KAX, KAX, KAX ATEAN Nor dabil etxean? Ikusi makusi Nor naizen ikasi Praka zabalak Atorra urdina Ai ene! ez dakit ezer ez, ez, ez Ai ene! Kontatu mesedez. (BIR) Mutur Zikina Txapela beltza Ai ene! ez dakit ezer ez, ez, ez Ai ene! Kontatu mesedez. (BIR) Pipa ahoan Ardoa bertan Bai, bai, bai, Lehen, orain eta gero Zu zara gure Olentzero. (BIR)
ELURRA MARA MARA txop, txop, txop, txop, txop Lehiotik begiratu Dena txuri-txuria Lehiotik begiratu Elur panpi handi bat, Dena txuri-txuria Lehiotik begiratu Amona dabil dantzan Elur panpi handi bat, Dena txuri-txuria Lehiotik begiratu Olentzero badator, Amona dabil dantzan Elur panpi handi bat, Dena txuri-txuri
OLE OLENTZERO OLE OLENTZERO OLE OLENTZERO OLE OLENTZERO (BIR) Olentzero joan zaigu Mendira lanera Intentzioarekin Ikatz egitera (bir) Horra horra horra horra Gure olentzero Pipa hortzetan duela Eserita dago (bir) OLE OLENTZERO OLE OLENTZERO OLE OLENTZERO OLE OLENTZERO (BIR) Olentzero buruhandia Entendimentuz jantzia Bart arratsean edan omen du Hamar arruko zahagia (bir) Horra horra horra horra Gure olentzero Kapoiak ere ba(d)itu Arrautzatxoekin Horra horra horra horra Gure olentzero Bihar merendatzeko Botila ardoakin (bir) OLE OLENTZERO OLE OLENTZERO OLE OLENTZERO OLE OLENTZERO (BIR)
KANTA KANTARI daude zeruan Kanta kantari aingeruak. (BIR) Gloria in excelsis Deo. Epel, epel sukalde giroan Aitaren ta amaren ondoan. (BIR) Gloria in excelsis Deo.
OLENTZERO joan zaigumendira lanera intentzioarekinikatz egitera. Aditu duanean Jesus jaio dela laisterka etorri da berri ematera. Horra! Horra! Gure Olentzero! exerita dago pipa muturrean arruautzatxuekin, kapoi pareakin bihar meriendatzeko boteil arduakin boteil arduakin... Hemen heldu garade berri on batekin gure enbajadore Olentzerorekin. Idiak eta astoak beren karruekin Ezin karriaturik zagi arduekin. Horra... Olentzero buru handia entendimentuz jantzia bart arratsean edan omen du bost arrobako zagia. Hori urde tripa haundia tragatu bai duk, tragatu bai duk tragatu bai duk zagia. Olentzero begi gorri non harrapatu duk arrain hori itsasoko arkaitzetan bart arratseko hamaiketan. Alaitu ta poztu gaitezen gaurko gabarekin gure Jesus onaren etorrerarekin, ALAI Poztu gaitezen, GAURKO gabarekin gure Jesus onaren etorrerarekin. ALAI.
ITXAROPEN ARGIA Zure irri eztia Itxaropen argia Gabon jai hauetako Izar dir-dir berria. Pakea eta maitasun Bide sendoa Bizi dezaguna Alaitasunez jantzia Abenduko gauean Bihotz-bihotz beroa.
ARTZAIAK MENDIETAN Ardien gidari: Aingeruak damaie Jesusen berri. (BIR) Gabon gau zoragarri! Gauerdi argi! Aingeruen taldeak Kantari. Aintza goiko jaunari Ta bakea beti Borondate oneko Gizon guztiei. (BIR) Gabon gau zoragarri! … Astoak arrantzaka Idiak marruka Haurtxoa bero-bero Dago sehaskan. (BIR) Gabon gau zoragarri! …
KANPAIAK JAIETAN, dindan dindan tintintan. Izarrak argitan Gabon gauean (bis) Mara mara elurra, txuri txuri gailurrak. Jainkoa jaio da, poztu da lurra Kanta bat entzun da gauez mendialdean. Zorion, zorion! Guztioi Gabon! (bis) Belengo estalpean sehaskatxo batean lo dago haurtxoa gure Jainkoa Kanpaiak jaietan, dindan dindan tintintan. Izarrak argitan Gabon gauean (bis)
AI! OLENTZERO Utzi... hemen... oparitxo guztiak. Ai, Olentzero... ai, ai, Olentzero. Ohean... sartuta... zure zain lo hartuta. Ai, Olentzero... ai, ai, Olentzero. Urte bat ona izaten, Inguru eta Mate ikasten, etxerako lanak egiten... baina Gabonak heldu dira eta orain... Utzi... hemen... oparitxo guztiak. Ai, Olentzero... ai, ai, Olentzero. Ohean... sartuta... zure zain lo hartuta. Ai, Olentzero... ai, ai, Olentzero.
We wish you a MERRY CHRISTMAS, We wish you a Merry Christmas, We wish you a Merry Christmas, And a happy New Year. (BIR) Gabon ta Eguberrion Denok opa dizuegu Gabon ta Eguberrion Igaro dezagun. (BIR)
Gabonak! Gabonak! hau zoriona! bertsotan ari zaigu gaur aitona Ajaja!barrezka dago amona BIZARZURI, Bizarzuri, mendi gainak zuri-zuri zorionak, zorionak bertan ditugu gabonak. Tximini zulotik norbait sartu da, muturbeltz,begigorri,aibalio! Olentzero dela halaxe dio. Bizarzuri, Bizarzuri,‌ Laster urte berri gaur Olentzero alferrontzi,mozkor eta tripero, hor dago sutondoan bero-bero Bizarzuri, Bizarzuri,‌ Tranka-tranka,trostan hiru errege, hirurak datoz jator eta legez, panpin politak ekarri mesedez. Bizarzuri, Bizarzuri, mendi gainak zuri-zuri zorionak, zorionak bertan ditugu gabonak.
ALAKEN, ALAKEN, ala pikula tun paire, errespunde la pikula tunpa Jesus Maria Jainkoa zen. (bis) Adizkideok! Ikusi duzue zelai horietan artzaia, artzai txiki, artzai handi, artzai mutur leuna. Alaken, alaken... Lo leri lelo, goxo dek goxo, neguan etxe txokoa. (bis) Gaur jaio da, gaur, Jesus Haurtxoa. Lo leri lelo, hiru errege Izar baten arrastoan. Lo leri lelo, tranka, trankatran, hirurak zaldiz badoaz. Alaken, alaken...
DIN DAN DON, DIN DAN DON! Eguberri on! Zorion, zorion! gabonak, din-dan, don! Din dan don, din dan don! Eguberrion! Zorion, zorion, Gabonak Gabon! Izar bat hasi da dirdirka zeruan berri onak zabaltzen ari zaigu munduan. Jaio da, jaio da, Jaunaren semea, askatxo batean dago, lastoen gainean. Din dan don... Aingeruak kanta, artzain onak dantzan, Jainkoaren jaiotzan Pakea eta Haintza! Astoak, aja-ja! Idiak, muu-mu! estalpe zaharrean kantuan ari zaizkigu. Din dan don... Antxon eta Peru, artzain buruzuri, izarrari jarraika biak datoz arinka. Menditik barrena, haurtxoarengana, artzain bakoitzak darama arkumetxo bana. Din dan don...