Eskola Programa Didaktikoa 2016-2017. Eusk.

Page 1

Eskola Programa Didaktikoa 2016-2017


Ekoetxea Urdaibai Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen du sail honi atxikita dagoen Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez. Ekoetxea Urdaibain egiten diren ekintza guztiak Eusko Jaurlaritzak Ingurumena hobetu eta babesteko asmoz sortu dituen plan eta estrategiekin bat datoz. Ekoetxea Urdaibaik biodibertsitatearen inguruko erakusketa orokor bat du, eta horren helburu nagusia Biodibertsitatea zer den azaltzea eta bere balioarekiko sentikortzea da, argazkien, ikus-entzunezkoen, eta muntaketa interaktiboen bitartez. Dorretxeko behatokitik bista zoragarriaz goza daiteke, eta teleskopioak erabiliz, hainbat lekuren xehetasunak aurki ditzakegu: Laidako hondartza, padura, estuarioa inguratzen duten mendi eta basoak, Atxarreko San Pedroko baseliza, etab. Horrez gain, zentroak ingurumen hezkuntza tailerrak garatzeko zonaldea, kanpoaldean kokatzen den jolas-gunea (jolas parkea eta biodibertsitatearen labirintoa), taldeentzako jantoki estalia, auditorioa eta taberna-kafetegi zerbitzuak ditu.


Inguru naturala: itsaso eta lur arteko gune magikoa Urdaibaik aniztasun handia dauka paisaiari eta ekologiari dagokienez, hainbat ekosistema oso ezberdin biltzen baititu: amildegiak, hondartzak, basoak, padurak, ibai-ibarrak, etab. Urdaibai gure lurraldeko inguru berezia da eta nazioarteko hainbat babes figura ditu; honako hauek dira aipagarrienak: UNESCOK 1984an Biosfera Erreserba izendatu zuen. 1992an, Mundaka-Gernikako itsasadarra RAMSAR Hitzarmeneko Nazioarteko Hezegune Garrantzitsuen zerrendan sartu zen. Urdaibaiko zenbait eremu NATURA 2000 Sarearen parte dira, Europar Batasuneko babesturiko naturgune sarea.


Eskola Programa Didaktikoa Ingurumen Hezkuntza eta Sentsibilizaziorako Eskola Programa, 2020ko Ingurumen Esparru Programan oinarriturik dago eta Ekoetxea Urdaibaiko ingurumenhezkuntza programa nagusietako bat dugu. Eskola programa hau behatzeko, aztertzeko, gozatzeko eta hobetzeko hainbat ikas-jardueratan oinarrituta dago. 2016-2017 Eskola Programa Didaktikoa, 2016ko urriaren 3tik 2017ko ekainaren 21era bitartean garatuko da, eta honako helburu hauek bilduko ditu: Biodibertsitateari buruz sentikortzea eta ezagutzak hartzea, biodibertsitate orokorrekoak zein lan eremuan oinarritutakoak. Gizakiok ingurunean dugun eragina ulertzea. Ingurumenaren eta Garapen Iraunkorraren garrantzia gure gain hartzea, eta baita horien kudeaketak sortutako erronkak ere. Biodibertsitateak ematen dituen onurak eta bere kontserbazioak gizakiontzat daukan garrantzia ezagutzea. Eskola-eremutik kanpoko harreman pertsonalak erraztea, eta aisialdiaz gozatzeko modu berriak aurkitzea. Hezkuntza-ziklo bakoitzerako proposatutako jardueren edukiek lotura handia dute eskola-curriculumean bildutako helburuekin. Gorde zure eguna 2016ko irailaren 8tik aurrera.


Bisitaren antolaketa

Lanaldia 10.00etatik 16.00etara izango da, 4 zati ezberdin edukiko ditu eta zati horien artean bi atsedenaldi egongo dira, bat gosaltzeko eta bestea bazkaltzeko. Haur Hezkuntzaren kasuan, ordutegia 10.00etatik 15.00etara izango da eta Batxilergoko taldeena 10.00etatik 14.30etara. “Espezie inbaditzaileen” unitatearen kasuan, ordutegia 10.00etatik 13.00etara izango da. “Zientzia eta itsasoa esperimentatu” unitatearen kasuan ordutegia 10.00etatik 14.00etara izango da. Parte hartzen duen ikastetxe bakoitzari “Irakaslearen materiala“ deritzon agiria bidaliko zaio helbide elektroniko bidez, ikastetxean bertan aurretiko eta ondorengo lanak lantzeko, programa ez baita zentroko egonaldira mugatzen. 2016-2017 ikasturtean 5 unitate didaktiko eta 2 formakuntza-modulu ezberdin dauzkagu aukeran, hezkuntza ziklo zehatzetara egokituak:

Haur Hezkuntza

LH1. zikloa

LH2. zikloa

LH3. zikloa

DBH1. zikloa

DH2. zikloa

Batxilergoa / Ziklo formatiboak

UNITATE DIDAKTIKOAK Biodibertsitatearen Hastapenak

3

3

Biodibertsitatea: Padura

3

3

3

3

3

3

3

3

3

3

Biodibertsitatea: Denboran zeharreko bidaia

3

3

3

3

3

Urdaibaiko naturaaberastasuna

3

Biodibertsitatea: Kostalde harritsua eta hareatzak

3

3

3

MODULU FORMATIBOAK Espezie inbaditzaileak eta biodibertsitate galera: Baccharis halimifolia

3

3

3

Zientzia eta itsasoa esperimentatu

3

3

3


1. Unitate Didaktikoa Objetivos Helburuak

Biodibertsitatearen hastapenak

•B izidunak eta bizigabeak bereiztea, landare eta animalien garrantzia ulertu eta beraien kontserbazioarekin sentikortzeko. • J olasen bidez biodibertsitateaz gozatzea, modu didaktiko eta erakargarri batean gure ondare naturalaren aberastasunaz jabetzeko. • I zaki bizidunen ezaugarri eta premia ezagutzea, ingurune ezberdinetan bizi-eredu desberdinak aurkitzen direla ulertzeko.

Actividades Ekintzak

Ibilbidea 1,5 orduko iraupena duen ibilbidea Ekoetxea Urdaibaiko inguruetan. Ikasleek Euskadiko ekosistema nagusiak ezagutuko dituzte ibilbidean zehar aurkituko dituzten txoko ezberdinen bitartez. Hauetako bakoitzean material desberdinak izango dituzte jolasen bidez biodibertsitatea zer den eta duen balioa ikasteko. Erakusketa “Zer da biodibertsitatea?” erakusketa iraunkorreko edukiak erabiliko dituzte, besteak beste izaki bizidunen bizilekuak eta beharrak ezagutzeko, eta gizakiontzat duten garrantzia ulertzeko. Behatokia Antolatutako ekintzak paisaia ezberdinen behaketan zentratuko dira haien ezaugarriak ezagutzeko (Koloreak, formak, animalia eta landareak, etab.). Esperimentu gela (lehen hezkuntzako ikasleek bakarrik) Ikasleek paisaia ezberdinak irudikatuko dituzte taldeka sortutako collage baten bidez, horretarako era guztietako materialak izango dituzte eskuragarri. Bisitaldiaren prezioa: “Biodibertsitatearen hastapenak” . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1€ ikasle bakoitzeko.


2. Unitate Didaktikoa Helburuak Objetivos

Biodibertsitatea: Padura

• Ekosistema bezala padurek dituzten ezaugarriak ezagutzea, bere aberastasunaz jabetu eta bere kontserbazioaren alde sentikortzeko. •P aduretan bizi diren espezieak identifikatzea, beraien artean eta inguruarekiko dituzten harremanak ezagutu eta bakoitzaren moldaerak ulertzeko. •P adurek gizakioi ematen dizkiguten onurak ezagutzea, errespetuzko jarrerak garatu eta erabilera jasangarrien beharrei buruzko hausnarketa burutzeko. • E spezie inbaditzaileek Euskadiko hezeguneetan daukaten presentzia ezagutzea, honek suposatzen duen kalteaz jabetu eta arazoarekin sentikortzeko.

Actividades Ekintzak

Ibilbidea 2 ordu inguruko iraupena duen ibilbidea Busturiko San Kristobal auzoko paduran zehar. Bertan, paisaiaren behaketa eta espezieen identifikazioa burutu, eta espezie inbaditzaileen problematika ere bertatik bertara ezagutuko dute. Erakusketa “Zer da Biodibertsitatea?” erakusketa iraunkorreko ikus-entzunezko edukiak erabiliz, padurako biodibertsitateari buruzko ezagutza indartuko da. Behatokia Paisaiaren analisia, paduran ematen diren erabilerak eta hauek sortzen dituzten eraldaketak landuko dira. Esperimentu gela Padura eta bertako biodibertsitatearekin zerikusia duten esperimentazio jarduerak egingo dira bertan. Bisitaldiaren prezioa: “Biodibertsitatea: Padura”. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1 € ikasle bakoitzeko.


3. Unitate Didaktikoa Objetivos Helburuak

Biodibertsitatea: Kostalde harritsua eta hareatzak

• E uskadin aurki dezakegun kostaldeko paisaia-aniztasuna ezagutzea, ekosistema ezberdinek suposatzen duten aberastasunaz ohartu eta beraien kontserbazioan sentikortzeko. • Kostalde harritsu eta hondartzetan eta bereziki marearteko gunean bizi diren espezieak identifikatzea, beraien artean eta inguruarekiko dituzten harremanak ezagutu eta bakoitzaren moldaerak ulertzeko. •G izakiak kostaldean egiten dituen erabilerak ezagutzea, lortzen diren onurak kontutan hartuz, errespetuzko jarrerak garatu eta erabilera jasangarriei buruzko hausnarketa burutzeko.

Ekintzak Actividades

Ibilbidea 2 ordu inguruko iraupena duen ibilbidea Txatxarramendiko irlaren inguruan (Sukarrieta). Ibilbidea itsasbeheran egingo da, marea-putzuak eta hareatzak aztertzeko aukera izanik. Horrela, bertako izaki bizidunak eta ekosistemen ezaugarri nagusiak in situ ikusi ahal izango dituzte. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloaren kasuan, ibilbidea Mundakako Laidatxu hondartzan egingo dute. Bertan hondartza eta marearteko gunea ezagutzeko jarduerak eta jolasak burutuko dituzte. Erakusketa “Zer da Biodibertsitatea?” erakusketa iraunkorreko ikus-entzunezko edukiak erabiliz, kostaldeko biodibertsitateari buruzko ezagutza indartuko da. Behatokia Kostaldeko paisaiaren analisia, behatokitik ikusten diren kostaldeko ekosistema desberdinak eta hauen eraldaketak landuko dira. Esperimentu gela Kostaldea eta bertako biodibertsitatearekin zerikusia duten esperimentazio jarduerak egingo dira bertan. Bisitaldiaren prezioa “Biodibertsitatea: Kostalde harritsua eta hareatzak” . . . . . . 1€ ikasle bakoitzeko.


4. Unitate Didaktikoa Objetivos Helburuak

Actividades Ekintzak

Biodibertsitatea: Denboran zeharreko bidaia

• Garai desberdinetan espezie desberdinak bizi izan direla ulertzea, izaki bizidunek haien artean eta inguruarekin dituzten harremanak ulertu eta inguruko baldintzetara moldatzen direla ikasteko. • Historian zeharreko espezieen desagerpenen zergatiak ezagutzea, egungo errealitatearekin alderatu eta gaur egun gizakiak biodibertsitate galeran duen eragina ulertzeko. • Garai ezberdinetan izan diren biodibertsitatearen erabilpen desberdinak ezagutzea bere garrantziaz ohartu eta bere kontserbazioarekin sentikortzeko. Ibilbidea 1,5 ordu iraupena duen bisita Santimamiñeko multzo arkeologikoan zehar, non ikasleek garai ezberdinetan Euskadin izan den biodibertsitatearen ideia jaso eta gizakiak biodibertsitatearekin izan duen erlazioa ulertuko duten. Bisita gidatua Ekoetxea Urdaibaira “Zer da Biodibertsitatea?” erakusketa iraunkorreko ikus-entzunezko edukiak erabiliz eta behatokiak erakusten dituen bistak aprobetxatuz, garai ezberdinetako biodibertsitateari buruzko ezagutza indartuko da, zenbait espezieren moldaerak eta eboluzioa hobeto ulertu ahal izateko. Esperimentu gela Errepliken bidez Paleolito garaiko tresna eta material ezberdinak (ehiza tresnak, sua egiteko materialak, arropak, labar artea, etab.) sortuko dituzte, historian zehar gizakiaren beharrak asetzeko biodibertsitateak izan duen garrantzia ulertzeko.

Bisitaldiaren prezioa: “Biodibertsitatea: Denboran zeharreko bidaia”. . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2 € ikasle bakoitzeko.

Unitate didaktiko hau garatzeko beharrezkoa da, taldea autobus pribatuan etortzea. Unitate Didaktiko hau burutzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Historikoaren Zerbitzuaren laguntza eta Santimamiñeko lan taldearen laguntza izan dugu. UNESCOren ondarea eta erreferentzia lekua da gure lurraldean; kudeaketa arduratsu baten eredu: ikerketa, kontserbazio eta zabalkundea ardatz dituelarik. Proiektu berritzailea: denbora errealeko 3D erreplika birtual bikaina du.


5. Unitate Didaktikoa Helburuak

Ekintzak

Urdaibaiko natura-aberastasuna

• I nguru natural hurbilarekin kontaktuan jartzea, Urdaibaiko Biosfera Erreserbak barne hartzen duen paisaia eta espezie aniztasuna ezagutzera emateko. • Urdaibaiko Biosfera Erreserban eman diren erabilera tradizionalak ezagutzea, gizakia eta bere ingurunearen arteko elkarrekintzaren interpretazioa burutzeko eta honek paisaian eduki duen eragina ezagutzeko. • Biodibertsitatearen garrantziaz jabetzea, ingurunearen erabilera zentzudun eta jasangarriaren aldeko jarrera bultzatzeko. •U rdaibaiko Biosfera Erreserban dauden eremu babestu ezberdinen ezaugarriak ezagutzera ematea, hauek betetzen dituzten funtzioetaz jabetzeko.

Ibilbidea 2 ordu inguruko iraupena duen ibilbidea izango da Busturiko San Bartolome auzoko artadi kantauriar eta landazabal atlantikoan zehar. Ikaskuntza aktiboa sustatzen duen metodologia berri baten bidez, Urdaibaiko paisaia ezberdinak aztertuko dira eta baita gizakiak paisaia hauekin izan duen bizikidetzaren inguruan hausnartu ere. Erakusketa “Zer da Biodibertsitatea?” erakusketa iraunkorreko ikus-entzunezko edukiak erabiliz, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako biodibertsitateari buruzko ezagutza indartuko da. Behatokia Eskaintzen duen ikuspegi zabalari esker, paisaiaren interpretazioan sakonduko da.

Bisitaldiaren prezioa: “Urdaibaiko natura-aberastasuna” . . . . . . . . . 1€ ikasle bakoitzeko.


1. Hezkuntza modulua

Espezie inbaditzaileak eta biodibertsitate galera: Baccharis halimifolia

Helburuak • E spezie inbaditzaile bat zer den ulertzea, gaur egun biodibertsitate galeraren eragile nagusietako bat bihurtu den problematikarekin sentikortzeko. •K onkretuki Urdaibaiko Biosfera Erreserban Baccharis halimifolia landare inbaditzailea eragiten ari den ondorio kaltegarriak identifikatzea, habitat autoktonoen balioa eta hauek kontserbatu beharra ulertzeko. • Azken urteetan Baccharis halimifolia espezie inbaditzailearen erradikazioan aritu den LIFE proiektua ezagutzea, biodibertsitatearen babes eta berreskupenerako tresna gisa izan duen balioa ulertzeko.

Ekintzak Ibilbidea 1,5 ordu iraupena duen ibilbidea Baccharis halimifolia landare inbaditzailea hedatzen ari deneko eremutik, honen ondorioz kaltetuak izaten ari diren habitat autoktonoak (ihitokiak, lezkadiak, etab.) ere ezagutuko dituztelarik. Bisita gidatua Ekoetxea Urdaibaira Euskadiko Biodibertsitate Zentrora egingo den bisita gidatuan, biodibertsitatearen balioa eta honen galeraren ondorioen inguruko hausnarketan sakondu ahal izango dute.

Bisitaldiaren prezioa: “Espezie inbaditzaileak eta biodibertsitate galera: Baccharis halimifolia” . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1€ ikasle bakoitzeko.


2. Hezkuntza modulua

Zientzia eta itsasoa esperimentatu

Helburuak • I tsas-zientzien alorrean ekintza teoriko-praktikoa burutzea, ikasleak zientziara hurbidu eta ikerketaren inguruko interesa sustatzeko. • Ikasleak egun batez zientzialari bihurtzea, biodibertsitatearenganako errespetuaren oinarriak eta arrantza jasangarriarenak zabaltzeko.

Ekintzak Laborategiko jarduera AZTI-Tecnalia-ren bidez, ikasleek arrantza mailan interesa duten espezieen laginketa-tailer batean parte hartuko dute. Modu entretenigarri eta dibertigarrian bere kudeaketa itsas-ekosistemarako zein garrantzitsua den ezagutu ahal izango dute. Horretarako material biologikoa (artisau arrantzatik ateratako arrain eta ornogabe aleak) eta laborategikoa (iktiometroa, identifikazio taxonomikorako gakoa, pintzak, labaina, espageti markak, etab.) erabiliko ditugu. Esperimentazio gela Biodibertsitatea: Espezie nagusiak sailkatu eta identifikatu, arrantza sareetan jaus daitezkeen espezie kopuru nabarmena behatuz. Laginketa biologikoak: Populazioaren ezaugarriak ikertu, aleen sexua, pisua, eta neurria hartuz. Otolitoa ere aztertuko dugu adina zehazteko. Bisita gidatua Ekoetxea Urdaibaira Itsas ikerkuntzak arrantzak ustiatutako populazioen alde biologiko eta kuantitatiboak ikertzen ditu. Ikasleek itsas biodibertsitatearen egungo egoera ezagutuko dute, laborategian burututako laginketa biologikoen emaitzak aztertuz. Plaza mugatuak: Irailaren 8tik aurrera jasotzen diren deien ordena errespetatuko da eguna gordetzeko. Bisitaldiaren prezioa: “Zientzia eta itsasoa esperimentatu” . . . . . . . . . 1€ ikasle bakoitzeko.


Informazioa eta izen ematea

Erreserbak 2016ko irairalen 8tik aurrera gauzatu ahal izango dira, harremanetan jartzeko honako telefono zenbakietara deituz: Tel: 946 870 402 Tel: 946 870 432 • 946 870 404 • 946 870 414 Deien ordena errespetatuko da egutegia betetzen den arte. Kontuan hartu beharreko oharrak: • Ikasle bakoitzak boligrafoa edo arkatza ekarri beharko du lan-koadernoa betetzeko. • Arropa erosoa, anoraka eta oinetako egokiak janztea gomendatzen da. • Taldearen garraioa eta janaria ikastetxearen kontura izango dira. • Ekoetxea Urdaibaik ikasleei zuzenduriko jantokia dauka.

Nola iritsi Trena: Euskotreneko Bilbo-Bermeo linea (Bilbo-Donostia linearekin trenaldaketa egiteko aukera ere badago). Informazio gehiago izateko eta ordutegiei buruzko kontsultak egiteko: 902 54 32 10; www.euskotren.es Busturiako San Kristobal eta Axpe dira zentrotik gertuen dauden geltokiak. Autobusa: Bizkaibus-eko Bilbo-Bermeo linea. Informazio gehiago izateko eta ordutegiei buruzko kontsultak egiteko: 902 22 22 65; www.bizkaia.net Errepidez: A8-tik bagoaz, BI-635 errepidea hartu behar dugu (Gernikarako norabidea) Zornotzako irteeran. Gernikara iristen garenean, BI-2235-a hartu behar dugu (Bermeorako norabidea) eta aurrera jarraitu Busturiako San Bartolome auzoko biribilgunera iritsi arte. Bertan Ekoetxea Urdaibaira nola joan adierazita dago.

Helbidea eta kontaktua:

Gernikatik Bermeorako errepidea • San Bartolome auzoa 35 48350 Busturia (Bizkaia) Tel.: 946 870 402 Tel.: 946 870 432 • 946 870 404 • 946 870 414 www.torremadariaga.net www.facebook.es/biodibertsitatea.org hezkuntza@torremadariaga.org


MADARIAGA DORRETXEA Dorretxea XV. mendean eraiki zuten, seguruenik garai hartan bando-gerretan ohikoak ziren defentsarako eginkizunak edukiko zituen dorretxe gisa. XVII. Mendean jauregi erantsia eraiki zioten, bizitoki bihurtzeko asmoz. Dorretxeari erantsitako Erlujuaren Dorrea 1852. urtekoa da, eta San Bartolome auzoko lagun batek eraiki zuen, Busturiako herriak erabil zezan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.