Gb 134 otsaila 2018 issuu

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 134. Zbk | 2018 Otsaila |

Bidea ireki zuten emakumeak

#134


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Shareak Kultur Elkartea DISEINUA: José Poza LAGUNTZAILEAK: Nerea Segura, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA: 94 424 75 94 | 616 50 50 82 INPRIMATZAILEA: Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO; BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO; ETA EUSKARABIDEAKO LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak z Bilboko Udalak gazteak gizalegeaz sentsibilizatzeko kanpaina jarri du abian z Gure abesti gustukoenak nerabetasunean

08

Erreportajea: Bidea ireki zuten emakumeak

entzuten ditugun horiek dira z 40.000 pertsona baino gehiago Ertzaintzaren dibulgazio-programan

20 Zientzia z Gizakiak uste baino lehenago atera ziren Afrikatik

22 Euskara z EHEren ustez hezkuntza-sistemak ez du euskalduntzea bermatzen

14

Elkarrizketa: Elsa Fuente

z Euskararen erabilera sustatzeko hamahiru baliabide digital berri

32 Sexua z Akats ortografikoak ez dira sexyak z Sexu ahrremanak haurdunaldian

34 Teknologia berriak z Pasahitzak ez dira gazteentzat z Internet erabiltzaileen heren batek euren

26

Erreportajea: Euskadik langileak behar ditu

bikotekidearen jarduera zelatatzen du z Gero eta kezka gehiago bideo-jokoekiko menpekotasunaren inguruan

42 Agenda

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila

3


Gazteberriak KOMIKIPEDIA.EUS, EUSKAL KOMIKIEN DATUTEGIA Iñaki Otamendi komikizaleak euskaraz argitaratzen diren komikiak bildu eta komikipedia.eus izeneko plataforman jarri ditu ikusgai. Otamendik jada garatu diren beste esperientziak izan ditu oinarri (Bedetheque edo Lambiek Comiclopedia) eta denborarekin euskaraz argitaratu eta argitaratzen diren komiki eta autore, argitaletxe eta itzultzaile guztien fitxak osatzea du helburu. Plataformara sartzen diren erabiltzaileek eduki berriak sortzeko edota dagoen informazioa osatzeko aukera izango dute.

ZINEMALDIKO EPAIMAHAI GAZTEEN PARTEHARTZEKO EPEA ZABALIK Donostiako Zinemaldiak bere 66. edizioa burutuko du irailaren 21 eta 29 bitartean. Urtero bezala, Zinemaldiak 18 eta 25 urte bitarteko gazteei epaimahai gaztean parte-hartzeko aukera ematen die. Guztira, 300 izango dira aipatu epaimahai horretan parte hartzeko aukera izango duten gazteak. Hautatuak diren gazteek Gazteriaren sariaren irabazlea erabakitzeko aukera izango dute. Argibide gehiago: juventud@ sansebastianfestival.com helbidean.

4

Bilboko Udalak gazteak gizalegeaz sentsibilizatzeko kanpaina jarri du abian Gizalegezko portaeren aldeko “Bilbo zure etxea da” da kanpainaren leloa eta elkarbizitza onerako jokaerak eta besteekiko errespetua sustatzea du helburu Bilboko Udalak jada 2016ko azaroan abian jarri zuen “Bilbo zure etxea da” kanpainaren bertsio berria jarri du martxan. Garbiketa eta espazio publikoaren erabileraren arloetan elkarbizitza orerako jokaerak eta besteekiko errespetua sustatzea da kanpaina berriaren xedea. Izan ere, gazteon gaueko aisialdiak hainbat arazo sortzen ditu hirian (zaborra, zarata…) eta horiek ekiditeko aisialdiaren eta atsedena hartzeko eskubidearen arteko oreka lortu nahi da.

Kanpainak modu dibertigarrian eragin nahi du gazteengan eta, horretarako, zenbait euskarri fisiko erabiliko dira: hiri-altzariak, 1.500 edukiontzi inguru eta ostalaritzako establezimenduetako paperontziak. Gainera, herritarrak inplikatzeko gizalegeari buruzko “gaueko test” bat argitaratu da. Testeko galderei zuzen erantzuten dieten pertsonen artean datorren uztaileko Bilbao BBK Live jaialdirako sarrera biren zozketa egingo da.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila


GAZTEEN EUROPAR PARLAMENTUKO BILERA DONOSTIAN

GIRLSRIGHTS.COM PLATAFORMA NESKEN ESKUBIDEEN ALDE

Pasa den otsailaren 9an, 10ean eta 11an, Gazteen Europar Parlamentuak (European Youth Parliament) bilera egin zuen Donostian. Bertan, besteak beste, Belgikako, Georgiako, Herbeheretako, Lituaniako, Poloniako, Portugaleko eta Suitzako gazteak izan ziren Axular, Santo Tomas Lizeoa eta Summa Aldapeta ikastetxeetako ikasleekin. Topaketa horretan, gazteek, besteak beste, honako gai hauen inguruan eztabaidatzeko aukera izan zuten: garraioa eta turismoa, klima-aldaketa, askatasun zibilak eta ekonomia.

Plan International erakundeak nesken eskubideen alde lan egiten duten taldeen, politikarien eta aktibisten lana errazteko Girlsrights.com izeneko plataforma eratu du. Erakunde horrek azken mendean nazioarte-mailan onartu edo sinatu diren 1.300 lege eta itun baino gehiago aztertu ondoren honako hau ondorioztatu du “Nesken eskubideak giza eskubideak dira” txostenean: neskak ikusezinak direla giza eskubideak defendatzen dituzten legeetan.

WE’RE CHANGING THE WORLD- JOIN US! Europako Batzordeak Europako gazteak gonbidatu nahi ditu datorren ekainaren 5ean eta 6an Bruselan ospatuko diren Garapenaren Europar Jardunaldietara. Guztira, 21 eta 26 urte bitarteko 15 gaztek aipatu jardunaldietan parte hartzeko aukera izango dute. Bertan parte hartzen duten gazteek nazioarteko garapen jasangarriaren sustapenean ahotsa duten eragileekin ideiak partekatzeko aukera izango dute. Aurtengo edizioaren gai nagusia emakumeen ahalduntzea eta partehartzea izango da. Izena emateko epea martxoaren 2an amaituko da.

EUSKARA DA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO GAZTEEN HEREN BATEN AMA-HIZKUNTZA

Pasa den otsailaren 21ean Ama-hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Gazteen Euskal Behatokiak egun hori dela eta bildu dituen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 16 eta 24 urte bitarteko gazteen % 33,1ek euskara du ama hizkuntza. Haurrak 3 urte bete arte etxean jasotzen duten hizkuntzari deitzen zaio amahizkuntza.

“Ez nago esaten duzunarekin ados, baina hil arte defendatuko dut hori esateko duzun eskubidea” EVELYN BEATRICE HALL (1868-1956). Idazle britaniarra. Stephen G. Tallentyre ezizena erabili zuen bere lanetan. Ezaguna da Voltairen inguruan idatzi zuen biografiarengatik. Goikaldean den esaldia, jatorriz Voltairerena zela uste zen

UDALERRI EUSKALDUNEN EGUNA DIMAN Datorren maiatzaren 26an Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko da Diman. UEMAk eta Dimako Udalak antolatu dute ospakizuna eta Arratiako beste hainbat udalen eta Dimako elkarteen laguntza izan dute. Jaia ez ezik, eguna UEMAren batzar nagusia burutzeko ere aprobetxatuko da.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila

HASI EUSKARAZKO FILM LABURRAK PANTAILA HANDIRA ERAMANGO DITUEN LABURBIRA ZIRKUITUA. Laburbira zirkuituak bere XV. edizioa beteko du aurten. Urtero bezala, ekimen hau Euskal Herrian eta euskaraz ekoitzitako film laburren agertoki izango da. Horrela, otsailaren 28tik eta martxoaren 28ra bitarte lan horiek ezagutzeko aukera izango da. BILBOKO 12 ETA 17 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAKO #GAZTEKLUBA. Bilboko Udalak hiriko nerabeentzako aisialdi proposamen berria aurkeztu du. Bere izena #gaztekluba da eta bere diseinuan, kirola, kultura eta musika arloetako 300 pertsona baino gehiagok parte hartu du.

5


IZARRAK PLAZARA EKIMENEAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Gure abestirik gustukoenak nerabetasunean entzuten ditugun horiek dira Gustu musikalak 11 eta 16 urte bitartean finkatzen omen dira Seth Stephens-Davidowitz izeneko ekonomistak, Spotifyk eskainitako datuetan oinarrituta, adinak zein neurritan eragiten duen entzuten dugun musikan aztertu du. Azterketa horren arabera, gure abestirik gustukoenak 13-14 urterekin entzuten diren horiek lirateke eta gure gustu musikala, berriz, nerabetasunean eraikiko litzateke, 11 eta 16 urte bitartean, hain zuzen ere. Stephen-Davidovitzen azterketak, gainera, neska eta mutilen artean ematen diren aldeak ere bereizten ditu. Horrela, neskek gustukoen dituzten abestiak 13 urterekin finkatuko lirateke eta mutilenak, berriz, 14 urterekin. Gustu musikalak, berriz, lehenago finkatzen dira nesken artean mutilen artean baino, 11-14 urterekin eta 13-16 urterekin, hurrenez hurren. Datu horiek guztiek bat egingo lukete pubertaroaren amaierarekin; epe hori, normalean, lehenago ematen da nesken artean. Bildutako datu horien arabera, nerabetasunean entzuten genuen musika heldutasunean ere entzuten jarraitzen dugu, nolabait ere, abesti horiek une zoriontsuak birgogoratzeko balio omen digutelako.

6

“Izarrak Plazara” 5 eta 17 urte bitarteko artistak bilatzen dituen ekimena da. 2012. urtean sortua Intxaurrondoko Plazara Goaz elkartearen eskutik, gaur egun, Bagera Euskaltzaleen Elkarteak, Donostia Kulturak eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gazteria sailak kudeatzen dute eta Olatu Talka Festibalaren barruan gauzatzen da. Ekimena bi atal nagusitan banatuta dago. Alde batetik, 5 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzako atala dago eta, bestetik, 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzako atala. Izena emateko epea datorren martxoaren 17an amaituko da. Horretarako, parte hartzeko interesa duten gazteek olatutalka.eus webgunean izena eman beharko dute. Izena ematen duten guztiek ‘casting’ bat pasatu beharko dute apirilaren 13an. Bertan sei hautagai onenak aukeratuko dira eta horiek izango dira maiatzaren 27an izango den Olatu Talka Festibalean parte hartuko dutenak.

Gehienak ikasleak

40.000 pertsona baino gehiago Ertzaintzaren dibulgazioprograman 2013. urtean Segurtasun Sailak eta Hezkuntza Sailak dibulgazio-programa bat jarri zuten martxan. Programa horren xedea ikasleen artean eta herritarren kolektiboen artean segurtasun-portaerak sustatzea da eta, berriki ezagutzera eman diren datuen arabera, iaz 40.286 pertsonak hartu zuten parte aipatu programan. Jorratu ziren gaien artean, adibidez, honako hauek azpimarra daitezke: Interneteko delituei aurrea hartzeko gomendioak, eskola-jazarpenari buruzko informazioa edota iruzurrekin lotutako eta 112 larrialdietako telefono-zenbakia behar bezala erabiltzea sustatzeko mezuak. Gainera, Basaurin, Gasteizen eta Donostian ertzainak institutuetara joan dira DBHko ikasleek segurtasunari buruz egiteko zituzten galderei erantzutera. Ertzaintzako bozeramaleek azaldu dutenez, ikastetxeek gehien eskatzen duten prestakuntza Interneteko arriskuekin, bullyingarekin, drogekin eta gizalegearen kontrako portaerarekin lotuta dagoena izan zen.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila


Egiaztatu zure ingeles maila doan 72 ordutan! Parte-hartu British Council Bilbaok antolatzen duen zozketan eta lortu Aptis probarako 5 plazetako bat. Ondoko kodea eskaneatu edo jo goo.gl/forms/XWA9h5X3quzAlZ8U2 estekara eta erantzun, martxoaren 17a baino lehen, bertan aurkituko dituzun lau galderak. Eskaintzen diren 5 plazak lau galdera horiek zuzen erantzuten dituztenen artean zozkatuko dira. Irabazleekin jarriko gara harremanetan martxoaren 19an, astelehena.

Fast. Reliable. Affordable. www.britishcouncil.es/eu/azterketak/aptis


Bidea ireki zuten emakumeak Historian zehar emakumeek hainbat esparrutan borrokatu behar izan dute dagozkien eskubideen alde. Medikuntza, zientzia, politika, literatura... historikoki gizonen eremuak izan dira, baina hainbat emakumeen lanari eta borrokari esker, poliki bada ere, esparru horiek ere emakumezkoen esparruak bilakatu dira. Jarraian, euren borrokarengatik nabarmendu diren zenbait emakume aurkezten dizkizuegu. Zerrenda askoz luzeagoa izan zitekeen.

8

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila


GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila

9


MARIE COULUN (1837-1913) Euskal feminismoaren aitzindari

Marie Coulun euskal feminismoaren aitzindaria dugu. Parisen jaio zen arren, oso gaztetan Ipar Euskal Herrira etorri eta Charles Abadia Urrustoirekin ezkondu zen. Madame d’Abbadia d’Arrast izenarekin ere ezaguna, Coulunek Frantziako Emakumeen Kontseilu Nazionalaren biltzarretan parte hartzen

zuen. Emakumeen eskubideak sutsuki babestu zituen, bereziki sufragio eskubidea. Bere jarduera aktibistari esker eta hainbat hedabidetan argitaratu zituen iritzi-artikuluei esker ezaguna egin zen. Gainera, bere alaba Lisettek amaren jarduerari jarraitutasuna eman zion. Bai mariek eta bai Lisettek garrantzi handia ematen zioten indar fisikoari. Haien ustez, “jatorrian gizonak eta emakumeak berdinak dira, baina gerora emakumeek mendez mende inoiz berreskuratu ez duten indarra galdu dute”.

VIRGINIA WOOLF (1882-1941)

Emakume bat idazle handienen artean

MARIA SALOMEA SKODOWSKA-CURIE (1867-1934) Zientzia ere emakumeen gauza da

Jaiotzez poloniarra, ia bere bizitza osoa Frantzian eman zuen. Bere senar Pierre Curierekin batera material erradioaktiboak izan zituen bere ikerketaren ardatz. Jarduera horri esker 1903an Fisikako Nobel saria irabaztea lortu zuen bere senarrarekin batera; sari hori lortzen zuen lehen emakumea, hain zuzen ere. Zortzi urte beranduago sari bera irabaztea lortuko zuen beste behin, kasu horretan, bi elementu kimiko berri aurkitzeagatik: Erradioa eta Polonioa (azken honek bere sorterriari egiten dio omenaldia). Bere ibilbidea ez zen erraza izan eta gabezia ekonomikoa ere bizi izan zuen. Horregatik, bere izaera langile eta konprometitua dela eta, zientzian lan egin nahi izan duten hainbat emakumeren erreferente bilakatu da Marie Curie.

10

Virginia Woolf idazle britaniarra feminismoaren beste erreferente garrantzitsu bat dugu. Bere idazlanetan sarritan emakumeen eskubideak aipatzen dira. Horietako bat da, nagusiki, feminismoaren aintzatespena eman diona: “Gela bat norberarenaA room of one’s own”. Idazle bezala arrakasta handia izan zuen arren (aipatzekoak dira, adibidez, “Mrs Dalloway” eta “To the lighthouse” eleberriak) maila pertsonalean arazo handiak izan zituen. Izan ere, gaixotasun mental larri bat zuen eta, hori dela eta, 1941an bere buruaz beste egin zuen. Feminismoaren ikuspegitik Woolf erreferente bat da literatura esparruan ospe handiko izena lortzeko egin zituen esfortzuengatik. Gaur egun historian izan diren idazlerik handienen artean aurkitzen da Virginia Woolf.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila


EMMELINE PANKHURST (1858-1928) Britainia Handiko mugimendu sufragistaren burua

Emmeline Pankhurst Britainia Handiko mugimendu sufragistaren sortzaileetako bat da. Aurten bertan ospatzen da haien garaipenaren lehen mendeurrena. Aipatu eskubidearen aldeko hainbat erakunde sortu zituen Pankhurstek, adibidez, “Emakumezkoen Bozka Eskubidearen Aldeko Liga” edota “Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoa”. Bere jarduera politikoa zela eta sarritan hartu zuten preso. Izan ere, Pankhurst eta bere lagunak biolentziaren erabilera defendatzen zuten euren aldarrikapenak defendatzeko. Gose greban jarri eta indarrez elikatu behar izan zuten. Bere alaba Adelak eta Sylviak amaren lanarekin jarraitu zuten.

CLARA ZETKIN (1857-1933)

Martxoaren 8ko ospakizunaren sortzailea Politikari alemaniarra dugu Clara Zetkin. Alderdi sozialistako eta komunistako kidea izan zen eta emakumeen eskubideen alde egindako lanarengatik da ezaguna. Martxoaren 8an ospatzen den Emakume Langileen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zuen 1911an. Errusiako Iraultzaren ondoren Zetkinek bat egin zuen eratu berria zen Alemaniako Alderdi Komunistarekin. Hamahiru urtez Alemaniako parlamentaria izan zen eta urte horietan, besteak beste, Leninekin emakumeen eskubideen inguruan eztabaidatzeko aukera izan zuen. Hitler boterera iritsi zenean Alemania utzi eta Sobiet Batasunera erbesteratu zen. Bertan hil zen eta bere gorpuzkiak Kremlinen lurperatu zituzten.

SIMONE VEIL (1927-2017)

Haurdunaldiaren etenaldi boluntarioa legeztatu zuen Pasa den urtean hil zen politikari frantziarra dugu Simone Veil. Esparru horretan oso ibilbide oparoa izan zuen eta, adibidez, Europako Parlamentuko presidentetzara iritsi zen lehen emakumea dugu. Kargu horretan 1979tik 1982ra bitartean izan zen. Hala ere, Simone Veil ezaguna da feminismoaren esparruan haurdunaldiaren etenaldi boluntarioa legez arautu zuen lehen pertsona izan zelako. Izan ere, 1975. urtean, Frantziako osasun ministroa zelarik, “Veil legea” izenarekin ezagutzen den araua aurrera ateratzea lortu eta, modu horretan, Frantzian haurdunaldiaren etenaldi boluntarioa despenalizatu zen.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila

11


SIMONE DE BEAUVOIR (1908-1986) Egun ezagutzen den feminismoaren sortzailea

Idazle eta filosofo frantziar honen “Bigarren sexua” idazlana feminismoaren sorreraren mugarritzat hartzen dute askok. Jean Paul Sartre idazle ezagunaren emaztea izan zen Simone eta oso harreman irekia izan zuten, garai hartan normala ez zena. Esan bezala, Simone de Beauvoir egun ezagutzen dugun feminismoaren aitzindarietako bat dugu “Bigarren sexua” entsegua dela eta. Bertan, idazle frantziarrak mendebaldeko emakumeek gizartean zuten rola aztertzen zuen. Aditu askorentzat testu hori feminismoaren Biblia litzateke. Bertan, mendebaldeko gizarteak emakumeentzat kartzela antzekoak direla azaltzen du eta emakumeek askatasunerako duten beharra azpimarratzen du.

FRIDA KHALO (1907-1954) Lehen margolari feminista

Frida Khalo margolari mexikarra feminismoaren beste ikono bat da. Khalok zalantzan jarri zuen bere garaian nagusi zen gizarte matxista. Bere margo gehienak autorretratuak dira eta horietan ezaugarri sexual androginoekin azaltzen da. Horien artean ezagunenak dira, zalantzarik gabe, bere bekainak eta bibote hasiberria. Gainera, beste hainbat artelanetan sexualitatea, abortua edo amatasuna bezalako gaiak ere jorratu zituen. Artearen esparruan izan zuen ibilbidea garrantzitsua izan bazen ere (margolari garrantzitsuenen aintzatespena lortu zuen) , Khalok ibilbide politiko garrantzitsua ere izan zuen. Horrela, emakumeen eskubideen defentsa egiteaz gain, margolari mexikarra marxismoaren eta indigenen eskubideen alde ere azaldu zen.

12

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila


CLARA CAMPOAMOR (1888-1972) Espainiako sufragismoaren bultzatzaile nagusia

Politikari madrildarra dugu Clara Campoamor. Ideologikoki ezkertiarra, II. Errepublikan diputatu aukeratu zuten. Garai horretan emakumeak aukeratuak izan zitezkeen, baina ez zuten bozkarako eskubiderik. Hori dela eta, bere jarduera politikoa, nagusiki, emakumeen sufragio eskubidean oinarritu zen. Herri anglosaxoietan emakumeek jada eskubide hori irabazita zuten, baina Espainiako egoera bestelakoa zen eta Gerra Zibilaren ondorioz Campoamorrek erbestera joan behar izan zuen, Suitzara, hain zuzen ere. Bertatik bere jarduera politikoarekin jarraitu zuen, betiere, emakumeen eskubideen alde. 1972an hil zen minbiziak jota. Bere gorpuzkiak Donostiako Polloeko hilerrian daude.

HEDY LAMARR (1914-2000)

Edertasuna, talentua eta adimen pribilegiatua Bi dira Hedy Lamarr (bere benetako izena Hedwig Eva Maria Kiesler zen) sailkapen honetan sartzeko arrazoiak: aktore bezala egin zuen lana eta asmatzaile bezala egin zuen lana. Seguruenik, zuetako askok ezaguna izango duzue Hedy Lamarr Hollywooderako egin zituen hainbat filmengatik. Hala ere, agian, garrantzitsuagoa da Amerikara joan aurretik izan zuen ibilbidea eta, zergatik ez, Amerikan egonda, egin ez zituen lanak ere. Izan ere, Europan aktore bezala aritu zen bitartean, Lamarr izan zen film komertzial batean biluzik atera zen lehen emakumea eta baita orgasmo bat antzeztu zuen lehena ere. Behin Amerikan Casablanca film ospetsuko protagonista izateari uko egin zion. Baina Lamarr aktorea baino zerbait gehiago zen. Telekomunikazio ingeniaritza ikasi ostean asmatzailea ere bihurtu zen. Bere asmakizuna da, adibidez, haririk gabeko telekomunikazioei bidea zabalduko zien maiztasunjauziaren bidezko espektro hedatuaren teknika. Nolabait, Wifia asmatu zuen pertsona dugu Lamarr.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila

13


Elkarrizketa ELSA FUENTE. UNICEF EUSKADI

“Baloreetan eta eskubideetan oinarritutako gaitasun digitalen trebakuntza bermatu behar zaie haurrei� Gaur egun, segurutzat jotzen da gazte guztiak, berez, ingurune digital baten parte direla. Hala ere, UPV/EHU EU Kids Online taldeak zuentzat prestatu duen txostenaren arabera hori horrela ez dela uzten du agerian. Zeintzuk lirateke aipatu txosten horretatik azpimarratuko zenituzkeen ondoriorik garrantzitsuenak? Txosten horrek hiru lan-ildo nagusi ditu. Alde batetik, Interneten erabilerak dituen aukerak eta arriskuak aztertu dira. Gainera, modu zuzenean, zaurgarritasun handiagoa duten kolektiboen esperientziak ezagutu nahi izan ditugu. Kolektibo horien artean, adibidez, adingabeak babesteko zentroetan bizi diren haurrak, desgaitasunen bat duten haurrak, emigranteak eta haur ijitoak aztertu dira. Azkenik, Interneten erabilera osasuntsu baterako irtenbideak proposatu nahi izan ditugu. Guretzat erabilera osasuntsu bat erabilera arduratsu, emankor eta kritiko bat izango litzateke. Izan

14

ere, txostenean argi geratzen denez, belaunaldi berrientzat ingurune digital baten parte izatea zerbait naturala da. Jada ez dugu teknologia berriez hitz egiten, ingurune digitalaz baizik. Orokorrean, ia haur guztiek Interneterako sarbidea dute, baina, aldi berean, bada haur kopuru oso txiki bat Internetekin inolako kontakturik ez duena. Estatu mailan, adibidez, 300.000 inguru izango lirateke azken hiru hilabeteetan ordenagailuren bat erabili ez duten haurrak eta 140.000 inguru, berriz, Internet erabili ez dutenak. Gainera, txostenean, zeharka bada ere, desgaitasunen bat duten haurren kolektiboa edota LGTB kolektiboaren parte diren haurren egoera aztertu da. Hainbat kasutan, gailuek, aplikazioek edota formatuek ez dute haur horien errealitatea aintzat hartzen eta ez dira diseinu unibertsal baten ikuspegitik garatzen. Txostenaren ondorioetan zehazten den moduan, okerra

litzateke Interneterako sarbidea gizarteratzearen eta ekitate digitalaren bermetzat hartzea. Izan ere, sarbidean izan daitezkeen desparekotasunak murrizteaz gain, baloreetan eta eskubideetan oinarritutako gaitasun digitalen inguruko trebakuntza bermatu behar zaie haurrei. Badira Interneterako sarbidea duten komunitateak, baina ez dute behar bezalako jarraipena eta, ondorioz, arrisku bat dago. Zein neurritan eragiten du Internetera sartzeko zailtasunak edo ezintasunak aipatu kolektiboetako gazte horien etorkizunean? Interneterako sarbidea, hezkuntza-digitala bezala, haur eta nerabeen eskubideak sustatzeko tresna bat da. Gaur egun nabarmena da haurrek munduarekin duten harremana, hein handi batean, Internet bidez ematen dela. Interneten ibiltzea oraingo ongizaterako eta etorkizuneko

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila


GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila

15


aukeretarako bidea da. Internetek gizartekoitasunerako, autoespresiorako, ikaskuntzarako, sormenerako eta partehartzerako aukerak ematen dizkie haurrei. Ondorioz, sarbide hori mugatua duten haurrak gutxiagotasun baldintzetan iristen dira hezkuntza-prozesura eta, hezkuntza da, hain zuzen ere, hasierako gutxiagotasun baldintza horiek zuzen daitezkeen esparrua. Izan ere, haurrek esparru digitalean segurtasunez mugitzen ikasi behar dute; aipatu dudan moduan, erabilera arduratsu, emankor eta kritiko bat egiten ikasi beharko lukete. Adibidez, haur ijitoen artean ohikoa omen da sakelako telefono bat izatea, baina, ez ordea, ordenagailu bat edo Interneterako sarbidea bermatua izatea. Ondorioz, etnia horretako haurrek gabezia nabarmena dute gaitasun digitalen esparruan eta horrek ondorioak izango ditu euren gizarteratzean zein lanmerkaturatzerako aukeretan. Dena digitala den mundu batean, IKTetatik kanpo egotea beste bazterketa forma bat da eta, haurren lan-etorkizunean ez ezik, euren garapen pertsonalean ere eragina izan dezake. Ijitoen edo migratzaileen komunitateen kasuetan badirudi baldintza sozioekonomikoak direla Interneterako sarbidea urriagoa izateko faktore nagusia. Zer egin daiteke hori zuzentzeko? Esan dudan bezala, sarbide urriagoa izateak bazterketa egoeretara eramaten gaitu eta, ondorioz, lege berriak garatu eta

16

haurrentzako zein nerabeentzako Interneterako sarbide unibertsal, seguru eta arduratsua bermatzeko baliabideak bideratu beharko dira. Gure ustez sektore pribatuaren esku-hartzea funtsezkoa da, hitzarmenen bidez, gizarte-bazterketa arriskuan diren haurrek eguneratutako gailuak eta beharrezkoak diren baldintzak izan ditzaten. Gure ustez hau modu komunean jorratu behar den arazoa da. Ez da familiei soilik dagokien arazoa, gizartearen erantzun bateratua eskatzen duen afera baizik. Txostenak argi uzten du aipatzen dituzun kolektibo horiek Internetera sartzeko dituzten arazoak. Kolektibo horiek egiten duten erabilera ere aztertu duzue? Gure ustez haurrek burutzen dituzten jardueren aukera oraindik oso mugatua da. Trebetasunak garatzen diren heinean Internetek eskaintzen dituen aukerez gozatzeko gaitasunak ere hazten dira (bideo-jokoetara jolastu, bideoak ikusi, foroetan parte hartu iritziak emateko, blogak edo webguneak sortu‌) Aipatu izan ditugun kolektibo horiek nagusiki egiten duten erabilera honako jardueretara mugatzen da: berehalako mezularitza, musika entzun, bideoak ikusi, Interneten gauzak bilatu edota eskolako atazak (%28). Txostenean LGTB kolektiboko haur eta nerabeek sarean jazarpen gehien pairatzen dituztenen artean aurkitzen direla aipatzen da. Suposatzen

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila


AURKEZPENA BIZKAIA ARETOAN. Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna dela eta UNICEFek UPV/EHUko EU Kids Online taldeak burutu duen “Arrakala digitalaren haurrak Espainian” ikerlanaren ondorioak aurkeztu ditu. Aipatu txostenean haur kalteberenek sarean dituzten aukera eta arriskuak aztertzen dira. Argazkian Isidro Elezgarai, Estefania Jimenez, Elsa Fuente eta Carmelo Garitaonandia. | © UPV/EHU

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila

17


dut hori ere saretik kanpo hala izango dela. Arazo hori konpontzeko, biktimekin baino ez al litzateke komenigarriagoa erasotzaileekin lan egitea? Gure gizartean, oraindik ere, genero- eta sexu-aniztasuna patologiatzat hartzen dira. Txostenaren prestaketan parte hartu zuen eta LGTB pertsonen arretan aditua den gizarte-langile eta sexologo batek adierazi zuen moduan, “trans� identitateak burugaixotasuntzat hartzen dira. Aldi berean, egia da kolektibo horren aurkako jarrera diskriminatzaileak onartezintzat eta politikoki ez zuzentzat ere hartzen direla. Sare sozialetan erasotzaileek sarritan anonimatua bermatua dute. Erasotzaileak identifikatzeko zailtasunek eta jazarpen mota horrek izan ditzakeen ondorioak oso larriak izan daitezke, zoritxarrez berriki gure artean ikusi ahal izan dugun moduan. Aldi berean, garrantzitsua da eraso kontzeptuaren subjektibitatea aintzat hartzea. Hainbat haurrentzat iruzkin edo jarrera zehatz batzuk guztiz onargarriak dira. Horrela, batzuentzat jazarpena izan daitekeen hori beste batzuentzat berdinen arteko sozializazioaren parte bat da. Kasu horretan, garrantzitsuena enpatia izatea da, hots, bestearen lekuan jartzea. Gurasook jarraitzen ohi ditugun bitartekaritza estrategiek eragin handia dute ciberbullying egoeren garapenean edo jarraipenean. Era berean, funtsezkoa da arrisku-faktoreak kontrolatzea: jokabide oldarkorrekiko tolerantzia, arauen falta, familian

18

izan daitezkeen jarrera biolentoak, telebista eta Internet kontsumo altuak, komunikazio falta edota diziplina-estrategia autoritarioak, permisiboak zein gehiegi babesten dutenak. Hezkuntzari dagokionez, berriz, honako hauek aipatuko nituzke: errendimendu akademikoa, berdinen arteko eragina, segurtasun eta ikuskapen falta, ingurune positibo baten falta edo nerabeen online bizitzaren gaineko kontrol falta. Gainera, diru-sarreretan eta hezkuntzarako sarbidean den desparekotasuna ere mota desberdineko indarkeriarako arriskuarekin lotuta dauden faktoreak dira. Online zaurgarritasuna aurretik den offline zaurgarritasun batekin lotuta dago. Txostenean Euskadiko, Andaluziako, Kanariar Uharteetako, Kataluniako, Valentziako eta Madrilgo haurrekin lan egin da. Alde handia al da gure artean lortutako emaitzen eta beste autonomia-erkidegoetan lortutako emaitzen artean? Txostena prestatzeko metodologia kualitatibo bat jarraitu da. Guztira, 91 pertsona elkarrizketatu dira (8 eta 18 urte bitarteko 83 gazte eta 8 hezitzaile). Adingabe horietatik 52 atzerritar jatorrikoak ziren (11 ekuadortar, 30 magrebtar eta 11 Saharaz hegoaldekoak), 11 ijitoak ziren eta beste 12 gazteentzako babes-zentroetako gazteak ziren. Txostenaren xedea ikuspegi orokor bat ematea da eta ez da lurraldekako diskriminaziorik egin. Dena den, datu estatistikoetan

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila


oinarritzen bagara Euskadin 10 eta 15 urte bitarteko nerabeen % 97,6k Internet erabiltzen duela, % 94,9k ordenagailuren bat duela eta % 77,5ak sakelako telefonoren bat duela ikus dezakegu. Datu horiek Estatistika Institutu Nazionalak (INE) egiten duen IKTen inguruko erabileraren txostenean ikus daitezke. Datu horien arabera, badira ordenagailuren batekin edo Internetekin inolako harremana izan ez duten haurrak. Gailu elektronikoen gehiegizko erabilera, pribatutasuna, ziberjazarpena‌ Badirudi gazteekin eta Internetekin lotura duen guztiak kutsu negatiboa duela. Hedabideetan gai horien inguruan esajeratzeko joera omen dago? Alde positiboak ere izango dira, ezta? Egia da arriskuaren narratiba nagusitu izan dela, seguruenik, moral panic izenarekin ezagutzen den fenomenoaren ondorioz. Hedabideek gai horren inguruan garatu duten diskurtsoa nagusiki negatiboa izan da, baina hori ez da gauza berria; gauza bera gertatu zen zinemarekin, irratiarekin, telebistarekin edota bideo-jokoekin. Zenbat eta gehiago erabili Internet orduan eta aukera gehiago, baina aldi berean, arriskuaukera gehiago ere. Erronka da arrisku horiek kalte ez bilakatzea. Etorkizunean izan daitezkeen arazoak Interneten erabilerak izan ditzakeen arriskuei aurre egiteko gaitasun eta trebakuntzaren faltagatik emango dira eta ez mehatxu horien hazkunde edo dibertsifikazioagatik.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila

19


20

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila


ZIENTZIA

Gizakiak uste baino lehenago atera ziren Afrikatik Azken aurkikuntzen arabera gizakiok kontinente beltza utzi genuen uste baino 50.000 urte lehenago

Zientzialarien ustez Israelen aurkitutako masailezurrak eta kobazuloan ziren arrastoek Homo Sapiensa uste baino lehenago sortu zela adieraz dezakete. Horrek gure eboluzioaren eta Neandertal bezalako aurreko giza espezieekin izan genituen harremanen inguruan genuen ezagutza birplanteatzea eskatzen du.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila

Azken urteetan izan diren aurkikuntza desberdinek hankaz gora jarri dute Homo Sapiensen inguruan zen ezagutza. Azkenekoa Ekialde Hurbilean izan da, Israeleko Misliya izeneko kobazuloan, hain zuzen ere. Bertan, gizaki baten goiko masailezurra aurkitu dute. Paleontologoek arreta handiz aztertu dute bertan aurkitutako hezurra eta datazioteknika desberdinak erabiliz aztarnek 175.000 eta 200.000 urte bitarte dituztela aurkitu dute. Datu horrek hankaz gora jarri du orain arte Homo Sapiensen inguruan zegoen ezagutza. Izan ere, adituen ustez gu bezalakoak ziren gizaki horiek Afrika duela 250.000 urte inguru utzi zutela uste zen. Data horrek garrantzia handia du, besteak beste, gizaki modernoek bestelako gizaki primitiboagoekin topo egiteko izan zituzten aukerak biderkatzen direlako. Ondorioz, bi talde horien kode genetikoa nahasteko aukerak ere handiagoak izan ziren. Israelen aurkitutako aztarnan, adibidez, Homo Sapiensen ezaugarriak nagusi diren arren, Neandertalen zenbait ezaugarri ere ikus daitezke. Hezurrarekin batera aurkitu diren beste aztarnetan oinarrituta adituek jakin ahal izan dute Misliya kobazuloan bizi ziren gizaki horiek ehiztari trebeak zirela eta sua maneiatzeko gai zirela. Aztarna horiek orain arte Afrikan aurkitu diren lehen gizakien aztarnekin antza handia dute. Israelen aurkitutako hezurrak ez dira gizakion aztarnarik zaharrenak. Hala ere, Homo Sapienesak Afrikatik ateratzeko erabili zuten bidea oraindik ere misterio bat da.

21


Euskara EHEren ustez hezkuntzasistemak ez du euskalduntzea bermatzen Aztikerrek egin duen ikerlan baten arabera, 200.000 ikasle baino gehiagok derrigorrezko hezkuntza amaitu dute euskara ondo jakin gabe Euskal Herrian Euskaraz (EHE) erakundeak eta Aztiker Soziologia Ikerguneak gazteon euskalduntzea aztertu duen ikerlan baten emaitzak aurkeztu berri dituzte. Horretarako, 1982ko Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legea eta 138/1983 Dekretua indarrean sartu zirenetik gaur arte izan den bilakaera aztertu dute. Funtsean, ikerlanak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hizkuntza-ereduen bilakaera eta egun euskararen egoerari buruzko azterketen emaitzak alderatu ditu. EHEren ustez emaitzek kezkarako hainbat datu utzi dituzte. Izan ere, ikerlanaren arabera, ereduen sistema martxan jarri zenetik, eskolatik pasatutako 206.263 lagunek ez dute euskara behar bezala menperatzen. Emaitzen txostenean azaltzen den moduan, derrigorrezko hezkuntza-garaia euskara ezagutu gabe edo nahikoa

22

Hezkuntza lege berria osatzeko aurkeztu diren proposamenen artean, ikasleek derrigorrezko eskolaldia amaitzean euskarazko B2 maila izatea aipatu da

ezagutu gabe hasi zuten 409.031 ikasleetatik erdiak ez du euskara ondo menperatzen. Hori guztia dela eta Euskal Herrian Euskarazek hizkuntza-ereduen hezkuntzasistemak porrot egin duela uste du eta, Eusko Jaurlaritzak hezkuntza lege berria egiteko prozesua martxan jarria duenez, ikasle guztien euskalduntzea bermatuko duen hezkuntza-sistema baten aldeko apustua egitea eskatzen die botere publikoei.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila


EUSKALDUNTZEA HEZKUNTZAN. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, B2 mailara (ingelesezko First Certificate in Englishen baliokidea) heltzea progresiboki lortu beharko den helburua da, betiere, tokian tokiko errealitatea aintzat hartuz.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila

Arabako Foru Aldundiak aurten euren mendeurrena ospatzen duten Euskaltzaindiari eta Eusko Ikaskuntzari emango die Arabako Domina. Aintzatespen horrekin Arabako Foru Aldundiak bi erakunde horiek euskararen alde egin duten lana aitortu nahi du. Dominak datorren apirilaren 28an banatuko dira, San Prudentzio egunean, hain zuzen ere. Aldunditik azpimarratu dutenez, “Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia Euskal Herri osoan sortu, ezarri eta finkatu izanari esker, hainbat eta hainbat proiektu sustatu ahal izan dira 1918az geroztik, lurraldean bertan nahiz lurraldetik kanpora irismen eta garrantzi handia izan dutenak, adibidez, euskara batzeko prozesua edota Lizarrako Estatutua.

Š Irekia.eus

EUSKALTZAINDIAK ETA EUSKO IKASKUNTZAK ARABAKO DOMINA JASOKO DUTE

Euskararen erabilera sustatzeko hamahiru baliabide digital berri Elhuyar Hiztegiaren bertsio berria, hiztegi digital honen aplikazio berritua, bederatzi hiztegi terminologiko, Hiztegibar plug in-a eta Hizketa ereduak argitalpenaren aplikazioa gailu mugikorretarako. Horiek dira Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak euskararen erabilera sustatu nahian berriki aurkeztu dituen baliabide digitalak. Guztira hamahiru izan dira Donostiako Tabakaleran aurkeztu diren baliabideak, eta nagusiki lexikoa eta terminologia dute ardatz. Horietatik, seguruenik, ezagunena Elhuyar Hiztegi digitala dugu. Izan ere, hiztegi horrek jada 18 urteko ibilbidea du eta euskarazko bigarren webgunerik bisitatuena da. Oraingoan berrikuspen bat egin da eta, edukia eguneratzeaz gain, datu-basearen formatua eta interfazea aldatu egin dira. Aurkeztu diren baliabide gehienak hiztegi terminologiko berriak dira. Gainera, hiztegi horietan azaltzen diren edukiekin Euskalterm Terminologia Banku Publikoa ere elikatuko da. Hiztegi terminologiko berriak IVAPek finantzatu eta UZEIk osatu ditu.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Smart drinks, energy gazte Jarabe zaporea duten arren, urtero jarraitzaile sutsu gehiago dituzte. Nerabe eta gazteen % 68k egunero edaten ditu. Baina zer dira edari energetikoak? Freskagarri bizigarriak! Ura, karbohidratoak, kafeina, aminoazidoak, bitaminak eta, zenbaitetan, sendabelarren estraktuak dituzte. Horrela esanda, superfood dirudite. Baina, inondik ere ez. Potoak litro-erdikoak izaten dira. Azukre eta bizigarri betekadak. Lehenaz askotan hitz egin dugu. Kaloria hutsak dira. Kontsumituenek, 5575g dituzte: kola freskagarri baten bikoitza, eta heldu batek gehienez kontsumitu beharreko hirukoitza dute. Kafeinaz gutxiago hitz egin dugu. Ez du energiarik ematen, adrenalina handitzen du baizik. Buruko erreakzio-denbora eta kontzentrazioak hobetzen ditu, bai, gutxi gorabehera ordubete. Aldiz, 80-200mg-ak (gutxienez) kolpe sendoa dira bihotzerako: hiruzpalau kafe edo kola freskagarri baliokide. Takikardiak, arnas gaitzak, presio arteriala handitu eta deshidratazioa ditu ondorio. Baina efektua ez da hor amaitzen. Hurrengo orduetan, azukre gehiegikeria lehertzen da: ironikoki, energiamaila gutxitu eta nekea handitzen du. Eta drogak bezala, ohiko kontsumoak abstinentzia-sindromea eragiten du: buruko mina, suminkortasuna, esaterako. Askok taurina daukate. Gure organismoak sortzen duen substantzia da. Nahiz eta prozesu biologiko ugarietan inplikatuta egon, ez du kirol-errendimendua hobetzen (EFSAk argituta). L-karnitinak ustez gantz-erretzea azkartzen du, baina 500-600 kilokaloria edan berri dituzu! Zasca! Boom. B bitamina dauka, egundoko dosian. Hasiera batean onuragarria dirudi baina hainbat potoak edaten dituenak, gibelarako arriskutsu bilakatzen du. Eta hogeita piko osagaien artean, sendabelarrak izan ohi dituzte: ginkgo biloba, ginsenga, guarana… Boom-a 80ko hamarkadan izan zuten. Europar Batasuneko indarreko legeriak oso lasaia denez, ekimen batzuk daude eredu. Suedian, botiketan saltzen dira. Erresuma Batuan, Jaimie Oliver

24

sukaldariaren kanpainari erantzuna emanez, ekimena supermerkatuetatik agertu da: 16 urtetik beherako gazteei ez zaie salduko. Ipar Euskal Herrian tabakoa eta alkohola bezala zerga berezia dute, kontsumoa kontrolatzeko asmoz; Hegoaldean, berriz, ez dute araudirik edo mugarik salmentarako. Oraindik, negozioa handituz doa. Europako helduen % 30ek, gazteen % 68k eta umeen % 18k egunerokotasunean hartzen ditu. Adibidez, gazteen %12k zazpi litro hilabetero; batez ere, kirol-jardueran eta parrandan alkoholarekin nahasita —WTF—. Gauzatxo bat esango dizut soilik. Alkohola eta edari energetikoaren artean sortutako edabea, mozkorraren efektuak eta sentsazioak kamuflatzen dituzte. Esna-mozkorra efektua deritzaio. Freskagarri energetikoen ohiko praktika, errendimendu akademikoa gutxitu eta osasun kalterako da. Loezinak eta autoestimu baxua izatera bultzatu; asmak zaildu; eta mendetasunak, txantxarrek, gizentasunak eta diabetesak areagotu egiten ditu. Joko arriskutsu eta erakargarriak, muturreko kirolak eta jai-gau amaiezinak iragartzen badituzte ere; ez zaitezen nahas, ez dira kirol-edariak. Indartzaileak? Endorfinamaila handituz, neke-pertzepzioa gutxitu eta minarekiko tolerantzia ematen dute. Hau da, zure gorputzaren babes-mekanismoak geldiarazten ditu, “hegoak ematen dizkizu”, lesioak saihestu gabe. Zasca! Running-aren ondoren, izerdian galdutako ura eta gatz mineralak berreskuratu behar dituzu, bereziki. Smart edariek, hobeto esanda, deshidratatzen dute, gorputzaren kalterako. Zasca! Boom. Legeak argi uzten du, ezaugarri osasungarririk argudiatzeak debekatuta dutela. Arriskua, zirrara, energia, bizitasuna, adrenalina bultzatzen dituzten arren, ohartu zaitez, potoetan ez du ezertxo jartzen. “Unleast the beast”, “Live what you burn for”… bizimodu desberdina aldarrikatu nahi izatea primeran dago, zure erabaki da nola bultzatzea. “Can you make it?”. Boom.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila



26

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila


Euskadik langileak behar ditu

Gaur egun gazteriak duen arazo handienetako bat langabezia bada ere (25 urtetik beherako gazteen langabezia-tasa % 24 ingurua izan zen pasa den urtean), PwC aholkularitzak burutu duen ikerlan baten arabera, datorren hamarkadan Euskadik 100.000 langile inguru beharko ditu. GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila

27


A

urreko zenbakian argitaratu genuen erreportajean egun gazteriak dituen arazo nagusiak jorratu genituen. Horietako bat, jaiotze-tasarena zen. Bertan azaltzen zen moduan, baldintza ekonomikoak direla eta, gazteok gero eta haur gutxiago ditugu eta gero eta beranduago. Hori gizarte aurreratu gehienetan ematen den fenomenoa bada ere, Euskadiren kasuan are larriagoa da. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko jaiotza-tasa Europar Batasuneko batez bestekoaren oso azpitik dago. Horrela, EB28n 1.000 biztanleko 10 jaiotza ematen diren bitartean, EAEn 8,7 jaiotza besterik ez dira ematen. Nafarroan antzeko egoera aurkituko dugu. Kasu bietan zahartze-tasa gazteria-indizearen ia bikoitza da. Arazo demografiko horrek eragin zuzena du gure ekonomian, lan egiteko adinean diren pertsonen kopurua gero eta txikiagoa delako. PwC aholkularitzak berriki ezagutzera eman duen ikerlan baten emaitzen arabera, datorren hamarkadan 100.000 langile ingururen defizita izango da. Laboral Kutxak duela bi urte ezagutzera eman zuen beste ikerlan batek jada euskal langileriaren zahartzeak izan ahal izango zituen ondorioez ohartarazten zuen. Azken ikerlan horrek zehazten zuenez, datozen urteetan 260.000 langile inguruk erretiroa hartuko dute Euskadin. Langile multzo horretatik gehienak egun administrazio publikoan lan egiten duten

28

langileak dira. Adegik ere jada behar dituzten lanpostuak betetzeko arazoak dituztela ohartarazi du. Egoera horri buelta eman

ahal izateko bi dira aipatzen diren irtenbideak: prestakuntza eta immigrazioa. Enpresaren sektorean atzerriko langileen kontratazioa egoera hori

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila


Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanleria-piramidea 2016 - 2031 100 95 90 85 80 75 70 65 60 55 50 45 40 35 30 25 20 15 10 5 0 4,5 4,0 3,5 3,0 2,0 2,0 1,5 1,0 0,5 0,0

0,0 0,5 1,0 1,5 2,0 2,5 3,0 3,5 4,0 4,5

2016

2031

2017 Adin-tarteak Adina ≥ 65 20-64 ≤19 Guztira

2016. Behaturiko datuak %

Biztanleria

2.171.886

Urteak

Unitateetan

Guzt.

Ema.

Giz.

Sexu ratioa

Emakumezkoak

1.116.345

% 51,4

2016

471.640

21,7

57,7

42,3

1,36

Gizonezkoak

1.055.541

% 48,6

2031

616.010

28,2

56,4

43,6

1,29

Sexu ratioa (E/G)

1,06

2016

1.305.010

60,0

50,1

49,9

1,00

2031

1.198.762

54,8

50,1

49,9

1,00

2016

399.169

18,3

48,6

51,4

0,95

Biztanleria

2.186.094

2031

371.322

17,0

48,5

51,5

0,94

Emakumezkoak

1.127.855

% 51,6

2016

2.175.819

100,0

51,4

48,6

1,06

Gizonezkoak

1.058.239

% 48,4

2031

2.186.094

100,0

51,6

48,4

1,07

Sexu ratioa (E/G)

1,07

2031. Proiektaturiko datuak

Iturria: Eustat. Proiekzio Demografikoak 2031. Biztanleria urtarrilaren 1ean.

konpontzeko bide bat izan daitekeela uste da, hori bai, betiere, behar bezalako prestakuntza baldin badute. Eusko Jaurlaritzako Lanbide

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila

Heziketarako Sailburuorde Jorge Arevalok jada duela bi urte Gazteberrin bertan aurreratu zigunez, “Datozen urteetan zerbait egongo bada, lana

29


izango da. Hori bai, berariazko trebakuntza-maila oso altua eskatzen duten lanpostuak izango dira. Horregatik, funtsezkoa da gazteak sortuko diren lanpostu horietarako trebatzea, eta, hor, orientazioak oso funtzio garrantzitsua beteko du”. PwCren txostenak euskal ekonomiak duen beste arazo bat utzi du agerian: bertako talentua mantentzeko eta kanpoko talentua erakartzeko zailtasunak. Zentzu horretan, enplegu iraunkorra eta ondo ordaindua susta dezaketen sektoreak bultzatu behar direla azpimarratzen da. Txostengileek azpimarratzen dutenez, “800 euroko soldatekin gazteek ez dute familia bat osatu nahi eta ez dute euren gurasoen etxetik joan nahi”. Talentua atxikitzea eta erakartzea epe motzean gainditu beharreko erronkatzat jotzen dute enpresariek eta, horretarako, enpresen, unibertsitateen eta bestelako eragileen inplikazioa ezinbestekotzat jotzen dute. Eta zer diote honen guztiaren inguruan sindikatuek? ELAk, adibidez, gogor kritikatu du PwCk aurkeztutako txostena. Izan ere, txosten horretan gogor kritikatzen da ELA eta LAB sindikatuen jarrera. Bertan azaltzen denez, aipatu sindikatu horien “konfrontazio estrategiak Euskadin lan egiten duten pertsonen aurka egiten du”. ELAko Txiki Muñozek horren inguruan adierazi duenez, PwCk diskurtso ideologikoa egiten du eskuinak setaz errepikatzen duenean ideologiak amaitu direla.

30

Lanbideren Future Lan tresnak 2030. urtera arte enplegu-eskaera nolakoa izango den ezagutzen lagunduko du Derrigorrezko ikasketak amaitu ostean zein trebakuntzaibilbide jarraitu nahi den erabaki behar dute gazte gehienek. Erabaki hori hartzeko asko dira kontuan hartu beharreko alderdiak eta, horietatik, gazte askok (baita euren gurasoek ere) ikasketa horiekin etorkizunean lanmerkatuan barneratzeko zein aukera izango diren jakiteari ematen diote garrantzia. Horren inguruan informazio gehiago izateko Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak Future Lan izeneko tresna garatu du. Future Lan Euskadiko Enpleguprospektiba eta lan-joeren behatokia da eta, besteak beste, 2030. urtera arte Euskadiko ekonomiaeta okupazio-sektoreen enpleguaren proiekzioak ezagutzeko aukera emango

du. Informazio hori guztia lanbideren web orrialdean eskuratzeko aukera izango da. Bertan, erabiltzaileek bi informazio mota aurkituko dute. Alde batetik, enpresetako enplegu-eskariaren proiekzioak biltzen dituen informazio kuantitatiboa izango da, sektore ekonomikoetan eta talde okupazionaletan sailkatuta. Beste aldetik, okupazio-joerei eta gaitasunaldaketei buruzko informazio kualitatiboa ere eskainiko da. Lanbideko arduradunen iritziz, Future Lan funtsezko baliabidea da enpresen langileeskaerari eta etorkizuneko langile kualifikatuei lotuta gerta daitezkeen bat-ezetortzeei dagokienez, EAEko lan-merkatuan informazio goiztiarra lortzeko, okupazioen eta ekonomia-sektoreen ikuspuntutik.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila



Sexua Akats ortografikoak ez dira sexyak Akats ortografiko larriak egiten dituzten pertsonek ligatzeko arazo handiagoak omen dituzte Zooks ligatzeko atariak egin duen inkesta baten arabera, ortografia uste baino garrantzitsuagoa izan daiteke sexu-harremanak izan nahi direnean. Izan ere, aipatu inkestaren arabera, emakumezkoen % 65ak ez lituzke inolaz ere harreman sexualak izango akats ortografiko larriak egiten dituen gizon batekin. Gizonezkoen kasuan kopuru hori % 60raino jaitsiko litzateke. Adituen ustez, eta gezurra badirudi ere, ortografia gero eta faktore garrantzitsuagoa da norekin oheratuko garen ala ez erabakitzeko orduan. Gaur egun, sare sozialak eta berehalako mezularitza zerbitzuak (Whatsapp kasu) ligatzeko ezinbesteko tresnak bilakatu dira, aurrez-aurreko elkarrekintzak bigarren maila batean geratu direlarik. Aipatu aplikazio horietan gure hizkuntza-gaitasunak agerian geratzen dira, nagusiki, idazmenari dagozkionak. Ikerketan aipatzen denez, atari mota horretako erabiltzaileek garrantzia handia ematen diote euren solaskidearen gramatikari. Izan ere, gramatika

32

Emakumeen % 65ak ez luke sexu harremanik izango gaizki idazten duen gizon batekin. Gizonezkoen kasuan kopurua % 60raino jaitsiko litzateke.

zuzen batek pertsona adimentsu eta ikasi baten aurrean gaudela adieraz lezake. Horrela, sexuarekiko axolagabekeria esponentzialki haziko litzateke akats ortografiko bakoitzarekin. Hala ere, gauza guztietan bezala, ortografiak eta gramatikak ere bere neurria dute. Zentzu horretan, Binghamtoneko Unibertsitatean egin duten ikerketa baten arabera, gramatikalki oso zuzen edo formalak diren mezuen aurrean solaskideek mezu horiek ez direla hain zintzoak uste dute.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila


XVIII. MENDEKO SEXURAKO ESKULIBURU ZIRRARAGARRIA

LEHEN INPRESIOA DA BALIO DUENA. Ligatzeko aplikazioetan lehen harremana idatzizko mezuen bidez izaten da. Horregatik, idazteko gaitasuna oso garrantzitsua da inpresio on bat sortzeko. Zentzu horretan, akats ortografikoek oso adimentsua ez den pertsona baten aurrean gaudela adieraz lezakete.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila

Sexua ezinbestekoa da gizakiontzat. Hala ere, azken hamarkadetara arte gai hori ezkutuan jorratu izan ohi da. Nolabait, gai tabu baten aurrean gaudela esan genezake, seguruenik, erlijioaren eraginez. Baina sexu grina eta hortik eratorritako filia eta joera desberdinak hor izan dira. Eta hori frogatzeko, hor dugu Hansons enkante etxeak martxoan errematean jarriko duen 1720. urteko “Sexuaren eskuliburu sekretua”. Ezagutzera eman denez, liburuan kopularako aholkuak azaltzen dira. Antza denez, liburu horren lehen edizioa 1684. urtekoa da eta, bertan azaltzen diren zenbait eduki eta ilustrazioak direla eta debekatuta egon zen pasa den mendearen erdialdera arte. Izan ere, sexuaz ez ezik, erlijioaz, sorkinkeriaz eta astrologiaz ere hitz egiten da liburuan.

SEXUAREN TXOKOA

Sexu harremanak haurdunaldian Gaur egun, normaltzat jotzen dugu haurdunaldian diren sexu harremanen inguruan hitz egitea, baina hori ez da beti horrela izan. Haurdunaldietan faserik zailena lehen hiruhilekoa izaten da. Emakume guztiok ez ditugu haurdunaldiak modu berean bizi, baina, oro har, lehen hilabete horietan nekea, okadak, etab… azaltzen dira eta, hori guztia dela eta, desira sexualak ere behera egin ohi du. Haurdunaldiak aldaketa handiak eragiten ditu gure gorputzetan, fisikoak zein hormonalak. Azken horiek eragin zuzena dute gure aldartean eta, ondorioz, garrantzitsua izaten da bikotekidearen eta, oro har, inguruan dauden pertsonen babesa sentitzea. Haurdunaldiak aurrera egin ahala hasierako hilabeteetako eragozpenak desagertuz doaz eta, ondorioz, normala izaten da desira sexuala berera bueltatzea. Haurdunaldiaren azken fasean aldaketa fisikoa nabarmenagoa da. Azken hiruhileko horretan pisua hartzeko joera handiagoa dugu eta, horrek, nekea dakar. Garai horretan harremanak zailagoak dira, alde batetik, nekea dela eta desira jaisten delako eta, bestalde, emakumeon mugikortasuna mugatuagoa delako. Jende askok kontrakoa uste badu ere, azken hilabete horietan sexuharremanak izateak ez dio zertan umekiari eragin behar. Dena den, haurdunaldian zehar bestelako arazoak azalduko balira (odol-ateratzeak, erditze goiztiarrerako arriskua…), orduan bai zuen medikuari galdetu beharko zeniokete komenigarria den ala ez sexu-harremanak izatea. Azkenik, gogoratu behar dugu, haurdunaldian zehar garrantzitsuena, haurdun dagoen emakumea ondo zaintzea eta maitasunez, besarkadaz eta laztanekin zaintzea.

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 33


Teknologia berriak ONLINE APUSTUEN MERKATUA % 70 HAZIKO DA HURRENGO LAU URTEETAN Juniper Researchek egin duen azterketa baten arabera, datozen lau urteetan online apustuen merkatuak % 70eko hazkundea izango du eta, mundu osoan, 800.000 milioi euro inguru fakturatuko ditu. Hala ere gero eta gehiago dira online jarduera hori mugatu nahi duten herrialdeak. Australian, adibidez, debekatuta dago pokerrera online jolastea.

Pasahitzak ez dira gazteentzat DONOSTIA ZIBERSEGURTASUN PROIEKTU BATEAN PARTE HARTZEN ARI DA Donostia Europa mailako zibersegurtasun ekimen batean parte hartzen ari da Alemania, Italia eta Portugaleko beste zenbait udalerriekin batera. Ekimen horren helburu nagusia da Europako tokiko administrazio publikoen segurtasuna hobetzeko tresna eta zerbitzu batzuk sortzea, eta horiekin plataforma integratu bat eratzea. Tresna horri esker, langile publikoek zibersergurtasunaren inguruan duten prestakuntza hobetu ahal izango dute. Donostia da ekimen horretan parte hartzen ari den Estatuko hiri bakarra.

34

IBMek egin duen ikerketa baten arabera, gazteok nahiago ditugu hatz-marka edo aurpegi-errekonozimendua bezalako teknologia biometrikoak pasahitzak baino IBMek egin berri duen “Future of Identity” izeneko azterlanaren arabera, ‘millenials’ bezala ezagutzen diren 20 eta 35 urte bitarteko gazteek nahiago dituzte hatz-marka edo aurpegierrekonozimendua bezalako teknologia biometrikoak pasahitzak baino euren sakelako telefonoetan diren isilpeko datuetara iristeko. Ostera, 55 urtetik gorako erabiltzaileek gusturago aurkitzen omen dira pasahitzak erabiliz. Ikerketaren ondorioetan azpimarratzen denez, joera-aldaketa hori ez da erosotasun kontuengatik ematen, segurtasun kontuengatik baizik. Teknologia biometrikoen artean hatz-markarena da erabiltzaile gehien

dituena. Erabiltzaileen % 44aren iritziz hori litzateke segurtasun-neurririk eraginkorrena. Erabiltzaile gehienek horrelako teknologietara jotzen dute, bereziki, finantza-aplikazioak erabiltzen dituztenean. Teknologia biometrikoa hasi berria den teknologia da, baina jada kezka sortu du Europar Batasunean. Izan ere, ez dago garbi erabiltzaileen informazio biometriko hori guztia nola gordetzen den eta zertarako erabili ahal den. Agian horregatik, aipatu teknologia horrek ezarpen urriagoa du Europan beste kontinenteetan baino. Hori bai, europarrok pasahitz konplexuagoak erabiltzen omen ditugu.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila


Internet erabiltzaileen 1/3 batek euren bikotekidearen jarduera zelatatzen du Kaspersky Labek egin duen ikerketa baten arabera bikotekideen artean den pribatutasuna eta gardentasuna aldatzen ari da gailu digitalak eta online jarduerak direla eta. Ikerlan horretan azpimarratzen denez, Internet erabiltzaileen heren batek euren bikotekidearen online jarduera zelatatzen duela onartzen du. Harremana egonkorra ez den kasuetan kopuru hori ia % 50eraino hazten da. Aldi berean, zoriontasun maila baxuagoa duten bikoteetan bikotekidea zelatatzeko joera handiagoa izaten da. Merkatuan jada badira bikotekidearen online jarduera ikuskatzeko aukera ematen duten aplikazioak. Gure artean jokabide horiek delitutzat tipifikatuta daude eta genero-indarkeria mota bat dira. Adituen ustez, bikotekidearen online jarduera zelatatzeak harreman osasuntsu baten aurrean ez gaudenaren seinale litzateke.

Aldaketa handirik gabe urte hasieran Bideo-jokoen urtarrileko salmentak hilabete hasieran ospatzen den Errege Egunerako salmentek baldintzatu dute. Ondorioz, abenduan salmenten buru ziren jokoek protagonismoa mantendu dute. FIFA 18, Call of Duty WWII eta GTA V dira, hurrenez hurren, gehien saldu diren jokoak. Azpimarratzekoa Monster Hunter World jokoak izan dituen salmentak. Merkaturatu bezain pronto gehien saldu diren 10 bideo-jokoen artean kokatu da.

FIFA 18 PS4

CALL OF DUTY WWII PS4

GTA V PS4

ABIAN DA ESPAINIAN 5G TEKNOLOGIA

Printzipioz 2020. urtean merkaturatuko diren arren, abian dira jada lehenengo 5G sareak. Teknologia horrek bultzada handia emango omen dio komunikazioei, besteak beste, askoz abiadura handiagoan lan egiteko aukera emango duelako. Lehenengo sarea Huawei eta Vodafonek elkarlanean garatutakoa da.

SARE SOZIALEK EZ DITUZTE KONFIDENTZIALTASUN LEGEAK BETETZEN

GERO ETA KEZKA GEHIAGO BIDEO-JOKOEKIKO MENPEKOTASUNAREN INGURUAN Berriki aurkeztu den “Menpekotasunen Estrategia Nazionala 2017-2014� txostenean online apustuekiko eta bideo-jokoekiko menpekotasunek garrantzi handia hartu dute. Adituen ustez, gai horrek luze eztabaidatzeko eman lezake. Izan ere, garbi dago gazteek gero eta denbora gehiago ematen dutela teknologia berriak erabiltzen, baina, non da menpekotasun baten aurrean gauden ala ez baieztatzeko muga? Menpekotasun baten aurrean gaudela baieztatu ahal izateko bideo-jokoek, drogek egiten duten moduan, berariazko mekanismo neuropsikologiko batzuengan eragiten dutela frogatu behar dela diote zenbait adituk.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila

Europar Batasunak salatu duenez, Facebook, Twitter edo Google+ bezalako sare sozialek ez dituzte euren erabilera-baldintzak europar legedi berrira egokitu. Bereziki, konfidentzialtasunari dagozkion arauak errespetatzen ez direla diote Europako arduradunek.

35


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Zer gertatuko litzateke gizarteak bere osotasunean Aniztasunaren aldekotasuna erakutsiko balu? Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) Aniztasuna zeharkako balore bezala txertatzea aldarrikatu eta sustatzen dugu. Eguneroko bizitzan. Lanean. Aisialdian. Bakoitzak norbanako bezala bere inguru eta eremuetan, elkarte eta eragileek ohiko funtzionamenduan eta gizarteko edozein esparrutan. Hezkuntzan txiki-txikitatik Aniztasunaren aldekotasun jarrera bultzatuz. Elkarrekin bizitzea posible delako, hala izatea nahi dugulako eta positibotzat jotzen dugulako. Eta ez da azken boladako kontua. Sorrera unetik EGK ahalik eta anitzena egin gara, lan-arloak unean uneko beharretara moldatuz eta ezagutu ditugun elkarte, eragile edo norbanakoekin harremana izanez. 2017an arreta berezia eskaini diogu Aniztasunari, terminoak duen zentzurik zabalenean. Batetik, Berdintasun lan-arloan “Sexualitatearen Koloreak” gida kaleratu dugu, Aniztasuna sigla eta nomenklaturez haratago doala azpimarratu nahi duen material teoriko eta praktikoa. LGTBI+ kolektiboaren egoera ez baita normalizatuko dauden identitate, izaera eta orientazio eredu guztiak berdintasun egoera batean eta onarpenaren ikuspegitik mahai-gaineratu arte. Bereizketa egoera hori gizarteratu, gaia lantzeko euskarriak eskaini eta erronkari behar den bezala aurre egitea du helburu “Sexualitatearen Koloreak” gidak. Bestetik, Hezkuntza eta Parte-hartze lan-arloek elkarlanean “Mugarik Gabeko Aniztasuna” gida jorratu zuten. Gida egungo egoera eta erronkak gizarteratzeko esparru izateaz gain, hezitzaileentzat egunerokotasunean baliagarriak diren gomendioak jasotzen dituen tresna praktikoa da. Bertan, egoera berrien aurrean beharrezkoak diren gaitasunak aipatzen dira, Aniztasun Funtzionala duten pertsonekin hitz egiterakoan kontuan izan beharko genituzkeenak. Era berean, Enplegu eta Etxebizitza lan-arloan aniztasun funtzionala duten pertsonen laneratzea aztertu zuen “Enplegua, gazteria aniztasun funtzionala” jardunaldian. Honen emaitza izan zen izen bereko txostena. Helburua Aniztasun Funtzionala duten Euskadiko gazteek lan bat aurkitzeko eta behin lan

36

bat aurkitzen dutenean dituzten lan baldintzen problematikaren gaineko hausnarketa bultzatzea zen, lehen eskuko esperientziak gerturatuz gaian interesa zutenei eta, nola ez, administrazioetako teknikari eta arduradun politikoei. Pausu batzuk eman badira ere, orokorrean alde batera utzitako kolektiboa da eta laneratzerakoan topatzen dituzten oztopoak —eta ez soilik fisikoak— ez dira zilegi. Irisgarritasunean, esaterako, hamaika pausu eman daitezke. Zer irudituko litzaizuke ezin lan egitea eraikinera ezin zarelako sartu? Ziur arraroa egingo zaizula, baina XXI. mendean horrelako egoerak ematen dira. Bestela pentsatu zure egunerokoan igarotzen dituzun kaleak, ateak, sarrerak eta bestelakoak nola dauden. Eta, azkenik, Bake eta Bizikidetza lan-arloan errefuxiatuen gaia lantzen hasi ginen. Gazteen Euskal Behatokiak argitaratutako azken datuen arabera, hamar gaztetik zazpi errefuxiatuei laguntza eta etxebizitza ematearen aldekoak dira. Hala ere, Europar Batasunaren hitzarmenak betetzen ez diren bitartean, ezinezkoa da errefuxiatuentzat Europara legez eta ziurtasunez heltzea eta, ondorioz, babes bila datozen pertsonek euren giza eskubideak arriskuan jartzen dituzte behin eta berriro. Zergatik guzti hau? Gazteria oso anitza delako eta hori islatu behar delako. Aipatutako proiektuak EGK-k hainbat elkarte eta administraziorekin elkarlanean jorratutakoak dira. Lagin bat besterik ez. Zer gertatuko litzateke gizarteak bere osotasunean Aniztasunaren aldekotasuna erakutsiko balu? Hezkidetza bermatuko balitz ikastetxe eta ikasgai orotan, zeharkako balore bezala? Soilik era horretan lortuko dugu hain heterogeneoa den kolektiboaren beharrei erantzutea. Jaiotze-leku, egoera sozioekonomiko, desiren orientazioa, biziproiektua… Gazte bakoitza mundu bat da. Horregatik da hain garrantzitsua politika publikoak aurrera eramaterakoan Aniztasun hori kontuan izatea. Are gehiago, fase guztietan izan behar dira presente, gazte horien parte hartzearekin batera. Soilik horrela izango gara gai gizartean ematen diren errealitateei behar den bezala erantzuteko.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila


Gazteber eberri aldizk izkaria

5500.0000 000 ale hilero

Euskkkal Heerrriiikko herri guztietan gazteberri.eus

Zabalkunde handiena duen gazteentzako aldizkaria Zure aldizkaria!!


Euskadiko gazteak pozik daude euren bizitza sentimental eta sexualarekin Gazteen artean, adinak gora egin ahala, harreman sexual zein sentimentalek garrantzi handiagoa hartzen dute Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, 15 eta 29 urte bitarteko euskal gazteak pozik sentitzen dira euren bizitza sentimental eta sexualarekin. 0tik 10era doan eskala batean, euskal gazteek, batez beste, 8,1puntuko garrantzia ematen diote euren bizitzaren alderdi horiei. Poztasunari dagokionez, berriz, puntuazioa 7,8koa da. Euren bizitza sentimental eta/edo sexualarekin gustura ez dauden gazteen kopurua (4 puntutik beherako puntuazioa eman duten gazteak) nahikoa urria da; % 3,8, hain zuzen ere. Sexuari dagokionez, oso antzeko emaitzak lortu dira neska zein mutilen artean. Adinaren arabera, berriz, aldeak nabariagoak egiten dira. Horrela, adinak gora egin ahala garrantzi handiagoa ematen zaie harreman sexual eta sentimentalei eta, aldi berean, poztasun mailak ere gora egiten du.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

Harreman sentimental edota sexualei emandako garrantzia eta sentitutako poztasuna (0-1 artean) 10 9,0 8,0

8,1

7,8

7,7

7,4

8,0

7,8

8,4

8,8

7,0 6,0 5,0 4,0 3,0 2,0 1,0 0

Guztira

15-19 urte Garrantzia

20-24 urte

25-29 urte

Poztasuna

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (Aurrera Begira 2017)

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Direcciรณn de Juventud

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Nafarroako Artxiboak Bonaparte printzearen euskarazko izkribuak argitaratu ditu Ikusgai diren 134 eskuizkribuetatik 118 euskaraz idatzita daude Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak XIX. mendearen erdialdean Luis Luziano Bonapartek euskarari buruz bildu zituen eskuizkribuen bilduma argitaratu du. Guztira, 134 eskuizkribu jarri dira ikusgai eta horietatik 118 euskaraz idatzita daude. Luis Luziano Bonaparte hizkuntzalaritzan eta dialektologian espezializatutako filologo ospetsua izan zen. Euskal Herrian ezaguna da euskararen eta euskalkien inguruan egin zuen ikerlanengatik. Haren lan eta ahaleginen emaitza dugu euskal hizkuntzalaritzari buruzko hogeita hamahiru lanen argitalpena; horien artean, “Le verbe basque en tableaux” (Londres, 1869) eta euskarari identifikatu zizkion zortzi euskalkiak biltzen dituen “Carte des sept provinces basques montrant la délimitation actualle de l’euscara et sa division en dialectes et sous-dialectes et varietés” (Londres, 1863). Bonaparte hil ondoren, Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek haren eskuizkribuak erosi eta hiru lurraldeen artean banatu zituzten. Banaketa haren ondorioz, funtsa 1904az geroztik babesten duten hiru erakundeen artean banatuta dago: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia Iruñean, Foru Agiritegi Historikoa Bilbon eta Koldo Mitxelena Kulturunea Donostian. Gainera, Bonaparteren liburutegi pertsonala Chicagoko Newberry Libraryk erosi zuen

40

1901ean. Gaur egun, bilduma hori funtsezko tresna bilakatu da euskara eta euskalkiei buruzko edozein ikerketari ekin ahal izateko. Artxibo Irekiari gaineratu zaion nafar funtsa, Resurreccion Maria de Azkuek, Carmelo Etxegaraik eta Arturo Campionek agirietan aipatutako euskalkien kokapen geografikoaren arabera bereizi eta Nafarroako Foru Aldundi Probintzialari emandako agiriek osatzen dute. Irizpide berbera erabili zen Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiei emandako zatiak bereizterakoan. Eskuizkribuak ebanjelioei eta Bibliari buruzko testuak, dotrina-liburuak, sermoiak eta otoitzak dira, den-denak

XVIII. eta XIX. mendeetakoak eta euskaraz –bereziki Nafarroako euskalkietan– idatzitakoak. Euskara eta gaztelaniazko hiztegiak ere badira. Landa-lanetarako, Bonapartek bertako pertsona garrantzitsuak izan zituen lagun; adibidez, Arturo Campion, Bruno Echenique, Jaurrieta, Bidankoze, Aria, Irurozqui eta Aspurz herrietako erretoreak, maisuak eta Nafarroaren iparraldeko beste pertsona ospetsu batzuk. Kasu batzuetan, antzinako eskuizkribuak bildu zituzten, eta beste batzuetan, testuak osatu zituzten tokian tokiko euskalkiaren arabera, askotan obra erlijiosoak itzuliz.

GAZTEBERRI #134 | 2018 Otsaila


NKGIk kirol-balioak sustatzeko eta indarkeria saihesteko programa bultzatu du Nafarroako Futbol Federazioarekin batera Programa pilotu bat da eta partiduetako kiroltasuneko ebaluazioerregistroak eta prestakuntza-tailerrak barne hartuko ditu Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NKGI) eta Nafarroako Futbol Federazioak (NFF) oinarrizko futbolean kirol-balioak sustatzea eta indarkeria saihestea helburu duen programa bat garatuko dute elkarlanean. Programa hori Kirolaren Balioen Planaren barruan kokatu behar da eta, printzipioz, Nafarroako Kadeteen Ligan eta Kadeteen Lehen Mailan ezarriko da. NKGIko zuzendari gerente RubĂŠn GoĂąik eta Nafarroako Futbol Federazioko presidente Rafael del Amok futbol-partiduetako kiroltasunaren erregistroa barne hartzen duen elkarlanerako akordioa sinatu dute. RPEF izeneko erraminta erabiliz, partiduetan jasotako datuen asteroko analisia egingo da. NKGIko Kirol Bitartekotza Bulegoak izango du gorabeherak edo liskarrak gertatzen direnean prebentzio- eta prestakuntzaekintzak diseinatzeko ardura, bide diziplinazkotik aurreikusitako isunekin osatuko direnak. Neurri

horiek kirolariei, familiartekoei edo klubetako entrenatzaileei zuzenduak egongo dira eta elkarrizketak edo entrenamendusaioetan bertan egindako tailerrak izan daitezke. Nafarroako Futbol Federazioak, bere aldetik, lortutako erregistroen analisia egingo du eta Bitartekotzako Bulegoarekin koordinatuko da, ondorengo esku-hartzeen antolaketa eta garapenerako. Datuen analisiari dagokionez,

2017/2018 denboraldian jokatzeko gelditzen diren partiduen amaieran ebaluazioerregistro bat gauzatuko da, talde bakoitzeko entrenatzaileak eta dagokion epaileak osatuko dutena. NFFak emango ditu ezagutzera programaren aplikazioaren emaitzak denboraldi amaieran eta, ordutik aurrera, 2018/2019 denboraldian jarraitu beharreko prozesua zehaztuko da.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

GAZTEBERRI #134 | 2018 Otsaila

41


Agenda Martxoak 2, Ostirala • GEORGINA. Cotton Club aretoa, Bilbao. 19:00. 10€. • CERO A LA IZQUIERDA. Le Coup Aretoa, Gasteiz. 19:30. 7€. • CON X DE BANJO. El Muro Taberna, Donostia. 20:00. Doan. • ANARI + LIBE. Plateruena Kafe Antzokia, Durango. 22:00. 8/10€. • GOVERNORS. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 21:00. 8/10€. • THE REZILLOS. Helldorado Aretoa, Gasteiz. 22:00. 13/18€. • EL DROGAS. Leidor Antzokia, Tolosa. 20:30. 20€.

Martxoak 3, Larunbata • MABU. Campos Eliseos Antzokia, Bilbao. 20:00. 10€. • SIDECARS. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 15€. • IBERIA SUMERGIDA. Azkena Aretoa, Bilbao. 20:30. 12€. • GREEN VALLEY. Kafe Antzokia, Bermeo. 21:30. 12€. • LAUROBA. DOKA Aretoa, Donostia. 19:00. 5€. • THE QUIREBOYS. Urban Rock Concept Aretoa, Gasteiz. 20:00. 18€. • ISEO & DODOSOUND WITH THE MOUSEHUNTERS. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 20:30. 12€. • LA REGADERA. Kubik Aretoa, Gasteiz. 22:00. 10€. • RAY COLLINS HOT CLUB. Helldorado Aretoa, Gasteiz. 22:00. 18/23€. • RAFA RUEDA. Lasarte Aretoa, Igorre. 20:00. 4/6€.

42

• FLITTER + BICARBONATO SÁDIDO. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:30. 8/10€.

Martxoak 4, Igandea • RAY COLLINS HOT CLUB. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:00. 18€. • ERIC GALES. Zentral kafe Antzokia, Iruña. 20:00. 18/22€.

Martxoak 7, Asteazkena • CHRIS ROBINSON BROTHERHOOD. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:30. 25€. • RAY COLLINS HOT CLUB. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:30. 15/18€.

Martxoak 8, Osteguna • WILL HOGE. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Bilbao. 20:00. 15€. • DEBAUCHERY. Urban Rock Concept Aretoa, Gasteiz. 21:00.

Martxoak 9, Ostirala • 10 OBF FT CHARLIE P, THUNDER CLAP FT SALDA DAGO. Cue Bilbao, Berango. 11:00. 12€. • ALAIN CONCEPCIÓN & THE SOUL MEN LIFE SONGS. Bilborock, Bilbao. 19:00. 13€.

• LOS PUNSETES. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Bilbao. 20:30. 12€. • THE BABOOM SHOW + NUEVO CATECISMO CATÓLICO. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 12€. • BLACK LABEL SOCIETY. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 21:00. 28€.

Martxoak 14, Asteazkena • DABILEN HARRIARI SO: AZUKRE KOXKORRAK RUPER ORDORIKARENTZAT. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 12€. • VENDETTA. DOKA, Donostia. 19:30. 11€.

Martxoak 15, Osteguna • MDOU MOCTAR. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:00. 10€ • SAUL & IÑIGO COPPEL. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 8€. • doll skin. Azkena Aretoa, Bilbao. 21:00. 10€. • JD MCPHERSON. Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia. 20:30. 20€.

Martxoak 16, Ostirala

• RUNAWAY. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 10€.

• WILLIS DRUMMOND + MOCKER´S. Burubio Kultur Etxea, Amurrio

• GBH. DOKA Aretoa, Donostia. 19:00. 15€.

• BALMORHEA + MARTYN HEYNE. Encarnación Eliza, Bilbao. 19:30. 18€.

Martxoak 10, Larunbata • SILENCIADOS. Edaska Taberna, Barakaldo. 22:00.

• VELMA POWELL & BLUEDAYS. Satelite T Aretoa, Bilbao. 20:00. 8€.

• MATASVANDALS. Azkena Aretoa, Bilbao. 18:30. 8€.

• LOS CORONAS. Kafe Antzolkia, Bilbao. 21:00. 15€.

• LICHIS. Cotton Club Aretoa, Bilbao. 19:30. 12€.

• VENDETTA. DOKA, Donostia. 19:30. 11€.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila


GAZTEOK GUTXI IRAKURTZEN DUGULA ESAN OHI DA. EZ DA DIRU KONTUAGATIK IZANGO. 18 EUROREN TRUKE 2018KO GAZTEBERRI GUZTIAK ZURE ETXEAN

harpidetzak@gazteberri.eus


• RULO Y LA CONTRABANDA. Serantes Kultur Aretoa, Santurtzi. 20:30. 28/30€.

Martxoak 17, Larunbata • GUADAÑA. Stage Live Aretoa, Bilbao. 19:00. 9€.

AZ Azkuna Zentroa - Bilbao: • “BI DOS TWO” 2018ko apirilaren 8ra arte.

Kutxa Kultur Artegunea Donostia:

• “BY ALL MEANS”. Itziar Barrio. 2018ko maiatzaren 6ra arte.

• “BERENICE ABBOTT. BEGIRADA MODERNO BAT”. 2018ko martxoaren 25era arte.

Bilboko Arte Ederren Museoa:

Artium Museoa:

• HELENA GOCH. Cotton Club Aretoa, Bilbao. 19:15. 5€.

• “GOYA ETA GORTE ILUSTRATUA”. 2018ko maiatzaren 28era arte.

• MOONSHINE WAGON + JO & SWISSKNIFE. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 8€.

• “LE RETOUR DES CROISADES”. EDUARDO ARROYO. 2018ko apirilaren 9ra arte.

• “CARMEN/SHAKESPEARE (PRESAGIOS DEL DESEO)”. 2018ko maiatzaren 1era arte.

• FOYONE. DOKA, Donostia. 19:00. 12€.

Bilboko Artelan Berreginen Museoa:

• ANAUT. Lobiano Kultur Gunea, Ermua. 20:00. • VENDETTA. Urban Rock Concept, Gasteiz. 20:30. 11€. • ZONA CERO ROCK + DIENTES DE LUNA + ETIAM. Pagoa Kafe Antzokia, Oiartzun. 21:30. 5€. • MEDINA AZAHARA. Indara, Iruña. 20:30. 15€.

Martxoak 22, Osteguna • ESMERINE. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:30. 10€

Martxoak 23, Ostirala • ACID ARAB. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:55. 12€.

Martxoak 24, Larunbata • GRISES. Stage Live Aretoa, Bilbao. 19:30. 12€. • REINCIDENTES. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. • BON SCOTT REVIVAL SHOW. DOKA, Donostia. 19:30. 12€. • FOYONE. Kubik Aretoa, Gasteiz. 20:30. 12€. • BROTHERS IN BAND. Baluarte, Iruña. 20:30. 35€.

44

• “AFRODITA. CAOS. DESIOA. SEXO. AMODIOA?”. 2018ko maiatzaren 20ra arte.

Guggenheim Bilbao Museoa: • “NEGUA”. AMIE SIEGELEN ERAKUSKETA. 2018ko martxoaren 11ra arte. • “ARTEA ETA ESPAZIOA”. 2018ko apirilaren 5era arte.

• “SORTZEA, EZ ERREPIKATZEA. ARTIUM BILDUMARENFUNTSEKO LAN GRAFIKOAK”. 2018ko martxoaren 18ra arte.

Vital Fundazioaren Aretoa: • “TRENA ZIZTU BIZIAN. 1889, VASCO-NAVARROTIK ORIENT EXPRESSERA”. 2018ko apirilaren 1era arte.

Gasteizko Montehermoso Kulturgunea: • “TRANSMUTACION 11 - ABISAL SPACES”. 2018ko urtarrilaren 26tik, martxoaren 12ra.

• HENRI MICHAUX. “BESTE ALDEA”. 2018ko maiatzaren 13ra arte.

Gernikako Bakearen Museoa:

Donostiako Untzi Museoa:

• “HARRIZKO ETA ALTZAIRUZKO OROIMENAK. GERRA ZIBILAK ETA FRANKISMOAK EUSKADIN UTZITAKO BIKTIMEN OMENEZKO MONUMENTUAK”. 2018ko irailaren 16ra arte.

• “RAFAEL MUNOA. BI BALEAREN HARRAPAKETA, 1763”. 2018ko apirilaren 29ra arte.

Okendo Kultur Etxea: • “SALEROSIAK, ESKLABOTASUNERA BIDAIAK”. 2018ko martxoaren 16ra arte.

San Telmo Museoa: • “ARGAZKI-LIBURUEN FENOMENOA”. 2018ko martxoaren 23tik - 2018ko ekainaren 17ra arte.

Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa: • “EMAKUME MODAREN 100 URTE”. 2018ko abenduaren 3ra arte.

Oteiza Museoa. Alzuza: • “IKIMILIKILIKLIK. JA Artzeren unibertsoa”. 2018ko martxoaren 18ra arte.

Donostiako Tabakalera:

Tolosako Topic Museoa:

• “MALAS MADRES/SOKATIK ZINTZILIK DAUDEN BIZITZAK”. 2018ko martxoaren 31ra arte.

• “MORE THAN DIS (PLAY). ART TOYS”. 2018ko martxoaren 4ra arte.

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila


Umeak dira, ez soldaduak

Ondorio larriak

Ume soldaduek guda euren azaletan bizi dute, nahigabeko soldadu bilakatzen dira, asko borroketako

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila

lehenbiziko lerroetan, beste asko mezulari, sukaldari edo esklabo sexual modura. Ume askok indarrean eta behartuta bat egiten dute talde armatuekin, baina badaude beste aukerarik ikusten ez dutelako bat egiten dutenak ere: pobreziak, tratu txarrak, gizarteko presioak edo indarkeriaren ondorioz mendekua hartzeko nahiak gudetara soldadu legez joateko erabakia hartzera behartzen dituen ume asko. Horregatik, funtsezkoa da etorkizunari begira erronkak

Š UUN0158694 / Karel Prinsloo

John. Hego Sudan. 16 urte. Ume soldadu izana. “Guraso barik geratu nintzen. Ez neukan inor. Lagun batzuekin eraman ninduten paseo bat ematera eta nire lagunetako bat tirokatu zuten nire aurrean. 10 urte nituen eta etxebizitza eta janari barik nengoen, beraz soldaduekin joatea erabaki nuen�. Hanka batean tiroa jaso eta laguntzarik ez. UNICEF ezagutu zuen eta orain hezkuntza da bere bizitzako oinarri nagusietako bat. Ez du berriz ere soldadu izateko gogorik. Medikua izan nahi du. Johnena amaiera polita duen istorio bat da baina, zoritxarrez, oraindik haur asko daude gerretan osorik murgilduta soldadu moduan. Zazpi urte dirauen guda ostean, Sirian gero eta haur gehiago errekrutatzen dira gerrako lehenbiziko ilaretan borroka egiteko. Nigeria, Kamerun, Txad edo Nigerren, gero eta ume gehiago erabiltzen ari dira eraso suizidetan. Ertafrikako Errepublikan 13.000 haur egon litezke errekrutatuta gaur egun. Izan ere, mundu guztian gatazka armatuetan 300.000 ume soldadu daude. Datu hauek eskuartean izanik, argi dago haurren eskubideen muturreko urratzeak egon badaudela gatazka armatuak dituzten herrialdeetan, eta berauen aurka lanean jarraitzea dela bidea. Hala eta guztiz ere, garrantzitsua da esperantzazko mezua ere bidaltzea. UNICEF eta beste erakunde askoren elkarlanarekin lortu izan diren lorpenak mahai gainean jarri eta zifrak zerora murrizteko lan egin behar da: 2000. urtetik munduan zehar talde armatuetan zeuden 115.000 ume soldaduren askapenean parte hartu du UNICEFek; Nigerian indarkeria armatuaren ondorioz kaltetutako 6.000 haur birgizarteratzeko laguntza integrala eskaintzen ari da; eta 166 herrialdek euren legedi nazionalean haurrenganako babesa gehitu dute ekintza armatuetan, 18 urtetik beherako haurren errekrutatzeak debekatuz, esaterako. Hego Sudanetik ere albiste onak iritsi dira otsailean, 300 ume baino gehiago (87 neskatila) askatu baitituzte talde armatuek eta datozen asteetan askapen gehiago egotea espero delako. Kasu honetan, adibidez, UNICEFek bere aliatuekin dituen programei esker, osasun azterketaz gain laguntza psikologikoa ere eman die eta euren senideen bilaketa-prozesua hasi du familiekin berriz batzeko ahaleginean.

planteatzeko laguntza eskaini eta umeak erabaki egokiak hartzera bideratzea. Ondorio latzak ekar ditzake epe labur eta luzera ume soldadu izateak. Alde batetik, arrasto fisikoak, mutilazioak, desnutrizioa, transmisio sexualeko gaixotasunak; gainera, neskatilen kasuan, asko haurdun geratzen dira abusu sexualen ondorioz. Bestetik, euren gurasoak hiltzera behartzen dituzte haur asko lotura familiarrak hausteko helburuarekin, eta horrek eragin ditzakeen ondorio psikologiko eta emozionalak ere kontuan hartu behar dira epe luzera begira. Horrez gain, indarkeriazko espiraletik alde egin eta etxera bueltatzeak suposa ditzakeen zailtasunak ere aipatzekoak dira: hezkuntza jaso ez izanak oztopoak dakartza etorkizunari begira eta familia askok ume soldadu izanak baztertzen dituzte berriro erasotuak izango diren beldurrez. Urtero, otsailaren 12an Ume Soldaduen Erabileraren aurkako Nazioarteko Eguna dugu gogoan. UNICEFen egunero jarraituko dugu lanean haur guztiak aske geratu arte. UNICEF - Euskal Herriko Batzordea

45


46

GAZTEBERRI #134| 2018 Otsaila




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.