Gb 130 urria 2017

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 130. Zbk | 2017 Urria |

Gazte askorentzat arriskuak hartzea merezi du

#130


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA Jon Mikel Zabalegi TESTUAK ETA DISEINUA Shareak Kultur Elkartea LAGUNTZAILEAK Nerea Segura, José Poza, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA 94 424 75 94 | 943 053 488 | 629 229 185 INPRIMATZAILEA Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA SAILEKO ETA BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 EDO 943 053 488 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04

08

Gazteberriak

Erreportajea: Ostirala 13: Molayren madarikazioa

z Gero eta biztanle gutxiago eta zaharragoak Euskal Herrian z Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak emantzipazioaren inguruko azterlana burutuko du z Estereotipo xenofoboen aurkako eskuliburua

20 Zientzia z James Webb teleskopioak Unibertsoaren sorrera ezagutzeko aukera emango du

22 Euskara z Euskarazko 1.000 artikulu Wikipedian

12

Elkarrizketa: Iratxe eta Jon Gil

z Euskararen arnasguneak eta udalerri euskaldunen erronkak aztergai z Euskara enplegua aurkitzeko giltzarri

32 Sexua z Desleialak betirako z Zergatik jartzen gara bero-bero?

34 Teknologia berriak

24

Erreportajea: Gazte askorentzat arriskuak hartzea merezi du GAZTEBERRI #130| 2017 Urria

z Puntako teknologia arropan z Interneten euskararen erabilera sustatzeko akordioa z Twitchek badu jokoen zerrenda beltz bat

42 Agenda 3


Gazteberriak ABIAN DA BELDUR BARIK JARRERA! LEHIAKETA Martxan da Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren VIII. edizioa. 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat zuzentzen den lehiaketa horren xedea emakumeek jasaten dituzten bereizkeriaegoerei aurre egitea da. Horretarako, aipatu adineko gazteek ikus-entzunezko lanak aurkez ditzakete: flashmob, poemak edota kameraren aurrean irakurritako testuak, bideoklipak, argazkiak, fotonobelak, lipdub-ak, dantzak, film laburrak... Kategoria bakoitzeko 500 euroko lehen saria eta 300 euroko aipamen berezia banatuko dira. Horrez gain, herri-bozketaren bitartez, parte-hartzearen saria emango da; baita ikusentzunezko ekoizpen onena baloratzeko saria ere.

EUROPEAN YOUTH EVENT 2018 EKITALDIAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK Europar Batasuneko estatu kideetako 16 eta 30 urte bitarteko 8.000 gaztek Europako Parlamentua ezagutzeko aukera izango dute European Youth Eventaren hirugarren edizioari esker. Aipatu edizioa datorren urtearen ekainaren 1ean eta 2an egingo da Estrasburgon. Izena emateko epea abenduaren 31n amaituko da. Parte hartzeko ezinbestekoa da gutxienez 10 kide izango dituen taldean erregistratzea. Partehartzaileek Europako hainbat politikarikin eztabaidatzeko aukera izango dute.

4

Gero eta biztanle gutxiago eta zaharragoak Euskal Herrian Gaindegiak egindako iragarpenen arabera, hurrengo hamabi urteetan ia 100.000 biztanle galduko dira Gaindegiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, epe motzean, Euskal Herriko biztanleria modu nabarmenean jaitsiko da. Izan ere, Euskal Herriak Europan den jaiotzetasarik baxuenetako bat du eta, ondorioz, biztanleriaren batez besteko adina gero eta altuagoa da. Horrela, Europan batez besteko jaiotza-tasa % 10ekoa den bitartean, Euskal Herrikoa ez da % 9ra iristen. Datuok arazo demografiko larria erakusten dute eta, aldi berean, baita ekonomikoa ere. Azken finean, biztanleriaren piramide alderantzikatua denean, egun dugun ongizate sistema (pentsioak, etab.) mantentzea oso zaila da. Gaindegiaren datuen arabera, 2030. urterako adin gutxikoen kopurua

biztanleria osoaren % 17 besterik ez da izango. Txanponaren beste aldean, 65 urtetik gorako biztanleak % 21etik gora izango dira. Une honetan adin talde nagusia 30 eta 50 urte bitarteko herritarrek osatzen dute. Gizartearen zahartze hori ez da Euskal Herriak soilik duen arazoa. Inguruko gizarte aurreratu guztiek antzeko erronkari aurre egin beharko diote. Gazteen ikuspegitik, etorkizunean, eta betiere lan merkatuan egun diren baldintzak mantentzen badira, lana aurkitzeko erraztasun handiagoak izango direla azpimarra daiteke. Hala ere, printzipioz jende gutxiago lanean izango denez, pentsioen sistema berean mantentzeko arazoak izan daitezke.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria


GETXOKO ARGIA EREITEN SARIAK Abian da Getxoko Udalak antolatzen duen Argia Ereiten sarien zazpigarren edizioa. Aipatu sariek euskararen normalizazioan eragileek zein norbanakoek egindako lana aitortzen dute. Horrela, orain arte saria jaso dutenak honakoak dira: Laura Lapeyra, Bittor Egurrola, San Nikolas Ikastola, Nahikari Ayo, Gobela Ikastola, Josu Esnaola, Alfredo Lopez de Gereñu eta Getxogaso gasolindegiko Goñi familia. Proposamenak hil honen 31ra arte aurkeztu ahal izango dira euskara@getxo.eus helbidera idatziz.

GAZTELAN PROGRAMAK 120 POSTU SORTUKO DITU SESTAON Urria eta datorren urteko uztaila bitartean Gaztelan izeneko ekimena gauzatuko da Sestaon. Horri esker, bazterketa-arriskuan den gazteriari lan merkatuan sartzeko aukerak eskaini nahi zaizkio. Horrela, ekimenaren xedea 120 gazteri aukera bat ematea da. Sestaoko alkate Josu Bergarak azaldu duenez, egun 402 gazte dira udalerri horretan bazterketaarriskuan. Gaztelan programak 720.000 euroko kostua du, eta horietatik 532.594,44 euro Europako Gizarte-Funtsak jarriko ditu.

Eusko Jaurlaritzak 1.776.667 euro bideratuko ditu beste herrialde edo autonomia-erkidego batean lanean ari diren 35 urtetik beherako gazteak Euskadira itzuli ahal izateko. Beatriz Artolazabal sailburuak azaldu duenez, deialdi horrekin 200 bat gazte itzultzea lortu nahi da. Laguntza-ildoa bikoitza izango da: bata kanpoan lanean izan diren gazteak kontratatzen dituzten enpresentzat eta bestea gazteek zuzenean jaso dezaketena joan-etorrien gastuak ordaintzeko.

“Ezer gutxi behar da gauzak ondo egiteko, baina are gutxiago gauzak gaizki egiteko”

‘SORMENAREN LURRALDEA DA!’ DURANGOKO AZOKAREN LELOA Durangoko Azokaren 52. edizioa abenduaren 6 eta 10 bitartean izango da. Leloa ‘Sormenaren lurraldea da!’ izango da eta kartela Jose Antonio Sistiagarena izango da.

PAUL BOCUSE. Chef frantziarra eta Nouvelle Cousinearen sortzailea. 1975. urtean Ohorezko Legioa jaso zuen sukaldaritzan lortutako ohiz kanpoko merituengatik.

POEMATIKA, GAZTEENTZAKO AHOZKO POESIA-TAILERRAK

EUSKARAREN ERABILERA AZTERTZEKO BEKAK Eusko Ikaskuntzak gazteen artean euskararen erabilera aztertzeko bi beka aurreikusi ditu. Master Amaierako proiektua lantzen ari diren ikasleek beka horiek lortzeko aukera izango dute. Bi gai proposatu dira: ‘Gazteen harreman-sareak euskararen sozializazioan’ eta ‘Euskararen erabileraren aldeko motibazioak’.

EUSKO JAURLARITZAK GAZTEEN ITZULERARAKO LAGUNTZEN DEIALDIA ONETSI DU

Bilboko Udalak 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzako poesiatailerrak antolatu ditu. Guztira hiru tailer izango dira. Lehena, pasa den urriaren 6an egin zen eta hurrengo biak azaroaren 18an eta abenduaren 9an izango dira. Izena emateko spokenwordbilbao@gmail. com helbidera idatzi behar da. Prezioa bost eurokoa izango da.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria

DONOSTIAN 365 EGUN EUSKARAZ. Urriaren 28an, eta Bagera Elkarteak antolatuta, ‘Donostian 365 egun euskaraz’ jardunaldiak burutuko dira. Hitzordua San Telmo Museoan izango da eta euskararen erabileran eragiteko orain arte gauzatu diren hainbat ekimenetan sakonduko da. Horietan ikasitakoa Donostiako Intxaurrondo eta Altza auzoetan aplikatuko da azaroan. BILBO EUSKARAZKO KOMIKIGINTZAREN HIRIBURU. Parrapean Komiki Egunak jaialdiari esker, astebetez, Bilbo euskarazko komikigintzaren hiriburua izan da. Urriaren 16 eta 21 bitartean hainbat egileren lanak ikusgai izan dira. Aurtengoa jaialdiaren laugarren edizioa izan da. Gainera, Daniel Redondo marrazkilariak ohorezko saria jaso du.

5


59 ETXEBIZITZA GAZTEEN EMANTZIPAZIOA SUSTATZEKO

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak emantzipazioaren inguruko azterlana burutuko du Azterlanaren emaitzak Nafarroan garatuko diren gazteria-esparruko politikak diseinatzeko erabiliko dira Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NKGI) orain arte Nafarroan burutu den gazte emantzipazioaren inguruko azterlana jarri du abian. Azterlana 14 eta 34 urte bitarteko 1.400 gazteri egindako inkestetan oinarrituko da eta, nagusiki, emantzipazioan zuzenean eragiten duten aldagaietan sakonduko du: hezkuntza, enplegua eta etxebizitza. Aipatu inkestekin lortuko diren emaitzek errealitatearen diagnostikotzat hartuko dira eta, horretan oinarrituta, gazteria-arloan garatu beharreko politikak diseinatuko dira. Gainera, emantzipazioari dagokionez, eredu desberdinak aztertuko dira, hots, gazteak bakarrik joatea, bikotekidearekin egitea, etab. Emantzipazioaren batez besteko adina ere aztertu nahi den beste gakoetako bat da. Emantzipatuta ez dauden gazteen kasuan, gurasoen etxean bizitzen jarraitzeko arrazoiak ezagutu nahi dira.

6

Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak gazteentzako 59 pisu esleitu ditu sustatzen duen emantzipazioprogramaren bigarren edizioaren barruan. Hiriko gazteen emantzipazioa erraztu nahian, Udalak Otxarkoagan (42), Bilbo Zaharrean (7) eta San Frantziskon (11) diren 60 pisu jarri ditu gazteen esku hileko 175 euroko alokairuaren truke. Aurtengo edizioan iaz baino eskaintza zabalagoa egin da, % 30 handiagoa, hain zuzen ere. Etxebizitzak eskuratu ahal izateko gazteek baldintza hauek bete behar izan dituzte: 36 urtetik beherakoak izatea; Etxebiden izena emanda izatea; gutxienez, hiru urte Bilbon erroldatuta egotea; bizikidetzaunitatea, gehienez ere kide bikoa izatea eta, gutxienez, urteko 13.000 eurotik gorako dirusarrerak izatea. Esleitu diren 59 etxeetatik pertsona bakarrak 38 hartu ditu eta gainerako 21ak, kide biko familiek.

Gazteei zuzenduta

Estereotipo xenofoboen aurkako eskuliburua Bilboko Udalak gazteen artean etorkinen aurkako estereotipo xenofoboak ekiditeko xedea duen eskuliburua prestatu du. Bertan, atzerritarren inguruan diren zurrumurru faltsuak ekiditeko neurriak jasotzen dira, nagusiki, gizarte baliabide, hezkuntza, matxismo edo lanmerkatua bezalako esparruei dagokionez. Eskuliburua Hiritarrak eta Aniztasuna II. Udal Planaren barruan garatu da eta ‘antiRUMORES’ izenburua du. Gidaren xedea gazteen artean aniztasunaren aldeko baloreak sustatzea da. Horretarako hainbat ekintza burutuko dira udal Gaztegunetan. Orain arte, jada, 2.000 baino gehiago izan dira kanpaina horren barruan parte hartu duten pertsonak. Gainera, maiatzean burutu zen kanpainari esker, Bilboko biztanleek kanpaina horren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zuten.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria



Ostirala 13: Molayren madarikazioa Aurten, urriak hamairu egun zituenean ostirala zen. Ostirala hamairu oso egun berezia da, bereziki, iparraldeko Europan eta Estatu Batuetan. Gure artean data horrek beldurrezko film bat burura ekartzen badigu ere, bada egun horren beldur izateko arrazoi historiko bat

8

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria


GAZTEBERRI #130| 2017 Urria

9


O

stirala hamairu (13) egun madarikatua da mendebaldeko gizarte gehienetan. Alde batetik, ostirala egun madarikatua da kristautasunaren barruan Nazareteko Jesus egun horretan gurutzatu omen zutelako. Gainera, antza denez, Evak debekatutako fruitua astearen bosgarren egunean eskaini omen zion Adani eta, hori gutxi ez balitz, haien seme Cainek ostiral batean erahil zuen bere anaia Abel. Bestalde, hamairu zenbakia dugu. Hemen ere erlijiora jo behar dugu zenbaki horren gainean den madarikazioa ulertzeko. Hamairu izan ziren hain zuzen ere Azken Afarian parte hartu zuten pertsonak eta Apokalipsiaren liburuan deabruaren aipamena hamairugarren kapituluan egiten da. Beraz, ikuspegi erlijioso batetik, hil batean hamairugarren eguna ostirala denean, izan daitekeen egunik madarikatuenaren aurrean izango ginateke. Hil honetan, adibidez, horrela izan da. Izan ere, ostirala 13 uste duguna baino maizago ematen da; urtero, bat eta hiru aldi bitartean. Dena den, ostirala 13 egunaren madarikazioa ulertzeko ez dugu erlijiora jo behar, historiara baizik. 1307. urteko urriaren 13an, ostirala, Frantziako Filipe IV erregeak Zaldun Tenplarioen Ordenako kideen aurkako jazarpena agindu zuen. Felipe IV.ak Klemente V. Aita Santuaren laguntza eskatu zuen tenplarioak heretikoak zirela salatzeko eta, horrela, urte horretan bertan, tenplario nagusietako bat zen

10

Molayko Jacques atxilotu zuten beste hainbat tenplarioekin batera. Tenplario ia guztiak heriotz-zigorrera kondenatu zituzten, baina Molayko Jacquesen kasuan, hil aurreko otoitzean mendekua eskatu zion Jainkoari. Eta mehatxua profezia bihurtu zen. Hilabete beranduago, kontrako eztarritik piku bat sartu

eta Klemente V. Aita Santua hil egin zen. Ia jarraian, Filipe IV. Erregea bera ere hil egin zen. Gainera, madarikazioa haren oinordekoengana ere zabaldu zen. 1328an, Filiperen oinordeko guztiak desagertu ziren eta, horrela, Frantzian 300 urtez agintean izan zen Capetiansen dinastia amaitu zen.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria


Beste hainbat sineskerien azalpena

TRISCADECAFOBIA. ‘Hamairu zenbakiaren inguruko sinesmena patologia ere bilaka daiteke eta ‘triscadecafobia’ izena hartzen du. Patologia hori pairatzen duten pertsonak ez dira kalera ateratzen hilak 13 egun dituenean, ez dira hamairugarren solairu batera joaten edota zinean ez dira hamairugarren ilaran esertzen. Iberia edo Alitalia hegazkin konpainiek adibidez, hegazkinetan ez omen dute 13. lerrorik.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria

z Ispilu bat apurtzea: Ispiluetan gure irudia eta arima islatzen da. Superstizioen ustez, ispilua apurtzen denean gure arima ere apur daiteke. Madarikazioa zazpi urtez luzatzen da, tarte horretan gure gorputza fisiologikoki berritzen baita. z Gatza barreiatzea: Gatza barreiatzeak zorte txarra omen dakar. Hori ekiditeko, gatz apur bat hartu eta ezker sorbaldaren gainetik atzera bota behar da. Fededunen ustez, deabrua gure ezkerraldean izaten da gure arima noiz hartzeko zain. Atzera botatako gatz horrekin deabrua itsutu eta arima zorte txarretik berreskuratzeko aukera dugu. z Katu beltza: Gure bidean katu beltz bat gurutzatzea zorte txarraren seinale da askorentzat. Sineskeria horren jatorria Erdi Aroan omen dago. Garai horretan, sorginek katu beltzak erabiltzen omen zituzten euren erritualetan (katu beltzak oso garrantzitsuak dira mistizismoaren munduan). Ondorioz, katu beltza eliza eta sorginen arteko gatazkaren isla bilakatu da.

11


Elkarrizketa

12

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria


IRATXE ETA JON GIL ‘Porno eskola’ ekimenaren sortzaileak

“Gazte askok sexuarekin duten lehen harremana pornografiaren bidez da” Iratxe, Jon eta Endika Gilek pornografiari buruzko gida didaktiko bat sortu dute. Proiektua Gasteizko Udalak antolatutako Haziak ideialehiaketaren barruan garatu da eta pornografia kontsumitzen duten gazteei eduki horietatik zeintzuk diren pedagogikoak eta zeintzuk ez bereizteko tresnak eskaini nahi dizkiete ‘Porno eskola’ izeneko proiektua garatu duzue. Zertan datza ekimen hori? Ekimena Gasteizko Udaleko Gazteria Sailak antolatzen duen Haziak izeneko ideia-lehiaketan aurkeztu genuen. Proiektua sexu-hezkuntzarako tresna bat da. Funtsean, kontzeptu-mapa da eta hainbat euskarritan aurkeztu dugu: liburuxka bat, web orrialde bat… Gainera, web orrialdean unitate didaktikoak lantzeko aukera ere bada. Nagusiki, lau izan dira jorratu nahi izan ditugun ideiak eta horietako bakoitzak unitate didaktiko propioa du. Ideia horiek lirateke: Pornografia egungo sexu-heziketa al da?, Sexu-heziketarako eredu egokia al da pornografia?, Irudimena lantzeko balio al du?, eta porno feminista.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria

13


Ilustrazioak: Jon Gil

Tradizionalki, nerabe edo gazteen artean sexualitate kontuak lantzea gauza zaila izan da. Nolabait, gai tabu baten aurrean gaudela esan daiteke. Zein izan da, zuen kasuan, egin duzuen gerturapena? Egungo gazteek oso informazio gutxi dute sexualitatearen inguruan. Ideia horretatik abiatuta ekimen hau garatzea bururatu zitzaigun. Kontua da, ongi diozun bezala, gai hau, oraindik ere, tabutzat hartzen dela eta, ondorioz, gazteek ez dute euren gurasoengana edo bestelako pertsona helduengana

14

jotzen sexuaren inguruan jakin nahi duten hori galdetzera. Jakinmin hori asetzeko biderik errazena Internetera jotzea da eta han informazio ugari aurkitzen dute. Arazoa da gazteek ez dutela trebakuntza nahikorik sarean jasotzen duten informazio hori guztia behar bezala prozesatzeko eta, ondorioz, sarritan, eredu okerrak edo ez-zuzenak garatzen dituzte. Internet da, beraz, sexu kontuetan gazteek duten informazio-iturri nagusia? Garatu dugun maparen lehen

galdera, hain zuzen ere, horren ingurukoa da. Zehazki, Internet euren sexu-heziketarako lehen tresna den ala ez galdetzen zaie eta ikusi ahal izan dugun moduan, hala da. Horrek, berez, ez du zertan negatiboa izan behar, baina gazteek pedagogikoak diren edukiak eta pedagogikoak ez diren horiek bereizten ikasi beharko lukete. Kontuan izan behar dugu, eta hala baieztatu dute zenbait ikerketak, gazte askoren kasuan sexuarekin duten lehen harremana film pornografikoen bidez izan ohi dela.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria


Ekimenaren izena deigarria egiten da. Izan ere, printzipioz uztartzen zailak diren bi kontzeptu bildu baitituzue bertan: pornografia eta eskola. Nola bururatu zitzaizuen izen hori? Hasiera batean beste izen bat genuen buruan: Pornografiari buruzko gida didaktikoa. Luzeegia eta teknikoegia zela uste genuen eta buelta bat eman nahi izan genion. Askok esan digute izena komertzialegia dela eta, egia esan, hori ez da gure asmoa izan. Azken finean, proiektuaren bi alderdi nagusiak elkartu edo uztartu nahi izan ditugu: pornografia eta eskola. Izan ere, gure asmoa da garatu dugun eduki hori eskoletan aurkeztea. Orain arte, maiz azaldu da pornografia hitza. Zuen proiektuan sexualitatea modu zabalean jorratzen duzue ala bakarrik pornografian zentratu zarete? Gu bereziki pornografian oinarritu gara. Sexologiaz hitz egiteko badira aholkularitza espezializatuak. Sexologiarena hain esparru zabala denez, guk pornografiak gazteengan duen eraginean zentratu nahi izan dugu. Esparru horretan lan egiten duten aditu gehienek gazteen sexu-hezkuntzan hainbat hutsune daudela adierazten dute. Nolakoa izan beharko luke, zuen ustez, hezkuntza horrek? Hezkuntza formalean ematen den sexu-hezkuntza, kasu gehienetan, berandu ematen da eta gai zehatz batzuetara mugatzen da:

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria

IRATXE, JON ETA ENDIKA. ‘Porno eskola’ lantzerakoan Iratxe Gil sexologoa izan da edukiak landu dituena. Bere neba Endikak eduki horien hizkuntza moldatu du gazteengana modu eraginkorragoan iristeko. Jonek, berriz, gida ilustratzen duten marrazkiak egin ditu.

15


Pornografiaren kontura bueltatuz, film pornografikoak ikustea gomendatuko zeniekete gazteei? Gu ez gara horretan sartu. Gazteak aske dira eduki pornografikoak ikusteko ala ez. Baina eduki horiek ikustea erabakitzen duten horiek garbi izan behar dute kasu gehienetan hor azaltzen dena ez dela pedagogikoa. Mainstream pornografiaren kasuan, gazteek ikusi behar dute hor islatzen dena matxista eta biolentoa dela. Gainera, bertan azaltzen diren gorputz ereduak ez dira errealitatean aurkituko ditugun horiek. Horregatik, gazte batek bere sexualitatea eraikitzerakoan pornografia komertziala eredutzat hartzen badu, seguruenik hainbat frustrazio izango ditu, azken finean, sexua ez baita film horietan azaltzen den bezalakoa. Eta ideia hori aplikagarria da mutilengan zein neskengan. Horren aurrean, porno feminista aurkezten duzue alternatiba bezala. Zertan datza bien arteko aldea? Guk porno feminista hautatu dugu baina porno komertzialaren aurrean badira beste hainbat alternatiba. Porno feministaren kasuan, eta ohiko pornografiarekin alderatuta, aldeak nabarmenak dira. Izan ere,

16

Ilustrazioak: Jon Gil

antisorgailuak, haurdunaldiak‌ Printzipioz, jaso beharreko informazioa dela uste dugu, baina pausu bat gehiago ematea falta dela deritzogu. Adibidez, kondoi bat jartzen ikastea erabilgarri izan daiteke, baina horretarako kondoi horren erabilpena ere negoziatzen ikasi behar da.

porno feminista emakumeok grabatzen hasi ginen pornografia da, nagusiki, porno tradizionalean emakumea objektu bat besterik ez delako. Porno feministan, berriz, emakumearen sexualitateak ere garrantzia hartzen du. Bertan azaltzen diren gorputzetan ere aldea nabarmena da. Gainera, grabatzen diren harremanak naturalagoak edo errealagoak dira (kasu gehienetan ez dago ediziorik). Adibidez, pornografia feministan adostasunaren kultura lantzen da, hots, bertan jazotzen

den guztia adostuta dago eta adostasun horretara iristeko prozesua ere ikusten da. Ekimena hil honen amaieran aurkeztuko duzue. Zein izango da, hortik aurrera jarraitu nahiko zenuketen ibilbidea? Gure asmoa ikastetxeetara heltzea da. Ekimena ahalik eta praktikoena izatea nahiko genuke eta horretarako, gazteekin lan egiten duten horiengana iritsi nahiko genuke, baita gurasoengana ere.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria



18

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria


ZIENTZIA

James Webb teleskopioak Unibertsoaren sorrera ezagutzeko aukera emango du Datorren urtean zeruratuko den teleskopioari esker Unibertsoaren lehen uneak nolakoak izan ziren ezagutzeko aukera izango dute zientzialariek Unibertsoak 13.700 milioi urte inguru ditu. Urte horietan guztietan etengabe aldatu da, baina zientzialariek badute bere sorreran Unibertsoa nolakoa zen ezagutzeko aukera. Izan ere, datorren urtean abian jarriko den James Webb teleskopioari esker, zientzialariek Unibertsoak 265 urte zituenean nolakoa zen ezagutzeko aukera izango dute. NASAk, ESAk eta CSAk garatu duten teleskopioak azken aurrerapen teknologikoak ditu eta, horiei esker, orain arte gizakiontzat ezkutuan izan diren Unibertsoaren hainbat eremu ikusteko aukera izango da. Printzipioz, ikerketa jada Hubble teleskopioarekin ikertu den eremu batera mugatuko da. James Webb teleskopioak ematen dituen aukerei esker, Hubblekin ikertutako eremutik haratago ikusteko aukera izango da eta, ondorioz, denboran atzera ikusteko aukera ere izango da. Zientzialariek ezer gutxi dakite Big Bang ondoren Unibertsoaren bilakaera arautu duten printzipioen inguruan. Denboran zenbat eta atzerago joan orduan eta aukera gehiago izango dute zientzialariek printzipio horiek ulertzeko. Adituek azaldu dutenez, James Webbek Hubblen ezaugarriak biderkatzen ditu eta horri esker, 2.500 galaxia berri inguru aurkitzea espero da. Egun den teknologiarekin ia ezinezkoa da denboran atzerago begiratzea. Gainera, bada zientzialariek ezagutzen duten muga bat. Izan ere, Big Bang eman zenetik hurrengo 300.000 urtetan Unibertsoa opakua omen zen eta ondorioz fotoiek ezin zuten puntu batetik bestera mugitu. Horrek ezinezkoa egiten du garai horretan jazotakoa ‘ikustea’.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria

19


Euskara Euskarazko 1.000 artikulu Wikipedian ikasleentzat Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak martxan jarri duten ekimenari esker Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak 12 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat baliagarriak izan daitezkeen 1.000 artikulu baino gehiago sustatzeko hitzarmena sinatu dute. Proiektuan, aipatu erakundeez gain, unibertsitateak, kulturaeragileak eta Lanbide Heziketako zein Batxilergoko ikasleek hartuko dute parte. Egitasmoa hiru urtez luzatuko da eta, guztira, 600.000 euroko aurrekontua izango du (Eusko Jaurlaritzak urtero 200.000 euro bideratuko ditu). Ekimena ‘Wikipedia guztiek eduki beharreko 1.000 artikuluen zerrenda’ ekimenean du jatorria, baina aipatu adin tartera egokitu da. Horretarako, aurreko ikasturteetan ikasleek euskarazko Wikipedian sortu den trafikoa aztertu da eta, horren arabera, jorratu beharreko gaiak aukeratu dira. Zenbait kasutan, egun jada diren artikuluak hobetu egingo dira eta beste batzuetan, berriz, guztiz berriak izango dira. Eduki horiek guztiak 15 gai nagusitan banatu dira: Matematika, Geografia eta Historia; Hizkuntzak; Ekonomia

20

Eusko Jaurlaritzak egitasmoa estrategikotzat jo du, euskara gazteen artean eta ingurune digitalean sustatzeko oso baliogarria baita

Ekintzailea; Plastika eta Ikusentzunezkoak; Biologia eta Geologia; Kultura Zientifikoa; Emakumea eta Generoa; Kultura Klasikoa; Musika, Dantza eta Antzerkia; Fisika eta Kimika; Informazio eta Komunikazio Teknologiak; Literatura; Filosofia; eta, Gorputz-hezkuntza. Proiektua zabalik dago bertan parte hartu nahi duen edonorentzat. Argibide gehiago http://wikimedia. eus estekan aurki daiteke.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria


© Irekia.eus

‘KALITATEZKO 1.000 ARTIKULU 12-16 URTEKO IKASLEENTZAT’ EGITASMOAREN AURKEZPENA DONOSTIAN. Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen arteko akordioa Donostian aurkeztu da.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria

EUSKARAZKO IKUSENTZUNEZKOEN LABORATEGIA Gipuzkoako Foru Aldundia, Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren barruan, euskarazko ikus-entzunezko edukien sorrera bultzatzeko laborategi bat sortzeko aukera aztertzen ari da. Hil honetan bertan, sektoreko hainbat ordezkari elkartu dira proiektu horren inguruan eztabaidatzeko. Hala ere, proiektu horren ibilbidea jada pasa den urtean hasi zen. Orduan, Aldundiak lantalde bat eratu zuen euskarazko ikusentzunezkoen alorrean egon daitezkeen gabeziak identifikatu eta munduan zehar abian diren tendentziak ezagutzeko. Egin den lana aintzat hartuta, laborategia datorren urtean bertan abian izan daitekeela uste da. Printzipioz, laborategia Tabakaleran kokatzeko asmoa dago.

Euskararen arnasguneak eta udalerri euskaldunen erronkak aztergai Datorren azaroaren 22an, UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak antolatuta, euskararen arnasguneak eta udalerri euskaldunen erronkak aztertuko dira Donostian izango diren jardunaldietan. “Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak” lelopean hainbat hitzaldi eta mahaiinguru antolatu dira bi gai horietan sakontzeko. Izan ere, hainbat herritan, euskararen arnasgune izateko baldintzak betetzen diren arren, erdara nagusitzen ari da eta horrek eragin zuzena du euskararen erabileran. Jardunaldiaren matrikulak 55 euroko prezio orokorra du eta 40 euroko prezio murriztua ikasleentzat, langabetuentzat eta Soziolinguistika Klusterra zein UEMAko bazkideentzat.

Euskara enplegua aurkitzeko giltzarri Lanbidek eta HABEk hitzarmen bat sinatu dute langabezia-egoeran dauden hiritarrek euskara ikas dezaten errazteko. Modu horretan, pertsona horien enplegagarritasuna hobetu nahi da. Sinatutako akordioaren arabera ikasturte honetarako jada 200.000 euro bideratuko dira aipatu egitasmora. Proiektuaren aurkezpenean azpimarratu denez, euskal lan-merkatuan gero eta ugariagoak dira zerbitzu elebidunen eskariak. Laguntza horiek eskuratzeko interesa dutenek Lanbiden eskatu beharko dute hizkuntzatrebakuntzarako ikastaroetan parte hartzea. Hitzarmenak 2018ko ekainaren 30era arteko indarraldia du eta gehienez lau urtez luzatzeko aukera dago. Aukera horren inguruko informazio guztia Lanbideren webgunean bertan aurki daiteke: www.lanbide.euskadi.eus

21


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Elikadura hedabideetan Euskaltegian hasiberria naiz C2 euskara maila lortzeko: EGAtik gorako maila da, hizkuntzaren ezagutza sakona egiaztatzen duena. Azterketak hiru atal ditu: ulermena (entzumena eta irakurmena), idazmena eta ahozko probak; azkeneko biak, ikasturtean zehar landutako, proiektuan oinarritzen dira. Beraz, gaurko honetan zuen laguntza behar dut, etxekolanak ondo burutzeko. Elikadura hedabideetan aztertzea da nire lanaren helburua. Elikadura eta osasunaren arteko erlazioa argia da. Dietista-Nutrizionistak elikadura eta dietetikan adituak diren osasun-profesionalak dira; baina nekez aurkituko dituzu Euskal Osasun Sistema Publikoan. Hala ere, jatekoa bogan dagoenez, nutrizio-informazio anitz eskuragarri duzu: liburu-liburuxka, hedabide (telebista, irrati, egunkari, aldizkari) sare-sozial (Instagram, Twitter, Youtube, Facebook) edota web orri eta blog espezializatuetan. Egileak jakitun edo soilik jatun —foodie— den, beste kontu bat da! Hortik datuen nahaste-borrastea: erdi egiak titularretan, pseudozientzia anitz interneteko bilatzaileetan eta hamaika mirari bueltaka. «Kale edo aiton-amonen aza hobeto? Reishi edo etxeko onttoak? Ziazerbak txikia nintzenetik, boterea galdu ote dute? Esnerik EZ, glutenik EZ… bestela “out” zaudelako; nor da intolerantea orain? Zein da jarraitu beharreko dieta? Clean eating, paleto-dieta edo alkalino pilapila? Palma-gantzak dantzan dabil; elikagai eko-EZ-logikoak merkatuetan…». Informazioa gordinik ez du baliorik, adituen helburua beraz, azken joerak bildu eta erabiltzaileari landuta eskaintzea da. Ulerterrazak! Bidentzia ebidentzia baino sinesgarriagoa den bitartean; estetika etika baino garrantzitsuagoa den bitartean; ordea, jendarteak desinformaturik jarraituko du. Tankerako iruzkinak irakurri eta entzutean ematen didan amorruarekin, eta proiektuari

22

berriro erreparatuz, blog berria argitaratu dut: “eatgirl vs itgirl”, euskaraz, besterik ez; non euskal elikadurak, elikabideek, datozkigun joerek eta hedabideetan duten oihartzuna eta hedadura aztertuko dudan. Elikatze-berriak dida aztergai izango dira. Hasteko, urratsez urrats, testa sortu dut (zuen eginkizuna, erantzutea, mesedez). Esaterako: elikadurarekiko zalantzak izanda, zuetako zenbatek joko lukete dietistanutrizionistarengana? —Serio! Beti duzue ba eskuragarri Google doktorea!—. Jomuga: jateko ohiturak eta ezagutza-maila balioetsi, gaia interesgarria iruditzen zaizuen jakitea, nondik jasotzen dituzue argibideak jakitea, eta abar, eta abar. Bestalde, aurrerago, kazetariei ere galdeketa egingo diet. Azkeneko hamarkadan komunikabideetan egundoko bilakaera suertatu da: Twitter agertu zenetik, adibidez, informatzeko era aldatu da. Argitalpenak 140 karakteretara mugatu behar izana (batzuk jada pixka bat gehiago luzatu daitezke), titular-liskarra sortu du. Tarte murritzenean saiatu gehien kontatzen, berri deigarria lortu eta retweet-kopuru handiena eskuratzea ez da erraza; ondorioz, erdi-egiak bor-bor. Eguneratuta mantentzea gustoko dugu, unean-unean gertatu dena jakin eta partekatu. Eta bat-batean, matxuratutako telefonoa hasi da. Testuingurutik “ateratako” esalditik, zenbatekoa da egia? Zer nolako eragina du? «Azukrerik gabeko bizitza latza al da?, edo azukrea da bizitza latza bihurtzen duenak? Ogi batek marroia izanagatik, integrala al da? Gazta igurtzen da; fruitu eta barazkiak edaten dira; ogia moldezkoa, biguna eta azalik gabekoa da… zergatia, nork azalduko dit? Mastekatzeari uztea, genetika mutzazio berririk al da? Noiztik dira “euskalhanburgesak” slow-food-a?». Hemendik ekainera arte, ideien baratzea antolatzen saiatuko naiz.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria



Gazte askorentzat arriskuak hartzea merezi du

24

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria


FADen Nerabetasunari eta Gazteriari buruzko Reina Sofia Zentroak burutu duen ‘ProyectoScopio’ azterlanaren arabera, Estatu mailako gazte asko hainbat arrisku hartzeko prest dago horrek merezi duela uste duelako. Arriskuen artean, adibidez, honako hauek aipatzen dira: mozkortzea, porroak erretzea, azkarregi gidatzea edo sexu-harreman arriskutsuak mantentzea

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria

25


G

azte askok jarrera arriskutsuak mantentzen dituzte horien kaltearen berri izan arren. Gehiegizko alkoholkontsumoa, porroak erretzea, baimendutako abiaduratik gora gidatzea edo sexu-harremanak inolako antisorgailurik gabe mantentzea dira, adibidez, gazte askok errepikatzen dituzten jokabideak. Zergatik egiten dute hori? ‘ProyectoScopio’ izena duen ikerlan baten arabera aipatu jarrera edo jokabide horiek suposatzen duten arriskua trukean jasotzen duten konpentsazio sozial eta esperimentalarekin orekatzen dute. Ikerlanak azpimarratzen duenez, mutil gazteek aipatu jokabideetatik eratorritako arriskuak hartzeko joera handiagoa dute neskek baino. Alkoholaren kasuan, adibidez, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 41,4k mozkortzea merezi duela adierazten du. Alkoholaren kontsumotik eratorritako arriskuak hartzeko prest azaltzen diren gazteen profil nagusia honako hau litzateke: bigarren mailako ikasketak dituzten 25 urteko gizonak, erdi mailako edo maila baxuko gizarte-klasekoak eta bakarrik edo gurasoekin bizi direnak. Drogen kontsumoari dagokionez, inkestan parte hartu duten gazteen % 43,5ak garbi du horrelako kontsumoak arriskutsuak direla. Hala ere, gazteen % 40k ez du horrelako arriskurik antzematen eta seguru sentitzen da drogak

26

kontsumitzean. Horrela, gazteen % 23,2k porroak erretzea merezi duela adierazten du. Kasu horretan ere, kontsumitzaile ereduan mutilak nagusitzen dira. Kokaina edo pilulak bezalako kontsumoen kasuan, aldiz,

arriskuak merezi duela uste duten gazteen kopurua % 6,9koa da. Azterlanak aztertu duen beste jokabide bat gidatze ausartegiarena da. Kasu horretan ere inkestak datu

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria


GIDATZE AUSARTEGIA. Gazteen %25k azkarregi gidatzea merezi duela uste du. ProyectoScopio ikerketak, hala ere, beste datu kezkagarriagoak utzi ditu. Horrela, gazteen % 12k alkohola edan ondoren gidatu duela onartzen du, % 8k porroak erre ondoren eta % 3k droga estimulagarriak hartu ondoren.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria

27


Jokabide arriskutsuek duten konpentsazio maila Arrisku-kirolak praktikatzea Mozkortzea Sare sozialekiko menpekotasuna Porroak erretzea Azkarregi gidatzea Presebatiborik ez erabiltzea Liskarretan parte hartzea Drogak kontsumitu ostean gidatzea Irudi erotikoak sare sozialetan partekatzea Kokaina edo pilulak kontsumitzea Nulua edo baxua

Ertaina

Baxua

ITURRIA: ‘ProyectoScopio’. FADen Nerabetasunari eta Gazteriari buruzko Reina Sofia Zentroa.

kezkagarriak utzi ditu: gazteen % 12k alkohola edan ondoren gidatu duela onartzen du, % 8k porroak erre ondoren eta % 3 droga estimulagarriak hartu ondoren. Jokabide horiek ohikoagoak dira 25 urtetik gorako mutilen artean. Jokabide hori sarritan errepikatzen bada ere, gazte gehienek horrelako jokabideek ez dutela merezi adierazten dute. Azkarregi gidatzearen aurrean, aldiz, gazteak arrisku hori onartzeko joera handiagoa azaltzen dute. Sexu harremanei dagokienez, gazteen % 26k harremanak beti edo ia beti preserbatiborik gabe mantentzen dituela onartzen du. Jokabide hori normalagoa omen da bikotekidearekin

28

bizi diren 20 urtetik gorako gazteeen artean. Gazteen % 40 inguruk jokabide horiek arriskutsuak direla onartzen du, baina % 15 arrisku hori hartzeko prest azaltzen da. Azkenik, ProyectoScopiok IKTen erabilera edo arrisku-kirolen praktika ere aztertu du. IKTen kasuan, arrisku handienak sare sozialen erabileran aurreikusten dira. Hala ere, gazteen % 38k (maila altu edo ertain batean) sare horietan irudi erotikoak partekatzea merezi duela uste du. Arrisku-kirolen kasuan, parakaidismo, rafting edo motokross bezalako kirolak egitea ontzat jotzen du gazteriaren % 76,6k.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria



Sexua Desleialak betirako Bere bikotekidearekin leialak izan ez diren pertsonak bizitza osoan desleial izateko joera omen dute Londreseko University College-k burutu eta Nature Neuroscience aldizkarian argitaratu den ikerketa baten arabera, bere bikotekidearekin desleial izan diren pertsonak bizitza osoan desleial izateko joera izango dute. Ikerketan parte hartu duen Neil Garrett-ek azaldu duenez, gizakion garunak lizunkerietara moldatzeko gaitasuna du, hots, gu geu gure gezurrak sinestera irits gaitezke eta, ondorioz, gezur horiek sinesgarritasun handiagoa izan ohi dute. Zientzialari britainiarrek egiaztatu ahal izan dutenez, erantzun emozionalak neurona multzo zehatz batean prozesatzen eta gordetzen dira. Pertsona batek bere bikotekideari gezurra esaten badio aipatu neurona multzo horretan damu sentsazioa sortzeko joera izaten da. Gezurrak errepikatzen badira gure garuna ohitu egiten da eta damu sentsazio hori kontrolatzeko aukera gehiago daude. Sarritan gizonek desleial izateko joera handiagoa dutela pentsatzen da. Hala ere, Estatu mailan egin zen azterlan baten arabera, errealitatean kontrakoa ematen da. Horrela,

30

Kontrakoa pentsa badaiteke ere, zenbait azterlanen arabera emakumeek desleial izateko joera handiagoa omen dute.

aipatu azterlanaren arabera emakumeen % 50 desleial izango lirateke eta gizonen kasuan, berriz, % 44. Journal of Couple and Relationship Therapy-k egin duen beste ikerketa baten arabera, ezkondutako emakumeen erdia, gutxi gora behera, desleiala da.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria


ZERGATIK JARTZEN GARA BERO-BERO?

Gure garunak bikotekideari esaten dizkiogun gezurretara ohitzeko gaitasuna du. Modu horretan, zenbat eta gezur gehiago esan orduan eta sinesgarritasun handiagoa lortzen da.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria

Kitzikapen sexuala nahikoa gauza misteriotsua da. Gustuko dugun pertsona baten aurrean (pentsamenduan bada ere) eta segundo bakar batean gure gorputzak aldaketa nabarmenak izan ditzake. Kaleko hizkuntzan bero jarri garela edo kalentoi bat izan dugula esango genuke, baina, zergatik gertatzen zaigu? Zientziak badu horretarako azalpena. Kalentoia edo kitzikapena libidoaren hazkundearen ardura duen testosterona hormonaren gauza da. Testosterona gizonok eta emakumeok dugun hormona bat da baina, gizonen kasuan, testosterona mailak altuagoak izaten dira. Normalean, testosterona gauean sortzen da eta, horregatik, gizonak bero esnatu ohi dira. Emakumeen kasuan ere kitzikapena testosteronaren baitan dago baina, gizonen kasuan ez bezala, bestelako aldagai batzuk ere behar dira.

SEXUAREN TXOKOA

Non praktikatzen da sexu gehiago? Berriki ezagutzera eman den azterlan baten arabera, kanariarrak, murtziarrak, andaluziarrak eta kantabriarrak dira, Estatu mailan, sexuharreman gehien dituztenak. Antza denez, hegoaldean sexuarekiko jarrera irekiagoa omen dute. Auskalo! Klimaren kontua izango omen da. Txanponaren beste aldean, Balear Uharteak, Errioxa eta Euskadi aurkituko lirateke. Antza denez, gure artean ez diogu Espainian dugun famari uko egin nahi izan eta ‘En Euskadi no se folla’ leloarekin bat egiten dugu. Izan ere, aipatu azterlanaren arabera, adin nagusiko euskaldunok, batez beste, astero harreman bakarra izaten dugu. Andaluzian, berriz, % 40k gutxienez bi harreman ditu astero. Nazioarte mailan, Espainia sexu gehien duten herrialdeen sailkapenaren bederatzigarren postuan azaltzen da. Lehen postuan, gezurra badirudi ere, Grezia aurkitzen da. Harremanak izateko lekuari dagokionez, euskaldunak tradizionalak izaten jarraitzen dugu. Ohea da (nola ez!) larrua jotzeko gustukoen dugun lekua. Kotxea ere gure lehentasunen artean azaltzen da. Jarrera edo posturei dagokionez, euskaldunak oso berritzaileak ez garela onartu beharko dugu: misiolaria eta txakurrarena dira gehien erabiltzen ditugun posturak. Ikerlanaren arabera txortan gutxi aritzen bagara ere, euskaldunak omen gara, kanariarrekin batera, sexu-harremanetan hasten garen lehenengoetakoak. Batez beste, euskaldunok 17 urterekin dugu gure lehen harreman osoa. Sexu kontuetan, beraz, ez gaude beti azken bagoian! Nonahi egiten duzuelarik, gogoratu babesa oso garrantzitsua dela. Nahi ez diren haurdunaldiak ez ezik, sexu-transmisiozko gaixotasunak ere ekidin egingo dituzue.

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 31


Teknologia berriak BILBOKO YOUTUBER GAZTE OFIZIALAK Bilboko Udalak 20172018ko youtuber gazte ofizialak aukeratzeko lehiaketa antolatu zuen Bilbao Gazteren bidez. Kameraren aurrean ibiltzeko trebezia, euskaraz aritzeko erraztasuna eta aurkeztutako bideoen kalitatea dela eta, jada irabazleak aukeratu dira: Gorka Ruiz eta Karla Martínez. Haien lana YouTube bidez gazteentzako aisiako eta kulturako planak azaltzea izango da. Hilero hiru bideo grabatu beharko dituzte.

Puntako teknologia arropan FACEBOOKEK NERABEENGANA GERTURATU NAHI DU Pasa den hilean nerabeek Facebook gustuko ez dutela idatzi genuen orrialde honetan bertan. Egoera horri buelta emateko, eta etorkizuneko erabiltzaileak izango direlakoan, Facebookek TBH izeneko aplikazioa erosi du. Aipatu aplikazioa anonimoki interakzio positiboak egiteko balio du eta gazte estatubatuarren artean arrakasta handia lortu du oso epe laburrean. Datuen arabera 12 eta 17 urte bitarteko Facebook erabiltzaileen kopurua % 3,4n jaitsi da.

32

Google-ek eta Levi’s-ek sinatu duten akordioari esker badirudi arropa adimentsuaren sektoreak bultzada handia izan dezakeela Project Jacquard da Google-ek eta Levi’s-ek hitzartu duten egitasmoaren izena. Horren baitan, jaka adimentsu bat diseinatuko dute. Zer egin dezakegu jaka horrekin? Bada, orain arte beste zenbait gailurekin egin izan duguna: musika-erreproduzitzailearen bolumena kontrolatu, telefono deiak jaso eta egin, Google Maps bidez orientatu… Telefonoan zuzenean egin ditzakegun gauzak baina, kasu horretan, telefonoa bera sakelatik atera gabe. Hori lortu ahal izateko jakak hainbat konektore ditu ezkuturik. Momentuz, bakarrik Estatu Batuetan

eros daiteke 350 dolarren truke. Project Jacquard ez da arropa adimentsuaren alorrean egin den lehen saiakera, baina bertan parte hartzen duten enpresen izen handia ikusirik batek baino gehiagok pentsa dezake etorkizunean teknologia modan ere nagusitu daitekeela. Kirol-arropa ekoizten duen Nike enpresak, adibidez, NBAko taldeen kamisetetan (aurten talde guztiek marka hori jantziko dute) jokalari bakoitzaren estatistikak jasotzeko txip bat jarriko du. Intelek ere modan sartzeko saiakerak egin ditu.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria


FIFA 2018 nagusi iraileko bideo-jokoen salmentetan

Interneten euskararen erabilera sustatzeko akordioa UPV/EHUk eta PuntuEUS Fundazioak Interneten euskararen erabilera sustatzeko akordioa itxi dute. Hitzarmen horretan zehaztutakoaren arabera, Euskal Herriko Unibertsitateko langile zein ikasleen artean .eus domeinuaren erabilera sustatuko da. Horrela, euren ikasketa proiektuetarako .eus domeinua erabiltzea erabakitzen duten ikasleek domeinua doan erabiltzeko aukera izango dute. Langileek eta ikasle ohiek (EHUAlumni), berriz, % 25eko deskontua izango dute. UPV/EHUko errektore Nekane Balluerkak eta PuntuEUS Fundazioko zuzendari nagusi Josu WaliĂąok sinatu dute hitzarmena.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria

Ez da sorpresa handirik izan iraileko bideo-jokoen salmentetan. Espero zitekeen bezala, EA Sports-en FIFA 2018 merkaturatu bezain pronto gehien saldu diren jokoen salmentaren lehen postuan kokatu da. Gainera, lehenengo bi postuak hartu ditu, bigarrenean Ronaldo Edition delakoa kokatu baita. Ohorezko postuak osatzen PS4rako Destiny 2 aurkituko dugu. Gutxigatik izan bada ere, postu horietatik kanpo FIFAren lehiakide nagusiena den Pro Evolution Soccer 2018 geratu da.

FIFA 2018 PS4

FIFA 2018-Ronaldo PS4

Destiny 2 PS4

GERO ETA ETXE GEHIAGO KONEKTATUTA

Estatistika Institutu Nazionalak (INE) ezagutzera eman dituen datuen arabera, Estatu mailan jada 13,5 milioi dira Internetera konektatuta dauden etxebizitzak, hots, % 99,8. Konexio mota nagusia sakelako telefonoen bidez egiten dena da. ADSL duten etxebizitzen kopurua % 41,koa litzateke.

WIFI SAREAK ARRISKUAN KRACK ERASOA DELA ETA

TWITCHEK BADU JOKOEN ZERRENDA BELTZ BAT Jakingo duzuen bezala, Twitch gazteek gustuko duten plataforma da. Bertan, beste jokalariek igotako streamingak ikusteko aukera dago (baita gureak igotzeko ere) eta, gainera, munduan diren eSports lehiaketa garrantzitsuenak ere bertan ikus daitezke. Normalean, erabiltzaileek joko arrakastatsuenen streamingak igotzen dituzte baina, ezagutzera eman denez, ezin dira edozein jokoen inguruko bideoak igo. Izan ere, Twitchek badu bideo-jokoen zerrenda beltz bat. Horrela, helduentzako bakarrik diren jokoen bideoak debekatuta daude sexu, biolentzia edo gore eszenak izan ditzaketelako. Zerrenda horren azken eguneraketa uztailaren 15ekoa da.

WPA2 segurtasun protokoloa duten munduko Wi Fi sare guztiak arriskuan daude KRACK izena duen eraso baten ondorioz. Sare horietara konektatzen diren gailu guztiak ere arriskuan egon daitezke. Gailu horietan den informazioa (datu pertsonalak, argazkiak...) babesik gabe gera daitezke.

33


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Aniztasun Funtzionala duten pertsonen beharrizanei erantzun egokia emateko unea da Zer da Aniztasun Funtzionala? Kontzeptua gizarteratzen badoa ere, askotan definizioarekin ez da asmatzen. Gerturatzen gara, baina hanka sartzeko beldurrarekin. Zoritxarrez, ezjakintasuna nabarmena da oraindik. Garai batean bestelako terminoak erabiltzen ziren, hala nola ‘atzeratua’ edo ‘minusbaliatua’, lehen ofizialki ere erabiltzen zirenak. Egun, ordea, konnotazio negatiborik gabeko terminoen aldeko apustua egiten da. Azken finean, buruan izan behar dugu Aniztasun Funtzionala bi elementuren interakzioa dela: pertsona eta ingurua. Aniztasun Funtzional gehiago edo gutxiago dugun pertsonak gara, gure inguruak ezartzen dizkigun eskakizun, muga edo zailtasunen arabera. Aniztasun Funtzionalaren kontzeptua bera oso zabala da. Bere barnean hainbat mota zehazten dira eta horretaz gain pertsona bakoitzak baditu bere gaitasunak eta baita mugak ere. Pertsona guztiengan pentsatzen badugu, ikuspegi global eta inklusibo batetik begiratzen ikasten badugu, oso funtzionalak izango gara. Zer egin dezakegu guk? Formakuntza espezifikorik izan gabe zailagoa da jokabide egokiak zein diren jakitea. Hori ezin da ukatu, baina ez da zilegi formakuntzarik eza portaera okerren justifikazioa izatea. Gizarte bezala gauza asko baititugu hobetzeko. Nola egin daiteke hori? Adibidez esperientzia duten elkarteekin harremanetan jarriz gero edo erreferentziazko euskarri eta materialak landuz, aurrez gaizki edo ez hain ondo egindakoak bidera ditzakegu. Esaterako, ‘Mugarik gabeko aniztasuna’ gida. Aniztasun Funtzionalaren harira sortutako galderei erantzuna eman nahi dien materiala da, denborarekin jasotako mito edo aurreiritziak alde batera uzteko, Aniztasun Funtzionalaz hitz egiten gaudenean zer esan nahi dugun azalduz, egoera berriei aurre egiteko gomendioak eskainiz eta gaia lantzeko baliabideak bilduz. Lehenik, Aniztasun Funtzionala duten pertsonek gainerako herritarren aukera berdinez gozatzeko

34

bermea izan behar dute. Mota bakoitzaren beharrizanei erantzuteko laguntza ematea gauza bat da, eta beste bat haurren moduan tratatzea. Askotan egiten dugun akatsa da, egia da ez dela asmo txarrarekin egiten, baina ez da bidezkoa. Era berean, irisgarritasuna eta inklusioa bermatu behar dira. Jarduerak egiterakoan pertsona guztiak kontuan hartzea. Hainbat elkartek dioten bezala, gizarteak inklusioa bermatuko balu eta muga oro (fisikoak, jarrerarekin lotutakoak) ezabatuko balitz, haiek ez lirateke beharrezkoak izango. Eta, azken finean, hori da haien helburua. Aipatutako bi kontu horiek, nola ez, politika publikoetan isla izan behar dute. Nola da posible gaur egun irisgarriak ez diren espazioak existitzea? Nola da posible garraio zerbitzuak %100ean egokituta ez egotea? Herritar guztien beharrizanei erantzun behar diete. Azkenik, hezitzaileentzako formakuntza espezifikoaren eta Aniztasun Funtzionala duten pertsona gazteei buruzko datu espezifikoen beharra. Hezitzaileek nola jokatu baldin badakite, Aniztasun Funtzionala duten pertsonek esperientzia hobea biziko dute egunerokoan. Helburu hori erdiestea errazagoa izango litzateke orain arte bildutako estimazioak datu estatistiko errealak izango balira: adin-tarte zehatzagoak, alderdi sozialei begiratzea, etab. Amaitzeko, lerro hauek probestu nahiko nituzke urte askoan zehar —eta egun oraindik— Aniztasun Funtzionala duten pertsona, elkarte eta eragileen lana balioan jartzeko. Poliki-poliki kontzientzia zabaltzea lortu dute, eta gizarteak oraindik beharko lukeen jokabidea ez badu ere, hobekuntzaren errudunak haiek dira. Besteak beste, gidan lagundu gaituzten APDEMA, APNABI. Autismo Bizkaia, ASPACE Bizkaia, ASPACE Gipuzkoa, Atzegi, Bizkaiko Urtxintxa Eskola, EDEKA., Euskal Gorrak Gazteak, Euskal Herriko Down Sindromearen eta bestelako Adimen Urritasunen Fundazioa, FEVAPAS, FEVAS. Plena inclusión Euskadi, Gautena, Gorabide eta Juventudes de Unidad Progresista de la ONCE.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria


GAZTEBERRI #130| 2017 Urria

35


Alokairua da emantzipatzen diren euskal gazteen aukera nagusia 30 urtetik beherako gazte gehienek alokairura jotzen dute. 30 eta 34 urte bitartekoen artean, berriz, erosketa da aukera nagusia Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman duenez 30 urtetik beherako euskal gazte gehienek (% 73,6) alokairura jotzen dute emantzipatu ahal izateko. Adin horretatik gora, etxebizitza erosten dutenen kopurua (% 48) alokatzen dutenena (% 43,5) baino handiagoa da. Azken kasu horretan erosketa aukera nagusia bada ere, azken urteetan etxebizitza erosten duten adin tarte horretako gazteen kopurua nabarmen murriztu dela azpimarratu behar da. Alokairura jotzen dutenen artean etxea ez erosteko arrazoi nagusia da euren burua kreditu batean hipotekatu nahi ez izatea.

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

36

Etxebizitza hartzeko modalitateak 16-29 urteko eta 30-34 urteko pertsona emantzipatuen artean, 2015 (%) 73,6

16-29 urte

48,0

30-34 urte

43,5

17,8 6,3

Erosketa

Alokairua

7,2

Oinordetza, dohaintza edo lagapena

2,3

0,7

Beste modu bat

0,0

0,6

Ed/Ee

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (Gazteen emantzipazioa Euskadin 2015)

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Direcciรณn de Juventud

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea.

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa.

Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com

Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua. net

Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/ infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/ omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa.

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa.

Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea.

Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu. eus • www.gazteinformazioa.net • oij-ar@ ehu.eus

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa.

Bizkaia

Gordexolako Gazte Informazio Gunea.

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www. arrigorriaga.eus • gaztegunea@arrigorriaga. eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa. net • gaztebulegoa@barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@ getxo.net Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org

• gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@portugalete.org • gaztegela@ gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa.

Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa.

Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es

Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani. net • kirola@hernani.net

Urduñako Gazte Informazio Gunea.

Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa.

Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com

Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa.

Irungo Gazte Informazio Bulegoa.

La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org

Gipuzkoa

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@ lasarteoriasarean.eu

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa.

Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.

Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www. gaztelokala.com • gibandoain@gaztelokala. com

Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www.gipuzkoangazte.info/ legazpi • gazteria@legazpi.eus

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa.

Oñatiko Gazte Informazio Puntua.

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa. com • gaztebulegoa@arrasate.eus

Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa.

Astigarragako Gazte Informazio Puntua.

Ordiziako Gazte Informazio Puntua.

Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com

Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus

Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa.

Muskizko Gaztegune.

Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia.net

Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea. blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa.

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana.com

Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.

Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea.

Induma Informazio Bulegoa.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria

Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www.kateaetxea. net/gazte-informazioa • gazteria@villabona. net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

37


@ Iban Aguinaga

Administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretua egokituko du Gobernuak Nafarroako Kontseiluak dekretuaren zenbait artikulu auzitan jarri ondoren Uxue Barkosek exekutiboak zenbait aldaketa egingo dituela aurreratu du Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek foru administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretuan seguruenik zenbait aldaketa egin beharko direla aurreratu du. Izan ere, Nafarroako Kontseiluak (Nafarroako Foru Erkidegoaren organo aholku-emaile gorena) hizkuntza-eskakizunak eta Funtzio Publikoan sartzeko euskararen baremazioa arautzen duten dekretuaren zenbait artikulu auzitan jarri ditu. Barkosek Parlamentuan eman

38

du dekretua egokitzeko asmoen berri baina, momentuz, ezin izan du aldaketa horiek zeintzuk izango diren zehaztu. Une honetan, Gobernuaren zerbitzu juridikoak eta Euskarabideak Nafarroako Kontseiluaren txostena aztertzen ari dira egin beharreko moldaketak zehazteko. Lehendakaria ez dator bat Kontseiluak egin duen txostenarekin, baina horren lana eskertu du eta izango diren moldaketek dekretua hobetzen lagunduko dutela aurreratu

du. Barkosek azpimarratu duenez, dekretua urtebetez lantzen izan dira eta Nafarroako Kontseiluaren txostenak ez du egin den lan hori guztia bertan behera utziko. Uxue Barkosek azaldu duenez, berak nahiago zuen zuzenean euskararen legea aldatzea, baina lan hori Parlamentuari dagokio eta, une honetan, gobernua sostengatzen duen laukotearen barruan erabateko adostasuna ez dagoenez, ez du horretarako beharrezkoa den gehiengoa.

GAZTEBERRI #130 | 2017 Urria


Bizitzan, kirolean bezala

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak kirolaren bidez balioetan hezteko proiektua aurkeztu du Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak Kirolaren Balioak izeneko ekintza-plana garatuko du. Planaren xedea kirolari lotutako balioak agerian jartzea da. Horien artean, adibidez, honakoak aipatzen dira: hobetzeko grina, begirunea, berdintasuna, gizarteratzea, joko garbia, laguntasuna... Aurkezpenean azaldu den moduan, plana kirolguneetan, kirol-ekitaldietan eta hedabideetan garatuko da (prentsan, irratian, telebistan, zineman, markesinetan eta kirolguneetan, bideoen eta irudidun kartelen bidez). Gainera, planaren barruan jokalekuko balioen ordezkariaren figura sortuko da lehiaketaren esparru guztietan, bereziki kirol jolasetan. Ildo berean, haien lana erraztuko duten ekintzen bidez arbitroen balioa ere indartu nahi da. Abian jarriko den planak taldeko kiroltasunaren arduradunaren figura ere jarriko du martxan, elkartekide guztiek bizikidetzaren alde dihardutela bermatzeko eta era guztietako indarkeria saihesten eta desagerrarazten laguntzeko, bai elkarteak berak

martxan jarritako ekimenen bidez, bai Administrazioak ezarritako neurrien alde eginez. Planak aurreikusten duen beste figura bat bitartekariaren figura da. Bitartekariak kirol gatazkak edo jazarpena dagoenean esku hartuko luke. Ildo horretatik, dagoeneko martxan da kirol

arloan bitartekari lanak egiteko, gatazkak konpontzeko eta jazarpen egoeretan esku hartzeko bulego bat. Esku hartzeko protokolo espezifiko bat ere diseinatu da. Bulegoak bi arlo hauetan egiten du lan: batetik, kirol gatazketako bitartekaritza; eta, bestetik, kiroleko jazarpenaren prebentzioa.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria

39


Agenda AZAROAK 1, ASTEAZKENA

AZAROAK 4, LARUNABATA

AZAROAK 9, OSTEGUNA

• THE WEDDING PRESENT + LUMA. Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia. 20:00. 12/14€.

• KASE 0. BEC-Bilbao exhibition Center, Barakaldo. 19:00. 22€.

• SALTO. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:00. 8€.

• MICAH P. HINSON. Jimmy Jazz, Gasteiz. 16/19€.

• SHAWN JAMES AND THE SHAPESHIFTERS. Azkena Arteoa, Bilbao. 19:30. 15€.

• 330 NEW SUPERBAND METAL. Stage Live Aretoa, Bilbao. 20:30. 17€.

AZAROAK 2, OSTEGUNA

• MANOLO KABEZABOLO. DOKA Aretoa, Donostia. 18:00. 10€.

• AUDIENCE. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 8€.

• ART NATION XTASY + EVERLEVEL. Tunk Aretoa, Irun. 19:00. 15€.

AZAROAK 10, OSTIRALA

• THE WEDDING PRESENT. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 12€. • JORGE DREXLER. Arriaga Antzokia, Bilbao. 20:00. 14/30€.

AZAROAK 3, OSTIRALA • BILBOLOOP FESTIVAL: SWEAT + KLANGSTOF + EMPTY FILES. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 10€. • SONIDO VEGETAL. DOKA Aretoa, Donostia. 21:00. 7€. • NEW STRAITS. Tunk Aretoa, Irun. 20:30. 5€. • MORGAN + VITO + GORDO DEL FUNK & ACID LEMON. Cavas Disco Aretoa, Iruña. 20:30. 8€. • INUN. Pagoa Kafe Antzokia, Oiartzun. 21:00. 8€.

AZAROAK 6, ASTELEHENA

• TOCAN2 LA POLLA. Euskal herria Enparantza, Amorebieta-Etxano.

• JESSE DAYTON. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 10€.

• HAMLET + RISE TO FALL + DEMOTIONAL. Stage live Aretoa, Bilbao. 18:00. 15:45.

AZAROAK 7, ASTEARTEA

• MAMMOTH MAMMOTH. DOKA Aretoa, Donostia. 19:00. 10€.

• H.E.A.T + BLACK DIAMOND + DEGREED. Santana 27, Bilbao. 19:00. 28€.

AZAROAK 8, ASTEAZKENA • SALLIE FORD. Stage Live Aretoa, Bilbao. 19:00. 12€. • QUIET HOLLERS. Unibertsitatepabilioia, Gasteiz. 19:00. Doan.

• BUDASAM + INDOMABLES + RUNAWAY + EUPHORIC. Tunk Aretoa, Irun. 19:30. 8€. • GREEN VALLEY. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:00. 12€

AZAROAK 11, LARUNBATA • ZONA ESPECIAL NORTE +

Urte osoko harpidetza (12 aldizkari)

18€ 40

harpidetzak@gazteberri.eus GAZTEBERRI #130| 2017 Urria


SU TA GAR. Zelaieta parkea, Amorebieta-Etxano. Doan • BILBAO 1980 POP FESTIVAL. BEC-Bilbao exhibition Center, Barakaldo.21:30. 5€. • ACHTUNG BABIES. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 18€. • RUBIO. Cotton Club Aretoa, Bilbao. 19:00. 7€. • GATILLAZO + YAKOLEV 42 + KORKONES. Tunk Aretoa, Irun. 20:00. 15€.

Félix Petite Antzokia, Gasteiz. 19:00. 10€.

AZAROAK 15, ASTEAZKENA

• THE PRETTY THINGS. Satelite t Aretoa, Bilbao. 21:00.

• EILEN JEWELL. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:30. 14€.

• COURTESY + LES ALSBORREGACH. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:55. 10€.

• HINDS. Unibertsitate-pabilioia, Gasteiz. 19:00

• LA SRA. TOMASA. DOKA Aretoa, Donostia. 21:00.

AZAROAK 16, OSTEGUNA

AZAROAK 18, LARUNBATA

• LA SRA. TOMASA. Gaztetxea, Arrasate. 21:00

• ISEO & DODOSOUND. Sanagustin Kulturgunea, Azpeitia. 22:00. 10€.

• LOS ZIGARROS. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:30. 12€.

• LOS PLANETAS. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00. 25€.

AZAROAK 12, IGANDEA

AZAROAK 17, OSTIRALA

• CHUCK PROPHET & THE MISSION EXPRESS. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:00. 15€.

• RAFA PONS. Shake Aretoa, Bilbao. 20:00. 10€. Doan

• BLACK LIGHT GOSPEL CHOIR.

20:30. 15€.

• VIVA SUECIA + JOE LA REINA + HAVOC. Kafe Antzokia, Bilbao.

• RECYCLED J. Santana 27, Bilbao. 22:00. 12€. • LA SRA. TOMAS. Zorrotzako Gaztetxea, Bilbao. 21:00. • MARWAN. Bac& Stage Aretoa, Bilbao. 20:00. 18€. • AINARA LEGARDÓN + EILEN

Unibertsitatea Berrikuntza Europa Kultura

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria

41


JEWELL + CHARLIE 6 THE COLOURS. Tunk Aretoa, Irun. 21:00. 7€. • BOCANADA. Zentral Kafe Antzokia, Iruña. 20:30. 9€.

AZAROAK 22, ASTEAZKENA • LOS HIJOS DE LA MONTAÑA. Unibertsitate-pabilioia, Gasteiz. 19:00.

AZ Azkuna Zentroa - Bilbao: • “MARGARET HARRISON. SEXU, KLASE ETA INDARKERIAREN ARTEKO HARREMANAK”. 2018ko urtarrilaren 18ra arte.

Bilboko Guggenheim Museoa:

• “IZENIK GABEKO ZINEMA”. 2017ko azaroaren 1era arte.

Gasteizko Artium Museoa: • “KARTOGRAFIA LIKIDOAK”. 2018ko otsailaren 11ra arte. • “ONDO IBILI”. 2018ko urtarrilaren 28ra arte.

• “BILL VIOLA: ATZERA BEGIRAKOA”. 2017ko azaroaren 9ra arte.

Gasteizko Kafe Antzokia:

AZAROAK 23, OSTEGUNA

• “ANNI ALBERS: IKUSMENA UKITU”. 2018ko urtarrilaren 14ra arte.

• “AHOTSENEA 10 URTE”. 2017ko azaroaren 19ra arte.

• ELENA SETIÉN VS NICO & VELVET. Kafe Antzokia, Bilbao. 19:00. 6€.

“DAVID HOCKNEY. 82 ERRETRATU ETA NATURA HIL BAT”. 2018ko otsailaren 25era arte.

Gasteizko Montehermoso Kulturgunea:

•SU TA GAR. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 12€.

Bilboarte:

• AULLIDO ATÓMICO. Nébula Aretoa, Iruña. 21:00.

• “UNLID - TANIA BLANCOREN ERAKUSKETA”. 2017ko azaroaren 17ra arte.

AZAROAK 24, OSTIRALA • AVALANCH. Santana 27, Bilbao. 20:00. 24€. •MCENROE. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 15€. • CLOVEN HOOF. Urban Rock Concept Aretoa, Gasteiz. 21:00

AZAROAK 25, LARUNBATA • BRINGAS. Bilboko Itsas-adarra itsas museoa, Bilbao. 19:00. 10€. • AULLIDO ATÓMICO. HIKA Aretoa, Bilbao. 21:00. • PRESUMIDO. Rocket Aretoa, Bilbao. 20:00. 10€. •GANSOS ROSAS. DOKA Aretoa, Donostia. 19:30. 12€.

La Rotonde - Donibane Lohitzune:

Getariako Balenciaga Museoa: • “COLLECTING ELEGANCE. RCHEL L. MELLON’S LEGACY”. 2018ko urtarrilaren 25era arte.

Donostiako Tabakalera:

Irungo Oiasso Erromatar Museoa:

• “MALAS MADRES/SOKATIK ZINTZILIK DAUDEN BIZITZAK”. 2017ko abenduaren 31ra arte.

Donostiako Okendo Kultur Etxea: • “MILA GARRASI GAUEAN”. 2017ko abenduaren 9ra arte.

Kutxa Kultur Plaza- Donostia: • “ART TOYS”. 2017ko abenduaren 19ra arte.

San Telmo Museoa: • “UHARTEAREN ALTXORRA”. 2018ko urtarrilaren 17ra arte.

AZAROAK 29, ASTEAZKENA

Elía Querejeta Zine Eskola - Donostia:

42

• “WORLD PRESS PHOTO 2017”. 2017ko azaroaren 10era arte.

• “LES LISEUSES - MARIE DÉMIASKOCHEN ERAKUSKETA”. 2017ko azaroaren 12ra arte.

• HARDLINE XTASY. Jimmy Jazz, Gasteiz. 19:00. 24€.

• THE PRETTY THINGS. Nébula Aretoa, Iruña. 21:00.

• “PARALELOAN”. SANTOS IÑURRIETAREN ETA MENCHU LAMASEN ERAKUSKETAK. 2018ko urtarrilaren 28ra arte.

• “IKIMILIKILIKLIK, JA ARTZEREN UNIBERTSOA”. 2017ko azaroaren 1era arte.

Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa: • “EMAKUME MODAREN 100 URTE”. 2017ko abenduaren 3ra arte.

Kultur Leioa: • “ERTIBIL BIZKAIA 2017”. 2017ko azaroaren 6ra arte.

Tolosako Topic Museoa: • “MORE THAN DIS (PLAY). ART TOYS”. 2018ko martxoaren 4ra arte.

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria


Pobrezia definitzea zaila da gero. Bururatzen zaigun lehenengo kontzeptua muturreko pobrezia da. Ez da harritzekoa: larriena eta nabarmenena da. Gaur egun, munduan, 800 milioi pertsonek 1,25 dolar besterik ez dute eguna pasatzeko. Bizi baino gehiago, biziraun esan dezakegu. Kostata imajinatzen dugu guk pare bat goxokietan gastatzen dugunarekin bizitzea. Eta horrekin argindarra, ogia eta arropa ordaintzea. Eta abar. Horietako % 48ak 18 urte baino gutxiago dute. Zuetariko bat izan daitezke. Beharbada gertuago aurki ditzakegu pobrezia erlatiboa, pobreziaren edo gizarte-bazterketaren arriskua, gabezia material larria, mantenupobrezia edo lan-pobrezia. Uste duguna baino gertuago ikusi ditzakegu horrelako ereduak, gure auzoan edo herrian. Baina zifra hauen atzetik, elementu eta ezaugarri komun bat dago: pertsonak dira, haurrak eta nerabeak gehienbat. Haien eskubideak urratuta dituzten pertsonak. Unibertsalak eta besterenezinak diren eskubideak. Pobreziaren kontzeptuaren ikuspuntua erabat aldatu behar dugu: ez da bakarrik diru kontua, ez da diru ezaren “aitzakia” besterik. Ez da bakarrik ogia erosteko dirurik ez izatea. Multidimentsionala den fenomeno larriago baten baitan dago: duintasunez bizitzeko beharrezkoak diren oinarrizko gaitasunen gabezia da. Ondo elikatuta egoteko gaitasunik eta baliabiderik ez badaukat, orduan, giza-eskubideen urraketa larria sufritzen ari naiz. Ez hori bakarrik. Harrapatzen zaituen gaitza da, belaunaldiz-belaunaldi jarraitzen zaituena, oinordetzen den zerbait izango balitz bezala, mugikortasun sozialari aukerarik ez utziz. Orain dela gutxi ospatu den Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna garrantzitsua izan ohi da arazoaren dimentsio globala ahaztu ez dezagun. Kafesne bat balio duenarekin bizi direnak azaleratu eta aditzera eman, kasu askotan, arazoaren munta askoz ere handiagoa dela. Pobreziak mila aurpegi dituelako. “Miserian bizi den pertsona bakoitzeko, giza-eskubideen urraketa nabarmena ematen da. Denon betebehar sakratua da hauek errespeta daitezen batzea” esan zuen Joseph Wresinski Aitak, nazioarteko egun honen sortzaileak, 1987ko urriaren 17an. Pobrezian bizi diren pertsonek ez dute ahots bateraturik: haien eskubideak ezagutu eta aldarrikatzeko gai izan behar dira. Guztion

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria

© UNICEF/UN013425/Sokhin

Pobreziaren mila aurpegiak

laguntzarekin. Horretarako munduak Plan bat sortu du: Garapen Iraunkorrerako Helburuak 2030. 2030 Agenda, Gobernuentzako aukera paregabea dela uste du UNICEFek. Politika publiko eranginkorren bitartez, pobrezia eta desberdintasunaren arazoa behingoz konpontzeko. Planeta atseginagoa, iraunkorragoa eta ekitatiboagoa sortzeko abiapuntua, akzio-plan mundiala. 17 helburuez osatutako bide-orria. Baina kontuz, arazoaren izaera globalak ez gaitzala nahastu: euskal gizartearen kontua ere bada. Euskadin pobrezia erlatiboa sufritzen duten haurren kopurua % 19,2koa da eta 100 haurretatik, 12 lan-pobrezia pairatzen duten familietan bizi dira. Plan mundialaren proposamenak gureganatzea lan gogorra da baina beharrezkoa. Tokian tokikotik globalera. Oinarritik heldu diezaiogun arazoari. 2030erako bidea hasia da jada, eta, oraindik, asko daukagu egiteke. UNICEF - Euskal Herriko Batzordea

43


Kursaal.

Arnold Schwarzenegger.

Miren Ibarguren.

Julian lรถpez.

Javier Cรกmara.

Gorka Otxoa.


ARGAZKIAK: Alejandro Boyero Cecilia Gómez.

Patricia López Arnáiz.

Pablo Molinero.

Paco León.

Manuel Solo.

Monica Bellucci.

Ricardo Darín.

Elena Anaya.


46

GAZTEBERRI #130| 2017 Urria



yi

nE u

rop e

ia

ud

l ra

St

st

y in New Zealand

Au

S tu d

S tu

in dy

USA St

Stu

d y in Canada ud

y in


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.