danbolin
239.qxp_55 19/6/22 21:45 Página 1
ARROABEAN ITZULIA MARIA ROAREN BEGIETATIK
239.qxp_55 19/6/22 21:45 Página 2
943 052 761
239.qxp_55 19/6/22 21:45 Página 3
3
Miren eta Maria
"Bizitza bigarren mailako errepidea da", dio poema-liburu batek. Bizitza errepide bat da, esan genezake guk. Bidaian bezala, errepide bat edo bestea aukeratzean, gure bizitzak norabide bat edo bestea hartzen du, leiho edo aukera batzuk edo besteak zabaltzen dira. Maria Roak Arroabea aukeratu du bere sentsazioak kontatzeko argazki bidez. Ez dira, agian, irudi paradisiako horiek bezala, lehenengo begi-kolpean liluratuko zaituzten errepideak (irudiak) baina mundu bat kontatzen dute. Errepidea dute egonleku kamioiek, "gaua edo asteburua pasatzeko, Frantziako muga ireki arte". Guk gure bizitzan, gauzak errepasatzeko geraldia egiten dugun antzera. Bizitzan bezala, "bihurguneak marrazten ditu " Mariak ere, zenbaki honetan. Bizitzan bezala, "beti itzalean dagoen gune batera" iristen gara. Eta "ia iritsi garenean bidearen amaierara, gelditu eta atzera begiratzen dut nondik etorri naizen ikusteko ". Miren Aranberriren errepideak ere ugariak dira: Arroaerrekako Azketan abiatu, eta handik Endoiara eta Zestoara... Zarautz, Azpeitia, Azkoitia, Errezil eta, orain, berriro Endoia. "Gazteak ez dakit nondik bueltan etortzen diren honaino, baina Zarauztik, Zumaiatik, Aiatik, Igeldotik eta Elkanotik etortzen dira mordoxka. (...) Oialumetik bueltan ere etorri ziren gazte pilo bat. "Bistan da, errepideak dituztela gustuko Mirenen bezeroek ere. Telebista, herri kirolak, ostalaritza, Aristerratzu eta erromeriak... Zenbat errepide pasa ditu eta beste zenbat geratzen zaizkio ezagutzeke Mireni? Maria eta Miren, Miren eta Maria, bi erreportaje, bi errepide-mapa zein baino zein erakargarriagoak, irakurle. Eta bada hirugarren bat ere, aurreko biak bezain liluragarria: gure enarek urtero egiten duten aire-ibilbidea. Hori dena daukazu ondorengo lerroetan. Gozatu, beraz, eta horretarako, Italo Calvinok zioen bezala, lasaitu, bildu zeure barnera, urrundu beste edozein ideia zugandik. Atea ixtea hobe; beste aldean beti dago telebista piztuta-eta.
diruz lagundutakoa
fernando arzallus
d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna
a
rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : naiara exposito, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Sara Matsutani, naiara olaizola, ITSASO ZUBIRIA, jone bergara eta itaso waliño
d
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : nagore telleria, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, nerea odriozola, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
proiektu laguntzaileak
239.qxp_55 19/6/22 21:45 Página 4
Dozena bat, eta beste bat…. Ederra enbidoa, Izaskun! Enbidoka den bitartean eta ez ordoka, gaitzerdi! Ba dozena eta dozena, 8 urte badira gure oilategiaren proiektuari ekin geniola, gure seme jaioberria bidelagun genuela. Poliki-poliki oiloak zaintzen, arrautzak biltzen eta merkatua egiten hasi ginen. Garai batean Aizarnan martxan egon zen oilategi zahar bat egokitu eta alokatuta hasi ginen. Aizarnan lur propiorik ez eta han pasa genituen lau urte, oiloak Potzuetako eta Joxemairen oilategiko lursailetan aztarka ibiltzen zirela. Gure hamaika buruhauste eta erabakiren artean, hasieratik garbi geneukan ekologikoari heldu nahi geniola, oiloak aske hazi nahi genituela eta kimika artifizialik ez genuela erabili nahi. Hasieratik garbi izan genuen baita ere zuzeneko salmenta egin nahi genuela, onura asko ikusten dizkiogulako horri eta bestelako ekonomia eredu batean sinesten dugulako. Duela lau urte lursail bat eskuratzeko aukera izan genuen eta buelta bat eta beste bat eta beste batzuk eman ondoren oilategi berria eraiki genuen. Garai horretan jaio zen gure alaba. Gaixo zegoen pinudiaren lekuan, fruitu arbolak landatu genituen eta bertako landaredia ere hazten ari da pixkanaka. Eta oiloek lursaila ongarritzen laguntzen digute. Urte gutxiren buruan beraiek ere gozatuko dituzte bertako fruituen mamiak eta zuhaitzen itzal eta ezkutalekuak. Oiloak zaintzetik lurra zaintzera pausua ematen ari gara, lurrari aukera ematen badiogu biziberritu eta aberastuko delako. Lurrari zerbait kendu behar badiogu bueltan zerbait eskaini behar diogula pentsatzen dugu, garai bateko baserri ereduetan egiten zuten bezala. 8 urte eta gero, bide horretan jarraitu nahi dugu. Gure ingurua zaindu nahi dugu, gure ingurua biziberritu nahi dugu, bertako bizidunekin elkarbizitza orekatuan eta armonian. Eskerrik asko urte hauetan dozena bat edo beste, edo batzuk erosi dizkiguzuenoi. Eta baita era batera edo bestera lagundu diguzuenoi ere. Kanpotik begiratuta polita iduri dezake, eta ez dut ezetzik esango, baina bidea samurra denik ere ezin esan. Gure proiektuari bizia emateko lursaila lortzeko dozena bat ate jo genuen, eta lurrari lotutako proiektu berri bat abian jartzeko ateak jotzeaz badaki zerbait Aiora Urbietak.
enbidoa
jon arrue
pintada.
Oztoporik ez bidean. Zestoako Udala zestoar guztien etorkizuneko beharrei
erantzungo dien Hiri Antolamendu Plan Orokor (HAPO) berria egiten ari da. Egun hauetan gonbitea jaso dugu galdetegi bat betetzeko; beharrezkoa da herritar guztion ikuspegiak kontuan hartzea: emakumeak, haurrak, mugikortasun arazoak dituzten pertsonak... Azken horiengan, eta gure kaleetan egunero izaten dituzten oztopoetan erreparatu nahiko nuke. Jakin badakigu aparkamendu arazoak daudela, eta etxe ondoan aparkatzea ia ezinezkoa dela, baina horrek ez du justifikatzen espaloi gainean aparkatzea. Kontzientzia gaitezen espaloiak zerbaitetarako daudela; begirunea izan behar dugu herritarren bizi kalitatea hobetu eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Joka dezagun arduraz, eta sahiestu mugikortasun arazoak dituzten pertsonek pasa behar izaten dituzten momentu deserosoak. Irisgarritasun inklusiboa lortu nahi badugu, ez dezagun oztoporik jarri inoren bidean.
haroa rodriguez
bota librean
239.qxp_55 19/6/22 21:45 Página 5
Hemen gaude.
NDuela 12 urte inguru ohartu nintzen ez nintzela uste nuena bezain heteroa, eta garai hartaz zehazki gogoratzen ez naizen arren, badakit momenturen batean sentsazioa nuela Arroako “lesbiana” bakarra nintzela. Jendeak hori jakiten bazuen nitaz hitz egingo zuela, kristoren notizia balitz bezala. Ez dakit edukiontzirik ez. Hamargarren urtez zenbat hitz egingo Zestoako Antzerki Astea martxan jarri du Eromen Anzuen herriko jendetzerki taldeak. Ez dute meritu makala, alajaina. Urtetik ak nire lesbianitaurtera indartsuago egiten ari den zikloak, etsi gabe, herri teaz, segur aski nik honen azpiegitura beharrak edo gabeziak agerian utziko uste baino gutxiaditu beste behin. go. Baina gaur egun kontrakoa gertatzen zait: frustraEz da ordea hilabete hozioa sortzen dit norbaitek heterotzat hartzen banau. netako kultur ekintza Orain lau haizeetara aldarrikatu nahi dut bollera naibakarra izango: Itxarozela, eta ez pentsa arretaren erdigunean egotea guspena dantza taldeak, tatzen zaidanik (horregatik egiten ditut aldarrikapen urtero legez, emanaldia hauek idatziz, gero bakoitzak zuen etxeetan irakur eskaini du, Musika Esditzazuen). Nahi dudana da, besterik gabe, gogorarazkolako haurrek euren tea hemen ere bagaudela, herri eta auzo txikietan kurtso amaierako jaialexistitzen garela bollerak, marikak, generoaren bitardiak izan dituzte eta tasunarekin bat egiten ez dugunak, transak. Baina musika bandak ere ziur ikusezin bihurtzen gara. Jone Expositok, Danbolinek prestatu duela kontzertu bereziren bat. bere lanari buruz egindako elkarrizketa batean, egin Herrian kultur edukia sortzen lanean dihardute herriko zuen galdera: non daude Zestoako LGBTI+ pertsotaldeek, urte luzez, aspertu gabe, nekatu gabe. Edukia nak? bai, baina edukiontzirik gabe jarraitzen dugu Zestoan. Horixe jakin nahi nuen duela 12 urte, baita gaur egun Bitartean, frontoi “zaharra” txukun eta itxura-berriturik ere. Eta bakoitzak bere soluzioak bilatzen ditu, aizue, ageri zaigu. Azken urteetan ez dakit zenbat pintura kaez da erraza heteronormatibo artean norberaren paz margotu duten. Esaldi eta esloganak ere bat baino identitatea, afektibitatea edota sexualitatea garatzea gehiago izan ditu. Pilotalekuaren azken hobekuntzak: eta konpartitzea. Betiko leloa da: hetero askori irudiharmaila berriak eta argiztapen indartsua. Kiroldegia ere tzen zaie gainerakoak beti gure sexualitatea, gure lueraberritu da, eta kiroldegiko teilatuaren txanda da ma, publiko egiten ari garela, baina egiaz heteroen orain, amiantoa tarteko. Aho batez onartu du Zestoako normalitatea da egunero bonbardatzen zaiguna, iraUdalbatzak (bi alderdien aldeko botoekin) udal aurregarkietatik, haurren jostailuetatik, sare sozialetatik, kontuen 1.400.000€ko igoera, eta honen zatirik handietabernako elkarrizketetatik eta ginekologoaren konna (1.150.000€) kiroldegiko teilatuari dagokio. tsultatik ere bai. Denak gara heteroak, kontrakoa froKontu! Ez naiz ni kirol azpiegitura beharren aurka ari. gatu arte. Inbidiaz diot aurreko guztia. Lehentasun kontua izango Bada esaera bat ongi funtzionatzen duena testuinguda, noski, baina, pentsatu al duzue inoiz kiroldegiko harru honetan ere: “Mugitzen ez denak ez ditu kateak mailak kultur ekitaldietarako gehiago erabiltzen direla sentitzen”, hau da, genero-sistema eta harreman-erepilota partidetan baino? du tradizionalak naturalizatzeari utzi behar diogu, ez Urtebete barru, 2023ko maiatzean, izango dira hurrengo da nahikoa “bakoitzak berea egin dezala” esatearekin. udal hauteskundeak. Eta duela 3 eta 7 urte bezala, bi alGure bizitzak, gure borrokak, gure harremanak, beste derdien ahotan egongo da ziur “Zestoak behar duen kulguztiak bezain baliotsuak dira, eta ikus eta aitor gaitur areto duina”. Batzuek zein besteek urteak daramattzaten merezi dugu. zate herritarron “beharrak” diagnostikatzen, eta azken hauteskunde kanpainetan alderdi guztien lehentasunetan agertu da “ditxosozko” aretoa. Aldiz, azken 20 urteetan azpiegitura handienak kirolei eskainirikoak izan dira. Zenbat aldiz gehiago margotuko dute frontoia eskamaia ossa rissanen tzen dugun aretoa egiterako?
jagoba astiazaran korta
5
239.qxp_55 19/6/22 21:45 Página 6
ARROABEA: LEKU MAGIKO TXIKIAK
LAGUN BATEK IDATZI DIT ETA BIZI NAIZEN AUZOAZ GALDETU DIT: ARROABEA. ERREPIDETIK PASATZEN DENEAN IKUSTEN DUELA KONTATZEN DIT, ETA BETI GALDETZEN DIOLA BERE BURUARI NOLAKOA IZANGO DEN HORRELAKO LEKU BATEAN BIZITZEA, ERREPIDEZ INGURATURA. HAU IZAN DA NIRE ERANTZUNA:
“Arroabea errepidez inguratuta dago, bai, baina baita urez eta berdez ere. Arroan paseatzen, leku txiki interesgarri eta atseginak aurkitzen dira. Horietako bati buruz hitz egin nahi dizut, eta gonbidatu nahi zaitut egun batean etor zaitezen eta goza dezazun. Ibilbidea Sansinenea poligonoan hasiko dugu. Argazki honetan, atzealdean ikus ditzakegu industria-pabiloiak. Errepide honi jarraituz eta ezkerrera biratuta, autobidearen sarrerako biribilgunera iritsiko gara. Hemen kamioiak aparkatzen dituzte, gaua edo asteburua pasatzeko, Frantziako muga ireki arte. Ikusten duzunez, paisaia eta begirada ireki eta zabaldu egiten dira. Ezkerrean harizti txiki bat, eskuinaldean zuhaitz gehiago eta erreka. Zerumugan baserriak, baratzak, basoak, mendia… Buelta eman, eta eskuineko bidegorria hartuta, Arroarantz abiatuko gara.
Industrialdeko errepidea eta aparkalekua atzean utzi eta bagoaz auzorantz. Ezkerrean zuhaitzak, belarrak eta lubeta txiki bat, Arroa errekaraino jaisten dena; eskuinean, industria-pabiloi garai batek pareta egiten du bide ertzean. Pasealekuak bihurguneak marrazten ditu eta gune ilunago batean barneratzen da, pixkanaka itxiz eta alde industrialena atzean utziz.
239.qxp_55 19/6/22 21:45 Página 7
Beti itzalean dagoen gune batera iritsiko gara; pabiloiak edo basoak sortzen dute itzala, orduaren arabera. Hemen begiratzera eta entzutera gelditzea gustatzen zait. Zuhaitzei begiratzen diet, nire ezkerretara: pasealekutik errekaraino jaisten den miniaturazko basoa da. Beti bilatzen eta begiratzen dut uraren ibilbidea lubeta txikiaren hondoan. Zuhaitzen artean, itzalak eta argiak adarren eta hostoen artetik iragazten dira. Eremu freskoa da udan, hezea neguan , eta putzuak ditu euria egiten duen egunetan. Arnasa sakon hartu eta Arroarantz jarraitu dut, paseoan. Pabilio bat igaro eta hurrengora iritsi gara. Hemen bideak zabalagoa dirudi eta argi gehiago dago. Ezkerrean, egurrezko hesi txiki batek landaretzatik eta lubetatik bereizten gaitu, eta eskuinaldean industria-guneko metalezko hesia dago. Bide hau bizikletaz edo oinez egin daiteke. Edonola ere, merezi du disfrutatzea.
Ia iritsi gara bidearen amaierara eta auzora. Gelditu eta atzera begiratu dut, nondik etorri naizen ikusteko. Laneguna bada ere, lasaitasuna dago. Autoak urrun daude, ezkerretara, pabiloiaren atzean. Zuhaitzek uraren soinua arintzen dute. Kontrastez beteriko bide txikia da: natura vs giza erainkuntza, berdea vs txuria, hostoak, adarrak, belarrak vs metala, hormigoia, asfaltoa. Eta erdian, zapaldua, zentzatua, ibiltzeko bidegorria.
1
7 Bideari jarraitu eta egurrezko zubira iritsi naiz, industrialdearen eta Arroabea auzoaren arteko pasabidera. Zubi honetan gelditzea gustatzen zait, leku magikoa da niretzat, mugakoa eta mundu batetik bestera igarotzeko lekua: egurra, zerua, zuhaitzak, ura, … Nire semeak txikiak zirenean, hona etortzen ginen harriak uretara botatzera. Orain, paseatzera bakarrik etortzen banaiz, erdian gelditzen naiz beti, barandaren kontra. Lasaitasun barea arnasten da zuhaitzen presentziaren eta uraren artean. Ia pena ematen dit zubia zeharkatu eta paseoa bukatzeak.
Barandaren kontra jarri eta ura bilatzen dut zuhaitzen artean. Gaur eguraldi ona egiten du, eta ikus daiteke zerua eta inguruko zuhaitzak islatzen direla bertan. Urak soinu freskagarria eta hurbila du, beti martxan, beti berri. Euri asko egiten duen egunetan, ura nahasiago egoten da, eta emaria handitu egiten da. Gaur bare doa, beste gauza guztietatik kanpo, ibilguaren ibilian, bere bidean.
239.qxp_55 19/6/22 21:45 Página 8
Azkenean, zubia zeharkatu eta buelta eman dut hari begiratzeko. Euriarekin edo eguzkiarekin, edo goizean izotzarekin esnatu denean, zubi honek badu deitzen nauen zerbait. Zubia, goiz izoztuan. Goizeko ibiltari baten eta bere txakurraren aztarnak, izotzean.
Bide amaierara iritsi gara eta orain etxera itzuli gara, zibilizaziora, auzora, pilak kargatuta. Asko gustatzen zait ibilbide txiki hau egitea, urteko hainbat sasoitan bisitazea, eguzkiatan, euritan edo izoztutako neguko goiz batean. Ez nau aspertzen, beti aurkitzen dut zerbait. Espero dut zuri ere gustatuko zaizula. Zatoz eta elkarrekin arakatuko dugu altxor txiki hau!”
maria roa
239.qxp_55 19/6/22 21:45 Página 9
1
9
jardunian
239.qxp_55 19/6/22 21:45 Página 10
Miren Aranberri (Arroa Erreka, 1970) denbora gutxian ezaguna egin den herritarra da. Askok azken urteotan Endoiako tabernatik ezagutuko dute, beste askok berriz duela hilabete batzuk EITBko Baserria saioan ikusita. Aranberrik hiru anai eta ahizpa bat ditu, baita hiru seme-alaba ere (26, 24 eta 19 urtekoak) eta Arroa Errekako Azketa baserrian jaio bazen ere, Endoian hazi zen. Hainbat urtetan kanpoan bizitzen egon ostean, pandemia hasi baino apur bat lehenago hazi zen lekura itzuli zen, Endoiara hain zuzen. Bertan egiten du lan gaur egun eta baita bizi ere.
Nor da Miren Aranberri? Ni Arroa Errekan jaio nintzen, Azketa baserrian, nire aita bertakoa da. 6 urte egin nituen arte bertan bizi izan ginen. Gero, Endoiara etorri ginen bizitzera, Xipri baserrira, ama bertakoa da eta osabarengana etorri ginen anaia eta ni. Gurasoek Zestoan taberna hartu zuten, Txoko, estaziotik bertan zegoena, gaur egun itxita dago. Arroa Errekatik Zestoara joan ginen bizitzera, baina gurasoak tabernan zeuden bitartean txikienek ezin genuen han ibili eta gu osabarengana joan ginen. Ni hazi hemen egin nintzen. Hiru anaia eta ahizpa bat ditut. Gerora, 13 urte nituela, gurasoek taberna utzi zuten, eta osaba alargun geratu zenez gurasoak Endoiara etorri ziren bizitzera. Neska nintzenez orduan eskola utzi eta Zarautzera joan nintzen Argiñanorenera ikastera. Han egin nituen ikastaro batzuk eta beste batzuk Kirkilla jatetxean. Horrela hiru urte pasa nituen eta 16 urte egin nituenean Zarauzko kanpinean hasi nintzen lanean.
239.qxp_55 19/6/22 21:45 Página 11
1
Beraz, bizitza guztia ostalaritzan lanean pasa duzu, ezta? Bai, hala da. Zarauzko kanpinean zazpi urte pasa nituen lanean eta ondoren Iraetako Landa jatetxean beste sei urte egin nituen. Han nengoela ezkondu egin nintzen eta Azpeitiko Pastorkua jatetxean hasi nintzen lanean. Gero Azkoitiko Geltokin ere egin nuen lan eta ondoren Errezilen Izarren eta Letean. Letea izan zen nik hartu nuen lehenengo jatetxea. Donostiako catering batean ere ibili nintzen, baita Itziarko Hostalean ere. Duela hiru urte Endoiako taberna hartzeko aukera suertatu zen eta animatu egin nintzen. Endoiako taberna hartzea zer moduzko erabakia izan zen? Aurreko lantokian ordu pila bat sartzen nituen eta paliza ikaragarriak hartzen nituen. Hau hartzeko aukera zegoela jakin nuenean animatu egin nintzen eta gaur arte, ez daukat batere kexarik. Oso gustura nago jendearen erantzunarekin. Hasiera zail xamarra izan zen, azaroan hartu eta martxoan itxi behar izan genuen hiru hilabete, pandemiagatik. Baina behin hori pasata oso gustura, lan asko egiten ari gara. Astean zehar menua ematen dugu eta Itziartik-eta langile asko etortzen dira. Astean egun batean egiten dugu atsedena, astelehenetan, baina beste egun guztietan ematen dugu jaten edozein ordutan, irekitzen dugunetik ixten dugun arte sukaldea zabalik dugu. Nongo bezeroak dituzue, hemen ingurukoak bakarrik? Ez ez, hemen ingurukoez gain urrutixeagotik ere etortzen dira makina bat. Gazteak ez dakit nondik bueltan etortzen diren honaino baina Zarauztik, Zumaiatik, Aiatik, Igeldotik eta Elkanotik etortzen dira mordoxka.
“Hogei urte pasa ditut herri kiroletako epaile lanetan, gainera lehenengo emakume epailea izan nintzen”
Aurreko asteburu batean adibidez, Oialumetik bueltan etorri ziren gazte pila bat. Zurrumurrua entzun dugu Aiako Aristerrazu jatetxea itxi eta erromeriak Endoian egitekoak direla. Hori horrela al da? Aristerrazuko taberna itxi egingo dute, eta bertan ibiltzen diren trikitilariek diote tabernarik gabeko erromeriarik ezin dela egin. Josu Arrizabalaga Izer trikitilaria ibiltzen da antolatzen eta hark eskatuta hilean igande batean erromeria antolatzen hasi gara. Momentuz hilean behin egingo dugu, hileko bigarren igandean, dagoeneko bi egin ditugu trikitilari gazteekin. Bazkaria egiten dugu eta ondoren erromeria. Orain festa garaia izanik horrela mantenduko dugu eta uda ostean agian hilean bi egiten-edo hasiko gara. Arrakasta izan dute momentuz egin ditugun biek, 80 lagun inguru elkartu dira. Herri kiroletan epaile lanetan ere ibilitakoa zara. Nondik datorkizu zaletasun hori? Gure aita epailea zen eta berarekin joaten ginen, bera idi probatako epaile lanetara eta gu ikustera. Gure aita “terzeroa” zen, probatan atzetik simaurra jasotzen ibiltzen dena. Harekin hasi nintzen eta gero harri jasotzen ere ibili nintzen, gero aizkoran ere bai… Arroagoiko gurutzeko festetan (Endoian dagoen gurutzean) aizkoran egin izan nuen behin baino gehiagotan. Beti joaten nintzen aizkolariak eta harri jasotzaileak ikustera, eta beti esaten zidaten epaile lanetan hasteko. Animatu egin nintzen, azterketa egin nuen eta lehenengo geratu nintzen. Beraz, aitzakiarik ez nuen!
1
239.qxp_55 19/6/22 21:45 Página 12
“bi astean behin-edo mezak antolatzen hastea nahiko nuke, aitzakia horrekin auzoko edadetuek etxetik irten eta elkarrekin egoteko aukera izango baitute” Oraindik ere aritzen al zara epaile lanetan? Endoiako taberna hartu nuenean utzi egin nuen epaile lana. Azkenean, Euskal Herri osoan zehar ibili behar duzu eta hemen ezin dut edozein egunetan jai egin. Besteentzat lanean aritu izan naizenean nire jai egunak epaile lana egiteko hartzen nituen. Hogei urte pasa nituen epaile lanetan herri kiroletan. Lehenengo emakumea izan nintzen lan horiek egiten eta nobedadea-edo izan nintzen. Askotan Nafarroako saioetara joaten nintzen. Gerora emakume gehiago hasi dira, bat baino gehiago nik animatuta. Baina, hortik ezinezkoa da bizitzea, afizioz egindako lana da, saio bakoitzeko 50 euro ordaintzen badizkizute gustura. Askotan gasoila ordaintzeko ere ez zaizu iristen. Afizioz egindako lana da! Telebistan ikusi izan zaitugu duela ez asko, EITBko Baserria saioan hain zuzen. Zer moduzko esperientzia izan zen? Gure bezero batzuek EITBn lana egiten zutela banekien, baina besterik gabe. Pandemia garaian etortzen ziren, jatera eta parrandara, baina nik ez nien kaso gehiegirik egiten. Halako batean hasi zitzaizkidan esaten Baserria saiora joan beharko nukeela, nik hasieran ezetz, baina hainbesteko lata eman zidaten, castinga egitera joan bainintzen. Iritsi nintzen castinga egin behar nuen lekura eta kristoren jende ilara zegoen, eta hartu nuen telefonoa eta esan nion, “Aizu, Mirari, ez duzu pentsatuko ni hemen ilaran egongo naizela, ezta?”, neure artean pentsatu nuen “ni banoa hemendik!”, baina Mirarik zer esango eta ezetz, lasai egoteko, atzetik sartu behar nuela ilara luze hori itxaron gabe! Zuzenean arropa probatzera eraman ninduten, eta esaten nien oraindik hitz bat ere ez nuela esan eta ea nola ba? Batere frogarik egin gabe, hartu ninduten. Azkenean jarri nuen baldintza bakarra izan zen ostiralerako tabernan lanean egon behar nuela eta nahi zuten bezala moldatzeko, kar-kar-kar! Lau egunean grabatu genuen saioa Gernikan eta gogor samarra izan zen egia esan. Lasto artean lotan, mangerarekin dutxatu… 70 lagun sartu ginen grabaketarako, egunero PCRa egiten ziguten…
Txarrena gosea izan zen, goizean ogitarteko bat ematen ziguten eta ur botila bat. Irabazten zuenak afaltzen zuen eta gainontzekoek ezer ez. Maiatzean grabatu genuen eta azaroan platoan saio batzuk grabatzera joan ginen. Esperientzia berri bat izan zen eta ondo pasa genuen, eta onartu behar dut Endoiako tabernarentzat oso ona izan dela, publizitate ikaragarria izan da. Endoiako festak ere pasatu berri dira, zu aritu zara antolatzen? Bai, neu aritu naiz antolatzen auzoko beste bizilagun pare batekin. Eta egia esan oso ondo joan dira jaiak. Jende pila bat ibili da, eguraldia ere lagun izan dugu eta lan asko egin ahal izan dugu. Endoiak ez du zerikusirik garai batean ezagutu nuen auzoarekin. Gaur egun martxa handia dago. Taberna irekita egoteak ere asko laguntzen du, jende asko ibiltzen da. Gainera, ogia saltzen ere hasi naiz, eta horrela, bertakoek etxetik irten eta erostera etortzeko aitzakia dute. Nahiko nuke bi astean behin-edo meza antolatu ahal izatea, horretan nabil, auzoko edadetuek behar dute zerbait etxetik ateratzeko: mezetara joan eta gero, kafe baten bueltan kontu-kontari aritzea auzoko gainerako jendearekin... Behar dute!
naiara exposito alberdi
239.qxp_55 19/6/22 21:45 Página 13
1
3
AUZOETAN HASI DIRA
FESTAK Lasaon ere asmatu zuten beroari nola aurre egin
Ekainaren 18ko beroak ez zituen Lasaoko "Espabilauak" kikildu. Beste ekitaldi asko bezala, Lasaon ere "Espabilau eguna" egin gabe egon dira bi urtez, baina aurten gozatu ederra hartu dute. Urtero bezala herri kirolak egin zituzten frontoian, baita dantza ikastarotxoa ere. Bazkariaren ondoren, haur eta gaztetxoentzat jolasak ere izan ziren parkean.
Asentzioak giro paregabean ospatu dituzte Endoian
Giroak ez du hutsik egiten Aizarnan
Eguraldia lagun, giro ederrean egin zuten ekainaren 4an Aizarnan Pazko festa. Goizean goiz prest zegoen erakusketa. Aurtengo gaia gurpila izan da eta aizarnarrek artista sena atera zuten berriz. Urtero legez, artisau azoka izan da eta haurrek txapak egiteko aukera ere izan dute. Txotxa eta txahal erreak ez zuten hutsik egin eta musikariak ere ederki alaitu zuten giroa.
Maiatzeko azken asteburuan izan dira aurten Asentzioak Endoian. Auzo afaria eta erromeria izan ziren Manex eta Erkizirekin ostegunee eta ostiralean, berriz, bertso afaria Mendiluze eta Zubeldiarekin. Larunbatean umeen txanda izan zen. Jolasen ondoren txokolateaz gozatu zuten bai eta pottokez ere. Dantzarako aukerarik ere ez zen falta izan. Igandean festei amaiera emateko mezaren ondoren Itziarko dantzariak izan ziren eta ondoren Iago Magok haur eta heldu txunditu zituen ikuskizuna eskaini zuen. Bazkariaren ondoren, herri kirolak eta Lopeneren zezen eta pottoken txanda izan zen. Eta jaiak dantzan amaitzeko, erromeria Larrañaga trikitilariekin.
239.qxp_55 19/6/22 21:45 Página 14
danbolin.eus
Herrian aztertzeko ibilaldiak Zestoako Udala "zestoar guztien etorkizuneko beharrei erantzungo dien" Hiri Antolamendu Plan (HAPO) Orokor berria egiten ari da. Proposamen berri horrek "herritar guztien" proposamenak kontuan hartzen dituela azaldu du erakundeak: "Beharrezkoa da emakumeak, haurrak, mugikortasun arazoak dituzten pertsonak eta abar. Kontuan izatea honelako planak egiterako orduan. Hori da Hirigintza Inklusiboa". Plana gauzatzeko ekintza ezberdinak antolatu ditu Udalak diagnostikoa gauzatuko duen Erdu enpresarekin elkarlanean. Ekintza horien baitan, herrigunetik eta Arroabetik ibilaldia egin zuten ekainaren 4an, herria "denon artean" aztertzeko asmoz.
Beroak bero, ibilaldi neurtua giro onean joan zen Iragarrita zegoen tenperatura tarteko, izena emanda zeudenetatik 46 lagunek atzera egin bazuten ere, 140 parte hartzailetik gora izan ziren ekainaren 18an ibilaldi neurtuan parte hartu zutenak. Agiro Mendi klubak ibilbide luzea laburtu eta egokitu egin zuen eguraldiari begira. Ibilbide laburreko asko zortzietan atera beharrean, ibilbide luzekoekin batera, goizeko 7:00ak aldera atera ziren. Kontuak kontu, mendizaleek ibilbidean zehar uste baino giro hobea aurkitu zuten, haize ederra ere bai goietan tarteka, kalekoarekin alderatuta. Eguerdirako graduak gogotik igo baziren ere, bazkaria lagun, giro ederrean eman zitzaion egunari bukaera.
Jatorri ezberdinetako ardoez gozatzeko aukera izan da Laiak dendak antolatutako dastaketan Laiak dendak antolatutako VII. ardo dastaketa izan zen maiatzaren 28an kiroldegiko aterpean eta 300 lagunetik gora elkartu ziren bertan. Hamar upategik hartu zuten parte: Aimarez, Guzman Aldazabal, Altanza, Monteabellan, Sommos, El Ternero, Proelio, Ramon Bilbao, B. Mazuela eta Garcia de Olanok. Ustekabe txarangak alaitu zuen eguerdia.
Pentsiodunen bizikleta martxa Zestoatik pasa da Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren I. bizikleta martxa iritsi zen ekainaren 13an gurera. Zestoako Pentsiodunen Mugimenduko kideek egin zioten harrera. Donostian hasi zen martxa, eta hamahiru egunetan Euskal Herriko eskualde guztiak zeharkatuko ditu, pentsio publiko duinen aldeko borrokarekin jarraitzeko. Martxak hiru lelo izango ditu: 1.080 euroko gutxieneko pentsioak aldarrikatzea, zerbitzu publikoen defentsa eta zaintza lan partekatuen aitortza.
239.qxp_55 19/6/22 21:45 Página 15
1
5 Jakes Mendizabalek irabazi du Zestoan merkatari elkartearen maskota lehiaketa Botoen %29,7arekin Jakes Mendizabal izan da Zestoan elkartearen maskota lehiaketa irabazi duena. Herri ikastetxeko hirugarren zikloko haurrek hartu dute parte txapelketan. Merkatari elkarteko kideek sei marrazki aukeratu zituzten aurrena, eta gero, herritarrek horien artean gehien gustatzen zitzaien irudia bozkatzeko aukera izan dute. Aurrerantzean, beraz, Mendizabalen irudia izango da merkatari elkartearen maskota berria.
Itxaropena dantza taldearen "Urtaroak" ikuskizuna Beroak ez zituen herritarrak beldurtu eta frontoia, gutxitan bezala, ezker, eskuin, goi eta behe bete zen Itxaropena dantza taldearen ikuskizunerako ekainaren 17 gauean. 60 dantzarik hartu zuten parte ekitaldian: 40 ume eta 20 heldu. Musikaz, Garikoitz Mendizabal, Aitor Furundarena eta Jon Mendizabal arduratu ziten. Euskal Herriko hainbat festa eta erritutatik abiatuta aritu ziren dantzan, hala nola udazkeneko uzta jasotze garaia, neguko festetako inauteriak, udaberriko emankortasunari lotutakoak eta udako festetako dantzak. Ohiko dantzez gain berrikuntzak ere izan ziren emanaldian eta tartean joaldun, Ziripot eta Mielotxinen bisita ere izan zen. Herritarrek gogoz txalotu zuten Itxaropena dantza taldearen lana.
Kepa Iribarrek "72 ordu" liburua kaleratu du Erein argitaletxearen Uzta Gorria sailean argitaratu da "72 ordu" liburua. Donostiako Udal Liburutegian, Inazio Mujika editorea alboan zuela, egin zuen Iribarrek bere aurreneko nobelaren aurkezpen ekitaldia. Liburua idazteko abentura "gustatu zaiola" azaldu zuen Iribarrek. Gustura gelditu da azken emaitzarekin eta irakurleen iritziak entzuteko gogoz dago orain. Nobela poliziakoa bada ere, odol askorik ez dagoela eta hildako pila bat agertzen den nobela horietakoa ere ez dela aurreratu zuen kazetariak. 2022ko irailaren 6an, Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman ziola 500 urte betetzen diren egunean kokatzen da istorioa. Ospakizun handia antolatu da bere jaioterrian, Getarian. Inoizko Lehorreratze jai bereziena izango da. Baina hilketa mehatxu batek hankaz gora jarri du festa atariko lasaitasuna. Ordulariaren tik-tak hotsak segundo bat aletzen duen bakoitzean, atentatua hurbilago dago. 72 orduko erlojuaren aurkako bilaketa batean murgilduko da Ertzaintza, baita Aitor Letamendia detektibe pribatua, eta Idoia Urdaneta udaletxeko zinegotzia ere.
Aizarnako ikasturte bukaeran Aitor Zeberiori agurra egin zitzaion Ikasturte amaierako jaialdia egin zuten Aizarnan ekainaren 17an. Ekitaldiaren amaieran, jubilatzear dagoen eta horrenbeste urtez Aizarnako eskola txikiko zuzendari izan den Aitor Zeberioari agur hunkigarria egin zitzaion
239.qxp_55 19/6/22 21:46 Página 16
Aranzadiko ornitologia sailean praktikaldia amaitu berri du Lorea Esnalek (Zestoa, 2000). Ingurumen zientziak gradua ikasten ari da EHUn, eta azken lau hilabeteetan txoriak aztertzen ibili da Aranzadin. “Enarak” proiektua jarri du martxan Aranzadik Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, eta egitasmo horretan aritu da lanean Esnal. Lezon abiarazi zuten proiektua eta hortik beste herri batzuetara zabaldu dute. Zestoako Udalak partu hartu du proiektuan, eta Alonderoko aretoan egin zuten aurkezpena maiatza bukaeran. Zertan datza proiektuak? Proiektuaren helburua hiri biodibertsitatearen garrantziaz eta espezie intsektujale horien kontserbazioaz herritarrak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da. Egitasmoa gauzatu ahal izateko Aranzadiko ornitologia saila boluntario bila ari da enaren habiak erroldatzeko. Hegazti espezie horien habiak funtsezkoak dira beren populazioak bizirik irauteko eta, beraz, suntsipena hilgarria da haientzat. Proiektuaren funtsa, gure herrian enara habiak non dauden eta zenbat enara dauden jakitea da. Hiru enara mota daude eta bakoitzak bere berezitasunak ditu:
Nola hartu daiteke parte? Ornitho (www.ornitho.eus) izeneko plataforma bat dago sarean. Herritarrek egindako behaketak plataforma horretara igo behar dituzte: habiak non dauden, nolakoak diren edo zein mota dauden azaldu behar da bertan. Zure etxe ondoan enara habi bat badago, plataforma horretan erregistratu behar da. Oso erraza da, edonork egin dezake. Herritarren laguntza ezinbestekoa da orduan. Erabat. Proiektu hau herritar zientzian oinarrituta dago. Herritarrei esker jasotako datuekin Euskadi mailako mapa bat sortu nahi da, enara habiak non dauden jakin ahal izateko. Zertarako izango dira baliagarriak datu horiek? Etorkizunera begira, habiak dauden eraikuntzetan lanen bat edo aldaketaren bat egin behar bada, habi horiek kontuan hartzea da helburua. Zergatik dira enarak garrantzitsuak? Gertu dauzkagun animaliak dira, eta zerbait sinbolikoa ere badira. Badakigu enarak etortzen direnean migrazio garaia dela, udaberria datorrela. Gertukoak ditugu. Enaren habiak babestuta daude legez, ezin dira puskatu.
itsaso waliño
239.qxp_55 19/6/22 21:46 Página 17
640 917 626
1
7
239.qxp_55 19/6/22 21:46 Página 18
iinkesta. Ez zait ondo iruditzen txikizioak egitea eta horren aurka nago. Kamerak jartzea, ordea, ez nuke esango horri aurre egiteko erabaki egokia denik eta erabat aurka nago, hori ez baita konponbidea. Horrekin lortu nahi den gauza bakarra, kontrol soziala areagotzea da, ez hezkuntza hobeagoa. amaiur gartzia 20 urte
ale ale
Ez dira txikizioak bakarrik. Uda garaia hasten denean zarata asko egoten da leku horretan, goizeko ordu biak arte eta... Horrez gain, txerrikeria asko egiten dute han. Kamerak behar dira, bestela umeei botatzen diegu errua, baina ez dakigu nortzuk diren. aloña larrañaga 50 urte
Nik uste dut ez lukeela beharrik egon beharko puntu horretaraino iristeko. Azkenean eskola bat da, denok pasa gara eskola horretatik eta zaindu egin behar dugu.
Lehen Txomin eta txakurra zeudenean ez ziren horrelakoak gertatzen. Kamerak? Ez dakit umeak beldurtzen badituzte… Intimitatea, ordea, ez dakit non gelditzen den. Orain gainera eñaut pozo eskola txikira etor21 urte tzen omen dira… ander gonzalez 44 urte
Jendea non, zerrikeria han! Azken aldian frontoi inguruan jende asko dabil, eta goizero horrela aurkitzen du garbitzaileak.
Gurutzeko garajeetako horma konpontzen hasi dira
(Erantzuleak guztira: 137
kb
Zer iruditzen zaizu eskolako txikizioen aurrean Udalak zaintza kamerak jartzea?
agenda
239.qxp_55 19/6/22 21:46 Página 19
24
SANKRISTOBALAK NARRUONDON
08 ekaina
ostirala
Zestoako Gure Esku Dagoko kideak kalean egongo dira Pirinioetako Bidea ekimenaren inguruko azalpenak eman eta izenak jasotzen. Datorren uztailaren 2an, katalan eta euskal herritarrek Pirinio osoan zehar 300 gailurretik gora argiztatzea dute helburu. Farol bereziak eta linternak baliatuz, argilerro bat osatu nahi da Higer lurmuturretik Cap de Creusera, Atlantikotik Mediterraneora. Zestoarrak Berako Manttale mendira joango dira. Horretarako izena eman behar da internetez 10€ren truke.
25 27
larunbata
29
asteazkena
Iraetako trenaren urteko topaketa.
astelehena
Kartoizko eskulanen erakusketa ekainaren 27tik 29ra, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara jubilatuen tabernan.
Konpostaren gestioa tailerra eta furgobaratza Iraetako Baratze Parkean, 18:00etatik 20:00etara.
uztaila
09
larunbata
Iraetako trena.
ZAA! Antzerki Astea
24 26 27 28 29 30
Ekaina
eta 25: HAYKIO (Eromen Produkzioak) HARRIMINAK (Bonbon Beltz)
INORK ESPERO EZ DUENA (Zestoako Arte Eszenikoen Eskolako haurrak) eta BIDAIDE (Metrokoadroka) ZERGATIK EZ HITZ EGIN MARTINARI BURUZ? (Hizketaldia) HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI (Kamikaz Kolektiboa) LUR (Haur eta helduentzako antzezlana. Xake Produkzioak)
02 03
Uztaila
ERESIA (Oier Zuñiga) SEXBERDINAK (Tanttaka Teatroa)
ostirala
20:00 Suziriak jaiei hasiera emateko. 22:00 Mus eta eskoba txapelketa: 25€ bikoteko. Sariak:Aurrenekoarentzat txapela eta izen-ematearen %25. Bigarrenarentzat izen-ematearen %35 eta hirugarrenarentzat izen-emateren %15. Auzoko lehenak ere izango du saria. Eskoba txapelketa: 12€ bikoteko Sariak: aurrenekoak izen-ematearen %60 eta bigarrenak izen-ematearen %40.
09
larunbata
12:00 Tortilla patata lehiaketa. Osagaiak jai batzordeak jarriko ditu (patata, tipula, arrautzak, olioa eta sua). Beharrezko tresnak norberak eraman beharko ditu. Ondoren tortilak bertan jango dira entsaladarekin. 15:30-18:30 Puzgarriak eta zezen mekanikoa. Jarraian txokolatada. 19:00 Lopeneren zezenak eta poniak. 20:30 Sardina jana doan (sahieskia eta edaria ordainduta). Jarraian Gauargi erromeria.
10
igandea
11:30 Asto proba Ibai Etxabe (menbri)-Artabilla 13:30 Herri meza. Ondoren bazkari herrikoia. Izen-ematea 648 828 298 telefonoan. Menua 28€: Bertan prestatutako paella, bakailua tomate eta piperrekin, tarta, kafea eta izozkia. Haurren menua 6€: Paella eta izozkia. Ondoren Andoni Egaña eta Sustrai Colina bertsolariak eta oholtzan erromeria Jagoba eta Maddalen trikitilariekin. 20:00 AGUSTO! monologoa Gorka Aginagalderen eskutik.
KARMENAK ARROABEAN
15
ostirala
16
larunbata
10:00 ume jolasak. 12:00 jubilatuen meza. 12:30 jubilatuen pala txapelketa. Ondoren, jubilatuen eta haurren bazkaria. Bazkalostean, giroa alaitzeko trikitilariak. 17:00 haurren pala txapelketa. 19:00 pala txapelketa finala. 21:00 herri afaria. 23:00 Kontzertuak: Iratzar erromeria, DJ Balber.
6:00 Karroza. 11:00 Paella lehiaketaren hasiera. 11:00 Sanz puzgarriak. 12:00 meza. 14:30 kuadrilen bazkaria. 17:30 kuadrilen arteko jolasak zezenekin. 19:00 elektrotxaranga. 23:00 kontzertuak: Unidad Alavesa, Iheskide, DJ Bull.
17
igandea
10:30 Lopeneren abereak. 12:30 Arroako dantza taldearen ikuskizuna. 17:00 Bingoa. 18:00 bertso saioa: Uxue Alberdi, Amaia Agirre, Andoni Egaña eta Iker Zubeldia. Ondoren, sagardo dastaketa. Afal ondoren, Izer eta Alabier.
SANTIO-SANTANAK ARROAGOIAN
22
ostirala
23
larunbata
24
igandea
25
astelehena
26
asteartea
19:00 Txupinazoa eta jarraian trikipoteoa. 21:00 Herri afaria. 23:45 Izer eta Alabier trikitilariak. 03:00 Dj Olber. 06:30 Karroza.
12:00 Txan Magoa. 16:30 Apar festa. 18:00 herritarren arteko herri kirolak. 23:00 Iratzar erromeria. 02:30 Dj Olber. 10:30 Puy. 11:30 Gaztetxoentzat Tolareko igoera. 14:00 Ume bazkaria. 16:30 Ume jolasak. Jarraian txokolatada. 18:30 Lopeneren Zezen txikiak eta poniak. 23:30 Laket erromeria. 2:00 Dj Pajarito.
10:00 Meza. 11:00 Tortilla txapelketa eta sagardo dastaketa. 12:00 Esku pilota partidak. 18:30 Herri kirolak. 22:30 argazki proiekzioa. 23:00 Obaneuke.
10:00 Meza. Jarraian Itxaropena dantza taldearen emanaldia. Ondoren, jubilatuentzat hamaiketakoa eta bingoa. 18:00 Asto proba. Laja eta Lutxurdio trikitilariak. Tartean otarraren zozketa.
1
9
239.qxp_55 19/6/22 21:46 Página 20