Eskola Programa Didaktikoa 2019-2020

Page 1

2019-2020

Eskola Programa Didaktikoa


Ekoe­txea Urdaibai Eusko Jaurlari­tzaren Ingurumen, Lurralde Plangin­tza eta E­txebizi­tza Sailak kudea­tzen du sail honi a­txikita dagoen Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez. Ekoe­txea Urdaibain egiten diren ekin­tza guztiak, Eusko Jaurlari­tzak Ingurumena hobetu eta babesteko asmoz, eta baita jasangarritasunerako hezkun­tzarako sortu dituen plan eta estrategiekin bat datoz. Ekoe­txea Urdaibaik, Urdaibaiko Biosfera Erreserbari buruzko erakusketa iraunkor bat dauka, Biosfera Erreserba bat zer den deskribatzen duena garapen jasangarriaren eredu gisa. Bertan, Urdaibairen ezaugarri propioak, bere kudeaketa eredua eta egiten ari diren proiektuak erakusten dira, baita bere ondare naturala eta kulturala. Horrez gain, biodiber­tsitatearen inguruko erakusketa orokor bat du, eta horren helburu nagusia Biodiber­tsitatea zer den azal­tzea eta bere balioarekiko sentikor­tzea da, argazkien, ikus-en­tzunezkoen, eta muntaketa interaktiboen bitartez. Dorre­txeko behatokitik bista zoragarriaz goza daiteke, eta teleskopioak erabiliz, hainbat lekuren xehetasunak aurki di­tzakegu: Laidako hondar­tza, padura, estuarioa ingura­tzen duten mendi eta basoak, A­txarreko San Pedro baseliza, etab. Horrez gain, zentroak formazio eta hezkun­tza tailerrak gara­tzeko zonaldea, kanpoaldean koka­tzen den jolas-gunea (jolas parkea eta biodiber­tsitatearen labirintoa), taldeen­tzako jantoki estaliak, auditorioa eta taberna-kafetegi zerbi­tzuak ditu.


URDAIBAI: GIZAKIA ETA NATURAREN ARTEKO BIZIKIDETZA HELBURU DUEN EREMU EZIN EDERRAGOA Urdaibaik aniztasun handia dauka pai­saiari eta ekologiari dagokienez, hain­bat ekosistema oso ezberdin bil­tzen baititu: amildegiak, hondar­tzak, ba­soak, pa­du­rak, ibai-ibarrak, etab. Inguru guzti hauen kontserbazioa bul­tzatu eta beraien erabilera jasangarria bideratzeko asmoz, nazioarteko hain­bat babes figura ditu Urdaibaik; honako hauek dira aipagarrienak: NESCOK 1984an Biosfera Erre­ser­ba izenU datu zuen. 1992an, Mundaka-Gernikako i­tsas­­a­da­rra RAMSAR Hi­tzar­me­neko Na­zio­­ar­te­ko Hezegune Ga­rran­tzi­tsuen zerrendan sartu zen. Urdaibaiko zenbait eremu NA­TURA 2000 Sarearen parte dira, ­ Europar Bata­ suneko babesturi­ko naturgune sarea: • Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak (HBBE): - Mundakako itsasadarreko eta Ogoño lur­ muturreko itsas gunea. - U rdaibaiko itsasadarra. • Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE): - U rdaibaiko itsasertzak eta padurak. - U rdaibaiko ibai sarea. - U rdaibaiko artadi kantauriarrak.


Eskola Programa Didaktikoa Jasangarritasunerako hezkuntzarako Eskola Programa, 2020ko Ingurumen Esparru Pro­g raman oinarriturik dago eta Ekoe­txea Urdaibaiko programa nagusietako bat dugu. Eskola programa hau beha­tzeko, azter­tze­ko, go­za­­tzeko eta hobe­tzeko hainbat ikas-jardueratan oinarrituta dago. 2019-2020 Eskola Programa Didaktikoa, 2019ko irailaren 23a eta 2020ko ekainaren 19a bitartean ­garatuko da, eta honako helburu hauek bilduko ditu: arapen Jasangarriaren eta bere kudeaketak sor­ G tzen dituen erronken garran­tziaren inguruan hezi­ tzea. Jasangarritasunerako heziketaren arloan metodologia berritzaileak eskaintzea. Biodiber­tsitatea eta Geodiber­tsitateari buruz sen­ti­ kor­tzea eta ezagu­tzak har­tzea, bai orokorrean zein lan eremuan oinarritutak. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren ondare naturala eta kulturala ezagu­tzera ematea eta balioan jar­tzea. Gizakiok ingurunean dugun eragina uler­tzea. Ekosistemek eskein­tzen dituzten onurak (ekosistemen zerbi­tzuak) ezagutu eta beraien kon­tser­ba­zioa­ ren garran­tzia uler­tzea. Eskola-eremutik kanpoko harreman per­ tsonalak erraz­tea, eta aisialdiaz goza­tzeko modu berriak aur­ ki­tzea. Hezkun­ tza-ziklo bakoi­ tzerako proposatutako jardueren edukiek lotura handia dute eskola-curriculumean bildutako helburuekin. Gorde zure bisita eguna 2019ko irailaren 9tik a ­ urrera.


Bisitaren antolaketa Lanaldia 10:00etatik aurrera garatuko da, eta 16:00ak arte luzatu ahal izango da, bi zati ezberdin edukiko dituelarik (kanpo ibilbidea eta bisita zen­ trora). Zati horien artean bi a­tsedenaldi egongo dira, bat hamaiketakorako eta bestea baz­kal­tzeko. Haur Hezkun­tzaren kasuan, ordutegia 10:00etatik 15:00etara izango da. Ordutegia eta programa talde bakoi­ ­ tzaren behar konkretuetara moldatu ahal izango dira, posible den neurrian taldeen interesetara egokituz. Parte har­tzen duen ikaste­txe bakoi­tzari “Irakastzon agiria bidaliko zaio learen materiala” deri­ helbide elektroniko bidez, ikaste­txean bertan aurretiko eta ondorengo lanak lan­tzeko, programa ez baita zentroko egonaldira muga­tzen.

Gomendioak

Ekoe­txea Urdaibaitik, honako gomendioak eman nahi dizkizuegu, bisita egin aurretik: Aurretiz botatako materiala lan­tzea, unitate didak­ tikoaren helburuak hobeto uler­tzeko. Egingo diren ibilbideetarako oinetako egokiak ekar­tzea. Ikasleek arka­tza edota boligrafoa ekarri beharko dute lan koadernoa osa­tzeko (haur hezkun­tzako kasuan izan ezik). Bisita egunean, komeni da irakasle bat etor­tzea talde bakoi­tzeko (talde bakoi­tzak 20 ikasle izango ditu gu­txi gora behera). Bestalde, autobus pribatuarekin zatozenen­tzat, goizean egingo den ibilaldirako zuen autobusa beharko dugula jakinarazten dizuegu.


ESKURAGARRI DAUDEN UNITATE DIDAKTIKOAK 2019-2020 ikasturterako 6 unitate didaktiko ezberdin dauzkagu aukeran, hez­kun­tza ziklo zeha­tzetara egokituak:

Haur Hezkun­tza

LH 1. zikloa

LH 2. zikloa

LH 3. zikloa

DBH 1. zikloa

Ba­txilergoa / DBH 2. zikloa Ziklo formatiboak

unitate didaktikoak

Biodiber­tsitatearen Hastapenak

Padura

Kosta

Denboran zeharreko bidaia

Urdaibai, Biosfera Erreserba

Zien­tzia eta i­tsasoa esperimentatu


1. UNITATE DIDAKTIKOA

Biodiber­tsitatearen hastapenak ­

Helburuak izidunak eta bizigabeak bereiztea, landare eta animalien garran­tzia B ulertu eta beraien kon­tserbazioarekin sentikor­tzeko. Jolasen bidez biodiber­tsitateaz goza­tzea, modu didaktiko eta erakargarri batean gure ondare naturalaren aberastasunaz jabe­tzeko. Izaki bizidunen ezaugarri eta premiak ezagu­tzea, ingurune ezber­dine­ tan bizi-eredu desberdinak aurki­tzen direla uler­tzeko.

Ekintzak Ibilbidea

1,5 orduko iraupena duen ibilbidea Ekoe­ txea Urdaibaiko in­ gu­ ruetan. Ikasleek Urdaibaiko ekosistema nagusiak ezagutuko dituzte ibilbidean zehar aurkituko dituzten ­txoko ezberdinen bitartez. Hauetako bakoi­tzean material desberdinak izango dituzte jolasen bidez biodiber­tsitatea zer den eta duen balioa ikasteko.

Erakusketa

“Zer da biodiber­ tsitatea?” erakusketa iraunkorreko edukiak erabiliko ­dituzte, besteak beste izaki bizidunen bizilekuak eta beharrak ezagu­ tzeko, eta gizakion­tzat duten garran­tzia uler­tzeko.

Behatokia

Antolatutako ekin­tzak paisaia ezberdinen behaketan zentratuko dira haien ezaugarriak ezagu­tzeko (koloreak, formak, animalia eta landareak, etab.).

“Biodiber­tsitatearen hastapenak” bisitaldiaren prezioa: 1€ ikasle bakoitzeko.


2. UNITATE DIDAKTIKOA

Padura Helburuak adurek inguruko biztanleen giza garapenean eta ekonomian duten P garrantzia ulertzea, urriak diren ekosistema hauek balioan jartzeko. Paduretan bizi diren espezieak identifika­tzea, beraien artean eta inguruarekiko dituzten harremanak ezagutu eta bakoi­tzaren moldaerak uler­tzeko. Padurako paisaiaz gozatzea eta bizipenak konpartitzea, inguru hauekiko errespetuzko jarrerak garatu eta erabilera jasangarrien beharrei buruzko hausnarketa burutzeko. Espezie inbadi­tzaileek Euskadiko hezeguneetan daukaten presen­tzia ezagu­tzea, honek suposa­tzen duen kalteaz jabetu eta arazoarekin sen­ tikor­tzeko.

Ekintzak Ibilbidea

1,5 ordu inguruko iraupena duen ibilbidea Busturiko San Kristobal auzoko paduran zehar. Bertan, paisaiaren interpretazioa eta espe­zieen identifikazioa burutuko dugu, eta ikasleek espezie inbadi­tzai­leen problematika ere bertatik bertara ezagutuko dute.

Erakusketa

Ekoe­txea Urdaibaiko erakusketa iraunkorretako ikus-en­tzu­nez­ko edu­kiak erabiliz, padurako paisaiari buruzko ezagu­tza eta jasangarritasunaren aldeko ideiak indartuko dira.

Behatokia

Paisaiaren analisia, paduran ematen diren erabilerak eta hauek sor­tzen dituzten eraldaketak landuko dira.

Esperimentazio gela

Padura eta bertako ondarearekin zerikusia duten esperimen­ta­zio jarduerak egingo dira bertan.

“Padura” bisitaldiaren prezioa: 1€ ikasle bakoi­tzeko.


3. UNITATE DIDAKTIKOA

Kosta Helburuak rdaibaiko kostaldeko paisaia-aniztasuna ezagu­tzea, ekosistema hauek U eskein­tzen dituzten zerbitzuei esker, inguruko ekonomiarako eta giza garapenerako duten garrantzia ulertzeko. Kostaldean eta bereziki marearteko gunean bizi diren espezieak iden­ti­ fika­tzea, beraien artean eta inguruarekiko dituzten harremanak ezagutu eta bakoi­tzaren moldaerak uler­tzeko. Urdaibaiko biztanleek historian zehar kostaldeko paisaiekin izan duten hartu emana ezagutu, eta honi lotutako ondare kulturala balioan jartzea.

Ekintzak Ibilbidea

1,5 ordu inguruko iraupena duen ibilbidea ­txa­txarramendiko irlaren inguruan (Sukarrieta). Ibilbidea i­tsasbeheran egingo da, marea-pu­tzuak eta harea­tzak azter­tzeko aukera izanik. Horrela, bertako izaki bizidunak eta ekosistemen ezaugarri nagusiak in situ ikusi ahal izango dituzte. Haur Hezkun­tza eta Lehen Hezkun­tzako 1. zikloaren kasuan, ibilbidea Mundakako Laida­txu hondar­tzan egingo dute. Bertan hondar­tza eta marearteko gunea ezagu­tzeko jarduerak eta jolasak burutuko dituzte.

Erakusketa

Ekoe­txea Urdaibaiko erakusketa iraunkorretako ikus-en­tzunezko edukiak erabiliz, kostaldeko paisaiei buruzko ezagutza eta jasangarritasunaren ­aldeko ideiak indartuko dira.

Behatokia

Kostaldeko paisaiaren analisia, behatokitik ikusten diren kostaldeko ­ekosistema desberdinak eta hauen eraldaketak landuko dira.

Esperimentu gela

Kostaldea eta bertako ondarearekin zerikusia duten esperimentazio ­jar­duerak egingo dira bertan.

“Kosta” bisitaldiaren prezioa: 1€ ikasle bakoi­tzeko.


4. UNITATE DIDAKTIKOA

Denboran zeharreko bidaia Helburuak istoriaurreko gizakiaren bizimodua ezagutzea, ondare kulturalaren H kontserbazioaren garrantziaz jabetzeko. Denboran zehar gertatu diren klima, paisaia eta biodibertsitatearen aldaketak ezagutzea, beraien arteko harreman eta elkarreraginak uler­ tzeko. Garai ezberdinetan gizakiak egin dituen naturaren erabilera des­ ber­ dinak ezagu­tzea, bere garran­tziaz ohartu eta bere kon­tser­ba­zioa­rekin sentikor­tzeko.

Ekintzak Ibilbidea

1,5 ordu iraupena duen bisita Santimamiñeko mul­tzo arkeologikoan zehar, non ikasleek kobazuloaren sarreran dagoen aztarnategia bisitatu, eta 3Dko ibilbide birtuala egin ahal izango duten.

Bisita gidatua Ekoe­txea Urdaibaira

Ekoe­txea Urdaibaiko erakusketa iraunkorretako ikus-en­tzunezko edukiak erabiliz eta behatokiak erakusten dituen bistak aprobe­txatuz, gizakiak Urdaibain denboran zehar garatu dituen ekonomia eredu desberdinak ezagutuko ditugu. Era berean, hauek paisaian izan duten eraginaren inguruan hausnartuko dugu.

Esperimentu gela

Errepliken bidez Paleolito garaiko tresna eta material ezberdinak (ehiza tresnak, sua egiteko materialak, arropak, labar artea, etab.) sortuko dituzte, historian zehar gizakiaren beharrak ase­tzeko naturak izan duen garran­ tzia uler­tzeko. “Denboran zeharreko bidaia” bisitaldiaren prezioa: 2€ ikasle bakoi­tzeko. Unitate didaktiko hau gara­tzeko beharrezkoa da, taldea autobus pribatuan etor­tzea. Unitate Didaktiko hau buru­tzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Historikoaren Zerbi­tzuaren lagun­tza eta Santimamiñeko lan taldearen lagun­tza izan dugu. UNESCOren ondarea eta erreferen­tzia lekua da gure lurraldean; kudeaketa ardura­tsu baten eredu: ikerketa, kon­tserbazio eta zabalkundea arda­tz dituelarik. Proiektu berri­tzailea: denbora errealeko 3D erreplika birtual bikaina du.


5. UNITATE DIDAKTIKOA

Urdaibai, Biosfera Erreserba Helburuak iosfera Erreserba bat sakonki zer den ezagutu eta ondare natural eta B kulturalaren kon­tserbazioaren garran­tziaz sentikor­tzea, Biosfera Erreserben oinarrizko helburua balorean jarriz: Garapen jasangarria. Natura 2000 Sarearen parte diren ekosistema nagusiak, baita Urdaibaiko Biosfera Erreserban dauden geodiber­tsitatea eta ondare kulturala ezagu­tzea. Urdaibaiko oinarrizko ekosistemek eskain­tzen dituzten zerbi­tzuei (hornidurazkoak, erregulaziozkoak, kulturalak...) buruzko ezagu­tzak lor­tzea.

Ekintzak Ibilbidea

1,5 ordu inguruko ibilbidea Urdaibaiko i­tsasadarrarekiko paralelo doan landa-ingurutik, Sukarrietatik hasten dena eta Ekoe­txea Urdaibain, Busturian buka­tzen dena. Ibilbide honetan, Natura 2000 Sarean barne dauden ekosistemak aztertuko dira, batik bat: ibai sarea, artadi kantauriarra, i­tsaser­tza eta padurak, eta Urdaibaiko i­tsasadarra.

Bisita gidatua Ekoe­txea Urdaibaira

Ekoe­ txea Urdaibaira egingo den bisita gidatuan, ikasleek Urdaibaiko Bios­fera Erreserbaren inguruko ezagu­tzak sendotuko dituzte, horretarako era­kus­keta iraunkor bat izango dutelarik elementu interaktibo eta bideo mapping-arekin.

“Urdaibai, Biosfera Erreserba” bisitaldiaren prezioa: 1€ ikasle bakoi­tzeko.


6. UNITATE DIDAKTIKOA

Zien­tzia eta i­tsasoa esperimentatu Helburuak I­tsas-zien­tzien alorrean ekin­tza teoriko-praktikoa buru­tzea, ikasleak zien­tziara hurbildu eta ikerketaren inguruko interesa susta­tzeko. Ikasleak egun batez zien­tzialari bihur­tzea, biodiber­tsi­ta­tearenganako errespetuaren oinarriak eta arran­tza jasangarriarenak zabal­tzeko.

Ekintzak Laborategiko jarduera

AZTI-Tecnalia-ren bidez, ikasleek arran­tza mailan interesa duten espe­ zieen laginketa-tailer batean parte hartuko dute. Modu entretenigarri eta dibertigarrian bere kudeaketa i­tsas-ekosistemarako zein garran­tzi­tsua den ezagutu ahal izango dute. Horretarako material biologikoa (artisau arran­tzatik ateratako arrain eta ornogabe aleak) eta laborategikoa (iktiometroa, identifikazio taxonomikorako gakoa, pin­tzak, labaina, espageti markak, etab.) erabiliko ditugu.

Esperimentazio gela

Biodiber­tsitatea: Espezie nagusiak sailkatu eta identifikatu, arran­tza ­sareetan jaus daitezkeen espezie kopuru nabarmena behatuz. Laginketa biologikoak: Populazioaren ezaugarriak ikertu, aleen sexua, pisua, eta neurria hartuz. Otolitoa ere aztertuko dugu adina zehazteko.

Bisita gidatua Ekoe­txea Urdaibaira

Ekoe­txea Urdaibaiko bisitan, ikasleek i­tsasoaren eta bere erabilera jasangarriaren inguruko ezagu­tzak sendotuko dituzte. Horretarako, erakusketa iraunkorrak eta behatokia izango dituzte eskuragarri.

Plaza mugatuak

Irailaren 9tik aurrera jaso­tzen diren deien ordena errespetatuko da eguna gorde­tzeko.

“Zien­tzia eta i­tsasoa esperimentatu” bisitaldiaren prezioa: 1€ ikasle bakoi­tzeko.


informazioa eta izen ematea Erreserbak 2019ko irairalen 9tik aurrera gauzatu ahal izango dira, harremanetan jar­tzeko honako telefono zenbakietara deituz: 946 870 432 946 870 436 • 946 870 402 Deien ordena errespetatuko da egutegia bete­tzen den arte.

Azpiegiturak • Jateko gunea. • Taberna (astelehenetan i­txita). • Jolas tokia. • Biodiber­tsitatearen labirintoa.

• 5 hektareako gune berdea. • Autobusen­tzako aparkalekua. • 2 Erakusketa iraunkor. • Aldizkako erakusketa.

Nola iri­tsi Trena: Euskotreneko Bilbo-Bermeo linea (Bilbo-Donostia linearekin tren-aldaketa egiteko aukera ere badago). Informazio gehiago izateko eta ordutegiei buruzko kon­tsultak egiteko: 944 333 333; www.euskotren.eus Busturiako San Kristobal eta Axpe dira zentrotik gertuen dauden geltokiak. Sukarrieta

Txatxarramendi

Busturia-Axpe

San Bartolomé

Autobusa: Bizkaibus-eko Bilbo-Bermeo linea. Informazio gehiago izateko eta ordutegiei buruzko kon­tsultak egiteko: 946 125 555; www.bizkaia.eus

uhartea

Kanala Marismas

ai Ekoetxea Urdaib ea Madariaga Dorretx

Marismas

Busturia

bal Altamira-San Kristo

Getxo

Errepidez: A8-tik bagoaz, BI-635 errepidea hartu behar dugu (Gernikarako norabidea) Zorno­tzako irteeran. Gernikara iristen garenean, BI-2235-a hartu behar dugu (Bermeorako norabidea) eta aurrera jarraitu Busturiako San Bartolome auzoko biribilgunera iri­tsi arte. Bertan Ekoe­txea Urdaibaira nola joan adierazita dago.

Bermeo

Astilleros-Murueta 235 Bilbo/Bilbao BI-2 Gernika-Lumo Murueta

Urdaibai

Urdaibai

BI-2235

Helbidea eta kontaktua

Gernika-Lumo

eorantz

Hartu BI-2235 Berm Barakaldo

BI-635 Bilbo/Bilbao

nikarantz

Hartu BI-635 Ger

o

Amorebieta-Etxan

A8

arantz

A8 hartu Donosti

rantz

ainlekua) Gernika

nika irteeratik (ord

Amorebieta-Ger

Gernikatik Bermeorako errepidea • San Bartolome auzoa, 35 48350 Busturia (Bizkaia) 946 870 432 (Hezkun­tza Saila) 946 870 402 (Bisitariari arreta) www.ekoe­txea.eus hezkuntza.urdaibai@ekoetxea.eus www.facebook.com/EkoetxeaUrdaibai


MADARIAGA DORRE­txEA Dorre­txea XV. mendean eraiki zuten, seguruenik garai hartan bando-gerretan ohikoak ziren defen­tsarako eginkizunak edukiko zituen dorretxe gisa. XVII. mendean jauregi e ­ rantsia eraiki zioten, bizitoki bihur­tzeko asmoz. Dorretxeari eran­tsitako Erlojuaren Dorrea 1852. urtekoa da, eta San Bartolome auzoko lagun batek eraiki zuen, Busturiako herriak erabil zezan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.