Issuu ±18 48 apirila 2014

Page 1

卤18 路 presta ezazu zure etorkizuna

www.etorkizuna.eu

apirila 2014

Hezkuntza

Gazteria

... eta gehiago

Lanbide Heziketa Arnasten

BioBX: Bilbao eta Bordele ko gazteen arteko harremana sustatzeko ekimena

IGazte

LOMCE legea TrainINN Lab

Etorkinai buruz dugun iritzia

Giza Eskubideak BGazte

48



apirila 2014

48

±18 • presta ezazu zure etorkizuna hezkuntza

koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi erredakzioa: Ana Belén Sánchez, José Poza Diseinua: JP Argazkiak: Markel Redondo / Eduardo Urdangaray / Chema Barroso / José Luis Cuesta / Artxiboa Erredakzioa eta publizitatea: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009 BILBO. Tfnoa.: 94 424 75 94. Posta-e: info@etorkizuna.eu Lege Gordailua: BI - 716 - 09

Batxilergoko 400 ikaslek parte hartu dute ‘Kimika zuretzat’ ekimenean

5

Donostia, hiri berritzaileagoa TraiINN Lab-en parte hartu duten ikasleei esker

6 8

YUZZ-en parte hartzeko deialdia zabalik

10

Trebakuntza ibilbide gustokoenaren

12

LOMCE: euskal hezkuntza sistemarentzat atzera pausoa izango den legea

Bi euskal ikastetxe FLL España robotika lehiaketan sarituak

12

bila

giza eskubideak 16

Egunero 1.400 haur hiltzen dira urarekin erlazionatutako arazoak direla eta

gazteria 20

Euskaldunok atzerriko etorkinei buruzko iritzi hobea dugu orain

24

BioBX: Bilbo eta Bordeleko gazte sortzaile, teknologo, artista eta ekintzaileen artean lotura sortzeko ekimena

26

Igazte. Europar Parlamenturako hauteskundeak

28

BGazte. Agenda 21eko foroan ikasleek egin dituzten proposamenak

16

24

ArgitaratzaileaK

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, HIZKUNTZA ETA POLITIKARAKO ETA KULTURA SAILEKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN LAGUNTZA JASO DU

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren Laguntza jaso du

3 ± 18 //etorkizuna.eu 2013 abendua

±18 presta ezazu zure etorkizuna www.etorkizuna.eu

4


hezkuntza

Batxilergoko 400 ikaslek parte hartu dute ‘Kimika zuretzat’ ekimenean

± 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

4

Irakurketa Publikoko Sarearen aplikazio mugikor berria Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Liburutegi zerbitzuaren bidez, Liburutegiak app aplikazio berria martxan jarri du, iOS zein Android smartphone eta tablet gailuetarako. Tresna hori doakoa da, eta erabiltzaileei Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietatik kudeatzen diren jarduera eta edukietarako sarbidea erraztea du xede nagusi. Aplikazio berriak honako atal hauek izango ditu: ”Berriak eta jarduerak”, ”Katalogoaren kontsulta”, ”Liburutegien mapa”, ”Bilduma egunean”, ”Blogak sarean”, ”Bideoen kanala” eta ”Erabil– tzaile profila”. Liburutegiak aplikazioak erabiltzaileen arteko harremanak ere sustatu nahi ditu. Gaur egun, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak 230 udal liburutegi eta 500.000 erabiltzaile baino gehiago biltzen ditu.

Martxoaren 7ra arte, bigarren batxilergoko 400 ikaslek praktikak egin dituzte goizez nahiz arratsaldez Donostiako UPV/EHUko Kimika Fakultateko laborategian, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko ‘Química para ti/Kimika zuretzat’ izeneko lankidetza-programari esker, batxilergoko ikasleak unibertsitatera hurbiltzeko helburuarekin. Jarduera aipatutako ikastegiko Marilo Gurrutxaga irakasleak koordinatu du. Guztira hiru herrialdeetako bigarren hezkuntzako 32 ikastetxetako 400 ikaslek parte hartu dute, eta fakultateko 50 pertsonaren ardurapean aritu dira. Hogei praktika-saio inguru izan dira guztira, eta saio bakoitzak hiru esperimentu izan ditu. Hala, ikastetxe bakoitzak hiru esperimentu praktiko aukeratu ditu eskaini zaizkion sei aukeretatik. Praktika batzuek zerikusia dute bigarren batxilergoko kimikako programarekin: oxidazioerredukzio balorazio bat egitea, azidobase balorazio bat egitea (ozpin baten azidotasuna neurtzen dute), edo azido batek eta alkali batek erreakzionatzean askatzen duten beroa neurtzea. Beste era bateko praktikak ere egin dituzte: hala nola, aspirina sintetizatzea edo disoluzio batzuk aztertzea haien elementu kimikoak identifikatzeko. ”Parte hartzen ari diren saio esperimental hauen bidez, modu praktikoan ikusi ahal izan dituzte termodinamika,

kimika analitikoa eta erreakzio organiko eta inorganikoak barne hartzen dituzten kimikaren oinarrizko kontzeptuak. Horretarako, praktikak errazak eta bisualak egiteko, zehazki aukeratutako materiala izan dute beraien eskura. Gainera, ariketa esperimental bakoitzerako irakasle bat izendatuta izatearen abantaila daukate, eta hori, asko baloratzen dute ikasleek, azalpenak argiak eta hurbilekoak izatea ahalbidetzen baitu. Azken finean, edukia Batxilergoko gai-zerrendara egokitzen da eta selektibitatean planteatuko zaizkien ariketei ikasleek konfiantzaz aurre egin diezaioten bideratuta dago”, azaldu du Gurrutxaga irakasleak.


TrainINN Lab Innobasquek garatutako ekimena da eta ikasgelatik kanpo berrikuntza sustatzea du helburu, gazteak zientziara, teknologiara eta berrikuntzara erakarriz

5 Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

Donostiako alkate den Juan Karlos Izagirrek badu Donostia hiri berritzaileagoa bihurtzeko lanean non hasi. Izan ere, Innobasquek antolatzen duen TrainINN Lab berrikuntza irekiko laborategian parte hartu duten ikasleek Donostia berritzaileagoa izan dadin garatu dituzten 5 prototipo aurkeztu diote alkateari. Ikasleek Gipuzkoako bost enpresek (Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Itxaslehor, Lagun 24, Ikasplay eta Enea) aurkeztutako beste horrenbeste erronken gainean lan egin dute. Aipatu laborategian, ikasleei bere ideiak prototipatzen irakatsi zaie ex profeso egindako metodologiaren bidez eta, honekin batera, kontakizun digital bat ere burutu behar izan dute. Aipatu metodologiak 6 urrats ditu: brainstorming-a, storytelling-a, ideia baten aldeko apustua, eskola-materialak erabiliz prototipatua, hautaturiko ideia bazterturikoekin aberastea eta azken aurkezpena. hau guztiari esker, euskal gazteek berrikuntza egiten ikasten dute, eta zientziara, teknologiara eta berrikuntzara era sortzaile eta estimulagarrian hurbiltzen dira. Ikasleek aukera izan dute harreman zuzena izateko inguruko enpresen errealitatearekin, planteatzen

hezkuntza

Donostia, hiri berritzailegoa TrainINN Lab-en parte hartu duten 225 ikasleren ekarpenari esker

dizkieten erronketan parte hartzeko eta beste ikastetxe batzuetako ikasleekin lan egiteko. Oraingoan Axular Lizeoa, BegoĂąazpi ikastola, Urdaneta eta Karmengo Ama Ikastetxeko ikasleek hartu dute parte, eta unibertsitate-ikasleek dinamizatu dituzte. Enpresek aurkeztutako erronkak eta irtenbide horiek energia berriztagarri eta energia-eraginkor-

tasun, ikus-entzunezkoen sektore, surf, nekazaritzako elikagai eta laguntzateknologien ingurukoak dira. TrainINN Lab Lab-en parte hartu duten enpresak Donostiako Sustapena-k gidatzen dituen klusterretakoak dira, eta hiriarentzako garapen ekonomiko iraunkorra bultzatzea dute helburu, Donostiako Ekonomia Sustatzeko 2014 Planaren esparruan.


hezkuntza

YUZZ ”Ideiak dituzten Gazteak” Programan parte hartzeko deialdia zabalik

± 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

6

Santander Emprendimiento Nazioarteko Zentroak (CISE) antolatzen duen YUZZ “Ideiak dituzten Gazteak” Programaren bosgarren edizioa abian da. Programa honen xede nagusia gazteen talentua eta izaera ekintzailea sustatzea da. Aurreko lau edizioetan 400 enpresa sortu dira, eta azkenengoan 660 ekin– tzailek hartu zuten parte. Gure lurraldeari dagokionez, ekimena CISEk antolatzen du CEIA CEDEMI, Deustuko Unibertsitatea eta Izarra Centre erakundearen laguntzarekin. 18 eta 31 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa honen bidez, sei hilabeteko laguntza, trebakuntza eta aholkularitza eskaintzen da ideia berritzaileetan oinarritutako negozioplanak gauzatzeko. Ideia horiek oinarri teknologikoa izan behar dute, eta lehiaketan parte hartzeko hautatutako gazteen proposamenak dira. YUZZek hiru zentro jarriko ditu parte-hartzaileen esku Euskadin. Espazio horiek Araban (CEIA),

Ermuan (Izarra Centre) eta Barakaldon (Cedemi) kokatuko dira, trebakuntza eta aholkularitza jarduerak gauza– tzeko behar dituzten azpiegitura eta ekipamenduarekin . Gainera, tutoretza eta diziplina anitzeko aholkularitza programak jaso ditzakete, eta parte-hartzaile bakoitzak laguntza pertsonalizatua izango du. YUZZ programaren bidez, parte-hartzaileek aditu-sare zabala izango dute. Enpresa munduko zenbait profesionalek, hainbat irakaslek eta berrikuntzan eta ekintzailetzan aditu diren hainbat ikertzailek osatzen dute aipatutako sarea. Hiru proiektu nazional onenek 60.000 euro jasoko dute; 30.000 euro lehen saridunarentzat, 20.000 bigarrenarentzat eta 10.000 hirugarrenarentzat.

Bertako sariei esker, gazteek Silicon Valleyra (Kalifornia, EEBB) joateko aukera izango dute, berrikuntzaren nazioarteko eredu garrantzitsuena zuzenean ezagutu dezaten. Astebetez irabazleek enpresa teknologiko ospetsu batzuk bisitatuko dituzte, ingurune akademiko eta enpresaeremuko zenbait eragilerekin izango dira, eta “networking” lanak egingo dituzte. Programan parte hartzeko deialdia irekita egongo da apirilaren 23ra arte. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko galdetegia www.yuzz.org/ webgunean eskura daitezke.

HETEL eta IK4 arteko akordioa euskal mikroETE-etan berrikuntza bultzatzeko Duela bi urtetik hona, txandakako prestakuntzaren aldeko apustua egin du euskal Lanbide Heziketak. Ikasturte honetan ikasleek 250 kontratu sinatu dituzte eta, horri esker, Europan are begiramen handiagoa lortu du euskal lanbide heziketak. Bide honetatik abiatuta, HETELek eta IK4 Research Alliance-k jauzi kualitatiboa eman dute euskal LHa ulertzeko moduan eta euskal Lanbide Heziketa eredu berriaren hazia izango den lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hiru+ izenarekin ezagutuko da eredu berria eta honen xedea berrikuntzaren alorrean txandakako Lanbide Heziketa garatzea izango da. Aipatu akordioaren bidez, HETELeko ikastetxeetan diren ikasleek IK4-ko teknologia zentroetan txandakako pres-

takuntza osatzeko aukera izango dute, enpresetan erabiltzen diren teknologiak oinarritzat hartuz, ondoren ezagutza

hori guztia euskal ETE-etara eramateko. Ekimena bereziki industria alorreko ETE eta mikroETE-ei zuzenduta dago. eta Euskadiko Lanbide Heziketaren Agenda Estrategikoaren (2013-2015) barruan dago kokatuta. Zehazki, Hiru+ proiektua Goi mailako Lanbide Heziketako graduan gauzatuko da, eta prestakuntzako eta laneko jarduerak ikasle-langileen lanbide kualifikazioa bultzatzea izango du helburu. Hori txandakako erregimenean gauzatuko da, enpresa batean garaturiko lan-jarduera ordainduaren eta teknologia zentro batean garaturiko ikerketa jardueraren bitartez. Lanbide Heziketako ikasleen lankidetzarekin teknologia zentroetan antzemandako proiektu berritzaileak enpresek beraiek garatzea nahi da.


2012ko urrian Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Ikastolen Elkarteak eta Kristau Eskolak sinatu zuten “Zero Zabor” hitzarmenaren ildora, ikasturte honetan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 1.400 ikasle gipuzkoar inguru Aranzadik gidatutako programetan parte hartzen dira. Zero Zabor programaren barruan hiru tailer antolatu dira LHrako. Lehenan, ‘Zero Zabor hamaiketakoa’ izenekoa zenbat hondakin sortzen dugun eta horiekin zer gertatzen den aztertzen da. Bigarrena, ‘Hor Konpost!’ izenekoa, konpostaren inguruko monografikoa da eta azkena, berriz, ‘Ezagueren aldamiatzea’ izenekoa ezagutzak berrikusi eta haien inpaktua neurtzen da. DBHko sekuentzia didaktikoa Bestalde, 2012-13 ikasturtean, DBHko 2. mailan garatzeko 8-15 orduko Zero Zabor sekuentzia didaktiko baten ikas

Prepárate para las pruebas de acceso a los ciclos de Formación Profesional Vías de acceso a la FP En 1997 se establecen estas pruebas de acceso a los grados Medio y Superior de Formación Profesional. Tras varias adaptaciones en estos últimos años, en la actualidad se configuran como una vía rápida y práctica de acceso para aquellos alumn@s que no tienen el graduado en ESO para acceder a Grado Medio o Bachillerato para Grado Superior; el único requisito para presentarse es la edad, 17 y 19 años respectivamente. Estructura de las pruebas Los exámenes evalúan los conocimientos mínimos establecidos para poder cursar dichos ciclos. Así para Grado Superior hay dos asignaturas obligatorias (Matemáticas y Lenguaje) y dos optativas, excepto alumn@s con convalidaciones. Y para Grado Medio se establecen tres áreas: Socio-lingüística, Matemática y Cientifico-técnica. Cursos de preparación En el Grupo Edison, con centros abiertos en Bilbao, Barakaldo y Getxo, se imparten cursos específicos de preparación para superar estos exámenes. Partiendo del nivel de conocimiento inicial de los alumn@s en las asignaturas a preparar, se establece una preparación individualizada para cada alumn@ adaptada a sus diferentes circunstancias: fecha de inicio, nivel de partida, horarios disponibles,… Contando con la ayuda y atención de profesores especialistas en las diferentes

asignaturas, el alumn@ obtiene el máximo rendimiento de su esfuerzo, así lo avala el porcentaje de aprobados de los alumn@s preparados el año pasado, que se sitúa en el 90%, cuando este nivel se reduce al 60% en la convocatoria general. GRUPO EDISON: APOYO INTEGRAL AL ESTUDIANTE Desde 1981 el Grupo Edison ayuda a los estudiantes a mejorar su rendimiento y a alcanzar sus objetivos. Sus profesores están especializados en el asesoramiento personal del alumno. El objetivo fundamental es descubrir la metodología y la planificación que ha de utilizar en su estudio, para adquirir por fin hábitos de trabajo, mejorar sus actitudes, recuperar la falta de base y poder lograr buenos resultados académicos de forma progresiva. Sus cursos de apoyo y técnicas de estudio van dirigidos a alumnos de Primaria, ESO y Bachillerato, trabajando todas las asignaturas, tanto en euskara como en castellano, de manera individualizada. Para aquellos alumnos que tienen que preparar el examen de acceso a los Grados Medio y Superior de Formación Profesional o para entrar a la universidad a través del examen de mayores de 25, el grupo EDISON les ofrece una preparación eficaz y personalizada, adaptada a sus circunstancias. Llamando al teléfono 944440047 pueden obtener una información más detallada.

hezkuntza

Coca Cola Talentu Gazteak Kontaketa Laburren Lehiaketaren LIV. edizioa abian da jada. Pasa den apirilaren 4 eta 5ean, Bizkaiko DBHko bigarren mailako 215 ikasle inguruk burutu zuten lehen froga. Lehiaketa honen xedea idazmen sortzailearen bidez hezkuntza eta kultura sustatzea da eta, horretarako, parte hartzaileek, gehienez, bi orrialdeko idazlana osatu behar dute emandako sustagarri sortzaile batetik abiatuta. Lurralde bakoitzean izango den epaimahaiak lurralde bakoitzeko sei idazlan onenak aukeratu beharko ditu eta, ondoren, Erkidego mailako beste epaimahai batek 17 lan onenak hautatuko ditu. Azken fase batean, estatu mailako epaimahaiak 3 idazlan onenak aukeratuko ditu. Lehiaketa hau 1961. urtean sortu zen eta jada 10 milioi ikasletik gora hartu dute parte.

Gipuzkoako 1.400 ikasle hondakinen kudeaketari buruzko tailerretan

7 materiala prestatu zuen Aranzadik. Ikasturte honetan bi eskoletan testatuko beharrezkoa zen sekuentzia didaktiko hori. Lehen eskola pilotua Oñatiko Elkar Hezi Kristau Eskola izan zen, abenduan, eta bigarrena Ibarrako Uzturpe Ikastola izango da, maiatzean.

Pruebas de Acceso a Formación Profesional En Edison, desde 1997, estamos especializados en la preparación de este examen (Grado Medio y Grado Superior). Te Ofrecemos: • Atención personalizada • Flexibilidad de Horarios • Gran eficacia: 90% de aprobados • Profesorado especializado y con gran experiencia. Clases de apoyo • Primaria · ESO · Bachillerato · Universidad • Ciclos Formativos · Selectividad • Alumnos CEBAD - IBD Pruebas de acceso • Universidad + 25 años y Ciclos Formativos

Infórmate en nuestros centros BILBAO. Gordóniz, 6-Ext. Dpto. 2. (OOO Indautxu). Tfno.: 94 444 00 47 Getxo. Torrene, 9-Bis, Oficinas Dpto. 5. (OOO Algorta). Tfno.: 94 491 46 41 BARAKALDO. Elcano, 11 - 2º (OOO Barakaldo). Tfno.: 94 478 12 72

± 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

Coca Cola Talentu Gazteak idazlan lehiaketa abian da


hezkuntza

Lauro Ikastola eta La Salle Berrozpe, FLL España robotika lehiaketan sarituak

± 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

8

Guztira 35 eskola-taldek, sailkapen-lehiaketak irabazitakoek, beren zientziaproiektuak defenditu dituzte, eta Lego piezaz egindako robotak aurkeztu dituzte, hondamendi naturalen erronkari aurre egiteko eta First LEGO League-ren (FLL) nazioarteko lehiaketetan toki bat lortu ahal izateko Loiuko Lauro Ikastolak Estrategia eta Berrikuntza Saria jaso du gaur Bartzelonan, 9 eta 16 urte arteko ikasleentzako zientzia- eta teknologia-lehiaketa den Espainiako FLL-n. Horrek esan nahi du Europako finalean (Open European Championship) parte hartuko duela datorren maiatzean Iruñean. Bestalde, Andoaingo La Salle Berrozpek Diseinu Mekanikorik onena aurkeztu du haiek egindako errobotarekin. Parte-hartzaileek zientzia-proiektu bat egiten dute, epaimahai baten aurrean defenditu eta Lego Mindstorm piezak erabiliz robot bat diseinatu eta programatzen dute, honek aurrez erabakitako zenbait eginkizun bete beharko dituelarik. Lehiaketa Scientia fundazioak antolatzen du, Príncipe de Girona fundazioaren babesarekin. Kataluniako Santperençs taldeak eskuratu du lehen saria, hirugarren aldiz. Andoaingo La Salle Berrozpek eta Loiuko Lauro Ikastolak lehenengo eta bigarren sariak eskuratu zituzten, hurrenez hurren, FLL Euskadi lehiaketan; hau Innobasquek antolatzen du urtero bere Berrikuntza Eskola ekinbidearen barruan, eta horrela haur eta gaztetxoei berrikuntza egiten irakasten die era dibertigarri eta sortzailean. Zientzia-proiekturako, Lauro Ikastolak dron bat asmatu zuen, basoan sutea sortzen denean detektatu eta alarma jotzeko gai dena beharrezko protokoloa aktiba dadin. Gipuzkoako La Salle Berrozpe taldeak GKE berri bat sortu zuen Filipinetarako, sentsibilizatu, bunker bat eraiki eta hondamendi naturalek kalteturiko inguruak berreraikitzeko; hain zuzen ere, aurten erronka horri aurre egin behar diote taldeek, zientzia, sormena eta berrikuntza tresna gisa hartuta.

FLL-k zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzen ditu, sormena eta berrikuntza iratzarriz. Aurten Espainiako finalean 300 gaztek baino gehiagok parte hartu dute, 34 taldetan banatuta. Gutxi gorabehera 1.300 lagun izan dira ekitaldian, horien artean parte-hartzaileak eta entrenatzaileak, senitartekoak eta lagunak. Parte hartzaileetatik 8 sailkatu dira nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko: World Festival-en (Estatu Batuetan, 2014ko apirilean) edo Open European Championship-en (Iruñean, 2014ko maiatzaren 31n). Lauro Ikastolakoek horietako bat dira eta Europako finalean parte hartuko dute. Mondragon Goi Eskola Politeknikoa First Tech Challenge-n Bestalde, Mondragon Goi Eskola Polite-

knikoko Lanbide Heziketako ikastetxeak martxoaren 29an First Tech Challenge-n parte hartuko du; FLLren goi-mailako kategoria hau Holandan gauzatuko da. Ikastetxe honetako taldeak irabazi zuen iaz Europako txapelketa, eta horrek eman zien aukera Estatu Batuetan izango den munduko finalera joateko. Robot-diseinu onenaren saria ere jaso zuten. Aurtengo irabazleak apirilean Estatu Batuetan izango den finalerako sailkatuko dira. First Tech Challenge (FTC) First Lego League (FLL)-ren goi-mailako kategoria da, nazioarteko robotika-lehiaketa 18 eta 23 urte arteko ikasleei zuzendua, eta bertan robot bat diseinatu, fabrikatu, muntatu eta programatu behar da, era autonomoan eta telegidatuan lan egiteko gai izango dena.


Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

9

hezkuntza


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

10

Trebakuntza ibilbide gustokoenaren bila Pasa den martxoaren amaieran, Donostiako Kursaalen, ‘Ikasle eta Enpleguaren Aretoa burutu zen. Bertan, bertaratu ziren ikasleak Derrigorrezko hezkuntzaren ondoren zein trebakuntza eskaintza dagoen ezagutu ahal izan zuten lehen eskutik. Shareak Kultur Elkartekook bertan izan ginen Euskal Herrian unibertsitate mailan den euskarazko eskaintza aurkezten


Topaketa hauen balioa Esan bezala, adin batera helduta, ikasle batek erabaki garrantzitsuak hartu

behar ditu. Duela zenbait urte ez bezala, ikasketa eskaintza gero eta zabalagoa da eta, horrek, gero eta zailagoa egiten du hautua. Laburtzearren, bi izaten dira ikasleek erabiltzen ohi ditzuten irizpide nagusienak: benetan gustoko dudan zerbait egin edota etorkizunean lan merkatuan barneratzea aukera emango didan zerbait ikastea. Adituen ustetan, ikasle batek benetan duen gustoko horretan saiatu beharko luke, baina aukeratzen den horretan, onena izaten saiatu behar du ikasleak; hori da, hain zuzen ere, arrakastarako bide bakarra. Izan ere, behin ibilbide bat hasita ez da nahikoa ikasturteak gainditzearekin, bikaintasuna bilatu behar da. Bere helburuekin konpromisoa duen pertsona bat e da inoiz damutuko eta epe ertain luzean, egindako apostuari etekin aterako dio. Zirionez, gainera, ez da zertan lehenengoan asmatu behar, eta behin baino gehiagotan saia daiteke ikasle bat.

hezkuntza

haien eskoletako orientatzaileek ere zein trebakuntza ibilbide dituzten eskura ezagutzeko parada izan zuten. Aipatu Aretoa, Navarmedia eta MNCk antolatu zuten eta Shareak Kultur Elkarteko kideok (argitalpen hau editatzen duen elkartea, hain zuzen ere) bertan izan ginen Euskal Herrian diren unibertsitaterik nagusienak egun duten euskarazko eskaintza azalduz. Bertan izan ziren gainera, HETEL eta Ikastolen Elkarteko kideak haien Lanbide Heziketako eskaintza azaltzen ere. Areto honen xedea, ikasleei bere esku duten trebakuntza aukera anitzak aurkeztea eta, era berean, lan merkatuan murgildu eta lehiakor izateko hizkuntzak ikastearen, atzerrira bidaiatzearen eta ekintzaile izatearen garrantzia azpimarratzea ere izan da.

11 Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

Derrigorrezko hezkuntza amaitzen ari diren ikasleak erabaki garrantzitsua hartu beharko dute aurki. DBHa amaitu ostean hamaika aukera zabaltzen zaizkie ikasleei bere trebakuntza ibilbidearekin jarraitzeko. Ez da gai hutsala, izan ere, hartutako erabaki horren baitan, ikasle horien ibilbide profesionala modu batekoa ala bestekoa izango da. Hain erabaki garrantzitsu baten aurrean, komenigarria da ahalik eta informazio gehien izatea sarritan usteek ez baitute errealitatearekin bat egiten. Asko dira erabaki horretan eragiten duten faktoreak eta azken finean, ikasleak berak erabaki behar du berarentzat egokien den ibilbidea. Erabaki horretan laguntzeko, pasa den martxoaren 28 eta 29an, Donostiako Kursaalean, ‘Ikasle eta Enpleguaren Europar Aretoa’ burutu zen. Bertan, Donostialdeko eta Gipuzkoako bestel eskualdeetako ehunka ikaslek eta baita


hezkuntza ± 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

12

Euskal hezkuntza sistemarentzat atzera pausoa izango den legea 2014/15 ikasturtean indarrean jarri behar den hezkuntza eredu berria eragile gehienen kontrako iritzia sortu du. Eusko Jaurlaritzak helegitea jarri du Auzitegi Konstituzionalean eta irailerako dena prest izatea ezinezkoa dela aurreratu du Pasa den urtean, Espainiako kongresuan LOMCE (Ley Orgánica de Mejora de la Calidad Educativa) legea onartu zen; hezkuntza alorreko zazpigarren legea Espainian sistema demokratikoa duela 37 urte ezarri zenetik. Wert ministroak aurrera atera nahi duen legeak Estatu osoko hezkuntza sistemako eragile ia guztien haserrea piztu du. Baina, nola eragingo du LOMCE legeak Euskal Hezkuntza Sisteman? Hona hemen lege honen punturik esanguratsuenak: • Hizkuntza-ereduak: Gaztelania eta atzerriko lehen hizkuntza hizkuntza-ardatzat hartuko dira, baina ez, ostera, Autonomia Erkidego bakoitzeko hizkuntza ofizialak, gure kasuan, euskara. Legeak ardatz diren hizkuntza horietan

(gaztelania eta, kasu ia gehienetan, ingelesa) irakatsi beharko diren gutxieneko ikasgaiak ezarriko ditu. Euskara, adibidez, Heziketa Fisikoa edota Musika ikasgaien maila bera izango luke eta legea aplika–tzen bada, espezialitate izendapena jasoko du. Gainera, ikasleren batek gaztelaniaz ikastea eskatzen badu, Autonomia Erkidegoak eskola pribatua ordaindu beharko dio baldin eta bere ingurunean eskaintza hori ez duen eskola publikorik ez bada. Horretarako bost milioi eurotako aurrekontua gorde da, hots, gutxi gora behera 1.000 ikasleren eskaintza estaltzeko adina diru. • Erlijioa: 2006ko erreforma ostean sortutako ‘Educación para la Ciudadanía’ ikasgaia desagertu egingo da eta horren ordez, ikasleek erlijio konfesionala eta

baloreetan oinarritutako ikasgai berria ikasi ahal izango dute Lehen Hezkuntzan eta DBHn. Etaparen arabera, ikasgai berriak izen desberdina izango du. Bai erlijio ikasgaia eta bai bere alternatiba (ikasgai berri hori) ebaluagarriak izango dira eta bertan ateratako nota ikasturteko bataz besteko notan eragin zuzena izango du, hots, ohiko bestelako ikasgaien modura. Ikasleek bi ikasgai hauek ikasi ahal izango dituzte baldin eta aukerako beste ikasgairen bat alde batera uzten badute. • Sexu araberako bereizketa: Orain arte, bereizketa hau egiten zuten ikastetxe pribatuek ezin zuten dirulaguntza publikorik jaso. Wert legeak debeku honekin amaituko du. Puntu honek eztabaida handiak sortu ditu Espainiako Auzitegi


hezkuntza profesionalek bost urtetako esperientzia izan beharko dute irakaskuntzan eta trebakuntza ikastaro berezia burutu beharko dute. • Ministerioaren kontrola: Gobernu zentralak irakasgai ardatzetako edukiak zehaztuko ditu Lehen Hezkuntza, DBHn eta Batxilergoan. Bestelako ikasgaietarako xedeak eta ebaluazio irizpideak finkatuko ditu. Autonomia Erkidegoen esku geratuko da azken hauetan gara daitezkeen edukiak. Sistema berriarekin, gobernu zentralak irakatsi beharreko edukien %75a erabakiko du hizkuntza koofizialik ez duten Autonomia Erkidegoetan eta % 65 hizkuntza koofiziala dutenetan. Eusko Jaurlaritza lege honen aurka azaldu da behin eta berriro, Cristina Uriarte Sailburuaren esanetan ”hainbat eskuduntza propio urratzen dituelako eta bidegabez homogeneizatzailea delako”. Honen aurrean, Urkulluk zuzentzen duen gobernuak helegitea aurkeztu du Auzitegi Konstituzionalean. Helegite honek ez du legearen aplikazioa geldiaraziko eta datorren ikasturtean 60.000 ikasle inguruk jada honen eragina nabarituko dute. Uriarte sailburuak legea aplikatu beharra dagoela onartu du, baina irailerako dena prest izango ez dela ere aurreratu du. Izan ere, Sailburuak azaltzen duenez, arau hau garatzeko beharrezkoak diren dekretuak oraindik ere onartu gabe daude eta aldaketa guztiak aurrera

eramateko beharrezkoa den finantziazioa ere konfirmatu gabe dago. Hezkuntza Sailburuordea den Arantza Aurrekoetxeak azaldu duenez, une honetan egoera kezkagarria da, legearen hainbat alderdi argitu gabe daudelako eta denborarik ez dagoelako aldaketa guztiak irailean prest izateko. Ondorioz, legea garatzeko oinarrizko dekretuen faltan, egokiena orain arte indarrean izan den sistemarekin jarraitzea izango dela adierazi du Aurrekoetxeak. ”Horrelakoa da bizitza” LOMCEren ezarpenak, batez ere Oinarrizko Lanbide Heziketaren zabaltzea dela eta, 2.000 milioi euro inguru eskatzen ditu EAEn, baina Estatuak ez du gure lurraldean euro bat bera ere jartzeko asmorik. ”Horrelakoa da bizitza” ihardetsi zion Wert ministroak Uriarte Sailburuari azken honek honen inguruan galdetu zionean. Antza denez, Euskal Autonomia Erkidegoan den fiskalitate berezia dela eta, Wertek ez du LOMCEren aplikazioa bermatzeko inolako inbertsiorik egiteko asmorik. Eusko Jaurlaritza, Cristina Uriarte Sailburuaren bidez, baina baita Urkullu Lehendakariaren bidez, behin eta berriz azaldu da lege honen ezarpenaren aurka, ”Euskadik bereganatuta dituen eskuduntzetan eragiten duelako”.

13 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

© euskal herrian euskaraz

Gorenak jada ikastetxe hauei dirulaguntza publikoak ematearen debekua bitan berretsi baitu. Adituen ustetan, gainera, horrelako ereduak sustatzea ez dio hezkidetzari inolako mesederik egiten. • Ebaluaketak eta sailkapenak: Zalantzarik gabe hau izan da oihartzun gehien izan duen puntua. Gobernuak ebaluazio azterketak burutu nahi ditu Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoaren amaieran, beti ere, noski, Hezkuntza Ministerioan diseinatutako azterketen baitan. Errebalida azterketa hauek derrigorrezkoak izango dira DBH amaieran eta Batxilergo amaieran tituluak lortu ahal izateko. Batxilergoko errebalidak, gainera, egungo selektibitatea ordezkatuko luke. DBHko 3. mailan, gainera, Lanbide Heziketarako eta Batxilergorako ibilbideak aurreratuko dira aukerazko ikasgaien bidez. Ondorioz, bi trebakuntza eredu hauek guztiz berezituak izango dira DBHko 4. mailan. Sistema honek ikastetxeen arteko lehia sustatuko du emaitza onenak lortzen dituzten ikastetxeen sailkapenean lehen postuetan azaltzeko. Hau horrela izanik, hainbat ikastetxek ez dute arazoak dituzten ikasleak hartu nahi izango. • Lanbide Heziketa: Wert legeak Lanbide Heziketa eredu berria sortu nahi du, ‘oinarrizkoa’ izenarekin ezagutuko dena eta 15 eta 17 urte bitarteko gazteei bideratuta dagoena (batez ere jada DBHn emaitza ez hain onak ateratzen dituzten ikasleentzat). Eredu honek bi ikasturteko iraupena izango luke eta Derrigorrezko Hazkuntzaren barruan kokatuko litzateke. • Batxilergoa: Batxilergoan soilik errepikapen bakarra onartuko da ikasturte bakoitzeko. Kurtso batetik bestera igarotzeko gehienez bi ikasgai gainditu gabe utzi ahal izango dira. Batxilergo titulua lortzeko errebalida azterketa gainditu beharko da eta honek unibertsitaterako sarbidea eman ahal izango du. Dena den, unibertsitateek batxilergo titulu honetaz gain bestelako trebakuntza edo sarbide probak eskatu ahal izango dituzte. • Ikasle gehiago: Klase bakoitzean izan daitekeen ikasleen ratioa %10ean haziko da. • Zuzendariaren boterea: Legeak ikastetxeko zuzendariaren funtzioak indartu nahi ditu. Zuzendari izateko, hezkuntza


hezkuntza

Lanbide Heziketa arnasten

± 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

14

HETELek Lanbide Heziketaren alde lan egiten duten enpresa, erakunde edo pertsonen ahaleginak goraipatzen dituen Saria banatu berri du. Aurtengo edizioko irabazlea European Forum of Vocational Education and Training erakundea izan da HETELek, Euskadiko Gizarte Ekimeneko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkarteak, gizarteko eta ekonomiako eragile ezagunak bildu zituen hil honen hasieran, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren irudiaren inguruan eta enpresek eta berrikuntzak duten harremanaren inguruan hitz egiteko. Hasierako ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea den Jorge Arévaloren esku izan zen, eta itxiera hitzaldia, berriz, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren esku. ”LH arnasten” lemapean, ekitaldian hamabosna minutuko iraupena izan zuten hiru eztabaida izan ziren Euskadiko Lanbide Heziketaren inguruan. Lehenengo eztabaidan Irene Alberdi Ulma Taldeko lehendakariak eta Patxi Olabarria Erkideko

sortzeko, eta LHaren kalitatea eta be-

AURREKO EDIZIOETAKO IRABAZLEAK

rrikuntza politikak ahalbidetzeko. Lanbide

(Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza

2012:

Heziketarekiko konpromisoa erakutsi duten

eta Kreditu Kooperatiben Federazioa)

• BBKko Gizarte Ekintza, (Mario Fernández)

pertsona, enpresa eta erakunde nabarme-

lehendakariordeak hartu zuten parte,

• Kutxako Gizarte Ekintza, (Xabier Iturbe)

nen lana eskertu eta goraipatzeko helburua

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide

• Vital kutxako Gizarte Ekintza, (Fernando

du HETEL Sariak, konpromiso horri esker

Heziketaren irudiari buruz hitz egiteko.

Aranguiz)

Lanbide Heziketako ikastetxeek inguru-

Bigarren mintzaldian, berriz, Nuria López

2010:

nearen garapenean laguntzeko eginkizuna

de Guereñu Confebaseko idazkari nagusia

• José Angel Cuerda, Vitoria-Gasteizko

hobeto bete dezaketelako. Duela bi urte

eta Alberto García Erauzkin Euskalteleko

alkate ohia

(saria bi urtean behin banatzen baita), Eus-

lehendakaria izan ziren, enpresen eta

• CAF, SA enpresa

kal Autonomia Erkidegoko kutxen gizarte

LHko ikastetxeen arteko harremanak az-

• MATRICI S. Coop. enpresa

ekintza saritu zen.

tertzeko. Azkenik, hirugarren eztabaidan,

2008:

José Esmoris CIE Automotiveko zuzendari

• Jorge Arévalo Turrillas, Eusko

ere: Euskadiko berezitasunei buruzko

nagusia eta ACICAE – EAEko automo-

Jaurlaritzako Lanbide Heziketako

kontzientzia sorraraztea, bertako elkar-

zio klusterreko lehendakariak eta José

Sailburu ohia

teen eta erakunde publiko nahiz pribatuen

Miguel Erdozain IK4 aliantzako zuzendari

• Imanol Murua Arregi, Gipuzkoako

sareak paregabeak direlako Europan, eta

nagusiak Lanbide Heziketari lotutako

Diputatu Nagusi ohia

aprobetxatzen jakin behar dugun altxo-

berrikuntzari buruz aritu ziren.

• Empresa Miguel Carrera y Cia S.A.

rra eskaintzen digutelako. Julen Elgeta

Ekitaldiak bbazuen beste helburu bat

HETELeko lehendakariaren hitzetan, Saria

”funtsezkoa da Euskadin horren finka-

Eztabaida saio hauen guztien ondoren,

Lanbide Heziketako elkartea da, Europan

tuta dagoen elkartegintzak beste urrats

Julen Elgeta HETELeko lehendakariak

Hezkuntzaren eta Lanbide Heziketaren

bat egitea eta elkarteen arteko elkarre-

”Lanbide Heziketarekiko konpromisoaren

kalitatea eta berrikuntza bultzatzeko as-

kintza sortzaileak ekar ditzakeen aukera

HETEL Saria” eman zion, aurrerakunt-

moa duena. Horretarako, jardunbide egokiei

eta emaitza guztiak aztertzea. Sortzea,

zan erreferentziako eredua izateagatik,

buruzko jardunaldiak antolatu eta Lanbi-

konbinatzea eta lankidetzan jardutea oz-

European Forum of Vocational Education

de Heziketako ikastetxeek bertan parte

topatzen diguten aurreiritziak erauzi behar

and Training-i (EFVET). Saria Peter Hodgson

hartzea bultzatzen du, sareak sortzeko eta

lehendakariak jaso zuen, eta hitzaldi labur

ikastetxeen arteko lankidetza sustatzeko,

bat eskaini zuen ondoren. EFVET Europako

lankidetzako proiektuak eta gaikako sareak

ditugu, baina, batez ere, gure konpromisoetan eskuzabal jokatzeko prestutasuna izan behar dugu”.


Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

15

publizitatea


giza eskubideak ± 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

16

Egunero 1.400 haur hiltzen dira urarekin erlazionatutako arazoak direla eta UNICEFek salatu duenez, milioka pertsonek ez dute, oraindik ere, edateko ona den uraren hornidura bermatuta Martxoaren 21ean Uraren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Duela lau urte, Mileurteko Garapenerako Helburuetan edateko urarekiko finkatutako helburuak lortu ziren baina, nahiz eta Nazio Batuek ura eskura izatea giza eskubidetzat jo, oraindik ere, UNICEFek salatu duenez, milioka pertsonek ez dute edateko ona den uraren hornidura bermatuta. UNICEFek eta Osasunaren Mundu Erakundeak egindako kalkuluen

arabera, mundu osoan, 768 milioi per– tsonek ez dute edateko ona den uraren hornidura bermatuta eta, ondorioz, urtero, milaka hau gaixotu eta hil egiten dira. Imagina daitekeen bezala, edateko ona den uraren hornidura bermatuta ez duten pertsona horiek guztiak txirotasunean bizi dira landaguneetan edota hiri handiko auzo marginaletan. UNICEFen kalkuluen arabera, egunero, bost urtetik beherako 1.400 haur hiltzen

dira edateko ona ez den ura edateagatik sortzen diren gaixotasunen ondorioz. UNICEFeko ur, saneamendu eta higiene programetarako arduraduna den Sanjay Wijesekeraren esanetan, ”haur guztiek dute biziraupenerako, osasunerako eta etorkizun propioa eraikitzeko eskubidea. Lanean jarraitu behar dugu munduan bizi diren pertsona guztiek edateko ona den ur hornidura bermatuta izan arte, azken finean, giza eskubide bat baita”.


• 2010. urtean Milurteko Garapenerako Helburuetan edateko ona den urareriko ezarritako helburuak lortu ziren Milurteko Garapenerako Helburuetan edateko ona den urarekiko ezarritako xedea 2010. urtean lortu zen, urte horretan, giz populazioaren %89a edateko ona den uraren hornidura lortu omen baitzuen. Urte berean, Nazio Batuetako Batzar Orokorrak ona edateko uraren hornidura eta saneamendua giza eskubidetzat aldarrikatu zituen eta, ondorioz, pertsona guztiek eskubide hau bermatuta izan beharko lukete. Wijesekerak salatzen duenez, ”gezurra badirudi ere, oso txiroak ez diren herrialdeetan ere, edateko ona ez den uraren hornidura bermatuta ez duten milioika pertsona bizi dira. Gure esfortzua marginatuta dauden taldeetan oinarritu behar dugu, hots, sarritan ahaztuta geratzen direnak, txiroenak eta desabantaila handienak dituztenak”. UNICEFek eta Osasunaren Mundu Erakundeak egindako kalkuluen arabera, edateko ona den ur hornidurarako iturri hobetuak ez duen munduko populazioaren 2/3 hamar herrialdeetan soilik pilatzen da: Txina (108 milioi), India (99 milioi), Nigeria (63 milioi), Etiopia (43 milioi), Indonesia (39 milioi), Kongoko Errepublika Demokratikoa (37 milioi), Bangladesh (26 milioi), Tanzaniako Errepublika Batua (22 milioi), Kenya (16 milioi) eta Pakistan (16 milioi). Gainera, UNICEFek azpimarratu duenez, edateko ona ez den uraren hornidura falta gehien pairatzen dutenak emaku-

mezkoak izaten ohi dira. Izan ere, emakumeen lana izaten ohi da kontsumorako behar den ura lortzea eta horretarako, sarritan, oso bidaia luzeak egin behar izaten dituzte egunero. UNICEFek Ur, Saneamendu eta Higienerako programak ditu 100 herrialde baino gehiagotan. Hauen bidez, edateko ona den uraren hornidura bermatzea lortu nahi da gehienbat. Nigerrerako tantak Gure artean, 6 ikastoletako ikasleek eta Bilboko Bakuva Elkarteko haurrek ekintza desberdinak burutu dituzte ur, saneamendu eta higienerako eskubidea aldarrikatzeko. Zehazki, Gipuzkoako Larramendi Ikastetxea, Colegio Alemán eta Langaitz Ikastola; eta Bizkaiko Lauro Ikastola, Dolaretxe eta Bakuva Erakundea izan dira Uraren lasterketetan parte hartu dutenak. estatu mailan, 80.000 ikasletik gora parte hartu ute lasterketa hauetan. Lasterketa hauek ‘Nigerrerako tantak/ Gotas para Níger’ kanpainaren barruan antolatu dira, UNICEFek kudeatzen duen ‘Enrédate’ programaren barruan. Honen xedea, Nigerreko biztanleen ur, saneamendu eta higiene baldintzak hobetzea da. Niger da mundu mailan eskubide hau gehien urratzen duen estatuekiko bat, bertako biztanleriaren %50ak ez baitu edateko ona den ur hornidura bermatua eta landagunetan bizi den populazioaren %4k soilik du saneamendua bermatua.

• Munduko populazioaren %89ak bermatua omen du edateko ona den uraren hornidura • UNICEFek eta Osasunaren Mundu Erakundeak egindako kalkuluen arabera, edateko ona den ur hornidurarako iturri hobetuak ez duen munduko populazioaren 2/3 hamar herrialdeetan soilik pilatzen da • Edateko ona ez den uraren hornidura falta gehien pairatzen dituztenak emakumezkoak ohi dira • Euskadin, 6 ikastola eta Bilboko Bakuva Erakundeko haurrek parte hartu dute Nigerrerako Tantak ekimenean • Herrialde honetan, populazioaren %50ak ez du edateko ona den uraren hornidura bermatua

giza eskubideak

• Pertsona hauek guztiak txirotasunean bizi dira, gehienbat, landaguneetan eta hiri handietako auzo marginaletan

17 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

• Mundu osoan, 768 milioi pertsonek ez dute edatekoa ona den uraren hornidura bermatuta


giza eskubideak

Š medicosdelmundo

Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

18

Murrizketarik ez Euskadin etorkinen osasun-laguntzan Munduko Medikuak erakundeak aurkeztutako txosten baten arabera, 10 Autonomia Erkidegoetan etorkinei osasun txartela bermatzeko neurriak hartu dira Aipatu txostenaren arabera, Estatuko hamar Autonomia Erkidego -haien artean, Euskadi- murrizketen arabera baztertutako pertsonei, hala nola, egoera legalean aukitzen ez diren etorkinak, osasun txartela bermatzeko neurriak hartu dituzte. Beste bost Erkidegoetan zenbait salbuespen ezarri dituzte eta gaztela-Mantxa da dekretua bere osotasunean ezarri duen bakarra.

Munduko Medikuak GKEak salatzen duenez, erkidego bakoitzak hartu behar izan dituen neurriak guztiz heterogeneoak dira eta inolako koordinaziorik gabekoak eta, ondorioz, erkidego bakoitzaren arteko desberdintasun eta desorekan sakontzeko arriskua izango da. Txostenean salatzen denez, milaka pertsonatik gora izan dira bere osasun eskubideak urratuak izan dituztenak,

gehienbat etorkinak, baina baita espainiar naziotasuna dutenak ere. Horrela, Munduko Medikuak salatzen duenez, oraindik ere, hainbat mekumei haurdunei edota adin gutxikoei osasun-laguntza ukatu egiten zaie edota jasotako laguntza ordaintzera behartzen zaie. Zenbait kasutan, laguntza jaso baino lehen ordainketa berme bat sinatzera behartzen dituzte eriak.


Madril, Murtzia, Gaztela Leon, Balear Uharteak eta Errioxan zenbait salbuespen egiten dira Gaztela Mantxa da osasun publikoaren jasangarritasuna bilatzen omen duen dekretua bere osotasunean aplikatu duen bakarra Nafarroa dekretu honetatik kanpo dago

Euskadi Lankidetzarako % 0,7tik urruntzen ari da Pasa den urtearen amaieran, Munduko Medikuak, Prosalus eta Medicusmundik ”Garapenerako Lankidetza eta Ekintza Humanitarioaren osasuna” txostena aurkeztu zuten Gasteizen. Txosten honen arabera, hirugarren urtez jarraian, Garapenera bideratutako Laguntza Ofiziala murriztu egin da. Estatuaren kasuan, beherapena ia %50ekoa izan da eta, ondorioz, duela hamarkada bateko kopuruetan kokatu da. Hainbat erkidegoetan garapenera bideratutako laguntzak ia guztiz desagertu dira. Euskal Autonomia Erkidegoa da salbuespen bakarra, lankidetzarako bideratutako laguntzak % 17,46an hazi baitziren 2012. urtean, guztira, 50 milioi eurotik gorakoak izan zirelarik. Zoritzarrez, joera hau aurten bertan hautsi daiteke, aurkeztutako aurrekontuen zirriborroan 35 milioi inguru aurreikusten baitira. Kopuru horietan, garapen

eta lankidetzara bideratutako kopurua aurrekontuen %0,34 izango litzateke, hain justu, helburu den % 0,7ren erdia. 2007an onartutako Lankidetzarako Euskal Legearen arabera, aurrekontuen % 0,7 bideratu beharko litzateke, urtero, nazioarteko elkartasunera. Aurreikusitako kopuruekin, EAE 2006an zen maila berean kokatuko litzateke. Eusko Jaurlaritzan ezezik, hiru Lurraldeetako Aldundietan ere murrizketa nabarmenak eman dira: Araba (aurrekontuen % 0,2), Bizkaia (% 0,27) eta Gipuzkoa (%0,52). Udalen kasuan ere murrizketak eman dira eta txostena aurkeztu zuten erakundeen esanetan kezkagarria da benetan Gasteizko kasua. Izan ere, Gasteiz eredugarri izan da esparru honetan azken urteetan baina orain, berriz, aurrekontuaren %0,05 besterik bideratzea aurreikusten da.

GIZA ESKUBIDEAK ATALA EUSKO JAURLARITZAKO, HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA saileko GIZA ESKUBIDEEN ZUZENDARITZA ETA hezkuntza, hizkuntza politika eta KULTURA SAILEKO GAZTERIA ZUZENDARITZAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

Herri administrazio eta justizia saila

Departamento de administración pública y JUSTICIA

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

19 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

Aragoi, Kanariar Uharteak, Kantabria, Katalunia, Extremadura, Galizia, Valentzia eta Euskadin Gobernuak ezarritako sarbidea ‘programa osagarrien’ bidez handitu da

giza eskubideak

Andaluzia eta Asturias dira asegururik gabeko pertsonei edota baliabiderik gabeko onuradunei normalizatutako sarbidea ematen dieten erkidego bakarrak


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

20

Euskal Herriako etorkinen euskarazko kantu taldea. | Banaiz Bagara Elkartea

Euskaldunok atzerriko etorkinei buruzko iritzi hobea dugu orain Euskal gizarteak, beste askok bezala, kontraesanak eta anbibalentziak agertzen ditu, immigrazioaren fenomenoaz galdetzen zaionean Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendari José Luis Madrazok eta Euskadiko Immigrazioaren Behatokiko zuzendari Gorka Morenok Ikuspegi Barometroa 2013ren datuak aurkeztu berri dituzte Bilbon, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreorde Carmelo Garitaonandiarekin batera. Urtean behin egiten den azterlanak euskal herritarren atzerriko etorkinei buruzko jokabideak eta iritziak biltzen ditu. Ekitaldi berean, Morenok

Ikuspegiren azken alea, EAEko Immigrazioaren 2013ko urtekaria- Immigrazioa eta krisiaren eragina, aurkeztu du. Euskal gizarteak, beste askok bezala, kontraesanak eta anbibalentziak ager– tzen ditu, immigrazioaren fenomenoaz galdetzen zaionean. Ikuspegi Barometroa 2013 Euskal Herriko Unibertsitateak egiten du, Enplegu eta Gizarte Politika Sailak finantzatuta. Azken alearen arabera, aurreko jokabideari eusten dio gizarteak, baina, behintzat,

2012ko emaitzek okerrera egin ostean, joera negatiboak ez du txarrera egin. Immigrazioaren Behatokiko zuzendari Gorka Morenok adierazi du ”Euskadiko immigrazioari buruzko iritzi eta jarreren gaineko Barometro 2013ko datuek erakusten dute 2012ko datuekiko hobekuntza bat, azken horiek markatzen baitute Barometroaren serie historikoaren onarpen-datu baxuenak. Dena dela, krisiaren eragina somatzen da oraindik ere immigrazioarekiko jarreretan, batez


2013ko Ikuspegi Barometroan lortutako emaitzek 2012koan lortutakoak hobetzen dituzte Bildutako datuetan, oraindik ere, krisiaren eragina ikus daiteke inmigrazioaren inguruan dugun iritzietan 2013. urtearen amaieran 148.877 etorkin zeuden EAEn, biztanleriaren %6,8, duela zazpi urte baino % 74 gehiago Galdetutako pertsonen ia erdiak etorkin ‘asko edo gehiegi’ daudela uste du Inmigrazioa arazotzat jotzen duten euskaldunen ehunekoa 7,2koa da, duela urtebete baino bost puntu gutxiago Euskaldunen %1,2rentzat inmigrazioa litzateke egun dugun arazorik larriena Etorkinak beharrezkoak direla uste dutenaren kopurua 30 puntutan hasi da azken hamar urteetan

gazteria

krisiaren eraginak nabarmen erasan du: 2004an, biztanleen % 80k uste zuen Euskadik etorkinak behar zituela zenbait lan-sektoretan jarduteko; aldiz, 2013an, % 35,4 dira uste hori dutenak. Era berean, 2004an, % 11k uste zuen ez zela etorkinik behar. Iaz, ordea, iritzietan nagusia zen (% 43,9). ”Lanmerkatuaren premiei dagokienez, bat ez etortzea gertatu ohi da: batetik, egia da etorkinen funtzionaltasun ekonomikoa onartzen duen euskal biztanleen kopuruak behera egin duela, baina, bestetik, jarduera-egituraren edo lan-merkatuaren premia objektiboak ezin dira zalantzan jarri. Ez datoz bat, beraz, behar ekonomiko objektiboak eta gizarte- onarpena, eta hori ezinbestean gainditu beharreko ataka da”, adierazi du Behatokiaren zuzendari Gorka Morenok. Gizartearen immigrazioarekiko tolerantzia-indizea estu lotuta dago etorkizunak eragiten dituen mesfidantzari eta ziurgabetasunari, batez ere, norberaren lanari eta egoera ekonomikoari dagokienez. Hori dela eta, Ikuspegi Barometroak ondorio hau ateratzen du: ”Ziurrenik, tolerantzia-indizea ez da krisiaren aurreko mailara itzuliko, harik eta krisia gainditzen den arte”. Hala ere, barometroaren arduradunek azpimarratu nahi dute tolerantzia iazkoa baino handiagoa dela; hau da, etorkinen fenomenoa normalizatzen ari da. ”Lan-arloko kezkak, kezka ekonomikoak eta etikoak handiak diren garai honetan, euskal biztanleriaren iritzian, immigrazioa ez da lehen mailako arazo bat”, nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren Familia Politikarako eta Garapen Komunitarioko zuzendari José Luis Madrazok. Behatokiaren datuen arabera, bi pertsona-profil daude, fenomeno horren aurrean ez direnak hain toleranteak: egoera pertsonal eta sozial ahulagoan dauden pertsonak eta nagusikeriazko nortasuna dutenak. Oro har, euskal gizartea anbibalentea da (% 55,4). Toleranteak % 70,9 dira, eta gustuko ez dituztenak, aldiz, 2012an 30,9 izatetik 2013an 38,3 izatera igaro dira; alegia, krisiaren aurreko mailaren antzekora.

21 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

ere lan-merkatuari buruzko gaietan edo prestazioetara eta gizarte-zerbitzuetara iristeko kasuetan. Ildo horretatik, immigrazio-politiketako arduradun Jose Luis Madrazok nabarmendu du ”2013an izandako joera-aldaketak immigranteekiko jarrera toleranteago eta atseginagoa marrazten duela, hori guztia kontuan izanda krisiak eragindako geldialdi ekonomiko eta soziala”. Urte bukatzean, EAEn kolektibo horrek 148.877 kide zituen, 2006an baino % 74 gehiago. 1998 eta 2013 artean, tokiko biztanleen kopurua 40.625 pertsonatan jaitsi da, baina EAEko biztanle-kopurua 93.054 pertsonatan hazi da. Hazkunde demografikoaren oinarrian 133.679 atzerritarren etorrerak eragin du; atzerritarrak EAEko biztanleen % 6,8 dira, eta Espainiakoen % 12,2. Atentzioa ematen du, nabarmen eman ere, Euskadi Estatuan etorkin gutxien duen erkidegoetako bat izanda, biztanle autoktonoek uste izatea atzerritarren kopurua egiazkoaren bikoitza dela (% 16,5 direla uste dute, % 6,8 diren arren, erroldaren arabera). Hala ere, galdekatutako pertsonen % 46,6k uste du etorkin ”asko edo gehiegi” dagoela. Beste erdiak, zehazki % 49,4k, kopurua ”egokia edo are txikia ere” dela uste du. 2013an, Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko laugarren atzerritar-kopuruaren jaitsiera erlatibo txikiena izan du; erroldan 3.017 atzerritar gutxiago daude. Ikuspegi Barometroa 2013k jakin badaki atzeraldiak datu oro baldintza dezakeela, baina 2012an biztanleen % 11,6k uste bazuen ere immigrazioa arazo bat zela Euskadin, urtebete geroago, uste hori bera duten euskal herritarrak % 7,2 dira. Are gehiago, % 1,2rentzat Euskadiko lehen arazoa da immigrazioa. Azken urtean aldatu ez dena da gizartearen ikuspegi asimilazionista; izan ere, euskal biztanleriaren % 52,9aren iritzian, hobea da ohitura eta tradizio berberak partekatzea. Halaber, ez da aldatu bizikidetzaereduen gaineko iritzia (% 83,3aren ustean, etorkinak bertakoen ohitura eta tradizioak bere egiten ahalegindu behar dira, ez alderantziz). Immigrazioaren gaineko ikuspegi utilitarista, lan-merkatuari dagokionez,


gazteria

BE PART gazteei zuzendutako proiektua aurkeztu da

± 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

22

BE PART Europa mailako proiektuaren helburu nagusia Bizkaiko gazteen partaidetza eta ahalduntzea sustatzeko ekimenak martxan jartzea da. Horrez gainera, gazteria alorrean lan egiten dutenen formakuntza eta jarduna hobetzea ere du xede. Bizkaiko Foru Aldundiak, Kiribil Sareak (tokiko ekimen sozialeko irabaziasmorik gabeko erakundeek osatzen dute) eta EDE Fundazioak (Bizkaiko gizarte, kultura eta hezkuntza garapena bultzatzea du helburu duen irabazi-asmorik gabeko erakundea) sustatutako proiektua dugu. BE PART egitasmoak hurrengo bi urteotan egingo diren hainbat jarduera hartzen ditu barne, tartean, gaztetrukeak eta mintegiak.

Martxan da Haziak lehiaketa Martxan da gazteen ideiak ardatz dituen Haziak lehiaketa. Gasteizen erroldatuta dauden 14 eta 30 urte bitarteko gazteek har dezakete parte, eta mota guztietako ideiak aurkezteko aukera dago, hala nola tailerrak, proiekzioak, film laburrak eta performance saioak. Ideiarik onenek ”Haziak bonuak” (proiektuak aurrera ateratzeko laguntza) jasoko dituzte, eta proiektuak taxututa daudenean ”Kontratu bonuak” ere banatuko dira, emanaldi, erakustaldi edo erakusketa bat kontratatzeko.

Proiektuak Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan utzi edo haziak@vitoriagasteiz.org helbide elektronikora bidali behar dira. Aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da, eta maiatzaren 9an arduradunek bilera bat antolatu dute proiektu guztien nondik norakoak ezagutzeko. Maiatzaren 9tik 14ra parte-hartzaileek proiektuetan hobekuntzak egiteko eta berriz aurkezteko parada izango dute. Aukeratutako lanen zerrenda maiatzaren 27an aireratu da, Gasteizko Udalaren webgunean

Aldizk

a

B G

G

az

a

te b e

ri

ri

r

GazteApp aplikazioa jada zure esku

mobile.gazteberri.info


23 hau ere gizarte sozialtzat hartzen du. Izan ere, mezularitza zerbiztu honen erabiltzaileen erdiak bestelako gizarte sareak erabiltzeari utzi dio zerbitzu hoenkin aski duelako. Internetera konektatzeko moduak

direla eta, sakelako telefonoak gero eta gehiago erabiltzen dira (% 70 - % 25eko hazkundea-). Tableten bidez, berriz, % 56. Erabiltzaile hauen perfila gazteagoa da, erabiltzaileen % 41 18 eta 45 urte bitarteko pertsonak direlarik.

Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

IAB Spain erakundeak Urteroko V. Gizarte Sareen azterlana aurkeztu berri du. Aipatu txostenaren arabera, gizarte sareen erabilera estatu mailan % 80koa litzateke, aurreko urteetan zegoenaren antzekoa. Hauetatik, % 77 inguru egunero sartzen ohi da gizarte sareren batean. Gizarte sare guztien artean, Facebook da jende gehienak ezagutzen duena (% 99) eta jarraian, Twitter (% 92), YouTube (% 88), Tuenti (% 76), Google+ (%75) eta Instagram (% 64). Gutxien ezagutzen direnak, berriz, Pinterest (% 29), Vimeo (% 25) eta Foursquare (% 13) lirateke. Gehien baloratzen diren gizarte sareak, berriz, Youtube (8,1), Facebook (7,9), Spotify (7,7), Pinterest (7,4), eta Twitter (7,3) lirateke. Bataz besteko balorazioa, dena den, 6,9koa da. Internet erabiltzaileen % 88k, gainera, Whatsapp ere erabiltzen du, eta % 59ak

gazteria

Facebook da erabiltzaile gehienek (%99) ezagutzen duten gizarte sarea


gazteria Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

24

�BioBX�: Bilboko eta Bordeleko gazte sortzaile, teknologo, artista eta ekintzaileen artean lotura sortzeko ekimena Bilboko zazpi gaztek Bordeleko zazpi gazterekin batera, hiri bietan ikusgai izango den teknologia berriei buruzko Lab interaktibo bat sortu dute


Erakustaldia Lanean hilabete batzuk eginda, apirilaren 22tik 25era bitartean lau ekitaldi egingo dira jendearentzat ikusgai. La interaktiboa lehenengo aldiz egongo da ikusgai Bordelen apirilaren 22an eta Akitaniako eta Euskadiko hiri bietan

gazteria izango da 23an eta 24an. Azkenean Bilborocken egongo da jendearentzako ekitaldi bat eta jendeak aukera izango du teknologia hauekin interaktuatzeko. BioBx proiektuak teknologo, artista eta ekintzaile digitalen belaunaldi bati bidea ireki nahi dio. Horiek eta antzeko profila dutenek epe luzerako bazkideak topatzeko aukera izan dezaten, hiri bietako jakintza-arloen arteko mugak hautsita eta agertoki digitala, sormena, ekonomia eta gizarte-arloa lotuz. Horretarako, teknologien mundua zaletasun duten gazteen artean bilatu behar da, zaletasun horrek etorkizunean lanerako aukerak ekar ditzakeelako edo enpresaproiektu baterako abiapuntua izan daitekeelako. Boxon Records eta Open espazioaren elkarlanaren fruitua Esperientzia hau diseinatu eta abian jarri dutenak Bordeleko Boxon Records eta Bilboko Open espazioa izan dira. Lehena musika elektronikoaren arloko diskoetxea da, beste arlo batzuetarantz ere urratsak ematen dituena. Haien lanean aipatu zuen Bordeleko alkate Alain

Juppék Aste Digitalaren azken edizioan. Re-Design Boxon arte-jaialdiaren sortzailea a. Boxonen ekitaldian sortutako azken salmentaren ardura izan zuena Maître Pierre Cornette de Saint-Cyr izan zen. Berau Tokioko Palais arte garaikideko presidente ohia da. Beste alde batetik, Open espazioa proiektu eta ideien azkartzailea da. Egoitza Artiach enpresako gailetafabrika zaharrean dago, Zorrotzaurren. Gaztea Tech eta Maker Taldearen ekimenak diseinatu eta gauzatu dituzte. Horrez gain, Bilbao Makers sormen eta fabrikazio digitaleko laborategiaren sortzaileak dira beste batzuekin batera. Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailarekin egindako lana dela-eta, gonbidatuak izan ziren Nueva Yorkeko World Maker Faire sormen digital eta teknologia berrien ekitaldi ospetsura. Han Europan aitzindariak diren programa hauen nondik norakoak azaldu zituzten. Agertoki berean, besteak beste, NASA eta Nueva Yorkeko Metropolitan museoa egon ziren maker mugimenduari lotutako euren ekimenen berri ematen.

± 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

25 © bilbaomakers.org

Bilboko Udalak, Akitania-Euskadi euroeskualdearekin elkarlanean, erregioaren Bilboko eta Bordeleko gazte sortzaile, teknologo, artista eta ekintzaileen artean lotura bat sortzeko xedea duen “BioBx” proiektua sustatu du. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Bilboko Udaleko Gazteen Gaietarako Zerbitzuaren lan-ildoaren barruan kokatua dago Biobx. Izan ere, Bilboko gazteen eta Europako gazteen artean konexioa eta harremanak errazteko lanean aritu izan da zerbitzua. “Mugarik gabeko sormen digitala” lelopean BioBX (Bilbao-Bordeaux) proiektua 3D inprimagailuak eta Do It Yourself Arduinoz hardwarea, ingurune interaktiboak bezalako abangoardiako tresnekin, sound design eta oihal elektronikoak bezalako arloekin egindako sormen-lanen zabalkundea egiteko baliagarria izango da. Bilboko Udalak teknologia digitalen sormena sustatzeko abian jarritako Gaztea Tech eta Maker Taldea programetako partaideen artean aukeratutako zazpi gazte bilbotarrek lan egingo dute Bordeleko zazpi gazterekin batera, Lab interaktibo ibiltari bat eta webgunea sortzeko. Aplikazio horretan mapa bakarrean bilduko dira Bilbo-Bordele ardatzeko gazte guztientzat interesgarriak diren sormen-espazio guztiak. Proiektua parte-hartzaileek teknologia hauen ahalmenean sakontzeko eta beste gazte batzuen artean zabaltzen laguntzeko pentsatuta dago. Era berean, proiektuaren beste xede bat hauxe da: eurentzat proiektu interaktibo handi samarrak egitea aholkularitza egokia dutela, baita hurbil dagoen eta aukera asko eskaintzen dituen Bordeleko gazteekin auzo-harremanak egiteko ere. Parte-hartzaileek mugaren alde bietako artista, teknologo eta sortzaile batzuek osatutako talde baten laguntza izango dute.


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

26

Gazteak Europar parlamenturako hauteskundeetan bozkatzearen alde Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen bi herenek datorren maiatzaren 25ean botua emango dutela diote Gazteen Euskal Behatokiak datorren maiatzeko Europako hauteskundeetan botua emateko asmoa duen galdetu dio Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen lagin adierazgarri bati. % 41ek konbentzituta esan dute botua ematera joango direla; % 25ek, seguruenik baietz. Portzentaje hauek elkarri gehituta, espero daiteke maiatzaren 25ean Euskadiko gazteen bi herenek (% 66k) hauteskundeotan parte hartuko dutela. Aldiz, % 13k segurtasunez diote ez direla botua ematera joango eta % 9k, abstentzioaren alde egingo dutela. % 12k ez dakite zer egingo duten. Neskek mutilek baino neurri handiagoan adierazten dute botua ematera joango direla: nesken % 71k botua emango dute seguru edo seguruenik. Ehuneko

hori % 62raino doa mutilen kasuan. Goi-mailako ikasketak (unibertsitate-ikasketak nahiz goi-mailako heziketa-zikloak) amaituta dituztenek zein ikasten ari direnek, hein handiagoan diote botua ematera joateko asmoa dutela, ikasketa-maila apalagoa dutenek baino (derrigorrezkoak, Batxilergoa edo erdi-mailako heziketa-zikloak): % 71 eta % 47, hurrenez hurren. Adinari edo egoitzaren lurralde historikoari erreparatuta, ez dago alderik gazteek botua emateko asmoari dagokionez. Gazteek Europako albisteez duten interes-mailan eta aurreko hauteskundeetako parte-hartze mailan daude alderik handienak. Euskadiko gazteek Europar Batasuneko jarduera politikoan, gertakarietan

eta albisteetan duten interesa nabarmen igo da azken urteotan, areago, Europako Parlamenturako hauteskundeak heltzear dauden honetan: 2008an, 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 29,2k esaten zutenez, gai horrekin oso edo nahiko interesatuta zeuden; 2013ko amaieran, ordea, ehuneko hori % 49,6 izan da. Hau da, Euskadiko gazteen erdiak Europako gertakariez interesatuta daude. Europar Batasuneko jarduera politikoan eta eguneroko gertakarietan oso edo nahiko interesatuta dauden gazteen artean, % 80k diote botua ematera joango direla, seguruenik edo nahiko seguru. Gai horietan interes gutxi edo batere ez dutenen artean, erdiek baino gehiagok botua emango dutela esan dute, baina ehunekoak apalagoak dira (% 53).

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud


Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ ifj.alava.net

Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www. mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com

Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Bizkaia

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • gaztegunea@ arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@ ayto.bilbao.net

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es

Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net

Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@ yahoo.es Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@ sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net

Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz. org/omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/ gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana. com • gaztebulegoa@ busturialdekogazteplana.com

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 94 4910114 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde. org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot. com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa. net

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.org Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/ gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@ elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarteoria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www. zazpitantriangulon.com • gazteria@ tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.org • gazteinformazioa@ urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz. org • gazteinformazioa@zarautz.org

gazteria

Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ ej-gv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com

EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org

27 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

Araba


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

28

Haur eta helduentzako kultur jarduera programa erakargarria Bilboko Udal Liburutegietan Bilboko Udalaren sare publikoa osatzen duten 16 liburutegiek haurrei nahiz helduei zuzendutako berrogeita hamar kulturjarduera inguru antolatu dituzte hurrengo hiruhilekorako. Udal liburutegi sarean gauzatuko den programa honen barruan, haurrei zuzendutako ipuin-kontalariak egongo dira hiru hizkuntzatan, era askotako tailerrak eta magia-ikuskizunak, bai eta hitzaldiak, erakusketak eta idazketa eta irakurketa adierazkorreko tailerrak ere helduentzat. Apirilaren 2an ospatzen den Haur eta Gazteentzako Liburuaren Eguna dela eta jardueradesberdinak antolatu zituen, hala nola, ipuin-kontalariak Castañoseko liburutegian eta Errekaldeko liburutegian, liburutailerra Zabalan eta bi txotxongilo-emanaldi:

Pantzart taldearen “Boli, bili, Boli” Begoñako liburutegian, eta Gus Marionetas-en ”El sueño de Cleta” San Ignazioko liburutegian. Gainera, Deustuko liburutegian, ingelesezko ipuin-kontalaria egongo da, British Councilen lankidetzaz antolatuta. Azkenik, apirilaren 23an ospatuko den Liburuaren Eguneko hitzortu garrantzitsuari begira, ”Bilbo literaturan” izenburu orokorreko hitzaldia antolatu da Bidebarrietako Liburutegian 19:30etan. Felix G. Modroño eta Jon Arretxe idazleek, Bizkaiko hiriburuan girotutako eleberrien egileek (”Ciudad de los ojos grises” eta ”19 kamera”, hurrenez hurren), On Diegoren Hiria literatur agertokitzat aztertuko dute. Txani Rodriguez kazetari eta idazleak aurkeztutako ekitaldi honen osagarri gisa, erakusketa bat ere antolatuko da.

Agenda Apirilak 13. Igandea. 18:30. Harrapazank gala. Sarrera doan. Lekua: Bilborock. Apirilak 15. Asteartea. 19:00-20:30. Topaketa. ‘English on Tuesdays’. Praktikatu ingelesa modu informal eta dibertigarrian ingelesa ama-hizkuntza dutenekin. Sarrera doan. Lekua: Bilborock. Apirilak 22, 23 & 24. Astearte, asteazken eta osteguna. 10:00-13:00 eta 16:30-19:30. Haurrentzako Tailerra. ‘Zientzia zoroa!’ Sarrera: 10€. Lekua: Bilborock. Apirilak 25. Ostirala. 11:00-22:30. Jaialdia. ‘BioBX: Gazteentzako teknologia digitalaren jaialdia:

‘Bilbo Hiria’ Pop-Rock Lehiaketaren XXVI. edizioak izena emateko epea zabaldu du

teknologia, musika, 3D inprimagailuak

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Saileko Gazteen Gaietarako Zerbitzuak Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren XXVI. edizioan izena emateko epea zabaldu du jada. Lehiaketa hau 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako musikataldeentzat da baina, aurten, taldean kide bi edo gehiago direnean, kide bat 35 urtetik gorakoa izatea onartuko da. Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketaren helburua adin-tarte horretan dauden musika-talde ez-profesionalen lanak sustatzea eta zabaltzea da, bai eta estatuko eta atzerriko beste talde batzuekin eszenatokian jardutea ere. Taldeek apirilaren 1etik maiatzaren 15era arte aurkez

Apirilak 26. Larunbata & Apirilak 27.

dezakete parte hartzeko eskabidea, www. bilbao.net/bilborock web orriaren bidez. Eskabidearekin batera honako hauek ere bidali behar dituzte: • 3 kanta, mp3, ogg edo wma formatuan. • Argazki bat jpg, bmp edo png formatuan. • Taldearen historiala doc, docx, odt edo pdf formatuan. Lehiaketaren bigarren 2. fasea hasi aurretik, sailkatutako taldeek jabego intelektualaren bere eskubideak defendatzen dituen erakunderen batean erregistratuta badauzkate bere abestiak, horren berri eman beharko diete Lehiaketako antolatzaileei.

eta gazteentzako esperientzia digitalak’. Sarrera doan. Lekua: Bilborock. Igandea. 11.00-20:00. Azoka. Bilboko Diskaren II. Nazioarteko Azoka.Sarrera: 3€. Lekua: Bilborock. Apirilak 29. Asteartea. 19:00-20:30. Tailerra. ‘Do it yourself!Egin CV sortzaile bat! Sarrera doan. Lekua: Bilborock. Apirilak 30. Asteazkena. 19:30. Hitzaldia: ”Co &Co Pentsamendu Irekirako Plataforma. Sarera Doan. Lekua: Bilborock.


Ikastetxeen arteko Foroan Bilboko 53 ikastetxeko 100 ikasle eta 50 irakasle izan dira

29 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

Bilboko Udalak erantzuna eman die Bilboko ikasleek ekaineko Eskola Batzarrean ingurumenaren arloan Udalari egindako proposamenei. Topaketa Bilboko Eskolako Agenda 21eko Ikastetxeen arteko Foroan egin da. Programan parte hartzen duten 53 ikastetxeetako bakoitzetik ikasle bi eta irakasle bat izan dira Foroan. Guztira, 106 ikaslek eta 53 irakaslek hartu dute. Denek landu dute mugikortasuna eta hauek dira Foroaren helburuak: • Ikasleek diagnostikorako egin dituzten auzo-ibilbideak eta ondorioak denon artean aztertzea. • Auzoko orekaren ikuspegitik mugikortasuna hobetzeko, Udalari egingo dizkioten proposamenei lehentasuna ematea. • Kanpainan parte hartzen duten beste ikastetxe batzuetan egiten dutena ezagutzea. Udalak erantzuna eman die ikasleek mugikortasuna hobetzeko Udalari proposatutako galderei. Zebra-bideak eta goraguneak jartzea ikastetxe guztien aurrean: Udalak Bilboko ikastetxeetako irisgarritasuna aztertu zuen garai batean, eta azterketa horren ondorioz ikastetxe eta eskola guztien inguruetan seinale gehiago jarri ziren. Garraio publikoa merkatzea eta maiztasuna igotzea: Bilbobus da Bilboko garraio publikorik merkeena eta gainera erreferentziako hirien batez bestekoaren oso azpitik dago. Beste alde batetik, maiztasuna leku batetik beste batera doazen bidaiarien kopuruaren arabera ezartzen da. Soinu-gailuak jartzea semaforo guztietan eta ondo dabiltzala bermatzea: Oinezkoen semaforo ia guztiek dauzkate soinugailuak, eta ONCEk bere bazkide itsuen artean saltzen dituen urrutiko aginte batekin aktibatzen dira. Espaloiak zabaltzea, leku batzuetan ezinezkoa baita gurpil-aulki batekin pasatzea: Bilboko kaleak urbanizatu behar direnean, beti izaten da kontuan irisgarritasunaren

gazteria

Udalak Agenda 21eko foroan ikasleek egindako proposamenei erantzuna eman die

inguruko arautegia eta espaloi guztiek dauzkate gutxienez bi metroko zabalera, umeen aulkiak eta mugitzeko arazoak dauzkaten pertsonak pasatu ahal izateko. Kaleak itsuentzat egokitzea: Oinezkoen pasabideetan baldosa berezi batzuk jarri dira. Baldosa horiek botoiak dauzkate, itsuek oinekin igar dezaten oinezkoen pasabidea dagoela. Berdegunean zabaltzea. Parke gehiago eta eraikin gutxiago: Azken urteotan parke berri bat egin da Errekaldeko Barrutian, Gaztelupiku parkea. Ibaiondoko Barrutian Gorabiziko pasealekua zabaldu da, Zamakola eta Buia auzoan bizi direnek Arrigorriagaraino doan bide berdea egin ahal izan dezaten. Parke horiez gain, 2013an berdeguneen azalera 200 metro karratutik gora igo da Ibaiondo eta Errekaldeko barrutietan. Bizikletentzako bidegorriak pintatzea, auzoan seinaleak jartzea eta bizikletak aparkatzeko lekuak jartzea: Udalbatzak 30eko kaleak jartzeko proposamena onartua du. Horrela, zirkulazioa moteldu egingo da eta bizikletak eta ibilgailuak elkarrekin ibiltzea erraztuko da, leku guztietan ez baitago zabalera nahikorik bidegorriak egiteko. Bizikletak aparkatzeko lekuak herritarrek eskatu ahala eta Udaleko

teknikariek detektatzen dituzten beharrizanen arabera jartzen dira. Zama-lanetan ari diren kamioek eta furgonetek motorrak itzaltzeko araua: Ingurumeneko Ordenantzak ezartzen du erraz ekidin daitezkeen zaratak saihestu egin behar direla. Zarata horiek horrelakoak dira, eta Bilbon aritzen diren banaketaenpresei jakinaraziko zaie arau hori bete behar dutela. Eskolako Agenda 21 Eskolako Agenda 21ek konpromiso bat dauka hezkuntza-komunitatearekin eta ekintza-plan bat dauka ikastetxeko eta horren inguruko ingurumena eta gizartea hobetzearen alde. Ikasturte bakoitzean ingurumenarekin lotutako gai bat edo arazo bat aukeratzen da, programa egiteko. Gai hori aztertu egiten da, ikastetxeko eta bere inguruko egoeraren diagnostiko bat egiten da. Azkenik, ikastetxea hobetzeko ekintzak definitzen dira eta abian jartzen dira. Udalari uria hobetzen laguntzeko ekintza-proposamena ere egiten da. Eskolako Agenda 21 programa sustatzen dute Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak, Ingurugela-CEIDAren bidez.





Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.