Bi itsaso artean

Page 1

Bi itsasoen arteko kanala Opor garaia iritsirik, bizikletaz bidaiatzeko gogoa berriz ere piztu zitzaigun. Ume batekin joateko ibilbide erreza eta lasai baten bila aritu ondoren, zeharo asmatu genuen. Aspalditik ezagutzen genuen Midi Kanalaren ondoan bizikletaz ibiltzeko bidea zegoela. Garona kanalaren ibilbidearen inguruko informazioa berriz, eskasagoa genuen, eta bide hau itxuraz, ez omen zegoen hain ongi. Geroago konturatu ginen errealitatea bestelakoa dela, Garonakoan zati asko inauguratu berriak ziren eta.

Kanalak Midi Kanala Garona Mediterraneoarekin lotzeko asmoa aspaldikoa da. Augusto enperadoradoreari burutik pasa zitzaion, eta beranduago Carlomagnok, François I.ak eta Henri IV.ak ideia bera izan zuten. Ibilbide motzagoa lortzeaz gain, piraten mehatxuari ekiditzeko irtenbidea ere bazen. 1681ean, Louis XIV.aren garaian, Pierre-Paul Riquet-ek Midi Kanalaren eraikitzearen arduraduna izan zen txikitatik zuen ametsa betez. Egun dabilen Europako kanalik zaharrena da, 1996an Midi Kanaletako esklusek arrautza itxura dute UNESCOk Gizateriaren Ondarearen zerrendan sartu zuen. Tolosan hasi eta Agden bukatzen da, badia zabal bat igaro ondoren Sète-n itsasoratuz. Garona Kanala Midi Kanalaren jarraipena da. Garona ibaitik hurbil doa eta ura handik hartzen du. 1838an hasi ziren kanala eraikitzeko lanak eta trenaren erabilpenak 1856an gelditu zituen. 53 esklusa eraiki zituzten 128mko desnibela gainditzeko. Midi kanalaren bukaeran, Tolosa hirian, du hasiera eta Castets-enDorthe herrian amaitzen da. Handik aurrera Atlantikora iristeko Garona ibaitik joan behar da. Kanalaren ondoan gehienetan itzalpean joaten da

Gaur egun, garai bateko garraiobide helburua albo batera utzita, bi kanalak turismorako baliabidea dira nagusiki. Kanalen ondoko herri askotan alokatzeko untziak edo bizikletak aurkitzen dira, eta arraun edo piraguismo kirol elkarte askok ere erabiltzen dituzte.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.