Gb 135 martxoa 2018 issuu

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 135. Zbk | 2018 Martxoa |

Adingabeen erdiak teknologia neurriz kanpo erabiltzen du

#135


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Shareak Kultur Elkartea DISEINUA: José Poza LAGUNTZAILEAK: Nerea Segura, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA: 94 424 75 94 | 616 50 50 82 INPRIMATZAILEA: Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAREN, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN, ETA EUSKARABIDEAREN LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak z Punto de Vistak arrakastaz itxi du bere XII. edizioa z Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk ‘Giza

08

Erreportajea: Adingabeen erdiak teknologia neurriz kanpo erabiltzen du

Eskubideei Begira’ liburua argitaratu dute z Non ikusten duzu Europa Euskadin?”

20 Zientzia z Zer gertatu zen Big Bang aurretik?

22 Euskara z UPV/EHUk euskararen erabilera suspertzeko programa bat jarri du abian z Eusko Jaurlaritzako langileen % 71 euskaraz lan egiteko gai da

14

Elkarrizketa: Ana Estévez

32 Sexua z Pilula urdina gazteentzat z Sare sozialen eragina bikotean

34 Teknologia berriak z Euskara egonkor mantentzen da Interneten z Googlek 39 milioi aplikazio arriskutsu

26

Erreportajea: Esperientzia faltak ez du lan bat lortzeko oztopo izan behar GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa

ezabatu zituen 2017an z Estatuan egiten diren online erosketetan arropa da nagusi

42 Agenda 3


Gazteberriak ZABALIK KIMUAK EGITASMOAN PARTE HARTZEKO EPEA

© Iñaki Porto

Kimuak egitasmoak Euskadin ekoiztutako film laburrak sustatzea du helburu. Aurtengo edizioa jada abian da eta bertan, Euskadin pasa den urteko ekainaren 1etik aurrera ekoiztutako lanek parte hartu ahal izango dute. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 25ean amaituko da. Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu. Argibide guztiak www. kimuak.com web gunean.

GAZTEEN %14K EZ OMEN DU INOIZ KONDOIA ERABILTZEN T4 elkarteak pasa den urteko Bilboko jaietan burutu zuen azterlan baten arabera, gazteen % 14k ez du inoiz preserbatiborik erabiltzen. Gazteen erdiak, berriz (kopuru handiagoan emakumezkoen kasuan) beti erabiltzen du preserbatiboa sexuharremanetan. Gainera, elkarrizketatu ziren gazteen % 28k sexu-transmisiozko gaixotasunen bat kutsatzeko koitoa ezinbestekoa dela uste du. T4 elkarteak 15 eta 20 urte bitarteko ia 500 gazte elkarrizketatu zituen pasa den abuztuan. Ikerlanak azaltzen duenez, 15 eta 17 urte bitarteko gazteen % 68k ez du inolako sexu-harremanik izan.

4

Punto de Vistak arrakastaz itxi du bere XII. edizioa Aurtengo edizioak lan-ildo berriak zabaldu ditu eta feminismoarekiko konpromisoa eta bertako zinegileen babesa izan ditu ardatz Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko arduradunek oso balorazio positiboa egin dute amaitu berri den aurtengo edizioaren inguruan. Izan ere, antolatzaileek erronkatzat hartu zuten aurtengo edizioa, besteak beste, hainbat lan-ildo berri zabaldu nahi izan dituztelako. Horrela, antolatzaileen esanetan, “Dokbizia” hezkuntzaprogramek eta jaialdia beste esparru batzuetara zabaltzeko erabakiak aurreikuspen guztiak gainditu dituzte. 2018ko jaialdiak zinemazalea ez den

publikoa, publiko familiarra eta beste praktika artistiko batzuetako publikoa ere erakarri duela azpimarratu dute antolatzaileek. Aurtengo edizioak bi ardatz nagusi izan ditu. Alde batetik, Nafarroako eta Euskadiko zinegileen ordezkaritza zabala izan du. Bestalde, genero-berdintasunarekin eta feminismoarekin konprometitutako edizioa izan da. Horren harira, lehendabiziko aldiz, Sail Ofizialak gizon baino emakume zinegile gehiago bildu ditu.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa


BILBAO GAZTE BALIOAK MARTXAN Bilboko Udalak hiriko gazteak aldaketa sozialaren protagonista izatera animatu nahi dituen Bilbao Martxan Sariak antolatu ditu. Lehiaketan 14 eta 35 urte bitarteko gazteek har dezakete parte. Hiru kategoria izango dira (soziala, artistikoa eta kulturala) eta kategoria bakoitzeko hamar ideia hautatuko dira. Ideia horiek ordainsaria jasoko dute (bi onenek 5.000 euro eta beste zortziek 3.000 euro)egitasmoa garatu ahal izateko. Guztira ehun mila euro baino gehiago banatuko dira. Aurkezteko epea martxoaren 31n amaituko da.

BERTSOA BIZI GAZTE Arabako Bertsozale Elkarteak ‘Bertsoa bizi gazte’ egitasmoaren edizio berria jarri du abian. Egitasmoa Arabako DBHko 3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta dago eta bere helburua euskarazko sorkuntza sustatzea da. Sorkuntza hori, ez da bakarrik bertsoetara mugatzen; musika eta ikus-entzunezkoen arteko fusioa ere landuko da. Proiektua bost orduko ikastaro batean oinarritzen da eta, ondoren, sorkuntza guztiak jendaurrean egingo den ekitaldi batean aurkeztuko dira. Gainera, interesa piztu zaien ikasleen artean eskolaz kanpoko jarduera mugatu bat ere planteatuko da.

DURANGALDEAKO ENPRESA-IDEIEN LEHIAKETA Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Gaztedi Durangaldea egitasmoaren barruan garatu den gazteentzako enpresa-ideien lehiaketak baditu irabazleak. Guztira, hamabi izan dira eskualdeko 16 eta 29 urte bitarteko gazteek aurkeztu dituzten ideiak eta proiektu irabazlea Andoitz Horrillok, Xabier Sánchezek eta Alexander Arévalok aurkeztu duten Damdaw aplikazioa izan da. Irabazleek 1.000 euroko ordainsaria jaso dute.

EUSKO JAURLARITZAK IAZ SUSTATU ZITUEN ENPLEGUEN KOPURUA

Eusko Jaurlaritzak ezagutzera eman duenez, pasa den urtean 15.567 enplegu sustatu zituen Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko 2017-2020 Esparru Programaren barruan. Horietatik, 6.820k gazteei euren lehen lan-esperientzia eskaintzeko balio izan zuten. Xedea 2020. urterako 20.000 gazteri lehen lan-esperientzia eskaintzea izango da.

“Ez da ezergatik, baina isiltzen duzun euskara hiltzen duzun euskara da” BITORIANO GANDIAGA (1928-2001). Euskal poeta. Aldizkarietan argitaratu ziren bere olerki gehienak. Gainera, sei liburu argitaratu zituen. Hainbat euskal musikarik bere olerki ugari musikatu dituzte.

GASTEIZ CALLING JAIALDIA Azaroaren 9an eta 10ean ospatuko den jaialdiaren IV. edizioa bere egitaraua iragartzen hasi da. Momentuz, honako taldeak daude iragarrita: Propaganghi, Agnostic Front, Suicidal Tendencies, Cockney Rejects eta Lion’s Law. Iradier Arenan izango diren kontzertuetarako bi egunetako sarrerak 54 euroren truke eros daitezke.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa

GAZTERIA, MUGIKORTASUNA ETA ENPLEGUA EUROPAR MINTEGIA. Bizkaiko Foru Alduandiak eta Nerbioi Ibaizabal eskualdeko Udalek antolatuta, eta Nerbioi Ibaizabal Gaztedi programaren barruan, datorren apirilaren 17tik 19ra bitartean Gazteria, Mugikortasuna eta Enplegua Europar Mintegiaren l. edizioa ospatuko da Arrigorriagan. Hiru egunetan zehar hainbat adituk europar mugikortasunaren inguruan sakonduko dute. Aldi berean, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako mugikortasunerako zazpi europar beken deialdia aurkeztuko da. Beka horiek 3 hilabeteko iraupena izango dute eta horiei esker, eskualdeko gazteek Europako beste eskualdeetako enpresetan praktikak edo ikaskuntza-prozesuak garatzeko aukera izango dute. Argibide gehiago: www. nerbioiibaizabalgaztedi.eus webgunean.

5


© UPV/EHU

Eusko Jaurlaritzak eta UPV/ EHUk ‘Giza Eskubideei Begira’ liburua argitaratu dute Giza Eskubideen Adierazpenaren 70. urteurrenarekin bat eginez, liburuak eskubide bakoitzari irudi eta hausnarketa bat eskaintzen dio 1948. urtean Parisen ospatu zen Nazio Batuen Batzar Nagusian Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala aldarrikatu zen. Aurten, beraz, aipatu Adierazpenaren hirurogeita hamargarren urteurrena ospatuko da. Urtemuga hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak “Giza Eskubideei begira – Miradas a los Derechos Humanos – Insights into Human Rights” izenburua duen liburua argitaratu dute. Liburuan giza eskubideen gaineko zenbait ‘begirada’ bildu dira eta, horrela, 30 diseinatzailek eta UPV/EHUko 30 irakaslek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalari buruzko berrikusketa sortzaile eta akademikoa eskaintzen dute. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala egun erreferente juridiko eta etiko bihurtu da. Bertan, besteak beste, gizakiok ditugun askatasuna, berdintasuna, justizia, asiloa, jabetza, lana, atsedena, hezkuntza eta bestelako eskubideak jasotzen dira.

6

UDALERRI EUSKALDUNETAKO GAZTEENTZAKO UDALEKUAK UEMAk eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburordetzak antolatuta, datorren uztailaren 10 eta 17 bitartean udalerri euskaldunetako udalekuak izango dira Zestoako Sastarrain aterpetxean. Udaleku horien xedea gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktiboa bihurtzea da. Izan ere, gazteak ezinbestekoak dira euskararen normalizazio prozesuan eta, horregatik, udalerri euskaldunetako gazteak euskararen aldeko eragile aktibo bilakatu nahi dira. Udalekuan pasa den urtean burutu zen Salto! gazte topaketaren esperientzia errepikatu nahi da, baina kasu honetan egitarau zabalago batekin. Udalekuetan 15 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. izena emateko epea martxoaren 19an zabaldu zen eta aterpetxean sar daitezkeen pertsonen kopurua mugatua denez, izena ahalik eta lasterren ematea gomendatzen da.

Argazki lehiaketa

“Non ikusten duzu Europa Euskadin?” Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak gazteen artean Europaren ideia sustatu nahi duen “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” argazki lehiaketaren edizio berrirako deialdia zabaldu du. Aurtengoa, jada, aipatu lehiaketaren zazpigarren edizioa izango da. Bertan, 14 eta 25 urte bitarteko gazteek Europak zein modutan laguntzen duen Euskadi islatu behar dute argazki batean. Horrela, argazkiek Euskadiren barruan EGEFen edo Europako beste laguntza batzuen finantzaketa jaso duten ekimen edo proiektuak erakutsi beharko dituzte. Lanak aurkezteko epea apirilaren 22an amaituko da. Lehiaketa Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialetan garatuko da. Modu horretan, gazteek euren argazkiak argitaratu eta Europaren inguruan duten ikuspegia modu sortzaileagoan partekatu ahal izango dute. Argibide guztiak: www. facebook.com/feder.ejgv. euskadi.eus.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa



Adingabeen erdiak teknologia neurriz kanpo erabiltzen du

8

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa


2015. urtean txinatar gazte batek bere eskua moztu zuen Internetekiko zuen menpekotasuna zela eta. Gure artean halakorik gertatu ez bada ere, gazteek pantaila baten aurrean ematen duten denbora kezkagarri bilakatu da. Izan ere, gehiegizko erabilera horrek ondorio negatiboak izan ohi ditu gazteen harreman sozialetan eta euren eskolaerrendimenduan.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa

9


P

royecto Hombre erakundeak ezagutzera eman dituen datuen arabera, 12 urtetik beherako gaztetxoen % 70 inguruk jada sakelako telefonoren bat du. 15 urteko nerabeen kasuan kopuru hori % 94raino haziko litzateke. Horietatik, ia erdiak gehiegizko erabilera egiten duela onartzen du. Gazteek gero eta ordu gehiago ematen dute konektatuta eta horrek, kasu gehienetan, ondorio negatiboak ditu, nagusiki, eskolan lortzen diren emaitzetan eta euren harreman sozialetan. Gehiegizko erabilera horren adierazle garbienetako bat vamping izenarekin ezagutzen den fenomenoa dugu (ingelesezko vampire eta texting hitzekin sortutako terminoa). Horren baitan, nerabeek gaueko ordu txikiak arte izaten dira gailu elektronikoekin (nagusiki telefonoak) eta, ondorioz, behar bezalako atsedena hartu gabe joaten dira eskolara. Hainbat ikerketek azaldu dutenez, nerabe askok gaua aprobetxatzen dute sare sozialen bidez sozializatzeko edota gailu elektronikoekin jolasteko. Ikerketa baten arabera, 17 urteko gazteen % 85 inguruk sare sozialen batean (edo gehiagotan) du profilen bat. Sare sozialetan gazteek berdinen arteko harremanak izateko aukera dute eta, gainera, aurrez aurre eztabaidatzeko zaila egiten zaizkien hainbat gairen inguruan aritu daitezke. Nerabetasunean diren gazteak emozionalki zaurgarriagoak dira. Adin horretan

10

gure nortasuna eraikitzen ari gara eta, horregatik, sarritan segurtasun-falta azal daiteke. Sare sozialek segurtasun-falta hori ezkutatzeko aukera ematen dute, segurtasun sentsazio faltsu bat eraginez. Printzipioz, horrek ez luke arazo handirik sortu behar, baina

erabilera arriskutsua bilaka daiteke hainbat orduz luzatzen denean. Fenomeno hori azaltzeko adituek nerabeek egunean zehar gustuko dutena egiteko dituzten zailtasunetan oinarritzen dira. Eskolak eskatzen dien esfortzua ez ezik, nerabe askok eskolaz

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa


kanpoko jarduerak ere burutzen dituzte eta, ondorioz, egunean zehar libre dituzten ordu bakarrak gauekoak dira. Gainera, gauean eta euren logelako intimitatean gazteek euren gurasoen kontroletik kanpo daudela sentitzen dute.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa

INTERNETEN ERABILERA OKERRA EDO GEHIEGIZKOA EGITEN DENEAN. Asko dira Interneten erabilera oker batek gazteengan sor ditzakeen arazoak. Adituen ustez, pantaila aurrean denbora asko emateak gainestimulazioa eta arretaren dispertsioa eragiten du. Kasu larrienetan, gehiegizko erabilerak menpekotasuna eragin dezake eta, horrekin batera, arazo larriak sozializazioan.

11


Teknologiaren erabilera okerraren adibiderik larrienetako bat online jokoan ikus daiteke. Espainiako Osasun Ministerioaren arabera, Estatuko adingabeen % 10 inguruk online apusturen bat egin du noizbait. Gaur egun joko nahasmenduren bat duten helduen ia erdia 18 urte bete aurretik hasi zen jokatzen. Adituen ustez, argazkia nahikoa garbia da. Hala ere, egoera hori emateko arrazoiak bilatzen direnean eztabaida handiagoa da. Hainbat adituren ustetan gizarteak berak horrelako gehiegizko erabilerara bultzatzen ditu nerabeak. Gaur egun,

12

Eustaten datuen arabera, seme-alabak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen % 90 Internetera konektatuta daude. Kasu gehienetan, gainera, etxeetan Internetera konektatzeko gailu bat baino gehiago izaten da. Proyecto Hombreko kideen ustez, arazoa ez dago teknologia berrietan, horien erabileran baizik. Zentzu horretan, pasa den urtean Interneten gehiegizko erabilera egiten zuten 51 adingabe lagundu behar izan zituztela azpimarratu dute. Horrelako arazoak ekiditeko funtsezkotzat jotzen dute gurasoen papera.

ESPAINIAKO MENPEKOTASUNEN ESTRATEGIA NAZIONALA. Espainiako Osasun Ministerioaren arabera Estatuko 14 eta 18 urte bitarteko gazteen % 18k Internetekiko menpekotasuna du.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa


GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa

13


Elkarrizketa ANA ESTÉVEZ. Psicologia irakaslea eta Deusto Psych-eko arduraduna

“Gazteen aisialdia, gero eta gehiago, jokoarekin erlazionatzen da� Gero eta gehiago omen dira online jokoarekin arazoak dituzten gazteak. Zein nolako arazoez hitz egiten ari gara? Joko-nahasmenduaz hitz egiten dugunean, espresuki, ausazko jokoez ari gara, hots, zortea ezinbesteko faktore moduan erabiltzen duten jokoak. Joko mota horren barruan, seguruenik, ohikoenak txanpon-makinak, bingoa, kasinoa, kirol-apustuak eta kartak ditugu. Ausazkoak ez diren jokoak ez lirateke kategoria horren barruan sartuko. Horrek, hala ere, ez du esan nahi beste joko horiekin arazoak ez direnik. Adibidez, duela gutxi, Osasunaren Mundu Erakundeak bideo-jokoekiko menpekotasuna aintzat hartuko duela iragarri du. Ba al da gai horren inguruko datu zehatzik? Ez daude joko-nahasmendua duten pertsonen kopuruaren inguruko datu epidemiologiko eguneratuak. Badira jokoan aritzen diren pertsona asko, badira problematikoak

14

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa


GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa

15


diren jokalariak eta baita menpekotasun bat gara ditzaketen beste zenbait jokalari ere. Aurreko zenbait ikerketen arabera, joko-nahasmenduren bat izan dezaketen pertsonen kopurua % 2-3 ingurukoa izango litzateke. Arazo horren inguruan lan egiten duten elkarteek, lan egiten duten pertsona kopuruaren baitan, antzeko kopuruak aipatzen dituzte. Fenomeno berri baten aurrean gaude? Garbi dago online izaera nahikoa berria dela, baina, ba al da aurreko belaunaldietan antzeko fenomenorik? Bai, noski. Joko-nahasmendua ez da gauza berria. 1977. urtean, gure artean aurrez aurreko jokoa legeztatu zenean, jokonahasmendu kasuen gorakada bat eman zen. Gauza bera gertatu da duela gutxi online jokoa legeztatu denean. Puntu honetan garrantzitsua da azpimarratzea joko-nahasmendua aztertzen dugunok ez dugula on-line eta off-line arteko bereizketarik egiten. Beste kontu bat da zein nolako joko modalitatearen aurrean gauden, baina guztiak jokonahasmenduaren barruan sartuko lirateke; hots, nola erabiltzen eta kontrolatzen den joko hori. Zergatik egiten zaie online jokoa hain erakargarri gazteei? Hori azaltzeko hainbat alderdi aztertu beharko lirateke. Alde batetik, kontuan hartu behar dugu gure garuna 21 urte inguru dugun arte garatzen dela. Gazteei zenbait ezaugarri komun egokitzen zaie: oldarkortasuna,

16

emozioak kontrolatzeko arazoak, ekintzek epe ertain edo luzera izango dituzten ondorioetan ez pentsatzea‌ Gazterian gauza eta emozio berriak probatzea erakargarri egiten da eta, jokoaren kasuan, gaur egun ikusten ari garena da gazteen aisialdia, gero eta gehiago, jokoarekin erlazionatzen ari dela. Gero eta gehiago dira lonjetan jolasten diren gazteak edota futbol partiden inguruan apustuak egiten dituztenak. Baina hori ere ez da gauza berria. Gure artean apustuak oso errotuta daude; hor ditugu, adibidez, herrikirolak. Bada etxea halakoetan galdu duen jendea ere. Joko horiek gazteen artean duten arrakasta zein neurritan oinarritzen da jokoaren erakargarritasun mailan eta zein neurritan horietatik atera daitekeen etekin ekonomikoan? Guk jendeak zergatik jolasten duen aztertzen dugu eta jokonahasmendu bat garatzerakoan hainbat faktorek eragiten dute. Hainbat kasutan, gazteek hala adierazi digutelako, dirua modu azkar batean irabazteko aukera ematen dietelako jolasten dute. Horrek hausnarketa sakona eragin beharko liguke, hots, zergatik gure gizartean gazte batek uste duen jokoak dirua modu azkarrean lortzeko aukera ematen diola. Gazte askok uste dute ikasteak edo lan egiteak ez duela merezi edo, behintzat, horrela ez dutela dirua modu azkarrean lortuko. Erresuma Batuan egin den azterketa baten arabera,

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa


DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN IRAKASLE ETA JOKO-NAHASMENDUETAN ADITUA. Ana Estévezek Deustuko Unibertsitateko Psikologia Sailean egiten du lan. Bere jarduera, nagusiki, substantziarik gabeko nahasmenduetan oinarritu da eta, horien barruan, joko nahasmenduetan.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa

17


apustu-etxeak, batez ere, langabezia-tasa maila altuak dituzten auzoetan eta herrietan zabaltzen dira. Hemen antzeko zerbait gertatzen dela esan daiteke? Bada, egia esan, ez dut horren inguruko daturik. Hala ere, oparoaldi ekonomikoko garaietan jendeak gehiago jokatzeko ohitura du eta gauza bera gertatzen da krisi garaietan ere. Jokalarien profila aztertzen badugu, sarritan baliabide ekonomiko nahiko dituzten pertsonak direla ikusiko dugu. Izan ere, gaur egun, jokatzeko ez da diru askorik behar. Apustuetan, adibidez, euro bakar batekin 100 euro irabaz daitezke. Nola bereiz dezakegu arriskuegoera bat eta menpekotasun egoera bat? Hots, noiz esan genezake benetako arazo baten aurrean gaudela? Menpekotasunaren lerroa igarotzen da kontrola galtzen denean. Hau da, jokalari batek jokoa utzi nahi baina ezin duenean, menpekotasun kasu baten aurrean izango ginateke. Horrek, gainera, eragin zuzena du pertsona horren egunerokotasunean. Gazteen kasuan garbi ikusten da eskolaerrendimenduan, familiarekiko harremanetan, lagunekiko harremanetan, isolamenduan‌ Hainbat kasutan dirua eskatzen edo lapurtzen dute jolastu ahal izateko. Ludopaten batez besteko adina 20 urte inguruan kokatu da. Nola ekidin daiteke jada hain gaztetatik halako arazoak izatea?

18

Nire ustez gai horren inguruan diren politikak berraztertu beharko lirateke. Kasu argi bat publizitatearena dugu. Apustuen publizitatea oso oldarkorra da eta, hainbat kasutan, gazteei zuzenean bideratzen zaie. Horretarako, jende ospetsua erabiltzen ohi da, normalean, puntako kirolariak. Nora jo dezake horrelako arazoren bat duen gazte batek? Gure artean badira horrelako nahasmenduak dituzten pertsonak laguntzeko hainbat erakunde. Bizkaian, adibidez, Ekintza-Aluviz dugu; Gipuzkoan, Ekintza-BiBE; Araban, Asajer; eta Nafarroan, Aralar.

Apustuena eta online jokoarena gero eta diru gehiago mugitzen duen sektorea da. Ba al da hori mugatzeko benetako borondaterik? Nola da posible legez debekatuta egon arren adingabeek ere jolastu ahal izatea? On-line jokoa off-line jokoa baino kontrolatuagoa dago. Horrek ez du esan nahi debekuei muzin eginez jolasten diren adingabeak daudenik, baina ez dut uste kopuruak oso esanguratsuak direnik. Alkoholaren kontsumoan, adibidez, antzeko zerbait gertatzen da. Printzipioz, adingabeek ezin dute alkoholik edan, baina seguruenik kasu bat baino gehiago ezagutzen dugu.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa


GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa

19


20

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa


ZIENTZIA

Zer gertatu zen Big Bang aurretik? Hil honetan hil den Stephen Hawkingek unibertsoak mugarik ez duela ziurtatu zuen Hil aurretik eskaini zuen azken elkarrizketetako batean, Stephen Hawkingek fisikariek erantzun ezin duten galdera baten erantzuna zuela ziurtatu zuen. Duela ia 14 mila milioi urte, unibertsoan den materia guztia puntu bakar batean konprimatuta zegoen. Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, puntu hori hedatzen hasi zen eta, modu horretan, unibertsoa eratzen hasi zen. Une hori Big Bang izenarekin ezagutzen da. Hedapen hori gaur egun mantentzen da eta zientzialariek diotenez, gero eta azkarragoa da. Baina, zer zegoen Big Bang aurretik? Stephen Hawkingek Neil deGrasse-Tyson fisikariak gidatzen duen StarTalk telebista saioan azaldu zuenez, denbora Big Bangekin batera sortu zenez, zentzugabekeria litzateke aurretik zer zegoen galdetzea. Beraz, Big Bang aurretik ez zegoen ezer. Hawkingek oso modu grafikoan azaldu zuen: Hego Poloan bazaude ezin duzu hegoalderuntz jo. Gainera, unibertsoak mugarik ez duela baieztatu zuen. Hori azaltzeko, Hawking “mugarik gabeko proposamena� izeneko teorian eta denboraren gezian oinarritzen da (azken horren berri eman genuen pasa den hileko Gazteberrin). Big Bang aurreko puntu hori, singularitatea bezala ezagutzen da. Bertan, egun ezagutzen diren fisikaren legeak ez lukete egun ezagutzen ditugun moduan funtzionatuko, denboraren geziak izan ezik. Fisikari britaniarraren ustez, unibertsoaren eboluzioak ez du zerikusirik aurretik zegoenarekin.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa

21


Euskara UPV/EHUk euskararen erabilera suspertzeko programa bat jarri du abian Unibertsitate publikoak eskolatik kanpo euskararen erabilera sustatu nahi du Azken urteetan euskararen ezagutza nabarmen hazi bada ere, erabilera-datuak ez dira espero zitekeen bezain onak. Ezagutza, nagusiki, hezkuntzan trebatzen ari diren ikasle horien eskutik hazi da, baina hori ez da eguneroko erabileran islatzen. Egoera horri buelta emateko UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak “Aktibatu” izeneko programa jarri du martxan. Programa hainbat fakultatetan ezarriko da eta horren xedea bertan ikasi edo lan egiten duten pertsona guztien harremanetan hizkuntza-ohiturak aldatzea da. Izan ere, unibertsitatearen barruan, arrazoi ezberdinak direla medio, gaztelaniak hizkuntza nagusia izaten jarraitzen du baita ikasle eta langile euskaldunen artean ere. Euskaldun horiek guztiak aktibatzeko “Aktibatu” programaren bidez unibertsitateko eremu

22

guztietan euskararen presentzia eta erabilera handitzeko testuinguru egokiak sortu nahi dira. Horretarako, Eusle metodologia erabiliko da. “Euskararen garapen eta hazkunde iraunkorra bermatu behar ditugu, bizikidetza lortu nahian ekitatea oinarri izanik. Hizkuntza eskubideak babesten ditugun heinean kohesio sozialari mesede egiten ari gara. Euskal

hiztunek erdal hiztunen aukera berdinak izateko, hau da, hizkuntza ekitatea lortu nahi baldin bada, instituzioek proaktiboki euskara gehiago erabilia izateko politikak planteatu behar ditugu”, aipatu du Jon Zaratek, Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko erretoreordeak. Hainbat ekintza abiaraziko dira xede hori gauzatzeko, besteak beste, honako hauek: euskaraz

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa


matrikulatzeko kanpaina ferietara eraman; ikasle, irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileei euskara suspertzeko ekimen hau aurkeztu; eta plangintzan lagunduko duen sarea sortu, prestakuntza espezifikoa jaso duten kideek ikastegiko euskara batzordeari lagunduko diote plangintza garatuz eta euskararen zirkuituak sortuz.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa

Gipuzkoako Ikastolek ezagutzera eman dutenez, 2020. urtetik aurrera Kilometroak jaialdiaren eredua guztiz aldatuko da. Horrela, egun bakarreko jaialdia izatetik urte osoko ekimena izatera pasatuko da eta antolakuntza ikastola bakar baten esku izan beharrean, ikastola gehiagoren partehartzea izateko aukera zabalduko da. Aldaketa horiekin guztiekin Gipuzkoako Ikastolek jaialdiaren xedeak birplanteatu dituzte. Aldaketa horren beharra 2015. urtean abiatu zen Kilometroak Bidea deituriko hausnarketaprozesuaren emaitza da. Bestalde, ikasleen parte-hartzea bultzatzeko bidean, ikastoletako ikasle taldeen arteko lehiaketak planteatuko dira. Aurtengo edizioa UrretxuZumarragan izango da eta 2019koa Zarautzen.

Š Irekia.eus

ALDAKETA SAKONAK KILOMETROAK JAIALDIAREN EREDUAN

Eusko Jaurlaritzako langileen % 71 euskaraz lan egiteko gai da Eusko Jaurlaritzak 38.039 lanpostu publikoren inguruko hizkuntza-eskakizunen gaineko ikerketa bat burutu du eta, horren arabera, euskaraz gai egiteko langileen kopurua % 71koa da. Hizkuntza Politikako Sailetik azpimarratu dutenez, kontuan izan behar da duela 25 urte eskas kopuru hori % 23,5ekoa besterik ez zela. Ikerketan 86/1997 Dekretuaren eraginpean diren lanpostuak aztertu dira. Kanpoan geratu dira, berriz, Ertzaintza, Osakidetza, Justizia eta Hezkuntzako lanpostu gehienak. Datu horiek aintzat hartuta, euskaraz lan egiteko gai diren langile publikoen kopurua baxuagoa izango litzateke. Aipatu txostenaren arabera, aztertutako lanpostuen % 35ean ez da derrigorrez hizkuntzaeskakizunik egiaztatu behar; % 6an B1 maila eskatzen da; % 28,56anB2 maila eskatzen da; % 25,84an C1 maila (EGA) eskatzen da; eta, azkenik, % 3,94an C2 maila eskatzen da. Bingen Zupiria Sailburuak azaldu duenez, bi dira hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun kopuruak ezartzeko orduan jarraitzen diren irizpideak: lanpostuaren ahozko eta idatzizko funtzio komunikatiboak eta erakundearen egoera soziolinguistikoa.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Txioka Kokorokooo! ​Oilo edo Oilar? Oilasko

Azkenaldian sarritan galdetu didate, zer ote den oilaskoa. Ba oilaskoa, besterik ez.

Estalketa

Oilarrak gorteatzeari ekiten dio: hegal bat jaisten du eta zirkuluan dantzatzen du, kanpoko hegalarekin gorantz; oiloa bitartean makurtzen da (kikiltzen da), prest dagoela hari esateko — hau guztia, oilar eta oilo zoriontsuen artean—. Oilarrak oiloa estaltzen du, hura gandorretik edo lepotik helduz. Eta zapaltzea: oilarra oiloaren atzealdean bizkor dabil. Oilarrak popa oiloaren poparen ondoan sartzen du eta lumak zabaltzen ditu kloakak kontaktuan sar ditzaten. Orduan, semena askatzen du. Oilarrak 10 eta 30 aldiz bitartean errepika dezake! (oilo desberdinekin). Hala ere, pilatutako oiloek (kaiolakoak edo ez) 2 aukera dituzte: aurretiazkoak egin ezin dizkion eta harira doan oilarra, edo intseminazio artifiziala. Eta gozamena?

Ernaldu Gabeko Arrautza (edo bai)

Oiloek arrautzak jartzen dituzte urte guztian zehar, oso maiz. Bere habia bete egon arte jartzen dituzte (10-12 arrautza, gutxi gorabehera). Hala ere, bere arrautzak biltzen joatea inoiz bete ez dadila eragiten du. Emaitza: urtero 300 arrautza inguru jartzen dituztela (26 orduro, bat). Aske bizi direnak eta zizareez, artoz… elikatzen direnak gutxiago jartzen dituzte, baina kalitate hobeagoa dute kaiolan bizi direnak, pentsuz elikatzen direnak eta 24 orduz argia jasotzen dutenak baino. Oiloak obulatzen du — emakumearen hilerokoarekin antza du— ia egunero. Oilar batek ernaldu dezake eta enbrioi bat osatu dezake, edo EZ (merkatuko arrautzak). Iraitzi baino lehen karedun kapa (oskola) eratzen da. Oiloak egun berean bi aldiz obulatzen badu (oso arraroa dena) ez ditu

24

bi arrautza jartzen, bi gorringo dituen arrautza bat baizik —ernalduta egongo balitz txita bikiak izango lirateke—. Arrautza bat lortzeko, ez da oilarrik behar. Begetarianoa bazara, oilarrik gabe bizi diren oilo-arrautzak lortu ditzakezu, ernaldu gabeko arrautzak direla bermatuz.

Ernaldutako Arrautza

Arrautza batzuek zuringoan duten orban zuriak ez du emankortuta dagoenik esan nahi; galladura da, gorringoaren eta zuringoaren arteko ainguraketa. Aldiz, gorringoaren zirkulu argi txikiak dio, disko germinala deitutakoak. Oiloak gutxi gorabehera 21 egunetan zehar txitatzen du. Heldugabeko kumea/ txita oilaskoa deritzogu #txiotxio Bi hilabete (6-8 aste) ditu harategira iristerako. Bost hilabetekin heltze sexuala lortzen dutenean, emeei oiloa deritzogu eta arrei oilarra deritzogu.

Arrautza

Orain zenbait supermerkatuek ez dute kaiolatutako oilo arrautzarik salduko. Baina bai pilatutako oilo arrautzak, bai pilatutako txitak, bai zorigaiztoko arrautzak eta txitak. Zuk duzu azkeneko hitza, azkeneko hozkada!

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa



Esperientzia faltak ez du lan bat lortzeko oztopo izan behar Azken urteetan gazteek zaila izan dute lan-merkatuan barneratzea. Hainbat urtez trebatzen izan ondoren, lan-eskaintzak aztertzen hasi eta, sarritan, gaindiezina dirudien oztopo batekin aurkitzen dira gazte gehienak: esperientzia. Jarraian, esperientzia izan gabe lan bat lortzeko zenbait aholku aurkituko dituzue

26

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa


GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa

27


L

an-eskaintzetan gutxieneko esperientzia eskatzen dutela ikusten baduzu, ez etsi. Gazte askok kontrakoa uzte badute ere, baldintza hori ez da oztopo gaindiezina. Ez da erraza, baina posible da horri buelta ematea. Izan ere, esperientzia eskatzen duten enpresek, azken finean nahi dutena da lanpostu horretarako aukeratzen duten pertsonak postu horretarako beharrezkoak diren gaitasun guztiak dituela bermatzea. Zure lana, beraz, gaitasun horiek dituzula erakustea izango da. z Ondo saldu zure hautagaitza Normalean, gehien baloratzen diren gaitasunen artean lidergoa, balio-aniztasuna eta aldi berean hainbat ataza garatzeko gai izatea aipatzen dira. Horiek guztiak lan-merkatutik kanpo ere eskura daitezke, adibidez, boluntariotza proiektuetan edota GKEetan lan eginez. Hizkuntzen ezagutza edo trebakuntza garaian egindako proiektuak ere garrantsitsuak izan daitezke. z Ni vs lanpostua Gure burua lan-eskaintza batera aurkeztu aurretik, komenigarria da eskaintza hori sakonki aztertzea. Pertsona guztiok gure azkartasunak ditugu. Zureak ondo ezagutzen badituzu, eskaintzen den lanposturako zeintzuk diren egokienak jakin ahal izango duzu. Horrek abantaila eman ahal dizu beste hautagaien aurrean. Zure azkartasunen bat lanpostu baterako egokia izan daitekeela

28

uste baduzu, horretan sakondu beharko zenuke. Elkarrizketarako deitzen bazaituzte, hori guztia ondo landuta izateak segurtasun handia emango dizu. Gainera,

kontuan hartu beharko duzu gaur egun enpresa askok gaitasunari baino jarrerari ematen diotela garrantzi handiagoa.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa


GAITASUNA ETA JARRERA. Hainbat kasutan, lanarekiko jarrera ona azaltzea lana egiteko gaitasuna izatea bezain garrantzitsua izan daiteke. Elkarrizketa baterako deitzen bazaituzte lanarekiko pasioa, lanerako gaitasuna edo garatzeko gogoa azpimarratu beharko zenituzke.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa

29


z Ni vs besteak Lanpostu batera aurkezten zarenean beste hautagaietatik nabarmentzea komeni zaizu. Zure azkartasunak ez ezik, lanarekiko pasioa, lanerako gaitasuna edo garatzeko gogoa azpimarratu beharko zenituzke. z Etengabeko prestakuntza Horrek guztiak, noski, ez du inolako baliorik lanposturako espresuki eskatzen den gaikuntza ez baduzu. Horregatik zure burua etengabe trebatzeko prest izan beharko duzu. Trebakuntza ez da ikasketa formalekin amaitzen. Hortik kanpo eskuratu ahal duzun prestakuntzak mesede egingo dizu. Sektore zehatz batean lan egiteko

30

asmoa baduzu, komenigarria da bertan diren berrikuntza guztien berri izatea. Seguruenik buruan duzun irtenbidea ez bada ere, praktikak egitea ere ez da ideia txarra izango. Zentzu horretan, bereziki zure lehen lan-aukera bilatzen ari bazara, malgutasuna izan beharko duzu; hots, agian zure aukera egokiena ez den beste batean hasi beharko duzu lanean. Badira positibo izateko beste hainbat arrazoi. Esperientzia sarritan oso garrantzitsua bada ere, gero eta gehiago dira langile gazteak kontratatu nahi dituzten enpresak. Izan ere, gazteok berezkoak dituzten ezaugarriak oso interesgarriak izan ohi dira enpresentzat: ikuspegi berriak, ezagutza eguneratuak‌

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa



Sexua Pilula urdina gazteentzat Adituek diotenez, gero eta gehiago dira Viagrara jotzen duten gazteak Ikertzaileek erekzioa lortzeko edo erekzioari eusteko zailtasuna dutenei konponbidea ematen dien Viagra (Sildenafiloko zitratoa) pilula merkaturatu zutenean, seguruenik, gizon helduak izango zituzten buruan. Hala ere, datuen arabera, gero eta gehiago dira pilula urdina kontsumitzen duten gazteak. Ikerketa baten arabera, Viagra kontsumitzaileen % 20 inguru 20 urtetik beherako gazteak dira. Antza denez, mutil gazte asko sexu-harremanetan neurria emango ez dutenaren beldur dira eta, nolabaiteko ‘arrakasta’ bermatzeko, Viagrara jotzen dute. Adituen ustez, horrek arazoak ekar diezazkieke gazte horiei, naturala izan beharko lukeen zerbait lortzeko botika batera jotzen dutelako. Hainbat kasutan, gazteek Viagra hartu behar izaten dute alkoholaren edo drogen efektu depresorea gainditzeko. Hala ere, sildenafila eta alkohola edo drogak nahasteak albo-efektu negatiboak izan ditzake, adibidez, buruko min handiak edo takikardiak. Adituen esanetan albo-efektu horiek txikiagoak izan ohi dira gazteen kasuan, baina menpekotasun psikologiko bat sor liteke. Izan ere, Viagra erabili duten

32

Gazteek Viagrara jotzen dute lehen aldiaren urduritasuna ekiditeko edota harremanetan ‘arrakasta’ bermatzeko

gazte askok ondoren zailtasunak izan ditzakete behar bezalako erekzioak lortzeko pilularik gabe. Boston Medical Groupek duela zenbait urte egin zuen ikerketa baten arabera, adibidez, jada, erekzioaren disfuntzioren bat duten gazteen kopurua nabarmen hazi da. Printzipioz, Viagra erosteko errezeta behar da, baina Interneten ez da halakorik behar eta, gainera, bertan askoz merkeago lor daitezke. Dena den, Osasunaren Munduko Erakundeak azpimarratzen duenez, Internet bidez saltzen diren botiken erdia baino gehiago faltsua da.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa


BIDAIATU ALA TXORTAN EGIN?

EREKZIOAREN DISFUNTZIOA. Sarritan kontrakoa pentsatzen bada ere, erekzioaren disfuntzioa ez da bakarrik gizon helduetan ematen. Hainbat ikerketek azaldu dutenez, gero eta gehiago dira horrelako arazoa duten gazteak. Adituen ustez, gazteengan ematen diren erekzioaren disfuntzioak, nagusiki, estresaren eraginez ematen dira eta, bigarren maila batean, osasuntsuak ez diren kontsumoen eraginez.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa

Rumbo online bidaia-agentziak egin duen ikerlan baten arabera, emakumeek nahiago dute bidaiatzea sexuharremanak izatea baino. Horrela, gustukoen dituzten jardueren inguruan galdetuta, emakumeen erdiak baino gehiagok (% 55k) lehen aukera bezala bidaiatzea hautatu du. Boto gehien jaso dituzten bestelako aukerak honako hauek lirateke: sexu-harremanak (% 13), janaria (% 11), erosketak egin (% 10) eta kirola egin (% 10). Ikerketa Europako sei herrialdetan burutu da (Espainia barne) eta bertan 12.000 emakumek hartu dute parte. Antza denez, bidaiatzeak sormena sustatzeko eta norberak bere burua hobeto ezagutzeko aukera ematen du. Bidaiaren bat egiteko emakumeek gustukoen dituzten helmugak honakoak lirateke: AEB (% 9), Italia (% 8), Japonia (% 5), Australia (% 4), Grezia (% 4) eta Norvegia (% 3).

SEXUAREN TXOKOA

Sare sozialen eragina bikotean Sare sozialek gure bizitzaren ardatz bilakatu dira. Horrek, gure egunerokotasunean ez ezik, harremanetan ere eragiten du. Askoren ustez, eragin hori, nagusiki, negatiboa da, baina baditu bere alde onak ere. Lehenik eta behin, sare sozialek bikotekideen arteko komunikazioa errazten du. Gaur egun, edozein momentutan jar gintezke harremanetan gure bikotekidearekin, baina hori ere kontrolatzen ikasi behar da, gehiegizko harremanak kaltegarriak izan baitaitezke. Hala ere, elkarren artean urruti bizi diren bikoteen kasuan sare sozialek harreman hori mantentzen lagun dezakete, nolabait, distantzia fisiko hori murrizten delako. Alde negatiboen artean, berriz, desleialtasunarena dugu, agian, garrantzitsua. Izan ere, sare sozialek bikotekidearekiko ez ezik, beste pertsonekiko harremana ere errazten dute. Ezin ahaztu izan badirela ligatzeko espresuki sortutako sare sozialak. Gainera, beste pertsonekin harremanetan jartzeko aukera horrek jeloskortasuna eragin dezake gure bikotekidearengan. Sare sozialen beste alderdi negatibo bat pribatutasunaren galera litzateke. Hori ere kontrolatzen ikasi behar den kontua da, baina, sarritan, sare sozialak bikotekidea kontrolatzeko ere erabiltzen dira. Kontrol hori indarkeriatzat ere jo daiteke eta beste indarkeria mota batzuei bide eman diezaieke. Azkenik, sare sozialekiko menpekotasuna aipatu nahiko nuke. Sare sozialetan denbora asko ematen dugunean pertsona horrekin dugun harremanari ez diogu behar bezalako arreta eskaintzen eta horrek, noski, arazoak ekar litzake.

LOHIZUNE LOROĂ‘O Mi PsicĂłlogo Getxo 33


Teknologia berriak 5G TELEFONOAK 300 EURO GARESTIAGOAK IZANGO DIRA Datorren urtean 5G teknologia ezarrita izango dela aurreikusten dute adituek. Horrekin batera, teknologia hori erabiltzeko gai izango diren lehen telefonoak merkaturatuko dira. Teknologia horrek askoz abiadura handiagoan nabigatzeko aukera emango du, baina horretarako, inbertsio handia egin beharko dugu: batez beste, teknologia hori erabiltzeko gai diren gailuak 200-300 euro garestiago izango dira.

Euskara egonkor mantentzen da Interneten PLAYSTATIONEK LIGATZEKO JOKO BAT ZENTSURATU DU Sarritan entzun izan dugu sexismoa nabaria izan ohi dela bideo-jokoetan. Horren azken adibidea Super Seducer izeneko jokoa dugu. Jokoaren xede bakarra jokalariei ligatzen irakastea da. Horretarako, adibidez, tabernatan emakumeengana nola gerturatzeko aholkuak ematen dira. Sonyk bere plataformarako egokia ez dela erabaki du. Hala ere PC bertsioa merkatuan da. Adituen ustez, sexismoaren eztabaida alde batera utzita, Sonyk ondo egin du joko hori zentsuratuz. Izan ere, jokoa nahikoa kaxkarra eta aspergarria dela dirudi.

34

PuntuEUS Fundazioak egin duen ikerketa baten arabera euskararen presentzia eta erabilera Interneten egonkor mantendu da azken hiru urteetan PuntuEUS Fundazioaren barruan den PuntuEUS Behatokiak hirugarren urtez jarraian euskarak Interneten duen presentzia aztertu du. Ikerketa horren datuak Bilbon aurkeztu berri dituzte eta bertan, PuntuEUS Fundazioaren zuzendari Josu WaliĂąok eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Diputatu Lorea Bilbaok azaldu dutenez, aldaketa txikiak izan dira hiru urte horietan jasotako datuetan. Informazio horretan oinarrituta, WaliĂąok Interneten hizkuntza-ohiturak aldatzeko epe ertain-luzeko politikak behar direla azpimarratu du. PuntuEus Behatokiak egiten duen ikerketak

hiru ardatz ditu: .EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta euskararen egoera Interneten. Lehenengoari dagokionez, une honetan 8.100 domeinu-izen daude erregistratuta. Kasu gehienetan enpresek erregistratutako domeinuizenak dira; .EUS domeinuen jabeen % 43 enpresak dira. .EUS domeinudun webguneetan euskara da hizkuntza nagusia (% 90), baina gaztelera eta ingelesa bezalako hizkuntzek ere pisu handia dute. Euskal Herriko webgune guztiak aintzat hartuz gero, euskarazko edukia duten webguneak 26.663 dira, guztien % 16.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa


Googlek 39 milioi aplikazio arriskutsu ezabatu zituen 2017an Bere plataformaren segurtasuna bermatzeko Googlek egunero 50.000 milioi aplikazio baino gehiago aztertzen ditu Google Play Protect izeneko segurtasunsistemaren bidez. Sistema horrek Android sistema eragilea duten gailu guztiak (bi mila milioi gailu baino gehiago) eta Chrome nabigatzailean egiten diren jarduera guztiak aztertzen ditu. Hil honetan bertan ezagutzera eman diren datuen arabera, sistema horri esker Googlek potentzialki arriskutsuak diren 39 milioi aplikazio ezabatu ditu. Gainera, Googlek aplikazio horiek nola instalatzen diren aztertu du eta jakin ahal izan dutenez, kasu gehienetan aplikazio horiek gailuak konektatu gabe daudenean instalatzen direla ikusi dute. Horrelako instalazioak ekiditeko Googlek gure sakelako telefonoak azken segurtasun eguneraketekin izan behar ditugula gogorarazi du.

‘Shadow of the colossus’ otsailean nagusi Azken hilabeteetan ez dira aldaketa handirik izan gehien saldu diren bideo-jokoen sailkapenean. Udazkenetik hona, joko berberak ikusi ditugu lehen postuetan, baina hori otsailean aldatu da. Izan ere, pasa den hilabetean gehien saldu diren bideo-jokoen sailkapenean aldaketa handiak izan dira. Lehen postua, adibidez, PS4 plataformarako “Shadow of the Colossus” jokoarentzat izan da. Jarraian, “Monster hunter world” eta “Dragon ball fighter” kokatu dira.

SHADOW OF THE COLOSSUS

MONSTER HUNTER WORLD

DRAGON BALL FIGHTER

IBM-K MUNDUKO ORDENAGAILURIK TXIKIENA DISEINATU DU

IBM enpresak egun den ordenagailurik txikiena aurkeztu du. Gezurra badirudi ere, bere tamaina arroz-ale batena da. Gainera, ordenagailu horren ekoizpen-kostua oso baxua omen da: 0,10€. Gaitasun mugatua duen arren (pasa den mendeko 90eko hamarkadan ziren ordenagailuak baino azkarragoa da), Adimen Artifizialeko ataza sinpleak egiteko gai izango da.

FACEBOOK ERABILTZAILEEN DATUEN FILTRAZIOA

ESTATUAN EGITEN DIREN ONLINE EROSKETETETAN ARROPA DA NAGUSI Kostata bada ere, online salmentak gero eta ohikoagoak dira. Statista Global Consumer Survey 2018 azterlanaren arabera, Estatuan, batez beste, persona bakoitzeko 100 euro inguru gastatzen dira Internet bidezko erosketetan. Azterlan horretan zehazten denez, jendeak online gehien erosten dituen produktuen sailkapenean arropa azaltzen da lehen postuan (% 48,5) eta jarraian aisialdirako kultur-produktuak aurkituko lirateke (liburuak, filmak, bideo-jokoak…) Datu horrek ez du bat egiten jendeak gehien bilatzen dituen produktuekin. Kasu horretan, Internet bidez gehien bilatzen diren produktuak gailu elektronikoak lirateke.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa

Facebookek milioika erabiltzaileen datuak filtratu omen dizkio Cambridge Analytica enpresari. Enpresa hori, Donald Trumpen hauteskunde kanpainari lotutako enpresa da. Filtrazioa ezagutu ostean Facebookek 36 mila milioi euro baino gehiago galdu ditu burtsan.

35


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Sahara-Euskadi: gazteon antzeko beharrak Egun gazteon egoera nahiko genukeena ez dela argi dago. Eta ez soilik hemen. 2017ko urrian Saharara egindako bidaian lehen eskutik ikusi ahal izan genuen, zoritxarrez, bertan ere lan asko dagoela egiteko. Are gehiago Saharak azken mende eta hamarkadetan izandako aldaketa guztiak kontuan izanda. Egoera hori dela-eta, hainbat herrialderen laguntza jaso dute eta zehazki, Euskal Herriak, denboran zehar, laguntza handia eman du. EGKn, esan bezala, Arabako Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) lagunen elkartearekin eta beste gazte kontseiluekin (Katalunia, Nafarroa eta Espainia) gazteon ahalduntzea sustatzeko formakuntza egin genuen Tindoufeko errefuxiatuen kanpamentuan. Eta, nola ez, berau antolatzeko hainbat gauza izan genituen kontuan: bereziki Saharako testuingurua eta Arabako SEADen Lagunen elkarteak eta Nafarroako Unibertsitate publikoak egindako Saharako kanpamentuetako gazte errefuxiatuak. Linboaren ziurgabetasunean harrapatuak ikerketa. Elkarte honek 80ko hamarkadatik Saharar Herriaren autodeterminazioren alde egin du lan, Mendebaldeko Saharako okupazio eta erbestearen kausak eta ondorioak gizarteari helarazten eta giza eskubideen alde lan eginez. Txosten honen abiapuntua, azken urteotan identifikatutako erronkak izan dira. Izan ere, duela gutxi arte gazteen egoera ez da sakonki aztertu, ez behintzat modu kualitatibo eta kuantitatiboan. Horri erantzuteko, 2017an saharar gazteen pertzepziotik eta esperientziatik abiatuz, saharar kanpamenduetako gazte errefuxiatuen egoera eta beharrak ezagutzeko eta ebaluatzeko egin zen ikerketa. Egun, kanpamentuetan 165-000 pertsona bizi direla kalkulatzen da; % 40a 16 eta 45 urte bitarteko gazteak. Era berean, txostenak, eskakizun nagusiak zerrendatzen ditu: lehenik, enplegua sortzeko eta formakuntza —bereziki profesionala— bat jasotzeko guneak sortzea; bigarrenik, parte hartzeko orduan, aisialdiko ekintzak bermatzea, berdintasun-politiken garapena eta gazteen parte-

36

hartze aktiboago bat sustatzeko tresnak jasotzea; eta, hirugarrenik, osasunaren mailan elikadura, ingurune fisikoa eta buru osasunerako baliabideak eta zaintza hobetzea. Azkenik, kultura eta erlijioa iraunaraztea aipatzen dituzte Saharako gazteek.

Saharan emandako formakuntza

Testuingurua eta ikerketan agertutako datuak direla-eta, gazte kontseiluok Saharako gazteen ahalduntzea sustatzeko formakuntza diseinatu genuen. Ikerketako datuetatik ondoriozta daiteke enplegu politiken garapenaren eskutik datozela bizi proiektuak aurrera eramateko aukerak edo bideak. Horregatik, gazte kontseilu bezala gure helburua gazteen parte-hartzea bultzatzeko formakuntza bat ematea zen. Informazioa eta metodologiak elkartrukatu ostean, Saharar gazteriari elkartegintzarekin lor daitekeena azaltzen saiatu ginen: hobekuntzak, ikasi daitekeena, politika publikoetan eragina izateko aukera, etab. Noski, beti ere aurrez aipatutako egoera eta kasuen ezberdintasunak ahaztu gabe. Esan bezala, EGKn Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara bidaiatu eta bertako errealitatea hurbiletik ezagutu genuen. Horri esker, gazteriarekin lanean haritu eta informazioa elkar trukatu ahal izateari esker, bi errealitateen alderaketa egin ahal izan genuen: esperientzia pertsonaletik ezagutu, puntu komunak bilatu, interes berdinak ditugula ikusi, etab. Tarte horretan hainbat kontuk atentzioa eman digute, esaterako gai politikoekiko duten interes handia eta parte hartzeko duten jarrera oso positiboa. Era berean, berdintasun-politikak garatzeko beharra lehen eskutik ikusi genuen, formakuntzan parte hartu zuten emakumeek berdintasun-arloan informaziofalta nabaria ikusten zutela kontatu zigutelako. Bidaiatik bueltan, bizipenak euskal gazteriari transmititu nahi genizkion, bertako egoera ikustarazteko. Horretarako, proiektu honen ondorioak jasotzen dituen Saharar gazteria ahalduntzen bideoa egin dugu. Pasa den astean Gasteizko ekitaldi batean aurkeztu genuen, Saharako egoera ikuspegi ezberdinetatik lantzeko eta EAEko eta Saharako gazteen esperientzia-elkartrukea bermatzeko.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa


Gazteber eberri aldizk izkaria

5500.0000 000 ale hilero

Euskkkal Heerrriiikko herri guztietan gazteberri.eus

Zabalkunde handiena duen gazteentzako aldizkaria Zure aldizkaria!!


Gizonek lanpostu bat lortzeko emakumeek baino aukera gehiago dituztela uste dute gazteek Euskal gazteek sexuagatiko ezberdinatasunak hautematen jarraitzen dute, bereziki lanpostuak lortzeko edota etxeko lanak banatzeko orduan Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, euskal gazteriaren laurden batek (% 24) uste du prestakuntza eta esperientzia berarekin, gizon batek emakume batek baino aukera gehiago dituela lanpostu bat lortzeko. Ideia hori zabalduago dago neska gazteen artean mutil gazteen artean baino. Emakumeek aukera gehiago dituztela uste duten gazteen kopurua, berriz, % 9koa da. Etxeko lanen banaketari dagokionez, antzeko datuak aurki daitezke. Horrela, elkarrekin bizi diren bikote gazteen kasuan, emakume gazte gehienek (% 22) hein handiagoan sentitzen dute etxeko lanen pisua. Kasu horretan, hala ere, azpimarratzekoa da 2008. urteko datuekin alderatuta iritzi horretan izan den beherakada. Izan ere, urte horretan etxeko lan guztiak edo gehienak egiten zituztela zioten emakumeen ehunekoa bikoitza baino gehiago zen (% 48).

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

Sexuaren eragina lana lortzean, sexuaren arabera 2016 (%) 80

61

60

63 58

40 24

28 21

20

9 0

Gizonak aukera gehiago ditu Guztira

8

10

Emakumeak aukera gehiago ditu Emakumeak

Neska edo mutila izateak ez du inolako eraginik Gizonak

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (Euskadiko Gazteak 2016)

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Direcciรณn de Juventud

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua.

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea.

Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net

Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea.

Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Nafarroak Eusko Ikaskuntzarekin duen konpromisoa berritu du Hainbat ekitaldi burutuko dira Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena ospatzeko Aurten Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena ospatzen da. Hori dela eta, duela 100 urte erakunde hori sortu zuten lau erakunde publikoek (EAEko hiru Foru Aldundiek eta Nafarroako Gobernuak) ekitaldi bat ospatu dute Bizkaiko Foru Aldundian. Aipatu ekitaldian Eusko Ikaskuntzaren sorrera errepasatu zuten eta hasierako helburuekin bat eginik (“sentsibilitate, ideologia eta lurralde guztietako euskalari eta euskaltzaleak biltzeko, zientziarekin eta kulturarekin, berrikuntzarekin eta aurrerapen kolektiboarekin duten konpromiso partekatu batek lotuak”), lau

40

erakundeek Eusko Ikaskuntzarekin duten konpromisoa berritu dute. Nafarroako Gobernuaren aldetik, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo izan zen ekitaldian. Eusko Ikaskuntzako presidente Iñaki Dorronsorok aipatu duenez, “herritarren kezkei erantzunak ematen jarraitzeko lanean dihardu erakundeak, ikasketatik, ikerketatik eta desberdinen arteko eztabaida irekitik abiatuta”. Eusko Ikaskuntzaren Urteurrenaren Batzorde Antolatzaileko presidente

Xabier Alkortak, berriz, urtemuga ospatzeko ekitaldiprogramaren berri eman zuen. Azpimarratzekoak dira, adibidez, honako ekintza hauek: 1978an Eusko Ikaskuntzaren berpiztearen protagonista izan ziren kideei aintzatespena, azken 100 urteetako jardueraren inguruko liburu baten argitalpena eta antzerki-obra baten estreinaldia. Gainera, udazkenean Eusko Ikasketen XVIII. Kongresua ospatuko da Oñatin “Geroa Elkar-ekin” lelopean. Kongresu horrekin amaiera emango zaio Eusko Ikaskuntzaren mendeurrenaren ekitaldiei.

GAZTEBERRI #135 | 2018 Martxoa


Euskarabidearen egoitza berria Kirolaren Etxean izango da Egoitza berriak hiru kokaleku desberdinetan eskaintzen ziren zerbitzuak zentralizatuko ditu © Patxi Cascante

Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuak orain arte hiru egoitzatan eskaintzen zituen zerbitzuak egoitza bakar batean zentralizatuko ditu. Egoitza berria Paulino Caballero kalean den Kirolaren Etxean izango da eta egokitzapen lanetarako aurrekontua milioi bat euro ingurukoa izango da. Orain arte Euskarabidea hiru egoitzatan banatuta egon da. Eskiroz kaleko egoitzan Itzulpen Saila dago. Bertan, 63 langilek egiten dute lan. José María Iribarren Ikastetxean, berriz, Prestakuntza Saila dago eta bertan, 21 langilek egiten dute lan. Azkenik, Yanguas eta Miranda kaleko egoitza dago. Bertan gainerako beste zerbitzu guztiak aurkitzen dira eta 18 langilek egiten dute lan. Egoitza-aldaketa azken urteetan Euskarabideak izan duen aurrekontuaren hazkundeari esker emango da. Izan ere, 2015. urtean zen 2,8 milioi euroko aurrekontutik aurtengo 6,9 miliotara pasatu da Euskararen Nafar Institutua. Euskarara zuzendutako aurrekontuaren hobekuntza

ekonomikoari esker euskararen ikaskuntzan eta gizarteerabileran oso garrantzitsuak diren sektoreetako laguntzak berreskuratu ahal izan dira. Laguntza horien hartzaileen artean daude komunikabideak, gizarteekimeneko erakundeak, pertsona helduentzako irakaskuntzazentroak edo tokiko erakundeak, euskara-planak garatzen dituztenak. 2015eko 147.000 euroetatik 2018ko 2.380.000 euroetara pasatu da. Euskararen gizarte-erabilera, laneremuko erabilera edo teknologia berrien baitako erabilera

sustatzeko laguntzak sortzeko bidea ere eman du; eremu horietan, 2015eko 0 eurotako aurrekontutik 240.000 eurotara pasatu da aurten. Aurki abiatu beharreko lanen artean daude, besteak beste: monitoreak eta hezitzaileak prestatzeko euskarazko gida baten edizioa, prestakuntzaikastaroak antolatuz; teknologia berrien erabilera ezagutzera emateko ekintzak edo ondare ez materialaren zabaltzea euskaraz, “Ane eta ohe hegalaria” haurrei zuzendutako antzerki-obra kasu, iragan Gabonetan estreinatu zena.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

GAZTEBERRI #135 | 2018 Martxoa

41


Agenda Apirilak 2, Astelehena • BRODBAY + ANCHORD. Bonberenea, Tolosa. 20:00. 8€

Apirilak 4, Asteazkena • MINOR EMPIRES. Bonberenea, Tolosa. 20:00. 8€.

Apirilak 6, Ostirala

Apirilak 11, Asteazkena

Donostia. 19:00. 10€.

• LA PEGATINA. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 18€

• KOMETA. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:00. Doan.

Apirilak 12, Osteguna

• ROSANA. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 20/30€.

• SIDECARS. Sonora Aretoa, Erandio. 20:500. 22€.

Apirilak 13, Ostirala

• DOCTOR DESEO. Plateruenea Kafe Antzokia, Durango. 21:00. 18€. • HARRESIAN ZULO + EL ARRABAL. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 21:00. 7€.

• TRIVIUM. Santana 27 Aretoa, Bilbao. 19:00.

• TREMENDA JAURÍA + SKAKEITAN. Sanagustin Kulturgunea, Azpeitia. 23:00. 10/12€.

• JOE SATRIANI + JOHN PETRUCCI + ULI JON ROTH. Euskalduna Jauregia, Bilbao. 20:30.

• THE YAWPERS. Kafe Antzokia Aretoa, Bilbao. 20:00. 10€.

• HONEYMOON DISEASE. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 1216€.

• WILLY GONZÁLEZ. Santana 27 Aretoa, Bilbao. 23:00. 30€.

• RIOT PROPAGANDA. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 21:30. 15/18€.

• THE NEW RAEMON. DOKA Aretoa, Donostia. 20:30. 15€.

• SKARRA MUCCI & DUB AKOM. Stage Live Aretoa, Bilbao. 20:00. 12€.

Apirilak 15, Igandea

• HIRU LEIKE. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:00. Doan.

• PABLO LÓPEZ. Principal Antzokia, Gasteiz. 20:30. 32/42€.

• MARINA HERLOP. Bonberenea, Tolosa. 22:30. 8€.

• MFC CHICKEN + DEAD BRONCO. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 1318€.

• QUEEN FOREVER TOUR 2018. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 20€.

• SAN PANTZAR + EZIN ETA... + KIKI AND THE RED KIKETZ. Urrugne. 21:00. 6€.

Apirilak 7, Larunbata

• MANEL FUENTES & THE SPRING’S TEAM. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 22:00. 15/18€.

• MAELO RUIZ + HECTOR COSTA EL TORITO. Santana 27, Bilbao. 21:00. 25€. • KINGA GLIK. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 12€. • GWYN ASHTON. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:30. 10/12€.

Apirilak 16, Astelehena

• DELOREAN. Barañaingo Auditorioa. 20:30. 12/14€.

• MI CAPITÁN. Stage Live Aretoa, Bilbao. 20:00. 12€.

• MIREN URBIETA + AINHOA ZUBILLAGA + RUBÉN FERNÁNDEZ AGUIRRE. Arriaga Antzokia, Bilbao. 20:00. 15€.

• THE NEW RAEMON. Azkena Aretoa, Bilbao. 20:30. 15€.

• EMBUSTEROS. Cotton Club Aretoa, Bilbao. 20:00. 8€.

Apirilak 17, Asteartea

• TEXXCOCO. Dabadaba Aretoa, Donostia. 20:00. 10€.

• AKAUZAZTE. AZ Azkuna zentroa, Bilbao. 20:00. 6/8 €.

• SVEN HAMMOND. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 12€.

• SIDECARS. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 21:00. 20€.

• NIÑOS MUTANTES. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 18€.

• WHITNEY ROSE. Covent Garden Aretoa, Donostia. 19:30. 12€.

• THE OLD TIMEY STRING BANG. Berango Antzokia, Berango. 19:00. 7€.

Apirilak 18, Asteazkena

Apirilak 8, Igandea • APOCALYPTICA. Kursaal, Donostia. 19:00. 23€.

42

Apirilak 14, Larunbata

• MEINSTEIN. DOKA Aretoa,

•THE STEMS. EHUko Unibertsitate Pabilioia, Gasteiz. 19:00. Doan.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa


GAZTEOK GUTXI IRAKURTZEN DUGULA ESAN OHI DA. EZ DA DIRU KONTUAGATIK IZANGO. 18 EUROREN TRUKE 2018KO GAZTEBERRI GUZTIAK ZURE ETXEAN

harpidetzak@gazteberri.eus


Apirilak 19, Osteguna • ATERKINGS + SEÑOR NO + JOSEBA B LENOIR + PELA. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 10€. • BIG BAND CSMN. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 21:00. 10/12€.

Apirilak 20, Ostirala • MIKEL URDANGARIN. Barakaldo Antzokia, Barakaldo. 20:30. 12/15€. • ZETAZEN. Stage Live Aretoa, Bilbao. 19:30. 12€. • JORGE MARAZU. Cotton Club, Bilbao. 20:00. 10€. • SES. Azkena Aretoa, Bilbao. 20:30. 10€. • TRAVELLIN BROTHERS. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 12€. • NEW PULL. Covent Garden Aretoa, Donostia. 19:00. 8€. • THE STEMS. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:00. 15€. • WHITNEY ROSE. Helldorado Aretoa, Gasteiz. 22:00. 13-18€ • O FUNKILLO. Kafe Zentral Aretoa, Iruña. 20:30. 15€.

Apirilak 21, Larunbata • NOCTURNIA + TALESIEN + MIDNIGHT SOUNDS. Azkena Aretoa, Bilbao. 19:00. 9€. • O FUNKILLO. Stage Live Aretoa, Bilbao. 19:30. 15€. • VENDETTA + PATÉ DE PATO. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 12/15€. • JABI IZURIETA + ISMA ROMERO. Indara Aretoa, Iruña. 20:00. 10€. • SOZIEDAD ALKOHOLIKA + PURAPOSSE. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 21:00. 15/18€. • BELAKO. Kafe Zentral Aretoa, Iruña. 20:30. 14€

44

AZ Azkuna Zentroa - Bilbao:

Donostiako Untzi Museoa:

• “BI DOS TWO” 2018ko apirilaren 8ra arte.

• “RAFAEL MUNOA. BI BALEAREN HARRAPAKETA, 1763”. 2018ko apirilaren 29ra arte.

• “BY ALL MEANS”. Itziar Barrio. 2018ko maiatzaren 6ra arte.

Artium Museoa:

Bilboko Arte Ederren Museoa:

• “CARMEN/SHAKESPEARE (PRESAGIOS DEL DESEO)”. 2018ko maiatzaren 1era arte.

• “GOYA ETA GORTE ILUSTRATUA”. 2018ko maiatzaren 28era arte.

• “ARTRES. Museo Bat Nolakoa Izan Behar Den”. 2018ko abuztuaren 26ra arte.

• “LE RETOUR DES CROISADES”. EDUARDO ARROYO. 2018ko apirilaren 9ra arte.

Bibat. Arkeologia, Fournier de Naipes Museoa

• “110 MAISULAN”. 2018ko irailaren 17ra arte. • “68AREN OSTEAN. ARTEA ETA PRAKTIKA ARTISTIKOAK EUSKAL HERRIAN, 1968-2018”. 2018ko apirilaren 28ra arte.

• “Lorenzo del Prestamero [17331817] Arkeologiaren aitzindaria Araban”.

Bilboko Artelan Berreginen Museoa:

Nafarroako Museoa

2018ko martxoaren 22ra arte.

• “Grupo Danok. 1966-1967. Una modernidad incompleta” 2018ko martxoaren 9tik, maitzaren 27ra arte.

• “AFRODITA. CAOS. DESIOA. SEXO. AMODIOA?”. 2018ko maiatzaren 20ra arte.

Gernikako Bakearen Museoa:

Guggenheim Bilbao Museoa: • “ARTEA ETA ESPAZIOA”. 2018ko apirilaren 5era arte. • HENRI MICHAUX. “BESTE ALDEA”. 2018ko maiatzaren 13ra arte. • “ARTEA ETA TXINA 1989 ONDOREN: MUNDUKO ANTZERKIA”. 2018ko irailaren 23ra arte.

San Telmo Museoa: • “ARGAZKI-LIBURUEN FENOMENOA”. 2018ko martxoaren 23tik - 2018ko ekainaren 17ra arte. • “TONY RAY-JONES ARGAZKIERAKUSKETA”. 2018ko ekainaren 10era arte. • “BLACK IS BELTZA: FERMIN MUGURUZAREN ERAKUSKETAPROIEKTUA IZEN BEREKO ELEBERRI GRAFIKOAREN INGURUAN”. 2018ko irailaren 30era arte.

• “HARRIZKO ETA ALTZAIRUZKO OROIMENAK. GERRA ZIBILAK ETA FRANKISMOAK EUSKADIN UTZITAKO BIKTIMEN OMENEZKO MONUMENTUAK”. 2018ko irailaren 16ra arte.

Irungo Menchu Gal Aretoa: • “LANA/OBRA 1975-2017. CARMEN MAURAREN PINTURAERAKUSKETA”. 2018ko maiatzaren 6ra arte.

Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa: • “EMAKUME MODAREN 100 URTE”. 2018ko abenduaren 3ra arte.

Tolosako Topiz Museoa: • “BÚHO MARAVILLAS”. 2018ko urriaren 7ra arte.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa


Siria: 7 urte eta gehiagorik ez

Bat. 2017an 2016an baino % 50 haur gehiago

hil ziren gatazka dela eta. Aurtengo lehenbiziko hilabeteetan ere egoerak okerrera egin du: 1.000 ume inguru hil edo zauritu dira urtarrila eta otsailan zehar, kontutan izanda datu zehatzak izatea oso zaila dela herrialdean bizi den egoera dela eta. Guda da Siriako nerabeen heriotza-arrazoi nagusia gaur egun.

Bi. Desgaitasuna duten umeak ahulenen artean ahulenak dira; baztertuak eta ahaztuak izateko arriskua dute. Osasun zerbitzuetara eta laguntza psikologikoa izatera duten sarbide-falta dela eta, desgaitasuna duten haurren lesioek okerrera egiten dute. 1,5 milioi pertsona bizi dira gudak eragindako desgaitasun iraunkorrekin. Hiru. Osasun-zentro eta eskolak erasotzen diren guda bat da Siriakoa. Babes-tokiak izan beharrean, umeentzako leku arriskutsu bilakatu dira, parkeekin batera. 3 eskolatik 1 ezin daiteke erabili kaltetuta daudelako eta hain gogorra da zonalde askotan jasaten ari diren biolentzia, hainbat familia euren etxebizitzetako sotoetan ezkutatuta baitaude. Haurren babesa beti lehetasun izan beharko litzateke.

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa

Lau. 400.000 pertsona setio egoeran bizi dira, berauetatik erdia umeak; euren osasun eta nutrizio egoerak okerrera egin du erabat: ekialdeko Gutan, esaterako, 5 urtetik beherako haurrengan dagoen desnutrizio zorrotza inoiz eman den larriena da. Siriako 10 familiatik 4k ez dute dieta egoki bat izateko elikagai nahikorik.

© UN055882

Amaierarik ez duen guda baten aurrean gaudela dirudi. Joan den martxoaren 15ean zazpi urte bete ziren Sirian gerra hasi zenetik eta konponbidea gero eta urrunago dagoen sentipena da nagusi. 13 milioi pertsona baino gehiagok dute laguntza humanitarioaren beharra Siria eta mugakide diren herrialdeetan: Jordania, Libano, Irak edo Turkian, esaterako; horietatik, ia erdia umeak dira, betiko lez, guda egoeretan gizarteko talderik ahulena eta kaltetuena. Bere konplexutasun, bortizkeria eta zazpi urteko luzera dela eta, aurrekaririk ez duen egoera da Siriakoa. Ume eta nerabe asko elikagai, sendagai, hezkuntza eta babes barik daude eta segurtasun-falta dela eta, laguntza humanitarioa ez da herrialdeko toki guztietara heltzen. “Jolastera irten eta bonba bat erori zen nire alboan. Bi hankak galdu nituen eta nire lehengusu bi hil ziren”. “Gerra zer den jakin badakigu”. “Bonbardaketen ondorioz egun batzuetan zehar ez nintzen eskolara joan”. “Jendeak uler gaitzan beharrezkoa dugu”. UNICEFek jasotako Siriako umeen testigantzak dira. Muturreko egoera isladatzen duten testigantzak.

Bost. Haurren-ezkontzak, haurren lana edo gatazkarako errekrutatzea familia askotan bizirauteko irtenbide bakar bilakatu dira. 13 urteko neskatoak ezkontzera behartu dituzte eta batzuek euren buruaz beste egin dute muturreko egoera hau ekiditeko. Sei. 0 eta 5 urte bitarteko haurren % 16 ez dauka

jaiotze-ziurtagiririk, beraz orain bakarrik ez eta etorkizunera begira ere arazoak izan ditzakete ume siriarren belaunaldi askok.

Zazpi. Aurretiaz aipatutako guztia amesgaizto

dirudien errealitate izan arren, Siriako haur, nerabe eta euren familiek ez dute ausardia galdu. Beharrezkoa duten laguntza jasotzean, euren helburu eta ametsak betetzeko esperantzazko bidean jarraitzen dute. Nahiz eta zazpi urteko gudak sortutako laztura presente egon, haur eta gazte siriarrek euren haurtzaro eta duintasunaren alde borrokan jarraituko dute. Eta UNICEFen uste dugu ezin diegula hutsik egin. 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7. Zazpi urte Sirian guda hasi zenetik. Nahikoa da. Zazpi eta gehiagorik ez. UNICEF - Euskal Herriko Batzordea

45


46

GAZTEBERRI #135| 2018 Martxoa




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.