2 - 2000 azaroa

Page 1

danb o- lin 2 0 0 0 ko

urria

02

zb.

mende

pepita bete

pauso:

iriondo

Bere bizitzako kontakizunekin Nire Pausoak liburua osatu du.

helbide gabeko inprimakia

“Oraindik ez dut letu, zuk letu al duzu?â€? esan dit aurreneko hitza liburua mantalean hartuta. AndereĂąo Pepitak, edo tzita ikusi, baina ondo gogoan ditu, 93 urteetan bizi izan dinahiago baduzue Karnizero zaharretuen komeri guztiak. 9 urterekin Zestoatik Iruna neskame joan, eta ondoren Santanderren, (6. orrialdean jarraitzen du) neko Joxepak ez du bere bizitza ida-

ur(r)ezko plazerra ekain

jardunian olatz aranbarri... eta gutun anonimoa


danbolin-zulo k.e.

izena eta bi deiturak

n.a. (d.n.i.)

20740

zestoa

kontu korronteko zenbakia (20 digito)

gurutze kalea, z/g

sinadura

zestoako kultur etxea

helbidea

herriko etxe guztietara bidaliko dugu harpidedun egin beharrik gabe. laguntza eman nahi baduzu, danbolin-zulo kultur elkarteko bazkide izan zaitezke (2500 pta urtean)

danbolin zestoako herri aldizkaria hilero; txoko guztietako informazioa

02


&

&

Danbolin aldizkariaren lehen alea irtetearekin batera, Ekaingo kobazuloaren erreplikaren lanei ere hasiera eman zaie jada herri honetan. Kointzidentzia galanta benetan. “Harrigarria” ere esango luke agian-apika Ekaingo pareta hutsak margotzen aritu zirenetariko norbaitek. “Sinbolismoz beterikoa”, hizkuntzalaritzan jakituna den garaikideren batek. Baliteke, biek beren arrazoiaren zatitxo bat edukitzea ere. Kasualitate handia baita, Ekaingo margo-hizkuntzaren pintaketak eta Danbolin aldizkariak dituzten antzekotasunak. “Zertan?” galdegingo du batek baino gehiagok. Zertan eduki dezakete loturarik, denboran hain urrun diruditen Ekaingo margoek eta Zestoako Danbolin aldizkariak? “Garai-une-momentu konkretu baten adierazle direlako”, esango luke, agian, historialariak. Garai-une-momentu horretara iristeko direnak eta bi pasa behar izan zituzten. Ehiza eskasia, goseteak, izotzaldiak... intseguritatea hein handi batean. Eta egoera “margoketan aritzeko-pentsatzeko-praktikatzeko asti handirik emango zienik”, ez luke usteko soziologoak. Beraz, hipotesi honen arabera, garai emankorrak beharko lukete izan. “Pentsatzeko-hausnartzekogaldetzeko-erantzuteko denbora izango zuten”, lioke filosofoak. “Gauzak hola ta hola ez dituk ateratzen motel” herritar bertsolari-poeta-sentikor edonoren aburuz. Biharra ber dik norbeak barruan daukan onena ateatzeko! Ta hoi norbeak zakik ondoena bean zenbateko ziento portzientua ematen ai dan, zenbat emateko zioken, ta zein dan bere limitia, baldinbazaukak behintzat. Ikusizak ze intziaben Ekainguak ondorenguontzat, guretzat hi, guretzat utzi ziaben. Ta ze esan nahi ziaben ba hainbeste zaldiekin? A! Ba nik usteiat bazakitela hi, ez al duk ziento portzientua hori hi? Nik hala usteiat behintzat. Ba... bai, errexa emateik asuntuak baina, proazak hola taaa hola paetian pintatzia hi? Nun ta kobazulo barruan, han ixkutuan, ilunetan... Ze? Ta zaldi pilo bat margotzeko, hi. Ba nik usteiat Ekaingo hoiek ondo pentsau ziabela. Zeba esatek hoi txikito? Nik usteiat fenomeno batzuk hituala. Fenomeno-fenomenalak dudaipe. Animali hoiek garai horretan... gaur egungo askatasuna... jaungoikuaren pareko hituala. Ze esatek hik? Zoau in al gaituk o... txikito gehiegi hartu dituk gaur e? Ezetz ba, ni sereno asko natxiokela, ta usteiat teoria honek logikanbat bazaukakela. Hi fijatzen ba haiz, zaldiak zoragarriak dituk trotian aske dabiltzanian mendian gora, taldian ta bakarrik. Domatzeko zailak eta Ekaingo garaitan pentsazak! Ta horrek ze ikusi zakak ba, Danbolin aldizkaiakin? Ba hauek e, Ekainguak bezela, garai oparuan bizi dituk, ez al duk hala? Bai, hortan arrazoi duk, zemat kalamidade, izardi ta lan ein dixkiaun etziok hemen gaur agunian bizitzeik, eztaaa...!!! Ba hoixen ba, hauek e garai oparuan bizituk, hausnartzeko-galdetzeko-erantzuteko denbora zeukatek, ta gaina gehienak estudiuakin hi! Ta hik ustek Ekainguak bezela ziento portzientua emango debela? Saiatziak beak bakarrik nahiko meritu bazeukak behintzat ta nik Ekaingo zaldiak adierazten diaben gauza bea opa ziotet, ta ez duk gutxi hi!! Askatasunez komunikatzia, eta ia hemendik milaka urtea ere gure ondorenguak Danbolinen replika Egile ezezaguneko idazkia iteiaben... Hala izan daiela!

enbidoa

05 15

10 16

mendea bete pauso: pepita iriondo

belaunaldi berri bat eskaladako jardunian

atzera begira

17

06

08 12 18

ekain

ur(r)ezko plazerra

gurean

agenda

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 14 71 23. d anbolin : Edurne Korta, Marce Tena, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Ainhoa Subinas, Jon Artano, Nagore Telleria, Margari Eizagirre, Mailu Odriozola, Joxeba Larrañaga, Urko Canseco.

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi.

l aguntzaileak : Lidia Aveiro (argazkiak), Zestoako Udala, Zestoako Bertso Eskola. i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000. ISSN : 1576-9429.

03


z

04

e iruitze zazu kotxia gaixki aparkatzeatikan multak jartzen hastia ?

Je, je, je... Bueno, ba... igual ez naiz pertsona egokiyena, baiña... pentsatzet kafia hartzea etortzeko ta juxtu taberna onduan kotxia utzi ber duenak ba... hoyek pixkat espabilatzen jun berkoiala.

edurne korta

Ondo iruitzezat, aparkaderuak hortako daue. Gaxki aparkatzemau bere kulpa da,... jartzia daka ber dan lekuan!

Ba ondo, porke herriyan ordena eoteko ta... Multa jartzeyoenantzako “broma” earra, joe! Baiño, aizu, ondo aparkau ber.

leire joxe mari sanchez artola 16 urte 44 urte

28 urte

Ba nei oso ondo iruitzezat, ze hola ezte sekula kale erdiyan da lagako kotxeik. Nei jarriko balie multa... ba izorrau in ber.

joxe manuel elorza 16 urte

Oso ondo, zeatikan Bueno, hala beste ondo iruitze kotxe batek zaten ze Zes- pasatzia nahi tukua kaos bau o, estorbat den. Uste- bua itemayo, ñat abixu ho- ba hurrungo yek ezertako bateako eseztuela bapabilaukoa. liyo, ze jenOndo apardiak ba... katzen ikaetzienek kasiko luke, ta soik itten, ta beste iñorrek jendia eskar- etzun ibili mentatzeko berko bere multak beha- bila. rrezkuak xabier diala.

jaxone eizagirre

p intada

28 urte

. Eskerrik asko, Zestoa!

aranzibia

17 urte

Duela hiru urte, Peruko Huancavelica departamentuko haurrentzat laguntza eske hasi ginenean, ez genuen espero herritarrengandik horrelako erantzuna jasoko genuenik. Urtetik urtera laguntza hori gehitzen joan da eta, lerro hauen bidez, zestoarrekin eta zestoarrak izatearekin harro sentitzen garela adierazi nahi dizuegu. Bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu laguntza eman duzuen guztioi. Eskerrak, benetan, udazkeneko kanpainan gurekin elkarlanean aritu zareten boluntario guztioi. Baita ere, eskerrak beti laguntzeko prest agertu zaigun udalari ere. Bestalde, jakin ezazue janaria, garbikariak, eskola-gaiak jasotzeko udazkenetan kanpaina berezia antolatzen badugu ere, urte osoan jasotzen ditugula arropak eta bestelako gaiak. Badakizue non gauden. Mila esker, beriro ere, Huancavelikako herritarren izenean eta gure izenean. Huancavelicaren lagunak (Zestoa)


e

g aitza

nbidoa

n ork bere burua zailtzen du:

“ Behobia-Donostia” Hogei kilometro luze. Gero eta herritar gehiago dira hasi eta bukatu korrika egiten dituztenak, eta are gehiago helburu horrek bultzaturik, “Amabirjinen” ajearekin hasi eta, eguna joan eta eguna etorri, entrenatzen aritzen direnak. Apika, pitza-pitza eginda daudela pentsatuko luke sekula santan pauso bat bestea baino azkarrago egin ez duenak. Baina, tira! Hogei kilometro luze. Hasieran, lasterketaren burua iragartzen duen pankarta handia ere, hamaika mila lagunen artetik ozta-ozta ikusten duzunean, urduri antxean aurkitzen zara, geldirik egon ezinik. Guztiek dituzte, izan ere, beren helburuak, beren ilusioak, eta gehienak iazko norbere denbora hautsi nahia —edo hautsi beharra— izan ohi dute. Edota, zergatik ez, lasterketan zehar aurreko urtean baino sentsazio hobeak bizitzea amesten duenik ere bada. Bai, sentsazioak! Hogei kilometro luze. Tiro hotsarekin batera, oro har, saltoka-saltoka eta sasoi betean abiatzen zara, zakurra katetik askatzean bezain indartsu. Kilometro batzuk geroago, Irun atzean utzi eta “Gaintxurizketa”ko aldapan barrena, behazuna, barea edo auskalo zer lehen abisua ematen hasten zaizu. Baina, animo! aldapatzar horri ) ere hartu diogu tamaina eta ordekan (

...

AITTA! AITTAAAA... -Txikia dun, seguru sukarrak gora egin diola! Eztulka ari dun gau guztian eta... Gauez beldurtuta deika ari den seme-albaren deiadar larria baino gauza hunkigarriagorik... -Zer da txiki? Ez al zaude ondo? Arnasestuka, itotako biriken txistu hotsa eta laguntza eske begiratzen duten begi haundi maitteak. -Lasai, ez da ezer, segituan pasako zaizu. Manta

.

kenduko dizut eta hobeto

egongo zara... Etzan orain gozo-gozo. Oraintxe na-

tor, ur pixka bat ekarriko dizut.

Joder! Pastillak, jarabeak, bolitak, enplastoak, lurrunak, masaiak... zer gehiago egin behar dugu... Gaixoa! -Gaizki zegon, sukar handia din eta ia ezin din arnasarik hartu. Larrialditara eramatea izango dun onena. Baina hangoa bazekinagu: ohetik atera, Donostiaraino joan, denbora mordoa zain egon eta antibiotiko eta kortidoidez beteta buelta etxera. AMAAA! -Bai, arrazoi dun, beste denak ere frogatu dizkinagu eta horrela ezindinagu eduki. Bagoaz txiki! Osakidetza, mediku "partikularrak", naturistak, homeopatia, akupuntura, erreflexoterapia...zenbat iritzi kontrajarri, zenbat aukera desberdin eta zein aukeraketa zaila maite duzunaren sendabidearen bila! Eta zenbat jende, zenbat enpresa ea zenbat erakunde besteen larritasunetik etekina atera nahirik. joakin alberdi

(

...) gozo-gozo goaz Pasairantz. Pasaiko

portu beltzean hanka-pelotak gogor-gogor sentitzen dituzu, eta pausoa, indarge, “blautblaut” botatzera iristen zara. Azkenik —ai, ama! Mirakruz aldapa— hasierako saltobrinkoen indarrak ahiturik begiak lausotzen hasten direnean, lepo gaineko neurona-zirikatzailea hasten da lanean, abiada bizian. Hogei kilometro luze egiten dituzunean, ordea, txalo zaparradak eta norbere helburuilusioak gauzatuta ikusteak sortzen dizun barne-poza eta ikara deskriba ezina da. Pozez gainezka zaude. Nonbait, norbere burua zailtzeko ahalegin horretan urrats bat gehiago egiteak badu bere meritua. Bai, pozez gainezka zaude, aurten izandako sentsazio mikatz horiek ere erabat goxatu dira. Agian, datorren urtean beste era bateko sentsazioak biziko ditut: flakezia-une arinagoekin lasterketa bera gehiago gozatuz. Eta agian aurtengo denbora ere jeistea lortuko dut. Agian, litekeena da. Baina ziur naiz, datorren urtean ere nire buruari irtetzeko apustua egingo banio, inguruan, lagunarte jator bat izango nukeela, helburu bera erdietsi nahiak elkartzen gaituen lagunartea. Eta horrek bai motibatzen nauela. Bestela galdeiezue, urrutira joan gabe, Iñaki, Arantxa, Luisa, Esteban, Onintza, Jone, Aintzane, Mikel, Lander, Asier, Jon, Pedro, Emiliano, Serafin edota egun hauetan Zestoako futbol zelaian biltzen den edonori.

agurtzane azpeitia eizagirre

o5


06

Kontu zahar haiek idatzi beharra zuela esaten omen zion amak, jendeak barre egingo zuela eta. Nerea Mendizabalek bere hitzak jaso, Manuel Arregik papelera pasa, eta azkenean bete du Pepitak amaren esana.

(azaletik dator) Hueskan eta

beste hainbat tokitan erizain eta maistra egin zituen urteetako ibilerak bizi-bizi ditu oraindik begietan. Lepotik zintzilik duen errosarioari musu eman eta komunioko soinekoaren puntila bakoitza nolakoa zen kontatzeari ekin dio, xehetasun bat bera ere galdu gabe. Etxetik aldegin zuenean, zaldi karroa hartu omen zuen gero Arroan trena hartzeko. Zarpail-zarpail jantzita sartu omen zen, baina dotore asko bistatu, eta kotxezainak “ hau ez dek lehengoa” pentsatuko zuela dio. Liburuko pasarteetan herriko jendea ere sartu irtenean dabil, jostunak direla, Kale Okerreko jendea dela, ingurukoak eta bere ikasle izandakoek ere kiku bat baino gehiago egiten dute. “Andereño, nik ez det ikasi nahi, nik aittitta Martzelinon almazeneko arratoiak salduko ditut, asko daude eta” esaten du barrez Adielek umetan esandakoaz oroituta. “Nik umeei ez nien errega-

lurik ekartzen, baina asko maite nituen eta beraiek ere bai ni” esanaz bukatzen du. Itxaropena dantza taldea nola sortu zen, eta ikastolaren hasierak ere kontatzen ditu, batzutan alai, eta besteetan tristeago, bere senarraren heriotza edota kartzelan egin zituen 10 urteez hitzegitean bezala. Tarteka, mikrofonoari begiratu, eta “honek ze egingo dit nei” esanda, haren esponja ikutu, irribarre egin eta kontu-kontari segitzen du, aurrez esandakoari garrantzia kendu nahian bezala. Barre artean oroitzen du nola behin Donostian emakume bati poltsa harrapatu zioten. “Andreak barre egiten zuen” eta Pepitak zer zuen galdetu zionean, “hildako katua itsarora botatzeko neraman poltsan sartuta eta susto ederra hartu behar dute”, erantzun omen zion. Nereari eskutik eusten dio, eta “pareko laguna tokatu zait eta, honek nik esandakoan denak apuntatu ditu eta ondo-ondo” esaten dio. “Beso hau gaixo daukat, tronbosia eman zidan eta, baina batzutan ametsetan pentsa-


tzen dut oraindik ibiliko naizela” esaten du. Zu fuertea zara eta igual zuk lagunduta”... Burumakur bi segundu ere ez ditu egiten. Segituan hitz jokuetara bueltatzen da, “nik liburu zuria idatzi dut, baina beste bat berdea ere idatzi nezakeen”, esaten du ironiaz, “baina berdekeriak horiek gorde egin ditut”. Hala ere, 65 orrialdeko Nire Pausoak honetan kontatzen dituenak ez zaizkio nahikoa iruditu, “kontu batzuk ahaztu egin zaizkit eta horiek idatzi egin behar ditut” esaten du. Poesiak, ipuinak, eta egindako ametsak izango direla gaineratu du. “Jose Luis Potxolok ito pasada hartu, ondoren igerian ikasi eta Zestoan Klub Nautikoa sortu

1910

eta igeritako proba irabazita bere arrebaren arropekin kalera irteten denekoa” kontatu du muestrarako. “Berak aditzen baldin badit, barre egingo du” esaten du, baina, berdin diola. Orain “Mallorkara dena gratis” joateko gonbitea egin diote, baina “ni hiltzeko beldurrak eta igual orduantxe hil” esaten du berak. Lehen ordea, ezin zuen geldirik egon. Agustina Koiotenekoak ere esaten omen zion, beraiek goizegi jaio zirela, ez zutela garai hartan jaio behar. “Bestela, gu Pepita, ilargira ere joango ginateke eskursioan”, esaten omen zion Agustinak. Pauso hauek irakurrita ez da dudarik. Seguru baietz.

n agore telleria

bere ikasle izandakoek pepitari egin zioten omenaldian

“Zestoara lehenengo botikaria iritsi zenean udaletxekoek nahi zuen etxea apartatzeko esan zioten eta Anttonio Marttolorena aukeratu zuen. Horrela osabak eta familiak etxea utzi behar izan zuten”. “Ni txikia nintzenean, Kale Okerrean, zaldikotxeak egoten ziren, gure etxeko atetik botikako ertzeraino. Kaxka pepitaren gurasoak Beltx egoten zen, latigo haundi-haundi batekin. Beste batzuk Olaberrineko

ikuiluan egoten ziren eta baita Herreronekoan eta botika aurrean ere”. “Ojalateroneko andreak balkoira irten eta hala esaten omen zuen builaka: kale hontako gizon denak mozkorrak dira, nere gizona aurrena, hura haundiena”. “Telarea ere bazuen gizon batek. Ate atzean hiru karrete edukitzen zituen, txibota bezalakoak dena hariz bilduta. Jendeak esaten zuen Akuko emakumeek hango ardien ilearekin egiten zutela haria”.


Udaleko berriak. Euskara aholku ba-

tzordea

Zestoako Udalak Euskara aholku batzordea sortu zuenetik hilero biltzen jarraitzen du eta egitasmo baten arabera lehen urratsak ematen hasita dago. Orainarte, besteak beste, honako arlo hauek landu ditu: -Dendak eta jatetxeak: euskara teknikariak herriko denda eta tabernak bisitatuko ditu, euskara arloan udalak eskain dezakeen laguntzaren berri emanez. Batik bat, ageriko errotulazio eta idatzietan euskarari bultzada emateko helburua izango dute bisita horiek.

E

kaingo kobaren erreprodukzio-lanak urriaren hamarr

-Obrak eta enpresak: arlo honetan ere euskararen presentzia gehitu nahi litzateke. Hasierako urratsak, batik bat, Udalak kontratatutako edota Udalak baimendutako obra-lanen inguruan bideratu nahi dira. -Kale izendegiaren eta auzo izenen berritzea eta eguneratzea. -Baserri eta lur-sailen izenak bildu eta izenak finkatzea.

-Euskararen erabilera-plana udaletxean: idazkera-mintegia, langileen trebakuntza saioak.

Jakina da, udala ahalegin berezia egiten ari dela euskararen normalkuntza bideratze lanetan. Hala ere, bidezkoa dirudi herritarrei ematen zaizkien oharretan kontu handiagoz jokatzen saiatzea. Honako ohar hau irakurri ondoren, zenbait eztabaida sortu omen da zer esan nahiko ote zuen antzeman ezinik: Gaztelaniazko bertsioa irakurrita, honelako zerbait agertu izan balitz, agian herritarrek hobeto ulertu ahal izango zuketen:

2000. urteko irailaren 26an Herri Epaimahaia (herri juradoa) aukeratzeko zozketa egingo dela eta, 18 urtetik gorakoen hauteskunde-zerrendak jendearen esku daude, zazpi eguneko epean, inork erreklamaziorik egin nahiko balu. Zestoa, 2000ko irailaren 19an

Herriko zenbait etxetako ura

kontagailuan pasatu aurretik hartuta

dagoela

erreparatu

dugu. Horrela eginda daukaten herritarrei urte amaiera bitarteko

epea ematen zaie okerrak zuzendu eta etxe bakoitzak egiten

duen ur-kontsumo guztia kontagailuetan ager dadin. Ezarritako

epearen ondoren berdin jarraitzen dutenei isunak jarriko zaizkie.

Zestoa, 2000ko irailaren 20an


ean hasi ziren Sastarraingo haranean. Eta proiektu honen koordinatzaileak, Ander Zestona Unanuek, esan digunez obra “hurrengo urtean garai honetarako edo urte bukaera alderako amaitzen ez baldin bada ere, nahiko gertu egon beharko luke�. Epe kontuak arriskutsuak izaten direla badakigu, baina badirudi urtebete inguru baino ez dela geratzen goi-mailako teknologiaz burutuko den lan honetaz bere osotasunean gozatzeko. Aukera bikaina antzinatera jauzi eginez, gure arbasoen bizimoduaz zerbait gehiago jakiteko.

danbolin : Zerk atzeratu du

Ekaingo erreplikaren eraikuntza-lanen hasiera?

Ander Zestona : Gure asmoa udaberri al-

dera hastea zen, udaberri-udan; beste arrazoi batzuen artean udako eguraldi onak aprobetxatzeko. Baina beno, ba... betiko arazoak... teknikoak eta beste maila batekoak sortu dira eta lanak atzeratu egin zaizkigu, baina urriaren hamarrean hasi gara azkenean.

d : Orain hara joango bagina, zer ikusiko genuke? A.Z. : Beno, ikusiko genuke jadanik obrako kar-

tela jarrita dagoela, beste zenbait xehetasun ere bai, baina han bertako lanak oraindik hasi gabe daude. Hain zuzen, hortan hasi aurretik prestaketa-lan batzuk egin beharra dago: kamioi guztiak, Bainuetxeko zubitik pasa ostean, trenbideko plataformatik etorriko dira. Ondorioz, bide hori pixka bat moldatu egin beharko da. Liliko jauregi aurrean ere bihurgune bat egokitu egin behar da, soro bat lurrez bete kamioiak bertatik pasa daitezen... d : Herritarroi zer traba eragingo dizkigu obra honek?

A.Z. : Herritarrek ohitura handia dute hortik paseatzeko. Orduan ba... obrek irauten duten bitartean, paseatzen jarraitzea posible izango bada ere, kamioien eta makinen joan-etorria handia izango da. Gauzak horrela, uste dut denok pazientzia apur bat eduki beharko dugula. d : Egitasmo honek aldaketa handiak eragingo al

ditu ingurumenean? A.Z. : Hasiera-hasieratik bailara babestea izan da gure helburua. Horregatik eta horretarako egin zen, erreplika eta proiektu horien denen aurretik, da gure helburua. Horregatik eta horretarako egin zen, erreplika eta proiektu horien denen aurretik, plan berezi bat. Behin erreplika egindakoan bisitariak bakarrik ibiliko dira, oinez ordea. Orduan, alderdi horretatik ez dut uste eragin aipagarririk izango denik. d : Lili jauregian zerbait egiteko asmorik ba al dago? A.Z. : Erreplika ireki eta martxan denean, badago Lili jauregia egokitzeko intentziorik. Orain ari gara ideiak aztertzen, nolabaiteko erakusketa, museo edo interpretazio-zentru bat zabaltzeko asmoa dago. Dena dela, gauza horiek denbora eramaten dute, besteak beste, eraikina bera ere berreskuratu egin behar baita. d : Etorkizunari begira, zenbaterainoko mesedea egin diezaioke erreplikak Zestoako herriari?

A.Z. : Hori oso galdera zabala da. Mesedegarria gerta ote daitekeen? Zer

zentzutan? d : Ekonomikoan, adibidez. A.Z. : Zalantzarik gabe. Orain, eragin hori zenbaterainokoa izango den? Hori esatea oso zaila da. Zestoaren kasuan martxan daukagu azterketa bat. Herriari jakinaraziko zaio, gutxi gorabehera, zein izango liratekeen arlo honetan egin daitezken aurreikuspenak. Ez da turismo masiboa erakartzeko proiektua izango. Orduan ba... horrek herriari eragingo dio, baina pentsatzekoa da horrek guztiak aldaketa bortitzik ez duela sortuko. d : Lan eta egitasmo hauen guztien berri eman beharko zaio herriari, ezta? A.Z. : Erreplika bukatzen ari garen heinean, ezbairik gabe, marketin eta publizitate kanpaina bat diseinatu beharko da, horri guztiari bultzada emateko. Nik uste horrekin batera Zestoako herriak aukera honetaz baliatu beharko lukeela; erreplika erakarpen-puntu garrantzitsua izango bada ere, beste gauza interesgarri asko Olaia Salegi Urbieta dauzkagu. Sastarrain, Lili jauregia eta Irikaitz tarte 2000ko urriaren 18an egindako elkarrizketa horretan, esaterako, ibilbide bat antolatzea nahiko genuke. Horrela, aztarnategia indusketa-garaian bisitatzeko aukera ere izango litzateke. d : Hitz gutxitan, esaiguzu zer nabarmenduko zenukeen proiektuaren osotasunetik.

A.Z. : Denbora asko

pasatzen ari den arren, bukaeran benetan oso kalitate handiko lana izango dela azpimarratuko nuke, oso maila altua izango duela, alegia.

09



Eskaladaren grinak gure herriko gazteak bereganatu ditu. Zaletasun danbolin : Zestoako berri honen ordezkari gazte bat nola sartzen da nagusienak bi mutil gazte eskaladan? mikel odriozola : ditugu. Bata Mikel Odriozola Gu hasieran Zestoako Larra単aga, 17 urtekoa, eta Ekain eta Erlaitz harrobestea Mikel Nogales Tena, bietara joaten ginen. mikel nogales : Ani- 18koa. Mikel Odriozola maliak atsegin genituen aurtengo Euskal Herriko eta Sastarraingo harrotxapelketan irabazle izan dugu bietara joan ohi ginen pasieran. Gero ohartu gi- 18 urtez azpikoen mailan eta nen eskalatzeko moduko Mikel Nogales azpitxapeldun tokiak bazeudela han. helduen kategorian. Urriaren Mikelen etxera joan ginen bagenekielako eska21 eta 22an Elchen egin zen latzeko materiala zutela. Espainiako gazteen Eta eskatu egin genien. txapelketara joan aurretik Mikelen etxekoek, utzi elkarrizketatu genituen biak. bakarrik ez, laguntza ere eskaini ziguten. Lehe-

nengo egunean Mikelen aita etorri zen gu ikustera. Hark kontrolatu gintuen. Gero gure kontura ibiltzen hasi ginen. Modu asko daude eskalatzen hasteko. Kontua hastea da. d : Nork erakutsi dizue eskalatzen? m.o. : Niri osabak irakatsi zidan eskalatzen, segurtasun neurriak hartzen eta hori guztia. Ondoren Azpeitiko harrobian hasi ginenean, azpeitiarrek beraien lokalera gonbidatu gintuzten. Haiek ere lagundu digute. d : Zer behar da eskaladan hasteko? m.n. : Materiala, beno, lehenengo hori erosteko dirua. Edo bestela jendeak materiala uztea, materiala erabiltzen dakien lagunen bat izatea... Eta jakina, motibazioa eta gustatzea ere behar da.

d : Bien artean laurogei kilo ez zarete izango. Txikia eta arina izanda erraz egingo da gora, ezta? m.n. : Arina izateak bai, horrek laguntzen du. Baina txikia izateak ez dakit... Luzea eta arina, luzea izateak laguntzen du neurri batean. Eta arina izateak ere bai, zalantzarik gabe. Kontuak kontu, bakoitzak berearekin konformatu behar du. d : Asteburu honetan Espainiako txapelketara zoazte zein da zuen asmoa? m.o.. : Ahal dena egitera goaz. m.n. : Ni zaharragoen aurka arituko naiz. Eta, ahalegina egingo dugu behintzat, eta ikusiko dugu zer gertatzen den. d : Etorkizunean eskalatzen jarraitzea espero al duzue. Atera al daiteke bizimodua eskaladatik? m.n. : Hori oso zaila da. Adibidez, Espainiako lehiaketa batean gailenduz gero 100.000 pezeta ematen dizkizute. Atera kontuak! Eta hori nagusien kategorian. Gazteei ezer ez. Oso zaila da. Bueno, batzuk hortik bizi dira, oso onak direnak,

profesionalak. m.o. : Gure inguruan oso gutxi dira eskaladatik bizi direnak. m.n. : Josune Lasaokoak ere hortik zerbait ateratzen du. Ez diote asko ematen baina, baserrian lan egiten du... eta handik eta hemendik hartutakoarekin bizitzeko lain badu. d : Emakume asko ibiltzen al da eskaladan? m.n. : Oso gutxi! Animatzen ditugu, gustura gainera, baina... beti

berdinak gabiltza. Hemen inguruan behin-

tzat, denak ezagutzen gara. Denak betikoak

izaten gara azkenean. d : Zuen kirola praktikatzeko dieta berezirik egin edo bizitzeko modua aldatu beharrik izan al duzue? m.n. : Badaude dieta egiten dutenak, baina guk momentuz ez dugu ezer berezirik egiten. Nik, adibidez, litxarreriarik ez dut jaten, ez dut pisu asko hartu nahi-eta. Izan ere, gero hori asko nabaritzen da eskaladan. Kilo batzuk gehiagorekin indarra galtzen duzu behatzetan, gehiago kostatzen zaizu gora igotzea. m.o. : Nik ere ez dut arazorik.

d : Bukatzeko, nahi al duzue beste zerbait gaineratu?

m.n. : Herri honetan udalak edo Kirol Bazkunak

edo nik ez dakit nork, baina arduratu behar duenak eskaladaren alde zerbait gehiago egitea nahiko genuke. Laguntzak ematea. Zestoan gehiago eskalatzen ez bada, eskalatzeko ezer ez dagoelako da: ez laguntzarik ez ezer. Gazteak animatzen ari dira. Eta kiroldegiak zerbait jarri behar duela esan digu. Baina orain arte ez du sekula ezer egin. Ea laguntza gehiago ematen duen. Urriaren 21eta 22an Elchen izan diren Espainiako gazteen txapelketetan bost herritarrek hartu dute parte. Mikel Nogalesek laugarren postua bereganatu du 20 urtez azpikoen kategorian eta Mikel Odriozola bigarren gelditu da 18 urtez azpikoetan. Badira beste hiru gazte ere txapelketa horretan oso ondo ibili direnak. Juango Zabala hirugarren izan da, Jon Alberdi zortzigarren eta Ruben Larra単agak 17. postua lortu du. Azken hiru hauek 18 urtetik beherakoen mailan aritu dira. Eta Zestoako gazteen maila oso ona dela erakutsi dute.

?多

Urko Canseco Alkorta

11


A

zken aldian ez dut beste konturik entzuten inguruan. Futbol zelaia. Tolosan eta Etxarri Aranazen iaz egin zituzten erreferendumak etorri zaizkit gogora. Baina hari luzeegia du gaiak eta ez dut tiraka segiko. Frantziatik eta Espainiatik tira egiten diguten bi estatistiketako datuak nituen buruan hona ekartzeko. Dena ari da desnaturaltzen, eta telebista, Interneta eta presari errua bota beharrean gara beste behin ere. Hara datua: Frantziako bikoteen erdiak ezkontza agentzien bidez sortuak dira. Bere abantailak ere ba omen ditu bide honek, denbora alperrik ez galtzearena esaterako, eta txarrena jota ere, nobioa futbolzalea bada, aurrez har daitezke neurriak. Egia da hori ere. Espainian berriz, japoniar konplejodun asko dago nonbait. Parejen %35 ean bi kideek

lanbide bera dute, eta hauetatik asko lanean egiten dira nobio. Etorkizuna bi mutur hauetan dugunik ez dut ikusi nahi, eta taichi ikastaroren bat, edota adarra jotzen ikasteko lezioek ere bolanta botatzeko balio dutela esatera nindoan. Bestela, maiz lagunartean erdi brometan esandakoa: hemen ere, nahi gabeko soltero soltera asko dago, eta konponbideren bat jarri beharko genioke. Toki itxiren batean bailea edo erromeria antolatu eta parekoa topatu arte bertatik irteten utzi ez. Futbol zelaia ere paraje aproposa izan daiteke lilurak sortzeko, izarrak tarteko... baina sei urtean ez ote da inor horren zain egongo. Akaso izango ez ditugun seme alabek topatuko dute maitea balizko futbol zelaian. Eta bitartean, lanean segi beharko dugu, “mutila behar dut” dioen iranagore telleria garkia egunkariren batean jartzeko, sikira.

urrezko plazerra

Kiroldegira gimnasia egitera

Herriko aldizkaritik gatozela esan eta ondo hartu gaituzte Bainu-etxekoek. Pasieran erakutsi dizkigu Mayre Modregok, Bainuetxean harreman publikoetaz arduratzen denak, joaten zareten gehien-gehienok jakinaren hoteleko zoko-mokoak. “Mikel Irureri zor diozue gainean izango zineten. Baina seguru, eskaintza hau” esan digu izango dela oraindik enteratu ez Mayrek. Mikelek arrazoi borodenik: asteazkenero Bainu-etxeko bila bota digu, ekimena ea nobainu turkoan, eta piszinan bainatu latan piztu zuen galdetu diogunean. “Hemen jendeak gaitezke zestoarrok erdi prezioan. horrelako gauzak egitea nahi Danbolin-ekook, ezin genuen hori du. Baina erdiak baino gehiagok ezagutu ez horrelakorik probatzeke egon. Eta erreportaje zegoenik ere”. Mikelek ez dio honen aitzakian joan ginen gezurrik, antza, hark esandaargazkilaria eta biok, urrutiko koa berretsi egin digu eta Alvarok, Gran Hoteleko langile intxaurren kontua beteko zenentz ikustera. Arratsalde neketsua zuentzat batek. “Lehenengo egunetan galduta ibiltzen dira: ez dute lanean pasa eta gero, honatx gure jakiten nora joan, zertarako den gauza bat, zeratarako besaholkua: aprobetxatu pagotxa! tea... Topatu izan dut jendea arratsaldez erabiltzen ez ditugun geletan ilunpetan eta non dauden ez dakitela”. Hala ere gaitzerdi, ari gara eta, pix-


kanaka-pixkanaka bada ere, Bainuetxeak eskeintzen digunaz nola gozatu ikasten. “Astean-astean jende gehiago etortzen da” diosku Alvarok. Geu ere “berriak” gara, eta azkar egin dugu sartu-irtena aldageletara lehenbailehen probatu

nahi dugulako dena. Sanarium-a, bainu turkora sartu aurretik da-

goen gela bat da. Mayrek azaldu digu beroa dela oso baino turkoa, eta tenperaturara ohitzeko da-

goela tarteko gela. Grabagailua eta kamara izorra-

tzeko beldurrez ez gara ausartu baino turkoa hartzen. Sanarium horretan topatu dugu Luziano Arakistain eta berak kontatuta jakin dugu “gorputz osoa hobeto mugitzea” errazten dutela lurrunezko bainuek. Luzianok teoria propioa du gainera baino turkuaren inguruan: “Gaztearentzat baino zaharrarentzako da hobeagoa hori”. Harrapazak! Luzianok, azken uholdeak izan zirenean konponketan jardun zuenetako bat izan zela ere esan digu "sauna turkora" sartu aurretik. “Sua eta

ura belaunetik behera” esaera ekarri digu gogora uholdearenak, baina kasurik egin gabe abiatu gara piszinara. Pasilloan ikusi ditugu bainulari gazteenak: Gorka Mantzisidor “Mantzi” eta Borja Gomez. Zein baino zein harroskoago jarri dira grabagailua ikusi dutenean. “Internetetik” izan zutela ofertaren berri..., lehenago sekula etorri ez baziren “amak uzte ez zielako” zela..., bainuen onena bertan sortzen den “giro jator eta euskalduna” dela... Ez zaigu batere kostatu hauei erretratua ateratzea, desiatzen baitzeuden. uuuf, relajantea... Azkenean iritsi gara piszinara. Handia da eta txokotan banatuta dago. Txoko bakoitza gorputzeko atal bat masajeatzeko pentsatuta dagoela dirudien arren, imajinazio pixkatekin aukera desberdin asko asma daitezke. Piszinaren hondotik gora egiten duten aire parrastadak probatzen ari garela ikusi dugu Rosario Astigarraga. Berak, Mikelek ez baina haren ama Maria Angelesek esanda jakin zuen Bainuetxeko aukerarena. Eta ordutik “fija” omen da astero. “Aurreneko egunetik etorri naiz. Gaur bakarrik

etorri naiz, baina gero hemen lagunekin elkartzen naiz”. Rosariok pena hartzen du jende askok ez duelako Bainu-etxea ezagutzen: “Ni Goiherritik (sortzez ormaiztegiarra da bera) etorri nintzen hona, eta han ez dute ia ezagutu ere egiten hau... eta bainuak oso onak dira, uuuf relajantea... Handik etortzeko autobusa ipini beharko litzateke”. Hara hor Zestoak Benidormi Goiherriko erretiratuen diruak kentzeko bidea. Egin beza kontu bada, dagokionak. “Betidanik izan dut artrosia eta bainu hauek mesede egiten didate” esan digu Beni Zinkunegik xuabe-xuabe. Lehendik ere etortzen omen zen eta sos batzuk aurreztu ere egin ditu Benik asteroko plana antolatu zutenetik. “Iluntze aldera arte luzatuko balute, jende gehiago etorriko litzateke. Baita neure gizona ere”. Beni agurtu eta piszina barruan dauden eser-

leku berezi batzutan jarri gara. Uren erabilpen terapeutiko mordoa aipatu digu jendeak. Alabaina, euskaldunok berezkoa ei dugun herabetasunagatik edo, inork ez digu aitortu piszinako burbuilatxoek anatomiaren zein txokotan pizten duten

plazerrik handiena. “Hori nahigabe ere deskubrituko du hona datorrenak” esan digu bere izena ez idazteko erregutu digun batek. Plisti-plasta ari garela hara non ikusten ditugun ezagutzen ez ditugun hiru emakume berritsu. Gerturatu eta tapa! Bete-betean asmatu gure susmoak: azpeitiarrak dira. Bainuetxearen eskeintza zestoarrontzat bakarrik da teorian, eta horregatik ez diegu izenik galdetu. Ez diegu bada asteazkeneroko plana izorratuko! Hori bai, off the record eskatu digute, erreportajean jendea animatzeko. Jatorrak dira, baina marka da azpeitiarrak bai, eta auzotarrik ez topatzea. Di-da batean pasa zaigu arratsaldea saunatik piszinara eta piszinatik saunara. Eta irteeran aurpegia ere aldatu zaigula egingo genuke. Datorren asterako izena eman nahi duena kiroldegira joan dadila. Edo hots egin dezala bestela 943 147 942 zenbakira. Hortik aurrera mila pezeta, bainujantzia eta piszinarako txapela baino ez dira behar.

jon artano

13


14

dan-

aldian jende ugari joaten da gure herritik Kubara. Hasiera batean joan direnen zerrenda biltzeko asmoa genuen, eta karibear irlara joateko arrazoi desberdinak bildu, baina azkenean joan direnetako biri galderatxo batzuk egin dizkiegu. Tabernariak biak ere eta horra erantzunak: Zer ekarriko zenukete Kubatik? Guk puruak eta ron pixka bat ekarri genituen, baina benetan, kubatarren alaitasuna eta bizitzeko gogoa ekarriko genituzke. Zer eramango zenuke Euskal Herritik? Dirua, haragia, arropak... gauza pila bat. Blokeoa dela eta eskasia handia dago eta nahiko larri dabiltza, baina baikorrak dira: "no es facil, chico!" esaten dute eta ondoren "pero tampoco es dificil!" Zergatik joaten da hainbeste jende Kubara? Nik uste dut

Oporretara???

Ku b a r a . Azken

arrazoi nagusiena klima dela eta horrekin batera dituen hondartza eta paraje ikusgarriak. Aldi berean Kubak beti izan du erakarpen berezi bat bere historiagatik; lehenik espainiar kolonia bat izan zen, gero EEBBen turismo leku eta gaur egun iraultzaren ondorioz sistema sozialista bat dago indarrean. Iraultza honek sortu zuen ikusmirak, EEBBekin duen lehiak eta Che Guevararen mitoak jende asko eraman du Kuba ezagutzera. Baina onartu beharra dago gaur egun turismo sexuala deritzonak indar handia duela. Euskal Herria ezagutzen al dute? Bai dexente ezagutzen dute, batik bat euskaldun asko jaoten delako eta telebistaz ere hemengo berriak jasotzen dituztelako.

b o l i n-

Euskal Herriko hainbat herritan bezelaxe, gurean ere, perretxiku erakusketa bat egin zen urriaren 22an. Aurreko egunetan eguraldi euritsua izan bazen ere batzuk gogor ekin zien perretxiku biltzeari. Erakusketako Lehenengo saria LarraĂąaga anaiek irabazi zuten, eta bigarren saria berriz hiru bikoterentzat izan zen, berdinketa egon baitzen. Inazio Aizpurua eta Igor Aizpurua aita semeak, Luis Mari Muguruza"Txino" eta Patxi Exposito eta Jose Mari Zigaran eta Jose Aittola. Zorionak guztiei!

C estoa .

Uste genuen hainbeste kosta ondoren gure herriaren izena argi zegoela, baina baten batek ez zeukan oso garbi. Dena den, seinalea aldatu berri dutela jakin dugu eta gaitzerdi.

zulo

Ale honen erredakzioa ixteko ordu gutxi falta zirela, hara non, norbaitek atepetik sartu digun hirugarren orrialdean agertzen den idazki anonimua. Baina beste baterako abisua, hi: “Hurrengoan, paperean utzi beharrean uztak/n disketian, harrizkoa bada ere berdin zaiok/n, ekaindarrak gogoan. Hor jardun gaituk/n teklak topatu ezinik tika eta taka�.

guri gertatzeko, ez da ezer!


j

Oin dala hoetahamalau urte jayo zan Arruan, Azketa baserriyan. Urte morduan Zestuan bizi izan tzan. Ta oain Akuako Goikoetxe baserriyan bizi da, martxa hortan igual bukaukou Aizarnan! Astelenetik zapatura udaletxeko arkupetan saltzeittu Akuko labeldun barazkiyak. Harrittuta geau da. Etzun asko uste beai elkarrizketa ingo ginula. Hala're arpeitik irriparria kendu ezinda, jator asko erantzun dittu galdautakuak. Izan'e naturala ta prexkua da Olatz, mayan eukitzeun jenerua bezelakoxia. danbolin : Azkenaldiyan errenka zabiltza... olatz : Irristau ta eroi in naiz da... ezta ezerre. d: Ta ze esan dizue medikuak? olatz : E'naiz jun. d: Medikuana bate jun ez!? olatz : Ez, e'naiz jun. d: Nolatan? olatz : Bo, pasakoa. Egun batzutakua da, ta ezta ezerre. d: Begetariano asko al dao Zestuan? olatz : Eez gutxi. Gutxi dao. d: Zuk zeuk, barazki asko jate al dezu? olatz : Baai, gure etxian barazki asko jatea. Haragiya're bai ee! eta arraya're bai, baina barazkiya're ondo jatea. d: Dana etxekua? olatz : Bai. d: Orduan sasoian sasoikua. Zer dao oain? olatz : Oain dao eskarola, porrua, azelgak, aza, letxua're bai... hoyek daude oain. d: Txoritxo batek esan diu, ez ote'ezun ekartzen Enparan-gainetik jenerua. olatz : Ez, ez, ez (seriyo). Oain momentuan

ardunian Olatz Aranberri.

behintzat etxekua dakat dana. Udaran igual gutxitxo baldin bado noiz o noiz ekartzet. Baina jeneralian dana etxekua. d: Barazkiyan da frutan preziyuak ikaragarri iyo omen dia. olatz : Ez! igual samar dao. Patata aurten pixkat gaextiyo, baina porrua hamabos peztan dao, letxua hirurogeitahamabost, tipula gorriya ehunda berroetamar... ezta asko iyo. d: Kalian saltzia ofiziyo zarra da. Baina seguru paaukoittuzula zerga berriyak. olatz : Bai hoixe. Hemen herriyan eotia leno etzan paatzen. Baina daoneko paau ittea. d: Halare batzutan kuadrila juntatze zeate. olatz : Ostiraletan azoka eotea. Ta bestela Arretxeko Pilar eotea, zea... Manuelen andria, eztiya saltzen. Ta Zumaikua, lorezalia, zapatutan. -Hemen elkarrizketa eten ber izan gendun, bi etxekoandre etorri zialako Olatzena otarra betetzead: Herriko txutxumutxuak, danak jakingoittuzu? olatz : Baai, hemen beti eotea komentayo politta. d: Zerren bueltan? olatz : Ba astelenetan fuolan bueltan. Ta geo astian aurrea ba... herriko gayak-eta, zein ezkontzean-da, zeinek familiya izateun-da, gauz hoyek. Beti eotea zeozer. d: Azkeneko galdera: Paco Porras zein dan ba al dakizu? olatz : Ez. d: Telebistan ertetzean bat belarriyan letxua jarrita ta... olatz : Aaa! bai badakit! badakit! d: Hoyek propaganda itteizue ez? olatz : Ez takit guri itteiguen eo! Beayek bere buruai behintzat bai!

jon artano

gure historia hurbila ohe ertzetik kontatua HERRIKO LIBURUDENDETAN SALGAI

15


16

1930eko abuztuaren 31.ena egun seinalatua izan zen Zestoan. “Cestona Sport” elkarteak antolatuta, 1go Cestona saria korritu zen. Irabazlea, punta-puntako ziklista: Federiko Ezkerra “el rey del Galibier”. Berbena eta tanborrada ere egin zuten karroza eta guzti “con las más hermosas damas del jardín cestonés”.

a tzera begira


g urean

.Udaberri emankorra. Arroa-Be-

hea aldean bizi garenontzat urte berezia da aurtengoa. Kulturaren aldetik, esate baterako, ekintza ugari izan ditugu, baina denen artean garrantzitsuenak agian bi hauek izan dira: Arroa-Beheko Historia Liburua eta Mardu Xarraren Trikiti CD diskoa: Historia liburua oso proiektu garrantzitsua izan da guretzat, auzoko historia jasotzeaz gain, talde zabal baten lanaren emaitza izan delako. Lan eta izerdi franko bota ondoren, Karmen egunean ikusi zuen argia liburuak, uztailaren 16an. Mardu-xarra trikitilari beteranoaren diskoa ere garrantzitsua izan da, auzoko trikitilari batek jotako musika betirako gorde eta zabaltzeko aukera izan dugulako. Bestetik, Auzo Elkartearen ohiko kultur jarduerak ere aipagarriak dira, honelako herri txiki baten eguneroko bizitza pizteko eta suspertzeko balio dutelako: josten eta bordatzen ikasteko ikastaroa, Ludotekako jarduera iraunkorra, euskal dantzen ikastaroa, gimnasia eta abar. Gainera, Arroa-Behearen etorkizunarentzat oso garrantzitsuak diren berriak ere izan ditugu: hainbat eta hainbat

r ArroaBehea: udaberri emankorra eta uda beroa

urtez auzoaren ikurra eta ardatza izan den Rezola zementu fabrika saldu egin dute, eraikin zaharrak bota eta bertan etxebizitzak egiteko asmoz. Arnas berria eta berdegune gehiago emango ahal dio gure herriari! Hori da, behintzat, gure nahia eta itxaropena! Poligono industriala ere hor dugu, proiektu erraldoia, izugarria... Auzoari bizitza eman edota irentsi egin gaitzakeen proiektua, oraingoz etorkizun garbirik gabea...

Uda beroa .Uda hasiera arte giro ona eta baikortasuna nagusi baziren ere, abuztuaren hasieran gertakari larri batek gogor astindu du auzoa: Joxe Mari Kortaren erailketa. Hain ekintza larriaren aurrean Biltzar Berezia egin genuen, Joxe Mariren oroimenez Arroa-Beheko biztanleok zer egin genezakeen pentsatzeko eta erabakitzeko. Auzo Elkartearen izenean politika gai hertsietan sartzea komeni ez denez, balorazio politikoak alboan utziz gure gaitzespen gogorra azaltzea eta omenaldi herrikoia egitea erabaki genuen. Omenaldia irailaren 24an burutu da eta, besteak beste, auzoko seme kuttun izendatu dugula gogoraraziko duen eskultura bat jarriko dugu Joxe Mariren oroimenez. Baina zoritxarrez ez ziren hor amaitu gure penak. Joxe Mariren hilketatik hilabete ingurura (irailaren 10ean) beste bi ekintzek gogor astindu gintuzten. Alde batetik, auzoko lagun bati kotxea erre zioten, eta oraingoz ekintza horri buruzko inongo azalpenik gabe jarraitzen dugu, ez baita argitu ez nork egin zuen, ezta zergatik ere. Bestetik, egun berean Txi-

txarro dantzalekua zartatu zuen ETAk bonba batez, eta berriro samina zabaldu zen gure artean. Arroako familia batek jasaten zuen bigarren erasoa zen, eta ez nolanahikoa, gainera! Bi ekintza horiek zirelaeta, beste Biltzar Berezi bat egin genuen, biak salatzeko eta gure esku zegoena egiteko.

Udazkena, nolakoa?

Udazkenean sartuak gara jada. Berri pozgarrien artean Zentroko teilatuaren konponketa dago, ohitura zahar bati eutsiz auzolanean egina. Bai, pozgarria da auzotarren arteko lankidetza krisialdian dagoen garaiotan auzolanak bizirik irauten duela jakitea. Duela urte batzuk Kultur Etxeko lanei hasiera eman genien auzolanean, eta orain Zentroaren teilatuaren txanda izan da. Eta gai korapĂŹlatsuei begira, berriz, beste borroka bat dugu aurrean: Jazz-berri diskotekaren ondorioz sortzen diren arazo ugariei aurre egitea; betiko arazoak dira, baina agian une honetan inoiz baino larriagoak. Urte hasieran ahotan genuen zapore gozo hura berreskuratu nahian gabiltza, baina kostako zaigu! Bitartean, beti bezala lanean jarraituko dugu, auzoak bizi-bizi eta bizi-pozez jarrai dezan.

17

Ezkaizto Auzo Elkartea


g ai librean

bat itxu aurreko"

a

18

genda

. Doinua: "mutil koskor

Agortezina bihurtu zaigu zestoarren iturria aldizkari bat degu labetik atera berri berria Zestoa gordin gordinean du enbor ardatz ta gerria inor badago gure herriko notizien egarria danbolin dauka aldizkari bat oso erakargarria Oskar Alberdi

b

a al zenekien

betaurreko beltzak zeinentzat asmatu zituzten? Txinako epaileentzat. Kalean jendeak ez ezagutzeko erabiltzen zituzten hasiera batean.

...

ostirala Lasaoko jaien hasiera. Iluntzeko 8:30etan bertso afaria Jokin Uranga eta Loidisaletxe bertsolariekin. Ondoren “Altuna ahizpak� trikitilariak. larunbata Arratsaldeko 5etan haurrentzat jaialdia: jokoak, pailazoak eta txokolatada. 6:30etan meza eta 8etan Amalda abesbatzaren kontzertua parrokian. 9etan herri afaria eta 11:30etan Arlas eta Eztanda taldeekin dantzaldia. igandea 10:30etan meza. 11:30etan hamaiketakoa jubilatuentzat. 12etan herri arteko pilota partidak eta jarraian afizionatuen arteko pilota partida. Txakolin eta sagardo dastaketa txarangaren musikak lagundurik.

10 11

gizakiak etengabe aharrausi egin zezakeenik? 15 urteko neska batek bost aste pasa zituen ahozabalka etenik gabe. 1888an izan zen hori, eta ez du inork marka hura hautsi.

12

osteguna Erretiratuak Errioxara joanen dira egunpasa. NĂĄjeran izango dira. Izena emateko, Jubilatu Etxera jo. ostirala San Juan Egoitzakoek merienda egingo dute Mollergi tabernan. igandea Agiro Mendi Taldeak irteera egingo omen du. Alabaina hau idazterako oraindik ez zekiten Iparraldera txangoa, edo 17an irten eta asteburupasa egin Piriniotan. Kontuak kontu, mendira joango dira. Hori seguru. Enteratu nahi duenarentzat kalean afixak jarriko dituzte. Eta bestela galdetu lasai Mikel Irureri. osteguna Eskolako artistek kontzertua egingo dute San Juan Egoitzan. larunbata Santa Zezilia, musikoen patroiari, gorazarre egingo dio herriko bandak kontzertu batekin. Arkupetan izango da iluntzeko meza ostean. aroan zehar... ...jokatuko da eskuz binakako Gipuzkoako pilota txapelketaren bigarren fasea. Azaroan zehar eta abenduan jokatuko da mutilen herriko binakako txapelketa ere. Berebat nesken binakako paleta tenis txapelketa. Kluben arteko Gipuzkoako paleta goma txapelketako hiru partida ere jokatuko ditu Zestoako taldeak hilabete honetan. Zorionekoak pelotazaleak!!

16 17 19

23 25 AZ

iban altuna jose antonio murillo


komunikabideak DV berriemailea 14 71 33 Arrate Irratia berriemailea 81 26 32 Loiola Irratia 814458 ikastetxeak Zestoako herri eskola 14 79 77/14 70 57 ikasberri ikast. 15 12 46 iraurgi 81 02 10 urola ikast. 15 02 28

garraioak eusko tren 15 06 77 la Guipuzcoana 81 11 59 pesa 21 26 99 piper u. elkartea 85 25 87 taxiak Patxi Arregi "lopene" 14 78 48 joxe mª olaizola (uztapide) 14 74 76

farmaziak azaroaren 6tik 12ra zurutuza (zestoa) tel: 14 70 06 azaroaren 13tik 19ra mutiozabal (zumaia) pol. alai z/g. tel: 86 00 22 azaroaren 20tik 26ra aseginolaza (azpeitia) goiko kale, 2. tel: 81 13 50 azaroaren 27tik abenduak 3ra otaño tel: 86 11 04 gurrutxaga p. 4. (zumaia)

z erbitzuak.

Erakunde edo toki publikoak udaletxea 14 70 10 udaltzaingoa 14 70 10 uultur etxea 14 71 23 liburutegia 14 70 62 musika eskola 14 79 11 jubilatu eta pentsiodunen elkartea 14 70 91 san juan egoitza 14 70 19 sastarrain b. esk. 14 81 15 gizakia helburu 14 80 69 parrokia 14 70 01 postetxea 14 76 21 suhiltzaileak 15 13 13 zerga bulegoa 81 13 68 inem 14 04 02 urkome 81 65 00 lapatx zabortegia 81 55 05 kiroldegia 14 79 42 ertzaintza 85 10 00 osasuna anbulategia 14 72 31 farmazia 14 70 06 gurutze gorria 81 32 97 anbulantzia 22 22 22 dya 81 38 49 anbulantzia 46 46 22 larrialdiak 112

okindegien txandak azaroak 12 Romana azaroak 19 Apategi azaroak 26 Ertxin abenduak 3 Romana abenduak 10 Apategi autobusak joateko

zestoa-donostia astegunak: 7:02(1)/8:00(1)/8:20(3) /9:12(1)/10:12/13:22(1) /14:12(1)/15:22/16:22 /18:57(2)/19:57(2) larunbatak eta abuztuko astegunak: 8:00/10:12/ 13:52/15:22/16:22/19:27 igandeak eta jaiegunak: 15:22/19:27 enpresa: la guipuzcoana oharrak: (1)eskola egunetan “este”tik pasatzen da. (2) sarrera amaratik. (3)eskola egunetan soilik zestoa-azpeitia astegunak: 8:30/9:30/ 11:45/12:45/13:45/ 14:45/15:45/18:10/ 19:10/20:10/20:40/21:10 larunbata eta abuztuko astegunak: 9:30/12:55/ 15:10/16:40/18:40/20:40 igande eta jaiegunak: 18:40/20:40 enpresa: la guipuzcoana

zestoa-azpeitia astegunak:6:15/6:45/ 7:15/8:15/9:15/10:15/ 11:15/12:15/13:15/14:15/ 15:15/16:15/17:15/ 18:15/19:15/20:15/22:15 asteburua eta jaiegunak: 6:50/7:30/8:30/10:30/11:10/ 12:30/13:10/14:30/16:30/17: 10/18:30/19:30/21:30 zestoa-zarautz astegunak: 6:50/8:35/ 10:50/13:35/15:20/18:20 asteburua eta jaiegunak: 15:50/18:20/20:20 enpresa: la guipuzcoana

zestoa-zumaia astegunak: 6:40/7:20/ 8:25/9:20(1)/10:20/11:20/ 12:20/13:20/14:20/ 15:20/16:20/17:20/18:20/ 19:20/20:20/21:20 asteburua eta jaiegunak: 7:35/9:35(1)/10:35/ 11:55/12:35/13:55/ 14:35/16:35/17:55/ 18:35/20:35/21:35/22:15 enpresa: euskotren oharra: (1) Aizarnazabaletik pasatzen da. zestoa-zumarraga astegunak: 6:45/8:15/ 1:15/12:15/14:15/16:15/ 18:15/19:15 asteburua eta jaiegunak: 7:30/8:30/10:30/12:30/ 14:30/16:30/18:30/19:30 enpresa: euskotren azpeitia-eibar-bilbo astegunak: 6:30/13:00/18:30 larunbatak: 9:30/14:30/18:30 igande eta jaiegunak: 9:30/19:30 enpresa: pesa

zestoa-bilbo-leioa astegunak: 6:25/7:10/13:10 enpresa: piper unibertsitarien elkargoa itzultzeko

donostia-zestoa astegunak:7:50/8:50/11:05/ 12:05/13:05(1)/14:05(1)/ 15:05/17:30/18:30(1)/ 19:30(1)/20:00(3)/20:30 larunbatak eta abuztuko astegunak: 8:50/12:15/ 14:30/16:00/18:00/20:00 igandeak eta jaiegunak: 18:00/20:00 enpresa: la guipuzcoana oharrak: (1) eskola egunetan “este”tik pasatzen da. (3) eskola egunetan soilik.

azpeitia-zestoa astegunak: 6:50/7:50/ 9:00/10:00/13:10/14:00/ 15:10/16:10/18:45/19:45 larunbatak eta abuztuko

j

astegunak: 7:50/10:00/ 13:40/15:10/16:10/19:15 igande eta jaiegunak: 15:10/19:15 enpresa: la guipuzcoana

azpeitia-zestoa astegunak: 6:30/7:10/ 8:15/9:10/10:10/11:10/ 12:10/13:10/14:10/15:10/ 16:10/17:10/18:10/ 19:10/20:10/21:10 asteburua eta jaiegunak: 7:25/9:25/10:25/11:45/ 12:25/13:45/14:25/16:25/ 17:45/18:25/20:25/ 21:25/22:05 enpresa: eusko tren zarautz-zestoa astegunak: 7:15/9:00/ 11:15/14:00/16:00/18:45 asteburu eta jaiegunak: 16:30/19:00/21:00 enpresa: la guipuzcoana

zumaia-zestoa astegunak: 6:00/6:30/ 7:00/8:00/9:00/10:00/ 11:00/12:00/13:00(1)/ 14:00/15:00/16:00/17:00/ 18:00/19:00/20:00/22:00 asteburu eta jaiegunak: 6:35/7:15/8:15/10:15/ 10:55/12:15/12:55(1)/ 14:15/16:15/16:55/18:15/ 16:55/18:15/19:15/21:15 enpresa: euskotren oharra: (1) aizarnazabaletik pasatzen da. zumarraga-zestoa astegunak: 7:35/9:30/ 11:30/13:30/14:30/15:30/ 17:30/19:30/20:30 asteburu eta jaiegunak: 8:45/9:45/11:45/13:45/ 15:45/17:45/19:45/20:45 enpresa: euskotren

bilbo-eibar-azpeitia astegunak: 10:30/14:30/21:00 larunbatak: 9:30/14:30/18:30 igandeak eta jaiegunak: 9:30/12:30/21:00 enpresa: pesa leioa-bilbo-zestoa astegunak: 12:55/14:00/ 18:00/19:00/20:00 enpresa: piper unibertsitarien elkargoa.

19


tipitaki, tapataki dakienak badaki; ez dakienak baleki! zerutik zintzilik, lurrari atxiki, zer den ba al dakik?

esanahia asmatu behar zaion esaldi hura da tipitaki bat, eta igarkizuna esan aurretik erabiltzen den formulatik datorkio izena (Anjel Lertxundi. Letra Kalekantoitik. Alberdania, 1996


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.