2
COJE TU REVISTA REPLIKA EN ZULOA Y EN LA CASA DEL LIBRO
COMICS & LIBROS KOMIKIAK & LIBURUAK
Correría, 21- Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 261 547
Café Dublín Plaza de la Virgen Blanca, esquina Herrería
4
@ALVY www.mICROSIERVOS.COm REPORTAJE DE NACHO PALOU
Egunero astronauta Tipo baten argazki xelebreak astronauta jantzita
Tim Dood
2013an Tim Dood eskaintzaile bakarra izan zen Errusiako astronauta jantzi baten enkantean, altura handitan hegal egiteko jantzia, hain zuzen ere. Jantzia heldu zitzaidanean kutxa erraldoi baten barruan pentsatu nuen lehenengo gauza honakoa izan zen: «Zertarako demontre erosiko nuen nik hau?». Eta jakina, egin nuen bigarren gauza jantzia soinean jartzea izan zen. Kontuan hartuta aro sobietarraren bigarren
Tim Dood
eskuko jantziek argibiderik ekartzen ez dutela, lepoaldea behartu nuen kaskoa bere lekuan kokatu arte; baina gauza bat ez nekien: kaskoa jarrita, jantzia guztiz hermetikoa da… Hartara, ia-ia urteko Darwin saria lortu nuen; prentsako izenburuak honakoak izan zitezkeen: «Memelo bat hil da espazio jantzi baten barruan etxeko egongelan, bakarrik».
kerrak! Beste egun bat bizirik irauteko aukera!». Jantzia erositakoan, Tim-ek Everyday Astronaut argazki sailari ekin zion, hau da, irudi bizi eta sinpatikoen gordailu bat, «espazioa lurrera hurbiltzeko eta zientzia komunikatzeko umorearen eta imajinazioaren bidez. Belaunaldi berriak inspiratzeko eta helduei gogorarazteko haurtzaroko ametsak».
Zorionez, Tim-ek lortu zuen kaskoa eranztea itota hil baino lehen, «Es-
Instagramen jarraitu ahal da Everyday Astronaut.
GASTRONOmÍA, FUENTE: wEB DEL AYUNTAmIENTO DE VITORIA-GASTEIZ JUAN LUIS DÍAZ DE CORCUERA
6
Mike Kelley-en airetiko erretratuak Esposizio luzeko hartualdiak, argazkiak batuz edo 3D efektuak lortuz.
mICROSIERVOS.COm AUTOR ALVY. FOTĂ“GRAFO: mIKE KELLEY
Hegazkin eta argazkigintza zale guztiek ezagun dute –ziur asko bere garaian aho bete hortz geratu zirelako– Mike Kelley-en Photovizen argitaratutako lehen orrialdea: aireontzi aldra bat aireratzen LAXen (Los Angelesen). Guztiak agertzen ziren airean egoki tartekaturik eta izozturik aukeratutako hartualdien gainezarpenaren bidez. Airportraitsek erabiltzen du teknika hori berori, hau da, hegazkinen eta mundu osoko aireportuen argazki bilduma. Argazkiotan aireratzeak eta lurreratzeak gainezartzen dira modu magikoan baina errealitate osagai handiaz: hegazkinak daude egon ziren tokian, baina ez une berean.
8
mICROSIERVOS.COm AUTOR ALVY. FOTÓGRAFO: mIKE KELLEY
Kelley-en hasierako egitasmoa zen hamar bat aireportutan argazkiak ateratzea, baina uste baino askoz zailagoa izan zen; izan ere, eguraldiak eta hartualdiekin eta ordutegiekin sortu zitzaizkion arazoek eragotzi zioten nahi zuen emaitza lortzea.
gidatuak) eta hegazkin askok airean zidor bakarreko ibilbidea egin ostean, lurra hartzen dutelako puntu berean.
Kelley-en proiektuetan zeure burua aurki dezakezu helikoptero batzuetatik zintzilik Los Angeles hiri gainean, gauerdiko eguzkipean kanpatuta Islandiako arkitekturaren argazkiak ateratzeko, edo PanAm 747 baten barrualdeari argazkiak ateratzen hegazkintzaren urrezko aroaren iragarki ikonikoak sortzeko, “mundu osoan egitasmo pertsonal sinestezin batzuetan lan egiteko aukera izan dut” dio Mike-k. (Vía Colossal.)
Mike Los Angelesen bizi den argazkilari bat da, espezializatua dago arkitekturako, barnealdeetako, merkataritza guneetako, airetiko eta hegazkin tzako argazkigintzan
Erabilitako teknika dela eta, aireratzeko orduan hegazkin bakoitzaren posizioa erreala da, nola aireratzen den araberakoa; lurreratzeei dagokionez, horietako batzuk mugitu behar izan zituen irudiak zentzua izan zezan –batez ere lur-hartze batzuk automatikoak direlako (instrumentuek
Frankfurt, Tokio, Amsterdam, Dubai, Sydney, Auckland eta Londres dira Kelley-en artearen saria jaso duten toki batzuk.
Bere web gunea: www.mpkelley.com
EDUARDO URRUTIA EURRETxEB@YAHOO.ES
10
mIKEL DÍAZ DE CORCUERA mAIDER ITURRITxA
14
Urdin kolorea “ez zen existitzen” orain dela gutxi arte Ironikoa da munduan gogokoena izatea Mundua ados dago gauza batean behintzat: urdina da kolorerik gustukoena. Lau kontinentetako hamar herrialdetako inkestaturiko pertsona gehienek erantzun zuten euren kolorerik gogokoena urdina zela (Erresuma Batua, Alemania, AEB, Australia, Txina, Hong-Kong, Malasia, Singapur, Tailandia eta Indonesia). Nahikoa ironikoa da kontua; izan ere, “hizkuntza zaharretan, hala nola, grezieran, japonieran edo hebraieran, ez dute urdina adierazteko hitzik”. 1858an, William Gladstone izeneko ikasle bat—handik urte batzuetara Erresuma batuko lehen ministroa izango zena— konturatu zen Odisea liburuan apenas egiten zitzaiela erreferentziarik koloreei. Hartara, Gladstonek kontatu zituen zenbatetan aipatzen ziren koloreak liburu osoan: beltza 200 aldiz aipatzen zen, eta zuria, 100. Gainerako koloreak aipatzea salbuespena zen: gorria 15 bat aldiz agertzen zen, eta horia eta berdea 10 baino gutxiagotan. Gladstonek ekin zion
Greziako antzinako beste liburu batzuk aztertzeari eta guztietan gauza bera gertatzen zen: ezer ez zen “urdina”. Hitz hori existitu ere ez zen egiten (…) urdin kolorea ez zen existitzen gaur egun ezagutzen dugun moduan, hau da, ez zen desberdintzen berdetik edo kolore berdearen tonuetatik. Ez da gauza arraroa; izan ere, naturan urdin koloreko ezer gutxi dago — «ez dago animalia urdinik eta landare urdinak gizakiak sortutakoak dira gehien bat»; antza denez, bizi daiteke zerua, besterik gabe, zerua delako ustean, inolako kolorerik gabekoa dela, alegia. Japonen, esaterako, semaforo batzuen argi “berdea” urdina dela iruditu ahal zaie gure begiei. Egia esan, urdin hori berde turkesa da, kolore-espektroan urdinetik oso gertu dagoen berde bat. Hori gertatzen da kultur eta hizkuntza kontu bat dela eta: Asiako herrialde batzuetan, hala nola, Japonen, Korean edo Vietnamen, hitz berbera erabiltzen dute urdina eta berdea izendatzeko, kon-
mICROSIERVOS
REPORTAJE DE NACHO PALOU
tuan hartuta testuingurua eta kolorearen tonua. Nahiz eta japoniera modernoak berdea identifikatzeko hitz berri bat gehitu duen, kulturalki biak kolore berberaren aldaeratzat hartzen dira. Horrexegatik, semaforo batzuen berdea “iruditu” ahal zaigu urdina edo berde urdinxka eta “urdin” deitzen zaio (aoshingo, «argi urdina»), nahiz eta semaforo batean berdea izan, eta era berean, semaforoan adierazten duen “berde, aurrera egin”. Hartara, hizkuntzak baldintzatu egiten du mundua ikusteko kolorearen eta formaren pertzepzioa, eta hizkuntza kulturaren pentzuan dago, eta era berean, kultura hizkuntzaren bidez moldatzen da. Kontua ez da antzinakoek –egiptiarrek izan ezik; izan ere, orain dela 4.500 urte bazuten urdina adierazteko hitz bat– ez zutela kolore urdina antzematen, baizik eta kulturalki ez zela existitzen kolore hori, izendatzeko hitzik ez zutelako. Berri txarra da, beraz, mundua ados ez egotea honetan; izan ere, inkestatutako gehienek kolorerik gogokoena urdina dela erantzun arren, kolore hori berdea izan daiteke batzuentzat, turkesa beste batzuentzat eta “mendebaldeko kulturaren” urdina beste batzuentzat. Irakaspena: ez fidatu inkestekin.
16
AmAIA RUIZ GHIRAmAITA@GmAIL.COm
OSKAR BLANCO
www.OSKARBLANCO.COm
18
20
Bai, emakumeek gizonek baino kolore gehiago ikusten dute Emakumezkoek eta gizonezkoek koloreak desberdin ikusteak oinarri biologikoa du. Erretina begien barrualdean dago eta begietara sartzen den argia seinale elektriko bihurtzen ditu, horiek ikusmen-nerbiotik zirkulatzen dute, eta azkenik, gure burmuinak irudi bihurtzen ditu. Neuronez gain, erretina osatzen dute makilek eta konoek, argiarekiko sentikorrak diren bi zelula, alegia. Makilak oso sentikorrak dira argiarekiko; hartara; ia-ia ikus dezakegu ilunpean, baina argitasun maila altuagoa denean, ase egiten dira eta ez dira koloreekiko sentikorrak. Konoek, aldiz, koloretan ikustea ahalbideratzen dute. Hiru mota daude eta sentikorrak dira argi gorriarekin, argi berdearekin eta argi urdinarekin, hurrenez hurren. Ikusten ditugun koloreak kono mota hauen estimulazio mailaren araberakoak dira, diferentziak alde batera utzita eta konparazio bat egitearren, antzeko zerbait gertatzen da diseinu programa batekin jolasean aritzen garenean, programak koloreak aukeratzen uzten baitigu gorri, berde edo urdin koloretako kopurua aldatuz. Herentziagatik edo gaixotasun baten ondoriogatik bada
ere, kono mota horietako bat ez badugu edo funtzionatzen ez badu, pertsona horrek ezin izango ditu koloreak egoki desberdindu. Berriro ere ordenagailuaren adibidera joko dugu: pantailaren kablea txarto entxufatuta badago edo matxuraren bat badu, baliteke hiru koloreetako baten seinalea ez heltzea. Orduan pantailak kolore gainhartzaile bat izango du eta koloreak ez dira ondo ikusiko. Zeintzuk diren eragindako konoak eta zein den eragin maila, pertsona batek paira dezake protanopia edo kolore gorriarekiko itsutasuna, deuteranopia edo kolore berdearekiko itsutasuna, tritanopia edo kolore urdinekiko itsutasuna, edo akromatopsia, hau da, kolorerik ez antzematea. Era berean, aldaera batzuk daude, hala nola, daltonismoa (koloreak desberdintzeko zailtasuna gradu desberdinetan) edo tritanomalia (urdin eta hori tonu batzuk desberdintzeko gaitasunari eragiten dio). Konoek koloreen aurrean ematen dituzten erantzun desberdinak datoz barruan dituztelako pigmentu batzuk, hau da, gure DNAn kodetutako proteinak. Beraz, S pigmentua, urdinarekiko sentikorrak diren konoetan dago eta 7 kromosoman kodetuta dago; M pigmentua, aldiz, berdea-
mICROSIERVOS
REPORTAJE DE @wICHO
rena da, eta L pigmentua gorriarena, eta biak kodeturik daude X kromosoman. Biologia eskolak gogoratzen badituzu, gizonezkoen sexu kromosomak XY dira, eta emakumezkoenak, berriz, XX; horrek azaltzen du, besteak beste, daltonismoaren intzidentzia emakumeetan hiru aldiz txikiagoa izatea. Kontuak asko erraztuz esan dezakegu emakumezkoek segurtasun kopia gehigarri bat dutela konoak egiteko orduan; beraz, kromosoma bat txarto badatorkie, beste bat dute arazoa konpontzeko. Hala ere, horrek esan nahi du euren X kromosometako baten mutazioa gertatzeko aukera handiagoak dituztela, eta halaber, horrek eragingo du M eta L proteina guztiak erabat berdinak ez izatea; izan ere, kalkulatu egiten da emakume kaukasiarren ia %50ek bi L pigmentu mota dituela, eta ondorioz, gizonezkoek baino kolore aldaera gehiago desberdindu dezaketela. Gainera, batzuetan, espermatozoideak eta obuluak sortzen direnean anomalia bat gerta daiteke; hartara, M/L proteina hibridoa sortzen duen gene bat ager daiteke. Gizonezkoetan daltonismoa mota bat sortzen du eta emakumezkoetan, M eta L pigmentu normalak izateaz gain, nahiz eta gutxitan gertatu, tetrakromia sor dezake. Tetrakromia duten emakumeek lau kono mota dituzte; hala, gainerako pertsonek baino askoz kolore ge-
hiago desberdindu ditzakete, are eta gainerako emakumeek baino gehiago. Berriro ere, ordenagailuaren adibidera jotzen badugu, esan dezakegu euren txartel grafikoak pertsona normalena baino kolorebit gehiago dituela. Muturreko adibide gisa, alderatu 256 kolore dituen gif bat eta 24 bitdun irudi bat; hala ere, adibide egokiagoa izan daiteke 16 eta 24 bit dituzten irudiak alderatzea. Tetrakromia duen emakume horietako bat Concetta Antico da. Gauetan zerura begiratu, eta ez du beltz ikusten, baizik eta kolore urdinak, moreak, berdeak, baita kolore-halo bat izarren inguruan ere; are gehiago, ilargiaren inguruan ortzadarraren koloreetako halo bat ikusten du. Concettaren DNAren analisi batek konfirmatu egin du tetrakromia izan dezakeela, baina hori ez da nahikoa ziurtatzeko; izan ere, genea izan arren, gerta daiteke indar nahikorik ez izatea M/L kono kopuru nahikoa sortzeko, eta gaur egun ez dago inolako teknikarik konoak zuzenean analizatzeko. Hala ere, egin zaizkio beste proba batzuek eta bere adierazpenek konfirmatzen dute tetrakromia duela. Dena den, kontu honen alde genetikoa, alderdi bat baino ez da: burmuinak nola prozesatzen duen begiek jasotzen duten informazioak eragin ikaragarria du gauzak ikusteko moduan, baina hori beste hariko ezpala da.
RUBÉN SEDANO RUBEN SEDANOO@HOTmAIL.COm