Posgrados junio 2016

Page 1

12

2016ekaina

unibertsitatekoaldizkaria

Graduondokoa, balio erantsia

Espainiar Estatuan graduondoko 7.940 programa eskaintzen dira, eta ez da harritzekoa; izan ere, unibertsitarioak eskatzen dituzten enpresen artean, % 37k modu baikorrean balioztatzen dituzte ikasketa mota hauek z Unibertsitateko Aldizkaria Ikasturtea bukatzearekin batera, ezaguera espezializatzeko unea iritsi zaie ikasle askori. Hori dela eta, graduondoko bat ikastea erabakitzen dute askok, gai zehatz batean bereizteaz gain, baita ibilbide profesionala birbideratzeko ere . Hori dela eta, graduondoko ikasketak ez daude ikasleei bakarrik zuzenduta; profesionalek ere beren tokia dute ikasketa hauetan. Gaur egun, Espainian 7.940 master eta graduondoko baino gehiago eskaintzen dira, eduki ezberdinekin eta kanale ezberdinetan ematen direnak, hala nola modalitate presentzialean, online, etab.), bai zentro publikoetan, bai pribatuetan. Iazko datuak % 9an igotzen dira horrela. Era berean, Hezkuntza Ministerioaren datuek adierazten dute master ofizial bat ikasten duten ikasle kopurua % 5,5ean handitu da azken urtean. Goi mailako ikasketa honen eskakizun hau bi aldetatik dator: alde batetik, espainiar irakaskuntza Europako Goi-Mailako Hezkuntzaren Espaziora egokitzetik, eta bestetik, enpresen ezagueren espezializazioaren exijentzia handiagoa. Hori dela eta, Adecco Taldeko Spring Professional dibisioak, profil gaituen hautaketan espezializatua, eta Infoempleok, graduondoko ikasketen garrantzia ezagutu nahi izan dute unibertsitarioak bilatzen dituzten 728.000 lan-eskaintza ikusi eta gero. Lehen datu bezala, aipa daiteke, hain dela garrantzitsua graduondoko bat ikastea gaur egun, eskaintza guztie horien % 37k ikasketa mota hori eskatzen duela. Are gehiago, graduondokoa ezinbesteko baldintza bat da argitaratzen diren eskaintzen % 6an.

Lana eta graduondokoa Azken urteetan, hezkuntza ezaguerak jasotzeko tresna soil bat izatetik

ekintza jarraitu bat izatera pasa da. Horrela, ikasketak burutzen dituenak bere gaitasunak garatzen ditu. Aldaketa hori ere argi nabari daiteke graduondokoen bilakaeran, non ikuspegi praktikoa teorikoaren gainean kokatzen da. Lana eskuratzeko unean, graduondoko hezkuntzak osagai desberdintzaile bat da. Lan-eskaintzetan eskatzen den portzentaiaz gain, hautagai guztiak baldintza berdine-

tan ipintzen dituena, hautatzaileak beti aukeratuko du hezkuntza handiagoa duen hautagaia. Graduondokoak bi funtzio betetzen ditu lan-sartzean. Alde batetik, lehen lanpostua lortzea indartzen du, eta bestetik, esperientzia duten hautagaien kategoria profesionala hobetzen dute. Lehen kasuan, esperientzia ez duten tituludunen artean osagai bereizgarri bat da. Bigarren ka-

suan, berriz, zuzentzeko gaitasunen garapena eta ezaguera berezituen ikaskuntza bermatzen du. Espezializazio honek, horrela, karrera profesional baten sustatze berri bat erraz dezake, baita norabide baten aldaketa sektore edo eremu funtzional berrietara. Gainera, kontutan hartu mota honetako hezkuntza bide bakarra izan daitekeela lanbide zehatz batzuk lortzeko, beren naturarengatik,

graduondoko hezkuntza espezifiko bat eskatzen dutenak. Enpresa mundua da ikasketa mota hau gehien eskatzen duena, eskaintza guztien % 33 batekin. Datu horrek erakusten du ikasketa ezpezializatuen zentroek sumatu dutela noruntz dihoazen enpresen errekrutatze beharrak kudeaketa eta zuzendaritzaren eremuan, berdina izanik zen den enpresaren sektorea, eta garaiz behar horiei erantzun die-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.