Gb 137 maiatza 2018 issuu

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 137. Zbk | 2018 Maiatza |

Intsektuak jatea, moda bat baino gehiago

#137


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Shareak Kultur Elkartea DISEINUA: José Poza LAGUNTZAILEAK: Nerea Segura, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA: 94 424 75 94 | 616 50 50 82 INPRIMATZAILEA: Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAREN, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN, ETA EUSKARABIDEAREN LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak z Emakume gazteak gizon gazteak baino ezkertiarragoak dira z Botilioiaren kontrako lege berriak gurasoak ere zigortzea aurreikusten du

08

Erreportajea: Intsektuak jatea, moda bat baino gehiago

14

Elkarrizketa Ana de Castro

z Estatuko gazteriaren % 86k politikan aldaketak behar direla uste du�

20 Zientzia z Behia: animalia erraldoi hori

22 Euskara z Euskararen historia gorabeheratsua liburu batean z Eleaniztasuna nagusi Europan

32 Sexua z Noiz hasten dira gazteak pornoa ikusten? z Chemsex: sexu gehiago drogei esker

34 Teknologia berriak z Bideo-jokoak matxistak dira

26

Erreportajea: Gazte europarrak eta solidarioak GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza

z Safer Internet Day 2018 Sariak z YouTube Music: Google prest da Spotifyren nagusitasunarekin amaitzeko

42 Agenda 3


Gazteberriak GAZTEEN ANTZERKI TOPAKETAREN XXX. EDIZIOA DONOSTIAN Donostiako Gazteen Antzerki Topaketak 30 urte bete ditu aurten. Maiatzaren 18an hasi eta ekainaren 16an amaituko den edizioak 18 antzezlan eskainiko ditu eta, horietatik, 11 euskaraz izango dira. Topaketa honen xede nagusia da gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea, bai interprete edo sortzaile moduan (agertokien gainean edo atzean), bai ikusle moduan. Adinaren arabera bi kategoria bereizten dira: Junior (14-18 urte) eta senior (18-30 urte). Antzezlanak 5 agertokitan taularatuko dira.

BILBOKO POP-ROCK ERAKUSTALDIAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK Bilboko Aste Nagusiko bertako Pop Rock erakustaldiak bere 33. edizioa ospatuko du aurten. Egitasmo horri esker 500 talde baino gehiagok euren lana ezagutarazteko aukera izan dute. Aurtengo edizioan parte hartzeko epea jada zabalik da eta ekainaren 16an amaituko da. Metalaren eta pop-rockaren barruko estilo guztiak onartuko dira.

4

Emakume gazteak gizon gazteak baino ezkertiarragoak dira Heldutasunarekin joera hori aldatzen omen da Europa mailan egin den azterlan baten arabera emakume gazteak gizonak baino ezkertiarragoak dira. Azken 30 urteetako datuetan oinarrituta, Manchesterreko Unibertsitateko Rosalind Shorrocks ikertzaileak emakume gazteek alderdi progresistak bozkatzeko joera nabarmena dutela ondorioztatu du. Gazteen artean joera hori nabarmena izan arren, ikerketa horrek emakumeen eta gizonen artean ere aldeak daudela azpimarratu du. Antza denez, emakume gazteek birbanaketarekiko zaletasun

handiagoa omen dute eta Estatuari eskumen gehiago ematearen aldekoak dira. Ideologia hori heldutasunean ere errepikatzen da, baina bestelako faktoreak direla eta (erlijioa barne) emakume helduak gizon helduak baino eskuindarragoak bilakatzen ei dira. Shorrocksen ustez, etorkizunera begira, alderdi kontserbadoreek euren mezua egokitu beharko dute egungo gazteen artean sinesmenak garrantzia galdu duelako. Alderdi ezkertiarrei dagokionez, Shorrocksen ustez haien arazoa euren boto-emaile gazteak mantentzea izango da.

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza


GAZTEEN IKERKETA PROIEKTUAK LEHEN SEKTOREAN Eusko Jaurlaritzak lehen sektorearekin harremana duten ikerketa proiektuak sustatzeko 19 beka finantzatuko ditu. Beka horien bidez gazteak erakarri nahi dira lehen sektorera eta, bide batez, sektore hori modernoagoa eta lehiakorragoa bilakatu. Laguntza horiek 1,3 milioi euroko aurrekontua dute. 2007an Eusko Jaurlaritzak lehen sektorea indartzeko beka hauek jarri zituen abian eta dagoeneko 176 beka finantzatu dira.

GAZTEOK GEHIEGI KUTSATZEN DUGU Rastreatorrek egin duen txosten baten arabera, 25 eta 35 urte bitarteko gazteak dira CO2 emisio gehien egiten dituztenak. Aipatu txostenaren arabera, batez beste, espainiar bakoitzak bost tona CO2 sortzen ditu urtero, baina aipatu adin tarteko gazteek 18 tona inguru sortzen dituzte. 25 eta 35 urte bitarteko gazteak gehien kutsatzen dutenak badira, gutxien kutsatzen duen adin-tartea 18 eta 25 urte bitartekoa da, hots, Millenials izenarekin ezagutzen diren horiek. Kasu horretan emisio gehienak gailu elektronikoen erabileratik eratorriak dira.

“NON IKUSTEN DUZU EUROPA EUSKADIN?” LEHIAKETAREN IRABAZLEAK Maiatzaren 9an, Europako Egunarekin bat eginez, Eusko Jaurlaritzak eta FEDERek antolatzen duten “Non ikusten duzu Europa Euskadin” argazkilehiaketaren sariak banatu ziren. Guztira, 161 izan dira parte hartu duten gazteek eta irabazlea Arrasateko Maite Diosdado izan da. Bigarren saria Bilboko Jorge Rastrojorentzat izan da eta, hirugarrena, berriz, Donostiako Iván Vázquezentzat.

194 ADINGABE UMEZURTZ AZKEN BOST URTEETAKO INDARKERIA MATXISTAREN ERAGINEZ

Fundación Mujeresek prestatu duen txosten baten arabera, azken bost urteetan izan diren indarkeria matxistako kasuak direla eta, Estatu mailan, 194 adingabe umezurtz geratu dira. Aurten, jada, 8 izan dira horrelako kasuak. Txostenean azpimarratzen denez, azken hamahiru urteetan 570 izan dira indarkeria mota horren eraginez erail dituzten emakumeak.

“Beraiek agintzen dute zuk men egiten duzulako” ALBERT CAMUS (1913-1960). Idazle eta filosofo frantziarra. Literaturako Nobel Saria irabazi zuen 1957an. Frantses hizkuntzan izan den egilerik handienetarikoa da, absurdoa landu zuena.

ABIAN DA BIZKAIDATZ LITERATURA SARIAREN X. EDIZIOA. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen lehiaketa honetan parte-hartzaileek Bernardo Atxagak eta Itziar Minguezek hasitako istorioak amaitu beharko dituzte. Lanak aurkezteko epea irailaren 20an amaituko da. Argibide guztiak bizkaia.eus webgunean ikus daitezke.

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza

PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIAK ADIMENDESGAITASUNA DUTEN NAFARROAKO 14 GAZTERENTZAT. Adimen-desgaitasuna duten Nafarroako 22 eta 34 urte bitarteko 14 gaztek “Merkataritzako jarduera osagarriak” arloko profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratu berri dituzte. Nafar Lansarek esfortzu berezia egin du horrelako desgaitasunen bat duten (gutxienez, % 33koa) gazteen lan-merkaturatzea errazteko. Kasi honetan, aipatu gazteek Nafarroako zenbait enpresatan 60 orduko praktikak egiteko aukera ere izan dute.

5


GAZTERIAREN URTE ARRAKASTATSUA BIZKAIAN

Botilioiaren kontrako lege berriak gurasoak ere zigortzea aurreikusten du Lege berriak alkoholaren lehen kontsumoa 18 urtera arte atzeratzea du helburu Adingabeen alkohol-kontsumoa murrizteko Espainian prestatzen ari diren legearen zirriborroan botilioietan parte hartzen duten gazteen gurasoak ere zigortzeko aukera aurreikusten da. Kasurik larrienetan adingabeen babeserako araudia ezartzea ere aurreikusten da. Batzordeak prestatu duen txostena talde politiko guztien oniritzia jaso du, EAJ-rena eta ERC-rena izan ezik. Txostenean azaltzen denez, gazteen artean den alkohol-kontsumoa kezkagarria da eta, horregatik, besteak beste, lehen kontsumoa 18 urtera arte atzeratu nahi da. Gainera, adingabekoei alkohola saltzen dieten establezimenduak ixteko neurria ere aztertzen ari dira. Era berean, edari alkoholdunek egun ordaintzen dituzten zergak berraztertuko dira (alkohol gehien dituztenek gehiago ordainduko dute) eta edari horien publizitatea ere mugatu nahi da.

6

Bizkaiko Foru Aldundiaren datuen arabera, pasa den urtean eta ‘Bizkaia Goazen Gazteak’ Gazteriaren Urtearen testuinguruan eta ‘Gaztedi Bizkaia 2020’ planaren barruan, garatu ziren 137 programetan 56.000 gazte baino gehiagok parte hartu zuten. Programa horiek garatzeko Aldundiak 68 milioi euro inguruko inbertsioa egin zuen. Programa gehienak hezkuntza eta prestakuntza arlokoak izan ziren; eremu horietan esku hartzeko ildoek zerikusia dute kualifikazio profesionalarekin, gaitasunen prestakuntzarekin, bikaintasunarekin eta talentuarekin. Aldundiak zuzenean garatzen dituen programekin batera, ‘Gaztedi Bizkaia 2020’ planak ere bestelako jarduketak jasotzen ditu. Iaz 258 ekintza abiarazi ziren; horietatik gehienak (176) enpleguaren eta ekintzailetzaren sustapenera zuzendu zirelarik.

Inkesta Europan Estatuko gazteriaren % 86k politikan aldaketak behar direla uste du TUI Fundazioak Europako 16 eta 26 urte bitarteko gazteek euren herrialdeetako egoera politikoa nola ikusten duten aztertu du. Ikerketa zazpi herrialdetako (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Grezia, Italia eta Polonia) 6.080 gazterekin egin da eta Italiako (% 90), Greziako (% 89) eta Espainiako (% 86) gazteak izan dira euren sistema politiko nazionalarekin kritikoenak. Estatuaren kasuan, gazteen % 35k aldaketa sakonak behar direla adierazi du eta % 51k, berriz, zenbait aldaketarekin nahikoa dela uste du. Europar Batasunaren parte izateari dagokionez, Espainiako gazteak dira euren herrialdea EBean egotea hoberen ikusten dutenak; % 55aren ustez EBren barruan izateak mesede handia egiten dio Espainiari. Txanponaren beste aldean Alemaniako gazteak aurkituko lirateke (%9).

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza



Intsektuak jatea, moda bat baino gehiago Intsektuekin ekoiztutako elikagai berriak gure dendetara iritsi dira. Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak munduan den gosearekin amaitzeko intsektuak haztea eta jatea gomendatzen du. Erakunde horren arabera, baliabide errentagarria eta ekologikoa da eta proteina, koipe eta mineral kopuru handiak ditu.

8

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza


GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza

9


Erreportajea

E

uskadiko dendetara eta supermerkatuetara elikagai berri eta harrigarriak iritsi dira eta, gainera, geratzeko intentzioarekin. Bai, intsektuez ari gara. Berriki, Carrefourrek intsektuekin ekoiztutako elikagai gama berri bat aurkeztu du eta kilkerrak eta zizareak komertzializatzen ditu bere denda fisikoetan eta web-orrialdean. Aldi berean, UPV/EHUko ikasle talde gazte batek Khao Thai eratu du, jangarri diren intsektuak saltzen dituen lehen euskal startup-a. Zehazki, honako produktu hauek saltzen dituzte: eskorpioiak txokolate beltzarekin, matxinsaltoak txokolate zuriarekin eta zizareak txokolate esnedunarekin. Baina, zergatik azaldu dira, bat-batean, intsektuekin egindako hainbeste elikagai? Elikaduramoda berri baten aurrean gaude? Gure gizartean den aniztasunaren adibide bat da eta ohitura gastronomiko berriak zabaltzen ari dira? Errealitatea askoz prosaikoagoa da. Aurtengo urtarrilaren lehenetik aurrera, Novel Foods (elikagai berriak) izena duen Europar Batasuneko erregulazioa berritu egin da eta intsektuak barneratu ditu saldu eta kontsumitu daitezkeen elikagaien zerrendan. Horregatik, Espainian jada posible da elikagai jangarri bezala intsektuak komertzializatzea eta erostea eta, hori profitatuz, asko dira negozio-aukera berri horretan sartu diren enpresa eta banaketakateak. Orain arte gizakion elikadurarako intsektuen salmenta linbo legal batean izan da. Europan onartu

10

den legedia berriarekin hori jada desagertu da. Adibidez, Bartzelonako La BoquerĂ­a merkatu ezagunean duela zenbait urte intsektuak saltzen ziren, baina Osasun Publikoaren Agentziaren abisu baten ondoren erretiratu behar izan zituzten. Gure artean intsektuak jatea gauza berria bada ere,

askorentzat bitxikeria bada ere, Mexikon, Asian eta Europako beste hainbat herrialdetan jada intsektuekin egindako elikagaiak komertzializatzeko araudiak ezarrita dituzte. Izan ere, FAOren (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) arabera, “intsektuen ahorakinak, gutxi gora

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza


patrizioek irinean eta ardoan hazitako intsektuen larbekin erotzen zirela azaltzen zuen.

Errentagarriak, ekologikoak eta elikagarriak

behera, 2.000 milioi biztanleen dieta osatzen du eta gizakion elikadura-ohituretan betidanik izan den jokabidea da”. Entomofagia, hots, intsektu, araknido edo artropodoen ahorakina, urrutiko herrialde atzeratu eta txiroetako ohitura exotikoa dela dirudien arren (baten batek esan lezake “Goseak dagonantzat ogi gogorrik

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza

ez”), antzinako ohitura hori gure zibilizazioaren hastapenean jada azaltzen da. Adibidez, Bibliak azaltzen duenez, San Juan Bautistak otiak jaten zituen basamortuan; Aristotelesek, berriz, txitxarrak jateko zaletasun handia omen zuen eta Plinio “Zaharrak”, bere “Naturalis Historia” liburuan, erromatar

Ohitura gastronomikoak eta sukaldeko modak alde batera utzita, animalia horiek sor diezaguketen nazka gorabehera, eta, sarritan, intsektuak zikinkeriarekin eta gaixotasunekin lotzen baditugu ere, gizakion etorkizuna eta gure planetaren jasangarritasuna intsektuen kontsumoaren baitan izan daiteke. Kontuan izan behar dugu Lurrean diren izakien % 80 inguru intsektuak direla. FAOk egin dituen aurreikuspenen arabera, datozen urteetan izango den populazio-hazkundea dela eta, 2050. urtean izango diren elikadura beharrak ase ahal izateko elikagaien ekoizpena % 60an hazi beharko litzateke. Horregatik, Nazio Batuen erakunde horrek munduan den gosearen aurka borrokatzeko intsektuak haztea eta jatea gomendatzen du. FAOren ustez, alternatiba “errentagarri eta ekologikoa” da eta proteina, koipe eta mineral kopuru handiak ditu. Gainera, intsektuak oso modu azkarrean ugaltzen dira eta euren bizitza-zikloan oso inpaktu txikia dute ingurunean. Adibidez, intsektu kilo bat ekoizteko bi kilo elikagai behar dira; animalia-haragi kilo bat ekoizteko, aldiz, zortzi kilo elikagai behar dira. Gainera, intsektuen ekoizpenak askoz ur kantitate gutxiago eskatzen du eta berotegiefektua duten gasen isurketa ere askoz txikiagoa da. FAOk emandako datuen arabera, gaur egun, gizakiok 1.900

11


intsektu espezie baino gehiago kontsumitzen ditugu; milioi bat espezie baino gehiago ezagutzen dira. Gehien kontsumitzen diren espezieen artean, honako hauek lirateke garrantzitsuenak: kakalardoak (% 31); beldarrak (% 18); erleak, liztorrak eta inurriak (% 14); eta, matxinsaltoak, otiak eta kilkerrak (% 13) Intsektu asko aberatsak dira proteinatan, B1, B2 eta B3 bitaminatan; omega 3 eta 6 eta ezinbestekoak diren aminoazidoak dituzte; eta, burdina, kaltzioa eta zinka bezalako mineralentzako iturri garrantzitsua dira. Behiharagiak 6mg-ko burdin osagaia du 100 gramoko. Otien 100 gramotan, berriz, 8-20 mg aurki daitezke, espeziearen arabera eta intsektuak berak izan duen elikaduraren arabera. Gainera, intsektuak modu jasangarrian hazteak basoen gehiegizko ustiapena ekiditen lagun lezake. Zenbait espezie, adibidez, irinaren zizarea, jada komertzialki ekoizten dira, nagusiki, maskoten elikagaiak prestatzeko, zoologikoetan eta laket-arrantzarako. FAOren ustez, elikagai horien ekoizpena automatizatuagoa izango balitz, kostuak murrizteko aukera izango litzateke eta modu horretan, ekoizpena errentagarriagoa izan daiteke. Horrela, adibidez, abereak elikatzeko erabili ohi den arrainirinaren ordez intsektuekin egindako irina erabiltzeko aukera izango litzateke. Modu horretan, arrain gehiago erabil daiteke gizakion kontsumorako. Dena den, kontsumitzailearen irudikeria da, gaur egun, intsektuen kontsumoak duen oztoporik

12

handiena. Irudikeria hori, batez ere, gure inguruneko herrialdetan da nagusi. Hala ere, historiak frogatu izan duenez, dieta ereduak azkar alda daitezke, batez ere, gurea bezalako mundu globalizatu batean. Sushiaren kasua dugu, agian, horren adibiderik garbiena; oso epe laburrean arrain gordina jateko ohitura errotu da gure artean. Azken finean, sarritan ez dugu pentsatzen zer jaten ari garen:

xerra baten atzean ez dugu txahal bat ikusten. Are gehiago, guretzat ahogozagarri diren hainbat elikagai beste kulturatan nazka eragin dezakete, adibidez, txipiroiak bere tintan. Eta modu hotzean pentsatzen badugu, zer dela eta sartzen ditugu ostra likatsuak edo barraskiloak guretzat ahogozagarri diren elikagaien artean eta otarrainxkaren itxura duten matxinsaltoek nazka ematen digute?

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza


Š Khao Thai

Zein da intsektuen zaporea

Carrefourrek intsektuekin ekoiztutako produktu gama berri bat merkaturatu berri du. Jimini’s markaren azpian, zizareak, kakarraldoak eta kilkerrak komertzializatzen dituzte aperitiborako, kozinatzeko edota prozesatuak barra energetikoetan.

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza

Khao Thai euskal enpresak komertzializatzen dituen intsektuak ziurtagiri bat duten basetxetan fresko jasotzen dira. Basetxe horietan modu ekologikoan hazten dituzte intsektuak eta han bertan garbitzen, txigortzen eta lehortzen dira. Ondoren, euren weborrialdearen bidez banatzen dira. KhaoThairen eskorpioiak txokolate beltzarekin oso zapore bizia dute, txigortutako almendren antzekoa. Normalean eskorpioiak akuilu-eztenarekin batera jaten dira eta ardo beltzarekin elkartzen da. Matxinsaltoek txokolate zuriarekin deskribatzeko zaila den zaporea dute. Zerbait esatekotan txigortutako intxaurraren zaporea

aipa daiteke. Printzipioz bonboi krokante baten antza du eta bere zaporea Chardonnay eta moskatel goxoak bezalako ardoekin sustatzen da. Zizareek nahikoa zapore neutroa dute. Kasu horretan protagonismoa zizarearen testura kurruskariak du eta txokolate esnedunarekin batera esperientzia singularra lortzen da. Garagardoarekin har daiteke. Bestalde, Carrefourrek merkaturatu dituen elikagai berrien artean honako hauek aurki daitezke: bufalo zizareak txile minekin; Molitor zizareak, baratxuriarekin eta belar findunekin; eta, kilkerrak tipula ketuarekin. Barrita energetikoen barruan ere saltzen dira.

13


Elkarrizketa

14

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza


ANA DE CASTRO Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusia

“Gazteek sentitu behar dute euskara euren hizkuntza dela� Euskararen inguruan egin diren azken neurketen arabera, ezagutza-maila nabarmen hazi da azken urteetan, baina hazkunde hori ez da erabileran islatu. Nola baloratuko zenuke egun euskarak Bizkaian bizi duen egoera? Euskarak Bizkaian bizi duen egoera, alde horretatik, euskararen gainontzeko lurraldeetan ageri denaren parekoa da. Nondik gatozen aintzat hartu behar dugu eta euskarak azken 40 urteetan egin duen aurrerakadari erreparatu. Ezagutzak gora egin du eta erabilerak ere bai; erabilerak astiroago, noski, hori hizkuntza guztiekin gertatzen da, hau da, ezagutza aurrera ez badoa, erabilera ezin da aurrera joan, astiroago. Hor faktore askok eragiten dute. Hizkuntza minorizatuek bide korapilatsua eta oztopoz betea dute, oro har, aurrera egiteko, eta euskarak ere bai. Areago, euskarak auzokide indartsu

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza

biren artean bizi izan behar izan du eta, Mitxelenak zioen bezala, euskararen misterioa ez datza jatorrian, iraupenean baino. Hori horrela delarik ere, eta ezagutzaren erronkari, nire ustez, behar den moduan heldu diogula esan badaiteke ere, egia da erabilerarena dugula erronkarik handiena etorkizunari begira eta erronka horri heldu eta aurrera egiteko bideak jorratzen ahalegintzen ari gara euskararen ardura dugun erakundeok. Ezagutza/erabilera dikotomiarekin jarraituz, gazteena da ezagutza-maila altuena duen adin tartea. Erakunde publikoetatik euskararen sustapenerako garatzen diren politiken ardatz izan behar dute gazteek? Hor indargune bat dugu. Gure gazteak gero eta euskaldunagoak dira. Erakunde publikoek bide egokia eskaini behar diegu gazteei euskaraz bizi ahal izan daitezen, euren egunerokotasunean

15


euskaraz komunikatzea berezko aukera izan dadin. Bide egokia eskaintzeak esan nahi du asmatu behar dugula euskaratik erdararako jauzia gertatu ohi den esparruetan euskararen presentzia eta baliagarritasuna ezartzen; esaterako, lan-munduan eta aisialdian, edo komunikaziosareetan eta teknologia berrietan. Gazte gehienek euskaraz ikasten dute, baina hori ez da egunerokotasuneko/kaleko erabileran islatzen. Nola konpon liteke desdoitze hori? Aurreko erantzunaren ildotik, gazteek sentitu behar dute euskara euren hizkuntza dela eta komunikazio-tresna egokiena eta osoena dela eurentzat, euskaraz hazi diren ume eta gazteek euskaraz bizi izateko gogoa izan behar dute, noski, baina, lehen esan dugun bezala, euskaraz bizitzea “neketsua� edo “mugatua� suertatzen bazaie amore emango dute, batzuek behintzat. Hor ekin behar dugu erakundeok ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea murrizteko. Elkarrek berriki ezagutzera eman duen azterlan baten emaitzen arabera, euskaldunok euskal kultura kontsumitzeko joera txikia omen dugu. Gainera, eta are eta nabarmenagoa gazteen kasuan, doako produktuak kontsumitzeko joera nagusitzen ari da. Zein neurritan baldintzatzen du horrek euskarazko produktuen ekoizpena? Gazteei euskarazko produktu erakargarriak eskaini behar zaizkie, baina egia da azken urteotan kontsumitzailearen paradigma

16

aldatzen ari dela. Gero eta nabarmenagoa da kontsumoaren eta Internet-en arteko lotura eta horrek, nahitaez, sarean euskararen presentzia indartzea eta hedatzea eskatzen digu. Hemen ere gauza bera, euskaraz bizi den gazteak euskarazko produktuak izango ditu gogoko eta, eskaria bada, kontsumoa ere haziko da. Interneten eta sare sozialetan aurkitzen ditugu euskararen inguruko datu positiboak. Bereziki landu beharreko esparrua litzateke? Hala da bai, euskararen presentzia Internet-en zein sare sozialetan proportzionalki nahiko handia dela erakusten digute hainbat azterlanek eta hori positiboa da, noski. Ez dugu ahaztu behar, hala ere, globalizazio-sasoi hauetan txikia izateak ahalegin bereziak eskatzen dituela handiekin lehiatzeko orduan, eta horretan saiatu beharra daukagu. Azken urteetan gero eta gehiago dira Bizkaian antolatzen diren euskararen inguruko ekitaldi garrantzitsuak/erraldoiak (Bertsolari txapelketaren finala kasu). Epe motzean horrek eragin zuzena izango duela espero daiteke ala epe ertain/luzera itxaron beharko litzateke? Nik esango nuke euskararekin loturiko ekitaldi garrantzitsu horiek Bizkaian kokatu izanak izan duela eragina Bizkaiko euskararen egoeran. Duela urte batzuk ametsa zirudien Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Barakaldon izatea edo Durangoko Azokak hartu duen dimentsioa. Argi dago

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza


GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza

17


ekintza horiek positiboak direla euskararentzat, bai epe motzean eta bai epe ertain/luzean ere. Horregatik saiatzen gara halakoei eusten eta laguntzen Bizkaiko Foru Aldunditik. Bizkaia lurralde berezia dugu euskarari dagokionez. Oso eskualde euskaldunak ditugu eta baita oso erdaldunak ere. Lehenengoei dagokionez, joera negatiboa omen da, hots, euskararen arnasgune diren udalerri horiek gero eta erdaldunagoak omen dira. Zer egin daiteke joera hori gelditzeko? Ez nuke esango Bizkaia berezia denik euskarari dagokionez. Aitzitik, erreparatzen badiogu euskararen egoerari Euskal Herri osoan, ikusten dugu Bizkaikoa oso antzekoa dela, anitza eta alde edo diferentzia oso nabarmenak erakusten dituena eskualde batetik bestera. Gauzak horrela, erakundeek, oro har, eta Bizkaiko Foru Aldundiak dagozkion esparruetan, arreta berezia jarri dute eskualde erdaldunetara zuzenduriko hizkuntza-politika garatzerakoan, eta emaitzak hor daude. Gaur egun, ordea, Bizkaiko gizartearen bilakaerak aldaketa nabarmenak ekarri ditu herri euskaldunenetara eta jabetu gara sortzen ari den egoera berriari erantzun egokia eman beharrean gaudela. Hau da, euskararen arnasgune diren horietan ere arreta berezia jarri beharra dagoela. Eta horretan ari gara Bizkaiko Foru Aldundian ere, dela diru-laguntzak emateko irizpideak ezartzerakoan, dela ekintza bereziak bultzatzerakoan, etorkinei zuzenduak adibidez.

18

Eta hain euskaldunak ez diren udalerrietan euskara indartzeko? Hain euskaldunak ez diren udalerrietan, berriz, orain arte eginikoa nahiko positiboa izan

delakoan gaude eta bide horretan urrats berriak eta eguneratuak ematen saiatuko gara, ezagutza areagotzeko jardueretan ere arreta bereziagoa jarriz, besteak beste.

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza



20

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza


Zientzia Behia: animalia erraldoi hori Ikerlan baten arabera, gizakion eraginez ugaztun handienak desagertzen ari dira Science aldizkarian argitaratu den ikerlan baten arabera, gure planetan bizi diren animalien batez besteko tamaina gero eta txikiagoa da. Fenomeno hori azaltzeko hainbat faktore aipa daitezke, baina horietatik guztietatik gizakion eragina da nagusi. Ikerlanean azaltzen denez, gizakion kopurua biderkatu ahala, animalia handien kopurua murrizten hasi zen eta, egun den joera mantentzen bada, 200 urte barru gure artean izango den animaliarik handiena behia izango da. Ikerlanaren arabera, ugaztun handien desagerpenak bat egiten du gizakion jarduerarekin. Duela 126.000 urte ugaztun handiak nagusi ziren ia kontinente guztietan (mamutak, hartz erraldoiak, errinozero iletsuak‌) Gizakiak Afrikatik atera eta beste lurraldeetatik hedatzen hasi zirenean animalia erraldoi horien kopuruak nabarmen egin zuen behera. Ikerketaren egileen ustez, gaur egun galzorian diren espezie guztiak desagertuko balira, animalien batez besteko tamaina % 30ean txikituko litzateke. Gezurra badirudi ere, gizakiok faunaren aniztasunean dugun eragin negatiboaren adibiderik garbiena Europan bertan dugu. 1986an Txernobyleko zentral nuklearrak eztanda egin zuen izugarrizko kalteak eraginez. Zentrala zen tokian, oraindik erradioaktibitate-maila nabarmena da eta, horregatik, esklusio eremu bat ezarri zen gizakiontzat. Gaur egun, eremu horretan den animalia-aniztasuna izugarria da (otsoak, basurdeak, bisonteak‌). Gizakion eraginik gabe, espezie horiek (erradiazioa altua izan arren) biderkatzeko aukera izan dute.

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza

21


Euskara Euskararen historia gorabeheratsua liburu batean Liburuak era ordenatu eta erakargarrian laburbiltzen du euskararen bilakaera mendeetan zehar Eusko Jaurlaritzak, UPV/ EHUrekin batera, euskararen bilakaera historikoa eta euskarak beste hizkuntza batzuekin izan duen harremana laburbiltzen duen “Euskararen historiaâ€? liburua aurkeztu berri du. Euskararen historia gai berezia da hizkuntzalarientzat, oraindik ere ez baitago garbi zein den bere jatorria. Aurkeztu berri den liburuan euskararen eboluzioaren fase ezberdinak aztertzen dira. Horretarako, eta egun ezagunak diren datuetan oinarrituta, hainbat adituk (filologoak, hizkuntzalariak eta historialariak) euskararen bilakaera historikoa baldintzatu duten faktore nagusiak aztertu dituzte. Era berean, berriro ikertu beharreko alderdiak ere identifikatu dira. Egile gehienak UPV/EHUkoak diren arren, badira Nafarroako Unibertsitate Publikokoak eta UniversitĂŠ de Pau et des Pays de l’Adour-ekoak ere. Liburuak euskararen bilakaeraren inguruko kronologia eraikitzen du eta, zenbait kasutan, hizkuntzarekin berarekin harremana ez duten mugarriak aipatzen ditu, adibidez, arabiarrak iberiar penintsulan

22

Liburuak euskararen bilakaeraren inguruko kronologia eraikitzen du eta, zenbait kasutan, hizkuntzarekin harremana ez duten mugarriak aipatzen ditu

sartzen diren urtea (711) edo euskal foruak abolitu ziren urtea (1876). Badira, noski, euskararekin harreman zuzena duten beste hainbat mugarri: Manuel Larramendiren Hiztegi hirueleduna argitaratu zen urtea (1745) edota hizkuntza estandarra bateratzeko prozesu garaikidearen abiaburua (1968). Aurkezpen-ekitaldian azaldu den moduan, lan horren xedea euskararen historiari buruzko ikuspegi zabala eta zehatza eskaintzea da.

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza


‘IZENA DUENAK IZANA DU’ KANPAINA

LIBURUA UPV/EHUren Arabako Campusean aurkeztu da. Liburuaren aurkezpenean Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua; Ivan Igartua, UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea; Miren Dobaran, Hizkuntza Politikarako sailburuordea; eta Joaquín Gorrochategui, UPV/EHUko Indoeuropar Hizkuntzalaritzako katedraduna izan dira.

Bermeoko Udalak, UEMAren laguntzarekin, herriko biztanleek euren izenabizenak euskal grafiaz idazteko ‘Izena duenak izana du’ kanpaina jarri du martxan. Aipatu kanpainaren xedea da euskal abizena era ofizialean gaztelaniazko grafiaz idatzita duenak pausua ematea eta epaitegian aldaketa eskatzea. Bermeoko Udaleko euskara zinegotzi Juan Karlos Agirrek azaldu duenez, “izen-abizenak euskal grafiaz idazteko prozesua erraza da”. Lehenik eta behin, erregistro zibilera edo bake epaitegira joan behar da, eta abizena euskal grafiaz ipini nahi dela azaldu. Bertan, eskaera-orri bat bete beharko da norberaren datu pertsonalekin. Ildo berean, agiri hauek eraman behar dira: nortasun agiriaren fotokopia; hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria; errolda agiria; familia liburuaren fotokopia familia edo semealabak dituztenen kasuan; eta semealaben nortasun agiriaren fotokopia, 16 urtetik gorakoak badira.

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza

Eleaniztasuna nagusi Europan Euskararen Nafar Institutua (Euskarabidea) Europako Eskualdeetako Legebiltzarren Konfederazioak (CALRE) Valentzian kultura eta hizkuntza aniztasunaren inguruan antolatu duen mintegian izan da. Mintegiaren xedea izan da, alde batetik, lurralde bakoitzean hizkuntzek dituzten egoera ezberdinen ikuspegia ematea eta, bestetik, eskualdeetako hizkuntzak eta/edo gutxiengodun hizkuntzak sustatzeko, onartzeko eta babesteko proposamenak eta gomendioak eramatea EBeko eskualdeetako parlamentu ezberdinetara eta Europako instituzioetara. Kontrakoa uste badaiteke ere, Europan eleaniztasuna nagusi da. Guztira 60 hizkuntza daude eta biztanleriaren % 10 inguruk estatuko hizkuntzaz gain eskualdeko beste hizkuntzaren bat hitz egiten du. Mintegian azpimarratu zenez, erakunde publikoen ardura da herritar guztientzat hizkuntza-eskubideen gaineko legeak egitea eta horiek bermatzea. Gaur egun, Europar Batasuneko eskualdeetako hizkuntzek eta/edo gutxiengodun hizkuntzek arazo ugari dituzte; hala nola, hizkuntza-eskubideak ez onartzea, hezkuntza-xedapenak ez izatea, herri-administrazioan artatzeko xedapenak ez izatea edo komunikazio sozialeko bitarteko publikoak ez izatea.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Plisti-plasta plastiko! Karbohidrato, gantz, proteinak eta plastikohondakinak jaten ditugu, egunero. Plastikoaren aroan bizi gara. Materiala xaflakorra da eta pisu arinekoa, gainera, kostu baxua du. Abantailak jakinak izan dira teknologiaren iraultzan. Arazoa non dago? Arduragabeko erabileran. Elikadurari dagokionez, gehiegi erabiltzen da: erosteko poltsak, produktuen bilgarriak eta etiketak, ur-botilak, tapoiak, lastotxoak, film plastikoa‌ adibide dira. Minuturo itsasoan zabor kamioi bat husten da munduan (kopuru handia, plastikoa da). Suntsiezina izateko sortuta izan arren, polimeroak mikroplastikoetan zatikatzen dira eta bazka-sarera igarotzen dira. Plistiplasta plastikoen artean, arrainak dira kaltedunak, arnasterakoan eta elikatzerakoan zuzenean metatzen dituztelako. Eta bueltan, guk gure hondarrak jaten ditugu. Baina hartzen duguneko gehiena, airetik gure platerara doa zuzenean: 100 partikula plater bakoitzeko eta 18 partikula ur litro bakoitzeko. Europako txorrotako uraren % 70 kutsatuta dago, baina hura saihesteko botilaratuta erostea ironikoa litzateke. Erabilera bakarreko botilak, 500 urte behar dituzte deskonposatzeko; tapoiak betirako diren bitartean. Greenpeace-datuen arabera, edukiontzietara bota arren, % 15a soilik birziklatzen da; % 45 erretzen da eta soberakoak, zabortegi eta itsasoetan bukatzen du. Elikadura-ontzietako plastiko erabilera zalantzan jarri da, ere bai. Estaldurak denon ahotan bukatzen du. BAT, zuzeneko kontaktuan, elikagaia ontzi barruan berotzean. BI, iraupen

24

luzeko kontaktuan, kontserbazio-epe luzea duten elikagaietan. Eta HIRU, koipetsu eta prozesatutako produktuetan; gordin eta izoztutako janarietan ez bezala. Bestalde, ontzietako jatorridun kimikoak (toxikoak) jaten ditugu: kola (lekeda), metalak, bisfenol A (BPA), ftalatoak, koloratzeko tinduak‌ Hala ere, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) arabera, intoxikazio zorrotzik jasateko arriskurik ez dago; baina epe luzerako efektuak aztertzen ari dira: minbizia, emankortasun-galera, esaterako. Egoera honetara iritsita, zaila da aldatzen, baina ez da ezinezkoa. Nork du ardura nagusia? Ekoizleek eta jaki-enpresek bereiziki, bilgarri irrigarriak saihestuz; gobernuek araudiak ezarriz; baina kontsumitzaileok, ordea, zerk esana dugu: haiek ez erosiz, eta erabilitakoan, ondo berrerabiliz edo birziklatuz. Plastikozko poltsen kontrako borrokan urteak daramagun arren, 120 unitate darabilgu urtero. Uztailaren batetik aurrera, merkatuetako zorroak ordaindu beharko dira derrigorrez; salbuespen izango dira: arinak (<50 mikra) edota birziklatutako jatorrikoak (> % 70). Hain minutu gutxi erabiltzeko sortuak direnak, 400 urte desagertzeko behar dituzte. Horrela, ez da deus aldatuko. Erronka proposatuko dizuet. Batetik, eraman potoak edo oihalezko poltsak pisura erosteko. Eta, bestetik, hondartza, baso edo naturaz gozatzera zoazen bakoitzean, 1, 2, 3 plastikohondar jaso eta edukiontzi egokian bota itzazu. Elkarte askok mugimendua zabaldu dute, eta guk ere gure aletxoa jarri nahi dugu. Argazkia gurekin zabaltzera animatzen zaitugu, ea, horrela, efektu kutsakorra —baikorra— lortzen dugun. #plastplastikoari

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza



© François Walschaerts. Europako Batzordea

26

GAZTEBERRI #137| 2018 Maiatza


Gazte europarrak eta solidarioak

Europako Solidaritate Gorputza Europar Batasunaren ekimen berria da eta horren bidez, gazteei aukera eman nahi zaie Europa osoko komunitate eta hiritarrei onura egiten dieten egitasmoetan boluntario bezala lan egiteko.

GAZTEBERRI #137| 2018 Maiatza

27


E

uropar Batasunak Europako Solidaritate Gorputza sortu du. Egitasmoak bi helburu nagusi ditu: alde batetik, elkartasunaren kontzeptua EBren oinarrizko baloreetako bat bezala sustatzea eta, bestetik, gazteei beste herrialde batean jarduera sozial bat egiteko aukera eskaintzea. Programak, funtsean, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei EBeko beste herrialde batean boluntariotzabat egiteko aukera eskaintzen die. Hala ere, ekimena boluntariotza eskaintza bat baino zerbait gehiago da eta horrela, aipatu eskaintzaz gain, praktika- programak, gizarte esparruan lan-eskaintzak eta tokiko esparruan ekimen propio bat garatzeko aukera ere eskaintzen du. Europako Solidaritate Gorputzak (https://europa.eu/ youth/SOLidARity_es) lagundu, ikasi eta hazi nahi duten gazteei esperientzia estimulatzaile eta aberasgarri bat eskaintzen die. Europako Solidaritate Gorputzaren ekimen batean parte hartzea abantaila izango da lan bila dabiltzan gazteentzat edota unibertsitate-ikasketak egin nahi dituztenentzat. Gainera, horrelako proiektu batean parte hartu ondoren ziurtagiri bat lortzeko aukera ere izango duzu. Izen-emate prozesu samur baten ondoren, parte-hartzaileek proiektu sorta batean sartzeko hautatuak izan daitezke. Europako Solidaritate Gorputzaren barruan garatzen diren proiektuak horiek aurrera eramateko bermeak ematen dituzten erakundeen eskutik garatuko dira.

28

Š Irekia

Nolakoa da Europako Solidaritate Gorputzaren funtzionamendua?

Europako Solidaritate Gorputza elkartasun-proiektuetan parte hartzeko interesa azaldu eta Europako Solidaritate Gorputzaren helburu eta oinarriekin bat egiten duten gazteen erreserba bat da. Izena ematerakoan, hautagaien datuak Europako Solidaritate Gorputzaren sisteman gordetzen

dira. Elkartasun-proiektuak garatzen dituzten erakundeek datu horiek dauden datu-basera jo dezakete behar dituzten hautagaiak bilatzeko. Europako Solidaritate Gorputzean izena emateko, gutxienez, 17 urte izan behar dira, baina ezin izango da proiekturen batean parte hartu 18 urte bete arte. Era berean, ezin izango da Europako Solidaritate Gorputzaren

GAZTEBERRI #137| 2018 Maiatza


z Bizitza-eredu osasuntsuen eta zahartze aktiboaren sustapena. z Eskola-uztearen kontrako, oinarrizko gaitasunen sustapenerako edo hizkuntzen ikaskuntzarako proiektuak. z Lan-munduan txertatzeko eta ekintzailetzaren sustapenerako proiektuak. z Sormena eta kultura. z Kirola. Kirol jardueretan inklusioa, aukera berdintasuna eta partehartzea hobetu; oinarrizko kirola sustatu. Ez duzu hondamendi baten ondoren egiten den berehalako erantzunean parte hartu behar. Kasu horretan, horrelako testuinguru arriskutsuetan esperientzia duten pertsonek soilik parte har dezakete.

Zein nolako konpromisoa hartzen dut Europako Solidaritate Gorputzean izena ematen dudanean?

barruan garatutako elkartasunekimen batean parte hartu 31 urte bete ondoren.

Zein nolako lanak egin daitezke Europako Solidaritate Gorputzaren barruan?

Jarraian, Europako Solidaritate Gorputzaren barruan eskatu ahal dizkizuten zenbait lan zerrendatzen dira:

GAZTEBERRI #137| 2018 Maiatza

z Lurrikara baten ondorioz suntsitu den ikastetxe edo gizarte-zentro baten berreraikuntzan lagundu. z Iritsi berri diren asilo-eskatzaileei laguntza eskaini. z Baso bat eskokatu suteak ekiditeko. z Desgaitasunen bat edo behar bereziren bat duten pertsonekin edo populazio minoritarioekin gizarte-zentroetan lan egin.

Europako Solidaritate Gorputzean izena ematen duzunean, bertako helburuak eta oinarriak onartzen eta defendatzen dituzula baieztatzea eskatuko zaizu. Izen-emate prozesuan zure datu pertsonalak eskatuko dizkizute eta, aldi berean, zein nolako proiektuak interesatzen zaizkizun eta Europako Solidaritate Gorputzaren barruan diren proiektuei zein nolako ezagutza eta esperientzia eskaini ahal diezun zehaztu beharko duzu. Jarraian, profil zehaztuago bat osatu beharko duzu. Bertan azaldutakoa edozein momentutan eguneratzeko aukera izango duzu. Horretarako, nahikoa da zure kontuarekin saioa hastea eta zure profila editatzeko aukera izango duzu. Ekimen horretan bakarrik Europako Batzordeak onartutako

29


Š François Walschaerts. Europako Batzordea

erakundeek hartzen dute parte. Erakunde horiek zure datuak ikusteko aukera izango dute euren proiektuetarako boluntarioen bila badabiltza. Erakunderen bat zurekin harremanetan jartzen bada proiektu batean parte hartzeko eskainiz, ez duzu zertan onartu behar: zure esku dago parte hartu nahi duzun ala ez erabakitzea.

Boluntariotza-jarduerak eta jarduera okupazionalak

Europako Solidaritate Gorputzak bi alderdi osagarri ditu: boluntariotzajarduerak eta jarduera okupazionalak. Boluntariotzaren alderdiak aukera ematen die gazteei beste herrialde batean boluntariotzazerbitzu bat egiteko, normalean, egun osoz bi eta hamabi hilabeteko epe baten barruan. Erasmus+ barruan den Europar Boluntariotza Zerbitzuan eta Europar Batasunaren beste zenbait finantzaketa-programatan oinarritzen da. Alderdi okupazionalak, berriz, lan, praktika edo ikaskuntza aukera bat ematen die gazteei, betiere, gai sozialen inguruan motibazio berezia duten gazteak behar dituzten eta elkartasunarekin harremana duten jarduera esparruetan. Alderdi hau gero eta garrantzitsuagoa da eta esparru horretan lan egiten duten erakunde publiko, GKE eta enpresen bidez garatzen ari da. Proiektu bakoitzak ezaugarri desberdinak dituzten pertsonak behar ditu. Horrela, Europako Solidaritate Gorputzean partehartzaileak onartzerakoan erakundeek boluntarioen, langileen, ikastunen eta bekadunen artean aukeratu ahal izango dute.

30

Boluntarioek ez dute inolako ordainsaririk jasoko, baina bai bestelako laguntzak: joan-etorriko bidaia-gastuak, ostatua, mantenua, mediku-asegurua eta diru-kopuru txiki bat bertan izan daitezkeen zenbait kostu ordaintzeko. Langileen kasuan, proiektu horren barruan kontratatzen diren gazteek lan-kontratua izango dute eta proiektua garatzen den herrialdean indarrean den legeak ezarritakoaren arabera kobratuko dute. Printzipioz, langile gazte bakoitzak bere ostatu- eta mantenu-gastuei aurre

egin beharko die ematen zaien soldatarekin. Langileak diren heinean, bertako legedia jarraitu beharko dute. Ikastunen eta bekadunen kasuan, gazteek lan-kontratua izango dute eta, gainera, printzipioz, dieta bat ere kobratuko dute.

Izena eman

Europako Solidaritate Gorputzean izena emateko EU login plataforman https://webgate. ec.europa.eu/cas/eim/external/ register.cgi) alta eman beharko duzu eta, ondoren, Placement

GAZTEBERRI #137| 2018 Maiatza


Administration and Support System (PASS)en (https://europa.eu/youth/ solidarity/pass_en) erregistratu. Azken horretan zure interesekoak diren proiektuak aurkitu ahal izango dituzu. Gainera, proiektu horietan izena emateko aukera ere izango duzu, bertan erregistratzen baitira boluntarioak bilatzen dituzten erakundeak. Ahalik eta aukera gehien izateko, gomendagarria da hautagai proaktiboa izatea eta boluntarioak bilatzen dituzten

GAZTEBERRI #137| 2018 Maiatza

erakundeekin zuzenean harremanetan jartzea. Lan-eskaintzak aurkitzeko beste aukera bat EURES atarira (www.eures.europa.eu ) jotzea da. Bertan bada, “enplegu eskatzaileak” atalaren barruan “Lana aurkitu” izeneko erlaitz bat. Horren barruan, “Elkartasun ingurunea” kategoriaren barruan “Gizarte-lana” aukeratu. Erabili eskura dituzun iragazkiak bilaketa egiteko. Lan-eskaintza interesgarri bat aurkitzen baduzu, Europar Batasunaren barruan Europako Solidaritate Gorputzak garatzen dituen jardueren alderdi praktikoetan laguntzen duten bi europar partzuergoetako batekin harremanetan jar zaitezke. Azaldu interesgarri dituzun lanpostuak eta nabarmendu postu horretarako dituzun gaitasunak. Ez ahaztu atzerrira joateko prest zaudela aipatzea. Kontuan izan aipatu partzuergoek Europar Batasuneko beste herrialderen batean enplegu bat lortzeko interesa duten pertsonei bakarrik lagun diezaieketela. Zure burua aurkezten duzunean azaldu horrelako proiektu batean zein nolako ekarpena egin ahal duzun. Ez ahaztu zure curriculuma eta Europako Solidaritate Gorputzaren izen-emate zenbakia ere aurkeztu beharko dituzula. Informazioa eskaintzen du:

Europako Solidaritate Gorputzaren oinarriak Europako Solidaritate Gorputzean parte hartzen dutenek ideiak, uste sendoak eta itxaropenak izan behar dituzte. Erakunde partehartzaileek denbora, energia eta baliabide asko ematen dute euren jarduerak kalitatezkoak izan daitezen eta horregatik hautagaien maila altua izatea ere espero dute. Europako Solidaritate Gorputzean izena eman nahi duten gazteek oinarri sorta bat jarraitzeko konpromisoa hartu beharko dute. Horien artean, honako hauek azpimarra daitezke: z Elkartasunaren, gizaduintasunaren eta giza eskubideen inguruko baloreak. Gizarte duin eta zuzen baten aldekoak dira non aniztasuna, diskriminazio eza, tolerantzia, justizia eta berdintasuna nagusi diren. z Pertsonen arteko elkartasuna sustatzeko lan egingo dute, norberaren kultura eta ohiturak errespetatuz, eta ardura partekatuak eta elkarren arteko laguntza dituen komunitate bat eraiki nahi dute. z Gizartean lagundu eta elkartasuna, lankidetza eta elkarren arteko ulermena frogatu. z Besteei edo norberari kalterik ez egin. z Arauak, antolaketa-egitura eta harrera-erakundearen ohiturak errespetatu. Era berean, harreraherrialdean indarrean den legedia errespetatu beharko dute.

31


Sexua Noiz hasten dira gazteak pornoa ikusten? Ikerketa baten arabera, nerabe gehienak 12 urterekin hasiko lirateke eduki pornografikoak ikusten Internetek gustuko ditugun edukiak ikusteko aukera ematen digu. Printzipioz, askatasun osoa dugu edozein eduki ikusteko, baina horrek ez du esan nahi eduki horiek guztiak egokiak direnik. Estatu Batuetan egin den ikerketa baten arabera ia adingabe guztiek eduki pornografikoak ikusi dituzte noizbait. Ikerketa horren arabera, batez beste, lehen eduki pornografikoak 12 urterekin ikusten dira. Garrantzitsua da azpimarratzea adin hori batezbestekoa dela, horrek adierazten baitu adin txikiagoko gazteek ere horrelako edukiak ikusi dituztela. Ikerketak azaltzen duenez, nerabeek gailu eramangarriak erabili ohi dituzte eduki pornografikoak ikusteko. Hainbat kasutan, lagun baten bidez edo ustekabean iristen dira horrelako edukiak dituzten orrialdeetara. Adituen ustez, eduki pornografikoen kontsumo goiztiarrak oso eragin kaltegarriak izan ditzake gazteengan. Aipatzen diren arazoen artean, adibidez, menpekotasunarena

32

Adituek azpimarratzen dutenez pornografiaren kontsumo goiztiarrak misoginia izateko aukerak handitzen ditu

azpimarratzen da. Menpekotasun horrek hainbat arazo sor ditzake gazteen bizitza sexualean, nagusiki, bizitza errealean eduki pornografikoetan ikusitakoa errepikatzeko arazoak izan ditzaketelako. Hainbat gazteren kasuan kontsumoa pasiboa izatetik aktiboa izatera pasa daiteke. Aipatu ikerketaren arabera, gero eta gehiago dira izaera sexuala edo pornografikoa duten edukiak partekatzen dituzten nerabeak: 16 urteko nerabeen % 20k eta 17 urteko nerabeen % 30ak sextinga praktikatu omen dute noizbait.

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza


LIGATZEKO ZERBITZU BERRIA FACEBOOKEN ESKUTIK

GAZTEEK PORNOGRAFIA KONTSUMITZEN DUTE GAILU MUGIKORREN BIDEZ. Sakelako telefonoek edonon konektatzeko aukera ematen dute. Gainera, gurasoen zaintzarik gabe ere erabiltzeko aukera ematen dute. Ikerketa baten arabera, gazteen % 70 inguruk ordenagailuko nabigatzailearen bisiten historia ezabatu du noizbait.

Internet bidez ligatzeko aplikazioen aukera oso zabala da. Tinder bezalako aplikazioek zure ingurunean ligatzeko asmoa duten pertsonak ezagutzeko aukera ematen dute eta orain arte ikusitakoaren arabera, oso arrakastatsuak dira. Hori ikusita, Facebookek bere zerbitzu propioa merkaturatzea erabaki du. Izan ere, gure profiletan azaltzen dugunaren arabera, mundu osoko 200 milioi Facebook erabiltzaile ezkongabe dira. Arrakasta izateko aukera, beraz, nahikoa altua dirudi. Zuckerbergek azaldu duenez, ‘dating’ zerbitzua bakarrik harreman serioetara bideratuko da eta ez, beste zenbait aplikazioen kasuan bezala, sexu-harremanetara. Zerbitzuaren funtzionamendua nahiko samurra da eta gure ingurunean antzeko zaletasunak dituzten pertsonak aurkitzen lagunduko gaitu.

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza

SEXUAREN TXOKOA

Chemsex: sexu gehiago drogei esker Bizitzaren hainbat esparrutan “ona dena laburra bada, birritan ona” esamoldea erabili ohi da. Sexuan, aldiz, askok iraupenari garrantzi handia ematen diote (ikerketa baten arabera koitoaren batez besteko iraupena 5 minutu ingurukoa da). Txortan ematen den denbora ahalik eta luzeena izateko badira substantzia kimikoetara jotzen dutenak. Horrelako harremanei chemsex izena eman diote (chemical sex) eta horren barruan popper izeneko substantzia da gehien erabiltzen dena (alkilo nitratoa eta amilo nitratoa). Substantzia horrek hainbat orduz sexu-harremanak mantentzeko gaitasuna ematen omen du, baina noski, dena ez da urre kolorekoa eta albo-ondorio kaltegarriak ere baditu. Berriki jakin ahal izan denez, Madrilen bi pertsona hilik suertatu dira, antza denez, droga hori kontsumitu ostean. Chemsexarekin lotzen diren bestelako substantziak ditugu, adibidez: metanfetamina (kristala), estasi likidoa (GHB), mefedrona (kaktusentzako janaria), kokaina eta Viagra. Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan hedatuagoa den fenomenoa izan arren, gure artean gero eta kasu gehiago ematen ari dira. Adituek praktika horrek izan ditzakeen kalteez ohartarazi dute, nagusiki, sexutransmisiozko gaixotasunei dagokionez: praktika hori nagusi da pertsona homosexualen artean eta horietako asko GIBaren eramaileak dira (% 40). Izan ere, popperek, iraupenean ez ezik, inhibizioan ere eragiten dute eta, erabiltzaileek arriskuaren pertzepzioa galtzen dutenez, sarritan praktika sexual arriskutsuak burutzen dituzte inolako babesik gabe. Horrez gain, droga horrek hainbat arazo mediku ere eragin ditzake, hala nola, arazo kardiobaskularrak, hipertentsioa, etab. Amaitzeko, aholku bat: Sexuaz gozatu, baina drogarik gabe!

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 33


Teknologia berriak LOVES TV: ESTATUKO TB KATEEN STREAMING ZERBITZUA RTVEk, Atresmediak eta Mediasetek bat egin dute atzerritik etorri diren streaming plataformei aurre egiteko. Aipatu komunikazio taldeek euren edukiak partekatzeko plataforma sortu dute: Loves TV. Netflix bezalako zerbitzuek hazkunde azkarra izan dute eta gero eta gehiago dira ohiko telebista alde batera utzi eta edukiak ikusteko horrelako plataformetara jotzen dutenak.

Bideo-jokoak matxistak dira ERABILTZAILEEN ARTEKO EZKUTUKO MEZUAK TWITTEREN Twitterek erabiltzaileen arteko solasaldiak babesteko neurriak hartuko ditu. Horrela, epe motzean erabiltzaileek izkutuko mezuak bidaltzeko aukera izango dute. Zifratutako mezu horiek beltz koloreko ohar bat izango dute babes berezia dutela jakin dezagun. Aukera berria Twitterek Androiderako prestatu duen aurretiazko bertsio batean azaldu da eta, printzipioz, Signalen, Telegramen edota WhatsAppen erabiltzen dituztenen antzekoak izango dira.

34

EHUko Isabel Ceballosek World of Warcraft bideo-jokoan oinarritu du matxismoak bideo-jokoetan duen eragina aztertzen duen bere gradu amaierako lana UPV/EHUko Kazetaritza ikasle Isabel Ceballosek egin duen Gradu Amaierako Lanaren arabera, gizartean gertatzen den bezala, bideo-jokoetan ere matxismoa da nagusi. Ceballosek World of Warcraft (WoW) bideo-jokoa erabili du bere lana garatzeko. “Emakumeen presentzia bideojokoen arloan normalagoa bada ere, estigma bat da oraindik, bideojokoak gogoko dituen emakumea mari-mutiltzat hartzen duen gure gizartearen baitan”, kexatu da Ceballos. ‘Análisis del World of Warcraft desde una perspectiva de género’ izeneko lanean WoW jokoan emakumeek dituzten esperientziak aztertzen dira. Egilearen ustez, funtsean, gizartean aurki daitezkeen portaera-eredu

matxistak garatzen dira jokoan ere. “Emakumeek bideo-jokoetan duten presentzia eta matxismoaren eragina ikertu duten ikerketa ezberdinak daude. Nik, ordea, WoW bezalako elkarrekintza soziala sustatzen duen ingurugiro batean emakumezko jokalariek bizi duten egoera aztertu dut. Jokoak proposatzen duen online ingurugiroan pertsona asko ezagutu dituzten emakumeen esperientzia” azaldu du egileak. Ondorio gisa, Ceballosek azpimarratu du bideojokoetan matxismoa dagoela: “gizartean gertatzen den antzera”. Nahiz eta, anonimatuak babestuta, “beren egunerokotasunean egingo zutenaz baino zertxobait haraindi joatera ausartzen diren”.

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza


Safer Internet Day 2018 Sariak Pasa den maiatzaren 18an Safer Internet Day 2018 lehiaketaren hirugarren edizioko sariak banatu ziren. Lehiaketa horren xedea da gazteen artean teknologia berrien erabilera segurua eta arduratsua sustatzea eta aurtengo edizioan, guztira, hamazazpi ikastetxetako eta astialdi taldeko gazteek aurkeztutako 60 proiektuk hartu dute parte. Lehiaketa honek bat egiten du Eusko Jaurlaritzatik Interneten segurtasuna sustatzeko martxan jarri diren beste zenbait ekimenenekin, adibidez, irakasleentzako prestatutako “egON LINE” gida pedagogikoa edota “Internet eta teknologia berriak; hitz egingo dugu familiartean?” gida. Sariei dagokionez, hauexek izan dira irabazleak: lehen kategoriako irabazlea (LH 3. eta 6. maila bitartekoak) Azkoitiko Floreaga Salestar Ikastetxeko LH 3B gelako taldea izan da “Internet Safer Day” lanarekin. Bigarren kategoriako irabazlea (DBH 1. eta 4. maila bitartekoak), berriz, Soraluzeko Soraluze BHIko DBH 3A gelako taldea izan da “Errespetua beti aurretik!” lanarekin.

‘God of War’ bideo-jokoa nagusi apirileko salmentetan Aldaketa gutxi izan dira apirilean gehien saldu diren bideo-jokoen sailkapenean. Horrela, ‘Far Cry 5’ek eta ‘Fifa 18’k ohorezko postuetan errepikatzen dute, baina aldaketa nagusia lehen postuan aurkituko dugu. Izan ere, ‘God of War’ jokoaren edizio esklusiboak lehen postua lortu du eta bertsio arruntak, berriz, seigarrena. Hiru jokoak PS4 plataformakoak dira.

GOD OF WAR

FAR CRY

FIFA 18

GAZTEENTZAKO ATARIA FACEBOOKEN Facebooken gazteei zuzendutako tresna hezitzaile bat jarri du martxan. Horren bidez, sare sozialak sareko segurtasunari eta pribatutasunari buruzko oinarrizko nozioak azaldu nahi dizkie nerabeei, adibidez, pasahitz seguruak erabiltzeko aholkuak azaltzen dira. Tresna horrekin batera, nerabeei bereziki zuzendutako blog bat ere sortu da.

PASAHITZ SEGURUEN ERABILERA

YOUTUBE MUSIC: GOOGLE PREST DA SPOTIFYREN NAGUSITASUNAREKIN AMAITZEKO Google streaming musikaren merkatuan sartu da betebetean. Une honetan, Spotify enpresa suediarra da, 75 milioi erabiltzaile ingururekin, merkatu horretan nagusi eta bigarren postuan, Applen Apple Music aurkitzen da, kasu horretan, 40 milioi erabiltzaile ingururekin. YouTube Music erabili ahal izateko hilero 10 dolar ordaindu beharko da (8,5 euro inguru), lehiakideek dituzten prezioekin bat eginez. Hil honen amaieran jarriko da martxan, baina gure artean ez da urte amaierara arte eskuragai izango.

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza

Acierto.com-ek egin duen ikerlan baten arabera, Estatuko Internet erabiltzaileen % 90ek ez ditu pasahitz seguruak erabiltzen. Espainian 33 milioi internauta daude, baina gehienek ez dute erabilera arduratsua egiten. Txosten horren arabera, erabiltzaileen % 50ek arazoren bat izan du noizbait birus informatikoren batekin.

35


PISUA GALTZEN LAGUNDUKO DIZUN PLATERA

Doako Wifia Europan Europako Batzordeak dirulaguntzak eskainiko dizkie eremu publikoetan doako Wifia eskaini nahi duten udalei Europar Batasunak konektagarritasuna sustatu nahi du. Europak 15 milioi euro bideratuko ditu eremu publikoetan (plazak, liburutegiak edo museoak) doako Wifia eskaini nahi duten udalentzako. Diru-laguntza programak Wifi4EU izena du eta laguntzak lortu ahal izateko, gutxienez, 30 Mbpseko abiadura eskaini beharko da. Horrek arazo bat sortu du Espainian; izan ere, bertako legearen arabera doako konexio publikoek ezin dute 0,25 Mbpseko abiadura gainditu, hots, Europak eskatzen duena baino 100 aldiz motelagoa. Dena den, kasu horretan salbuespen bat egingo da eta hala nahi duten udalek aipatu diru-laguntza eskatzeko aukera izango dute. Momentuz, jada, Estatuko 2.260 udalerrik eman dute izena Wifi4EU deialdian, hots, Espainian diren udalerri guztien % 30 inguru. Europan izena eman duten udalerrien batez bestekoa % 17koa da.

36

Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza GoiEskola Teknikoan argaltzen laguntzen duen plater bat diseinatu dute. Bere diseinuari esker platerak janarian diren koipeak xurgatzen ditu eta, horri esker, kalorien kontsumoa % 30ean murriztu daiteke. ‘Hola’ izena duen plateraren behealdean 1000 zulo txiki daude eta horren azpian koipeak xurgatzen dituen mekanismoa. Horrela, plater hori erabiltzen dugunean eta kantitateak murriztu gabe, 100-200 kaloria gutxiago kontsumituko ditugu. Diseinatzaileek aitortu dutenez, plateraren diseinurako itsasbelakietan oinarritu dira. Animalia horiek poroak eta kanalak erabiltzen dituzte elikagaiak iragazteko; platerak, berriz, poroak erabiltzen ditu koipeak kentzeko.

Elhuyarrek Xuxen zuzentzailea berritu du Euskaraz lan egiten edo idazten dugunok sarritan erabiltzen dugun tresna da Xuxen. Elhuyarrek eta Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldeak garatutako zuzentzaile ortografiko eta gramatikalak bertsio berria du, 5.1 bertsioa, hain zuzen ere eta, besteak beste, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken aldaketak barneratu ditu. Hori gutxi balitz, bertsio berria Microsoft Word 2016 bertsioarekin bateragarria izango da. Xuxen, nagusiki, worden erabiltzen bada ere, beste programa batzuetan ere erabilgarri da, adibidez: Excel, PowerPoint, Outlook (Office barruan dauden programak), LibreOffice, OpenOffice; Firefox, Chrome eta Internet Explorer web-nabigatzaileak; Adobe InDesign edo Hunspell. Programa horiek erabiltzen ez dituztenek zuzenean zuzendu ahal izango dituzte euren testuak xuxen.eus webgunean bertan. Mezu elektronikoetan, Interneteko foroetan eta blogetan idaztean ere erabili ahal izango da Xuxen.

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza


Gazteber eberri aldizk izkaria

5500.0000 000 ale hilero

Euskkkal Heerrriiikko herri guztietan gazteberri.eus

Zabalkunde handiena duen gazteentzako aldizkaria Zure aldizkaria!!


Gazte emantzipatu gehienak bikotekidearekin bizi dira Emantzipazio-datuek gora egin duten arren, Euskadiko gazte gehienek euren familiaren etxean bizitzen jarraitzen dute Gazteen Euskal Behatokiak bildu dituen datuen arabera, emantzipatutako gazteen kopuruak gora egin badu ere, gazte gehienak euren familiarekin bizi dira. Emantzipazioaren datuak hobeak dira adinak gora egin ahala, baina edozein kasutan, gurasoen etxean bizi diren gazteak beti gehiengoa dira. Emantzipatutako gazteen artean emakumeak dira nagusi. Azpimarratzekoa da gazte atzerritarren artean emantzipazio-tasa altuagoa izatea. Emantzipatuta bizi diren gazte gehienak bikotekidearekin bizi dira, kasu gehienetan, ezkondu gabe. Datu horien arabera, gazteen erdiak baino gehiagok ikasketak ditu okupazio nagusitzat eta herena baino ez da lanean ari. Emantzipazioarekin jazotzen den moduan, zenbat eta helduago lanean ari direnen ehunekoa hazten da. Gazteen ia heren batek goi-mailako ikasketak ditu. Gazte horien artean hizkuntzen ezagutza altuagoa da, nagusiki, ingelesarena. Lanbide Heziketa burutzen duten gazteen kopurua ere nabarmen hazi da.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

38

3

15-29 URTEKO GAZTEEN BANAKETA, BIZI DIREN ETXEA KONTUAN HARTUTA (%)

1

24

Ez daude emantzipatuta 72

Emantzipatuta daude Erdi-emantzipatuta daude Beste egoera batean daude 11

GAZTEEN BANAKETA, OKUPAZIO NAGUSIA KONTUAN HARTUTA (%)

11

Ikasten 32

Lanean

55

Langabezian Etxeko lanak edo familiakoak zaintzen Beste egoera batean Iturria: Euskadiko gazteak 2016. Gazteen Euskal Behatokia, 2018

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Direcciรณn de Juventud

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www. vitoria-gasteiz.org/omij • www.vitoriagasteiz.org/gazteria • coordinaomij@ vitoria-gasteiz.org Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea. Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.eus • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.eus

Bizkaia Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www.arrigorriaga.eus • gaztegunea@ arrigorriaga.eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@ enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www. gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko UdalBulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/ zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak. com • oij@e-txorierri.com

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala. net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandiokoudala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@ udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@ mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 GernikaLumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet. es Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@ enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@ enkarterrialde.org Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri’tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune. com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana. com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete. org • juventud@portugalete.org • gaztegela@gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@ santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna. com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www.gaztelokala.com • gibandoain@ gaztelokala.com Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate.eus Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga. net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi. net • gib@euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia. net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu. es. svrbegaz@sv.ehu.es

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@ eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@ hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/ igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@lasarteoriasarean.eu Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa. Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www. gipuzkoangazte.info/legazpi • gazteria@ legazpi.eus Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www. kateaetxea.net/gazte-informazioa • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

39


NGKIk Gazteriako Parte-hartze bidezko Aurrekontuetako proposamen irabazleak aukeratu ditu Gazteen autoenplegua sustatzea, Sadar ibaiaren inguruneak hobetzea eta kirol elektronikoen ezagutza sustatzea helburu duten proposamenak izan dira bozkatuenak Nafarroako Kirolaren eta eta Gazteriaren Institutuak (NGKI) ezagutzera eman ditu Partehartze bidezko Aurrekontuetan babes handien lortu duten egitasmoak. Bozkatzeko epea apirilaren 16tik 30era bitartean izan zen zabalik, eta guztira, baliozkotutako 469 boto jaso dira. Aurkeztu diren egitasmoetatik, boto gehien lortu duena “Autoenpleguaren sustapenerako azterlana gazteei zuzendurik” izenekoa izan da. Egitasmo horrek 195 boto lortu ditu eta bere xedea Iruñeako eta Iruñerriko nafar gazteriak auto-enpleguaren aukera ia ez

40

hautatzearen faktoreak aztertzea eta ulertzea da. Egitasmoa aurkeztu duten gazteen aburuz, lan autonomoa laguntzeko hartu diren azken neurriekin, hori ez da espero zen bezainbeste igo gazteen artean. Bigarren postuan “Sormenezko topaketak Sadar ibaia ezagutu eta hobetzeko” lelopean aurkeztutako proiektua geratu da 136 botoekin. Kasu honetan, egitasmoaren xedea da Sadar Ibaia ezagutzera ematea eta biztanle gazteak eta unibertsitateko komunitatea haien campusetatik doan ibaiaren zainketan eta zabalpenean konprometitzea.

Azkenik, hirugarren postuan (98 boto) “Infoday kirol elektronikoak. Zer dira eta zergatik hasi beharko genuke ezagutzen?” izeneko proiektua geratu da. Saritutako azken egitasmo horren xedea Nafarroako gazteak “e-Sports” izenarekin ezagutzen diren jokoetan trebatzea eta heztea da. Datozen hilabeteetan NGKIk aipatu hiru egitasmo horiek garatzeari ekingo dio. Horretarako, egitasmoak aurkeztu dituzten gazteekin arituko dira elkarlanean. Horretarako, talde eragile bat eratuko da gazteekin eta NGKIko teknikariekin osatuta.

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza


Herri kirolak gure kulturaren adierazle Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak herri kirolak sustatzeko lau ekintza-lerro abiarazi ditu Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NKGI), Herri Kirolak Federazioarekin elkarlanean, lau ekintza-lerro abian jarri ditu herri kirolak Nafarroako kulturaren zati gisa bultzatzeko. Aipatu programa abian jarri baino lehen herri kirolek Nafarroan bizi duten egoeraren inguruko analisia egin da Nafarroako Kirol Batzordeko Bertako Kirolen Batzordean. Programak lau ardatz nagusi izango ditu. Lehenengoaren xedea Foru Erkidegoko LHko eta DBHko ikasleen artean herri kirolak ezagutzera ematea da. “Ezagutu herri kirolak� lelopean, programaren lehen fase batean bost izango dira parte hartuko duten ikastetxeak. Ikasleen artean herri kirolak ezagutzera emateko honako jarduerak garatzea aurreikusi da: eskola-ingurunean parte hartuko duten adinetara egokitutako herri kiroletako materiala sortu; material hori ikastetxeei utzi; irakasleek eskolan erabili ahal izango dituzten unitate didaktikoak prestatu; edota kirolari ezagunen bisitak antolatu. Bigarren lerroak herri kiroletan aritzen diren kirolariei laguntza eskaintzea du helburu. Laguntza horiek kirol-emaitzen arabera eskainiko lirateke eta Miguel

Indurain Fundazioaren programen barnean jarritako baliabideen bitartez gauzatuko lirateke. Hirugarren lerroa ere laguntzetan oinarritzen da, baina kasu horretan, erakundeei eskainitako laguntzetan. Modu horretan, herri kiroletako programak sustatzen dituzten erakundeak lagundu nahi dira.

Azkenik, programaren azken lerroak herri kirolak ezagutzera eman nahi ditu. Horretarako, kirol esparru horretan aritzen diren kirolariak gazteen artean ezagutzera eman nahi dira. Lerro horren garapena ere Miguel Indurain Fundazioak jorratuko du. Azken helburu hau lortzeko, adibidez, herri kirolen presentzia hedabideetan eta sare sozialetan sustatu nahi da.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza

41


Agenda Ekainak 1, Ostirala

• XOEL LÓPEZ + OLATZ SALVADOR. Stage Live Aretoa, Bilbo. 19:00. 19 €. • FUNDACIÓN TONI MANERO. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:00. 12/15€. • MOONSHINE WAGON + JO & SWISSKNIFE. Doka Kafe Antzokia, Donostia. 20:00. 8/10€. • REAL STRAITS. Jimmy Jazz Aretoa, Gasteiz. 21:30. 35€. • LOS PRIMOS + MR PONGO + TRANSTORNA2 + DJ MARKELING. Arkotxako Jaiak, Zaratamo.

Ekainak 2, Larunbata

• CARLOS SADNESS. Santana 27 Aretoa, Bilbo. 20:00. 12 €. • REBECA LANE + LA FURIA. Helldorado Aretoa, Gasteiz. 22:00. 10/12€. • IZARO. Kiñu Gaztetxea, Igorre. 20:00. 8 €. • FETITXE + ZOO + AKERBELTZ + OIHAN VEGA. Arkotxako Jaiak, Zaratamo.

Ekainak 3, Igandea

• ANEGURIA & BEHOTSIK ORKESTRA. Kafe Antzokia Aretoa, Bilbo. 18:30. 6 €. • LA BERISO + EN VELA. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 19:00. 15/22€. • MANOLO GARCÍA. Baluarte Auditorioa, Iruña. 20:00. 38/48€.

Ekainak 6, Asteazkena

• GOSPELBEACH. Kafe Antzokia Aretoa, Bilbo. 19:30. 12 €.

Ekainak 7, Osteguna

• EL MATÓ A UN POLICÍA MOTORIZADO. Kafe Antzokia Aretoa, Bilbo. 20:30. 12 €.

Ekainak 8, Ostirala

• BLUES MORNING SINGERS. Kafe Antzokia Aretoa, Bilbo. 20:00. 7 €.

42

• GENERAL LEVY & HEARTICAL SOUND. Sala Stage Live Aretoa, Bilbo. 20:30. 12 €. • MUD CANDIES + NOA VOLL DAMN & THE HELL DRINKERS. Kafe Antzokia Aretoa, Bilbo. 21:30. 8 €. • CRIS MÉNDEZ + LINO SURICATO. Cotton Club Aretoa, Bilbo. 20:00. 12/15€. • IZARO. Social Antzokia, Basauri. 20:30. 12€.

Ekainak 21, Osteguna

Ekainak 9, Larunbata

Ekainak 23, Larunbata

• SHARIF. Santana 27, Fever Aretoa, Bilbo. 20:30. 12 €. • AMBIGU JAIA. Kafe Antzokia Aretoa, Bilbo. 21:00 h. 8 €. • LA LEY DE MANTUA. Cotton Club, Bilbo. 20:30.

Ekainak 10, Igandea

• POKEY LAFARGE. Kafe Antzokia Aretoa, Bilbao. 19:00 h. 18 €.

Ekainak 14, Osteguna

• ELI PAPERBOY REED AND THE HIGH & MIGHTY BRASS BAND. Kafe Antzokia Aretoa, Bilbo. 20:30. 18 €.

Ekainak 15, Ostirala

• ELS CATARRES + BUHOS. Kafe Antzokia Aretoa, Bilbo. 21:00. 12 €. • RAFA RUEDA. Ondargain taberna, Deba. 20:30. • EL CATARRES + BUHOS. Bilboko Kafe Antzokia, Bilbo. 22:00. 12/14€. • AMORANTE. San Telmoko Ermita, Zumaia. 20:00. 5€.

Ekainak 16, Larunbata

• FESTIVAL DE TRIBUTOS AMERICAN ROCK PUNK BILBAO. Stage Live Aretoa, Bilbo. 19:00. 10 €. • JUANITO MAKANDÉ. Kafe Antzokia Aretoa, Bilbo. 21:00. 18 €. • CECILIA PAYNE + FERMIN MUGURUZA + BELAKO. Gasca Polikiroldegia, Donostia. 20:30. 17€.

• PABLO UND DESTRUKTION. Kafe Antzokia Aretoa. Bilbo. 19:00. 10 €. • CHANNEL ONE SOUND SYSTEM. Cue Bilbao. Berango. 23:00.12 €.

Ekainak 22, Ostirala

• LAS CHILLERS + LAIKASISTER DJS. 21:00. 12€. • JORGE DREXLER. Biotz Alai Abesbatza Plaza, Getxo. 21:00. 25€.

• PABLO MILANÉS. Euskalduna Jauregia, Bilbo. 20:00. 38/62€.

Ekainak 28, Osteguna

• EL COLOSSO. Kafe Antzokia Aretoa. Bilbo. 19:00. 10€. • TULSA. Kafe Antzokia Aretoa. Bilbo. 20:30. 10€. • ZAZ. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:00. 32€. • JUDAS PRIEST. BEC, Barakaldo. 21:00. 48€.

Ekainak 29, Ostirala

• LOS SECRETOS. Euskalduna Jauregia, Bilbo. 21:30. 25/50€. • LOS GARRAPATA. Ondargain taberna, Deba. 20:00.

Ekainak 30, Larunbata

• RUSTYC MUSIC FESTIVAL 2018. Club Hípico La Galea. Getxo. 10:00. 7 €. • VETUSTA MORLA. Explanada del Museo Guggenheim. Bilbo. 19:30. 28 €. • VULK + CALA VENTO + SERPIENTE. Bilboko Kafe Antzokia, Bilbo.22:00. 8/10€. • ESTEBAN FARO + AITOR GOITIA. Cotton Club, Bilbo. 20:00. 5€. • CALAVERA + JON JON JON. Kutxa Kultur Kluba, Donostia. 20:00. 6€. • GROGUIS & AMIGOS. La Perdición Aretoa, Gasteiz. 21:30.

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza


GAZTEOK GUTXI IRAKURTZEN DUGULA ESAN OHI DA. EZ DA DIRU KONTUAGATIK IZANGO. 18 EUROREN TRUKE 2018KO GAZTEBERRI GUZTIAK ZURE ETXEAN

harpidetzak@gazteberri.eus


Erakusketak Bilboarte • Estado Líquido, Beatriz Sanchezen Erakusketa. Irailaren 14ra arte.

Ibaiondoko Udaltegia. Bilbo • Kale Gorria Bilbon, Emakume Bisaiaz. Ekainaren 14ra arte.

Bilboko Arte Ederren Museoa • Goya eta Gorte Ilustratua. 2018ko maiatzaren 28ra arte. • 110 Maisulan. 2018ko irailaren 17ra arte. • Rembrandt. ‘Neskatila Leihoan’. 2018ko ekainaren 18ra arte.

Euskal Museoa. Bilbao • Fu La Spagna! Espainiako Gerra Zibilari Buruzko Begirada Faxista. 2018ko ekainaren 17tik - 2018ko Irailaren 2ra arte.

Guggenheim Bilbao Museoa • Artea Eta Txina 1989 Ondoren: Munduko Antzerkia. 2018ko irailaren 23ra arte. • Michael Snow. ‘Zirkuitu Itxia’. 2018ko uztailak 1era arte. • Chagall. Urte Erabakigarriak, 19111919. Ekainaren 1etik irailaren 2ra arte. • Mundu Bat Ihesean. Uztailaren 12tik urriaren 21era arte.

Euskararen Etxea. Bilbo • Emakumea eta Euskal Pilota. Ekainaren 1etik irailaren 30era arte.

Bizkaiko Foru Liburutegia. Bilbo • Ikusiago, Ikasiago. Ekainaren 11etik uztailaren 21era arte. • Argitalpen Esperimentalak Juanje Sanz Morerak Komisariatutako Erakusketa. Urriaren 31ra arte.

Kultur Leioa • Arte, Artisautza eta Sorkuntza Tailerren Lanen Erakusketa. Uztailaren 22ra arte.

San Telmo Museoa • Pradoko Jainkoak. Artea Eta Mitoa. Uztailaren 6tik urriaren 28ra arte. • Black Is Beltza: Fermin Muguruzaren ErakusketaProiektua Izen Bereko Eleberri Grafikoaren Inguruan. 2018ko irailaren 30era arte. • Tony Ray-Jones, Small Pleasures. Ekainaren 17ra arte.

Basque Culinary Center. Donostia • 50 Miradas: Un Recorrido Creativo Por La Gastronomía Contemporánea. Uztailaren 13ra arte.

Bastero Kulturgunea. Andoain • Raketisten Ibilbidea. Ekainaren 22ra arte.

Menchu Gal Erakustaldi Aretoa. Irun • The Time Is Now. Irailaren 2ra arte.

Tolosako Topiz Museoa • Búho Maravillas. 2018ko urriaren 7ra arte.

Okendo K.E. Donostia • Arte Plastikoak eta Arte Ederrak. 2018ko ekainaren 15era arte.

Egia K.E. Donostia • 10 berdin10, hainbat egile. Nafar artisten erakusketa kolektiboa. 2018ko uztailaren 30 era arte.

Artium Museoa. Gasteiz. • Artres. Museo Bat Nolakoa Izan Behar Den. 2018ko abuztuaren 26ra arte. • Broosa Poesia. Maiatzaren 29tik irailaren 23ra arte. • Kolore Nomadak, Menchu Lamasen Erakusketa. 2018ko urriaren 11tik 2019ko otsailaren 11ra arte.

Hegoalde Gizarte Etxea. Gasteiz • Argazki Erakusketa: Gasteizko Gizarte Etxeetako Argazkilaritza Ikastaroetako Ikasleen Argazkiak. Ekainaren 18ra arte.

Judimendi Gizarte Etxea. Gasteiz • “FOTOARTE 2018”. Ekainaren 17ra arte.

Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa • Emakume Modaren 100 Urte. Abenduaren 3ra arte.


Š UN0200935

Nola ekidin 7.000 jaioberriren heriotza egunero? Testu hau irakurtzen ari zaren bitartean, munduko aita edo amaren bat euren jaioberriaren heriotzari aurre egiten egongo da. Izan ere, egunero mundu mailan 7.000 haurtxo hiltzen dira; zifra latza, baina esperantzarako datuak ere oztontzen dituena: heriotza horien %80 ekidin daiteke. Eta horren inguruan asko dago egiteke. Ume batentzat jaiotzen den momentutik lehenbiziko 28 egunak dira arrisku gehien dutenak; hori dela eta, gehien zaindu beharrekoak. Haurren artean dagoen heriotzatasaren ia erdia jaioberrietan gertatzen da eta ume horiek inguruan duten pobrezia mailak zeresan handia dauka horretan: pobrezia egoera gehien pairatzen duten umeek 5 urte baino lehenago hiltzeko probabilitate bikoitza daukate. UNICEFek osasun arloan haurrek izan beharreko eskubideak hiru maila garrantzitsutan betetzea lortu nahi du, munduko edozein herrialdetan, egoera edozein delarik, ume bakar bat ere atzean gera ez dadin: z Osasun zentro eta ospitale egokiak izatea, elektrizitate eta ur garbiarekin. z Emagin eta osasun arloko langileek formakuntzarako aukera izatea, ama eta jaioberriei ahalik eta modu egokienean atenditzeko. z Bizitzak salba ditzaketen sendagaietara sarbidea izatea. Urtero 2,6 milioi jaioberri lehenbiziko hilabetea bete baino lehen hiltzen dira. Zoritxarrez, gora egin

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza

dute zifrek, zenbait herrialdetan egoera muturrekoa izanik; Somalian, esaterako, erditzea oso arriskutsua da bai ama bai jaioberriarentzat, osasun arloan dagoen egoera kaskarragatik; baina oso esfortzu gutxirekin aldaketa handiak lor daitezkeen adibideak ere badaude. Kirgistanen, diru-inbertsio, lehenbiziko orduetako amaren beroa eta formakuntzaren ondorioz, umeen biziraute tasek gora egin dute, eta Irakeko errefuxiatu zelaietan ere, jaioberrien zaintzaileei informazioa helarazteak erantzun oso positiboa izan du. Malin, bestalde, 1.000 jaioberriko 31koa da jaioberrien heriotza-tasa, baina UNICEFek amagandiko edoskitzeak izan ditzakeen onuren inguruan informazioa hedatzen du, zenbaki horiek murrizteko xedeaz. Horregatik guztiagatik, UNICEFek mundu mailako osasun agintariei eskatzen die jaioberrien atentzioan inbertsio handiagoa egitea eta prebentzio prozesuan ere arreta jartzea. Pneumonia batek ez dezala jaioberri baten heriotza eragin. Erditzean izandako higiene eta atentzio faltak ez dezala jaioberri baten heriotza eragin. Ume goiztiarra izateak ez dezala jaioberri baten heriotza eragin. Mediku eta osasun arloko profesionalen formakuntza ezak ez dezala jaioberri baten heriotza eragin. Ezin delako ume bakar bat ere atzean gelditu. Eta jaioberritan hiltzen den ume bakoitzari heriotza ekiditeko aukera eman behar zaiolako. UNICEF – Euskal Herriko Batzordea

45


46

GAZTEBERRI #137 | 2018 Maiatza




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.