2018-2019
Eskola Programa Didaktikoa
Ekoetxea Urdaibai Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak kudeatzen du sail honi atxikita dagoen Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez. Ekoetxea Urdaibain egiten diren ekintza guztiak Eusko Jaurlaritzak bai Ingurumena hobetu eta babesteko asmoz, eta baita jasangarritasunerako hezkuntzarako sortu dituen plan eta estrategiekin bat datoz. Ekoetxea Urdaibaik, Urdaibaiko Biosfera Erreserbari buruzko erakusketa iraunkor bat dauka, Biosfera Erreserba bat zer den deskribatzen duena garapen jasangarriaren eredu gisa. Bertan, Urdaibairen ezaugarri propioak, bere kudeaketa eredua eta egiten ari diren proiektuak erakusten dira, baita bere ondare naturala eta kulturala. Horrez gain, biodibertsitatearen inguruko erakusketa orokor bat du, eta horren helburu nagusia Biodibertsitatea zer den azaltzea eta bere balioarekiko sentikortzea da, argazkien, ikus-entzunezkoen, eta muntaketa interaktiboen bitartez. Dorretxeko behatokitik bista zoragarriaz goza daiteke, eta teleskopioak erabiliz, hainbat lekuren xehetasunak aurki ditzakegu: Laidako hondartza, padura, estuarioa inguratzen duten mendi eta basoak, Atxarreko San Pedro baseliza, etab. Horrez gain, zentroak ingurumen hezkuntza tailerrak garatzeko zonaldea, kanpoaldean kokatzen den jolas-gunea (jolas parkea eta biodibertsitatearen labirintoa), taldeentzako jantoki estaliak, auditorioa eta taberna-kafetegi zerbitzuak ditu.
Inguru naturala: itsaso eta lur arteko gune magikoa Urdaibaik aniztasun handia dauka pai saiari eta ekologiari dagokienez, hain bat ekosistema oso ezberdin biltzen baititu: amildegiak, hondar tzak, ba soak, padurak, ibai-ibarrak, etab. Urdaibai gure lurraldeko inguru berezia da eta nazioarteko hain bat babes figura ditu; honako hauek dira aipagarrienak: UNESCOK 1984an Biosfera Erre serba izendatu zuen. 1992an, Mundaka-Gernikako itsas adarra RAMSAR Hitzarmeneko Na zioarteko Hezegune Garrantzitsuen zerrendan sartu zen. Urdaibaiko zenbait eremu NATURA 2000 Sarearen parte dira, Europar Bata suneko babesturiko naturgune sarea.
Eskola Programa Didaktikoa Ingurumen Hezkuntza eta Sentsibilizaziorako Eskola Programa, 2020ko Ingurumen Esparru Pro graman oinarriturik dago eta Ekoetxea Urdaibaiko ingurumen- hezkuntza programa nagusietako bat dugu. Eskola programa hau behatzeko, aztertze ko, gozatzeko eta hobetzeko hainbat ikas-jardueratan oinarrituta dago. 2018-2019 Eskola Programa Didaktikoa, 2018ko irailaren 17tik ekainaren 21era bitartean garatuko da, eta honako helburu hauek bilduko ditu: Biodiber tsitatea eta Geodiber tsitateari buruz sentikortzea eta ezagutzak hartzea, bai orokorrean zein lan eremuan oinarritutak. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ondare naturala eta kulturala ezagutzera ematea eta balioan jartzea. Gizakiok ingurunean dugun eragina ulertzea. Garapen Jasangarriaren eta bere kudeaketak sortzen dituen erronken garrantziaren inguruan hezitzea. Ekosistemek eskeintzen dituzten onurak (ekosistemen zerbitzuak) ezagutu eta beraien kon tserbazioaren garrantzia ulertzea. Eskola-eremutik kanpoko harreman pertsonalak erraztea, eta aisialdiaz gozatzeko modu berriak aurkitzea. Hezkun tza-ziklo bakoi tzerako proposatutako jardueren edukiek lotura handia dute eskola-curriculumean bildutako helburuekin. Gorde zure bisita eguna 2018ko irailaren 5etik aurrera.
Bisitaren antolaketa Lanaldia 10.00etatik aurrera garatuko da, eta 16:00ak arte luzatu ahal izango da, bi zati ezberdin edukiko dituelarik (kanpo ibilbidea eta bisita zentrora). Zati horien artean bi a tsedenaldi egongo dira, bat hamaiketakorako eta bestea bazkaltzeko. Haur Hezkuntzaren kasuan, ordutegia 10.00etatik 15.00etara izango da. Ordutegia eta programa talde bakoitzaren behar konkretuetara moldatu ahal izango dira, posible den neurrian taldeen interesetara egokituz. Parte har tzen duen ikaste txe bakoi tzari “Irakaslearen materiala” deri tzon agiria bidaliko zaio helbide elektroniko bidez, ikastetxean bertan aurretiko eta ondorengo lanak lantzeko, programa ez baita zentroko egonaldira mugatzen.
Gomendioak
Ekoe txea Urdaibaitik, honako gomendioak eman nahi dizkizuegu, bisita egin aurretik: Aurretiz botatako materiala lantzea, unitate didaktikoaren helburuak hobeto ulertzeko. Egingo diren ibilbideetarako oinetako egokiak ekartzea. Ikasleek arkatza edota boligrafoa ekarri beharko dute lan koadernoa osatzeko (haur hezkuntzako kasuan izan ezik). Bisita egunean, komeni da irakasle bat etortzea talde bakoitzeko (talde bakoitzak 20 ikasle izango ditu gutxi gora behera). Bestalde, autobus pribatuarekin zatozenentzat, goizean egingo den ibilaldirako zuen autobusa beharko dugula jakinarazten dizuegu.
ESKURAGARRI DAUDEN UNITATE DIDAKTIKOAK 2018-2019 ikasturterako 6 unitate didaktiko ezberdin dauzkagu aukeran, hezkuntza ziklo zehatzetara egokituak:
Haur Hezkuntza
LH 1. zikloa
LH 2. zikloa
LH 3. zikloa
DBH 1. zikloa
Batxilergoa / DBH 2. zikloa Ziklo formatiboak
unitate didaktikoak
Biodibertsitatearen Hastapenak
Biodibertsitatea: Padura
Biodibertsitatea: Kosta
Biodibertsitatea: Denboran zeharreko bidaia
Urdaibai, Biosfera Erreserba
Zientzia eta itsasoa esperimentatu
1. Unitate Didaktikoa
Biodibertsitatearen hastapenak Helburuak
izidunak eta bizigabeak bereiztea, landare eta animalien garrantzia B ulertu eta beraien kontserbazioarekin sentikortzeko. Jolasen bidez biodibertsitateaz gozatzea, modu didaktiko eta erakargarri batean gure ondare naturalaren aberastasunaz jabetzeko. Izaki bizidunen ezaugarri eta premia ezagutzea, ingurune ezberdinetan bizi-eredu desberdinak aurkitzen direla ulertzeko.
Ekintzak Ibilbidea
1,5 orduko iraupena duen ibilbidea Ekoetxea Urdaibaiko ingu ruetan. Ikasleek Euskadiko ekosistema nagusiak ezagutuko dituzte ibilbidean zehar aurkituko dituzten txoko ezberdinen bitartez. Hauetako bakoi tzean material desberdinak izango dituzte jolasen bidez biodiber tsitatea zer den eta duen balioa ikasteko.
Erakusketa
“Zer da biodibertsitatea?” erakusketa iraunkorreko edukiak erabiliko dituzte, besteak beste izaki bizidunen bizilekuak eta beharrak ezagu tzeko, eta gizakiontzat duten garrantzia ulertzeko.
Behatokia
Antolatutako ekin tzak paisaia ezberdinen behaketan zentratuko dira haien ezaugarriak ezagutzeko (koloreak, formak, animalia eta landareak, etab.).
Bisitaldiaren prezioa “Biodibertsitatearen hastapenak”: 1€ ikasle bakoitzeko.
2. Unitate Didaktikoa
Biodibertsitatea: Padura Helburuak
kosistema bezala padurek dituzten ezaugarriak ezagutzea, bere E aberastasunaz jabetu eta bere kontserbazioaren alde sentikor tzeko. Paduretan bizi diren espezieak identifikatzea, beraien artean eta inguruarekiko dituzten harremanak ezagutu eta bakoitzaren moldaerak ulertzeko. Padurek gizakioi ematen dizkiguten onurak ezagutzea, errespetuzko jarrerak garatu eta erabilera jasangarrien beharrei buruzko hausnarketa burutzeko. Espezie inbadi tzaileek Euskadiko hezeguneetan daukaten presentzia ezagutzea, honek suposatzen duen kalteaz jabetu eta arazoarekin sentikortzeko.
Ekintzak Ibilbidea
1,5 ordu inguruko iraupena duen ibilbidea Busturiko San Kristobal auzoko paduran zehar. Bertan, paisaiaren behaketa eta espezieen identifikazioa burutu, eta espezie inbadi tzaileen problematika ere bertatik bertara ezagutuko dute.
Erakusketa
Ekoetxea Urdaibaiko erakusketa iraunkorretako ikus-entzunezko edukiak erabiliz, padurako biodibertsitateari buruzko ezagutza in dartuko da.
Behatokia
Paisaiaren analisia, paduran ematen diren erabilerak eta hauek sor tzen dituzten eraldaketak landuko dira.
Esperimentu gela
Padura eta bertako biodibertsitatearekin zerikusia duten esperimen tazio jarduerak egingo dira bertan. Bisitaldiaren prezioa “Biodibertsitatea: Padura”: 1€ ikasle bakoitzeko.
3. Unitate Didaktikoa
Biodibertsitatea: Kosta Helburuak
uskadin aurki dezakegun kostaldeko paisaia-aniztasuna ezagutzea, ekosistema E ezberdinek suposatzen duten aberastasunaz ohartu eta beraien kontserbazioan sentikortzeko. Kostaldean eta bereziki marearteko gunean bizi diren espezieak identifika tzea, beraien artean eta inguruarekiko dituzten harremanak ezagutu eta bakoitzaren moldaerak ulertzeko. Gizakiak kostaldean egiten dituen erabilerak ezagutzea, lortzen diren onurak kontutan hartuz, errespetuzko jarrerak garatu eta erabilera jasangarriei buruzko hausnarketa burutzeko.
Ekintzak Ibilbidea
1,5 ordu inguruko iraupena duen ibilbidea txa txarramendiko irlaren inguruan (Sukarrieta). Ibilbidea itsasbeheran egingo da, marea-putzuak eta hareatzak azter tzeko aukera izanik. Horrela, bertako izaki bizidunak eta ekosistemen ezaugarri nagusiak in situ ikusi ahal izango dituzte. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloaren kasuan, ibilbidea Mundakako Laidatxu hondartzan egingo dute. Bertan hondartza eta marearteko gunea ezagutzeko jarduerak eta jolasak burutuko dituzte.
Erakusketa
Ekoe txea Urdaibaiko erakusketa iraunkorretako ikus-en tzunezko edukiak erabiliz, kostaldeko biodibertsitateari buruzko ezagutza indartuko da.
Behatokia
Kostaldeko paisaiaren analisia, behatokitik ikusten diren kostaldeko ekosistema desberdinak eta hauen eraldaketak landuko dira.
Esperimentu gela
Kostaldea eta bertako biodibertsitatearekin zerikusia duten esperimentazio jar duerak egingo dira bertan.
Bisitaldiaren prezioa “Biodibertsitatea: Kosta”: 1€ ikasle bakoitzeko.
4. Unitate Didaktikoa
Biodibertsitatea: Denboran zeharreko bidaia Helburuak
arai desberdinetan espezie desberdinak bizi izan direla ulertzea, G izaki bizidunek haien artean eta inguruarekin dituzten harremanak ulertu eta inguruko baldintzetara moldatzen direla ikasteko. Historian zeharreko espezieen desagerpenen zergatiak ezagutzea, egungo errealitatearekin alderatu eta gaur egun gizakiak biodiber tsitate galeran duen eragina ulertzeko. Garai ezberdinetan izan diren biodibertsitatearen erabilpen desberdinak ezagutzea, bere garrantziaz ohartu eta bere kontserbazioarekin sentikortzeko.
Ekintzak Ibilbidea
1,5 ordu iraupena duen bisita Santimamiñeko mul tzo arkeologikoan zehar, non ikasleek garai ezberdinetan Euskadin izan den biodiber tsitatearen ideia jaso eta gizakiak biodibertsitatearekin izan duen erlazioa ulertuko duten.
Bisita gidatua Ekoetxea Urdaibaira
Ekoe txea Urdaibaiko erakusketa iraunkorretako ikus-en tzunezko edukiak erabiliz eta behatokiak erakusten dituen bistak aprobetxatuz, garai ezberdinetako biodiber tsitateari buruzko ezagutza indartuko da, zenbait espezieren moldaerak eta eboluzioa hobeto ulertu ahal izateko.
Esperimentu gela
Errepliken bidez Paleolito garaiko tresna eta material ezberdinak (ehiza tresnak, sua egiteko materialak, arropak, labar artea, etab.) sortuko dituzte, historian zehar gizakiaren beharrak asetzeko biodibertsitateak izan duen garrantzia ulertzeko. Bisitaldiaren prezioa “Biodibertsitatea: Denboran zeharreko bidaia”: 2€ ikasle bakoitzeko. Unitate didaktiko hau garatzeko beharrezkoa da, taldea autobus pribatuan etortzea. Unitate Didaktiko hau burutzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Historikoaren Zerbitzuaren laguntza eta Santimamiñeko lan taldearen laguntza izan dugu. UNESCOren ondarea eta erreferentzia lekua da gure lurraldean; kudeaketa arduratsu baten eredu: ikerketa, kontserbazio eta zabalkundea ardatz dituelarik. Proiektu berritzailea: denbora errealeko 3D erreplika birtual bikaina du.
5. UNITATE DIDAKTIKOA
Urdaibai, Biosfera Erreserba Helburuak
Biosfera Erreserba bat sakonki zer den ezagutu eta ondare natural eta kulturalaren kontserbazioaren garrantziaz sentikortzea, Biosfera Erreserben oinarrizko helburua balorean jarriz: Garapen jasangarria. Natura 2000 Sarearen parte diren ekosistema nagusiak, baita Urdaibaiko Biosfera Erreserban dauden geodibertsitatea eta ondare kulturala ezagutzea. Urdaibaiko oinarrizko ekosistemek eskain tzen dituzten zerbitzuei (hornidurazkoak, erregulaziozkoak, kulturalak...) buruzko ezagutzak lortzea.
Ekintzak Ibilbidea
1,5 ordu inguruko ibilbidea Urdaibaiko itsasadarrarekiko paralelo doan landa-ingurutik, Sukarrietatik hasten dena eta Ekoe txea Urdaibain, Busturian buka tzen dena. Ibilbide honetan, Natura 2000 Sarean barne dauden ekosistemak aztertuko dira, batik bat: ibai sarea, artadi kantauriarra, itsasertza eta padurak, eta Urdaibaiko itsasadarra.
Bisita gidatua Ekoetxea Urdaibaira
Ekoe txea Urdaibaira egingo den bisita gidatuan, ikasleek Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren inguruko ezagutzak sendotuko dituzte, horretarako erakusketa iraunkor berri bat izango dute elementu interaktibo eta bideo mapping-arekin. Bisitaldiaren prezioa “Urdaibai, Biosfera Erreserba”: 1€ ikasle bakoitzeko.
6. UNITATE DIDAKTIKOA
Zientzia eta itsasoa esperimentatu Helburuak
Itsas-zientzien alorrean ekintza teoriko-praktikoa burutzea, ikasleak zientziara hurbildu eta ikerketaren inguruko interesa sustatzeko. Ikasleak egun batez zientzialari bihurtzea, biodibertsita tearenganako errespetuaren oinarriak eta arran tza jasangarriarenak zabaltzeko.
Ekintzak Laborategiko jarduera
AZTI-Tecnalia-ren bidez, ikasleek arran tza mailan interesa duten espezieen laginketa-tailer batean parte hartuko dute. Modu entretenigarri eta dibertigarrian bere kudeaketa i tsas-ekosistemarako zein garran tzi tsua den ezagutu ahal izango dute. Horretarako material biologikoa (artisau arran tzatik ateratako arrain eta ornogabe aleak) eta laborategikoa (iktiometroa, identifikazio taxonomikorako gakoa, pintzak, labaina, espageti markak, etab.) erabiliko ditugu.
Esperimentazio gela
Biodibertsitatea: Espezie nagusiak sailkatu eta identifikatu, arrantza sareetan jaus daitezkeen espezie kopuru nabarmena behatuz. Laginketa biologikoak: Populazioaren ezaugarriak ikertu, aleen sexua, pisua, eta neurria hartuz. Otolitoa ere aztertuko dugu adina zehazteko.
Bisita gidatua Ekoetxea Urdaibaira
Ekoe txea Urdaibaiko bisitan, ikasleek i tsasoaren eta bere biodiber tsitatearen inguruko ezagutzak sentoduko dituzte. Horretarako, erakusketa iraunkorrak eta behatokia izango dituzte eskuragarri.
Plaza mugatuak
Irailaren 5etik aurrera jaso tzen diren deien ordena errespetatuko da eguna gordetzeko. Bisitaldiaren prezioa “Zientzia eta itsasoa esperimentatu”: 1€ ikasle bakoitzeko.
informazioa eta izen ematea Erreserbak 2018ko irairalen 5tik aurrera gauzatu ahal izango dira, harremanetan jartzeko honako telefono zenbakietara deituz: 946 870 432 946 870 436 • 946 870 402 Deien ordena errespetatuko da egutegia betetzen den arte.
Azpiegiturak • Jateko gunea. • Taberna (astelehenetan itxita). • Jolas tokia. • Biodibertsitatearen labirintoa.
• 5 hektareako gune berdea. • Autobusentzako aparkalekua. • 2 Erakusketa iraunkor. • Aldizkako erakusketa.
Nola iritsi Trena: Euskotreneko Bilbo-Bermeo linea (Bilbo-Donostia linearekin tren-aldaketa egiteko aukera ere badago). Informazio gehiago izateko eta ordutegiei buruzko kontsultak egiteko: 902 54 32 10; www.euskotren.es Busturiako San Kristobal eta Axpe dira zentrotik gertuen dauden geltokiak. Sukarrieta
Txatxarramendi
Busturia-Axpe
San Bartolomé
Autobusa: Bizkaibus-eko Bilbo-Bermeo linea. Informazio gehiago izateko eta ordutegiei buruzko kontsultak egiteko: 902 22 22 65; www.bizkaia.eus
uhartea
Kanala Marismas
ai Ekoetxea Urdaib ea Madariaga Dorretx
Marismas
Busturia
bal Altamira-San Kristo
Getxo
Errepidez: A8-tik bagoaz, BI-635 errepidea hartu behar dugu (Gernikarako norabidea) Zornotzako irteeran. Gernikara iristen garenean, BI-2235-a hartu behar dugu (Bermeorako norabidea) eta aurrera jarraitu Busturiako San Bartolome auzoko biribilgunera iritsi arte. Bertan Ekoetxea Urdaibaira nola joan adierazita dago.
Bermeo
Astilleros-Murueta 235 Bilbo/Bilbao BI-2 Gernika-Lumo Murueta
Urdaibai
Urdaibai
BI-2235
Helbidea eta kontaktua
Gernika-Lumo
eorantz
Hartu BI-2235 Berm Barakaldo
BI-635 Bilbo/Bilbao
nikarantz
Hartu BI-635 Ger
o
Amorebieta-Etxan
A8
arantz
A8 hartu Donosti
rantz
ainlekua) Gernika
nika irteeratik (ord
Amorebieta-Ger
Gernikatik Bermeorako errepidea • San Bartolome auzoa 35 48350 Busturia (Bizkaia) 946 870 432 (Hezkuntza Saila) 946 870 402 (Bisitariari arreta) www.ekoetxea.eus www.facebook.es/biodibertsitatea Hezkuntza.Urdaibai@ekoetxea.eus
MADARIAGA DORREtxEA Dorretxea XV. mendean eraiki zuten, seguruenik garai hartan bando-gerretan ohikoak ziren defentsarako eginkizunak edukiko zituen dorretxe gisa. XVII. mendean jauregi erantsia eraiki zioten, bizitoki bihurtzeko asmoz. Dorretxeari erantsitako Erlujuaren Dorrea 1852. urtekoa da, eta San Bartolome auzoko lagun batek eraiki zuen, Busturiako herriak erabil zezan.