Issuu ±18 47 abendua 2013

Page 1

卤18 路 presta ezazu zure etorkizuna

Hezkuntza PISA Txostena 2012

Hainbat ikasleen gabezia ekonomikoak LH ikastetxeak lan bila

www.etorkizuna.eu

Gazteria

Genero indarkeriaren aurkako heziketa Gero eta gazte euskaldun gehiago

abendua 2013

... eta gehiago Giza Eskubideak IGazte BGazte

47



abendua 2013

47

±18 • presta ezazu zure etorkizuna hezkuntza Sinfokids 2, Euskadiko ikastetxe guztietan banatuko da

5

Erandioko ikasleek Bultzatzen programa aurkeztu dute Milanen

6

13 ikastolek bat egin dute Sukaldatu programarekin

8

DBHko ikasleen %18k gabezia ekonomiko latzak ditu

10

PISA 2012 Txostena

14

Euskal Lanbide Heziketako ikastetxeak lan bila dabiltza

12

giza eskubideak 16

Esklabotza: izkutuko zuzengabekeria

18

Emakumezkoen mutilazio genitala

18

gazteria

koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi erredakzioa: Ana Belén Sánchez, José Poza Diseinua: JP Argazkiak: Markel Redondo / Eduardo Urdangaray / Chema Barroso / José Luis Cuesta / Artxiboa Erredakzioa eta publizitatea: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009 BILBO. Tfnoa.: 94 424 75 94. Posta-e: info@etorkizuna.eu Lege Gordailua: BI - 716 - 09

20

Genero indarkeriaren aurkako heziketa

22

Gero eta fedegabe gehiago euskal gazteen artean

24

Euskarak 365 egun

26

Igazte. Gaueko segurtasuna

28

BGazte. Gabonak kulturaz blai

24

ArgitaratzaileaK

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, HIZKUNTZA ETA POLITIKARAKO ETA KULTURA SAILEKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN LAGUNTZA JASO DU

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren Laguntza jaso du

3 ± 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

±18 presta ezazu zure etorkizuna www.etorkizuna.eu

4


hezkuntza

Sinfokids 2, Euskadiko ikastetxe guztietan banatuko da musika klasikoa sustatzeko

± 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

4

Interneteko arriskuen gaineko programa pilotua Internet leku arriskutsua izan daiteke nerabe zein gazteentzat. Sarean diren arriskuen eta aukeren gainean sen–tsibilizatzeko eta sarearen erabilera okerrak nerabeengan eragiten dituen kalteez ohartarazteko Eusko Jaurlari–tzak ‘egONLIN’E izeneko sentsibilizazio programa pilotua jarri du abian bost ikastetxetan. Honen helburuak sare sozialak, bideojokoak eta smartphoneak erabiltzeak dituen abantailez eta desabantailez gazteak informatzea eta sentsibilizatzea dira. Izan ere, teknologia tresna horiek aukera asko eskaintzen dituzte, baina modu desegokian erabil–tzeak hainbat arrisku dakartza berarekin. Arriskuak ekiditeko, bost ikastetxetako DBHko 200 ikaslek parte hartuko dute programa pilotu honetan. Lehenen faseko helburuak nerabeek interneten nabigatzeko dituzten ohiturak azter– tzea, tresna erabilienak identifikatzea eta komunikazio elementuen erabilerak dituen ondorioez jabetzea dira.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, EITBk eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultur Sailak ikusentzunezko kalitatezko musika saio eta berri– tzailea sortzeko eta pertsona kopuru zabal batengana helduz euskal kultura zein hezkuntza garapena bultzatzeko sortu dute Sinfokids, estatu mailan aitzindaria den telebistarako zein ikusentzunezko musikasaio didaktikoa; zorroztasunetik, baina modu ludikoan eta bai bisualki zein edukien aldetik helburu duen ikuslegoarentzat egokitutako lengoaia erabiliz, txikienei musikaren mundua hurbiltzen dien saioa da Sinfokids. Euskadiko Orkestrak sortu, EITBk burutu eta emititu eta Hezkuntza Sailburuordetzak banatutako material hau euskara, espaniera eta ingelesez aurkezten da. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan, Hezkuntza Sailburuordetzaren parte hartzeari esker, eta telebistan, EITBren eskutik. Sinfokids inguruko hezkuntza alorrean errefentziazko material pedagogikoa izateko pentsatua dago; helburu horrekin Sinfokids 2 Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako lehen hezkuntzako ikastetxe, musika eskola, kontserbatorio eta berritzegune guztietan banatuko da orain, DVD for-

matuan eta hainbat material gehigarriz hornitua. Banaketa zabal hau egitasmo honetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordetzak betetako paperari esker egin ahal izan da. Bestalde, garatzen duen edukiaren ludikotasunak eta ETBren ekoizpenaren izaera erakargarri zein abangoardiakoak familia osoari zuzendutako telebista saio interesgarri bilakatzen dute Sinfokids, dibulgazioa, hezkuntza eta entretenimendua orekaz uztartzen dituen saioa. Unitate didaktiko bakoitza banaka abenduaren 23ko astean emitituko da ETB1en goizeko 11:00etan, ondoren ETB3n emitituko da osorik saio bakarrean; azkenik www. eitb.com webguneko Nahieran atalean izango da ikusgai.


Deustuko Unibertsitateak gidatutako eta Erandioko Udalak diruz laguntzen duen eximen honen xedea eskola porrotaren aurka borrokatzea da

5 ± 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

Astrabuduako DBH Institutuko ikasleek, Eurochild biltzar entzutetsuan Bultzatzen Programa aurkezteko parada izan dute. ‘Europa inklusibo bat eraikitzen – haurpartehartzearen kontribuzioa’ lelopean burutu zen 2013. urteko edizioa Milanen, azaroaren erdialdean eta L’ Albero Della Vita Fundazioak antolatuta. Biltzar honen xedea, oro har, haur zein gazteek gure gizartean duten ekarpenaren aintzatespena sustatzea da. Esan bezala, hiru erandiotar ikaslek Bultzatzen Programa aurkezteko parada izan zuten. Hau, Deustuko Unibertsitateak koordinatzen duen eta Erandioko Udalak diruz laguntzen duen ekimena da eta Eurochild sarean jardunbide egokien adibidetzat hartu du. Izan ere, Europar Batasuneko familia prebentzio eta interbentzio hamabi kasu jasotzen dituen txostenean Bultzatzen Programa da Estatuko ordezkari bakarra. Programa honen xedea hezkun– tza integraleko eskaintza esparru bat eraikitzea da, alde batetik, ikasleen aisialditik abiatuta bere eskolaratze eta gizarteratzea bultzatzeko eta, bestalde, ikastetxeak herrietako erreferente gisa finkatzeko. Modu honetan, programan parte-hartzen duten ikasleen emaitzak

hezkuntza

Erandioko ikasleek Bultzatzen Programa aurkeztu dute Milanen burututako Eurochild biltzarran

hobetu nahi dira, baina, era berean, ikastetxeek duten irudi soziala ere hobetu nahi da. Bultzaten programa 2004. Urtean jarri zen abian eta Astrabuduako Institutuan eta Lehen Hezkuntzako Ignacio Aldekoa ikastetxean garatzen ari da.

Bultzatzen Programa Lehen Hezkun– tzako azken bi ikasturteetako eta DBHko lehen bi ikasturteetako ikasleei bideratuta dago. Gizarte-Hezkuntzako bi kidek programaren eguneroko jarduerak gida– tzen dituzte praktiketan diren Deustuko Unibertsitateko ikasleen laguntzarekin.


± 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

6

Familiarteko sukaldaritza sustatzeko eta familietan elikadura osasungarria sustatzeko asmoz, Ikastolen Elkarteak, Basque Culinary Center eta Eroskirekin batera, ”Sukaldatu” izeneko ekimena garatuko du datorren urtetik aurrera. Izan ere, elkarrekin sukaldean aritzea eta jatea funtsezko elementua da familiakoen heziketan. Horretarako egokitzat jotzen dute adituek jada adin txikiko umeekin hastea. Programa pilotua iazko ikasturtean jarri zen abian hiru ikastolatan eta, horren arrakasta ikusita, aurtengo ikasturtean beste 13 ikastolatara zabalduko da: Armentia (Gasteiz), Andramendi (Beasain), Kurutziaga (Durango), Kirikiño (Bilbo), Ander deuna (Sopela), Laudio, Jesusen Bihotza (Villabona), Abusu (Bilbo), M. Larramendi (Donostia), Orio, Lautada (Agurain), Urretxindorra (Bilbo) eta Irura (Irura). ”Sukaldatu/A Cocinar” proiektuarekin, zenbait alorretan sukaldaritzak duen garrantzia azpimarratu nahi da, esaterako, osasunean, familiarteko harremanetan eta, tokiko produktuen bidez, tokiko aberastasunean. Osasunaren alorrean, garrantzi handikoa da osasunari lotutako jarraibideak izatea eguneko otorduak planifikatzean, adibidez produktu freskoak erabiltzea, baita sukaldaritzari denbora eskaintzea ere. Izan ere, bereizezinak dira jatea eta horren aurreko prozesua, hau da, kozinatzea, baita kozinatzea eta taldean jatea ere, batez ere familiartean.

Basque Culinary Center

hezkuntza

13 ikastolek bat egin dute ”Sukaldatu” programarekin

Era berean, jatea funtsezkoa da familiaren kohesioa eta herrialde baten kultura soziala indartzeko. Gaur egun, kezkagarria da oso mundu aurreratua deritzanean gehiegizko pisua edota obesitatea duten haurren kopurua (% 26k gehiegizko pisua du eta % 19k obesitatea). Dieta orekatua pixkanaka utzi eta sedentarismoa handitu izanaren ondorioa da hori. Gauzak horrela, mundu mailako sukaldaririk onenetako batzuek elikadura eta nutrizioa eskolako irakasgaia izatea aldarrikatu dute, haurrei osasuntsu jaten irakasteko.

Euskal ikasleen heren batek eskolako testu liburuak maileguz lortu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasturte honetan matrikulatu diren 938.435 haur eta gazteetatik 312.866 ikaslek Testu Liburuen Doakotasun programan parte hartu dute 2008-2009ko ikasturtetik 2012-2013kora. 2008-2009tik 2012-2013 ikasturtera bitartean Euskadin Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Hezkuntza egin dituzten ikasleen ia % 35ak jaso zuten testu liburuak doan edo merkeago lortzeko laguntza programa ezberdinak. Guztira, 938.435 haur eta gazte matrikulatu zen epe horretan eta 312.866 ikasle izan dira guztira, Testu Liburuen Doakotasun programan parte hartu dutenak. Euskadin liburuak maileguan emate-

ko zerbitzuak eskola eta institutu publiko bakoitzak aukeratzen duen erantzule talde batek kudeatzen du. Parte hartzeko, ikasle bakoitzak 118 eta 230 euro bitartean ordaindu behar ditu, egingo duen

heziketa mailaren arabera. Familiek 26 eta 44 euro bitartean eman behar dituzte, oraingoan ere, ikasturtearen arabera. Bestelako kostuak Eusko Jaurlaritzak ordaintzen ditu.


Garapenari Laguntzeko Euskal Agentziaren eskutik jada abian da Ikasketen Olinpiada Solidarioa. Euskal lurralde bakoitzean egitasmo honek elkarte eta erakunde desberdinen laguntza izaten du. Arabaren kasuan, Manuel Iradier elkarte Afrikanista eta Coopera GKE dira ekimen honen funtzionamenduaren arduradun. Ikasketen olinpiada solidario benetan ekimen bitxia da, izan ere, parte hartzaileek ikasten duten ordu bakoi– tzeko euro bana jarriko du babesle batek hezkuntza eskubidea bermatzeko garatzen diren ekimenen batean inbertitua izango dena. Aurtengo edizioan, ekimenean parte hartzen duten ikasle arabarrek Kongoko Errepublika Demokratikoan garapenari laguntzeko proiektu bat egiten lagunduko dute. Horrela, ikasten dutenean, mundu osoko beste 300 areto baino

Prepárate para las pruebas de acceso a los ciclos de Formación Profesional Vías de acceso a la FP En 1997 se establecen estas pruebas de acceso a los grados Medio y Superior de Formación Profesional. Tras varias adaptaciones en estos últimos años, en la actualidad se configuran como una vía rápida y práctica de acceso para aquellos alumn@s que no tienen el graduado en ESO para acceder a Grado Medio o Bachillerato para Grado Superior; el único requisito para presentarse es la edad, 17 y 19 años respectivamente. Estructura de las pruebas Los exámenes evalúan los conocimientos mínimos establecidos para poder cursar dichos ciclos. Así para Grado Superior hay dos asignaturas obligatorias (Matemáticas y Lenguaje) y dos optativas, excepto alumn@s con convalidaciones. Y para Grado Medio se establecen tres áreas: Socio-lingüística, Matemática y Cientifico-técnica. Cursos de preparación En el Grupo Edison, con centros abiertos en Bilbao, Barakaldo y Getxo, se imparten cursos específicos de preparación para superar estos exámenes. Partiendo del nivel de conocimiento inicial de los alumn@s en las asignaturas a preparar, se establece una preparación individualizada para cada alumn@ adaptada a sus diferentes circunstancias: fecha de inicio, nivel de partida, horarios disponibles,… Contando con la ayuda y atención de profesores especialistas en las diferentes

asignaturas, el alumn@ obtiene el máximo rendimiento de su esfuerzo, así lo avala el porcentaje de aprobados de los alumn@s preparados el año pasado, que se sitúa en el 90%, cuando este nivel se reduce al 60% en la convocatoria general. GRUPO EDISON: APOYO INTEGRAL AL ESTUDIANTE Desde 1981 el Grupo Edison ayuda a los estudiantes a mejorar su rendimiento y a alcanzar sus objetivos. Sus profesores están especializados en el asesoramiento personal del alumno. El objetivo fundamental es descubrir la metodología y la planificación que ha de utilizar en su estudio, para adquirir por fin hábitos de trabajo, mejorar sus actitudes, recuperar la falta de base y poder lograr buenos resultados académicos de forma progresiva. Sus cursos de apoyo y técnicas de estudio van dirigidos a alumnos de Primaria, ESO y Bachillerato, trabajando todas las asignaturas, tanto en euskara como en castellano, de manera individualizada. Para aquellos alumnos que tienen que preparar el examen de acceso a los Grados Medio y Superior de Formación Profesional o para entrar a la universidad a través del examen de mayores de 25, el grupo EDISON les ofrece una preparación eficaz y personalizada, adaptada a sus circunstancias. Llamando al teléfono 944440047 pueden obtener una información más detallada.

hezkuntza

”Etorkizunari begirada bat” lelopean burutuko da abenduaren 12an, Gasteizeko Europa Jauregian, Lanbide Heziketa publikoak izango dituen jarduera estrategia berriak ezagutzera emango dituen Batzarra. Batzar honen ardatza, enpresarekiko lotura handiago bat erdiestea izando da. Lehen edizio hau, Berrikuntza, Alternantzia, Ekintzailetza, Lehiakortasuna, eta Metodologia berrietanzentratuko da, Ikaslanen estrategia esparruan lehentasunak direlarik, eta Eusko Jaurlaritzako LH Sailburuordearen Plan Estrategikoarekin bat datorrelarik. Batzarran, besteak beste, Oriol Homs (CIREM), Javier Megías eta Javier Martínez Aldanondo. Batzarraren itxiera ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketa Sailburuordea Jorge Arévaloren eskutik izango da.

Ikasketen olinpiada solidarioaren XI. edizioa Araban Manuel Iradier eta Cooperaren eskutik

7

gehiagorekin egingo dute bat. Euskadin ekimen honek arrakasta handia izan du aurreko edizioetan.Iaz, adibidez, ia 2.500 ikaslek hartu zuten parte eta guztira 34.284 ikasketaordu/euro lortu ziren.

Pruebas de Acceso a Formación Profesional En Edison, desde 1997, estamos especializados en la preparación de este examen (Grado Medio y Grado Superior). Te Ofrecemos: • Atención personalizada • Flexibilidad de Horarios • Gran eficacia: 90% de aprobados • Profesorado especializado y con gran experiencia. Clases de apoyo • Primaria · ESO · Bachillerato · Universidad • Ciclos Formativos · Selectividad • Alumnos CEBAD - IBD Pruebas de acceso • Universidad + 25 años y Ciclos Formativos

Infórmate en nuestros centros BILBAO. Gordóniz, 6-Ext. Dpto. 2. (OOO Indautxu). Tfno.: 94 444 00 47 Getxo. Torrene, 9-Bis, Oficinas Dpto. 5. (OOO Algorta). Tfno.: 94 491 46 41 BARAKALDO. Elcano, 11 - 2º (OOO Barakaldo). Tfno.: 94 478 12 72

± 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

Metodologia aktiboak eta ekintzailetza Ikaslanek burutuko duen Batzarran


hezkuntza ± 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

8

DBHko ikasleen %18k bere heziketaren etorkizuna baldintzapean jarriko duten gabezia ekonomiko latzak ditu Adsis Fundazioak egindako ikerlanaren arabera, etxean arazo ekonomiko larriak bizi dituzten ikasleen garapen akademikoa %24 baxuagoa da Adsis Fundazioak DBHko ia 3.000 ikaslerekin burututako ”Etorkizuna gaur hasten da” ikerlanaren arabera, Estatu mailan, ikasleen %18,4ak gabezia ekonomiko latzak ditu eta hauen ondorioz, ikasle hauen guztien hezkuntzaetorkizuna nabarmenki baldintzatua izango da. Gurasoak langabezian (%63), alokairua edo hipoteka ordaintzeko arazoak (%70), aurreikusigabeko gastuak ordain– tzeko zailtasunak (%87) eta astean 3 aldiz behintzat haragia edo arraina jan ezin duten (%75) etxeetan bizi dira hainbat nerabe. Adsis Fundazioaren txostenak krisiarengandik belaunaldi kaltetuenetarikoen egoera ezagutzera eman eta horrela beren beharrei erantzuna eman ahal izatea du helburu; hala nola, gazteek jasaten duten sustengu ezari buruz gizartea sentsibilizatzea. Ikerlanak agerian uzten duen moduan, gazte horiek guztiek eskolaz kanpoko laguntza eta jardueretarako aukera gutxiago izanik, beren errendimendua nabarmenki kaltetzen da. Konparaketa eginez gero, gazteen garapen akademikoa %24 baxuagoa da eta %61ak 3 irakasgai edo gehiago huts egin zituen aurreko ITURRIA: www.elfuturocomienzahoy.org ikasturtean. “Datuek, aukeren berdintasun egoera ezinezkoa den neurrian, bezain aintzat hartuak eta sostengatuak gazte horien hezkuntza etorkizunaren beren inguruan eta nola beren arrakasta zailtasunak agerian uzten dituzte,”, dio itxaropena baxuagoa den: %37ak bere Carlos Melgarrek, Adsis Fundazioako xedeak lortuko ez dituela uste du, eta Zuzendari Orokorrak. %30ak ez daki DBHko ikasketak amaituko Ikerlanak begi-bistan uzten du ere, dituen, edo amaituko ez dituela uste du. nola gainontzeko DBHko ikasleekin “Etorkizuna gaur hasten da” ikerlaalderatuta, gazte horiek ez diren besteak nean Estatuko Bigarren Hezkuntzako

Baliabide ekonomiko gutxiago dituzten ikasleek eskolaz kanpoko jarduera eta laguntzarako aukera gutxiago dituzte eta horrek bere ikasketa errendimenduan eragin zuzena du 24 institutu publikoetan DBHko ikasketak garatzen dituzten 2.970 nerabeek parte hartu dute. Gazte hauek Post-Milennial bezala ezagutzen den belaunaldia osatzen dute, hau da, 1997 – 2000 urteen bitartean jaiotako gazteak, nortzuk etorkizun on bat lor– tzeko zailtasunen jakitun izanik ere (%50ak etorkizuna beltz edo zalantzagarria ikusten du), beren buruan guztizko konfiantza dutenak (78%ak bere xedeak lortuko dituela uste du) eta beren xedeak lortzeko esfortzuaren balorean sinisten dutenak (%87a bere helburuak eskuratzeko ahaleginak egiteko prest dago). Deigarria da nola ikasleen gehiengoak (%56) autonomia eta beren ekintzen erantzule izatea lotzen duen. Ikerlan honetan, Euskadiko Bigarren Hezkuntzako hiru zentru publikoetan DBHko ikasketak garatzen dituzten 280 nerabeek parte hartu dute. Ez da Estatu Espainiarrarekiko ezberdintasun nabarmenik somatu.


Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

9

hezkuntza


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

10

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako hezkuntza sistemek arrakastaz gainditu dute pasa den urtean burututako PISA Txostena. Bi lurraldeek Estatuko zein ELGAko batazbesteko notak gainditu dituzte aztertutako hiru frogetan, hots, matematika, zientziak eta irakurmena

Euskadi onenen artean PISA Txostenaren arabera


HERRIALDEA/ERKIDEGOA

MATEMATIKAK

IRAKURMENA

ZIENTZIAK

Japonia

536,8

538,1

546,7

Hego Korea

553,8

535,8

537,8

Finlandia

518,8

524,0

545,4

Irlanda

501,5

523,2

522,0

Kanada

518,1

523,1

525,5

Polonia

517,5

518,2

525,8

Estonia

520,5

516,3

541,4

Zelanda Berria

499,7

512,2

515,6

Australia

504,2

511,8

521,1

Herbeherak

523,0

511,2

522,1

Madril

503,8

511,1

517,5

Nafarroa

516,7

509,3

514,1

Belgika

514,7

509,1

505,5

Suitza

530,9

509,0

515,3

Alemania

513,5

507,7

524,1

Frantzia

495,0

505,5

499,0

Gaztela Leon

508,8

505,1

519,0

Asturias

499,6

504,0

516,9

Norbegia

498,8

503,9

494,5

Katalunia

492,9

Erresuma Batua

493,9

500,8 499,3

491,9 514,1

Galiza

488,6 505,4

498,9

511,5

Euskadi

498,1

505,7

Estatu Batuak

481,4

497,6

497,4

Danimarka

500,0

496,1

498,5

Aragoi

496,3

493,1

504,1

Txekiar Errepublika

499,0

492,9

508,3

Errioxa

503,1

490,2

509,7

Italia

485,3

489,8

493,5

Austria

505,5

489,6

505,8

Hungaria

477,0

488,5

494,3

Espainia

484,3

487,9

496,4

Luxenburg

498,8

487,8

491,2

Portugal

487,1

487,8

489,3

Israel

466,5

485,8

470,1

Kantabria

491,4

485,5

500,5

Suedia

478,3

483,3

484,8

Islandia

492,8

482,5

478,2

Eslovenia

501,1

481,3

514,1

Grezia

453,0

477,2

466,7

Andaluzia

472,0

476,8

486,0

Balear Uharteak

475,0

476,0

483,0

Turkia

448,0

475,5

463,4

Eslovakia

481,6

462,8

471,2

Murtzia

462,4

461,6

479,2

Extremadura

461,4

457,2

482,6

Txile

422,6

441,4

444,9

Mexiko

413,3

423,6

414,9

Europar Batasuna

489,0

489,4

497,2

ELGA/OCDE

494,0

496,5

501,2

ITURRIA: PISA Txostena 2012

hezkuntza

ELGAko herrialde eta Espainiako Autonomia Erkidegoek PISA Txostenean ateratako batazbesteko notak

11 Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

Euskal Hezkuntza sistemak, behingoz, PISA Txostenak emandako emaitzekin harro egoteko arrazoiak ditu. Izan ere, iaz burututako azterketen arabera, euskal ikasleek oso maila altua frogatu dute ebaluatutako matematika, zientzia eta irakurmen frogetan. Guztira, 15 urteko 4.739 euskal ikaslek burutu zuten PISA Txostenerako froga, eta lortutako emai– tzek, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA/OCDE) osatzen duten herrialdeen batazbesteko maila gainditzen dute. Hau da Euskadik ELGAko batazbesteko maila gainditzen duen lehen aldia. Pisa Txostena 2012k ematen dituen datu guztiak positiboak dira euskal hezkuntza sistemarentzat. Estatuko beste Autonomia Erkidegoekin alderatuta, EAE sailkapeneko buruan aurkitzen da Nafarroa, Gaztela Leon, Madril, Errioxa, Asturias eta Aragoirekin batera, batez ere, matematiketan lortutako emaitzetan. Trebetasun honetan, Euskadik 505 puntu lortu ditu, Espainian (484) eta ELGAn (494), batazbeste, lortutakoa baino askoz altuagoa. Puntuazio horrek, Alemania, Austria, Australia, Irlanda, Danimarka edota Zelanda Berria bezalako herrialdeen maila berean kokatzen gaitu. Irakurmen frogan emaitza zertxobait apalagoa da (498 puntu), baina kasu honetan ere, Espainaren (488 ) eta ELGAn (496), batazbeste, lortutakoaren gainetik. Kasu honetan, Alemania, Frantzia, Norbegia, Erresuma Batua edota Ameriketako Estatu Batuak bezalako herrialdeen maila berean izango ginateke. Azkenik, zientzia frogan lortu dira emaitzarik onenak. Izan ere, froga honetan lortu dira inoiz lortu izan den notarik altuena (506) eta, azkeneko PISA Txostenarekin alderatuta, hots, 2009an lortutako emaitzekin alderatuta, 9 puntutako igoera suposatu du. Kasu honetan ere, Espainan (496) eta ELGAn (501), bataz beste, lortutakoaren gainetik aurkitzen gara. Atal honetan, Suitza, Erresuma Batua, Austria, Txekiar Errepublika edo Belgikaren maila berean aurkitzen gara. Albiste onak, beraz, euskal hezkuntza sistemarentzat. Datorren txostenerako, bi izango dira erronka nagusienak: lortutako datu hauei eustea eta bikaintasunera iristen diren ikasleen kopurua haztea.


hezkuntza

PISA 2012 Txostenerako galdetu ziren zenbait galderen adibideak

Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

12

PISA txostenean partu hartu duten 66 herrialdeetako ikasleek hauek bezalako galderak erantzun behar izan dituzte.

MATEMATIKA oera • Fuji mendira ig

lehenatik go utzailaren ilik zabalik da dira Fuji so en ra tz ke igo au u o ur igotzek 0 pertsona ing 00 en dira 0. 1.) Fuji mendira tz 20 igo ro te na ra arte. Ur , zenbat pertso abuztuaren 27 an. Batazbeste et rr ho e rt ta mendira aipatu ndira? egunero Fuji me 0 a.) 34 b.) 710 c.) 3.400 d.) 7.100 ruko luzera ak 9km ingu e.) 7.400 Gotemba bide :00etarako n 20 ma k ra da rie ra daia ren tontorre a da eta bi ia ko nd rako bidean ta oe me -e ig i km uj F a, 2.) tan uluen araber riko bidaia 18 lk or ka et ko a et da ad in bi ura haue eg du. Joan era, , bikoitza. A eltan. Toshik iz ab rr bu ar be n te o ue du ek ha r ist egon beha ora. Kalkulu duko, eta je nb or a de tu et o di o ak kj al ut ah hart e osoa egite 1,5 km egin skantsurako uenez, iblibid rtzen da de Toshi, berand da kontutan ha o rk ha be atera zein ordutan ateko? ko bueltan iz 20:00etara

ZIENTZIA

• Euri azidoa

rtxobait euria ze 1.) Ohiko airean den a azidoa d xurgatu dioxidoa karbono oa, id Euri az duelako. azidoagoa re e oz k s a , iz rr e b k edota e oxidoa da azufr bezalako k oa o oxid nitrogen uelako. it d an urgatu dira aire gasak x n ratortze edota Nondik e o ufre oxid k? diren az ido haue ox o n e g nitro

tez u oso ba zpalak ga e rbera du. e n b ne ia ho material zido maila Marmol a na n gi ue ra d e . k n duen en dira i azidoa la marmolea lak eratz en. Ezpa pinak eur azidoak iteke. Oz enean, gas burbui o lehen eta ondor asa izango a d a ul 2.) Euri m d in sartuz si pinean sartzen n, zein m sartu ba ozpinean baino lehe oz ospinean n sartu daiteke zpla bat e na ur pi ol ne oz rm u a sa d M ma masa ba horraren amotako ezpala le k 2,0 gr doren? te on a b u o rt k ho haueta eta le koa. tik atera du ozpine mo baino gutxiago a gr ,0 2 .) a amo. n. b.) 2,0 gr 2,4 gramo artea . ta e agokoa ,0 hi ge c.) 2 o in a gramo b d.) 2,4


Faktore sozioekonomikoek gero eta garrantzia handiagoa dute lortutako emaitzetan Estatua osatzen duten Autonomia Erkidego desberdinen arteko aldeak gero eta nabariagoak dira. Matematikaren kasuan ikasturte eta erdiko aldea egon daiteke Ezagutzera eman den azken Pisa Txostenak bestelako irakurketa egiteko bide ere ematen du. Izan ere, emaitzen irakurketa sakonago batek ondorio kezkagarri bat uzten du agerian: maila sozioekonomiko altua eta bajua duten ikasleen arteko aldea gero eta nabarmenagoa da. Estatuko Autonomia Erkidego desberdinetan lortutako emaitzek baieztapen hau berresten dute. Horrela, maila sozioekonomiko altuagoa duten ikasleek, batazbeste, 34 puntu gehiago lortu zuten matematikako frogan, hots, 2003an baino sei puntu gehiagoko aldea. Hezkuntza Ministeriotik faktore sozioekonomikoaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute (agian Wert Legearen aplikazioa dela eta lurraldeen artean diren aldeetan ez sakontzeko). Horrela, Montserrat Gomendioren esanetan, ”faktore sozioekonomikoaren eragina Europako beste herrialdeetan baino nabarmenagoa da”. Hala ere, Espainiak lortu dituen emaitzak ez dira, oro har, oso

onak izan, eta urteak daramatza antzeko baloreetan. Horrela, Gomendiok azaldu duenez, matematikako frogan emaitzak onenak lortu dituzten Autonomia Erkidegoen eta emaitza kaxkarrenak lortu dituzten Autonomia Erkidegoen artean ikasturte eta erdiko aldea omen dago. Erregela hausten duen erkidego bakarra Gaztela Leon izango litzateke, bere maila sozioekonomikorako askoz ere emaitza hobeak lortu baititu. PISA txostena aztertzen duen Pablo Zoidok azaldu duenez, oraindik ere oso goiz da krisiak izan duen eragina ikusteko. Hala ere, ikasleen artean berdintasun handiagoa azaltzen duten estatuek, oro har, emaitza hobeak azaltzen dituztela azaldu du Zoidok. Aditu honek azaldu duenez, inbertsio handiago batek ez du emaitza hobeak ziurtatzen. Agian azaldu behar dute murrizketek zein nolako eragina izan dezaketen.

• Europako beste herrialdeak: Albania, Bulgaria, Kroazia, Errumania, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Mazedonia, Malta, Montenegro eta Serbia. • Amerikako herrialdeak: Argentina, Brasil, Costa Rica, Kolonbia, Panamá, Perú, Trinidad eta Tobago, Uruguay eta Venezuela. • Afrika: Mauricio eta Tunisia. • Asia: Arabiar Emirerri Batuak, Azerbaiyan, Errusia, Georgia, Kazajistan, Kirguistan, Moldavia, India, Indonesia, Jordania, Malasia, Qatar, Singapur, Tailandia, Taiwan, Txina eta Vietnam.

hezkuntza

• ELGA osatzen duten herrialdeak: Alemania, Australia, Austria, Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estatu Batuak, Estonia, Finlania, Frantzia, Grezia, Hego Korea, Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Islandia, Israel, Italia, Japonia, Kanada, Luxenburg, Mexiko, Norbegia, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, Suitza, Suedia, Turkia, Txile eta Zelanda Berria, .

13 ± 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

• PISA munduko hainbat herrialdeetan burutzen den froga da. Pasa den urtean, bost kontinenteetako 65 herrialdeetan burutu zen, hauetatik, 34 ELGAko (OCDE) partaide direlarik.


hezkuntza

Euskal Lanbide Heziketako ikastetxeak lan bila dabiltza

Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

14

Enpresen eta Lanbide Heziketaren arteko harremana, oraindik ere etengabeko prestakuntzan, ikasleen praktiketan, enplegu-poltsetan eta sistematikoak ez diren unean uneko lankidetzan oinarritzen da HETELek, Euskadiko Gizarte-ekimeneko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkarteak Lanbide Heziketako ikastetxeen bezero edo hornitzaile izaera sustatu nahi du abian jarri duen programa berri baten bidez. HETELenpresa lelopean, HETELek euskal enpresa eta erakunde guztiei bideratutako zerbitzu integrala jarri du martxan aipatu ikastetxeetako KnowHow delakoa edozein tamainako enpresen esku jartzeko. Enpresaren eta Lanbide Heziketaren arteko harremana areagotu egin da azken urteetan Euskadin, aurrerapauso handiak eman dira bide horretan, hala nola txandakako praktikak edo Lehen Aukera ekimena (enpresetako praktikak sustatzeko diseinatua). Baina oraindik ere harreman hori arlo batzuetara mugatuta dago: ikastetxeek langileei eskaintzen dieten prestakuntza, ikasleek enpresetan egiten dituzten praktikak, erakundeak hornitzeko enplegu-poltsak eta sistematikoa ez den unean uneko lankidetza. Harreman honetan aurrerapauso bat eman nahian, HETELek enpresen arazoak era malguan eta xehatuan konpontzeko Lanbide Heziketak eskaintzen dituen zerbitzu ugarien berri eman nahi die euskal enpresei, batez ere txiki, ertain eta mikroenpresei. Enpresen beharrei aurrea hartzeko asmoarekin sortu du HETELek zerbitzua, ikastetxea/enpresa harremanean egitura berria osatuz, metodologia sortzaileagoa eta malguagoa sortuko duena bai ikastetxearentzat eta baita enpresarentzat ere, eta zerbitzu berriak diseinatuko dituena. Helburua onura bikoitza lortzea da: batetik enpresarentzat, hornitzaile/ bezero malgua eta merkea eskuratuko duelako, arazoak konpon diezaiokeena; bestetik, ikastetxearentzat eta ikasleent-

zat, aukera ematen dielako prestakuntzaaldian benetako proiektuetan lan egiteko, ikasleak gehiago espezializatzeko, horien beharrak bertatik bertara ezagutzeko, enpresetatik hurbilago lan egiteko eta, gainera, espezializazio handiena behar duten sektore ekonomikoak zeintzuk diren aztertzeko. Leihatila bakarra Programaren prozedura sinplea da; nahikoa da HETELera deitzea eta bertan ekimen hau zuzentzeko den hiru kideetako lantalde batek (koordinatzaile bana herrialde bakoitzeko) arreta eskainiko du. Pertsona horrek, ikastetxeekin batera, eskaintza aztertuko du eta enpresekin, berriz, eskaria. Leihatila bakarraren antzera, enpresa ikastetxe batekin jarriko du harremanetan azken horrek konponbidea presta dezan. Horretarako, HETELek 21 ikastetxe ditu hiru lurraldeetan eta, gainera, 7.000

ikasleren eta irakasleren Know-How-a du. Zerbitzuen eskaintza zabala da, ikastetxe bakoitzaren lanbide-arlo guztiak hartze baititu, besteak beste, fabrikazio mekanikoa, teknologia berriak, elektrizitatea, elektronika, kimika, ingurumena, automozioa, irudi pertsonala, obra zibila, marketina, etab. Eta enpresek horietako bakoitzak proposatutako zerbitzuen onurak jaso ditzakete: arazo zehatz bat konpontzea, proiektu komunak lantzea, jardunaldi teknikoak egiteko ekipamendu berezia eta instalazioak trukatzea edo aldi baterako uztea, hausnarketa estrategikoak, azterketa teknikoak eta balorazioak, enpresa txiki eta ertainen prestakuntza-planak kudeatzea, aholkularitza-zerbitzuak hainbat sistema abian jartzeko ikasle bekadunen bidez enpresak nazioartekotzea edo kanpoan sarraldiak egitea, antolaketa edo prozesuen kudeaketa hobetzea.


Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 urria

15

publizitatea


giza eskubideak

Esklabotza munduan zehar. Kolore bakoitzak herrialde bakoitzeko ppopulazioaren zein ehuneko bizi den esklabotzan adierazten du

Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

16 2,1 4,0 1,20

0,05

0,10

0,20

0,30

0,50

0,75

1,10


Abenduaren 2an Esklabotzaren Aurkako Gronok dioen bezala, “esklabotza izkutuko Nazioarteko Eguna ospatzen da. Adituen zuzengabekeria delako”. ustetan, 30 milioi pertsona bizi dira, gaur egun eta mundu osoan zehar, mota desHerrialderik kaltetuenak berdineko esklabotza egoeran. Walk Free Esklabotzaren inguruko datuak biltzea zaiFundazioak (WFF) argitara atera dituen la bada ere, WWFk esklabotzaren inguruko datuen arabera, India da, inolako zalanthainbat informazio biltzea Portu du eta zarik gabe, esklabo kopuru handiena duen honekin, sailkapen antzeko bat landu du. herrialdea, baina arazo hau, bereziki larria Sailkapen honen arabera, Mauritania, Haiti, da Afrikako Mauritania herrialdean, bertako Pakistan, India, Nepal, Moldavia, Benin, Boli populazioaren %4a aipatu baldintzetan bizi Kosta, Gambia eta Gabon dira esklabotza baita. modurik latzenean pairatzen dituzten WWFek azaltzen duenez, gure eguneherrialdeak. Moldavia da (duela 20 urte tan esklabotza mota edo eredu desbereskas Sobiet Batasunaren barruan zen dinak ageri dira, hala nola, zorrei lotutako lurraldea) sailkapen honetan azaltzen de esklabotza, behartutako ezkontzak edota haurren salmenta eta esplo”Jende asko zur eta lur geratzen tazioa. Hauekin batera, noski, ohiko da, gaur egun ere, esklabotza ereduak ditugu, hots, pertsonen salerosketa eta bortxazko lanak. existitzen dela adierazten WWFko arduraduna den Nick diezunean” azaltzen du Walk Gronok adierazten duenez, “jende Free Fundazioko Nick Gronok asko zur eta lur geratzen da, gaur egun ere, esklabotza existitzen dela adierazten diezunean”. Antza denez, jenEuropako herrialde bakarra. Esan bezala, deak esklabotza, 1800 aldera, EE.BBetan Mauritania da sailkapen honen buru eta desagertu zenean betirako akabatu zela WWFk landutako txosten baten arabera, uste omen du. Gronoren ustez, esklabotza herrialde honetan eskubide urraketa hau ereduak garatu egin dira, baina guztiek oso errota dago bertako gizartean, ohikoa ezaugarri amankomun bat dute: jendea baita pertsonen salerosketa, alokairua biolentziaren bidez kontrolpean jartzen edota esklaboak oparitzea. dela. Batez ere oso herrialde txiroetan, Esklabutzan bizi den herrialde bakoihainbat pertsona engainatuta edo behartzaren populazioaren portzentaia alde tuta, bortxazko lanak egin behar izaten batera utzita, esklabo gehien dituzten ditu eta ekonomikoki esplotatuak izaten herrialdeak honakoak dira: India (13,95 dira. Horrela, ez dute inolako soldatarik milioi), Txina (2,95 milioi) eta Pakistan (2,1 jasotzen egiten duten lanarengatik edota milioi). Asia da, beraz, esklabo gehien disoilik elikagai eta ostatuaren truke egiten tuen kontinentea (munduan diren eskalbo dute, beti ere oso baldintza penagarrietan. guztien %72 inguru). Zentzu honetan India Gainera, ez dute lan horiek uzteko inolako da esklabotzarekin arazorik handiena duen askatasunik. estatua, azken finean, Indiar hiritar asko Zoritxarrez, bidegabekeria honen esplotatuak baitira bere herrialdean bertan inguruko datuak biltzea oso lan zaila da, esklabo-lanak burutuz.

• Pertsonen salerosketa dir asko mugitzen duen negozioa da: urtero, 45.000 milioi dolarretako etekinak uzten dituela diote adituek. • Nazio Batuek esklabotza eredu berriak sailkatu ditu: lan merkatuan ematen dena, sexu esplotazioa, zortasuna, militarra edota organu-trafikoa. • Sexu esplotazioa esklabotza eredutzat hartzen da. Honen barruan sailkatzen dira, besteak beste, prostituzioa, pornografia, pedofilia eta turismo sexuala. • Zortasuna: Etxean burutu beharreko jopu-lanak eta morroi-ezkontzak. • Militarra: Preso hartutako soldaduak eta haurren errekrutatzea. • Organo trafikoa: Organo edo ehunen ebasketa merkatu beltzean saltzeko. • Esklaboen %50a adingabetua da, %40a sexualki esplotatuak dira eta %25k nekazaritza edo eraikuntza lanak burutzen ditu.

giza eskubideak

Walk Free Fundazioak argitara atera duen txosten baten arabera, oraindik ere, esklaboak daude munduko herrialde guzti-guztietan

• Esklaboen %56a emakumezkoak dira.

17 ± 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

Esklabotza: izkutuko zuzengabekeria

• Mundu osoan 30 milioi esklabo inguru daudela diote adituek.


giza eskubideak Âą 18 //etorkizuna.eu 20132013 abendua urria

18

Emakumezkoen mutilazio genitalarekin amaitzeko ekimena Euskadin Euskadi izango da ablazioaren prebentziorako plan integral bat garatuko duen Europako lehen eskualdea UNICEFek emandako datuen arabera, gaur egun, genitalen mutilazioa pairatu duten 125 milioi emakume eta neskatxa inguru bizi dira. Adituen ustetan, praktika honi balazta jarri ezean, datorren hamarkadan, beste 30 milioi emakume inguruk bere genitalak galduko ditu modu bortitzean. Emakumeen ablazioa, gehienbat, Afrikan ematen den praktika da. Somalia, Egipto, Guinea edo Yibuti bezalako herrialdeetan praktika hau oso aintzanako ohituratzat hartzen da eta emakumezkoak bere ezkontzara birjin

iristen direla bermatzeko balio du. Kasu gehienetan, genitalen ebakuntza hau oso baldintza kaxkarretan burutzen da eta arazo larriak sortzen ditu emakumeengan: odoljario larriak, gernu-arazoak, infekzioak, ugalkortasun arazoak... Zorionez, kontinente beltzako beste hainbat herrialdeetan giza eskubideen urraketa honekin amaitzeko pausoak ematen ari dira, hala nola, Txad, Senegal edo Sudanen. Euskal Autonomia Erkidegoa Gero eta gehiago dira ablazioa ohi-

turatzat duten herrialdeetatik gure artera iristen diren biztanleak. Jaurlaritzak emandako datuen arabera, EAEn 11.000tik gora dira ablazioa praktikatzen den herrialdeetatik etorritako etorkinak eta, hauetatik, gutxi gora behera, heren bat emakumezkoak dira. Euskadi ablazioa burutzea debekatua dagoenez, hautako familia askok neskatzak jatorrizko herrialdeetara eramaten dituzte oporretan han ebakuntza egin diezaieten. Arazoak Euskadira bueltatzean sor daitezke, izan ere, praktika hau debekatuta dagoenez, legeak familia zigortzen


Nazio Batuak pobrezia larriari eta giza eskubideei buruzko txosten berria prestatzen ari da Datorren urteko udaren hasieran Giza Eskubideen Kontseiluaren XXVI. Batzarra gauzatuko da, eta bilera horretan Magdalena Sepúlveda Carmonak, pobrezia larriari eta giza eskubideei buruzko errelatore bereziak, zergen eta tributuen alorreko politikak giza eskubideetan eragiten duen inpaktuari buruzko txosten bat aurkeztuko du. Beste prozedura batzuetan bezala, errelatore bereziak gizarte-erakundeei dei egin die, politika fiskalak giza eskubideen gauzatzean eragiten dituen ondorioei buruzko ekarpenak egin ditzaten. Magdalena Sepúlveda Carmona errelatore berezia da 2008ko maiatzaz geroztik. Giza Eskubideen Kontseiluak prozedura berezi horiek esleitzen ditu, giza eskubideekin lotuta dauden eta arreta berezia behar duten gai eta xehetasunak aztertzeko. Errelatore bereziek txosten bat aurkezten diote urtero Giza Eskubi-

deen Kontseiluari, eta txosten horretan, haien aginpideari lotutako elementu bereziren bat aztertzen dute. Txosten horiek guztiak egiteko, ezinbestekoa da gizarte zibilak informazioa ematea eta Giza Eskubideen Kontseiluko aditu independente horiek eskubideak argitzeko egiten dituzten lanetan laguntzea. Errelatorearen jarduera nagusietako bat da gobernuekin, nazioarteko erakundeekin eta beste herrialde batzuetako gizarte zibilarekin elkarrizketa eraikitzailea sortzea, pobrezia larrian bizi diren pertsonek giza eskubideez gozatzea eragozten duten oztopo guztiak desagerrarazteko proposamenak identifikatzea helburu hartuta. Horregatik, hain zuzen, errelatoreak espero du txosten horiek zergen eta tributuen alorreko politikei buruzkoak izatea, gehienbat, giza eskubideetan eragin zuzena baitute.

GIZA ESKUBIDEAK ATALA EUSKO JAURLARITZAKO, HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA saileko GIZA ESKUBIDEEN ZUZENDARITZA ETA hezkuntza, hizkuntza politika eta KULTURA SAILEKO GAZTERIA ZUZENDARITZAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

Herri administrazio eta justizia saila

Departamento de administración pública y JUSTICIA

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

19 ± 18 //etorkizuna.eu 20132013 abendua urria

du, gurasoak gartzelara bidaliz eta adingabeak zentro berezi batera. Hau, zigor bikoitza da neskatoentzat eta, hau ekiditzeko, Emakunde ablazioari aurre egiteko plan integral bat garatzen ari da. Modu honetan, Euskadi bilaka daiteke emakumezkoen mutilazio genitalari aurre egiteko plan bat garatzen duen Europako lehen eskualdea. Esan bezala, ablazioa zenbait kulturetan oso errotuta dagoen praktika da (hainbat neskatok ilusioz hartzen dute ebakuntza hau emakume bilakatzeko ezinbesteko pausoa dela uste dutelako) eta, horregatik, funtsezkoa da familiekin lan egitea gartzela zigorrekin mehatxatzea baino. Planaren lehen fase batean, ablazioa pairatu duten emakumeen errolda bat burutu nahi da: zenbat emakume diren, zein mutilazio mota duten, non bizi diren... Lortutako datuen baitan, hainbat profesional trebatuko dira emakume hauen guztien beharretara moldatzeko. Lan honek bi ardatz izango lituzke: ablazioa pairatu ez duten neskatoekin prebentzio eta sentsibilizazioa alde batetik, eta bestetik, jada ablazioa pairatu dutenekin arreta lana.

giza eskubideak

Afrikako hainbat herrialdetan ablazioa oso errotuta dagoen praktika da. Hainbat kasutan, neskatoek ilusioz hartzen dute ebakuntza hau, emakume bilakatzeko ezinbesteko pausoa dela uste baitute


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

20

Genero indarkeriaren aurkako heziketa Eusko Jaurlaritzak ikasgeletan ematen diren biolentzia mota guztiekin, eta bereziki genero indarkeriarekin, amaitzeko Gida Plan jarriko du ikasturte honetan bertan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkun– tza Politika eta Kultura Sailak Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida-Plana jarri nahi du abian ikasturte honetan bertan. Aipatu gidaplanaren xedea transformazio prozesua sustatzea da, eskola mistoko eredutik hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredura aurrera egiteko, genero indarkeriari aurrea hartzen eta, azken buruan, sexismoak eragiten duen edozein indarkeriari aurre egiten laguntzeko. Izan

ere, Cristina Uriarte Sailburuak planaren aurkezpenean azaldu zuen moduan, “helburua, sexuan oinarrituko estereotipoetatik at, pertsonen garapen integrala sustatzea da”. Gida plana bere lehen urratsetan aurkitzen da eta bertara batzen diren ikastetxeek benero indarkeriaren inguruko trebakuntza espezializatua jasoko dute ikastaro, aholkularitza eta eduki desberdinen bidez. Era berean, ikastetxe bakoitzean izango den hezkidetzarako arduradunek trebakuntza berezia jaso–

tzeko aukera izango dute. Datorren ikasturteari begira, hots 2014-15 ikasturteari begira, deialdi berezia egingo da hezkidetza ekimen globalak garatzeko. Guztira hauetako hamar ekimen garatzea espero da eta hauetatik abiatuta, beste zentroetara zabalduko dira esperientzia hauek guztiak. Indarkeriarik ez Plan honek, esan bezala, ikastetxeetan den era guztietako biolentzekin amaitu nahi du, baina bereziki, nerabe eta gaz-


Berdintasuna Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen gidaplan honek mutil eta nesken arteko harreman orekatuak sustatzen dituen eskola eredu bat defendatzen du, emakumezkoen zeregina ere bere kurrikulumean barneratuko duena eta, kultura eta arraza alde batera utzita, hezkuntza sistemaren barruan ikasle guztien jarraipena sustatuko duena. Era berean, aukera akademikoen hautaketa librera orientatzen duen eskola eredu bat sustatu nahi da.

Hezkidetza eta genero ikuspegia ikastetxeetan barneratuz Sexismoa eta genero-estereotipoak eskola sisteman ematen diren fenomenoak dira. Hauek adibidez, ikastetxeen antolamenduan, irakasleen jarreretan, curriculum akademikoan, ikasten diren eta ikasten ez diren gaietan, ikas materialetan etab... islatzen dira. Honi guztiari buelta emateko, Eusko Jaurlaritzak sei esparru landu nahi ditu, halaber: 1.) Curriculuma: Ikastetxeetan ikasten diren edukien bidez gazteek bere genero-sozializazioa eraikitzen dute. Egun indarrean den curriculum ofizialak izaera androzentrikoa duela adierazten dute zenbait adituk. Hori dela eta, genero-ikuspegia aintzat hartzen duen curriculum bat garatu beharko litzateke. 2.) Material didaktiko inklusiboa: Egun den hezkuntza-materialak ez du gizarte-errealitate osoa islatzen eta, hainbat kasutan, genero estereotipoetan oinarritzen da. Hori dela eta, testuliburuek, neskei zein mutilei, sexuaren araberako espektatibak mugatzen ez dituzten identifikazio ereduak eskaini behar dituzte. 3.) Trebakuntza: Pertsona guztiak, baita irakasleak ere, balio sexistak dituen gizarte batean bizi gara. Sarritan, irakasleek, oharkabean, balio hauek transmititzen laguntzen dute. Hau ekiditeko, irakasleei generoari buruzko uste inplizituek zein nolako

eragin sakona duten ikasleen jarreran irakatsi behar zaie. 4.) Espazioen erabilera: ikerketa desberdinen arabera, eskoletako espazioak eta hauen erabilera generoadierazle erabakigarriak dira. Hauen arabera, jolastokian eta jolasteko eremuetan espazioaren banaketa sexista izaten jarraitzen du. Normalean, gainera, mutilek hartzen dute jolastokiaren erdigunea eta neskak bazterretan geratzen dira. Hori dela eta, eskoletako espazioen banaketa eta erabilera berraztertzea plantea– tzen da, beti ere, genero-ikuspegia kontutan hartuta. 5.) Ebaluazioaren berrazterketa: Azken urteetan hezkuntza metodologian aurrerapen handiak eman diren arren eta ebaluazio metodoen neutraltasuna aldarrikatu bada ere, hauek, nolabaiteko generoaren araberako joera izaten jarraitu dutela ikusi da. Egungo ebaluazio sistemanikasleek banaka lortu beharreko errendimendu helburuak nabarmendu dira, baina horretarako erabalitako edukiak, sarritan, ez dute genero-ikuspegia kontutan hartzen. 6.) Familien inplikazioa: Familiek funtsezko rola jokatzen duten gazteen hezkuntza prozesuan. Horregatik, eskolan ezezik, familietan ere genero-berdintasuna sustatu behar da.

21 ± 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

teek bere sexu joeragatik pairatzen duten marginazioarekin. Horretarako, plan honen garapena ezezik, “gizarte osoaren inplikazioa beharrezkoa” dela azpimarratu du Uriartek. Sailburuaren ustetan afera honek bi ardatz izan beharko lituzke; alde batetik, prebentzioa eta sentsibilizazioa horrelako kasuak ekiditzeko eta, bestalde, biktimekiko arreta eta babesa jada eman diren kasuetan hauek laguntzeko. Hezkuntza sailburuordea den Arantza Aurrekoetxeak ere azpimarratu duenez, zorionez gai honen inguruan hainbat pauso eman dira baina, oraindik ere, batipat hezkuntza sisteman, hainbat gauza daude egiteke. Ildo horretan, Aurrekoetxeak azaldu duenez, hezkuntza sistemaz hitz egiterakoan ez dugu soilik irakasleria eta ikasleriaz mintzatu behar, “gurasoek ere zer egin garrantzitsua baitute”. Aurrekoetxea hezkidetza gida-plan hau funtsezkotzat jo du eta genero indarkeriarekin amaitzeko eskolaten prebentzio lan garrantzitsua burutu daitekeela baieztatu du. Hezkuntza-berrikuntza Zuzendaria den Begoña Garamendik, berriz, ikasle guztiena den hezkuntza esparru bat defendatu du. Bere ustez, gaur egun, desoreka nabarmen bat dago eta ikasgeletan gizonezkoen rolari emakumezkoen rolari baino garrantzia handiagoa ematen zaio.

gazteria

Gida-planak mutil eta nesken arteko harreman orekatuak sustatzen dituen eskola eredu bat defendatzen du


Gero eta fedegabe gehiago euskal gazteen artean gazteria

Bere burua kristautzat jotzen duten gazteen kopurua 20 puntutan jaitsi da azken urteetan

Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

22

Gazteen Euskal Behatokiak egindako ikerketa baten arabera, euskal gazteriaren heren batek bere burua katolikotzat jotzen du baina katoliko elizkoiak soilik %4 izango lirateke. Azterlan honek emandako datuen arabera, fede katolikoak atzerapauso nabarmena eman du euskal gazteen artean, azken 15 urteetan bere burua katolikotzat jotzen zuten gazteen kopurua %59tik %34ra pasa baita. Era berean katoliko elizkoi gazteen kopurua %14tik %4ra pasa da denbora tarte berean. Erlijio kristauaren beherakadarekin batera, beste erlijioen gorakada eman da, oso modu apalean bada ere eta, seguruenik, gazte etorkinen eraginez. Horrela, katolikoa ez den beste erlijioren

bat jarraitzen duten gazteak %5 izango lirateke. Kontutan izan behar dugu, aipatu denbora tarte horretan, inmigrazioaren pisu espezifikoa gazteriaren artean %2,4tik %14,4ra pasa dela. Gazteriaren artean erlijioak duen gero eta garrantzi gutxiago nabarmentzeko ikerketa honek erlijioak bestelako adin tarteetan duen garrantzia azaltzen du. Horrela, bere burua katolikotzat jotzen duten 30 urtetik gorako pertsonen ehunekoa gazteena bikoizten du, %71 eta %34 hurrenez hurren. Era berean, fedegabeen kopurua bikoitza da gazteen artean (%54) helduekin alderatuta (%23). Ikerketan azpimarratzen denez, euskal gazteria estatuko gazteria baino fedegabeagoa da.

Aldizk

a

B G

G

az

a

te b e

ri

ri

r

GazteApp aplikazioa jada zure esku

mobile.gazteberri.info


partekatzen dituela onartzen du, %21,6k irudi seduktoreak eta %13k pornografikotzak jo daitzekeen irudiak. Asko dira

ere barruko arroparekin soilik ateratako argazkiak igotzen dituztenak (% 15) edo arroparik gabe igotzen dituztenak (%6). Horrelako irudiak igotzeko arrazoiak eskatzerakoan, %38k oldarkortasunez egiten duela adierazten du eta %25k lagunen presioagatik. Azterlanak grrooming delako fenomenoaren inguruko alerta ere egiten du, hainbat helduk adingabetuak kontaktatzeko erabiltzen baitituzte sare sozialak. Azterlan honen arabera, euskal gazteriaren %62,4 nomofobia pairatzetik gertu aurkitzen da, hots, oso urduri jartzen da sakelako telefonorik gabe. Ikerketa honek ez du gailu hauen erabilera oso toki onean uzten, izan ere, gazteen % 32ak konektatuta egoteagatik lo orduak galtzen dituela onartzen du eta % 31k bere ikasketetan eragin negatiboa duela adierazten du.

23 Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

EHUko Psikologia Fakultateko Carmen Maganto irakasleak eta Eusko Jaurlaritzako doktoretza aurreko ikertzailea den Montserrat Perisek �Gizarte sareak Euskadiko nerabe eta gazteetan: gorputz irudi erotizatua eta erlazionatutako aldagarri psikologikoa� izeneko azterlana argitaratu berri dute UPV/EHUk kalera–tzen duen Campusa aldizkarian. Aipatu azterlana, 12 eta 20 urte bitarteko 20 ikastetxe desberdinetako (DBH, Batxilergo eta Unibertsitate) 3.000 gazteekin egindako lanan oinarritzen da eta emaitzarik azpimagarriena nahikoa kezkagarria da. Izan ere, ikerketa honen arabera, euskal gazteriaren %35 inguruk izaera sexuala duten argazkiak partekatzen jarraitzen du Internet bidez, bereziki, gizarte sareen bidez. Horrela, inkestatutako gazteen laurdenak baino gehiagok (% 25,9) irudi probokatzaileak

gazteria

Euskal gazteek argazki sexyak partekatzen jarraitzen dute Internet eta gizarte sareen bidez


gazteria Âą 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

24

Egun bat ospatzeko, 365 erabiltzeko Euskal Autonomia Erkidegoiko gazteen laurden batek euskara gaztelania bezainbeste edo gehiago erabiltzen du


Lagunartean euskara gaztelania beste edo gehiago erabiltzearen bilakaera herrialdeka (%) 2008

51

2012

46

48

%16,1ekoa zen 2011an.

40

• Elebidunen kopurua

30 27

26

26

20

etengabe hazi da azken

21 16

17

urte hauetan. Gaur egun,

12

10 8 0

700.000 pertsonatik

8

GUZTIRA

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Lagunartean euskara gaztelania beste edo gehiago erabiltzearen bilakaera adin-taldearen arabera (%) 50 2004

2008

gora dira elebidun Euskal Herrian, duela 20 urte baino 200.000 gehiago. • Donostia eta Gipuzkoa

2012

40

dira euskaldun ehuneneko

30 27

26

26

29

30

29

28

altuenak dituzten hiriburu 26

26

20

46

51

48

eta herrialdea. Nafarroan, berriz, euskararen

10

0

populazio osoaren artean

egoera larria da. Iruñan GUZTIRA

15-19 urte

20-24 urte

25-29 urte

Iturria: Gazteen Euskal Behatokiak egina, (Euskadiko Gazteak Seriea)

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu euskaldunok. Euskarak gero eta osasun hobea du baina, hala ere, oraindik gure lurraldeko hainbat eremuetan larri dabil. Euskararen etorkizuna, epe motz eta ertainera, gazteek egiten eta egingo duten erabileraren baitan egongo da. Zentzu horretan, pasa den urtean Gazteen Euskal Behatokiak egindako azterlan baten baitan, datuak baikor izateko esperantza zabaltzen dute. izan ere, aipatu azterlan honen arabera, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %26ak euskara gaztelania bezain beste edo gehiago erabiltzen du. Datu garrantzitsua baina 2004an lortutakoa baino zertxobait okerragoa, orduan, gazteriaren %27k erabiltzen zuen euskara

gaztelania bezainbeste edo gehiago. Dena den, datu hauek agerian uzten dute euskararen erabilera hedatuagoa dagoela gazteriaren artean (%26) populazio osoaren artean baino (%21). Datuak nahikotxo aldatzen dira herrialdeka aztertzen badira. Horrela, Gipuzkoa da, gazteen artean, euskararen erabilera maila altuena azaltzen duen herrialdea, bertan, gazteriaren %48ak euskara gaztelania bezainbeste edo gehiago erabiltzen baitu. Bizkaian, berriz, gazteriaren %17a da euskara hizkuntza nagusitzat duen gazteen kopurua eta Araban, aldiz, %12. Aipatu 2004ko azterlanarekin alderatuta, berriz, Bizkaia da euskararen erabileran jaitsi den lurralde bakarra, %21etik aipatu %17ra hain

soilik biztanleen %1,4 da euskalduna. zuzen ere. Araban eta Gipuzkoan, berriz, euskara erabiltzen duten gazteen kopurua hazi egin da, %4 eta %2an hurrenez hurren. Gazteen Euskal Behatokiak emandako datuetan ere adinka egiten den erabilera aztertzen da. Horrela, 15 eta 19 urte bitarteko gazteak dira euskara gehien erabiltzen dituztenak, %28 hain zuzen ere. 20 eta 24 urte bitarteko gazteen artean erabilera, bataz beste, %26koa da eta 25 eta 29 urte bitartekoen artean, %25. azken multzo honetan, erabilera maila baxuagoa izan arren, erabilera hazi egin da 2004ko datuekin alderatuta. Beste bi multzoetan, berriz, erabilera altuagoa bada ere, hau jaitsi egin da 2004ko datuekin alderatuta.

gazteria

2004

dutenen kopurua euskal

25 ± 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

50

• Euskara erabiltzen


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

26

Gaueko segurtasuna euskal gazteriaren kezken artean aurkitzen da Emakume gazteen heren bat eta gizonen %7 bere herritik gauez ibiltzearen beldur da Gazteen Euskal Behatokiak ”Euskadiko Gazteak 2012” azterlanaren barruan neska eta mutil gazteek zein modutan bizi duten herritarren segurtasuna aztertu du. Orain arte hirisegurtasunaren pertzepzioa biztanle guztientzat oso antzekoa zela uste bazen ere, datu hauek bestelako ikuspegia ematen dute. Izan ere, 15 eta 29 urte bitarteko nesken % 32k bere herritik edo auzotik gauez ibiltzean beldur direla onartzen duen bitartean, sentsazio hori duten adin tarte bereko mutilen kopurua % 7raino jaisten da. Batazbeste, beldur den gazteriaren ehunekoa % 19koa da. Datu hauek guztiak, 15 eta 29 urte bitarteko 1500

gazteri egindako inkesta batean oinarritzen dira. Emakumezkoen kasuan, segurtasun falta sentsazio hau hazi egin da 2008an egindako azterlanan lortutako datuekin alderatzen badugu. Horrela, 2008an emakumezko gazteen %29ak beldur zela adierazten zuen. 2004an, berriz, ehuneko hori 22koa zen. Mutilen kasuan, beldur sentsazioa konstant mantendu da urte hauetan guztietan % 6 eta 7 bitartean. Alde hau emateko arrazoiak garbiak dira: azken hamarkadetan agerian geratu da gizonek eta emakumeek oso modu desberdinetan bizi dutela. Izatez, emakumeek hiri-indarkeriaren beldu-

rra (sexu-erasoak, ahozko erasoak, lapurretak, intimidazioak eta abar) neurri handiagoan sentitzen dute, edozein direla adina, etnia, sexu-orientazioa, trebetasun fisikoak eta abar. Emakundek jada segurtasunaren inguruko kezka hau jaso zuen EAEko emakume eta gizonen berdintasunerako V. Plana garatzean. Horrela, Emakunderen ustetan, emakumeen segurtasuna handitu beharra dago, bai hiri diseinuari dagokionez, beren diseinuagatik edo argi ezagatik edo isolatuta daudelako arriskutsuak diren edo segurtasun sentsazioa sortzen duten tokiak kenduz, bai prebentzio prozedurak edo protokoloak ezarriz.

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud


Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ ifj.alava.net

Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www. mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com

Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Bizkaia

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • gaztegunea@ arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@ ayto.bilbao.net

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es

Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net

Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@ yahoo.es Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@ sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net

Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz. org/omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/ gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana. com • gaztebulegoa@ busturialdekogazteplana.com

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 94 4910114 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde. org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot. com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa. net

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.org Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/ gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@ elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarteoria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www. zazpitantriangulon.com • gazteria@ tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.org • gazteinformazioa@ urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz. org • gazteinformazioa@zarautz.org

gazteria

Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ ej-gv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com

EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org

27 ± 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

Araba


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

28

Abian da Rafael Mikoleta Euskarazko Eskolarteko Ipuin Lehiaketaren XXVI. edizioa Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketa jada abian da. Aipatu lehiaketa Bilbon erroldatutako Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkun– tzako ikasleei bideratuta dago eta lanak aurkezteko epea urtarrilaren 31ra arte zabalik izango da. Parte-hartzaileen adinaren araberako lau kategoria izango dira: A kategoria, lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleentzat; B kategoria, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat; C kategoria, bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleentzat; eta D kategoria, bigarren hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleen– tzat. Kategoria bakoitzeko irabazleek saria jasoko dute, maila bakoitzaren sariak honakoak direlarik lau kategoriatan: 1.

saria, 180 euroko balioa duten opariak; 2. saria, 140 euroko balioa duten opariak; eta 3. saria, 100 euroko balioa duten opariak. Rafael Mikoleta lehiaketara aurkezten diren lanek euskaraz idatziak izan behar dute, originalak eta argitaratu gabeak edo beste lehiaketaren batera aurkeztu gabeak; autore bakarra izango dute eta irakurtzeko moduan idatzita egon behar dute; gaia librea da, eta luzera, berriz, bi eta lau orri artekoa. Lanak 2014ko urtarrilaren 31ko arratsaldeko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailean. 2014ko maiatzean sarituei jakinaraziko zaie sari banaketaren ekitaldiaren eguna.

Agenda Abenduak 12. Osteguna • 20:00. Barrutirock: La Vieja + Somedays Out. Lekua: Bilborock. • 19:00. Liburu aurkezpena: ”Kristalezko begi bat”. Miren Agur Meabe. Lekua: Alhóndiga. • 19:00. Ipuin kontaketa. Bidaia Bilbon zehar ipuin bidez. Seve Calleja eta Joanez Urkixo. Bizkaiko Foru Liburutegia. Abenduak 13. Ostirala • 20:30. Soulbraker Company + Cordura. Lekua: Azkena Aretoa. •20:00. Konpartitu. Musikaren Zientzia eta bere emozioak. Peter Janzen. Lekua: La Bodega Aretoa. • Mendi Film Festival. Abenduaren 22ra

Gitarra izango da ”Mila Musika Haria” programaren edizio berriko protagonista nagusia Abenduaren 10 eta 20 bitartean ”Mila Musika Haria” programaren IV. edizioa burutuko da Bilbon. Hau, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saiak antolatzen duen programa da eta aurtengo edizioa gitarraren eta harizko musika tresnen inguruan sortzen den musikei eskainita izango da. Hauen artean, bereziki, gitarra klasikoa eta baxu elektrikoak izango dute protagonista nagusiak. Programaren hasierako saioa abenduaren 10an burutuko da Bilboko Udal Musika eskolako gitarra taldearen eskutik. Saio hau Barrainkuako Udaltegian burutuko da 19:30etan.

Bigarren saioa abenduaren 12an burutuko da. Kasu honetan, Enrike Solinis kitarrajolea izango da protagonista Barrainkuako Udaltegian ospatuko den kontzertuan. Abenduaren 19an, iberoamerikako doinuak izango dira nagusi Barrainkuan, Patxi Rama, Daniel Ortega eta Claudia Moralesek osatutako Gautxo taldearen emanaldiarekin. Programari amaiera emateko, abenduaren 20an, Kike Mora Groove Triok doinu elektrikoak nagusi izango diren kontzertua eskainiko du Barrainkuako Udaltegian.

arte. Lekua: EiTBko egoitzaren Multibox aretoa. • 21:00. Sahararen aldeko kontzertua. James Room + Dr. Maha’ s Miracle Tonic. Lekua: Bilborock. Abenduak 14. Larunbata 18:30. Coroideremiaren elkartasun kon– tzertua: Ingeteameko lankideak: am + Kryzr + Lady in red + Hash y los Martínez + Boys of Birle + Battery + Chargers + Dog Devil + Em Doble Musa + KE4 + Adhoc. Lekua: Bilborock. Abenduak 15. Igandea. 11:30. The Sunday Market Bilbao: Gauza ederrekiko grina. Lekua: Bilboko Itsasadarra itsas-museoa..


la niña está embarazada” (Otxarkoaga/Txurdinaga); ”Cuando Martina encontró su historia” (Begoña)edota ”Madama Fakir and the Che Che Band” (Ibaiondo). Hau guztia gutxi balitz, hainbat musika saio ere izango dira, hala nola, perkusionistak, kontzertu koralak, orkestrak, kantaldi familiarrak, erromeriak, dantza ikuskizunak, kalejirak, kontzertuak, flamenkoa, gospel kon– tzertua... Programazioaren barruan, gaztetxoek ere ondo pasatzeko aukera izango dute klown ikuskizunekin, zirko tailerrekin, magia tailerrekin... Eta hain gaztetxo ez direnentzat, berriz, pintura erakusketak, irakurraldi bertsotuta Andoni Egañarekin, Belen erakusketak, zinea, poesia emanaldiak, argazki erakusketak edota ipuinak sortzeko tailerrak. Udalarekin batera hainbat elkarte eta erakundek laguntza eman dute programa zabal hau osatzen. Kontutan izan behar da emanaldi eta saio guztiak doakoak direla, baina, zenbait kasutan, eserleku kopuru mugatua dela eta, aldez aurretik izena eman beharko da barruti bakoitzeko udaltegi edo liburutegietan. Gabon hauetan, beraz, ez dago aitzakiarik kulturaz gozatzeko, eta gainera, dena musu-truk!

29 ± 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

Bilboko Udalak hainbat jarduera kultural prestatu ditu gabon hauetarako. Abenduaren amaiera eta urtarrilaren hasiera bitartean, Bilboko barruti desberdinek clown emanaldiak, magia ikuskizunak, antzerkia, kontzertuak, folklorea eta beste hamaika ekitaldi jasoko dituzte. Guztira, adin guztietako ikusleentzako 90 ikuskizun eta jarduera prestatu ditu Kultura eta Hezkuntza Sailak ”Kultura Barrutik” lelopean aurkeztu den egitarauan. Gazteenek, adibidez, ipuin kontalariak izango dituzte Deustun (”Olentzero eta bere lagunak” edota ”Dinosaurio egitasmoa”), Uribarrin (”Neguko Ipuinak”), Otxarkoaga/ Txurdinagan (”Horra, horra gure Olentzero”), Begoñan (”Irudizko oparien bila”), Ibaiondon (” ”Horra, horra gure Olentzero”) edo Basurtun (”Neguko Ipuinak”). Antzerkia ere programazio honen ardatz garrantzitsuenetariko bat izango da. Horrela, besteak beste honako antzezlanak izango dira ikusgai: ”Boli, bili, boli” eta ”Ilusioaren doinua” (Basurtu); ”Ez ukitu nire eskuak” eta ”Karakola eta barea” (Deustu); ”Biolin magikoa”, ”Vademecum” eta ”Boli, bili, boli” (Uribarri); ”Vaya lío de padres”, ”Tipos de tipas”, ”Un mal día”, ”Instantes” eta ”Pepe,

gazteria

Gabonak kulturaz blai





Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.