Jolas Multikulturalak

Page 1

JOLAS MULTIKULTURALAK


EL SIETE LOCO JATORRIA: Ekuador ADINA: 6 urte IRAUPENA: 5-10 minutu ANTOLAKETA: Zirkulu batean MATERIALA: GARAPENA: Jokalari bat zenbatzen hasten da: bat!; bere eskuinekoa: bi!, hurrengoa. Hiru! ‌ zazpi zenbakira heltzerakoan, jokalari guztiek txalo egin behar dute

zirkuluaren norabidea aldatzeko.

Beharrezkoa da jolas hau bizkor egitea, modu honetan, huts egiteak eta barreak ez dira faltako. Porrot egiten duen jokalaria zirkulutik atera beharko da.



LA LIMONADA JATORRIA: Kolonbia ADINA: 6 urte IRAUPENA: 10 minutu ANTOLAKETA: zutik zirkulu batean MATERIALA: GARAPENA: Zirkulu batean eskutik hartuta. Zirkuluaren barruko aldean jokalari bat abesten duen bitartean bueltak ematen ditu: – Madrugué una mañana en el mes de abril. Me encontré una muchacha como un serafín. Me pidió limonada, yo le di café, porque la limonada se salió y se fue. Abestia bukatzerakoan, jokalariek eskuak askatzen dituzte eta hiru arte zenbatzen dute, bitartean, abesten zegoen jokalariak ihes egiten du bere kideek zenbatzen bukatzerakoan harrapa ez dezaten. Harrapatzen duena erdiko postua hartuko du.



LA TXILA JATORRIA: Aljeria PARTAIDE KOPURUA: 12 pertsonatik aurrera HELBURUA: Aurkariari pilotarekin ematea MATERIALAK: Baloiak, talde erasotzailearen bikote bakoitzeko bat GARAPENA: Partaideekin bi talde osatzen dira (talde bakoitzean partaide kopuru bera). Talde horietako bat bikoteka jartzen da eskuak emanda. Bikote bakoitzak baloi bat du. Beste taldearen taldekidean era indibidualean mugitzen dira jolas espazio mugagabe batetik. Talde erasotzailekoek, eskuak askatu gabe, era indibidualean mugitzen direnen atzetik korrika egiten dute balioarekin ematen saiatzen diren bitartean. Jolasaren helburua talde erasotzaileak jaurtiketen bidez aurkako taldearen kide guztiak pilotarekin ematean datza. Partaide bat pilotarekin ukitua izaten denean, jolasetik kanpo geratzen da talde erasotzaileari puntu bat ematen zaio. Huts egiten denean, aldiz, ez da ezer gertatzen bikoteak baloia berriro hartzen du eta jolasten jarraitzen dute. Taldekide guztiak ukituak direnean, rolak aldatzen dira.



SĂ‚ SĂ‚ DING BOLONG BA JATORRIA: Senegal ADINA: 6 urte IRAUPENA: 10 minutu ANTOLAKETA: zutik zirkulu batean MATERIALAK: GARAPENA: Ausaz aukeratutako ume bat zirkulu baten erdialdean sartzen da. Bere inguruan lau jokalari erdiko presoa zaintzen dute kanpoko beste jokalariek uki (libratu) ez dezaten. Presoa liberatzen duena, bere postua hartuko du eta presoa, aldiz, bestearena. Kanpoan zehar dagoen jokalari bat zaintzaile batez ukitua izaten bada jolasetik kanporatuta geratzen da presoa liberatua izan arte.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.