Azaroa 2022

Page 1

943 052 761 640 917 626

Gure bazterrak haizeak ditu astintzen

Haizeak ez du etenik izan hilabete osoan Ikusi ditugu terrazak airean, ipurditik ateratako zuhaitzak bide erdian eta olatuak harro kostan Zakarrak harrotu ditu haizeak bazter guztietan Haizea izan da protago nista azken aste hauetan eta aldizkari honetan ere pisu handia hartu du Tira, haizeak berak ez, gure bazterrak harrotu dituen Norvegiako korronteak Erreakzioak badira, dagoeneko, alde guztietan. Hasiak dira herrietan batzarrak egiten, bai udalek deitu ta, baita herritarren ekimenez ere Statkraft enpresak egin du bere lehen agerraldia Azpeitian eta men dietan zentral eolikorik ez jartzeko mugimendua ere martxan da Badirudi luzerako daukagula eztabaida eta geroz eta gehiago izango direla aurkeztuko diren antzeko proiektuak Baina garai korapilatsuak da tozkigu eta hitz egin beharko dugu proiektu horien aitzakian ereduez. Hori da konplikatua. Abiadura bi zian daramagun kontsumo gizarte hau aldatzeko benetako neurriak hartzen ez ditugun bitartean joango gara gure kontzientziak lasaitzeko partxeak jartzen Partxeak, beltzagoak ala berdeagoak, baina partxe ak, finean Geroz eta petatxu handiagoak beharko ditugu, ordea, zuloa tapatzeko Gure kontsumo maila mantentzeko zilegi ote da Sañu, zentral eolikoa jarrita, sakrifikatzea? Zenbat Sañu beharko ditugu Euskal Herrian gure jarduera hornitzeko? Eta energia ere, beste dena bezala, 0 Km koa bada askoz hobe, baina izango al dugu aukerarik hemen sortutako energia bertan kudeatzeko? Badago herritarrok eta erakundeek aurretik egiteko etxeko lanik? Erritmoa da gure gizarteak mantendu nahi duen gauza bakarra Beste guztia, erabili eta bota; erabili eta bota Bota konpontzaileak geroz eta gutxiago dira Zorionez, herrian geratzen zaigu oraindik ofizio hori mantentzen duenik eta beraiek ere badute zer kontatua. Konponketek badute bere lana, bere denbora eta bere prezioa. Larunbat goizean eramaten baditugu zapatak konpontzera ez dizkigu Amazoneko ba natzaileak igande goizean etxe atariraino ekarriko Baina akaso uste duzuna baino azkarrago egingo di zu konponketa, uste duzuna baino merkeago eta berriak bezala geratuko zaizkizu! Mantsoago ibiltzen ikasten badugu, agian zapatak gutxiago gastatuko ditugu eta gutxiago gastatuko du gu zapatetan.

Ikusteko dago datozen hilabeteetan haizeak nondik joko duen Ez ditzala, behintzat, hitzak eraman Bi tartean, gozatu udazkenaz, haizeaz, euriaz, orbelaz eta gure bazterrez

i t s a s

z u b i r i a

d a n b o l i n e k e z d u b e r e g a i n h a r t z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i t a k o e s a n e n e t a i r i t z i e n e r a n t z u k i z u n a

a r g i t a r a t z a i l e a Danbolin Zulo elkartea Kultur Etxea Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin eus d a n b o l i n n a i a r a e x p o s i t o , Amaiur Aristi, Urko Canseco, Sara Matsutani naiara olaizola ITSASO ZUBIRIA, jone bergara eta itaso waliño k o l a b o r a t z a i l e / z u z e n t z a i l e t a l d e a nagore telleria, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, n e r e a o d r i o z o l a , Janire Diaz, e t a M a i a l e n K o r t a d i d i s e i n u a e t a m a k e t a z i o a eneko aristi i n p r i m a t e g i a Gertu (Oñati) l e g e g o r d a i l u a SS 1108/2000 I S S N 1576 9429

o
3 d i r u z l a g u n d u t a k o a
proiektu laguntzaileak

Zestoartzen

Urrian, galdera pare bat iritsi zitzaidan Frantzia aldetik Haiei erantzunez, Zestoan integratzea ez da izan zaila niretzat, Goizanetxo Migratzeko prozesuan, nolabaiteko "eztei bidaia" bizi izan nuen hasieran Arbaso etako batzuk Donibane Garazikoak izanda, banuen lotura euskal kulturarekin, eta asko idealizatu nuen Euskal Herria; dena zitzaidan zirraragarri. Murgiltzetik bi urtera, doikuntza fase batera pasatu naiz, kulun ka moduko batera; orain, ikuspegi zabalago batetik azter ditzaket kultura honen alderdi onak eta txarrak, baita nire kulturarenak ere Harrotasun latinoamerikarra alde batera utzi gabe, euskal kulturako hainbat dimentsiorekiko interesa izateak erraztu egin dit integrazioa: pilota, musika, historia, euskara Oso esker oneko sentitzen naiz gainera: nire jatorriko hirian (Txileko Santiagon) dagoen poluzioaren eta au to zarataren ordez, mendi artean zokoratutako herrixka bateko lasaitasuna dut, non zarata handienak pa rrandakoak (ikaragarria, zenbat festa!) eta astoen eta pottoken irrintziak diren. Integratzeko, funtsezkoa da erresilientzia Migratzaileen hutsegiteetako bat izaten da helmugako kultura estereotipoz eta aurreiritziz tratatzea, eta harresiak eraikitzea; horren ondorioz, handitu egiten dira "haien" eta "gure" arteko diferentziak Ez da ahaztu behar integrazioa bi aldeen prozesua dela, eta biek prest egon behar dutela arrakala gainditzeko

Bestalde, gizarteratzea hobetze ko printzipalena da jende eta gauza berriekiko eta desberdine kiko irekiak izatea Hala, herria aberastu egiten da, koloreaniz tun eta soinuaniztun bihurtzen da Era berean, garrantzitsua da auzokoen jatorriarekiko intere sa adieraztea, eta belarriak zaba lik izatea istorio pertsonalak entzuteko eta besteen zaurien berri izateko Eta horretan has teko modu sinple bat da ezeza gun batekin berriketalditxo bat izatea, modu atseginean agurt zea eta begietara begiratzea. Ez daukagu ezer galtzeko Zestoa modu koloretsuan ari da ehuntzen Eta, harilkatze horre tan, nabarmentzekoa da Tinaren istorioa. Errusiatik etorri zen Euskal Herrira, eta euskaldunek oso ondo egiten duten zerbaitetan dabil: nekazaritzan Tina, nolakoa da baserriko bizitza?

e n b i d o a

p i n t a d a

. Txirrindulari elkartetik pare bat ohar. Elkarteko batzordea urte batzuetako zikloa bete ondoren, aldaketa prozesu baten beharrean aurkitzen da, horregatik jende berriaren bila gabiltza. Zestoan txirrindularitzarekiko interesa duen edonor gonbidatzen dugu, abenduaren 13an, arratsaldeko 19:00etan Alonderoko aretora azaltzera Aurrez eskertu nahi dugu ahalegina Bestalde, gogorarazi nahi dugu federatzeko lizentzia 2023rako berritu nahi duenak abenduaren 15a baino lehen txirrindulari elkarteko kideren batekin kontaktuan jarri behar duela NAN aren argazkia, e posta helbi de bat eta telefono mugikorreko zenbakia behar dira horretarako Bidali guztia gurutzeagatxirrindu@gmail.com helbidera. Eskerrik asko.

e a
i g n a c i o f o u i l l o u x o s o r i o
z
e s t o a k o t x i r r i n d u l a r i e l k
a r t

b o t a l i b r e a n

Jira eta buelta. Gehienok ez duzue jakin go, baina iraganean ehiztaria izan nintzen; haurra nintzenetik etxean jaso izan nuen afizioa Ez ginen puntako ehiztariak, bai na aitona eta aitarekin pasatako momentuak betirako gordeko ditut.

Txile, irailaren 1a, konstituzio berriaren aldeko ekitaldia. Jende andana dabil Txileko kaleetan, oihuka, banderak astinduz hara eta hona Ur duri nabari dut herria, ilusio begiakdir dir, aldaketa egarriz. Emozio ugari sortu zaizkit barnean: urduritasuna nabari dut, oilo ipurdia besoetan, ezinegona, zalantza ugari, mila ka eta milaka per tsonen arnasa, jen dea bultzaka, kalee tan lekurikez… guzti hau, nor bere askatasun, eskubi de, eta duintasuna ren alde borroka tzeko.

Adinean aurrera, afizio honek kontraesanak sorrarazi zizki dan Nire burua naturazaletzat sentitzeko eskubiderik ba ote nuen? Neuk ere animaliak hil tzeaz gozatzen banuen, zezenke ten kontrako pankarta atzean jartzekorik?

Ideiak txukundu eta hauekin ko herente izateko, eskopeta lagun bati oparitu eta ehiza betirako uztea erabaki nuen. Aurtengo hego haizeak nire kon traesanak biraka jarri dituen haize erroten gaia ekarri dit gogo ra eta ondorengo hiru paragrafoetan gaurko egunetik bi urteko saltoa egin eta atzera begirako nire irakurketa bat egin dut. Bi urte dira Zestoan zentraleolikoa jartzeko proiektu ospetsu hari ezetz esan geniola Paraje haietatikpasatzen naizen aldiro, sentsazio kontraesankorrak sentitzen ditut, ordea Poztasuna, txoko eder haiekberdin jarraitzen dutela ikusita, baina norbe rekoikeria usaina nabari dut airean. Gure bailaretan naturaz gozatzeko geratzen ziren leku baka nak zirela eta, horiekere industrializatzea latza litzatekeela garbi ikusigenuen Energia eolikoa ustiatu ahal izateko sortu ko genuen arrastoa handiegia bazen, berdea izateari utziko zio la. Errota batzukgorabehera, arazoa ez zela konponduko eta plan orokor baten beharra zegoela. Oinarrizkoa zela gure bizi ohiturek zuten neurrigabeko kontsumo maila aldatu eta bizi eredua erabat berregokitzea Klima larrialdi egoera gainean geneukala genioen orduan eta orain bere ondorio latzakpairatzea zer den ezagutzen arigara. Agintariei neurri sendorik hartzen ez dutela aurpegiratzen ja rraitzen dugu; baina, hala ere, gure bizi eredua ez da zipitzik al datu Parke eolikoaren proiektua Adarra mendira lekualdatu dute eta gure promesak aireakeraman ditu Ezer ez da aldatu, ez behintzat onerako. Udazkenak nire ehizarako instintuak hor jarraitzen duela go gorarazten badit ere; harro nago hautuarekin Ez dakit iragarri dudan etorkizuna beteko den Horrela bada, egiteko dugun hautua ondo hausnartua izan zenaren kontsolamendua izan dezagun behintzat.

Nork esango zukeen Txilen Konstituzio berria hauta tuko zen unea bertatik bertara biziko nuenik Ikaske ta bide, Erasmusak ekarri ninduen Zestoatik hona jo an den uztailean, eta bertan harrapatu ninduen Au gusto Pinochet diktadorearen 1980ko konstituzioa ordezkatu nahi duen konstituzio berriaren mugimen duak

Egoeraren berritasunak eta ezjakintasunak bertakoei galde egitera bultzatu ninduen, unibertsitateko hitzal dietara eta kaleko ekitaldietara joatera, eta ohartu nintzen bizimodua eralda zezakeen konstituzioa esku artean zutela: indarkeriarik gabeko bizitza izateko es kubidea berton egunerokotasuna baita, zoritxarrez, indarkeria , abortuaren legalizazioa… Hara zer sor presa, ordea, irailaren 4aren biharamunean etsipena gailendu zenean kaleetan, bozketa haren ondoren ta malez denak berdin darrai eta Pribatizatuta jarrai tzen dute, besteak beste, ikasketek, osasunak, kultu rak, lurrek…, alkoholaren zergek liburuenak baino ba xuagoak izaten jarraituko dute, adinekoak jubilazio pentsio baxuegien beldur biziko dira, batez besteko soldatak (430€ inguru) baxuegia izaten jarraituko du Euskal Herriaren antzerako bizi maila duen herrialde batean, eta, ondorioz, jende andanak jarraituko du ka le izkinetan, lan egin arren.

Emaitza desio zena izan ez bada ere, pozgarria izan da horrelako herrialde bateratu eta borrokatzaile bat be raien duintasunaren alde borrokan ikustea Ederra izan da bertatik bizi izateko aukera, bertan neronek lehen pertsonan esperientzia bizitzeko aukera izatea. Bidean ohartu naiz etengabean ekartzen ditudala he mengo bizimodua eta geure Euskal Herrikoa, hemen go bizi kalitatea, dituzten eskubideak eta baliabide ak… eta ohartzen naiz zelako zortea dugun jaio garen lekuan jaio izanagatik.

5
z i g o r p l a z a o l a
i r a t i s a s i a i n a r t o l a

danbolin.eus

Interesa piztu du Arkeologia Asteak Arkeologia Astea izan da azaroaren 15etik 20ra bitartean Udalak eta Antxieta arkeologia taldeak elkarlanean antolatuta Lehen hitzordua, hilaren 15ean izan zen Joseba Rios Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionaleko arkeologoak "Amalda III, Altzolarats: Zestoako Neanderthalak ezagutzen" hitzaldia eskaini zuen. Riosek indusketa kanpaina oso emankorra zuzendu du Amaldako haitzuloan Gipuzkoan oso gutxi dira neandertalen presentzia frogatu izan den aztarnategiak, eta hau da horietako bat Bertan, Erdi Paleolitoko ondo kontserbatutako okupazio maila dagoela egiaztatzen duten faunaren laginak eta harrizko industriaren aztarnak berreskuratu dira Azaroaren 17an, "Errinozeroak, hienak, elur oreinak eta hartzak Urolako Bailaran Zestoako Baio eta Amabiturrietako aztarnategiak" hitzaldia eskaini zuen Asier Gomez EHU Euskal Herriko Unibertsitateko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzaileak. Antxieta arkeologia taldekoek, 1990ean eta 1998 1999 bitartean, Baion egindako zundaketaren ikerketa sakonagoa egiten ari da Gomezen taldea Astearekin amaitzeko, Antxieta Arkeologia Taldearen eskutik,

Zestoa eta inguruko bailarako historiaurreari buruzko erakusketa izan zen ikusgai udaletxe azpian azaroaren 20an.
bi gurpileko trakzioko kategorian ere aurrenak izan dira Espainia mailan, eta orain Euskadiko Lur gainekoan ere txapeldun.hartzaileak egitekotan da, gaiaren lanketa egin ahal izateko eta boluntario sarea sortzeko asmotan, gune informatiboak martxan jarri eta herritarrei ahalik eta informazio gehien zabaltzen laguntzeko 400 lagunetik gora bildu ditu Gure Bazterrak Fest jaialdiak Azaroaren 5eko Gure Bazterrak Fest jaialdiak 400 lagunetik gora bildu zituen plazan J Martina, Neomak, Merina Gris eta Grises taldeen
gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek Emanaldi bikainak eskaini zituzten lau
Ezkaizto
antolatuta, Arroa Bira egin zuten
6an
40 lagun
parte
27
ziren
30
Aritz Iriondo txapeldun Lur Gaineko Euskadiko Rally txapelketan Corellan (Nafarroa) jokatu zen Euskadiko Lur Gaineko Rally txapelketako azken lasterketa Bigarren egin zuten Aritz Iriondo Akulu eta Ione Tapia kopilotuak Aurreko lasterketetan oso denbora onak
eginak zituzten eta Iriondoren esanetan, bigarren eta hirugarren itzulian lurra oso hondartsua zegoenez, mekanika zaintzen ahalegindu ziren sailkapen ona ziurtatzeko Urte bikaina egin du Arroaerrekako kirolariak; Desafio R2 Espainia mailakoa irabazi du,
doinuekin
taldeek Arroa Bira giro ederrean
auzo elkarteak
azaroaren
arroarrek
inguruk hartu zuten
ibilbide motzean,
izan
luzea aukeratu zutenak eta
txangoa bizikletaz egitea erabaki zutenak Parte hartze bikaina, beraz Ibilbidearen erdian, hamaiketakoa egin zuten parte hartzaileek San Lorenteko ermitan.

Garazi Abasolo nutrizionistaren "Nola elikatu kirolean! Nola elikatu mendian!" hitzaldiarekin eman zitzaion mendi asteari hasiera Elikadurak kirolean duen garrantziari buruz aritu zen Abasolo, eta hainbat kirol praktikatzeko nola elikatu azaldu zuen Jon Artano herritarrak "Esplorazio zientifikoa eta alpinismoa. Darwin mendikatean, Suaren lurraldean (Txile)" emanaldia eskaini zuen Irudi ederrak eta kontakizun interesgarria eskaini zituen eta herritar asko bertaratu ziren BTT irteerarekin eman zitzaion mendi asteari amaiera Taldekideek astearen balorazio oso ona egin dute eta eskerrak eman nahi izan dizkiete bertaratu diren eta lagundu duten guztiei

Gaztañerre eguna Zestoako ikastetxean

Eguraldi txarra tarteko kiroldegian egin zuten azaroaren 18an Gaztañerre eguna Zestoako ikastetxeko haur, irakasle eta hainbat gurasok hartu zuten parte bertan Amaieran, Gaztañerre kantua jo zuten urtero legez zaharrenek txirularekin eta gainontzeko haurrek kantua abestu zuten Gaztaina janarekin eman zioten jaiari amaiera

7 1
Kirol Egokituen jardunaldia Eskola Kirolaren programaren baitan Azaroaren 5ean kirol egokituko jardunaldiak egin zituzten Zestoako kiroldegian Foru Aldundiaren laguntzarekin Inklusioaren bidetik, kirol egokituko jokalariek dituzten mugak, ezberdintasunak eta moldaketak ikusarazteko ariketak egin zituzten Zestoako eta Aizarnako Eskola Kiroleko alebin eta benjaminek Sanmartinak Lasaon Giro onean eta eguraldi ederrarekin ospatu dituzte Lasaon sanmartinak Aurten ere ez dira falta izan bertso afari eta trikitilariak Larunbatean, azaroaren 12an, haurren txanda izan zen, Iago mago eta puzgarriekin, eta igandean, urteroko Lasaoko nekazal produktu eta abereen azoka, Idiakaitz txistulari taldeak, buruhaundiek eta erraldoiek lagunduta Mendi astearen balorazio oso ona egin du Agiro Mendi Klubak

IRAILAREN 13AN ENTZUN GENUEN LEHEN ALDIZ STATKRAFT

ENPRESAREN IZENA. EGUN HORRETAN PRENTSAKO TITULAR GUZTIAK HARTU ZITUEN ALBISTEAK: "STATKRAFT ENPRESAK AZPEITIAN ZENTRAL EOLIKO BAT EGITEKO ASMOA DUELA JAKINARAZI DIO JAURLARITZARI " , "STATKRAFT NORVEGIAKO

ENPRESAK EAEN BI PARKE EOLIKO JARRI NAHI DITU MARTXAN, 2027AN", "BI PARKE EOLIKO ERAIKI NAHI DITUZTE ARABA ETA GIPUZKOA ARTEAN"

Piaspe proiektu eolikoa

Piaspe izeneko parke eolikoa egin asmo du Norvegiako enpresak 2027rako Zes toa, Azpeitia eta Errezilgo lurretan, Sañoa eta Etumeta inguruan hain zuzen Za laparta sortu du gaiak, eta askotariko iritziak daude herritarren artean Zestoa ko Udal Gobernuak gaiaren inguruan duen iritzia emateko batzar irekia deitu zuen azaroa hasieran. Azpeitian ere egin zuten bilera egun batzuk lehenago, udal ordezkariekin eta Satatkraft eko arduradunekin Bestalde, mendiak industriali zatzearen aurkako Sañu Bizirik taldea sortu zen albistea publiko egin eta egun gutxira

UDAL GOBERNUAREN HITZA Zestoako Udalak proiektuaren inguruko herri batza rra antolatu zuen azaroaren 4an. Kultur Etxeko areto nagusian izan zen hitzordua, eta ia eserleku guztiak bete ziren Hiru helburu zituen bilerak: gaiaren ingu ruko azalpenak ematea, Udal Gobernuaren iritzia he laraztea eta herritarren galderei erantzutea Batzarraren balorazio “ oso baikorra” egin du Mikel Arregi alkateak. “Tonu egoki eta eraikitzailean” egin zela nabarmendu du, eta herritarren galderak eta kezkak azaldu zirela aipatu du Bileratik “gustura” irten ziren, beraz, Udal Gobernuko kideak Harrez gero, Alkateak “harridura” azaldu du herri batzarrak sortu zuen interes mediatikoaren aurrean. “Intentzio mediatiko jakin” bat dagoela azpimarratu du eta horren aurrean tristura agertu du: “Gai honek duen dimentsioarekin adosta sun orokor bat behar da: politikoa, instituzionala eta soziala Zestoan kontsentsu batera heltzen saiatu behar gara, eta hori herritarrekin egin behar da” Arregiren arabera, “estrategia integralik gabe aerosorgailuak jartzen hastea ez da irtenbidea”. Bere esanetan, gaiaren inguruan “ahaldundu” egin behar dugu, eta egun dugun kontsumo energetikoa “ezinbestean” jaitsi behar dugu “Arazoari ir tenbide integrala eman behar zaio, aitortuta beti ere inpaktu batzuk onartu be harko ditugula, horien artean, intentsitate handiko berriztagarrien egiturak jar tzea. Erregai fosilak ordezkatu behar baditugu, azpiegitura handi hauek sortzen duten inpaktua onartzea ezinbestekoa izango da”. Inguru honetan energia sor tzeko dagoen aukera bakarra haizea dela azaldu du alkateak Baina, hala eta guztiz ere, proiektuarekiko “desadostasunak” eta “zalantzak” agertu ditu Arregik Momentu honetan dauzkaten informazio elementu apurrak kontutan hartuta, egitasmoa ezin dutela babestu azaldu du. Hala ere, proiektua aztertzeko prestutasuna agertu du.

“Arazoari irtenbide integrala eman behar zaio, aitortuta beti ere inpaktu batzuk onartu beharko ditugula”

Enpresak Zestoa, Azpeitia eta Errezilgo udaletan aurkeztuta ko adierazpenean, sortutako energia tokiko komunitate ener getikoen esku uzteko aukera aipatzen du Alkateak dio juridi koki horretarako aukerak badaudela, baina oraindik ezer ez dagoela ezer zehaztuta Bere esanetan, Norvegiako enpresak “nahiko argi” esan du herritarren borondatearen aurka ez du tela proiektuarekin aurrera jarraituko. Erabaki horiek hartze ko garaia orain ez dela azpimarratu zuen arren, hausnarketa rako ideia batzuk bota zituen Arregik: “Statkraft i ezetz esan eta beste enpresa bat etortzen bada energia sozializatzeko au kera baztertzen duena? Edota Zestoak proiektuari ezetz esan go balio, baina Azpeitiak aurrera egitea erabakiko balu, haize errotak Zestoako lurretatik 50 metro mugitu eta Azpeitiko lu rretan jarrita? Guk inpaktu berdina jasan beharko genuke eta onurarik ez ” Herritarrak “ahalduntzearen” garrantzia behin eta berriz ai patzen du alkateak. Bide horretan, hitzaldi sorta bat eta ma haingurua antolatzeko asmoa du Udalak Gaian adituak diren norbanako eta eragileak gonbi datuko dituzte saio horietara.

Udalak informazio gutxi duen arren, Statkraft en asmoa da aerosorgailuak Akoatik (Arozena pareko bidegurutzetik gora) garraiatzea Akoako ermita ondotik, Aurrekoetxe ezkerrean utzi eta Igartza parean dauden bi bihurguneak saihesteko, Ereiorako bidea hartuko litzateke; bi Ereioak eskuinetara utzita, bide berria egingo lukete Txotxapaindo pareraino Gero Ezenarro aldetik Ipintzara eta, handik, Santa Engraziako bidetik, Sañoa gaineko mendi lerro pareraino iritsiko litzateke bide azpiegitura.

Aerosorgailuak garraiatu ahal izateko, errepideak bost metroko zabalera izan behar duela aurreikusten dute Parke eolikoan sortutako energia Lasaoko zentralera bideratzeko asmoa du enpresak. Mikel Arregi alkateak Udalak bidearen "txikizioa" eragozteko ahalmena izatea espero du, eta garraiorako "beste bide batzuk" daudela azpimarratu du

Piaspe proiektua ren berri jakin eta gutxira, mendiak industrializatzea ren kontrako Sa ñu Bizirik taldea jaio zen. Taldeko partaideek garbi utzi dute energia berriztagarrien eta energia eoli koaren alde dau dela, baina men dian zentral eoli koak jartzea ez

Udalak deitutako batzarra osorik entzuteko

dela irtenbidea: “Klima larrialdiari aurre egiteko trantsizio energetikoa ezinbestekoa da. Mendietan zentral eolikoak jartzea ez da, ordea, irtenbidea, le hengo bidean azeleragailua zapaltzea baizik” “Egiazko” aldaketa bat aldarrikatzen dute eta horre tarako, “plan orokor eta integral bat” egin behar dela diote, “elikadura burujabetza eta desazkunde ekono mikoa” ardatzean jarrita. “Egiazko aldaketa inguru menari ahalik eta inpaktu gutxien sortuaz egin behar da, ez ingurumena are gehiago txikituta”

Sañoakoa gure inguruan jarri nahi duten “makro zen tral eoliko” bakarra ez dela azaldu dute: “Herrien ze rrenda handiegia da gure lurralde txikirako, eta ez dago zantzurik pentsatzeko mendien industrializa zioa hor geldituko denik Milaka milioi eurotako inte resak dituzten multinazionalak ez direlako inoiz neu rriz jarduten. Haietako bakar batek ere ez du esan etorkizunean orain proiektatutako zentralak handi tzeari uko egiten dionik, edo berriak eraikiko ez di tuenik Ez dira ari ingurumenean pentsatzen, euren etekin milioidunetan baizik”

Proiektuak sortuko lituzken kalteak “berreskura ezi nak” direla azpimarratu dute. Inguru hori paisaia in teres bereziko eremu gisa izendatuta dagoela gogora razi dute eta horrez gain, zonalde horretan jendea bi zi dela aipatu dute: “Gogoratu behar da inguru horretan bertan jendea bizi dela, bertan lan egitetik bizi diren baserritarrak daudela, eta ezingo luketela han bizi eta lan egin zentrala eginez gero” Mendien industrializazioa ekidin eta mikro proiek tuak eta kontsumo arduratsua lehenetsiko duen ere du deszentralizatu baten aldeko apustua egiten dute Sañu Bizirikeko partaideek. Aditu independenteen iritzia herritarren eskura jartzea eskatzen diote Uda lari, eta multinazionalari lehentasuna ez ematea

Aerosorgailuen kokapena

Oraindik aerosorgailuen kokapenaren koordenada zehatzak ez dakizkigu, baina Sañoa eta Etumeta inguruan egongo direla badakigu. Hemen hurrenkera bat: Itsasoarekiko 600 metroko altueran kokatuko litzateke parke eolikoa Herriko hainbat tokitatik ez ezik (Santa Engrazia, Aizarna, Iraeta, Ertxiña, Endoia, Etorra, Lasao ) herrigunetik bertatik ere ondo ikusiko dira aerosorgailuak, esate baterako, kanposantu aldetik eta Zubimusu aldetik.

9 1
Bidea eta garraioa

Azpeitian egindako batzarrean Statkraft eko ordezkariek “gezu rra eta zikina” erabili zutela nabar mendu dute Zestoako herri batzarrean alkate ak proiektuak “estrategia integralik gabe” zentzurik ez duela esan zuela diote taldeko kideek, baina era berean, proiektua aztert zeko “prestutasuna” azal du zuela azpimarratu du te: “Energia Eolikoaren Lurralde Plan Sektorialik gabe, nola lezake Udalak zentrala eraikitzeko au kera begi onez ikusi? No latan ez die Zestoako Udalak 2021eko abenduan Gipuzkoako Fo ru Aldundiak onartutako plangin tzei begirune gehiago? Nolatan al derantzizko eredua proposatzen duen proiektu bat entzuteko prest agertu? Beldur gara EH Bilduren estrategia nazionala ez ote den he rritarren interesen aurrean lehe nesten ari Udala”.

gara EH Bilduren estrategia nazionala ez ote den herritarren interesen aurrean lehenesten ari Udala”

Epeak

Multinazional bati mendi gainak “industrializatzen uztea zentzuz koa eta aurrerakoia” ez dela diote, eta proiektuak etorkizuneko erronka energetikoei aurre egiteko eraginkortasunik ez duela azpima rratu dute

MENDI ETA ESKALADA

TALDEAK

Agiro Mendi Klubak, Lagun Onak eta Anaitasuna Mendi Bazkunekin batera, komunikatu bateratua ar gitaratu zuen urriaren erdi aldera Besteak beste, energia berriztaga rriak sustatzearen alde egiten zu ten, baina ondo azpimarratuta Euskal Herriko mendiak parke eo likoz betetzea ez dela irtenbidea Kokapenari dagokionean, “landa eremuak saihestu eta dagoeneko industrializatuta dauden lursailak aztertzea” proposatzen dute In formazio gehiago ere eskatu zuten mendi taldeek: materialaren ga rraiorako bideen ingurukoa, akui fero, hegazti eta gainontzeko ani maliengan izango duen eragina, kutsadura akustikoa, instalazioak

Duela egun egun gutxi proiektua garatzen hasi ahal izateko aurretiazko baimen administratiboa eskatu zuen enpresak Eusko Jaurlaritzan. Prozesuko aurreneko urratsa da hori, eta behin baimena onartutakoan, ingurumen azterketak egin behar dira: energia neurketak, hegazti migrazioaren azterketa zehatza Tramite horrek urte eta erdi edo bi urte iraun dezake Baimen hori lortuz gero, exekuzio proiektua etorriko litzateke: hor sartzen dira udalak, plan bereziak, lizentziak Baimen guztiak lortzen badituzte, esan bezala, 2027an energia ekoizten hastea aurreikusten dute

erabilgarri izateari uzten dionean emango den lehengoratze prozesuari buruz ko informazioa…

Azaro hasieran Sokaitzek, bailarako eskalada taldeak, bat egin zuen mendi taldeek kaleratutako idatziarekin Haien esanetan “bizi dugun larrialdi klima tikoaren jakitun izanik, eta energia berriztagarrien alde egon arren, errota hauen kokapena mendi gainetan saihestu beharra dago Izan ere, berauek bai tira gaur egun gutxien eraldaturiko natur gune bakarrenetarikoak eta duten balioa lehenetsi nahiko genuke guretzat zein ondorengoentzat”.

ENERGIA KOMUNITATEA

Pasa den udaberrian energia subiranotasunerantz pausuak emateko helburua rekin udalerri mailan komunitate energetiko bat eratzeko elkartzen hasi ziren hainbat herritar. Oraindik taldea hastapenetan dagoen arren, lehengo proiek tuak planteatzen hasiak dira eta izena erabakita dute: Argiola Piaspe proiektuaren inguruan ez dute hausnarketarik egin momentuz, baina beste proiektu batzuk dituzte esku artean Aizarna eta Arroabeko frontoietan eguzki panel instalazioak autokontsumo kolektiborako jartzeko aurreneko bi

“Beldur

Ezaugarriak

Zenbat aerosorgailu jarriko dituzte? Bost: Hiru Azpeitiko lurretan, bat Errezil eta bestea, Zestoan, muga mugan

Zein neurri izango dute? 205 metroko altuera eta 170 metroko zabalera izango dute Ohiko aerosorgailuak baino handiagoak izango dira, enpresaren arabera lur azalera gutxiago hartzeko.

Zenbat energia sortuko dute? Urtean 84,7 GWh energia ekoizteko gai izango dira aerosorgailuak, eta 24 000 etxebizitza hornitzeko gaitasuna izango dute. Zestoan 41 GWh kontsumo elektrikoa dugu urtean, horietatik 4,57 GWh etxebizitzetakoa da, eta gainontzekoa industriakoa

Noiz egongo da martxan? Enpresak 2027rako energia ekoizten egotea aurreikusten du

lerak egin dituzte Itxura guztien arabera, ins talaziotik 2 km ko erradioan dauden etxe, ba serri, merkatari nahiz enpresek aipatutako proiektuetan parte hartzeko aukera izango dute Aizarnako kasuan Akoa eta Altzolarats ere barne egongo lirateke, eta Arroako kasuan Ibañarrieta eta Narrondo ere bai. Proiektuon balorazio ahalik eta fidagarriena egiteko, parte hartzeko interesa izan dezaketenen informa zioa biltzen ari dira komunitateko kideak, eta interesa duen orok haiengana jotzeko deia egin dute.

j o n e b e r g a r a i t s a s o w a l i ñ o

Lurralde antolaketaren gida lerroak: Jaurlaritzaren eskumena da lurralde bakoitzean zer egin daitekeen aitortzen duen marko juridikoa Berriztagarrien Plan Sektoriala 2002koa da Alkatearen arabera desfasatua dago, baina horren arabera ezingo litzateke tamaina horretako instalaziorik egin eremu horretan Jaurlaritza, ordea, beste bat prestatzen ari da

Zestoako Hirigintza Plan Orokorra: 1996koa da, baina Arregiren arabera erabat agortuta dago Arauak egokitzeko aldaketak egiten ari dira aldiro Orain berritzen ari dira baina alkatearen esanetan, "legealdi honetan amaitzeko lanak izango dituzte"

Mendi gailurren babesa: Arau hauek baimentzen duten jarduera bakarra nekazaritzakoa da Zestoako Udaleko arauen arabera, besterik ezin da egin eremu horretan

Interes publiko goreneko proiektuen legea: Legebiltzarrean onartutako lege horren arabera, Jaurlaritzak Piaspe interes goreneko proiektu gisa kalifikatuko balu Piaspe, gainontzeko lege guztiek horren menpe geratuko lirateke Udalak ez luke eskumenik izango proiektua eragozteko

1
Marko juridikoa
Oharra: Sañu Biziriken testua osorik webgunean irakurgai 1

Euskarazko produktuen kontsumoa bultzatzeko, ‘Euskaraz gozatu nahi dut’ kanpaina jarri du martxan Zestoako Udalak bigarren urtez. Egitasmoaren helburua, euskarazko kontsumoa bultzatzea da, batez ere haurren artean.

Joan den urtean jarri zen lehen aldiz martxan egitasmoa. Ordura arte, “euskarazko produktuen katalogoa” paperean banatzen zen etxe guztietara, baina hori egiteari utzi eta estrategia eraginkorragoa martxan jartzea erabaki zuen erakundeak. Horren ordez, hainbat eki antolatu ditu Euskara eta Gazteria sailak Danbolinekin batera. Bateti ipuin kontaketa saio egin dira Ane Mendizabal, Alex Altolagirre eta A Benslaimanekin eta bestetik ePELIan saioei ere hasera eman zitzaien urriaren 30ean. Azaroaren 25ean, berriz, haurrentzat mahai jolasak izango dira Barbantxorekin gaztelekuan.

Euskara foroaren bultzadarekin hemendik aurrera igandero izango dira ePELIan saioak arratsaldeko 17:00etan kultur etxean.

Liburutegiko ipuin kontaketa saioei dagokionez ere zehaztu dira ikasturte amaiera arteko saioak:

aazaroak 29 abenduak 13 urtarrilak 10 eta 24 otsailak 7 eta 21 martxoak 14 eta 28 apirilak 25maiatzak 9 eta 23

liburu, jolas eta guruko informazioa u jakin nahi duzu? katalogoa eus/ onikusi eus/hasiera

KOLPE, KOLPE, KOLPEKA, JOSI TA JOSI... GESALAGA 3 PORTALEAN TINBREA JO ETA GORA, EDO EUSKAL HERRIA PLAZAN 1

PORTALETIK BEHERA! ETXE BATEAN SARTZEA BEZALA DA IRAOLA ZAPATATEGIRA JOATEA, EZTA? POLTSAN ZAPATILA PAREA DUDALA BERTARATU NAIZ ELKARRIZKETARA

ETA AURREKO ASTEAN UTZI NITUEN SANDALIA PAREA JASOTZEKO DUT ENE ZER EGINGO OTE NUKE NIK ROSA IRAOLAREN ETA JOXE MARI LIZASOREN ESKULANIK GABE? BOTATZEKO ZEUDEN ZENBAT

OINETAKO UTZI OTE DIZKIDATE

BERRIEN PARE? MAKINA BAT GERRIKO

EDO POLTSA ERE EGOKITU DIZKIDATE

NIRE GUSTURA AHIZPAK ERE ESAN

DIT JOAN AURRETIK... ENE... EZ

DAITEZELA JUBILATU E! ETA BERAIEK ERE HALA DIOTE, ESKULANAK

DENBORA ASKO ESKATZEN DUELA ETA

DIRU GUTXI EMAN, BAINA BEZEROEK ASKO ESKERTZEN DUTELA HERRITAR

ASKOK LAXARORENERA GOAZELA

DIOGU ORAINDIK, BAINA BADIRA 28

URTE JOXE MARIK LEKUKOA HARTU

ZUELA EGUN, MOTA HONETAKO

NEGOZIO TXIKIEK, ORDEA, BA AL DUTE

“denbora eskatzen du lan honek eta gaur egun denbora gutxi eta dirua nahi da”

JARRAIPENIK? EZ DA ERRAZA EGUNGO ERRITMOETAN ETA MERKATUAN HORRELAKO DENDAK AURRERA ATERATZEA

Ai... denboran atzera egitea bezala da Iraola Zapatategira sartzea. Hango makinak, usai na, erakusleihoa, lanerako pazientzia... Iruditzen zait umea nintzela joaten nintzeneko itxura bertsua duela, a ze ilusioarekin joaten nintzen dantzako edo etxeko zapatilak eros tera! Baina azken 28 urtetan ikaragarri aldatu direla lanak diote: lan motak, materialak, jendearen beharrak Oinetakoak saltzeaz gain hamaika lan eta konponketa egiten dituz te: animalientzako koilareak, danborradako banderak eta horientzako heldulekuak, ge rrikoei zuloak, oinetakoei zolak, galtza barrenak, kremailerak... Kirolariak ere behin bai no gehiagotan tokatu izan zaizkit dendan

Harri jasotzaile ezagunak ikusi izan ditut hemen Zertara etortzen dira?

Joxe Mari Lizaso: Txalekoak egin izan dizkiegu eta gehienbat horiek moldatzera edo kon pontzera etortzen dira. Ez da oraingo kontua e! Garai batean Laxarorengana ere etortzen ziren

Aspalditik zabiltzatela horretan diozu, hemen atzean duzuen posterra begiratu besterik ez dago. Emakumeak ere ari dira nabarmentzen kirol honetan! Harri jasotze mundua al datzearekin zuen lana ere bai, agian?

Rosa Iraola: Azken urteetan bereziki neska asko hasi dira harri jasotzen Hona etortzen diren mutilak ere harrituta daude. Oraindik ez zaigu emakumerik etorri guri, baina eto rriz gero neurriak, formak... egokitu beharko dira, bai.

Ze pauso eman behar izaten dira txaleko bat egiterakoan?

R: Ba lehendabizi neurriak hartu, tela eta materiala aukeratu. Erabili behar duten harri motaren arabera txalekoak ezberdinak izaten dira

j a r d u n i a n

Zuek gehien saltzen duzuen produktua zein da?

R: Etxeko zapatilak.

Eta ohiko konponketa?

R: Galtza barrenak eta edozein jantziri kremailerak jartzea.

Begira nik zer egiten dudan galtza barrenekin. Zer iruditzen? (gurai zeekin zuzenean moztutako galtzak erakutsi dizkiet)

JM: Gure etxekalte ari zara, e!

R: Garai bateko amonek burua altxatuz gero... Baina egia da, orain dendetan ere horrela saltzen dituzte, edo zulatuta.

Zuena eskulana da Guk bukaerako emaitza ikusten dugu, baina atzean lan asko, ezta?

R: Eskulanak denbora behar izaten du eta lehenengoan ondo irteten badu, ez da gutxi! Lan handia da

JM: Baina jendeak apreziatzen du Gure lana baloratu eta propinak ere uzten dizkigute!

Zuek noiz hasi zineten?

R: 28 urte izan dira, haurdun nengoen orduan.

JM: Ni langabezian geratu nintzen. Laxarok utzi egin behar zuela eta

Baina ezagutzen zenuten lanbidea?

JM: Urtebete pasa egin nuen hemen Laxarorekin ikasten Zapatak egiten ere ikasi nuen

R: Ni beranduxeago hasi nintzen Nik ere poliki poliki ikasi nuen Eta oraindik ere ikasten, beti lan berriak etortzen dira eta.

Hasi zinetenetik asko aldatuko zen ba lana?

R: Pentsa, lehen zapatak egiten ziren!

JM: Materialak, egin beharreko lanak...

Zuek Laxaroren erreleboa hartu zenuten Jarraipenik ikusten al du zue?

R: Zaila ikusten dut Niri gelditzen zait pixka bat, baina gero zer?

JM: Nik pentsatzen dut beharrezkoa dela horrelako zerbitzua

R: Argi dago denbora eskatzen duela lan honek eta gaur egun denbo ra gutxi eta dirua nahi da.

Beste bizi erritmo batzuetan bizi gara, ezta?

JM: Gaur egun erabili eta bota egiten da R: Lehen arropak erosi, denbora luzez erabili eta, gainera, anai arreba gazteagoei pasatzen zitzaien.

Eta lehen etxe denetan zen josten zekien norbait

JM: Horregatik esaten dut zerbitzu hauen beharra dagoela, gero eta gehiago. Beste kontu bat da lan honetatik bizitzea egongo den edo ez Multinazionalak kontrario gogorrak dira?

R: Horiekin ezin da lehiatu JM: Horiek kontrolatzen dute dena R: Horrelako negozio batek gastu asko ditu, errenta, bestelako gastuak... Zaila da.

Nabarmena da garai bateko negozio dezente ari di rela ixten herrian

R: Tristura handia ematen du.

JM: Denok ondo bizi nahi dugu Eskulana, astegun eta asteburu lana, zein dago horretarako prest? Gehiengoak ikasketak ditu eta ez du nahi horrelako baldintzetan aritu.

Negozio handiek, ordea, ezin lehiatu zuen mimoare kin

JM: Beharra duen jendeari laguntzea ikaragarrizko satisfazioa da

R: Gustura egiten dugun lana da Lana egin, bezero ari entregatu eta eskertzen dizutenean gustura hartzen da! Guk mimoz eta bakoitzaren beharreta ra aritzen gara, badakizu, orain esaten den moduan, bezeroarentzako arreta da gurea!

a m a i u r a r i s t i a r r e g i

5 1

Mikel Irurek jubilatuentzat soinketa klaseak emateari utzi dio

Kiroldegian jubilazioak direla eta aldaketak egiten ari dira, eta honek ekarri duen berri nabariena da Mikel Irurek jubilatuen soinketa klaseak emateari utzi egingo diola oraingoz nahiz eta hor inguruan ibiliko den bera ere jubilatu arte

Noiz hasi zinen jubilatuekin soinketa saioak egiten?

Aurretik Antselmo Astiazaran ibiltzen zen hogeita hamar bat urte edo

Zenbat herritar pasa dira urte hauetan?

Asko Ez naiz gai kalkulu hori egiteko Pila bat!

Zenbat taldetan banatzen da?

Hasieran talde bat izaten zen aurrerago bi eta pandemia garaian hiru Hau Zestoan baina Arroabean eta Aizarnan ere mantentzen dira taldeak Eta Arroagoian ere bai nahiz eta talde hau Antselmok zuzendu Ni tarteka joaten nintzen Eta zu klase hauek ematen hasi zinenetik norbaitek jarraitzen du?

Bai Izan dira luzaroan jardun direnak, baina bi daude 90 urte pasa dituztenak eta jubilatu zirenetik hemen dabiltzanak: Antonio Espada eta Maria Dolores Zulaika jubilatu aurretik hasita Beraz 30 urte pasa dira Hasierako taldeetatik oraingoetara aldaketa nabaririk izan al da?

Dena aldatu da Hasieran dena oso oinarrizkoa egiten zen Asko ibili eta horrelako gauzak Gero hirugarren adinekoei zuzendutako soinketa ikastaro batzuk egin nituen eta ondoren hasi ginen Zestoan eta G ipuzkoako beste herri batzuetan, beste era batera gauzak egiten Pertsonak indartsu mantentzeko eta lesio gutxiago izateko ariketak egiten Lehen oso monotonoak ziren klaseak Duela zazpi bat urte eman zen aldaketa nagusiena Musika etorri zen Orain ez da ulertzen klase bat musika eta erritmorik gabe Honez gain erlaxazio saioak ere egiten ditugu lasaitzeko eta arintasuna lortzeko Gaur eguneko saioak zentzu horretan osatuagoak dira

Eta ikastaroak nondik buelta egin zenituen?

Ikusten nuen egokitu eta ikasi beharra neukala eta adinekoentzat bereziki prestatu behar nuela eta neure kasa Kutxak ematen zituen ikastaroetan ibili nintzen eta ikastaro pribatuak ere egin nituen Neuri konfiantza handia eman zidan Garai haietan duela hogei urte ez zegoen material asko lagungarri Dena aldatu da Zuri zer eman dizu lan honek?

Asko benetan asko Jende pila batek agurtzen nau kalean Denak lagun egin ditut Benetan zoragarria izan da Neu ere adinean aurrera noa eta asko ikasi dut Konfinamenduan WhatsApp taldea ere egin genuen eta 50 bat bagara Zestoa Aizarna eta Arroabekoen artean Adin horretan WhatsAppa ez daukatenak ere asko dira eta ez da talde makala Konfinamenduan egunero ariketak bidaltzen nizkien

Eta etxean bakarrik daudenei eta soinketarik egiten ez duenei zer esan?

Soinketa laguntza handia da denerako Derrigorrez egin behar da zerbait Bakoitzak bere neurrian baina ahalegindu irteten eta Agian gune batzuk prestatu behar dira talde txikiagoan soinketa egiteko Norbera bere kasa baino hobe da beti talde txikitan elkartuta

7 1

k e s t a

Bilatzea, askoz nahiago izaten dut aztarkakeriak bila tzea Perretxiko kontuetan askoz hobe jatea, ende mas sukaldari on batek prestatuak badira Fernando Arzallus 58 urte

bk a l e a l e

Nik zalantzarik ga be, biltzen gozatzen dut gehiena Biltzen baditut, denak opa ritzen ditut, ez zait gustatzen perretxi koak jatea naiara bereziartua 38 urte

Lehen biltzen go zatzen nintzen gehiago, baina orain ez naiz biltze ko gai, eta orain ja ten

antonio irureta 83 urte

Gehiago gozatzen dut perretxiko bila joaten jaten baino Oso afizio handia daukagu. onintza egaña 36 urte

Zertan gozatzen duzu gehiago, perretxikoak biltzen edo jaten?

Jendeak bolumen handiko trasteak ateratzen jarraitzen du

Zestoako txikien eskolan edukiontzi berriak jarri dituzte

( E r a n t z u l e a k g u z t i r a : 1 0 7
n
. i
i

a g e n d a

26laru nbata

ATX teatroaren "Bihotz salataria" antzerkia, Iñaki Ziarrusta aktorearekin Aizarnako Gurutze Santuan, 18:30ean.

29asteartea "Kontaidazu ipuin bat" Liburutegian, 17:30ean

30asteazkena

Olio esentzialen inguruko hitzaldia Itziar Etxeberria eta Nerea Odriozolarekin Arroagoiko kultur etxean, 18:00etan * Saseta defentsa sistemari buruzko hitzaldia Karlos Almortzarekin Aranzadi elkarteak oroimen bulegoa irekita edukiko du.

Jubilatuen astea

28astelehen a 16:00etan Bingo saioa, sari bereziekin

29asteartea 16:00etan Seiko urre txapelketa

01ostegun a 16:00etan Mus txapelketa

02ostirala

Tortila pintxoak eta gaztaina jana. Jubilatuen tabernan, 18:00etan

03larunb ata "Bide osasuntsua" ibilaldia Kiroldegiko aterpean, 10:00etan Ondoren pintxoak

04igandea

Aurten hildako bazkideen aldeko meza 12:30ean eta elkarteko bazkaria Zumaian Autobus zerbitzua egongo da

abendua

01ostegun a

Autokontsumoari buruzko formakuntza saioa Alonderon, 18:00etan

* Prozesu parte hartzaileen 2 batzarra Udaletxean, 18:30ean

13asteartea

"Kontaidazu ipuin bat" Liburutegian, 17:30ean

14asteazkena

Gabon abesbatzaren aurreneko entsegua. Kultur etxean, 21:00etan.

15ostegun a Energia komunitateko bilera irekia Alonderon, 18:00etan

16ostiralaa

Ertxiña Musika Eskolak antolatuta, opera emanaldia Kultur etxeko aretoan

17larunb ata

Mus txapelketa, Portalen

18igandea Umeekin mendi irteera Agirok antolatuta

20asteartea

"Gu gabe ere" ikus entzunekin osatutako poesia errezitala Itziar Ugarte eta Mikele Landarekin. Portalen, 19:00etan.

* "Itsasoak pizten gaitu" dokumentalaren emanaldia Ondoren Beñat Gereka egilearekin solasaldia Arroabean, 18:30ean

22ostegun a

Musika Eskolako gabonetako emanaldia Udaletxe azpian, 18:30ean

24larunbata

Banda eta gabon abesbatzaren kontzertua, eguerdian Gabon abesbatza aterako da kantuan, 17:00etan eta ordu beretsuan Olentzero etorriko da Lauiturrira

Gaztelekuko ABENDUko eskaintza

Aurrez izena emateko gaztelekuko WhatsApp zenbakia: 688 684 029

1

Gabonetako ekintzetako izen emateak eta Gabonetako eskulanak (3 zikloa) 2

Gabonetako ekintzetako izen emateak eta Gabonetako eskulanak (DBH)

13"Gabonetako eskulanen tailerra" (2 zikloa) 16:45

17:45 edo 18:00 19:00 Izena eman behar da

14"Gabonetako eskulanen tailerra" (1.zikloa). 16:45 17:45 edo 18:00 19:00 Izena eman behar da

15Gabonetako ekintzetako izen emateak eta gabonetako eskulanak (3.zikloa).

17 Gu sukaldari: pizzak (DBH)

Haurrentzat jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin: Abenduak 2: Arroabean Abenduak 16: Aizarnan eta Zestoako herrigunean.

Barbantxoren saioetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da

1 1 9
azaroa
7

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.