Folleto (CAST) Festival de Danza Contemporánea de Navarra. DNA

Page 1

FESTIVAL DE DANZA CONTEMPORĂ NEA DE NAVARRA

NAFARROAKO DANTZA GARAIKIDEKO JAIALDIA del 6 de octubre al 30 de noviembre de 2016 2016ko urriaren 6tik azaroaren 30era

Organiza / Antolatzaile

Colabora / Laguntzaile


AURKEZPENA DNA: Berrikuntza eta lurraldetasuna

(Erdialdea), eta Lesaka eta Bera (Iparraldea).

2015ean legegintzaldi berri bat hasi zen, lehentasunen artean antzertiaren arloa, dantza sustatzea, berrikuntza eta sorkuntza garaikidea dituen gobernu programa batekin. Zutabe horiekin, eta lurraldetasunaren ikuspegiarekin, Kultura Zuzendaritza Nagusiko – Vianako Printzearen Erakundeko lantalde batek izaera garaikide nabarmena duen dantza jaialdi berri baten oinarriak garatu ditu: DNA, Nafarroako Dantza Garaikideko Jaialdia.

Bertako sortzaileen lanean ere jarriko du arreta jaialdiak, eta gogoetarako, prestakuntzarako eta trukerako kultura agertokietan hartuko ditu, hala nola Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, Barañaingo Auditoriumean eta Nafarroako Antzokien Sarean. Eta dantza erkidegoko lurralde osoan zabaldu nahi horretan, Dantza Sarean zikloak hiru ikuskizun antolatu ditu zazpi herritan: Irurtzun, Lizarra, San Adrián, Atarrabia, Zangoza, Zizur Nagusia eta Agoitz. Ados Teatroa taldeak El chico de las zapatillas rojas aurkeztuko du, Quiero Teatrok The Dancing Dead eszenaratuko du eta Fueradelejek, ¿Quién teme al lobo feroz?

Jaialdiaren lehen edizioa 2016ko urrian eta azaroan egingo bada ere, 2017tik aurrera udaberrian izango da. DNA Nafarroan dantzarako esparru bat berreskuratzeko nahiarekin sortu da, eta erkidego honetan erreferentziazko programa artistiko bihurtzeko helburuarekin. Hori lortzeko, programazioa lau ziklotan egituratu da, eta ziklo horiek arreta berezia jartzen dute dantza garaikidean eta azken joeretan, alde batera utzi gabe dantza akademikoa eta bilakaera duena herri kulturatik. Dantza Lurraldea izeneko zikloaren barnean, Estatuko bost talde programatu dira –Kukai Dantza, Brodas Bros, Circle of Trust / Logela, Olatz de Andrés, Daniel Abreu–, eta Nafarroako komunitatea geografikoki egituratzen duten lau herritako kultur agertokietan ariko dira: Tutera (Erribera), Tafalla 2 culturanavarra.es

DNA jaialdiaren beste zutabeetako bat aniztasunari arreta ematea da, eta horretarako, Barañaingo Auditoriumean, Dantza inklusiboa eta ikusentzule berriak izeneko zikloa antolatu da. Zehazki, lau ikuskizun izango dira, ikus-entzule gazte eta familientzat, aniztasunari eta ahalmen urritasunari arreta emateko diseinatuta: En el desierto, Losdedae taldearena; Mientras llueve, Atena fundazioarena; Dantzabidea, pasos que dejan poso, Dantzaz taldearena; eta Constelaciones, Aracaladanzarena. Azkenik, dantza garaikideko berrikuntzarako

erreferentziazko gune bihurtzeko nahia du jaialdiak. Hartara, I+D+B, Ikerketa, Dantza eta Berrikuntza izeneko zikloak sorkuntzako prozesuak eta beste hizkuntza batzuetara irekitzea nabarmendu nahi ditu. Bost saio izango dira Poliedro* Inmediazioetan ere bildutakoak: The Quiet Volume, Ignis fatuus, ASMR del futuro, Feliz feroz eta Lo chido. Eta ikuskizunak antolatzeaz gain, DNAk ikerketan eta prestakuntzan lagundu nahi du. Alde horretatik, edizio honetan bi lantegi programatu dira eta egoitza artistiko bat jarri da martxan, zenbait sortzailerentzat, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan. Era berean, mugimenduaren hizkuntza desberdinak ikertzen eta giza gorputzaren adierazpen aukerak esploratzen dituzten nafar dantzarien lana ere erakutsi nahi da jaialdian. Ildo horretatik, Carmen Larrazek, Helena Lizarik, Laida Aldazek eta Itsaso Iribarrenek azken proiektuak eta dantzako bakartsaioak aurkeztuko dituzte. Mugimenduaren hizkuntza desberdinak ikertu eta giza gorputzaren adierazpen aukerak esploratzen dituzten nafar dantzarien lana ere erakutsi nahi du jaialdiak. Carmen Larrazek, Helena Lizarik, Laida Aldazek eta Itsaso Iribarrenek azken proiektuak eta dantzako bakartsaioak aurkeztuko dituzte.


DANTZA SAREAN

DANTZA LURRALDEA LESAKA Harriondoa kultur etxea Urriaren 30ean / 20:00etan NAGARE Circle of trust & Logela

BERA Kultur etxea Azaroaren 20an / 19:00etan EL CIELO AHORA Olatz de Andrés

TAFALLA Tafalla Kulturgunea Azaroaren 4an / 20:30ean OSKARA Kukai Dantza TAFALLA Tafalla Kulturgunea Azaroaren 11n / 20:30etan VENERE Daniel Abreu

TUTERA Moncayo zinema aretoa Azaroaren 30ean / 20:00etan HIPSTORY Brodas Bros

SAN ADRIÁN Kultur etxea Urriaren 28an / 20:30ean THE DANCING DEAD Quiero Teatro ATARRABIA Kultur etxea Azaroaren 5ean / 18:00etan ¿QUIÉN TEME AL LOBO FEROZ? Fueradeleje

DANTZA INKLUSIBOA ETA IKUS-ENTZULE BERRIAK BARAÑAINGO AUDITORIUMA Urriaren 22an / 22:30ean EN EL DESIERTO Chevy Muraday Losdedae Urriaren 22an eta 23an CHEVY MURADAYREN TAILERRA Azaroaren 7a eta 11 artean MIENTRAS LLUEVE Egoitza artistikoa Atena fundazioa Azaroaren 9an ARTE INKLUSIBOARI BURUZKO JARDUNALDIAK Ahalmen urritasunaren balioa antzertian Atena fundazioa Azaroaren 12an / 19:30ean MIENTRAS LLUEVE Estreinaldia Atena fundazioa

IRURTZUN Kultur etxea Urriaren 14an / 22:00etan EL CHICO DE LAS ZAPATILLAS ROJAS Global / Ados Teatroa LIZARRA Los Llanos kultur gunea Urriaren 28an / 18:00etan EL CHICO DE LAS ZAPATILLAS ROJAS Global / Ados Teatroa

Azaroaren 14a eta 18a artean DANTZABIDEA, PASOS QUE DEJAN POSOS Dantzaz / Uharteko Virgen Blanca LHI eta Barañaingo Alaitz LHI Azaroaren 18an / 20:30ean DANTZABIDEA, PASOS QUE DEJAN POSOS Azken emanaldia Dantzaz / Uharteko Virgen Blanca LHI eta Barañaingo Alaitz LHI Azaroaren 26an / 18:30ean CONSTELACIONES Aracaladanza

ZANGOZA Karmengo Auditoriuma Azaroaren 6an / 18:00etan EL CHICO DE LAS ZAPATILLAS ROJAS Global / Ados Teatroa ZIZUR NAGUSIA Kultur etxea Azaroaren 13an / 18:00etan ¿QUIÉN TEME AL LOBO FEROZ? Fueradeleje AGOITZ Kultur etxea Azaroaren 27an / 18:00etan EL CHICO DE LAS ZAPATILLAS ROJAS Global / Ados Teatroa

I+D+B IKERKETA, DANTZA ETA BERRIKUNTZA Urriaren 6a eta 14artean Noaingo eta Txantreako liburutegiak, eta Nafarroako Liburutegia THE QUIET VOLUME Uharteko Arte Garaikideko Zentroa Urriaren 11n / 20.00etan IGNIS FATUUS + ASMR DEL FUTURO Barañaingo Auditoriuma Urriaren 12an / 18:30ean FELIZ FEROZ

Ziudadela. Armen Aretoa Urriaren 15ean / 18:00etan LO CHIDO Uharteko Arte Garaikideko Zentroa Azaroan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara EGOITZA Urria – azaroa Hainbat kokagune NAFARROA SOILIK

Barañaingo Auditoriuma Urriaren 12an / 11:00etatik 13:00etara NATURAJE culturanavarra.es

3


DANTZA LURRALDEA Estatuko bost talde erreferentziazko kultur agertokietan arituko dira, Nafarroako komunitatea geografikoki giltzatzen duten lau herritan banatuta: Tutera (Erribera), Tafalla (Erdialdea), Lesaka (Iparraldea) eta Bera (Iparraldea)

LESAKA Harriondoa kultur etxea Urriaren 30ean / 20:00etan NAGARE Circle of trust & Logela TAFALLA Tafalla Kulturgunea Azaroaren 4an / 20:30ean OSKARA Kukai Dantza TAFALLA Tafalla Kulturgunea Azaroaren 11n / 20:30ean VENERE Daniel Abreu Bera Kultur etxea Azaroaren 20an / 19:00etan EL CIELO AHORA Olatz de AndrĂŠs TUTERA Moncayo zinema aretoa Azaroaren 30ean / 19:30ean HIPSTORY Brodas Bros

4 culturanavarra.es


NAGARE

CIRCLE OF TRUST & LOGELA

LESAKA Urriaren 30ean Harriondoa kultur etxea 20:00etan Iraupena 50’ Zuzendaritza artistikoa Jordi Vilaseca Dantzariak Ignacio Fernández David Ventosa Alberto Pardo Marcos Pardo Juan Manuel Aragón Víctor Lázaro Ekoizpena Toño Monzón Koreografia Circle of Trust Eszenografia Logela

NAGARE Jaiotzen garenetik, inguruan dugun guztiak eragina du guregan. Batzuetan kosta egiten zaigu eragin horiek ikustea, baina denak hautaketaren inguruan egiten du bira. Prozesu horren jakitun gara? Nagarek eraginak esploratzen ditu, haien sorburuan, zergatikoetan, sakontzeko eta ikusteko, jakitun izan gabe, norbanakoak nola moldatzen dituzten meheki. Nagare pieza sakona eta ondua da, dantza eta ikusentzunezko teknologiak fusionatzen dituena Jordi Vilasecaren zuzendaritzapean. CIRCLE OF TRUST 2002an sortutako taldea da, Zaragozako b-boyek eratutakoa, nazioko eta nazioarteko breakdancearen arloan erreferentzia direnek. Taldearen filosofiak berekin dakar bilakaera izatea kaletik dantzaren alor profesionalera. Ikuskizunak egin dituzte etxe handientzat, Estatuko eta nazioarteko dantza jaialdietan parte hartu dute, eta dantzaren eta antzezlaritzaren arloko profesionalekin elkarlanean aritu dira, besteak beste, Rafael Amargo eta Jordi Vilasecarekin. LOGELA Bi musikari informatikarik eta bi bideo-sortzailek eratutako taldea, produktu digitalak eszenaratzearekin bat egiteko helburuarekin. 2002an sortu zenetik, Break On Stage jaialdia zuzendu dute, hainbat ikuskizun digital garatu dituzte eta egun beren ezagutzak mappingaren teknikan aplikatzen ari dira.

culturanavarra.es

5


OSKARA KUKAI DANTZA

TAFALLA Azaroaren 4an Tafalla Kulturgunea 20:30ean

Iraupena 60’ Zuzendaria Jon Maya Sein Ideia eta eszena zuzendaritza Marcos Morau Koreografia-laguntzailea Lorena Nogal Marina Rodríguez Dramaturgia: Pablo Gisbert Dantzariak Alain Maya Eneko Gil Ibon Huarte Martxel Rodríguez Urko Mitxelena Zuzeneko abeslaria Erramun Martikorena Jantzien diseinua Iraia Oiartzabal Musika sorkuntza Xabier Erkizia Pablo Gisbert

OSKARA Kukai Dantza eta Marcos Morau / La Veronalen arteko elkargunetik sortu den proiektua. Bi koreografia unibertso eta dantza ikuskera ezberdinen arteko topaketa da, sustrai herrikoienetatik hasi eta adierazpen abangoardiakoenetara. Oskara instalazio-lan bat da, itzuli bat egiten duena euskal kulturako pasarte batzuetan barrena (mitoak barne), hasierako garaietatik hasi eta gaurdaino. Abstrakzio maila handiko ikuskizuna da, ia bortitza, eta bertan konposizioen ordenak baino ezin ekar diezaioke nolabaiteko logika sentsoriala. Oskara lanerako La Veronalek irudiaren botereari buruzko bere ikerketak eginez jarraitzen du. Irudi horien artean kontrakotasun bat sortzen du, trazu labirintiko batean murgilduta, dantzaren, irudiaren eta testuaren arteko bat-egite eztandagarriaren bidez, hartzaileari estropezu eta aurkikuntzen arteko esperientzia bat eraginez. KUKAI DANTZA Jon Mayak sortu zuen, 2001ean. Tradiziozko euskal dantzatik abiatuta egiten du lan Kukaik, beste dantza estilo batzuekin eta artea ulertzeko moduekin elkartzea proposatuta. Taldearen lan ezagunenen artean daude Tanttaka Teatroarekin sortutako ikuskizunak eta hainbat koreograforekin egindako lankidetzak. Hiru MAX sari jaso ditu taldeak. www.kukai.eus

6 culturanavarra.es


VENERE DANIEL ABREU

TAFALLA Azaroaren 11n Tafalla Kulturgunea 20:30ean

Iraupena 60’ Zuzendaritza, sorkuntza eta espazio eszenikoa Daniel Abreu Zuzendaritza- eta argiztatze-laguntzailea Irene Cantero Interpretatzaileak Dácil González Janet Novas Pilar de Andrés Janet Novas Maxi Sandford Daniel Abreu Argazkiak Piti Prieto Musika Collage Testuak Daniel Abreu Marina Wainer Soinua eta argiztatzea Cristina Bolívar David Benito Ekoizpen laguntza Dácil González Banaketa Elena Santonja Esmanagement Madrilgo Erkidegoak diruz lagundua

VENERE Sei interpretatzailerentzako koreografia da, maitasunera eta haren desordenetara bidaiatzen duena. Gogortasuna erritmoan, erasoan eta haren beharrean. Estimuaren egoerak eta kontraesanak. VENERE italierako hitza da, Venus esan nahi duena, eta, jainkosaren ideia ez ezik, Artizar planetarena ere hartzen du, sinbolotik materiara doan ideia horrekin jolas eginez. Alde batetik, ikus daitekeen planeta urrun baten materiaren gogortasuna eta hoztasuna ikusten da; eta aldi berean, malgutasuna sinboloan, bizitzeko jolasean, nahitasunetan eta maitasunean sinestekoan. Erreferentziak egiten zaizkio, modu poetikoan, maitasunak historian izan duen sinbologiari, eta, batik bat, galdera honi metaforikoki erantzuten saiatzen da: Zer egin dut nik hemen egoteko, izateko? DANIEL ABREU Hamarkada bat baino gehiagoko ibilbidearekin eta Daniel Abreuk Espainian eta atzerrian 40tik gora proiektu garatuta, egun taldea bira egiten ari da Europan eta Ameriketan. Abreuk hainbat sari eskuratu ditu, esate baterako, Dantzako Sari Nazionala 2014. urtean, sorkuntzaren kategorian. Taldearen estiloa dantza garaikidean ibiltzen da, eta bertan hizkuntza pertsonala aitortzen zaio, arriskuan bilakaera duena, ikus-entzuleekiko konexioa alde batera utzi gabe. www.danielabreu.com

Kolaboratzaileak Centro de Danza Canal eta Coreógrafos en Comunidad culturanavarra.es

7


EL CIELO AHORA OLATZ DE ANDRÉS

BERA Azaroaren 20an Kultur etxea 19:00etan

Iraupena 60’ Kontzeptua eta zuzendaritza Olatz de Andrés Sorkuntza eta interpretazioa Natalia de Miguel Pilar Andrés Isaak Erdoiza Olatz de Andrés Dramaturgia El Conde de Torrefiel Testuak Pablo Gisbert, interpretatzaileekin elkarlanean Argiak Gabo Punzo Jantziak Alberto Sinpatron Egoitza artistikoak El Graner La Fundición Muelle 3 Koprodukzioa BAD Jaialdia Eusko Jaurlaritza, El Graner, Pasoa2en laguntzarekin 8 culturanavarra.es

EL CIELO AHORA Historiaren metatze etengabeak ekartzen du iraganak anekdota mailan edukitzea garrantzia eta interes guztia orainean jartzea. Baina oraina sotila eta hauskorra da. Denok kontatu diogu geure buruari geure istorioa, hobeki ulertu ahal izateko. Baina Zeruak, gu baino gehiago bizi denak, harriturik behatzen dio gure erreferentzien saturazioari. Eta barre egiten du; izan ere, nolabait, hau baita pertsonen istorio tragikoa. Pieza honek Pertseoren mitoa ikertzen du, egun zenbateraino dagoen indarrean ikusteko. Mitoa, zerbait kontatzeko informazioa antolatzen duen sistema moduan ulertuta. Mito hau eta beste batzuk abiaburu hartuta, egun duten oihartzuna edo garrantzia bilatzen da. Koreografien mailan, abiatzen da bai errepresentazio klasikoetatik (gertaera mitikoak kontatzen dituzten eskulturak eta margolanak) eta analogo garaikideetatik, bai eta geldiunearen eta mugimenduaren arteko erlaziotik ere. OLATZ DE ANDRÉS Bilbon kokatutako koreografoa da, eta bere lanek koreografikoa beste diziplina batzuetara gerturatzen dute, zinematografikotik piktoriko eta eskultorikora. Hala egin du hainbat proiektutan, hala nola Yo soy una cosa que dura, dA CAPO eta Privolva proiektuetan. www.deandres.net


HIPSTORY BRODAS BROS

TUTERA Azaroaren 30ean Moncayo zinema aretoa 19:30ean Iraupena 50’ Egilea Brodas Bros Zuzendaria Lluc Fruitós Dantzariak Lluc Fruitós Pol Fruitós Clara Pons Berta Pons B-Boy Carlos Carmona Musikaria Guilliam Sons Ekoizpena Brodas Bros Marta Guzmán Sara Manzano Manager lanak Marta Guzmán

HIPSTORY Ikuskizun ludiko eta didaktikoa da, hip hoparen historia azalpen koreografikoen eta umore gagen bidez azaltzen duena. Bost dantzarik eta musikari batek estilo hauen arteko aldeak erakutsiko dituzte: poppinga, lockinga, b-boyinga, beatboxa, scratcha, funka… Lan honek dantzaren arloa gerturatzen die gazteei, dantzariek hip hopa dantzatzeko gogoa eta mezu positiboa kutsatuko baitiete ikus-entzuleei. BRODAS BROS Hiri-dantzako talde hau jada mundu osoan aritu da bira egiten, 2006an Pol eta Lluc Fruitós anaiek sortu zutenetik. Hain zuzen, hiri-dantzaren arloan (poopinga, lockinga, breakinga, hip hopa eta dantza garaikidea) zituzten ezagutzak agertokian erakusteko sortu zuten. Berta eta Clara Pons ahizpak taldean sartu ondoren, besteak beste, Hip hop dansa de carrer, IVA inclòs, BR2, Sólo 2 eta Brincabros ikuskizunak ekoitzi dituzte.

culturanavarra.es

9


DANTZA SAREAN Nafarroako hiru dantza talde Nafarroako Antzokien Sarearekin bat egindako gune eszenikoetan ariko dira, Nafarroako Foru Komunitateko zazpi herritan: Irurtzun, Lizarra, San Adrián, Atarrabia, Zangoza, Zizur Nagusia eta Agoitz.

IRURTZUN Kultur etxea Urriaren 14an / 22:00etan EL CHICO DE LAS ZAPATILLAS ROJAS Global / Ados Teatroa LIZARRA Los Llanos kultur gunea Urriaren 28an / 18:00etan EL CHICO DE LAS ZAPATILLAS ROJAS Global / Ados Teatroa SAN ADRIÁN Kultur etxea Urriaren 28an / 20:30ean THE DANCING DEAD Quiero Teatro ATARRABIA Kultur etxea Azaroaren 5ean / 18:00etan ¿QUIÉN TEME AL LOBO FEROZ? Fueradeleje ZANGOZA Karmengo Auditoriuma Azaroaren 6an / 18:00etan EL CHICO DE LAS ZAPATILLAS ROJAS Global / Ados Teatroa ZIZUR NAGUSIA Kultur etxea Azaroaren 13an / 18:00etan ¿QUIÉN TEME AL LOBO FEROZ? Fueradeleje

10 culturanavarra.es

AGOITZ Kultur etxea Azaroaren 27an / 18:00etan EL CHICO DE LAS ZAPATILLAS ROJAS Global / Ados Teatroa


EL CHICO DE LAS ZAPATILLAS ROJAS ADOS TEATROA

Irurtzun Kultur etxea Urriaren 14an / 22:00etan Lizarra Los Llanos kultur gunea Urriaren 28an / 18:00etan Zangoza Karmengo Auditoriuma Azaroaren 6an / 18:00etan Agoitz Kultur etxea Azaroaren 27an / 18:00etan

Iraupena 60’ Egilea eta zuzendaria Garbi Losada Antzezleak Txori García Uriz Ion Barbarin Montse Zabalza Jatorrizko musika Javier Asín Koreografia Bertha Bermúdez

EL CHICO DE LAS ZAPATILLAS ROJAS Ustez mutikoek gogoko izaten dituzten gauzak egin nahi izaten ez dituen mutikoa da Luis… Izan ere, nahiago du loreak biltzen ibiltzea, margotzea, soka-saltoan aritzea, ganbarako trapu zaharrak janztea eta, rock-and-rolleko izar bat balitz bezala, abesten aritzea. Urteek aurrera egin ahala nerabe eztia eta ameslaria izango da. Geroago, heldua izango da, maitasuna aurkituko du eta zahartzarora iritsiko da. Istorio honek pertsonaia baten hazkundea kontatzen du, nola egiten dion aurre munduari. Bere tokia aurkitu ezinik, bere buruari leial izateko gogo biziari eutsiko dio, bere ametsa lortzeko borrokari, eta harekin, munduan duen tokia lortzeko. ADOS TEATROA 1994an sortu zen taldea, dibertitzeko, emozioak eragiteko eta interesa pizteko ikuskizunak sortu eta istorioak kontatzeko gogo biziarekin. Ados Teatroa taldea antzerkiaren arloan ibilbide luzea egindako profesionalek bultzatu zuten, ikusentzunezkoen arloko beste sortzaile batzuekin lankidetzan. Asmoa zen ekoizpen bide bat abiaraztea, estilo desberdinak hartu eta hainbat bokazio eta esperientzia bateratuko zituena. www.adosteatroa.com/el-chico-de-las-zapatillas-rojas

Ekoizpen exekutiboa José Antonio Vitoria

culturanavarra.es

11


THE DANCING DEAD QUIERO TEATRO

San Adrián Kultur etxea Urriaren 28an / 20:30ean.

Iraupena 55’ Antzezleak Aida Martínez Iskander Andueza Rafa Arenas Laura Alonso Amaia Muñoz Asier González Thiago Almeida Zuzendaritza Aida Martínez Fermín Izko Belén Álvarez Argiak eta soinua Fermín Izko Diseinu grafikoa Joseba Lau Ekoizpena eta banaketa Quiero Teatro

12 culturanavarra.es

THE DANCING DEAD Hiru istorio artegagarri hip hop eta breakdance erritmoan kontatuta. Protagonistek –bizirik atereak mila gudutan– aurre egin beharko diete zonbiei, banpiroei eta beste izaki hilezkor batzuei. Hilezkorrak dira, bai, baina oso dantzazaleak. Emozioak, suspentseak, umoreak eta ikara batek edo bestek ekarriko dute The Dancing Dead lanak epel ez uztea. Dantzatzeko gogoa kutsatzen duen birusa! QUIERO TEATRO Quiero Teatro taldeak garatzen dituen ikuskizunetan genero mota guztiak eta adin guztietarako proposamenak sartzen dira: haurrentzako eta helduentzako antzerkia, kaleko emanaldiak eta animazioa, txotxongiloak, zirku garaikidea, dantzak, tailerrak… www.quieroteatro.com/products/265-1-the-dancing-dead.aspx


¿QUIÉN TEME AL LOBO FEROZ? FUERADELEJE

Atarrabia Kultur etxea Azaroaren 5ean / 18:00etan Zizur Nagusia Kultur etxea Azaroaren 13an / 18:00etan

Iraupena 55’ Zuzendaritza Fueradeleje Koreografia Iñaki Fortún Virginia Oroz Interpretatzaileak Itsaso Etxepeteleku Miriam Remírez Olaia Nagore Frida Madeo Iñaki Fortún Virginia Oroz Dramaturgia Víctor Iriarte Iñaki Fortún Virginia Oroz Eszenografia Fueradeleje Sandra Arróniz Gida pedagogikoa Víctor Iriarte Iñaki Fortún Banaketa Fueradeleje (estatuan) Ana Sala – Ikebana (nazioartean) Kudeaketa eta ekoizpena Fueradeleje Acrónica Producciones

¿QUIÉN TEME AL LOBO FEROZ? Basoan bizi diren hiru ahizpa dantzariren istorioa da. Gazteena ameslaria da, zolia, fina eta xaloa, ballet erromantikoa bezala. Bigarren dantzaria pitin bat errebeldea da. Arauak ez ditu gustuko eta urratzen ausartzen da, dantza modernoan metrikarekin, erritmoarekin eta estetikarekin gertatu zen moduan. Ahizpa nagusia oso arduratsua da, aiurri bizikoa da eta horregatik espainiar dantza dantzatzen du. Etxea harri gainean eraikiko du. Baina hiru dantzariek arazo bat dute: inguruan dabilen otsoa. Dantza ikuskizun hau 4 urtetik aurrerako neska-mutikoentzat da, eta Hiru txerritxoen eta Txanogorritxoren ipuin tradizionaletan ideia hartuta sortu da. Egiten diren koreografiek ballet klasikoko, ballet erromantikoko, dantza modernoko, espainiar dantzako eta neoklasikoko teknikak hartzen dituzte barnean, eta garaikidearen loratzea Graham, Cunningham, Limón eta Release estiloekin. ¿Quién teme al lobo feroz? Gayarre Antzokian estreinatu zen, 2015ean. Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak diruz lagundu dute. FUERADELEJE 2008an, Marisa Vera, Iñaki Fortún eta Virginia Oroz dantzariek Nafarroan era profesionalean lan egitearen alde egin eta Fueradeleje sortu zuten. Talde horretan beren ikuskizunak ekoitzi dituzte, dantza garaikidea erakustea eta autonomia erkidegoan sustatzea aldi berean eginda. Geroztik dantzari zabalkundea emateko konpromisoari eutsi diote, hizkuntza garaikidea adierazpide moduan baliatuta. Orain arte, sei ikuskizun profesional estreinatu dituzte. www.fueradeleje.com/blog/proyectos/quien-teme-al-lobo-feroz/

culturanavarra.es

13


DANTZA INKLUSIBOA ETA IKUS-ENTZULE BERRIAK BARAÑAINGO AUDITORIUMA ikus-entzule gazteei eta familiei, eta aniztasunari eta ahalmen urritasunari arreta emateko gunea bihurtuko da.

Urriaren 22an / 22:30ean EN EL DESIERTO Chevy Muraday / Losdedae

Urriaren 22an eta 23an CHEVY MURADAYREN TAILERRA Azaroaren 7a eta 11 artean MIENTRAS LLUEVE Egoitza artistikoa Atena fundazioa Azaroaren 9an ARTE INKLUSIBOARI BURUZKO JARDUNALDIAK Ahalmen urritasunaren balioa antzertian Atena fundazioa Azaroaren 12an / 19:30ean MIENTRAS LLUEVE Estreinaldia Atena fundazioa Azaroaren 14a eta 18a artean DANTZABIDEA, PASOS QUE DEJAN POSOS Dantzaz / Uharteko Virgen Blanca LHI eta Barañaingo Alaitz LHI Azaroaren 18an / 20:3oean DANTZABIDEA, PASOS QUE DEJAN POSOS Azken emanaldia Dantzaz / Uharteko Virgen Blanca LHI eta Barañaingo Alaitz LHI

14 culturanavarra.es

Azaroaren 26an / 18:30ean CONSTELACIONES Aracaladanza


EN EL DESIERTO LOSDEDAE

CONTACT ETA KONPOSIZIO KOREOGRAFIKOA CHEVI MURADAY

Barañaingo Auditoriuma Urriaren 22an / 22:30ean

Barañaingo Auditoriuma Urriaren 22an eta 23an

Egilea: Chevi Muraday Antzezleak: Ernesto Alterio, Ana Erdozain, Sara Manzanos, Chevi Muraday, David Picazo, Maru Valdivielso, Alberto Velasco Zuzendaritza eszenikoa: Guillem Cluá Ekoizpena: Losdedae S.L.

Chevi Muradayren tailerra Chevi Muradayk gidatuko du gorputzaren forma ezagutzeko, giltzadurak desblokeatzeko eta giharrak erlaxatzeko diseinatutako tailer hau. Muradayk Dantzako Sari Nazionala jaso zuen 2006an, interpretazioaren alorrean. Inprobisazioaren ereduen bidez, gorputzaren sentipenak identifikatzen dira, eta gero koreografia batean gauzatzen dira, ikasitakoa esperimentatzeko balio duena. Tailerra amaitzeko, erakusketa bat egingo da, parte-hartzaileek beren lanak eta ikerketak konpartitzeko.

EN EL DESIERTO Zazpi pertsonaia toki ezezagun baterantz doaz. Ihesean doaz. Jatorrizko tokitik kanporatu zituztelako doaz. Hilez hiltzen ez duten animalia zaurituen saldo bat bezala, zauriak miazkatzen dituztenak ezin garaituzko bihurtzeko. LOSDEDAE Chevi Muradayk 1997an Madrilen sortutako taldea. Losdedaek sarritan parte hartzen du Estatuko jaialdietan eta nazioarteko biretan.

culturanavarra.es

15


MIENTRAS LLUEVE ATENA FUNDAZIOA

ARTE INKLUSIBOARI BURUZKO JARDUNALDIAK ATENA FUNDAZIOA

BaraĂąaingo Auditoriuma Azaroaren 7a eta 11 artean

BaraĂąaingo Auditoriuma Azaroaren 9an

Egoitza artistikoa BaraĂąaingo Auditoriumean

Ahalmen urritasunaren balioa antzertian

Azaroaren 12an / 19:30ean Mientras llueveren estreinaldia

Gogoeta egiteko, esperientziak kontrastatzeko eta ezagutza transmititzeko jardunaldia, antzertiaren eta ahalmen urritasunaren inguruan. Ikuspegi desberdinetatik arte inklusiboan erreferentziazkoak diren pertsonek parte hartuko dute, besteak beste, ahalmen urritasuna duen artistak, kulturaprogramatzaileak, prestatzaileak eta zuzendariak.

Antzerki bihurtutako dantza ikuskizuna, dibertsitate funtzionala duten artistak protagonista dituena. Atena fundazioa irabazteko asmorik gabeko erakundea da, eta pertsonen gaitasunak oinarri hartuta egiten du lan. Hain zuzen, gaitasun horiek indartzen ditu, errealizazio artistiko eta pertsonalera bideratutako jardueren bidez. Bere metodologia erabiltzen du, metodologia berritzailea, artea eta pedagogia fusionatzen dituena antzerkigintzaren arloan, dantzaren, antzerkigintzaren, makillajearen, margolaritzaren eta musikaren teknikak baliatuta. Xedea da gaitasun desberdinak dituzten artistek egindako lanak tokiko esparrua gainditzea.

16 culturanavarra.es

Argibide gehiagotarako: www.culturanavarra.es


DANTZABIDEA, PASOS QUE DEJAN POSOS

CONSTELACIONES ARACALADANZA

DANTZAZ

Barañaingo Auditoriuma Azaroaren 14a eta 18a artean

Barañaingo Auditoriuma Azaroaren 26an / 18:30ean

Dantzaz taldearekin eta Uharteko Virgen Blanca LHI eta Barañaingo Alaitz LHI ikastetxeekin gauzatuko den proiektua. Dantzabidea Dantzaz taldearen ekimen berria da, eta helburua du sorkuntza koreografikoa herritar orori hurbiltzea eta herritar horiek sorkuntza prozesuetan inplikatzea.

Joan Miróren sormenezko lanak eragindako Aracaladanzaren ametsaren izena da Constelaciones.

Barañaingo Auditoriuma Azaroaren 18an / 20:30ean Azken emanaldia eta Dantzaz taldearen Aureo ekoizpeneko piezak eta okasiorako diseinatutako koreografia eszenaratzea. Nafar sortzaile batek sortutako pieza barri bat garatu eta billabesa batean aurkeztuko dute (Kulturbusa) Dantzaz taldeko dantzariekin. Hartara, sinbolikoki batuko dira lurraldea, artea eta kultura. Proiektua osatzeko, performance bat egingo da Nafarroako Parlamentuan.

Familientzako ikuskizuna da, hainbat margolari unibertsalen, besteak beste, Bosco eta Magritteren, jenialtasuna ulertzeko asmoa duen trilogia baten puntu eta jarraia. Madrilgo taldearen espirituari leial, Mallorcako margolariaren unibertsoko emozioak transmititu nahiko dituzte bost dantzarik. Unibertso horretan, koloreek mugimendua hartzen dute espazio mugagabe batean. Argiarekin eta mugimenduarekin sortutako emozioari ateak ireki nahi dizkio fantasiak, Miróren sorkuntzetan biltzeko. Gomendatutako adina: 4 urtetik aurrera. www.aracaladanza.com/en-gira/ constelaciones

culturanavarra.es

17


I+D+B

IKERKETA, DANTZA ETA BERRIKUNTZA Dantza garaikidearen berrikuntzarako eta ikerketarako gune edo aukera bat. Haren sormenezko prozesuen eta beste hizkuntza batzuetara irekitzearen aldeko apustua. Atal honetan, Poliedro* Inmediazioen barneko bost ikuskizun eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroan egingo den egoitza artistiko bat antolatu dira.

INMEDIAZIOAK 2010. urteaz geroztik, Iruñean bi urtean behin egiten den arte eszenikoen jaialdia da. Artisten, pentsalarien eta ikusleen arteko elkargune bat da, eta nazioarteko eszenaren eta hiriaren tokiko testuinguruaren arteko zubiak ezartzen ditu.

Urriaren 6a eta 14artean Noaingo eta Txantreako liburutegiak, eta Nafarroako Liburutegia THE QUIET VOLUME Uharteko Arte Garaikideko Zentroa Urriaren 11n / 20:00etan IGNIS FATUUS + ASMR DEL FUTURO Barañaingo Auditoriuma Urriaren 12an / 18:30ean FELIZ FEROZ Barañaingo Auditoriuma Urriaren 12an / 11:00etatik 13:00etara NATURAJE Ziudadela. Armen Aretoa Urriaren 15ean / 18:00etan LO CHIDO Uharteko Arte Garaikideko Zentroa Azaroan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara EGOITZA

18 culturanavarra.es

Urria – azaroa Hainbat kokagune NAFARROA SOILIK


THE QUIET VOLUME TIM ETCHELS ETA ANT HAMPTON

Egileak Tim Etchels Ant Hampton Ekoizpen artistikoa Katja Timmerberg Gaztelaniazko itzulpena Luz Algranti Paula Porroni Gaztelaniazko bertsioko ahotsak Diego Jalfen Boris VillamarĂ­n Ana Baidembaum Ingelesezko bertsioko ahotsak Ant Hampton Seth Etchells Jenny Naden

THE QUIET VOLUME Bi ikusle elkarren ondoan daude eserita, liburu-pila baten aldamenean. Jarraibide idatziak eta xuxurlatuak jasotzen dituzte, orrietan barrena egingo duten bidaia enigmatikoaren gida izango direnak. Birentzako autoantzerkia, liburutegi batean. Liburu isila bi lagunentzako performance xuxurlatua, autosortua eta automatikoa da (autoantzerkia), liburutegi bateko irakurketa-aretoan kokatua. Piezak tentsioa ikertzen du, mundu osoko liburutegi guztien ezaugarria, denak bateratzen dituena: isiltasunaren eta irakurketa bilduaren arteko nahasketa hori, pertsonak liburu bat irakurtzean egoera horretan murgiltzen baitira, nor bere erara, bakarka, baina toki publikoan. www.inmediaciones.net/the-quiet-volume-ant-hamptontim-etchells/ Urriaren 6an 16:00etatik 20:30era Noaingo liburutegia Sarrera erreserbatu behar da, reservas.inmediaciones@gmail. com helbide elektronikoan edo liburutegian bertan.

Urriaren 7an 16:00etatik 20:30era Txantreako liburutegia. IruĂąea Sarrera erreserbatu behar da, reservas.inmediaciones@gmail. com helbide elektronikoan edo liburutegian bertan.

Urriaren 10ean eta 11n 09:00etatik 13:00etara / 16:00etatik 20:30era Nafarroako Liburutegia Sarrera erreserbatu behar da, reservas.inmediaciones@gmail. com helbide elektronikoan edo liburutegian bertan.

Urriaren 13an eta 14n 16:00etatik 20:30era Nafarroako Liburutegia Sarrera erreserbatu behar da, reservas.inmediaciones@gmail. com helbide elektronikoan edo liburutegian bertan. culturanavarra.es

19


FELIZ FEROZ

IGNIS FATUUS

LA CABEZA EN LAS NUBES

ASMR DEL FUTURO

ELURMALUTA

QUIM PUJOL

Barañaingo Auditoriuma Urriaren 12an 18:30ean

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa Urriaren 11n / 20:00etan

FELIZ FEROZ Otso odolzalearen arreba oso kezkatuta dago, semea ez delako odolzalea. Otso odolzaleak arreba lasaitu eta bere etxera bidaltzeko esango dio, berak egingo baitu txikia benetako otso izatea. Otsokumea osabarengana joango da, hark agindutako guztia egiteko prest, ehizatzea, engainatzea, amonak jatea edo putz eginez etxeak eraistea…, baina emaitzak ez dira esperotakoak izango. Otsokume honek ezusteko ugari du. Gainerakoen askatasuna errespetatzen badugu gure bizitzarekin zer egin nahi dugun erabakitzeko eskubidea dugula ulertarazteko lana da.

IGNIS FATUUS Pantaila beltz bat argiztatzen doa eta haren atzetik giza irudi bat erakutsiko du, zerbaiti hel egiten ari zaion azti edo xaman bat dirudiena. Pantaila berde jarriko da, irudi eta soinu begizta baten erritmoan. Pixkana beste giza irudi batzuk agertuko dira, topatu egingo direnak, urrundu egingo direnak… Eta pantaila gorri jarriko da, mugimendu etengabe batean, eta argi-txakurrei lekua utziko die.

www.inmediaciones.net/feliz-ferozpaloma-calle/

20 culturanavarra.es

ASMR DEL FUTURO Zentzumenen Erantzun Meridiano Autonomoa (ASMR, ingelesez) gorputzeko alde periferikoetan sentitzen den inurritze atsegingarria da, eragingarri bisual, auditibo eta kognitibo batzuen emaitza moduan. Fenomeno hau ziberkulturaren bidez egin zen ezaguna, hartan, artista askok sentipen horiek eragitea bilatzen baitute on line bideoen bidez.


NATURAJE DANTZA TAILERRA

LO CHIDO

Barañaingo Auditoriuma Urriaren 12an / 11:00etatik 13:00etara

Ziudadela. Armen Aretoa Urriaren 15ean / 18:00etan Proiektu komunitarioa

NATURAJE DANTZA TAILERRA Dantzan, koreografian eta sorkuntza kolektiboan jolasteko ekintzak, formak eta espazioak. Eguneroko mugimendu naturala erakusteko espazio bat, sakelako gorputz eskuliburuaren antzera, ohikoa eta aparta dena dastatuz. 4€ bikote bakoitzak (heldua+haurra) Gehienez 15 sarrera (30 lagun) Izena emateko: www.auditoriobaranain.com https://archicosas.wordpress.com/

LA COMUNA / RUBÉN ORTIZ

LO CHIDO Gure egun hauetan txarrena besterik ez dela jakinarazten sinetsita, La Comuna taldeko kideek erabaki dute chido denean (superra dena) jartzea arreta, alaitzen gaituenean, onena oraindik eraiki daitekeela irudikatzeko aukera ematen edo sortzen duenean. Baina, era berean, chido dena interesatzen zaie han beti norbait gehiago dagoelako, chido dena beste batzuk agertzen diren tokia delako eta, azkenean, beti batera edo komunean delako beste pertsona batzuekin, nahiz eta desberdinak iruditu. La Comunak korrespondentzia artistiko eta emozionala proposatzen du Servicio Postal La Comunaren bidez, korrespondentzia chidoak prestatzeko hirian jatorria duten taldeen eta beste lurralde batzuetakoen artean. Azkenean, gertaera intimo eta barneko hori Esperientzien Museoan partekatuko da. culturanavarra.es

21


NAFARROA SOILIK

EGOITZA UHARTEKO ARTE GARAIKIDEKO ZENTROAN

Hainbat kokagune Urria – azaroa

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa Azaroan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara

Berrikuntza. Gogoeta. Sentimena. Ikerketa, giza gorputzaren adierazpen aukeren gainean. DNAk Carmen Larraz, Helena Lizari, Laida Aldaz eta Itsaso Iribarren nafar dantzarien azken lanak erakutsiko ditu, I+D+B, Ikerketa, Dantza eta Berrikuntza atala osatuko duen bakartsaioen ziklo batean.

EGOITZA Hilabete batean, hainbat sortzailek formatu eta gailu eszenikoak zalantzan jarriko dituen proiektu bat garatuko dute. Egonaldia amaitutakoan, ikerketa aurkeztuko dute: performance hitzaldi baten bidez, koreografia baten bidez… Hautatutako artistek bakarka, taldeka edo, besterik gabe, espazioa konpartitzen lan egin ahal izango dute. Parte-hartzaileek gorputzarekin lan egitea oso ikuspegi zabaletik ulertu ahal izango da: ahotsa erabiltzea, testua, koreografia hedatua, beste gorputz batzuei behatzea filmatzearen eta argazkien bidez, soinuekin lan egitea…

Egun eta ordutegiei buruzko argibide gehiago izateko: www.culturanavarra.es

22 culturanavarra.es


SARREREN SALMENTA AGOITZ Aldez aurretik: 3 € www.aoiz.es Txarteldegian: 3 € Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago. ZANGOZA Aldez aurretik: 3 € Vallesantoro Jauregia / Kultur etxea. Asteartetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00erara, azaroaren 2tik aurrera. Txarteldegian: 5 € Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago. ATARRABIA Aldez aurretik: 3 € www.villava.es Txarteldegian: 3 € Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:00etara, eta ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago. SAN ADRIÁN Aldez aurretik: 3 € Kultur etxea. Urriaren 20:00tik aurrera, 10:00etatik 14:00etara. Txarteldegian: 3 € Ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.

ZIZUR NAGUSIA Aldez aurretik: 4 € www.zizurmayorcultura.es 948 012 012 Txarteldegian: 4 € Urriaren 25etik aurrera, asteartea, kultur etxeko txarteldegian.

BARAÑAIN Aldez aurretik: www.auditoriobaranain.com Txarteldegian: Asteartetik ostiralera, 18:00etatik 20:30era, eta ikuskizun bakoitza hasi baino bi ordu lehenago.

IRURTZUN Aldez aurretik: 6 € Kultur etxea Txarteldegian: 6 € Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.

LIZARRA 5 € helduek 3 € adingabeek

LESAKA Aldez aurretik: 6 € Turismo eta Kultura Bulegoa Tel. 948 638 007 kultura@lesaka.eus Txarteldegian: 6 € Ikuskizuna egingo den egun berean. TAFALLA Aldez aurretik: 8 € www.tafalla.es Tafalla kulturgunea Txarteldegian: 8 € Tafalla kulturgunea

Aldez aurretik: Fray Diego kultur etxea Los Llanos kulturgunea Txarteldegian: aurretiazko salmenta astelehen, ostiral, larunbat eta igandeetan. TUTERA 30 urte arteko gazteak: 7 € Helduak: 10 € Aldez aurretik: Herritarren Arretarako Zerbitzuan, udaletxean. on line: www.castelruiz.es Txarteldegian: ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago. BERA Txarteldegian: 6 € Ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.