d a n b o l i n





























kortaturen kanta etorri zait
♫ Ni nintzen aizkolari, albokari, txistulari ♪♪♪ … bada abesti hori etorri zait. Garazi Larrañaga eta ane errastiren esanak biltzen dituen erreportajea estreinakoz lei tu (merezi du, merezi duenez!) eta pare bat egunera artikulu hau ilustratzeko argazkia behar nuela akordatzean izan da orduan etorri zait: ostia, neu ere izan nintzen eta dendari! bila hasi eta han aurkitu dut Facebookeko soto an 2014ko martxokoa da, Vancouver en (kanadan) egina urtebete eman nuen hiri hartan ingelesa, eta ofizio zen bait, ikasten igeltsero sartu nintzen lehenengo, eta etxeratu aurretik, titularrean errimagatik kamarero jarri du dan arren, plater garbitzaile ere aritu nintzen jatetxe elegante samar batean (behin madonna etorri zitzaigun, eta bere platerak garbitzeko ‘pribilegioa’ izan nuen) baina bi lan horien artean, hiruzpalau hilabetez, dendari izan nin tzen, aizue zehaztu behar banu: fruta saltzaile; espezifikoki sagar saltzaile argazkian marrubiak ageri dira, eta tri geroak gari zainzuriak , cherry tomateak, gereziak eta masustak ere saltzen genituen baina espezialitatea saga rrak genituen. Dozena bat mota bai, igual: Fuji, royal Gala, ambrosia, mcintosh, Golden Delicious, Pink Lady… hiz kuntza praktikatzeko lekutako erronka: euskaraz ez zait erraza, eta ingelesez esplikatu behar galdezka zetorrenari sagar klase bakoitzaren zaporea!
Gure denda ttiki hori maggie izeneko emakume txinatar jator batek gobernatzen zuen eta berak erakutsi zidan ofi zioa, pazientzia handiz Goizean goiz hasten nuen jarduna, eta aurreneko lana izaten zen saltokia prestatzea horre tarako hozkailu biltegitik sagarrak ekarri, eta erakusmahaian jarri behar ziren, bezperatik geratu zen jenerotik txar aurkiak kenduz eta gero zetorren alderdi artistiko teknikoa hiriko azoka ezagunenean zegoen gure postua, kon petentzia handia zegoen, eta nabarmentzeko maggiek nahi izaten zuen dena ikusgarri izatea sagarrak txondortuz piramideak egin behar izaten genituen Neurozirujau baten prezisioa behar, eta trapezista jarri duten hipopotamo bat bezain seguru sentitzen nintzen baina, jaun andreok, gizakiaren gaitasuna harrigarria da! istripu txiki batzuk gora behera, uste baino askoz lehenago hartu nion maina eta ikasi nuen sagar piramide horiek egiten eta orduan uste nuen: behin piramideak egiten ikasita, bale nauk! esaera zaharrak dio: ‘usteak erdia ustel’. Frutategian beste erdia ere derrepente usteldu zen.
Gertatu zen etorri zela baldarrontziren bat, eta kaskezurrean sartu zitzaiola han ertzean zegoen sagar distirante hura xe behar zuela eta kolpe egin zionean deskalabrua! tarrapatatata! eta piramidea mila aletan lurrean txilipurdika mundua gobernatzen dutenekin etsia hartuta edo dagoen lagun bat badut eta hark esan ohi du: dena manejatzen zigutek, kontsumismoa barruraino sartu zigutek baina dirua non gastatu behintzat neuk erabakitzen diat! Lagun horrek ez du ezertxo ere erosten sarean, herriko dendetan baizik Dendek bizia ematen diote herriari, haiei ematea geure buruari ematea da sarean erostea, iskineko sagarra hartu zuen gizajo trakets harena egitea da eta piramidea geu gara
d a n b o l i n e k e z d u b e r e g a i n h a r t z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i t a k o e s a n e n e t a i r i t z i e n e r a n t z u k i z u n a
a r g i t a r a t z a i l e a Danbolin Zulo elkartea Kultur Etxea Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
943 147 123 info@danbolin eus d a n b o l i n n a i a r a e x p o s i t o , Amaiur Aristi, Urko Canseco, Sara Matsutani, naiara olaizola, ITSASO ZUBIRIA, jone bergara eta itaso waliño k o l a b o r a t z a i l e / z u z e n t z a i l e t a l d e a nagore telleria, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, n e r e a o d r i o z o l a , Janire Diaz, e
a
n K o r t a d
o a
Le Mans (Frantzia) hirian harrapatu nau, lanera bidean (ia beti bezala presaka) Mariaren enbidoak. Espero gabe, hasi naiz ziklo eta patroietan pentsatzen, ingurura begiratzen eta hausnartzen. Esango nuke patroien kontua le ku guztietako zerbait dela eta hemen ere zakurrek zaunka egiten dutela Hiriko ikasleak, Euskal Herrian bezala irailean itzuli dira ikastetxera Le Mans Sarthe saskibaloi taldeak hasi du denboraldia, eta kultur ekitaldiak ere beren bidea egiten ari dira Azaro amaieran, Gabonetako azoka irekiko da Errepublika Plazan Eta horrekin, aben d k k k h ik d I d k ongo gara ordurako Gabonetako ospakizunei begira! (ama, al baduzu, prestatuko kroketak mesedez?)
ala ere, erantzunari bueltaka nabilela ohartu naiz duela zpi urte iritsi zitzaidala idatzi nuen lehen enbidoa. Aurre a, Vienako Erasmus a eta gero izan zen, ziklo baten maieran. Orain berriz, ziklo berri baten hasieran iritsi zait. ala ere, biek hala biek dituzte antzekotasunak: Hasierako ldurrak, hizkuntzarekin tirabirak, pentsamolde desberdi ko jende berria, desorientazioa kaleetan Nire “atalik go koena” ordea, nongoa zaren galdetzen dizutenean izaten
uropar Batasuneko programa baten bitartez etorri naiz ho , Erasmus proiektuak finantzatzen dituen erakunde be k exekutatzen du baita ere nire programa Beraz, honetan e patroiak errepikatzen nabil.
Eta festei dagokienez berriz, ez dut amabirjinetan pen atzeko astirik ere izan. Iritsi berria nintzen hirira eta oso tensoak izan ziren lehen asteak stoa aireportu txiki bat da Batzuk kanporako bidaia hasi gun bezala, beste batzuk herrira etorri dira Horietako bat gu Ignacio Fouilloux Eta galdetu nahiko nizuke Nachete, zer moduzkoa izan den Zestoara eta Euskal Herrira ego tzea, niri ez baitzait eta iruditzen hain erraza denik gure rrian integratzea Aldizkari hau herritar guztiengana iris n dela aprobetxatuz; ze aholku emango zenieke zestoarrei rritar berriak gurean txertatzeko?
o i z a n e b a r r o s o z i g a r a n
. san juan egoitzari eskerrak. Joan den irailaren 9an gure osaba anto nio zendu zen 91 urterekin zarautzen jaio eta bizi izan arren, bere azken bederatzi urteak zestoako san
Juan egoitzan pasa ditu bertan, maitasunez inguratuta egon da egoitzako langile guztiei esker, bizitzako azken urteak lasaitasunez eta zoriontasunez igaro ditu Gure kasuan ere horrela izan da, bereziki azken unean jasotako babes eta laguntzagatik eskerrik asko bihotzez lan talde osoari, san Juan egoitza gure oroimenean edukiko dugu betirako
a n t o n i o e n b i l e n f a m i l i a
Artikulu hau idazterako unean teknologia burujabetzari buruzko jardunaldiak pres tatzen gabiltza, ‘Utopia existitzen da’ izenburupean eta horrek gogoetarako aukera eman dit 2020tik pandemia batean murgilduta egon gara eta orain energia eta baliabide krisi handi batean Dagoeneko ulertzen di tugu, globalizazio basa tiaren eta bizi garen in guruneak eman diezaz kigukeen baliabideak gainditzen dituen bizi tzeko modua kritika tzen duten ahotsak ‘Lurra finitua da’ esaten zidan, lurraz eta bertan hazten diren animaliez bizi den batek, ‘utziko al diogu lurrik ondoren datozenei?’ galdetu zidan ondoren
Kontatu didate Kontatu didate New Yorken, Fifth Avenueren eta 128 karrikaren kantoian, negu gorrian, pauso urduriko gizon bat egunero ibiltzen zela jendeari otoi eskatzen bakean utz zezatela, egunkariak, liburuak eta besteek bazter utzi tako gauzak biltzen zituen bitartean Gizon hura Langley Collyer zen, familiaren babesean, mun duaren gordinetik at hazia Ala baina, mundu gordinak krak egin zuen 29an, eta ez zen gu txiago gertatu gizon haren mun duan. Gurasoak hil, eta anaia itsua elbarri geratu zitzaion. Munduak altxa zuen burua. Iri tsi ziren etxe orratzak, iritsi zi ren taxi horiak Denborarik ez dolurako Ikara eragiten zion anaia egoitzan, ezezagun artean, imajinatzeak, ikara bere burua jendez mukuru beteriko metroan lanera zihoala ikusteak Eguna anaiarekin etxean igaro ostean, iluntzero ateratzen zen kalera, munduak lotaratu aurretik ahaztuta utzitakoak biltzera: janari hondarrak, zulatutako berokiak, haizeak hondatutako aterkiak eta egunkariak, batez ere egunkariak, anaiari kontatze ko zer gertatzen zen kanpoko zurrunbilo hartan.
Hogeita hamar urte eman zituen horretan, hogeita hamar urte hiriko hamabost egunkarien ale bana etxera eramaten, eguna jo an eta eguna etorri Auzokoek seme alabei kontatzen zioten zein zen ikastetxe aurretik erdi korrika igaro zen gizon hura, eta nola berdin berdin igarotzen zen leku beretik, ikastetxea eraiki aurre tik ere Ezen gauzak asko aldatzen dira New Yorken, baina ez guztia
Hala, laster jabetu ziren zerbait falta zutela, jada ez zutela ikusten kalea zeharkatzeko trafikoa eteten zuen gizon hura. Saiatu ziren etxeko atea irekitzen, saiatu ziren leihoren batetik sartzen, baina guztiak zeuden pilatutako egunkari dorrez erabat trabatuta Sa baian zuloa eginda, anaia itsua aurkitu zuten, gosez hilda Inork ez zuen ulertu nolatan utzi zuen bakarrik Langleyk Egunak behar izan zituzten etxea husteko, zer gertatu zen jakite ko Munduak aurrera egiten zuen bitartean, Langleyk gotorleku bat eraiki zuen etxean, hogeita hamar urtean kaletik jasotako traste zahar, liburu eta egunkari ahaztuekin Pasabide ilun eta es tuko labirinto bat eraiki zuen oroitzapen haien artean, kaleko atetik anaiarenganaino iristeko, eta azkenerako, pasabide haieta ko baten sabaiak azpian harrapatuta hil zen. Kanpoan, urduri zebiltzan taxi horien klaxonak entzuten ziren, ezen mundua ez baita era horretan aldatzen, gizonen hartu ema nak ez dira hobekitzen, eta zama aroa ez da horrela laburtzen
Eta jarraian berak erantzun zion galderari: ‘txikiak batzen bagara bai, bestela ez dago ezer egiterik’
Eta Euskal Herriko hainbat txokotan, baita Zestoan ere txi kiak batzen ari dira. Hain zuzen ere, tokiko eragileen sare tzearen bidez burujabetza eredu desberdinak, bakoitza bere beharretara egokituak hazten ari dira, lurrean erein den ha ziak ematen dituen fruituak iritsiko diren itxaropenarekin Jaso aurretik ematea tokatzen den proiektuak dira Ener giaren, telekomunikazioen edo zaintzaren eremuetan, Oña tin, Hernanin, Sakanan edo Zestoan, utopikoa dirudiena errealitate bilakatu daitekeela erakutsiz, gauzak beste modu batera eginda, alternatibak sortu ahal direla alda rrikatuz.
Baina nola iritsi gara honaino? Zer gertatu da? Garai bateko aurrerakuntza, berrikuntza, edo nazioartekotze planen al darriek baino indar gehiago hartzen ari dira pixkanaka pix kanaka tokikotasuna edo bertakotasuna lantzen duten egi tasmoek Baina hau ez da ezer berria, gure arbasoek egiten zutena da: Euren lurretan erein, mimoz zaindu eta haziaren fruituak jaso ondoren, herriko azokara eraman, gainontze ko herritarrekin hitz egiten zuten bitartean; bertakoa ber takoentzat, bertako eran saldua Neurri batean atzera joate honi desazelerazioa deitzen diote batzuek.
Baina horrek bakoitzaren esparrutxoan aldaketak egitea dakar, erraza denaren aldean esfortzua egitea. Berogailua botoi bati emanda piztu ordez, egurra bildu, pilatu eta sua egitea edo kartoizko kaxan datorren salda erosi ordez, oiloa eta porruarekin denbora luzez su lasaian ura egostea Poli ki Hori ari da eskatzen lurra, utzi abiadura handiak, presak eta hitz egin elkarrekin, entzun batak besteari eta elkar ulertu Erraza dirudi, baina ekuazio horretan helburua ez da kapitala, ezta norbera ere; arbelean agertzen hasi zaigun arazoaren ebazpenean pertsonak eta helburu komunek du te lehentasuna, jaso aurretik ematea. Prest al gaude horre tarako?
herritarrak Poztu eGiteN
Dira bertaN estabLezimeNDu berrireN bat irekitzeN DeNeaN iLusioa sortzeN Du, aukerak eskaiNtzeN Ditu tristatu ere eGiteN Dira aLDeraNtzizkoa GertatzeN DeNeaN, Norbaitek PertsiaNa betirako ixteN DueNeaN batzuetaN aLDaketak izateN Dira; LeheN bat zeGoeN LekuaN beste Norbaitek JarraitzeN Du, eDota Guztiz besteLako DeNDa irekitzeN Da baiNa tarteka, betirako ixteN Dira DeNDa, taberNa, Jatetxe, eDota baNketxeak, eta herria Geroz eta muGatuaGo GeratzeN Da eskaiNtza eta zerbitzu aLDetik horrek zeresaNa behiNtzat sortzeN Du eta eGuN batzuetaN zehar hausNarketa txikiak ere eraGiteN Ditu, eta tarteka aitortzak ere bai: zeNbatetaN JoaN NiNtzeN Ni, oraiN Nora JoaNGo Naiz, zerGatik ez ote NiNtzeN GehiaGo JoaN, zer Gertatuko Da martxa hoNetaN
azken hamar urte hauetan ez dira gutxi herrian itxi zaizkigun establezimenduak: Jone estetika zentroa, maitane parafarmazia, La huerta fruta denda, egañazpi kirol denda, romana okindegia, elortza mertzeria, soinu etxe tresnak eta agustin taberna, besteak beste baina gehiago dira irekitakoak: mamen estetika, Goxuri goxoki denda, unide janari denda, Laiak kutixi denda, Lili arropa denda, maitane parafarmazia, zbitt informatika denda, araneta jatetxea, kerala ongizate txokoa, ogiberri okindegi eta kafetegia, Portale taberna, sheila ile apaindegia...
Otarra bete kontu ane errastik (zestoa, 1984) eta Garazi Larrañagak (zestoa, 1991) badituzte hainbat ezaugarri komunean, biak gazteak izan arren gaur egun herriko bi denden ardura daramate anek elortza janari dendarena, bere aitak urte luzez eraman duen negozioa Garazi, berriz, miantxa janari dendaz arduratzen da, bere izeba arantxaren erreleboa hartu zuen biak emakumeak, biak amak eta biak ekintzaileak Familiatik etorritako negozio banaren ardura daramate, eta internet bidezko erosketek goranzko joera duten garaietan eurekin solasean aritu gara ekonomiaz, herriaz, amatasunaz, bizitzaz… Nondik nora hasi zineten dendan lanean? Garazi: Nik batxilergo artistikoa ikasi nuen Donostian eta jarraian diseinu grafikoko ikasketak egin nituen Diseinu mundua, ilustrazioa asko gustatzen zait izeba arantxa operatu egin behar zuten eta pare bat astez hari esku bat botatzera joango al nintzen galdetu zidan, eta horrela hasi nintzen Goizez ikastera eta arratsaldez dendara eta ordutik gaur arte! izeba lanera bueltatu zenean ere, horrela ondo moldatzen ginela eta jarraitu egin nuen: goizez ikasten nuen eta arratsaldeetan izeba arantxari esku bat botatzen nion ikasketak bukatu nituenean, goizak libre nituen, dendara arratsaldez joaten bainintzen aukera suertatu zitzaidan goizez bikotekidearen familiako dendan lanean hasteko eta hala hasi nintzen, goizez azpeitiko dendan eta arratsaldez miantxan.
Duela zazpi bat urte izebak osasun arazo bat izan zuen eta dendan ordu gehiago sartzen hasi nintzen, denborarekin, azpeitiko denda utzi nuen eta pixkanaka miantxan ardurak hartzen hasi nintzen ioritz, semea, jaio eta gutxira hartu nuen dendaren ardura osoa, eta hasieran izugarrizko zurrunbiloa izan zen Gauza pila bat ziren! Goiza, arratsaldea, larunbatak Dendan egoten nintzen tamaina hartzen hasi naiz lanari eta ardurei, eta gaur egun, ez naiz egun osoa dendan egoten arratsaldeetan bi langile daude eta larunbatetan ere ez naiz ni aritzen baina oporretara joan arren, beti mugikorrarekin ahal dudan dena egiten: eskariak, albaranak alegia, dendan ez egon arren, guztiz ez dut inoiz deskonektatzen! Ane: Nik enpresaritza ikasi nuen eta urte batzuetan hainbat banketxetan lanean aritu nintzen. egia esan, inoiz ez nuen buruan izan dendaren ardura neuk hartuko nuenik. baina beti aritu izan naiz lanean bertan: gurasoak oporretara joaten zirenean, norbait falta zenean, arratsalde askotan banketxean ez nengoen oso gustura, eta justu kontratua ere amaitu egiten zitzaidan, aita operatu egin behar zuten gauza pila bat pare parean, eta aitari laguntze aldera esan nion dendan ni egongo nintzela bera errekuperatu arte eta horrela gaur egun arte egia da ardura gehienak nik ditudan arren, aitak ez duela guztiz eten bere lana Nola bizi duzue amatasuna horrelako ardura izanik?
Garazi: Dendan ez nagoenean ere beti nago mugikorrari adi, baina haurrekin egoteko denbora hartzen dut. Nire gurasoek ere, euren negozioa izan dute beti eta nire amari oraindik ere begiak malkoz betetzen zaizkio ni txikia nintzela nirekin denbora gutxi pasa zuelako. beti esaten dit norbait hartu behar badut lanerako dendarako hartzeko, baina haurrekin ni egoteko, azkar hazten direla eta aprobetxatzeko zorte handia dugu gure lanekin, izan ere haurrak eskolara eraman edo jasotzeko malgutasuna dugu edo medikuarengana joan behar badugu Guk antolatzen dugu gure ordutegia, aukera dugu goizean goiz egiteko edo arratsaldean luzatu behar badugu luzatzeko
Ane: Gure gurasoen garaian eszedentzia edo murrizketa hartzea ez zen burutik pasa ere egiten, eta nire aitak beti esaten dit "aittitta lanak egitea baino nahiago dut zuk ama lana egitea eta nik dendan lagunduko dizut". horregatik arratsaldeetan ez naiz dendan izaten eta neu egoten naiz haurrekin. bestela, pertsona bati ordaindu beharko nioke haurrekin egoteko. egia da, parkean mugikorrari adi egoten naizela, baina bueno…
Denda hartu nuenean banuen beldur handi bat eta aitari esaten nion: "astebete bada ere nire familiarekin oporretara joateko moduan izango al naiz?" Nik etxean ikusitakoa ez baitzen hori, dendan beti dago lana baina zorionez garaiak asko aldatu dira eta teknologia berriek ere asko laguntzen dute, eta bai, posible da hori ere egitea!
Negozio baten ardura izatea zer moduz daramazue?
Garazi: hasieran nahiko galduta, gauza pila bat direlako, baina lan guztietan bezala Gaur egun, dagoeneko, mekanika ikasita daukat eta egun bakoitzean lan bat dut egiteko, eta ondo. Neurria hartzen ikasten da Ane: egia da gero askotan aldrebesten zaizula eguna, eskaria zekarkien kamioia berandutu egin delako, edo mila kontu, baina bestela, neurria hartuta, Garazik esaten duen bezala Garai arraroak bizitzea ere tokatu zaigu, Covid 19arekin adibidez. mundu guztia etxean sartuta eta gu lanean. Lan pila bat egin genuen egia esan Jendeak herrian erosteko ohitura ba al du?
Garazi: Gure kasuan, egunero erosi behar diren gauzak direnez, jatekoa eta freskoa, tirriki tarraka aurrera egiteko moduan garela uste dut Nik beti izan dut garbi jende askok ohitura duela denda handietara joateko erosketa handiak egitera, tartean behin, baina gurean saltzen diren produktu gehienak freskoak direnez, jende askok egunero etortzeko ohitura du eta hori ona da!
Prezioen gorakada nola bizi duzue?
Garazi: egia da lanean ari garela nahiz eta prezioek gora egin, jendeak jan egin behar du, baina gustura ez gara ari. Jendeari iruzur egiten ari garenaren sentsazioa dut Jendea marka zuri asko erosten hasi da, lehen baino askoz gehiago begiratzen zaio prezioari, eta normala da dagoen egoerarekin ekilore olioaren igoerarekin hasi zen eta hortik aurrera pixkanaka produktu denak ari dira igotzen Ane: urtero igotzen dira produktu batzuk, baina orain pasatzen ari dena, nire aitak esaten du inoiz ez
ane errasti “produktuak garestiago saltzen ari garen arren, dendariak gutxiago irabazten ari gara”
duela horrelakorik ezagutu Lehen, bi astean behin edo errepasatzen genituen prezioak eta orain egunero errepasatu behar ditugu, egunero dago produkturen baten igoera momentu honetan produktu den denen prezioak igo dira, oinarrizko lehengaienak ere bai Gaur egun, zalantzarik gabe, produktuak garestiago saltzen ari garen arren, dendariak gutxiago irabazten ari gara ume asko etortzen dira euro batekin fruta pieza bat erostera meriendatzeko, eta askotan pentsatzen dut: "orain, prezioak dauden bezala, bi donut jatea merkeagoa da brinoi bat jatea baino. eta gero osasuntsu jan behar dutela esango diegu". herrian, pixkanaka, hainbat denda eta negozio ixten ari dira. Nola ikusten duzue etorkizuna?
Ane: Garai batean, herritik kanpo ez zen erosten, baina gaur egun ohiturak asko aldatu direla jakina da hala ere, herrian dauden dendetan erosketak egiteko ohitura badago, eta gazteak ere asko ikusten dira ahalik eta aukera gehien egotea oso ona da, jendeak aukera izatea non erosi ostiraletako azokak ere lagundu egiten du alde batetik, konpetentzia gara, baina bestetik, elkar osatzen dugu Lehen denda bakoitzak bezero fidelak zituen, baina gaur egun hori ere aldatu da, jendeak denda guztietan ibiltzeko erraztasun gehiago du hori guretzat oso ona da;
garazi larrañaga “dendan ez egon arren, guztiz ez dut inoiz deskonektatzen!”
adibidez Gabonak iristen dira, eta piñadenak saldu badira eta bezero bat piña eske etortzen bazait, lasai asko miantxan edo begiratzeko esango diot. Garai batean zumarragaraino joango ginen bezeroa piñarik gabe ez uzteko Garazi: herrian erosteak duen beste alde ona da elkar ezagutzen dugula, eta badakizu bakoitzak, gutxi gorabehera, zein produktu erosten dituen, egunen batean zalantza sortzen bazaio eta "zein da nik eramaten dudana?" galdetzen badit adibidez, ba neuk esango diot aurreko astean zein eraman zuen. hori denda handietan ez dago herrian denok ezagutzen dugu elkar, gertutasun hori hemen bakarrik aurki dezakezu herria txikia izanda, gainera, haurrak bakarrik erosketak egiten hasteko ere oso aukera ona da asko etortzen dira dendara euren zerrendatxoarekin elkar ezagutzen dugunez, haurrak lasai bidaltzen ditugu bakarrik erosketak egitera, konfiantza dugu. saltoki handiak zuentzat konpetentzia handia al dira?
Ane: Jendeak ohitura du erosketa handiak herritik kanpo egiteko, saltoki batera joan eta denetik erosten duzulako baina egia da eguneroko erosketak hemen egiteko ohitura badagoela saltoki handi askok egiten dituzten promozioekin guk ezin dugu lehiatu, hori garbi dago, baina askotan produktu bakarraren prezioa guk baino garestiago dute Nik begiratu izan ditut, eta haietan askotan katea ere luzeago da, eta bakoitzak bere zatia irabazi behar badu Garazi: hori da, zenbait produktu ez daude hemen baino merkeago adibidez, bezero batek behin esan zidan horrelako saltoki handi batean bainak bederatzi euroan zeudela eta pentsatu zuela "jesus, miantxan bost eurotik ez dira pasa!" Nik uste erosotasunagatik kanpora joateko ohitura dagoela, erosketa handi batean denetarik erosten duzulako baina egunerokoa zestoan egiteko ohitura badago, eta gero eta gazte gehiago ikusten dira dendan erosketak egiten hori behar dugu eutsiko badiogu!
n a i a r a e x p o s i t o a l b e r d i j o n e b e r g a r a a l b e r d i
Martxan dauden negozioen errelebo bila
Duela 34 urte ireki nuen harategi hau aurrez, elgoibarren beste 5 urtez harakin lanetan ibilia nintzen, baina bertakoa izanik, herrian bertan, gertuago, lan egin nahi nuen ordurako ezkonduta nengoen bizimodua hemendik atera dugu familia osoak Lantokia herrian bertan izateak asko laguntzen du familia aurrera ateratzerako orduan. hasieran kosta zitzaigun pixka bat. Negozioa martxan jarri behar zen eta bezeroak lortu. herri txikia zen eta, gainera, hiru harategi bazeuden, nik laugarrena ireki nuen Garai hartan ohiturak aldatzea kosta egiten zen, jendea beti harategi berera joaten baitzen
Gaur egun bezeroek ondo ikusten dute udan ordutegia aldatzea, edota arratsaldeetan ixtea, edo oporragatik astebete ixten baduzu ere alde horretatik errazagoa da orain negozioa aurrera eramatea komertzialen eskariak egiteko sistema ere aldatuta dago, telefonoz egiten da ia dena, eta ez dago derrigorrean kopuru handiak hartu beharrik inguru hau bizirik mantendu nahiko nuke herriaren alderdi hau, kaleokerra ingurua, bizirik mantendu nahi dut, bestela, dena alde hartara joan baita, Gesalaga eta Gurutzeaga aldera. hemen jende asko gelditzen da ezertxo ere gabe
Nire negozioarekin lanerako gogoz dagoen herritarren batek jarraitzea nahiko nuke Ni prest nago lanbidea erakusteko eta ondoren negozioa alokatu edo saltzeko
Denda honek, bakoitzaren asmoen arabera moldaketak eginda, aukera asko eskaintzen ditu martxan dagoen negozioa da, bere bezeroak dituena, eta familia bat aurrera ateratzeko modua eskaintzen duena interesa daukan edonor animatu nahi dut etorri eta lasai galdetzera
Karmele Iparragirre (ile-apaindegia)
orain dela 27 urte ireki nuen ile apaindegi hau orain erretiroa hartu nahiko nuke negozioa alokatu edo salduta
Ni hasi nintzenean, 15 urterekin, ile apaindegietako lana oso gogorra zen Goizeko 7etan hasi eta gaueko 10etan bukatzen genuen aurrena, errenterian ibili nintzen, nire lehengusuek ile apaindegi ezaguna zuten: Los maiso. handik Donostiara pasa ginen. han hiru ile apaindegi zituzten, bakoitza bi pisukoa eta dozena bat lagunek egiten genuen lan horietako bakoitzean. Gero “ rosarito” ile apaindegian ere egin genuen lan Lan asko egin nuen, baina baita ikasi ere Norberarentzat lan egitea
Nire negozioa irekitzerako 25 bat urte lan egin nuen besteenean ordura arte ez nuen inoiz pentsatu neurea izatea zure negozioak beste aukera batzuk ematen ditu, norberarentzat lana egitea beste kontu bat da herrian bertan lan egitea ere abantaila da Nik ireki nuenean hiru edo lau ile apaindegi bazeuden eta harrezkero beste bi ireki dira, baina pertsona batentzako soldata ateratzeko modua eskaintzen du honek oraindik. Lekua ere egokia da. ilusioarekin eta gogoarekin datorren gazte batek jarraitzea nahiko nuke nik hasitako bidea Gazteak beti erakarri egiten du bi aukera ditu; ile apaindegia edota estetika, bietarako ematen du solariuma ere badauka Datorrenaren asmoen arabera, hori oso pertsonala izaten baita, aldaketak egin eta proiektu polit bati hasiera emateko aukera ematen du negozio honek
1938ko maiatzaren 22an errepublikarekiko leialak ziren 2 487 gizon zituzten preso ezkaba mendiko (ezkabarte, Nafarroa) san kristobal gotorlekuan. 795 presok ihes egin zuten iluntze hartan; mugara iristea zen asmoa hiruk bakarrik lortu zuten helburua: Jovino Fernandez, Jose marinero eta Valentin Lorenzo CNtko eta uGtko sindikalistek Gainerako iheslariak berriz atxilotu edo bideetan fusilatu zituzten erreketeek eta falangistek ezkabako presoen artean zeuden, agustin unanue eta Pedro areta zestoarrak. Gure herriko memoria historikoa berreskuratzeko ahaleginean, hainbat zestoarrek, udalaren ekimenez eta agiro mendi klubaren laguntzaz, Jovino Fernandez iheslariak ustez egin zuen ibilbidea egin berri dute, ezkabatik urepelera, 54 km guztira. hiru egunetan osatu dute bidea; maiatzaren 21ean egin zuten lehen ibilaldia, ezkabatik olabera; eta urriaren 15 16ko asteburuan bukatu dute, olabe saigots sorogain, sorogain urepele etapak eginda
Ezkaba Olabe 13,8 km
Maiatzaren 22an hasi zuten Berriozarren zestoarrek ibilbi dea Lehen etapa honetan, Ezkabako kartzelara iritsita, ihesaldian parte hartu zuten Agustin Unanue eta Pedro Areta gudari zestoarrak gogoan izan zituzten
Agustin artola (1895-1965)
Dirudienez, anaia Pelaiorekin batera gazte gaztetan sartu zen eusko alderdi Jeltzalean, eta badirudi gerra lehertu zenean, eusko Gudarostean sartu zirela. Gerra amaitu zenean, Pelaiok erbestera alde egin zuen agustin 1937ko otsailaren 22an gerra kontseiluan epaitua izan zen Donostian, matxinada militarra egotzita, eta 30 urteko kartzela zigorrera kondenatua izan zen 1937ko apirilaren 15ean, ezkabara eraman zuten han, 1938ko maiatzaren 22ko ihesaldi hartan parte hartu zuen, baina hurrengo eguneko goizeko 8:00etarako atxilotu eta berriro kartzelara sartua zuten espetxealdia "arindu" egin zioten 1940ko irailaren 17an, eta orduan atera zen ezkabatik.
eibarren jaio zen, 1894 urte inguruan, baina gaztetan zestoara etorri zen lanera 1932ean elizkalean bizi zen eta gerora kaleokerrean Dominga soraluze Gurrutxagarekin (elgoibar, 1896) ezkondu zen, seguruenik 1922 inguruan, zestoara etorri aurretik. Litekeena da gerra lehertu zenean eusko Gudarostean sartu izana Pedro. Donostian egin zioten Gerra kontseilua 1937ko uztailaren 19an euskaldun elebakarra omen zen eta itzultzailea behar izan omen zuen atxilotu ondorengo galdeketan matxinada militarra egotzita 30 urteko kartzela zigorrera kondenatua izan zen hau ere
Badirudi Areta eta Unanue ez zirela izan Ez kabako kartzelan egon ziren zestoar baka rrak. Aurtengo maiatzen, Ezkaba Urepele ibilbidearen lehen etaparen inguruko kon tuak irakurri zituenean Angeles Odriozolak, gogoratu zen bere aita Antoniok askotan ai patzen zuela, altxatuen menpe soldaduska egitea suertatu eta Ezkaban zaindari lanetan aritzea egokitu zitzaiola Odriozolak azaldu digu aitak kontatzen zuela bera soldadu zego ela, baina ezkutuan Pedro Areta herritarrari ezkutuan janaria emanez laguntzen ziola Horrela ari gara pixkanaka, hautsak harrotu eta gure herriaren memoria historikoa osa tzen.
Olabe Saigots Sorogain (14,2km + 16,2km) Urriaren 15ean heldu diote zestoarrek berriz ibilbideari. Gure historia argitzeko bidean hautsak ez ezik, zoritxarrez, lurrak ere astin du beharra daude. Bigarren etapan, mendian oinez hasi aurretik, Olaben dagoen hobi ko muna bisitatu dute zestoarrek, bertan bai taude lurperatuta Ezkabatik ihes egin eta handik 4 egunera atxilotu ondoren fusilatu zituzten hamasei gazte Ibilbideko hobi jen detsuena da Olabekoa, baina ez bakarra Ihes egindako preso fusilatuak ehorzteko erabili ziren hainbat hobi aurki daitezke ibilbidean zehar: Olabe (16 gorpu), Usetxi (3 gorpu), Bu rutain (6 gorpu), Urtasun (5 gorpu, horietatik 1 identifikatua), Lintzoain (2 gorpu) eta Ago rreta (gorpu 1)
Lurperatutako gazteei bista eginda, taldea bi tan zatitu eta batzuk Olabetik Sorogainerako (30,4km) eta beste batzuek Saigotsetik Soro gainerako (14,2km) ibilbidea egin dituzte De nak Sorogaingo aterpean elkartu dira arra tsaldean eta bertan pasa dute gaua.
Sorogain Urepele (9,8km)
darrek, 2022ko iraila hasieran ireki duten kultur eta dokumentazio zen troan Urepele herriarekin guztiz lotuta dauden euskara, bertsolaritza, artzaingoa eta laborantza, eta Kintoa gai oinarri ditu zentroak Bisitaren ondoren Urepeleko Koxenea ostatuan bazkaldu dute. Bertako produk tuak dastatzeko aukera ederra, barazki zopa, entsalada, amuarrainak eta arkumea, ardoz lagunduta eta, nola ez, euskal pastelarekin errema tatuta. Tripak ederki beteta Zestoara itzuli da taldea.
Mugak gaindi, Zestoa eta Urepele lokarri Aspaldi lotu ziren Zestoa eta Urepele herriak Xalbadorren eta Uztapide ren adiskidetasunari esker. Lotura horri tiraka legealdi honetan bi he rrietako Udalak harremanetan jarri dira, eta asmoa da bi herriak seni detzea Bi bertsolariek lortu zuten gure herrian ezarrita dagoen muga artifiziala gainditze, eta bide hari jarraika helburua da bi herrietako he rritarrak harremanetan jartzea, Urepele eta Zestoa herri beraren parte direla aldarrikatzea Ikusi da hainbat ekimen atera daitezkeela senide tzetik, hala nola, hainbat kultur esparruetako sinergiak, jai bateratuak, umeen elkartrukea, tokian tokiko produktuen salerosketa Bidea hasi besterik ez da egin
Maiatzaren 16an bukatu dute ibilbidea, hiru garren egunean, Beraskoaingo lepoan muga pasata Sorogaindik Urepelera iritsi da taldea Amerikanoenean egin diete harrera urepel a m a i u r a r i s t i a r r e g i
Irakurle taldea berriro martxan 2017an hasi zuen ibilbidea zestoako irakurle taldeak Portale kultur elkarteak bultzatu zuen egitasmoa, eta bizpahiru urtetan martxan izan zen, pandemia etorri zen arte 2020an eten egin zen taldearen jarduna, eta orain arte geldirik egon dira berriro martxan da taldea, eta orain liburutegiak hartu du antolakuntzaren ardura amaia Garate arduratuko da liburuak euskal herriko hainbat liburutegitatik ekartzeaz, eta taldearen gidaritza Pako aristi idazleak izango du. aristik esperientzia du irakurle taldeetan, izan ere, azpeitia eta usurbilgo taldeak gidatu ditu azken urteetan hilean behin elkartuko dira, printzipioz ostegunetan aurreneko saioa urriaren 27an egin zuten, eta eider rodriguezen "eraikuntzarako materiala" eleberria landu zuten saioetan parte hartzeko liburutegia@zestoa eus helbidera idatzi, 943 147 816 telefono deitu edota liburutegira bertaratu beharko da
Bakarrizketa saioak Portalen bakarrizketa saio bikaina eskaini zuten urriaren 17an Portalen maria blanco, mirari martiarena eta ana Goitia umoregileak izan ziren bertan Jendetza bildu zen tabernaren atzeko terrazan, eta barre algarak nagusitu ziren emanaldian
Zirkoteke ikuskizuna Aizarnan zirkoteke zirku ikuskizuna eskaini zuten urriaren 7an aizarnan. era dibertigarri, dinamiko eta parte hartzailean inklusioa eta pertsonek gizartean duten garrantzia landu zuten ikuskizunean Gozatu ederra hartu zuten haurrek
Ikasturtea hasi dute Zestoa Osasuntsuko kideek zestoa osasuntsuko programaren ikasturtea hasi berri dute udako etenaldiaren ostean, urriaren 6an berrartu zituzten hileroko ibilaldiak antolatzaileek azaldu dute ibilaldiak adin eta mota guztietako erritmoetara egokituta daudela eta herritarrei dei egin diete saioetan parte hartzera
Seat 600 zaleak Zestoatik pasa dira Gipuzkoako seiscientos zale elkarteak antolatuta, seat 600 zaleen arteko zazpigarren topaketa egin zuten urriaren 10ean Goizeko 10:15ean Loiolan elkartu ziren autozaleak, eta handik zestoara etorri ziren ikusmina piztu zuten auto txiki koloretsuek herrian.
Aurrekontu parte hartzaileak abiaraziko ditu Zestoako Udalak Partaidetzako aurrekontu prozesua martxan jarri du zestoako udalak bigarren urtez 75 000 euro bideratuko ditu erakundeak prozesu horretara, eta herritarrek erabakiko dute kopuru hori zein proiektu egiteko erabiliko den hiru bilkura egingo dituzte, eta aurrenekoa datorren urriaren 26an izango da, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. batzar horretan prozeduraren inguruko xehetasunak azalduko dituzte ondoren, herritarrek proposamenak egiteko aukera izango dute bigarren bilera abenduaren 1ean izango da, eta egun horretan, jasotako proposamenetatik bozketa fasera zeintzuk pasako diren erabakiko dute azken bilera, abenduaren 15ean egingo dute, eta orduan aukeratu diren proiektuak azalduko dituzte horrez gain, aukeratu ez diren proiektuak baztertzearen arrazoiak ere emango dituzte Prozesu "are parte hartzaileagoa" mikel arregi alkatearen esanetan, "2020ko prozesuak balorazio "baikorra" izan zuen, baina zer hobetua ere bazeukan, besteak beste, prozesuari denbora gehiago ematea, bozketa sistemara, edo aurrekontuaren kopurua". Proposamen horiek kontuan hartu ditu aurten udalak: aurrekontuaren kopurua 50 000 eurotik 75 000 eurora igo dute, prozesua bi batzarretan egin beharrean hiru batzarretan egingo dute eta bozketa sisteman aldaketan egongo dira erakundearen esanetan prozesua "are parte hartzaileagoa" izango da 2020ko aurrekontu parte hartzaileek izan zuten inpaktu erreala 120.000 eurokoa izan zen. herritarrek 50.000 eurorekin zer egin erabaki zuten 36 proposamen egin ziren, 13 pasa ziren bozketara, eta horietatik bost proiektu lehenetsi ziren udalak, ordea, herritarrek egindako beste proposamenak kontuan izan ditu, eta bozketara pasa ziren ia proiektu guztiak exekutatuta daude arregiren esanetan, herritarren parte hartzea "oso garrantzitsua" da, eta horrelako ariketek herritarrak udalera "gehiago gerturatzea" dakar "horrelako ariketekin udalak herritarren dituzten behar zuzenak zeintzuk diren jakin dezakegu herritarrek lau urtean behin botoa emateaz gain, urteko aurrekontuetan erabakitzeko ahalmena izatea garrantzitsua da". hori horrela, talde zein norbanako orori prozesuan parte hartzeko deia egin die
Foru Plazako konponketa lanen bigarren fasearekin hasi da Udala Pasa den urtean udala Foru Plazako zoruaren konponketa lanekin hasi zen torilen aurretik hasi eta elizkale parera arteko zatia konpondu zituen emaitzarekin "gustura" geratu ziren eta aurten konponketen bigarren fasea egitea aurreikusi zen Duela aste batzuk hasi ziren konponketa lanekin. eliza aurrea, Foru Plaza 3 zenbakiaren aurrealdea eta kanpandorre parean azken hilabeteetan atera den zuloa konponduko dira Canteria espiga enpresa ari da lanak egiten Datozen urteetan plaza guztia berritzea da udalaren asmoa
Motorrak aparkatzeko gunea jarri du Udalak zestoako udalak motorrak aparkatzeko gunea jarri du Gurutzeaga kalean, ipintza elkartearen aurrean orain arte, autoeskola kanpoan aparkatu ohi ziren motorrak, baina hori eremu pribatua denez, horretarako gune berria jartzea erabaki du erakundeak.
Zer moduzko esperientzia izan da? Euskal herriko 11 gaztek hartu dugu parte Taldea zozketa bidez eta auke raketa prozesu bidez osatu zen Bi daia osoa Ekuadorren bizi den Mun dukideko tutore euskaldun batekin eta bertako indigena taldeetako beste 3 gazterekin egin dugu. Oso espe rientzia aberatsa izan da. Zein eskualdetan izan zarete? Lehenengo egunetan Quito ezagutu genuen eta gero, Andeetako Intag es kualdera joan ginen Intag haranak klima subtropikala dauka Oso eman korra eta bio anitza Gainera, kobre eta urre erreserba garrantzitsuak di tu. Zoritxarrez, ordea, inguru hau meatzaritza enpresentzat interes handiko gunea bilakatu da eta Intag haraneko lurraldearen % 70 metalezko meatzaritza ko enpresei esleitu zaie, jarduera hauen ingurumen inpaktua kontuan hartu gabe: baso gabetzea, desertifikazioa, ur iturrien kutsadura, bertako landare eta animalien desagerra raztea Bertako herritar askok gogor egin diote meatzaritzari, alternatiba produktibo eta turistiko komunitarioen bidez Indigenen kultura, errealitatea eta honi aurre egiteko alternatibak ere ezagutu dituzue Bai, Quitotik Amazoniara joan ginen, Yasuní Parke Nazionalera, munduko leku bio ani tzenetako batera Bertan, Kichwa eta Waorani indigena herrien errealitatea ezagutu ge nuen. Azken hauek duela 65 urte izan zuten zibilizazioarekin lehen harremana, eta orain dik beste indigena talde batzuk kontakturik gabe bizi dira.
Hauen lurraldea ere etengabeko mehatxua ari da jasaten, batez ere egur eta petrolio jar duerek sortutako eraginen ondorioz. Turismoaren bitartez eta beraien kultura eta bizi modua partekatuta, natura defendatzeko eta kontserbatzeko alternatiba landu dute Be raien antzinako bizimodua (ehiza, arrantza, dantzak, erritualak ) erakutsi nahi dizkiote munduari, ingurunea eta bizi eredua gorde nahian
Urriak 30, igandea: ePELIan Kultur Etxeko Oaretoan rdua: 17:00
Azaroak 2, asteazkena: Ipuin kontalaria liburutegian: Ane Mendizabal Adina: 5 10 urte bitarteko haurrentzat Ordua: 18:00 Aurrez izena eman behar da gaztelekuko WhatsApp zenbakian (688 684 029)
Azaroak 7, astelehena: Ipuin kontalaria liburutegian: Alex Altolagirre Adina: 3 6 urte bitarteko haurrentzat Ordua: 18:00 Aurrez izena eman behar da gaztelekuko WhatsApp zenbakian (688 684 029)
Azaroak 10, osteguna: Ipuin kontalaria liburutegian: Aya Benslaiman Adina: 4-8 urte bitarteko haurrentzat Ordua: 17:30 Aurrez izena eman behar da gaztelekuko WhatsApp zenbakian (688 684 029)
Azaroak 25, ostirala: Barbantxorekin mahai jolasak Gaztelekuan: Bihurrikeriak Animalien piramidea Minimatch Zomorroak Aurrez izena eman behar da gaztelekuko WhatsApp zenbakian (688 684 029)euskarazko produktuen katalogoa www katalogoa eus
Txikitasunian Haundi eguna ospatu zuten urriaren 15ean Arroabean Egun osoko egitarau oparoa antolatu zuten auzotarrek. Aurten, baserritar eta artisauen azoka egin zuten bigarren urtez. 42 postu bildu ziren bertan, eta denetariko produktuak eskuratzeko aukera izan zen: esnekiak, eztia, ogia, gozogintza, sagardoa, garagardoa, bitxigintza, serigrafiak, poltsak Azoka egitearen ideia pandemiatik etorri zela diote antolatzaileek. “Pandemiarekin konturatu ginen zer nolako kontsumo eredua dugun, eta horri aurre egiteko, egun batean behintzat kit kat txiki bat
egiteko horrelako azoka bat antolatzea erabaki genuen Pandemiak bertakoa “kontzienteki kontsumitzearen” garrantzia zein zen erakutsi digula diote, eta orain, krisi energetikoaren ondorioz, “gehiago konturatu” garela nabarmendu dute Arrakasta bikaina izan zuen egitasmoak; jendetza bildu zen postuen bueltan Eguerdiko geldialdiaren ostean, buruhandiak eta Izer eta Alabierren erromeria izan ziren plazan Iluntzean, indarrak hartzeko parrillada egin zuten frontoian, eta egunari amaiera biribila emateko, Izer eta Alabierrek erromeriaren bigarren zatia eskaini zuten
Kartelak hala dio: urriaren 31n denda itxiko da Denda bat ixten denean izan ohi da nagusiak utzi egin duelako edo nahiko herritar ez delako joaten erosketak egitera Oraingoan, barruko arropa eta osagarriak saltzen dituen herriko denda bakarra Herritar gehienontzako ez da berri atsegina baina zahartzaroan gaudenontzako tristea da Tristea kalean elkarren arteko bizitzarako izaten ditugun aukerak murrizten direlako Kalean erosketak egiten ditugunean elkar ikusten dugu, agurtzen dugu eta kaleari zentzua ematen diogu Eta tristea baita ere beharrezkoak diren arropak erosteko derrigorrez beste herri batera joan beharko dugulako Bidaiak arriskuak batzuek mugitzeko zailtasunak eta abar Herriko dendari elkartea ZESTOAN txartel kanpaina eta zozketekin saiatzen da herritarren erosketak atseginagoak egiten
Eta jubilatuok zerbait egin dezakegu edo egin beharko genuke?
Adinduentzat negatiboagoa bada herriko denda bat ixtea, noski zerbait egin behar dugula:
1 Ahalegindu erosketak herritik hasten Zuzenean kanpora joateak edo erosketa guztiak kanpoan egiteak ondorio hauek dakartza
2 Gai honi garrantzia eman Elkarrizketetan gaia atera: herriak eta herritarrok ze denda mota pentsatzen dugun beharrezkoak ditugula aipatu Agintariekin hitz egin Informatu ea gure antzeko biztanle kopurua duten beste herrietan ekimenik egin al duten Udalerri barruan hain zuzen ere Arroabean elkarren artean urrats handia eman dute askoren konpromiso eta ilusioarekin auzo denda irekita Badugu zer egin denon artean
bai, oso interesga rria da. eskelak sartzeko aukera egotea ona da Ge ro norberak erabaki dezala jarri edo ez Gehiago esango nuke, beste hedabi de batzuetan oso garestia da, eta ho rrela aukera duzu herrian eskela jar tzeko dirutzarik or daindu gabe
lurdes arrizabalaga 62 urte
eta zergatik ez? oso librea da, nahi izanez gero ikusten duzu, eta bestela ez. Webgunean ja rri, sare sozialetan zabaldu gabe az ken finean zerbitzu bat eskaintzea da
vicente davila 58 urte
Nahi duenak jar de zala aukera ema tea ondo iruditzen zait, gero bakoitzak nahi duena egingoa du julen irure 23 urte
Nik jarriko nituzke informazio oroko rra da, jendeari ja kitea gustatzen zaio eta Danbolinek bide hori egin dezake
ana galdona 28 urte
aparkaleku arazoa dago herrian, baina dena ez da libre
arroabeko eskolan haurrentzat parke berria egin dute
a g e n d a
18:30 energia ko munitateko batzar irekia arroabeko eskola zaharre an elektrizitate fakturak eta NaN a eramatea kome ni da. * 19:00. aurrekontu parte hartzaileen aurkezpe na udaletxean
ostirala
17:30 "eskobien atzetik" kale antzerkia arroabean
18:00 "magma mia" ikuskizuna, aizar nan beatriz egizabalekin bakarrizketa feminis ta; militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duen ikuskizunak ikusleengan gogoeta eta parreak eragitea du helburu * iraetako tren txikia zabalik
17:00 haurrentzat ePeLian saioa kul tur etxean
18:00 ane mendizabalekin ipuin konta keta liburutegian. izena eman behar da gazte lekuan
osteguna 18:00 energia komunitateko bilera alonderon *zestoa osasuntsu ibilaldia
ostirala
19:00 eolikoei buruzko batzarra kultur etxeko aretoan izena eman beharko da Le hentasuna zestoan erroldatuek izango dute
nbata
19:00etatik aurrera Gure bazterrak fest J martina, merina Gris, Grises eta Neo mak taldeen kontzertuak plazan sarrerak 15 eurotan salgai entradium com en
arroa bira arroabean.* 18:30 kultur etxean "harriminak" antzezlana, bonbon beltz konpainiaren eskutik
18:00 alex altolagirrerekin ipuin kon taketa liburutegian izena eman behar da gaz telekuan
zestoa osasuntsu ibilaldia * 17:30 aya benslaimanekin ipuin kontaketa liburute gian izena eman behar da gaztelekuan * 19:00 "trapu zikinak" Lore more antzerki tal dearen eskutik kultur etxean
eta 12 asteburuan oinarrizko produktuen eta elikagaien bilketa Gesalaga kalean
18:30. heriotzari buruzko bigarren ka fe tertulia arroabeko elkargunean
igandea 17:00etan, ePeLian saioa kultur etxean
eta hamaiketakoa auzoko adinekoentzat txupinazoa bertso afaria: andoni egaña eta oier etxeberriarekin hitzeder eta txikilter trikitilariak
eta buruhaundiak ia
magoa Lasaoko haur eta gaztetxoen bazkaria. Puzgarriak eta txokolatada
nekazal produktu eta abereen erakusketa kalejira, txistulariak, trikitilariak, buruhaundiak eta erraldoiak "Polka" dantza saioa Gizakia helburuko kideen eta lasaotarren arteko bazkaria
alonderon. Garazi abaso loren hitzaldia: Nola elikatu kirolean eta
alonderon Jon artanoren bizipenak: esplotazio zientifikoa eta alpi nismoa Darwin mendikatean, suaren lu rraldean, txilen
btt zeharkaldia zestoa urdaneta Pagoeta iturriotz altzola aizar na zestoa
18:00 20:00 irrintzi tailerra isabel kirzerekin Portalek antolatuta
20:00 arkupetan zestoako banda ren santa zezilia kontzertua * kinto baz kari eta afariak
18:00 20:00 barreterapia manex beristainekin, alonderon
17:30 ertxiña musika eskolako ka lejira: trikitiak, panderoak, ikasle gazteenak kantuan eta banda gaztea
indarkeria matxistaren aurkako eguna itaiak deituta, ekitaldia frontoi za harrean
Gaztelekutik AZAROko eskaintza
aurrez izena emateko gaztelekuko Whatsapp zenbakia: 688 684 029
3: jolas librea gaztelekuan (3 zikloa)
4 5: jolas librea gaztelekuan (Dbh)
7: kolonia eta perfume tailerra, mari arta norekin (1 zikloa) bi txanda egongo dira: 16:45 18:00 eta 18:15 19:30
aurrez izena eman behar da antolatzailea: ekain Guraso elkartea
9: kolonia eta perfume tailerra, mari arta norekin (2 zikloa) bi txanda egongo dira: 16:45 18:00 eta 18:15 19:30
eta
asteburuan
euskaraldiko izen ematea
tailerra
alonderon altzolarasgo amalda iii kobari buruzko Joseba riosen hitzaldia: zestoako Neanderthalak eza gutzen
19:00 alonderon. baio eta ama biturrietako aztarnategiei buruzko hitzal dia asier Gomezekin: zestoako Neander thalen aurretik: errinozeroak, hienak, elur oreinak eta hartzak urola bailaran
igandea
Goizeko 11:00etatik 16:00etara arkupetan erakusketa: historiaurrea zes toa inguruko bailaretan
aurrez izena eman behar da antolatzailea: ekain Guraso elkartea
10: Gu sukaldari: hojaldrezko izarra, gazte lekuan (3 zikloa)
11: kimikarin zientzia tailerra, arroabean Lhko haurrei zuzendua 17:00 19:00 fron toian aurrez izena eman behar da 11 12: Gu sukaldari: hojaldrezko izarra, gaztelekuan (Dbh)
17: bilarra, gaztelekuan (3 zikloa) 18: txapa tailerra, gaztelekuan (Dbh)
19: futbolin txapelketa, gaztelekuan (Dbh).
22: plastilina eta gusanito tailerra (2. zi kloa). 16:45 17:45 edo 18:00 19:00. aurrez izena eman behar da 24: txapa tailerra, gaztelekuan (3 zikloa) 25: emakumeenganako indarkeriaren aur kako eguna, gaztelekuan (Dbh) 26: jolas librea, gaztelekuan (Dbh)
29: plastilina eta gusanito tailerra (1 zi kloa) 16:45 17:45 edo 18:00 19:00 aurrez izena eman behar da
Haurrentzat jolasak, barbantxo aisialdi taldearekin: azaroak 4 eta 18: arroabean azaroak 11 eta 25: aizarnan eta zestoako herrigunean. Barbantxoren saioetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da