Pura vida

Page 1

2002


Costa Rica, izadiaren erakarpena Izadiatik gertu pedalei emanez disfrutatzen dugunontzat, gure nahiak asetzeko Ertamerikan badugu toki bat ezin aproposagoa. Costa Ricak Euskal Herriko azaleraren neurria 2,5 aldiz zabalagoa izan arren, biztanle kopurua (gehienak espainolen ondorengoak) milloi bat handiagoa baino ez du. Gizakiak betetzen ez dituen lur esparru horietan, bere adierazpen guztietan natura dugu jabe. Costa Ricak bi urtaro ditu: hezea eta lehorra. Bigarrena abendutik apirilera luzatzen da, eta lehenbizikoa urteko beste guztia. Dena den, itsasoaren gertutasunak eta altitudeak eragin handia dute eguraldian. “Bertikoak” Liburu-gida askotan Costa Ricako biztanleen begikotasunaren inguruko aipamenak irakur ditzazkegu. Gure ustez, berriz, turistaren begietatik ikusitakoaren arabera gutxienez, ticoekin izan genuen harremana ezin dugu nabarmendu. Dena den, gure itxura ikusita (gurditxo bati lotutako tandem baten gainean joaten ginen) sarritan gringoak ginela uste zuten eta honek hein handi batean baldintzatzen zuen hasierako harremana. Izan ere, herrialdeko mapa ikusita, dozenaka aireportu txiki daude asteburuko gringoen etorrerak ahalbideratzeko. Etxean egin ezin ez dutena Costa Rican egiten baitute. Bestalde, hordartzetatik gertu izaten diren negozio gehienetako jabeak atzerritarrak izaten dira, eta honen ondorioz sarritan toki merke gehienak nahiko zikin eta gaizki zainduak daude, jabeari lekuaren etorkizuna ez zaio axola eta.

Gehienetan hasierako galdera “where are you from” edo “can you speak spanish” izaten ziren. Horrelako batean Poás sumenditik oso gertu bizi zen gizon batekin hizketan aritu ginela, euskaldunak ginela ulertu zuenean zeruko atea ireki zitzaion. Izan ere, azkenean izango zuen bere bizitzako galderari erantzungo zuena: “nola zen posible Lizarazuk Atlhetic-en jokatzea frantsesa izanik”. Gure herriaren oinarrizko azalpen geografiko-politikoa eman ondoren bere nahastea handiagoa bihurtu zen. Poás liruragarria ikusi gabe zuen gizonak Lizerazuren aferaren nondik norakoak ederki asko ezagutzen zituen: futbolaren globalizazioaren etekin zuzena. Costa Ricara inguruko herrialdeetako jende asko joaten da lan egitera. Tikoekin hitz eginda, etorkin hauek askotan ongi etorriak ez direla somatzen da. Xenofobia puntua nabaria da, batez ere Nikaragua eta Colombiatik etorritakoekin. Nahiz eta Ertamerikaren bihotzean egon (Panamak hegoaldetik eta Nicaraguak iparraldetik mugatzen dute) lasaitasun osoz bisita dezakegun herrialdea da. Eragonkortasun politikoarekin batera naturaren zaintza erabilia da turistaren etorria erakartzeko. Hala ere, nonahi aurkitu genituen zabortegiak kontutan harturik ekoturismotik bizi ez denak naturari sor diogun errespetua hain barneratua ez duela dirudi. Lehorreko mugak aparte, iparekialdetik Karibera, eta mendebalde eta hegotik Ozeano Barera ateratzen den herrialdea dugu Costa Rica. Nicaraguako mugatik Panamako mugaraino sumendi kate batzuk luzatzen dira, herrialdea bitan banatuz.


Mendikate hauen erdialdean goi-lautada bat altzatzen da eta alboetan itsasertzeko beheko lurraldeak daude. Biztanleriaren erdia baino gehiago, lur bolkaniko eta emankorra duen goi-lautada honetan bizi da. Karibe aldeko 200 kilometro baino gehiago duen itsasertza, mangladi, zingira eta hondarrezko hondartzaz beterik da. Ozeano Bareko itsasertzak berriz, arrokatsu eta gora-beheratsuagoa, golkoak eta penintsulak direla eta mila kilometrotik gorako luzera du. Dena den, Karibeko beste toki batzuekin alderatuz, hondartzetako turismozalea Costa Rican ez du paradisua aurkituko.

Hauen artean, lau tximino mota, artza nagiak armadilloak, jaguarrak eta tapireak bereiztu behar ditugu. Era berean tximeleta mota asko daude. Guk ikusitako animalien artean honako hauek nabarmenduko genituzke: zikoina eta zikoin handia, tximua (kongoa, aurpegizuria eta armiarma), lertxuna (zuria, urdina eta bizkar berdeena), dordoka berdea eta lora, sudurhandiko saguzarra, karraskari erraldoia, katagorri arrunta eta grisa, nagia, iguana, basiliskoa, muskerra, ubarroia, okila, koatia, Indiako behia, uretako bufaloa, hartz inurrijalea, jaguarundia, krokodiloa, kaimana, mokozabal arrosa, karramarroa, tukana, apoa, zopilotea.

Aniztasun biologikoa Herrialdearen aniztasun biologikoak mundu osoko naturzaleak erakartzen ditu. Gehienentzat erakartasunik nagusiena zenbaturik dauden zortziehun berrogeitahamar hegazti mota dira; besteak beste quetzal liluragarria, buru anil koloreko kolibria, guacamayoa eta tukana. Costa Ricako basoetan mila laurehun baino gehiago zuhaitz mota bizi dira eta bizileku ezberdinak eskeiniak dira bertako animalientzat.

Parke naturalak Herrialdearen zabaleraren %12a parke naturalek betetzen dute. Baso zainduak eta indigenen erreserbak kontutan harturik, babestutako zabalera %27a da. Parke naturaletan oinez edo zaldiz egiteko ibilbide ikaragarri ederrak daude. Bat azpimarratzekotan Liberiatik iparekialdera dagoen Rincón de la Vieja parkea nabarmenduko genuke. Bertan, parkeko sumendiak, sumendien ondoan sortzen den aniztasun geologikoa (pailak, fumarolak, urberoak, ur sufretsuak, lakuak, ur-jauziak‌) eta basoetako bakea ezagutzen aspertzeko betarik ez dugu izango. Parkera iristeko bidea egoera onean dago eta aterpe aurkitzeko zailtasun handirik ez dago.


Dortokak Munduan dauden zortzi itsas dordoka moten artean, bost (baula, berdea, lora, carey eta cahuama) Costa Ricako hondartzetan ikus ditzakegu. Handiena (baula) 700 kiloko pisura iritsi daiteke. Turista gehienen jomuga Karibeko Tortuguero parkea izaten da, baina Ozeano Barean ere (adibidez Ostional herrian) ikusi ahal dugu naturak eskeintzen digun eta denon artean zaindu behar dugun galzorian dagoen arraultz errunaldiaren mirari hunkigarria.

Bizibidaia Costa Rica bizikletaz bisitatzeko herrialde egokia da. Ticoek ere, batez ere herri txikietakoek bizikletaz mugitzeko ohitura badute. Hau dela eta, bizikletak konpontzeko kalitate guztietako piezak aurkitu ahal ditugu. Bide gehienek egoera txarrean eta aldapatsuak izan arren, lasaitasun osoz naturatik gertu egoteko aukera ematen dute. Gainera bidetik gehiegi urrundu gabe aurrekontu mugatutako turistok jan (ohiko “casado”a) eta lo egiteko toki xume asko aurkituko ditugu. Bideei dagokienez, Pan-Amerikako errepidea alde batera utzita, trafikoaren arriskua eskasa da eta gainera gehienetan errepideetako egoeragatik abiadura motelekoa. Kirola egiteko aukera asko aurkituko ditugu Costa Rican. Surflariek gero eta gehiagotan hautatzen dituzte bai Ozeano Bare bai Karibe aldeko Costa Ricako hondartzak. Azken urte hauetan gehien zabaldu den kirol eskeintza Canopy Tour-a da. Era erraz batean azaldurik basoetako zuhaitz gainetik metalezko kable luze batetik zintzilikaturik egiten den tirolina. Baina gure ustez, Costa Ricara doana inolaz ere probatu gabe utzi behar ez duena rafting-a da. Reventazón, Saripiquí, Corobicí eta General ibaietan eskeiniko digute rafting-a egiteko aukera, baina gomendagarriena La Misión filmea grabatu zen ibaia: Pacuarea.


Poรกs


Poรกs












Volcรกn Arenal




Cayo Negro



Lago Arenal



Playa Potrero


Playa Brasilito




Punta India


Ostional


Ostional


Ostional


Ostional


Ostional






Playa Carrillo


Playa Carrillo


Cabo Blanco


Cabo Blanco


Ostional


Rinc贸n de la Vieja


Rinc贸n de la Vieja


Rinc贸n de la Vieja


Rinc贸n de la Vieja


Rinc贸n de la Vieja


Rinc贸n de la Vieja



2002


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.