Gazteberri 131 Azaroa 2017

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 131. Zbk | 2017 Azaroa |

Zergatik edaten dugu botilako ura?

#131


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA Jon Mikel Zabalegi TESTUAK ETA DISEINUA Shareak Kultur Elkartea LAGUNTZAILEAK Nerea Segura, José Poza, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA 94 424 75 94 | 943 053 488 | 629 229 185 INPRIMATZAILEA Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO ETA BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 EDO 943 053 488 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak

08

Erreportajea: Sormenaren lurraldea

z Abian da aisiaren bidez nerabeak zientziara hurbildu nahi dituen Bizilabe Bilbao zentroa z Alien Tango, Hex eta Skygaze, Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketaren irabazleak z Ohi dena edatea gehiegi izan daiteke

20 Zientzia z Buruarekin tekleatu ahal izango dugu?

22 Euskara

14

Elkarrizketa: Karlos PĂŠrez de ArmiĂąo

26

Erreportajea: Zergatik edaten dugu botilako ura?

z Euskal Kirolari, euskara kirolaren munduan sustatzeko ekimen berritzailea z Kontseiluak hizkuntza-politika berritzeko bide-orria garatuko du z Arabako gazte euskaltzaleak bigarrenez elkartu dira

32 Sexua z Oxitozina: amodioaren eta loturaren hormona z Tamaina garrantzitsua al da?

34 Teknologia berriak z Estatuan, batez beste, 228 euro ordaintzen dira sakelako telefonoengatik z Ekin-up 2017 Enpresa Ideien III. Lehiaketako irabazleak z Internetek haurrak etorkizunerako prestatzen omen ditu

42 Agenda GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa

3


Gazteberriak GAZTEAK PROTAGONISTA MEMORIA EGUNEAN Pasa den azaroaren 10ean eta Gogora Institutuak antolatuta Memoria Eguna ospatzeko ekitaldia burutu zen. Aipatu ekitaldian gazteak protagonista nagusi izan ziren. Izan ere, urte honetan Eusko Jaurlaritzaren xedea izan da memoria etorkizuneko belaunaldiei transmititzea zer garrantzitsua den nabarmentzea. Ekitaldian Adi-Adian programan parte hartu duten hogei bat lagun izan ziren. Gazteek euren esperientzia, hausnarketak eta bizitako emozioak azaldu zituzten eta euskal ikasgeletan lekukotzak utzi dituzten biktimen iritzia ezagutzeko aukera ere izan zen.

LANBIDE HEZIKETAKO TITULATU BERRIENTZAKO LAGUNTZAK Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako titulu bat duten 30 urtetik beherako gazteentzako diru-laguntza deialdi bat atera du. Guztira, 750 laguntza eskainiko dira eta horien xede nagusia hezkuntza esparrutik lan mundurako trantsizioa erraztea da. Horrela, lehen lan-esperientzia izateko aukera eskainiz, titulatu berri diren gazteei profil profesional zehatzekin lotutako gaitasunak bereganatzeko aukera eman nahi zaie. Laguntza horiei esker, gazteek enpresa batean 3 hilabeteko egonaldia egiteko aukera izango dute eta, amaitzean, ziurtagiri bat jasoko dute.

4

Abian da aisiaren bidez nerabeak zientziara hurbildu nahi dituen Bizilabe Bilbao zentroa Deustuko Udaltegian kokatuta dago eta ikerketarako tailer erakargarriak eta aisia jarduerak uztartuko ditu Abian da Euskadin gazteentzat abian jarritako ikerketa eta aisia adimenduneko lehenengo zentroa. Bere izena Bizilabe Bilbao da eta Bilboko Udalaren eta Elhuyarren arteko akordioaren emaitza da. Bizilabe Bilbao DBHko eta Batxilergoko ikasleak nahiz 12 eta 17 urte bitarteko gazteak ikerkuntza, zientzia eta teknologiaren mundura erakartzeko asmoarekin jaio da. Hori lortzeko, ikerketarako tailer erakargarriak eta aisia-jarduerak uztartuko ditu. Bizilabe Bilbao zentroak 200 koadro baino gehiago izango ditu eta, bilbotar gazteen eskariaren arabera moldatuta, gazteek zientziarekin nahiz teknologia berriekin ikasi, esperimentatu eta

ondo pasa dezaketen gazte-topagune bilakatu nahi du. Bizilabe sareko lehenengo zentro honek 12 eta 14 zein 15 eta 17 urte bitarteko gazteei bideratu eta diseinatutako tailerrak abian jarri ditu. Bertan, zenbait ikerlari eta aditu gidari moduan arituko dira, betiere Elhuyarren STEM hezkuntza-ereduari eutsita, hau da, “gazteen zientzia-bizipenak eta komunitatea� leloa oinarri erabilita, abentura eta esperimentuen bidez. Gazteenentzat hainbat jarduera egingo dira, besteak beste, musikako tekno-laborategia edo, litxarrerien ehundura, kolore, zapore eta usainak sortuta nahiz eraldatuta, kimikarekin esperimentatzeko tailerrak.

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa


BERDINTASUNA NIRE BAITAN HASTEN DA Ikaslan Bizkaiak emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko ‘Emakumeak ere’ kanpainaren edizio berri bat jarri du abian. Kanpaina horren xedea genero berdintasunaren inguruko hausnarketa sustatzea da. Horretarako bere ikastetxe-sareko kideei sexuaren araberako bereizketa saihesteko zein nolako konpromisoa hartzeko prest diren sare sozialetan partekatzeko eskatzen zaie. Ikaslanek mundu guztia gonbidatzen du berdintasuna indartzen edota oztopatzen duten jokabideak identifikatzera. Horretarako, sare sozialetan #EmakumeakEre traola erabil daiteke.

GAZTEAK LANKIDETZAN 2018 KARTEL LEHIAKETA 2018ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak kartel-lehiaketa berria jarri du martxan. Kartela egiteko teknika ezberdinak erabili ahal izango dira: argazkiak, marrazkiak, collageak etb. Irudi grafikoa ez ezik, lehiakideek gazteak programan parte hartzera animatzeko aproposa den lelo bat ere bidali beharko dute. Epaimahaikideek lanen originaltasuna eta programekin duten lotura kontutan hartuko dute. Lanak 2017ko urriaren 27tik abenduaren 11 bitartean, bi egunak barne, aurkeztu beharko dira. Irabazleak joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikara.

UPV/EHU-REN ETA EGKREN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/ EHU) eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) elkarlanean jarduera desberdinak abiarazteko lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horri esker, bi erakundeek gazteei zuzendutako jarduerak antolatu eta zabalduko dituzte. Gainera, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak aholkularitza zerbitzu berezia eskainiko die UP/EHUko ikasleei. EGKak azpimarratu duenez, hitzarmen horrek EGKren lana ezagutarazteko ere balioko du.

ERTZAINTZAK GORROTO-DELITUEN KONTRAKO 65 SALAKETA JASO DITU 2017KO LEHEN SEI HILABETEETAN

Ertzaintzak gorroto-delituekin harremana duten 65 salaketa jaso ditu urte honen lehen sei hilabeteetan. Herrialdeka, aipatu salaketetatik 39 Bizkaian jaso dira, 20 Gipuzkoan eta 6 Araban. Tipologiari dagokionez, 33 salaketa arrazakeria eta xenofobiarekin daude lotuta, 20 sexuorientazioarekin, 7 orientazio politikoarekin, 3 erlijio-orientazioarekin eta salaketa bana izan dira desgaitasunarekin eta pobreziarekin harremana duten kasuengatik.

“Bada heriotza bezain saihetsezina den beste zerbait, eta hori, bizitza da” CHARLES SPENCER CHAPLIN. (1889-1977) Aktore, zuzendari eta idazle britaniarra. Zinema mutuaren izar nagusietako bat Charlot pertsonaiari esker.

ROBOTIKA IKASTAROA EUSKARAREN ETXEAN Bilboko Euskararen Etxeak 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzat robotika ikastaroa antolatu du Gabon hauetarako. Ikastaroa abenduaren 26 eta 29 bitartean irakatsiko da. Parte-hartzaileek robotikaren eta 3D inprimaketaren nondik norakoak ikasiko dituzte, teoria eta dibertsioa aztertuta. Guztira 12 plaza eskainiko dira.

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa

ZURE EUROPA, ZURE AHOTSA. Europar Batasuna osatzen duten 28 Estatu kideetako DBH3ko ikasleek Brusela bisitatzeko aukera izango dute ekimen horri esker datorren urteko martxoan. Datorren urteko programa ‘Aniztasunean baturik: etorkizun gazteagoa Europako kulturarentzat’ izango da.

IRATXE FRESNEDAK JASO DU ZINEMA IKUSEZINA JAIALDIKO EUSKARAZKO LANIK ONENAREN SARIA. Iratxe Fresnedaren ‘Irrintziaren Oihartzunak’ filma izan da Zinema Ikusezina Nazioarteko Jaialdiaren 9. edizioan euskarazko lanik onena. Filmak Mirentxu Loyarte nafar zinemagilearen figura aitortzen du. Loyarte Europako zinemako emakumezko aitzindari ausartenetako bat da.

5


UME ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUA

Alien Tango, Hex eta Skygaze, Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketaren irabazleak Alien Tango (Murtzia), Hex (Bizkaia) eta Skygaze (Asturias) izan dira Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 29. edizioko irabazleak Pop-Rock, Metal eta Elektronika eta beste joera batzuk ataletan, hurrenez hurren. Lehenengo sariez gain, Pop-Rock atalean, Los Estanques (Kantabria) eta Los Bengala (Zaragoza) taldeak bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren; eta Metal arloan, Pandemia (Kantabria) eta Valkyria (Bizkaia) taldeek bigarren eta hirugarren sariak jaso dituzte. Azkenik, Mamagigi´s (Bizkaia) taldeak Epaimahaiaren saria lortu du. Antolatzaileek aurtengo ediziora aurkeztu diren proposamenen kalitatea azpimarratu dute. Gainera, aurtengo edizioan jendetza handia izan da sailkapenfaseko ia kontzertu guztietan. Guztira 2.400 pertsona inguru izan dira Bilborocken. Aurten ospatu den 29. edizio honetan, guztira, 486 taldek parte hartu dute (344 taldek, Pop-Rock kategorian; 94k, metalean; eta 48k, (elektronikoan eta beste joera batzuetan). Guztira, izena eman duten talde guztietatik % 21 Euskadikoak dira; % 68, Estatukoak; eta gainerako % 10ak, atzerrikoak.

6

Azken bi hilabeteetan Bilboko Ume eta Nerabeen Udal Kontseiluan parte hartuko duten 45 adingabeak aukeratzeko hauteskundeak burutu dira hainbat ikastetxetan. Aipatu kontseilua kontsultarako eta elkarrizketarako organoa izango da eta umeen, nerabeen eta helduen arteko ikasketa kolektiborako testuingurua emango du. Bertan Bilboko eta bilbotarren bizimoduan eragiten duten gaiei buruzko ideiak baloratu eta proposatuko dira, gero tokiko erabakiak hartzeko. Batez ere, umeen eta nerabeen inguruko udal politikekin lotutako gaiak landuko dira. Kontseiluaren osoko bilkuraren lehen saioa Bilboko Udaletxean egin zen azaroaren 20an, Umeen Munduko Egunarekin bat eginez. Ekimen hori Bilbok lortu nahi duen ‘Hiri adeitsua haurrekin’ zigiluarekin bat dator.

Ezagutzen dituzu zure mugak?

Ohi dena edatea gehiegi izan daiteke Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak gazteei eta nerabeei zuzendutako kanpaina bat jarri du abian. “Ohi dena edatea gehiegi izan daiteke. Ezagutzen dituzu zure mugak?” lelopean, kanpaina horrekin gazteek graduazio altuko edari alkoholdunak edatea ekidin nahi da. Kanpainak bat egiten du berriki ospatu den Nazioarteko Alkoholik Gabeko Egunarekin. Izan ere, alkoholaren kontsumoa osasun publikoko arazo bat da nahiz eta gizartean oso errotuta izan. Foru Gobernutik ohartarazi dutenez, alkohola kontsumitzea horren normaltzat jotzen den gurea bezalako gizarte batean, murriztu egiten dira gainerako substantziekin alderatuta hautematen diren arriskuak eta, hartara, areagotu egiten dira bai kontsumitzen duten pertsonen kopurua bai kontsumitzen den kantitatea.

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa



Sormenaren lurraldea Durangoko Azokaren 52. edizioa abenduaren 6 eta 10 bitartean ospatutako da. Bost egunez luzatuko den azokan sormena izango da protagonista nagusia. Izan ere, Kultur eragile guztiak batzen dituen espazio moduan agertu eta bertan ematen diren istorioak, ikuskizunak, abenturak... aldarrikatu nahi ditu aurtendo leloak: “Sormenaren lurraldea DA!�.

Argazkiak: Flickr–Durangoko Azoka

8

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa


GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa

9


P

asa den urriaren 17an egin zen aurkezpenekitaldian Gerediaga elkarteko ordezkariek azaldu zuten moduan, aurtengo Durangoko Azokaren protagonista nagusia sormena izango da. Ideia hori aurtengo ediziorako aukeratu den leloan islatzen da (Sormenaren lurraldea DA!) eta baita kartelean ere. Azken hori, Jose Antonio Sistiaga margolariak egin du eta “Impresiones en la alta atmosfera” pelikula esperimentalaren filmina batean oinarritzen da. Irudiak unibertsoaren sorrerara egindako bidaia iradokitzen du. Aurkezpenekitaldian Gerediaga elkarteko presidente Nerea Mujikak azaldu zuenez, “Gure lurraldea ez da ohiko lurralde bat. Ez du mugarik, sormena iristen den lekuraino zabaltzen da. Lurralde honen oinarria kultura da, eta euskara da bere ardatza”. Mujikaren esanetan, lurralde horrek bost elementu nagusi ditu: sortzaileak, hartzaileak, azpiegiturak, sareak eta kultur politikak. “Bost elementuek bizia hartzen dutenean gertatzen dena zoragarria da: sortzaileak hartzaileak dituela, entzuleak plazera aurkitzen duela eta plazerak plazer berritua sortzea dakarrela”. Aurreko urteetan bezala, antolatzaileek gazte eta ikasle andana espero dute. Horrela, azokaren bigarren egunean, hots, abenduaren 7an, Ikaslearen Eguna ospatuko da azokaren barruan. Egun horretan, goizez, hainbat tailer antolatuko dira eta

10

horietan parte hartzeko plazak jada agortuta daude. Ikasleentzako tailerrak ez ezik, aurten ere bisitari helduentzako hainbat tailer ere

izango dira. Helduen tailerrak abenduaren 7an ere izango dira, baina, kasu horretan, arratsaldez. Tailer horiek gune desberdinetan egingo dira eta,

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa


IKASLEEN EGUNA, ABENDUAREN 7AN. Azokaren bigarren egunean ikasleak protagonista izango dira, egun horretan, ikaslearen eguna ospatuko baita. Goizean bereziki, Euskal Herriko ikastetxe ezberdinetako ikasleek hainbat tailer izango dituzte eskura.

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa

11


horien artean, honako hauek azpimarra daitezke: Rap-tailerra, Ahotsenean; Durangoko bonbardaketaren aztarnak, Areto nagusian; Bikoizketa tailerra, Irudienean; eta, autodefentsa digitalaren hastapenak, Kabi@n. Aurten, gainera, Ahotsenearen hamargarren urteurrena ospatzeko ‘Durangoko Azoka herriz herri’ programa antolatu da. Kulturaren plaza zabaltzeko azoka Tafallan, Bilbon (Biba kulturgunean eta Adaxkan), Gasteizen (Oihaneder Euskararen Etxean) eta Azpeitian (San Agustin Kulturgunean) izan da.

12

Azokari dagokionez, antolatzaileek ezagutzera eman dutenez, guztira 240 stand, 129 parte-hartzaile eta 400 nobedade inguru izango dira. Nobedadeak direla eta, horietatik 257 liburuak, 92 diskoak, 19 aldizkariak, 5 bideoak eta 27 bestelako lanak izango direla azpimarratu behar da. Gainera, bost egunetan zehar, 200 ekitaldi baino gehiago izango dira. Horietako bat, Argizaiola Sariaren ordez antolatuko den ‘Omentzetik ereitera’ ekitaldia izango da. Aurten, beraz, ez da aitortza saririk emango eta, horren ordez, sortzaile berriei eskainitako sormen beka aurkeztuko da.

AURTENGO EDIZIOAREN KARTELA. Jose Antonio Sistiaga margolaria izan da “sormenaren lurraldeari” irudia jartzeko arduraduna. “Impresiones en la alta atmosfera” film esperimentalaren diapositiba batean oinarritutakoa da. 1989. urtean egin zuen, diapositiba guztiak eskuz margotuz, kamera barik. Lanak zazpi minutuko iraupena du, 10.000 diapositibaz osatuta dago eta ikusleak “munduaren sorrerara bidaia” egiten du.

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa


GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa

13


Elkarrizketa

14

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa


KARLOS PÉREZ DE ARMIÑO UPV/EHUko Hegoa Institutuko zuzendaria

“Garapena ez da soilik hazkunde ekonomikoa” UPV/EHUko Hegoa Institutuak 30 urte bete berri ditu. Hitz egin dezagun hastapenen inguruan. Nola sortu zen Hegoa sortzeko ideia? 1987. urtean, unibertsitatean sartu berriak ziren irakasle batzuek, lankidetza esparruan lan egiten zuten teknikari batzuekin batera, egun Hegoa Institutua dena sortzea erabaki zuten. Pertsona horiek, Latinoamerikan ibiliak ziren lankidetza proiektuetan, nagusiki, El Salvador, Nikaragua eta Bolivian. Kontuan izan behar da garai horietan gatazka handia bizi zutela aipatu herrialdeetan eta Euskal Herritik asko izan ziren hara laguntzera joan zirenak. Aipatu irakasle horien ustez interesgarria izan zitekeen Euskal herrian bertan garapena eta lankidetza jorratuko zuen ikerketa-zentro bat izatea. Horretarako, jada Europan ziren antzeko zentroak hartu zituzten eredutzat. Alemania, Erresuma Batua edo Belgika bezalako herrialdeetan garapen-ikasketak jada nahikoa ezarrita zeuden. Behin proiektua garatu ondoren, proposamena luzatu zitzaion unibertsitateari, eta, horrela, Garapen eta Nazioarteko Lankidetzari buruzko Dokumentazio-Zentroa sortu zen. 1992. urtera arte itxaron beharko da Institutua bilakatzeko. Hegoaren hasierako xedea Euskal Autonomia Erkidegoan lankidetzari eta garapenari buruzko sentsibilizazioa handitzea eta trebakuntza garatzea izan zen. Izan ere, garai horretan euskal garapenaren lankidetzarako sorrera eman zen. Hegoa sortu eta urtebetera zenbait GKEk lankidetzarako aurrekontu bat eskatu zioten Eusko Legebiltzarrari eta hori euskal lankidetzaren politika publikoen sorburutzat hartzen da. Zeintzuk lirateke gaur egun jorratzen dituzuen lan-ildo nagusiak?

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa

15


Hegoa Institutuak hainbat alor lantzen ditu. Nik bost alor nagusi azpimarratuko nituzke: ikerketa, argitalpenak, trebakuntza, dokumentazio-zentroa eta aholkularitza. Ikerketaren barruan 6-7 ikerketa talde ditugu. Jorratzen diren gaien artean, adibidez, honako hauek aurkitzen dira: garapenerako lankidetza eta politika publikoen koherentzia, gatazkak eta bakeeraikuntza, ekonomia sozial eta solidarioa, kooperatibismoa, feminismoa eta generoa, ingurumena eta hezkuntza kritikoa. Gainera, Hegoak badu doktoretza programa bat, garapen-esparruan estatuan den horrelako programa bakarra. Une honetan, 87 tesi matrikulatuta daude. Argitalpenei dagokionez, hainbat lerro ditugu, baina bi azpimarratu nahiko nituzke. Alde batetik, badira lan-koadernoak eta, orain arte 73 argitaratu ditugu. Bestalde, berriki, ‘Hegoak zabalduz’ izena duen euskarazko ildo berria zabaldu dugu. Ildo hori online gauzatzen da eta unibertsitateko ikasleei zuzentzen zaie. Orain arte bost lan argitaratu dira eta beste bost prestatzen ari gara. Lan horiek irakaskuntzan erabiltzeko material aproposa direla uste dugu, besteak beste, ikuspegi orokorrago bat ematen dutelako. Trebakuntzari dagokionez, 3 master antolatzen ditugu eta horietako bi master ofizialak dira. Guretzat oso garrantzitsua da jakitea UPV/EHUk eskaintzen dituen master guztien artean gureak arrakastatsuenen artean aurkitzen direla. Urtero ehunka ikasle aurrematrikulatzen dira eta

16

aurten ia 400 pertsonak eman dute izena. Dokumentazio-zentroa ere gure lan-ildo nagusienetako bat da. Hegoak badu 20.000 erregistro inguru dituen online liburutegi bat. Bertan diren baliabide guztiak zabalik daude mundu guztiarentzat eta, pasa den urtean, adibidez, 1,2 milioi dokumentu baino gehiago deskargatu ziren. Horietako asko Latinoamerikatik egin ziren eta, beraz, gai horretan, nolabait, erreferente ere bagarela esan daiteke. Azkenik, aholkularitza-zerbitzua eskaintzen diegu EAEko hainbat erakunde publikoei. Horri esker, aipatu erakundeek gai horien inguruko euren politikak diseinatzen dituzte. Buelta gaitezen lehen urte horietara. Jada aipatu duzun moduan oso urte interesgarriak izan ziren politikoki (Guda Hotzaren amaiera...) Zeintzuk ziren urte horietan garapenaren eta lankidetzaren esparruan kezka nagusiak? Ongi diozun bezala, urte horietan historiaren kapitulu bat itxi zen, hots, Guda Hotzarena. Kontuan izan behar dugu aurreko urteetako mundu mailako politika guztia fenomeno horren baldintzapean izan zela. Hala ere, jada aurreikusi zitekeen prozesu bat izan zen; ez zen sorpresa handia izan. Urte horietan inflexio puntu bat eman zen eta hortik aurrera, ideien esparruan, globalizazioa sortu eta areagotzen hasi zen. Hori dela eta, merkatuen garrantzia biderkatu egin zen eta, horrekin batera, estatuen garrantzia edo

boterea ahultzen hasi zen. Oro har, ortodoxia neoliberala nagusitu zen eta, horren aurrean, planteamendu alternatiboak eraikitzen hasi ziren. Kontuan izan behar dugu garapena ez dela soilik hazkunde ekonomikoa; garapenaren barruan ingurugiroaren jasangarritasuna edota giza-garapena ere aintzat hartu behar dira.

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa


Azken hamarkadetan mundu osoan eragin nabarmena izan duen globalizazioaren fenomenoa bizi dugu. Nola eragin du horrek garapenaren eta lankidetzaren esparruan? Azken hiru hamarkadetan modelo neoliberala nagusitu dela ikusi dugu. Nagusitasun hori dela eta hainbat aldaketa izan dira mundu

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa

osoan. Adibidez, ezberdintasunak edo aldeak areagotu egin dira, baina ez bakarrik herrialde ezberdinen artean, baita lurralde bereko giza taldeen artean ere. Horren adibide garbia dugu gizon eta emakumeen artean egun den arraila. Aldi berean, lanaren prekarizazioa ere emana da. Gaur egun, lanean den jendea

30 URTE GARAPENAREN ARAZOEN AURREAN PENTSAMENDU KRITIKORAKO KONPROMISOA BERRITUZ. Hegoa diziplina ezberdinetako 40 irakaslek, lau ikerlari predoktoral eta postdoktoralek, 12 teknikarik eta laguntzaile sare zabal batek osatzen dute.

17


ere pobrea da. Baina seguruenik, eragin handiena izan duen edo izango duen krisia ingurumenarena izango da. Antropozeno izeneko aro batean bizi gara, non gizakion eraginez gure planetaren oreka kolokan jarri den. Gizadiak aurre egin behar dion erronkarik garrantsitsuena dela uste dut, azken finean, gure etorkizuna arriskuan baita. Paradoxikoki, azken hamarkada hauetan ibilbide zirkular bat egin dugu eta, nolabait, hasierako laukitxora bueltatu gara. Duela 30 urte, ziurgabetasuna nagusi zen munduan. Pasa den mendearen 90eko hamarkadan ziurgabetasun horri nolabaiteko irtenbidea eman zitzaion, besteak beste, hainbat arazoen inguruan egin ziren gailurrekin etab. Hala ere, ziurgabetasun egoera batera bueltatu gara, nagusiki, irailak 11ko atentatuen ostean segurtasunaren inguruko obsesio bat dagoelako. Historikoki, lankidetza-esparrua iparra/hegoa eredu batean oinarritu izan da, segurenik, kutsu paternalista izan duen eredu batean, hain zuzen ere. Orain, aldiz, benetako lankidetzaz aritu behar dugu, iparraldean zein hegoaldean arazo komunak daudelako. Testuinguru berri honetan, hegoaren eta iparraren arteko muga desitxuratu egin da. Zuen lana, nagusiki, hiru zutabetan oinarritzen da: garapena, lankidetza eta giza eskubideak. Lehenengo biak eskutik doaz, baina nola uztartzen duzue hirugarren zutabe hori? Garapenaren xede nagusia da pertsona guztien ongizatea lortzea.

18

Ezin da ongizaterik lortu giza eskubideak bermatu gabe. Ideia hori gero eta hedatuagoa dago. Azken finean, giza eskubideak (baita sozio ekonomiko eta kulturalak ere) babestu eta sustatu behar dira. Hala ere, eta azken hiru hamarkadetan izan den bilakaerari bueltatuta, zoritxarrez, Europar

Batasunean bertan ikusi dugu azken urteetan garatu diren hainbat politikak giza eskubideen kontra egiten dutela, nagusiki, immigrazioari dagokionez. Horrek, nolabaiteko erregresioa eragin du gure esparruan eta, ondorioz, planteamendu berriak plazaratu ordez, orain xedea da lortutakoa

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa


defendatzea. Erresistentzia-garai batean sartuta gaudela deritzot. Amaitzeko, Hegoak burutzen duen lanak mundu osoa hartzen du ala eskualde zehatz batzuetan zentratu zarete? Hasieran azaldu dudan moduan, Hegoak harreman estuagoa

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa

izan du bere hastapenetatik Latinoamerikarekin. Afrikaren inguruko gaiek ere garrantzia handia izan dute gure lanean: Hegoafrika, Mozambike, Zimbabwe eta Angola. Baina Afrikaren kasuan, nagusiki, Sahararen inguruan egin dugu lan. Harreman estua dugu Frente Polisarioarekin eta hainbat lan

gauzatu ditugu haiekin trebakuntzesparruan eta giza eskubideen arloan. Azken horretan, adibidez, Carlos MartĂ­n Beristainekin eta Aranzadi Elkartearekin (Pako Etxeberria) oso lan esanguratsua egin dugu hobi komunak aurkitzen edota giza eskubideen bortxaketak dokumentatzen.

19


20

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa


ZIENTZIA

Buruarekin tekleatu ahal izango dugu? Ordenagailuei esker teklatuak eta saguak ezagutu genituen. Telefono adimentsuekin, berriz, ukipenpantailak erabiltzen hasi ginen. Hurrengo pausua buruarekin kontrolatutako elkarrekintzak izango dira. Behin eta berriz errepikatu izan da teknologia berriak gure egunerokotasunean guztiz barneratuta daudela. Hala ere, gaur egun ohikoak iruditzen zaizkigun hainbat ekintza guztiz zaharkituta gera daitezke Neurable izeneko start up batek bere proiektua garatzea lortzen badu. Izan ere, enpresa horrek errealitate areagotuaren esparruan egiten du lan eta bere helburuen artean burua edo adimenarekin egindako elkarrekintzak garatzea aurkitzen da. Neurable elektrodo lehorrekin lan egiten duen kasko bat garatzen ari da. Elektrodo horiek garunean den aktibitatea arakatu eta software berezi bati esker, ordenagailuak erabiltzaileak zer nahi duen ondorioztatuko luke. Teknologia nahikoa garatuta omen dago eta duela zenbait hilabete Neurablek jada buruarekin objektuak mugitzeko aukera ematen zuen joko bat aurkeztu zuen. Orain, teknologia hori mekanografian ezarri nahi dute. Gaur egun esparru horretan egin diren aurrerapenei esker minutu batean buruarekin zortzi hitz tekleatzea lortu da. Horretarako, inplante masibo bat behar izan zuten. Neurablek, berriz, inbaditzailea ez den teknologia bat erabili nahi du marka hori hausteko. Lehen etapa batean helburua da segundo bakoitzeko letra bat idatzi ahal izatea. Momentuz ez da oso abiadura handia baina teknologia horren hastapenetan besterik ez gaudela gogoratu behar da. Etorkizunean, Adimen Artifizialari esker, letra bakoitza idazteko beharrezkoa den denbora nabarmen murriztuko dela espero da. Gainera, sistema erabiltzaileak idatzi nahi duen hori iragartzeko gai ere izango dela uste da.

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa

21


Euskara Euskal Kirolari, euskara kirolaren munduan sustatzeko ekimen berritzailea Egitasmo berriak, bereziki, gazteen artean sustatu nahi du euskararen erabilera Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak euskararen erabilera sustatzeko beste ekimen bat jarri du martxan. ‘Euskal kirolari’ lelopean, egitasmo berriak gazteria, euskara eta kirola uztartzen ditu eta puntako kirolarien bidez euskararen erabilera indartu nahi da kirolaren esparruan. Proiektua eremu digitalean eta sare sozialetan gauzatuko da, nagusiki, aipatu kirolari horiek, Gaztea irratiko Egoitz Txurruka ‘Txurru’ esatariarekin batera grabaturiko bideoen bidez. Bideo horietan kirolariek euren kirolari lotutako terminologia azalduko dute. Proiektuan parte hartu duten kirolarien artean, adibidez, honako hauek aurkitzen dira: Mikel Landa (txirrindularitza), Julen Goia (errugbia), Nerea Pérez (Arrauna), Aritz Aranburu (surf), Matxalen Ziarsolo (eskubaloia) eta Iñigo Martínez eta Kepa Arrizabalaga (futbola). Ekimen horrekin gazteen artean hainbatkirol-diziplinei loturiko terminologia hedatu nahi da. Izan

22

Bideook Euskal Kirolari-ren youtubeko kanalean ikusi ahal izango dira, baita www. euskalkirolari. euskadi.eus webgunean ere.

ere, hainbat kiroletan gazteek erdara hutsean dagoen unibertso bat topatzen dute. Hori lortze aldera, proiektu honen hedapena bilatuko da klubetan, kirol-federazioetan edota ikastegietan. Gainera, beste bultzada bat eman nahi zaie Eusko Jaurlaritzak, Elhuyar-ekin batera, garatutako hiztegi terminologikoei. Lehenengo bost bideoak datozen hilabeteetan zabalduko dira, eta proiektuak jarraipena izango du 2018an zehar protagonista berriekin.

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa


Š Irekia.eus

PUNTA-PUNTAKO KIROLARIAK. Gazteen artean hainbat kirol-diziplenei loturiko terminologia hedatzea da egitasmo berri horren xedea. Horretarako, puntapuntako euskal kirolariak bildu dira.

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa

B-TUBER: YOUTUBE EUSKARAZ ERABILTZEKO EGITASMOA Azkue Fundazioak eta Bilboko Udalak gazteen artean YouTuben euskara sustatzeko egitasmoa garatu dute. ‘B-Tuber: izan euskal youtuber’ izena duen proiektu horren baitan gazte eta nerabeak euskarazko edukiak YouTubera igotzera animatu nahi da. Izan ere, YouTube da gazteen artean arrakasta gehien duen sare sozialetako bat. Kanpaina Bilbon bizi diren 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduko zaie eta euskarri desberdinen bidez YouTubera edukiak igotzeko argibideak eta baliabideak azalduko zaizkie. Gainera, Gabonetako oporrekin batera, zenbait ikastaro ere antolatuko dira San Inazion den Euskararen Etxean. Horietan, izena ematen duten gazteek grabazio, edizio eta post-produkzio teknikak ikasteko aukera izango dute.

Kontseiluak hizkuntzapolitika berritzeko bideorria garatuko du Kontseiluaren ustez egun indarrean diren hizkuntza-politikek sabaia jo dute eta, ondorioz, horietan sakoneko berrikuspenak egin behar dira. Kontseiluak, aurten euskararen normalizazioan eman diren urratsak aztertu ditu. Horretarako, prentsan gai horren inguruan jasotako berrietan eta 2017an euskararen osasuna zein den erakusten duten bi inkesta nagusietan oinarritu da. Kontseiluko idazkari nagusi Peio Bilbaoren ustez, garatu beharreko hizkuntza-politika berriak erakunde eta euskalgintzako eragileen arteko konplizitatearekin eraiki beharko litzateke. Hizkuntza-politikei dagokienez, Nafarroan eman den aurrerapausoa eta Iparraldean ematen ari diren urratsak modu positiboan baloratu dira. EAEn berriz, azken urteetan berrikuntza handirik izan ez dela kritikatu da.

Arabako gazte euskaltzaleak bigarrenez elkartu dira Pasa den urtarrilean lehenengo topaketa bat burutu ostean, Arabako gazte euskaltzaleek bigarren topaketa bat egin zuten pasa den azaroaren 18an Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Bertan bildu ziren gazteek euskarak Araban bizi duen egoeraren inguruan eztabaidatzeko aukera izan zuten. Gainera, SUmendi gazte espazioan gozamenerako zenbait ekintza ere burutu zituzten. Topaketaren xedea da Arabako kuadrilla ezberdinetako gazte euskaltzaleak bildu eta kuadrilletan antolatzen dituzten euskararen aldeko ekimenen berri trukatzea.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Break-fast otordu arriskutsua! There are two kinds of people: goizean goiz jaikitzen direnak gosaltzeko; edo iratzargailua itzali eta beste bost minutu lo egiten dutenak. Zu zeinetakoa zara? Wikipediak dioenez, gosaria gaueko loalditik jaiki ondoren hartzen den lehen otordua da; gose eta ari hitzen batuketa. Jatordurik garrantzitsuena al da? Ez. Bata ez da bestea baino inportanteagoa. Egunero, kaloria eta mantenugai batzuk beharrezkoak dira. Osasungarriena haiek egunean zehar banatzea da, energia-aldaketa zakarrak eragin gabe; hau da, erregulartasun gluzemikoa lortuz (bai, diabetikoak bezala). Horregatik, ordu asko hozkadarik probatu barik ez pasatzea aholkatzen da: 4-5 jatordu egitea. Bestalde, kronobiologiak (gorputzeko erritmo biologikoak) egunez elikagarri energetikoak eskatzen ditu eta gauez plastikoak (hazkuntza eta birsorkuntzarako elikagarriak). Beraz ez da hamaiketako, bazkari, merienda edo afaria (berrafaria barne) baino gehiago, ezta gutxiago ere. Baina otordu-gakoa da jardunaldia ondo hasteko: etekin fisikoa hobetzeko, ikasketarekiko edo lanarekiko konzentrazioa hobetzeko, umore aldarteak saihesteko, eta pisu igoerari erraxago aurre egiteko (beti ere, osasuntsua bada). Zer gosaltzen duzu egunero? Erantzuna baldin badakizu, ziurrenik gaizki egiten duzu; edo gutxienez, errepikakorra da: colacao gailetekin; kafea, laranja-zukua eta gaileta integralak; edota kiwia, soiadun edaria eta olo-malutak; hori goizero! Fruta-zuku naturala, zerealak, esnekiak, kakaoa… burura datorkizkigu goizean baraua hausteko. Ehuneko ez dakit zenbatek ez dute inoiz gosaltzen, ez dituzte adituen aholkuak betetzen, ez dute zukurik hartzen, ez dute esneki gaingabeturik hartzen…; eta beste portzentaia txiki batek ondo betetzen du. Gaizki, ondo? Noren, zeren arabera? Ikerketa zientifikoak, askotan, elikadura-industriaren (lobby-en) babesa du. Gosarirako hamaika produktu espezifikoak daude, beharrezkoak

24

ez direnak. Liteke ikerketen emaitzetan, hauen eragina azaleratzea. –Ez dakit zer den okerrago: ez gosaltzea edo eguna azukre-gaindosiarekin hastea–. Ez zaio behar adinako garrantziarik eman eta breakfast-a fastfood-ean bihurtu da. Zerealak (krispiak) aspaldi dieta holistiko baten parte izateko sortu ziren, heste-osasuna hobetzeko; hala ere, salmenten boom-a azukrea gehitutakoan gertatu zen. Gosari idealik ez dago, baina bai jarraibide logiko batzuk. Ordu txikitan gose falta izatea, sarritan afari oparo baten ondorioa izaten da. Denbora hartuta eseri zaitez lasai, aitzakiarik ez jarri zure buruari, lehenago altxa zaitez eta kitto! Presa gosari onaren etsaia da, hamar minutu ez dira nahikoak! Fruta- edo barazki-ale bat aukeratu, bostekoa lortzeko. Sasoikoak hautetsi: azenario, irasagarra, mahatsa, onddo, udarea… Zukua, nahiz eta naturala izan, ez da parekoa zuntza galtzen duelako; ondorioz, alearen azukreak azkarrago xurgatuko dira (azkarregi). Hasieran adierazitakoa jarraituz, energia-beharrak betetzeko ale-integralak edo haien eratorriak aukeratu: ogia, arroza, findu gabeko zerealak (diabetikoa bazina bezala jan, hura izatera inoiz ez heltzeko). Hortik aurrera, nahi duzuna: esnea, jogurta (osoak, D-bitamina bereganatzeko); fruitu lehorrak, lekaleak (hummusa, kakahueteak, esterako), arrautz-nahaskia; gantzak (olibaolio, ahuakate, tapenadea); edo “janaria” den bururatzen zaizuna. Eta ñabardura hor dago: jaten duzuneko zenbatekoa den, edo ez, janaria. Dutxak zuk esnatzea ez badu lortzen, bizigarriren bat gehitu iezaiozu: kafea, tea, kakao-hutsa (ez bat-bateko disoluzioren bat). Zuk uste baino goxuagoa da: sarrazeno-gari ogia, kakahueteak txikitutak eta banana; olo ogi integrala eta onddo-nahaskia; jogurta, txiahaziak eta granada; arroz-esnea eta mandarinak; edota arto-crêpea mango eta gaztaz betea. Beti desberdina izan dadila! On egin.

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa



Zergatik edaten dugu botilako ura? Ura ezinbesteko elementua da gure bizitzarako eta, printzipioz, ugaria hainbat ekosistematan. Hala ere, kontuan izan behar da animalia espezie gehienek ur geza behar dutela euren bizitza garatu ahal izateko eta gure planetan den ur guztiaren % 1 besterik ez dela egoera horretan aurkitzen.

26

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa


GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa

27


U

rre urdina. Ura izen horrekin ere ezagutzen da, azken finean, negozio ederra ere baita. Kontuak garbiak dira: botilako litro bat urak balio duen prezioagatik (euro bat) txorrotako mila litro ur lor ditzakegu. Hala ere, gero eta botilako ur gehiago kontsumitzen da eta, hainbat jatetxetan, adibidez, berariazko karta ere badute. UNICEFek eta Munduko Osasun Erakundeak ezagutzera eman dituzten datuen arabera, munduan 663 milioi pertsona inguruk ez du edangarria den ura edateko aukerarik. Espainian bakarrik, mila milioi euro baino gehiago gastatzen dira botilako ura erosten. Botilako uren enpresak batzen dituen ANEABE erakundearen estatistiken arabera, estatuan, batez beste, pertsona bakoitzak 120 litro ur mineral edaten ditu urtero. Gehien kontsumitzen den edaria omen da eta Europan badira botilako ura-kontsumo handiagoa duten herrialdeak. Berez, Espainia gehien kontsumitzen duen bosgarren herrialdea da eta ekoizpen mailan, laugarrena. Esan bezala, animalia espezie guztiek, neurri batean edo bestean, ur gezaren edo ur gaziaren beharra dute. Behar hori aztarna hidrikoa izenarekin ezagutzen da. Printzipioz, gizakiontzat bakarrik erabiltzen da. Izan ere, gizakiok gara gure bizi-iraupenerako beharrezkoa dugun ur kantitatea nabarmen gainditzen dugun espezie bakarra. Ildo horretan, Nueva Cultura del Agua Fundazioak, adibidez,

28

lau kategoria etiko bereizten ditu: bizitza (edangarri den gutxieneko ur kantitatea, saneamendusarerako ura, elikadura-burujabetza bermatzeko beharrezkoa den ura eta ekosistemak bizirik mantentzeko ura); komunitatea (hornikuntza eta saneamendu zerbitzu komunitarioak); ekonomia (ekoizpen-prozesuak garatzeko beharrezkoa den ura); eta, delitua (gehiegizko praktikak, prozesu ez

jasangarriak, akuiferoen kutsadura). Gure gizartean hirugarren eta laugarren kategoriek lehentasuna dutela dirudi, paradoxikoki, lehenengo bien aurretik. Horrek hainbat pertsonen eta beste espezieen iraupena arriskuan jartzen du. Kasurik esanguratsuena Fiji marka duen urarena dugu. Luxuzko ura da eta izen bera duen Ozeano Bareko uhartean den iturburu batean lortzen da.

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa


Bere prezioa Europan 9 euro ingurukoa da, baina bitartean, uharte horretako biztanleek ez dute ur edangarriaren hornikuntza bermatuta.

Botilako uraren gorakada

Pasa den mendearen 70eko hamarkadan edari-konpainiak ohartu ziren freskagarriak modu mugatuan soilik kontsumitu zitezkeela. Horrek, muga bat

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa

jartzen zien euren etorkizuneko salmentei. Egoera edo muga hori gainditzeko, botilako ura merkaturatzen hasi ziren. Hasierak ez ziren errazak izan jendea ez baitzegoen prest iturritik doan lor zezakeenaren zerbaiten truke ordaintzeko. Baina, negozioak negozioak dira, eta berehala azaldu ziren iturriko ura hain osasuntsua ez zenaren inguruko kanpainak. Horren

SEGUNDURO 200 KILO PLASTIKO BOTATZEN DIRA ITSASORA. Greenpeace GKEak salatu duenez, urtero, gizakiok 8 milioi tona plastiko baino gehiago botatzen dugu itsasora.

29


aurrean, botilako ura bizitza eredu osasungarriaren ikono bilakatu zen. Horrela, hasieran isekak eragiten zituen negozioa, azken hamarkadetan, diru gehien mugitzen duen ondasunetako bat bilakatu da. Uraren aurretik bakarrik petrolioa eta kafea aurkituko lirateke. Eskualdeka aztertzen bada, zenbait kasutan botilako ura txorrotakoa baino 250 eta 2.000 aldiz bitartean garestiagoa dela ikus genezake. Gainera, ekoizpen-fase guztietan jasangarria ez dela azpimarratu behar da: PET ontzien ekoizpena, horien garraioa, plastikoen hondakinak‌ Aipatu dugun ur-aztarnari dagokionez, botilako 1,5 litro ur ekoizteko 8 litro ur geza behar dira. Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen arabera, botilako ura ez da inolaz ere,

30

txorrotakoa baino osasuntsuagoa eta, zenbait kasutan, kutsatuagoa dagoela egiaztatu ahal izan da. Izan ere, enpresaren arabera txorrotako ura botilakoak baino kontrol zorrotzagoak pasatu behar ditu. Datu horien guztien aurrean, gero eta gehiago dira txorrotako uraren kontsumoa aldarrikatzen duten ahotsak. Pasa den urtean, adibidez, Bizkaiko eta Bilboko Ur-Partzuergoak ‘H2O Bilbao, mesedez!’ izeneko kanpaina jarri zuen martxan. Kanpaina horrek txorrotako uraren kontsumoa sustatu nahi zuen ostalaritzan. Praktika hori oso hedatuta dago kalitate handiko txorrotako ura duten beste hainbat lurraldetan. Zorionez, Euskal Herrian txorrotako uraren kalitatea bikaina da. Orduan, zergatik ordaintzen dugu doan lortu ahal dugun zerbaitengatik?

Zer egin ahal dut? z Bidaiatzean, kirola egiten duzunean edo egun eguzkitsuetan, botila berrerabilgarriak eraman. Badira aluminiozko edo plastikozko botila oso arinak. z Eskatu zure udalari kaleetan iturriak jartzea. z Taberna eta jatetxeetan, ura eskatzeko asmoa baduzu, beti txorrotako ura nahi duzula azpimarratu. z Ostalaritzan lan egiten baduzu, besterik adierazi ezean, txorrotako ura atera.

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa



Sexua Oxitozina: amodioaren eta loturaren hormona Sexu-harreman gehiago dituzten bikoteetan leialtasun eta amodio mailak altuagoak ei dira Alemaniako Bonn Unibertsitatean burutu duten ikerketa baten arabera, sexu-harreman gehiago dituzten bikoteak elkarrekin denbora gehiago egoteko joera azaltzen omen dute. Arrazoia oxitozina izeneko hormona batean dagoela argudiatzen dute zientzialari alemaniarrek. Izan ere, aipatu hormonak sexu-harremanak estimulatzen ditu eta horiek aldizka izatean, gure gorputzean den oxitozina-maila altu mantentzea lortzen dugu. Egoera horretan, gure bikotekidea erakargarriagoa egiten zaigu eta, ondorioz, harreman monogamikoak bultzatzen dituzten loturak ere sendotzen omen dira. Jakina den moduan, sexuharremanetan, nagusiki, hiru neurotransmisoreen jariatzea ematen da: oxitozina, serotonina eta dopamina. Lehenak bikotekideen arteko lotura sustatuko luke. Serotoninak eta dopaminak, berriz, gogo-aldartean eta gozamenean eragiten dute, hurrenez hurren. Aipatu substantzia horiek bakarkako harremanetan ere azaltzen dira,

32

Plazera ez ezik, sexu-harremanek emozioak eta sentimenduak ere eragiten dituzte

baina tartean maite dugun kidea bada harreman hori sendotzen da. Izan ere, sexu-harremanek ez diote soilik behar fisiologiko bati erantzuten. Plazera ez ezik, sexu-harremanek zirrarak eta sentimenduak ere eragiten dituzte. Adituek garbi dute: sexu-harremanek on egiten diete amodiozko harremanei, nahiz eta amodiozko harremanetan sexu-harremanak beharrezkoak ez izan. Azken finean, amodioan, desira ez ezik, oroimenek, esperientziek eta etorkizunera begirako itxaropenek ere eragiten dute.

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa


HIRUGARREN LAUKIA UPV/EHUKO INPRIMAKIETAN

SEXU-HARREMANEK BIKOTEKIDEEN ARTEKO LOTURA SUSTATZEN DUTE. Ikerketa batean ondorioztatu dutenez, sexu-harreman gehiago dituzten bikoteek gehiago irauten dute elkarrekin. Harreman sexualetan azaltzen den oxitozina izeneko hormonari esker, sexu-harremanek bikotekideen artean den harremana sendotzen dute.

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa

Bete behar izaten ditugun inprimaki ia guztietan, sexuari buruzko atalean, bi laukitxo izaten dira; bata gizonezkoentzat eta, bestea, emakumeentzat. UPV/EHUko inprimakietan, hemendik aurrera, beste lauki bat ere azalduko da. Izan ere, pasa den azaroaren 2an UPV/ EHUko Gobernu Kontseiluak erabaki zuenaren arabera, hemendik aurrera, unibertsitate publikoaren inprimaki guztietan ‘Bestelakoak’ izena eramango duen hirugarren laukitxo bat gehituko da. Erabaki horrekin, Euskal Herriko Unibertsitateak dibertsitatea eta aniztasuna onartzeko, sustatzeko eta bultzatzeko egiten duen lana erakutsi nahi izan du. EHUk 2014. urtean onartu zuen bere II. Berdintasun Plana eta bertan zehazten zen moduan, xedea dibertsitate sexual ezberdinen adierazpenen arteko berdintasuna lortzea da.

SEXUAREN TXOKOA

Tamaina garrantzitsua al da? Sarritan neskek zein mutilek egiten duten galdera da: zakilaren tamainak axola al du? Askok garbi dute erantzuna. Beste askok, berriz, ez. Orduan? Bada, bai. Tamaina garrantzitsua da; oso garrantzitsua. Garrantzitsua da, nagusiki, euren zakila plazer iturri dela uste duten gizon horientzat guztientzat. Izan ere, horietako askok film pornografikoak dituzte eredu eta, jakin badakigu, bertan azaltzen diren aktoreek zein nolako zakilak izaten dituzten. Hala ere, maiz azpimarratu izan dugunez, film pornografikoetan azaltzen diren gauza gehienek ez dute bat egiten errealitatearekin. Gazte askok euren bikotekideari plazera eman ahal izateko zakil handia izan behar dutela uste dute. Hala ere, baginak gehienez 14 zentimetroko luzera izaten du eta, ondorioz, hortik gorako luzera duten zakilak ezin izango dira guztiz baginaren barruan sartu. Tamaina handiagoko zakilak utero-lepora irits daitezke, baina horrek mina ere sor lezake. Baginak oso sentsibilitate txikia du. Bere punturik sentikorrenak (klitoriaren sustraiak eta G puntua) kanpoaldetik oso gertu daude. 6 zentimetro inguruko zakil bat nahikoa da horiek kitzikatzeko. Aurreko zutabe batean azaldu genuen moduan, emakumeok orgasmora iristen gara klitoriaren estimulazioaren bidez, ez baginaren estimulazioaren bidez. Hori guztia esanda, egia da zakil txiki batek segurtasun falta eragiten duela gizonengan. Horrek arazoak eragin ditzake harremanak izatean. Kontuan izan behar da, zakil oso handi batek ere sartze mingarriak eragin ditzakeela. Aristotelesek zioen bezala, bertutea erdibidean dago.

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 33


Teknologia berriak ARABA ENCOUNTER 2017 Datorren abenduaren 16 eta 18 bitartean, Gasteizko Europar Biltzar Jauregiak Araba Encounter ekitaldiaren laugarren edizioa hartuko du. Guztira, 320 ordenagailu izango dira sarera konektatu ahal izango direnak eta 10 GBko konexioa izango da. Antolatzaileek informatika arloko hainbat hitzaldi eta tailer antolatu dituzte. Aurten gainera, zenbait gai espezifiko jorratuko dira: arte digitala, hardwarea eta software librea.

5 EMAKUMEETATIK BATEK ABUSUAK PAIRATZEN DITU SARE SOZIALETAN Amnesty Internationalek ezagutzera eman duen txosten baten arabera, estatu mailan, bost emakumeetatik batek abusuak pairatzen ditu sare sozialetan. Abusu horiek direla eta izandako ondorio psikologikoengatik, emakume horien % 76k Interneten izan ohi zituzten jarrerak aldatu behar izan dituzte, adibidez, iritziak partekatzeari utzi diote. Ikerketa AEB, Danimarka, Erresuma Batua, Espainia, Italia, Polonia, Suedia eta Zeelanda Berriko 18 eta 55 urte bitarteko 4.000 emakumeei egindako inkestetan oinarritu da.

34

Estatuan, batez beste, 228 euro ordaintzen dira sakelako telefonoengatik Azkeneko urteetan telefono adimendunengatik gehiago ordaintzeko joera nagusitzen ari da Kantar enpresak egin duen ikerketa baten arabera, 2017. urteko lehen hiru hiruhilekoetan estatuko kontsumitzaileek, batez beste, 228 euro ordaintzen dute euren telefono adimendunengatik. Gama altuko telefonoetan prezioek gora egin badute ere, espainiar kontsumitzaileen % 39,2k 100 eta 200 euro inguru inbertitzen ditu horrelako gailuetan. Aurreko urteko datuarekin alderatuta, aurten espainiarrek 28 euro gehiago gastatu dituztela azpimarratu behar da. Izan ere, salmentetan gehien hazi den segmentua 400 eta 500

euro arteko telefonoena izan da. 500 euro baino gehiago gastatzen duten kontsumitzaileak % 9ra mugatzen dira. Horien barruan, iPhone telefonoren bat erosi dutenak aurkituko lirateke. Izan ere, Espainian diren sakelako telefono guztien % 8,4 marka horretakoak dira. Salmentetan nagusi diren konpainiak, berriz, honako hauek dira: Samsung, Huawei eta BQ. Azpimarratzekoa da Xiaomi konpainia txinatarrak lortu dituen salmenta kopuruak: Europan saldu dituzten 1,4 milioi gailuetatik 2/3 estatuan saldu dituzte.

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa


Ekin-up 2017 Enpresa Ideien III. Lehiaketako irabazleak UPV/EHUko Gipuzkoako Ekonomia eta Enpresa fakultateak antolatzen duen Ekin-Up 2017 lehiaketak baditu irabazleak. Alde batetik, Iker Zuñigak garatu duen SMA izeneko aplikazioa suertatu da irabazle, baina aurtengo edizioan, antolatzaileek bi irabazle izango direla erabaki dute eta, ondorioz, Zuñigak exaquo partekatu beharko du saria Minibuilder izeneko proiektua aurkeztu duen Mikel Bohoyorekin. Zuñigaren aplikazioak erabiltzaileak laguntzen ditu supermerkatuko erosketak egiten. Bohoyok, berriz, bere proposamenerako, oroigarrien salmenta hartu du oinarri; zehazki, eraikin esanguratsuen irudiak, turistei 3Dn inprimaturikoak. Aurtengo edizioaren bigarren saria Alberto Lópezentzat izan da. Kasu horretan, kalez kaleko salmentarako Fast Café izeneko proiektua aurkeztu du Lópezek.

Bigarren hilabetez jarraian FIFA 18 izan da salduena Urria hilabete garrantzitsua izaten da bideo-jokoen merkatuan. Hil horretan hainbat joko berri merkaturatzen dira eta horietako batzuek urte osoko salmenten sailkapeneko lehen postuetara iristea lortzen dute. AEVIk emandako datuen arabera, pasa den hilean gehien saldu den bideo-jokoa, bigarren hilabetez jarraian, PS4rako FIFA 18 izan da. Bigarren postuan Nintendo Switcherako Super Mario Odyssey kokatu da eta hirugarrenean, berriz, PS4rako Assassin’s Creed: Origins jokoa.

FIFA 2018 PS4

Super Mario Odyssey Nintendo Switch

Assassin’s Creed PS4

TWITTEREK 280 KARAKTERETARA ZABALDU DU MEZUEN GEHIENEZKO LUZERA

Jada iragarrita zegoen bezala, Twitterek mezuen gehienezko luzera bikoiztu egin du. Horrela, ohiko 140 karaktereak historiara pasatu eta, hemendik aurrera, 280 karaktere izango ditugu gure mezuak barreiatzeko. Aldaketa honek hainbat kritika jaso dituen arren, oro har, erabiltzaileek modu onean hartu dute aldaketa hori.

BERRIZ ERE WHATSAPP GABE

TEKNOLOGIA BERRIAK ARDATZ IZANGO DITUEN UNIBERTSITATE BERRIA ZABALDU NAHI DUTE GASTEIZEN Osasun eta Kirolaren Unibertsitate Eskolak eta Teknologia Interaktibo Berrien Eskolak, BaskoniaAlavés taldearekin batera, EUNEIZ-European University of Gasteiz izeneko unibertsitatea zabaldu nahi dute Arabako hiriburuan. Unibertsitate berriaren xedea datorren ikasturtean bertan eskolak ematen hastea da. Printzipioz, bost gradu eskaini nahi dira: eduki digital interaktiboak, bideo jokoetarako eta joko aplikatuetarako arte sorkuntza, musika-produkzioa, jarduera fisikoaren eta kirolaren zientziak eta fisioterapia.

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa

Beste behin Whatsapp-en zerbitzua eten egin da. Arazoa nagusiki Europan eta Asiako hego-ekialdean eman da eta denbora laburrez iraun badu ere, milaka erabiltzaile zerbitzurik gabe geratu dira, hots, mezuak bidaltzeko eta jasotzeko aukerarik gabe. Pasa den urrian antzeko arazo bat eman zen.

35


ADOBEK FLASH HILTZEN UTZIKO DU

Internetek haurrak etorkizunerako prestatzen omen ditu Gazteek beharrezkoak izango dituzten gaitasun digitalak bereganatzen dituzte Erresuma Batuan berriki egin duten ikerlan baten arabera, etorkizunera begira, Internet erabiltzeak mesede handia egiten die gaztetxoenei. Izan ere, haur gehienek Internet erabiltzeagatik lo orduak galtzen dituzten arren, aldi berean, etorkizunean ezinbestekoak izango dituzten gaitasun digitalak bereganatzen dituzte. Horregatik, ikerlana burutu duten adituek haurrei Internet erabiltzea debekatzea kaltegarri izan daitekeela azpimarratu dute. Esan bezala, ikerketa Erresuma Batuan burutu da. Bertako agintariek kezka handia dute gai horren inguruan. Izan ere bertako nerabeek Internet kontsumo-tasa altuenetakoa dute beste herrialde aberatsetako nerabeekin alderatuta, baina, aldi berean, ongizate-maila baxuenetakoa dute. Arazo horri buelta eman nahian ikerketa hau burutu da, baina, printzipioz, emaitza harrigarria suertatu da. Ikerlarien ustez, gazteei mesede egiten die sarean trabak eta gatazkak aurkitzea. Horiei esker, etorkizunean aurkituko dituzten arazoak gainditzeko tresnak garatzeko gai izango dira.

36

Badira, sektore espezifikoetan, garai bat markatu duten programak. Horietako bat, adibidez, Adobek garatu zuen Flash dugu. Web orrialdeetarako eduki multimediak garatzeko ezinbesteko programa genuen Flash, baina, teknologiak aurrera egin ahala, zaharkituta geratu dela dirudi eta, ondorioz, Adobek berak amaiera emango diola iragarri du. Orain arte, Adobek aipatu programaren eguneraketak merkaturatu ditu aldizka. Orain, berriz, eguneraketa horiek 2020. urtean amaituko direla iragarri du. Flash teknologiari esker online jokoak garatu ahal izan ziren eta baita bideoak streamingean ikusteko aukera ere. Horri esker, adibidez, YouTube sortu zen. Flash teknologiaren malda behera Applen eskutik etorri zen 2010. urtean. Steve Jobsek Apple gailuetan Flash teknologia erabiliko ez zutela iragarri zuen eta HTML5 bezalako alternatibak garatzen hasi ziren.

Musical.ly

Nerabeen artean arrakasta itzela duen aplikazioa Nerabe askok musika izar izatearekin egiten dute amets. Gutxi dira, ostera, amets hori betetzea lortzen dutenak. Hala ere, bada aukera hori gerturatzea lortu duen aplikazio bat eta, apika, horregatik, nerabeen artean arrakasta itzela lortu du oso denbora gutxian. Aplikazioaren izena ‘Musical.ly’ da eta bere balioa merkatuetan 1.000 miloi dolarretik gorakoa da. Aplikazioak aukera ematen die nerabeei selfie-karaoke delako bideoak partekatzeko. Hiru urte eskaseko ibilbidea izan arren milioika nerabek deskargatu dute jada aplikazio hori, nagusiki, 10 eta 14 urte bitartekoak. Horien artean, gainera, badira jada ospe handia lortu dituzten batzuk. Baby Ariel izeneko 16 urteko neskatoak, adibidez, 22 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu aplikazio horretan.

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa


yi

nE u

rop e

ia

ud

l ra

St

st

y in New Zealand

Au

S tu d

S tu

in dy USA

St

Stu d y in Canada ud

y in


Euskaditik kanpo lan egiten duten gazteen bila Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailak, Lanbiderekin batera, EAEtik kanpo lan egiten duten gazteak erakartzeko ekimen aintzindaria jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek, Confebaskek, ASLEk eta Konfekoopek euskal gazteak Euskal Autonomia Erkidegoan finkatuta dauden lan-zentroetara bueltatzeko programari zabalkundea emateko lankidetza-protokoloa sinatu dute. Hitzarmen horren baitan, sinatzaileek adostu dute gazteak bueltatzeko programari buruzko informazioari zabalkundea ematea, enplegu-aukerak antzematen lankidetzan jardutea eta programak eskaintzen dituen aukeren inguruan interesa izan dezaketen pertsonen aurrean sustapen zuzena eta pertsonalizatua egitea. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Lanbidek abian jarri duten programa aintzindaria da. Izan ere, aipatu programak kalitateko enplegua sustatzen du, betiere, beste herrialde edo autonomia-erkidego batean lanean ari diren 35 urtetik beherako gazteak Euskadira itzuli ahal izateko.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Direcciรณn de Juventud

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Indarrean da administrazio publikoetan euskararen erabilera arautuko duen foru dekretua Nafarroako Gobernuak Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautzen duen foru dekretua onartu du. Arau horren xede nagusia, Euskarari buruzko Foru Legeak aitortzen duen moduan, Nafarroako herritarrek Administrazioak euskaraz artatzeko duten eskubideari erantzutea da. Horretarako, besteak beste, Nafarroako errealitate soziolinguistikoak eta zonifikazioak ezarritako gradazioa kontuan hartu dira. Horrela, foru dekretuaren xedea da eremu euskaldunean euskarak eremu horretan aitortuta duen ofizialtasunak ekarritako eskubide guztiak bermatzea, eta eremu mistoa delakoan, berriz, euskarari buruzko Foru Legeak aitortutako hizkuntza aukeratzeko eskubidea bermatzea herritarrei. Halaber, administrazio-jarduera ere egokitu nahi du foru dekretuak, eremu ez-euskalduneko herritarrei administrazio publikoekin euskaraz hitz egiteko eskubideari erantzun positiboa emateko. Ana Ollo kontseilariak azaldu duenez, “dekretuaren eginkizun nagusia da euskaraz hitz egiten duten laurogei mila nafar baino gehiagori erantzutea, une honetan ezin delako beraiekin euskaraz hitz

40

@ Javier Bergasa

Testu originala Nafarroako Kontseiluak joan den hilean egin zuen irizpena jarraituz egokitu da

egin”. Gogoratu du plaza elebiduna duten 160 plaza baino gutxiago ere badaudela 16.000 funtzionario baino gehiagoko taldean. Kasurik nabariena gisa Nafarroako Ospitalegunea aipatu du, plaza batek bakarrik baloratzen duelako euskara meritu gisa 6.142 plazen barruan. “Berme bikoitzeko dekretua da, herritar euskaldunen eskubideekin, eta Nafarroako Gobernuko funtzionarioek lortutako eskubideekin”. Horrez gain, hauxe adierazi du kontseilariak: “lehen aldiz ezarri du departamentuek benetako plangintza bat behar dutela, eta beraien proposamenak

negoziatu behar dituztela sindikatuekin onartu aurretik”. Ollo kontseilariak gogoratu du dekretu hau onartzeko prozesua luzea izan dela, eta elkarrizketa eta partaidetza prozesu bat barne hartu duela administrazio-organoetan, hala nola departamentuetan, Tokiko Araubideko Foru Batzordean, Euskararen Nafarroako Kontseiluan eta sindikatu-mahaietan. Prozesu horretan guztian administrazioorgano horien ekarpenak barne hartu direla esan du, eta baita herritarrek Gobernu Irekiaren prozesu parte-hartzaileen bidez egindakoak ere.

GAZTEBERRI #130 | 2017 Urria


Ikasleek Nafarroako eremu babestuen gainean duten ikuspegia saritzeko lehiaketa bi Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuaren bidez, ikasleek Nafarroako eremu babestuen inguruan duten ikuspuntua jasotzeko bi lehiaketa antolatu ditu. Alde batetik, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila arteko ikasleentzat argazki lehiaketa bat antolatu da eta DBHko ikasleentzat, berriz, bideo-lehiaketa bat. Foru Gobernuak bi lehiaketetarako deialdia egin

du Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuaren bidez: batetik, argazki lehiaketa eta bestetik mikrobideo-lehiaketa. Gaia Nafarroako eremu babestuen ingurukoa izango da. Lanak aurkezteko epea abenduaren 12an amaituko da. Argazki-lehiaketa “Ezagutu Nafarroako naturagune babestuak” lelopean antolatu da eta ikasleek Nafarroako Eremu Babestuen Sareko toki baten argazki bat egin

beharko dute. Lehiaketa hori bi ataletan banatuta dago: lehena, 3. eta 4. mailako ikasleentzat eta, bigarrena, 5. eta 6. mailakoentzat. Mikrobideo-lehiaketa, berriz, “Nafarroako Naturagune babestuen erabilera” lelopean antolatu da eta, kasu horretan, DBHko ikasleek 2 minutuko bideo bat egin beharko dute Nafarroako naturagune babestuen erabilerari buruz, kudeaketaplanen arautegiarekin eta erabilera bateragarriekin bat.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria

41


Agenda ABENDUAK 1, OSTIRALA • MOMO. Stage Live Aretoa, Bilbao. 20:00. 16€. • SWINGING FORTIES PARTY. Bilboko Itsasadarreko Itsasmuseoa, Bilbao. 20:30. 8€.

OF BASE + CULTURE BEAT + CORONA + TINA COUSINS + OBK + CHIMO BAYO + REBECA + THE JUMPER BROTHERS + GALA TECHNOTRONIC. BEC-Bilbao Exhibition Center, Barakaldo. 19:00

• MIKEL ERENTXUN. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 22€

• RAYDEN. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 16€.

• NARANJA. Shake aretoa, Bilbao. 21:00. 5€.

• BRYAN ADAMS GORAZARREA. Stage Live Aretoa, Bilbao. 20:30. 5€.

• LA SECTA + THE SALAMANDERS. Kafe Antzokia, Bilbao. 23:30. 10€ • AINTZINA FOLK 2017: FOUR WINDS + KOLME KATU + VÄSEN, TITIRITEROS DE BINEFAR + ENEKORA + GARDARWA + BENITO LERTXUNDI + GWENNYN + KUKAI. Mendizorrotzako Polikiroldegia, Gasteiz. 18:30. 70€. • RAYDEN. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 16€. • ISEO & DODOSOUND. Zentral Aretoa, Iruña. 21:00. 12€.

ABENDUAK 2, LARUNBATA • LOVE THE 90’S: JENNY-ACE

• THE BUZZ LOVERS. DOKA Aretoa, Donostia. 19:00. 8€. • LAS ODIO. Dabadaba Aretoa, Donostia. 20:00. 8€. • JORGE PARDO & IÑAKI SALVADOR. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:00. 12/15€. • LA FUGA + ADN. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 15/18€. • GLAM SKANKS. Helldorado, Gasteiz.22:00. • 7th STORY KILLERS + EUPHORIC + KRAIT + THE PRIEST IS BACK + RADIO METAL DJ BARRENE. Pagoa Kafe Antzokia, Oiartzun.

22:00. 6/8€.

ABENDUAK 6, ASTEAZKENA • SINMAS. Durangoko Azoka, Durango. 21:00. Doan.

ABENDUAK 7, OSTEGUNA • RUBIA + MARGO CILKER. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 5€. • NAPALM DEATH + LOOKING FOR THE ANSWER + DEATHRITE. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:15. 18€.

ABENDUAK 8, OSTIRALA • JUANCHO MARQUÉS. Santana 27Fever Aretoa, Bilbao. 20:30. 10€. • DOWNTOWN DISCO. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 10€. • VIBES ROOM FESTIVAL 2017: COLOURMAN & VIBRATION LAB + PURPLE ROCKETS + TIME TO ROOTS + RIGHTEOUS WAY. Tunk Aretoa, Irun. 21:00. 8€.

ABENDUAK 9, LARUNBATA • OPERA MAGNA. Bilborock, Bilbao.

Urte osoko harpidetza (12 aldizkari)

18€ 42

harpidetzak@gazteberri.eus GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa


19:00. 12€. • ESCLAVITUD. Edaska Aretoa, Barakaldo. 21:00. • MORGAN. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 7€. • GREEN VALLEY. Zentral Aretoa, Iruña. 22:00. 12/15€.

ABENDUAK 14, OSTEGUNA

AGIRRETXEA. Burugorri Aretoa, Deba. 22:00. • ÚLTIMA EXPERIENCIA. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:00. Doan. • CÁPSULA. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 13/18€. • BURNING + NEON DELTA. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 10/25€.

• JOSEBA IRAZOKI & BEÑAT ACHIARY. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 8€.

ABENDUAK 16, LARUNBATA

ABENDUAK 15, OSTIRALA

• MOSES RUBIN. Cotton Club Aretoa. 19:00. 10€.

• XABI SOLANO. Bastero Kulturgunea, Andoain. 21:30. • MATT BIANCO. UPV/EHU Bizkaia Aretoa, Bilbao. 19:00. 12€. • JON GURRUTXAGA & KEU

• DELOREAN. Sanagustin Kulturgunea, Azpeitia. 23:00. 15€.

• RUPERT ORDORIKA. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 12€. • WYOMING Y LOS INSOLVENTES. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:00. 12€.

• THE TOY DOLLS + CRIM + D-TOX. Jimmy Jazz, Gasteiz. 19:30. 20/25€. • COSMIC FEST PARTY: ARENA + THE WIZARDS. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 12/15€. • ENEKORA. Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz. 21:00. Doan. • HIJOS DE TU IGLESIA. Tunk Aretoa, Irun. 20:30. 10€.

ABENDUAK 22, OSTIRALA • ZEA MAYS. Kafe Antzokia Aretoa, Bilbao. 21:00. 8€. • WHITE TOWELS BLUES BAND. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:00. Doan. • BORROKAN + SOFA. Arriola Antzokia, Elorrio. 22:30. 5€. • CHAMBAO. Principal Antzokia,

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa

43


Gasteiz. 20:30. 22/28€. • ESNE BELTZA. Biteri Kultur Etxea, Hernani. 21:30. 10€.

ABENDUAK 23, LARUNBATA • SINMAS. Eguberri Rock, Artziniega. 21:00. • LOS ZIGARROS + TACOMA. Kafe Antzokia Aretoa, Bilbao. 21:00. 13€. • GREEN VALLEY. Jimmy Jazz, Gasteiz. 19:00. 12€. • THE EXCITEMENTS. Helldorado, Gasteiz. 22:00.

ABENDUAK 26, ASTEARTEA • SEÑORES VS REM + JUPITER JON VS PUNKY REGGAE PARTY + MCENROE VS EL ÚLTIMO DE LA FILA. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:30. 10€.

ABENDUAK 27, ASTEAZKENA • MCLAN. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 23€.

ABENDUAK 29, OSTIRALA • BLACK ICE. Rock Star Aretoa, Bilbao. 20:00. 10€. • ATOM RHUMBA. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 10€. • ÁNGEL STANICH. Dabadaba Aretoa, Donostia. 21:00. 15€.

AZ Azkuna Zentroa - Bilbao:

Donostiako Tabakalera:

• “MARGARET HARRISON. SEXU, KLASE ETA INDARKERIAREN ARTEKO HARREMANAK”. 2018ko urtarrilaren 18ra arte.

• “MALAS MADRES/SOKATIK ZINTZILIK DAUDEN BIZITZAK”. 2017ko martxoaren 31ra arte.

Bilboko Arte Ederren Museoa: • “PABLO PICASSO. FEMME ASSISE DANS UN FAUTEUIL (DORA)”. 2018ko otsailaren 27ra arte. • “BELTZETIK HARAGO. KOLORETAKO GRABATUA BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOAREN BILDUMAN”. 2018ko otsailaren 26ra arte.

Bilboko Guggenheim Museoa: • “ANNI ALBERS: IKUSMENA UKITU”. 2018ko urtarrilaren 14ra arte. • “DAVID HOCKNEY. 82 ERRETRATU ETA NATURA HIL BAT”. 2018ko otsailaren 25era arte. • “NEGUA”. AMIE SIEGELEN ERAKUSKETA. 2018ko martxoaren 11ra arte.

Bilboarte: • “ATEAK ZABALIK 2017”. 2017ko abenduaren 19ra arte.

Donostiako Okendo Kultur Etxea: • “MILA GARRASI GAUEAN”. 2017ko abenduaren 9ra arte.

Kutxa Kultur Artegunea Donostia: • “BERENICE ABBOTT. BEGIRADA MODERNO BAT”. 2018ko martxoaren 25era arte.

Gasteizko Artium Museoa: • “KARTOGRAFIA LIKIDOAK”. 2018ko otsailaren 11ra arte. • “ONDO IBILI”. 2018ko urtarrilaren 28ra arte.

Gasteizko Montehermoso Kulturgunea: • “PARALELOAN”. SANTOS IÑURRIETAREN ETA MENCHU LAMASEN ERAKUSKETAK. 2018ko urtarrilaren 28ra arte. • “KONTRASTAFRIKA”. 2018ko urtarrilaren 7ra arte.

Getariako Balenciaga Museoa: • “COLLECTING ELEGANCE. RCHEL L. MELLON’S LEGACY”. 2018ko urtarrilaren 25era arte.

Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa:

Kutxa Kultur Plaza- Donostia:

• “EMAKUME MODAREN 100 URTE”. 2017ko abenduaren 3ra arte.

• HIJA DE LA LUNA. Kubik Aretoa, Gasteiz. 21:00. 18€.

• “ART TOYS”. 2017ko abenduaren 19ra arte.

Kultur Leioa:

ABENDUAK 30, LARUNBATA

Donostiako San Telmo Museoa:

• “MARIONETTES”. ÁLVARO LEDESMAREN ERAKUSKETA 2017ko urtarrilaren 28ra arte.

• “UHARTEAREN ALTXORRA”. 2018ko urtarrilaren 17ra arte.

Tolosako Topic Museoa:

• “12+1. ARTE EDERRETAKO UDAL BEKAK (1893-1936)”. 2018ko otsailaren 4ra arte.

• “MORE THAN DIS (PLAY). ART TOYS”. 2018ko martxoaren 4ra arte.

• MIKEL URDANGARIN. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 12€. • GATILLAZO + MANOLO KABEZABOLO + DELITOS MENORES. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 19:30. 15€

44

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa


Š UNICEF/UN046741

Haur baten heriotza Ez begiratu beste aldera. Ez da zure erantzukizuna, badakigu. Baina gauzak aldatzeko eta munduari buelta emateko zure bultzada behar dugu. Eta benetan, mundua hankaz gora jarri nahi dugu. Beharrezkoa da. Ba al zenekien munduan bizi diren 2 eta 4 urte bitarteko haurren laurdena indarkeria bizi dutela haien egunerokotasunean? Eta ba al zenekien ia 300 milioi haur, gerrak eta gatazkak pairatzen dituzten herrialdetan bizi direla? Erraz pentsa zenezake mundua desberdintasunez josita dagoela. Zergatik batzuk gehiegi eta, kontraz, beste batzuk horren gutxi? Premiazko egoeran esan genezake. Desberdintasun horiek desagertzen direnean, guk UNICEF itxiko dugu. Ez dugulako beharrezkoak izan nahi. Orain dela gutxi ospatu den Haurren Egun Unibertsalaren harira, UNICEFetik haurren boterea eta indarra eszenifikatzeko oso ekimen interesgarria proposatu egin dugu: haurrek har dezatela erakunde, empresa, hedabide eta gainontzeko instituzioen makila. Haurren eskubideei buruzko hitzarmenari argia emateko ez dago modu hoberik. Nazio Batuen Batzar Orokorrean adostutako akordio honi esker haurrak eta nerabeak eskubide osoko biztanleak bilakatzen dira. Horrela, haurren eskubideak urratzen

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa

dituenak, garapenaren aurka jokatzen du ere. Giza eskubideak jokoan daude. Ez dugu marrazki bizidunen mundua margotu nahi. Errealitatea ezagutzen dugu. Tokian bertan gaude, lehen eskuz ikuskatzeko. Haurrak hiltzen ari dira Sirian eta Hegoaldeko Sudanen. Gurean, berriz, ez daukagu hil ala biziko gatazkarik baina desberdintasuna eta premia sufritzen duten haurrak badira. Haragia edo oilaskoa jateko aukerarik ez daukatenak, edo WiFi-a inon harrapatu ezin bizi direnak. Gure “lehenengo mundu� honetan horrek desabantailan jokatzea esan nahi du, partida 5-0 galtzen hastea. Haurra edo nerabea izatea ez da erreza, inon. Horregatik modu hobean bizi garenon ardura da mundu erosoagoa eta ekitatiboagoa eraikitzea. Guk ez badugu egiten, nork egingo du? Hartu ezazue zuen Twitter, Facebook edo Instagram kontua eta #KidsTakeOver hashtag-a erabili denon onurarako. Etorkizuna finkatzeko ideak partekatu eta zuen adiskideak eta familia ekimen honen parte egin ezazue. Haur baten heriotza inoiz ezkutatuta geratu ez dadin. Haur bat hiltzen den bakoitzean, mundua toki itsusiagoa bihurtzen delako. UNICEF - Euskal Herriko Batzordea

45


46

GAZTEBERRI #131| 2017 Azaroa




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.