Gb 136 apirila 2018 issuu

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 136. Zbk | 2018 Apirila |

Lankidetzazko ekonomia gazteen lehen aukera bilakatzen ari da

#136


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Shareak Kultur Elkartea DISEINUA: José Poza LAGUNTZAILEAK: Nerea Segura, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA: 94 424 75 94 | 616 50 50 82 INPRIMATZAILEA: Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAREN, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN, ETA EUSKARABIDEAREN LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak z Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko du gazteen alokairua z Markel Redondo leioaztarrak British Journal of Photographyren saria irabazi du

08

Erreportajea: Zabor teknologikoko 4.500 Eiffel Dorre

z Estatuko gazteen heren bat bere gurasoekin bizi da�

20 Zientzia z Nemo Puntua: ozeanoaren erdian

22 Euskara z Mingaina dantzan: gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko udalekuak z Azken bostehun urteetako euskararen

14

Elkarrizketa: Estibaliz Linares

sintaxi historikoaren bilakaera aztertu dute

32 Sexua z Egia al da udaberriak odola aldatzen duela? z Sexuaren inguruko mitoak

34 Teknologia berriak z Bideo-joko biolentoek ez omen dute gazteindarkeria sustatzen

26

Erreportajea: Lankidetzazko ekonomia gazteen lehen aukera bilakatzen ari da GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila

z Diseinu berria Gmailen z Fornite: gaur egun gazteen artean arrakasta gehien duen bideo-jokoa

42 Agenda 3


Gazteberriak ZINELEKU: IKUS-ENTZUNEZKO SORMENA LANTZEKO UDALEKUAK Datorren uztailaren 23an Zineleku programaren hirugarren edizioa jarriko da abian. Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Kalakalabek antolatzen duten udaleku horren xedea gazteen artean euskarazko ikusentzunezko sormena sustatzea da. Programa abuztuaren 3ra arte luzatuko da eta bertan 18 eta 30 urte bitarteko 30 gaztek parte hartzeko aukera izango dute. Gazteek tailerrez eta ikasgai magistralez osaturiko programa batean partehartzeko aukera izango dute eta, gainera, hainbat proiekzioetara joateko aukera ere izango dute.

IZEN EUSKALDUNA MERKURIOKO KRATER BATENTZAT Nazioarteko Astronomia Batasuneko Nomenklatura Batzordeak “Suge� izena jarri dio Merkurion den facula edo puntu distirant bati. Batzordeak antzeko beste sei formazio geologiko biribil izendatu ditu, betiere suge hitza erabiliz, baina beste hizkuntza minorizatuak erabiliz: somaliera, igbo, arabiera, afrikaans, irlandako gaelikoa eta galesa.

4

Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko du gazteen alokairua Gaztelagun egitasmoaren bidez 23 eta 34 urte bitarteko gazteei alokairuaren % 50 ordaintzen lagunduko zaie Eusko Jaurlaritzak Euskadiko gazteen emantzipazioari bultzada handia eman nahi dio. Horretarako, datorren urtean Gaztelagun izeneko programa abiaraziko da. Egitasmo horren xedea gazteen alokairua sustatzea da eta, horretarako, diru-laguntza zuzenak eskainiko zaizkie 23 eta 34 urte bitarteko gazteei. Laguntza horiek etxebizitzaren hileko alokairu-gastuen erdia ordaintzeko balio izango dute eta, gehienez hiru urtez luzatu ahal izango dira. Laguntza horiek eskuratu ahal izateko gazteek zenbait baldintza

bete beharko dituzte. Adibidez, alokairu-kontratuak ezin izango dira 600 eurotik gorakoak izan (750 euro hiriburuen kasuan) eta dirusarrera egonkorrak izan beharko dira, betiere, muga batzuen barruan. Muga horiek alokairuan bizi diren pertsona kopuruaren araberakoak izango dira: 12.000 euro (egoiliar bakarra), 15.000 euro (bi egoiliar) edo 18.000 euro (hiru egoiliar). Kasu guztietan eskatzaileek Diru Sarrera Bermatzeko Errenta zehazten duen 7.734 euroko muga gainditu beharko dute.

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila


ALDAKETA HANDIAK GAZTEMANIAK! PROGRAMAN Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Sailak antolatzen duen Gaztemaniak! egitasmoak aldaketa handiak izango ditu aurten bertan ahalik eta gazte gehien erakartzeko. Horrela, programan parte har dezaketen gazteen adina zabalduko da eta, aldi berean, jarduerak hainbat udalerritara zabalduko dira. Azken urteetan egitasmoak izan duen joera ikusita neurri horiek hatzera behartuta izan direla azaldu du GFAko Gazteria eta Kirolak Saileko zuzendari Goizane Álvarezek.

EUROPAR BOLUNTARIOENTZAKO IKASTAROA ALTSASUN Apirilaren hasieran Europako Boluntario Zerbitzuaren trebakuntza ikastaro bat burutu zen Altsasun. Bertan uda honetan estatuan boluntario lanak egingo dituzten Europako 26 gaztek hartu zuten parte. Egonaldian europar gazteek Nafarroako hainbat GKEtan lan egiten duten gazteekin biltzeko aukera izan zuten. Topaketa Erasmus+ Gazteria programaren barruan burutu da eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak koordinatu du. Maiatzaren 18 eta 20 bitartean antzeko topaketa burutuko da Altsasun iaz Europako Boluntario Zerbitzua burutu zuten gazteekin.

ATLANTIKALDIA JAIALDIA ERRENTERIAN Atlantikaldia jaialdiaren xedea kulturaren bidez Atlantikoko herri desberdinak elkartzea da. Aurtengo edizioaren leloa “Itsas korronteak” izango da eta irailaren 20 eta 23 bitartean ospatuko da. Ekimenak itsasoa gai nagusia duten sorkuntza artistikoak ditu ardatz eta Errenteriako Udalak herritarren proposamenekin osatu eta aberastu nahi du jaialdia. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 11n amaituko da. Horretarako, atlantikaldia.errenteria. eus webgunean den inprimakia bete behar da.

EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN PROGRAMAN PARTE HARTZEKO 718 ESKABIDE AURKEZTU DIRA

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek ezagutzera eman dituen datuen arabera, aurtengo udan garatuko den Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko izena eman duten gazteen kopurua 718 izan da; iazkoaren bikoitza (430). Asian, Afrikan eta Amerikan garatuko diren proiektuetan parte hartuko duten 100 gazteak jada aukeratuak izan dira eta horiekin topaketa bat egin da Barrian.

“Gauzak ikusteko modua aldatzen baduzu, ikusten dituzun gauzak ere aldatuko dira” WAYNE DYER (1940-2015). Psikologo estatubatuarra. Autolaguntza liburu arrakastatsuak idazteagatik ezaguna. “Your Erroneous Zones” liburuaren 35 milioi ale saltzea lortu zuen.

1.096 IKASLE NAFARROAKO GOBERNUAK ANTOLATU DUEN “ANIZTASUNA: ABERASTASUN-ITURRI” LEHIAKETAREN I. EDIZIOAN. 27 ikastetxetako 1.096 ikasle izan dira Nafarroako Gobernuak antolatu duen lehiaketa horren I. edizioan parte hartu dutenak. Lehiaketaren xedea da aniztasunaren ideia ikasleekin lantzea eta desberdinarekiko errespetua lantzea.

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila

GAZTERIA, MUGIKORTASUNA ETA ENPLEGUA EUROPAR MINTEGIA. Apirilaren 17 eta 19 bitartean Nerbioi Ibaizabal eskualdeko gazteek Europan lan egiteko eta trebatzeko diren programen berri izateko aukera izan zuten. Arrigorriagako Lonbo Aretoan ospatu zen mintegia egitasmo aintzindaria da eta, bertan, gazteria, enplegua eta boluntariotza esparruetako adituak eta Bizkaiko Foru Aldundiko zein eskualdeko ordezkari politikoak izan ziren. Gainera, eskualdetik gazteentzako 7 mugikortasunbeka prestatu dira eskualdeko gazteek Europako beste herrialdetan trebatzeko aukera izan dezaten. Beka horiek hiru hilabeteko iraupena izango dute eta bertan ikasitakoa euren eskualdean aplikatzeko aukera izango dute ondoren.

5


© Markel Redondo

Markel Redondo leioaztarrak British Journal of Photographyren saria irabazi du Espainiako higiezinen burbuilak utzitako aztarnak fotografiatu ditu drone batekin 2011. urtean Markel Redondo argazkilari leioaztarra Espainiako geografian barrena ibili zen higiezinen burbuilak utzitako aztarnak erretratatzen. Argazkibilduma horri ‘Sand castles’ izena eman zion. Pasa den urtean, British Journal of Photography aldizkariak dronen bidez egindako argazki-egitasmoak saritzeko lehiaketa kaleratu zuen. Gazteberri aldizkariko laguntzaile den Markel Redondok duela zazpi urte egindako egitasmo hori errepikatzea proposatu zuen, baina kasu honetan, drone baten laguntzarekin. Bere proposamena irabazle suertatu zen eta urte hasieran 2011n bisitatu zituen gune berberak bisitatu ditu. Dronearekin ateratako argazkiak ‘Sand castles II’ bilduman bildu ditu. Argazki guztiak bere web orrialdean daude ikusgai: www.markelredondo.com.

6

NKGI-K GAZTEEN EMANTZIPAZIOA ETA ETXEBITZA AZTERTZEKO JARDUNALDIA ANTOLATU DU Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak emantzipazioaren eta etxebizitzaren gaineko gazte jardunaldia burutuko du apirilaren 25ean Fuerte del Principe Egoitzan. Bertan, besteak beste, “Nafarroako Foru Erkidegoko gazteen emantzipazioaren ikerlana 2017” eta Iruñeako Udalak prestatu duen “Coliving eta laborategi hiria” proiektu pilotua aurkeztuko dira. Lehenengo proiektua goizean aurkeztuko da ikerketa burutu duten Joffre Lópezen eta María Flamariqueren eskutik. Arturo Ferrerek, berriz, Udalak egindako proiektu pilotua aurkeztuko du. Arratsaldean gazteen etxebizitzaren gaia jorratuko da. Bertan, NGKIk argitaratu duen Etxebizitzaren Gida aurkeztuko da eta gai horren inguruko mahaiingurua izango da. Hasiera-ekitaldian Rubén Goñi eta Ana Goia izango dira.

Emantzipazioa

Estatuko gazteen heren bat bere gurasoekin bizi da Estatistikako Institutu Nazionalak berriki ezagutzera eman dituen datuen arabera, Estatuko 25 eta 34 urte bitarteko gazteen (hau da, printzipioz euren ikasketak amaitu dituzten horien) heren batek gurasoen etxean bizitzen jarraitzen du. Adin tartea 25 eta 29 urte bitartera mugatzen bada, euren gurasoen etxean bizi diren gazteak % 50era iristen dira. Datu horien arabera, emakumeek bakarrik emantzipatzeko joera handiagoa dute; pasa den urtean, 25 urtetik beherako emakumeen % 1,6 bakarrik emantzipatu zen. Adin bereko gizonen kasuan, bakarrik % 1,1. Bikotekidearekin egiten duten eta seme-alabaren bat duten gazteen kopurua % 22,6 da eta bikotekidearekin, baina seme-alabarik gabe, % 19. Txostenean azpimarratzen denez, gero eta gehiago dira lagun bakarrez (% 25,4) edo bi lagunez (% 32) osatutako etxeak. Bikoteen artean bizikidetasun-eredu nagusia (% 85) senar-emaztearena da.

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila



2016. urtean zabor elektronikoko 44,7 milioi tona metriko (MT) sortu ziren mundu osoan, hots, urte bakar batean 6,1 kilo biztanle bakoitzeko. 2014. urtean sortutako zabor elektronikoa biztanleko 5,8 kilokoa izan zen. Zabor horrekin guztiarekin urte bakar batean 4.500 Eiffel Dorre eraiki daitezke.

8

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila


GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila

9


Z

abor elektronikoa edo GEEZ (Gailu Elektriko eta Elektronikoen Zaborra) ingurumenerako erronka handienetarikoa bilakatu da. Big Dataren Aroan bete betean sartuta gaudenez, modu geldiezinean hazten ari den arazoa da. Zabor Elektronikoaren Munduko Begiralea 2017aren arabera, 2016. urtean zabor elektronikoko 44,7 milioi tona metriko (MT) sortu ziren mundu osoan, hots, urte bakar batean 6,1 kilo biztanle bakoitzeko. 2014. urtean sortutako zabor elektronikoa biztanleko 5,8 kilokoa izan zen. Zabor horrekin guztiarekin urte bakar batean 4.500 Eiffel Dorre eraiki daitezke. Aurreikuspenek ez dute baikor izateko arrazoirik ematen. Izan ere, 2021. urtean zabor elektronikoaren kopurua 52,2 milioi tona metrikora iritsiko dela espero da, hots, 6,8 kilo biztanle bakoitzeko. Zabor elektronikoaren hazkunde hori hainbat joeren emaitza da. Informazio-gizartearen zabalkunde azkarraren ezaugarri nagusietako bat erabiltzaile kopuruaren hazkundea da. Gainera, garapen bidean diren hainbat herrialdetan izan den errenta hazkundearekin, gero eta gehiago dira gailu elektronikoak erosteko gaitasuna duten pertsonak eta, ondorioz, zabor elektroniko gehiago sortzen da. 2017. urtean, munduko biztanleriaren erdiak Internet erabiltzen zuen eta munduko biztanleriaren ehuneko handi

10

2016. urtean hondakin elektronikoak berreskuratzeko zeuden metodoak Hondakin elektronikoen % 20 (8,9 MT) berreskuratutzat eta ondo birziklatutzat azaltzen da

Hondakin elektronikoen 44,7 MT sortu ziren 2016an

Beste % 80arekin (35,8 MT) zer gertatzen den ez dago garbi

2016an,

hondakin elektronikoen

44,7 milioi

tona metriko sortu ziren Zabor hori guztia

4.500 Eiffel dorreren baliokidea da

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila


Munduan sortzen den zabor elektronikoa

Biztanleko (kg/biz)

Mundu osoan (MT)

Gailu elektronikoetatik eratorritako zaborra

Munduko 40 herrialde inguruk bakarrik jasotzen dute hondakin elektronikoen inguruko nazioarte mailan alderagarriak diren estatistikak.

Biztanle bakoitzak batez beste sortzen duen zabor elektronikoa

batek sareetarako eta zerbitzu mugikorretarako atzipena du. Askok, gainera, gailu bat baino gehiago dute eta horiek ordezkatzeko epeak gero eta laburragoak dira. “Zabor Elektronikoaren Munduko Begiralea 2017� Nazio Batuetako Unibertsitateak (UNU), Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunak (UIT), eta Hondakin Solidoen Nazioarteko Elkarteak (ISWA) prestatzen duten txostena da. Dokumentu horren xedea da gero eta handiagoa den zabor elektronikoaren arazoaren inguruan ohartzea eta sentsibilizatzea.

Zer da zabor elektronikoa

Duela zenbait urtetik hona, gero eta gailu elektroniko eta elektriko gehiago erabiltzen ditugu gure egunerokotasunean. Gailu horien kontsumo masiboak ingurumena larriki kalte dezaketen hainbat

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila

hondakin toxiko sortzen ditu. Zabor edo txatarra elektronikoa da gaur egun ekologiak duen erronkarik handienetako bat. Urtero zabor elektronikoko 44,7 miloi tona sortzen dira. Europan bakarrik biztanle bakoitzeko 16,6 kilo sortzen dira (12,3 tona metriko). Zabor elektronikoak sortzen ditugun hiri-hondakinen % 5 inguru suposatzen du. Gainera, gailu horien bizitza baliagarriaren zikloa gero eta laburragoa da. Estatu batuetan, Txinan eta Europar Batasuneko ekonomia garrantzitsuenetan gehien erabiltzen diren telefono adimentsuen batez besteko bizitza 1,5 edo 2 urtekoa da. Urtero ekoizten diren sakelako telefonoak, ordenagailu jasangarriak eta antzeko gailuak erabiltzen dituzten kargagailu guztien pisua milioi bat tonakoa dela kalkulatzen da. Mundu osoan, urtero, 180

milioi ordenagailu inguru saltzen dira. Azken urteetan, eta azken teknologia izan beharraren izenean, terminalak sarritan ordezkatu beharraren ideia nagusitu da. Berdin dio terminal zaharrak ondo funtzionatzen duen ala ez. Hondakin elektronikoek gizakion osasunarentzat eta ingurumenarentzat oso kaltegarriak diren osagaiak dituzte. Horien eragina nabariagoa da garapen-bidean diren herrialdeetan.

Ingurunerako eta osasunerako mehatxua

Gailu elektroniko gehienak ingurumenerako eta osasunerako kaltegarriak diren osagai txikiekin ekoizten dira: metal astunak, kadmioa, beruna, merkurioa‌ Gainera, euren ekoizpenean degradagarriak ez diren hainbat plastiko erabiltzen dira. Horrek

11


Txatarra elektroniko mota kategoriatan sailkatuta (2016) Lanparak: 0,7 MT Gailu elektoniko txikiak: 3,9 MT

Pantailak: 6,6 MT

Tenperatura Aldatzeko Gailuak: 7,6 MT

lur-azpiko uren, ibaien, lakuen, itsasoaren eta eremu berdeen kutsadura areagotzen du. Gehien kutsatzen duten elementuak txartel elektronikoak, hodi fluoreszenteak, ordenagailuak, inprimagailuak, bideo-kamerak, telebistak eta telefono mugikorrak dira. Kontsumo-produktu horien hondakinen birziklapena prozesu garestia eta kutsagarria da. Kontuan izan behar da horien ekoizpenean, gutxi gorabehera, tamaina txikiko 50 osagai baino gehiago erabili behar direla. Adibidez, kobrea edo urrea

12

Hondakin elektronikoen 44,7 MT sortu ziren 2016an

Etxetresna txikiak: 16,8 MT

Etxetresna handiak: 9,1 MT

bezalako osagai baliagarriak askatzeko egiten den erreketan toxina kutsagarriak askatzen dira. Sakelako telefono batek erabiltzen duen nikel-kadmio bateria batek 50.000 litro ur kutsa dezake eta telebista batek 80.000 litro ur kutsa dezake beruna eta fosforoa bezalako osagai metalikoekin. Aire girotuko gailu bat baztertzea oso kaltegarria da ingurumenarentzat ozono geruza txikitzen duten CFC gasak dituelako. Zabor elektronikoa ingurumena ez ezik gizakion osasunarentzat ere oso kaltegarria da. Izan ere, zabor mota horrek akuiferoak,

atmosfera eta zoruak kutsatzen ditu. Esan bezala, zabor elektronikoaren eragina oso larria da garapen-bidean diren herrialdeetan. Izan ere, herrialde garatuetan sortzen den zabor elektronikoa, sarritan, herrialde horietara bidaltzen da. Han, oso baldintza kaxkarretan lan egiten duten langileek (batzuetan adingabeak eta haurrak) gailu horiek eraitsi egiten dituzte. Prozesu horretan, osagai kimiko toxiko asko eskuztatu behar dituzte eta horrek ondorio larriak izan ditzake: kalteak

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila


ZER EGIN DEZAKEZU ZUK?

Airea

Lur-azpiko urak Zorua

Hondakin elektronikoek kalte handiak eragin ditzakete gure osasunean eta ingurumenean.

Adimen-urritasunen garapena

Biriketako kalteak Gibeleko kalteak Giltzurrunetako kalteak

DNAn, minbizia edota gaixotasun kardiobaskularrak.

Lehengaien eralgiketa

Hurrengo hamarkadetan gero eta zabor elektroniko gehiago sortuko dela aurreikusten denez, Zabor Elektronikoaren Munduko Begiraleak gero eta gehiago birziklatzea eta gailu elektronikoen metaketa ekiditea gomendatzen du. Gomendio horren atzean, ingurumen-arrazoiak ez ezik, arrazoi ekonomikoak ere aurkitzen dira. Egun sortzen diren 44,7 tona metriko zaborretik bakarrik 8,9

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila

berreskuratzen dira, hots, zabor elektroniko guztiaren % 20 inguru. Zabor horretan oso baliagarriak diren osagaiak aurki daitezke: urrea, zilarra, kobrea, platinoa, paladioa eta abar. 2016an zabor elektronikotik berreskura zitezkeen osagaien balioa 55.000 milioi dolarrekoa zela kalkulatu zen. Txosten horren arabera, 2016an sortutako zabor elektroniko guztiaren % 4 zabortegietan geratu zen; % 76 (34,1 tona metriko inguru) erre egin ziren edo garapen-bidean diren herrialdeetako birziklapen-zentro irregularretan amaitu zuten.

Zabor elektronikoaren kopurua murriztea guztion ardura da. Gure kontsumoak gailu horien ekoizpen-ereduan eragin handia duela jakin behar dugu. Zenbait gomendio: z Zure kontsumoa murriztu. Gaur egun, komunikazio gehiena kanal elektronikoetatik egiten da; zaila da ordenagailurik edo telefonorik gabe lan egitea. Hala ere, ez dugu zertan urtero gure telefonoa ordezkatu behar eta, are gutxiago, dugun gailua arazorik gabe funtzionatzen badu. Ordezkatzeak halabeharrezkoa izan beharko luke, ez nahiera baten ondorioa. Gailu bat erosten duzunean aukeratu batez besteko bizitza-ziklo luzeak dituzten gailuak. z Osagai ekologikoagoak erabiltzen dituzten marken gailuak erosi. z Gailu bat beharrezkoa ez dugunean saiatu berrerabilpen bat ematen. z Zenbait ekoizlek zaharkituta geratu diren gailuak jasotzeko zerbitzuak eskaintzen dituzte. z Gailu elektronikoak berrerabiltzen dituzten erakundeak daude. Erakunde horiek gailu zaharrak konpondu eta saltzen dituzte. Lortutako dirua proiektu jasangarriak finantzatzeko erabiltzen da. z Badira osagai elektronikoak birziklatzeko berariazko puntu berdeak.

13


Elkarrizketa

14

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila


ESTIBALIZ LINARES. ‘Iceberg digital matxista’ doktorego-tesiaren egilea

“Helduen ardura da mundu digitalean jazotzen dena kontrolatzea” Defendatu berri duzun doktorego-tesian (“Iceberg digital matxista” izenburua duena) esparru digitalean euskal gazteriak azaltzen dituen errealitate matxistak aztertu dituzu. Zein nolako jokabidez hitz egiten ari gara? Tesian lau errealitate digital matxista aztertu ditut: bigarren arrail digitala (gaitasun informatikoak), hirugarren arrail digitala (kalitatezko erabilera, zein genero-kode dauden), ziberkontrola eta gertatzen diren ziberjazarpen sexistak eta sexualak. Esparru digitalean mutilak dira nagusi? Esparru digitala ez da mutilena; neskak oso presente daude esparru digitalean: sare sozialetan eta abar. Egia da neska eta mutilen artean hainbat desberdintasun daudela. Adibidez, informatika-arloko esparru profesionalean mutilak dira nagusi. Enpresa-sektore horretan ardura nagusiak gizonen esku daude.

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila

15


Informatikaren esparrua aztertzen badugu % 85 inguru mutilak dira. Egunerokotasunean edo erabileran, aldiz, ezin dugu esan nesken edo mutilen presentzia handiagoa denik. Bideo-jokoen kasuan, adibidez, garbi dago mutilen presentzia nabarmenagoa dela… Kasu horretan, adibidez, egia da mutilen presentzia nabarmenagoa dela. Izan ere, gaur egun nerabeek, mutilek nagusiki, bideo-jokoen esparrua erabiltzen dute sozializatzeko eta euren zirrarak azaltzeko. Mutilentzat bideo-jokoak dira, hainbat kasutan, motibaziorik handiena; egun osoa eman dezakete bideo-jokoen inguruan hitz egiten. Euren berezko espazioa da. Gainera, sarritan bideo-jokoak esparru digitalean murgiltzeko lehen atea dira. Estatistiken arabera, harreman zuzena dago bideo-jokoen erabileraren eta informatikari izateko nahiaren artean; hau da, zenbat eta gehiago jolastu orduan eta informatikari izateko gogo handiagoa. Mutilen kasuan, lotura positibo bat ematen da, baina nesken kasuan, berriz, ez da halakorik ematen. Zergatik? Nire ustez, nagusiki, bideo-jokoak (gehien saltzen direnak behintzat) oso sexistak eta matxistak direlako. Ondorioz, lotura positibo hori gaztetatik eraikitzen ez denez, neska gutxi dira informatikaren esparruan murgiltzeko nahia azaltzen dutenak. Zure tesian defendatu duzunez, neskek zein mutilek antzeko

16

ESTIBALIZ LINARES GIZARTE LANGILEA DA. “Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Kontrako Esku-Hartzearen” masterra eta “Giza eskubideak: erronka etikoak, sozialak eta politikoak” doktoretza programa egin ditu. Deusto Giza-Balioen ikertzailea da eta, horrez gain, Sortzen Consultoriako eta Ctrla programako kolaboratzailedinamizatzailea ere bada.

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila


kopuruetan erabiltzen dituzte sare sozialak, baina erabilera horretan aurkitzen dira alde nagusiak. Zein nolako erabilera egiten dute? Gehien erabiltzen dituzten sare sozialak WhatsApp, Instagram eta Snapchat dira. Lehenengoaren kasuan ez da alde handirik sumatzen; mezularitza-zerbitzu bat da eta komunikatzeko erabiltzen dute. Instagramen inguruan hitz egin dugunean, berriz, alde handiak sumatu ditut nesken eta mutilen diskurtsoen artean. Horrela, neska gehienek garrantzia handia ematen diote irudiari, hots, ondo ateratzeari, jasoko dituzten erantzunei‌ Mutilek, aldiz, taldeka azaltzeko joera dute eta ez diote irudiari edo itxurari hainbesteko garrantzia ematen. Irudiari ematen zaion garrantzi hori kezkatzekoa da, besteak beste, neska askok, euren fisikoa dela eta, irainak jasotzen dituztelako. Zer dela eta ematen diote hainbeste garrantzia irudiari edo itxura fisikoari? Bizi dugun gizartearen isla besterik ez da. Egunero jasotzen ditugu gorputz ederrak izatearen inguruko mezuak: publizitatearen bidez, telebistaren bidez, jostailuen bidez‌ Horrek guztiak eragin zuzena du nerabeen autoestimuan eta etengabe euren lagunen oniritzia bilatzen dute. Horrek sufrimendua eragiten die, hainbat kasutan, euren fisikoarekin gustura ez daudelako. Sare sozialetan euren fisikoa erakusteko eta erantzunak jasotzeko aukera dute.

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila

17


Tesian ziber-kontrolaren gaian ere sakondu duzu. Uste zitekeenaren kontra, neskek euren bikotekidearen online jarduera kontrolatzeko joera handiagoa dutela azaldu duzu. Orain arte beti entzun izan dugu mutilek gehiago kontrolatzen zutela euren bikotekideen jarduera... Bai, egia da. Hala ere, datu hori tentuz aztertu behar da eta kontrol mota desberdinez ari garela ere azpimarratu behar da. Normalean, neskak zintzoagoak dira eta galdetegian benetan pentsatzen dutena esaten dute. Nik nerabeekin egin ditudan saioetan oso diskurtso kritikoak aurkitu ditut nesken artean; askok euren burua feministatzat jotzen zuten. Baina, hainbat kasutan, euren mutilekiko dependentzia emozional handia sumatu dut. Amodio erromantikoaren mitoa oso barneratuta dute, hots, zoriontasuna zure bikotekidearekin aurkituko duzula eta abar. Neska askoren diskurtsoan segurtasun-falta nabaria da eta horrek euren bikotekidearen online jarduera kontrolatzera bultzatzen ditu. Kasu horretan, kontrol pasibo batez ari gara, hots, bikotekidea non dagoen edo zer egiten ari den jakin behar dute edo jakiteko beharra sentitzen dute. Kontrol hori segurtasun-falta baten ondorioa da eta ez du eragin zuzena bikotekidearen bizitzan. Mutilek egin ohi duten kontrola, berriz, kontrol aktiboa izan ohi da, hots, neska-lagunaren bizitzan eragin zuzena izan ohi duena:

18

janzkeran, bizitza sozialean, egin beharreko jardueretan‌ Nik landu dudan laginean ez dut halakorik aurkitu, baina nerabeek horren berri dute. Mutilek egin ohi duten kontrolean botereasimetria garrantzitsu bat

dago: mutilak neska-lagunaren bizitzaren kontrola hartzen du eta harremana toxikoa bilakatzen da. Orain arte azaldu duzuna oinarritzat hartuta, gaur egungo nerabeak oso tradizionalak

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila


Baina, bestalde, ideia horiek alternatibotzat edo subertsibotzat jo daitezkeen beste zenbait mezurekin nahasten dituzte. Nerabeekin egin ditudan saioetan gehienek zuzentzat jotzen den diskurtso bat azaldu zuten, baina sakonduz gero, askok estereotipoak oso barneratuta dituztela ikusi ahal izan dut. Hori esanda, nerabeetan aldakuntza handia eman dela azpimarratu nahiko nuke. Oso kritikoak diren nerabeak aurkitu ditut, berdintasunaren ideia barneratuta dutenak. Kontuan izan behar dugu matxismoa eta sexismoa egiturazkoak direla gure gizartean. Hori aldatzeko lan itzela egin behar da. Txikitatik hasi beharko genuke. Hori egiten ez denez, normala da ideia tradizionalak izatea. Esan dudan bezala, nerabe kritiko asko aurkitu ditut, hein handi batean, nesken artean. Nire ustez lan handiagoa egin beharko litzateke mutilekin.

izaten jarraitzen dutela esan genezake? Nerabeek kontraesan handiak dituzte. Alde batetik, garbi dago tradizionaltzat jo daitezkeen hainbat ideia (laranja erdia…) oso barneratuta dituztela.

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila

Tesian esparru digitalean indarkeria matxista ikusezin bat ere ematen dela azaltzen duzu. Zein nolako indarkeria litzateke hori? Kasu praktiko batekin erantzungo dut. Imajina dezagun neska batek izaera sexuala duten irudi batzuk bidaltzen dizkiola bere mutillagunari. Irudi horiek publikoak egiten dira eta, seguruenik guztiok imajina ditzakegu neska horrek zein nolako irainak jasoko dituen. Nola deitzen diogu horri? Ziur naiz emango diogun definizio horrek ez duela matxista etiketa izango, baina izaera sexuala duten irudi

horiek neskarenak izan beharrean mutilarenak izango balira, ziur asko beste agertoki batean izango ginateke. Beraz, garrantzitsua da beste indarkeria matxista mota baten aurrean gaudela ohartzea, azken finean, funtsa berbera baita. Kasu horietan, zibereraso sexistak eta sexualak bereizi beharko lirateke. Lehenengoak ematen dira konnotazio sexista dagoenean, hots, neska izateagatik soilik jasotzen direnak eta sarritan emakumeoi egokitzen zaizkigun rolekin harremana dutenak (joan zaitez harrikoa egitera…). Bigarrenak, aldiz, izaera sexuala azaltzen denean ematen da: jaitsi kamiseta, erakutsi gehiago… Azkenik, zurztasun digitalaz ere hitz egin duzu zure tesian. Zertan datza? Helduen ardura da mundu digitalean jazotzen dena kontrolatzea, baina, sarritan, ez gara sartzen. Nola ikasi dute nerabeek teknologia berrien erabilera? Bakarrik. Hori litzateke umezurtz digitala izatea. Gurasoak euren seme-alabarekin parke batera joaten badira, normalean, haur hori non dabilen edo norekin dabilen kontrolatzen dute. Esparru digitalean ez da hori ematen. Gainera, hainbat kasutan, egiten den kontrola ez da zuzena: haurra GPS bidez non dagoen kontrolatzea eta abar… Nagusiki emozioak eta balioak landu beharko lirateke. Haurrei eta nerabeei sare sozialak modu egokian erabiltzen irakatsi behar zaie: pribatutasuna, zein lagun mota duten…

19


ZIENTZIA

Ozeanoaren erdian

Nazioarteko Espazio Estazioa

Lur idorretik urrutien den puntua “hurbilgaiztasun poloa” izenarekin ezagutzen da ofizialki. Arrunki, berriz, Nemo puntua izenarekin ezagutzen da. Zaila da Nemo Puntua non den azaltzea erreferentzia gutxi baititu bere inguruan. Ozeano Barearen hegoaldean aurkitzen da munduko punturik isolatuena. Puntu horretatik gertuen den lurra iparraldean den Ducie Uhartea da, 2.688 kilometrotara, hain zuzen. Ipar-ekialdera joko bagenu, Pazko Uharteetan den Motu Nui uhartea litzateke gertuen den puntua eta hegoalderantz joko bagenu, Antartikan den Maher uhartea. Gezurra badirudi ere, puntu horretatik gertuen izaten diren gizakiak Nazioarteko Espazio Estazioan diren astronautak dira. Izan ere, espazio-ontzi hori 400 kilometro ingurura den orbitan dago. Eremu horrek interes gutxi du, agentzia espazialetarako izan ezik. Hain isolatuta dagoen eremua izanik, agentzia horiek hor ‘botatzen’ dute euren zabor espaziala (sateliteak nagusiki). Zenbait espeziek zabor horren inguruan eraiki dute euren habitata. Hala ere, bertan nagusi diren baldintzak direla eta, gutxi dira bertan bizi diren animaliak. Adibidez, Ozeano Barearen hegoaldean diren korronteak direla eta, puntu horretan uraren batez besteko tenperatura 5,6° C-koa da. Gainera, korronteen eta lurretik hain urruti egotearen ondorioz, mantenugai gutxi aurki daitezke bertako uretan. Horregatik, isolatuen den puntua izateaz gain, bizitza aniztasun gutxien duen puntua ere bada Nemo Puntua.

20

45º52.6H, 123º23.6M Lorem ipsum dolor sit

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila


Uraren batez besteko tenperatura

5,6ยบC

Ducie

Motu Nui

Nemo Puntua

Maher Uhartea

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila

21


Euskara Gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko udalekuak Mingaina Dantzan udalekuen II. edizioan erabileran eragiteko tresnen inguruko azterlan bat garatuko da Pasa den urtean, gazteen artean euskararen erabilera sustatzea helburu duten Mingaina Dantzan udalekuak jarri ziren martxan. Iazko esperientzian oinarrituta, Eusko Jaurlaritzako, UEMAko eta Ebete enpresako ordezkariek aurtengo ediziorako dituzten asmoak aurkeztu dituzte Donostian. Izan ere, aurten antolatzaileek aurrerapauso bat eman nahi izan dute eta, horrela, ohiko udalekuez gain, topaketan euskararen erabileran eragiteko baliagarriak izan daitezkeen tresnen inguruko azterlan bat ere garatuko da. Udalekuak Berrizko Olakueta aterpetxean izango dira uztailean zehar. 10 eguneko bi txanda antolatu dira eta horietako bakoitzean 13-14 urteko 30 nerabek parte hartzeko aukera izango dute. Nerabe horiek inguru soziolinguistiko desberdinetakoak izango dira eta aniztasun hori erabili nahi da, hain zuzen ere, hizkuntza-portaeren azterketa egiteko.

22

Udalekuetan inguru euskaldunetako nerabeak eta euskara nagusi ez den inguruetakoak nahastuko dira

Aurtengo edizioaren aurkezpenarekin batera, pasa den urteko edizioaren balorazioa ere egin dute antolatzaileek. Zentzu horretan, iaz egin ziren hiru neurketen arabera, nerabeen arteko elkarrizketen % 75 euskaraz izan zirela azpimarratu dute. Gainera, iaz garatu ziren bideetatik, bi argitalpen egitea erabaki da: Programazioan txertatu daitezkeen jarduerak eta Eusle dinamikak udalekuetan.

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila


MINGAINA DANTZAN UDALEKUEN AURKEZPENA DONOSTIAN. Mingaina Dantzan Udalekuen II. edizioa Donostiako Miramar Jauregian egin da. Bertan, Iñaki Eizkmendi (Ebete), Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritza), Iñaki Aristondo (Ttakun), Estibaliz Alkorta (Eusko Jaurlaritza) eta Josu Labaka (UEMA) izan dira.

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila

Errenta-aitorpena egiteko epea zabalik dago Hego Euskal Herrian. Normalean aitorpen hori gaztelaniaz egin ohi dugu euskaldunok eta egoera horri buelta emateko, UEMAK errenta-aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du. Kanpainak garrantzi berezia emango die autolikidazio proposamena jasotzen duten aitorpenei. Kanpainak bat egiten du administrazioaren eta herritarren artean harremanak euskalduntzeko xedearekin. Izan ere, euskaraz aurkezten diren aitorpenek administrazioari ere euskaraz aritzea behartzen diote. Aitorpena egiteko hainbat modu daude, eta lurralde bakoitzeko foru ogasunaren arabera webguneak edo telefonoak aldatzen diren arren, moduak antzekoak dira kasu guztietan, eta horietan euskararen aldeko hautua egitea da kanpaina honekin lortu nahi dena.

© UPV/EHU

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITEKO KANPAINA

Azken bostehun urteetako euskararen sintaxi historikoaren bilakaera aztertu dute UPV/EHUko Dorota Krajewska hizkuntzalariak euskarazko testu zaharrak aztertu ditu mendeko perpausek historian zer bilakaera izan duten ikusteko. Hizkuntzalari poloniarrak unibertsitate publikoaren Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldean egiten du lan eta, bertan, euskarazko hainbat egitura konplexuren historia aztertzen ari da. Euskararen historiaren azterketak zergatik den gaur egungo euskara den bezalakoa ulertzeko balio dute. Krajeskaren ikerketan testu zaharretan egitura konplexuak nola erabiltzen ziren aztertu da. Nagusiki bi izan dira aztertu dituen egiturak: izenaren eta modifikatzaileen arteko hitz-ordena eta mendeko perpausak sortzeko estrategiak. Ikerketa burutzeko Kraweskak eremu geografiko eta euskalki guztiak hartu ditu kontuan. Horrek ikerketa zailagoa egin du, hainbat kasutan, testubilduma oso urria baita. Ikertzaileak dioenez, “munduko beste hizkuntza txiki batzuekin alderatuta, euskara askoz gehiago ikertu da”.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

(Min)Bizidun Gosaria Duela hilabete gutxi, “break-fast otordu arriskutsua!”-ri buruz aritu nintzen; gaur gosariak jomugan daude berriro ere. Nolakoa da zurea? Minbizidun edo bizidun gosaria? Akrilamida konposatu kimikoa (organikoa) da; industria-prozesuetan sortutakoa bakarrik ez, etxeko sukaldean baizik. Almidoi ugari eta hezetasun maila gutxi duten janariak, tenperatura altuetara ezartzen direnean sortzen da. Maillard erreakzioa gogoan duzu? Elikagaien karamelizazioa da: zapore eta usain bereziak lortzen ditu, eta kolore “beltzarana”. Orduan, eguzkiarekin gertatzen den bezala, kantzerigenoa ote? Ikerketek ez dute argi, inork ezin izan du frogatu; baina kontrakoa ere ez. Antza denez, exposizio altuak nerbio-sistema desoreka lezake; beraz, arreta-printzipioa egokitzen da: gutxi kontsumitzea! Sortutako kopurua tenperatura, denbora eta errezetaren araberakoa da. Tenperatura, oraindik, ez da zehaztu, baina 120⁰C-tik behera ez da sortzen; ezta produktuak uretan egosterakoan. Ahalik eta denbora gutxien eman beharko dute sutan, hortaz, frijituak, plantxan, barbakoan eta labean prestatuak edukirik handiena dute. Nolanahi ere, efektu toxikoek emateko batez besteko kontsumoa 1000 aldiz gainditu beharko luke. Kopuru gehien dituzten janariak: patatak (frijituak, chips), gosariko laboreak, opilak, gailetak, ogia (biskoteak, cracker, molde txigortuta) eta arto tortitak dira; eta zerrendaren amaieran kafea eta kakao hautsak daude. Den-denak ohikoak gosarietan. Ez ezazu aurpegi arrarorik jarri eta gogoratu igandeetan, ordu txikitan, etxera iritsi baino lehen, herriko furgonetan edo txurro-dendan jaten duzuna: patatak. Elikagai-industriak borondatezko murrizketa hasi zuen aspaldi. Patatetan

24

mozketa (ebaki finak) eta hotzetan biltegiratzea (6ºC azpitiko) eragin txarra du; frijitu baino lehen uretan jartzeak, aldiz, hobetzen du. Ogiaren edukiak esponentzialki handitzen du, txigorgailuan bi minutu eman ondoren; baina hartziduragaraia luzatzeak txikiagotzen du (ore masa ogia). Azken hamarkadan, lehengaiak aukeratuz eta sukaldaritza teknologiak hobetuz, erdira urritu du akrilamida kopurua; kafean salbu. Hori dela eta, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak (NEIKER) zabal aztertu du: txigorketa eta kafe-makina eragina handia dute. Kafe berdea edo txigor gutxiko naturala aukeratu; iragazitakoa, expres-a edo disolbagarria (bat-batekoa) baino; eta deskafeinatua saihestu. Kapsulak? Akrilamidaz a parte, furano gehiago ere dituzte, ez direlako lurruntzen (biak toxikoak dira). Alerta berria sortu da merkatuan, erantzun garbirik gabe. Oraingo honetan ez da industriaren errua, era naturalean sortzen delako substantzia. Hala ere, indarreko ikuskapen araudi berriarekin, 2017/2158 (UE) Araudia, polemika berpiztu da hedabideetan. Europa Batasunak elikagaietako akrilamida-presentzia murrizteko asmoz, arintze-neurriak eta erreferentzia mailak ezarri dituelako. Maila gainditzen bada, soilik, bere edukiaz informatu beharko dute. Publizitate txarra da. Janarien produkzioa aldatuz joango da, kalitatea bermatzeko, ordea, adituek diotenez, sakelak huts-hutsean utziko dizkigute (garestituko direlako). Malaletxean ez jarri. Gosariko “produktuetaz” pasa, eta kalitatezko janariekin hasi eguna (edo gaua bukatu). Minbiziaren herenak elikagaiek eraginda dago, baino, ikertzeko eta ikasteko asko dago oraindik.

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila



26

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila


Lankidetzazko ekonomia gazteen lehen aukera bilakatzen ari da Autoa partekatzea, oporrak hotel batean igaro beharrean alokairuzko etxe batean pasatzea, bigarren eskuko produktuak erostea, streaming plataformak partekatzea, co-working guneak‌ horiek guztiak lankidetzazko ekonomiaren adibideak dira. Adituen ustez aurten bertan lankidetzazko ekonomia kontsumitzaileen lehen aukera bilakatuko da, eta horien guztien artean, nagusiki, gazteena.

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila

27


L

ankidetzazko ekonomia edo elkarlaneko ekonomia ekoizpen, banaketa eta kontsumo partekatuan, pertsonen arteko lankidetzan, oinarritzen den sistema sozioekonomikoa da. Besteak beste, jabego partekatua, truke zuzena eta partikularren arteko maileguak barnean hartzen ditu. Hori dugu azalpen teorikoa. Praktikan, mundu guztia bat ez badator ere, BlaBlaCar edo AirBnB ditugu, esaterako, ekonomia-eredu horren adibiderik ezagunenak. Europar Batasunak ekonomiaeredu horren pisua 2015. urtean 28.000 milioi eurokoa zela azaldu zuen. 2025. urterako ia 600.000 milioi ingurukoa izan daitekeela aurreikusten da. Baina eredu horren indarra edo eragina ikusteko ez dugu epe ertainera itxaron behar. Izan ere, adituen ustez aurten bertan lankidetzazko ekonomia kontsumitzaileen lehen aukera bilaka daiteke eta, horien guztien artean, nagusiki, gazteena. Adibidez, ProyectoScopioren 2017ko Barometroan jasotako datuen arabera, gazteek jada kontsumo alternatiboari dagozkion ekintzak burutzen dituzte, gehienbat, autoa partekatzea (% 22,6). Ekonomiaeredu hori ez da berria, baina azken urteetan eta, nagusiki, teknologia berrien eraginez, bultzada handia izan du. Azken hamarkadan izan dugun krisi ekonomikoak, gainera, eredu alternatibo merkeagoei zabaldu die bidea. Gazteen kontsumoohiturak aztertuta, bigarren

28

ITURRIA: www.thersa.org

Gutx ondasunak

Tradizionala Baliabideen erauzketan oinarritutako eredua. Balioa produktuen edo zerbitzuaren araberakoa da. Kontsumitzaileek eta langileek ez dute teknologiaren gainean inolako eraginik.

eskuko erosketak gero eta garrantzitsuagoak direla ikus dezakegu (Vibbo, Wallapop). Kasu horretan, gazteek gehienbat arropa (gazteen % 25ak

Plataforma Ez da baliabideen erauzketan oinarritutako eredua. Balioa online sare batean edukiak partekatzen dituzten erabiltzaileek sortzen dute eta horrek komunikatzeko erabiltzen duten teknologiaren gaineko boterea ematen die.

Kontzienteki ez hartu-emana su erabilita diren o bidez. Bitartekar kontrolatzen du bizimodua eta la

adierazten du bigarren eskuko arropa erosi duela noizbait) eta gailu elektronikoak (gazteen % 12k adierazten du bigarren eskuko ordenagailuren eta telefonoren

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila


txiegi erabiltzen diren k eta giza baliabideak

Eskatutako lana

Partekatzeko Plataforma

da baliabideen erauzketan oinarritutako eredua. Ostera, baliabideen trukea edo ustatzen du. Balioa erabiltzaileek sortzen dute (langileek eta erabiltzaileek) gutxiegi ondasunekiko edo giza baliabideekiko sarbidea partekatuz online plataforma baten ri batek erabiltzaileak harremanetan jartzen ditu eta plataforman den jarduera u, baina erabiltzaileek badute nolabaiteko boterea teknologiarekiko euren an egiteko modua aldatzeko.

Partekatzeko Plataforma Kooperatiboa Partrekatzeko plataformaren antzekoa, baina kasu honetan online plataforma kooperatiboa da. Ez da bitartekaririk behar, zenbait kasutan blockchain teknologia dela eta. Erabiltzaileek, eta, nagusiki, langileek, boterea dute euren bizimodua eta lan egiteko modua aldatzeko.

LANKIDETZAZKO EKONOMIA vs PLATAFORMAKO KAPITALISMOA. Lankidetzazko ekonomia terminoa 2010. urtean erabiltzen hasi zen. Urte gutxitan ekonomiaeredu horretatik beste eredu bat sortu da: plataformako kapitalismoa (Nicholas Srnicek - London King’s College). Azken horietan, lankidetza baino gehiago etekin ekonomikoa bilatzen da

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila

29


bat erosi duela noizbait) erosten dituzte. Lankidetzazko ekonomiak zer esan handiak eman ditu eta, ondorioz, defendatzaile sutsuak ditu eta baita kritika zorrotzak ere. Printzipioz, ekonomia eredu hori ondasun eta zerbitzuen banaketa eraginkorrago bat lortzeko sortu zen. Horrek eragin zuzena du ekoitzi beharreko ondasun kopuruan: zertarako ekoitzi bi aterki bi pertsonek bakarra partekatzen badute? Baina azken urteetan kritika zorrotzak ere jaso ditu. Esan bezala, lankidetzazko ekonomiaren adibiderik ezagunenak webgune edo aplikazio bat dute atzean. Teknologiak bizitza errazten

30

digu eta klik bat eginez nahi dugun hori oso epe laburrean lor dezakegu. Baina horrek prezio bat du eta, sarritan, zerbitzu horietarako lan egiten duten langileek ordaintzen dute. Askoren ustez, zerbitzu horien arrakasta, gizartean den eskaintzan ez ezik, zerbitzu horietan diren lan-baldintzetan ere oinarritzen da. Egia da lankidetzazko ekonomiatzat jotzen diren adibide asko plataformako kapitalismotzat jo beharko liratekeela. Azken finean, ez da gauza bera abuztuan bere etxea AirBnb plataforman jartzen duen norbanakoa edo plataforma berean urte osoan zehar bost pisu jartzen dituena.

ORDAINDU LAN EGITEAGATIK. Janaria banatzeko zenbait plataformatan banatzaileek ordaindu behar dute lan egin ahal izateko. Diru horrekin plataforma bera mantentzen eta lan-asegurua ordaintzen ‘laguntzen’ dute.

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila



Sexua Egia al da udaberriak odola aldatzen duela? Udaberriak sexugrina handitzen duten hormonen askatzea errazten du Pasa den martxoaren 20an, 17:15ean inguru, udaberria hasi zen ofizialki. Azken asteetan eguraldia lagun izan ez badugu ere, printzipioz, urtaro epelago batean gaude eta esaerak dioen bezala, odola “aldatzen� omen zaigu. Baina zein puntutaraino da egia esaera edo baieztapen hori? Bada, adituen ustez aipatu esaera guztiz zuzena da. Izan ere, udaberriarekin batera sexugrina indartzen edo biderkatzen duten hainbat hormonen askatzea ematen da: oxitozina (amodioaren hormona), dopamina (plazeraren hormona), noradrenalina (estresa leuntzen duena), serotonina (kemena erregulatzen duena) edota feromonak (erakarpenaren hormonak), besteak beste. Zergatik ematen da askatze hori udaberrian? Bada, negua ondoren, gehiago dira eguzki orduak eta horrekin batera tenperatura ere igotzen da. Hor dugu, beraz, kimikan oinarritutako azalpena. Baina gure

32

Kimika kontua da. Eguzki-ordu gehiagoren eta tenperatura epelagoen ondorioz, gure libidoan eragiten duten hainbat hormona askatzen dira

libidoak zergatik egiten duen gora azaltzeko badira kontuan hartzeko beste zenbait alderdi. Izan ere, eguraldi epelagoarekin batera, sozializatzeko joera handiagoa izan ohi dugu. Horrek, noski, harremanetarako aukera gehiago ematen digu eta, ondorioz, sexu-harremanetarako aukera gehiago ere. Gainera, tenperaturak gora egiten duenean arropa gutxiago janzteko joera dugu, azal eta kurba gehiago erakutsiz.

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila


EGUZKIAK DU GILTZA. Animalia guztiek bizitza-ziklo bat jarraitzen dute. Ziklo horretan hainbat aldagaik eragiten dute, baina horietatik nagusietako bat eguzkiaren argia da. Eguzki-izpiek gure gorputzaren barruko erlojua erregulatzen duen melatonina hormonan eragiten dute.

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila

LIGATZEAGATIK DIRUA IRABAZTEKO AUKERA EMATEN DUEN APLIKAZIOA

SEXUAREN TXOKOA

Asko dira eskuragai diren ligatzeko aplikazioak. Kasu gehienetan funtzionamendua oso antzekoa da: gustuko dituzun profilak bilatu eta txat baten bidez haiekin harremanetan jartzeko aukera dago. Harremana bide onetik badoa zuzenean geratzeko aukera dute erabiltzaileek. Kasu horietan saria beste pertsona bat ezagutzea da, bai harreman serio baterako bai, noizbehinkako sexuharremanetarako. KikiApp aplikazioak buelta bat eman dio eskema horri eta erabiltzaileei dirua irabazteko aukera ematen die. Aplikazioa geolokalizazioan oinarritzen da: erabiltzaileak beste pertsona baten konpainia eskatzen du eta bigarren pertsona horrek bere denborarengatik kobratzen du. Erabiltzaileak egiten den planaren arabera ordainduko luke: kafe bat 5 euro, zinemara joatea 10 euro, jatetxe batera 20 euro‌

Hainbat mito dira sexuaren inguruan. Azken hamarkadetan aurrerapauso nabarmenak izan diren arren, sexuak gai tabua izaten jarraitzen du gure artean eta, horregatik, mito horietako askok indarra hartu dute. Horietako batzuk ez dute inolako kalterik sortzen, baina beste zenbait kasutan adi egon behar da. Zutabe honetan azken horietako batzuk jorratzen saiatuko naiz. z Masturbazioa gizonen kontua da: emakumeok ere masturbatzen gara. Ez da masturbatzen denaren inguruko profil zehatz eta erabatekoa. z Gizonek sexu-desira handiagoa dute: ez dago baieztapen hori defendatzen duen azterlanik. Gizartean nagusi diren rolek ideia hori indartzen dute. Nola definitu ohi da sexu-desira handia duen emakume bat? z Lehen harremanean ezinezkoa da haurdun geratzea: nerabeen artean nahikoa hedatuta dagoen ideia okerra dugu hori. Sexu-harremanak izatean haurdun geratzeko aukerak ez daude ordura arte izan diren harremanen kopuruaren baitan. z Lehen sexu-harremanean odola azaltzeak emakumea birjina dela adierazten du: lehen harremanetan, estimulazioa edo lubrifikazioa behar bezalakoa ez bada, normala izan daiteke odol jarioren bat azaltzea. z Himen ezak birjintasuna adierazten du: emamintza edo himena ez da birjintasunaren adierazle. Himena penetrazioa ez den beste hainbat arrazoiengatik apur daiteke. z Emakumeok bi orgasmo mota izan ditzakegu: askoren ustez emakumeok orgasmo klitorialak eta baginalak izan ditzakegu. Orgasmoak bakarrik klitoriaren kitzikapenaren bidez lor daitezke.

Sexuaren inguruko mitoak

LOHIZUNE LOROĂ‘O Mi PsicĂłlogo Getxo 33


Teknologia berriak JOKOTEKNIA: EUSKARAZKO BIDEO-JOKOEN I. JARDUNALDIA Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak antolatuta, datorren maiatzaren 12an Jokoteknia: Euskarazko Bideo-jokoen I. Jardunaldia ospatuko da Bilboko Azkuna Zentroan. Topaketaren xedea bideo-jokoen euskal industria sustatzea da eta, horretarako, sektoreko eragile nagusiak (jokogintza industriako ikasleak, adituak, jokalariak...) bilduko dira. Izen-emateak jokoteknia.eus webgunearen bidez egin daitezke.

16 URTETIK BEHERAKOEK EZIN IZANGO DUTE WHATSAPP ERABILI WhatsAppek aplikazioa erabiltzeko beharrezkoa den gutxieneko adina 16 urtetan jarriko du. Gaur egun erabiltzaileentzako gutxieneko adina 13 urtetakoa da Espainian. Ofiziala ez bada ere, neurria, seguruenik, datorren maiatzaren 25ean jarriko da indarrean. Egun horretan Europako Datuen Babeserako Arautegi Orokor berria sartuko da indarrean. Printzipioz neurri legala da eta WhatsAppek zaila izango du 16 urtetik beherakoei sarrera mugatzea, azken finean, kontu baten zabaltzea nortasun agiri batera lotzen ez bada, nahikoa baita jaiotze-dataren inguruan gezurra esatea.

34

Bideo-joko biolentoek ez omen dute gazte-indarkeria sustatzen Donald Trumpek gai horren inguruko kezka azaldu duen arren, adituek bideo-jokoen eta indarkeriaren artean harreman zuzenik ez dagoela azpimarratzen dute Pasa den otsailaren 14an Nikolas Cruzek 17 lagun hil zituen Floridako ikastetxe batean. Zenbait egun beranduago, AEB presidente Donald Trumpek sarraski hori bideo-joko biolentoen eraginez eman zela azaldu zuen. Antza denez, Cruz joko horien ohiko kontsumitzailea zen. 1999an Koloradoko Columbine Institutuan jazotako sarraskiaren egileak ere bideojoko biolentoen kontsumitzaile omen ziren. Bide-jokoek gazteen jokabide oldarkorretan eragin zuzena dutela adierazten duten ahotsak ez dira berriak, baina azken hamarkadetan egin diren ikerketa desberdinek

kontrakoa azaltzen dute, hots, pantailan azaltzen diren pertsonaia digitalak akabatzeak ez du gazte bat hiltzaile potentzial bihurtzen. Izan ere, ikerketa horietako batzuek azaltzen dutenez, bideo-joko horien kontsumoa oso altua denean gazte-indarkeria tasak baxuagoak omen dira. Alemaniako Hamburg-Eppendorf klinikan egindako antzeko azterlan baten arabera ere, ez dago harreman zuzenik gazteen indarkeria eta bideojoko biolentoen artean. Frontiers Psychology aldizkarian argitaratu den artikulu baten arabera, gainera, bideojoko horietara jolasten diren gazteek ez dute enpatia maila baxuagorik azaltzen.

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila


Diseinu berria Gmailen Pasa den apirilaren 1ean Gmailek hamalau urte bete zituen. Urtemuga horrekin bat eginez, Googlek Gmail posta elektroniko zerbitzuaren interfazea aldatuko duela iragarri du. Helburua aurkezpena argiagoa izatea da eta, horretarako, diseinua eguneratuko dute, egun nagusi diren ildoetara egokituz. Antza denez, gailu elektronikoetarako Calendar aplikazioan egin diren aldaketen joera jarraituko da. Diseinu aldaketarekin batera zerbitzuaren funtzioetan ere zenbait berrikuntza izango dira. Horrela, adibidez, mezuen bidalketa eta hartzea geroratzeko aukera izango da. Horrek postontzia ordenatuago izateko aukera emango du lehentasuna duten mezuak adierazteko aukera izango baita. Bestalde, ezagutzera eman denez, Google mezuak gordetzeko sistema berri bat garatzen ari da. Sistema horrek offline garenean ere mezuak ikusteko aukera emango luke.

Aldaketa handiak martxoan gehien saldu diren bideojokoen sailkapenean Martxoan gehien saldu diren bideo-jokoen sailkapenaren buruan Ubisoft konpainiaren Far Cry 5 kokatu da. Saga horren bosgarren emanaldia orain arteko arrakastatsuena da salmentei dagokienez. Bigarren postuan FIFA 18 kokatu da. Otsailean gehien saldu diren bideo-jokoen sailkapenaren lehen hiru postuetatik desagertu zen. Podiuma Switch plataformarako Kirby Star Allies jokoak osatzen du.

FAR CRY

FIFA 18

KIRBY STAR ALLIES

FRANTZIAK TELEFONOEN ERABILERA DEBEKATU DU IKASTETXEETAN

Frantziako gobernuak, datorren ikasturtetik aurrera, sakelako telefonoen erabilera debekatu du ikastetxeetan, baita jolas-orduetan ere. Neurria 15 urtetik beherako ikasleei ezarriko zaie. Ikasleek telefonoak eraman ahal izango dituzte ikastetxeetara, baina ezin izango dituzte erabili atera arte.

ERRUSIAK TELEGRAM APLIKAZIOA BLOKETATU DU

FORNITE: GAUR EGUN GAZTEEN ARTEAN ARRAKASTA GEHIEN DUEN BIDEO-JOKOA Ez da gehien saltzen diren bideo-jokoen zerrendetan azaltzen, baina Fortnite: Battle Royale da gaur egun gazteen artean arrakasta gehien duen bideo-jokoa. Non da gakoa? Lehenik eta behin, doako jokoa da. Kontsolan ez ezik, sakelako telefonoan edota ordenagailuan ere joka daiteke eta horrek youtuber ezagunenak erakarri ditu. Gaur egun 45 milioi jokalari baino gehiago dituela kalkulatzen da. Jokoaren funtzionamendua oso erraza da: jokalariak bizitza bakarra du eta helburua bizirik geratzen den azken jokalaria izatea da. Beste joko gehienetan ez bezala, bizitza galtzen denean ez dago jarraitzeko aukerarik eta partida berria hasi behar da.

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila

Errusiako gobernuak bere erabiltzaileen datuak eskatu zizkion Telegrami. Gobernuak dioenez, terroristek aplikazio hori erabiltzen dute euren komunikazioetarako. Telegramek ez du bere zerbitzuen deszifratutako gakoak eman nahi eta ondorioz, gobernuak zerbitzua blokeatu du.

35


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Gazteon presentzia bultzatu eta bermatuko duten espazio eta guneak sortu behar ditugu Zoritxarrez, Euskal Herria gris kolorekoa izan da urte luzez. Gris kolorea gatazka politikoan eta sufrimenduan oinarrituta. Gatazkaren ondorioak inguruan izan ditugu behin eta berriz, euskal gizartearen parte bihurtu ziren eta horrek eten bat zabaldu zuen gure artean. Baina, eragile asko izan dira ‘gris’ horren aurka lan egin dutenak, bakea bermatzearen alde lan handia egin dutenak. Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) ibilbide eta lan horren erreferente izan da. Eusko Legebiltzarrak 1986an emandako lege baten bidez sortu eta hasi zen lanean. Ordutik dabil bideak eraikitzen, gazteek lurraldearen garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean parte har dezaten. Horregatik, ia 31 urte eman ditu bake-kultura bat sustatzen. Hasieratik, gazteen eta administrazioaren arteko zubi-lana egitea izan da helburu nagusia. Hori dela medio, EGKren lehenengo pausuak momentuko gaiak izan ziren; antimilitarismoa edo kontzientziaeragozpena, besteak beste. Urteak pasa ahala, gazte- eta bake-gaiak eraldatzen joan dira eta 2014an, Eusko Jaurlaritzaren Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiarekin lankidetza-hitzarmena sinatu genuen. Horrek aukera eman zion EGKri bakearen gaia zuzenean lantzeko lan-arlo finko batekin. Lehen aipatu dudan bezala, EGKren helburu nagusia zubi-lana egitea da. Bake eta bizikidetzaren kasuan, gazteon ahotsa erabakitze-espazioetatik urrun zegoela identifikatu zen, nahiz eta gris kolorearen arrastoa pairatu. Gauzak horrela izanda, EGK-k sinatutako hitzarmenaren baitan, hainbat proiektu garatu ziren, gazteon testigantzak, bizipenak, proposamenak, etab. jasotzeko asmoarekin. Izan ere, gazteoi gehien eragin diguten gertakariak ez dira eremu publiko eta mediatikoan emandakoak –horiek eragin diguten arren–, baizik eta gure egunerokotasunaren parte izan direnak, gertuko gure ingurunean gertatu direnak –familian, auzoan, lagunartean edo herrian–. Gertakari horiek gure bizipen pertsonalak dira jada, eta, beraz, gure identitatearen eta iritziaren parte ere bai. Proiektu horietako bat, “Bake Ibilbideak” izan zen.

36

Honen barnean, gertakari bizipen eta sentimendu guztiak –partekatuak izan ala ez– gordetzen dituen marko komun bakarra hiria izan eta izango zen. Bizitako hiru denbora-ardatzak (iragana, orainaldia eta etorkizuna) espazio fisikora ekarri nahi izan zituen ekimen honek. Horrela, hiru bazter horiek batu egiten ziren ibilbide bakar batean. Elkarrizketarako tartea egon zen, eta uneko zama sinbolikoa eta giza zama jaso zuten ekintzak ere egin ziren. Baina hau ez da Bake eta Bizikidetza lanarloan egindako proiektu bakarra, asko izan dira. Besteak beste, “Bakehizketak” proiektua, asteburu bateko bizikidetza-espazioa. Gazteak eta euskal errealitatearen hogei erreferente elkartu ziren topaketa horretan. Elkarrekin emandako asteburua bost zatitan banatuta zegoen. Saio bakoitzean, edukiekin bat zetorren dinamika bat egin zuten eta, gero, zuzendutako hizketaldia egon zen, non gonbidatu ezagunek hartu zuten parte. Azken finean, bi proiektu horien helburua bakeari eta bizikidetzari lotutako zenbait errealitateri, bizipeni eta ikuspunturi buruz gogoeta egitea zen. Eta hori zertarako egin genuen? Gazte Kontseilu bezala dugun helburu nagusia aurrera eramateko. Gazteok gertatutakoari buruzko hausnarketa kritiko bat egiteko eta hortik, aldaketarako ditugun proposamenak gizartearen eta administrazioaren aurrean defendatzeko. Zein ziren proposamen horiek? Bat nabarmenki. Gazteon presentzia bultzatu eta bermatuko duten guneak sortzea. Etorkizuna eraiki eta bakea bermatu nahi bada, gazteak prozesuaren parte sentiarazi behar ditugu. Bestetik, hizkuntzaren erabilera zaintzea. Erabiltzen ditugun hitzak eta horiek atzean duten zama ideologikoa aztertzea bizikidetza bermatzeko. Horretarako interesgarria litzateke baita belaunaldien arteko elkarrizketak sustatzea, bizipenak konpartitu eta ulertzeko. Izan ere, belaunaldi guztiak gara, salbuespenik gabe, gatazkaren konponbidearen parte. Gazteok ere. Eta horregatik, bizikidetza eraikitzeko gazteon presentzia bultzatu eta bermatuko duten espazio eta guneak sortzen jarraitu behar dugu.

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila


Gazteber eberri aldizk izkaria

5500.0000 000 ale hilero

Euskkkal Heerrriiikko herri guztietan gazteberri.eus

Zabalkunde handiena duen gazteentzako aldizkaria Zure aldizkaria!!


Euskal gazteek euren gurasoak gaztetan baino hobeto bizi direla uste dute Ikasten ari diren 15 eta 19 urte bitarteko gazteak dira gai horren inguruan ikuspegi positiboena dutenak Gazteen Euskal Behatokiak bildu dituen datuen arabera, euskal gazteriaren % 62k uste du euren gurasoek gaztetan zuten bizitza-egoera okerragoa zela. Pertzepzio horren inguruko datuak nabarmen hazi dira azken urteetan, baina oraindik krisi aurreko datuen azpitik dago. Datuek azaltzen dutenez, zenbat eta gazteago pertzepzioa positiboagoa da, hots, gazteenak dira gehienbat euren gurasoak baino hobeto bizi direla uste dutenak. Pertzepzio horretan eragin handia du ikasten edo lan bila egoteak. Horrela, langabezian diren gazteek ez dute hain garbi euren egoera bere gurasoena baino hobea denik. Ikasten dabiltzanen artean (20 urtetik beherakoen artean gehien-gehienak) % 70,8k uste du beren gurasoak gazte zirenean baino hobeto daudela; portzentaje hori % 50,6ra murrizten da lanean dabiltzanen artean eta are gehiago, % 42,6ra, langabezian daudenen artean.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

Beren gurasoek beren adina zutenean baino egoera hobean daudela uste duten 15 eta 29 urte bitarteko gazteak, okupazio nagusiaren arabera (%) 100

80

70,8 62,0 50,6

60

42,6 40

20

0

Ikasten

Lanean

Langabezian

Guztiak

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia, 2017

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Direcciรณn de Juventud

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua.

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea.

Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net

Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea.

Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


Rubén Trenzano, Ester Franquesa, Ana Ollo, Mikel Arregui, Miren Dobaran, Valentín García eta Marta Fuxá.

Hizkuntza berekiak dituzten erkidegoek bilera egin dute Nafarroan Nafarroak pasa den urtean bat egin zuen hizkuntza politikaren alorreko lankidetza-protokolo orokorra sinatu zuten beste erkidegoekin Nafarroako, Euskal Autonomia Erkidegoko, Kataluniako, Galizako, Balear Uharteetako eta Valentziako Erkidegoko hizkuntza politikarako ordezkariak apirilaren hasieran elkartu ziren euren hizkuntza berekiak sustatzeko politikak koordinatzeko. Topaketa horretan, hizkuntza ofizialak sustatzeko politiken intereseko zenbait gai jorratu ziren. Alde batetik, pasa den otsailean Espainiako gobernuko ordezkariek Europako Kontseiluari igorritako “Europako Kontseiluaren Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak Espainian izandako betetze mailaren gaineko bosgarren txostena,

40

2014-2016 aldikoa” txostenaren inguruan hitz egin zen. Europako adituen batzordeak egin beharreko bisitak zehaztu gabe dauden arren, Nafarroan bildutako ordezkariek garrantzitsutzat jo dute txostenak Europako Kontseiluari informazio fidagarriagoa eta zehatzagoa igortzea. Topaketaren bigarren ardatz nagusia erkidego bakoitzean Funtzio Publikoan sartzeko eskatzen diren hizkuntzaeskakizunei inguruko politikak izan ziren. Gai horretan sei autonomia erkidegoetako arduradunek bat egin zuten eta erkidego bakoitzean indarrean dagoen araudiari jarraituz herritarrek dituzten hizkuntza-

eskubideak bermatu behar direla azaldu zuten. Gai horrek hainbat eztabaida piztu ditu eta zenbait esparrutik kezkan jarri da funtzio publikoan sartzeko hizkuntza ofizialak ezagutzea baldintza izan behar ote den. Gainera, topaketan hizkuntza gutxituetako irakasleei zuzendutako etengabeko prestakuntzako proiektua ere aztertu zen, irakasleek prestakuntza izan dezaten ahozko hizkuntza irakasteko. Ildo horretan, Hizkuntza Aniztasuna sustatzeko NPLD sareari proiektu hori babestea eskatu zaio eta, modu horretan, Erasmus+ programaren bidez Europako finantzazioa eskuratzeko aukera izango da.

GAZTEBERRI #136 | 2018 Apirila


Nafarroako Gobernuak egile nafarren euskal literaturaren antologia prestatu du Nafarroako Gobernuak lau liburu izango dituen bilduma prestatu du. Lehenengo liburuak Erdi aroko, Errenazimenduko eta Erromantizismoko nafar idazleen zatirik esanguratsuenak biltzen ditu © Navarra.es

Nafarroako Gobernuak Nafarroako autoreen lehen antologia argitaratu du euskaraz. Guztira lau liburu argitaratuko dira eta orain lehenengoa aurkeztu da. Hasierako euskal literatura ezagutzera ematea da antologiaren helburua, produkzioaren onena bilduaz jatorritik 1900. urtera bitarte. Lehenengo liburu horrek Erdi Aroko, Errenazimenduko eta Erromantizismoko nafar idazleen zatirik esanguratsuenak biltzen ditu. Lehen liburu horren egilea Asier Barandiaran izan da eta Erdi Aroaren amaiera aldera Bernat Etxeparerekin hasi, Pedro “Axular”ekin Errenazimendutik igaro eta bilduma Arturo Campionen edo Franzisko Laphitzen Erromantizismoarekin amaitu du. “Bortuz bestaldeko Nafarroa”ko egile Bernat Etxeparek hasiera eman zion euskal literaturari Linguae Vasconun Primitiae (1545) lanarekin. Antologiaren egileek, testuak hautatzeaz gain, idazleen eta haien obren inguruko zertzelada esanguratsuak eman dituzte, egungo irakurleek Nafarroako autoreen ekarpena hobeto uler eta ezagutu dezaten. Jarraipena izateko asmoarekin, lehen antologia honen atzetik beste hiru iritsiko dira egungo egileetara. Bildumak landu dituzten egileak, Asier Barandiaran, Iratxe Esparza, Shao Hagio eta Javier Rojo izan dira.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

GAZTEBERRI #136 | 2018 Apirila

41


Agenda Maiatzak 3, Osteguna • DUDU OUCHEN + MAKULU KEN. Kafe Antzokia, Bilbo. 20:30. 6€. • TOUNDRA. Doka Aretoa, Donostia. 19:00. 15€.

Maiatzak 4, Ostirala • ZARTAKOKA + TXORROSKILO. Doka Aretoa, Donostia. 19:00. 4€. • CHERRY BOPPERS + REVERENDOS. Kafe Antzokia, Bilbo. 21:00. 10€. • EH SUKARRA. Legorretako Antzokia. 21:30. 6€. • FITO Y LOS FITIPALDIS + MUCHACHITO. BEC-Bilbao Exhibition Center, Barakaldo. 22:30. 33€.

Maiatzak 10, Osteguna • FERMIN MUGURUZA + SUICIDE OF WESTERN CULTURE. KAFE ANTZOKIA ARETOA, BILBO. 20:30. 15€.

• READY & FIRE + INDOMABLES + KONBEN DE METAL. Pagoa Kafe Antzokia, Oiartzun. 21:30. 12€.

• DEATH ALLEY + HONEYMOON DISEASE. KUTXA KULTUR KLUBA. TABAKALERA, DONOSTIA. 20:00. 12/15€.

Maiatzak 15, Asteartea

Maiatzak 11, Ostirala

Maiatzak 17, Osteguna

• EHUNEKO BAT FESTIVAL 2018: KODIGO PENAL +DEIADAR+ SAKATU+ ELEKTROTXARANGA + NO KONFORME + KAOS URBANO. Bekosolo Parkea, Etxebarri. 16:30. 15€.

• LA VENTA DE BORJA. Kafe Antzokia Aretoa, Bilbo. 19:30. 6€.

• GASTEIZRAP2: ISASI + NCL. LECOUP ARETOA, GASTEIZ. 17:00. 2,50€.

• TRAJANO. Le Coup. Gasteiz. 19:00 h. 8.00 €.

• SUMMISION CITY BLUES. La Cripta, Donostia. 19:00. 8€.

• FORBIDDEN COLOURS 3. Kafe Antzokia, Bilbo. 23:00. 10€.

• KAOTIKO + KORKONES + MALOS TIEMPOS BASTARDOS. Tunk! Aretoa, Irun. 19:00. 12€.

Maiatzak 5, Larunbata

• BARON ROJO. Doka Aretoa, Donostia. 19:00. 15€.

• FEED THE RHINO. Stage Live Aretoa, Bilbo. 19:00. 12€.

• GATILLAZO. Doka Aretoa, Donostia. 19:00. 14.00 €.

• RURAL ZOMBIES + YELLOW BIG MACHINE. Stage live Aretoa, Bilbao. 19:30. 10€.

• MINAMI DEUTSCH. Kafe Antzokia Aretoa, Bilbo. 20:00. 10€.

• BELY BASARTE. Limerick taberna, Errenteria. 20:00. 16€. • RED BARAAT. Kafe Antzokia, Bilbo. 21:00. 10.00 €. • M WARD. Sanagustin kulturgunea, Azpeitia. 20:30. 17€.

Maiatzak 18, Ostirala • DOCTOR DESEO. Kafe Antzokia Aretoa, Bilbo. 20:30. 18€. • ANDRÉS SUÁREZ. Doka Aretoa, Donostia. 20:30. 27€. • DÜNEDAIN + KAUCE. Urban Rock Concept, Gasteiz. 21:00. 12€.

• ISMAEL SERRANO. Kursaal, Donostia. 20:00.

• ROCK ANDALUZIARRAREN FESTIBALA: RAIMUNDO AMADOR + TRIANA. Santana 27 Aretoa, Bilbao. 21:30. 25€.

• WILLIE NILE. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 15€.

Maiatzak 19, Larunbata

• IZARO. Niessen Aretoa, Errenteria. 21:00. 14€.

• MARYLAND. SHAKE ARETOA, BILBAO. 19:30. 8€.

• DOCTOR DESEO. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 20:00. 18€.

• MONSTER MAGNET. Santana 27 Aretoa, Bilbo. 21:30. 22€.

• BELAKO. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 20:30. 14€.

• GUNS AND ROSES GORAZARREA. Azkena Aretoa, Bilbo. 20:30. 12€.

Maiatzak 12, Larunbata

• DOCTOR DESEO. Kafe Antzokia Aretoa, Bilbao. 20:30. 18€.

• PRIMITAL. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 12€.

• SAUROM + OPERA MAGNA. Stage Live, Bilbo. 18:30. 15€.

• LOS DE MARRAS + MSIAS. Tunk Aretoa, Irun. 20:30. 9€.

• MARTA SOTO. Convent Garden Aretoa, Donostia. 19:00. 15€. • LA NIÑA HILO. Cotton Club Aretoa, Bilbao. 19:00. 7€. • MASTERPLAN + SKELETOON + DARK EMBRACE + TAKEN. Tunk Aretoa, Irun. 19:30. 18€.

42

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila


GAZTEOK GUTXI IRAKURTZEN DUGULA ESAN OHI DA. EZ DA DIRU KONTUAGATIK IZANGO. 18 EUROREN TRUKE 2018KO GAZTEBERRI GUZTIAK ZURE ETXEAN

harpidetzak@gazteberri.eus


• ANDRÉS SUÁREZ. Santana 27 Aretoa, Bilbao. 21:30. 27€.

AZ Azkuna Zentroa - Bilbao

Artium Museoa

• CYCLE. Plateruena Kafe Antzokia Aretoa, Durango. 21:30. 12€.

• “BY ALL MEANS”. Itziar Barrio. 2018ko maiatzaren 6ra arte.

• RURAL ZOMBIES + MADELEINE. Doka Aretoa, Donostia. 19:00. 10€.

Bilboko Arte Ederren Museoa

• “CARMEN/SHAKESPEARE (PRESAGIOS DEL DESEO)”. 2018ko maiatzaren 1era arte.

• DEKOT. Pagoa Kafe Antzokia, Oiartzun. 21:30. 5€.

• “GOYA ETA GORTE ILUSTRATUA”. 2018ko maiatzaren 28era arte.

Maiatzak 20, Igandea • THE MUGS. Nave 9 Aretoa, Bilbo. 12:00. 10€.

• “110 MAISULAN”. 2018ko irailaren 17ra arte. • REMBRANDT. ‘NESKATILA LEIHOAN’. 2018ko ekainaren 18ra arte.

• JAKE LABOTZ. Kafe Antzokia Aretoa, Bilbao. 19:00.10€.

Bilboko Artelan Berreginen Museoa

• COLOUR HAZE. Stage Live Aretoa, Bilbao. 19:00. 18€.

• “AFRODITA. CAOS. DESIOA. SEXO. AMODIOA?”. 2018ko maiatzaren 20ra arte.

Maiatzak 24, Osteguna

Euskal Museoa - Bilbao

• ANTÍLOPEZ. Rock Star Aretoa, Bilbo. 20:00. 12€.

Maiatzak 25, Ostirala • CÁPSULA. Convent Aretoa, Bilbo. 19:30. 6€. • REAL STRAITS. Kafe Antzokia Aretoa, Bilbao. 21.00. 18€.

Maiatzak 26, Larunbata • PARABELLUM. Doka Aretoa, Donostia. 19:00. 15€. • FERNANDO COSTA. Santana 27, Fever Areatoa. Bilbo. 19:30 10.00€. • AYAX Y PROK. Kubik Aretoa, Gasteiz. 20:00. 12.00 €. • GATILLAZO + PURAPOSSE. Kafe Antzokia, Bilbo. 21:00. 15€.

Maiatzak 27, Igandea • DADDY LONG LEGS. NAVE 9 ARETOA, BILBO. 17:30. 15€.

44

• FU LA SPAGNA! ESPAINIAKO GERRA ZIBILARI BURUZKO BEGIRADA FAXISTA. 2018ko ekainaren 17tik - 2018ko Irailaren 2ra ara.

Guggenheim Bilbao Museoa • HENRI MICHAUX. “BESTE ALDEA”. 2018ko maiatzaren 13ra arte. • “ARTEA ETA TXINA 1989 ONDOREN: MUNDUKO ANTZERKIA”. 2018ko irailaren 23ra arte. • MICHAEL SNOW. ‘ZIRKUITU ITXIA’. 2018ko uztailak 1era arete.

San Telmo Museoa • “ARGAZKI-LIBURUEN FENOMENOA”. 2018ko martxoaren 23tik - 2018ko ekainaren 17ra arte. • “TONY RAY-JONES ARGAZKIERAKUSKETA”. 2018ko ekainaren 10era arte. • “BLACK IS BELTZA: FERMIN MUGURUZAREN ERAKUSKETAPROIEKTUA IZEN BEREKO ELEBERRI GRAFIKOAREN INGURUAN”. 2018ko irailaren 30era arte.

• “ARTRES. Museo Bat Nolakoa Izan Behar Den”. 2018ko abuztuaren 26ra arte.

Bibat. Arkeologia, Fournier de Naipes Museoa • “Lorenzo del Prestamero [17331817] Arkeologiaren aitzindaria Araban”. 2018ko martxoaren 22ra arte.

Oteiza Museoa. Alzuza • MAKOTU. ASIER MENDIZABALENPROIEKTUA OTEIZA MUSEORAKO 2018ko ekainaren 3ra.

Nafarroako Museoa • “Grupo Danok. 1966-1967. Una modernidad incompleta” 2018ko maitzaren 27ra arte.

Gernikako Bakearen Museoa • “HARRIZKO ETA ALTZAIRUZKO OROIMENAK. GERRA ZIBILAK ETA FRANKISMOAK EUSKADIN UTZITAKO BIKTIMEN OMENEZKO MONUMENTUAK”. 2018ko irailaren 16ra arte.

Irungo Menchu Gal Aretoa: • “LANA/OBRA 1975-2017. CARMEN MAURAREN PINTURAERAKUSKETA”. 2018ko maiatzaren 6ra arte.

Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa: • “EMAKUME MODAREN 100 URTE”. 2018ko abenduaren 3ra arte.

Tolosako Topiz Museoa: • “BÚHO MARAVILLAS”. 2018ko urriaren 7ra arte.

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila


Nortzuk dira haur rohingyak?

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila

osasun eta segurtasun praktika egokien mezuak helaraztea, egoerak okerrera egin ez dadin. Betiko lez larrialdi egoeretan, gizarteko talde ahulenen osasun eta segurtasun egoerak kezkatzen gaitu: jaioberriak, desgaitasuna duten haurrak, bakarrik edo familiarengandik urrun dauden umeak eta haurdun dauden emakumeak, besteak beste.

© UN0158133

Myanmar mendebaldean bizitako biolentziatik ihesi egin zuten Bangladeshera. Suteak euren etxebizitzetan; gosetea; talde-heriotzak; bortxaketak. Aldean zeramaten erropekin alde egin zuten. Munduko gutxiengo jarraituena dira eta gaur egun milioi bat pertsona baino gehiagok osatzen dute. Errefuxiatuen kanpamenduetan bizi dira, muturreko egoeran, guztiz pilatuta, palu eta banbuekin egindako etxe ahuletan. Bangladeshen. Euren etxeetara itzultzeko beldur dira eta jada pobrezia-egoeran dagoen herrialdean, zikloi denboraldiari aurre egin beharko diote hemendik aurrera. Honek, larrialdi egoera baten barnekrisia suposatuko du. Familia rohingyak kokatuta dauden mendi-hegaletako tokien ezaugarriak direla eta, denboraleak, ekaitz eta uholdeek izan ditzaketen kalteak suntsitzaileak izango dira abuzturarte. Ur edangarria jasotzeko dituzten puntuen erdiak arriskuan daude oraintsu, horrek suposa dezakeen gaixotasunen hedapenarekin: edateko uraren 9 milioi litro behar dituzte egunero. Komunetako edukiak gainezka egin lezake, osasun eta higiene egoera arriskuan jarriz eta kolera edo beheranzko larria eraginez bertako poblazioan, non pertsona rohingyen erdia baino gehiago umeak diren. Horrez gain, haurren traumei aurre egiteko eta hezkuntzarako aurkerak murriztuko dira, euren etorkizuna airean utzirik. Etorkizun latza eta hondamendia baino ez dute begien aurrean ume rohingyek. Honen guztiaren aurrean, UNICEF lanean ari da, lehenik eta behin, gainpopulazio egoera hobetu eta familia ronhingyak toki seguruagoetan bizi daitezen ahalbidetuz. Bestalde, osasun alorrean 1,1 milioi pertsonari bideratutako koleraren aurkako txertaketa kanpaina jarri du martxan, elgorria, errubeola, poliomelitisa edo bestelako gaixotasunak ahaztu barik. Osasun arloko langile komunitarioei formakuntza eskaintzen ere ari da, gaixotasun agerraldirik egonez gero, nola aurre egin erakusteko. Uraren arloan, kloratzeprozesuetarako prest dago UNICEF, baita ur puntuak eta komun ontziak gaixotasunen hedapena ekiditeko toki aproposenetan kokatzen ere. Nahitaezkoa da pertsona rohingyen artean

“Bala batek oina kaltetu zidan. Uste dut erratuta tiro egin zidatela. Pertsona nagusiei tiro egin nahi zieten” (Muhamad-Cox,s Bazar, Bangladesh). “Nire aita hil zuten eta ezin izan genuen lurperatu” (Mohammad, 10 urte). “Ez dut Myanmarrera itzuli nahi. Jendea hiltzen ari da” (Supayra, 7 urte). “Bakea badago, oraintxe bertan itzuli nahiko nuke Myanmarrera” (Anowar, 8 urte). “Beldur naiz ekaitza etorri eta etxe guztiak apurtuko dituen eta denok gaixo jarri” (Yasmin Tara, 10 urte). “Egunero hiruzpalau aldiz joan behar dut ur bila” (Fatima, 7 urte). Bangladeshen bizi eta zikloi alertari aurre egin behar dioten umeen testigantzak dira. Iragan latza eta etorkizun iluna duten haurren testigantzak. Montzoi eta urakan denboraldiari modu egokian aurre egitea nahitaezkoa izango da haur rohingyen osasun eta biziraupenerako. Baina iraganean jasan duten biolentziak sortutako traumei ere aurre egin behar diete 400.000 ume errefuxiatuk Bangladeshen, etorkizunari gogotsu eusteko. Larrialdi egoera bikoitz honetarako laguntza bideratzen ez badugu, dena galduko dute. UNICEF – Euskal Herriko Batzordea

45


46

GAZTEBERRI #136| 2018 Apirila




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.