Posgrados mayo 2016

Page 1

08

2016maiatza

unibertsitatekoaldizkaria

Zalantzarik ez graduondoko bat egiteko ] UNIBERTSITATEKO ALDIZKARIA Geroz eta zailagoa da azken urteetan lan-merkatuan sartzea, krisi ekonomikoa dela eta, langabezia dela eta, konpetentzia dela eta... Horregatik, edozein lanbidetan espezializazioren bat izateak gogoko lanpostu bat eskuratzea errazten du. Graduondokoen eskaintza zabala eta anitza aurki dezakete ikasleek euren graduak amaitzean, bakoitzaren ezaugarri eta nahietara egokituak. Graduondokoa, curriculum vitae batetan, batez ere osagai desberdintzaile bat da lanpostu bat lortzeko unean beste hautagaiekin alderatuz gero. Ez hori bakarrik, edozein sektoreren inguruko ezaguerak gaurkotu eta sakontzeko interesa duen adierazgarri da. Finean, hautagaiaren jarrera aktibo bat erakusten du karrera profesionalaren plangintzaruntz eta pertsona horrek bizitza guztirako duen heziketa amaigabe baten beharra isladatzen du. Dena den, arrazoi ugari daude graduondoko bat ikasteko eta horiek azalduko dira jarraian. Aski ezagun da graduondoko bat ikasteak inbertsio garrantzitsu bat, ekonomia eta denbora mailan, suposatzen duela, baina era desberdineko karrera ondorengo ikasketak daude, gustu guztietakoak, hala nola Master unibertsitarioak, berezko Masterrak, Erasmus Mundus edo Doktoretzako programak. Leku ezberdinetan ikas daitezke, unibertsitate publikoetan, pribatuetan eta negozio-eskoletan. Arloei begira, aukera anitz daude; ikasteko moduari buruz, berriz, denbora osoan, zatika edota online egin daitezke; eta ikasgeletara joan edo ez joatea erabaki daiteke.

Profesionalki hazi Graduondoko bat ikastea aukera on bat da karrerako azken ikasturteko

M ONDRAGON U NIBERTSITATEA

edo lizentziadun berrientzat. Hala eta guztiz ere, pertsona multzo batek oso argi dauka unibertsitatea amaitu ondoren modu aktiboan bizitzen jarraitu nahi duela lehen aldiz lanean hasi arte edo jada lanean dagoen bitartean, lanpostu on bat aurkitzeko aukerak biderkatzeko. Azken urteetan oso garrantzitsu bihurtu da modu honetan hezitzea edozein eremutan espezializatzeko eta, era horretan, lan-merkatuan sartzeak dakartzan zailtasunak gainditzeko eta ahalik eta modu hobeagoan prest egoteko, batez ere gazteei dagokienez. Hala ere, ez dira soilik ikasketa unibertsitarioak amaitu berri dituzten ikasleak mota honetako ikasketak burutzen dituztenak. Lan merkatuan hainbat urte daramatzaten profe-

sionalek ere, beren lanbide aukerak hobetu nahian, aukera-iturri ezin hobea bezala ikusi dute graduondoko bat ikastea. Horrela, beren karrera profesionalak etorkizun berri bateruntz birrorientatzeko nahia duten langileei zuzenduak daude ere graduondokoak. Norberaren ikuspuntua aldatzeko aukera ematen du graduondoko batek, hau da, prestakuntza aberasten du mundu akademikoan lan egiten den moduaz aldenduz, enpresek lan egiten duten erara hurbilduz.

Besteengandik nabarmendu Karrera unibertsitario bat amaitu ostean, espediente akademikoa kalitatezko graduondoko batekin osatzeak lanpostu bat lortu nahi duten pertsonen artean ezberdintzea ekar

Graduondoko bat ikasi duten hautagaiak besteengandik nabarmentzen dira. Ikasle titulatu berriak zein profesionalak egin ditzakete ikasketa hauek. dezake, bereziki graduondokoa egin duenaren esparru profesional beran mugitzen direnen artean. Modu horretan, hizkuntzekin, ezaguera edo gaitasun informatikoekin edo heziketa garaian lortu diren trebetasunekin gertatzen den bezala, graduondoko bat balio erantsi berri

bat da lan-merkatuan sartu ahal izateko, baldintza lagungarri eta desberdintzaile batzuekin. Halaber, graduondokoen gehiengo batek eremu jakin batean espezializatzea ahalbidetzen du, graduko ikasketek eman duten heziketa osatuz. Hala, espezializazioa ‘txoko profesio-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.