Kultura Zuzendaritza Nagusiak estreinakoz Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdia (DNA) bultzatu du 2016ko urrian eta azaroan. 2017tik aurrera, ordea, udaberrian eginen da. Jaialdi honek argia ikusiko du Nafarroan dantzarako gunea berreskuratzeko bokazioarekin eta gure Komunitatean erreferentziazko programa artistikoetako bat bilakatzeko xedearekin. Xede horri begira, osotara 17 ikuskizun programatu dira –sei estatuko konpainiek emanak– eta, orobat, bi lantegi eta bi egoitza artistiko; horiek oro Iruñean eta Nafarroa osoko hamarren bat herritan emanen direnak. Jarduerak gune hauetan eginen dira: Nafarroako Antzokien Sarea, Barañaingo Auditoriuma, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa, Iruñeko Ziudadela eta zenbait liburutegi publiko.
Lurraldetasunaren ikuspegitik begiratuta, Vianako Printzea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko lantalde batek kutsu garaikide nabarmeneko dantza jaialdi berri baten oinarriak prestatu zituen: DNA. Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdia.
Hori lortzeko, programaz