Issuu ±18 49 maiatza 2014

Page 1

卤18 路 presta ezazu zure etorkizuna

Hezkuntza

Unibertsitaterako Sarbide Proba Hobeto Ikasteko Aholkuak Google-ek Classroom tresna aurkeztu du

www.etorkizuna.eu

Gazteria

Udalekuetarako 10.000 plaza eskainiko dituzte gazte boluntarioek Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak

maiatza 2014

... eta gehiago Giza Eskubideak IGazte BGazte

49



maiatza 2014

49

±18 • presta ezazu zure etorkizuna hezkuntza

koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi erredakzioa: Ana Belén Sánchez, José Poza Diseinua: JP Argazkiak: Markel Redondo / Eduardo Urdangaray / Chema Barroso / José Luis Cuesta / Artxiboa Erredakzioa eta publizitatea: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009 BILBO. Tfnoa.: 94 424 75 94. Posta-e: info@etorkizuna.eu Lege Gordailua: BI - 716 - 09

Eskolaberri, CEP Zaldibar eta La Pureza de Maríak ONCE eta bere Fundazioaren 30. Eskola Lehiaketaren Bizkaiko fasea irabazi dute

5

Kerik gabeko ikasgelak

7

Euskal ikasleak DBHn eta Batxilergoan lehenak

8

Unibertsitaterako Sarbide Proba

10

Hobeto ikasteko aholkuak

12

Udan, BCC-rek gastronomiakanpamentuak antolatuko ditu

3

8

± 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

±18 presta ezazu zure etorkizuna www.etorkizuna.eu

4

giza eskubideak 18

Espaina, haurren pobreziaren murrizketaren azken postuetan Europa mailan

gazteria 20

Kontent baina, epe motzera, ezkor

24

Udalekuetarako 10.000 plaza eskaintzen dituzte gazte boluntarioek

26

Igazte. EAEko gazteen langabeziatasa % 30,1ra iritsi da 2014ko lehen hiruhilekoan

28

BGazte. Aste Nagusiko Bertako Pop Rock Erakusketaren XXVIII. edizioa abian da

12

24

ArgitaratzaileaK

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, HIZKUNTZA ETA POLITIKARAKO ETA KULTURA SAILEKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN LAGUNTZA JASO DU

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren Laguntza jaso du


hezkuntza

2014-2015 ikasturterako Batxilergoko matrikula epea zabalik

± 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

4

2014-2015 ikasturteko Batxilergo ikasleentzako eskakizuna aurkezteko epea maiatzaren 5etik aurrera zabalik aurki– tzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko zein pribatu kontzertatuetan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak adierazi duenez, aurretiko izen-emate eskakizunak online zein zuzenean burutu ahal izango dira. Hala ere, aukeratzen den izen-emate ereduaren baitan, epeak desberdinak izango dira. Horrela, online eredua aukeratzen dutenentzat epea maiatzaren 14ean amaituko da. Eredu honetan, eskatzen den dokumentazio guztia eskaneatuta aurkeztu beharko da. Zuzeneko eredura jotzen dutenentzat, berriz, epea maiatzaren 15ean amaituko da. Ontzat hartutako eta ez hartutako eskakizun guztien behin behineko zerenda ekainaren 4ean argitaratuko dira. Zerrenda honi helegiteak egiteko epea ekainaren 4 eta 9 bitartekoa izango da. Behin betiko zerrendak, berriz, ekainaren 12an emango dira ezagutzera eta hauetan onartuta dauden ikasleek ekainaren 23 eta uztailaren 4 bitartean izango dute bere matrikula formalizatzeko. 2014-15 ikasturtean 201 ikastetxe izango dira EAEn Batxilergoa ikasteko aukera emango dutenak, bai publikoak zein pribatuak. Ikasturte honetan, guztira, 30.240 ikasle dira batxilkergoa ikasten .

Eskolaberri, CEP Zaldibar eta La Pureza de Maríak ONCE eta bere Fundazioaren 30. Eskola Lehiaketaren Bizkaiko fasea irabazi dute Eskolaberri, CEP Zaldibar eta La Pureza de Maríak ONCE eta bere Fundazioaren 30. Eskola Lehiaketaren Bizkaiko fase probintziala irabazi dute. Kasu honetan 9 ikastetxetako 358 ikaslek hartu dute parte 9 irakasleen eskutik. ”Ilusioaren Eguna: Egun 1, 1.111 arrazoi” lelopean partehartzaileek ilusioa erabili dute tresna gizarte bateratzaile baten eredu gisa. Lehen Hezkuntzako ikasleek publizitate afitxe bat egin dute; Bigarren mailakoek 30 segundutako spota; eta Hezkuntza Berezikoek, berriz, bien artean bat aukeratu behar izan dute. Ikastetxe hauek hurrengo fasera pasako dira, autonomikora alegia. Lehiaketaren faseak probintziala, autonomikoa eta nazionala dira eta sariak ere horren araberakoak dira. Azken faseko irabaz– leek Madrilen ekainaren 20tik 22ra

bitartera egingo den Ilusioaren Kanpamenduan hartuko dute parte eta, sariak jasotzeaz gain, jarduera desberdinetan ere hartuko dute parte. Ilusioaren Egun Europearra Ikasleek aurkeztutako lanekin ”ONCEkalogo” bat eratu da non ikasleen artean ilusioa eredugarria izan dadin 11 arrazoi bildu diren Guztira ilusioaren 20.000 arrazoi bildu dira, eta haiekin manifestu bat osatu da tokian tokiko erakunde, autonomiko zein nazionalei bidaliko zaien Bruselaraino heldu arte 11/11an Ilusioaren Egun Europearra ezarri asmoz. Aldi berean atxekimendu publiko zein pribatuak ere eskatuko dira, baita iritzi lider zein hiritarrei 30 Eskola Lehiaketaren webgune ofizialaren bitartez (http://www.concursoescolaronce.es/).


Euskal Autonomia Erkidegoko 138 ikastetxeetako DBHko 11.000 ikasla beino gehiagok ez erretzeko konpromisoa berretsi dute ‘Kerik gabeko ikasgelak’ delako ekimenaren barruan. Hau, Europar Batasunak sustatzen duen programa da eta Euskal Autonomia Erkidegoan, Osasun Sailak, Osakidetzak eta Hezkuntza Sailak garatzen dute. Aipatu ekimena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei bideratuta dago, izan ere, gai honen inguruan egindako azterlan desberdinek, nerabeak 12-13 urte dituztenean erretzen hasten direla frogatu dute. Horrela, ekimen honen xedea tabakoaren kontsumoa ekiditzea, edo behintzat atzeratzea, da. Ikasturtean zehar, ikasleek, bere irakasleen laguntzarekin, tabakoaren kontsumoaren prebantziorako jarduera hezitzaile desberdinak burutuko dituzte. Era berean, programaren barruan lehiaketa bat ere izango da. Honen baitan, ikasgela bakoitzak tabakismoaren prebentzioa sustatzen duen kamiseta bat diseinatuko du. Herrialde bakoitzeko kamiseta bat aukeratuko da eta, ondoren, kamiseta bana banatuko da programa osatu duten ikasle guztien artean. Irabazleak datorren maiatzaren 30ean ezagutzera emango dira, hots, tabakoaren

aurkako Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere. Herrialdeka, programan parte hartu duten ikasleen kopurua honakoa izan da: Bizkaian 5.232, Gipuzkoan 4.370 eta Araban 1.948. Azken urteetan, 12 eta 19 urte bitarteko ikasle ez erretzaileen kopuruan nabarmen hazi da, %51,4tik % 67,9ra hain zuzen ere. Ikerlan hauen arabera, erretzen hasteko adina, gaur egun, 17 urtekoa da.

Maiatzaren 9an Europaren eguna ospatzen dela-eta, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko lehen mailako 150 ikaslek, bere irakasleak lagun, egun ospakizun horretarako propio antolatutako jardunaldian parte hartu dute. Hainbat jakintza arlotako lau hizlarik (Oskar Aranzabal, Jesus Ugalde, Jon Barrenetxea eta Irune Cachorro) bere esperientzia profesionaletik abiatuta, Europa ezagutzeak eta atzerriko hizkuntzak menperatzeak gazteentzat duen garrantzia aztertu dute. Jarduera honek beste ikastetxeetako kideak ezagutu eta haiekin jarduteko aukera eman die ikasleei. Hitzaldi guztiak eta ondorengo eztabaida ingelesez izan dira. Parte hartu duten ikasleak Elos sareko kide diren Euskadiko bost ikastetxeetatik etorri dira: Aguraingo Aniturri BHI, Gasteizko Ekialde BHI, Donostiako Antigua Luberri BHI, Azpeitia-Azkoitiko Urola Ikastola BHI eta Bilboko Botikazar BHI. Helburuetan bat egiten duten Europako ikastetxeen sare bat da Elos. Sare honetako kide diren ikastetxeek, Europako beste ikastetxe batzuekin nazioarteko topaketetan parte hartzen dute, esperientzia trukeak gauzatzeko.

hezkuntza

12 eta 13 urte arteko ia 11.600 gaztek ez erretzeko konpromisoa hartu dute, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren ‘kerik gabeko gelak’ ekimenaren bidez

Elos sareko euskal ikastetxeek Europaren Eguna ospatu dute Bilbon

5 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

Kerik gabeko ikasgelak


hezkuntza

Google Classroom, irakasle eta ikasleen arteko komunikaziorako tresna berria

Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

6

Ikasleek, sistema berri honen bidez, bere lanak aurkezteko, zein lan egin behar dituzten eta hauek aurkezteko epea ezagutzeko aukera izango dute Google-ek Classroom izeneko tresna berria aurkeztu du. Hau, Hezkuntzara bideratzen diren Google Apps barruan kokatuko da eta bere xede nagusiak, eguneroko irakasleen lana erraztea, antolakuntza hobetzea eta ikasleekin duten komunikazioa hobetzea ere izango dira. Nolabait, Classroom-ek Google Docs, Drive eta Gmail tresna ezagunak batzen ditu eskolaren prisma batetik ikusita. Izan ere, tresna berria aipatu zerbitzu hauekin barneratzeko aukera izango du. Abantailei dagokionez, ikasleek Classroom bidez bere lanak aurkezteko aukera izango dute. Ez hori bakarrik, tresna honi esker zein lan egin behar diren eta hauek aurkezteko epeak zeintzuk diren ere jakin ahal izango dute. Irakasleek, berriz, zein ikaslek bidali duten bere lana egiaztatzeko aukera izango dute eta hauen gaineko oharrak eta kalifikazioak leku bakar batean egiteko aukera ere emango die. Karpetetan oinarritutako sistemari esker, dokumentu eta eduki didaktiko guztiak eremu honetan gordeta geldituko dira. Gainera, Classroom-ek emailak bidaltzeko aukera eta bidalitako lanen inguruko feedbackak egiteko aukera ere emango du. Irakasleentzat lagungarri Classroom tresna berria oso lagungarri izan daiteke irakasleentzat, batez ere, berariazko hiru funtzio direla eta. Alde batetik, ikasleek egin beharreko lanak jasotzeko eta biltzeko prozesuan kontrola hobetu nahi da. Horretarako, Classroomek Google-ek eskaintzen dituen bestelako tresnetaz baliatzen da, hala nola, Docs edota Drive delakoak. Hauen bidez, jasotako lanak modu errezean monitoriza daitezke, zein ikaslek amaitu

duten eta zeintzuk ez modu azkarrean ikus daitekeelarik. Bigarrenik, Google-en tresna berriak, gainera, irakasleek bere ikasleekin modu zuzenago batean komunikatzeko sistema bat ere barneratzen du. Horrela, Classroom-ek, denbora errealean, iragarkiak egiteko, galderak egiteko edota iruzkinak egiteko aukera ematen du. Komunikazioa zentralizatuz, ikasle desberdinek egindako galdera bera edo amankomuneko zalantza bat erantzun bakarrarekin konpon daiteke. Azkenik, Classroom ikasle bakoitzaren eduki eta datuak modu errazean antolatzeko diseinatuta dago. Horrela, irakasleek ikasle bakoitzeko orrialde bat sor dezakete hauen garapena modu errazago batean jarraitu ahal izateko. Google-ek argi eta garbi utzi du Classroomek eskaintzen dituen abantaila hauek guztiek kontutan izango dutela

ikasleen pribatutasuna. Horrela, Googleek Clasroomen bidez kudeatzen datuak bestelako helburuetarako ez erabiltzeko konpromisoa hartu du. Momentuz, tresna ez da modu globalean eskuragarri izango. Lehen fase batean tresna irakasle kopuru mugatu batekin probatu nahi da. Irailetik aurrera, berriz, Classroom modu zabalean eskuragarri izango daHezkuntzarako Google Apps erabiltzen duen edozein zentrorako. Softwarea, une honetan, beta fasean aurkitzen da eta, antza denez, doakoa izango da. Hala ere, tresna hau erabili ahal izateko, irakasleek eskaera bat egin behar izango diote Google-i aurre-bertsio bat eskuratu ahal izateko. Eskaera egin ondoren onarpena lortzen duten lehen irakasleek hilabete barru tresna bere osotasunean erabiltzeko aukera izango dutela espero da.


Euskal ikasleak DBHn eta Batxilergoan lehenak

7 zertxobait baxuagoa izan arren (% 61,2), estatuan lortutako bataz bestekoa (% 45,5) baino 16 puntu altuagoa da. 2011-12 ikasturteari dagokion azterlan honetan, gainera, zenbait datu berri azaldu dira. Horrela, lehen aldiz, azterlan honek ikasturtea ikasgai guztiak gaindituta pasatzen duten ikasleen kopurua ere aintzat hartu du. Aipatu ikasturtean, Estatu osoan, 319.591 ikaslek amaitu zuten DBHko ikasketan eta 224.207 batxilergokoak.

Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

Espainiako Hezkuntza Ministerioak ezagutzera eman dituen datuen arabera, euskal ikasleak dira titulu-lorpen sailkapenean lehenak. 2012. urteari dagozkion datuen arabera, DBH eta batxilergo tituluak lortu dituzten ikasleen ehunekoa EAEn altuagoa da beste erkidegoetan baino. Estatu mailan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu zuten ikasleen 3/4ak 15 urte zituen, hots, maila hau lortzeko, teorian, izan behar den adina. Ehuneko hau, aurreko ikasturtekoa baino 0,4 puntu altuagoa da eta LOGSE ezarri zenetik lortutako altuena. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, aipatu datua estatu mailakoa baino zertxobait hobea da. Horrela, DBH amaitu duten nesken % 88,3k 15 urterekin amaitu du maila hau eta, mutilen kasuan, % 83k. Batxilergoari dagokionez, maila hau teorikoki dagokion adinarekin amaitu duten nesken ehunekoa 75,9koa izan zen 2012an, estatuan ematen den bataz besteko ehunekoa (% 59) baino 17 puntu altuagoa. Mutilen kasuan, nesken datua baino

hezkuntza

Titulu hauek lortu dituzten ikasleen ehunekoa beste erkidegoetan baino handiagoa da


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

8

Unibertsitaterako Sarbide Proba Unibertsitarako Sarbide Probaren xedea, alde batetik, ikasleek Batxilergoan lortutako heldutasun akademikoa, ezagupenak eta gaitasunak baloratzea eta, bestetik, ikasleek unibertsitate ikasketak arrakastaz burutzeko duten gaitasuna aztertzea da.

Unibertsitaterako sarbide proba bi fasetan banatzen da: orokorra eta berariazkoa Derrigorrezko Fase OROKORRA

z Gaztelania eta Literatura z Euskara eta Literatura z Filosofiaren Historia edo Historia z Atzerriko Hizkuntza (Alemaniera, Frantsesa, Ingelesa, Italiera, Portugalera) z Batxilergoko 2. mailako modalitateko ikasgaia aukeran

Derrigorrez, bataz beste, 4 puntuko nota gainditu behar da

BERARIAZKO hautazko fasea nota igotzeko

z Gehienez Batxilergoko 2. mailako modalitateko 4 ikasgai eta, beti ere, Fase Orokorreko ariketan aukeratutakoa edota Goi Teknikari edo Goi Kirol Teknikari tituluetarako ezarritako gaitegietakoak errepikatu gabe.

5 puntuko nota gainditzen dituzten ikasgaiak soilik hartuko dira kontutan


Unibertsitaterako Sarbide Proba gainditzeko gutxienez 5 puntuko nota lortutako notaren % 40 eta Batxilergoko bataz besteko notaren % 60aren arteko bataz besteko haztatua da.

ONARPEN NOTA OROKORRA= 0,6 x BBBN + 0,4 x FON

BBBN: Batxilergoko Bataz Besteko Nota FON: Fase Orokorreko Nota

z Fase Orokorraren gainditzeak iraupen mugagabea du. Ez dago proba hau gainditzeko deialdi mugarik. z Urtean zehar bi deialdi izaten dira eta Fase Orrokorran edota Berariazko Faseko edozein ikasgaietako nota hobetzeko ere aurkez zaitezke. z Plaza banaketak egiterakoan lehentasuna izango dute proba ohiko deialdian gainditu duten ikasleek edota aurreko ikasturteetan gainditu dutenek.

Noiz komeni zait berariazko proba egitea? Beti baldin eta burutu nahi duzun ikasketetan eskaera kopurua eskaintza baino handiagoa bada. Kasu horietan, onarpen nota Unibertsitaterako sarbidean lortutako notari (Fase orokorreko notaren % 40 eta Batxilergoan lortutako bataz besteko notaren % 60) Berariazko Fasean egindako ikasgaietako 2 notarik altuenak batuko zaizkio haztapen parametro baten bidez biderkatuak.

Nota hauek kontutan hartzeko, beti ere, gutxienez bost puntuko nota lortu beharko da. Onarpen nota desberdina izan daiteke Graduaren arabera eta baita Unibertsitatearen arabera. Lortutako notek bi ikasturteko baliotasuna izango dute proba gainditu den ikasturtetik zenbatzen hasita.

Berariazko onarpen nota = 0,6 x BBBN + 0,4 x FON + a x I1 + b x I2 BBBN: Batxilergoko Bataz Besteko Nota/ FON: Fase Orokorreko Nota I1 eta I2: Berariazko Fasean gainditutako ikasgaietako bi notarik altuenak a eta b: Berariazko Faseko ikasgaietarako haztapen parametroak

Zenbat onarpen nota izan ahal ditut?

Nota bakarra soilik Fase Orokorra burutzen baduzu. Berariazko fasea ere burutzen baduzu, egin nahi duzun ikasketaren arabera, nota bat edo beste hartuko da kontutan. Burutu nahi duzun ikasketaren arabera komenigarria litzateke Berariazko Faserako zein ikasgai diren gehien interesatzen zaizkizunak, guztiek ez baitute haztapen nota bera. Argibide gehiagorako: http://www.ehu.es/es/web/sarrera-acceso

hezkuntza

atera behar da. Nota hau, Fase Orokorrean

9 Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

Zenbat puntu behar ditut sarbide probak gainditu ahal izateko?


hezkuntza

Hobeto ikasteko aholkuak Egunero ikasterakoan edota Unibertsitaterako Sarbide Proba bezalako azterketa bat prestatzeko badira jarraitu beharreko zenbait jarraibide zure emaitzak hobetzeko Ingurune egokia

Ikasleak ikasteko bereriazko eremua izan behar du etxearen barruan. Aipatu eremuan ez lirateke bestelako ekintzak burutu behar. Helburua, espazio propio bat izatea da lasai ikasi ahal izateko; etxeko beste inork gogaitu ez gaitzan. Liburutegietara ere joatea gomendagarria da, bertan, ikasteko giro egokia aurkituko baitugu.

Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

10

Planifikazioa

Objektiboa den ikasketetarako ordutegi bat planifikatu behar da. Plangintza hau ez da soilik astelehen eta ostirala bitartekoa izan behar; gomendagarria da larunbat eta igandetan ere ikastea. Astebukaerak ikasketa plangimntzatik at uzten baditugu eten bat emango da ikasketa prozesuan. Astebukaeretan, dena den, ez dugu zertan ordutegi bera zertan jarraitu behar.

Hutsarteak baliatu

Hutsarteak baliatzea ere gomendagarria da. Adibidez, autobusean bidaiatzen dugun bitartean errepasoak egin daitezke eta, esfortzu handirik egin gabe, memoria produktiboago bat lor daiteke. Ikasgai bakoitzak bere berezitasunak ditu eta, ondorioz, ikasgai guztiek ez dute memoria estrategia bera eskatzen. Adibidez, hizkuntza bateko hiztegia fitxen bidez ikastea eraginkorra izan daiteke baina literaturaren kasuan, agian , sistema hau ez da hain eraginkorra.

Memorizazio teknikak

Behin liburu edota apunteen aurrean zaudenean badira jarraitu beharreko zenbait aholku. Lehenik eta behin, gomendagarria izaten da ikasi beharreko guztiaren irakurketa azkar bat egitea. Jarraian, irakurketa adigarri bat egitea gomendatzen da eta hau egiten dugun bitartean, eskemak eta laburpenak egitea. Ikasl bakoitzak ikasteko estrategia desberdinak izaten ditu eta badira laburpenak eta eskemak egin beharrean bigarren irakurketa adigarri bat egitea nahiago dutenak. Izan badira aukera gehiago ere. Ikasle batek memoria garatu nahi duenean, gogorapenerako estrategiak garatzeko zenbait tresna erabili beharko ditu. Adibidez, buruko hezurrak ikasteko, bakoitza letra batekin hasten denez, letra hauekin guztiekin hitz bat osa daiteke, hots, akronimo bat osatu, eta modu horretan, errazagoa egingo zaigu hezur guztiak gogoratzea. Baina ez soilik memoria landu behar. Memoriarekin batera, arreta ere landu beharko dugu. Arreta falta memoriaren galera dakar. Era berean, motibazioa ere landu behar da hainbat kasutan motibazio faltagatik ikasteari uzten baitzaio.


Irakurketa ozenak

Oso garrantzitsua da, noizean behin, atseden txiki bat hartzea. Gomendagarria izaten da ordubetez ikasten aritu ostean bost minutuko atseden txiki bat hartzea. Goi mailako ikasketen kasuan, atseden hau bizpahiru orduz aritu ondoren har daiteke. Oso zaila da azterketa bat prestatzeko behar den ordu kopurua zehaztea eta baita jarraian ikasi beharreko gutxieneko edo gehieneko ordu kopurua zehaztea ere. Hala ere, adituen ustetan, 5-6 ordu ikasten emen ondoren, errendimendua nahikotxo jaisten da.

Lo egin

Eta, noski, ez ahaztu behar bezala lo egiteaz. Gomendagarriena zortzi orduz lo egitea, baina ordu kopuru hau ere pertsona bakoitzaren baitan alda daiteke. Printzipioz, behar bezalako atsedena hartzeko adina ordu egin beharko zenuke lo. Horretarako, planifikazioaren barruan ere lo egiteko behar dituzun orduak aurreikusi beharko zenituzke.

Hontzak eta hegatxabalak

Pertsona bakoitzak bere berezitasunak ditu. Badira hontzatzat har daitezkeen zenbait ikasle gauez hobeto ikasten dutelako. Beste batzuk, ordea, hegatxabalak izango lirateke, goiz esnatzeko eta berehala ikasten jartzeko gaitasuna dutelako. Garrantzitsuena norberak bere burua ondo ezagutzea da teknika orokorrak norberaren berezitasunetara egokitzeko.

Azterketa eguna

azterketa egunean ere badira gomendagarriak diren beste hainbat jarraibide. Azterketa baino lehen errepaso orokor bat egitea gomendatzen da, baina ez utzi azken egunerako. Egokiena zenbait egun lehenago burutzea litzateke. Azterketa egunean, lasai gosaldu behar da, tentsiorik gabe. Egun horretan hobe kafe askorik edaten ez bada, horrek burua hutsik gelditzea sahiestuko baitu. Behin azterketan, urduriegi jartzen bazara ez larritu, horrek irtenbide erraza baitu. Egokiena azterketako galdera guztiak jarraian irakurtzea da eta errazena iruditzen zaizunagatik erantzuten hasi. Modu horretan, memoria lehengoratzeko aukera izango dugu. Urduritasun sentsazioa bost hamar minutuko iraupena izaten ohi du eta behin galderak erantzuten hasten garenean desagertzen da.

Egin behar ez dena

Orain arte jarraitu beharreko zenbait gomendio irakurri dituzu, bainai, azterketa bat prestatzen denean, badira ere egin behar ez diren hainbat gauza. Adibidez, bideokontsolekin jolastea ez da ideia ona, tentsioa hazten duen jarduera baita hau. Hainbat ikasleen artean ohikoa den jarrera izan arren, dena azken egunerako uztea ere ez da ideia ona.

11 Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

Atsedena

hezkuntza

Irakurketa ozenak, eskemak egin, fitxak landu, testua azpimarratu... gara daitekeen bestelako ikasketa teknikak dira. Gakoa, memorizazio prozesu osoan zehar aktibo izatea da eta ez liburu bat irakurtzen arituko bagina bezala. Ikasle aktiboa bada, memoriaren errendimendu handiagoa lor daiteke.


hezkuntza Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

12

Udan, BCC-rek gastronomiakanpamentuak antolatuko ditu 15 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzat 10 egunetan, gaztetxoak gastronomiaren munduan murgilduko dira, hainbat tailer praktiko eginez: errezeta tradizionalak, sukaldaritza berritzaileko teknikak edo praktikak sukaldari ospetsuekin Basque Culinary Centerrek aurten ere udako Gastronomia Kanpamentuak antolatuko ditu: BCulinary Udan. Espainian egiten diren bakarrak dira, eta Bizkaia, Gipuzkoa, Katalunia eta Andaluzian egingo da. Sukaldaritza gustuko duten 15 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzat zuzenduta daude aipatu kanpamenduak eta, besteak beste, COVAPen babes ofiziala du. Programak egonaldi osoko hamar egun iraungo ditu. Herri bakoitzak bere egutegia izango du. Izena ematen duten gaztetxoek aukera izango dute sukaldaritzaren sekretuez modu praktiko eta dibertigarrian jabetzeko, baina, horrez gain, den-dena ikasiko dute sukaldean erabiltzen diren produktuei buruz; besteak beste, arrantza-ontzi batera igoko dira, eta entsalada dibertigarri bat egiteko letxugak bilduko dituzte. Horrenbestez, hamar egunean 80 neska-mutilek gastronomiaren sekretuak ikasiko dituzte, eta sukaldaritzaren munduan murgilduko dira; horretarako, tailer praktikoak egingo dituzte, baita sukaldaritzarekin lotutako irteerak eta bisitak ere. Egunero, gonbidatutako sukaldarien eskutik, errezeta tradizionalak egin, sukaldaritza berritzaileko teknikak landu, sukaldari ospetsuekin praktikatu, sukaldean erabiltzen diren produktu nagusiak prestatzeko prozesuak ikasi, eta irteera eta bisita interesgarriak egingo dituzte (jatetxeak, azokak, ekoizleak‌). Gainera, aisialdiko hainbat jarduera egingo dituzte, tutoreen ardurapean: igerilekua, hondartza, uretako kirolak, ginkana gastronomikoak, etab. Hain zuzen ere, hauek dira programako tailerrak: lekaleak eta zerealak, haragiak eta parrila, ogia eta pizza, pasta eta

arrozak, frutak eta barazkiak, esnekiak, arraina, sukaldaritza sortzailea, txokolatea eta postreak, kanpamentua egiten den eskualdeko sukaldaritza tradizionala, nazioarteko sukaldaritza eta, gustua garatzen ikasteko, dastatze bat. Kanpamentuz kanpamentu Bizkaiko kanpamentua Derion egingo da, Derioko Nekazaritza Eskolan, hain zuzen ere, uztailaren 21etik 30era bitartean. Bizkaiko kanpamentua aukeratzen dutenak 14.000 metro koadroko baserri-eskola batean egongo dira. Bertan, egoitzaz, egongelez eta tailerrak egiteko lekuez gain, aire zabaleko eremuak daude, eta zenbait ustiategi: baratza, fruta-arbolak eta txakolin-mahastia. Besteak beste, jarduera hauek egingo dituzte partehartzaileek: Basque Culinary Centerrera bisita egingo dute; Arantzazuko artzainek

gazta nola egiten duten ikusiko dute; Bizkaiko kostaldera joango dira, arrantzaontziak, arrantza-portuak eta azokarik adierazgarrienak ikusteko; eta pintxoibilbide bat egingo dute Bilbo Handian. Gipuzkoako kanpamentua Zizurkilen dagoen baserri-eskolan burutuko da, Itsasmendikoik duen Fraisoroko Nekazaritza Eskolan, hain zuzen ere, ekainaren 30etik uztailaren 9ra bitartean. Gipuzkoako kanpamentuan ere, parte-hartzaileek hainbat jarduera egingo dituzte: Basque Culinary Centerrera bisita egitea, ardi latxaren gazta egitea nola egiten den ikastea, Donostiako alde zaharretik pintxo-ibilbidea egitea, Kontxako hondartzan bainatzea, sagardotegi batera joatea, gastronomia-elkarte batean janaria prestatzea, Donostian Michelin izarrak dituzten jatetxeetako bateko eguneroko lana ezagutzea‌


EFE agentziak jasotako informazioaren arabera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak esku artean dituen behin-behineko datuen arabera datorren ikasturterako 36.349 ikasle matrikulatu dira Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Horietatik 14.584 ikaslek hitzartutako ikastetxeetan eman dute izena eta 21.765ek, berriz, eskola publikoetan. Ikasleen % 75,7k (27.531) D eredua (euskara hutsa) hautatu du, % 18,5k (6.726) B ereduaren (euskara eta gaztelania) aldeko aukera egin du eta gainontzeko % 5,7k A eredura (gaztelania) jo du (2.092). Lurraldeka modu honetan egin da banaketa: • Bizkaia: Matrikulatuen kopurua: 18.195 ikasle (eskola publikoan: 10.604; hitzartutako ikastetxeetan: 7.591). Ikasleen hautaketa ereduka: 13.029 (D eredua), 4.020 (B eredua) eta 1.146 (A eredua).

hezkuntza

Gasteizeko Mendizabala eta Bergarako Miguel Altuna ikastxeek, elkarlanean, maiatzaren 15 eta 20 bitartean Rotterdam hiriburuan izango den Shell Eco Marathon lehiaketan parte hartuko dute. Kotxe elektrikoen atalean parte hartuko dute eta hidrogenoa izango dute energi iturria. Shell Eco Marathon lehiaketaren helburua, erregai unitate bakarrarekin, ahalik eta distantzia handiena egitea da Urte osoan zehar aritu dira Mendizabalako eta Miguel Altunako ikasle eta irakasleak lanean lehiaketan parte hartu ahal izateko. Lehiaketara 9 ikasle eta bost irakasle joango dira.

2014-15 ikasturtean Euskadiko ikasle ez unibertsitarien % 75 D ereduan izango da

• Gipuzkoa: Matrikulatuen kopurua: 11.847 ikasle (eskola publikoan: 7.102; hitzartutako ikastetxeetan: 4.745). Ikasleen hautaketa ereduka: 10.831 (D eredua), 684 (B eredua) eta 332 (A eredua). • Araba: Matrikulatuen kopurua: 6.307 ikasle (eskola publikoan: 4.059; hitzartutako ikastetxeetan: 2.248). Ikasleen hautaketa ereduka: 3.671 (D eredua), 2.022 (B eredua) eta 614 (A eredua).

Aldizk

a

B G

G

az

a

te b e

ri

ri

r

GazteApp aplikazioa jada zure esku

mobile.gazteberri.info

13 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

Euskal ordezkariak Shell Eco Marathon lehiaketan


publizitatea ± 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

14

Politeknika Txorierri se integra en el Parque Tecnológico de Bizkaia

El convenio marco firmado viene a reforzar la relación que ya mantenían ambas entidades, por ejemplo en el desarrollo del proyecto europeo Employ, enmarcado en el programa Leonardo Da Vinci de transferencia de Innovación Politeknika Ikastegia Txorierri ha firmado un acuerdo de incorporación al Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. El convenio establece un marco de cooperación y colaboración permanente, que permitirá reforzar la oferta formativa del centro orientada a la actividad empresarial y profesional. En definitiva, el convenio marco firmado por el Director General del PCTBizkaia, José Miguel Corres y el Presidente de Politeknika Ikastegia Txorierri, Jon Barrón, viene a reforzar la relación que ya mantenían ambas entidades, por ejemplo en el desarrollo del proyecto europeo Employ, enmarcado en el programa Leonardo Da Vinci de transferencia de Innovación, dentro del programa de aprendizaje permanente de la dirección general de Educación y Cultura de la UE. Politeknika Ikastegia es uno de los centros de formación profesional que impulsa dicho programa y el Parque ha colaborado en el análisis de las necesidades y en la valoración del proyecto. Así mismo, y de manera individual el centro viene ofreciendo su cantera de profesionales a un numero muy importante de empresas del Parque, colaborando en proyectos de investigación con alguno de sus centros tecnológicos como Gaiker. Precisamente, la singularidad de la oferta formativa del centro, constituye constituye su principal seña de identidad, una sociedad cooperativa del grupo Mondragon, constituida hace 34 años en Derio y dedicada a la enseñanza secundaria y a la formación profesional. Desde su inicio, Politeknika Txorierri promueve proyectos de innovación tecnológica y didáctica, con una oferta formativa dual, que busca facilitar el acceso a estudios universitarios y al mundo laboral, para lo cual cuenta con una bolsa de empleo, la posibilidad de realizar prácticas formativas en empresas europeas, trabajar mediante estancias de seis meses en empresas de todo el mundo e incluso constituir empresas por parte del

alumnado sensibilizado con el emprendizaje (vivero de empresas). El Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia concentra diferentes sectores de alta tecnología, entre los que destacan la aeronáutica, las TICs y la electrónica, el medio ambiente, la energía y la biotecnología. El Parque tiene como objetivo promover la interacción entre las empresas y centros instalados en ese campus y promover procesos de innovación y transferencia para la creación de nuevas líneas de negocio y nuevas empresas de base tecnológica. En virtud del acuerdo firmado hoy, Politeknika Ikastegia Txorierri se constituye en miembro integrante del Parque, con pleno derecho al uso y disfrute de los servicios comunes, derecho que se hace extensivo a los proyectos del vivero de empresas del centro que coincidan con los objetivos del Parque. Tras el acuerdo, Politeknika Ikastegia Txorierri formará parte de la Red de Parques Tecnológicos del País Vasco y de la Asociación española de Parques Científicos y Tecnoló-

gicos. El centro se convierte así en campus adscrito al Parque, con el que establece un espacio de colaboración y coordinación en las áreas de formación profesional enfocada a las empresas y desarrollo de innovación tecnológica y didáctica. Según explica Juan Angel San Vicente, director del centro, la integración de Politeknika Ikastegia Txorierri es “un proceso de confluencia natural en este entorno y muy positivo, porque el Parque Científico y Tecnológico es un punto de encuentro y colaboración entre empresas y centros de investigación, al que nuestro centro aportará una oferta formativa a medida de la actividad empresarial y profesional. En virtud de este convenio, Politeknika Ikastegia Txorierri asume la obligación de desarrollar en su centro educativo una oferta formativa profesional, especialmente dedicada a las empresas y actuaciones de innovación tecnológica y didáctica, como por ejemplo: • Poner a disposición del parque su bolsa de empleo, ofrecer a su alumnado la


del centro todas aquellas herramientas que favorezcan su introducción de las comunidades de investigación y empresariales locales y del entorno. • Servicios y suministros comunes, así como el acceso a la información y asesoramiento por parte del PCTB. • Figurar en la relación de empresas del PCTB, catálogos, folletos, publicaciones, página Web … • Disfrutar de servicios de valor añadido y condiciones especiales de uso de las

infraestructuras del Parque Científico y Tecnológico, como alquiler de salas, auditorio, sala de videoconferencia, etc., • Recibir información sobre jornadas, conferencias, eventos y networking organizados por PCTB para sus miembros, acceder a información y asesoramiento del PCTB destinadas a entidades implantadas en el mismo dada la condición del PCTB como entidad colaboradora del Ministerio de Economía y Competitividad, todo ello sin cuotas ni gastos para Politeknika Ikastegia Txorierri. Por último, el convenio contempla la incorporación del Parque Científico y Tecnológico en calidad de socio colaborador de la cooperativa que gestiona el centro, adquiriendo por tanto el derecho a ser miembro de su Consejo Rector, al igual que en estos momentos lo están haciendo otras seis empresas, así como los seis ayuntamientos de la Comarca del Txorierri.

publizitatea

Bere hastapenetatik Politeknika Txorierrik berrikuntza didaktiko zein teknologikoko ekimenak sustatzen ditu

15 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

realización de prácticas en empresas, actualización tecnológica del personal del parque y otros servicios de interés como gestión medioambiental, prevención de riesgos, calidad, etc. • Recibir las visitas de las delegaciones que le indique PCTB, con la finalidad de difundir los avances del entorno científico-tecnológico-empresarial, comprometiéndose a mantener una posición receptiva a las mismas cuando no interfieran manifiestamente en el desarrollo de sus actividades y no resulten improcedentes por motivos de confidencialidad. • Apoyar y colaborar con PCTB en la presentación e introducción de las comunidades de investigación y empresariales locales y del entorno, facilitándoles potenciales contactos industriales, tecnológicos y universitarios. El Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia por su parte, pondrá a disposición


publizitatea ± 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

16

Elorrieta-Erreka Mari, Formación Profesional para el empleo Elorrieta-Erreka Mari un referente en Bilbao y Bizkaia. Imparte 20 ciclos formativos de grado medio y superior y oferta alrededor de 50 cursos de formación continua a trabajadores en activo El Instituto Elorrieta-Erreka Mari de Formación Profesional Superior es un centro público consolidado, ágil y flexible y con capacidad de adaptación real a las necesidades sociales. Sus modernos equipamientos, el estar inmerso en el conocimiento de la trasformación del mercado de trabajo y de las nuevas demandas de las empresas, así como en la adopción de las nuevas tecnologías, han hecho de Elorrieta-Erreka Mari un centro de vanguardia en la Formación Profesional. Estos años la Formación Profesional ha cambiado mucho. En la actualidad, la formación de trabajadores y ciudadanos sigue siendo una necesidad y clave de futuro que el Instituto Elorrieta Erreka Mari afronta con una gran oferta en ciclos formativos de Grado Medio y Superior en las principales familias profesionales: Mecánica-Soldadura, Electricidad-Electrónica, Química, Informática, Mantenimiento, Administración, Comercio y Marketing, Hostelería y Turismo... Un equipo de profesorado de 115 personas, seleccionado con la garantía que ofrece un servicio público, imparte además de estas enseñanzas, cursos de Formación Continua para trabajadores procedentes de las empresas que quieren actualizar sus conocimientos, así como de Formación Ocupacional para personas que se encuentran en situación de desempleo. Modernas instalaciones Este centro está ubicado en dos distritos de Bilbao, con instalaciones en la

Compaginar trabajo y estudios Formación en alternancia, HEZIBI Una gran oportunidad, mediante esta programa, alumnado de Fabricación Mecánica engarzan la formación en el centro y en una empresa, facilitando oportunidades de formación y trabajo a los jóvenes, las empresas colaboran en la formación de los propios alumnos». Tienen un contrato en las empresas de un año, la modalidad de contratación es de formación y aprendizaje. Mientras realizan los estudios, los alumnos tienen un contrato laboral firmado con la empresa donde pasan parte

Plaza de San Pedro de Deusto (sección Erreka Mari) y en el barrio de San Ignacio (Elorrieta), junto al metro. Ambas secciones cuentan, por tanto, con excelentes comunicaciones con el resto de la capital y con el valor añadido de que sus instalaciones se encuentran rodeadas de

de su tiempo lectivo y tienen uno sueldo en pago por su trabajo para la empresa.

naturaleza y que cuentan con un moderno equipamiento en I+D+i para llevar a cabo el aprendizaje de su alumnado. La relación estrecha y continuada con las mejores empresas de su entorno,


Una oficina de empleo y un vivero de empresas para aquellos alumnos que quieren lanzarse a montar su empres, tambien como centro colaborador de Lanbide (Servicio Vasco de Colocación), facilita a los estudiantes la búsqueda de empleo.

• Títulos de Grado Superior:

de fluidos; Programación de la producción de

Administración de sistemas informáticos en

fabricación mecánica; Asistencia a la Dirección.

red; Administración y finanzas; Agencias de

• Títulos de Grado Medio:

viaje y gestión de eventos; Comercio interna-

Actividades Comerciales; Instalaciones Eléctricas

cional; Desarrollo de aplicaciones multiplata-

y Automáticas; Laboratorio; Mecanizado;

forma; Desarrollo de aplicaciones web; Desar-

Sistemas Microinformáticos y Redes; Soldadura

permite al alumno realizar las prácticas correspondientes a cada ciclo formativo, consiguiendo a su vez su primer contrato laboral. Este centro pertenece desde su creación a la Red de Centros Integrales de Formación Profesional que aglutina a los centros más destacados del País Vasco, un hecho que le ha permitido realizar en los últimos años una profunda renovación de sus equipamientos, adaptándolos a las necesidades y a las demandas más inmediatas de las empresas. Los que quieran conocer de primera mano el potencial de la Formación

rollo de proyectos urbanísticos y operaciones

y Calderería; y Asistencia a la Dirección.

topográficas; Diseño en fabricación mecánica;

• Cursos de Formación para el Empleo

Guía, información y asistencia turísticas;

• Preparación a la Prueba de Acceso a Grado

Sistemas electrotécnicos y automatizados;

Superior

Laboratorio de análisis y control de calidad;

• Otros cursos gratuitos con certificado

Mantenimiento de Instalaciones térmicas y

oficial del Gobierno vasco

Profesional, tanto en el campo industrial como en el de los servicios, no pueden dejar escapar la oportunidad de visitar este centro. Una parte importante de los trabajadores se va a jubilar en el plazo de diez años y por detrás debe haber gente preparada para sustituir a los que abandonan la vida laboral. Si tenemos en cuenta que la industria y el sector servicios ocupa buena parte de la activi-

dad laboral de Bilbao, no cabe pensar otra cosa que serán muchas las oportunidades de encontrar trabajo que se generarán en estos sectores. Con estas premisas, la FP en Elorrieta-Erreka Mari, se presenta como una opción de futuro muy interesante para los más jóvenes, más si tenemos en cuenta el relevo generacional que obligatoriamente ha de darse.

publizitatea

Oferta de titulaciones en Elorrieta-Erreka Mari

17 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

Bolsa de trabajo


giza eskubideak

Franciasco Alesi/Save the Children

± 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

18

Espaina, haurren pobreziaren murrizketaren azken postuetan Europa mailan Espainia da, Greziaren atzetik, bere gizarteprestazioen bidez haurren pobrezia murrizteko gaitasun gutxien duen Europako bigarren herrialdea

2008 eta 2012 bitartean, Europa osoan, pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren arriskuan ziren haurren kopurua ,milioi batean hazi zen. Hauetatik, 500.000 kasu inguru 2011 eta 2012 urteen bitartean eman ziren. Save the Children GKEak berriki ezagutzera eman duen ‘Haurren pobrezia eta Gizarte-Bazterkeria Europan’ txostenean salatzen duenez, Europa 2020rako ezarritako pobreziaren murrizketarako helburuak betetzetik urrun aurkitzen da “Haurren pobreziak ez du pasaporterik. Gaur egun, 27 milioi haur aurkitzen dira

pobrezia eta gizarte-bazterkeria arriskuan Europan. Krisi ekonomiko eta finantzieroak modu larrian eragin du haurrengan Europako ia herrialde gehienetan, baita historikoki berdintasunean oinarritu diren iparraldeko herrialdeetan ere” azaltzen du Europar Batasunerako Save the Childreneko Ordezkaria eta Zuzendaria den Ester Asin Martínezek. Espaina, Greziarekin batera, bere gizarte-prestazioen bidez, haurren pobrezia murrizteko gaitasun gutxien duen Europako herrialden azken postuetan aurkit-


Desberdintasun sozialen hazkundea Desberdintasuna pobreziaren arrazoietako bat da, baina baita honen ondorioetako bat ere. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak martxoan aurkeztu zuen txostenean salatzen zuen

moduan, Espainia da, ELGAko herrialdeen artean, desberdintasun sozialen hazkunde handiena izan duen herrialdea. Gainera, Espainia da eskola-porrot tasarik altuenak dituen herrialdea eta, Greziarekin batera, etxebizitzako gastuak ordaintzeko etxeetako aurrekontuaren zatirik handiena bideratu behar dituzten herrialdeetako bat da. Horrela, etxebizitzaren gastuak ordaintzera familiaren diru-sarreren %40 baino gehiago bideratzen dituzten etxeetan bizi diren haurren ehunekoa 20,5ekoa da, Europan den bataz besteko % 11tik urrun. Etxebizitzan gastatzen den diru hau ezin da haurren hezkuntza eta heziketarako garrantzitsuak izan daitezkeen bestelako jarduera kulturaletan gastatu. “Kopuru hauek guztiek Espainian garatzen ditugun programetan parte hartzen duten haurren egunerokotasuneko egoera errealak dira. Haurrak pobreziaren aurrean babestea Estatuen behar legal bat da. Horregatik, premiazko neurri moduan, bere zaintzapean haurrak dituzten familiei prestazioak zabaltzea eskatu diogu Gobernuari” adierazi du Save the Childreneko Zuzendari Orokorra den Andrés Condek.

• Europa osoan, 27 milioi haur daude pobrezia eta gizarte-bazterkeria arriskuan. • Lan gutxi egiten duten edota lanik gabe dauden gurasoak dituzten haurrek, lana duten gurasoak dituzten haurrek baino pobreziaren arriskuan izateko edo gizartebazterkeria pairatzeko aukera gehiago dituzte (%56,7). • Espainia da pobreziaren atalasean diren etxeetan bizi diren haur tasarik altuena (%29,9) duen Europako bigarren Estatua. • Espainian haurren %33,8 pobrezia eta gizartebazterkeriaren arriskuan daude. • Espainia da eskola porrot tasarik altuena duen Europako herrialdea (% 25). • Espainia da, Grezia ondoren, gizarteprestazioen bidez pobrezia jaisteko gaitasun gutxien duen herrialdea.

GIZA ESKUBIDEAK ATALA EUSKO JAURLARITZAKO, HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA saileko GIZA ESKUBIDEEN ZUZENDARITZA ETA hezkuntza, hizkuntza politika eta KULTURA SAILEKO GAZTERIA ZUZENDARITZAREN LAGUNTZAREKIN BURUTZEN DA

Herri administrazio eta justizia saila

Departamento de administración pública y JUSTICIA

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

giza eskubideak

Pobrezia ez da soilik diruaren falta; arazo multidimentsionala da eta Europan haurren eskubide urraketaren arrazoirik nagusienetako bat.

19 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

zen da. Gizarte-prestazioak baino lehen, pobreziaren atalasean bizi diren haurren ehunekoa 36,8koa da eta, prestazioen ondoren, % 29,9koa. Beraz, gizarte-prestazioek haurren pobrezia soilik % 6,9an murrizten dute. Espainiaren antzeko egoeran izan den Irlandako egoeraren alderatuta, irlandar gizarte-prestazioek haurren pobrezia 32 puntutan murriztea lortzen dute, %49,1etik % 17,1ra pasaz. %29,9arekin, Espainia pobreziaren atalasean dauden haurren tasaren sailkapenean bigarren postuan aurkitzen da, soilik Errumaniaren atzetik. Gainera, gurasoen diru-sarrerak kontutan hartzeaz gain, etxebizitzan den enpleguaren maila eta materialen pribazioa kontutan hartuko balitz, pobreziaren arrizkuan diren haurren kopurua askoz ere altuagoa izango litzateke, % 33,8koa hain zuzen ere, hots, 2,8 milioi haur. “Familiaren diru-sarrerak haurren pobreziaren determinatzaileetako bat da, baina pobrezia ez da soilik diruaren falta. Arazo multidimentsional bat da eta Europan ematen den haurren eskubideen urraketa arrazoirik nagusienetako bat. Arazoa ez da bere oinarrizko beharrak (janaria, arropa, etxebizitza...) estalita ez daudela. Gizarte-bazterkeriarekin ere erlazionatuta dago, zerbitzuetatik at geratzeko arriskua, edota adin bereko bestelako haurrek parte hartzen duten jarduera soziokulturaletatik kanpo geratzea” baieztatzen du Asinek.


gazteria

Kontent baina, epe motzera, ezkor

± 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

20

Gazteen Euskal Behatokiak eta Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako ‘Aurrera Begira 2013, Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak’, azterlanak dioenez, euskal gazteriak, bizitzaren oinarrizko aldagaietan, bere egoerarekiko duen gogobetetze maila nahikoa altua du. Hala ere, ez da hain baikor azaltzen emantzipazioa edota lan etorkizunari buruz. Aurreikuspenen inguruko 10 adierazleen bidez, azterlan honek Euskadiko gazteek etorkizuna epe labur eta ertainean nola ikusten duten jakitea du bere helburu nagusia.

Oraina Gazteak pozik daude euren bizitzarekin, baina ez horrenbeste gizarte-errealitatearekin. 20 urtera arteko gazteen kolektiboa baikorrena da orainarekin, bai eta bere egoerarekin poztasun-mailarik handiena duena ere. Kolektiborik ezkorrena eta gogobete gabeena, ordea, langabezian dauden gazteena da. • 0tik 100era, 60 puntu eman dizkiote gazteek egungo egoerari. Gazteak baikorragoak dira 30 urteko eta hortik gorako biztanleak baino. Izan ere, 30 urtekoek eta nagusiagoek 53 puntu eman dizkiote gaurko egoerari. Egungo egoeraren balorazio indizearen hiru alderdietatik, norberaren egoerak jaso du puntuaziorik onena; jarraian, Euskadiren egoerak; eta, azkenik, puntuaziorik apalena, gazteen egoerak. • Bizitzaren oinarrizko hainbat alderdirekiko poztasun-mailaren batez bestekoa handia da, 80koa, 0tik 100era doan eskalan. Aztertutako alderdi guztiek gainditu dute, gazteen ustez. Baloraziorik onenak jaso dituzten alderdiak familia, osasuna eta lagunak izan dira. Baloraziorik txarrena, aldiz, eskura duten diruak jaso du. • Bizitzaren alderdi bati emandako garrantzi-mailaren eta alderdi horretan sentitutako poztasunmailaren arteko alderik edo desorekarik handienak hemen antzeman daitezke: lanean (15 puntuko defizita gazte okupatuengan), eskuragarri duten diruan (14 puntuko defizita), independentzia pertsonalean (11 puntukoa) eta ikasketetan edo prestakuntzan (10 puntukoa). Gabeziek, beraz, enpleguari (edo enplegurako prestakuntzari) eta emantzipazioari lotuta daude. 30 urteko eta hortik gorako biztanleekin alderatuta, gazteek defizit handiagoak dituzte independentzia pertsonalari dagokionez, eta desoreka txikiagoa prestakuntzari edo osasunari dagokienez.


• Hamar gazte okupatutatik lauk (%39k) urtebeteko epean enplegua galtzeko arriskumaila altua dute (30 urteko eta gehiagoko biztanle okupatuek baino 20 puntu gehiago). % 18k arrisku-maila ertaina dute, hau da, ez dute uste probablea denik enplegua galtzea, baina bai lan-baldintzek okerrera egitea. % 43 baino ez daude arrisku-maila baxuan, hau da, ez dute uste urtebeteko epean enplegua galduko dutenik edo lanbaldintzak okertuko zaizkienik. • Langabezian dauden gazteen erdiek baino ez dute uste urtebeteko epean enplegua aurkituko dutela (% 54k). Enplegua eskuratzeko aurreikuspena ez da altua, baina handiagoa da 30 urteko eta hortik gorako langabeek adierazitakoa baino (% 33). • Prestakuntzarekin lotutako enplegua aurkitzeari dagokionez, erdiak baino gutxixeago dira (% 46) uste dutenak ikasketak bukatutakoan euren prestakuntzarekin bat datorren enplegua aurkituko dutela. • Gazteen % 16k uste dute etorkizunean atzerrira irten beharko dutela lan egitera, emigratu nahi izan gabe. Ehuneko hori askoz ere altuagoa da 30 urtekoena eta adinez nagusiagoena baino (% 4). Enplegua galtzeko edo prekarizatzeko arriskua, langabezian daudenek urtebeteko epean enplegua aurkitzeko itxaropen ahula edo ikasketei lotutako enplegua aurkitzeko itxaropen-eza direla-eta, emigratu behar izango dutela uste dute, are gogoz kontra ere. • Gazteen emantzipazio-proiektuak ezin omen dira epe laburrean gauzatu, nahi duten moduan. Gurasoen etxetik irten ezin izango direlako edo bertara bueltatu behar izango dutelako, emantzipazioa zapuztuko dela aurreikusten dute ia gazteen erdiek (% 45).

Etorkizuna Zailtasunak egon arren, gazteek konfiantza dute euren gaitasunetan, eta egoera epe ertainean hobetuko dela uste dute. • Gazteek dituzten gaitasunetan konfiantza izatea funtsezkoa da zailtasunei aurre egiteko. 0tik 100era doan eskalan, 66 puntu jaso ditu indize horrek, eta ez dago alderik 30 urtetik gorakoen eta beherakoen artean. • Etorkizunean konfiantza izateari dagokion indizeak ere emaitza positiboa jaso du, baikorragoa gazteengan 30 urteko eta hortik gorako biztanleengan baino. 64 puntu jaso ditu indize honek gazteen artean, hau da, nolabaiteko baikortasuna erakusten dute bost urtera begira. 30 urtetik gorakoek ez dute horrenbesteko konfiantzarik etorkizunean (54 puntu), eta aldea alderdi pertsonalaren ikuspegi ezkorragoan oinarritzen da. Lanik ez duten gazteak dira etorkizunean konfiantza-mailarik handiena dutenak: 71ko indizea erakusten dute.

21 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

Enpleguari eta emantzipazioari buruz azaleratutako gabezien harira, adierazi beharra dago gazteak nahiko ezkorrak direla epe laburreko aurreikuspenak direla-eta. Neska okupatuen artean, enplegua galtzeko arrisku altuaren pertzepzioa mutil okupatuena baino 10 puntu garaiagoa da. Ikasten ari direnen artean, prestakuntzari lotutako enplegua lortzeko aurreikuspena 10 puntu apalagoa da neskengan, mutilengan baino. Prestakuntzarekin lotutako enplegua aurkitzeari dagokionez edo atzerrira lan egitera irten behar izateari dagokionez, 20 urtera arteko gazteak dira ezkorrenak. 20 eta 24 urte bitartekoen taldeak frustrazio-mailarik altuenak ditu, euren emantzipazioaren harira.

gazteria

Enplegua eta emantzipazioa


gazteria

Donostiako ‘Izarrak Plazara’ talentu lehiaketan izena emateko epea zabalik

± 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

22

Zabalik dago Izarrak Plazara talentu lehiaketan parte hartzeko epea. Izenematea maiatzaren 23an amaituko da eta informazioa Intxaurrondo Kultur Etxean (intxaurrondokulturetxea@ donostia.org) eta Plazara Goaz Elkartean (plazaragoaz@gmail.com) eskuratu daiteke. Kanporaketa egongo da maiatzaren 30ean eta finala ekainaren 7an jokatuko dute. Parte hartzeko ezinbestekoa da 18 urtetik beherakoa izatea eta euskaraz aritzea, diziplina eszenikoa edozein dela ere. Intxaurrondoko Plazara Goaz Elkarteak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatu dute talentu lehiaketa, hirugarren urtez. Honen helburu nagusiak gazteak elkarrekin ongi pasatzea, eta euskarazko sormen artistikoa eta euskal kulturgintzaren kontsumoa bultzatzea dira. Helburu horiek betetzeko asmoz, talentu lehiaketa bat antolatu dute, 18 urtez beherako gazteentzat. Bi kategoria egongo dira: 12 urtetik beherakoak eta 13-18 urte bitartekoak. Euskaraz sormen artistikoaren edozein diziplina-

tan gazteek, taldean edo bakarka, euren abileziak erakusteko aukera izango dute. Gehienez 5 minutuko saioak izango dira, eta epaimahaia Ainhoa Aierbek (aktorea eta kantaria), Edu Muruamendiarazek (dantzaria) eta Itsaso Gutierrezek (musikaria) osatutako dute. Maiatzaren 30ean, arratsaldeko 17:00etan hautaketa proba bat egingo dute Intxaurrondo Kultur Etxean eta

epaimahaiak hautatuko ditu ekainaren 7ko lehiaketara pasako diren 6 taldeak. Aurkezpen eta ikuskizunak euskaraz izango dira. Ekainaren 7an, 17:00etan Intxaurrondo Kultur Etxean izango da finala eta bertan banatuko dira sariak. Ekitaldi honetarako sarrera doan izango da eta hainbat zozketa egin eta opari banatuko dira.

Gasteizko ‘Foto Arte’ Argazki-lehiaketaren X. edizioa abian Gasteizko Udalak antolatzen duen ‘Foto Arte’ argazki lehiaketan lanak aurkezteko epea jada zabalik da. Aurtengoa lehiaketa honen hamargarren edizioa izango da eta, aurten, berrikuntza moduan, lehiaketaz gain, erakusketa bat ere antolatu da. Lehiaketaren gai nagusia artea izango da, honek dituen adierazpen desberdinetan, hots, musika, antzerkia, arte plastikoak, dantza, literatura...Irabazle suertatzen diren lanekin Gasteizko zentro zibiko desberdinetan izango den erakusketa antolatuko da. Erakusketa hauek, iraila eta abendua bitartean izango dira ikusgai. Lehiaketan nahi duen pertsona orok

har dezake parte. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, bi lan aurkeztu ahal izango ditu, jatorrizkoak, argitaragabeak eta bestelako lehiaketetan sarituak izan ez direnak. Teknika eta prozedura digital edo laborategiko guztiak onartuko dira eta lanak koloretan zein txuri-beltzekoak izan daitezke. Aurtengo edizioan, aurrekoetan ez bezala, lanak soilik formatu digitalean aurkeztuko dira, beti ere, Udalaren webgunearen bidez. Lehiaketaren inguruko edozein argibiderako fotoarte@vitoria-gasteiz.org helbidera idatz daiteke. Lehen saridunak 1.000 euroko ordainsaria jasoko du, bigarrenak 700 eurotakoa eta hirugarrenak, 400 euro-

takoa. Era berean, 150 eurotako bi accesit ere banatuko dira. Lanak aurkezteko epea ekainaren lehenan amaituko da. Sari banaketa, berriz, erakusketaren inaugurazioarekin batera burutuko da Ibaiondo zentro zibikoan irailaren 25ean.


Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 apirila

23

gazteria


gazteria Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

24

Udalekuetarako 10.000 plaza eskaintzen dituzte gazte boluntarioek

Aisialdi hezitzailearen eremuan gazteriak egiten duen �lan askotan ikustezinak duen balioa� aldarrikatu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak


Balio erantsia Eta, hori guztia, balio erantsiarekin, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak azpimarratu duenez: “Jarduera hauek plus sozial bat dute; izan ere, ikasturtean zehar modu boluntarioan lan egiten duten astialdi-taldeek antolatzen baitituzte, eta elkarte horiek elkartegintzatik eta boluntariotzatik abiatutako balio-heziketan eta jendarte-eraldaketan sinisten dute”. Gainera, ez dute udan bakarrik lan egiten: ikasturtean zehar bere auzo eta herrietan buru-belarri aritzen

gazteria

25 dira ere, jende guztiarentzat irekiak diren ekintzetan. Udalekuak, beraz, ikasturtearen gailurra baino ez dira. Planak, astialdi taldeak eta izena emateko epeak www.astialdiforoa.org eta www.egk.orghelbideetan daude.

www.egk.org atarian eskegi dute udaleku ireki, kanpaleku, auzolandegi eta nazioarteko topaketen eskaintza

Udarako planak Kanpaina solidario batean parte hartu, garapenerako lankidetza proiektu bat ezagutu, brigada internazionalista batekin beste gizarte errealitate bat ezagutu, udalekuetan begirale izan... uda honetan plan askoren artean aukeratu dezakegu. Jarraian uzten dizkizugu boluntariotza, elkartasuna, lankidetza eta parte-hartze proposamenak biltzen dituzten lotura baliagarri batzuk:: • Bategin, Bizkaiko boluntariotza eta parte-hartzerako Bolunta agentziak irekitako ataria: www.bategin.org • Uda txoko, Gipuzkoako Gazteria Zerbitzuaren webgunea: http://www.gipuzkoagazteria.net/uda • Eta uda honetan, zer?, Gasteizko Udaleko Gazteria Ataleko txokoa, www.vitoria-gasteiz.org

± 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

Administrazioak eskaintzen dituen udalekuez gain, Euskadiko boluntario gaztez osatutako astialdi-kolektiboek ere udako kanpaina prestatu dute, boluntariotzan, parte-hartzean eta gizarte eraldaketan oinarrituta, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak iragarri duenez. Zehazki, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 80 taldek 142 udalekueta opor-jarduera antolatu dituzte. Guztira, bolondres-elkarte horiek 10.000 plaza inguru eskaintzen dituzte udaleku, auzolandegi, topaketa eta bestelako udako-ekintzetan parte hartzeko. Gazteriaren Kontseiluaren baitan astialdi-esparruko federazio eta eskolak biltzen dituen Astialdi Foroak proposamen horiek ezagutzera ematen dituen gida aurkeztu du, Astialdia astindu lelopean. Zerrenda bat aurkeztu dute EAE-ko lurralde bakoitzeko, antolatzaileen jatorriaren arabera. Zehazki, Araban 17 taldek 16 kanpaleku prestatu dituzte; Bizkaian, 39 elkartek 81 txanda diseinatu dituzte; eta Gipuzkoan, 24 eragilek 45 plan proposatzen dituzte. Ekainaren 21ean hasita eta abuztuaren 28ra arte, euskaraz zein gazteleraz, bi urtetik gorakoentzat, gustu guztietarako dago: udaleku irekiak auzoan edo herrian, kanpaldi klasikoak Euskal Herrian edo Catalunya, Burgos edo Errioxa bezalako beste toki batzuetan eta kanpaleku ibiltariak euskal kostaldetik, Aralarretik eta Pirinioetatik, bai eta Polonia eta Lituania bezalako lurraldeetako beste gaztetalde batzuekin elkartrukeak ere.


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

26

EAEko gazteen langabezia-tasa % 30,1ra iritsi da 2014ko lehen hiruhilekoan 16 eta 29 urte bitarteko lagunen langabezia-tasak biztanleria osoarenaren halako bi izaten jarraitzen du Maiatzaren 1a Lanaren Nazioarteko Eguna dela-eta, EAEko gazteen langabeziaren egoera aztertu du Gazteen Euskal Behatokiak. Horretarako, Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) inkestaren 16 eta 29 urte bitarteko biztanleei buruzko datuak erabili dira. EUSTATek, Euskal Estatistika Erakundeak, hiru hilean behin prestatzen du BJA. Oraingoan, azterketan azken hiru urteetako lehen hiruhilekoak alderatu dira. Ikuspuntu honi esker, langabeziatasaren bilakaera azter daiteke, urteko sasoi bakoitzari dagozkion efektuak bazter utzita. Enplegurik ez duten baina lan egiteko prest dauden eta lana aktiboki bilatzen ari diren (hau da, azken lau hiletan lana bilatzeko izapideren bat egin duten) pertsona aktiboen ehunekoa adierazten du langabezia-tasak. Ez dira barne

hartzen lan bila ez dauden ikasleak edo lan egin ezin duten ezgaituak. 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasak 7 puntu egin du gora azken bi urteetan: % 23,2 zen 2012ko lehen hiruhilekoan eta % 30,1ekoa izan da 2014ko lehen hiruhilekoan. Biztanleria orokorraren langabezia-tasa apalagoa da: % 12,1ekoa izan zen 2012ko lehen hiruhilekoan eta % 15,5ekoa 2014ko lehen hiruhilekoan. Gazteen langabezia-tasa, gaur egun, biztanleria osoarenaren halako bi da, ia. Gazteen langabezia-tasa sexuaren arabera aztertuz gero, ikus daiteke gizonen eta emakumeen tasek antzeko joerak dituztela, gizonen tasak emakumeenak baino altuagoak badira ere. Gizon gazteen langabezia-tasa % 31,6koa izan da 2014ko lehen hiruhilekoan; emakume gazteena, aldiz, % 28,7koa.

Azken urtean, mutilen langabezia-tasa bere horretan geratu da, eta neskena areagotu, beraz, aldeak murriztu egin dira duela urtebetetik hona. Azkenik, esan beharra dago lurralde historikoek joera desberdinak izan dituztela, azken hiru urteetako lehen hiruhilekoko datuak erkatzen baditugu. Batetik, Araban bizi diren gazteen langabezia-tasa bikoiztu egin da 2012tik aurrera: urte horretako lehen hiruhilekoan langabezia-tasa % 16,8 izan zen; 2014an, ordea, % 33,8. Bestetik, Bizkaiko tasa 2013an egon zen bere gailurrean, % 34,1ean, eta 2014ko lehen hiruhilekoan % 29,8ra jaitsi da. Azkenik, Gipuzkoak antzeko langabezia-tasak izan zituen 2012ko eta 2013 lehen hiruhilekoetan, baina gora jo dute 2014ko lehen hiruhilekoan, % 28,7raino, hain zuzen ere.

hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

Departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

Gazteria Zuzendaritza

Dirección de Juventud


Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Gasteiz • 945 181700 • www.alava. net/ifj • www.gazteinformazioa.net • www. facebook/infogaztea.araba • informazioa@ ifj.alava.net

Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www.txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com

Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com

Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www. mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri.gazte@gmail.com

Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org

Bizkaia

Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@sarenet.es

Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 AmorebietaEtxano • 94 6300649/50 • www. ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • gaztegunea@ arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea.Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www.balmabegi.com • www. balmaseda.net • gaztezer@balmaseda.net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@ barakaldo.org Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook.com/basaurion • zirtzart@ basauri.net Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www.giz. bermeo.org • giz@bermeo.org BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@ ayto.bilbao.net

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net

Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@erandioko-udala.net

Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1Unibertsitate-Pabiloia 01006 Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es

Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net

Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@ yahoo.es Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org

Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@udalermua.net

Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa.Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@ abanto-zierbena.org

Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa.Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@ sv.ehu.es. svrbegaz@sv.ehu.es

Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@durango-udala.net

Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz. org/omij • www.vitoria-gasteiz.org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako Lurralde-Zentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/ gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net

Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana. com • gaztebulegoa@ busturialdekogazteplana.com

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 94 4910114 • gaztebulegoa@getxo.net Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@enkarterrialde.org Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@ gorliz.net Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@enkarterrialde. org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune.com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www. muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com

Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www. juventudportugalete.org • aulajoven@ portugalete.org Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@santurtzi.net Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www.sopelanagaztea.blogspot. com • www.sopelana.net • oij@sopelana.net Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@urduna.com Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan.com • oij@zalla.org • infogazte@zalla.org

Gipuzkoa Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@euskalnet.net Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www. gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@ arrasate-mondragon.net Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www. astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www.artxamendi.net • gib@ euskalnet.net Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 DonostiaSan Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www.gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa. net

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@ donostia.org Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven.ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/webb/ gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@ elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3. 20100 Errenteria • 943 449640 • www. gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@ errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www. hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia.org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun.org/igazte • infojuvenil@irun.org Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarteoria.org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@legazpi.net Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@oiartzun.org Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www.ordizia.org • gazteria@ ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www. zazpitantriangulon.com • gazteria@ tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.org • gazteinformazioa@ urnieta.org Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz. org • gazteinformazioa@zarautz.org

gazteria

Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Gasteiz. • 945 019539 • www. gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ ej-gv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com

EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org

27 ± 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

Araba


gazteria ± 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

28

‘Kultura Kalez Kale’ programak doako 200 aisialdi eta kultur jarduera inguru eskainiko ditu Bilboko auzoetan maiatza eta ekaina bitartean Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ia 200 jarduera eta ekitaldi programatu ditu maiatzerako eta ekainerako hiriko zortzi barrutietan, ‘Kultura Kalez Kale’ delako programaren barruan. Ekimenak era askotako doako jarduerak biltzen ditu –musika eta dantza emanaldiak, bertsolariak, zinema, hitzaldiak, erakusketak, ipuin-kontalariak, kaleko animazioa, magia, antzerkia, zirkua eta tailerrak–, eta guztien artean 40.000 pertsona inguru erakarriko dituztela kalkulatu da. ‘Kultura Kalez Kale’ maiatzean eta ekainean egingo da, eta programa abian jartzerakoan, auzoetako hogeita hamar bat elkarte, kultur talde, merkatari-elkarte eta Euskararen Etxea, Hacería Jazz Club eta Santutxuko Bertso Eskola bezalako era askotako kultur erakunderen lankidetza aktiboa izan da. Programazio zabal honen bidez, Hiriko kultur jarduera deszentralizatu eta publiko guztientzako kalitateko eskaintza sustatu nahi da barruti guztietan. Ekimen honek gero eta garrantzi eta onarpen handiagoa du publikoaren artean. Iazko udaberrian 35.000 pertsona inguru erakarri zituela kalkulatu da, eta horren haritik, ‘Kultura Kalez Kale’ aurtengo edizioan 40.000 pertsona baino gehiago biltzea espero da, iaz baino

dexente jarduera gehiago programatu diren heinean. Udal lokaletan eta udal kultur zentroetan (liburutegietan, udaltegietan) ez ezik, emanaldiak kaleetan, plazetan, parkeetan, elizetan, ikastetxeetan, kirol kantxetan eta egoitzetan ere egingo dira, hau da, hiriko barruti guztietako 80 lekutan baino gehiagotan

Agenda Maiatzak 16 Ostirala 20:00 h. Musika. Final “Maketa Lehiaketa”. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Maiatzak 16 Ostirala 20:00. Musika. Barrutirock. Res-Roto el Silencio (metal), Ero (rock). Lekua: Rockstar Bilbao. Maiatzak 20 Asteartea 19:00-20:30. Topaketa. English On Tuesdays – Praktikatu ingelesa modu informal eta dibertigarrian, ama-hizkuntza ingelesa dutenekin! Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Maiatzak 22 Osteguna 20:00. Musika. Barrutirock. Yeah AlL + 180GR. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Maiatzak 24 Larunbata 16:30. Jaia. Interkidegune Jaia. Lekua: Bilborock. Sarrera: Gonbidapen. Maiatzak 26 Astelehena 19:00. Musika. BILBAOMUSIKA. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Maiatzak 27 Asteartea 19:00-20:30. Topaketa. English On Tuesdays – Praktikatu ingelesa modu informal eta dibertigarrian, ama-hiz­kuntza ingelesa dutenekin!. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik.

Ekimen berritzaileez gain, Hiriko kultur agendan erabat errotuta dauden jarduerak ere aurki daitezke, hala nola, Dantza Plazetan (kale eta plazetako erromeria, dantza-erakuskaldi eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia sustatzen duena), Musika Dibertigarria Da (publikoari musika era didaktibo batean hurbiltzea xede duena), Expodistrito (Udaltegietan antolatutako aldi baterako erakusketa-zikloa), OtxarkoagaTxurdinagako Magia Topaketak, Errekaldeko Zirku Jaialdia edota Udaberriko Bertso Saioak (duela 30 urtez geroztik Bilbon bertsozaletasuna zabaltzen diharduen ekimena).

Maiatzak 28 Asteazkena 19:30. Hitzaldia. Co&Co Plataforma de Pensamiento Abierto. Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Maiatzak 31 Larunbata 20:00. Jaia. Festival Caostica “Sputnik Laika Virgin Party”: Cortometrajes, Performance, Entrega Premios, DJ... Lekua: Bilborock. Sarrera dohanik. Ekainak 13 Ostirala 20:00. Musika. Barrutirock. Pedro Makay (rock), Josu Bergara (folk). Lekua: Bilborock Ekainak 27 Ostirala 20:00. Musika. Barrutirock. The Cryptids (rock), Octopussys (rock), banda por confirmar. Lekua. Bilborock,


gazteria Âą 18 //etorkizuna.eu 2014 maiatza

29

We Are Standard taldea

Aste Nagusiko Bertako Pop Rock Erakusketaren XXVIII. edizioa abian da Erakusketan parte hartu nahi duten taldeek izen ematea online egin behar izango dute maiatzaren 31ra arte. Bertan, maketaren demo baten edo pendrive baten gutxienez lau abesti sartuz. Bilboko Udalak, Jai eta Herritarrentzako Arreta sailaren bitartez, Aste Nagusian egingo den Bertako Pop Rock Erakusketa martxan jarri du. Bertan parte hartzeko inskripzioak maiatzaren 1etik 31ra egin beharko dira online www.bilbao.net webguneko agendan.

aukeratzeko orduan. Taldeek gutxienez lau kanta original bidali beharko dituzte, bata biografia eta taldearen datuak. Aipatu beharko dira ere, zeintzuk dira erabilitako hizkuntzak, estiloa eta taldea osatzen dutenen kideen izenak.

Baldintzak Aurreko edizioetan bezala Aste Nagusiko Bertako Pop Rock Erakusketan parte hartu ahal izateko, Bizkaian bizi izatea edo taldekide bat gutxienez Lurralde historiko honetan erroldatuta egotea beharrezko izango da. Metal eta Pop-Rock estilo guztiak onartuko dira, jazza ezik. Azpimarratzekoa da taldeak emakumeekin eta euzkaraz egindako lanak bereziki kontutan hartuko direla taldeak

Pop Rock Erakusketa 29 urtez Aste Nagusiko Pop Rock Erakusketa 1985ean jaio zen pop rock musikan bere tokia bilatzen ari diren Bizkaiko taldeei bultzada bat emateko asmoarekin. Urte hauetan 1750 maketa baino gehiago aurkeztu dira eta 278 talde ezberdin ezagutzera emateko aukera izan dute Aste Nagusian egiten den erakusketa honi esker, Bilboko Udaleko Jai eta Herritarrentzako Arreta sailak antolatua.

Erripako kaia, Unamuno plaza, Areatza, Bailen kalea eta Bilborock izan dira jaialdi honen eszenatoki. Urteak pasa ahala, jailadi hau Bilboko jaien erreferente bihurtu da, baita bertako eta Bizkaia osoko musika taldeen elkargunea. We Are The Standard, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba, Audience, Sativa, Juke Box Racket, Hash, Radio Crimen, Porco Bravo, Horn Of Rhino, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile, The Rifftruckers, Rise To Fall, Eneko Moby Dick edo Rubia talde antzeko bandak Aste Nagusiko Bertako Pop Rock Erakusketan parte hartu zuten. Beste urte batez, erakusketa La Caldera musika elkartearen eta Metal For The Crew elkartearen lankidetzarekin egingo da.





Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.