,6). Pisos.com webguneak egin duen azterlan baten arabera, unibertsitatean den ikasle batentzat Espainian pisu bat partekatzea Europako herrialde nagusietan baino % 20 merkeagoa da. Europan, batez beste, 370 euro ordaintzen dira hilero. Erresuma Batua da, zalantzarik gabe, herrialderik garestiena (726 euro). Jarraian, Frantzia (550 euro), Italia eta Herbehereak (450 euro) eta Irlanda (400 euro) aurkitzen dira. Txanponaren beste aldean, berriz, Alemania aurkitzen da (285 euro).

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila



Sexua Nola egiten dute Europako gure bizilagunek? Ikerketa batek Europako biztanleen ohitura, lehentasun eta fantasia sexualak aztertu ditu Sexologian aditu den www.dred.com britaniar webguneak Europar Batasuneko herrialdeetako bizilagunek gure sexualitatea nola bizitzen dugun aztertu du. Aipatu ikerketan, besteak beste, gure ohitura, lehentasun eta fantasia sexualak aztertu dira. Jarrera sexualei dagokienez, adibidez, Europako biztanleok bat egiten dugu gustukoen dugun jarrera edo posturarekin: txakurrarena. Inkestatutako hiritarren % 35arentzat aipatu jarrera da gustukoena. Europarrok gustukoen dugun bigarren posizioa misiolari ezagunarena litzateke (% 23). Jarraian, behizainarena, goldearena, 69 eta goilararena aurkituko lirateke. Aho-sexua, adibidez, sailkapenaren zazpigarren postuan azaltzen da. Txakurraren posizioa da gizon zein emakumeen lehen aukera; bigarrenean, berriz, aldeak daude: behizainarena gizonentzat eta misiolariarena emakumeentzat. Baina gauza bat da egiten duguna eta bestea egin nahiko genukeena. Zentzu horretan, ikerketak fantasia sexualak ere aztertu ditu. Posizioen kontuan gizon eta emakumeen artean

32

Praktikatu nahiko zenituzkeen jarrera sexualak Anala Tramankulua Zutik Mahai baten gainean Alderantzizko behizaina 69 zutik 69 Goldea

Jarrera edo postura berriak saiatzeko inspirazio-iturriei dagokienez, gizonezkoen % 53k pornografia aipatzen du. Emakumezkoen kasuan kopurua % 19raino jaisten da.

alde handirik ez bada ere, fantasien kontuan ezin da gauza bera esan. Gizonezkoen kasuan, gehien aipatzen dena sexu anala da eta emakumezkoen kasuan, berriz, harremanak mahai baten gainean egitea da gehien aipatzen den fantasia. 69 posizioa zutik egitea da sarritan aipatzen den fantasia. Jarrera edo postura berriak saiatzeko inspirazio-iturriei dagokienez, gizonezkoen % 53k pornografia aipatzen du. Emakumezkoen kasuan kopurua % 19raino jaisten da.

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila


‘QUICKIE’: TXORTA JO HAMABOST SEGUNDUTAN

Europearrok gustukoen ditugun jarrera sexualak

1 Txakurrarena

2 Misiolaria

3 Behizaina

4 Goldea

ZER EGITEN DUGUN ETA ZER EGIN NAHIKO GENUKE. Azterlanak europarrok gehien erabili ohi ditugun posizioak aztertu ditu baina, aldi berean, baita zein posizio egin nahiko genukeen ere. Emaitzen arabera, alde handia dago bata eta bestearen artean.

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila

Iraupena ala kalitatea? Bikote askorentzat harreman sexualak dikotomia horretan aurkitzen dira. Izan ere, gizarte honek ezartzen digun erritmo azkarra dela eta, hainbat kasutan, bikotekideek ez dute txortan ‘behar bezala’ aritzeko unerik izaten edo, une hori aurkitzen dutenean, ‘nekatuegi’ daude. Izan ere, gizakion harreman sexualak errito antzeko zerbait bilakatu dira: behin horretara sartuta modu berezian egin nahi izaten dugu. Hainbat ikerketek azaldu dutenez, bikoteharreman batek aurrera egiten duen heinean harreman sexualen maiztasunak behera egiten du. Horri aurre egiteko badira ‘quickie’ edo harreman azkarrak defendatzen dituztenak. Ikerketa baten arabera, emakumezkoen % 30ak nahiago ditu harreman azkarrak eta gizonezkoen kasuan, % 20k. Ikerketak dioenez, fast sex delakoak jarraitzaile gehiago ditu bikote gazteen artean.

SEXUAREN TXOKOA

Klitoria Klitoria gauza ezezaguna da askorentzat; askok ez dakite zer den eta beste askok, berriz, ezer gutxi dakite horren inguruan. Adibidez, askok klitoriak txitxirio baten tamaina duela uste duten arren, bere tamaina zortzi zentimetro ingurukoa da eta hamairu zentimetrotara ere iritsi daiteke. Klitoria aluaren gainaldean eta alboetan dagoen atal zutikor bat da; zatirik handiena azalaren azpian ezkutuan dago, eta zati txiki-txiki bat, klitori glandea izenekoa, botoi itxurakoa, agerian dago aluaren gainaldean. Klitoriak zortzi mila nerbio-amaiera inguru ditu; ez da gure gorputzean hainbeste nerbio-amaiera dituen beste organorik. Zakilak, adibidez, 4.000-6.000 inguru ditu. Baginak, berriz, oso nerbio-amaiera gutxi ditu. Nerbio-amaiera asko izango balitu erditzea ia ezinezkoa izango litzateke! Orain arte dakigunaren arabera, klitoriaren funtzio bakarra plazera ematea da. Ezaugarri hori ez dugu beste organoetan ikusiko. Zakilarekin gertatzen den moduan, emakumea sexualki bero dagoenean odol jario handia izaten da klitorian eta hau tente antzera jartzen da nabarmenagoa eginez. Egoera horretan klitoria kitzikatzen bada (masturbazioaren bidez edo koitoan), emakumeok orgasmora irits gaitezke. Kontrako ideia osoa zabalduta bada ere, orgasmora iristeko emakumeok klitoriaren beharra dugu. Orgasmo baginala edo G Puntua bezalako ideiak mitoak besterik ez dira. Film pornografikoetan, adibidez, ideia hori azpimarratzen da. Gizon ahaltsuek, euren zakilaren tamainarekin soilik, emakumeei orgasmoak eragiteko gai dira. Jakin dezazuen ideia hori guztiz faltsua dela eta, klitoria kitzikatu gabe ezinezkoa dela orgasmo bat eragitea. Bestalde, zakilarekin ez bezala, behin orgasmora iritsita klitoria erlaxatu gabe manten daiteke eta, ondorioz, orgasmo anitzak izateko aukera izan ohi da.

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 33


Teknologia berriak NERABEEK EZ DUTE FACEBOOK GUSTUKO eMarketer enpresak sare sozialen inguruan egin duen azterlan baten arabera, 12 eta 17 urte bitarteko gazteek ez dute Facebook gustuko eta gero eta gehiago dira aipatu sare soziala uzten ari diren gazteak. Ikerketa horren arabera, AEBko gazteek gustukoen dituzten sare sozialak Instagram eta Snapchat dira. Antza denez munduko hainbat herrialdetan antzeko joera ematen ari da. Adituen ustez, albiste ona ez izan arren, datu horrek ez du Facebooken nagusitasuna kolokan jarriko.

HUAWEIK JADA APPLEK BAINO SMARTPHONE GEHIAGO SALTZEN DITU Huawei ekoizle txinatarra smartphone gehien saltzen dituen munduko bigarren konpainia da. Uda honetan Apple gainditzea lortu du eta, une honetan, bakarrik Samsung hegokorearra du aurretik. Txinatarren kasua oso berezia da mundu mailan gehien saltzen diren telefonoen sailkapenean ez baita lehen hamar postuen barruan Huawei bat bera ere azaltzen. Applek aurkeztu berri duen iPhone X telefonoaren salmenten joera ikusi beharko dugu sailkapenean aldaketak diren ala ez ikusteko.

34

Euskal txiolarien motibazioa aztertu du ikerketa batek Bere master amaierako lanean UPV/EHUko Simon Setienek euskara eta Twitteren arteko harremana aztertu du UPV/EHUko Simon Setien ikasleak euskarak Twitterren duen presentzia aztertu du bere master amaierako lanean. ‘Euskara eta Twitter’ izenburua duen lanak datu kuantitatiboez gain erabiltzaileek sare sozial horretan euskaraz aritzeko duten motibazioa ere aztertu du. Setienen iritziz, “euskal txiolarien komunitatea trinkoa, ikusgarria eta aktiboa da”. Bere esanetan, “erabiltzaile euskaldunek euskara erabiltzen dute, nagusiki, beren ama hizkuntza delako baina, baita hizkuntza atxikimenduarekin harremana duten arrazoiengatik ere”.

Erabilerari dagokionez, euskal txiolari gehienek Twitter informazioa jasotzeko erabiltzen duela adierazten dute (% 85). Euskal txiolariek ez dute soilik euskaraz txiokatzen. Gainera, beste erabiltzaileak jarraitzeko arrazoien artean horiek euskaraz aritzea ez da garrantzitsuenetarikoa. Profilak jarraitzeko arrazoirik nagusiena horien interesgarritasun maila da. Azterlanak azpimarratzen duenez, bada euskal txiolarien komunitate bat. Horri esker, euskaraz aritzen diren erabiltzaileek gustuko dituzten edukiak euskaraz eskuratzeko aukera dute.

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila


Uncharted da abuztuan gehien saldu den jokoa Abuztuan gehien saldu diren bideo-jokoen sailkapenaren lehen postuan bideo-joko berri bat dugu: “Uncharted: El legado perdido”. Chloe eta Nadine protagonista dituen jokoarekin batera sailkapenaren ohorezko postuetan PS4rako beste bi joko aurkitzen dira: Crash Bandicoot N’Sane trilogy eta (nola ez!) GTA V. Sailkapenaren lehen hamar postuetan sartzea lortu duten beste bi joko Mario + Rabbids: Kingdom Battle (Nintendo Switch) eta F1 2017 ditugu.

Txinak ez ditu kriptotxanponak nahi Bitcoin eta Ethereum dira, seguruenik, Bitcoin edo kripto-txanpon ezagunenak. Azken egunetan, txanpon horien balioa modu nabarmenean jaitsi da. Horrelako gorabeherak normalak dira nagusiki inbertsiorako erabiltzen ohi diren horrelako monetetan, lurrunkortasun handia baitute. Hala ere, azken beherakada ez da merkatuak izan ohi dituen arrazoiengatik eman. Txinak ez ditu moneta horiek gustuko eta horien eragina mugatu nahi du. Zergatik? Gaur egun, bitcoin delako monetak enpresa berrien (Start up) finantzaketarako erabiltzen dira. Txinatarren ustez, finantzaketa-bide hori ez dago guztiz araututa eta, ondorioz, iruzurrak ere eman daitezke.

Uncharted PS4

Crash Bandicoot PS4

GTA V PS4

FACEBOOK, GOOGLE ETA TUMBLR ANOREXIAREN ETA BULIMIAREN KONTRA

Facebookek, Googlek eta Tumblr-ek, Kataluniako Consell de l’Audiovisual (CAC) erakundeak jarritako salaketa dela eta, anorexia eta bulimia sustatzen duten 14 eduki ezabatu dituzte. CACek 16 eduki (profilak eta blogak) salatu zituen. Facebookek salatutako profil bat ez ezabatzea erabaki du. CCLEANER ANTIBIRUSA KUTSATUTA ZEGOEN

TALENTUA DUTEN GAZTEAK MADRILGO UNLEASH 2017 TOPAKETAN ELKARTU DIRA Irailaren 20 eta 22 bitartean 18 eta 27 urte bitarteko 200 gazte ekintzaile inguru Madrilen izan den Unleash 2017 topaketaren bigarren edizioan izan ziren. ‘Ni-Ni’ izenarekin ezagutzen den belaunaldiari aurre egin nahian edo, gazte horiek ‘Sí-Sí’ belaunaldia aldarrikatzen dute, hots, lana eta ikasketak uztartzen dituzten gazteen belaunaldia, hain zuzen ere. Trebakuntzamailarik handiena duen belaunaldia izan arren, gazte askok arazo handiak dituzte lan-merkatuan barneratzeko. Horren aurrean, eta egun indarrean den hezkuntza-sistema kritikatuz, gazteen talentuaren defentsa egiten dute eta, egun gazteok bizi dugun egoerari buelta emateko, mentalitate-aldaketa bat aldarrikatzen dute.

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila

CCleaner antibirus ezaguna malwarea instalatzen izan da azken asteetan. Abuztua eta iraila bitartean antibirusa instalatu duten erabiltzaileen gailuak dira kutsatu direnak. Instalatutako malwarearekin hackerrek konektatutako gailuetan sartzeko eta informazioa lapurtzeko aukera izan dute.

35


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Gazteok lan egokia nahi eta merezi dugu Emantzipazioa bizitza-proiektua modu autonomoan eta osoan egitea ahalbidetuko duen prozesua bezala ulertu behar da. Beste modu batera esanda, bakoitzak bere bizi proiektua egin ahal izatea. Zoritxarrez, egungo datuen arabera, ez goaz bide horretatik Euskal Autonomia Erkidegoan. Gazteen Euskal Behatokiak kaleratutako Euskadiko Gazteen Egoeraren Diagnostikoa 2017 txostenak dio 18 eta 34 urte bitartekoen % 40,9 emantzipatu dela, eta 15 eta 29 urte bitarteko gazteek emantzipatzeko adin egokitzat 24,2 urte badute ere, batez besteko adina 29,9 dela, hau da, gazteak izateari uztear daudenean. Hainbat faktoreren ondorioa da, asko gazteontzat jada aski ezagunak direnak: lanmerkatuaren konfigurazioa, prekarietatea, soldata baxuak, lan-mundura sartzeko orduan onartu behar ditugun lan-baldintzak, kontratu mota edo gehiegizko orduak. Egoera ez da berria. Krisi ekonomikoak eztanda egin zuenetik gazteok hainbat diskriminazio jasan ditugu gazte izate hutsagatik. Formakuntza-aroa amaitu eta lan-mundura sartzera goazenean eskaintzen zaiguna, oro har, ez da zilegi: kontraturik gabeko enpleguak, autonomo faltsu izatea edo praktikak eta hauek dituzten baldintzak. ‘Gazteak’ eta ‘enplegua’ terminoak esaldi berean sartuz gero burura datorkigun hurrena langabezia-tasa da. Azkenaldian langabezia-tasa jaitsi dela eta jaisten jarraitzen duela diote hainbat lerro-buruk. Horrek ordea ez du esan nahi lan-merkatua hobera doanik, izan ere pertsona gazteok batez beste gutxiago irabazten jarraitzen dugu. Horregatik da garrantzitsua sortutako lanpostuen kalitateari begiratzea, eskaintzen dutenari gertutik begiratzea. Eta gazteon iritzia, beharrak eta proposamenak kontuan izatea. Izan ere, zer da Euskadiko gazteriarentzat lan egokia? Subjektu aktibo izan nahi dugu. Bizitzako gainerako eremuetan bezala, gure ahotsa entzutea nahi dugulako. Aurreko paragrafoetan azaldu dugun egoeraren jakitun, gazteon

36

iritzia jakin nahi genuen, modu propositiboan egindako burutazio eta ikuspegiak bildu, ondoren ekarpenak administrazio eta arduradun politikoei helarazi eta denon artean irtenbide bat bilatzeko. Alde batetik, sare sozialen bidez #TrabajoDecente traolan batu ditugu; eta, bestetik, UPV/EHUko kanpus unibertsitarioetara ere irteerak egin ditugu bertako ikasleen iritziak biltzeko. Horietako askok jada lan egiten dute eta beste askok laster lan-mundura salto egingo dute. Gazteon artean aniztasun handia dago, eta, normala den bezala, jasotako erantzunetan aniztasun hori islatzen da. Batzuentzat lan egokia inolako diskriminaziorik ez egotea da, besteak beste, sexua edo arrazagatik ezberdintasunik ez egotea; beste batzuentzat bizitza pertsonala eta lana bateragarri egitea; entrenatzeko denbora izatea; familiarekin edo lagunekin egoteko denbora izatea; askok soldata minimoa igotzea aldarrikatu dute; egoera onartezinak sortzen dituzten praktikak eta bekak onartu behar ez izatea; kontratu gabe edo autonomo faltsu bezala lan egin behar ez izatea; aldi baterako edo lanaldi partzialeko kontratuez gain bestelako kontratuereduak eskaintzea… Gazteon arazo bezala saltzen bada ere, gizarte bezala erantzun behar zaio. Etorkizuna izateaz gain oraina ere izan nahi dugulako. Eta, ildo horretan, beharrezkoa da gazteoi eragiten diguten politika publikoen diseinuan gure ahotsa kontuan izatea. Ahal dela pausu guztietan. Gainera, nabaria da horretarako aukera ematen zaigunean gazteok erantzuten dugula. Orduan, zergatik ez da berdin egiten laneratze politiken diseinuan? Biztanleria zahartzen doa eta piramide demografikoan desoreka gero eta nabariagoa da. Azken 30 urteotan gazteria galdu egin da. Honen ondorioz, inoiz baino beharrezkoago eta garrantzitsuagoak dira gazteon kotizazioak ongizate- eta pentsio-sistema mantendu nahi baditugu. Lan Egokirik bermatu ezean (prekarietaterik eza, soldata egokiak, baldintza onak, etab.), gero eta zailagoa izango da.

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila


Gazteberri.eus Gazteek gustuko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila

Noiznahi.

37


Euskal gazteak gero eta baikorrago euren egoera pertsonalarekin 15 eta 29 urte bitarteko gazteen erdiak baino gehiagok (% 56,5) uste du bere egoera pertsonalak hobera egin duela azken bost urteetan Euskadiko gazteek euren egoera pertsonalari ematen dioten puntuazioak bere emaitzarik onena lortu du, 2000. urtean neurketa hori martxan jarri zenetik. Izan ere, iaz jasotako datuen arabera, euskal gazteriak, batez beste, 7,6ko puntuazioa ematen dio bere egoera pertsonalari. Azpimarratzekoa da emakume zein gizon gazteen artean oso antzeko puntuazioa ematen dela. Adinari dagokionez, balorazioa altuagoa da 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean, 18 urte edo gehiago duten biztanleen guztizkoaren aldean. Krisia pairatu ostean, egoerak onera egin duela uste dute gazte gehienek: 15 urtetik 29 urtera bitarteko gazteen erdiak baino gehiagok uste du bere egoera pertsonalak hobera egin duela azken bost urteetan.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

Bost urteko epean egoera pertsonalak izango duen bilakaerari buruzko ustea 15 eta 29 bitarteko gazteen artean, sexuaren arabera (%) 4,7 5,4

3,9 4

20,7

20,8

69,2

Guztira Hobera egingo du

5,4 6,9 20,6

71,3

67,1

Emakumeak Berdin jarraituko du

Gizonak Txarrera egingo du

Ed/Ee

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (Aurrera Begira 2016)

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Direcciรณn de Juventud

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Nafarroako moda diseinatzaile gazteentzako erakustoki ezin hobea Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak antolatzen duen Moda Diseinu Lehiaketaren finala datorren urriaren 5ean izango da Navarra Fashion Week ekitaldiaren barruan 2012. urtean, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak moda-diseinatzaile gazteentzako lehiaketa bat antolatzen hasi zen. Lehiaketa horren xedea Foru Erkidegoko moda diseinatzaile gazteen trebakuntzan eta profesionalizazioan laguntzea zen, horretarako, moda adituen aurrean euren moda bildumak aurkezteko aukera emanez. Aipatu lehiaketak aurten bere seigarren edizioa beteko du. Nafar diseinatzaile gazteek irailaren 29ra arte izango dute euren bildumak aurkezteko aukera eta horietatik

40

guztietatik aukeratutako finalistek (epaimahaiak 10 aukeratuko ditu), urriaren 5ean Baluarte Batzar Jauregian izango den Navarra Fashion Week ekitaldian euren bildumak erakusteko aukera izango dute. Irabazleak 2.500 euroko saria jasoko du, bigarrenak 1.500 euro eta hirugarrenak, berriz, 1.000 euro. Bestalde, jada zabalik da azaroaren 2 eta 11 bitartean burutuko den Nafarroako Arte Gaztearen Topaketak 2017 programan izena emateko epea. Hau ere Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak antolatzen duen programa da,

baina, kasu horretan, arte plastiko eta ikus-entzunezko arteetako, arte eszenikoetako eta musika arloko artista gazteei bideratuta dago. Aurrekoan bezala, programaren xedea aipatu esparruetako artista gazteen lana ezagutaraztea eta sustatzea da. Arte plastiko eta ikusentzunezkoen atala Centro HuarteCACHen izango da. Arte eszenikoen atala, berriz, Nafarroako Antzerki Eskolan izango da eta, azkenik, Musika atala IruĂąeko hainbat aretotan izango da. Arte Gaztearen Topaketak 1984. urtean antolatzen hasi ziren.

GAZTEBERRI #129 | 2017 Iraila


Aldaketa garrantzitsuak Euskararen Nafar Kontseiluaren barruan Nafarroako Gobernuak onartu duen foru dekretuaren bidez ENK zabalagoa, anitzagoa, dinamikoagoa eta gardenagoa izatea nahi da Nafarroako Gobernuak Euskararen Nafar Kontseilua arautuko duen araudi berria onartu du foru dekretu baten bidez. Gobernuaren xedea euskararen arloan aholku-emaile den organo horri aniztasun handiagoa ematea da. Horrela, hemendik aurrera Euskararen Nafar Kontseilua (ENK) 17 kide izatetik 30 kide izatera pasatuko da. ENKaren lehendakaria Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko kontseilaria

izango da aurrerantzean. Beraz, Ana Ollo izango da organo horren lehendakaria. Lehendakariordea, berriz, Euskarabidearen zuzendari-kudeatzaile Mikel Arregi izango da. Dekretu berriak ez dio erakundeetako zortzi ordezkarien egungo egiturari eusten ere (Euskaltzaindia, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea, Eusko Ikaskuntza, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, Nafarroako Gazteriaren

Kontseilua, Ikastolen Nafarroako Federazioa eta Kazetarien Nafarroako Elkargoa), eta bitik zazpira handituko da euskara sustatzeko elkarteek proposatutako ordezkari kopurua, eta zazpitik hamarrera, berriz, euskal kulturaren alorrean prestigioa duten pertsonena, eta Kontseiluko kide izan ahalko dute. Kide-kategoria berria ere izango da, organo partehartzaile horretan bost jarleku izango dituena: Nafarroako Parlamentuak aukeratutako ordezkariena, alegia. Euskararen Nafar Kontseilua arautuko duen foru dekretu berriak beste bi aurrerapen sartu ditu Kontseiluaren eginkizunei eta gardentasunari dagokionez. Horrela, aholku-organo hutsa izatetik, ENK gizartearen partehartze tresna iraunkorra izatera igaroko da hizkuntza hori sustatzeko politika publikoetan, eta babes administratiboa emango zaio Euskarabideatik, organo dinamikoagoa eta erabilgarriagoa izan dadin. Gainera, organoaren jardueraren gardentasuna eta gizartera irekitzea bermatzeko, derrigorrezkoa izango da urteko memoria zein egiten dituen azterlanak eta proposamenak jendaurrean jartzea, gobernu irekiko atarian edo egoki irizten zaizkion beste plataforma batzuetan, herritarrek kontsultatu ahal ditzaten.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila

41


Agenda URRIAK 3, ASTARTEA • LUNA. Kursaal, Donostia. 21:00.

URRIAK 5, OSTEGUNA

Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 15€. • SOUTHERN CULTURE ON THE SKIDS. Helldorado Aretoa, Gasteiz. 23:00. 21-25€.

• MAELO RUIZ. Pagoa Aretoa, Oiartzun. 22:30. 17€. • EMPTY FILES + VULK. Bonberenea, Tolosa. 22:30. 5€.

• AYAX Y PROK. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 19:30. 10€.

URRIAK 8, IGANDEA

URRIAK 7, LARUNBATA

• AMORANTE VS AMARANTE & MORENTE. Kafe Antzokia, Bilbo. 19:00. 6€.

• JENNIE ABRAHAMSON. BBK Aretoa, Bilbo. 20:00. 12€.

• JOAQUÍN SABINA. BEC, Barakaldo. 20:00. 38€.

URRIAK 9, ASTELEHENA

• ALBERT PLÁ + DIEGO CORTÉS. Kafe Antzokia, Bilbo. 20:00. 15€

• OBUS + ASTRAL DOORS + INFAMIA + OVERLOUD. Santana 27, Bilbo. 22€.

• CHRISTOPHER PAUL STELLING. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 12€.

• DE PEDRO. Satelite T Aretoa, Bilbao. 20:00. 12€.

• GLAUKOMA + ZOROEN KLUBA. Stage Live aretoa, Bilbao. 19:00. 10€.

URRIAK 11, ASTEAZKENA

URRIAK 6, OSTIRALA

• MARGIE JOSEPH + LENNY WILLIAMS. Kafe Antzokia, Bilbo. 19:30. 25€.

• LAETITIA SADIER SOURCE ENSEMBLE. Kafe Antzokia, Bilbo. 20:00. 10€.

• ALBERT PLÁ + DIEGO CORTÉS. DOKA, Donostia. 20:30. 15€.

• BRANT BJORK + SEAN WHEELER. Kafe Antzokia, Bilbo. 20:00. 10€.

• KOOLTUR OSTEGUNAK 2017: GLAUKOMA. Gaztetxea, Arrasate. 22:00. 5€

• SWANS + BABY DEE. Kafe Antzokia, Bilbo. 20:15. 20€. • WHOLE LOTTA BAND. Stage Live Aretoa. 19:00. 16€. • SHERPA + SAKEO. DOKA, Donostia. 19:00. 10€. • FRANK BLACKFIELD. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:00. Doan. • ALBERT PLÁ + DIEGO CORTÉS.

42

• TOPO + ROCK DAM. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 12€. • METAL NORTE FESTIVAL: PORRETAS, LUJURIA, SEXPLOSION, VENDAVAL, EL QUINTO TENEDOR. Tunk Aretoa, Irun. 17:30. 15€.

• THE ADDICTS. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 20€. • CAPERCAILLIE. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:00. 18/20€.

URRIAK 12, OSTEGUNA

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila


• KIKE MORA. Kafe Antzokia, Bilbo. 20:30. 10€.

21:30. 15€.

• THE GODFATHERS + GRANDE ROYALE. Helldorado aretoa, Gasteiz. 22:00.

URRIAK 13, OSTIRALA

• KONSTAN TENSSION + COMBOS +C REMASTER. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:30. 5€.

• PABLO UND DESTRUKTION. Sanagustin Kulturgunea, Azpeitia.

URRIAK 17, ASTEARTEA

• BEÑAT IGERABIDE. MEK Fest, Irun.

• DANIEL ROMANO. Kafe Antzokia, Bilbo. 20:00. 15€.

URRIAK 21, LARUNBATA

URRIAK 19, OSTEGUNA

• TU MADRE ES PUTA. Stage Live Aretoa, Bilbao. 19:30. 12€.

• THE COUNTRY SIDE OF ARMONICA SAM. Kafe Antzokia, Bilbo. 19:15. 12€.

• TAXI. Santana27, Bilbao. 20:30. 15€.

• LUNA. Kafe Antzokia, Bilbo. 21:00. 18€. • WILL JOHNSON. Cripta Covent Garden, Donostia. 19:00. 10€. • BEÑAT IGERABIDE + XABIER SAN SEBASTIÁN. Bonberena, Tolosa. 22:30. 6€.

URRIAK 14, LARUNBATA • PINK TONES. Kafe Antzokia, Bilbo. 20:30. 20€. • MORGAN. Dabadaba Aretoa, Donostia. 20:00. 12€. • CORIZONAS. Jimmy Jazz, Gasteiz.

• JAMES MCCANN & THE NEW VINDICTIVES. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 5€.

URRIAK 20, OSTIRALA • IAN HUNTER & THE RANT BAND. Kafe Antzokia, Bilbo. 21:00. 23€.

• PSICOACUSTIC + ALUMNOS SKOLA MUSIK. Tunk Aretoa, Irun. 20:30. 5€.

• ZENOBIA + OKER. DOKA, Donostia. 19:00. 15€. • ESTO NO ES ROCK RADICAL VASCO: ZONA ESPECIAL NORTE (RIP) + PAKEAN UTZI ARTE (HERTZAINAK) + PICADURA (BARRICADA). Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 21:00.

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila

43


URRIAK 22, IGANDEA • OUR LAST NIGHT + BLESSTHEFALL + THE COLOR MORALE. Jimmy Jazz, Gasteiz. 19:00. 18€.

Bilboko Guggenheim Museoa: • “HEROIAK. GEORG BASELITZ”. 2017ko urriaren 22ra arte.

URRIAK 25, ASTEAZKENA

• “BILL VIOLA: ATZERA BEGIRAKOA”. 2017ko azaroaren 9ra arte.

• THE LIMBOOS. Unibertsitate Pabilioia, Gasteiz. 19:00.

• “ANNI ALBERS: IKUSMENA UKITU”. 2018ko urtarrilaren 14ra arte.

URRIAK 27, OSTIRALA

Bilboko Arte Eder Museoa:

• BIME LIVE 2017: THE PRODIGY, EINSTÜRZENDE NEUBAUTEN, VITALIC - ODC LIVE, KIASMOS LIVE, MARK EITZEL, EXQUIRLA, ANARI, TOPS. BEC, Barakaldo. 17:00. 45€. • MASTERS OF ROCK XI: 666, NICE BOYS, HEARTBREAKERS, THUNDERSTUCK, BLACK HORSEMEN. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:30. 12€. • BEÑAT IGERABIDE. Kutxa Kultur Kluba, Tabakalera-Donostia.

• “ALICIA KOPLOWITZ - GRUPO OMEGA CAPITAL” BILDUMA. 2017ko urriaren 17ra arte. • “OBRA GONBIDATUA”: GRECO. 2017ko urriaren 17ra arte.

Bilbao Arte: • “SELF IDENTITY IS A BAD VISUAL SYSTEM”. 2017ko urriaren 18ra arte. • “HABITARE”. 2017ko urriaren 18ra arte.

Bizkaiko Arkeologia Museoa:

• AURORA AND THE BETRAYERS. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 12€.

• “ATAPUERKA: 4 BURU-HEZURRA”. 2017ko urriaren 15era arte.

• THE GIFT. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 19:30. 18€.

Donostiako Tabakalera:

URRIAK 28, LARUNBATA • JORGE MARAZU. Altxerri kafea, Donostia. 20:30. 12€. • EL ÚLTIMO TRIBUTO. Kubik Aretoa, Gasteiz. 21:00. 12€.

URRIAK 30, ASTELEHENA • ROBYN HITCHCOCK. Kafe Antzokia, Bilbo. 20:00. 10€.

URRIAK 31, ASTEARTEA • BILBAO HALLOWEEN FESTIVAL: C.TANGANA, LOCOPLAYA, DJ NANO, ARKANO, INVERT, SPACE ELEPHANTS. BEC, Barakaldo. 18:00. 15€.

44

• “MALAS MADRES/SOKATIK ZINTZILIK DAUDEN BIZITZAK”. 2017ko abenduaren 31ra arte.

Donostiako Museum Cemento Rezola: • “IKONO BATEN ERAIKUNTZA: HAIZEAREN ORRAZIA”. 2017ko urriaren 7ra arte.

Gasteizko Artium Museoa: • “LILIANA PORTER-EN ERAKUSKETA”. 2017ko irailaren 3ra arte. • “ARTEA ETA (ARTEAREN) SISTEMA”. 2017ko Urriaren 1era arte. • “UZTAILAK 38-URRIAK 37”. 2017 urriaren 1era arte. • “KARTOGRAFIA LIKIDOAK”. 2018ko otsailaren 11ra arte. • “LIBURUA, KULTURAREN LEKUKO”. 2017ko urriaren 26ra arte.

Gasteizko Montehermoso Kulturgunea: • “PARALELOAN”. SANTOS IÑURRIETAREN ETA MENCHU LAMASEN ERAKUSKETAK. 2018ko urtarrilaren 28ra arte. • “ARTEA ETA TEKNOLOGIA”. 2017ko irailaren 24ra arte. • “WORLD PRESS PHOTO 2017”. 2017ko azaroaren 10era arte.

Getariako Balenciaga Museoa: • “COLLECTING ELEGANCE. RCHEL L. MELLON’S LEGACY”. 2018ko urtarrilaren 25era arte.

Irungo Oiasso Erromatar Museoa: • “IKIMILIKILIKLIK, JA ARTZEREN UNIBERTSOA”. 2017ko azaroaren 1era arte.

Kultur Leioa: • “ERTIBIL BIZKAIA 2017”. 2017ko azaroaren 6ra arte.

Donostiako San Telmo Museoa:

Tolosako Topic Museoa:

• “LOUIS DAHL-WOLFE. ESTILO PROPIOAREKIN” 2017ko urriaren 1era arte.

• “BARRIGA VERDE, FERIAZ FERIA”. 2017ko urriaren 8ra arte.

• “HITCHCOCK, SUSPENSETIK HARATAGO” 2017ko urriaren 1era arte.

• “MORE THAN DIS (PLAY). ART TOYS”. 2018ko martxoaren 4ra arte.

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila


Egunotan esaten da ezer ez gaituela harritzen. Sare sozialei eta internetek eskeintzen digun leiho erraldoi horri esker ikusi beharrekoak ikusi baititzakegu. Konkretuki, gazteei buruz esaten da oso berekoiak bihurtu zaretela eta soilik zuen ongizatearen bila egiten duzuela lan. Gezur galanta hauek deusestatzeko milaka adibide jar daitezke mahaiaren gainean, baina batez ere eredugarria izaten da gazteen portaera larrialdi baten aurrean. “Mexiko lagundu mesedez!”, “Irudiekin harrituta, #MexicoFuerte” eta moduko txioak ikusgai izan dira azken egunotan, Mexikok pairatu duen lurrikara bortitzaren ondoriak agertu direnean. Ez dakigu zergatik baina “Breaking News” edo “Azken Ordukoa” idazkina telebistan agertzen den bakoitzean, bihotzak buelta ematen digu eta lagungarri eta euskarri izateko grina barruraino sartzen zaigu, dela Twiterren, dela DFko kaleetan bertan, dela erakunde baten kontu korrontean 5 euro sartzen. UNICEFen eginkizunetako bat larrialdiak eta hondamendiak aditzera ematea da, alde batetik berriro gerta ez daitezen eta bestetik, diru-laguntzak biltzeko eta horrela kaltetuen bizitzetan eragin zuzena izateko. 190 herrialde baino gehiagotan egoteak abantaila ematen digu erantzunaren eta premien lehen ebaluazioa egiteko momentuan. Tamalez, munduan 4 haurretatik 1 larrialdia sufritzen ari den herrialde batean bizi da, guztira 535 milioi haur. Gatazken edo hondamendi naturalen eraginez, krisialdi humanitarioak haurren etorkizuna ataka larrian jartzen dute. Inoiz ahaztuko ez dituzten egoerak jasan behar izaten dituzte eta horregatik, bizirauteko baliabideak (janaria, uraedangarria, txertoak…) bidaltzeaz gain, UNICEFek lan psikosozial garrantzitsua egiten du, haurrek ahalik eta arinen amets-gaiztoak ahaztu ditzaten. 2016aren urrian Matthew hurakanak bereak eta bi egin zituenean, Haiti, Karibe eta Hego Ameriketako herrialderik pobreena zen. Bistan zegoen sekulako jipoia gainditzeko urteak pasa behar zirela. Momentuan, UNICEFek betiko moduan, eskura zituen baliabide guztiak bideratu eta erantzun zuzena eta azkarra eskeintzeko prestatu zen. Herrialde “aberatsetan” sentsibilizazio-kanpaina handia antolatu zen eta gure lagunak diren enpresei, arren, diru-laguntza zuzena eskatu genien. Horrela, askok gogoratuko duzue nola Eroskiko kutxazainetan Haitirekin kolaboratzeko aukera ematen zela, euro bakar batekin hasita. Hau guztia zertarako? Adibidez, Michelle deituriko 6 urteko neskatila bati laguntzeko. Michellek bere gurasoekin Port-au-Princeko auzo batean pasatzen

GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila

© UNICEF/UN0120002/Bradley In-house

SOS Larrialdia

zituen bere egunak. Hura baitzen bere etxea. Etxea baino hobeto, etxola esango diogu. Zoriontsua zen, hori bai. Lagunekin saltoka eta txakurrekin bihurrikerietan. Haur guztiek bezala egiten zuen. Bat batean, urriko egun latz hartan tristuraz beteriko putzu sakon batean hondoratu zen: hurakanak guraso eta anaiaren bizitzak betirako itzali zituen. Michelle bakarrik zegoen, UNICEFeko bolondres bateri esan zion bezala. Euskadin bildutako diru horri esker, Michellek behar zuen tratamendu psikologikoa jaso zuen eta gaur egun, urtebete ondoren, etxe eta auzo berri batean bizi da. Medikua izan nahi duela esan dio terapia eskeintzen dion psikologoari, bera bezalako umezurtz diren haur guztiei laguntzeko. Michelle gaztea da, haurtzaroan oraindik. Zoriontsua izateko aukera asko izango ditu bere bizitza luze eta oparoan. Michelle bezalako beste ume askori laguntzeko gure lana ezinbestekoa da. Baita gazteena ere. UNICEFeko “salbamendu taldean” izena emateko ez dugu ezer eskatzen. Instagrameko argazki batekin eragin handia izan dezakezue lagunen artean. Aukera anitzak daude: larrialdi bat klasean hizpide izateko aukera proposatu irakasleari edo entrenatzaileari; gurasoei UNICEFeko bazkide bilakatzea eskatu edo adiskide bati UNICEFen Opari Urdina eskeini bere urtebetzean. Nork esan zuen larrialdi eta estutasunean gizakiaren aurpegi onena azaleratzen dela? Hori bai egia galanta dela. #MundukoHaurrenAlde UNICEF - Euskal Herriko Batzordea

45


etorkizuna.eus 46

Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria GAZTEBERRI #129| 2017 Iraila



yi

nE u

rop e

ia

ud

l ra

St

st

y in New Zealand

Au

S tu d

S tu

in dy

USA St

Stu

d y in Canada ud

y in


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.