1 minute read

ATERKI ONTZI

BERRIAK DITUGU IDAZKARITZAN!!!

Animaliak hartzen dituen Karpin zentrora egiten dugun bisitak ez du inoiz huts egiten. DBHko 1. mailako ikasleek 55 espezie baino gehiagorentzako babesleku den toki pribilegiatuaz gozatu ahal izan dute, pantera, katamotz, orein edo kanguruez inguratuta.

Jarduera honen helburua gazteak animaliak eta ingurunea errespetatzearen garrantziaz kontzientziatzea da.

Karpin Natura Parkea faunaren eta naturaren parke tematikoa da, eta hainbat eremu batzen ditu, besteak beste, Dinosauroen Harana, Piztien Lorategia eta Animalia (parkearen jarduera nagusia espezieen babesleku gisa).

Ideia originala eta lan bikaina da Eneko Hurtadok eta Egoitz Huergak egindakoa. Biak dira Automobilgintzako goi mailako zikloko ikasleak, eta ekonomia zirkularrarekin kontzientziatuta, erabilitako pneumatiko bat, aterki ontzi eder batean bihurtu dute, hondakin gisa bota beharrean.

Birmoldaketa lana ez da hain erraza izan, pneumatikoek sare metalikoak baitituzte barruan, baina emaitzak merezi izan du. Sormen pixka batekin ingurumenean dugun eragina murriztu dezakegula ikusteko, ikastetxeko hainbat gunetan jarriko ditugu. Laster Idazkaritzan.

This article is from: