Gaur egun, La Cavan antzerki-ekoizpen onenak antzezten dituzte, Nafarroan oraindik ikusi gabekoak. Programako proposamenak erakargarriak dira, batzuetan ausartak, eta antzerki klasikoa dute sorkuntzaren abiapuntu. Ikuskizunak, zenbaitetan, agertoki nagusitik gazteluko edo herriko kaleetako beste leku batzuetara eramaten dira. Gainera, Jaialdian beste jarduera batzuk ere antolatzen dira, tailerrak eta ikastaroak, adibidez.