Gb 121 urtarrila2017 issuu

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 121. Zbk | 2017 Urtarrila |

Erasmus programak 30 urte bete ditu

#121


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@unionline.info http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA Jon Mikel Zabalegi TESTUAK ETA DISEINUA Shareak Kultur Elkartea LAGUNTZAILEAK Nerea Segura, José Poza, Lohizune Loroño.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA 943 053 488 | 629 229 185 INPRIMATZAILEA Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA HEZKUNTZA SAILEKO ETA BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO LAGUNTZA JASO DU

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEITU 94 4247594 EDO 943 053 488 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Viceconsejería de Política Lingüística


Aurkibidea 04 Gazteberriak z Euskadiko adingabeen bosten bat sexuabusuen biktima izan da z UPV/EHUko ikasle talde batek patataz egindako garagardoa sortu du z Marta machok irabazi du 2016ko Emakunde Saria

08

20

Erreportajea: Burundanga. Bortxatzailearen droga

Zientzia z Zerua aldatuko duen leherketa

22 Euskara z Bost kide berri ditu UEMAk z Mintzatu aplikazioak euskaraz aritzeko lekuen berri emango du z Karmele Jaioren bi lan fikziozko testu onenen artean

32

14

Sexua

Elkarrizketa: Eider Hormaetxea

z Zergatik maitemintzen gara pertsona batzuez eta ez beste batzuez? z Erotika 2.0 ikastaroa

34 Teknologia berriak

26

Erreportajea: Erasmus programak 30 urte bete ditu GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila

z Sakelako telefonoak eta disko gogorrak garestiagoak izango dira kanon digital berriarekin z Ordenagailuen salmentek beheranzko joeran jarraitzen dute z Europak cookien inguruko politiken abisuak kentzea proposatu du

42 Agenda 3


Gazteberriak IKASTOLETAKO 18.419 IKASLE JAZARPENAREN KONTRAKO KIVA PROGRAMAN Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 52 ikastolak eskola-jazarpenari aurre egiteko helburua duen KiVa programa jarri dute abian. Guztira, 18.419 ikasle dira programa horretan parte hartzen hasi direnak. KiVa programa Finlandiako Turku unibertsitatean garatutako programa da eta eskola-jazarpenari aurre egitea eragile guztien ardura dela azpimarratzen du. Ikastolen Elkarteak adierazi duenez, asmoa programa ikastolen komunitate osoan ezartzea da.

TALENTIA CHALLENGE PROGRAMA Bizkaiko Foru Aldundiak Talentia Challenge izeneko programa garatu du prestakuntza handia duten lurraldeko gazteen ibilbide profesionalak sustatzeko. Programa Bizkaia Talent elkartearen barruan garatuko da eta Bizkaian erreferente diren hainbat enpresen parte-hartzea izango du. Talentia Challenge programak prestakuntza handiko profesional gazteei Bizkaian lan egiteko aukerak bermatzea du helburu. Horretarako hiru euskal unibertsitateetako espediente akademiko onenak identifikatu nahi dira.

4

Euskadiko adingabeen bosten bat sexu-abusuen biktima da Eraikiz Kolektiboak aurkeztu berri duen txosten baten arabera Pasa den abenduan Eraikiz Kolektiboak haurtzaroan ematen diren sexu-abusuen inguruko txostena aurkeztu zuen Bilbon. Txostenean azpimarratzen denez haurrek pairatzen dituzten sexu-abusuen kasu ia gehienak ez dira antzematen, %90 eta % 98 inguru, hain zuzen ere. Eraikiz Kolektiboak

burutu duen txosten hori Euskadin egiten den mota horietako lehena da. Esan bezala, kasu gehienak izkutuan geratzen dira. Bi dira horretarako arrazoi nagusiak. Alde batetik, kasu gehienetan adingabearen bertsioa sinisten ohi ez delako eta, bestetik, normalean erasotzailea gertuko persona bat denez,

familian bertan geratzen delako. Izan ere, txostenean sexuabusuak eragiten dituzten faktoreak ere aztertzen dira eta, horien artean, egun nagusi den familia-eredua aipatzen da. Txostenaren aurkezpenean hedabideek gai horren inguruan duten jarrera ere kritikatu zen.

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila


EGINBERRI ARTE PROIEKTUEN DEIALDIA

WELIVE IDEIA-LEHIAKETA BILBON

Bilboko Guggenheim Museoak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, arte proiektuak aurkezteko lehiaketa deitu du. Lehiaketak Eginberri izena du eta EAEko 35 urtetik beherako artistei zuzenduta dago. Proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 30ean amaituko da eta irabazleen lanak ikusgai izango dira museoan bertan apirilaren 10 eta maiatzaren 7a bitartean. Gainera, 1.500 euroko ordainsaria ere irabaziko dute.

Bilboko Udaleko Gazteria Sailak ‘WeLive’ izeneko ideia-lehiaketa jarri du abian. Lehiaketaren xedea da kultura, sorkuntza, aisia eta kirolaren arloetan, talde, eragile edota gazteen artean Bilbon egiten diren ekimenak ezagutarazteko aukera ematen duten ideiak sustatzea. Horretarako, aplikazio, eta teknologia berriak eta Internet erabiltzea gomendatzen da. Ideiak emateko epea urtarrilaren 31ra arte izango da. Indibidualki edo, gehienez, lau pertsonek osatutako taldetan parte hartu ahal izango da.

BEATRIZ CHIVITEK IRABAZI DU BLAS DE OTERO POESIA LEHIAKETA Beatriz Chivite nafarra izan da Bilboko Udalak antolatzen duen Blas de Otero Poesia Lehiaketaren irabazlea. Chivitek Biennale izenburuko lana aurkeztu zuen eta epaimahaiak poeta gazteak bere poemetan eguneroko bizitza arrunta islatzeko izan duen gaitasuna saritu du.

JAVIER DORADO INJUVEKO ZUZENDARI OROKOR BERRIA Pasa den abenduaren 23tik Javier Dorado da Injuveko zuzendari orokor berria. Dorado galiziarra da eta Galizako Parlamentuko Gazteria eta Boluntariotzako bozeramaile izan da. Aurreko zuzendaria Rubén Urosa zen.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN 2016. URTEKO AZAROAN ZIREN ENPRESEN KOPURUA

Confebaskek ezagutzera eman duenez, pasa den azaroan 59.047 enpresa zeuden erregistratuta Gizarte Segurantzan. Enpresa kopuru hori da 2012ko ekainetik inoiz erregistratu den kopururik handiena. Urrria eta azaroa bitartean, bakarrik, 59 enpresa sortu ziren. Langile autonomoen kopurua ere arinki hazi dela azpimarratu du Confebaskek.

“Berdin dio motel joaten bazara geldirik geratzen ez zaren bitartean” KONFUCIO. Txinatar filosofo, pentsalari eta idazlea. Gizabanakoen eta gobernuen etika, gizarteko hartu-emanetan zuzentasuna, justizia eta zintzotasuna azpimarratzen dituen filosofiaren sortzailea.

GEMA LAUZIRIKA IRABAZLE GAZTEAK LANKIDETZAN KARTEL LEHIAKETAN Gema Lauzirikak aurkeztutako irudia Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2017 programaren kartela egiteko aukeratua izan da. Lauzirikak HegoAmerikako herrialde baterako joan-etorriko hegazkin-bidaia irabazi du.

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila

KOLDO MITXELENA SARIAK. Joanes Lizarraga, Itziar Adarraga, Mireia Agirre, Galder Guenaga eta Amaia Munarriz izan dira Euskarazko Tesien V. Koldo Mitxelena sarien irabazleak. Urte birik behin deitzen diren aitortza hauek bost jakintza-arloetan banatzen dira. BADIRA ZAKILA DUTEN NESKAK ETA BULBA DUTEN MUTILAK. Chrysallis Euskal Herria taldeak haur transexualen errealitatea ikusgarri egiteko kanpaina jarri du martxan. Elkarte horren esanetan, haurtzaroan identitatea ukatu zitzaien heldu transexualen % 41 saiatu da bere buruaz beste egiten. Onarpena jaso duten pertsona transexualen bizi eta zoriontasuneko kalitate adierazleak gainontzeko biztanleriarenaren antzekoak dira.

5


AGUR PODIUMEKO LAGUNTZAILEEI?

UPV/EHUko ikasle talde batek patataz egindako garagardoa sortu du Gastheiz izenarekin merkaturatu dute Ainhoa Ocio eta Jone Conde ikasleak Arabako garagardo nagusia izateko helburua duen Gastheiz izeneko garagardoa sortu dute. Printzipioz, ekintzailetza egitasmo bat gehiago dela pentsa dezakete askok baina, kasu horretan, bada ezaugarri bitxi bat. Izan ere, UPV/EHUko ikasle bi horiek sortu duten garagardoa patataz eginda dago, Arabako Miren eta Mona Lisa motako patatekin, hain zuzen ere. Patataz gain, garagardoa lupuluarekin, maltarekin eta garagarrarekin ere eginda dago. Momentuz, 1.200 botila inguru ekoitzi dituzte eta herrialdeko pertsona ezagunei banatu dizkiete.

6

Hego Australiako gobernuak Tour Down Under txirrindularitzalasterketan podiumeko emakume laguntzaileak debekatzea erabaki du. Horien ordez, ziklista gazteak izango dira sariak banatuko dituztenak. Erabaki horrekin, emakumearen estereotipoari duinatsuna eman nahi diote australiar agintariek. Australiako Kiroletarako ministro Leon Bignell-ek azaldu duenez, “erabaki horrekin gobernuaren jardueran izan daitezkeen kontraesanak ekidin nahi ditugu. Izan ere, australiar gobernua bere gorputzirudiarekin arazoak dituzten neska gazteen tratamendua ordaintzen ari da eta, ondorioz, ez zaigu zuzena iruditzen ondoren emakumezkoen edertasuneredu zehatz bat sustatzea”. Momentuz, badirudi Europan ez dela horrelako neurririk hartuko.

UPV/EHUko irakaslea

Marta Machok irabazi du 2016ko Emakunde Saria UPV/EHUko Geometria eta Topologiako irakaslea da Marta Macho. Emakundek Machok emakumeak matematiken eta zientzien mundura gerturatzeko eta emakume zientzialarien lana eta hauek akademia munduari eta garapen sozialari egindako ekarpenak ikusarazteko egin duen lanagatik eman dio bere saria. Macho ‘Mujeres con ciencia’ blogaren arduraduna ere bada. Bertan, generoa eta zientzia gaiak jorratzen ditu Machok, emakume zientifikoen lana ikustaraziz. Emakunderen Berdintasuneko Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko aitortza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea, baita emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzeko egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea ere. Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 euro da.

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila



Burundanga: bortxatzailearen droga Gure artean izan diren emakumeen aurkako azken sexu erasoetan bada errepikatzen ari den ezaugarri bat: burundanga izeneko drogaren erabilera. Estatu mailan, bortxaketa kasuen heren batean biktimaren borondatea hutseratu egiten duen droga hori erabili da

8

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila


GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila

9


P

asa den urteko Sanferminetan Sevillako bost lagun atxilotu zituzten neska bat bortxatzeagatik. Ondoren jakin ahal izan zenez, talde horrek antzeko beste eraso bat burutu zuen Kordoban. Kasu horretan, biktimak ez zuen gauza handirik gogoratzen eta poliziak erasotzaileek burundanga izeneko droga erabil ahal izan zutela uste du. Izan ere, burundanga bortxatzaileen droga dela esaten ohi da biktimaren borondatea hutseratu egiten duelako eta erasotzaileak eskatzen dion guztia betetzen duelako. Burundanga izenarekin ezaguna bada ere, erabili beharreko izena eskopolamina litzateke. Eskopolamina zenbait landaretan aurkitzen den metabolitoa da eta oso toxikoa da. Gure artean, adibidez, Datura Estramonio izeneko landarean aurki daiteke. Eskopolaminaren erabilera aspaldikoa da eta, adibidez, oso dosi txikietan zorabioak saihesteko erabilia izan da. Hala ere, azken boladan ezaguna egin da lapurretak eta bortxaketak egiteko erabilia izan delako. Izan ere, droga hori usaingabea da eta modu desberdinetan eman daiteke. Bortxaketen kasuan, normalean, edari alkoholiko batean nahastuta edo zuzenean aurpegira haizatuta ematen da. Kasu horietan, eta efektua handiagoa izan dadin, valium edo diazepan bezalako botikekin ere nahasten da. Drogaren efektua ia berehalakoa da, hots, behin hartuta, biktima erasotzailearen menpe geratzen

10

da. Efektua, gutxi gora behera, hiru orduz mantentzen da. Droga horren kasuan, eta bestelako drogekin gertatzen ez den moduan, biktimak ez du drogaren bat hartu duenaren sintomarik azaltzen eta, printzipioz, bere

BORTXAKETETARAKO DROGA PERFEKTUA. Biktimaren borondatea hutseratu egiten du, berehalako efektua du, amnesia eragiten du eta ia ez du arrastorik uzten. Burundanda edo eskopolamina droga perfektua da bortxatzaileentzat eta, adituen ustetan, benetan ematen diren kasuen % 10 inguru bakarrik salatzen dira.

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila


jokabidea normaltzat jo daiteke. Ondorioz, inguruan diren pertsonek nekez susma dezakete pertsona bat burundangaren eraginpean dagoenik. Adituek azaltzen dutenez, pertsona hori hipnotizatuta egongo

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila

balitz bezala aritzen da eta, ondorioz, bere nortasuna berean mantendu arren, bere borondatea erasotzailearen esku geratzen da. Garunaren jarduera automatizatuta geratzen da eta edozein agindutara erantzuten

du inolako galderarik egin gabe; sumisio kimikoaren ondorioak dira. Efektu hori dela eta burundanga droga zonbi ezizenarekin ere ezaguna da. Gainera, behin drogaren efektua desagertuta, biktimak ez du ezer gogoratuko,

11


Burundanga modu desberdinetan eman daiteke. Ohikoena edari alkoholdun batekin nahastea da baina bortxaketen kasuan hautsa zuzenean aurpegira botata ere erabiltzen da.

drogak berak amnesia eragiten duelako. Hori guztia gutxi balitz, behin efektuak desagertuta oso zaila da frogatzea pertsona bat burundangaren efektuen menpe izan dela frogatzea gorputzean ia arrastorik uzten ez duelako. Drogaren efektuak pasa eta ordu erdira odoletik desagertzen da eta 12 ordutara baita txizatik ere. Bestelako mediku frogak egin ezean, zaila da substantzia hartu izana baieztatzea. Poliziaren ustez, burundangaren erabilera gero eta hedatuagoa dago. Aipatu diren ezaugarriak direla eta, sarritan eraso asko oharkabean ematen dira, hots, biktimak berak ez du erasotua izan dela

12

gogoratzen. Horrela, bakarrik ematen diren kasuen % 10 inguru salatzen direla uste da. Arazo larri baten aurrean gaude, beraz. Hala ere, sexu erasoen kontuan, garrantzitsua da azpimarratzea eraso gehienak bestelako drogen eraginpean ematen direla, batez ere, alkoholaren eraginpean. Noctambul@s behatokiak azpimarratzen duenez, droga horren erabilerak benetako arazoan sakontzea oztopatzen du. Izan ere, arazo estruktural baten aurrean gaudela azpimarratzen dute, hots, erasoak nola ematen diren aztertu beharrean horiek zergatik ematen diren aztertu beharko litzateke.

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila



Elkarrizketa Eider Hormaetxea, Etorkintza Elkargoa

“Arrisku-egoerek ez dute zertan menpekotasun batean amaitu behar” Etorkintza Elkargoak, Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzarekin elkarlanean, gazteekin ausazko jokoen eta apustuen erabilerari buruzko sentsibilizazioa lantzeko ‘Jokover’ izeneko bideo-jokoa prestatu du

14

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila


Eusko Jaurlaritzarekin batera gazteen artean zorizko jokoen erabileraren arriskuaz ohartarazteko bideo-joko bat egin duzue. Zertan datza jokoa? Jokoa 13 eta 22 urte bitarteko gazteei bideratuta dago eta horren xede nagusia zorizko edo ausazko jokoen eta apustuen erabilerari buruzko sentsibilizazioa lantzea eta horiek erabiltzeak izan ditzakeen arriskuak gutxitzea da. Jokoaren dinamika nahiko erraza da. Jokalariak bere ikaskideekin ikasketabidaiara joateko 500 euro lortu behar ditu. Horretarako, ataza batzuk bete beharko ditu baina hautatzen diren aukeren arabera ‘lagunak’, ‘familia’ eta ‘egoera emozionala’ egoerabarrek gora edo behera egingo dute. Irabazteko, aipatu diru kopurua lortu behar da, baina, aldi berean, aipatu barra horiek ere gutxieneko maila batean mantendu behar dira. Azken finean, bideo-jokoaren bitartez ondasun materialen eta bizitza sozial zein ongizate emozionalaren artean oreka bat mantentzea beharrezkoa dela azpimarratu nahi da. Nola edo non lor daiteke jokoa? Jokoa deskargatu behar da. Ordenagailuetan deskargatzeko aukera dago, Linux, Windows zein Mac sistema eragileetarako. Era berean, Google Play eta App Storen ere eskuragarri dago gailu eramangarrietarako. Jokoa euskaraz zein gaztelaniaz deskarga daiteke. Bideo-jokoarekin batera, unitate didaktiko bat ere prestatu duzue. Bai, hala da. Unitate didaktikoa Berritzegune Nagusiarekin batera egin dugu. Unitate horren bidez jokoan azaltzen diren edukiak modu

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila

15


egituratuago batean garatu nahi izan ditugu. Jokoaren tresna osagarri bat da eta gai horren inguruan diren alderdi desberdinak lantzeko aukera ematen du. Zein neurriraino dira arriskutsuak zorizko jokoak? Zein nolako ezaugarriak ditu horrelako menpekotasun batek? 2013. urtean Valentziako Unibertsitateak eta Codere Fundazioak egin zuten ikerketa baten arabera, Estatuko adingabeen % 18 inguruk online apustuak egiten zituen. Gazteen % 8rentzat horrelako jokabideak, gainera, ohikoak dira. Bestalde, Ana EstĂŠvezek egin zuen “Gazte eta nerabeen artean joko patologikoaren mendekotasunezko jokabideak errazten dituzten faktoreakâ€? ikerketan joko mota horrek sortzen dituen arazoen sorreran, besteak beste, oldarkortasuna, sentsazioak bilatzea eta zirraren erregulazioa bezalako faktoreak aipatzen dira. Izan ere, teknologia berrien garapenari esker online jokatzeko aukerak biderkatu egin dira eta horrek menpekotasun arazoak sortzeko aukerak biderkatzen ditu. Gaur egun, edozein gaztek du edozein momentutan eta edozein lekutik konektatzeko aukera. Bestalde, online jokoek anonimotasuna ahalbidetzen dute eta faktore horrek ere mendekotasuna sortzeko aukerak biderkatzen ditu. Nola bereiz daitezke gehiegizko erabilera edo kontsumo bat eta menpekotasuna? Hau da, non dago menpekotasun arazo baten

16

aurrean gaudela zehazten duen lerroa? Bereizketa hori egitea ez da gauza erraza. Oro har, menpekotasunaz hitz egiten dugu jokabide batek gure bizitza modu zabal batean baldintzatzen duela ikusten dugunean; gure bizitzaren ardatz bilakatzen denean. Menpekotasuna, nolabait esanda, azken etapa bat izango litzateke. Baina hara iritsi baino lehen badira arazo baten aurrean izan gaitezkeela adierazten duten zenbait pista. Zorizko jokoaren kasuan, adibidez, adingabe bat etengabe Interneten bada eta apustuak egiteko orrialdeetan sarritan sartzen bada; eskolako emaitzetan joera negatibo bat ikusten bada; gero eta bakartiagoak direla ikusten bada edota diru eske etengabe aritzen bada, hor arazo bat izan daitekeela ikus daiteke. Dena den, arrisku jokaera guztiak ez dira berdinak. Badira zenbait jokaera adinaren araberakoak direnak. Azken finean, nerabetasuna esperimentaziorako garaia ere bada. Horregatik, ez da ausazko jokoen edo apustuen erabilera dramatizatu edo kriminalizatu behar. Hala ere, jokaera batzuk positibotzat jo badaitezke ere, beste batzuk guztiz kaltegarriak izan daitezke (gezurretan aritzea, dirua lortzeko lapurretak egin...) Dena den, nerabetasunean oso zaila da menpekotasunak izatea; normalean arrisku-jokaeraz hitz egin beharko genuke. Etorkintza Elkargoan, joko eta apustuek sor dezaketen arazoak ez ezik, bestelako

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila


JOKOVER. Jokalariak 500â‚Ź lortu behar ditu ikasketa-bidaiara joan ahal izateko. Jokoan zehar egoera desberdinak aurkeztuko dira diru hori lortu ahal izateko baina egiten diren hautuen baitan, lagunekiko harremana, familiarekiko harremana eta norberaren egoera emozionala azaltzen duten egoera-barrek gora edo behera egingo dute.

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila

menpekotasunak ere jorratzen dituzue. Zein nolako lana egiten duzue? Etorkintza Elkargoa 1984. urtean sortu zen eta, beraz, 32 urteko ibilbidea du. Hasiera batean, drogamenpekotasunaren arazoari aurre egiteko sortu zen baina ondoren bere lana bestelako menpekotasunetara ere zabaldu da. Gainera, menpekotasun arazoak ez ezik, osasun mental arazoak eta gizarte-bazterkeria ere lantzen ditugu. Gazteen esparruan, bereziki prebentzio eta detekzio goiztiarrerako zerbitzu bat dugu. Nerabeentzako eta bere familientzako berariazko zerbitzu bat eskaintzen dugu. Bertan, arrisku-egoerak (droga kontsumoa eta bestelako jokabide arriskutsuak) dituzten gazteekin eta bere familiekin egiten dugu lan. Kasu gehienetan droga kontsumo arazoak izaten dira baina horiekin batera, sarritan, bestelako jokabide arriskutsuak ere azaltzen dira, hala nola, delituak, arazo legalak, borrokak... Prebentzio lana ere funtsezkoa da guretzat. Zentzu horretan 150 ikastetxerekin egiten dugu lan, bai gazteekin zuzenean tailerren bidez, bai guraso zein irakasleekin. Drogamenpekotasunak direla eta gazteen artean zeintzuk lirateke gehien lantzen dituzuen arazoak? Drogamenpekotasunen arloan gazteek kanabisa normaltasun osoz kontsumitzen dutela ikusi dugu. Gure ustez, gazteek mito gehiegi dituzte droga horren inguruan eta eragin negatiboak ere badituela jakin behar dute, bereziki, egunero kontsumitzen bada.

17


Zentzu horretan, gure xedea ahalik eta informazio objektiboena ematea da. Gazteek, normalean, Kanabidaren kontsumoaren alde positiboak bakarrik ikusteko joera azaltzen dute. Apustuak, jokoa, drogak... Zer egin daiteke gazteen inguruan diren arrisku egoera horiek guztiak murrizteko? Esperimentatzea ez da gauza txarra eta gaztea zarenean egin beharreko gauza bat da. Esan dudan bezala, arrisku egoera horiek normaltasunez ikusi behar dira, kasu gehienetan horien ondorioz ez baita

18

menpekotasunik sortuko. Gazte gehienek bizitza ‘normal’ bat izango dute nahiz arrisku egoera desberdinak bizi. Egoera horiek menpekotasunean ez amaitzeko gazteek ahalik eta informazio objektibo gehien izan behar dute, moralizatzailea ez dena. Bestalde, erabakiak hartzeko konpetentziak ere landu beharko lirateke, autoestimua, zirrarak... Hori esparru guztietan egin beharko litzateke: eskolan, familian, gizartean... Familian, adibidez, funtsezkoa da komunikazioa lantzea, arauak jarri. Ikastetxeetan ere emozioak landu beharko lirateke.

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila



20

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila


ZIENTZIA

Zerua aldatuko duen leherketa Astronomo talde batek iragarri duenez, 2022. urtean bi izarrak bat egingo dute Astronomo talde batek iragarri duenez, bost urte barru Lurratik eta teleskopiorik gabe ikusi ahal izango den eztanda emango da espazioan. Larry Molnar astronomoak azpimarratu duenez eztanda hori orain arte ikusi ez den zerbait izango da. Izan ere, aipatu eztanda bi izarren arteko talkaren ondorioa izango da. Izar horiek Zisnearen izarmultzoan aurkitzen dira, Iparraldeko gurutzea osatzen duten izarren artean, hain zuzen ere. Izar horiek sistema binario bat osatzen dute, hots, horietako batek bestearen inguruan bira egiten du. Astronomoek jakin ahal izan dutenez bi izarrek atmosfera bera partekatzen dute, azal beraren barruan diren bi kakahueteren antzera. Sistema binario guztietan bezala, bada nagusia den izar bat eta txikiagoa den beste bat. Astronomoek egin dituzten kalkuluen arabera, izar nagusi horrek gure eguzkia baino 1,4 aldiz handiagoa da. Izar txikiena, berriz, 0,3 aldiz handiagoa. Eztandaren ondoren nova gorri argitsu bat sortuko da. Aurreikuspenen arabera, urtebetez izar berri horren distira 10.000 aldiz handiagoa izango da. Zalantzarik gabe zeruan izango den izarrik distiratsuenetako bat izango da. Astronomoek hiru urte eman dute KIC 9832227 izarra aztertzen eta, horrela, bere orbita sarritan aldatu dela ikusi ahal izan dute. Ibilera hori 2008an eztanda egin zuen V1309 Scorpii izarrak izan zuenaren antzekoa da eta, horregatik, KIC 9832227 izarrak ere amaiera bera izango duela iragarri dute. Hau da astronomoek sistema binario bat osatzen duten izarren arteko talka iragartzen duten lehen aldia. Talde horren iragarpena zuzena bada, astronomoek bost urte izango dute horrelako fenomeno baten inguruko informazioa biltzeko.

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila

21


Euskara Bost kide berri ditu UEMAk Areatzak, Ataunek, Errezilek, Larrabetzuk eta Mendarok jada kide ziren beste 77 udalekin bat egin dute UEMAk jada 82 kide ditu. Azken batzar nagusian bost izan dira euskal udalen mankomunitatean sartu diren udalerriak: Areatza, Ataun, Errezil, Larrabetzu eta Mendaro. Modu horretan, UEMA osatzen duten udalerriek 240.000 biztanle inguru hartuko dituzte. Bost kide horiei jada agintaldi honetan sartu diren beste lau kide gehitu behar zaizkie: Dima, Ea, Legorreta eta Ziortza-Bolibar, hain zuzen ere. Larrabetzun egindako agerraldian, UEMAko lehendakari Josu Labakak 25 urte bete berri dituen erakundearen ibilbidea errepasatu zuen. Erakundea 1988an sortu zen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 32 udalen artean, horiek euskalduntzeko eta euskara hutsean funtzionatzen hasteko Euskal Herrian Euskaraz elkartearen mozio bat onartu zutenean. Udal horietako batzuk elkarren artean biltzen eta koordinatzen hasi ziren, udalak ere euskaraz lanean hasi ahal izateko. Sorrera batzarrean 17 izan ziren parte-hartu zuten udalak. UEMA osatzen duten udalen xedea euskararen aldeko politika ausartak eta aurrerakoiak garatzea

22

UEMAK jada 82 kide ditu. Guztira, 240.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute

da. Jada kide diren 82 herri horiez gain, beste askok erakutsi dute kide izateko asmoa. Larrabetzuko alkate IĂąigo Gazteluk, berriz, berak zuzentzen duen udalaren helburua euskara hizkuntza erabilia eta bizia izatea dela azpimarratu zuen. Kide berrietako ordezkariek azaldu dutenez aurtengoa urte garrantzitsua izango da “adostasunaren bidetik UEMAk hazten jarraituko duelako batetik, eta arnasguneen aitortza zein babesa lortzeko jorratu beharko diren bideak sendotzeko urtea izango delako bestetikâ€?.

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila


© UEMA

EUSKAL HIZTUN BERRIEI BURUZKO IKERKETA

GERO ETA KIDE GEHIAGO. UEMAko lehendakari Josu Labakak azaldu duenez Jada kide diren 82 herri horiez gain, beste askok erakutsi dute kide izateko asmoa.

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila

Deustuko Unibertsitateak ‘Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak’ izeneko ikerketa egin du. Bertan,euskal hiztun berriek zein nolako pisua duten aztertzen da eta ikerketak ondorioztatzen duenez, pisu hori gero eta handiagoa da. Izan ere, 1991. urtean hiztun berriak % 15 besterik ez ziren; gaur egun, berriz, ia % 50. Gazteen kasuan, gainera, hezkuntzasisteman egin den lanaren ondorioz, kopuru hori askoz handiagoa da. Esti Amorrortu, Jone Goirigolzarri, Ane Ortega eta Jacqueline Urla irakasleak aritu dira ikerketa egiten eta elkarrizketa eta eztabaidataldeen bidezko ikerketa kualitatiboa ez ezik, 600 inkestatan oinarritutako ikerketa kuantitatiboa ere burutu dute.

‘Mintzatu’ aplikazioak euskaraz aritzeko lekuen berri emango du Mintzatu sakelako telefono adimentsuetarako Azkue Fundazioak garatu duen doako aplikazioa da. Aplikazio horren xedea erabiltzaileei euskaraz non hitz egin dezaketen esatea da. Horretarako, aurten bertan 5.000 leku identifikatu nahi dituzte. Horretarako erabiltzaileen parte-hartzea ezinbestekoa da. Aplikazioa Android zein iOS sistema eragileetarako diseinatuta dago. Behin deskargatuta, erabiltzaileek kontu bat sortu eta euskaraz hitz egiteko aukera den tokiak etiketa ditzakete. Azkue Fundazioko kideek azaldu dutenez jada 3.000 leku inguru dituzte identifikatuta.

Karmele Jaioren bi lan aurtengo fikziozko lan onenen artean Dalkey Archive Press argitaletxeak nazioarteko fikziozko testu onenak biltzen dituen ‘Best European Fiction’ antologia kaleratzen du urte amaieran eta bertan, Karmele Jaioren bi idatzi azaltzen dira: ‘The mirror’ eta ‘The scream’. Aipatu bildumaren helburu nagusia nazioarteko irakurlegoari eta kritikariei idazle eta lan berriak ezagutzera ematea da. Ingelesezko itzulpenekin osatuta dagoen arren, bildumak herrialde txikietako lanak sustatzen ditu. Izan ere, horiek sarritan hizkuntza nagusienen itzalpean geratzen dira.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Olioak eta koipeak “Tómate un respiro. Toma un…” edo “Leche, cacao, avellanas y azúcar” entzun bezain pronto, iragarritako produktuak burura datorkizkizu. Mota horietako produktuak izan ziren polemika mukia piztu zutenak. Elkarren arteko antzik al dute? Azukrea, landare-koipea, kakao eta esnea, oinarrizko osagaitzat. Stop! Etiketatzeak aldaketak izan ditu. 2014. urtearen amaieratik olio eta koipeen jatorri botanikoa zehaztu behar da (palmondo-gantza, kasu horretan). 2016. urteko abendutik nutrizio-informazioa ematera behartuta daude: koipe eta gantz-azido aseetako erabateko kopurua, eta hidrogenazio mota (partzial edo erabatekoa den); hala ere, trans gantz-azidoak (kaltegarrienak) salbuetsi geratu dira. Jaten duzunaz kontziente zara? Elikagaien industriak txerri-gantza edota gurina erabiltzeari utzi zion (asetuak eta beraz, itsaskor), gaixotasun kardiobaskularrekin zuten zuzeneko erlazioagatik. Landare-olio hidrogenatuengatik ordezkatu ziren (likido koipea sendotara eraldatutakoa, giro-tenperaturan), trans-koipe eduki altuarekin (sendabidea konponbidea baino okerrago denean). Eta azkenik, palmondo-olioa aukeratu da. Afrikar-palmondo (Elaeis guineensis) datiletatik ateratakoa nagusiki saturatua da (% 45-55), hiperkolesterolemiantea, beste landare-olioekin alderatuta (oliba % 27, koltza % 8) —baina, jatorri begetalekoa denez, ontzat dugu—. Guztia gorabehera, munduan gehien kontsumitutako olioa da; eraldatutako bi produktuetatik batek dauka: margarinak, gailetak, opilak, snack-ak (izozkiak, aperitiboak, txokolatedunak), pizzak, aurrez prestatutakoak… baina baita moldeko ogia, ogi txigortuak, gosariko zerealak… ere — egunero kontsumitzen dituzu—. Hautabideak? Nutrizionalki oliba-, arto-, ekilore-olioak… aukera hobeak dira; baina sukaldaritza-mailan horrek: testura eta igurtzea errazten ditu, frijituei hobeto eusten die eta bere azkeneko prezioa txikiagoa da. Gastronomia eta nutrizioa bateratzea, ezinezko misioa dirudi. Teknologiak oraindik ez du konponbiderik aurkitu. Europar Batasuneko

24

adituek ohartarazi dutenez landare-olioetako kontsumoak, temperatura altuetara finduta, osasunerako arriskutsua izan daiteke. Eragina balioesteko ikerketak egiten ari dira. Baina kontu hori ez da hemen amaitzen. Produktu horrek desnutrizio-tasak kontrolatzera lagundu zuen bere jatorriko herrialdeetan; baina munduko eskarien handiagotzearekin, ekoizpen kontrola galdu dute. Elikagaien industriaz gain, garbiketa-produktu (xaboia, detergente), edertasun-produktu (kosmetiko, kremak, hotz-pasta), kandelak (argizaria edo parafina ordezkatzeko), eta gaizki deitutako bioerregaia egiteko —deforestazioa larriagotzen du—, erabiltzen da. Indonesiak eta Malaysiak % 80a ekoizten dute, Brasilek, Papua Ginea Berriak, Kongoko Errepublika Demokratikoak, Kanbodiak eta Laos-ek, gainerakoa. Lehen kakao-landak, kokoa, kautxua edo oihantsu zirenak, suntsitu, erre eta palmondo-oliontziak landatzen dira —indigenak alde batera utzita—. Urtero 10 milioi baso- edo euri-oihan-hektarea baino gehiago desforestatzen dira, berotegiefektuko gasen % 15 igortzen dute, pestizidak eta ongarriak kontrolik gabe darabilte eta lanegoera txarrak ezkutatzen dituzte. Greenpeace edo WWF-a bezalako erakundeak urteak eman dituzte hura salatuz. 2008an RSPO (Roundtable on Sustainable Palm Oil) ziurtagiria aurkeztu zen, ekoizpen iraunkorra bermatzeko. Baina merkatariek, ekoizleek, bankuek… sortutako marka, kontsumoa handiagotzea du helburu bakarra, bio-bilgarri baten azpian. Horiek kontsumitzeari uztea pentsatu baduzu, ez dut uste boikota konponbidea izango denik; beste olio batzuen lorpenek lur-azal handiagoak eskatzen dituzzte-eta. Baina kontsumitzaile bezala azken erabakia zure esku dago! Osasuntsuproduktuak, bertakoak, hedagarri ekoizpenmetodoak erabiltzen dituztenak, eta langileen eskubideak bermatzen dituztenak eskatu. Azkarra eta merkea dena, luzarora garesti irteten ohi daeta!

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila


Gazteberri.eus Gazteek gustuko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. Noiznahi.


Erasmus programak 30 urte bete ditu Hiru milioi gazte baino gehiagok parte hartu dute gaur egun Erasmus+ izena duen programan. Modu horretan, hezkuntza programa bat baino, Erasmus programa fenomeno sozial eta kulturala bilakatu da, gazte askorentzat atzerriko herrialde batean bizitzeko lehen aukera izan baita. 26

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila


GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila

27


1

987ko ekainaren 15ean, Europar Batasuna osatzen zuten Estatu kideetako ikasleei beste estatu batean ikasketak burutzea ahalbidetzen zien Erasmus izeneko programa jarri zen abian. Aurretik, sei urtez izan ziren Europako unibertsitate ikasleen arteko trukeak probatzen eta, hasiera batean, Alemania, Frantzia eta Erresuma Batua kontra izan arren, azkenean Erasmus programa indarrean jartzea lortu zen. Lehen ikasturte horretan 3.244 ikaslek osatu zuen lehenengo Erasmus belaunaldia. Gaur egun, 3 milioi gazte baino gehiago bizi izan dute Erasmus esperientzia. Programaren izena Erasmo Rotterdamgoaren omenez jarrita dago baina, aldi berean, EuRopean Community Action Scheme for the Mobility of University Students izen ofizialaren akronimoa da. Erasmus programak, beraz, 30 urte beteko ditu aurten eta urte horietan guztietan goimailako hezkuntzako ikasleen mugikortasunaren eta Europaren sinonimo izan da. Guztira, esan bezala, hiru milioi gazte baino gehiagok parte hartu dute gaur egun Erasmus+ izena duen programan. Modu horretan, hezkuntza programa bat baino, Erasmus programa fenomeno sozial eta kulturala bilakatu da, gazte askorentzat atzerriko herrialde batean bizitzeko lehen aukera izan baita. Ezagunena izan arren, Erasmus ez da ikasleen edo trebakuntzan diren pertsonen mugikortasuna sustatu duen programa bakarra.

28

Hor ditugu, adibidez, Lanbide Heziketako ikasleei bideratutako Leonardo da Vinci programa; Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan zentratu den Comenius programa; edota pertsona helduen hezkuntzarako garatu zen Grundtvig programa. Programa horiek guztiak eta baita gazteria eta kirol arloan garatzen

ERASMUS BELAUNALDIA. Azken 30 urteetan 3 milioi ikasle baino gehiagok berea ez den beste herrialde batean trebatzeko aukera izan du Erasmus programari esker. Esperientzia horri esker gazte horiek aukera profesional hobeak izan dituzte eta maila pertsonalean ere oso aberasgarria izan dela adierazi dute gehienek.

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila


ziren beste hainbat Erasmus+ programan bateratu ziren 2014. urtean. Erasmus+ programak zazpi urteko iraupena izango du, hots, 2020. urtera arte eta bere helburua ez da nolanahikoa. Izan ere, epe horretan lau milioi pertsona baino gehiagok berea ez den herrialde batean ikastea, trebatzea, lan egitea edo

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila

boluntariotza lanetan aritzea lortu nahi da. Horretarako, Europar Batasunak ia 15.000 milioi euro bideratuko ditu. Europa ez da bere unerik onenean. Azken urteetan asko izan dira Batasunaren oinarriak zalantzan jarri dituzten arazoak (Grezian izan den krisia, ultraeskuindarren gorakada, errefuxiatuen arazoari eman

29


Erasmus+ programaren egitura berria Erasmus+ (2014-2020)

Aurreko programak (2007-2013) Hezkuntza Iraunkorrerako Programa Comenius Erasmus Grundtwig Leonardo Jean Monnet Gazteria Ekinean, Alfa, Edulink, Erasmus Mundus, Tempus eta Industrializatutako Herrialdeekin Lankidetza

zaion erantzuna, Brexit-a...) Hala ere, Europa aspaldi hasi zen protagonismoa galtzen: militarki eta ekonomikoki. Horri buelta emateko Europak bere ekoizpen-ehuna aldatu behar du eta aldaketa hori Europa 2020 izeneko hamar urtetarako plangintzan islatu da. Ezagutzan oinarritutako ekonomia baten aldeko apustua egin da, beste esparruetan ezinezkoa baita askoz merkeago ekoizten duten herrialdeekin lehiatzea. Horrela, gero eta gehiago dira prestakuntza maila altua eskatzen duten lanpostuak eta, berriz, gero eta gutxiago prestakuntza maila baxua eskatzen dituztenak. 2020. urterako, enpleguen % 35 inguru gaitasun maila handikoak izango direla aurreikusten da (goi mailako

30

Ekintza Nagusia 1

Ekintza Nagusia 2

Ekintza Nagusia 3

Pertsonen Mugikortasuna Ikaskuntza arrazoiak direla eta

Berrikuntza eta jardunbide egokietarako Lankidetza

(gutxienez, aurrekontuaren % 63)

(gutxienez, aurrekontuaren % 28)

Hezkuntza, Trebakuntza eta Gazteria sistemen erreformarako laguntza

Ekintza bereziak: Jean Monnet, kirola

ikasketak amaituta izatearen baliokide). Europa 2020 estrategia horren barruan, hezkuntza eta trebakuntza garapenerako ezinbestekotzat jotzen dira, ez bakarrik ekonomikoa, baita soziala ere eta, horregatik, prestakuntzak lan merkatuaren beharretara egokitzea funtsezkotzat jotzen da. Erasmus+ programak bereak egiten ditu Europa 2020 programaren helburuak. Eta, horregatik, besteak beste, Erasmusek mugikortasuna sustatzen du. Izan ere, gero eta globalizatuagoa den gizarte batean, atzerrian trebatzekoa aukera izan duten gazteek berariazko diziplinetako ezagupenak bereganatzeaz gain, funtsezkoak diren eta lan munduan oso balioztatuak

diren zeharkako gaitasunak ere indartzen dituzte. Ikerketa desberdinek azaldu dutenez, nazioarteko esperientzia duten tituludunak hobeto moldatzen dira lan merkatuan eta epe luzeko langabezian izateko aukeren erdia dute. Gaitasunez gain, badira mugikortasunak bizitza profesionalean duen eragina aztertu duten lanak. Horrela, Erasmus praktika bat burutu zuten ikasleen heren bati baino gehiagori enpresa hartzaileak lan eskaera bat egin zion. Gainera, esperientzia horrek ekintzailetza ere sustatzen duela dirudi: hamar ikasleetatik batek bere enpresa propioa sortu du eta hiru laurden baino gehiagok aukera hori aurreikusten du. Bestalde,

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila


mugikortasunak eragin zuzena du enplegu tasetan. Erasmus aurreko ikasleek atzerrira joan ez direnek baino epe luzeko langabezia pairatzeko aukera gutxiago dituzte, erdia, hain zuzen ere. Graduatu eta bost urtetara, mugikortasuna gauzatu duten ikasleen langabezia tasa mugikortasuna gauzatu ez dutenena baino % 23 baxuagoa da. Erasmus ikasleek, gainera, bere ibilbide profesionalean azkarrago garatzeko aukera gehiago dituzte. Inkestatutako enpresarien artean, % 64k onartzen du nazioarteko esperientzia duten tituludunei, normalean, ardura profesional handiagoak ematen ohi zaizkiela. Proportzio hori % 51 hazi da azken hamarkadan. Abantaila profesionalak eta pertsonalak ez ezik, Erasmus programaren garrantziak europar esparru akademikoa gainditu eta gazteen artean kohesioa eta Europar Batasunaren ezagutza sustatzeko elementu garrantzitsua izatearen aintzatespena lortu du. Hori dela eta, ‘Erasmus belaunaldia’ terminoa ere erabiltzen ohi da esperientzia horren bidez mugaz haraindiko adiskidetasun harremanak eta europar hiritartasunaren kontzientzia duten unibertsitate ikasleak bereizteko. Erasmusek dituen konnotazio positiboak hezkuntza ondorengo etapari aurre egin behar zaionean ere ikus daitezke: ikasleen itxaropenak lan merkatuan hobetzen dira aurreko ezagupenak edo trebakuntza zabaltzen dituztelako, hizkuntza-jariotasun handiagoa azal dezaketelako edota egoera zail eta testuinguru berrietara egokitzeko gai direlako.

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila

Cervantes Programa: Estatu mailan mugikortasuna sustatzeko DBH eta Batxilergoko ikasleen artean Espainiako Gobernuak, Dolors Montserrat ministroaren bidez, Estatu mailako Erasmus antzeko programa bat garatzeko asmoa azaldu du. Izena eta guzti jarri diote: Cervantes programa eta bere helburu nagusiak lurralde kohesioa eta eta DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen mugikortasuna sustatzea izango da. Ministroak Erasmus+ jarri du erreferente gisa eta programa horrek izan dituen

emaitza positiboen artean Europar Batasunaren alde egin duen kohesio lana azpimarratu du. Monserraten ustez programa horren bidez gazteriak hainbat ezaugarri positibo bereganatzeko aukera izango du: emantzipazioa, ekintzailetza, elkartasuna... Asko izan dira ministroak jaso dituen kritikak, batez ere, jada horrelako programa bat zegoelako (SĂŠneca) eta gobernuak finantzaketarik gabe utzi zuelako.

31


Sexua Zergatik maitemintzen gara pertsona batzuez eta ez beste batzuez? Maitasuna kimikak eta psikologiak baldintzatzen duten kontua da Altua, lodia, ile-horia, argala, alaia... asko dira pertsona bat deskriba dezaketen ezaugarriak baina, zergatik ditugu gustuko horietako batzuk eta beste batzuk ez? Zergatik maitemintzen gara pertsona batzuez eta ez beste batzuez? Adituen ustetan bi dira maitasuna baldintzatzen duten faktoreak: amodioaren biokimika eta gure sinesmen-sistema. Amodioaren biokimika oso gauza konplexua da. Funtsean, gustuko dugun pertsona baten aurrean gaudenean gure garunean ematen den erantzun biologiko eta kimikoa litzateke. ‘Koktel’ horrek plazera sortzen digu eta ‘maiteminduta egotea’ izenarekin ezagutzen den egoeran kokatzen gaitu. Hala ere, koktel hori desberdina izan daiteke eta harremana garatzen den heinean efektu desberdinak izaten ditu. Oro har, lau fase bereizten dira: maitemintzea, amodio erromantikoa, amodio konprometitua eta lagun-amodioa. Lehenengoa urtebete inguruko iraupena izaten du. Garai horretan, gure garunean oxitozina edo

32

Batez beste, 8 minutu eta lau segunduko kontsumoa egiten da

Porno kontsumitzaileen %51k 34 urte baino gutxiago ditu

Espainia da munduan porno gehien kontsumitzen duen 13. estatua

Sakelako telefonoaren bidez egiten den kontsumoa jaitsi da

basopresina hormonak nagusitzen dira. Pasioa nagusitzen da eta arrazoia alde batera geratuko litzateke. Horregatik, sarritan maiteminduta dagoen norbait lelo bezala aritzen dela esaten ohi da. Amodio erromantikoaren kasuan menpekotasunean eragiten duen garunaren funtzioak nagusitzen dira. Horregatik, sarritan, obsesioa ere azal daiteke etapa horretan.

Amodio konprometituan kimika alde batera geratzen da eta alderdi psikologikoak nagusitzen hasten dira: leialtasuna, bikotekidearen esklusibitatea... Pasioa ez da guztiz desagertzen baina zoriontasuna segurtasunaren aldetik lortzen da. Azkenik, lagun-amodioa dugu. Kasu horretan monotonia da ezaugarri nagusiena eta pasioa eta kitzikapen sexuala ia guztiz desagertzen dira.

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila


SEXUAREN TXOKOA

Pornoa kontsumitzen duen emakume bakoitzeko hiru gizon kontsumitzaile daude

Alkohola eta sexua EROTIKA 2.0 IKASTAROA

Nacho Vidal, Mia Khalifa eta Lisa Ann dira bilaketa gehien dituzten aktoreak

Norberaren sinesmensistemari dagokionez, gizakiok gure antzeko pertsonekin elkartzeko joera izaten dugu. Horregatik, normalean gure bizitza ‘osatuko’ duen pertsona horren bila izaten gara, hots, laranja-erdia izenarekin ezagutzen den hori. Sarritan, pertsona batez baino pertsona horrek eman ahal digun horretaz maitemintzen gara.

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila

Gazteen Euskal Behatokiak antolatuta datorren otsailaren 7, 14 eta 21ean ‘Erotika 2.0: zibersexoa, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan’ ikastaroa burutuko da Bilbon. Bertan, Internetek nerabeen adierazteko, komunikatzeko eta harremanak izateko eran zein nolako eragina duen aztertuko da. Horretarako, besteak beste, nerabeen identitatearen sorreran baliabide digitalen eragina, topaketa erotikoen ezaugarriak edota nerabeek sareetan izaten duten gehiegizko erakustaldi erotikoan eta emozionalean eragiten duten faktoreak aztertuko dira. Ikastaro teorikopraktikoa izango da eta Emaize Sexologia Zentroko kideek irakatsiko dute.

Sarritan, harreman sexualak izaten ditugu alkohola edan ostean. Horregatik, agian, jarraian azalduko ditudan adibideak ezagunak egingo zaizkizu. Alkoholaren kontsumoak duen ondorioetako bat deshidratazioa da. Ondo hidratatuta egotea ezinbestekoa da mutilen kasuan zakila tenkatzeko behar den bezainbeste odol izateko. Emakumeen kasuan, berriz, hidratazioak posible egiten du bagina behar bezala lubrifikatuta egotea. Hori horrela ez bada, barneraketa zaila egiten da eta mingarria ere izan daiteke. Zakila zutitu gabe nekez eman daiteke koitoa. Kasu horietan, antsietatea eta frustrazioa azal daitezke eta horien ondorioz, berriz, etorkizunean izan daitezkeen harremanetan segurtasun falta nagusitu daiteke. Alkoholak zakilaren zutitzea atzera dezake. Efektu hori positibotzat jotzen da mutilen artean, modu horretan, sexu-harremana luzatzeko aukera baitute. Efektu hori alkoholak zentzumenen murriztapena eragiten duelako ematen da eta, ondorioz, baita plazerarena ere. Dena den, alkoholaren eragin negatiboena sexu-transmisiozko gaixotasunena da. Izan ere, alkohol gehiegi kontsumitzen dugunean, sarritan, ez dugu erabaki zuzenak hartzeko gaitasuna % 100ean mantentzen. Horrek ez du esan nahi alkohola edan gabe erabaki zuzenak hartuko ditugunik. Horregatik, hobe beti antisorgailuak erabiltzen badituzue. Azkenik, alkoholak izan dezakeen efektu positibo bat aipatu nahiko nuke. Alkoholak desinhibitzeko aukera ematen du eta, ondorioz, urduri bagaude, konfiantza eta segurtasuna lortzeko baliagarri izan daiteke. Hala ere, Shakespearek zioen moduan “drogek eta alkoholak desioa pizten dute baina, aldi berean, gauzatzea zapuzten dute”.

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 33


Teknologia berriak MILA MILIOI EURO TELEFONOETAKO JOKOETAN The Wall Street Journalek ezagutzera eman duenez mundu osoan 926 milioi euro gastatu dira tablet eta telefonoetarako jokoetan. Joko horien deskarga normalean doakoa izan arren, ondoren dirusarrerak lortzeko formula desberdinak dituzte. Joko horietatik guztietatik, zalantzarik gabe, arrakasta gehien izan dituztenak Clash Royale, Clash of Clans eta Candy Crush Saga izan dira. Adituek diotenez, bideo-jokoen sektoreak gero eta inbertsio handiagoa egingo du telefonoen esparruan.

ORDAINPEKO YOUTUBE BERTSIOA YouTube-ren ordainpeko bertsioa Europara iritsiko da aurten. YouTube Red (hori da ordainpeko bertsioaren izena) jada eskuragarri dago Estatu Batuetan, Kanadan, Australian eta Zelanda Berrian. Zerbitzu hau eskura izango duen Europako lehen herrialdea Erresuma Batua izango da. Momentuz ez dago garbi zein nolako edukiak izango diren ikusgai bertsio horretan. Izan ere, herrialde bakoitzean ikusi ahal izango diren edukiak YouTubek eta bertako eduki banatzaileen artean lortzen diren hitzarmenen baitan egongo dira.

34

Sakelako telefonoak eta disko gogorrak garestiagoak izango dira kanon digital berriarekin Kanon digitala duela bost urte bertan behera geratu zen Espainiako Gobernua kanon digital berria arautuko duen erregedekretua prestatzen ari da baina, jada ezagutzera eman den informazioaren arabera, gailu digitalak ekoizten dituzten konpainiek kopuru zehatz bat ordaindu beharko dute. Kopuru hori, noski, kontsumitzaileok ordaindu beharko dugu azken finean. Aditzera eman diren kopuruen arabera, adibidez, sakelako telefonoen kasuan 1,10 euro gehiago ordaindu beharko dugu eta disko gogorren kasuan, berriz, 12 euro inguru. USB memorien kasuan kanona 0,30 euro ingurukoa izango litzateke eta DVDen kasuan, 0,44â‚Ź.

Kanon digitala arautzen zuen azken legea 2008koa zen. Azken urteetan asko izan dira gailu digitalen esparruan eman diren aurrerapenak eta, ondorioz, lege berriaren erronka nagusienetako bat aurrerapen horiek guztiak marko legal baten barruan jartzea izango da, batez ere, kopia pribatuaren kontzeptuari dagokionez. Egileak pozik azaldu dira kanon digitalaren eredura bueltatzeko saiakerarekin. Izan ere, kanon digitala bertan behera geratu zen duela bost urte eta egileek azpimarratzen dutenez, erabaki horrek kalte handiak eragin dizkio sektoreari.

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila


Sexismoa bideojokoetan Madrilgo Universidad Complutensek (UCM) egin duen ikerketaren arabera, emakumea objektu sexual gisa azaltzen da bideo-joko nagusienen karatuletan. Horrela, aztertutako hainbat bideo-jokoen karatuletan emakume gazte, eder eta sexualizatuak azaltzen dira, normalean gizon baten menpeko. Azterlanak azpimarratzen duenez, kontuan izan behar da joko horiek, kasu gehienetan kontsumitzaile gazteentzako diseinatuta daudela eta horrelako adibideek egun gizartean den rol banaketan sakontzen dutela. Gainera, joko gehienetan protagonista nagusiak gizonezkoak izaten dira.

FIFA 17 izan da Pokemon jokoen aurrean jarri den bakarra Gabonetako salmentekin batera, PS4rako FIFA 17 jokoak berreskuratu du gehien saldu diren bideo-jokoen sailkapeneko lehen postua. Aurreko hilabetean lehen postuan zen Pokemon Sol bigarren postura pasa da baina Nintendok pozik egoteko arrazoiak ditu. Izan ere, hirugarren postua Pokemon Luna jokorako izan da eta, laugarrena, berriz, Wii-rako Just Dance 2017 jokorako.

FIFA 17 PS4

POKEMON SOL 3DS

POKEMON LUNA 3DS

RESIDENT EVIL: BERE ERROETARA BUELTATUKO DEN BESTE BIDEO-JOKO BAT Abenduko alean Final Fantasy jokoan izan diren aldaketen berri eman genizuen. Azken emanaldietan arrakasta handia izan ondoren bere erroetara bueltatuko den beste joko bat Resident Evil izango da. Azken bertsioa urtarrilaren 24an merkaturatu da eta, hasierako jokoetan bezala, izu-ikara izango da nagusi.

SONYK 6 MILIOI PS4 SALDU DITU GABONETAN

Sonyk 6,2 milioi PS4 saldu ditu azaroaren 21 eta urtarrilaren lehena bitartean. Modu horretan, 2013an merkaturatu zenetik 53,4 milioi gailu saltzea lortu dute. PS4 da munduan gehien saltzen den kontsola.

24 ORDU INTERNET GABE?

Segurtasun adituek aurreratu dutenez 2017an Internetek DDoS delako eraso handi bat izan dezake. Horren ondorioz, posible litzateke sare osoa 24 orduz etetea. Ondorioak oso larriak izan daitezke.


SPAMa debekatuta

SNAPCHAT-EK EGOITZA NAGUSIA LONDRESEN IZANGO DU

Ordenagailuen salmentek beheranzko joeran arraitzen dute 2016. urtean 269,7 milioi ordenagailu saldu ziren Ordenagailuen salmentek krisian jarraitzen dute. Pasa den urtean 269,7 milioi ordenagailu saldu ziren mundu osoan, 2015an baino % 6,2 gutxiago. Horrela, ordenagailuen salmentak jada 2007. urtean zen maila berean kokatu dira. Saltzaileei dagokionez, Lenovo txinatarra da ordenagailu gehien saltzen dituena (% 20,7ko merkatu-kuota). Jarraian, HP (%19,4) eta Dell (% 14,6) aurkituko lirateke. Gartner aholkularitzak azaldu duenez, gabonetako kanpainan izan diren salmentak eskasak izan dira. Adituen ustetan, hori etorkizunean mantenduko den joera da, kontsumitzaileek nahiago baitute tableta eta smartphonetan inbertitzea.

36

The Financial Times egunkariak ezagutzera eman duenez, Snapchat-ek bere egoitza nagusia Erresuma Batuan izango du, Londresen, hain zuzen ere. Adituen ustetan, erabaki hau oso harrigarria da, une honetan, Brexit-a dela eta, enpresa askok Erresuma Batutik alde egiteko asmoa azaldu baitute. Gainera, Europan egoitza zabaldu duten antzeko enpresek (Google, Facebook edo Apple esaterako), Irlanda edo Luxenburgo aukeratu dute bertan zerga gutxiago ordaintzeko aukera baitute. Snapchateko lagunek argudiatu dutenez, britaniarra oso merkatu interesgarria da beraientzat eta bertan 10 milioi erabiltzaile inguru dituzte. Une honetan Snapchatek 75 langile ditu Londresen lan egiten.

Europak cookien inguruko politiken abisuak kentzea proposatu du Europako Batzordeak Interneteko erabiltzaileei baimen eskakizun gehiegi egiten zaizkiela uste du eta, horregatik, cookien inguruko politiken abisuak kentzea proposatu du. Bruselak arau berriak aurkeztu ditu egun direnak eguneratzeko eta zerbitzu elektroniko guztien aplikazioa zabaltzeko. Modu horretan, merkatu digitalaren gainean den konfiantza eta segurtasuna sustatu nahi da. Europak proposatzen duenez erabiltzaileak sarean duen esperientzia hobetzen laguntzen duten cookien kasuan (adibidez, nabigazioa errazten duten horiek) ez da beharrezkoa izango baimena eskatzea. Aldi berean, araudi berriak eskatu ez diren komunikazio elektroniko guztiak debekatzen ditu. Horien artean espresuki aipatzen dira SPAM izenarekin ezagutzen diren posta elektronikoak, SMS mezuak edota telefono deiak. Europar Batasuneko estatukideen esku geratuko da dei horiek jaso nahi ez dituzten kontsumitzaileen zerrendak osatzea. Gainera, horrelako deiek aurrezenbaki berezi bat azaldu beharko dute.

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila


GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila

37


Bikotekideak edo bikotekide ohiak egindako indarkeria da ohikoena euskal gazteen artean Gazteen artean diren emakumeen kontrako indarkeria kasuak murriztu egin dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, 2015. urtean EAEko 15 eta 29 urte bitarteko 1.045 emakumek salaketak jarri zituzten emakumeen aurkako indarkeria kasuengatik. Kasu gehienetan (%73,6) erasotzailea bikotekide edo bikotekide ohia izan zen. Datua kezkagarria da benetan baina, hala ere, 2014an jasotako datuarekin alderatzen badugu, gazteen arteko emakumeen kontrako indarkeria kasuak jaitsi egin direla azpimarratu behar da. Horrela, 2014 eta 2015 urteen artean % 4,5eko murrizketa egon da bikotekideak edo bikotekide ohiak egindako indarkeriaren salaketa kopuruan; sexu-askatasunaren aurkako indarkerian murrizketa handiagoa gertatu da (% 10,5). Ostera, familia barruan gertatutako indarkeriak, bikotea edo bikotekidea kenduta, gora egin du % 1,8.

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila Gazteria Zuzendaritza

38

EAEn emakumeen aurkako indarkeria salatu duten 15 eta 29 urte bitarteko emakumeak indarkeria motaren arabera

1000 800 600 400 200 0

ITURRIA: Gazteen Euskal Behatokia, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuetan oinarrituta

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Dirección de Juventud

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua.

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea.

Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net

Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea.

Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


3.274 gaztek lan-kontratu bat sinatu zuten iaz Nafar Lansarearen orientazio pertsonalizatua jaso ondoren Gaur egun Nafarroako gazteen berme-sisteman 5.793 gazte inskribatuta daude 2016. urteko urtarrila eta abendua artean Nafarroako 3.274 gaztek lan-kontratu bat sinatu zuten Nafar Lansarearen orientazio pertsonalizatua jaso ondoren. 2015. urteko datuarekin alderatuta, lan-kontratua sinatu duten gazteen kopurua hirukoiztu egin dela azpimarratu behar da. Era berean, Nafar Lansareak gazteak orientatzeko zerbitzuen kopurua ere % 30 igo da iragan urtearekin alderatuta, 26.232 eta 19.871, hurrenez hurren. Gainera, 870 prestakuntza-ekintzatara

40

bideratu dira eta 42k jaso dute orientazioa autoenpleguaren alorrean. Era berean, banakako 2.258 diagnostiko eta CVaren 3.480 eguneratze egin dira. Eskubide Sozialetako Departamentuaren barruan den Nafar Lansareko zuzendarikudeatzaile Paz Fernándezek azpimarratu duenez, iazko emaitza positiboak, 2014-2020 Europako Gizarte Funtsaren gazteenpleguko programaren esparruan, Enpleguko langile teknikoek aholkularitzan, orientazioan eta

ibilbideen prestakuntzan egiten duten lanari esker lortu dira. Funts hori Gazte Bermea izenarekin ere ezagutzen da eta ikasten ez eta lanik egiten ez duten 30 urtetik beherakoei lan edo prestakuntzako esperientzia bat eskaintzeko prestatu da. Fernándezek azpimarratu duenez, Lansareak lau pertsona kontratatu zituen 2015ean eta 2016an zehar langile guztien enplegu-maila nabarmen hobetu da. Fernández pozik agertu da Enplegu Ministerioak “txeke-

GAZTEBERRI #121 | 2017 Urtarrila


prestakuntza� izenekoa kendu izanagatik. Izan ere, Estatuko autonomia-erkidegoek bere erreparoak jarri zituzten iruzurra saihesteko bermerik ez eskaintzeagatik eta banakako orientazioa baztertzeagatik; baldintza hori ezinbestekotzat jotzen zuten esperientziarik eta prestakuntzarik gabeko gazte batek bere ibilbidea zuzen eta egoki hautatu ahal izateko. Fernåndez abenduaren erdialdean Madrilen izan zen Sektoreko Konferentzian parte hartu zuen, eta bertan, Gobernu zentralak eta autonomia erkidegoek Gazte Bermearen sistema berritzea erabaki zen. Horrela, azken hilabetean lan ez egiteko baldintza aldatu da, eta azken 90 egunetan hezkuntzaekintzarik ez amaitzea ordeztu egiten da eskaeraren aurreko egunean lan ez egitearekineta prestakuntza edota hezkuntzako ekintzarik ez egitearekin. Horri esker, gazte asko programan sartu ahalko dira. Gaur egun Nafarroako gazteen berme-sisteman 5.793 gazte inskribatuta daude, eta haietatik 3.334 gizonezkoak eta 2.459 emakumezkoak dira. % 56,04 onuradunak dira eta gainerakoak ez dira, lanean ari direlako edo azken hilabetean lanean izan direlako.

Euskara administrazioan eta hezkuntza-eskaintzan sustatzea eskatu dute Nafarrek Nafarroako Euskararen Plan Estrategikoak hiritarren 259 ekarpen jaso ditu Nafarroako Gobernua euskara sustatzeko plan estrategiko bat garatzen ari da eta, horretarako, hiritarren parte-hartzea ere sustatu nahi izan du. Berriki, aipatu plan horretan izandako partaidetza-prozesuari buruzko jardunaldi bat izan da eta bertan Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Mikel Arregik hainbat datu interesgarri azaldu dituzte. Horrela, herritarrek gehienbat euskarazko hezkuntzaeskaintza zabalagoa, Lanbide Heziketako graduetan bereziki, eta

euskararen erabilera administrazio publikoetara zabaltzea eskatu dute. Ollok eta Arregik azaldu dutenez, guztira 259 ekarpen jaso dira, gehienak, 154, urrian eta azaroan antolatutako lurralde nahiz sektoreko bileretan adierazitakoak Gobernuak euskararen gainean duen estrategia ezagutarazteko, eta herritarren nahiz tartean dauden sektoreen, erakundeen proposamenak nahiz ekarpenak jasotzeko. Beste 66 ekarpen Gobernu Irekia atariaren bidez jaso dira; 38 posta elektronikoaz bidali dira Euskarabidera eta, bat, erregistro ofizial batean entregatuz. 259 horietatik, % 65 onartu dira.

ATAL hau nafarroako gobernuaren euskararen nafar institutuaren LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila

41


Agenda OTSAILAK 1, ASTEAZKENA • AMORANTE. Kultur Leioa, Leioa. 20:00. Doan.

OTSAILAK 2, OSTEGUNA • THE CACTUS BLOSSOMS. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:30. 12€. • HUNTZA + EGURRA ETA KITTO. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 5€. • DANI PÉREZ TRIO. Bilbaina Jazz Club, Bilbao. 20:30. 12€.

• BURDEL KING. Moma Aretoa, Bilbao. 19:00. 10€. • HEREDEIROS DA CRUS. Santana 27-Fever Aretoa, Bilbao. 21:00. 12€. • ISEO. Plateruena Kafe Antzokia, Durango. 21:00. 8€. • CASE O. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 20:00. 18€. • ARI MALIKIAN. Baluarte Auditorioa, Iruña. 20:30. 28/36€.

• BOB MARLEY DAY: ISIAH MENTOR, KINGS TUBBYS LABEL, RIGHTEOUS WAY SOUND, JAH INITY SOUND, SISTA KATA, AIARALDEKO SOUND SYSTEM. Guardetxea Urgull, Donostia. 17:00. 7€. • STAY. Kutxa Kultur KlubaTabakalera, Donostia. 18:30. 6€. • REBECA JIMÉNEZ. DOKA Kafe Antzokia, Donostia. 19:30. 12€. • BIGOTT + LOS HORMIGONES. Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia. 22:00. 10/12€.

• LETZ ZEP. Pagoa Kafe Antzokia, Oiartzun. 22:00. 18€.

• MARÍA JOAO PIRES ETA SCOTTISH CHAMBER ORKESTRA. Baluarte Auditorioa, Iruña. 20:30. 24/44€.

OTSAILAK 3, OSTIRALA

OTSAILAK 4, LARUNBATA

• PETTI & ETXEKO UZTA + JOSEBA B.LENOIR. Plateruena Kafe Antzokia, Durango. 22:00. 8/10€.

• CORIZONAS. Totem aretoa, Atarrabia. 22:00. 15€.

• OSKARBI. Soreasu Antzokia, Azpeitia. 22:00. 8€.

• SUBVERSIÓN + KARNE CRUDA. Adimusik, Errepelega. 22:00. 10€.

• IZAL + MODELO DE RESPUESTA. Bilbao Exhibition Centre, Barakaldo. 21:00.

• PEDRO GUERRA. Social Antzokia, Basauri. 20:30. 15/20€.

• KASE O. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 19:00. 18€.

• SOBER. Stage Live Aretoa, Bilbao. 19:00. 15€.

• BLACK BOX REVELATION. Hell Dorado aretoa, Gasteiz. 22:00.

• DARKSUN + SUBLEVADOS. Azkena Aretoa, Bilbao. 19:30. 12€.

• BORJA BARRUETA. Andrés Isasi Musika Eskola, Getxo. 19:30.

• CORIZONAS. Santana 27- Fever Aretoa, Bilbao. 20:30. 16€.

• DEPEDRO. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 22:00. 15€.

• GHOST CULTURE + LES ALSBORREGACH. Kafe Antzokia, Bilbao. 00:00. 10€. • DEPEDRO. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 15€.

Urte osoko harpidetza (12 aldizkari)

18€ 42

harpidetzak@gazteberri.eus GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila


• LA SHIKA. Iturramako Civivoz, Iruña. 20:00. 6€. • SKABIDEAN + HERDOIL. Arrano Elkartea, Iruña. 20:00. Doan. • CREEDENCE CLEARWATER REVIVAL. Cavas Disco, Iruña. 22:00. 10€. • PASSEPARTOUT + BELARMIÑAK. Pagoa Kafe Antzokia, Oiartzun. 22:00. 10€.

OTSAILAK 5, IGANDEA • SU TA GAR. Arriaga Antzokia, Bilbao. 19:00. 12/21€. • LAU BEHI. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 19:00. 15€. • INUN. Plateruena Kafe Antzokia, Durango. 13:00. 3€. • NEIGHBOR. Arizkunenea Kultur Etxea, Elizondo. 10:00. Doan. • BIGOTT. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 12€. • RUPER ORDORIKA. Kultur leioa, Leioa. 19:00. 6/12€.

OTSAILAK 7, ASTEARTEA • GARI & MALDANBERA. Arriaga Antzokia, Bilbao. 20:00. 18€.

OTSAILAK 9, OSTEGUNA • WALKING DEAD ON BROADWAY. Azkena Aretoa, Bilbao. 18:30. 12€. • LETZ ZEP. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 20€. • MAUREEN CHOI 4TET. Bilbaina Jazz Club, Bilbo. 20:30. 12€. • SKUNK ANANSIE. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:00. 25€.

OTSAILAK 10, OSTIRALA

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila

• THE TREATMENT + ELDORADO + ATLAS. Totem Aretoa, Atarrabia. 19:15. 17€. • PIMP FLACO + KINDER MALO. Stage Live, Bilbao. 20:00. 12€. • JAVIER CORCOBADO. AZ Azkuna Zentroa, Bilbao. 21:00. 6/8€. • VALDÉS. Cotton Club Bilbao, Bilbao. 20:00. 7/9€. • HAY POCO ROCK & ROLL GORAZARRE FESTIBALA. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 10€. • MADDI OIHENART & SOKAHOTS ORKESTRA. Lugaritz Kultur Etxea, Donostia. 21:00. 9€. • LETZ ZEP. Jimmy Jazz, Gasteiz. 19:30. 20€. • RURAL ZOMBIES. Subsuelo aretoa, Iruña. 21:00. 5€.

OTSAILAK 11, LARUNBATA • HESIAN + GUDA DANTZA. Sanagustin Kulturgunea, Azpeitia. 23:00. 8€.

10€. • TXUMA MURUGARREN + OLATZ SALVADOR. Pagoa Kafa Antzokia, Oiartzun. 22:00. 10€. • BIG BAND CSMN. Kultur Etxea, Zizur Nagusia. 20:00. 5€.

OTSAILAK 12, IGANDEA • PIMP FLACO + KINDER MALO. Dabadaba aretoa, Donostia. 20:00. 12€.

OTSAILAK 14, ASTEARTEA • JOHN MAYALL & THE BLUESBRAKERS. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 24€.

OTSAILAK 15, ASTEAZKENA • SEN HORX + TYLER DURDEN. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:30. 5€

OTSAILAK 16, OSTEGUNA • DEAD COMBO. Zornotza aretoa, Amorebieta. 20:30.

• THE MISTERY LIGHTS. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:30. 14€.

• KOKEIN. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 5€.

• ESTIRPE. Azkena aretoa, Bilbao. 20:00. 10€.

• MORGAN. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 10€.

• GATILLAZO + LA KONTRA. DOKA, Donostia. 19:00. 13€.

• ARCO. Azkena Aretoa, Bilbao. 21:00. 13€.

• YAKAMBÚ + DAIRY BROWN. San Agustin Kultur Gunea, Durango. 20:00.

• JAIROM BLACK. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:00. Doan.

• AYAX Y PROK. Kubik Aretoa, Gasteiz. 20:30. 10€. • ANTONIO OYARZABAL. Andrés Isasi Musika Eskola, Getxo. 19:30. • LETZ ZEP. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 19:30. 20:00. • THE CELTIC FIDDLE FESTIVAL. Olalde aretoa, Mungia. 20:00.

• LUMA. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:00. Doan. • ALBA MOLINA. Coliseo Antzokia, Eibar. 20:30. 12€.

OTSAILAK 17, OSTIRALA •ANARI. Bastero Kulturgunea, Andoain. 21:30. 12€.• ARCO. Azkena aretoa, Bilbao. 21:00. 13€.

43


• RAY COLLINSHOT CLUB + LOS LOCOS DEL OESTE. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 18€.

Bilboko Guggenheim Museoa:

• “PRADO ESKURA”. 2017ko otsailaren 12ra arte.

• PIER PAUL BERZAITZ & BAIONAKOSTALDEKO ORKESTRA. PaulVaillant Couturier, Bokale. 20:30.

• “FIONA TAN: EKIALDEARI BEGIRA, GALDUTA”. 2017ko martxoaren 19ra arte.

Gasteizko Artium Museoa:

• BIZNAGA. Kutxa Kultur KlubaTabakalera, Donostia. 18:30. 5€.

• “ALBERT OEHLEN: IRUDIAREN ATZEAN”. 2017ko otsailaren 05era arte.

• CHAMBAO. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:30. 15€.

• “HERMAN ETA MARGRIT RUPF BILDUMA”. 2017ko apirilaren 23ra arte.

• ZELADA. Subsuelo aretoa, Iruña. 21:00. 6€ • SU TA GAR. Gayarre Antzokia, Iruña. 20:00. 8/21€. • DEAD COMBO. Kultur Leioa, Leioa. 21:00. 8€. • THE NORTHAGIRRES + PERLAK. Pagoa Kafe Antzokia, Oiartzun. 22:00. 10€.

• “KOMIKIAK ZIENTZIAZ JANTZI DIRA”. 2017 martxoaren 31ra arte. • “LILIANA PORTER-EN ERAKUSKETA”. 2017 irailaren 3ra arte.

• “ESPRESIONISMO ABSTRAKTUA”. 2017ko ekainaren 4ra arte.

Bilboko Arte Ederren Museoa: • “ARDOAREN KULTURA”. 2017ko otsailaren 02ra arte.

Gasteizko El Pilar Gizarte Etxea: • “SUPERMODELOAK”. 2017 otsailaren 20ra arte.

Gasteizko Montehermoso Kulturgunea:

• “SALZILLOREN JAIOTZA”. 2017ko otsailaren 06ra arte.

• “ETORKIZUN PERFEKTUA”. 2017 apirilaren 9ra arte

Bilbao Arte:

OTSAILAK 18, LARUNBATA

• “DIMENSIONES PARALELAS”. 2017ko uztailaren 26ra arte.

Gernikako Euskal Herria Museoa:

• GATIBU - BEGIZ BEGI. Atabal, Biarritz. 21:00.

• “TEKNOLOGIA DEL ENCANTAMIENTO”. 2017ko maiatzaren 31ra arte.

• “EUSKO JAURLARITZA GERRA ZIBILEAN”. 2017ko apirilaren 2ra arte.

• APHONIC + NIKETZ + SHOLL. Stage Live, Bilbao. 19:30.

Bilboko AZ Azkuna Zentroa:

• SEAMUS BLAKE 4TET. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 15€.

• “HIRIKO EPIFANIAK. CARLOS GARAICOA ARTISTA KUBATARRAREN ERAKUSKETA”. 2017 maiatzaren 14ra arte.

Getariako Balenciaga Museoa:

• MOURN. Kutxa Kultur KlubaTabakalera, Donostia. 19:00. 12€. • HENDRIK RÖVER. Ermua Antzokia, Ermua. 20:00. 8€. • HELMET + LOCAL H. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 20€. • ALBA MOLINA. Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia, Gasteiz. 20:30. • RAY COLLINSHOT CLUB + LOS LOCOS DEL OESTE. Hell Dorado, Gasteiz. 21:00. 18€. • GINTONIC. Andrés Isasi Musika Eskola, Getxo. 19:30.

• “INORK EZ DAKIENA”. 2017 maiatzaren 14ra arte.

• “IKATZA ETA BELUSA. ORTIZ DE ECHAGÜEREN ETA BALENCIAGAREN BEGIRADAK HERRI JANTZIARI”. 2017ko maiatzaren 07ra arte.

Donostiako Tabakalera:

Irungo Oiasso Museoa:

• “ORGANISMO BIZIDUNEN AGENTZIA”. 2017ko otsailaren 5era arte.

• “PORCELANAS BIDASOA: INDUSTRIA, ARTEA ETA MEMORIA”. 2017ko martxoaren 05era arte.

Donostiako San Telmo Museoa:

Tolosako Topic Museoa:

• “MODERNITATE BEREZIA. ABANGOARDIAREN ERRETRATUA DONOSTIAN 1928-1936”. 2017ko otsailaren 27ra arte.

• “YASE TAMAN. ZAHRA SABRIREN TXOTXONGILOAK”. 2017ko martxoaren 5era arte.

• QUEEN FOREVER. Zentral Kafe

44

GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila


Antzokia, Iruña. 21:00.

OTSAILAK 19, IGANDEA • KEPA JUNKERA & SORGINAK. Arriaga Antzokia, Bilbao. 19:00. 6/21€.

• RED IRON SQUAD. Hala Bedi Taberna, Gasteiz. 21:00. Doan. • JUDITH JAUREGUI. Gayarre Antzokia, Iruña. 20:00. 29€.

OTSAILAK 24, OSTIRALA

OTSAILAK 21, ASTEARTEA

• GOTTHARD + PRETTY MAIDS. Santana 27, Bilbao. 19:00.

• STATE CHAMPS. Stage Live, Bilbao. 19:00. 18€.

• EMETERIANS. Azkena aretoa, Bilbao. 20:00. 8€.

OTSAILAK 23, OSTEGUNA

• TEENAGE FAN CLUB WOP SPECIAL NIGHTS. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 25€.

• TXUMA MURUGARREN. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:00. 6€. • BERTA BITTERSWEET & MISSISSIPPI QUEEN VS AMY WINEHOUSE. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 8€. • URIAH HEEP. Santana 27, Bilbao. 19:30. 30€.

• CHAMBAO. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 15€. • DAWN OF THE MAYA. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 19:00. 6€.

Bilbao. 20:30. 18€. • PANCHO VARONA. Azkena aretoa, Bilbao. 21:00. 15€. • LEO JIMÉNEZ. DOKA Kafe Antzokia, Donostia. 19:30. 15€. • ANE LEUX. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:00. Doan. • BLAS FERNÁNDEZ. Andrés Isasi Musika Eskola, Getxo. 19:30.

OTSAILAK 26, IGANDEA • LA OREJA DE VAN GOGH. Arriaga Antzokia, Bilbao. 19:00. 26/42€.

OTSAILAK 28, ASTEARTEA • ROTO. Parral taberna, Gasteiz. 20:30.

OTSAILAK 25, LARUNBATA • ESTRICNINA. Kafe Antzokia,

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura


etorkizuna.eus 46

Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria GAZTEBERRI #121| 2017 Urtarrila



yi

nE uro pe

ia

ud

l ra

St

st

y in New Zealand

Au

S tu d

S tu in dy

USA St

Stu d y in Canada ud y

in


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.