Gb 133 urtarrila 2018

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 133. Zbk | 2018 Urtarrila |

Gure gurasoak baino okerrago biziko den lehen belaunaldia

#133


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Shareak Kultur Elkartea DISEINUA: José Poza LAGUNTZAILEAK: Nerea Segura, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA: 94 424 75 94 | 616 50 50 82 INPRIMATZAILEA: Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO; BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO; ETA EUSKARABIDEAKO LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak

08

Erreportajea: Droga berriak kalte handiak sortzen ari dira Europako gazteen artean

z Gipuzkoa da etxebizitza jabetzan izateko lurralderik garestiena gazteentzat z Gazteentzako 846 zuzkidura-bizitoki eraikiko ditu Lakuak z Bilbok gazteen kultur kontsumo-ohiturak ezagutzeko prozesua jarri du abian

20 Zientzia z Denbora atzera egitea lortu dute

22 Euskara z Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko ekimena z Euskarabideak euskaraz eskolatzea sustatzeko kanpaina abiarazi du

14

Elkarrizketa: Josu Lopez de Aretxaga

32 Sexua z Toki publikoetan egiten duzun horietakoa al zara? z Gizonei emakumeei baino gehiago gustatzen zaie robotekin sexua izatea

34 Teknologia berriak

26

Erreportajea: Gure gurasoak baino okerrago biziko den lehen belaunaldia GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila

z Akats ortografikoak nagusi mugikorrarekin idazterakoan z Bideo-jokoekiko menpekotasuna gaixotasun mentaltzat joko da z Amazon Go, dendaririk gabeko denda

42 Agenda 3


Gazteberriak ABIAN DA HARRAPAZANK PROGRAMAREN XIII. EDIZIOA Bilboko Udalak, Topagunearekin batera, antolatzen duen Harrapazank programaren aurtengo edizioa jada abian da. Programa horren xedea 8 eta 18 urte bitarteko gazteen talentua eta sormena sustatzea da. Aurtengo edizioa bi atal nagusitan banatuta dago: Distirazank eta Sortuzank eta Bilborot. Lehenengoa gazteen trebezia artistikoa sustatzeko lehiaketa da. Bigarrena, berriz, sormena lantzeko tailerrak dira. Izena emateko epea otsailaren 5ean amaituko da. Argibide gehiago harrapazank.eus webgunean.

GAZTEEN EUROPAR EKITALDIRA DOAN JOATEKO ARGAZKI LEHIAKETA Ekainaren 1ean eta 2an aurtengo Gazteen Europar Ekitaldia ospatuko da. Europako Parlamentuak Europako gazteei bertan izateko aukera eman nahi izan die argazki lehiaketa baten bidez. Ekitaldiak bost gai nagusi izango ditu: #YoungOld, #RichPoor, #ApartTogether, #SafeDangereous eta #LocalGlobal. Argazkiek gai horiekin harremana izan beharko dute eta Instagramen partekatu #EYE2018 traolarekin.

4

Gipuzkoa da etxebizitza jabetzan izateko lurralderik garestiena gazteentzat Alokairuari dagokionez, Bizkaia izango litzateke lurralderik garestiena Gazteen Euskal Behatokiak berriki argitaratu duen ‘Etxebizitzaemantzipazioaren kostua Euskadin 2016’ txostenaren arabera, 2016. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den 18 eta 34 urte bitarteko gazte batek, batez beste, bere hileko soldata garbiaren % 54,9 bideratu beharko zuen merkatu librean etxebizitza erosteko. Gipuzkoaren kasuan, kopuru hori % 60,4raino igotzen da. izan ere, aipatu txostenaren arabera, Gipuzkoa da gazte batentzat jabetzan etxebizitza erosteko

lurralde historiko garestiena. Kontrako aldean Araba aurkituko litzateke. Kasu horretan, gazteek nahikoa dute euren soldataren % 41,9 etxebizitza bat erosteko. Bizkaian kopuruak bat egiten du EAEko batez bestekoarekin. Alokairuaren kasuan, gazteek euren hileko soldatatik % 66,9 erabili beharko lukete. 2014tik alokairuaren eskuratzekostua jabetzarenaren aurretik agertzen da. Alokairuaren kasuan, lurralderik garestiena Bizkaia da eta merkeena, berriz ere, Araba.

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila


EHUKO NEREA ALONSOK OHOREZKO AIPAMENA JASO DU IKASLEEN NBE-N UPV/EHUn zuzenbidea ikasten ari den Nerea Alonso ikasleak ohorezko bost aipamenetatik bat jaso du Nazio Batuek Oxfordeko Unibertsitatean egin duten simulazio batean. Praktika hori mundu osoko ikasleek NBEren funtzionamendua eta munduko gaiak negoziatzeko prozesua modu sakonagoan ezagutzeko egiten da eta, bertan, Alonsok Esloveniaren iritzia defendatu behar izan du. Aipatu herrialdearen ordezkari-lanak eginez, Alonsok Brexitaren eta klima-aldaketaren inguruan akordioak proposatu zituen.

TELEFONOEKIN EGINDAKO ERREPORTAJEEN LEHIAKETA EiTBk, UPV/ EHUk, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitateak ikusentzunezko kazetaritzaren euskarri eta lanketa berriei ateak zabaldu nahi dizkion SmartBerri izeneko lehiaketa jarri dute abian. Parte-hartzaileek smartphonearekin egindako ikus-entzunezko erreportajeak aurkeztu beharko dituzte, gutxienez, minutu eta erdiko iraupena dutenak. Lehiaketaren inguruko argibide guztiak eitb.eus web gunean aurki daitezke.

20 ZIENTZIALARI GAZTE KONTRATATZEKO DEIALDIA Ikerbasquek, ‘Research Fellow’ deialdiaren bidez, 20 zientzialari gazte kontratatuko ditu, iaz baino bost gehiago. Aipatu programak bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, Euskadin ikertzaile lanaren hastapenetan diren zientzialari gazteei aukera eman nahi die. Bestetik, atzerrian lanean dauden zientzialariak erakarri nahi dira. Eskaerak ikerbasque.eus web gunearen bidez egin behar dira eta horretarako epea martxoaren 15ean amaituko da.

2017. URTEAN, ESTATU MAILAN, FAMILIA ESPARRUAN NOLABAITEKO TRATU TXARRAK PAIRATU DITUZTEN ADINGABEAK

‘Save the Children’ Gobernuz Kanpoko Erakundeak haurren kontrako indarkeria erauzteko lege baten aldeko kanpaina abierazi du. Erakunde horrek ezagutzera eman dituen datuen arabera, pasa den urtean, Estatu mailan, adingabeen kontrako indarkeria zela eta, 37.495 salaketa jaso ziren. Adituen ustez, indarkeria mota horren kasuan, errealitatean izaten diren kasuen % 15 inguru bakarrik salatzen dira.

“Euren burua aldatzeko gai ez diren horiek ezin dute ezer aldatu” GEORGE BERNARD SHAW (1856-1950). Idazle irlandarra. Besteak beste, Literaturako Nobel Saria irabazi zuen 1925. urtean eta gidoi onenaren Oscar Saria 1938. urtean.

EUSPOT 2018: EUSKARAZKO IRAGARKIEN LEHIAKETA Abian da publizitate-arloan euskararen erabilera sustatzea helburu duen Euspot lehiaketaren edizio berri bat. Aurtengo gaia irudi digitala gure bizitzako harremanetan izango da. Modu horretan, sare sozialen erabileraren inguruko hausnarketa sustatu nahi da. Argibide guztiak euspot.eus web gunean.

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila

DERRIGORREZKO SOLDADUSKA FRANTZIAN? Frantziako presidente Francois Macronek hilabeteko derrigorrezko soldaduska berrezarri nahi du. Macronek proposamena pasa den urteko hauteskunde-kanpainan ezagutarazi zuen. Gogoratu behar da derrigorrezko soldaduska bertan behera geratu zela 1996an Jacques Chirac presidentearen agintaritzapean. KATAPULTA TOUR GIPUZKOA 2018. Gipuzkoako Foru Aldundiak Katapulta Tour Gipuzkoa programaren deialdi berria jarri du martxan. Programa horri esker, artistek musikako zein arte eszenikoetako formatu txikiko emanaldietarako hautatuak izateko aukera izan dezakete. Aldi berean, programak kultura-programazio egonkorra duten guneen ikusgaitasuna ere bultzatzea du helburu.

5


Arriaga Antzokian

ONGIZATEAN ONDO. ENPLEGUAN GAIZKI

Gazteentzako 846 zuzkidurabizitoki eraikiko ditu Lakuak Emantzipazioa sustatzeko 12 udalerritan eraikiko dira Abanto (26), Azpeitia (45), Basauri (36), BilboArangoiti (60), Bilbo- Txurdinaga (179), BilboZorrozaurre (66), Errenteria (51), GasteizLakuabizkarra (92), Irun (75), Lekeitio (48), Lezo (50), Santurtzi (58) eta Zarautz (60). Horiek dira Eusko Jaurlaritzak, gazteon emantzipazioa sustatu nahian, alokairuzko etxebizitzak eraikitzeko aukeratu dituen herriak. Guztira, 846 etxebizitza izango dira eta, horietatik, jada, 212 eraikuntza-prozesuan dira. Gazteak gehienez bost urtez bizi ahal izango dira etxebizitza horietan. Izan ere, horixe da 2015eko Etxebizitza Legean aurreikusten den epea. Bost urte horietan, gazteek bestelako irtenbide bat aurkitzeko tartea izan dezakete, bai etxebizitza erosiz edo bestelako alokairuetara joz. Abian diren 212 etxebizitzen kasuan Eusko Jaurlaritzaren eta udalen arteko hitzarmen bati esker hasi dira eraikuntza-lanak. Udalek doan uzten dute eraikuntzarako lurzorua eta Lakuak bere gain hartuko ditu bestelako beste kostu guztiak, adibidez, eraikuntza-lanetatik eratorritakoak.

6

International Youth Foundationek (IYF) gazteriaren ongizatearen inguruan egin duen ‘Global Youth Wellbeing Index’ txostenaren arabera, Espainiako gazteek ongizate-maila altua dute. Horrela, Espainia ikerketan aztertu diren 30 herrialdeetatik sailkapenaren seigarren postuan azaltzen da aipatu puntuari dagokionez. Hala ere, txostenean bertan azpimarratzen denez, Espainiak arazo larria du gazteen langabeziatasarekin. Izan ere, kasu horretan, Espainia da aipatu tasarik altuena duen herrialdea, % 58koa, hain zuzen ere. Gainera, ikasten edo lanean ez diren gazteen kopurua %17koa omen da. Ikerketa, esan bezala, 30 herrialdetan egin da. Herrialde horiek munduan diren 15 eta 29 urte bitarteko gazteriaren % 70 inguru biltzen dute. Gazteriaren egoera aztertzeko 35 adierazle aztertu dira, zazpi esparru desberdinetan banatuta.

Bilbok gazteen kultur kontsumoohiturak ezagutzeko prozesua jarri du abian Bilboko Udalak parte-hartze prozesu bat jarri du abian gazteen artean kulturaren arloan dituzten kontsumoohiturak eta interesak ezagutzeko. Lehen urrats batean gazteek Arriaga Antzokiaren programazioaren inguruan duten iritzia jaso nahi da. Horretarako, urtarrilaren 31ra bitartean 20 eta 26 urte bitarteko gazteei egindako galdetegiak jaso dira. Generoaren, jatorriaren eta egungo kultur-kontsumoaren ohituren irizpideetan oinarritutako aukeraketa egin ostean, 20 pertsonako taldea eratuko da, parte-hartze bidezko prozesuan jarduteko. Aukeratutako pertsonek Arriaga Antzokiaren alderdirik garrantzizkoenei buruzko iritziak eman eta eztabaidatuko dituzte lau saiotan. Udalaren proiektu honetan parte hartzen duten gazteek aukera izango dute tailer praktiko batean artista batekin aritzeko eta antzokiaren egunean eguneko jarduna barrutik ezagutzeko.

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila



Droga berriak kalte handiak sortzen ari dira Europako gazteen artean ‘Drogen inguruko europar txostena 2017: joerak eta berrikuntzak’ txostenaren arabera, hirugarren urtez jarraian, gaindosien eraginez Europan izan diren heriotzen kopurua hazi da. Txostenean azpimarratzen denez, Europako 93 milioi biztanle baino gehiagok droga ilegalen bat hartu du noizbait. Egoera larriagoa omen da gazteen kasuan, droga berri eta arriskutsu gehiago dituztelako eskura. 8

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila


GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila

9


D

Kontsumituta: Azken urtean zehar

Bizitza osoan zehar

23,5 milioi

87,7 milioi

% 7,0

% 26,3

Azken urtean zehar

Altuago % 22,1

Helduak (15 –64)

17,1 milioi Baxuago % 3,3

Gazteak (15 –34)

% 13,9

Azken urteari dagozkion nazio mailako kontsumo kalkuluak

Iturria: ESPAD txostena 2015.

Kokaina 0

10

Kannabisa

Kontsumituta: Azken urtean zehar

Bizitza osoan zehar

3,5 milioi 17,5 milioi

0

roga eta Toxikomanien Europar Behatokiak prestatzen duen ‘Drogen inguruko europar txostena 2017: joerak eta berrikuntzak’ txostenaren arabera, drogen arazoa gero eta larriagoa da Europan, bereziki, gazteen artean. Gaindosiak direla eta izan diren heriotzen kopuruan izandako hazkundea, substantzia psikotropiko berrien etengabeko agerpena edota potentzia handiko opioide sintetiko berriek sor ditzaketen osasun-kalteak dira, besteak beste, kezka gehien sortzen duten arazoak. Substantzia berriez gain, gainera, Europako gazteen artean kannabisaren eta kokainaren kontsumoak ere gora egin duela ohartzen du DTEBk. Hirugarren urtez jarraian, gaindosien eraginez izan diren heriotzen kopurua hazi da Europan. Azken datuen arabera, 2015. urtekoak, hain zuzen ere, gaindosien eraginez 8.441 pertsona hil ziren Europan. Heriotza horien artean, nagusiki, heroinaren eta bestelako opioideen gaindosiaren eraginez izandako heriotzak nagusitzen dira. Zenbait herrialdetan, gainera metadonaren (heroinaren tratamendurako ordezko droga) eraginez izan diren heriotzen kopurua heroinak berak eragindakoa baino altuagoa da. Ohiko drogez gain, substantzia psikotropiko berriek kezka handia sortzen dute europar agintarien artean. Izan ere, droga horiek nazioarteko fiskalizazio

Helduak (15 –64)

% 1,0

% 5,2

Azken urtean zehar

2,3 milioi Gazteak (15 –34)

% 1,9

Altuago Baxuago % 4,0 % 0,2 Azken urteari dagozkion nazio mailako kontsumo kalkuluak

Iturria: ESPAD txostena 2015.

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila


MDMA

Kontsumituta: Azken urtean zehar

2,7 milioi

Helduak (15 –64)

Bizitza osoan zehar

14,0 milioi

% 0,8%

4,2

Azken urtean zehar

2,3 milioi

Gazteak (15 –34)

Baxuago % 0,3

% 1,8

Altuago % 6,6

Azken urteari dagozkion nazio mailako kontsumo kalkuluak

Iturria: ESPAD txostena 2015.

Anfetaminak

Kontsumituta: Azken urtean zehar

1,8 milioi Helduak (15 –64)

% 0,5%

Bizitza osoan zehar

12,5 milioi 3,8

Azken urtean zehar

1,3 milioi

Gazteak (15 –34)

% 1,1

Iturria: ESPAD txostena 2015.

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila

OHIKO DROGAK ETA DROGA BERRIAK. ‘Drogen inguruko europar txostena 2017’ txostenak agerian uzten duen moduan, droga ilegalen kontsumoa nahikoa zabala da Europa osoan zehar. Joerak behera egin badu ere, azken urteetan hainbat substantzia psikotropiko berri antzeman ditu Alerta Goiztiarrerako Sistemak.

Altuago Baxuago % 3,1 % 0,1 Azken urteari dagozkion nazio mailako kontsumo kalkuluak

mekanismoen kontroletik at aurkitzen dira eta horien kopurua oso altua da. 2016. urtean, adibidez, Alerta Goiztiarrerako Sistemak (AGS) 66 substantzia psikotropiko berri antzeman zituen. 2015. urtean, adibidez, 98 izan ziren antzeman ziren droga berriak. Txostenaren arabera, droga estimulagarri ilegalen artean Europan gehien kontsumitzen direnak kokaina, MDMA (Extasisa) eta anfetaminak dira (anfetaminak eta metanfetaminak). Kokainaren kontsumoa, adibidez, handiagoa da Europako hegoaldeko eta mendebaldeko herrialdeetan. Datu hori ez da kasualitate hutsa; droga kontinentean sartzeko puntuak eta trafiko-ibilbideak adierazten ditu. Anfetaminen kontsumoa, berriz, handiagoa da iparraldeko eta ekialdeko herrialdeetan. Txostenaren arabera, 15 eta 64 urte bitarteko 17,5 milioi europar biztanlek kokaina probatu dute noizbait (biztanleriaren % 5,2). Horietatik, 2,3 milioi 15 eta 34 urte bitarteko gazteak izango lirateke. Erresuma Batua (% 9,7), Espaina (% 9,1), Irlanda (% 7,8),

11


Italia (% 7,6) eta Frantzia (% 5,4) dira kokainaren kontsumo-maila handienak dituzten herrialdeak. Kokainarekin batera kontsumomaila altuak azaltzen duen beste droga kannabisa da. Txostenaren arabera, 15 eta 64 urte bitarteko 87,7 milioi europar biztanlek kannabisa probatu dute noizbait. Azken urtean kannabisa kontsumitu duten 15 eta 34 urte bitarteko gazteen kopurua 17,1 milioikoa izango litzateke. Txostenean jasotzen denez, europar biztanle helduen % 1 inguruk egunero kontsumitzen du kannabisa. Frantzia (% 40,9), Danimarka (% 35,6), Italia (% 31,9), Espainia (% 31,5) eta Erresuma Batua (% 29,4) dira kannabisaren kontsumo-maila handienak dituzten herrialdeak. Azkenik, anfetaminen kontsumoari dagokionez, 15 eta 64 urte bitarteko 12,5 milioi europar biztanlek anfetamina probatu dute noizbait. Azken urtean anfetamina edo metanfetamina kontsumitu duten 15 eta 34 urte bitarteko gazteen kopurua 1,3 milioikoa izango litzateke.

12

Opioideak Arrisku handiko opioide kontsumitzaileak

Gaindosi mortalak

1,3 milioi

% 81

Drogamenpekotasun tratamendurako eskaerak Droga nagusia Europar Batasunean egiten diren drogamenpetasun tratamendurako eskaeren % 38an

% 38

Gaindosia dela eta izan diren heriotzen % 81ean opiazioak aurkitu ziren

Iturria: ESPAD txostena 2015.

Substantzia psikoaktibo berria k Kontsumituta: Azken urtean zehar

Europako 24 herrialdetako 15 eta 16 urte bitarteko ikasleak

% 3,0

Bizitza osoan zehar

% 4,0

Iturria: ESPAD txostena 2015.

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila


Gazteber eberri aldizk izkaria

5500.0000 000 ale hilero

Euskkkal Heerrriiikko herri guztietan gazteberri.eus

Zabalkunde handiena duen gazteentzako aldizkaria Zure aldizkaria!!


Elkarrizketa JOSU LOPEZ DE ARETXAGA. EUSKARABENTURA

“Gazteei eskola girotik kanpo euskararen erabileran sakontzeko aukera eman nahi diegu� EuskarAbentura izeneko egitasmoa aurkeztu berri duzue. Zertan datza egitasmo hori eta nori zuzenduta dago? EuskarAbentura 2018ko udan Euskal Herria zeharkatuko duen 120 gaztez osatutako espedizioa izango da. Espedizioaren formatua Ruta Quetzalen inspiratuta dago, baina oraingo hau gure errealitatera egokitua dago. Proiektua 16 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago (2001 eta 2002 urteetan jaiotakoak), eta izena emateko epea martxoaren 18ra arte dago zabalik, baina adi! espedizioan izena eman nahi duten gazteek data horren aurretik hasi beharko dute lanean eta! Zer egin behar du bertan parte hartu nahi duen gazte batek izena emateko? Izena emateko gazteek bi dokumentu prestatu beharko dituzte: alde batetik motibazio-gutun bat, zergatik etorri nahi duten azalduz, eta bestetik gure webgunean (euskarabentura.eus) proposatutako

14

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila


GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila

15


gaien inguruko lan bat. Gaiak oso irekiak dira, malgutasun handia egongo da norberak bere gogoko esparrura eroan ahal izateko. Horrez gain, inteligentzia ezberdinei kabida emateko, lanok bost formatu ezberdinetan onartuko dira: historikoa, literarioa, plastikoa, musikala eta ikus-entzunezkoa. Jasotako lanak Eusko Ikaskuntzaren laguntzarekin ebaluatuko dira eta apirilaren erdialdean gurekin abenturan etorriko direnen zerrenda argitaratuko da. Partehartzaileak bekatuak izango dira. Esan beharra dago, abenduan hasi garela zabalkundea egiten,

16

eta uste dugu lana bidaltzen duten gazteek beka jasotzeko aukera handiak izango dituztela. Lehenengo edizio honetan aukeratua izatea hurrengoetan baino errazagoa izango dela iruditzen zaigu, beraz, inor zalantzatan egotekotan lana egitera animatuko nuke. Zeintzuk lirateke abentura horren helburu nagusiak? Espedizioa lau helburu nagusitara dago bideratuta. Hasteko, euskararen erabilera sustatzera, azken inkesten arabera euskararen ezagutzak gora egin duelako, baina erabilera datuak ez direlako

horren onak. Guk gazteei eskola girotik kanpo euskararen erabileran sakontzeko aukera eman nahi diegu. Bigarren helburua Euskal Herri mailako gazte-sare bat sortzea da, leku ezberdinetako gazteekin elkarbizitzan, errealitate ezberdinak ezagutu ditzaten leku horietako jendearen bitartez: hiri eta herri txikitako gazteak ezagutuz, inguru euskaldun eta ez euskaldunetakoak, Iparraldekoak eta Hegoaldekoak‌ Diasporatik ere, ahal delarik, bi gazte ekartzeko asmoa dugu. Bestalde, hirugarren helburu nagusia gure herriaren ezagutzan sakontzea da, bai ingurumena, historia,

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila


Baiona Santimamiñeko kobazuloak

Bizkaia zubia

Ekaingo leizea

GETXO

Altxerriko kobak

Irun

Donostia

Donibane-Garazi

Bilbo Orreaga

San Adriango tunela Gatzaga

MAULE

Done Jakue bidea

Gasteiz

Lizarra

Iruñea

Donemiliaga

Gizateriaren ondareak Beste interes ondareak Done Jakue Frantses Bidea Done Jakue Barnealdeko Bidea Done Jakue Kostaldeko Bidea

EUSKAL HERRIA ZEHAZKATUKO DUEN IBILBIDEA. EuskarAbenturaren lehenengo edizioak Euskal Herritik igarotzen diren Done Jakue bideak izango ditu ardatz.

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila

ondarea… Zentzu horretan, Unesco Etxearekin elkarlanean gabiltza, eta Unescok izendatutako gizateriaren ondare ezberdinak ezagutuko

ditugu espedizioan zehar. Azkenik, proiektuaren laugarren helburua, gazteen artean balore osasuntsuak sustatzea da, hala nola, elkarbizitza,

17


genero-berdintasuna, turismo arduratsua… Ezagutzera eman duzuen ibilbidea Done Jakue bidea izango du ardatz. Zer azaldu ahal diguzue ibilbidearen inguruan? Bai, Done Jakue bidea bera Unescok izendatutako gizateriaren ondare da, eta Euskal Herriko hiru bide nagusiak baliatuko ditugu zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko. Espedizioa Mauletik abiatuko da, eta bigarren etapan frantses bidearekin bat egingo dugu. Bide hau jarraituz Donibane Garazi ezagutu, Pirinioak Orreagatik zeharkatu, Iruñea pasatu eta Vianaraino helduko gara. Bertatik, autobusez, Errioxan barneratuko gara Donemiliaga Kukulan gure espedizioaren leloaren nondik norakoak ezagutzeko, eta autobusez ere Añana Gatzagaraino joango gara. Gatzagak ezagutu ostean barnealdeko Done Jakue bidea egingo dugu atzerako norabidean, Gasteiz ezagututa, eta San Adriango tuneletik (Lizarrate izenaz ezagutua ere) Oriako arroari jarraituko diogu eta Irunetik Lapurdin sartu ostean Baionaraino egingo dugu kostaldetik. Bukatzeko, Irunerako atzera bidea trenez egin ostean, kostaldeko Done Jakue bidetik Donostia, Ekainberriko haitzuloa, Zumaiako Flyscha, Omako basoa, Santimamiñe ezagutu eta Bilbora helduko gara. Azken etapa Bilbotik Getxorainokoa izango da, Bizkaia Zubian bukatuz espedizioa. Hau, horrela, bat-batean botata, gehiegitxo eman lezake, baina ez dadila inor izutu. Etapa gehienak goizez egiteko modukoak izango dira, eta tartean atseden-egun dezente aurreikusi ditugu. Gazteek

18

motxiletan etaparako ezinbestekoak eroango dituzte, eta motxila potoloak furgonetetan eroango ditugu etapa bukatuko den herrira. Horrez gain, inork egun txarrik izatekotan, ibilgailuak edukiko ditugu etapa autoz bukatu ahal izateko. Zein izango da ibilbide hori egiteko aurreikusita duzuen iraupena? Espedizioa 2018ko uztailean burutuko da. Uztailaren 1ean autobusak pasatuko dira zazpi hiriburuetatik gazteak jasotzera Maulerako bidean, eta Uztailaren 31n bukatuko da Getxon. Hilabete horretan zehar, lo egiteko herrietako frontoi estaliak eta aterpeak baliatuko ditugu. Zein nolako ekintzak burutu behar izango dituzte parte-hartzaileek ibilbidea egiten duten bitartean? Burutu behar baino burutu ahal esango nuke. Arratsaldeetarako edukiak oraindik ixteko daude, lantaldea honezkero lanean dabil denbora librea eta atseden-egunak programazio interesgarriarekin bete nahian. Euskal Herri mailako adituak bilatzen gaude gai ezberdinetan sakondu ahal izateko. Buruan dauzkagun ideia batzuk aipatzearren, hurrengoak lantzea da gure helburua: historia, ingurumena, naturaren baliabideen kudeaketa, gorputz-adierazpena, ahots-teknika, orientazioa, astronomia… Horrez gain, 120 gaztetako espedizioa talde txikitan banatuta egongo da ibilbidean zehar antolaketa errazteko. Talde horietako bakoitzari, espedizioegunetan zehar, jasotako horretatik zeozer sortzeko aukera emango zaio. Ahal den heinean

ikasten dutenetik abiatuta euren sormena lantzeko aukera eman nahi diegu. Hau dena antolatzeko lantalde majoa beharko duzue… Duda gabe! Proiektu hau Euskal Herriko txoko ezberdinetako

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila


Nafarroa-Euskadi Euroeskualdea, Jaso Fundazioa eta Getxoko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila. Beste batzuekin ere lanean gaude, orain arte ez baitugu aurrekontua guztiz kubritu. Bestalde, eta lantaldeaz galdetuta, espediziorako begiraleak, gidariak, medikuak ere kontratatu beharko ditugu, eta laster deialdiekin hasiko bagara ere, inork interesik edukitzekotan gure webgunetik harremanetan jartzera animatuko nuke.

hainbat lagunek sortutako elkarte batek jarri du martxan. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta zerotik hasi ginen lanean, atez ate dirulaguntza eske. Zentzu hortan erakundeengandik jasotako laguntza ekonomikoak eskertu behar ditugu: orain arte BBK Fundazioa, Akitania-

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila

Egitasmoaren leloa nahikoa berezia da: Jizioqui dugu. Zer dela eta aukeratu duzue lelo hori? (Barreak) Bai, berezia da… Ezagutzen diren euskaraz idatziriko esaldi zaharrenak dira. X. mende bukaeran edo XI. mende hasieran idatziak izan ziren Donemiliaga Kukulan (Errioxan) liburu baten bazterrean. Hitz horien esanahia guztiz argia ez den arren, hizkuntzalari askoren ustez “Jzioqui”, izio hitzarekin dago lotuta, hau da, esaldiak “piztu dugu” edo antzerako esanahia du. “Piztu dugu” horrek badu nolabaiteko lotura espedizio honen helburuekin eta gazteei eskaini nahi zaien aukerarekin: gazteen artean euskararen erabilera piztea, Euskal Herriko txoko ezberdinetako gazteen sarea piztea, Euskal Herriaren inguruko ezagutza piztea gazteongan eta balore osasuntsuak piztea. Gazte hauetako askorentzat etxetik urrun denbora luzea pasatuko duten lehenengo aldia izango da, mundua deskubritzen hasiko dira, eta bidaia hori ahalik eta aberasgarrien izatea da gure helburua.

19


20

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila


ZIENTZIA

Denbora atzera egitea lortu dute Laborategi batean ‘denboraren gezia’ kontrako noranzkoan jartzea lortu dute Gure egunerokotasunean denbora, beti, noranzko berean igarotzen da, hots, orainalditik etorkizunera. Aspaldidanik zientzialariek zalantzan jarri dute horrek derrigorrez hala izan behar duenik. Izan ere, partikula subatomikoen munduan Fisikaren legeak simetrikoak dira denborarekiko, hots, berdinak dira denborak aurrera edo atzera egiten duen kontuan hartu gabe. Eskala handiagotan, berriz, denbora beti etorkizunerantz mugitzen da eta egoera hori ‘denboraren gezia’ izenarekin ezagutzen da. Zientzialariek ezin izan dute aurkitu horretarako arrazoia eta nagusitu den erantzuna Termodinamikaren Bigarren Legean oinarritzen da: sistema itxi batean entropia beti hazten da. Horregatik, posible dugu kafea eta esnea nahastea, baina ezin dugu ondoren nahasketa hori desegin. Orain, nazioarteko zientzialari talde batek gezi horren noranzkoa aldatzea lortu du. Horretarako, sistema itxi baten hasierako baldintzak eraldatu dituzte. Horrela, laborategi batean egindako saiakeran, aipatu zientzialari taldeak gauza bitxia lortu du: gorputz hotz baten berotasuna beroago dagoen beste gorputz batera igarotzea. Kontuan izan behar dugu baldintza ‘normaletan’ beti kontrako prozesua ematen dela. Gainera, eskala mikroskopikoan ezezik, eskala makroskopikoan ere emaitza bera lortu dute. Adituen ustez aurkikuntza horrek aukera emango du denbora eta entropiaren arteko harremana hobeto ezagutzeko. Adibidez, Unibertsoaren hasieran nagusi ziren baldintzak ezagutzeko aukera eman dezake, baita, bide batez, zergatik gure egunerokotasunean ‘denboraren geziak’ beti noranzko berbera duen ezagutzeko ere.

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila

21


Euskara Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko ekimena Galtzagorri Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak irakasleak trebatuko dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Galtzagorri Elkarteak Euskadiko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleak trebatuko dituzte horiek haur eta gazteen artean euskarazko irakurzaletasuna susta dezaten. Ekimenaren arabera, Galtzagorriko kideek 40 liburu inguru eramango dituzte eskoletara. Han, liburu guztien gaiak eta ildo nagusiak aurkeztuko eta azalduko zaizkie irakasleei, baita irakurzaletasuna sustatzeko jorra daitezkeen dinamiken eta estrategien proposamena egin ere. Ekimen horretan parte hartu nahi duten ikastetxeek otsailaren 5era arte izango dute horretarako aukera. Proiektuak 30.000 euroko aurrekontua izango du, eta kopuru hori agortu arteko saioak eskainiko dira. Irakasleek ezezik, udal liburutegietako langileek ere aipatu saioetan parte hartzeko aukera izango dute. Modu horretan, ekimenak ikastetxeen eta udal liburutegien arteko sare-lana indartzeko baliagarri izatea espero da.

22

Egitasmo honetan irakasleak bihurtu nahi dira haur eta gazteen irakurketaren bitartekari eraginkorrak eta motibatuak

Ekimenaren xede nagusia euskarazko irakurzaletasuna sustatzea bada ere, zeharka beste zenbait helburu ere lortu nahi dira. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek aurkezpenekitaldian azaldu duen moduan, “Ekimen honen bidez hainbat helburu lortu nahi ditugu: irakurzaletasuna sustatu, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura ezagutzera eman, euskara gozamenarekin lotu, euskara-maila hobetzen lagundu‌â€?.

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila


© Irekia

KALITATEZKO LIBURU BERRIAK. 25 izenburu aukeratuko dira LH eta HHko irakasleen lantegietarako; eta 15 izenburu DBHko irakasleen lantegietarako. Urtean argitaratutako kalitate handieneko liburuek izango dute lehentasuna zerrendan, baina zenbait klasiko ere izango dira tartean.

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila

EUSKARAREN AKADEMIAREN LEHEN URRATSEN MENDEURRENA 1918. urteko urtarrilaren 12an Euskararen Akademia sortzeko egitasmoa aurkeztu zen. Egun horretan, Landaburu, Elgezabal eta Rotaetxe Foru diputatuek Euskararen Akademia sortzeko proiektua Bizkaiko Foru Aldundian aurkeztu zuten. Urte bereko irailaren hasieran, Oñatiko Unibertsitatean egin zen Eusko Ikaskuntzaren lehen batzarrean, Euskaltzaindia sortzea erabaki zen. Behin betiko eraketa ikusteko urtebete itxaron behar izan zen. Zehazki, 1919ko urriaren 7an, Gipuzkoako Foru Aldundian, Euskaltzaindiaren lehen bilera egin zen. Lehen lau euskaltzainak: Resurreccion Maria Azkue, Luis Eleizalde, Julio Urkixo eta Arturo Kanpion izan ziren.

Euskarabideak euskaraz eskolatzea sustatzeko kanpaina abiarazi du Euskarabideak Nafarroako beste zenbait tokiko erakunderekin batera, 2018-2019 ikasturtean euskaraz eskolatzea sustatu nahi duen kanpaina abiarazi du. Aipatu kanpainaren leloa “Hautatu hezkuntza euskaraz, hautatu D eredua” da eta Nafarroako irakaskuntza-zentroetan garatuko da. Aipatu kanpainaren bidez, euskaraz eskolatzeko aukera orokortu nahi da. Horretarako, euskaldun berriengana zuzentzen den ardatz bat diseinatu da. Gainera, ikasle gehienen etxebizitzetan euskara hizkuntza nagusia ez denez, Euskarabideak eta euskarako udal-zerbitzuek familiei ere laguntza eman nahi diete aisialdia edo kultura-jarduerak bezalako eskolaz kanpoko eremuetan. Horren adibide da, euskararen ikaskuntza-prozesuan seme-alabei lagundu ahal izateko familiei laguntza eta baliabideak eskaintzen dizkien era.eus plataforma digital berria.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Mozorrotutako zomorroak Inauteri garaia da, paganismoan sustraitutako jaia. Hego Euskal Herrian debekuak galzorian jarri zuen baina, urte batzuk maskaratuta ospatu ta gero, gure egunerarte iritsi da. Jatorria zeltiarra liteke, hala ere, kultura, erlijio eta ohitura anitzen eragina du. Carnival edo carnaval hitzak, festa izendatzeko erabiliena, kristautasunaren eragina du eta haragia jateko debekuari erantzuten dio. Bizkaiko herri askotan aratuste deritzote. Nutrizioikuspuntutik, haragi-kontsumoa murriztea idea ona da; bereiziki, prozesatuta daudenak. 2015ean alarma jo zuenetik, kontsumoa murriztu egin da bai, baina gutxiegi: urteko kontsumoa pertsona bakoitzeko 50kg inguru dira, oraindik. Alarmak behin eta berriro ari du jotzen, zer jaten dugun ere ez dakigu: mozorroturik saltzen dizkigute elikagaiak! Azken egunetan, beste jaki-enpresa baten iruzurra agerian utzi dute. Burgosetik zuzenean gure apaletara estafado de ternera, behi-haragi faltsuko hanburgesak. Inauteriek satira giroan, gizartearen ordena hankaz gora uzten dute. Enpresa honetan gauza bera gertatu zen. Lapurtzeagatik kaleratutako langileak (Miel Otxin delako bat), ustelkeriakasua argitara eman zuen. Abelgorriko burgerrak, oro har, ez zuten % 25a gainditzen. Urteak zeramatzaten beste haragi mota batzuk nahastuz: txerri edo zaldiena, esaterako. Azkeneko hauek merkeagoak direnez, etekin ekonomikoa lortzea egozten diete. Eta, bestalde, kontsumitzaileen eskubideen kontra erasotzeagatik iruzurra. Enpresaren arabera, oso urtsu izateko, zenbait osagai berri erantsi zizkioten: urdaia, soia, ogi birrindua, gehigarriak, ura… Batzuk, 2015ean lehen ikuskapena jaso arte, ez ziren etiketetan agertzen. Ura gehituta, haragi prezioan, normal mamitsua izatea! Goazen pausoz pauso, ordea. Non da kontsumitzaileen ziurtasun bermea? Alergenoen araudia ez dute betetzen: glutena, soia… baten bat etiketatu gabe zuten. Non da kontsumitzaileen etika-bermea? Halal ziurtagiriak islamaren lege-sistemak onartutako elikagaiak egiaztatzen ditu; produktuak 2016ra arte bazuten.

24

Gogoratu, produktuek ere txerri-haragia eta -gantzak bazituztela (% 28, alajaina). Txantxak, sekretu eta zurrumurruak zabaldu dira… jaigiroan sartuta. EFSAk (Europako Elikagai Segurtasunerako Autoritateak) intsektuak kontsumitu eta merkaturatzeko baimena eman du Europar Batasunean. Haragiaren krisiaz baliatuta? Eztabaida batetik, bestera goaz. Elikadura orekatuan, jasangarrian eta ziurran, zomorroak barne al dira? Bai, aukera ona dira! “Txitxi”burruntziak edo bestelakoak, haragia ordezkatzeko era iraunkorra dira. MOEk berak, hobesten ditu. Laburbilduz, beraien osagarriak dira: kalitatezko proteinak, kolesterolik gabeko gantzak, disolbaezin-zuntza eta mikrobiota hobesten duten hainbat elikagarri. Nahiz eta, aurreiritziei eta usteei aurre egin behar diegun. Elikaduraren oinarria izango dira? Ez. Barazkiak, frutak, onttoak, ale integralak, lekaleak, fruitu lehorrak... dira gure oinarria. Ituren eta Zubietan joaldunak kalera atera dira. Tradizioak dioenez, zarata lurra esnatzeko erabiltzen da, ereite jaia da. Beran, aldiz, artzain eta inudeak dantzan ditugu. Zuk festetan ez duzu huts egiten! Baina, serio hitz egin dezagun. ENBAk (Euskal Nekazarien Batasunak) dioenez, euskal gizartea hiritarragoa da. Gazteek ingurumena, jasangarritasuna, tokian tokiko produktuak balioesten dituzte. Baina, non da baserrien etorkizuna? Hori dela eta, Foru Aldundiek laguntza ekonomikoak eskaini dituzte, baserritar gazteak barneratzeko asmoz. “Zure bizitzan, gutxienez behin, sendagile, abokatu, arkitekto baten lana behar izango duzu; baina egunero, hiru, lau, bost aldiz, nekazari baten lana behar izango duzu” (elkarkidetasun-kultura). Haien lan gogorra aintzat hartu dezagun, eskerrak gure baserritarrei. Otsailak 08, Ostegun Gizenak hamaiketakoan izango du bere hasiera; Ostiral Mehea, ironikoki, egunik lasaiena da; Larunbat Erdiko; Zaldunita; Astelehenita; eta, Asteartita burutzeko. Aurten, astearteak 13. Jaiak gozatu!

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila



Gure gurasoak baino okerrago biziko den lehen belaunaldia Gazteriaren inguruko adierazle gehienek ez dute itxaropenerako aukera handirik ematen. Prekarietatea, soldata baxuak edota emantzipatzeko eta familia bat sortzeko zailtasunak dira, besteak beste, egungo gazteok pairatu behar ditugun arazo nagusiak. Seguruenik, gure gurasoak baino okerrago biziko den lehen belaunaldia izango gara.

26

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila


GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila

27


P

olitikonek egun gazteriak pairatzen dituen arazo garrantzitsuenak biltzen dituen ‘El muro invisible. Las dificultades de ser joven en EspaĂąa’ izenburuko liburua argitaratu berri du. Bertan, 1980. urtetik hona jaio diren gazteengan eragin gehien dituzten fenomeno sozialak aztertzen dira. Gainera, liburuan agerian geratzen den moduan, arazo horiek (eskola-porrota, langabezia, jaiotze-tasa baxua‌)

belaunaldi zaharragoetan ere aurki daitezke. Funtsean, liburuak belaunaldien artean ematen den elkarbizitza arautzen duen paktua berritu behar dela ondorioztatzen du. Izan ere, egungo gazteak euren gurasoak baino okerrago bizi direnaren sentsazioa nagusitu da gizartean. Estatuan eta Europan azken hamarkadetan izan den eraldaketa sozialaren ondorioz, badirudi gazteak galtzaile atera direla. Gure gurasoak euren gurasoak baino bizitza-kalitate

hobea izatea lortu dute. Orain berriz, gazteak euren gurasoak baino okerrago bizitzera kondenatuta omen daude. Liburuan jorratzen diren arazo gehienak ikuspegi politiko batetik aztertzen dira eta, gainera, horien gaineko hausnarketa ere egiten da. Horiek guztiak oso modu grafikoan aurkezten dira. Guk politikon.es webgunean bertan jasotzen diren harresi ikusezin horren adreilu batzuk jaso ditugu erreportaje honetarako.

Gazte eta helduen errenta mediana

Pertsona bakoitzeko errenta mediana (normalizatua: 2005: 100) +64 urte % 5 igo zen

100

50-64

90

25-49

80

18-24 urte % 20 jaitsi zen

70 60

2004

2006

2008

2010

2012

2014

2016

Iturria Eurostat. Etxebizitzaren tamainaren arabera doituta: 13 urtetik gorako lehenengo pertsonaren balioa 1 da, hurrengoena 0,5 eta txikienena 0,3

Batez besteko errenta.

Liburuan jasotzen diren datuen arabera, gazteen batez besteko errenta % 20ean murriztu da azken zortzi urteetan, 2008. eta 2016. urte bitartean hain zuzen ere. Epe berean, berriz, 65 urteko biztanleriaren batez besteko errenta % 5ean hazi da. Zergatik

28

eman da fenomeno hori? Bada, krisi garaian gazteok langabezia eta behin-behinekotasuna pairatu behar izan dugulako eta, pentsiodunek, berriz, euren sarrerak mantendu ahal izan dituztelako. 20 puntuko jaitsiera oso jaitsiera garrantzitsua da eta, ondorioz pobrezia-arriskuan

diren 16 eta 24 urte bitarteko gazteen kopurua % 40 inguruan kokatu da. Gazte horiek, batez besteko errentaren % 60 baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten familietan bizi dira. Pobreziaarriskuan bizi diren pentsiodunen kopurua % 14koa da, 2006. urtean baino 16 puntu gutxiago.

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila


Gazteak eta pobreak.

Horrela hazi da pobrezia gazteen artean

Gazteriaren egoera ekonomikoan eragin gehien duen aldagaia enplegua da. Azken urteetan sarritan entzun izan dugu krisia gehien pairatu dutenak gazteak direla. Eta baieztapen hori datuetan ere isla daiteke. Izan ere, 2007. eta 2016. urte bitartean gazteen aldi baterako lanaren bi heren desagertu zen. Oraindik ere, krisia jada gainditu dugula suposatzen den arren, gazteen artean den behin-behinekotasuna % 75 ingurukoa da 24 urtetik beherako gazteen artean.

Pobrezia-arriskuan diren pertsonak % 40

18-24 urte + % 16

% 30

<16 25-49 50-64

% 20

+64 urte - %17% % 10

2004 2006 2008 2010 2012 2014 2016 Iturria: Eurostat, INE (ECV).

Jaiotze-tasa minimoen azpitik.

Ezaguna da herrialde garatuetan jaiotze-tasak, berez, nahikoa baxuak direla. Gaur egun, estatuan den jaiotze-tasa 1,3 semealabakoa da emakume bakoitzeko. 1972. urtean, adibidez, 2,9koa zen. Gazte gehienek adierazten dutenez, ahal izanez gero bi seme-alaba izango lituzkete, baina, aipatu baldintza ekonomikoak ikusita, nahikoa dute bat izatearekin. Gainera, lehen seme-alaba izateko batez besteko adina Europar Batasuna osatzen duten herrialdeen artean altuenetakoa da; 31 urte. Prekarietatearen eta amatasun berantiarraren arteko harremana zuzena da.

Jaiotze-tasaren beherakada Emakume bakoitzeko seme-alaba kopurua 33

3,5 3

Lehenengo seme-alaba izateko batez besteko adina

2,9

30,7

31

2,5

29

2 27 1,5

1,3

1

25,8

23

0,5

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila

25

1972 1979 1986 1993 2000 2007 2014

21

1985 1990 1996 2002 2008 2014

Iturria: Eurostat, INE (ECV).

29


Errepikapena

Gutxienez ikasturte bat errepikatu behar izan duten ikasleak Espainia Eslovakia Portugal Belgika Grezia Frantzia Italia Letonia Polonia Eslovenia Txekia Kroazia ELGA batez bestekoa Hungaria Errumania Irlanda Estonia Danimarka Bulgaria Lituania Suedia Herbehereak Suitza Alemania Austria Turkia Erresuma Batua Finlandia Islandia

Desparekotasuna errepikatzerakoan

PISA txostenean antzeko emaitza lortuta, ikasle pobreek vs aberatsek errepikatzeko duten probabilitatea

% 31

5,5

%7

5 % 31 % 34

%5 % 22 % 15 %5 %5 %2 %5 %2 % 12 %9 %6 %7 %4 %3 %5 %2 %4 % 20 % 20 % 18 % 15 % 11 %3 %3 %1

4 2,1 2,0 2,0 2,0 1,9 1,9 1,9 1,8 1,8 1,8 1,8 1,7 1,7 1,5 1,4 1,4 1,3 1,2 1,2 1,2 1,1 1,0 1,0 1,0 1,0 0,9

Iturria Eurostat.

Politika-publikoak.

Arazo laboralak nagusi dira gazteriaren artean, baina, aldi berean, arazo horiek ikasketamaila baxuagoak dituzten gazte horietan larriagoak izan ohi direla azpimarratu behar da. Zentzu horretan, erakunde publikoetatik garatzen diren politikak bi alderdi nagusitan eragin dezaketela azpimarratzen dute liburuaren egileek: eskola uzte-tasa eta errepikatze-tasa.

30

Izan ere, aipatu bi arazo horiek, bereziki, baliabide ekonomiko gutxien dituzten familietan biltzen dira. Horrela, familia pobre eta aberatsen artean den eskola uzte-tasan 35 puntuko aldea ere ematen da. Gainera, Espainia da, Europar Batasunaren barruan, ikasle errepikatzaile gehien dituen estatua. Kasu horretan ere, familia pobreetako ikasleak dira errepikatzeko joera handiena dutena..

Espainian, ikasle pobreek ikasturte bat errepikatzeko probabilitatea aberatsena baino sei aldiz handiagoa da, nahiz eta PISAn antzeko emaitzak lortu.

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila



Sexua Toki publikoetan egiten duzun horietakoa al zara? Zenbait adituen ustetan sexuak jada intimoa izateari utzi dio Statista web-atariak egin zuen sexu-ohituren inguruko inkesta batean honako galdera azaltzen zen: “noizbait izan dituzu sexuharremanak leku publikoren batean?” Inkesta Estatuko 16 urtetik gorako 6.000 pertsona baino gehiagorekin burutu zen eta horietatik, % 50 inguruk baietz erantzun zion aipatu galderari. Are gehiago, % 38k gustukoa izan zuela eta errepikatuko lukeela azaldu zuen eta, ezetz erantzun zutenen artean, berriz, % 11k gustura egingo lukeela adierazi zuen. Toki publikoetan sexu-harremanak mantentzeko arrazoiak bi motatakoak izan daitezke. Alde batetik, intimitaterako aukerarik ez duten bikoteen kasua dugu. Hor, nagusiki, gazteak aurkitzen dira; etxe edo kotxe propiorik gabe, edozein aukera aprobetxatu behar izaten dute harremanak izateko. Bestalde, harremanak toki publikoetan nahita izaten dituztenen kasua dugu. Hainbat pertsonen kasuan ‘harrapatuak’ izateko aukera horrek

32

Harrapatuak izateko aukera horrek kitzikapen sexuala sorrarazten die hainbat pertsonei

kitzikapena hazten du. Sexu-harremanak toki publikoetan izatea uste duguna baino ohikoagoa da. Euskal Herritik bost ordu eskasera, adibidez, horretarako den herririk ospetsuena aurkitzen da. Bere izena Cap D’Agde da eta Frantziako Mediterraneoko kostaldean aurkitzen da. Toki publikoetan harremanak izatearekin sortu den terminologiaren barruan ‘dogging’ hitza izango da seguruenik, gehien entzun izan duzuena (Cruising bikote homosexualen kasuan).

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila


GIZONEI EMAKUMEEI BAINO GEHIAGO GUSTATZEN ZAIE ROBOTEKIN SEXUA IZATEA

PENTSA ZITEKEENA BAINO ARRUNTAGOA. Ikerketaren arabera, Estatuko 16 urtetik gorako biztanleriaren ia erdiak sexu harremanak izan ditu toki publikoren batean. Gazteriaren kasuan, ikerketan jasotzen denez, normala izan ohi da parke publikoetan ‘petting’ izeneko praktika egitea. Funtsean, arropa erantzi gabe genitalak igurtzean datza praktika hori.

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila

Jada azaldu dugun moduan, gizakion eta roboten arteko sexu-harremanak etorkizuneko kontua baino gehiago, jada orainaldiko kontua dira. Adimen artifizialaren esparruan ematen ari diren aurrerapenei esker robotek gero eta antza handiagoa dute gurekin eta, noski, beste hainbat gauzetarako ezezik, sexurako ere baliagarriak izan daitezkeela pentsatu dute askok.Gai horren inguruan egin duten inkesta baten arabera, gizonek emakumeek baino aldez aurretiko jarrera hobea azaldu dute. Horrela, emakumezkoen % 16aren ustez, etorkizunean, gizakion eta roboten arteko harreman sexualak normalak izango dira. Gizonen artean, berriz, iritzi hori dutenen kopurua 6 puntu altuagoa da. Gazteen artean, adibidez, kopurua are handiagoa da: % 27.

SEXUAREN TXOKOA

Desira sexual baxua Desira sexual baxuarena nire kontsultan sarritan tratatu behar izaten dudan arazoa da. Aipatu arazoa, bi modutan aurkez daiteke: inoiz desirarik izan ez duten pertsonak edo iraganean desirarik bai, baina egun gutxi dutenak. Duela zenbait urte, hori, bereziki, emakumeon arazoa zela zirudien. Gaur egun, berriz, antzeko kopuruetan hurbiltzen dira nire kontsultara arazo hori duten emakumeak zein gizonak. Lehenik eta behin, argi utzi behar da desira sexual baxua izateak ez duela zertan bikotearekiko erakarpen falta adierazi behar. Desira falta hainbat arrazoirengatik eman daiteke, fisikoak zein psikologikoak. Arrazoi fisikoen artean, adibidez, honako hauek aurki ditzakegu: nahaste hormonalak, gaixotasun metabolikoak (diabetesa), droga legalak (antidepresiboak) zein ilegalak, nahaste neuroendokrinoak (hipotiroidismoa)… Psikologikoen artean, berriz, estresa izan ohi da arrazoi nagusia. Aipatu faktoreez gain, badira eragina izan dezaketen beste zenbait, hala nola, jasotako sexu-hezkuntza, arazoak bikotekidearekin, depresioa, autoestimu baxua, sexuarekiko beldurra edota nazka sentitzea, sexuaren inguruko esperientzia traumatikoak izatea (adibidez bortxaketa), aldez aurreko arazo sexualak izatea… Bada kontuan hartu beharreko beste faktore bat: pertsona guztiok ez dugu desira sexual maila bera. Horregatik, ez dugu gure burua besteekin alderatu behar. Gainera, sexu-harremanen maiztasuna ez da desira sexualaren adierazle zuzena. Are gehiago, zenbait kasutan, arazo hori duten pertsonek sexu-harremanen maiztasuna gutxitu behar izaten dute arazoari irtenbidea emateko.

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 33


Teknologia berriak HAURDUN APLIKAZIO BAT ANTISORGAILU METODO GISA ERABILTZEAGATIK Suediako 37 emakume haurdun geratu dira Natural Cycles aplikazio antikontzeptiboaren erruz. Antza denez, aplikazioak haurdun geratzeko arriskurik ez zegoela adierazi zien emakume horiei. Emakumeek goizean duten tenperaturaren arabera aplikazioa gai omen da egun horretan haurdun geratzeko arriskua dagoen ala ez aurresateko.

Akats ortografikoak nagusi mugikorrarekin idazterakoan KOTXE HEGALARIAK 10 URTE BARRU Uber enpresako kontseilari delegatu Dara Khosrowshahik iragarri duenez, hamar urteko epean hegan egiten duten kotxeak errealitate izango dira. Epe motzean, automozioaren alorrean hainbat aldaketa ikusiko ditugula iragarri du eta kotxe hegalariez gain, kotxe elektrikoen eta gidaririk gabeko kotxeen gorakada ere ikusiko omen dugu. Azken horietarako, hala ere, oraindik 3D mapen garapenean lan handia egin behar dela aurreratu du Khosrowshahik. Esparru legalean hainbat arazo izan arren, Uberren asmoa gero eta herrialde gehiagotan ezartzea da.

34

Gazteek ez omen diote testuaren prestakuntzari arretarik jartzen gailu mugikorretan idazten dutenean Alcalá de Henareseko Unibertsitatean (UAH) 14 eta 30 urte bitarteko gazteen idazketa-ohiturak aztertu dituzte eta ondorioetan kezkarako zenbait emaitza azaldu dira. Izan ere, gazte gehienek (% 88,5ek) akats ortografikoak egiten ditu gailu mugikorretan idazten duenean eta % 60 inguruk, berriz, ez du arreta handirik jartzen sare sozialetan idazteko orduan. Gazte gehienek hitz egiten duten bezala idazten dutela adierazi dute. Ikerketaren buru eta UAHko irakasle Silvia Gumielen ustez, akats ortografikoez gain, gazteek modu okerrean eraikitzen dute euren diskurtsoa eta horrek, sarritan,

komunikazio arazoak sortzen ditu. Gumielek, bereziki, gailu mugikorretan egin ohi diren puntuazio- eta azentuazio-akatsak azpimarratzen ditu. Sakelako telefonoan idazterakoan, gazteak mintzamenezko komunikazioaren kodean oinarritzen dira. Kode horren ezaugarriak, besteak beste, honako hauek izan daitezke: ordena falta, amaitu gabeko esaldiak, prosodia… Horietako hainbat ezaugarri ezin dira idatzizko testuetara pasatu eta, ondorioz, informazioa galtzen da. Aipatu ikerketan oinarrituta, Wiko enpresak sare sozialetan akats ortografikoak ekiditeko aplikazio bat sortu du. Aplikazioaren izena ‘Escribir bien es de guapas’ da.

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila


Bideo-jokoekiko menpekotasuna gaixotasun mentaltzat joko da Osasunaren Mundu Erakundeak Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena eguneratuko du aurten eta aurreratu denez, bideo-jokoekiko menpekotasuna gaixotasun mentalen barruan sartuko da. Zehazki, aipatu menpekotasuna ‘Nahasmendu mentalak eta jokabidearen edo neuro-garapenaren nahasmenduak� atalaren barruan sartuko da. OMEk azaldu duenez, menpekotasun hori duten pertsonek bideo-jokoekiko portaera etengabea dute eta horrek euren esparru familiarrean eta sozialean eragin negatiboak ditu. Nahasmendu hori diagnostikatua izateko hiru dira eriak aurkeztu behar dituen sintomak: bideo-jokoekiko kontrol falta, bideo-jokoei ematen zaien lehentasuna. Espero zitekeen moduan, bideojokoen sektorea neurri horren aurka azaldu da. Entertainment Software Association erakundearen ustez, bideo-jokoek ez dute menpekotasunik sortzen.

FIFA 18k salmenten lehen postua lortu du gabonetan Abendua oso hilabete garrantzitsua da bideo-jokoen sektorean, egun horietan, gabonetako salmentak ematen direlako. Ondorioz, bideo-jokoen salmentak biderkatu egiten dira eta hil horretan gehien saltzen diren jokoak izaten dira urte osoko salmenten sailkapenean lehen postuetan azaltzen direnak. Dena den, aurreko hilabeteetako joera ikusita, ez da sorpresa handirik izan eta FIFA 18k lehen postua berreskuratu du, azaroan lehen postuan zen Call of Duty WWII bigarrenera bidaliz.

FIFA 18 PS4

CALL OF DUTY WWII PS4

SUPER MARIO ODYSSEY Nintendo

NETFLIXEK BERE IRABAZIAK HIRUKOIZTU DITU

Ezagutzera eman denez, 2017an Netflix konpainia estatubatuarrak 558,93 milioi dolarretako irabaziak izan zituen, aurreko urtean baino hiru aldiz gehiago. Une honetan, Netflixek 117,6 milioi bazkide ditu mundu osoan. Azken hamabi hilabeteetan 25 milioi harpidedun baino gehiago lortu ditu.

IPHONE ETA ZAHARKITZE PROGRAMATUA

AMAZON GO, DENDARIRIK GABEKO DENDA Amazonek erosketak egiteko erraztasunak eman nahi dizkizu. Euren asmoa ahalik eta pribatutasun gehienez erosteko aukera ematea da eta, horretarako, abian jarriko dituzten denda berrietan ez dira dendaririk izango. Bezero bakoitzak QR pertsonalizatu bat aurkeztu beharko du dendan sartzen den unean. Ondoren, kamera eta sentsore sistema baten bidez Amazonek zer erosi duzun jakingo du eta zure kreditu txartelean dagokion kargua egingo dizu. Lehenengo denda jada abian da Seattlen. Laster beste asko zabalduko dituztela iragarri da.

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila

Frantziako fiskaltzak Applek bere produktuetan zaharkitze programatua barneratuta duen ala ez ikertzen ari da. Hori horrela dela frogatuko balitz, Applek bere salmenten % 5 ordaindu beharko luke. Salaketa, nagusiki, iPhone zaharrenetan zentratuko da.

35


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Gazteok iritzia emateko espazioak sortu behar dira 2018a hasi berri bada ere, gizarte bezala, jada baditugu hainbat erronka mahai gainean. Eta gazteon egoera espreski aztertzen badugu zerrenda ez da laburragoa. Lan egoki bat eskaintzea, prekarietatearekin amaitzea, kontratazio-formak egokiak izatea, langile eta enpresaren artean harremana egotea, etxebizitzarako sarrera erraztea emantzipatzeko aukera erreala izan dadin, emakume eta gizonen arteko berdintasuna erdiestea, LGTBI+ kolektiboaren beharrizanak asetzea, gizartean aniztasunaren balorea zeharkako bihurtzea eta berau eguneroko bizitzan onartzea. Azken finean, Euskadiko gazte orok bere bizi-proiektua aurrera eramateko aukera izatea. Kanpora joan behar izanik gabe. Gazteen Euskal Behatokiak argitaratu berri duen “Aurrera begira 2017: Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak” txostenean adierazten den bezala lana eta lanarekiko aurreikuspenak, bai eta dirua ere, dira aurkeztutako hamar bizi-alderdietatik gazteok okerren baloratzen ditugunak. Egia da azken urteetan adierazlea gero eta hobeto ikusten dugula, baina oraindik bada zer hobetu. Horretaz gain, inkesta egin zaienen % 46ak urtebetean ez du uste emantzipatuko denik. Esanguratsua da emakume eta gizonen artean oreka dagoela eta 2024 urte bitartean % 57ra igotzen dela. Lana eta emantzipatzea bizi-proiektua egiteko euskarrietako bi direla aipatzen da beti. Beraz, esan genezake 2017ko urrian Euskadiko gazteek euren bizi-proiektua oso bideragarri ez zutela ikusten. 1.512 inkesta izan dira oinarri aipatutako ondorioak eta beste asko ateratzeko, txostenaren sarreran dioen bezala “herritarrei eta esparru horretan erantzukizun politiko edota teknikoak dituztenei tresna erraz eta sintetiko” bat emateko eta “gazteen egoeraren ebaluazioa eta jarraipena” egiteko. Ebaluazio eta jarraipen horretan kontuan izatekoak dira kanpora joan direnak eta joango direnak. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan oso argi dugu, SOS Gazteak lanean hala islatu genuen eta behar den bestetan errepikatuko dugu: gazte

36

batek kanpora joan nahi badu, bere hautua delako, aurrera. Baina administrazioetatik neurriak hartu behar dira adierazle honek erakusten duen errealitatea aldatzeko. Izan ere, hamar gaztetik batek uste izatea atzerrira joan beharko duela, nahi ez badu ere. Eta hori ez da zilegi. Zergatik joan behar du gazte batek kanpora bere bizi-proiektua Euskadin egin nahi badu?

Bigarren pausuaren beharra

Antzeko inkesta edo iritzi-bilketak beharrezkoak dira, gazteoi gure egoera azaleratzeko balio baitute. Baina, zoritxarrez, bertan esandako guztiak ez du ezertarako balio identifikatu eta mahai gainean jarri diren arazoei irtenbidea ematen ez bazaie; egindako ekarpenak bideratzen ez badira eta egindako proposamenak kontuan hartzen ez badira. Hau da, Aurrera begira lan egin behar da, jarraipena eman, lortutako informazioa erabili. Nola egin hori? Politika publikoen diseinuko fase guztietan gazteon parte-hartzea bermatuz, iritzia emateko espazioak sortuz. Ez dut nik orain formula magikorik aipatuko. Dinamikak eta metodologiak hamaika dira. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan, besteak beste, Hiruburu formatua lantzen dugu. Gaia lantzeko asmoz, pertsona gazteak eta administrazioetako teknikari eta politikariak biltzen ditugu elkarlanean arazoak identifika ditzagun, ikuspuntu-elkartrukea egon dadin eta gazteok zuzenean buruan duguna esateko aukera izan dezagun. Argi dago honek kolpez ez dituela arazo guztiak konponduko, baina kolektibo bati zuzenduko zaizkion politiketan bere ahotsa kontuan ez hartzea ez da zentzuzkoena. Ateak ireki behar dira eta partehartzea sustatu. 2017an hainbatetan aldarrikatu dugu gazteon lidergo soziala. Zenbatetan entzun da belaunaldirik prestatuena garela? Inoiz baino ikasketa gehiago ditugula? 2018a aprobetxa dezagun gazteon parte-hartzea ahalbidetuko duten espazio horiek sortzeko, denontzako mesedegarria izango baita.

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila


etorkizuna.eus Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria


Euskal gazteriaren inguruko aurreikuspenak nabarmen hobetu dira Gazteen Euskal Behatokiak egin duen ‘Aurre begira’ ikerketaren arabera, etorkizunarekiko konfiantza hamaika puntutan hazi da gazteen artean azken lau urteetan Garbi dago azken urteetan pairatu izan dugun krisia bereziki gazteei eragin diela. Azken urteetan, berriz, egoerak hobera egin duela dirudi; hori da behintzat, behin eta berriro entzuten duguna. Gazteen Euskal Behatokiak hobekuntza hori datuetan islatu nahi izan du. Horretarako, euskal gazteriaren egoeraren argazki bat eman dezaketen 10 adierazle neurtu ditu: egungo egoeraren balorazioa, norberaren poztasun.indizea, bizitzaren alderdien balantzea, lanaren inguruko aurreikuspenak, emigrazioa, emantzipazioa edota gaitasunekiko konfiantza. Datu horiek guztiak 2013tik aurrera urtero argitaratzen den ‘Aurrera begira’ izeneko ikerketaren barruan bildu dira eta funtsean, aipatu adierazle horietan guztietan gazteek dituzten aurreikuspenak nabarmen hazi direla azpimarratu behar da.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

EGUNGO EGOERAREN BALORAZIO Indizea 2013 2017

60

90

LANA GALTZEKO EDO BALDINZAK OKERTZEKO ARRISKUA

NORBERAREN POZTAZUN Indizea 2013 2017

80

79

LANA AURKITZEA AURREIKUSTEA

2013 2017

2013 2017

% 57

% 54

% 33

% 78

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Dirección de Juventud

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


“Berdinna” Sariak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko Nafarroako Gobernuak sustatuko duen sari horren bidez berdintasunaren arloan nabarmendu diren pertsona eta erakundeak Nafarroako Gobernuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea helburu duen “Berdinna” Saria jarriko du abian. Sari horren bidez, Nafarroan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea errazten edo bultzatzen duten ekintzak, lanak edo proiektuak egin dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak saritu nahi dira. Irabazleek 3.000 euro irabazteko eta Foru Exekutiboak egindako aintzatespen publikoa lortzeko aukera izango dute. Sarian hiritarrek zein erakunde desberdinek proposaturiko hautagaiek parte hartu ahal izango dute. Hautagaitza aurkezterakoan hautagaiak egindako merituak azaldu beharko dira. Hautagaitzan lan edo proiektu baten aurkezpena sartzen bada, aurkezpen hori deialdiari dagokion dataren aurreko azken bi urteetan egindakoa izango da. Sariaren esleipena proposatzeko, epaimahaia sortuko da, eta honako hauek osatuko dute: lehendakaritza (Departamentuko titularrak, gaian eskumena dutenak), lehendakariordetza (Nafarroako Berdintasunerako Institutuko –NBI– kudeatzailetzazuzendaritzaren titularra) eta idazkaritza, Departamentu horretako Idazkaritza Orokor Teknikoak izendatua. Horiez gain, epaimahaian honako hauek ere izango dira: NBIren

40

izenean pertsona bat, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko bi ordezkari, Kontseiluak berak izendatuak; NUKFek (Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioa) izendatutako beste pertsona bat; eta aurreko edizioan saritua izandako pertsona. Saria Nafarroako Gobernuak emango du epaimahaiak egindako proposamena ikusita. “Berdintasuna funtsezkoa gizarte egonkorragoa eta bidezkoagoa lortzeko” Foru Dekretuan jasotzen denaren arabera, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen jabekuntza funtsezkoak dira egungo gizartean, gizarte egonkorragoak

eta bidezkoagoak ezartzeko; nazioartean adostutako garapen, iraunkortasun eta Giza Eskubideen gaineko helburuak lortzeko; eta emakumeen, gizonen eta komunitateen bizi-kalitatea hobetzeko. Nafarroako Gobernuaren lehentasunezko helburuetako bat da emakumeen eta gizonen artean benetako berdintasuna eta berdintasun eraginkorra lortzea galarazten duten eragozpenak kentzea eta, ildo horretan egindako aurrerapenak sustatzeaz eta bultzatzeaz gain, sari bat ematea gizarte zuzenagoa, pluralagoa, modernoagoa eta inklusiboagoa lortzen laguntzen dutenei.

GAZTEBERRI #133 | 2018 Urtarrila


Nafarroako haurrei eta nerabeei arreta emateko ekipoen hedapena zehaztu da Datozen lau urteetan zerbitzu hori eskaintzeko lizitazioa onartu da. Epealdi horretarako aurrekontua 3 milioi ingurukoa izango da Abenduaren amaieran Nafarroako Gobernuak Haurrei eta Nerabeei Arreta Emateko Ekipoak (HNAEE) Nafarroa osora hedatzea adostu zuen. Horretarako, gobernuak Iruñerriko eta foru-erkidegoko iparraldeko, ipar-ekialdeko eta ipar-mendebaldeko herritarrei arreta emateko zerbitzua kontratatzea baimendu du. Haurrei eta Nerabeei Arreta Emateko Ekipoen helburua da haurrei eta haien familiei arreta ematea, haien babesgabetasunmailak eremu horretako gizartezerbitzuen lehen mailako arretaren eskumenak edo baliabideak gainditzen dituenean. Printzipioz, kontratu horrek, gehienez, lau urteko iraupena izango du. Aipatu epealdi horretarako bideratuko den aurrekontua, guztira, 3 milioi ingurukoa izango da. Kontratua Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak kudeatu beharko du. Ekipoek gizarte-zailtasunean dauden herritarrak artatuko dituzte, kasuen larritasuna erdi-

mailakoa denean —larritasun txikieneko kasuak oinarrizko gizarte-zerbitzuek artatzen dituzte, eta larritasun handikoak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familia eta Adingabeen Zuzendariordetzak—. HNAEEek orain arte erakutsi duten eraginkortasunean oinarrituta lurralde osora hedatzea erabaki da. Zerbitzua adierazitako eremuetan ezartzeaz gain, gorantz berritu da Tafallako

eremua kudeatzeko kontratua, non % 50 handituko baita arretagaitasuna. Ekipo horrek gizartezerbitzuen oinarrizko bost eremuri emango die zerbitzua; hala, 8.848 adingabe eta haien familiak artatu ahal izango dira. Iruñerriko eta iparraldeko, ipar-ekialdeko eta iparmendebaldeko HNAEEk gizartezerbitzuen oinarrizko 23 eremuri emango die zerbitzua; hala, 51.803 adingabe eta haien familiak artatu ahal izango dira.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

GAZTEBERRI #133 | 2018 Urtarrila

41


Agenda Otsailak 1, Osteguna

Eugenia Antzokia, Donostia. 19:00. 18€.

• DIEGO VASALLO. Cotton Club Aretoa, Bilbao. 20:30.

• 36 CRAZYFISTS. Rocket aretoa, Bilbao. 19:00. 20€.

• MICE. Plateruenea Kafe Antzokia, Durango. 13:00. Doan.

• FLAMINGO TOURS. Kafe Antzokia, Bermeo. 21:00. 6€.

• LIBE + MICE. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:00. 8€.

• DRAB MAJESTY. Nave 9 aretoa, Bilbao. 18:00. 12€.

Otsailak 13, Asteartea

• THE FLESHTONES. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 12€.

Otsailak 8, Osteguna

• STEEL PANTHER. Santana 27, Bilbao. 18:00. 30€.

• MIKEL URDANGARIN. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 21:00. 15€.

• DAMON & NAOMI WITH THALIA ZEDEK. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:15. 10€.

Otsailak 2, Ostirala

• GOVERNORS. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 6€.

• RUFUS T FIREFLY. Kutxa Kultur Kluba - Tabakalera, Donostia. 19:00. 12€.

• CONCIOUS SOUNDS FT CULTURE FREEMAN. Mytho aretoa, Bilbao. 11:00. 10€.

• FLAMINGO TOURS. Dabadaba Aretoa, Donostia. 19:30. 6€.

• TIERRA SANTA. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 15€.

• THE STRYPES. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 15€.

Otsailak 9, Ostirala

• RODRIGO CUEVAS. Kultur Leioa, Leioa. 21:00. 5/10€.

• GLENN MILLER TRIBUTE. Euskalduna Jauregia, Bilbao. 20:00. 34/38€. • SIN-ALONG: MECANO. Zentzal Kafe Antzokia, Iruña. 22:00. 15/18€. • HOLY BOUNCER + MERIDIAN. Plateruena Kafe Antzokia, Durango. 21:30. 6/8€. • ANDRÉS SUÁREZ. Gayarre Antzokia, Iruña. 20:30. 15/27€.

Otsailak 3, Larunbata • SING-ALONG: MECANO. Plateruena Kafe Antzokia, Durango. 21:00. 18€. • RAQUEL ANDUEZA. Baluarte Auditoriuma, Iruña. 20:00. 11/24€. • CHILDRAIN + NUKORE + I.O.N.T. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 20:00. 12/15€.

Otsailak 4, Igandea • ROCÍO MÁRQUEZ. Victoria

42

• ARNAU GRISO. Cotton Club aretoa, Bilbao. 19:00. 10€. • GIGATRON. Doka Aretoa, Donostia. 19:30. 12€. • THE UNFINISHED SYMPATHY + CALA VENTO. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 12€.

Otsailak 16, Ostirala

• CERO A LA IZQUIERDA + RUM FOR ALL. Cotton Club Aretoa, Bilbao. 20:30. • LOS GÁNDULES. Zentral Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 10/13€. • OBUS + EVERLEVEL. Tunk aretoa, Irun. 20:30. 15€.

• PAULINE & JULIETTE. Saint-Pée Sur Nivelle. 20:30.

Otsailak 17, Larunbata

• PAULA ROJO. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 21:00. 6/8€.

• LETZ ZEP + IBAI MARÍN Y LA VIEJA GUARDIA. Pagoa Kafe Antzokia, Oiartzun. 21:00. 18€.

• INDIA MARTÍNEZ. Baluarte Auditoriuma, Iruña. 20:30. 30/42€.

• CARTA BALADÍ. Ardo Ona Aretoa, Gasteiz. 21:00.

• LION HEART & HEAVY METAL HISTORY. Tunk Aretoa, Irun. 21:00. 10€.

• IRON LION BAND - BOB MARLEY DAY. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 10€.

Otsailak 10, Larunbata

• VANESA MARTÍN. Baluarte Auditoriuma, Iruña. 21:00. 32/45€.

• BAND JOVI. Le Coup, Gasteiz. 20:00. 12€.

• SHINOVA + KITAI. Plateruena Kafe Antzokia, Durango. 21:30. 10/14€.

• ISEO & DODOSOUND WITH THE MOUSEHUNTERS. kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 10€.

• DAWN OF THE MAYA + CORROSIVE + GHOTA KABRA. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 21:00. 7/10€.

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila


GAZTEOK GUTXI IRAKURTZEN DUGULA ESAN OHI DA. EZ DA DIRU KONTUAGATIK IZANGO. 18 EUROREN TRUKE 2018KO GAZTEBERRI GUZTIAK ZURE ETXEAN

harpidetzak@gazteberri.eus


• HUNTZA + ANITA PARKER. Lur Dantzalekua, Elizondo. 22:00. 12€.

AZ Azkuna Zentroa - Bilbao:

Donostiako Tabakalera:

• NARCO. Stage Live Aretoa, Bilbao. 19:30. 12€.

• “BI DOS TWO” 2018ko apirilaren 8ra arte.

• SKUNK DF + SEALED ROOM. Burubio Kultur Elkartea, Amurrio. 20:45. 10€.

Bilboko Arte Ederren Museoa:

• “MALAS MADRES/SOKATIK ZINTZILIK DAUDEN BIZITZAK”. 2018ko martxoaren 31ra arte.

Otsailak 19, Astelehena

• “PABLO PICASSO. FEMME ASSISE DANS UN FAUTEUIL (DORA)”. 2018ko otsailaren 27ra arte.

Otsailak 23, Ostirala

• “BELTZETIK HARAGO. KOLORETAKO GRABATUA BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOAREN BILDUMAN”. 2018ko otsailaren 26ra arte.

• THE SONICS. Stage Live, Bilbao. 20:00. 18€.

Bilboko Artelan Berreginen Museoa:

• SHO HAI. Doka Aretoa, Donostia. 20:00.13€.

• “AFRODITA. CAOS. DESIOA. SEXO. AMODIOA?”. 2018ko maiatzaren 20ra arte.

• CHAIN & THE GANG. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 10€.

• LEHENDAKARIS MUERTOS. Kafe Antzokia, Bilbao. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00.

Otsailak 24, Larunbata • SARATOGA. DOKA, Donostia. 19:30. 15€. • BELAKO. Euskalduna Jauregia, Bilbao. 20:00. 15€. • SHO HAI. Backstage Aretoa, Bilbao. 20:15. 13€. • QUEEN FOREVER TOUR 2018. Kubik Aretoa, Bilbao. 21:00. 18€. • TIERRA SANTA + ALHANDAL. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:00. 15/18€. • RULO Y LA CONTRABANDA. Gayarre Antzokia, Iruña. 20:30. 32/35€.

Artium Museoa: • “KARTOGRAFIA LIKIDOAK”. 2018ko otsailaren 11ra arte.

Vital Fundazioaren Aretoa: • “TRENA ZIZTU BIZIAN. 1889, VASCO-NAVARROTIK ORIENT EXPRESSERA”. 2018ko apirilaren 1era arte.

• “DAVID HOCKNEY. 82 ERRETRATU ETA NATURA HIL BAT”. 2018ko otsailaren 25era arte. • “NEGUA”. AMIE SIEGELEN ERAKUSKETA. 2018ko martxoaren 11ra arte.

Gasteizko Montehermoso Kulturgunea:

• “ARTEA ETA ESPAZIOA”. 2018ko apirilaren 5era arte.

• “TRANSMUTACION 11 - ABISAL SPACES”. 2018ko urtarrilaren 26tik, martxoaren 12ra.

Donostiako Untzi Museoa: • “RAFAEL MUNOA. BI BALEAREN HARRAPAKETA, 1763”. 2018ko apirilaren 29ra arte. • “ELKANO, IV. MENDEURRENAREN LEGATUA”. 2018ko otsailaren 18ra arte.

Okendo Kultur Etxea: • “JENDEA ETA JENDILEA”. 2018ko otsailaren 23ra arte.

• RALPH TOWNER. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 12€.

San Telmo Museoa:

• XABI SAN SEBASTIÁN. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 19:00.

• “12+1. ARTE EDERRETAKO UDAL BEKAK (1893-1936)”. 2018ko otsailaren 4ra arte.

Otsailak 28, Asteazkena

• ESPAZIOAREN BARREA (GUERNICA). JOSÉ RAMÓN AMONDARAIN. 2018ko otsailaren 25era arte.

44

• “BERENICE ABBOTT. BEGIRADA MODERNO BAT”. 2018ko martxoaren 25era arte.

• “CARMEN/SHAKESPEARE (PRESAGIOS DEL DESEO)”. 2018ko maiatzaren 1era arte.

Guggenheim Bilbao Museoa:

Otsailak 25, Igandea

• LES FILLES DE ILLIGHADAD. SKafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 10€.

Kutxa Kultur Artegunea Donostia:

Gernikako Bakearen Museoa: • “HARRIZKO ETA ALTZAIRUZKO OROIMENAK. GERRA ZIBILAK ETA FRANKISMOAK EUSKADIN UTZITAKO BIKTIMEN OMENEZKO MONUMENTUAK”. 2018ko irailaren 16ra arte.

Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa: • “EMAKUME MODAREN 100 URTE”. 2018ko abenduaren 3ra arte.

Tolosako Topic Museoa: • “MORE THAN DIS (PLAY). ART TOYS”. 2018ko martxoaren 4ra arte.

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila


Segurtasun eta babes bila egiten dute bidea. Zortzi urte dirauen Siriako gerratik ihesi, herrialde baketsuagoa non aurkituko. Euren senide, etxebizitza, eskola, lagun eta momentu asko atzean utzi eta, egunero, familia askok Siriatik alde egiteko bidaia hasten dute. Pentsa baino arriskutsuagoa bilaka daitekeen bidaia. Arerio nagusien artean, negu hotza. Haur eta heldu asko heriotzara eramaten dituen negu hotza. Mendiak igarotzerakoan zero azpiko tenperaturak eta elurra topatzen dute familia siriarrek oraingo negu partean. Izan ere, Siria eta Libano bitarteko mugan dauden mendietan familia asko daude hotzak eta elurrak harrapatuta egun; eta egoerak okerrera egin dezake. Tamalez, Siria, Libano, Irak, Yemen, Jordania, Turkia, Egipto‌ moduko herrialdeetan, haurrek gatazka armatua eta beldurrari aurre egiteaz gain, negu gogorrari ere aurre egin behar diote bizirauteko. Horregatik, UNICEFek martxan dauka negua hasi zenetik familientzako laguntza-plana: arropak, estalkiak eta eskolak berotzeko hornigai banaketa, besteak beste, ur edangarria eta sendagaiez gain, gaixotasun larriak eta heriotzak ekiditeko. Hala ere, hotzaren ondorioz hiltzen den haur bakoitzak gogora ekarri behar digu egiteke dagoena. 800.000 haurrek dute neguan UNICEFen laguntzaren beharrizana eta Sirian erantzuna emateko behar den funtsen erdia baino ez da jaso oraindik. “Hotzak beldurra ematen dit. Eskuetako mina daukat eta ez daukagu elektrizitaterik, manta batzuk baino ez. Espero dut aurtengo negua iazkoa baino epelagoa izateaâ€?. 11 urteko Yasser ume siriarraren hitzak dira. Gogoetara bultzatu behar gaituzten hitzak. Aurtengo neguan haur bakar bat ere babes barik gera ez dadin. Eta muturreko tenperatura baxuak gutxi izango balira, urtea erailketekin hasi da Sirian. 2018ko lehenbiziko bi asteetan 30 haur erail dituzte. Indarkeria maila asko gogortu da eta batez ere haurrak ondorio larriak jasaten ari dira. Eskolak itxi dira; osasun-zentroak ere bai; etxebizitzen aurkako erasoak gertatzen dira egunero, haur asko zaurituta utzirik; Siriako zonalde batzuetan, larrialdirako osasun-zentro mugikorrak baino ez daude tratamendua eta laguntza jasotzeko. Noraino helduko da egoera jasanezin hau eta zer egingo dugu bitartean? Laguntza humanitarioa behar duen haur bakoitzarengana heltzeko ahalegina egin behar

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila

Š UN046837

Haurrak, hotza eta heriotza

dugu. Nonahi daudelarik. Horretarako, gatazkan parte hartzen duten aldeek langile humanitarioen sarrera ahalbidetu behar dute. Bizirik dirauen pertsona guztiei oinarrizko laguntza ematen jarraituko du UNICEFek Sirian, baita etorkizunean hain beharrezkoa izango den laguntza psikologikoa ere. Baina setio egoeran dauden lurraldeetan edo heltzeko zailtasunak dituzten tokietako haurrengana hobeto eta gehiago iristeko konpromisoa indartu behar dugu. UNICEFek duen informazioaren arabera, familia asko lur azpian izkutatuta bizi dira euren bizitza arriskuan dagoelako. Haurren heriotzak egunerokotasuneko irudi eta albiste bihurtu dira, horrek ekar ditzakeen arriskuekin. Muturreko gatazka eta indarkeria normaltzat ikusten ari gara urteak igaro ahala eta etorkizunerako izan dezakeen eragin negatibo larriari erreparatu barik. Egoera honen aurrean, zer behar du munduak Siriako guda eten eta modu kolektiboan erantzuna emateko ia zortzi urte igaro ostean? Noiz ohartuko dira haurrak hiltzean herrialde siriarreko etorkizuna ere hiltzen ari direla? Haurren belaunaldi oso bat arriskuan dago Sirian. Hotzez hiltzen. Guda jasaten. UNICEF - Euskal Herriko Batzordea

45


46

GAZTEBERRI #133| 2018 Urtarrila




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.