Gazteberri #142 Urria2018

Page 1

Gazteberri Aldizkaria | 142. Zbk | 2018 Urria |

Alkoholaren, tabakoaren eta kirol-apustuen mendeko

#142


ARGITARATZAILEA:

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 eposta: gazteberri@gazteberri.eus http://www.gazteberri.eus ERREDAKZIOA Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Shareak Kultur Elkartea DISEINUA: José Poza LAGUNTZAILEAK: Nerea Segura, Lohizune Loroño, Maialen Olabe eta UNICEF-Euskadi.

PUBLIZITATERAKO-ESPAZIOA. NAHITA UTZI DUGU HUTSIK.

ARGAZKIAK: Sergio Cotos, Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa PUBLIZITATEA: 94 424 75 94 | 616 50 50 82 INPRIMATZAILEA: Zeroa Multimedia

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAREN, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN, ETA EUSKARABIDEAREN LAGUNTZA JASO DU

DEITU 94 4247594 ZENBAKIRA ESPAZIO HAU BETETZEKO


Aurkibidea 04 Gazteberriak

08

Erreportajea: Alkohola, tabakoa eta kirol-apustuak euskaldunon adikzio nagusiak

z Gazteen enplegua sustazeko plan berria Gasteizen z 120 gazte Sadar ibaia garbitzen aritu dira auzolanean z Bizkaiak kultura-ondarea gerturatuko die gazteei

14 Zientzia z NimbRo, futbolean ongien aritzen den robota

22 Euskara z Euskararen arnasguneen garrantzia eztabaidagai z Euskal Soziolinguistikaren jardunaldiak Bilbon

16

Elkarrizketa Borja MartĂ­nez

30 Sexua z Sexu-transmisiozko gaixotasunen kutsadurak gora egin du Hego Euskal Herrian z Orbiting, ghosting eta bestelako fenomeno berriak

32 Teknologia berriak

26

Erreportajea: Zenbat balio du ume bat izateak?

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria

z Sistema eragile mugikor berriek aintzat hartuko dute ongizate digitala z Adinekoen arrakala digitala gainditzeko egitasmoa z Gazteen gaitasu digitalak sustatzeko proiektu pilotua martxan

42 Agenda 3


Gazteberriak BILBAO YOUTH EMPLOYMENT FORUM 2018 Datorren azaroaren 28an, UPV/EHUren Bizkaia Aretoa Bilbao Youth Employment Forum ekitaldiaren agertokia izango da. Ekitaldiaren xede nagusia izango da, betiere Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda ardatz hartuta, gazteen enplegua sustatzea. Horretarako, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira: kalitatezko hezkuntza, genero-berdintasuna, hazkunde ekonomikoa eta desparekotasunen murrizketa.

EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN KARTEL LEHIAKETA Abian da datorren urteko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa iragartzeko kartelaren lehiaketa. Lanak aurkezteko epea datorren azaroaren 29an amaituko da eta partehartzaileek irudi eta lelo bat aurkeztu beharko dute. Irudiaren kasuan, teknika ezberdinetan oinarritutako irudiak aurkeztu ahal izango dira: argazkiak, marrazkiak, collageak, etab. Lehiaketan 18 eta 30 urteko gazteek partehartu ahal izango dute eta irabazleak Hego Amerikara joateko aukera irabaziko du.

4

Gazteen enplegua sustatzeko plan berria Gasteizen Lanbidek eta Gasteizko Udalak elkarlanean garatutako plana da eta ia 1,8 milioi euroko aurrekontua du Gasteizko Udalak 30 urtetik beherako gazteen enplegua sustatzeko plana garatu du LanbideEuskal Enplegu Zerbitzuarekin batera. Plan berriak ia 1,8 milioi euroko aurrekontua izango du; Lanbidek 1,13 milioi jarriko ditu eta Udalak, berriz, 0,66 milioi. Gazteen Enplegurako Programa Eragilearen helburua da lehen lanesperientzia izateko aukera ematea eta, horrela, 30 urtetik beherako 70 gazte kontratatuko ditu lanaldi osoz, hiriko zortzi proiektutan lan egin dezaten: ikastetxeetako jolastokiak edertzea, azpiegitura berdea hobetzea Gasteizko hiri alderdietan, Olarizuko lorategi botanikoan paisaia egokitzeko

eta baratzezaintzako lanak egitea, Basaldean agrokonpostatzean aritzea, hiri altzariak konpontzea, eta kaleak zolatzea, besteak beste. Aipatu proiektuaz gain, Udalak “Hazia 23� programaren hirugarren edizioan parte hartuko du 50.000 euroko ekarpenarekin. Egitasmo horrek trebakuntzarik gabeko 23 urtetik beherako gazteen lanmerkaturatzea sustatzen du. Programa horretan, Udalarekin batera, Vital Kutxa, ADSIS fundazioa, Egibide Fundazioa eta Gasteizko Elizbarrutiko Caritas aritzen dira elkarlanean. Aurten, gutxienez, aipatu adinetik beherako 30 langabe hartuko dira.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria


GIPUZKOAN GAZTE TOUR Gipuzkoako Foru Aldundiak musika eta arte eszenikoen inguruko hainbat ekimen biltzen dituen Gipuzkoan Gazte Tour egitasmoa diseinatu du. Proiektua ez da gauza berria; izan ere, aurreko urteetan Gaztemaniak izenarekin aurkeztu da. Egitasmoaren xede nagusia 12 eta 25 urte bitarteko nerabe eta gazteei kulturprogramazio erakargarria eskaintzea da. Aurten Eibar, Arrasate, Zumarraga, Azpeitia, Zarautz, Irun eta Hondarribira iritsiko da programa.

BILBOKO “FILM SOZIALAK” ZINEMA IKUSEZINAREN X. EDIZIOA KCD-Kultura, Communication Desarrollo GKEak antolatzen duen Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak 10 urte bete ditu. Jaialdia garapen iraunkorrerako lankidetzari, giza eskubideei, genero-berdintasunari eta kulturartekotasunari buruzko gaiak jorratzen dituzten lanen erakusleihoa da eta aurten, emakumeen begirada izan da nagusi. Aurtengo ediziora 900 lan baino gehiago aurkeztu dira eta, azkenean, 84 izan dira jaialdirako aukeratu direnak.

GAZTEENTZAKO MADELON LITERATURA LEHIAKETA EHGAM, Euskal Herriko Gay-en Askapen Mugimenduak, gazteentzako literatur lehiaketaren 6. edizioa antolatu du. Lehiaketa bi atal nagusitan banatzen da. Lehenengoan 14 eta 17 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute eta bigarrenean, 18 eta 25 urte bitartekoek. Modalitate bakarra izan arren, lanak gaztelaniaz zein euskaraz bidali ahal izango dira. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du: Argibideak: www.ehgam.eus

20.000

URKULLU LEHENDAKARIAK AZPIMARRATU DUENEZ, EUSKO JAURLARITZAREN HELBURUA DA 20.000 GAZTEK LEHEN LAN-ESPERIENTZIA IZATEA LORTZEA

Iñigo Urkulluk Novia Salcedo Sarien banaketa-ekitaldian azaldu duenez, gazteen enplegagarritasuna sustatzea Eusko Jaurlaritzaren lehentasunetako bat izango da. Zentzu horretan, datozen urteetan 20.000 gaztek lehen lanesperientzia izan dezaten lortu nahi da. Horretarako, “merezi du elkarrekin biltzea eta bat egitea, indarrak eta energia batzea, eta elkarlanean jardutea” azpimarratu du Urkulluk.

“Etsaiak izateko ez duzu gerra bat deklaratu behar; nahikoa duzu pentsatzen duzuna esatearekin ” MARTIN LUTHER KING (1929-1968). Bakearen Nobel Saria irabazi zuen 1964. urtean Estatu Batuetan afroamerikarrentzako eskubide zibilen alde egin zuen lanagatik.

KONTADORES ZENTROKO III. MIKROANTZERKI MARATOIA . Kontadores Gazte Zentroak III. Mikroantzerki Maratoia antolatu du. Maratoiaren helburua da bultzatzea gazteizaerako zein formatu txikiko antzerki erdi-profesionala/ amateurra. Izena emateko epea azaroaren 9an amaituko da.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria

LAZARRAGA SARIEN V. EDIZIOA. Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Elkarteak bi urtean behin ospatzen den Lazarraga Sarien edizio berria antolatu dute. Aurtengoa aipatu sarien V. edizioa da (lehenengo edizioa 2010. urtean ospatu zen) eta, ohi bezala, Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskara txertatzeko aurrera eramandako ekimenengatik euskararen alde lan egin duten entitateak edo pertsonak saritzea izango du helburu. Irabazleak azaroaren 8an ospatu den Artium Museoan ospatuko den ekitaldian ezagutuko dira. Guztira, bost sari emango dira.

5


© Navarra.es

ARTEA ETA GIZA ESKUBIDEAK, HAUR ETA GAZTEEN XV. EKITALDIA

120 gazte Sadar ibaia garbitzen aritu dira auzolanean Ekimena NKGIren Aurrekontu Partehartzaileen barruan aukeratutako ‘Sadar Conecta’ egitasmoaren barruan kokatzen da 120 gazte baino gehiago bildu ziren pasa den urriaren 20an auzolanean Sadar ibaia garbitzeko. Garbiketa-lanak, aurten Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NKGI) deitutako Aurrekontu Parte-hartzaileen barruan aukeratutako ‘Sadar Conecta’ proiektuaren barruan garatu dira, eta guztira, 450 kilo zabor inguru biltzea lortu da. Garbiketa lanak NUPeko Agrobioteknologiako Institutuaren eta Elorz ibaiaren bokalearen artean den tartean gauzatu dira. Zabor-bilketaren ostean, gazteak Iruñeko Orfeoia Parkean bildu dira hamaiketakoa hartzeko. Bertan, bildutako zabor guztiarekin, Alicia Otaegui artistak artelan bat osatuko du hiritarrak zabor-sortzearen ondorioen inguruan kontzientziatzeko.

6

Donostiako Udalak antolatuta, Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen Lehiaketaren XV. edizioa ospatuko da. Lehiaketan, edozein marrazketa teknika erabiliz, gazteek proposaturiko gaiaren inguruko lana aurkeztu behar dute. Aurtengo ediziorako gaia, adibidez, jolasteko eskubidea da. Aipatu eskubidea Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 31.1 artikuluan jasotzen da. Izan ere, jolasak haurren bizitzaren parte garrantzitsuenetako bat dira, gaitasun kognitiboak ezezik, sormena ere sustatzen dutelako. Lehiaketa lau ataletan banatzen da, betiere, adinaren arabera: 6-8 urte, 9-12 urte, 13-15 urte eta 16-18 urte. Lanak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 1ean bukatuko da, eta irabazleak apirilaren 14an emango dira ezagutzera. Saritutako lanekin “Bazen behin irudi bat...” liburuxka argitaratuko da.

Ondare Up programa Bizkaiak kultura-ondarea gerturatuko die gazteei Bizkaiko Foru Aldundiak eta Unesco Etxeak, kultura ondareari eta horren dibertsitateari balioa eman nahian, lankidetzaprotokolo bat sinatu dute. Hitzarmen horren barruan aurreikusitako ekintzen artean, Ondare Up izeneko programa aurkitzen da. Aipatu programaren helburua da ondarea eta kultura dibertsitatea Bizkaiko gazteengana hurbiltzea. Programaren aurkezpenekitaldian Euskara eta Kultura diputatu Lorea Bilbaok azaldu duenez, “Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Unesco Etxearen arteko lankidetzaren helburua da gazteak ondarea zaindu, errespetatu eta baloratzearen garrantziaren inguruan sentsibilizatzea”. Ondare Up ondarearen eta kultura dibertsitatearen ezagutza sustatzea xede duen tresna didaktikoa da eta web formatuan (ondareup. org) eta aplikazio formatuan aurkeztuko da. Gazteen artean tokiko ondarearen inguruko ezagutza, partehartzea eta konpromisoa sustatzeko, Ondare Up-ek jakin mina piztuko dieten erronkak proposatuko dizkie gazteei.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria


Gazteber eberri aldizk izkaria

5500.0000 000 ale hilero

Euskkkal Heerrriiikko herri guztietan gazteberri.eus

Zabalkunde handiena duen gazteentzako aldizkaria Zure aldizkaria!!


Alkoholaren, tabakoaren eta kirol-apustuen mendeko Eusko Jaurlaritzak ezagutzera eman duen Adikzioen gaineko Inkestaren datuen arabera, gazteen artean botilioia jaitsi bada ere, kalamuaren kontsumoak gora egin du

8

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria


GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria

9


Erreportajea

I

railaren amaieran, Jon Darpon Osasun sailburuak “Adikzioen gaineko inkesta. Euskadi 2017� txostenaren emaitzak eman zituen ezagutzera. Aipatu txostena Euskadin bizi diren 15 eta 74 urte arteko 2.013 herritarrei egin zaien etxez etxeko galdeketa batean oinarritu da eta, bertan, besteak beste, drogen eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoko jarraibideak eta prebalentzia, haien bilakaera, eta problematika horren inguruko herritarren iritzia jasotzen dira. Txostenak hainbat ondorio utzi ditu, baina seguruenik, garrantzitsuena, eta zalantzarik gabe, nabarmenena, honako hau dugu: alkohola eta tabakoa dira euskaldunok gehien kontsumitzen ditugun drogak. Txostenean jasotako datuen arabera, euskal biztanleriaren % 81,2k alkohola edan du noizbait azken hilabeteetan. Tabakoaren kasuan, tarte horretan erre duten biztanleen kopurua % 25,9koa izango litzateke. Alkoholaren eta tabakoaren kasuan, batez beste, kontsumoak 16 eta 17 urterekin hasiko lirateke, hurrenez hurren. Alkoholari dagokionez, alde nabarmenak daude astean zehar eta aste bukaeratan egiten diren kontsumoen artean. Horrela, astean zehar alkohola edaten dutenen kopurua % 33,5ekoa den bitartean, aste bukaeratan kopuru hori % 66,3raino hazten da. Alde positiboei dagokionez, bi lirateke aipatu beharrekoak: alde batetik, gehiegizko kontsumoa egiten duten hiritarren kopurua 2012ko % 11,3tik 2017ko % 8,1eraino jaitsi da. Bestalde, botiloia edo kalezurruta egiten duten 15 eta 34

10

urte bitarteko gazteen kopurua ere 2012ko % 38,5etik 2017ko % 35,2raino jaitsi da. Tabakoa da gehien kontsumitzen den bigarren droga, baina kasu horretan, kontsumoak nabarmen

jaitsi dira. Horrela, gero eta gutxiago dira tabakoa erretzen duten pertsonak (biztanleria osoaren % 22,1) eta, gainera, erretzaile horiek gero eta zigarro gutxiago erretzen dituzte.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria


GERO ETA GEHIAGO DIRA ONLINE JOKOAREKIN ARAZOAK DITUZTEN GAZTEAK. Hainbat ikerlanen arabera, gaur egun, ludopaten batez besteko adina 20 urte inguruan kokatzen da. Internet bidez egin daitezkeen kirol-apustuak omen dira gazte gehien erakartzen dituztenak, seguruenik, etekin ekonomiko azkarra lortzeko aukera bezala ikusten dutelako.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria

11


Kontsumo prebalentzia (%). EAE, 2017 100 Emakumea

86,0 80

Gizona

76,4

60

40

29,4 22,4

20

20,1 11,7

11,1 5,4

0,7

3,2

0 Alkohola

Tabakoa

Psikofarmakoak

Kalamua

Legez kanpoko beste substantzia batzuk

0,4

1,2

Substantzia dopatzaileak

Iturria: Adikzioen Gaineko Inkesta 2017. Euskal Autonomia Erkidegoa

Txostenean bada tabakoaren kontsumoaren datu esanguratsu bat: tabakoa inoiz erre duten hiritarren kopurua % 50 ingurukoa da. Zigarreta elektronikoak erretzen dituztenen kopurua % 6 ingurukoa da. Tabakoaren kontsumoak nabarmen behera egin badu ere, ezin da gauza bera esan kalamuaren edo marihuanaren kontsumoaren inguruan. Izan ere, txostenak jasotako datuen arabera, 2017an euskal biztanleriaren % 8,6k marihuana kontsumitu zuen. 2012ko datuekin alderatuta, droga horren kontsumoa bi puntutan hazi dela ikus daiteke, baina oraindik, 2006an jaso zen

12

% 14tik urrun aurkitzen da. Hala ere, marihuana da droga ilegalen artean kontsumorik handiena duen substantzia. Gainera, droga horren kontsumoa, bereziki, gazteen artean ematen da. Txostenaren arabera, 15 eta 24 urte bitarteko gazteen % 16,4 droga hori kontsumitzen du. Batez beste, gazteak 18,6 urterekin hasten dira kalamua kontsumitzen, baina 15 urteko gazteen artean ere horrelako kontsumoak antzeman dira. Azaldu diren hiru substantzia horiez gain, bestelako drogen kontsumoak nahikoa urriak dira. Horien artean, bi lirateke aipamen bat merezi dutenak. Alde batetik, psikofarmakoen multzoan

ADIKZIOEN GAINEKO INKESTA. EUSKADI 2017. 1992az geroztik Euskal Autonomia Erkidegoan drogen kontsumoa eta beste adikzio batzuk analizatzen dituen serie historikoa da inkesta hori eta bere helburua da drogen kontsumoari eta beste adikzio batzuei buruzko egoera, haiekin erlazionatutako gizarte-faktoreak, eta problematika horren gainean herritarren iritzia eta arrisku-pertzepzioa ezagutzea.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria


Joko aktiboa eta adikzio-arriskua duten herritarren banaketa haien mailaren arabera (%). EAE, 2012-2017 3

% 2,8

% 2,5

0,3 0,1

0,2 0,4

2

2,4

1,9

2012

2017

1

0

Arrisku txikia

Neurrizko arriskua

Gehiegizko jokalaria

Iturria: Adikzioen Gaineko Inkesta 2017. Euskal Autonomia Erkidegoa

sartzen diren substantziak daude. Txostenean jasotzen denez, biztanleriaren heren batek horrelako drogaren bat hartu izana aitortzen du, baina kontsumo horiek ez dira azken hamabi hilabetetara mugatzen. Bestalde, kokainaren kontsumoa ere deigarria da. Kasu horretan, bada azken hamabi hilabeteetako daturik eta horien arabera, kontsumitzaileen kopurua % 1,9koa izango litzateke.

Substantziarik gabeko adikzioak

Adikzioen gaineko inkesta. Euskadi 2017 txostenak, ohiko drogen kontsumoak ezezik, substantziarik

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria

gabeko adikzioak ere aztertu ditu. Kasu horretan, jasotako datuek kezka eragin dute arduradun publikoen artean. Izan ere, euskal hiritarren laurden batek (% 25,7k) loterietan eta apustuetan hartzen du parte astero. Horiek lirateke jokorik hedatuenak, baina kezka gehien eragiten duena kirolapustuak dira. Kasu horretan, hazkundea izugarria izan da eta, gainera, horien inguruan hainbat arrisku-jokabide azaltzen dira. Azkenik, Interneten gehiegizko erabilera ere Eusko Jaurlaritzak prestatu duen txostenean azaltzen da. Kasu horretan, biztanleria osoaren % 5ek horrelako jokabideak azalduko lituzke.

Artolazabal: “Adikzioak eta horiek izan ditzaketen gizarte-eraginak saihestea erronka bat da” Hil honen hasieran, eta Etorkintza Fundazioak antolatuta, adikzioen inguruko jardunaldiak burutu dira Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal izan da eta, azaldutakoaren arabera, “adikzioak eta horiek izan ditzaketen gizarte-eraginak saihestea erronka bat da”. Izan ere, adikzioek eragin zuzena dute gure bizitzako ia esparru guztietan eta horrelako arazoak dituzten pertsonak laguntzea guztion lana dela azpimarratu du Artolazabalek. Erakunde publikoetatik esparru soziosanitarioa arretaz jorratzen dela azaldu du sailburuak, baina, gizarteko eragile guztien lana ere beharrezkotzat jo du. Adikzioena gure gizartean ohikoa den arazoa da eta ohiko adikzioei (droga legalak zein ilegalak) substantziarik gabeko adikzioak gehitu zaizkie. Horien guztien prebentzioan lan egiten duten elkarteen lanean laguntzeko eta programak garatzeko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak Euskadiko VII. Adikzio Plana garatu du.

13


Montrealen ospatutako roboten arteko futbol txapelketaren finala Alemanian ekoitzitako bi roboten arteko lehia izan zen. Ezkerrean, txapeldun suertatu zen NimbRo robota dago eta, eskuinean, Offenburg Unibertsitatean garatutako RoboCup robota.

14

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria


Zientzia NimbRo, futbolean ongien aritzen den robota Uztailean, Frantziak Kroaziaren aurkako finalean Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen. Sasoi berean, eta askoz oihartzun gutxiagorekin, gizakion tamaina duten roboten Munduko Futbol Txapelketa ospatu zen Kanadako Montreal hirian. Errusian Alemaniako selekzioaren papera oso kaxkarra izan bazen ere, Kanadan, eta bigarren urtez jarraian, NimbRo izeneko robot alemaniarra garaile atera zen. Izan ere, aurreko urtean Nagoyan (Japonia) jokatutako txapelketan ere NimbRok txapelketa horren lehen edizioa irabazi zuen. Azken urteetan adimen artifizialaren esparruan aurrerapenak izugarriak izan badira ere, futbolean aritzen diren roboten kasuan, oraindik ere, bide luzea egiteko dagoela ikusi ahal izan da Montrealen. Izan ere, xakean edo antzeko hainbat jokoetan ez bezala, futbolean aritzen diren roboten egitea gizakion egitetik oso urrun aurkitzen da. Horrela, roboten arteko futbolean, oraindik ere, baldartasuna eta errakuntza komikoak nagusi dira. Robot hauen hutsunerik handiena orekan aurkitzen da. Orokorrean, robot hauen mugimenduak nahikoa baldarrak eta motelak dira. Robot irabazlea Bonneko Unibertsitateko ikertzaile talde baten produktua da. Bere garapenean sei hilabete besterik eman ez bazuten ere, esparru horretan Messiren baliokidea izango litzateke NimbRo. Azken fasea osatzen zuten bost partidatan, robot alemaniarrak 46 gol sartu eta bakarra jaso zuen. Erronka teknikoetan 21 puntu lortu ondoren, garbi geratu zen txapeldunak saria errepikatuko zuela. Roboten arteko futbol txapelketak 1997an hasi ziren. Garai horretan, robotak oso tamaina txikikoak ziren eta ez zuten gizakion itxurarik. Izan ere, robot horiek diseinatzen dituzten ikertzaileek duten erronkarik handiena hankabiko roboten mugimenduak koordinatzea da. Txapelketa berrian, robotek 1,35 eta 1,80 metro bitarteko altuera izan behar dute.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria

15


Elkarrizketa BORJA MARTĂ?NEZ Animalistak taldeko kidea

“Ez da animalientzako lege zuzenik izango gizarteak horrelakorik eskatzen ez duen bitartean� Euskadin animalien babeserako indarrean den legea 1993. urtekoa da. Zein da lege horren inguruan duzuen iritzia? 6/1993 legeak, izena kontrakoa adierazten duen arren, ez ditu animaliak babesten. Lege horrek gizakiok egiten dugun animalien ustiapena arautzen du. Animalistak taldean inkongruentzia izugarria iruditzen zaigu animalien babesaren inguruko lege batez hitz egitea helburua animalien ustiapena denean. Gainera, lege horrek bakarrik txakurrak edo katuak bezalako animaliak hartzen ditu aintzat eta ia beste animalia guztiez ahazten da. Aipatu legeak, adibidez, maskotak babesten ditu, baina tauromakia bezalako espektakuluetan erabiltzen diren animaliez ahazten da. Guretzat zentzugabekeria da: edo animalia guztiak defendatzen dira edo bat ez. Horrelako bereizketek garbi uzten dute legeak ez duela animalien ongizatea aintzat hartzen; ostera, garrantzitsuena,

16

animaliak gizakiontzat duten erabilgarritasunaren arabera sailkatzen dira. Legea beraz, ez dago, izaki indibidualak diren heinean, animaliak babesteko pentsatuta; gizakion jabegoa babesteko pentsatuta dago. Orain lege horren erreforma egin nahi dela iragarri da. Zein nolako aldaketak planteatu dira? Duela gutxi, eta animaliak protagonista izan dituzten zenbait gertakari direla eta, Eusko Jaurlaritzak aipatu legea aldatzea proposatu du, printzipioz, animaliek duten babes-maila igotzeko. Adibidez, arau berriak tamaina handiko animalien erabilera debekatu nahi du zirkuikuskizunetan. Dena den, orain arte ezagutu dugun proposamen bakarra Alderdi Popularrak egin duena da eta, gure ustez, atzera pauso bat suposatuko luke. Azaldu dudan moduan, 6/1993 legearen abiapuntua ez da zuzena eta egin nahi diren aldaketek ez dirudi hori aldatuko dutenik.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria


GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria

17


“ANIMALIEN USTIAPENA ARAUTZEA USTIAPEN HORI BETIKOTZEA DA”. Animalistak taldeko kide Borja Martínezen ustez, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean den animalien inguruko legeak (6/1993) animaliak gizakiontzat duten erabilgarritasunaren arabera sailkatzen ditu eta gizakion jabegoa babesteko pentsatuta dago, animaliak gizakion jabegotzat hartzen baitira.

18

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria


Gizakiok animaliak sailkatzen ditugu horien erabilgarritasunaren baitan. Animalistak taldean horrelako bereizketarik egiten al duzue? Animalia guztiak animaliak dira. Gizakiok animaliak bereizten ditugu guretzat duten erabilgarritasunaren edo ekartzen dizkiguten onuren baitan. Gure ustez, gizakiok egiten duguna zentzugabekeria da. Animaliak hazten ditugu, hainbat kasutan hautespen genetikoaren bidez horiek aldatuz ere, euren gorpuekin elikatzeko. Guretzat etika kontu bat da. Edozein animaliaren interesak hain modu arbitrarioan urratzen direnean injustizia baten aurrean gaude eta, hori ez da etikoa. Edonork uler dezake animalia bat giltzaperatzeak ondoren eraila izateko animalia horren interesen kontra egiten duela eta, ondorioz, injustizia bat da. Hori objektiboa da; ez da iritzia emateko gai bat. Mila modutan justifikatu ahal dugu, baina faktua horrelakoa da. Nature aldizkarian argitaratu duten artikulu baten arabera, 2050. urterako gizakion biztanleria 10.000 milioitara irits daiteke eta, ondorioz, pertsona horiek guztiak elikatzeko arazoak egon daitezke. Horrelako egoera batean haragiaren kontsumoa bertan behera uztearen beharra aldarrikatzea gizartean ulergaitz suerta daiteke‌ Haragia jatea ez da askatasunean hartu dugun erabaki bat; txikitatik sartu diguten ohitura edo tradizio bat da eta modu akritikoan onartzen dugu. Betidanik hori ikusi dugu eta besterik gabe onartzen dugu. Egokiena izango litzateke gizakiok ditugun kontsumo-ohituren

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria

inguruan eta horiek animaliengan dituzten eraginen inguruan hausnarketa sakona egitea eta horren araberako erabakia hartzea. Garbi dago hori ez dela egun batetik bestera lortzen , baina guk jendeari horrelako informazioa helarazteko eta horren inguruan hausnar dezaten lan egiten dugu. Munduko biztanleria elikatzeko diren arazoak, preseski, haragiaren kontsumoan oinarritutako elikaduraren ondorioa dira. Nazio Batuen 2010. urteko txosten baten arabera, abeltzaintzako industriaren inpaktua murriztu behar da, animaliajatorria duten produktuetatik aldenduz eta mundu-mailako elikaduran aldaketa sakona eginez. Haragi, arrain, esneki eta arrautzen ekoizpenak baliabide ugari eskatzen ditu. Litro bat esne ekoizteko, adibidez, mila litro ur behar dira; kilo bat haragi lortzeko, berriz, 5 eta 16 kilo labore bitartean. Eta labore horrekin guztiarekin milioika pertsona elika daitezke; guk berriz, animaliak loditzeko erabiltzen dugu. Oilo bat hazteko, elikatzeko, berotzeko, garraiatzeko eta hiltzeko erabiltzen den energiaren % 14 soilik berreskuratzen da hori jan ondoren. Lur eremu zehatz batean, adibidez, barazkiak landatuko balira, haragiaren ekoizpenera bideratu balitz baino proteina gehiago lor daitezke. Beraz, animaliaproduktuen ekoizpenak duen kostu altua munduan den gose eta pobreziaren arrazoi nagusietako bat da. Zein nolako ekintzak burutzen dituzue zuen mezua gizarteari helarazteko? Nagusiki, kontzientziazio eta zabalkunde kanpainak burutzen ditugu. Aurtengo udaberrian,

19


adibidez, txerrikume bat protagonista zuen “Sufritzen dute. Zuk ekidin dezakezu” leloa zuen kanpaina egin genuen. Kanpainaren xedea izan zen gure kontsumo ohiturek animalien bizitzan eragin zuzena dutela salatzea, kasu horretan, txerrien bizitzan. Bilbon arrakasta handia izan zuen beste kanpaina bat egin genuen: “Kuboaren erronka”. Karpa baten barruan hiltegietan animaliak nola hiltzen dituzten azaltzen zuen monitore bat jarri genuen. Jendeari bideo osoa ikusteagatik hiru euro eskaintzen genien eta oso gutxi izan ziren bideo osoa ikusi ahal izan zutenak. Gainera, bideoa osorik ikusi zuten askok ez zuten dirua hartu eta gure lanarekin jarraitzera animatu gintuzten. Bideoa gure Youtube kanalean ikus daiteke: https://www.youtube.com/ watch?v=T9uq0iVnfD0. Hiltegien kontua hedabideetan protagonista izan dugu azken asteetan, adibidez, Baionan epaitzen ari diren Zuberoako hiltegiaren kasua dela-eta edo Nor taldeak Euskadiko eta Nafarroako hiltegietan grabatu dituen irudiak direla-eta... Jendea zur eta lur geratuko litzateke hiltegietan gertatzen dena ikusiko balu. Printzipioz, bada hiltegietan animalien hilketa arautzen duen lege bat, baina aipatu dituzun kasuetan, eta beste hainbatetan, lege hori ez da errespetatzen. Guretzat, gainera, 6/1993 legean bezala, lege horren funtsa okerra da. Legean adierazten denez, hilketa egiteko metodoak arautzen dira beharrezkoa ez den animalien sufrimendua ekiditeko. Baina gure buruari egiten diogun galdera honakoa da: zein sufrimendu

20

da beharrezkoa? Horrek guztiak argi uzten du gizarteak hala eskatzen ez duen bitartean ez dela animalientzako lege zuzenik izango. Nolakoak izan beharko lukete animalientzako lege zuzenak? Guretzat, hasierako planteamenduak abolizionista izan behar du, ez arautzailea.

Arautzen duen lege bat, kasu horretan, animalien ustiapena onartzen duela suposatuko luke eta, gainera, gizartean ideia faltsu bat zabaltzen du, hots, animalien interesengatik arduratzen den legea dela. Horrelako lege batek, berriz, bakarrik animalien ustiapena eta hilketa arautuko luke.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria


GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria

etorkizuna.eus Âą18 Presta Ezazu Zure Etorkizuna aldizkaria 21


Euskara Euskararen arnasguneen garrantzia eztabaidagai Arnasguneen kontuan prebentzioa izan da nagusi azken urteetan. Orain, berriz, garapenean sakondu beharra azpimarratu da Pasa den urriaren 10ean, UEUko ikastaroen barruan, lurralde -antolakuntzaren eta hizkuntzaaldaketaren arteko harremana aztertu zuen jardunaldia ospatu zen Azpeitiako San Agustin Kulturgunean. Aurtengoa, gai hori jorratzen duen jardunaldien laugarren edizioa da, lehenengoa 2014. urtean ospatu zelarik. Aurreko hiru ediziotan ikusi ahal izan zenez, politika publiko guztietan hizkuntza-politika egiten da eta politika horiek guztiek euskararen normalizazioprozesuan eragina izaten dute, zenbait kasutan, eragin hori negatiboa izan badaiteke ere. Eragin negatibo horren adibiderik garbiena euskararen arnasguneetan ikus daiteke. Jardunaldian jorratutako gai guztiak zazpi ondorio nagusitan laburtu dituzte antolatzaileek: garapen egokiak jasangarria eta orekatua izan behar du; hizkuntza komunikazio eta harreman sozial guztietan azaltzen da eta, ondorioz, hizkuntzen normalizazioprozesuetan eragiten dute;

22

Jardunaldian, lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak proposatu dira

arnasguneen aldeko politikak gauzatu behar dira; arnasguneak subjektu juridiko gisa egituratu behar dira; arnasguneen inguruko ikerketa aplikatuko lerro berriak behar dira; Lurralde Antolaketarako Euskararen Plan Sektoriala garatzeko premia dago; eta, arnasguneetako euskaldunen kontzientzian eragin behar da.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria


Š uema.eus

Š bilbao.eus

EUSKAL LITERATURA FRANKFURTEKO NAZIOARTEKO LIBURU AZOKAN

ARNASGUNEEK ETORKIZUNEAN IZAN BEHAR DUTEN GARRANTZIA. Jardunaldien aurkezpenean GarbiĂąe Mendizabalek, Paul Bilbaok, Josu Labakak, Eneko Etxeberriak eta Ane Sarasuak, parte hartu zuten.

Frankfurteko liburu azoka nazioarte-mailan den liburu-azokarik garrantzitsuenetakoa da. Beste behin, euskal literaturak, euskarazkoak zein gaztelaniazkoak, bertan izateko aukera izan du. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesari esker, Euskadiko Editoreen Elkarteak, Euskal Editoreen Elkarteak eta Euskal Irudigileak Elkarteak bertan izateko aukera izan dute. Guztira, 350 titulu inguru izan dira bertan erakutsi ahal izan direnak, 280 euskal editoreen standean eta beste 75 Euskal Irudigileen standean. Lehenengo standean 14 argitaletxe bildu dira eta, horri esker, Euskadiko liburu-sektorearen informazio-puntu bihurtu da. Irudigileen standean, berriz, 10 argitaletxe alternatibo bildu dira.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria

Euskal Soziolinguistikaren jardunaldiak Bilbon Aurtengo edizioaren gai nagusia hizkuntzen bizitasun digitala izango da. Euskal Soziolinguistikaren jardunaldien X. edizioa Bilbon den UPV/EHUren Bizkaia Aretoan ospatuko da datorren azaroaren 6an. Soziolinguistika Klusterrak antolatuta, aurtengo edizioan Andras Kornai hungariarra izango da protagonista nagusia. Kornaik hizkuntzen bizitasun digitalaren giltzarriak azalduko ditu eta, bereziki, euskararen kasuan esparru horretan zein nolako erronkak diren aztertuko da. Jardunaldiaren xedea da euskararen biziberritzearen inguruan aurrera eramaten ari diren ikerketa, berrikuntza eta garapen proiektuak ezagutzera ematea. Biziberritze prozesu horretan, ingurune digitala funtsezkotzat jotzen da. Izan ere, hizkuntza baten bizitasuna bere hiztunen komunitateak testuinguru berrietara egokitzeko duen gaitasunaren araberakoa da eta, une honetan, ingurune digitalak indarrean den testuingurua baldintzatzen du. Euskararen kasuan esparru horretan egin diren lanen berri emango dute hainbat eragilek. Jardunaldiekin batera, euskal soziolinguistika esparruko lanik onenak saritzen dituen Hausnartu Sarien banaketa egingo da egitarauaren barruan.

23


Zer jan, hura izan

NEREA SEGURA

Egia egi, ogia ogi Munduan hamaika datu bitxi daude. Titus, nigeriarra da eta gure ping-pong-entrenatzailea. Pertsona aparta, benetan! Urtero, Buruntzaldea Txapelketaren ondoren gure etxera zetorren bazkaltzera. Historia interesgarri anitz kontatzen zizkigun eta, 10 urterekin, aho bete hortz utzi ninduen bitxikeritxo bat. Hartzitutako artomorokilak gosaltzeko ohitura dute. Hartzigarri laktikoak zapore garratza inprimatzen diote, jogurtaren antzekoa; eta pudding baten itxura du. Ogi deritzote. Gure oinarrizko ogiak osagai berdintsuak ditu: irina, gatza eta ura nahasten dira, legamia eransten zaio hartzitzeko eta egosi ondoren, prest dugu. Beste bertsio batzuk ere badituzte, etxeko txikiak elikatzeko: basartokoa ogi-baba eta artatxikikoa ogi-gero. Gure hizkuntzak eta kultura gastronomikoak noizbait gurutzatu ote diren, batek jakin! Baina herritik urrun gaudenean, antzekotasunek hurbiltzen gaituzte. Baina, ba al dakigu zer jaten dugun? Elikagaien etiketek, gure tresnak izan behar dutenek, gure arma nagusiak bilaka daitezke ogi-tarteko! Ogia arautzen duen dekretua 1984koa delako, historiaurrekoa. Wikipediak dioenez, ogia 14.400 urtetik hona egiten da, nekazaritza garatu baino 4.000 urte lehenagotik; eta eboluzioa aztertzeko, hiru alderdi dira nagusi: ehotzeko tresnak (errotak), masaren hartzidura (mikroorganismoak) eta tratamendu termikoa (sua); baina azkeneko hamarkadetan bilakaera izugarria izan da. Beraz, araudia erabat zaharkituta dago. Lehen, merkatuan, hiruzpalau mota ezberdin ziren: txuri edo integrala, baguette edo baserrikoa; orain, aldiz, era askotakoak ditugu aukeran: molde, txigortua, zerealduna, beltza, gatzik edo glutenik gabe, opila, txapata... Gomendioa argi dago: ore-ama ogia, ekologikoa eta integrala; hautatzerakoan, aldiz, ez da batere erraza. Legamia eta bakteriaz osatutako masa, aire zulotxoak bideratzen ditu eta garraztasun puntua ematen dio. Integrala diogunean, irin osoetan oinarritutako produktua dela ulertzen dugu; baina ez du zertan horrela izan behar. Horra hor

24

eztabaida. Aleak hiru zatietan banatu ditzakegu: zahia, endosperma eta hozia. Zahia, kanpoko zuntzadun azala da. Endospermak, almidoia eta proteinak (glutena, adibidez) biltzen ditu. Eta, hoziak, mantenugaiak: B eta E bitamina, magnesioa eta olioak. Ale osokoa, beraz, nutrizionalki interesgarria da; eskaintza orokorrena, ordea, ez dator bat. Irinean zuntza barne egoteak, edo irin finduta (hidrolizatuta) erabiltzeak eta gero zahia gehitzeak, ez da berdin; bigarrengoak indize gluzemiko handiagoa baitu eta asetasun maila txikiagoa. Bestalde, olioa izateak iraungitze data murrizten du, hazia zaharmindu eta ogia zahartzen duelako. Horregatik, germena baztertzen da eta bitamina E (liposolugarria) horrekin batera. % 100 irin osoarekin eginak edo % 100 gari osoarekin eginak ez dute esanahi bera. Bigarren ogian, emaitza, duen gari ehunekoaren araberakoa izango da: % 0, % 10... Jakin dezazun, momentuz, gari edo zekale ogiak % 50 behar du integrala izateko (edo zahia erantsita); berriz, oloa, arto edo kinoazkoak % 20, soilik. Egundokoa liteke % 100 osoa izatea, baina “Houston, we have a problem�, okinek planteatutako arazoa: masa lantzean zuntz gehiago sartzeak, masaren elastikotasuna gutxitzen du. Beraz, ur eta gluten gehiago eransteak dakar. Gainerakoan, kontsumitzaileekiko beste bat: testura berria onartu beharra, lodiagoa (alemaniar ogiaren antzera). Eta ohiturak ez dira egun batetik bestera aldatzen. Prozesua oso industrializatuta dago eta artisau hitza oso ibilia. Prozesu mekanikoak makinaz edo eskuz egina bada, bere garrantzia du; normalean makinek hartzidura-prozesua bizkortzen dutelako, eta emaitzan eragina duelako. Ogia beltza bada, beharbada maltatuta edo melazaz margotuta egongo da. Zuntz-iturria dela badio, gehigarrien artean zahia izango da. Eta naturala dela dioenean, zalantzan jarri; real food-ek ez dutelako lelorik behar salmentarako. Claim asko dira, gure erosketa aukerak manipulatzen dituztenak; hori dela eta, ogiaren araudia berritzea behar-beharrezkoa da. Egia egi, ogia ogi.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria



Zenbat balio du ume bat izateak? Noizbait galdetu diozu zeure buruari zenbat balio duen ume bat izateak? Zenbat gastatu behar izango duzun zure semealabaren hezkuntzan edo bere mantenuan? Save the Childrenek ume bat hazteko beharrezkoa den hileko gutxieneko kostua kalkulatu du, betiere, Estatuan diren baldintza egokietan haz dadin.

26

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria


Erreportajea

U

me bat izateak poztasun handia ematen du, baina, aldi berean, hainbat gastu ere dakartza. Ume bat izateak jada etxean diren hainbat gastu biderkatzen ditu eta, gainera, gastu berriak ere eragiten ditu. Gastu horiek umea hazten doan heinean aldatzen dira: sehaska edo fardelak erostea, eskola-materiala, garraioa‌ Beraz, zein izango litzateke ume baten hazieran oinarrizko beharrei erantzuteko gastatu beharko genukeen gutxieneko kopurua? Nola aldatzen da haziera-kostua umea hazten den heinean? Familia motak gastuan eragiten du? Zer gertatzen da gurasobakarreko familietan? Bizilekuaren arabera haziera-kostuak aldatzen dira? Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak Estatuan ume bat baldintza egokietan hazteko beharrezkoa den gutxieneko kostua kalkulatu du. Familia gehienek euren semealabak ahalik eta baldintza onenetan hazteko borrokatzen dute egunero. Zoritxarrez, familia guztiek ez dute euren seme-alabei oinarrizko ongizate-maila emateko baliabide nahikorik lortzen. Save the Childrenek egin duen hazierakostuaren kalkuluak gutxieneko ongizate hori lortzeko zer behar den eta zer falta den ezagutzeko aukera ematen du. Gutxieneko kostu hori ezagutzeko umeen adina, bizilekua eta gastu mota bakoitzeko oinarrizko inbertsioa hartu dira kontuan. Jarraian, etxe mota eta adin tarte desberdinetarako oinarrizko beharretarako aurrekontu batetik abiatuta kalkulu bat egin da eta, gainera, elikadura,

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria

higienea, arropa eta oinetakoak, hezkuntza, aisia eta jolasak, osasuna, altzariak, etxebizitza, ohiko gastuak , garraioa, kontziliazioa eta ez-ohiko gastuak bezalako aldagaiak ere aintzat hartu dira

Haziera-kostua adinarekin hazten da

Save the Childrenek egin duen azterlanak azaltzen duenez, umeek dituzten beharrak adinarekin batera aldatuz doaz eta, horiekin batera, haziera-kostuek ere gora egiten dute, hileko batez besteko kostua 480 eta 590 euro artean kokatzen delarik. Horrela, 0 eta 3 urte bitarteko ume baten hileko haziera-kostua 479 eurokoa izango litzateke. 4 eta 6 urte bitarteko umeen kasuan, kostua 518 eurokoa izango litzateke eta 7 eta 12 urte bitartekoentzat 577 eurokoa. Kopururik handiena 13 eta 17 urte bitartekoentzat izango litzateke: 588 euro. 0 eta 3 urte bitarteko umeen kasuan, gasturik handiena kontziliazioari dagokio. Gastu hori, autonomia-erkidegoaren arabera, % 30 eta % 40 artean koka daiteke. 4 eta 6 urte bitarteko eta 7 eta 12 urte bitarteko umeen kasuan, sail altuenak hezkuntzari, elikadurari eta kontziliazioari dagozkienak lirateke. 13 urtetik aurrera, elikadura, hezkuntza eta ezohiko gastuen sailek gora egiten dute. Umeen lehenengo hiru urteetan gastu nagusiak dira elikadurari, etengabe arropa berria erosteko beharrari eta altzariak erosi beharrari (sehaska, haur-kotxea‌) dagozkienak. 4 eta 6 urte bitarteko haurren kasuan, berriz, umeak familiaren elikadurara gehitzen dira eta umetxoaren logela egokitu

beharra dago. Haurraren jostailuak eta arropa ere etengabe egokitu beharra dago. 7 eta 12 urte bitarteko haurren kasuan, gastuek gora egiten jarraitzen dute. Normalean logela egokitzen jarraitu behar da. Adin tarte horretako haurrek gehiago jaten dute eta bat egiten dute familiaren dietarekin. 13 urtetik gorakoen kasuan, jostailuak alde batera uzten dira eta lagunekin egiten den bestelako aisialdi jardueretara jotzen dute. Janzkera nabarmen aldatzen da eta hainbat gailu elektroniko eskatzen dituzte. Elikadura-gastuek gora egiten jarraitzen dute. Familia motak gastuei aurre egiteko modua baldintzatzen duela gogoratu behar da. Izan ere, egin beharreko esfortzu ekonomikoa ez da berdina familian bi pertsona heldu badaude, pertsona heldu bakarra badago edo familia ugaria bada. Adibidez, gurasobakarreko familietan kontziliazio-gastuak ohi baino altuagoak izan daitezke ez dagoelako beste pertsona batekin koordinatzeko aukerarik eta, seguruenik, diru-sarrera baxuagoak direlako. Bizitza-kostu altua duten autonomia-erkidegoen kasuan (Madril, Katalunia, Euskadi eta Nafarroa) batez besteko kostua 626 eurokoa da. Bizitzakostu ertaina edo baxua duten erkidegoetan, berriz, (gainerako guztiak) batez besteko kostua 536 eurokoa da, hots, hilero 90 euroko aldea dago. Alde handienak dituzten gastu-partidak honako hauek dira: hezkuntza-gastuak (% 29), etxebizitzako ohiko gastuak (% 22), ezohiko gastuak (% 15) eta kontziliazio-gastuak (% 13). Bizitzakostuan diren aldeak adinarekin

27


Hazieraren gutxieneko kostua, hilero eta adin tarteka 577 â‚Ź 479 â‚Ź

0-3 urte

588 â‚Ź

518 â‚Ź

4-6 urte

7-12 urte

13-17 urte

Iturria: Save the Children

gora egiten dutela azpimarratu behar da.

Iristen ez direnak

Emaitza horiek hainbat familiak haziera-kostuei aurre egiteko dituzten zailtasunak erakusten dituzte. Izan ere, hainbat kasutan, haziera-kostuek familiak dituen kostuen ehuneko handi bat suposatzen dute, bereziki Espainian, non hileko gutxieneko soldata 900 euro ingurukoa den eta batez besteko soldata 1.600 euro ingurukoa den. Espainian, haurren % 28,3 pobrezia-atalasean bizi dira, hots, 2,2 milioi haur baino gehiago. Familia-mailan, 18 urtetik beherako seme-alabak dituzten etxeen % 26,3 pobrezia-egoeran aurkitzen dira eta gurasobakarreko familien

28

kasuan, kopuru hori % 40eraino iristen da. Gutxieneko haziera-kostura iristen ez diren etxeen kopurua % 30ekoa da. Espainiako ia 700.000 etxetan ez dute ume bat baldintza egokietan hazteko diru-sarrera nahikorik eta, ondorioz, ezin dute euren seme-alaben ongizatea eta garapen egokia bermatu.

Laguntza gutxi

Save the Childrenek ezagutzera eman dituen datuek azaltzen dutenez, ume bat hazteko hileko gutxieneko kostua altua da, adinarekin hazten da eta zenbait autonomia-erkidegotan bereziki altua da. Familia askok, esfortzu ekonomiko handia egin arren, ezin dute euren seme-alabak baldintza egokietan haziko direnik

bermatu. Familia zaurgarrienek, kasu gehienetan, Estatuaren prestazioak behar dituzte euren oinarrizko beharrak asetzeko. Hala ere, Espainian familientzako eta haurtzarorako diren prestazioak Europa mailan diren baxuenetakoak dira. Helburu horretara bideratzen den prestazio nagusiaren kasuan, hots, ardurapean den umearengatik jasotzen den prestazioa, hileko 24 eurokoa da eta kopuru horrekin hazierakostuaren % 5 besterik ordaindu ahal da. Horregatik, gobernuz kanpoko erakunde horrek aipatu prestazioa 100 euroraino igotzea eskatu du. Kopuru horrekin, gutxieneko haziera-kostuaren % 19 ordaindu ahal izango litzateke.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria


Adin tarte bakoitzeko hileko hiru kostu handienak 0-3

Kontziliazioa

150 €

Etxebizitza

72 €

Higiene

67 €

Kontziliazioa

115 €

Hezkuntza

92 €

Etxebizitza

72 €

Elikadura

119 €

Kontziliazioa

115 €

Hezkuntza

86 €

Elikadura

132 €

Ezohiko gastuak

111 €

Etxebizitza

72 €

4-6

7-12

13-17

Hazieraren hileko kostu minimoa, bizi-kostu ezberdina duten autonomia-erkidegoka eta adin tarteka.

551 € 479 €

577 €

%30,2 714 €

667 € 590 €

Arriskuan diren etxeak

%26,3

588 €

518 €

0-3 urte

4-6 urte

7-12 urte

13-17 urte

Pobrezia atalasearen azpitik diren etxeak

Haziera-kostu atalasearen azpitik diren etxeak

Iturria: Save the Children

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria

29


Sexua Sexutransmisiozko gaixotasunen kutsadurak gora egin du Hego Euskal Herrian Giza Immunoeskasiaren Birusak, berriz, behera egin du Euskadin eta arinki hazi da Nafarroan Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ezagutzera eman dituzten datuen arabera, GIB infekzio kasu berriak egonkor mantentzen dira, baina sexu-transmisiozko beste gaixotasunen kasuan, igoera kezkagarria eman da. Sifilis, gonorrea edo klamidia kasuek, adibidez, % 40 inguruko igoerak izan dituzte. Igoera horiek babesik gabeko sexu-harremanen ondorio izan daitezkeela uste da. HIESri dagokionez, datuak positibotzat jo daitezke. Iaz 133 kasu berri antzeman ziren EAEn, aurreko urtean baino 25 kasu gutxiago. Nafarroan, berriz, 41 kasu berri antzeman ziren, 2016an baino sei gehiago. GIB bidezko infekzioa sexu transmisiozko gaitz bat da gehienetan. Gizonek gizonekin sexua izanik transmititzen da gehien, horrela kutsatu baitira diagnostikatu dituzten gaixo berrien % 55,6. Bide heterosexualetik, berriz, % 38,3 kutsatu ziren iaz.

30

Jon Darpรณn Osasun sailburuak azpimarratu duenez, sexutransmisiozko infekzio kasu berrien kopurua egonkortu bada ere, oraindik datuak beldurgarriak dira

GIB kasuak berean mantendu diren bitartean, beste STGen kasuan igoera kezkagarriak eman dira. Sifilis gaixotasunaren kasuan, 2016ko 101 kasuetatik 2017ko 128 kasuetara pasatu da EAEn. Gonorrearekin, antzeko zerbait gertatu da eta 179tik 210era pasatu da. Nafarroan datuak kezkagarriagoak dira. Horrela, sifilis, gonorrea eta klamidia kasuak aintzat hartuta, kutsatze berrien kasuak 2016ko 278tik 2017ko 410era igaro dira. Nafarroan, gainera, aurtengo lehen seihilekoaren inguruko datuak bildu dituzte jada eta goranzko joera mantentzen dela dirudi.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria


ORBITING, GHOSTING ETA BESTELAKO FENOMENO BERRIAK

Pasa den urtean, Osakidetzak 32,6 milioi euro inbertitu zituen Euskadin GIBarekin kutsatuta dauden 5.662 pertsonen zaintzan. Nafarroan GIBarekin kutsatutako pertsonak 1.108 lirateke.

Sare sozialen erabilera dela eta, sexuaren inguruan ermino berri ugari azaldu dira. Gero eta gehiago dira euren harremanak sare sozialetan oinarritzen dituztenak eta, harremana sare sozialetan oinarritzen bada, amaitu ere, horietan amaitu behar da. Hor ditugu, adibidez, titularrean aipatzen diren bi fenomeno horiek. Ghostinga, adibidez, inolako abisurik gabe harremana eteten denean ematen da. Ez hori bakarrik; harremana mozten duen bikotekidea ‘desagertzen’ da sare sozialetatik eta ‘fantasma’ bilakatzen da. Orbitingak antzeko fenomenoa azaltzen du, baina, agian, ez hain krudela. Kasu horretan, bikotekide batek harremana eten egiten du, baina sare sozialetan bikotekide ohiaren jarraitzaile izaten jarraitzen du. Bikotekideen arteko komunikazioa moztu arren, bikotekide batek bestearen profiletan iruzkinak egiten jarraitzen du.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria

SEXUAREN TXOKOA

Lubrifikatzaileak Gero eta gehiago dira euren sexu-harremanetan lubrifikatzaileak erabiltzen dituzten lagunak. Tradizionalki, lubrifikatzaileak erabili izan ohi dira lubrifikazio naturala eskasa denean. Izan ere, genitalak behar bezala lubrifikatuta ez daudenean, harremanak mingarriak izan daitezke. Sexu analerako, berriz, lubrifikatzaileak ezinbestekoak dira, uzkia, berez, ez baita modu naturalean lubrifikatzen. Gaur egun, lubrifikatzaile ugari aurki daitezke merkatuan. Eskaintza horrek hainbat bikote erakarri ditu lubrifikatzaileen erabilerara, besteak beste, zapore eta sentipen (hotz edo bero efektua) desberdinak eskaintzen dituztela iragarri egiten dutelako. Eskaintza horren aurrean normala da erabili beharreko lubrifikatzailearen inguruan zalantzak izatea. Lubrifikatzaile bera erabil daiteke praktika sexual desberdinetarako edo berariazko lubrifikatzaileak daude praktikaren arabera? Kontuan hartu beharreko lehen gomendioa honako hau litzateke: ez erabili etxean egindako lubrifikatzailerik. Esan bezala, merkatuan eskaintza zabala da eta horien erabilerak ez luke arazorik sortu behar. Bestelako lubrikatzaileek (adibidez, ezpainak hidratatzeko erabiltzen diren horiek) genitalak narritatu ditzakete. Sexu harremanetarako ekoizten diren lubrifikatzaileen artean hiru multzo nagusi bereiz daitezke: oinarri urtsua dutenak, oinarri oliotsua dutenak eta silikonan oinarritutakoak. Lehenengo taldekoak dira gomendagarrienak, kontraindikazio gutxi dituztelako. Oinarri oliotsua dutenek, adibidez, kondoia apur dezakete eta silikonazkoak, berriz, ezin dira material horretako jostailu sexualekin erabili. Animatzen zaituztet probatzera eta gogokoenak aukeratzera!

LOHIZUNE LOROÑO Mi Psicólogo Getxo 31


Teknologia berriak NETFLIX NAGUSI INTERNETEKO IKUSENTZUNEZKOEN KONTSUMOAN Hainbat urtez nagusi izan ostean, YouTubek Interneteko ikusentzunezkoan kontsumoaren sailkapenaren lehen postua galdu du. Lider berria Netflix da. Azken datuen arabera, Netflixek % 26,6ko merkatu-kuota lortu du eta YouTubek, berriz, % 21,3rekin konformatu behar izan du. HBO eta Amazon Prime bezalako streaming plataformek ere gora egin dute

TXIOKATU ZURE TESIA SEI MEZUTAN Unibertsitatea.net-ek antolatuta, “Txiokatu zure tesia sei mezutan” lehiaketak bere laugarren edizioa ospatuko du azaroaren 20an. Lehiaketaren xedea da ikertzaile euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea eta, horretarako, Twitter erabiliz, parte-hartzaileek euren tesia euskaraz idatzitako sei txiotan laburtu beharko dute. Lehiaketa bi ataletan dago banatuta: txiolari ulergarriena (500 euroko saria) eta txiolari originalena (300 euroko saria). Txio kateak #txiotesia4 traolaren bidez jarrai daitezke.

32

Sistema eragile mugikor berriek aintzat hartuko dute ongizate digitala Android 9 eta iOS 12 sistema eragileek gure telefonoak zenbat denboraz erabiltzen ditugun jakiteko gestoreak barneratzen dituzte Hainbat ikerketek azaldu dutenez, egunero hiru ordu inguru ematen dugu telefonoaren aurrean. Horrek kezka eragin du maila desberdinetan eta kezka horri erantzuna eman nahian edo, telefonoetako sistema eragile nagusiek (hau da, Googlek eta Applek) telefono aurrean ematen dugun denbora kontrolatzeko gestoreak barneratu dituzte. Momentuz, horrelako gestoreak dituzten sistema eragileak iOS 12 eta Android 9 dira, baina oso sistema berriak direnez, oraindik oso gutxi dira abantaila hori ematen duten gailuak. Gestore horiek, telefonoaren aurrean ematen dugun denbora ezezik, zein aplikazio

erabiltzen ditugun gehien jakiteko eta horien erabilerarako denbora mugatzeko aukera ematen dute. Androiden gestoreak, adibidez, pantaila zenbat aldiz desblokeatu dugun edota egunean zenbat mezu jaso ditugun kalkulatuko du. Gainera, ‘No disturb’ izeneko funtzioari esker, oharrak pantailan ez azaltzeko agindu ahal izango diogu gure gailuari. Gaur egun, sistema eragile zaharragoak dituzten erabiltzaileek gauza bera egin dezakete aplikazio desberdinen bidez. Horien artean, nagusiak, honako hauek izango lirateke: Antisocial, App Usage eta Instant.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria


Adinekoen arrakala digitala gainditzeko egitasmoa KzGuneak ‘ConectaJoven’ izeneko egitasmoa abian jarri du belaunaldien arteko arrakala digitala gainditzen laguntzeko. Une honetan, Gasteizko bost institututako 15 eta 19 urte bitarteko 65 gazte prestakuntza jasotzen ari dira, ondoren, adineko pertsonei oinarrizko informatikako gaitasun digitalen inguruko tailerrak eman ahal izateko. Egitasmoa bi ardatz nagusitan banatzen da. Alde batetik, gaitasun digitalak hobetzeko asmoz, gazteen partehartzea sustatu nahi da hobekuntza-ekintzetan. Bestalde, arrakala digitalean adineko pertsonen inklusioa bermatu nahi da. Tailerretan, gazte bakoitza adineko bi pertsonekin arituko da. Egitasmoa hiru fasetan banatuko da. Lehenengo fasean, gazteek ondoren transmititu beharko dituzten ezagutzak bereganatuko dituzte. Azaroa eta abendua bitartean gauzatuko den bigarren fasean, berriz, belaunaldien arteko tailerrak irakatsiko dira eta, fase hori amaitzean, itxiera ekitaldi bat ospatu da.

FIFA 2019: zuzenean salmenten lehen postura Pasa den hilabetean azaldu genuen moduan, Konamiren PES2019 jokoak aurre hartu zion EA Sportsek ekoizten duen FIFA 2019 jokoari eta iraileko salmenten lehen postua lortu zuen. Irailaren amaieran merkaturatu ostean, berriz, FIFA jokoak sailkapen horretako lehen bost postuetatik hiru lortu ditu (bertsio normalaz gain, Champions Edition eta Ultimate edition bertsioekin). Bigarren postuan Spider Man jokoa kokatu da (Special Edition bertsioarekin zazpigarrena ere lortu du) eta hirugarrenean, berriz, NBA 2K19 jokoa kokatu da.

FIFA 2019

SPIDER-MAN

NBA 2K19

INSTAGRAM NAGUSI NERABEEN ARTEAN Piper Jaffrayk egin duen ikerketa baten arabera, Instagram da gazteek gehien erabiltzen duten sare soziala. Antzeko datuak azaltzen ditu Snapchat sareak, baina, kasu horretan, mamuaren sarea jarraitzaileak galtzen ari dela azpimarratu behar da. Ikerketak agerian utzi duenez, Facebookek arazo handiak ditu belaunaldi gazteenak erakartzeko.

ANDROID TELEFONOAK GARESTIAGO

GAZTEEN GAITASUN DIGITALAK SUSTATZEKO PROIEKTU PILOTUA MARTXAN .eus Fundazioak DBH eta batxilergoko ikasleei zuzendutako egitasmo berri bat jarri du martxan. Bere izena Kaixomundua da eta bere helburua da gaitasun digitalen ezagutza eskola-komunitatean sustatzea. Modu horretan, gainera, euskarazko eduki digitalak sortzea ere bilatzen da. Une honetan egitasmoa fase pilotuan aurkitzen da eta, ondorioz, parte-hartzea mugatua izango da. Datorren ikasturtean proiektua eskola-komunitate osoari zabaltzea espero da.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria

Googlek Europar Batasunak jarritako 4.300 milioi euroko isuna ordainduko duela iragarri du. Horretarako, Android sistema eragilea erabili nahi duten telefono ekoizleei kopuru handiagoak eskatuko dizkiete eta horrek, zuzenean, kontsumitzaileok telefono horiengatik ordaindu beharko dugun kopuruan eragingo du.

33


MAIALEN OLABE Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Presidentea

Gazteok etxebizitzarekin dugun harremana eraldatzeko garaia da Diru-iturrien % 30 bideratu behar da etxebizitza gastuetara gehienez. Eta kopuru hori % 40ra iristean gain-esfortzu ekonomikoa kontsideratzen da. Ez da guk Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) atera dugun ondorioa. Ez da gure lantaldeak egindako proposamen bat. Ezta gazte-elkarte askok aldarrikatzen duten zifra. Aditu askok zehaztutako ehunekoa da. Hori horrela bada, zergatik dago errealitatea gomendio horretatik hain urruti? Kurtso berriarekin batera hainbat hedabidetan albisteak eta erreportajeak publikatu dira gazteok emantzipatzeko ditugun arazoak mahai gainean jarriz. Hau da, gizartean barneratua dagoen errealitate bat da. Baina hala ere egoerak bere horretan dirau. Eusko Jaurlaritzak kaleratutako azken datuek marraztutako egoera azaldu nahiko nuke laburki: EAEn, batez beste, alokairu librearen prezioa 1.129€koa da, 2017an baino 209€ gehiago. Nola egiten diogu horri aurre gazteok? Emakume gazteen kasuan diru-iturrien % 73 bideratuta –gizonezkoek % 60–. Aipatutako eta gomendatutako % 30 362 eurotan legoke. Bada diferentzia. Eta ezin ahaztu azken urteotan alokairua gorantz doala urtero: alokairu librean % 8 eta babestuan % 5. 2019an esfortzua handiagoa izango da. Hilabete hasieran Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak Euskadiko Etxebizitzaren Behatokiak egindako Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkestaren emaitzak aurkeztu zituen. Bertan zehazten denaren arabera, egun Euskadik kudea daitezkeen 34.466 etxebizitza ditu –etxebizitza-parkearen % 3,3a– eta horietatik 20.840k bi urte daramate habitatu gabe. Egoera identifikatuta, zein dira pausuak? Egia da guztien kasuistika ez dela berdina: batzuk ondo daude, beste batzuk obrak behar dituzte eta badaude goitik beherako moldaketa behar dutenak. Eta hori buruan izan behar da, baina beti esan ohi bada eskaintza gutxi eta eskari asko egoteak igotzen duela alokairuaren prezioa, etxebizitza hutsak merkaturatzeak lagun lezake egoera iraultzen. Edo behintzat aztertzea merezi duen puntu bat da, ahalik eta modurik zabalenean. Legeak jada eman

34

du definizio bat –besteen artean, gutxienez eta modu jarraituan bi urtez inor bertan bizi gabe egon izana– eta aurreikusia dago 2019an zehar etxebizitza hutsen kudeaketa zehaztuko duen sistemaren erregelamendua garatzea, esaterako nola sustatu horiek alokairuan jartzea edo ordaindu beharko den kanona. Honekin joango litzakete Euskadin horiek desjabetzeko aukera izango denaren albistea –hau ere ikusi, zehaztu eta argitzeko dagoena–. Hori dena aurreikusia badago, zergatik ez izan gazteon iritzi, behar, nahi eta aldarrikapenak kontuan? Asmo horri erantzuteko datorren azaroaren 28an topaketa egingo dugu aipatutako puntu guztiak ahalik eta modu zabalenean jorratzeko. Gazteok esateko asko dugula uste dugu eta garrantzitsua iruditzen zaigu arduradun politikoek eta administrazioek horren berri izatea. Aipatutakoaz gain, azken urteetan, eta batez ere udaran, bolo-bolo ibili den pisu turistikoen gaia aztertu nahi dugu: Horiek erregulatzeko sortu diren ordenantzak, hauen ondorioz eta turismoarekin batera sustatzen den hiri-eredua, ordenantzen harira enpresek, esaterako Aparturek, izandako erreakzioa, bertako gazteentzako emantzipatzeko oztopoa den ala ez, etab. Beti diogun bezala, egoerari erantzuna emateko beharrezkoa da politika publikoen diseinuan gazteon presentzia bermatzea, gure ahotsa entzutea. Izan ere, guk lehen eskutik pairatzen dugu egoera eta hori hobetzeko zehazten diren neurrietan guk zeresan handia dugu. Gazteok bizi-proiektu autonomoa eratu nahi dugu, emantzipatuz eta lan egoki bat izanda. Asmo horretan etxebizitzara sarbidea ezinbestekoa da. Esandako guztiak argi uzten du guk nahi, behar eta merezi dugunetik urrun gaudela. Batez beste 30 urterekin emantzipatzen gara, gazte izateari uzten diogunean eta guk nahiko genukeen adin-tartetik urruti. Datuen arabera, lautik batek soilik lortzen du aurrez emantzipatzea. Hori guztia eta bertaratzen direnek proposatutakoa jorratuko dugu azaro amaieran Donostian egingo dugun ekitaldian. Laster zabalduko dugu informazio gehiago gure webgune eta sareetan.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria



Garai aurreko eskola-uztea Euskadin % 5,4koa da EAEko eskola-uzte tasa Europar Batasuneko batezbestekoaren erdia da. Tradizionalki, Euskal Autonomia Erkidegoak oso emaitza onak lortu ditu garai aurreko eskolauzte tasari dagokionez. Estatu mailan ezezik, Europa mailan ere Euskadiko tasa txikienetakoa da. EUSTATek jasotako datuen arabera, pasa den urteko garai aurreko eskola-uzte tasa % 5,4koa izan zen. Garai aurreko eskola-uzte tasak bigarren hezkuntzako lehen etapako ikasketak amaitu gabe dituzten 18 eta 24 urte bitarteko gazteen kopurua hartzen du aintzat eta gizarte bazterkeriaren arriskua neurtzeko ezinbesteko adierazlea da. Europa 2020 Estrategiaren baitan, bi urte barru garai aurreko eskola-uzte tasak % 15ekoa baino baxuagoa izan beharko luke. Euskadik aspaldi bete zuen helburu hori. Espainian, batez beste, aipatu tasa % 18,2koa izan zen.

EUSKADIKO 18 ETA 14 URTE BITARTEKO GAZTEEN GARAI AURREKO ESKOLA-UZTE TASA 2017AN, SEXUAREN ARABERA (%) 18 16 14 12 10 8 6 4 2 0

2006

2007

2008

2009

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

Guztira

12,0

12,4

13,9

12,7

10,8

9,0

7,8

8,0

7,2

7,4

6,0

5,4

Emakumeak

8,5

9,3

10,9

8,6

8,9

9,3

7,2

7,9

6,6

7,1

4,8

5,2

Gizonak

15,0

15,2

16,6

16,6

12,5

8,7

8,2

8,1

7,7

7,7

7,0

5,6

Iturria: Biztanleriaren jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BIA), EUSTAT

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Gazteria Zuzendaritza

36

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES Direcciรณn de Juventud

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria


Araba Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa. eus •gazteinformazioa@euskadi.eus • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Jesusen Zerbitzariak, 5, behea. • 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www.facebook/infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www. vitoria-gasteiz.org/omij • www.vitoriagasteiz.org/gazteria • coordinaomij@ vitoria-gasteiz.org Arabako Campuseko Gazteentzako Informaziorako Gunea. Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia • 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.eus • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.eus

Bizkaia Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. • 48009 Bilbao • 94 4068000 • www.gaztebizz.eus • gaztebizz@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) • 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@abanto-zierbena.org Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, z/g. • 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1. • 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • www.arrigorriaga.eus • gaztegunea@ arrigorriaga.eus Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 53 • 48870 Artzentales • 638 050762 • gazteplana@ enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 • 48800 Balmaseda • 94 6800240 • http://balmaz.org/ • info@ balmaz.org Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17. • 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www. gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko UdalBulegoa. Basozelai, 11. • 48970 Basauri • 94 4666430 • http://www.facebook.com/ zirtzartbasauri • zirtzart@basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16. • 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak. com • oij@e-txorierri.com

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala. net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandiokoudala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@ udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@ mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 GernikaLumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet. es Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 944 660 353 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@ enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@ enkarterrialde.org Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri’tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune. com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@busturialdekogazteplana. com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria

Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete. org • juventud@portugalete.org • gaztegela@gmail.com Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Santurtziko Gazte Bulegoa (Gaztebox). Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gaztebox@santurtzi.eus Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www. sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna. com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@sestao.eus Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@ zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Egoitza. Pio Baroja, 1. • 20140 Andoain • 943 593911 • www.gaztelokala.com • gibandoain@ gaztelokala.com Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. • 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate.eus Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Tomas Alba, 13. • 20115 Astigarraga • 616 599334 • www.astigarraga.net • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga. net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g • 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi. net • gib@euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g • 20730 Azpeitia • 943 157160 • www.azpeitia.net • gib@azpeitia. net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 • 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu. es. svrbegaz@sv.ehu.es

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 • 20006 Donostia • 900 110 111 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@ gipuzkoa.net Donostiako Gazte Informazio Zerbitzua Online eta Hitzordu bidez. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. • 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@donostia.eus Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portalea Kultur Etxea, Bista Eder 10. • 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@ eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Gabriel Kurutzelaegi,10. • 20870 Elgoibar • 943 531319 • www. elgoibarkogazteinformazioa.info • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3.• 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g.• 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. • 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@ hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. • 20302 Irun • 943 505440 / 943 505444 • www.irun.org/ igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Lasarte-Oriako Gaztelekua. Jaizkibel Plaza, 14.• 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gaztelekua@lasarteoriasarean.eu Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa. Kultur Etxea, Latxartegi, 3. • 20230 Legazpi • 943 737203 • www. gipuzkoangazte.info/legazpi • gazteria@ legazpi.eus Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4. • 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2 - 3 • 20240 Ordizia • 943 805634 • www. gipuzkoangazte.info/ordizia • gazteria@ ordizia.eus Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1.• 20400 Tolosa • 943 670383 • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.eus • gazteinformazioa@ urnieta.eus Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79. • 20150 Villabona • 943 694787 • www. kateaetxea.net/gazte-informazioa • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34. • 20800 Zarautz • 943 005122 • www. zarautzgazte.net • gazteinformazioa@ zarautz.org

37


Haurren artean kirol-balioak sustatzeko eta indarkeria saihesteko aplikazioa aurkeztu du NKGIk Egitasmoa Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren eta Nafarroako Futbol Federazioaren, kirol-kluben eta Gesto Deportivoren arteko elkarlanaren emaitza da Pasa den urtean, Nafarroako Gobernuak umeen artean kirolbalioak sustatzeko eta futbolean indarkeria saihesteko egitasmo bat garatu zuen. Egitasmo hori, Nafarroako Futbol Federazioarekin, kirol-klubekin eta Gesto Deportivorekin diseinatu zen eta Nafarroako Kirol Jokoen XXXII. edizioan, eta, aldi berean, Bizitzan, kirolean bezala balioen kanpainan parte hartu duten Nafarroako Kadete Ligako eta Nafarroako Kadeteen Lehen Mailako 1. eta 2. mailako 48 talderi zuzenduta dago. Hasi berria den denboraldiari begira, gainera, Deportivity Web izeneko aplikazioa garatu da. Aplikazioak aukera emango die, adibidez, arbitro taldeari edo talde teknikoari, datuen bilketa eraginkorragoa, azkarragoa eta bat-batekoa egiteko. Datu horiekin guztiekin, partida bakoitzaren kiroltasun-maila neurtuko da eta, aldi berean, kiroltasunik gabeko jarrerak antzeman eta horiek saihesteko jarduerak burutuko dira. Jasotako datuetan oinarrituz partida bat kiroltasunez jokatu ez dela erabakiko balitz, hartu beharreko neurriak NKGIren Bitartekaritza Bulegoarekin koordinatuko lirateke. Horretarako, lau urrats zehaztu dira. Lehenik eta behin, partida horretan izan diren agenteekin hitz egingo da (arbitroa eta bi entrenatzaileak). Partida kiroltasunik gabeko partidatzat

38

hartu dela informatu ostean, eskuhartze protokoloa aktibatzearen arrazoiak, partidako agente partehartzaileen alegazioak eta egindako kudeaketen inguruko gomendioak azalduko dira. Bigarren urratsa talde batek “kiroltasunik gabeko” partida batean bigarren aldiz parte hartzen duenean aktibatuko da. Kasu horretan, hartu beharreko neurriak eta gehien eragin duen agentearekin tailer bat antolatuko da. Bigarren urratsetik pasatu den talderen batek, berriz ere, “kiroltasunik gabeko” partida batean parte hartuko balu, hirugarren urratsa aktibatuko litzateke. Kasu horretan, tailer teoriko-praktikoak antolatuko lirateke eta gauza bera laugarren

aldiz jazoko balitz. Azken suposizio horretan, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren eta Nafarroako Futbol Federazioaren arteko bilera adostuko litzateke. Bertan, protokoloaren 4. urratsa aktibatu duen taldeak emandako 1., 2. eta 3. urratsen “aktak” eta talde horri protokoloaren 4. urratsa aktibatu izanaren kausak aztertuko dira, eta egoera bideratzeko neurriak planteatuko dira. Azkenik, badago esku-hartze protokoloan arbitroak bakarrik aktiba dezakeen urrats bat, “gertakari bereziki larria” izenekoa: arbitroak urrats hori aktiba dezake partida bereziki gogorra izan dela baderitzo. Arbitroak partidaren kiroltasuna baloratu beharko du 1 edo 2 kalifikazioa emanez.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria


Sarean Euskaraz jardunaldiek euskararen erabilera sustatuko dute esparru digitalean Euskarabideak antolatuta, datorren azaroaren 6an eta 7an Baluarten ospatuko diren jardunaldietan ikasleek Wikipediarako artikuluak prestatzeko ikastaroa jasoko dute Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bidez, gazteen artean eta esparru digitalean euskararen erabilera sustatzea helburu duten Sarean Euskaraz jardunaldien edizio berri bat antolatu du. Hitzordua azaroaren 6an eta 7an izango da, IruĂąeko Baluarte Batzar Jauregian. Antolatzaileek ezagutzera eman dutenez, jada 1.000 ikasletik gorak eman du izena; pasa den urtearekin alderatuta, parte-hartzaileen kopurua bikoiztu egin dela azpimarratu behar da. Jardunaldiak, bereziki, DBH4 eta Batxilergoko 1. mailako

ikasleentzat antolatuta daude, baina arratsaldeko saioetan adin guztietarako ekintzak ere izango dira. Aurten, gainera, bada berrikuntza garrantzitsu bat; izan ere, bertaratutakoek Wikipedian artikuluak idazteko ikastaroa jasotzeko aukera izango dute. Ikastaro horiek Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko kideek irakatsiko dituzte. Prestakuntza ikastetxeetan bertan emango da eta horri esker, ikasleek Wikipedian Nafarroarekin zerikusia duten euskarazko artikuluak sortzeko edo hobetzeko aukera izango dute.

Artikulurik onenek saria jasoko dute. Aurtengoa Sarean Euskaraz jardunaldien bigarren edizioa dugu. Iaz, jardunaldia abenduaren hasieran ospatu zen, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Iazko edizioan, ikasleek nabigatzaileak eta mugikorrak euskaraz konfiguratzen eta sareko pribatutasuna zaintzen ikasi zuten, eta euskarazko Wikipedia zein Ahotsak.eus ezagutu zituzten, baita musika sortzeko, nahasteko eta zabaltzeko aplikazioak, 3D inprimagailuen erabilera eta errealitate birtuala ere.

ATAL HAU NAFARROAKO GOBERNUAREN EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria

39


Zinemaldia

Bradley Cooper.

Robert Pattinson.

Danny De Vito.

José Coronado.

Hirokazu Koreeda.

Ricardo Darín eta Mercedes Morán.

Juana Acosta.

Claire Foy eta Ryan Gosling.

40

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria

Argazkiak: Alex Boyero eta Juan José Quintana

Judi Dench.



Agenda Azaroak 1

• LOS SECRETOS. Kursaal. Donostia. 21:00. • ANNIHILATOR. Bilbo Santana 27 Sala. Bilbo.

Azaroak 2

• KOMA. Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • LOS SECRETOS. Zentral. Iruña. 21:00. • ARRAGA. Kanbo. 20:30. • KOKEIN + SIROKA. Plateruena Kafe Antzokia. Durango. 22:00. • DEPEDRO. Indara Club. Iruña. 19:30 • LENA WILLIKENS. Kafe Antzokia. Bilbo. 22:59

Azaroak 3

• LÁGRIMAS DE SANGRE. Zentral Kafe Antzokia. Iruña. 21:00. • MUSE+ CRYSTAL FIGHTERS. San Mames. Bilbo. 17:30. • MIKEL URDANGARIN. Kofradia Zaharra. Ondarroa. 22:00. • ANESTESIA + HILOTZ. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 20:00. • KOMA. Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • TIERRA SANTA. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. 20:30.

Azaroak 4

• THE POODLES + OVERLOUD. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 19:00. • JETHRO TULL. Baluarte Auditorioa. Iruña. 20:30. • CHRISTOPHER CROSS. BBK Aretoa. Bilbo. 20:00.

Azaroak 8

• ERABATERA. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 21:30. • SONAKAY. Zentral. Iruña. 20:00. • THE HI RISERS. Dabadaba Aretoa. Donostia. 19:30.

Azaroak 9

• ERABATERA. Doka Kafe Antzokia. Donostia. 20:00.

42

• IZARO. Seminarixoa. Bergara. 22:00. • GASTEIZ CALLING. Suicidal Tendencies+ Soziedad Alkoholika+GBH+ Cockney Rejects+ Dag Nasty. Iradier Arena. Gasteiz. • WHOLE LOTTA BAND. Zentral Aretoa. Iruña. 21:00

• MICE. Uhagon Kulturgunea. Markina-Xemein. 22:00. • DORIAN. Zentral. Iruña. 21:30. • EL GRAN WYOMING & LOS INSOLVENTES. Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • THE HI RISERS. Nave 9 Aretoa. Bilbo. 20:00

Azaroak 10

Azaroak 17.

• GASTEIZ CALLING. NOFX+ Agnostic Front+ Propagandhi + Segis + Street Dogs. Iradier Arena. Gasteiz. • LA M.O.D.A. Zentral. Iruña. 21:30. • COOPER. Intxaurrondo Kultur Etxea. Donostia. 22:00. • HALLOWEEN METAL FEST 2018. Bermeoko Kafe Antzokia. Bermeo. 21:00. • BROTHERS IN BAND. Euskalduna Jauregia. Bilbo. 20:30. • PARABELLUM + GATILLAZO. Zelaieta Parkea. AmorebietaEtxano. 21:30. • THE EXCITEMENTS. Helldorado. Gasteiz. 21:00. • LIZZIES. Tunk Aretoa. Irun. 21:00. • TRIÁNGULO INVERSO. Shake! Aretoa. Bilbo. • WHOLE LOTTA BAND. Pagoa Kafe Antzokia. Oiartzun, 21:00.

• DORIAN. Jimmy Jazz. Gasteiz. 22:00. • THE HI-RISERS + THE SWINGIN’ NECKBREAKERS. Helldorado. Gasteiz. 21:00. • MANEZ ETA KOBREAK. Iortia Kulturgunea. Altsasu. 19:00. • TENPORA. Seminarixoa. Bergara. 19.00. • CHAMAN. Indara Club. Iruña. 19:00. • ANGEL STANICH. Bataplan. Donostia. 19:30

Azaroak 18.

• VILLAGERS. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 19:30.

Azaroak 20.

• COQUE MAYA Y EL CUARTETO IRREPETIBLE. Gayarre Antzokia. Iruña. 20:30.

Azaroak 11

Azaroak 22.

Azaroak 15

Azaroak 23.

• WALTER TROUT. Zentral. Iruña. 20:00. • THE MAGPIE SALUT. Kafe Antzokia. Bilbo. 18:45.

• HOT SNAKES. Jimmy Jazz. Gasteiz. • DORIAN. Kafe Antzokia. Bilbo. 21:30.

Azaroak 16.

• DEUS EZ + NERABE. Urnieta. 19:30. • JAZZY LEAP SINGS QUEEN. Itsas Etxea Auditoriuma. Hondarribia. 20:00.

• LUZ CASAL. Kursaal. Donostia. 20:00. • RED BEARD. Bilboko Kafe Antzokia. Bilbo. 20:15.

• MERIDIAM ROCK BAND. Lonbo Aretoa. Arrigorriaga. 20:00. • RUPER ORDORIKA. Topic. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa. Tolosa. 20:30. • SUPERSUCKERS. Kafe Antzokia. Bilbo. 22:00. • NIÑA PASTORI. Euskalduna Jauregia. Bilbo. 20:30.

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria


Finantzaketaren bilaketan lagunduko zaitugu PROGRAMEN ETA PROIEKTUEN KUDEAKETA Prozesuen ikuspegi integrala eskaintzen dizugu.

Hausnarketa estrategiko batetik abiatuta, zerbitzu integral eraginkorra eta efikaza eskaintzen dugu.

PROGRAMAK ETA PROIEKTUAK Inbertsio proiektu publiko zein pribatuak diseinatzen eta kudeatzen ditugu.

DIRU-LAGUNTZAK Diru-laguntza programen eta finantzaketa-lerroen inguruan aholkatzen dugu.

EUROPAR FUNTSEN KUDEAKETA Europako gaietan aditua den enpresa gara.

POLITIKA PUBLIKOAK Toki-, eskualde- eta enpresa-garapena sustatzen dugu europar esparruan.

Iparragirre, 17. 1. esk. Bilbo | (+34) 944 70 22 94 | info@gestoreseuropeos.com


Erakusketak Bilboko Arte Ederren Museoa • ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa. 2019ko ekainaren 2ra arte. • Hanging Figures. Juan Muñoz. 2019ko ekainaren 2ra arte. • 68aren Ostean. Artea eta Praktika Artistikoak Euskal Herrian, 19682018. 2018ko azaroaren 7tik, 2019ko apirilaren 28ra arte.

Guggenheim Bilbao Museoa • Van Goghetik Picassora. Thannhauser Legatua. 2019ko martxoaren 24ra arte. • Javier Téllez: Itzal-antzerkia. 2018ko azaroaren 18ra arte. • Joana Vasconcelos. Zure Ispilua Naiz. 2018ko azaroaren 11ra arte. • Alberto Giacometti. Atzera Begirakoa. 2019ko otsailaren 24ra arte. • Diana Thater: Mundu Bat Ihesean. 2018ko azaroaren 29tik 2019ko otsailaren 24ra arte.

Gernikako Bakearen Museoa • Arteak bala bat geldi dezake? William Kellyren mural handia. 2019ko martxoaren 17ra arte. • Bakeraikileak. 2019ko martxoaren 17ra arte.

Barakaldoko Udal Erakusketa Aretoa • Poexía ex!Perimental. 2018ko azaroaren 29ra arte.

Azkuna Zentroa. Bilbo • Homeless. Ángela de la Cruz. 2019ko urtarrilaren 20ra arte.

Euskararen Etxea. Bilbo • Emakumeak hitza eta bizitza. 2019ko urtarrilaren 7ra arte.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa • Autobide bat entzufearen atzean. 2019ko otsailaren 28ra arte.

Rekalde Aretoa. Bilbo • Miriam Ocariz. 2019ko otsailaren 3ra arte.

San Telmo Museoa • Arrikrutzeko lehoia. 2018ko azaroaren 15etik 2019ko otsailaren 10era arte. • Gorputza asmatzea. Biluziak, anatomia, pasioak. 2018ko azaroaren 24tik 2019ko otsailaren 17ra arte. • Black is Beltza. 2018ko azaroaren 18ra arte,

Cristóbal Balenciaga Museoa. Getaria • Cristóbal Balenciaga. Moda eta Ondarea. 2019ko urtarrilaren 27ra arte.

Loiola K.E. Donostia • Labios/Ezpainak/Lips. Eneko Etxebeste. 2018ko azaroaren 30era.

Okendo K.E. Donostia • Superheroiak. 2018ko azaroaren 8ra arte. • Gurs experiences. 2018ko abenduaren 14ra arte.

Artium Museoa. Gasteiz. • Kolore Nomadak. Menchu Lamasen. 2019ko otsailaren 11ra arte. • Oroi. Queda Mucho Pasado Por Delante. 2019ko abuztuaren 25era arte. • Grey Flag 2018-2019. Palinpsestoa. 2019ko uztailaren 28ra arte. • Mirarien horma 2018. 2019ko otailaren 28ra arte.

Montehermoso Kulturunea. Gasteiz. • World Press Photo 2018. 2018ko azaroaren 18ra arte.

Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa • Emakume Modaren 100 Urte. 2018ko abenduaren 3ra arte.

Oteiza Museoa • Macla, mamua, bismuto, vicario. Karlos Martínez B. eta Javier Arbizu. 2018ko azaroaren 30era arte.

Nafoarroako UnibertsitateMuseoa • Menhires. Elena Asins. 2019ko martxoaren 4ra arte.


Hizkuntza hezkuntza da… eta baita integrazioa ere Yuval Noah Harari idazle, irakasle eta ikertzaile israeldarrak bere Sapiens: a brief history of humankind liburuan argi uzten du gure espeziaren eboluzioa berezkoa zaigun harremanetarako trebezia jorratuz eta landuz lortu zela. Gure aurretiko zuzenek – Homo Sapiens– ehizarako abilezia hobetu zuten elkarlanerako joera sustatuz, Neandertalgo gizakiek ez bezala. Lan-talderako izaerak inbidualismoari aurrea hartu zion eta eboluzioaren gako bilakatu zen. Kooperazioa, elkartasuna, lantaldea, konfiantza eta zintzotasunaren adierazle egokiak lortzeko taldearen kide guztiek ezagutzen duten hizkuntza partekatu bat behar da. Hizkuntza –edo garaiko komunikaziorako kodea– bilakatuko zen Iraultza Kognitiboaren bizkarrezurra. Frogatu egin da, Hararik azaltzen duenez, Neandertalgo gizakiak Sapiens-ekin batera bizi izan zirela mendeetan zehar, baina azkenik, ezin izan ziotela bere erritmo altuari eutsi, batik bat, integrazioa lortzeko tresnak ez zituztelako. Komunitateetatik at bizi zirelako, haien indibidualismoari helduta. 2018. urteko Euskadi, nola ez, zeharo ezberdina da: enpresaren ikuspuntutik, 4.0 ekosisteman murgilduta bizi gara; gizarte mailan, indize egokiak erdietsi ditugu osasun- eta hezkuntza-arloetan eta integrazioaren eta bizikidetzaren eremuan, izugarrizko pausuak eman ditugu abegitsua den gizartea eraikitzeko, asko geratzen den arren. Eraikitze-prozesu horretan, gurea propioa den hizkuntza, hau da, euskara, funtsezko tresna da integrazio eraginkorra lortzeko. Hamarkadetan zehar, gure herriak toki desberdinetako migranteak jaso izan ditu. Arrazoi ekonomikoak argudiatuta edo babes politikoa eskatuta. Migrazioak normalean ez du tokirik familia batek irudikatzen duen plangintzan. Ez da lehenengo alternatiba. Azkenekoa baizik. Hortaz, mingarria. Prozesu horretan, haurrak izaten dira kaltetuenak. Haien bizitzari uko egin eta den-dena zerotik hasi behar izaten dute, gela-kide desberdinak eta hizkuntza ezezagun bati lotuta. Save the Childrenek Euskadin jorratzen dituen programa eta ekintza desberdinetan beti argi izan du hizkuntza hezkuntza dela, eta horrek sortzen dituen sinergia positiboak neurtu ezinak direla. Laboral Kutxa gure aliatuarekin eta Mondragon Linguaren konplizitatearekin, hiru urte daramagu

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria

atzerriko jatorria duten familien seme-alabei euskara klaseak eskeiniz. Orain arte, 140 haur izan dira, Bilbon eta Gasteizen. Hizkuntza bat, euskara kasu, izaera eta kultura bati lotuta dagoen heinean, aldaketa sakonagoak lortzen dira. Garrantzitsua da haien berezko kulturari uko ez egitea. Horregatik euskara klaseak osagarri bezala ulertzen ditugu, gaurko haurra, baina etorkizuneko hiritarra izango denari tresna baliogarriak eskeintzeko asmoarekin. Zorionez, gaur egun, komunitate baten kode linguistikoak ezagutzen ez dituena ez da atzean geratuko. Hori bai, denon ardura da, tresnak baliatzea, erakunde eta enpresena ere. Gure eskerrik zintzoena Laboral Kutxari, bidelagun izateagatik. Save the Children Euskadi

45


46

GAZTEBERRI #142 | 2018 Urria




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.