¿No cabe uno mah?

Page 1


Karibeko perla esaten diote, eta horrelakoa da ere bizikletaz bidaiatzeko. 2001an ohikoa den irlako ibilbidea egin genuen: Santiago-Habana. Jarraian Argia aldizkarian argitaratutako artikulua aurkezten dugu. Karibe aldean bada toki bat bizikletaz gozatzeko ezin aproposagoa: gehiena laua, eguraldi ederra, sozialismoaren mitoa, hizkuntza eta izakeragatik bertakoak gertutik ezagutzeko aukera, ia lapurketarik ez, kotxe gutxi errepideetan… osagarri hauek erabat erakargarria bihurtzen zuten Kuba bizikletaz zeharkatzeko asmoa. Horrela egin genuen Rosak eta biok, 2001eko martxoan. Goazen hemendik! - Where are you from? - From the Basque Country. - Baco? Saturraran, neska polita, ukadi akatuta. De Santiago a La Habana a pedal? Uhtede ehtá loco! Hasieran iribarrez hartzen genituen harrera hauek baina goiza aurrera joan ahala gero eta gogaikarriagoak bihurtu dira. Nazka-nazka eginda ihes egin behar izan dugu jinetero-putre hauengandik. Uste genuen astunak izango zirela, baina aurreikusitako muga guztiak hautsi dituzte. Kubatarrekin harremana izateko asmoz etorriak gara, baina ezagutuko ditugun guztiak horrelakoak badira… Ordua pasa da eta aireportura eraman behar gaitun autobusa ez da azaldu. Bat-batean taxi handi bat zerutik erori da. Fitipaldiren semearen esker José Martí aireportura garaiz iritsi gara.

Santiagon Santiagoko aireportura gauez iritsi gara. Hotelerako bidean iluntasuna eta errepidearen bakartasuna zirela eta, iritsi berriaren urduritasuna somatu dugu. Santiago-El Cobre-Santiago El Cobre basilikan amabirjinari eskeinitako era guztietako emateak daude: beisbol pilotak, kotxe matrikulak, Javier Sotomayorrek altuera jauzian lortutako domina olinpikoak, baita Hemingwayk 1954an lortu zuen Nobel sariarena ere. Bailara baten erdian gaude. Basilikaren itzalpean, haize laztanak musa emankorra bihurtu dira eguneroko apunte hauetan. Hemendik aurrera eguneroko jakiak bilakatuko diren arroza, frijoleak, platano frijitua eta garaiko entsalada afaldu ondoren, Trovaren Etxera joan gara musika kubatarra entzutera. Giroa “giri” (“yuma” kubatarren hizkeraz) samar iruditu zaigu. Alemaniarrak, italiarrak, amerikarrak eta nola ez, Bilboko bikote pare bat; musikariak ezik kubatar arrastorik ez dugu aurkitu.


2001-III-7 La Habana-Santiago de Cuba 10 km


2001-III-8 43/53 km Santiago de Cuba-El Cobre-Santiago de Cuba


El Cobre


El Cobre


Santiago-Contramaestre Santiagotik urrunduko gaitun ibilbidea hasi dugu. Autopistatik eskubian utzirik, Palma Sorianorako bidea hartu dugu. Errepidea guztiz aldatu da. Ingurua azukrekanaberaz beteta dago eta asfaltoan zuloak nonahi. Aldapa bera gindoazela hauetako batean sartu gara eta atzeko gurpilak kolpe gogorra jaso du. Gurpila oso ondo ez egon arren aurrera egin dugu, Contramaestreko Alain eta bere ama Gladysen etxe xumera iritsi arte. Etxeak ez du baimen ofizialik turistei gela alokatzeko. Ur ontzi batzuk erabili behar izan ditugu dutxarik ez baitago, eta komunean Zilarren aurreko fokoak argitu digu zeregina. Alain eta Gladysekin afaldu ondoren, luzaroan hizketan aritu gara. Ondoko bizilaguna solasaldira etorri da alabarekin. Bere senarra partidukidea izan arren garbi da Alain eta Gladys salatzeko asmorik ez duela. Hala ere, badaezpada Gladysek ohartu digu arazorik sortu ezkero familiakoak garela esateko. Etxeko baldintzak erosoenak ez dira baina orain arte inon ez gara hain gustura egon. Contramaestre-Bayamo Trikimailuen erreginaren etxean lo egin dugu. Afaldu ere, etxe berean egin dugu, otarraina eta guzti. Mirtha, etxeko jabea, errez mugitzen da “bolsa negra” giro horretan. Behin baino gehiagotan eskeini dizkigu mulatoren baten (neska zein mutila) serbitzuak. Mirthak dionez bikote baten harremana sendotzeko komenigarria omen da noizean behin “tarrito” bat egitea, adarrak jartzea, alegia. Kubatar asko bezala Mirtha dibortziatua dago, baina mutil-laguna badu.

Gaur bertan bota behar izan du etxean zuen zerbitzaria bere mutil-lagunarekin maiteminduta zegoelako. Mirtha ere ez da atzerago geratzen, bere bezero batzuk lagunak baino zerbait gehiago diren susmoa dugu. Xelebreena da Manzanillon bizi den bere aitarekin duen saltsa. Aitak 74 urte ditu, hala ere oraindik sasoian omen dago. Batzuetan, ama enteratu gabe noski, Mirthak berak bilatzen dizkio mulatoak aitari. Azkenengo bolada honetan bilobaren lagun batekin ateratzen ari da agurea. Mirtharen etxera saltzaile asko etortzen dira eta denetarik eskeintzen diote. Hauetako batek CDR salgai dagoela jakinerazi dio Mirthari. Hasieran ez dugu ezer ulertu, saltzaileak CDR (Comité para la Defensa de la Revolución) eskeintzen zuen beste janari batzuen artean. Berehala konturatu gara CDR sigla horien artean ezkutatzen zena: behikia (Carne De Res). Mirthak bi gela ditu, baina alokatzeko zerga batekoa ordaintzen du, 100 $ hileko. Bigarrena ere alokatu ohi du, gaur berriz, ikuskatzailaren bisitaren beldur da eta ez du arriskurik hartu nahi. Bayamo Carlos Manuel de Céspedes, “aberriaren aita”ren jaioterria da. Bertan hasi zen espainiarren kontrako 10 urteko guda. Hau zela eta, Bayamesa abestia, geroago Kubako ereserkia izango zena, konposatu zen. Bayamesa publikoki lehendabiziko aldiz jo zuen orkestan, herriko elizaren paretan adierazten denez, Hecheverria izeneko musikari bat zegoen.


2001-III-9 90/143km Santiago de Cuba-Contramaestre


Santiago: Do単a Clara


Autopista: “ponche”


Palma Soriano: “ponche”


Palma Soriano: “ponchero”


Contramaestre


Contramaestre


2001-III-10 51/194 km Contramaestre-Bayamo


Bayamo: Gladys


Bayamo-LasTunas Afaldu ondoren ikusi dugu telebistako albistegia. Kanpotar baten begiez ikusita behintzat, deigarria da kazetarien askatasun eza. Chaves, Venezuelako presidentaren etorrera eguneko albisterik garrantzitsuena da. Aireportuan, Fidelekin batera, kazetarien galdera inozo bakoitzari “social” eta “revolucionario” hitzekin erantzuten dute. Las Tunas-Camagüey Gazte batzuk inongo arazorik gabe azaldu digute Castroren errejimenaren aurkako jarrera. Gazta pizzak egiten ari zen gizona, elkarrizketa entzutean berehala atera da bere iritzia ematera. Haserre zegoen gazteekin. Esan digunez horiek ez dira Kubako benetako gazteak, horiek alferrak dira eta Kubako gazteria berriz, langile eta unibertsitarioa da. Orain arte hurbiltzen zaizkigun gehienak profil berekoak dira: 20-30 urtekoak, langabezian eta hizlari trebeak. Hala ere, gizartearen portzentai txiki baten eredua diren susmoa dugu. Gu bezalako turista baten begietatik ikusten dena errealitatearen zati txikia baino ez da. Benetako Kuba une zehatz batzuetan ezagutu dugu, esaterako Contramaestreko Alainen etxean lo egin genuenean edota gaurko atsedenaldian ikusitakoa. Siestan, emakume baten garrasiek esnatu gaituzte. Haserre bizian zegoen, goiz osoa pasa baitu tropicola botila txiki bat eskuan, esne banatzailea noiz iritsiko zain.

Camagüey-Ciego de Avila Arratsaldeko ibilbidea bukaezina egin zaigu. Eolo gure kontra aritu da azken 60 kilometroetan, berriro atzeko pare bat erradio hautsi ditugu eta zuzentzen saiatu garen arren, gurpilak koadroaren patila ukitzen zuen. Eskerrak Ciego de Avilan familia jator bat aurkitu dugula eta afaria egindako esfortzuaren neurrikoa izan dela. Ciego de Avila-Sancti Spiritus Ez geneukan lo egiteko helbiderik baina horrelako kasuetan herriko plazan esertzea nahikoa da bazter guztietatik eskeintzak jasotzeko. Sancti Spirituseko kale batzuk benetan ikusgarriak dira. Etxeetako koloreak, kaleetako harzolak, lehioetatik ateratzen den musika… ia dena zoragarria da. Ipuin bateko giro honekin nahasturik Kubako gabezia tartekatzen da. Zail samar egiten zaigu eguna bukatzea lehendik ikusitako irudi tristeren bat gogoratu gabe. Ibai ondoko ederki apaindutako jatetxean postrea ozpindu zaigu eguneko gertaera tristeenak gogoratuz: oinutsik eta erabileraren eraginez ia gardena zen soineko guztiz zaharkitu batez jantzita zegoen atsoa, guretzako baliorik gabeko tresnak baino ez zituen eskaparatea luzaroan begiratzen zuen mutil hura… jatetxe bera gizartearen isla zuzena da. Jatetxe txukuna izan nahi zuen, hala ere janaria guztiz bestelakoa da. Jan dugun behikia aspaldikoa zen, “ataque al cuartel de Moncada” etiketa zuela iruditu zaigu une batez.


2001-III-11 82/276 km Bayamo-Las Tunas


Vado del Yeso


2001-III-12 130/406 km Las Tunas-Camag端ey


2001-III-13 115/521 km Camag端ey-Ciego de Avila


Crucero de Piedrecitas


2001-III-14 86/607 km Ciego de Avila-Sancti Spiritus


Sancti Spiritus-Trinidad Eguzkiari aurre hartu diogu gaur goizean. Bizikletari argiak jarri, gaileta batzuk jan eta berehala ginen bidean. Gainera, gaurko esnaldia benetan azkarra izan da. Gelako argia piztu dugunean, ederki hazitako labezomorro batzuk azalgu baitira. Camagüey eta Ciego de Avila probintzietako paisaia atzean geratu da eta berdeago eta menditsuago den berri bat aurkitu dugu. Gustura gaude Trinidaden, hankak nekatu samar, egutegia begiratuta egun bat soberan dugu eta gela oso ondo dago. Beraz, bihar ere hemen geratuko gara. Etxeko jabeek bikote bitxia osatzen dute. Rosario emakume langilea da, badaki turista bakoitzari nola tratatu behar zaion, zer nolako aurpegia jarri, turistak txorakeriak esan arren. Bart batek gosaltzeko saltxitxoia eskatu zion. Era dotore batez ezin zela erantzun zion Rosariok, eta gaur barrez gogoratzen zuen gertaera hori. Rosarioren ustez turista gehienak ez dira konturatzen Kuban daudela; batzuk Interneten aritzeko etxeko ordenagailua non dagoen ere galdetu omen diote. Trinidad-Ancón-Trinidad Astebete bizikleta gainean ibili eta gero, gaur atseden eguna hartu dugu. Trinidadetik 17 kilometrora dagoen Ancón penintsulara joan gara Karibe itsasoaren urdina eta hondarraren zuriaz gozatzera.

Trinidad-Cienfuegos Trinidadetik ateratzean lehenengo kilometroak ikusgarriak izan dira. Ezkerraldean itsasoaren zabala eta eskuinaldetik Trinidad ondoko mendiak eta hauetatik datozen errekak. Edertasun honetan kilometroak aurrera doaz konturatu gabe, baina batbatean zerbaitek moteldu du gure abiadura. Hasieran bakar batzuk ziren baina gero eta gehiago azaldu dira, dozenaka, ehundaka, milaka, errepide osoa karramarroz beteta dago! Hasieran bitxikeria zena, beldurgarri bihurtu da. Asfaltoa guztiz gorritu da. Aurrera begira eta ikusten genuen dena berdin zegoen. Laupabost kilometro egin ditugu karramarroen gainetik. Karramarroekin nahikoa ez bagenuen, gure buru gainetik dozenaka “aura tiñosa” izeneko hegazti harrapariak, hildako karramarroak jateko nahian. Gurpilen otsak karramarroen gainetik pasatzen, anketara iristen zitzaigun plisti-plastak eta oinetan jotzen zuten karramarro zatiek gero eta desatseginagoa bihurtu dute egoera. Azkenean handik ateratzea lortu dugu, baina bide osoan ezin izan dugu ikusitakoa burutik kendu. Geroago jakin dugunez, kotxe eta autobusetako gurpilak zulatu ohi dira karramarroen haginez eta horregatik ez dugu kotxerik ikusi errepide osoan. Cienfuegoseko etxetik oso gertu, Gernika pilotalekua egoera kaxkarrean dago. 1920an Habana-Madrid enpresak ireki zuen pilotalekua, baina zesta puntako urrezko garaia, beste lekuetan bezala, Kuban ere atzean geratu da. Cienfuegos itsasoari irekita dagoen hiria da. Bere badia ikusgarria da, bai egunez, bai gauez. Bere kale luze eta zuzenetan bizikleta ugari daude, kubatarren eguneroko garraioa dela esango nuke. Hala ere, Kuban dauden modeloak ez dira guk erabiltzen ditugun berak. Larogeita hamarreko hamarkadan Sobietar Batasunarekiko hausdura ideolojikoaren ondorioz, Txinari eskatu zioten laguntza. Honek Kuba bizikletaz bete zuen.


2001-III-15 76/683 km Sancti Spiritus-Trinidad


Torre Iznaga


Valle de los Ingenios


Trinidad


Trinidad


Trinidad


Trinidad


2001-III-16 34/717 km Trinidad-Anc贸n-Trinidad


Trinidad


2001-III-17 89/806 km Trinidad-Cienfuegos



Cienfuegos


Cienfuegos-Girón Errepidea utzi dugu eta herri txikien arteko pistetan ibili gara. Bideetan aurkitu dugun hautsa zela eta, ibilbidea gehiegi gogortu da. Hainbeste kilometro eginda, bukaeran zerbait berezia aurkitzea espero genuen, baina helmugan topatutakoa eskasa izan da. Giron turistentzako herria da. Hotela eta hondartza, beste erakargarritasunik ez dago. Girón-Playa Larga Afal ondoko solasaldia atsegina suertatu da. Gurekin batera Heather eta Oscar, amerikar-mexikar antropologo bikotea zegoen. Kubako errejimenari buruz hizketan aritu gara etxeko jabearekin. Kubatar gehienek inoiz ez dute hitz egiten errejimenaren aurka. Asko eta asko ados daudelako eta beste guztiak berdur direlako. Azken hauek “Fidel” hitza ez dute aipatu ere egiten. Fidelen bizarra keinu batez adierazten dute izen hori esateko. Kubako biztanleen kontrola oso zorrotza da. Kubatar bat (berak eskatuta izena ez dut aipatuko), 16 urte zituela, 28 egun espetxeratua eta isolatua izan zen, salatari batek kontatu zuelako telebista ikusten ari zirela Fidelen aurkako adierazpen bat egin zuela.

Playa Larga-Habana Gaur tristuraz beterik jarri gara bizikleta gainean, Playa Largan gustura egon garelako eta bidaia bukatzen delako. Jagüey hirira iritsi garenenan autopistara atera gara eta kamioi batera igo dugu bizikleta. Kamioian gurekin batera beste hamalau kubatar etorri dira, burrukarako oilar batzuk eta etengabe kaka egiten ari zen aharia. Ahari ondoan nengoela bat-batean euria hasi da. Besteek bezala zapaltzen ari ginen toldoa buru gainean jarri dut eta euria ez zen zerbait buru gainean erori zait. Hortik aurrera nahiago izan dut euripean bidaia egitea. Habanatik gertu, berriro bizikleta gainean jarri gara hiri nagusiko zaraten artean azkenengo pedalkada ixilak emanez.


2001-III-18 112/918 km Cienfuegos-Playa Gir贸n



Charcas


Mijalito


2001-III-19 39/957 km Playa Gir贸n-Playa Larga


2001-III-20 53/1010 km + 130km Playa Larga-La Habana


Guamรก




Habana


Habana


2001-III-22 78/1088 km+ 20km Playas del Este


Playas del Este



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.