Gb 122 otsaila2017 issuu

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 122. Zbk | 2017 Otsaila |

Gazteen artean alkoholaren gehiegizko kontsumoa murrizteko eredua

#122


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA Jon Mikel Zabalegi TESTUAK ETA DISEINUA Shareak Kultur Elkartea LAGUNTZAILEAK Nerea Segura, José Poza, Lohizune Loroño.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA 943 053 488 | 629 229 185 INPRIMATZAILEA Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA HEZKUNTZA SAILEKO ETA BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 EDO 943 053 488 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak z Munduko aberastasuna gero eta esku gutxiagotan z Eusko Jaurlaritzak errefuxiatuak hartzeko bi proposamen aurkeztu ditu z Gero eta gazte gutxiago Gipuzkoan

08

20

Erreportajea: Zergatik ordaindu doan lor badaiteke?

Zientzia z Lurraren eremu magnetikoaren alderantzikatzea iragarri dute

22 Euskara z Helburua: euskaldunen kopurua handitzea z Korrikak bere unitate didaktikoa aurkeztu du z Jaurlaritzak erabiltzaile guztien eskura jarri ditu 279 filmen azpitituluak

14

32 Sexua

Elkarrizketa: Nerea Samaniego

z Lehen harreman sexualak 18 urte baino lehen z Malgukia. Modan den jolasa

34 Teknologia berriak

26

Erreportajea: Gazteen artean alkoholaren gehiegizko kontsumoa murrizteko eredua GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila

z Interneten adingabeen segurtasuna bermatu nahi duen zentroa eratu da z Facebookek lana bilatzeko aukera eskainiko du z Telefonoekiko menpekotasunak eragin negatiboa du bikote harremanetan.

42 Agenda 3


Gazteberriak MARTÍN ORTIZEK OLINPIADA MATEMATIKOA IRABAZI DU HIRUGARRENEZ Hirugarren urtez jarraian, Bilboko Eskolapioak ikastetxeko Martín Ortiz Ramírezek Olinpiada Matematikoaren Euskadiko fase autonomikoa irabazi du. Fase horretan EAEko 19 ikastetxetako 42 ikaslek hartu dute parte. Ortizen atzetik Roberto Villarejo eta Jorge Laka Calzada sailkatu dira. Hiru irabazleok Alcalá de Henaresen izango den estatu mailako fasean parte hartzeko aukera izango dute martxoaren 23 eta 26 bitartean. Fase horretako irabazleek Brasilen izango den finalerako txartela irabaziko dute.

HAURDESPAREKOTASUNA HAZI DA EUSKADIN Save The Children GKEak argitaratu berri duen txosten baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren haurren % 9 pobrezia latzeko egoeran bizi da. Kopuru hori bost puntutan hazi da 2008 eta 2014. urte bitartean. Estatuari dagokionez, Espainia da Europar Batasunaren barruan desparekotasunik handienetakoa duen herrialdea. Haur txiroen etorkizuna baldintzatuta dago hezkuntzan inbertsiorik egiten ez bada. Haur pobreek emaitza txarragoak lortzen ohi dituzte.

4

Munduko aberastasuna gero eta esku gutxiagotan Munduko zortzi pertsonarik aberatsenek biztanleria erdia adina aberastasun pilatzen dute Oxfam GKE-ak ezagutzera eman duen ‘Ekonomia bat % 99rentzako’ txostenak azaltzen duenaren arabera, munduko zortzi pertsonarik aberatsenek 3.600 milioi pertsonarik txiroenek adina hondasun dituzte. Oxfamek salatzen duenez, egun indarrean den eredu ekonomikoaren ondorioetako bat

da aberastasunaren kontzentrazio hori. Azken 20 urteetan, biztanleria txiroenaren batez besteko soldata 3 dolar eskasetan igo den bitartean, aberatsenen aberastasuna 180 aldiz biderkatu da. Txostenak jasotzen dituen datuak izugarriak dira; adibidez, munduko hamar enpresarik handienek 180 estatuk baino diru

sarrera handiagoak dituzte. Gainera, aberastasuna gizonen kontua dela salatzen du Oxfamek. Horrela, Forbes zerrendan azaltzen diren 1.810 milamilioidunen artean %90 inguru gizonezkoak dira. Emakumeak eta neskatoak dira lan baldintzarik kaxkarrenak dituzten langileak.

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila


BIZKAIAK ENPLEGU-ANEZKEN ALDEKO APUSTUA BERRETSI DU Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta enpleguanezken lehen topaketa burutu da Bilbon. Bertan izan den Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatu Teresa Laespadak Bizkaiko Foru Aldundiak langabeziaren aurka anezka horiek egin duten lana azpimarratu du. Guztira zazpi izan dira garatu diren anezkak: Bilbo, Ezkerraldea, Nerbioi-Ibaizabal, Meatzaldea, Uribe Kosta, Durangaldea eta Busturialdea.

GLOBAL TRAINING PROGRAMA 2017 Eusko Jaurlaritzak 4,1 milioi euro bideratuko ditu Global Training bekak finantzatzeko. Modu horretan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak euskal gazteen gaitasun eta ezagutza garapenari, heziketari eta mugikortasunari loturiko jarduerak finantzatu nahi ditu. Guztira, sei hileko iraupena izango duten 410 beka finantzatuko dira. Beka horiek unibertsitate zein lanbide heziketako goi-mailako ikasketak burutzen dituzten gazteentzat zuzentzen dira.

Fundación Conocimiento y Desarrolloren ‘Las Universidades españolas. Una perspectiva autonómica 2016’ txostenaren arabera Euskadi eta Nafarroa dira, 8.000 euro baino gehiagorekin, goi-mailako ikasle bakoitzeko gehien inbertitzen dituzten autonomia erkidegoak. Gainera, txosten horretan azaltzen denez, ikasle euskaldunak dira graduak amaitzeko denbora gutxien behar dutenak.

“Pentsatzea zaila da. Horregatik, jende gehienak nahiago du besteen gainean iritzia ematea”

LORALDIAREN 3. EDIZIOA MARTXOAREN 7AN Bilbon euskal kulturarentzako erreferente izan nahi duen Loraldia festibalaren III. edizioa martxoaren 7a eta apirilaren 8a bitartean izango da. 30 emanaldi baino gehiago eskainiko dituzte guztira, sei erabateko estreinaldi izango dira.

EAE ETA NAFARROA DIRA GOI-MAILAKO IKASLE BAKOITZEKO GEHIEN INBERTITZEN DITUZTEN ERKIDEGOAK

CARL GUSTAV JUNG. Psikologia analitikoa sortu zuen suitzar psikiatra. Sigmund Freud-en lankidea eta psikoanalisiaren aintzindaria.

MARTXAN DA EUSPOT LEHIAKETA

2016KO BARANDIARAN BEKAREN PROIEKTU IRABAZLEA

Abian da euskarazko publizitatea sustatu nahi duen Euspot lehiaketaren VI. edizioa. Aurtengo lehiaketaren gaia “Aniztasunak aberastu egiten gaitu” izango da. Lanak aurkezteko epea apirilaren 26an amaituko da eta irabazleak maiatzaren 11an emango dira ezagutzera.

“Ardoaren sare-e(t) nologia Arabar Errioxan: Materialtasuna, Agentzia eta Ondarea” izeneko proiektuak irabazi du Barandiaran beka. Proiektua Iban Ayestak, Josu Ozaitak eta Edurne Urrestarazuk gauzatu dute. Urtebeteko tartea izango dute lana aurrera eramateko.

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila

GALDEKETAUN. Bilboko Udalak ezagutzera eman duenez, 12 eta 17 urte bitarteko 200 parte-hartzaile inguru izan dira Galdeketaun lehiaketaren hirugarren edizioan. Puntu gehien lortu dituena Javier Orbe izan da eta horri esker sakelako telefono bat irabazi du.

ARGAZKILARITZA SOZIALAREN I. LEHIAKETA. Sarekidek, Boluntariotzako entitateen erakundeak, Getxoko Udalaren laguntzarekin, Argazkilaritza Sozialaren I. Lehiaketa antolatu du. Argazkiak aurkezteko epea datorren martxoaren 31n amaituko da sarekidefoto@ gmail.com posta elektronikoan. Argazkiek gai sozialekin edo boluntariotzarekin zerikusia eduki beharko dute eta formatu digitalean (jpeg) aurkeztu beharko dira.

5


DONOSTIAKO GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIKO GAZTE EPAIMAHAIA

Eusko Jaurlaritzak errefuxiatuak hartzeko bi proposamen aurkeztu ditu Ohiko sistema beste sistema osagarri batekin osatu nahi da Eusko Jaurlaritzak, Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandezen eta Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandoren bidez, errefuxiatuak hartzeko eta horien gizarteratzeko gaitasuna hobetzeko bi proposamen aurkeztu dizkie pertsona horiekin lan egiten duten Euskadiko erakundeei. Proposamen horiek espainiar Gobernuari ere aurkeztu zaizkio, baita giza korridore bat ezartzeko esperientzia pilotu bat abian jartzeko proposamen bat ere, Italian Sant’Egidioko komunitateak bultzatutako esperientziaren bideari jarraituz.

6

Martxoaren 31 eta apirilaren 7 bitartean Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko XV. edizioa ospatuko da. Urtero bezala, zinemaldiaren barruan 18 eta 30 urte bitarteko gazteekin osatutako Gazte Epaimahaia izango da. Bertan parte hartu nahi duten gazteek martxoaren 15era arte izango dute izena emateko aukera. Epaimahaia 150 pertsonak osatuko dute, eta Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari 3.000 euroko saria emateaz arduratuko dira. Zinemaldiko saio eta bestelako jarduera guztietara dohainik joateaz gain, gazte epaimahaikideek Deustuko Unibertsitateeta Mondragon Unibertsitatean ECTSak lortzeko aukera dute. Gainera, aurten, Dajlan (Aljeria) errefuxiatu saharar kanpamentuetan egiten den Saharako Zinemaldirako bi bidaia zozkatuko dira partaideen artean.

% 35 gutxiago azken hamabost urteetan

Gero eta gazte gutxiago Gipuzkoan Gipuzkoak 15 eta 29 urte bitarteko 48.058 biztanle galdu ditu azken hamabost urteetan. 2000. urtean ziren aipatu adin tarteko 147.975 gazteetatik egun diren 95.534ra pasa da Gipuzkoa, hots, % 35,5 gutxiago. Gazteriaren inguruko datu horrek ez du bat egiten Gipuzkoan nagusitzen ari den joera demografikoarekin. Izan ere, azken bost urteetan Gipuzkoako biztanleria 5.000 pertsonatan hazi da. Ondorioz, biztanleria gaztearen ratioa nabarmen murriztu da eta 2000. urteko % 22tik 2015eko % 3,5era pasatu da. Hau ez da Gipuzkoan soilik ematen ari den fenomenoa. Datozen hamar urteetan Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriak 100.000 pertsona inguru gutxiago izango dituela uste dute adituek. Eustatek egin dituen aurreikuspenen arabera, Bizkaia izango litzateke biztanle gehien galduko lituzkeen lurralde historikoa. Euskadiko gazteriatasa oso baxua da, Europar Batasuneko Estatu-kide guztiena baino baxuagoa. Estatuan, Asturias da aipatu tasa gurea baino baxuagoa duen erkidego bakarra.

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila



Zergatik ordaindu doan lor badaiteke? Urte hasieran elektrizitatearen faktura, beste behin, garestitu egin dela ikusi dugu. Europako beste herrialdeetan baino askoz gehiago ordaintzen dugu nahiz eta energia berriztagarriak ustiatzeko aukera gehiago izan. Bada alternatibarik?

8

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila


GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila

9


A

zken asteetan eztabaida handia piztu da Estatu mailan elektrizitatearen prezioan izan den gorakada dela eta. Gorakada horrek hainbat arrazoi izan ditu, baina, funtsean, bi izango lirateke eragin handiena izan duten alderdiak: energia eskaera handia (hotz-bolada dela eta) eta baldintza meteorologikoen ondorioz (haize eta prezipitazio falta) energia berriztagarrien ekarpen eskasa. Estatuan elektrizitatearen truke ordaintzen dugun faktura hiru atal nagusitan banatzen da. % 35 inguru konpainiek ezartzen dute elektrizitatearen truke handizkako merkatuan ordaindu behar dutenaren baitan. % 25, inguru, berriz, zergak izango lirateke eta beste % 40, araututako kostuak lirateke (elektrizitatearen garraioa, banaketa...) Rajoy presidenteak hedabide batean azaldu zuenez, euria hasi bezain pronto elektrizitatearen prezioa jaitsi egingo zen. Baina zein neurriraino da benetakoa baieztapen hori? Esan bezala, elektrizitate fakturaren heren bat inguru handizkako merkatuan zehazten da. Merkatu hori, enkante antzeko bat da: Red ElĂŠctrica EspaĂąolak orduro behar izango den energiaren zenbatespen bat egiten du eta konpainiek prezio bat eskaintzen dute. Kalkulatutako eskaera hori asetzeko, lehenik energia berriztagarriak erabiltzen dira (merkeenak) eta ondoren bestelako energia iturriak

10

(garestiagoak). Azken prezioa, eskaera asetzeko erabili den azken energiaren arabera zehazten da. Energia berriztagarrien bidez lortzen den energiaren prezioa nahikoa baxua da naturak eskaintzen dituen baliabideak

EGUZKIAREN HERRIALDEAN TRABAK JARTZEN ZAIZKIO EGUZKIAREN ENERGIARI. Espainiako gobernuak onartutako dekretua dela eta, plaka fotovoltaikoak dituzten herritarrek zenbait tasa ordaindu beharko dituzte horiek argindar sare orokorrera konektatuta badituzte.

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila


doakoak direlako (eguzkia, haizea, olatuak, ura, biomasa...) Zenbait kasutan, prezioa zero eurokoa ere izatera iritsi da. Energia nuklearrarekin antzeko zerbait gertatzen da; instalazio horiek oso konplexuak direnez halabeharrez

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila

martxan izan behar dira etengabe eta horrek prezioa merkeagotzen du. Energia berriztagarri eta nuklearraren bidez eskaera osoa asetzea lortuko balitz, bestelako energia iturri garestiagoak ez

lirateke beharrezkoak izango, adibidez, ziklo konbinatuaren bidez lortzen dena. Beraz, energia berriztagarriek eragin zuzena izan dezakete ordaintzen dugun kopuruan baldin eta eskaera osoa asetzeko gai badira. 2015.

11


urtean, adibidez, Estatuan kontsumitutako energia guztiaren % 36,9 energia berriztagarrien bidez sortu zen eta % 21,8 zentral nuklearren bidez. Bien artean, beraz, % 58,7. Baina prezioa falta den % 41,3 hori asetzeko erabili diren bestelako iturriek zehaztu zuten. Europan energia berriztagarrien aldeko apustua zintzoa dirudi; Espainian, ez hainbeste. Europar Batasunak Estatu kide guztien energia, garraio eta negutegi efektuko gasen emisioen zenbatespena egin eta ‘Reference Scenario 2016’ izeneko txostenean jaso du. Espainiaren kasuan, 2020-2030 eperako energia berriztagarrien erabilera % 46ra igotzea igotzea da. Espainiako gobernuak kalkulu hori baikorregitzat jo du. Asko dira Espainiako gobernuak arlo horretan duen papera kritikatzen dutenak. Izan ere, 2015. urtean gobernuak autokontsumo elektrikoa zigortzen zuen dekretua onartu zuen. Horrela, pasa den urteko apiriletik aurrera autokontsumorako instalazio ia guztiak ilegalak dira, adibidez, teilatuetan jartzen ohi ziren eguzki-panelak edo plaka fotovoltaikoak. Neurria ‘Eguzkiaren zerga’ ezizenarekin ezagutzen da. Hainbat erakundek salatu zutenez, dekretu horrek Europar Batasunak sustatu nahi duen politikaren kontra egiten du. Izan ere, Europak hiritartasun aktiboa sustatu nahi du modelo energetikoa eraldatu eta eredu jasangarri berri bat ezartzeko.

12

Kontsumitzaileen kooperatiba elektrikoek alternatiba bat eskaintzen dute Euskadiko GoiEner kooperatibak jada 6.000 kontratu baino gehiago kudeatzen ditu Estatuan elektrizitatearen merkatua konpainia handien esku dago (Endesa, Iberdrola, Gas Natural Fenosa...) Bezero ia guztiak konpainia horiekin kontratatzen dute elektrizitatea baina, azken urteetan, gero eta gehiago dira energia berriztagarrien kooperatiba elektrikoetan izena ematen dituzten bezeroak. Euskadin, adibidez, GoiEner izeneko kooperatibak jada 6.000 kontratu baino gehiago kudeatzen ditu.

Kataluniako Som Energía eta Andaluziako Zencer dira indar handia duten beste kooperatibak. Kooperatiba horien helburu nagusia kideek eskatzen duten energia sortzea da baina, aldi berean, kideei eskatzen duten energia horren gaineko kontrol osoa bermatzen zaie. Horregatik, merkaturatzen duten ia energia guztia iturri berriztagarrietakoa da. Modu horretan, Kw bakoitzeko ordaintzen den kopurua zuzenagoa izatea bermatzen da.

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila



Elkarrizketa

14

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila


NEREA SAMANIEGO, Ongietorri Arabako Errioxara eta Ekiloreak taldeetako kidea

“Ez da normala errefuxiatuek jasotzen duten lehen laguntza boluntarioena izatea� Arabar Errioxako sei gazte Chios uhartean izan dira errefuxiatuei laguntza eskaintzen. Bueltan, bere eskualdeko herritarrak arazo horren inguruan kontzientziatzeko ari dira lanean.

Pasa den urtearen amaieran Arabar Errioxako 6 gazte Greziako Chios uhartean izan ziren bertan ziren errefuxiatuak laguntzen. Nola sortu zen bidaia horren ideia? Bidaia hori ibilbide luze baten ondorioa da, oraindik amaitu ez den ibilbide batena, hain zuzen ere. Kontuan izan behar dugu eskualde honetan ez dela tradizio aktibista handirik eta gutxi dira boluntario aritzen diren gazteak. Errefuxiatuen krisia dela eta, 2015. urtean laguntza talde bat osatu zen. Hasiera batean, talde horren asmoa sentsibilizazio lanak egitera eta GKE desberdinetarako fondoak lortzera mugatu zen. Baina Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko hitzarmena dela eta, nik neuk hara joateko erabakia hartu nuen. Hasiera batean Lesbosera joan behar nuen, baina, azkenean, Idomenira joan nintzen. Nire asmoa ahal zen guztian han bertan laguntzea zen, baina, aldi berean, lehen eskuko informazioa bildu nahi nuen horren berri emateko hemen. Eta bueltatzen zarenean Ekiloreak sarea sortzen da. Bai, hala da. Boluntarioen sare bat da baina herri ekimenetik sortua. Ez genuen erakunde publikoen laguntzen zain egon nahi eta hainbat ekimen burutu genituen funtsak lortzeko: pintxo-poteak‌ Bost hilabete ondoren brigada bat sortzea lortu genuen eta orduan bidaiaren aukera sortzen da. Guztira sei gazte izan dira, eskualdeko hainbat herritakoak guztiak. Lortu genuen diruarekin bidaia eta ostatua ordaintzea lortu genuen eta, gainera, baita han lan egiteko logistika ere. Zer dela eta joan zineten Chios

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila

15


uhartera? Hasieran hiru aukera genituen. Lehena Tesalonikan lan egitea zen, bertan den errefuxiatu-esparru batean. Bigarrena Atenasen bertan lan egitea zen, biltegietan. Kontuan izan behar da Greziara iristen den laguntza guztia Atenasetik sartzen dela eta han lan handia egin behar da hori guztia antolatzeko. Eta azkeneko aukera uharteetan lan egitea zen, gure kasuan, Chios izeneko uhartean. Azken aukera hori aukeratu genuen zuzenean errefuxiatuekin lan egiteko aukera genuelako. Bidaia abenduaren 28 eta urtarrilaren 16 bitartean izan zen eta oso esperientzia aberasgarria izan da. Zein izan da han burutu duzuen lana? Hasieratik garbi genuen GKE txikiekin lan egin nahi genuela. Ohiko GKE handiek lan garrantzitsua egiten dute, baina guk beste era bateko esperientzia izan nahi genuen. Hasieran, CESRT izeneko GKE batekin lan egin behar genuen baina, iritsi ginenean bertan Gipuzkoako Zaporeak izeneko GKEa lanean zegoela eta jendea behar zutela jakin genuen. Zaporeakekoek bazkariak prestatzen dituzte errefuxiatuentzat eta horiek prestatzeko lagunak behar zituzten. Kontuan izan, gaur egun, Grezian 70.000 errefuxiatu inguru daudela eta horietatik 3.000 inguru Chiosen daude. Hiru mila errefuxiatu 50.000 biztanle dituen uharte batean. Hasieran hiru eguneko lana izan behar zen. Baina Europak 53 milioi euro banatu zituen zortzi GKEen artean. Horietako bat

16

Norvegiako Norvegian Refugee Council (NRC) izan zen eta horiek Zaporeakekoekin jarri ziren harremanetan bazkarien laguntza hori mantentzeko. Beraz, errefuxiatuei bazkariak ematen lagundu duzue. Lan handiena hori zen. Chiosen bi errefuxiatu-esparru daude: Vial eta Souda. Guk bigarrenean egin dugu lan. Egunero 1.300 errefuxiatuentzako janaria prestatu behar da eta goizeko seietan hasi eta arratsaldeko bostak arte ez genuen amaitzen. Ondoren, errefuxiatuekin zuzenean lan egiteko aukera izan dugu, bakoitzak bere esparruaren arabera. Gezurra badirudi ere, sarritan errefuxiatuak dira haien dendetara gonbidatzen zaituztenak. Nolakoa izan da errefuxiatuekin izan duzuen harreman zuzen hori? Greziara iristen diren errefuxiatuak hainbat jatorrikoak dira: siriarrak, afgandarrak, irakiarrak, pakistandarrak‌ Guk, batez ere, siriarrekin izan gara. Errefuxiatu horiek besteek ez dituzten ezaugarriak dituzte. Izan ere, kasu gehienetan, prestakuntza handia duten pertsonak dira, gure artean erdi mailako klasea izenarekin ezagutzen duguna. Sarritan, itxura aldetik eta, zaila da errefuxiatu baten aurrean zaudela imajinatzea. Guk, adibidez, lau seme-alaba dituen familia batekin izan genuen harremana. Sirian txalet batean bizi ziren baina hainbat urtez ihesi ibili ondoren, semerik gazteenak kanpin-dendak ezagutu ditu bakarrik.

KONTZIENTZIAZIO LANA. Lehen pertsonan errefuxiatuak zein baldintzatan bizi diren ikusi ondoren, Chios uhartean izan diren gazteak Arabar Errioxako biztanleak arazo horren inguruan kontzientziatu nahi dituzte. Horretarako, hitzaldi eta erakusketa desberdinekin osatutako programa osatu dute.

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila


edo arazoak konpondu behar dira. Eta bonbekin arazoak ez dira konpontzen. Siriaren kasuan larriena da bertakoak hainbat herrialdetako armaden bonben biktima direla. Siriarrek ez dute Europara etorri nahi; agian, bada baten bat. Baina kasu gehienetan euren etxeetara bueltatu nahi dute; gerra aurretik zuten bizimodua berreskuratu. Hori konpontzen ez den bitartean errefuxiatuentzako bide seguruak bermatu behar dira, Italiako Sant´Egidion egin dutenaren antzera. Eusko Jaurlaritzak antzeko zerbait egin nahi duela iragarri du. Giza-korridore horiei esker jendea bere herrialdean hartu eta zuzenean Europako herri batera eramateko aukera dago. Eta Estatuek euren lana egin beharko lukete. Ez da normala errefuxiatuek jasotzen duten lehen laguntza boluntarioena izatea. Hor hutsune bat dago.

Oro har, ikaratuta bizi dira. Kontuan izan behar da ia kasu gehienetan senide edo lagunen bat galdu dutela eta, normalean, oso modu basati batean. Hala ere, itxaropentsu azaltzen dira, gauzak hobera egingo dutenaren itxaropena dute. Zer da, zure ustez, errefuxiatuek pairatzen duten egoera hori konpontzeko egin beharko litzatekeena. Lehenik eta behin errefuxiatu uholde hau sortu duten egoera

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila

Zein nolako iritzia duzu Europar Batasunak errefuxiatuen arazo honetan izan duen jarreraren inguruan? Lotsagarria. Europar Batasunak bizkarra eman die errefuxiatuei sinatuta dituen nazioarteko hitzarmenei uko eginez. Iaz Turkiarekin sinatu zen akordioak gauzak okertu egin ditu eta arazoa konpondu beharrean, errefuxiatuek jarraitzen duten bidea luzatzea besterik ez da lortu. Harritu egiten nau Trumpek eraiki nahi duen harresia dela eta Europan kritikak egiten direnean eta hemen zerbait okerragoa egin dugu. Gainera, Gasteizkoak taldeak argitaratu duen ‘Esas guerras son

17


Oker ez banaiz, errefuxiatuak Arabar Errioxara ekartzeko saiakera egin duzue. Udaletan herri bakoitzeko familia bat ekartzeko mozioak aurkeztu genituen. Tokiko erakundeen borondatea ona da baina gobernu zentralak egiten duena jarraitu behar dute.

azaltzen diren horiei guztiei? Lehenik eta behin gizakiak direla azpimarratu behar da. Krisi humanitario hau gure artean jada bizi izan dugu Gerra Zibila dela eta. Zorionez, orduan besoak zabalik hartu gintuzten. Sarritan, ez gara konturatzen, baina errefuxiatuak guretzat nahi izango ez genukeen modu batean tratatzen ditugu. Gainera, etika ez ezik, legalki ere Europak sinatuta dituen akordioak betetzen ez dituela azpimarratu behar da.

Zer esango zenieke errefuxiatuak gurera ekartzearen aurka

Hasieran azaldu duzun moduan, esku artean duzuen lana ez da

muy nuestras’ liburuan asko dira industria armamentistikoan, zuzenki edo zeharka, lan egiten duten euskal industriak.

18

bidaiarekin amaitu. Orain Arabar Errioxako biztanleak arazo horren inguruan kontzientziatu nahi dituzue. Bai, proiektuaren bigarren zatia litzateke. Eskualdeko biztanleak errefuxiatuek bizi duten baldintzen inguruan kontzientziatu nahi ditugu. Horretarako, programa zabal bat prestatu dugu hitzaldi eta erakusketekin. Gainera, bigarren bidaia bat egiteko aukera ere aztertzen ari gara. Lehenengo bidaia oso arrakastatsua izan da bertan izan diren gazteek boluntario lanak egiten jarraitu nahi dutelako.

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila



20

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila


ZIENTZIA

Lurraren eremu magnetikoaren alderantzikatzea iragarri dute Gure planetan ohikoa den fenomenoa da, miloi bat urte bakoitzeko ematen omen dena. Ez dago garbi zein nolako eragina izan dezakeen Eremu magnetiko ikusezin batek gure planeta inguratzen du. Eremu magnetiko hori ezinbestekoa da gure planetan bizitza bermatu ahal izateko, besteak beste, eguzki erradiaziotik babesten gaituelako. Jende askok pentsa dezakeenaren kontra, eremu magnetiko hori oso dinamikoa da, hots, etengabe mugitzen ari da. Mugimendu horien ondorioz, iparraldean zein hegoaldean diren poloak lekuz ere alda daitezke. Alderantzikatze magnetikoak, batez beste, bitan ematen dira milioi bat urte bakoitzeko. Gure planetaren historian milaka aldiz eman da fenomeno hori eta adituen ustez epe motzean horrelako aldaketa global bat eman daiteke, azken boladan eremu hori % 5 murriztu baita. Baina zein nolako eragina izan dezake aldaketa horrek? Azken alderantzikatze geomagnetikoa duela 780.000 urte inguru izan zen (BrunhesMatuyama izenarekin ezagutzen da) eta azken aldi baterako alderantzikatzea (Laschamp izenarekin ezagutzen dena) duela 41.000 urte. Horrelako alderantzikatze bat ematen denean eremu magnetikoaren babes gaitasuna murriztu egiten da eta, ondorioz, gure atmosferan partikula gehiago sartuko lirateke. Horrek arriskuan jar dezake elektrizitate azpiegituretan, sateliteetan edota hegazkinetan. Bizitza-baldintzei dagokionez, ezin da jakin zein puntutaraino eragin dezakeen. Izan ere, azken alderantzikatzea eman zenean oraindik ez zen gizakirik. Zenbait zientzialarien ustez gizadiaren desagertzea ere eman liteke.

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila

21


Euskara Helburua: euskaldunen kopurua handitzea Eusko Jaurlaritzak euskararen erabilera aisialdian indartu nahi du Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak zuzentzen duen Sailaren helburu nagusiak azaldu ditu Legebiltzarrean. Hizkuntza politikari dagokionez, adibidez, sailburuak erronka nagusiena euskaldunon kopurua handitzea izango dela azpimarratu du. Horrela, 2020. urterako 25 urtetik beherako gazteen % 75 euskaldun izatea lortu nahi da. Zupiriak, Legebiltzarrean egiten duen lehen agerraldi horretan, lau konpromiso hartu ditu: z Euskararen hazkunde soziala sendotzea, euskaldunen kopurua handituz eta horien hizkuntza gaitasuna hobetuz. z Euskararen erabilera sustatzea aisialdian eta esparru funtzional ez formaletan. z Eraginkortasunez aurrera egitea herritarren hizkuntza eskubideen bermean. z Euskararen hiru lurraldeetako erakundeen arteko lankidetza artikulatzea eta indartzea, eta euskara nazioartean aintzat hartzen dela sustatzea. Sailburuak Kultura eta Hizkuntza Politikaren inguruan sail bereizi bat sortzeko Lehendakariaren

22

2020rako EAEn bizi diren 16 eta 24 urte bitarteko gazteen % 75 euskaldun izatea lortu nahi da

apustua balioan jarri nahi izan du. Agerraldian, saila osatzen duten Joxean Muñoz, Miren Dobaran, Jon Redondo eta Miren Arzalluz ere izan dira. Zupiriak “elkarlan zintzoa” eskaini eta eskatu die, eta beste erakundeekin batera lan egiteak duen garrantzia nabarmendu du. Aldundiei, udalei, Nafarroako erakundeei edota Iparraldean sortu berri den Euskal Elkargoari dei egin die horretarako: “Herri politikak eraginkorragoak izan daitezen, beharrezkoa da erakundeek elkarren berri izatea eta beren ahaleginak partekatzea”.

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila


ARABAKO ZAZPI KOADRILETAKO EUSKALTZALE GAZTEEN TOPAKETA

LEHEN AGERRALDIA LEGEBILTZARREAN. Urtarrilaren amaieran egindakoa Zupiria sailburuaren lehen agerraldia da Legebiltzarrean. Berarekin batera, Joxean Muñoz Kultura sailburuordea, Miren Dobaran Hizkuntza Politika Sailburuordea, Jon Redondo Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaria eta Miren Arzalluz Etxepare Euskal Institutuko zuzendari nagusia izan dira.

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila

Pasa den urtarrilaren 28an Arabako zazpi koadriletako 60 euskaltzale gazte inguru elkartu ziren Gasteizen. Topaketa horren helburua haien udalerrietan euskara sustatzeko egin diren ekintzak aurkeztea izan da. Topaketan agerian geratu zenez, Araba osatzen duten herrien tamaina dela eta zaila da euskalgintza lana egitea. Izan ere, gutxi dira lan horretan aritzen diren elkarteak. Topaketaren leloa “Arabarra, gaztea eta euskaltzalea. Bai, eta zer?” izan zen. Antolatzaileek azaldu dutenez, leloak badu zirikatze puntu bat. Izan ere, hainbat urtez Araba eta euskara ez dira oso lotuta izan, ez behintzat beste herrialdeak bezainbeste. Zorionez, egoera hori aldatzen ari da, baina, etorkizunera begira, egin beharreko lana ere zehaztu beharko da.

Korrikak bere unitate didaktikoa aurkeztu du Korrikaren XX. edizioak Otxandio eta Iruña lotuko ditu martxoaren 30 eta apirilaren 9a bitartean. Ohiko ibilbideaz gain, Korrikak hainbat jarduera kultural prestatzen ditu (Korrika kulturala) eta, aurten, gainera, unitate didaktiko bat ere prestatu dute. Unitate didaktiko horren aurkezpena pasa den otsailaren 15ean egin zen Iruñeako ezpeleta Jauregian. Bertan, Ikastolen Konfederazioko lehendakari Koldo Tellitu, Unitate didaktikoa prestatu duen Xan Aire eta Korrika 20ko koordinatzaile Asier Amondo izan ziren. Unitate didaktikoa Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat prestatu da, hots, 3 eta 18 urte bitarteko ikasleentzat diseinatu da. Asier Amondok azpimarratu duenez, “auzolanean egindako lanari esker sortu ahal izan da material hori guztia”. Unitate didaktikoaren helburua Korrikaren baloreak gizarteratzea eta ikasle zein irakasleei laguntzea da.

Jaurlaritzak erabiltzaile guztien eskura jarri ditu 279 filmeren azpitituluak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Distribuidora de Televisión Digital SA enpresarekin duen lankidetzari esker, erabiltzaile guztien eskura jarri ditu 279 filmeren eta 24 serietako 225 kapituluren azpitituluak. Euskara Sustatzeko zuzendari Estibalitz Alkortak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: “Azpitituluak Open Data Euskadin eskuragarri izateak aukerez beteriko bidea zabaltzen du. Uste baino ohikoagoa da ‘.srt’ artxiboak erabiltzea filmak edo serieak ikusteko, batez ere gazteen artean”.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Echo Boomers 1980 eta 2000. urteak bitartean jaio zinen? Bada, orduan Echo Boomer-a zara. Seguruenik jada desagertu diren Boom-Boom-Boomer txikleez oroituko zara, baina ez du haiekin zerikusirik. Echo Boomer hitzak baby-boom belaunaldiko semealabak definitzen ditu. Planifikatutako lehen semealabak -itxarondak, desiratutak-, gehiegi babestuta eta ugaritasun handian hazita. Gaizki hezitako, mizke hazitako, alferrontzi, nartzisistak… ditugu emaitzat. WTF! Hori atzerakoiek diotena da. Zer mania! Beti guztiak berdin etiketatu nahian dabiltza! -#bereziakgara-. Txarra al da pazientzia gutxikoa izatea? Denbora urrezkoa da. Nahi dut eta oraintxe nahi dut. Eszeptiko izatea? Hiru tximino-jakintsuen filosofia bukatu da: “ez ikusi, ez entzun eta ez mintzatu”. Kezkak ditut. Elikagai bakoitzak bere historia du eta jakin nahi dut jatorri-lekua, nola landu den edo nork landu duen. Konprometituta egotea? Era arduratsuan kontsumitu nahi dut. Zorrotza izatea? Hona hemen analogikoaren oinordekoak, teknologiaren parean hazi direnak eta bere identitatearen bila dabiltzatenak. Zerbaitengatik prestatutako belaunaldirik onena dira, “bere aukeren gainetik”. Zein da foodie baten mukurua? Gosea pasatu zuten bere aitona-amonak baino okerrago elikatzen dela esan diezaiotela. Baina egia da gehiegizko pisu-tasak handiagotzen ari direla. Aitona-amonak, errua ez da gurea, orain arte gure gurasoek elikatu gaituzte. Aldatzea hitzematen dugu. Mileuristak edukitze materialak alde batera utzita bizi dira, duten denbora- eta diru-urria esperientzia eta bizipen berrietan inbertitzen dute: kontraesanez betetako munduan. WIFIra lotuta bizi izatea: Interneten bidez erosi, Whatsapp edo Telegram-aren bidez hitzorduak jarri eta taldeafariak antolatzeko apps-ak erabiltzea; ez dago zertan lehiatuta, kuadrillan egindako merkatubisitekin -argazkia, etiketatze, hanstag-a eta instagram-en partekatuta-. Lana izatekotan, ez duzu denborarik; askok janari-azkarra aukeratzen dute baina orekaduna, casual-food deitutakoa. Hiritribu honek lagunekiko etxetik at janez gozatzen

24

du, astea bitartean ere sozializatzen du; nahiz eta neurriko aurrekontua izan. Janaria sukaldatuz denbora gutxiago inbertitzen du, jakinguraz homemade-a aukera berezietarako gordetzen du. Bidaiatuz gozatzen duen munduko herritarra, eta aniztasun kulturalak bere plateretan barneratzen du. Globalizazioa eta lekukoak batzen ditu: mundu inklusibo baten ondorioztatutako nahaste arriskutsuak. Kontsumo arduratsua balioesten dute: niretzako osasungarria dena, ingurumenerako ere izan behar du. Janari organikoa nahi dute baina etiketetaz ez dira fidatzen, instituzional- edo estatu-erregulazioetaz. Lankidetza-kontsumoa berreskuratzen dute, prezioa ordaitzeko prest daude baldin eta langileari zuzenki iritsi; kontsumotaldeak eta locavole-ak agertu dira, janariak ekoizletik mahaira doaz zuzenean -argazkia, etiketatze, hanstag-a eta instagram-en partekatuta-. Sukaldaritza sinple baino zaporetsuez gozatzen dute, protagonistak elikagaia izan behar du; mahai-zapi gutxiago eta biga-bost platera nahiago dute -etiketa-jantzirik ez dute nahi eraman-. Esperimentatzea atsegin dute, bere platerek kustomizatzen. Kritikari-gastronomikoei begirunea galdu gebe, beste millennial-en gomendioak nahiago dituzte; “merkataritzainteresik gabeko” blogger espezializatuenak. Komentsalismo-ak goaldian daude, ezagunak ez diren baina zeozer partekatu nahi duten pertsonak: janariagatiko gustua eta jendea ezagutzeko asmoa klandestino-afari batera joan zara?-. Beraien ahalgunea haurtzaroko nostalgia da, iraganeko benetakotasuna erreibindikatzen dute -aitonaamonak, saiatzen ari gara-; beti ere, denbora gelditzen ez den einean. Wearable zaleak, gaur teknologia jantzita daramate; konektatutak osasunparametroak hobetzen saiatuz. Esperientzia-kontsumitzaileak, zorrotzak… paradoxarik ez zaie falta; hortik belaunaldi honetakoak liluratzeko marken zailtasuna. Munduak aldaketen premia du. Howard Rainer-ek esan zuen bezala: “My ears hear promise. My mind is power. My eyes see dreams. My thoughts are high. And my body is strong. I am young”; Taos-Tewa-ko amerindiarra.

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila


Gazteberri.eus Gazteek gustuko dituzten gai guztiak zure esku. Nonahi. Noiznahi.


Gazten artean alkoholaren gehiegizko kontsumoa murrizteko eredua garatu dute Islandian

Islandiako gobernuak 15 eta 16 urte bitarteko gazteen artean alkoholaren gehiegizko kontsumoa drastikoki murriztea lortu du. Horretarako, besteak beste, aisialdi aktiboa sustatu du nerabeen artean. Eztabaida handia piztu dute hartutako neurriek baina Europar Batasunak antzeko eredua garatu nahi du arazo horri irtenbide bat emateko 26

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila


GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila

27


H

arvey Milkman Reikiavikeko Unibertsitatean psikologia irakaslea da. Milkman-ek egindako tesiaren arabera, droga eta alkoholaren kontsumoak pertsonek izaten duten estreseta antsietate-mailan eragin zuzena du. Gainera, estres horren kontrako neurriek kontsumitzen diren drogak ere baldintzatzen dituzte. Adibidez, arazoari aurre egiten diotenek anfetaminak kontsumitzeko joera handiagoa omen dute eta arazoa onartzen ez dutenek, aldiz, heroina bezalako drogetara jotzen ohi dute. Tesi horrek islandiar agintarien interesa piztu zuen. Izan ere, gure inguruko herrialde gehienetan bezala, gazteen alkohol eta drogen gehiegizko kontsumoa arazo handia zen Islandian. 1998. urtean, adibidez, azken hilabetean gutxienez behin mozkortzen ziren 15 eta 16 urte bitarteko gazteen kopurua % 42koa zen. Esan bezala, alkoholaren gehiegizko kontsumoa gazteen artean arazo handia da hainbat lekutan. Erakunde publikoek kontsumo hori murrizteko saiakera desberdinak egin izan dituzte baina emaitzak ez omen dira espero zena bezain onak. Orain, berriz, bada eredutzat har daitekeen modeloa; Milkmanek islandiar gobernuarentzat garatu duena, hain zuzen ere. Aipatu programari esker Islandian gazteen artean den droga- eta alkohol-kontsumoa nabarmen murriztea lortu dute. ‘Youth in Iceland’ programari esker, bi hamarkadetan alkoholaren

28

gehiegizko kontsumoa aipatu % 42tik %5era murriztea lortu dute. Programa esku-hartze zuzen eta globaletan oinarritzen da: ikastetxe eta gurasoen arteko lankidetza, debeku garrantzitsuak ezartzen dituzten legeen promulgazioa edota etxeratzeaginduak adingabekoentzat. Etxeratze-aginduena izan zen, hain zuzen ere, ezarri zen lehen

YOUTH IN ICELAND. Islandiako gobernuak neurri zorrotzak ezarri ditu gazteen artean alkoholaren gehiegizko kontsumoa murrizteko. Gobernuak inbertsio handia egin du gazteen artean kirol jarduerak sustatzeko. Familia bakoitzak 300 euro inguru jasotzen ditu hilero seme-alaba bakoitzeko eskolaz kanpoko jarduerak ordaindu ahal izateko.

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila


neurrietako bat. Modu horretan, 13 eta 16 urte bitarteko gazteek etxean izan behar zuten gaueko hamarrak baino lehen neguan eta gauerdia baino lehen udan. Xedea, familia arteko harremanak sendotzea zen, hots, gazteek denbora gehiago familiartean ematea. Etxeratze-aginduen neurriarekin batera, gobernuak debeku-neurri

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila

garrantzitsuak ezarri zituen: debekatuta dago alkohola saltzea 20 urtetik beherako gazteei eta tabakoa saltzea 18 urtetik beherakoei eta, aldi berean, debekatuta dago alkoholaren eta tabakoaren edozein publizitate. Neurri horiek guztiak oso zuzenak eta eztabaidagarriak izan ziren baina horien guztien gainetik, eztabaida gehien sortu zuena

eskolaz kanpoko jarduerena izan zen. Gobernuak nerabeen artean jarduera horiek masiboki sustatu ditu: kirol-jarduerak, artistikoak... Modu horretan, gazteek dituzten aisialdi tarteak bete nahi izan dira fisikoki zein psikologikoki droga eta alkoholaren kontsumoa baino onuragarriagoak diren jarduerekin. Neurria ezarri eta denbora gutxira gazteen estresa eta antsietatea murriztu egiten zela egiaztatu zen. Neurri horiek guztiek kostu ekonomiko garrantzitsua izan dute estatuarentzat baina agintariak pozik azaldu dira lortutako emaitzekin. Adibidez, familia bakoitzak hilero 300 euro inguru jasotzen ditu seme-alaba bakoitzeko eskolaz kanpoko jarduerak ordaindu ahal izateko. Estatuan Osasun ministroa Dolors Montserrat neurri zorrotzen alde azaldu da. Espainian azken hilabetean gutxienez behin mozkortzen diren nerabeen kopurua % 24,6koa da eta 14 urteko gazteen artean %14,2k azken hilabetean gutxienez behin mozkortu dela onartzen du. Europar Batasunak arretaz jarraitu du Islandian garatu den eredu hori eta, horren ildora, ‘Youth in Europe’ ekimena sortu da. Bertan, 17 herrialde desberdinetako 35 udalerrik hartzen dute parte eta Islandian jarraitu diren urratsak jarraitu nahi dira. Espainian, Tarragona da programa ezarriko duen lehen hiria. Fundación de Ayuda contra la Drogadicción (FAD) erakundeko presidente Ignacio Calderónek programa horren inguruko zalantzak azaldu ditu. Calderón-en

29


ustez, ezin da Islandia bezalako herrialde baten esperientzia Espainiara estrapolatu. Bere ustez, “kultura guztiz desberdinak dira eta Espainian drogakontsumoa fenomeno kulturala da”. Calderónek azaldu duenez, “Espainian kontsumo eredu mediterraneoa zen nagusi, baina azken urteetan iparraldeko eredua nagusitu da, hots, kontsumo masiboa. Horren adibide garbiena, adibidez, botilioia dugu”. Hala ere, kontsumo eredu horrek ondorio kaltegarriagoak izan ditu hegoaldeko Europan eguraldia epelagoa delako eta gazteak denbora gehiago eman dezaketelako kalean. Calderón ez da errepresioneurrien aldekoa. Bere ustez, horrelako neurriek epe motzean emaitzak hobetzea lor dezakete, baina arazoari benetako soluzioa emateko hezkuntzan eta kulturan lan egin beharko litzateke. “Familiak arriskuen prebentzioan trebatu beharko lirateke baita 12 eta 14 urte bitarteko gaztetxoekin lan egin ere. Baina horrek kostu handia du eta inork ez du bere gain hartu nahi”. Tarragonako Udaleko Menpekotasun Prebentziorako Zerbitzuko Patricia Rosek bestelako iritzia du. Rosen ustez, Islandian burutu den programak badu Espainian izan diren saiakeretatik desberdintzen duen osagai bat. Izan ere, Rosek azpimarratzen duenez, kirola sustatzea droga eta alkoholaren kontsumoa saihesteko ez da ideia berria. Bada, berriz, ideia hori garatzeko jarraitu den ibilbidea: “kirola kontsumo horiek ekiditeko prebentzio faktorea izan daitekeela

30

jakiteko ez dugu azterlan baten beharra. Baina Islandian nerabe guztiek kirola doan egiteko ezarri duten sistema bada berria. Gure artean, eskola-kirola amaitzen denean kirola egin ahal izateko talde pribatu batera jo behar duzu

eta talde horietan lehiaketa da garrantzitsuena. Gazte guztiek ez dute maila horretan kirola egin nahi; batzuentzat kirola hobby bat besterik ez da baina adinaren arabera maila horretan aritzea zaila izan daiteke”.

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila


Bilbon ere alkoholaren kontsumoa ardatz duten aisia ereduei alternatiba eman nahi zaie

IPARRALDEKO KONTSUMO EREDUA. Alkohola kaleetan masiboki edatearen ohitura Europako iparraldeko herrialdeetatik dator. Baina han, eguraldi baldintzak direla eta gazteak ez dira denbora luzez kalean izaten. Gure artean, berriz, klima epelagoa dugunez, aukera dago gaueko ordu txikiak arte geratzea.

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila

Bilboko Udalak, Deustuko Unibertsitateko Aisia Ikasketen Institutuarekin batera, hiribilduko gazteen aisia ohiturak aztertzeko ekimena garatu du. Egitasmo horren xede nagusia alkoholaren kontsumoa ardatz duten aisia ereduei alternatiba bat ematea da, bereziki, kale-zurruta edo botilioiari. Horretarako, 18 eta 25 urte bitarteko 800 gazterekin egin du lan Udalak. Azterlan horren emaitzak udaberria

aldera aurkeztuko dituzte. Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirola zinegotzi Oihane Agirregoitiak azaldu duenez, “Ez du zentzurik gazteentzako programak garatzea gazteen parte-hartzerik gabe�. Aipatu azterlana hiribilduko hainbat auzotan gauzatu da eta bildutako informazio horrekin guztiarekin aditu talde batek aisia proposamen bat garatuko du, beti ere, alkoholaren kontsumoa alde batera utzita.

31


Sexua Lehen harreman sexualak 18 urte baino lehen EAEko 17 urtetik gorako gazteen erdiak baino gehiagok sexu harremanak izan ditu Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, 17 urte bete ondoren gazteen erdiak baino gehiagok harreman sexualak izan dituela adierazten du. Gainera, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen kasuan, harreman sexualak mantendu dituztenen kopurua % 80,6raino hazten da. Datu horiek guztiak GEB-ek 1.500 gazteren artean egindako inkesta baten ondorioa dira. Azterlanak, gainera, kezkarako zenbait datu ere utzi ditu. Adibidez, sexu-esperientzia duten gazteen % 15,2k aitortzen duenez, azken urtean arriskuren bat dakarren harreman sexualen bat izan du: % 13,2k nahi gabe haurdun geratzeko arriskua edo sexu-transmisiozko gaixotasunen bat hartzeko arriskua zekarren harremana izan zuen eta gainontzeko % 2k haurdun geratzeko arriskurik ez baina sexutransmisiozko gaixotasunak hartzeko arriskua bazekarren jardunbidea izan zuen. Txostenean azpimarratzen denez, mutilen artean ohikoak omen dira jardunbide arriskutsuak. Horrela, arriskuren bat hartu duten mutilen

32

Batez beste, 8 minutu eta Porno kontsumitzaileen AZKEN URTEAN ARRISKUA DAKARREN HARREMAN SE lau segunduko kontsumoa %51k 34 urte baino gutxiago GAZTEAK, SEXU-ESPERIENTZIA DUTENE egiten da ditu SEXUAREN ETA ADIN TALDEEN AR

20 15

18,9 16,9

1

15,2 13,4

Espainia da munduan porno gehien kontsumitzen duen 13. estatua

10

Sakelako telefonoaren bidez egiten den kontsumoa jaitsi da

5 0

GUZTIRA

MUTILAK

NESKAK

15-19

2

ITURRIA: GAZTEEN EUSKAL BEHATOKIA. "EUSKADIKO GAZTEAK 2016" IKER

kopurua % 16,9raino igotzen den bitartean, horrelako jardunbide arriskutsuak izan dituzten nesken kopurua %13,4 izango litzateke. Bestalde, jardunbide arriskutsu horien eta gazteen adinaren artean harreman zuzena dagoela azaltzen du azterlanak. Horrela, zenbat eta nagusiago orduan eta jardunbide arriskutsu gutxiago, hots, jardunbide arriskutsuak ohikoagoak dira gazteenen artean.

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila


Pornoa kontsumitzen duen EXUALEN BAT IZAN DUTEN emakume bakoitzeko hiru EN ARTEAN, gizon kontsumitzaile daude RABERA

16,1 12,9

Nacho Vidal, Mia Khalifa eta Lisa Ann dira bilaketa gehien dituzten aktoreak

20-24

25-29

RKETAREN AURRERAPEN DATUAK

Sexu-esperientziaren bat izan duten gazteen % 15,2k aitortzen duenez, azken urtean arriskuren bat dakarren harreman sexualen bat izan du

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila

SEXOLOGOEK CHRYSALLISEN KANPAINAREKIN BAT EGIN DUTE Aurreko zenbakian azaldu genuen bezala, Chrysallis elkarteak Euskal Herrian adingabe transexualen alde egin duen kanpainak eztabaida handia piztu du. Horren aurrean, Estatu osoko 80 sexologo inguruk kanpaina horren aldeko manifestua sinatu dute. Bertan azaltzen dutenez, sexologoek bat egiten dute Chrysallis EH elkarteak egiten duen lanarekin eta gizartean errespetua, elkarbizitza eta elkartasuna sustatu behar direla azpimarratu dute. Sexologo horiek, gainera, argi utzi nahi izan dute transexualitatea ez dela gaixotasun bat, nazioarteko osasun erakunde batzuek hala adierazi duten arren. Nafarroako Parlamentuak ere, kanpaina horren inguruan sortu diren istiluak (hainbat markesina erasotuak izan dira) direla eta, transexualen eskubideen aldeko adierazpen bat egin du.

SEXUAREN TXOKOA

Malgukia. Modan den jolasa Seguruenik, azken asteetan, bai hedabideen bidez, bai sare sozialen bidez, malgukia edota gaztelaniazko ‘el muelle’ izeneko jolas sexualaren berri izan duzue. Momentuz, gure artean oso hedatua ez dagoela dirudien arren –Amerikan ohikoa omen da, bereziki, gazteen artean– adituen ustetan, laster gure ingurunera ere iritsiko da. Baina, argi eta garbi esanda, espero dezagun hori hala ez izatea. Izan ere, malgukia jolasa oso praktika arriskutsua da. Hori dela eta, ‘errusiar erruleta sexuala’ izenarekin ere ezagutzen da. Agian, azken izen hori egokiagoa da jolas hau deskribatzeko. Nahi gabeko haurduntzak eta sexu-transmisiozko gaixotasunak dira jolas horren ondoriorik arriskutsuenak. Jolasa, jada jakingo duzuen moduan, mutilen arteko lehia bat da. Aulki batean eserita, zenbait neska haien gainean jartzen dira koitoa izateko. Mutil bakoitzak denbora zehatz bat ematen du neska batekin eta hori amaitu ostean bikoteak aldatzen dira. Hori guztia, noski, inolako babesik gabe, hots, kondoiak erabili gabe. Eiakulatzen duen lehen mutila da jolasa galtzen duena. Hori teorian, noski; benetako galtzaileak nahi gabeko haurduntza bat duen neska edo sexutransmisiozko gaixotasunen bat hartzen duen laguna baita. Aipatu bi arrisku nagusi horiez gain, bada beste arrisku garrantzitsu bat: diagnostikorik eza. Izan ere, jolas hori nagusiki nerabeen artean praktikatzen da eta adin horretan, medikuarengana gero eta gutxiago joateko joera izaten da. Ondorioz, izan daitezkeen gaixotasunak beranduago antzematen dira eta, hori dela eta, kalteak larriagoak izan daitezke.

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 33


Teknologia berriak GIPUZKOA ENCOUNTER Martxoaren 17 eta 19 bitartean Gipuzkoa Encounter topaketaren edizio berria egingo da Tolosan. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, bakarrik 400 leku izango dira ordenagailuak jartzeko. Kopuru txikia denez, antolatzaileek izen-emate eta erreserba sistema bat garatu behar izan dute. Sarrera lortu duten lagunek ordenagailu bat jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta Interneterako konexioa izateko eskubidea lortu dute. Sarrerik behar ez duten jarduera ugari antolatuko dira: kontsolak, hitzaldiak, tailerrak eta hardware-aren inguruko ekitaldiak izango dira Open Gunea-n.

IKURRIĂ‘AREN IKONOA WHATSAPPEN AZALTZEKO ESKAERA Jada 12.000 lagun baino gehiago dira ikurrina Whatsappeko emotikono bihur dadin Harkaitz Galarragak Change.org web gunean egin duen eskaera sinatu dutenak. Izan ere, Whatsappek eskaintzen dituen emotikonoen artean hainbat bandera aurki daitezke baina ez ikurrina. Hori dela eta, Galarragak aplikazioaren jabeei ikurrina ere emotikono horien artean gure bandera sartzea eskatu die. Aldarrikapena Euskal Herriaren independentzia ere aldarrikatzeko erabiltzen ari omen da.

34

Interneten adingabeen segurtasuna bermatu nahi duen zentroa eratu da Otsailaren 7an Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna ospatu zen Otsailaren 7an ospatu den Internet Seguruaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Espainiako Energia, Turismo eta Agenda Digitala Ministerioak Interneten adingabeen segurtasuna bermatzeko zentro bat abian jarriko duela iragarri du. Instituto Nacional de Ciberseguridad (INCIBE) erakundearekin batera garatuko den ekimen horren xede nagusia adingabeen artean Interneten eta teknologia berrien erabilera seguruak eta arduratsuak sustatzea izango da. Zentroak IS4K (Internet Segura For

Kids) izena izango du eta, besteak beste, gurasoei erabilera seguru eta arduratsu horiek bere seme-alabei irakasteko baliabideak eskainiko dizkie. Helburua, azken finean, teknologia horien erabilera sustatzea da, baina, beti ere, arriskuak ekiditen. Estatuan sortuko den zentroa jada Europan martxan diren INSAFE eta INHOPE sareetan barneratuko da. Aipatu bi sare horiek Europar Batasunak adingabeentzat Internet hobea sustatzeko BIK Europar Estrategiaren barruan aurkitzen dira.

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila


Facebookek lana bilatzeko aukera eskainiko du Momentuz bakarrik Kanada eta Estatu Batuetan izango da, baina Linkedinek baditu kezkatuta egoteko arrazoiak. Izan ere, Facebookek lana bilatzen laguntzeko tresna jarri du martxan. Facebooken orrialde bat duten enpresek lan eskaintzak argitaratzeko aukera izango dute eta erabiltzaileek Facebook bidez lanpostu hori eskatzeko aukera izango dute. Momentuz ez dago garbi funtzio berri horrek zein nolako eragina izango duen Linkedin bezalako sare sozialetan. Hala ere, kontuan hartu behar da Facebookek jada 1.860 milioi erabiltzaile dituela.

Aldaketa gutxi urte hasieran gehien saldu diren bideo-jokoetan Urte berriarekin batera aldaketa gutxi izan dira gehien saldu diren bideo-jokoen artean. Bigarren hilabetez jarraian FIFA 17 izan da gehien saldu den jokoa. Sorpresa handiagoa da, lau postu igo ondoren, GTA V-ren bigarren postua. Podiuma Battlefiled 1 jokoak osatzen du. Kasu guztietan PS4 plataformarako jokoetaz ari gara. Laugarren postuan Wii-rako Just Dance 2017 aurkitzen da.

FIFA 17 PS4

GTA V PS4

BATTLEFIELD 1 PS4

GTA V, 75 MILIOI KOPIEKIN, HISTORIAN IZAN DEN LAUGARREN BIDEO-JOKORIK ARRAKASTATSUENA GTA V bideo-jokoak 75 milioi kopia saltzea lortu du. Horrela, kopia gehien saldu dituzten bideo-jokoen sailkapenaren laugarren postuan kokatu da, Tetris (500 milioi), Minecraft (107 milioi) eta Wii Sports (83 milioi) jokoen atzetik. GTA V 2013. urtean merkaturatu zen, baina pasa den hilabetean, adibidez, Espainian bakarrik Fifa 2017 bideo-jokoak lortu zuen GTA V baino kopia gehiago saltzea. Aurten bertan GTA jokoaren bertsio berria merkaturatuko dela iragarri da: Red Dead Redemption 2.

SAKELAKO TELEFONOEN SALMENTAK

Pasa den urtean 1.495 sakelako telefono adimentsu saldu ziren mundu osoan, 2015. urtean baino % 5 gehiago. Telefono gehien saldu zituen konpainia Samsung izan zen (306,4 milioi).

CALL OF DUTY INFINITE WARFARE

Orain arte, Call Of Duty bideo-jokoa arrakastaren sinonimo izan da baina Infinite Warfare-ren salmentak uste baino askoz okerrago joan dira. Aurten jokoaren bertsio berria merkaturatuko da.


Nomofobia YOUTUBEK YOUTUBER EZAGUNENA KANPORATU DU

Tabletak desagertzear? Bederatzigarren hilabetez jarraian tableten salmentak jaitsi dira Teknologia berrien merkatua oso dinamikoa da. Duela urte pare bat tabletak merkatuko errege ziren eta orain, berriz, desagertzeko zorian daudela iragarri dute adituek. Izan ere, bederatzigarren hilabetez jarraian tableten salmenetek behera egin dute. IDC konpainiak bildu dituen datuen arabera, pasa den urtean 174,8 milioi tableta saldu ziren mundu osoan, aurreko urtean baino % 15,6 gutxiago. Arrakasta gehien duen tableta Apple-n iPad-a da. Salmenta guztien % 18 inguru gailu horrenak dira. Jarraian Samsung (Galaxy Tab S2 eta Tab A modeloekin) eta Amazon aurkituko lirateke. Azken horren kasuan, bere prezio merkeak merkatuaren zati handi bat eskuratzeko aukera eman dio.

36

Seguruenik Felix Kjellberg izena ez duzue ezaguna izango. Agian, PewDieDie izena ezagunagoa izango duzue. Izan ere, azken hori da arrakasta gehien duen Youtuberraren izena. PewDieDie-k 53 milioi jarraitzaile ditu eta bere bideoek 15.000 milioi erreprodukzio baino gehiago dituzte. Hala ere, YouTubek PewDieDie-ren kanala ixtea erabaki du, ustez, nazien aldeko mezuak eta mezu antisemitak zabaltzeagatik. Kjellberg-ek barkamena eskatu du eta hainbat mezu seguruenik egokiak ez zirela onartu du. Bideo horietako batzuetan, sinbolo naziak azaltzen ziren eta beste batean “heriotza judutar guztientzat� zioen kartel bat azaltzen zen.

Telefonoekiko menpekotasunak eragin negatiboa du bikote harremanetan Sakelako telefonoen eta bestelako gailu eramangarrien erabilera gehiegizkoa da hainbaten ustetan. Intel Securityk Erresuma Batuan egin duen ikerketa baten arabera, horrelako gailuren bat duten erabiltzaileen % 80 inguru estresatu egiten da bere telefonoa eskura ez duenean. Nomofobia izenarekin ezagutzen den beldurra da, hots, NoMobile-Phone-Phobia. Datu horiek ikusita, Jo Hemmings psikologoak telefonoekiko menpekotasun horrek bikote harremanetan zein nolako eragina duen aztertu nahi izan du. Hemmings-ek azaldu duenez, ikerketan parte hartu dutenen heren batek azaldu duenez, euren bikotekideak telefonoari bikotekideari baino garrantzi handiagoa ematen dio. Ikerketak azpimarratzen duenez, menpekotasun jarrerak ohikoagoak dira gazteen artean. Horrela, adin tarte guztietan, batez beste, telefonoa etengabe begiratzen dutenen kopurua % 50 inguru den bitartean, 18 eta 25 urte bitarteko gazteen artean kopuru hori % 65raino igotzen da.

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila


GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila

37


Lanaldi partziala nagusi gazteen lan datuen susperraldian Lanean ari diren gazteen heren bat lanaldi partzialean ari da; emakumeak, gizonak baino gehiago. Euskadin, lana duen 16 eta 29 urte bitarteko gazte baten batez besteko soldata hilean 996 € izan da 2015ean. Gazteen Euskal Behatokiak argitaratu duen ‘Gazteak eta enplegua Euskadin 2015’ azterlanaren arabera 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasaren goranzko joera hautsi egin da. Beraz, gero eta gehiago dira lanean ari diren aipatu adin tarteko gazteak baina, azterlan berak azpimarratzen duenez, baldintzak ez dira oso egokiak. Izan ere, aldi baterako kontratuak, lanaldi partzialak eta 1.000 euro inguruko soldatak nagusi izaten jarraitzen dute. Txostenean azaltzen denez, 25 urteko mugak zehazten du ikasketa eta lanaren arteko muga. Horrela, adin horretatik beherako gazte gehienak ikasten ari diren bitartean, hortik gorakoak lanean izango lirateke. 2013 eta 2015 bitartean lanean diren gazteen kopurua % 30,9tik % 34,8ra pasa da. Langabezian diren gazteen kopurua, aldiz, % 18,1etik % 15,4ra jaitsi da.

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila Gazteria Zuzendaritza

38

16 eta 29 urte bitarteko gazteen okupazio nagusiren bilakaera (%)

50 40

48,5

50,0 46,9

42,8

45,3

47,8 44,4

46,8 Ikasten

42,8 38,3

Lanean

37,2

30

33,3

20

15,5

18,7

34,8 30,9 18,1

15,4 Langabezian

10 0

7,6

9,1

7,9

1,3

2,5

2,4

2,0

2000

2004

2008

2011

3,4

3,2

3,1 Besterik

2012

2013

2015

ITURRIA: Gazteen Euskal Behatokia, Gazteak eta enplegua Euskadin, 2015"

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Dirección de Juventud

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua.

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea.

Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net

Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea.

Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Nafarroak euskarazko irakaskuntza sustatzeko kanpaina egin du Euskarabidearen bidez, datorren ikasturteko Haur eta Lehen Hezkuntzako aurrematrikulazioari begira euskarazko irakaskuntzari buruzko informazioa zabaltzeko kanpaia egin da Nafarroako Gobernuak, Euskararen Nafar InstitutuaEuskarabidearen bidez, euskarazko irakaskuntzari buruzko informazioa emateko eta eredu hori bultzatzeko kanpaina egin du. 2017-2018 ikasturteko Haur eta Lehen Hezkuntzako aurrematrikulazioa otsailaren 13 eta 17 bitartean izan da. Esan bezala, kanpainaren helburu nagusia eusrazko ereduaren matrikulazioa bultzatzea da eta, horretarako, hurrengo ikasturtean 3 edo 4 urteko seme-alabak eskolatuko dituzten gurasoen artean euskarazko irakaskuntzaren ibilbide luzea eta haren izaera eleaniztuna nabarmendu nahi izan dira. Kanpaina hainbat euskarritan garatu da (hedabideak, markesinak, esku-orriak...) eta euskarazko irakaskuntza hautatu duten zenbait pertsonen parte-hartzea ere izan du. Horrela, bere lekukotasuna eman dutenen artean aurkitzen dira, adibidez, Oier Sanjurjo (Osasunako futbolaria), Joana Octavio eta Raquel Pardo (Lehen Hezkuntzako maistrak), Eduardo

40

GAZTEBERRI #122 | 2017 Otsaila


Cairo, Amaia del Campo (ikus-entzutezko editorea), Pablo Lisarri (kimikaria) edota Cristina Bayona (unibertsitateko irakaslea). D ereduaren egokitasuna Nafarroako bi hizkuntza berezkoetatik abiatzea da, horrek dakartzan motibazioa eta gizartean erabiltzeko aukerak kontuan izanda. Horretaz gain, 40 urte luzeko berrikuntza pedagogikoaren eskarmentua du eta irakasleak eleaniztunak dira. Hizkuntzen tratamendu integratuaren metodologia erabiltzen du, mintzaira bakoitzaren berezitasunetara espezifikoki egokitua, eta curriculumekoak ez diren hizkuntzak dituzten familien haurrak ere aintzat hartzen ditu. Euskarazko murgiltze ereduak irakaskuntza euskaraz bideratzen du eta ingelesa eta gaztelania ere lantzen baititu, hiru hizkuntzak ikastea bermatzen du. Kanpainan erabilitako dirua 50.000 eurokoa da. Nafarroako Parlamentuak 2015ean Euskararen Foru Legea aldatzearekin euskarazko irakaskuntza, D eredua, eremu ezeuskalduneko irakaskuntza sistema publikoan eskaintzeko aukera zabaldu zen.

Nafarroak badu 2026-2019 aldirako Euskaren inguruko plana Gobernuak Euskararen I. Plan Estretegikoa onartu du Nafarroako Gobernuak herritarrek euskara ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubideari erantzutea xede duen 2016-2019 aldirako Euskararen I. Plan Estrategikoa onartu du. Plan berria Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legean eta Eremu Urriko Hizkuntzen Kartan oinarritzen da eta euskaldunon eskubideak bermatzeko tresnak definitzen ditu. Programaakordioan hartutako konpromisoetan ere oinarritzen da agiria; agiri horrek nabarmentzen du zeharkako plan baten beharra dagoela, progresiboa izango dena, Nafarroako errealitate soziolinguistiko guztietara egokituko dena eta herritarren askatasuna eta borondatea errespetatuko dituena. Ollo kontseilariak egin duen aurkezpenean Planaren ardatza herritarrak direla azpimarratu da. Zehazki, zazpi ardatz estrategiko zehazten dira: erabilera soziala, hiztun berriak, zerbitzu publikoak, prestigioa eta erakargarritasuna, motor ekonomikoa, hizkuntza-esparrua eta Euskarabidearen barne-kudeaketa. Planarekin batera, aginte-taula

bat ere aurkeztu da. Taula hori planaren azken ebaluazioa egiteko balio ahal izango du. Euskararen Plana parte-hartze prozesu baten ondorioa da. Prozesu horretan, bereziki, euskara administrazioan eta euskaraeskaintzan sustatzeko beharra azpimarratu ziren. Gainera, pasa den urtarrilaren 19an, Euskararen Nafar Kontseiluak aho batez onartu zuen euskara Nafarroaren ondare gisa bultzatzeko eta euskara politizatzearen aurkako adierazpena.

ATAL hau nafarroako gobernuaren euskararen nafar institutuaren LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila

41


Agenda MARTXOAK 1, ASTEAZKENA

10/12€.

• MARGO CILKER. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 6€.

• DANIELA LA LUZ. Kafe Antzokia, Bilbao. 00:00. 10€.

• MIGUEL FERNÁNDEZ 4TET. Bilbaina Jazz Club, Bilbao. 20:30. 12€.

• 7 NOTAS 7 COLORES. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 15€.

• MARCELO ESCRICH – SILENT TRÍO. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:00. Doan.

MARTXOAK 2 , OSTEGUNA • ISEO. Gaztetxea, Arrasate. 21:00. 5€. • SES. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:30. 10€. • IZAR + STAR STILL RIVER + PETAR ABELS. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 6€.

• ASKING ALEXANDRIA. Santana 27, Bilbao. 19:00. • IRATXO. Azkena Aretoa, Bilbao. 21:00. 8€. • ROSALÍA & RAUL REFREE. AZAzkuna Zentroa, Bilbao. 21:00. 10/12€. • BAND JOVI. Moma Aretoa, Bilbao. 19:30. 10€. • JULIÁN MAESO. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:00. • TREMENDA JAURÍA. DOKA, Donostia. 19:00. 10€.

• JAVIER URQUIJO. Trova Aretoa, Lizarra. 23:00. 15€.

• BEACH BEACH. Plateruena, Durango. 21:00. 6€.

MARTXOAK 3, OSTIRALA

• DEAD BRONCO + RED BEARD. Hell Dorado, Gasteiz. 22:00.

• ESPERANZA FERNÁNDEZ. Barakaldo Antzokia, Barakaldo. 20:30. 10€.

• DANI MARTÍN. Baluarte Auditorioa, Iruña. 20:30. 35/45€.

• ISEO. Stage live, Bilbao. 20:30.

• SES + MOON SHAKERS. Pagoa

Kafe Antzokia, Oiartzun. 21:30. 10€. • ALBERTO CORTEZ. Leidor Aretoa, Tolosa. 20:30.

MARTXOAK 4, LARUNBATA • IZAKI GARDENAK. Gaztetxea, Andoain. 22:30. • TANKARD. Totem Aretoa, Atarrabia. 20:30. 23 euro. • LAUROBA + LEILA THENUIT. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:00. Doan. • LORDS OF BLACK + VHÄLDEMAR + ORION CHILD. Larratxo Kultur Etzea, Donostia. 19:00. 12/15€. • BEACH BEACH. Dabadaba Aretoa, Donostia. 19:30. 6€. • MALAKA YOUTH. DOKA, Donostia. 19:30. 8€. • RULO Y LA CONTRABANDA. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 22€. • HAVALINA. Le Coup, Gasteiz. 20:00. 12€. • HIGHLIGHTS + RESACA JACKSON + THE GOLD PHONES. Hell Dorado, Gasteiz. 22:00.

Urte osoko harpidetza (12 aldizkari)

18€ 42

harpidetzak@gazteberri.eus GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila


• JAZZY LEAP SINGS JOBIM. Baluarte Auditorioa, Iruña. 20:00. 10€. • XERNEGE. Sanduzelaiko Civivox, Iruña. 20:00. 6€. • PATXUKO NICE + IBAI MARÍN + FALTA. Pagoa Kafe Antzokia, Oiartzun. 21:30. 8€.

MARTXOAK 5, IGANDEA • JABIER MUGURUZA. Gezala Auditoriuma, Lezo. 20:00. 8€.

MARTXOAK 7, ASTEARTEA • ILL NIÑO. Stage Live, Bilbao. 19:00. 20€.

MARTXOAK 8, ASTEAZKENA

19:00. 10€.

MARTXOAK 12, IGANDEA

• IZAKI GARDENAK + ERRAIAK. Pagoa Kafe Antzokia, Oiartzun. 22:00. 10€.

• ASIER SERRANO. Pagoa Kafe Antzokia, Oiartzun. 18:00. 8€.

• GARAZI KAMIO + SUSANA SENCILLO. Aranburu Jauregia, Tolosa. 19:00. Doan.

MARTXOAK 14, ASTEARTEA

• EÑAUT ELORRIETA. Zelai Arizti Aretoa, Zumarraga. 22:30. 10€.

• THE BENNY GREEN TRIO. VIctoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 15€.

MARTXOAK 11, LARUNBATA

• HEAVEN SHALL BURN + DAWN OF THE MAYA. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 18/22€.

• RUPER ORDORIKA + ERRIME. Sanagustin Kulturgunea, Azpeitia. 19:00. 10€.

MARTXOAK 15, ASTEAZKENA

• SECOND + SHINOVA + LUIS BREA Y EL MIEDO. Santana 27, Bilbao. 19:00. 15€.

• JAMES RHODES. Arriaga Antzokia, Bilbao. 20:00. 10/36€.

MARTXOAK 16, OSTEGUNA

• RENALDO & CLARA. Berrizko Kultur Etxea, Berriz. 20:00. Doan.

• HENHOUSE PROWLERS + THE OLD TIMEY STRING BAND. Santana 27, Bilbao. 21:00.

• ANARI + LIHER. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 10€.

• JOSH HOYER & SOUL COLOSSAL. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 10€.

• SHAWN JAMES. Azkena, Bilbao. 20:00. 10€.

MARTXOAK 17, OSTIRALA

MARTXOAK 9, OSTEGUNA

• JARDÍN DE LA CROIX. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 10€.

• RODRIGO CUEVAS. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:30. 12€.

• 77 PARANOID. DOKA, Donostia. 19:00. 10€.

• EL NIÑO DE ELCHE. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:30. 15/18€.

• NOVEDADES CARMINHA. Dabadaba, Donostia. 19:30. 12€.

• BOCANADA. Azkena Aretoa, Bilbao. 10/13€.

• ELEFANTES. Mítika Aretoa, Gasteiz. 19:45. 18€.

• DOCTOR QUEEN. Stage Live Aretoa, Bilbao. 22:00. 16€.

• RAPSUSKLEI. Backstage, Bilbao. 19:30. 10€.

• KEPA JUNKERA & SORGINAK. Jai Alai Pilotelekua, Gernika-Lumo. 20:30. 10€.

• BEBE. VIctoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 20€.

• NOVEDADES CARMINHA. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 12€.

• RAPSUSKLEI. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:00. 10€.

• MARA BARROS. Azkena, Bilbao. 22:00. 12€.

• MARÍA BERASARTE. Olalde Aretoa, Mungia. 20:00. 10€.

• RUBÉN POZO + ELLAS. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 5/8€.

• IZAKI GARDENAK. Portuko Ranpi, Ondarroa. 22:00.

• CERO A LA IZQUIERDA + SÍNKOPE. Zentral Kafe Antzokia, Iruña.

• HIJA DE LA LUNA. Noboo Aretoa, Tutera. 21:30. 18 €.

• IZAR & STAR: THE ASSOCIADOS + SAUL & FRIENDS. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 6€. • MARTÍN LEITON 4TET. Bilbaina Jazz Club, Bilbao. 20:30. 12€.

MARTXOAK 10, OSTIRALA

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila

• SANTIAGO AUSERÓN. Ermua Antzokia, Ermua. 22:15. 12€. • MUCHO. Le Coup, Gasteiz. 20:00. 10€. • IZAKI GARDENAK. JImmy Jazz, Gasteiz. • CLARA PEYA. Kultur Leioa, Leioa. 21:00. 5/10€. • SU TA GAR. Ikusgarri Aretoa, Lekeitio. 20:30. 15€.

43


MARTXOAK 18, LARUNBATA • DOCTOR QUEEN. Totem Aretoa, Atarrabia. 22:00. 16€.

Bilboko Guggenheim Museoa:

• GRITANDO. Stage Live Aretoa, Bilbao. 19:00. 10€.

• “FIONA TAN: EKIALDEARI BEGIRA, GALDUTA”. 2017ko martxoaren 19ra arte.

• BEJO & DJ PIMP. Bilborock, Bilbao. 20:00. 10€.

• “HERMAN ETA MARGRIT RUPF BILDUMA”. 2017ko apirilaren 23ra arte.

• DEAD BRONCO + MAMAGIGI’S. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 10€.

• “ESPRESIONISMO ABSTRAKTUA”. 2017ko ekainaren 4ra arte.

• MUCHO. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 18:30. 10€.

Bilbao Arte:

• CHANNEL ONE. Guardetxea, Donostia. 17:00. 12€. • RODRIGO CUEVAS. Dabadaba, Donostia. 20:00. 12€. • METALMANIA. DOKA, Donostia. 20:30. 9/12€. • NICK MOSS BAND. Ermua Antzokia, Ermua. 20:00. 8€. • RUPER ORDORIKA. Lizeo Antzokia, Gernika-Lumo. 20:00. 7/10€. • ERASO + HUMUS + HIBAKUSHA. Pagoa Kafe Antzokia, Oiartzun. 21:30. 6€.

MARTXOAK 19, IGANDEA • DOCTOR QUEEN. Jimmy Jazz, Gasteiz. 18:30. 16€.

MARTXOAK 21, ASTEARTEA • ALEJANDRO ESCOVEDO & BAND + THE BELLFURIES. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 15€.

MARTXOAK 22, ASTEAZKENA • BLUES PILLS. Santana 27, Bilbao. 19:00. 23€.

• “DIMENSIONES PARALELAS”. 2017ko uztailaren 26ra arte. • “TEKNOLOGIA DEL ENCANTAMIENTO”. 2017ko maiatzaren 31ra arte. • “KULTURA GARAIKIDE BATEN AZTARNAK”. URTZI IBARGÜEÑE. 2017ko maiatzaren 3ra arte.

Bilboko AZ Azkuna Zentroa: • “HIRIKO EPIFANIAK. CARLOS GARAICOA ARTISTA KUBATARRAREN ERAKUSKETA”. 2017ko maiatzaren 14ra arte. • “INORK EZ DAKIENA”. 2017ko maiatzaren 14ra arte.

Donostiako Lugaritz Kultur Etxea: • “INOIZ EGIN EZ DITUDAN ANTZEZLANAK”. IKERNE GIMENEZ. 2017ko apirilaren 21era arte.

Donostiako Kubo Aretoa: • “IRUDIZKO ARKEOLOGIAK”. MIQUEL NAVARRO. 2017ko maiatzaren 21era arte.

Donostiako Tabakalera: • “BIZIGARRIAK: ZIRKULAZIOA ETA EURFORIA. 2017ko ekainaren 11ra arte.

Gasteizko Artium Museoa: • “KOMIKIAK ZIENTZIAZ JANTZI DIRA”. 2017ko martxoaren 31ra arte. • “LILIANA PORTER-EN ERAKUSKETA”. 2017ko irailaren 3ra arte. • “ARTEA ETA (ARTEAREN) SISTEMA”. 2017ko Urriaren 1era arte.

Gasteizko Montehermoso Kulturgunea: • “DOPPLER ECO TAC”. MIRIAM ISASI. 2017 maiatzaren 14ra arte.

Gernikako Euskal Herria Museoa: • “EUSKO JAURLARITZA GERRA ZIBILEAN”. 2017ko apirilaren 2ra arte.

Getariako Balenciaga Museoa: • “IKATZA ETA BELUSA. ORTIZ DE ECHAGÜEREN ETA BALENCIAGAREN BEGIRADAK HERRI JANTZIARI”. 2017ko maiatzaren 07ra arte. • “COLLECTING ELEGANCE. RCHEL L. MELLON’S LEGACY”. 2018ko urtarrilaren 25era arte.

Irungo Oiasso Museoa: • “PORCELANAS BIDASOA: INDUSTRIA, ARTEA ETA MEMORIA”. 2017ko martxoaren 05era arte.

Tolosako Topic Museoa: • “BARRIGA VERDE, FERIAZ FERIA”. 2017ko urriaren 8ra arte.

MARTXOAK 24, OSTIRALA • THE LAST BAND. Edaska Aretoa, Barakaldo. 20:00. 12€.

44

GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila


• BERET. Bilborock, Bilbao. 20:00. 12€.

• EL ÚLTIMO TRIBUTO. Doka, Donostia. 20:00. 12€.

• EL ÚLTIMO TRIBUTO. Stage Live Aretoa, Bilbao. 20:30. 12€.

• THE DELTA SAINTS. Hell Dorado, Gasteiz. 22:00.

• ZUCO 103. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 15€.

• LEON BENAVENTE. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00.

• DAWN OF THE MAYA. Niessen, Errenteria. 19:00. 8€.

MARTXOAK 27, ASTELEHENA

• SHIRLEY DAVIS & THE SILVERBACKS. Kubik Aretoa, Gasteiz. 21:00. 18€.

• JOSEBA IRAZOKI VS LE QUATTRO VOLTE. Kafe Antzokia, Bilbao. 18:30. 5€.

• LEE SCRATCH PERRY + THE SUSTRAINS REVUE. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 19:30. 20€.

MARTXOAK 28, ASTEARTEA

• OLATZ ZUGASTI. Leidor Aretoa, Tolosa. 20:30. 10€.

MARTXOAK 25, LARUNBATA • THE NEW RAEMON & MCENROE. Bilborock Aretoa, Bilbao. 20:00. 16€.

• LEVI PARHAM & BAND. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 12€.

MARTXOAK 30, OSTEGUNA • VENDETTA. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:15. 12€.

Etxea, Gasteiz. 19:30. Doan.

MARTXOAK 31, OSTIRALA • AVALON EMERSON. Kafe Antzokia, Bilbao. 00:00. 10€. • FIVE DIRECTION + MIDNIGHT RIDERS + KEEP CALM. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 8€. • DINERO. Stage Live Aretoa, Bilbao. 19:30. 12€. • LOVE OF LESBIAN. Santana 27, Bilbao. 20:00. 25€. • VENDETTA. Doka, Donostia. 19:15. 12:00. • COQUE MALLA. Jimmy Jazz, Gasteiz. • HIJA DE LA LUNA. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:00. 16€.

• ETXE. Oihaneder Euskararen

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura


etorkizuna.eus 46

Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria GAZTEBERRI #122| 2017 Otsaila



yi

nE uro pe

ia

ud

l ra

St

st

y in New Zealand

Au

S tu d

S tu in dy

USA St

Stu d y in Canada ud y

in


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.