Gb 132 abendua 2017

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 132. Zbk | 2017 Abendua |

Ohi dena edatea gehiegi izan daiteke

#132


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA Jon Mikel Zabalegi TESTUAK ETA DISEINUA Shareak Kultur Elkartea LAGUNTZAILEAK Nerea Segura, José Poza, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA 94 424 75 94 | 943 053 488 | 629 229 185 INPRIMATZAILEA Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO ETA BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 EDO 943 053 488 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak z Krisia dela eta gazteria erradikalizatu omen da z Bilboko ikasleek gauez ere ikasteko aukera

08

Erreportajea: Gazteriaren laurden batek normaltzat jotzen du bikotekidearekiko indarkeria

izango dute z Euskadiko 100 gaztetik 13 atzerritarrak dira

20 Zientzia z Urrezko odola: Rh gabeko odola

22 Euskara z Gazteriaren 3/4 euskaldun izatea lortu du Eusko Jaurlaritzak z Euskal hedabideen urtekaria

14

Elkarrizketa: Pablo Vidal

26

Erreportajea: Ohi dena edatea gehiegi izan daiteke

z 1.000 lagun euskararen erabilera sustatzeko Berbagunean

32 Sexua z Sexu-harreman gutxi ditugu z Kontuz partekatzen dituzun irudiekin

34 Teknologia berriak z Euskal pilota protagonista PlayStationen z Applek iOS eta macOS fusionatuko ditu z Ate itxiaren sindromea: nerabeak sakelako telefonoaren burbuilan sartuta

42 Agenda GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua

3


Gazteberriak © Mikel Saiz

DONOSTIA ETA EGK-REN ARTEKO HITZARMENA GAZTEEN PARTE HARTZEA SUSTATZEKO Donostiako Udalak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak hiriko arlo sozialean, kulturalean eta ekonomikoan bertako gazteen parte-hartzea sustatzeko hitzarmena sinatu dute. Udaletik azpimarratu denez, gazteriaarloan garatzen dituzten politiken xede nagusietako bat zeharkakotasuna sustatzea da. Horretarako, gazteen ahotsak eta ikuspegiak udal-politika eta eremu ezberdinetara eraman nahi dira. Hori lortzeko, EGKren lanaz baliatu nahi du Donostiako Udalak.

Krisia dela eta gazteria erradikalizatu omen da Krisiaren ondorioz pairatu dugun egoera dela eta gazteen eta euren arteko familien arteko lotura sendotu da

‘EUROPA, GUZTION ONDAREA’ ARGAZKI-LEHIAKETA Datorren urtean, Ondare Kulturalaren Europar Urtea ospatuko da. Hori dela eta, europar aniztasun kulturala sustatu nahian, ‘Europa, guztion ondarea’ izeneko argazki-lehiaketa jarri dute abian. Partehartzaileek Europako edozein tokiko tradizio, ohitura, arte, folklore edo gastronomia islatzen duten argazkiak aurkeztu ahal izango dituzte. Lanak aurkezteko epea datorren urteko otsailaren 19an amaituko da. Irabazleak 700 euroko saria irabaziko du.

4

Observatorio de la Juventud-ek eta Fundación SM-ek elkarlanean egin duten “Jóvenes españoles entre dos siglos 1984-2017” txostenaren arabera, espainiar gazteak erradikalizatu egin dira krisiaren ondorioz. Horrela, aipatu txostenak dioenez, 15 eta 24 urte bitarteko gazteen ia laurdenak (% 22) muturreko aukera politikoetan kokatzen du bere burua. Erradikalizazio hori, politikan ez ezik, baloreetan ere islatu da maila txikian bada ere. Ondorioz, negatiboak diren zenbait ekintzekiko (genero-indarkeria, heriotz-zigorra, ustelkeria...) justifikazio-maila igo da. Ostera, eremu pribatu eta sexualarekiko tolerantzia maila igo omen da.

Ikerlanak azpimarratzen duenez, belaunaldi gazteentzat familiak oso garrantzitsua izaten jarraitzen du eta % 97k familia bere bizitzarako erreferente gisa hartzen du. Egileen ustetan, krisiak gazteen eta euren familien arteko lotura sendotzeko balio izan du. Izan ere, etorkizun beltz baten aurrean (lana aurkitzeko eta emantzipatzeko aukera gutxi) gazteek familiarengana jo dute. Oro har, gazteek familia barruan bizi duten egoera egokitzat jotzen dute eta nahi dituzten gauzak egiteko askatasun nahikoa dutela azaltzen dute (aisialdiaz gozatu, lagunekin atera...). Zenbait kasutan, gazteek askatasun gehiegi ere badutela onartzen dute.

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua


ARTE ESZENIKOETAN TREBAKUNTZA JASOTZEKO KIMU DEIALDIA

EUROPAKO BATZORDEAK YOUTH WIKI ONLINE ENTZIKLOPEDIA JARRI DU ABIAN

Euskal Kultur Erakundeak eta Donostia Kulturak antolatuta, Kimu programaren xedea haur eta gazteei bideratutako euskarazko arte eszenikoen sorkuntza aberastea eta dinamizatzea da. Izena emateko epea jada zabalik da eta urtarrilaren 7an amaituko da. Arte eszenikoek gazteenen formakuntza pertsonalean eta intelektualean duten garrantziaz ohartzea dago programa horren oinarrian; bai eta gazteenei bideratutako antzerki, dantza, zirku eta txotxongilo eskaintza mugatuari konponbidea bilatu nahia ere.

Europako Batzordeko EACEA agentziak Europar Batasuneko 27 herrialdeetako gazte politikak jasotzen dituen Youth Wiki izeneko online entziklopedia jarri du abian. Entziklopediak Europako 2010-2018 Gazteria Estrategian zehaztutako zortzi esparru jorratzen ditu: hezkuntza eta trebakuntza; enplegua eta ekintzailetza; osasuna; parte-hartzea; boluntariotza; gizarte inklusioa, gazteria eta mundua eta sormena eta kultura.

EROTIKA 2.0 IKASTAROA 2018ko otsailaren 20an eta 27an eta martxoaren 6an “Erotika 2.0: zibersexoa, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan” ikastaroa izango da Bilbon Gazteen Euskal Behatokiak antolatuta. Ikastaroa EMAIZE Sexologia Zentroko sexologoek irakatsiko dute eta Internetek eta harremanak izateko eta komunikatzeko nerabeek adierazteko, komunikatzeko eta harremanak izateko eran zenbait baliabide digitalek zer nolako eragina duten sakonduko dute. Ikastaroan izena emateko epea urtarrilaren 16tik 30era bitartean zabalik izango da. Ikastaroa doakoa izango da.

KIROL-APUSTUETAN IAZ GASTATUTAKO MILIOIAK

Fundación Coderek ezagutzera eman dituen datuen arabera, pasa den urtean kirol-apustuek 638 milioi euro eragin zituzten. Iturri horren arabera, apustuzale gehienak nerabeak eta gazteak dira. Ekintza-Aluviz erakundeko lagunek azaldu dutenez, gero eta ohikoagoa da 14-15 urteko nerabeak kirolapustuak egiten ikustea. Izan ere, kaleetan diren lokaletan ez bezala, Interneten ez dago inolako kontrolik.

“Behar gabe jaten den guztia pobrearen sabelari lapurtzen zaio” MOHANDAS KARAMCHAND GANDHI (1869-1948). Indiako estatuaren sortzaileetariko bat. Bakezaletasuna iraultzarako bitarteko gisa aldarrikatu zuen.

EUSKARAZKO SORMENA TABAKALERAN Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren barruan Gipuzkoako Foru Aldundiak ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko proiektu bat jorratuko du Tabakaleran. Euskarazko ikusentzunezkoen laborategia sektoreko eragileekin egin den elkarlanaren ondorioa da eta edukien sorkuntza eta kontsumoa sustatzea du helburu.

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua

#MUGARIKGABEKOANIZTASUNA. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak gazteek aniztasun funtzionalaren inguruan duten iritzia ezagutu nahi du eta, horretarako, lehiaketa bat antolatu du Twiterren. Informazio guztia honako esteka honetan aurkituko duzue: http://egk.eus/eu/2017ko-twitter-lehiaketaaniztasuna/ GASTEIZKO GAZTEENTZAKO ASEXORÍAK 20 URTE BETE DITU. Urtarrilaren 11ra arte El Campillo Auzo Etxean ikusgai izango den erakusketa batekin ospatuko du Asexoriak bere 20. urteurrena. Gazteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak sortua, urte hauetan guztietan Asexoriak aholkularitza eskaini die hiriko 14 eta 30 urte bitarteko gazteei.

5


GAZTE LOKALAK AZTERGAI

Bilboko ikasleek gauez ere ikasteko aukera izango dute Udalak unibertsitate-ikasleentzako ikasketa-gelen ordutegia zabaldu du Urte amaierarekin batera unibertsitate-azterketen garaia ere iristen da eta ikasleek ikasteko leku aproposak behar izaten dituzte. Behar horri erantzuteko, Bilboko Udalak 955 ikaslerentzako ikasteko gelen sare handi bat prestatu du hiriko auzo guztietan. Gainera, aurten, 300 ikaslerentzako ikasketagela bat zabalduko da Azkuna Zentroan. Gela hori gaueko 01:30 arte zabalik izango da urtarrilaren 25era bitartean. Ikasteko gela horien ideia pasa den urteko lehen sei hilekoan egin zen azterlan baten ondorioa da. Orduan, hirian zehar zenbat eta nolako ikasketa-gelak behar ziren jakiteko azterketa bat burutu zen. Orain, berriz, gaueko ordutegia duen ikasketa-gela beharrezkoa den ala ez probatuko da. Izan ere, Bilboko Udalak ikasleekin izan dituen harremanei esker, horiek ekipamendu gehiago eta ordutegi zabalagoak behar dituztela hauteman du. Udalak eskaintzen duen sareaz gain, ikasleek Foru Liburutegian, UPV-EHUn eta Deustuko Unibertsitatean diren ikasketa-gelak ere erabil ditzakete.

6

Euskal Herriko Identitate Kolektiboari buruzko Ikerketa Zentroak (CEIC/ IKI) gazte-lokalek Gasteizen izan duten gizartedinamizatzaile rola aztertu du.Ikerketa horrek, aldi berean, gazte-belaunaldi berrien gizartekonplexutasunaren berri ere emateko balio izan du. Gainera, azterlanarekin batera dokumental bat ere grabatu zen eta dokumental hori Film Laburren ‘Cortada’ Jaialdirako hautatua izan da. Azterlanak azpimarratzen duenez, gazte-lokalen fenomenoa, bereziki, euroarekin batera hazi zen. Izan ere, moneta berriarekin batera alkoholaren kontsumoan oinarritutako aisialdia nabarmen garestitu zen eta, ondorioz, gazteek bestelako aisialdiereduetara jo zuten. Gainera, ondorengo urteetan pairatutako krisia dela eta gazteen familiarekiko mendekotasuna luzatu zuen. Lokal horiei esker, gazteek familiarekiko eta etxearekiko autonomia garatu ahal izan dute.

Migratzaileen Nazioarteko Eguna

Euskadiko 100 gaztetik 13 atzerritarrak dira EUSTATen datuetan oinarrituta Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean % 13k (36.919 gazte) atzerritar jatorria dute. Iturri beraren arabera, gazte atzerritarren ehunekoa hazi egin da azken bi urteetan. Lurralde historikoen arabera alde nabarmenak daude atzerritar gazteen kopuruari dagokionez. Horrela, Araba da ehunekorik altuena duen lurraldea (% 15,1) eta Bizkaian eta Gipuzkoa antzeko kopuruak dituzte (% 12,5 eta 12,8, hurrenez hurren). Atzerriko gazteen artean, gehienek Amerikan dute euren jatorria (% 44,2). Afrikar jatorria duten gazteen kopurua % 25,3koa da eta Europako beste herrialdeetakoak, berriz, % 22,1.

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua



8

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua


Gazteriaren laurden batek normaltzat jotzen du bikotekidearekiko indarkeria Azken urteetan gai horren inguruan aurrerapen garrantzitsuak izan diren arren, oraindik ere, Estatu mailan, gazteen % 27,4k genero-indarkeria bikotearen barruan normala dela uste du

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua

9


P

asa den azaroaren 25ean Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu zen. Hori dela eta, gai horren inguruko hainbat azterlanen berri eman dute hainbat erakundek. Oro har, azken urteetan gai horren inguruan aurrerapauso garrantzitsuak eman diren arren, oraindik ere, kezkarako hainbat datu daude, bereziki, gazteen artean. Horietako bat, Nerabetasun eta Gazteriarentzako FADen Reina Sofia Zentroak burututako ProyectoScopioren Barometro 2017. Aipatu ikerketa horren arabera, genero-indarkeria arazo sozial oso larria da gazteriaren % 87rentzat. Gainera, lau gaztetatik hiruk emakumeek lan munduan askoz ere aukera gutxiago dituztela uste du. Diskriminazioaren inguruan, gazteek generoaz gain beste zenbait faktore ere badirela azaltzen dute, adibidez: sexuorientazioa (% 47,9), jatorri etnikoa (% 45,1), itxura fisikoa (% 38) edo nazionalitatea (% 29,3). Dena den, ikerketa horrek kezkarako zenbait datu utzi ditu. Horrela, gazteen % 27,4k bikotearen barruan normaltzat jotzen du genero-indarkeria. Gazte askoren ustez (% 31,5), gainera, genero-indarkeriaren arazoa etorkinak direla eta larritu da eta % 22,2ren ustez, berriz, politizatuegia eta neurriz gainekoa den arazoa da. Azkenik, gazteen % 7k genero-indarkeria ezinbestekoa den arazoa dela uste du. Gure artean, berriz, Gazteriaren Euskal Behatokiak ere euskal

10

gazteek genero-indarkeriaren inguruan dituzten iritziak jaso ditu. Bereziki, Gazteriaren Euskal Behatokiak esplizituak diren indarkeriatan zentratu du bere azterlana: iraintzea, gutxiestea,

mehatxatzea, eraso fisikoak, mehatxuak, bortxaketak... Aipatu indarkeria mota horiek, oraindik ere, oso larriak izaten jarraitzen badute ere, azken hogei urteetan aurrerapauso nabarmenak

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua


GENERO-INDARKERIA GAZTEEN ARTEAN. Generoindarkeria ez da soilik pertsona helduen kontua eta, esparru horretan lan egiten duten hainbat erakundek salatzen dutenez, gai horrekiko iritzietan aurrerapauso garrantsitzuak eman diren arren, gero eta arruntagoak dira jarrera oldarkorrak gazteen artean.

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua

11


INDARKERIAREN PIRAMIDEA

AGERIKOAK

Erailketa Eraso fisikoa Bortxaketa Sexu-abusua Mehatxuak - Oihuak Irainak

MODU ESPLIZITUAK

Umiliazioa - Desbalorizazioa Gutxiestea – Jaramonik ez egitea Errudunetsi - Bortxa emozionala

IKUSEZINAK Umore sexista - Kontrola Publizitate sexista - Ikusezin bihurtzea Hizkuntza sexista - Deuseztatzea - Micromatxismoak

izan direla azpimarratu behar da. Horrela, egungo datuak 1997an Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egin zuen “tratu txarrak bikote barruan” txosteneko datuekin alderatzen baditugu, gai horren inguruko iritziek joera positiboa izan dutela azpimarratu behar da. Adibidez, 1997an euskal gazteriaren % 82k oso larritzat jotzen zuen bikotekidea sexuharremanak izatera behartzea eta, orain, berriz, kopuru hori % 97raino igo da. Etxetik irtetea debekatzea oso larritzat jotzen zuten gazteak, 1997an, % 46 ziren eta orain, aldiz, % 91ra igo da. Joera hori konfirmatzen duen beste datu bat: mehatxatzea oso larritzat jotzen zuten gazteen kopurua % 51tik % 91ra pasatu da azken 20 urteetan. Baina, joerak ez ezik, datu errealak ere badira. Urte honen hasieran

12

ezagutzera eman ziren datuen arabera (2015. urteko datuak), EAEko 15 eta 29 urte bitarteko 1.045 emakumek salaketak jarri zituzten emakumeen aurkako indarkeriakasuengatik. Kasu gehienetan (% 73,6) erasotzailea bikotekide edo bikotekide ohia izan zen. Datua kezkagarria da benetan baina, hala ere, 2014an jasotako datuarekin alderatzen badugu, gazteen arteko emakumeen kontrako indarkeria-kasuak jaitsi egin direla azpimarratu behar da. Horrela, 2014 eta 2015 urteen artean % 4,5eko murrizketa egon da bikotekideak edo bikotekide ohiak egindako indarkeriaren salaketa kopuruan; sexu-askatasunaren aurkako indarkerian murrizketa handiagoa gertatu da (% 10,5). Ostera, familia barruan gertatutako indarkeriak, bikotea edo bikotekidea kenduta, gora egin du % 1,8.

MODU EZKUTUAK

INDARKERIAREN PIRAMIDEA. Nazio Batuen arabera, Emakumeen aurkako indarkeria sexista edozein indarkeriaekintza da, kalte fisiko, sexual, edo psikikoak eragiteko aukera posible edo erreala duena, eta bizitza pribatuan nahiz publikoan gertatzen dena, mehatxuak, inhibizioa eta askatasunaz arbitrarioki ahaleginak barne. Indarkeria mota horiek guztiak goialdean den piramidean laburtzen dira oso modu grafikoan.

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua


etorkizuna.eus Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria


Elkarrizketa PABLO VIDAL UPV/EHUKO ikertzaile eta doktorea

“Mezu sexistak etengabe kontsumitzen direnean egoera horiek normaltzat onartzen dira� Nerabetasunaren, sexismoaren eta publizitatearen inguruan burutu berri duzun ikerketaren ondorioetako bat honako hau da: nerabe asko, bereziki mutilak, ez dira gai publizitatean azaltzen den sexismoa hautemateko. Zer dela eta zailtasun hori? Ikerketa burutzeko estereotipo eta egoera sexistak azaltzen dituzten zenbait iragarki erabili ditugu. Ikerketan 15 eta 16 urte bitarteko 528 nerabek hartu dute parte eta aipatu iragarki horien inguruko euren iritzia eman behar izan dute, lehenik modu pertsonalean galdetegi baten bidez eta ondoren taldeka eztabaida-saioetan. Ikusi ahal izan duguna da, iragarki bakoitzaren sexismo mailaren arabera, nerabeek sexismoa edo estereotipoak oso modu ezberdinean hautematen dituztela. Lortu diren emaitzen arabera, gazteak lau taldetan sailkatu ditugu. Lehenengo taldeko ikasleek (% 34) sexismoa arbuiatzen dute.

14

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua


© Mitxi | UPV/EHU

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua

15


Š Mitxi | UPV/EHU

Bigarren taldekoak sexismoa hautemateko gai lirateke, baina iragarkiaren eta sexismo mailaren arabera, alde edo kontra azaltzen ziren. Hirugarren taldeko ikasleek (% 33) sexismoa onartzen dute eta laugarren taldekoek (% 10) sexismoa onartzeaz gain, defendatu ere egiten dute berdintasunaren aurkako iruzkinak eginez etab. Horrelako iritziak, bakarrik bakarka bete behar ziren galdetegi anonimoetan azaldu dira; ez horrela taldekako eztabaidasaioetan, nahiz eta horretarako aukera ere izan. Publizitate sexistak nerabeengan duen eragina gutxi arakatu izan den ikerketa-lerroa da. Ba al da heldutasunarekin batera publizitatean azaltzen diren eduki sexistak beste modu batera hautematen direla baieztatzeko bestelako ikerketarik? Tradizionalki, sexismoaren eta publizitatearen inguruan egin diren ikerketa gehienak emakumeek iragarkietan betetzen dituzten rolen ingurukoak izan dira. Gure ikerketa, nolabait, berria da hartzailean eta horren pertzepzioan oinarrizten delako. Ikerketa Hartzearen Teorian oinarritzen da eta ikusentzuleek mezuak nola hautematen dituzten eta horiek zein nolako eragina duten aztertzen du. Ikertzailea naizenez, askoz ere interesgarriagoa iruditzen zait mezu sexistek nerabeengan duten eragina aztertzea jada hainbat aldiz aztertu

16

den emakumearen papera publizitatean aztertzea baino. Duela zenbait urte, UPV/ EHUn bertan, bestelako ikerketa bat burutu zen baina ikasle helduagoekin: unibertsitatean ziren 18 eta 22 urte bitarteko ikasle euskaldunekin, hain zuzen ere. Oker ez banaiz, emaitzak oso antzekoak izan ziren. Zer adierazi nahi du horrek? Bada, kulturizatzen gaituen horrek gure bizitzaren etapa oso goiztiarretan garatzen dela, nagusiki, 12 urte ingururekin. Nerabetasun aurreko etapa horretan kontsumitzen ditugun eduki kultural horiek guztiek oso modu garrantzitsuan baldintzatuko dute gure izaera. Horregatik, mezu sexistak etengabe kontsumitzen direnean egoera horiek normaltzat onartzen dira. Ikerketaren arabera, iragarkian azaltzen den sexismo mailaren arabera, horren hautematea nabarmen aldatzen da. Zein nolako tresnak dituzte nerabeek sexismo hori hautemateko? Ikerketa burutzeko diziplina anitzeko metodologia erabili dugu. Galdera mota desberdinen bidez estereotipo sexisten hautemate-gaitasuna, emakumeei ematen zaien tratu apalgarriaren maila hautemateko gaitasuna edo emakumeek publizitatean izaten duten rolen ikuspegia bezalako gaiak zehaztu nahi izan ditugu. Adibidez, ikerketarako erabili dugun iragarki batean erdi biluzik den etxekoandre bat azaltzen da sukaldean. Nerabe askok ez zuten etxekoandre bat zela hauteman, baina bai objektu

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua


NERABEAK, SEXISMOA ETA PUBLIZITATEA. UPV/EHUko dokotore Pablo Vidalen ikerlanak erakusten duenez, nerabeak ez dira gai publizitatean sexismoa eta emakumeei ematen zaien tratu apalgarria hautemateko.

sexuala. Gainera, eztabaida taldeetan, nerabe askok lanean ziren emakumeak gutxi zirela eta gehienak etxekoandreak zirela uste zutela azaldu zuten. Izan ere, publizitateak eta kontsumitzen dituzten edukiek ideia hori sustatu dute nahiz eta, errealitatean, eta estatistiken arabera, 18 eta 55 urte bitarteko emakumezkoen % 16 besterik etxekoandre izan. Publizitatearen esparruan esperientzia handia duzun pertsona zara. Publizitatean eduki sexistak edo matxistak aurkitzea ez da gauza berria. Zer dela eta jarraitzen da horrelako mezuak jorratzen? Geldotasun nabarmena ageri da bai publizitate sektorean zein hedabideen sektorean. Aipatu sektore horietako eskala hierarkikoa tentuz aztertuko bagenu, benetako ardura duten postuetan oso emakume gutxi daudela ikusiko genuke. Bestalde, oso sexistak eta berdintasunarekiko oso beligerante diren hainbat sektorerekin egiten dugu topo. Hor dugu, adibidez, jostailuen industria, seguruenik, kasurik agerikoena. Duela zenbait urte Begiran Gabonetako jostailuen kanpainaren inguruko ikerketa bat egin genuen eta emaitzak benetan izugarriak izan ziren. Arazo horrek ba al du konponbiderik? Diru asko mugitzen duen sektorea da eta hainbat interes daude bertan. Inozoak izango ginateke arazo hori egun batetik

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua

17


bestera konpon daitekeela pentsatuko bagenu.Ikerketaren amaieran zenbait ekarpen egin ditugu, ahal den neurrian, problematika horietako batzuk zuzentzeko. Adibidez, legegintza-esparruan garrantzitsua litzateke prozedura judiziala azkartzea salaketaprozedura aldatuz. Gaur egun, indarrean den legediarekin, iragarle arau-hausleari merke ateratzen zaio publizitate sexista egitea. Publizitatearen esparruan, berriz, komenigarria litzateke maila exekutiboan emakumeek duten protagonismoa sustatzea: publizitate-agentzietako exekutiboen % 70 inguru gizonezkoak dira. Antzeko kopuruak aurkituko ditugu sormen-sailetan. Gainera, AutoControl erakundea berritu eta hobetu beharko litzateke, zaharkituta dagoelako eta eragilea ez delako. Publizitatea kontrolatu behar duen erakundean agentziak, hedabideak eta iragarleak nagusi direnean ezer gutxi egin daiteke. Egokiena berdinatsunaren alde lan egiten duten erakundeak ordezkatuta egotea izango litzateke. Zentzu horretan, Begiran egin dugun lana azpimarratu nahiko nuke. Lan horri esker, adibidez, publizitate ez-sexistarako dekalogo bat garatu da, gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten publizitate-agentzia guztiek onartu dutena, hain zuzen ere. Azkenik, hezkuntza-esparruan, 12-13 urteko ikasleriari ikusentzunezko mezuak modu

18

egokian dekodifikatzeko gaitasuna garatzeko aukera emango liokeen ikasgairen bat curriculumean sartzea gomendatuko nuke. Azaldu duzunaren arabera, 15-16 urteko gazteek jada estereotipo batzuk eraikita

dituzte. Zein iturritan oinarritu dira eraikuntza hori egiteko? Azaldu dudan moduan, ikerketa zazpi iragarki grafikotan oinarritu da. Baina, bestalde, eztabaida taldeetan beste zenbait zeharkako gai ere barneratu ditugu. Horrela, gazteen artean

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua


SEKTORE OSO BELIGERANTEAK. Duela zenbait urte Begirak Gabonetako jostailu-kanpaina aztertu zuen eta, Vidalek berak azaltzen duenez, emaitzak izugarriak izan ziren. Sektore honek neska eta mutilen rolak banantzen ditu oso adin txikietatik eta horrek etorkizunean haur horiek garatuko dituzten estereotipoak baldintzatzen ditu.

literaturan ere antzeko zerbait gertzatzen dela azpimarratu behar da.

gehien eman den eztabaidetako bat emakumeek bideo-jokoetan duten protagonismoaren ingurukoa izan da. Eztabaida taldeetan asko eztabaidatu den beste gai bat musika eta bideo-klipena izan da. Zentzu horretan, badira

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua

musika eta abestien letren bidez emakumeak iraindu eta umiliatu egiten direla ondorioztatzen duten hainbat azterlan. Eta, zoritxarrez, musika mota hori da gaztetxoenen artean arrakasta gehien duena. Azkenik, nerabeentzako

Ikerketaren emaitzen arabera, landa-munduko ikasleek hiriko ikasleek baino sexismo maila baxuagoa azaltzen dute. Zer dela eta ematen da alde hori? Ikerketan hiru aldagairekin egin dugu lan: sexua, bizilekuesparrua eta jatorria. Alderik nabarmenenak, espero genuen moduan, lehenengo aldagaian eman dira, hots, neska eta mutilen artean. Hala ere, ondo diozun moduan, landa-munduko eta hiriko ikasleen artean alde nabarmenak ere antzeman ditugu, zenbait kasutan, 10 eta 15 puntukoak. Gure hipotesia da landa munduko ikasleriaren kasuan euren egitura sozialean baloreek garrantzia handiagoa dutela. Izan ere, mundu horretan jokorako kanpo espazioa partekatzen dute neskek eta mutilek eta, ondorioz, hortik eratorritako sozializazioan emakumeenganako errespetua handiagoa da. Ostera, hirietan gazteek beste modu batera sozializatzen dute, modu indibidualagoan eta, nagusiki, Internet bidez.

19


20

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua


ZIENTZIA

Urrezko odola: Rh gabeko odola Odol talderik arraroena da; mundu osoan bakarrik 45 pertsona inguruk dute odol hori eta, horregatik, urrezko odola izenarekin ezagutzen da Ikastolan odol taldei buruz ikasi duguna nahikoa xamurra da: lau talde (A, B, AB eta 0) eta bi Rh multzo (+ eta -). Hortik, zortzi odol mota ateratzen genituen: A+, A-, B+... eta bakoitzaren ezaugarriak aztertzen genituen. Baina gai horrek askoz gehiagorako ematen du. Gure odolean oxigenoa garraiatzen duten zelulak daude (globulu gorriak edo eritrozitoak) eta horiek antigenoz inguratuta daude. Antigeno horiek etiketa antzekoak dira eta horiei esker antigorputzek badakite ez dituztela zelula horiek erasotu behar. Globulu zuriak antigeno hauetara itsasi egiten dira infekzioen aurkako babesa emateko. 342 antigeno mota desberdin daude. Horietatik 160 ia pertsona guztien Globulu gorrietan azaltzen dira eta, ondorioz, antigeno horiek ez dituzten pertsonen kasuan odol mota arraro bat dutela esan ohi da. Antigenoak gure gurasoen genen arabera zehazten dira eta ohikoenak A eta B dira. Bada hain ugaria ez den 0 antigenoa eta ondoren Rhesus D izeneko antigenoa, Rh faktorea zehazten duena. D antigenoa duen odola Rh+ da eta ez duena, berriz, Rh-. Sistema honek odol taldeak sinplifikatzen dituen arren, ofizialki 35 odol mota daude. Horietatik guztietatik, bada oso arraroa den bat. Odol mota horrek ez du rh-rik (ingelesez rhnull izenarekin ezagutzen da) eta estatistiken arabera, mundu osoan 45 pertsona inguruk bakarrik dute odol mota hori. Horregatik, urrezko odola izenarekin ere ezagutzen da. Gainera, horietatik, bakarrik bederatzi izan daitezke odol-emaile. Imagina dezakezuen bezala, pertsona horien ‘balioa’ oso altua da odol mota hori duten beste pertsonentzat ezinbestekoak direlako odol beharren bat dutenean. Hala ere, odol mota horren nazioarteko emateak oso mugatuta daude eta odola herrialde batetik bestera garraiatzea amesgaizto ere bilaka daiteke.

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua

21


Euskara Gazteriaren 3/4 euskaldun izatea lortu nahi du Eusko Jaurlaritzak Euskararen Agenda Estrategikoak euskara gazteentzako erakargarri egin nahi du Eusko Jaurlaritzak 2020. urte bitartean hizkuntza-politikaren lan-ildoak zehazten dituen Agenda Estrategikoa onartu berri du. Agendak bederatzi helburu estrategiko zehazten ditu, bereziki, erabileran zein ezagutzan sakontzen jarraitzeko. Euskararen Agenda Estrategikoa 2017-2020 aurreko urteetako dokumentuetan jasotako ildo eta gogoeten jarraipena da eta helburu nagusia euskaldunon kopurua areagotzen jarraitzea izango da. Kuantitatiboki, helburua 788.000 hiztunetan kokatu da. Zentzu horretan, arreta berezia jarriko da gazteengan. Txostenean zehazten denez, 2020. urterako 16 eta 24 urte bitarteko gazteen hiru laurden euskal hiztun izatea lortu nahi da. Hiztun kopurua hazteaz gain, Agenda Estrategikoak erabilera eta kalitatea ere sustatu nahi du. Hor ere gazteek protagonismoa izango dute, nagusiki, euren aisialdia euskalduntzeko esfortzu berezia egingo baita. Agenda estrategikoaren beste lan-ildo nagusi bat euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzea

22

Euskararen etorkizuna bermatzeko gazteak eta Internet izango dira lan-ildo nagusiak

izango da. Horretarako, bereziki administrazio publikoan diren hutsuneak zuzentzeko esfortzua egingo da. Izan ere, dokumentu honen eginkizunetako bat da euskararen zehar-lerrotasuna bermatzea, bai administrazioaren eremu guztietan, baita gizartean ere. Jarraipen Batzorde batek zehaztutako helburuen betetze mailaren jarraipena egingo du. Horretarako, 25 adierazle neurgarri ezarri dira.

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua


© Unai Beroiz

AURREKO TXOSTENEN JARRAIPENA. Euskararen Aholku Batzordeak garatutako ‘Euskara 21. Itun berritu baterantz’, ‘Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP)’ eta ‘Eta hemendik aurrera zer?’ dokumentuetan jasotako ildo eta gogoeten jarraipena da Euskararen Agenda Estrategikoa 2017-2020.

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua

EUSKAL HEDABIDEEN URTEKARIA Euskal Hedabideen Behategiak 2017. urteari dagokion urtekaria aurkeztu du Durangoko Azokan. Urtekariak aurten komunikazioaren alorrean izan diren aldaketen kronika eta begirada sakona egiten du. Urtekariaren sarreran, Hekimeneko zuzendari Alberto Barandiaranek, besteak beste, mugarik gabe hazten ari diren Interneteko kazetaritzaereduak aztertzen ditu. Urtekarian, gainera, beste hainbat profesionalen artikuluak biltzen dira, hala nola, Eneko Bidegain, Andres Gostin, Aitor Zuberogoitia, Josu Amezaga, Imanol Esnaola, Asier Otxoa, Amaia Álvarez, Alazne Aistaran, Beatriz Zabalondo, Antxoka Agirre,Txema Ramírez de la Piscina, Josu Azpillaga eta Mikel Lizarralde.

1.000 lagun euskararen erabilera sustatzeko Berbagunean Pasa den abenduaren 14an, mila euskaltzalek eta euskara-ikasle inguruk Berbagunearen seigarren edizioan hartu zuten parte. Bilboko euskaltegien sarearekin batera Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duten topagune horren xede nagusia kalean euskara gehiago erabiltzeko, eguneroko bizimoduan euskaraz egitearen premia aitortzea da. “Euskaraz hitz egitea, euskara euskaraz partekatzea” goiburupean Azkuna Zentroan burutu zen topaketan, besteak beste, Bilboko Alkate Juan Mari Aburto, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskarako zuzendari nagusi Ana de Castro eta Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi Koldo Narbaiza izan ziren. Jarduera egun osoan zehar burutu zen (09:30etik 19:30era), lau txandatan banatuta. Txanda bakoitzean sei lagunekin osatutako hainbat talde antolatu ziren eta talde bakoitzean gai zehatz bati buruz hitz egin behar izan zuten. Hogei minutu iraganda, egondako mahaitik altxatu eta beste mahai batera joango dira partehartzaileak, hain zuzen, beste gai bati buruz hitz egiteko. Andoni Agirregomezkorta aktorea izan da aurtengo Berbaguneko koordinatzailea.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Andrea edo ar-antza Jaio bezain laster etiketatzen gaituzte: pisua, altuera, neska –gurasoei zorionak!–. Zuri, aldiz, arrosa-koloreko bizitza egokitu zaizu: neskato-arropa (soinekoak, begiztak) eta jostailuak (panpinak edo “andrakilak”, etxeko-tresnak, printzesa jantziak). Nerabezaroan okerrera doa. Inork ez zizkigun pubertaroak ekarriko lizkigukeen aldaketak ondo azaldu: pubiseko biloak, titien handitzea, hilerokoa… Ez! Ipurdia ez zaigu bat-batean handitzen, beraz, ez gara loditzen; mokor-hezurra zabaldu eta koipez pilatzen da, bai, baina izateko arrazoia du: umetokia prest utzi. Zure aro emankorrak hasiera eman du; hain gazte eta emakume bihurtu zara. Askok ondoeza jasan dugu “neskatasunerako” iragatean (beldurra, lotsa, nazka). Aurrerantzean, gizarteak azterturik sentitzen gara. Supermerkatuaren apalak emakumea gauza bihurtzen duten elikagaiez beteta daude. Andre prototipo baten gorputzaren (ezinezko) marrek mirari-elikagaiekin lotzen dituzte: detox, diet, light, sbelt, siluette, zero…; gizartearen zentzu matxista areagotuz. Publizitateak baztertuta sentitzen gara, baina, aldi berean, kontsumismoak eraginda. Infoxikazio garaian bizi gara: batetik eta bestetik informazio interesgarria jasotzen dugu, eguneraturik mantentzeko asmoz. Nola alderatu baliagarria dena eta infozaborra dena? Emailarekin egiten duzun bezala, zure spam-erretilua aktibatuz. Topiko tipikoetan oinarritutako iragarkiak, esaterako, andrearentzat esleitutako rola betikotzen dutenak (familiaren elikadura). Zergatik izan behar du emakumeak femeninoa eta gizonak maskulinoa? Apetek, histeriek mugiarazitako emakumeak erakusten dituztenak. Edertasun-estandarra arrakastarekin erlazionatzen dutenak. Aldaketa fisikoak, akatsa bilakatzen dutenak

24

(zelullitisa, zimurrak); gorputza presionatuz. Emakumea superwoman bihurtzen dutenak: lagun, familiarren behar guztientzako erantzuna dutenak. Edota bilgarriak anderegorputza irudikatzen dutenean. Mezuak ez dira erraz detektatzen, oso sotilak dira, lege barruan daudenak, baina hamaika mezu subliminalak dituztenak. Nire partetik, puntu negatiboa saltzen, sustatzen edota erosten dituztenei! Orain, sukaldeko apalak begiratu, hozkailua ireki ezazu. Zer dago? Light produktuak. “Jan eta mokaduak ahaztu. Zaindu ezazu zure linea”. Arin-ura. “Neskatilari gustatuko zaion zerbait iritsi da”. Azukrerik gabeko txokolateak. “I can’t live, if living is without you”, dio iragarkiak; “araurik ez dago hemen, ezta ere, zer esango dutenik”. Beti ere, ezinezko neska batek irudikatuta. Gaurko eta etorkizuneko hezkuntza bermatuz! Laktosarik gabeko produktuak. Intolerantziarik izatekotan erabilgarriak izan daitezke, baina irudiak nori zuzenduta daude? Orokorrean emakumeei (gazte, zahar eta txikitxoei), arazoa izanda edo ez, arina-goa delako! Kontsumismoak bultzatuta eta mesprezatuta sentitzen gara. Infoxikazioa gainditurik zabiltza? Automatikoki ezabatu ala bigarren mailako karpetetara zuzendu.

[…] Gizarte honen estereotipo ta gizarte honen usten, tranpan zu ari zera erortzen eta hori ez dizut uzten, […] —Maialen Lujanbio— Andre- edo ar-antza izanda, “bat ez da emakume jaiotzen, bat pertsona bilakatu egiten da”; nahiz eta askok, oraindik ez jakin.

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua



26

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua


Ohi dena edatea gehiegi izan daiteke Pasa den azaroaren 15ean Alkoholik gabeko nazioarteko Eguna ospatu zen. Europar Batasuneko batez besteko alkoholkontsumoa munduko altuenetakoa da eta nerabeen artean ematen den kontsumoak kezka handia sortzen du erakunde publikoetan. Izan ere, gazteen ia % 80k alkohola edan du 18 urte baino lehen eta 14 eta 18 urte bitartekoen heren batek mozkorraldiren bat harrapatu du azken hilabetean. GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua

27


D

rogen inguruko Plan Nazionalarekin bat eginez, Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak bereziki gazte eta nerabeei zuzendutako “Ohi dena edatea gehiegi izan daiteke. Ezagutzen dituzu zure mugak?” izeneko kanpaina garatu du azken asteetan. Pasa den azaroaren 15ean Alkoholik gabeko Nazioarteko Eguna ospatzen zela eta, abian jarri zen aipatu kanpaina eta gazteen artean graduazio altuko edari alkoholdunen kontsumoa ekiditea da bere xede nagusia.

28

Azken 30 egunetan mozkorraldiren bat hartu duten gazteen ehunekoak, adinaren arabera % 37,5

35

% 33,1

30 % 26,4

25 20 % 14,9

15 10

% 7,6

5 0

14 urte

15 urte

16 urte

17 urte

18 urte

ITURRIA: Encuesta sobre Alcohol y Drogas en España (EDADES) del Observatorio Europeo de las Drogas y las Toxicomanías (OEDT).

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua


EDARI UNITATEAK (EU)

Markatu egun jakinetan edan ohi duzuna (afaria, irteera...) eta egin batuketa.

Ura / Freskagarria Edozein kantitate

0

eu

Garagardo herena 333 ml.

1,5

eu

Basokada bat ardo 100-125 ml.

1

eu

Krema / Likorea 50 ml.

2

eu

Kaina bat garagardo 200-225 ml.

1

eu

Rona, Vodka, ginebra... 70 ml. / (destilatukoa)

2

eu

Kopakada bat cava 100-125 ml.

1

eu

Kopakada bat bermut 50 ml. / (destilatukoa)

2

eu

OSASUNERAKO MUGAK: EZ GAINDITU Gizonezkoak Emakumezkoak 4 eu Edaten baduzu egunero edo ia egunero 2 eu 6 eu Edaten baduzu egun jakinetan 4 eu

Alkoholaren kontsumoa guztiz barneratuta dago gure gizartean baita gazteen artean ere. Sozializazio- eta aisialdieredu nagusiek, kasu gehienetan, alkoholaren kontsumoa barneratzen dute eta gazteek

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua

eredu horiek errepikatzeko joera azaltzen dute. Horregatik, gai horren inguruko hausnarketa sakona beharrezkotzat jotzen dute erakunde publikoek. Nafarroan garatzen den kanpainan, adibidez, gazteen

ALKOHOLA SUBSTANTZIA PSIKOAKTIBORIK HEDATUENA DA 15 ETA 64 URTE ARTEKO BIZTANLEEN ARTEAN. Gure gizartean asko edaten da eta kontsumoak kalterik egiten ez duela pentsatzeko joera dute pertsonek. Hala ere, arrisku-kontsumoak, nahiz eta pertsona guztiengan ez izan, ondorio handiak izan ditzake osasunerako eta bizitzarako.

29


Non edaten da gehien Espainia mailan? Asturias

71,9

Errioxa

69,9

Euskadi

69,8

Aragoi

68,6

Galizia

66,9

Katalunia

65,8

Valentziako Erk.

65,6

Balear Uharteak

65,5

Murtzia

65,5

Andaluzia

65,3

Nafarroa

65,2

Espainia

64,4

Gaztela eta Leon

62,9

Estremadura

56

Kanariar Uharteak

55,6

Gaztela-Mantxa

53,8

Kantabria

48,4

Melilla Ceuta

37 35,7

0 10 20 30 40 50 60 70

Alkohol kontsumoa nerabeen artean. Azken 20 urteetako eboluzioa

(%) Kontsumoaren nagusitasuna

90 80 70 60 50 40 30 20 10

1994 1996 1998 2000 2002 2004 2006 2008 2010 2012 2014

Noizbait

Azken 12 hilabeteetan

Mozkorraldiak, azken 30 egunetan

Azken 30 egunetan Gehiegizko kontsumoa, azken 30 egunetan

ITURRIA: Encuesta sobre Alcohol y Drogas en EspaĂąa (EDADES) del Observatorio Europeo de las Drogas y las ToxicomanĂ­as (OEDT).

30

artean izan ohi den gehiegizko alkohol kontsumoarekiko tolerantzia salatu nahi da eta, aldi berean, kontsumo horrek gazte horiengan zein inguruko pertsonengan izan ditzakeen kalteen berri eman ere. Izan ere, kanpainiaren arduradunek salatzen dutenez, sarritan pertsona helduek gazteak ikusten dituzte alkohola kontsumitzen eta beste alde batera begiratzeko jarrera hartzen dute. Nafarroan zein estatu mailan garatzen ari diren kanpainek pertsona helduek gazteengan duten eragina dute ardatz. Izan ere, txikitatik, gazteok alkoholaren kontsumoa normaltasunez ikusi dute eta, ondorioz, nerabetasunean oso zaila izan ohi da normaltasun-ideia hori iraultzea. Nafarroan garatutako kanpainak, neurri batean, ideia hori barneratu nahi du gazteen artean eta, horretarako, arriskutsutzat jotzen diren kontsumoen erreferentzia taula bat garatu da. Bertan, osasunarentzat kaltegarria ez den alkoholaren kontsumoa izan badela onartzen bada ere, pertsona bakoitzaren arabera kontsumo txiki horiek ere izan ditzaketen kalteak zerrendatzen dira. Gehiegizko kontsumo jarrai batek zuzenean eragin ditzakeen kalteen artean, besteak beste, honako hauek aipatzen dira: istripuak, harrapakaketak, erorketak, borrokak, bikotekidearekin arazoak, nahi ez diren haurdunaldiak... Aipatu kontsumo horrek, gainera eragin kronikoak ere eragin ditzake. Izan ere, alkoholaren kontsumoa 60 gaixotasun baino gehiagorekin erlazionatzen da, fisikoak zein mentalak.

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua



Sexua Sexuharreman gutxi ditugu Sexu gutxien praktikatzen omen duen belaunaldia gara Archives of Sexual Behaviour aldizkariak berriki argitaratu duen azterlan baten arabera, bikote heterosexualek eta harreman egonkorra ez duten pertsonek gero eta harreman sexual gutxiago dituzte. Estatu Batuetan egin den ikerketaren emaitzak (Declines in Sexual Frequency among American Adults, 1989-2014) gurea bezalako gizarte batean aplika daitezkeela adierazten dute adituek. Paradoxikoki, gure gizartea azken hamarkadetan izan den gizarterik sexualizatuena da eta, ondorioz, sexua edo izaera sexuala duten edukiak gure egunerokotasunean gero eta ohikoagoak dira. Ikerketaren arabera, azken hiru hamarkadetan gero eta sexuharreman gutxiago izateko joera nagusitu da eta, bereziki, azken bi hamarkadetan. Adituen ustez, joera hori Interneten oldarrarekin areagotu da. Horrela, batez beste, duela 20 urte baino hamar aldiz gutxiago praktikatzen omen dugu sexua. Ikerketak azpimarratzen duenez, gizarte garatuenetan bakarrik bizi diren pertsona helduen kopurua biderkatu egin da eta pertsona

32

Jende askok kontrakoa uste badu ere, ezkongabeek sexu-harreman gutxiago izaten ohi dituzte

horiek sexu-harreman gutxiago izateko joera dute. Ikerketaren arabera, jende askok kontrakoa uste badu ere, ezkongabeek sexu-harreman gutxiago izan ohi dituzte. Ikerketak dioenez, hainbat kasutan, sexu-harremanen beherakada oso nabaria denean, sexua zerbait ez-ezinbesteko izatera pasa daiteke. Ondorioz, gero eta pertsona asexual gehiago daudela hauteman dute zientzialariek. Etorkizunean, sexurik gabeko ugalketa uste dena baino komunagoa izango dela aurreratzen dute adituek.

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua


HIRUGARREN LAUKIA UPV/EHUKO INPRIMAKIETAN

DIGITALIZAZIOAREN ONDORIO KALTEGARRIA. Teknologia gure egunerokotasunean txertatu da eta, ondorioz, aisiaren gehiegizko kontsumoa etxeetan sartu da. Horrek, adituen esanetan, bikoteen libidoan eragiten du, bakoitza bere pantailaren atzean izkutatzen delako.

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua

RAEk ‘sexu ahula’ terminoaren definizioa errebisatu eta ‘mespretxuzko edo diskriminazio intentzioarekin’ oharra jarriko du bere hiztegiaren azken edizioan. Aurreko definizioan, sexu ahula sarreran azaltzen zen definizioa honako hau zen: ‘emakumeen multzoa’. Horren aurrean, sinadurabilketa kanpaina bat garatu zen Change.org webgunean eta, guztira, ia 200.000 sinadura biltzea lortu zuten. Aldaketa 2016. urtean adostu zen baina abenduko eguneraketan jarriko da indarrean. Printzipioz, aurreko definizioa mantenduko da bere erabilera dokumentatuta dagoelako, baina, esan bezala, amaieran aipatu oharra ezarriko da. Sexu indartsuaren sarrera definitzeko, berriz, ‘gizonen multzoa’ azaltzen da. Kasu horretan ere ohartxo bat jarriko da: ‘zentzu ironikoan’.

SEXUAREN TXOKOA

Kontuz partekatzen dituzun irudiekin Sexting-a gero eta zabalduagoa den praktika dugu. Hainbat ikerketen arabera, pertsona helduen % 50 inguruk sexting-a praktikatzen du eta 18 eta 24 urte bitarteko gazteen artean, kopuru hori % 70eraino igotzen da. Baina sakon dezagun izaera sexuala duten irudiak partekatzeak dituen ondorioetaz. Printzipioz, sextinga praktika osasungarria izan daiteke bikote-harremanari nolabaiteko bultzada eman diezaiolako. Eduki horien hartuemana bikotekidetara mugatzen den bitartean sextingak ez du zertan arazorik eman behar. Arazoak, aipatu edukiak beste hartzaileetara zabaltzen direnean has daitezke eta hori, nahita edo nahi gabe jazo daiteke. Adibidez, bidalitako irudi horiek gure bikotekidearen telefonoan gordeta gera daitezke, baina, harremana eten egiten bada? Nola erantzungo du gure bikotekide ohiak? Sarritan, ez gara puntu horretaraino iritsi behar. Gure bikotekideak bere sakelako telefonoa galduko balu? Edo bere gailua hackeatzen badiote? Duela gutxi, zenbait pertsona ospetsuei halako pasatu zitzaienaren berri izan genuen. Konponbide zaila duen arazoaren aurrean gaude, beraz. Bikotekidearen irudi beroak jasotzea kitzikagarria da guztiz baina, ostera, praktika horren atzean diren arriskuak oso handiak izan daitezke. Nire gomendioa, halakorik egin nahi izanez gero, zuen aurpegia ez azaltzea izango litzateke. Modu horretan, neurri batean bada behintzat, etorkizunean sor daitezkeen arazoak ekidin ditzakezue.

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 33


Teknologia berriak KIM DOTCOMEK INTERNET ORDEZKATUKO DUEN SAREA IRAGARRI DU

© Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioa

MegaUpload atari ezaguna sortu zuen Kim Dotcom ospetsuak Internet ordezkatzeko xedea duen komunikazio sarean lan egiten ari dela iragarri du. Bere izena MegaNet izango da eta komunikazio protokolo berriak erabiliz, egun Internetek dituen pribatutasun arazoekin amaituko duela adierazi du.

BIDEO-JOKOEN LEHEN MAHAIA ERATU DA SEKTOREAREN ERRONKEI AURRE EGITEKO Bideo-jokoen sektorea oso garrantzitsua da Espainian. Pasa den urtean, 1.100 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen eta, adituen ustez, 24 milioi jokalari inguru daude. Gobernuak estrategikotzat jotzen du sektore hori, besteak beste, etorkizunera begira hazkunde handia izango duen sektorea izango dela uste delako. Horregatik, erakunde publikoak (Autonomia Erkidegoak barne) eta sektoreko eragile garrantzitsuenak bilduko dituen Mahaia eratu da. Mahai horren helburua elkarlana sustatzea eta etorkizunera begira sektoreak izango dituen erronkak definitzea izango da.

34

Euskal pilotak protagonismoa izango du PlayStationen ‘Frontball’ izeneko bideo-jokoa garatuko dute mundu osoko gazteak kirol horretara gerturatzeko. Marca kirol-egunkariak jasotzen zuenez, Espainiako Pilota Federazioak (FEP), mundu osoko gazteak erakarri nahian, euskal pilotaren bertsio eraberritu bat aurkeztu nahi du eta, horretarako, Playstation ekoizten duen Sony konpainiarekin batera, ‘Frontball’ izeneko bideo-joko bat garatuko du. Bideo-jokoan pilotaren jokoa frontoietatik atera eta kalera eraman dute, FEPeko presidente Julián Garcíak azaldu duenez, instalazio falta dela eta gazte askok kirol hori praktikatzeari uzten diotelako. Estatu Batuetan, adibidez, kalean jokatzen

den modalitate horrek jarraitzaile gazte asko omen ditu eta 2015. urtean, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioak euskal pilotaren diziplina gisa onartu zuen. Sonyk aurreratu duenez, seguruenik jokoa ‘PlayStation Talents’ izeneko programaren barruan garatuko da. Programa horrekin, Sonyk garatzaile gazteei aukera bat eman nahi die eta Espainian bost garapen zentro ditu; horietako bat Bilbon. Momentuz, bakarrik bideo batean oinarritutako kanpaina grafikoa garatu da. Bertan, bi gazte ikus daitezke grafittiz beteta dagoen pareta baten aurka jokatzen.

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua


CoD WWII FIFA 18 baino gehiago saldu zen azaroan Applek iOS eta macOS fusionatuko ditu Bloombergek aurreratu duenez, datorren urtean Applek egun dituen bi sistema eragileak fusionatuko ditu. Izan ere, jada bi sistema eragileek aplikazio gehienak partekatzen dituzten arren, oraindik badira sistema bakarrerako diseinatuta dauden bakan batzuk. iOS eta macOS sistema eragileak fusionatuko balituzte, garatzaileek aplikazio bakarra garatu beharko lukete plataforma guztietarako. Adituen ustez, litekeena da iOS sistema eragilean oinarrituta ordenagailuetarako moldaketa bat garatzea. Beste aukera bat, zerotik sortutako sistema eragile bat garatzea izango da. Applen lehiakide nagusia den Windowsek, adibidez, jada sistema bateratua garatu du (Universal Windows Platform) bere gailu guztietarako: ordenagailuak, telefonoak, Xbox kontsola eta Surface Hub.

Zarata handia atera gabe Call of Duty WWII pasa den azaroan gehien saldu ziren bideo-jokoan sailkapenaren lehen postuan kokatu. FIFA 18 indartsu mantentzen da sailkapen horren bigarren postuan eta hirugarrenean, berriz, Uncharted: el legado perdido aurkituko dugu. Aipatu hiru joko horiek PS4 plataformakoak dira. Plataforma horretakoa ez den lehenengo jokoa aurkitzeko bosgarren posturaino jaitsi behar dugu: Nintendo Switch plataformarako Pokemon Ultra Sol .

CALL OF DUTY WWII PS4

FIFA 18 PS4

UNCHARTED: EL LEGADO PERDIDO PS4

ADIMEN ARTIFIZIALAK 2,3 MILIOI ENPLEGU SORTUKO DITU

Adimen Artifizialaren inguruan den eztabaida, hainbat kasutan, gizakiok galduko ditugu lan aukeren ingurukoa izan da. Hala ere, Gartner Aholkularitzaren ustez, 2020 urtera bitartean sektore horrek 2,3 milioi lanpostu sortuko ditu mundu osoan. Iturri horren arabera, beste 1,8 milioi gabetuko dira. BIDEO-JOKOEKIKO MENPEKOTASUNA GAIXOTASUN-MENTALA IZANGO DA

ATE ITXIAREN SINDROMEA: NERABEAK SAKELAKO TELEFONOAREN BURBUILAN SARTUTA Asko dira sakelako telefonoaren aurrean orduak eta orduak ematen dituzten nerabeak. Suposatzen da Interneten nabigatzen ari direla, baina zein norabidean? Duela zenbait urte, Internetera konektatzeko aukera bakarra ordenagailua zenean, nerabeek ordenagailu hori zegoen gelan izaten ziren. Orain, aldiz, edonon aisla daitezke. Adituek ‘ate itxiaren sindromea’ izenarekin bataiatu dute nerabe eta euren gurasoen arteko isolamendu hori. Javier Elzo soziologoak azpimarratzen duenez, gaur egun, familien % 42an guraso eta seme-alaben arteko aldi bereko izate baketsua ematen da bizikidetza parte-hartzailea ematen ez delako.

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua

Osasunaren Mundu Erakundeak bideo-jokoekiko menpekotasuna bere gaixotasun mentalen zerrendan barneratuko du. Erakunde horretako adituen ustez, horrelako nahasmenduobsesiboek ondorio larriak izan ditzakete osasun-mentalean, bereziki, gazteen artean.

35


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

2018an emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko, Indarkeria Matxistari #GukEzetz! Urte amaieran eta berriaren hasieran ohikoa da zerrendak egitea asmoak eta desioak islatzeko. Gazteberrin aurten idatziko dudan azken hau 2018ari begira idatzi dut, 2017an zehar esku artean askotan izan dugun gaia, Indarkeria Matxista, beste behin ere lantzeko. Ekinaren ekinez aurreratu bada ere, oraindik mahai gainean hainbat etxeko lan geratu dira. Eta edonori eragiten digun lakra honekin behingoagatik amaitzeko, gizarte bezala erantzuna eman behar diogu. Egiteko geratu diren horiek hartu eta lanari ekin. 2016an Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) Berdintasun lan-arloa berreskuratu genuen Emakunderekin sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker. Ordutik, egunero lan egin dugu hainbeste nahi dugun helburua lortzeko: emakume eta gizonen arteko berdintasunean oinarritutako gizartea. Ibilbide labur honetan hainbat proiektu abiatu ditugu. Denboran jarraipen eta erabilera gehien izan duena, zoritxarrez, nabarmena da. 2016ko ekainaren 22an EGKren Batzar Orokorrean ‘Indarkeria Matxistaren aurkako protokoloa’ onartu genuenetik 100 aldiz aktibatu behar izan dugu. Zer esan nahi du honek? Urte eta erdian, guk jakin ahal izan dugunagatik, gutxienez 100 emakume gaztek salatu dutela Indarkeria Matxista kasuren bat. Bataz beste, bost egunean behin. Gehiegi. Tamalez, albiste txarrak ez dira hemen amaitzen. Emakumeen aurkako indarkeria-tasa globala gazteon artean ‰7,3ra iritsi zen 2015ean, gainerako emakumeena bikoiztuz. Hau da, 1.000 emakume gaztetik gutxienez zazpik haien aurkako indarkeriaren bat salatu zuten. Egoera honen aurrean, Berdintasun erreala erdiesteko zailtasunak ikusita, zerbait egiteko beharra sentitu dugu. Asko egin da aurrera azken urteotan, baina bada oraindik lana egiteko. Salaketak egitean, hainbat eskari eta proposamen jarri ditugu mahai-gainean. Batetik, administrazioari; eta, bestetik, gazteriari. Lehenek politika zehatzak diseina ditzakete –zein ondo legokeen betaurreko moreekin

36

begiratzea diseinatzen den politika oro–, salaketaprozesuan dauden oztopoei –luzatzeko aukera edo zalantzan jarria izatearen esperientzia– irtenbidea bila diezaiekete eta hezkuntzan emakume eta gizonen arteko Berdintasuna zeharkako balore bezala txertatu. Sentsibilizazio-kanpainak egin, etorkizuneko belaunaldiek arazo hau pairatu behar ez dezaten. Eta gazteok? Galdera honen erantzuna da 2017ko lehen seihilekoan garatu eta ekaina amaieran aurkeztutako ‘Indarkeria Matxistari #GukEzetz! kanpaina. Zerbait egiteko behar eta asmo horretatik jaio zen. Publikoki salatzeaz gain, pausu bat gehiago eman nahi genuelako. Gertatu aurretik zerbait egiteko. Sare sozial eta email bidez hainbat ekarpen jaso genituen, bideo batean batu eta ezagunak diren datuekin borobildu. Kultura-arloko aurpegi ezagun zein gazte edo gazte-elkarteen posizionamendu publikoak, #GukEzetz! jarreraren erakusle. Hamaika ekarpen, ahots bakarra. Partaideetako askok esan bezala, Indarkeria Matxista gizarteko lakra bat da eta gizarte bezala erantzun behar zaio, norbanako eta talde ororen arazoa delako eta guztioi eragiten digulako. Emakume izateagatik emakume batek jasandako eraso oro baita Indarkeria Matxista. Inolako zalantzarik gabe. Eta guztiei, banan-banan, #GukEzetz! erantzun, erantzuten eta erantzungo diegu. Argi eta ozen. Publikoki eta ñabardurarik gabe. Ez dago desenkusarik. Esan bezala, emakume eta gizonen arteko berdintasunean oinarritutako gizartea dugu helburu eta gure egunerokoan hori lortzeko lan egingo dugu 2018an. Guztion artean egin beharreko lana delako. Bakoitzak bere esparruan eraginda eta emakume eta gizonen arteko Berdintasunaren ideia hedatuz. Egunerokoan jarrera argia erakutsiz eta kasuei erantzun irmoa emanez. Administrazioa eta gizartea, gazte eta heldu, eragile eta norbanako. Are gehiago aurrez aipatutako datuak ikusita, badakigu bestelako eragile asko gurekin izango ditugula bidelagun. Jomuga gizarte bezala erantzutea izango da.

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua


yi

nE u

rop e

ia

ud

l ra

St

st

y in New Zealand

Au

S tu d

S tu

in dy USA

St

Stu d y in Canada ud

y in


Gazte batek bere soldataren erdia baino gehiago bideratu beharko luke emantzipatu ahal izateko Azken urteetan etxebizitzaren kostuak behera egin badu ere, egungo testuinguruan gazteek zaila dute euren gurasoen etxea uztea Gazteen Euskal Behatokiak argitaratu berri duen txosten baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitza librea ez dago gazteen eskura. Izan ere, gutxi dira hileko soldata garbiaren % 30aren muga gainditu gabe horrelako etxebizitza bat eros dezaketen gazteak eta, ondorioz, txostenean azaltzen den bezala, alokairuko etxebizitza babestua da gazteek duten aukera bideragarri bakarra. ‘Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2016’ izenburua duen txostenean azpimarratzen denez, iazko batez besteko etxebizitza-kostuak eta gazteen lan-baldintzak aintzat hartuta, gazte batek bere soldataren % 54,9 ordaindu beharko luke etxebizitza libre bat erosi ahal izateko. Arazo hori estatu mailan ematen den gauza da, baina gurean, larriagoa da etxebizitzaren prezioa askoz altuagoa delako.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

Etxebizitza librea eta babestua eskuratzeko kostua

% 32,4

% 54,9

Erosketa Etxebizitza babestua

% 20,4

% 66,9

Alokairua Etxebizitza librea

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Dirección de Juventud

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


DBHko ia 500 ikaslek euskarazko IKTak ezagutzeko “Euskara Sarera” jardunaldian hartu dute parte Euskararen Nazioarteko eguna dela eta Nafarroako Gobernuak aipatu jardunaldia antolatu du ikasleei euskarazko teknologia berrien eskaintza ezagutzera emateko Pasa den abenduaren 1ean, Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta Nafarroako Gobernuak antolatu zituen ekitaldien artean, kultura digitalari buruzko “Euskara Sarera” jardunaldia ospatu zen Baluarten. “Euskara Sarera” euskararen erabilera informazioaren teknologia berrietan sustatu eta horren bidez Euskal kultura digitala supertzea helburu duen egitasmoa da. Izan ere, aipatu teknologiak gure egunerokotasunean txertatu dira eta, gazte eta nerabeen kasuan, are gehiago. Ondorioz, Gobernuak ezinbestekotzat jotzen du gazteei

40

arlo honetan euskaraz erabilgarri dauden tresnen berri helaraztea, horietako askok euskaraz erabilgarri dauden tresnen berri ez dutelako. Guztira, 14 eta 18 urte bitarteko 470 ikasle bildu ziren Baluarten. Hiru taldetan banaturik Paz de Ziganda ikastola eta Mendillorri, Donapea, Biurdanako institutuetako ikasleek zein Askatasuna BHIko ikasleek sarean euskaraz erabilgarri dauden hainbat tresna ezagutzeko aukera izan zuten. Jardunaldia hiru areto ezberdinetan garatu zen. Info izeneko aretoan, adibidez, ikasleek lehen hitza euskaraz ekimenaren baitan Interneteko nabigatzailea zein

mugikorra euskaraz konfiguratzeko pausoak ezagutu zituzten. Gainera, sarean pribatutasuna nola zaindu zein euskarazko Wikipedia edota ahotsa.eus egitasmoa eman zitzaien ezagutzera. Bigarren aretoan, Ikas aretoan, hain zuzen ere, Dj Makalaren eskutik musika sortu, nahastu eta zabaltzeko euskarazko appak zein ikus-entzunezkoak sortu eta bideo-mappingak sortzeko tresnak ezagutu zituzten. Azkenik LAB aretoan, 3D inprimagailuak, errealitate birtuala zein Gazte Gara Gazte grabaketa-txokoan parte hartu zuten gazteek.

GAZTEBERRI #132 | 2017 Abendua


“Euskara gurea, denona” kanpaina abiatu du Nafarroako Gobernuak euskararen izen soziala bultzatzeko Euskarabideak garatutako ekimen horretan euskara teknologia berrietara egokitutako hizkuntza ere badela azaldu nahi da Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, “Euskara gurea, denona” kanpainaren edizio berria abiarazi du. Euskararen izen soziala bultzatzea xede duen kanpaina horren bigarren edizioa izango da aurtengoa eta, nagusiki, euskararen erabileraren egunerokotasuna eta komunikazio digitalaren aroan duen baliagarritasuna erakutsi nahi du. Euskarabidetik azaldu dutenez, kanpainak euskarak Nafarroan duen erabilgarritasuna erakutsi nahi du, bai arlo profesionalean zein pertsonalean. Horretarako, pertsonen eguneroko lau eszena hautatu dira hizkuntza hori erabiliaz gailu digitaletan; hain zuzen ere, ostalaritzako lokal batean kokatu dira eta Nafarroan, Euskararen Foru Legeak ezarritako hiru zona linguistikotako herrietako hiru eskenatokitan: Lesaka (zona

euskalduna), Iruña (zona mistoa) eta Tutera (zona ez-euskalduna). Euskarak duen baliagarritasuna azaltzeko, Euskarabidea zenbait datutan oinarritu da. Horrela, Ethnologue web orrialdearen arabera, lurrean 7.106 hizkuntza

hitz egiten dira, eta euskara, 750.000 hiztunekin, 500. postuan egongo litzateke. Interneteko erabilerari dagokionez, berriz, W3techsek egindako sailkapenaren arabera, euskara 51. postuan legoke. Interneten euskarak duen indarra berresten duen beste datu bat UNESCOk eman du: sarean gehien itzulitako orrialdeen zerrendan euskara 42. postuan azaltzen da. Sustapen-kanpaina abenduaren 11n, astelehenean, hasiko da komunikabideetan (egunkariak, tokiko aldizkariak eta irrati-igorgailuak) nahiz Iruñerriko, Tuterako eta Lizarrako hiri-autobus zerbitzuetako markesinatan. Halaber, Euskarabideak profila duen sare sozialen bidez zabalduko da; hala nola, Twitter, Facebook eta Youtube. Helburu horretarako, Nafarroako Gobernuak 50.000 euro inguruko inbertsioa egingo du.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua

41


Agenda Urtarrilak 4, Osteguna

Urtarrilak 6, Larunbata

• WILLIS DRUMMOND. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 20:00.

• BON SCOTT REVIVAL SHOW “AC/ DC SHOW”. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 21:00.

• “KORRONTZI BENEFIC”. Campos Elíseos Antzokia. Bilbao. 20:00. • BONZOS. Kafe Antzokia. Bilbao. 20:30

Urtarrilak 5, Ostirala • DELOREAN FEAT LABOA. Petritegi Sagardotegia. Astigarraga. 19:15. • SEX MUSEUM. Helldorado. Gasteiz. 22:00 • BAND JOVI (BON JOVI TRIBUTE). Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 20:30. • WILLIS DRUMMOND + NOT SCIENTISTS. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 20:00.

• ARKUPEHOTSAK: KVALVIKA + ZOO. Sanagustin Kulturgunea. Azpeitia. 23:00

• WILLIS DRUMMOND. Kafe Antzokia. Bilbao. 22:00.

• IMPLORE + BLACK PANDA + BURNING CUCHILLO + SHINIGAMI + SLNDER. Laudio Orbeko Etxea. Laudio. 21:00.

• EL TWANGUERO. Satélite T. Bilbao. 20:30.

Urtarrilak 13, Larunbata

• ASKI DA + CORROSIVE + MOSH. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 19:30.

Urtarrilak 11, Osteguna • MOVE QUARTET JAZZ. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 20:00. • BEÑAT ACHIARY + JOSEBA IRAZOKI + JULEN ACHIARY. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30.

Urtarrilak 12, Ostirala

• AKATZ 25. Kafe Antzokia. Bilbao. 22:00.

• CÁPSULA. Kafe Antzokia. Bilbao. 22:00.

• BURNING WITCHES + ALMA CUTTER + DJ. JARROS. Portugalete Groove Estudios Y Ensayos. Portugalete.

• FREEDONIA. Helldorado. Gasteiz. 22:00 • ELLIOTT MURPHY. Coliseo Antzokia. Eibar. 20:00

• ELLIOTT MURPHY. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 21:30. • BAND JOVI (BON JOVI TRIBUTE). Doka Kafe Antzokia. Donostia. 20:00. • REUBEN RG. Kutxa Kultur Kluba. Donostia. 20:00. • THE SOULBREAKER COMPANY + THE FREETANGAS. Jimmy Jazz. Gasteiz. 20.30. • WHILE SHE SLEEPS. Santana 27. Bilbao. 19:00. • II PAGOA ROCK GAUA. Pagoa Kafe Antzokia. Oiartzun. 22:30. • THE NAME + ANTIGUA. Barakaldo Edaska Rock Club. Barakaldo. 20:30.

Urte osoko harpidetza (12 aldizkari)

18€ 42

harpidetzak@gazteberri.eus GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua


• SU TA GAR. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 20:30.

• THE BLACK MARBLES. La Nube Aretoa. Bilbao.

Urtarrilak 14, Igandea

Urtarrilak 19, Ostirala

• BONZOS. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30.

• SHO HAI. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 21:00.

• LEGENDS OF ROCK. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 11:30.

• LA M.O.D.A. Jimmy Jazz. Gasteiz. 21.00.

Urtarrilak 21, Igandea

• WAS. Kafe Antzokia. Bilbao. 22:00.

• PASIÓN VEGA. Arriaga Antzokia. Bilbao. 19:00.

• ELLIOTT MURPHY & OLIVIER DURAND. BBK Aretoa. Bilbao. 20:00

Urtarrilak 18, Osteguna • ANTÍLOPEZ. Rock Star. Bilbao Aretoa. 21:00. • Ricardo Lezón. Kafe Antzokia. Bilbao. 22:00. • JABIER MUGURUZA. Kafe Antzokia. Bilbao. 19:30.

Urtarrilak 20, Larunbata • BLACK ICE. Doka Kafe Antzokia. Donostia. Donostia. 21:30. • GUSSY: “HORIZONTES”. Iturramako Civivox-a. Iruña. 20:00.

• PLANETA DEF + GOVERNORS. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 20:30h • THE BEATLES VS THE ROLLING STONES. Kafe Antzokia. Bilbao. 22:00.

Urtarrilak 23, Asteartea • MAMMANI SANI TRIO. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:00. • THE SURFING MAGAZINES. Dabadaba. Donostia.

• MIKEL ERENTXUN. Olalde Aretoa. Mungia. 20:00.

Urtarrilak 24, Asteazkena

• SHO-HAI + OSSIAN. Jimmy Jazz. Gasteiz. 21.00.

• THE SURFING MAGAZINES. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:00

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua

43


Urtarrilak 25, Osteguna • ÁNGEL STANICH. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30

Urtarrilak 26, Ostirala

AZ Azkuna Zentroa - Bilbao:

Donostiako Tabakalera:

• “MARGARET HARRISON. SEXU, KLASE ETA INDARKERIAREN ARTEKO HARREMANAK”. 2018ko urtarrilaren 18ra arte.

• “MALAS MADRES/SOKATIK ZINTZILIK DAUDEN BIZITZAK”. 2018ko martxoaren 31ra arte.

• MURSEGO. “Gloria Fuertes. Ikasitako poemak”. Coliseo Antzokia. Eibar. 20:30.

Bilboko Arte Ederren Museoa:

• ÁNGEL STANICH BAND. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 21.30

• “PABLO PICASSO. FEMME ASSISE DANS UN FAUTEUIL (DORA)”. 2018ko otsailaren 27ra arte.

• HELLSINGLAND UNDERGROUND. Sala Stage Live. Bilbao. 21:00. • IN MUTE + DOMINIUM. Tunk. Irun. 20:30.

Urtarrilak 27, Larunbata • MALDITA NEREA. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 22:00. • EL RENO RENARDO. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 21:00. • DEFENESTRE FEST. Wild Animals + Cruz + Traidor + Neila + Annukaki Revenge + Fly Shit + Rukula + Heksa + Motorastola + Bombardement + Dj. Pegasus + Ak Dj. Zarautz Putzuzulo Gaztetxea. Zarautz. 18:00. • ANTÍLOPEZ. Le Coup Aretoa. Gasteiz. 19:00. • ROCK DE AQUÍ FEST. Tunk. Irún. 21:30.

Kutxa Kultur Artegunea Donostia: • “BERENICE ABBOTT. BEGIRADA MODERNO BAT”. 2018ko martxoaren 25era arte.

• “BELTZETIK HARAGO. KOLORETAKO GRABATUA BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOAREN BILDUMAN”. 2018ko otsailaren 26ra arte.

• “ONDO IBILI”. 2018ko urtarrilaren 28ra arte.

Gasteizko Montehermoso Kulturgunea:

• “ANNI ALBERS: IKUSMENA UKITU”. 2018ko urtarrilaren 14ra arte.

• “PARALELOAN”. SANTOS IÑURRIETAREN ETA MENCHU LAMASEN ERAKUSKETAK. 2018ko urtarrilaren 28ra arte.

• “DAVID HOCKNEY. 82 ERRETRATU ETA NATURA HIL BAT”. 2018ko otsailaren 25era arte.

• “TRANSMUTACION 11 - ABISAL SPACES”. 2018ko urtarrilaren 26tik, martxoaren 12ra.

• “NEGUA”. AMIE SIEGELEN ERAKUSKETA. 2018ko martxoaren 11ra arte.

Getariako Balenciaga Museoa:

Loiola Kultur Etxea: • “FINLANDIA BURUJABEA 100 URTE”. 2018ko urtarrila 29ra arte.

• “COLLECTING ELEGANCE. RCHEL L. MELLON’S LEGACY”. 2018ko urtarrilaren 25era arte.

Okendo K.E.:

Urtarrilak 28, Igandea • ACCEPT + NIGHT DEMON. Santana 27 Sala. Bilbao. 19:00.

Donostiako San Telmo Museoa:

• MICHAEL MCDERMOTT. BBK Aretoa. Bilbao. 20:00

• “12+1. ARTE EDERRETAKO UDAL BEKAK (1893-1936)”. 2018ko otsailaren 4ra arte.

Urtarrilak 29, Astelehena

• ESPAZIOAREN BARREA (GUERNICA). JOSÉ RAMÓN AMONDARAIN. 2018ko otsailare 25era arte.

44

• “KARTOGRAFIA LIKIDOAK”. 2018ko otsailaren 11ra arte.

Bilboko Guggenheim Museoa:

• “KOLOREA, MARRA, FORMA ETA MUGIMENDUA; JOSÉ LUIS LÓPEZ ROS”. 2018ko urtarrilaren 27ra arte.

• AMAIA ZUBIRIA ETA EDORTA MURUA. Arriaga Antzokia. Bilbao. 20:00.

Gasteizko Artium Museoa:

Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa: • “EMAKUME MODAREN 100 URTE”. 2018ko abenduaren 3ra arte.

Kultur Leioa: • “MARIONETTES”. ÁLVARO LEDESMAREN ERAKUSKETA 2018ko urtarrilaren 28ra arte.

Tolosako Topic Museoa: • “MORE THAN DIS (PLAY). ART TOYS”. 2018ko martxoaren 4ra arte.

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua


Š UN051295

Haurrak, nerabeak eta mundu digitala Teknologia berriek gure bizitza aldatu dutela bistakoa da. Alde horretatik, behintzat, ez dago eztabaidarik. Baina ez da mende honetako kontu bat bakarrik. Beti egon dira berrikuntzak, kobazuloetan bizi ziren gure arbasoen garaian ere. Gure bizitza errezten duten tresnen asmakuntza izan da beti gizakiaren ezaugarririk aipagarriena. Beste kontu bat da teknologia edo asmakuntza horiek zeren alde edo noren mesede erabiltzen ditugun. Denon onura bilatu dezakegu, edo, guztiz kontrakoa, gaitza sortzeko erabilpena sustatu. Bonba atomikoa kasu. Interneti buruz hitz egiten badugu, txanponaren alde bien oreka bilatzea beharrezkoa da, batez ere, haurrei dagokienean. Hauek baitira ahulenak eta gure ekintzen ondorio guztiak jasango dituztenak. UNICEFen State of the World’s Children (Munduko Haurren Egoera) txostenaren azken aleak Internet eta haurren arteko harreman desorekatu hori aztertu nahi izan du. Horretarako estatistikak eta datuak biltzen ditu, baina, are garrantzitsuagoak diren elkarrizketak eta informazio kualitatiboa pilatzen du ere. Horren harira, UNICEFek Internet izugarrizko aurrerapausua izan dela uste du. Horretan sinesten dugu. Haur errefuxiatu baten hezkuntza eten ez dadin erabiltzen diren programa informatikoak edo on-line kurtsoak; desnutrizioa pairatu duen haurtxo baten osasun-egoera

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua

txertatzeko erabiltzen den app berria edo edozein herrialdeko haurren iritzia helarazteko baliagarriak diren sare sozialak. Horiek guztiak aro digitalak egiten dituen ekarpenen zorroan sar ditzakegu. Kontraz, cyberbulling hitza are eta ezagunagoa egin da azken urteotan, baita sex-cheating edo mota guztietako jazarpenak eta erasoak ere. Guztiz konektatuta ibiltzeak pribatutasunaren hormak lehertzen ditu eta hortaz, arriskutsua izaten da. Tamalez ez dago Internet guztiontzako. Afrikan adibidez, haurren eta nerabeen % 60ak ez dauka teknologia berrietaz gozatzeko aukerarik. Europan, berriz, “eten digitalak� haurren % 4arengan du eragina. Helduek sortutako tresna da Internet, baina, batik-bat, haurrek eta nerabeek erabiltzen dute. (Mundu mailan haurren eta nerabeen % 71k; helduen % 48aren aurka). Egin dezagun, denon artean, toki erosoagoa eta, batez ere, seguruagoa. Erakundeek eta empresa teknologikoek segurtasun-tresnetan inbertitu behar dute; gurasoek, ordea, arreta berezia eskeini behar diote semeak baloreetan hazi, hezi eta bizi daitezen. Kalteak arindu eta abantailak aprobetxatu. Hashtag dotorea izango litzateke. UNICEF - Euskal Herriko Batzordea

45


46

GAZTEBERRI #132| 2017 Abendua




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.