Ikasturte berrirako asmoak
Konturatzerako uda pasa da, oporrak amaituta ia ahaztuta eta festak ere pasata Ez dira motzak izan, bi urteko etenaldiaren ostean, baina ondo ospatuta geratu dira! Hala ere, bi urteko etenaldiaren ostean ez dugu gauza askorik ikasi: goizeko 07:00ak aldera herriko kaleek pena apur bat ematen zuten. Bazter guztiak zaborrez beteta (beti horrela izango zen, ziur, baina nik aurten ikusi dut lehenengo aldiz nola ge ratzen diren gure herriko kaleak festako gau baten ostean) Kalera beranduago atera zaretenok zabor hori guztia ikusteko zortea ez duzue izan, baina lerro hauek erabili nahiko nituzke eskerrak emateko gu re kaleak txukun mantentzeaz arduratu diren pertsonei; ez daukate meritu makala! Hurrengo orrietan aukera izango duzue festetako hainbat irudi ikusteko: ea zuetakoren bat agertzen den!
Uda ere ez da motza izan Gogoratzen dudan udarik beroena izan da! Egunero haizagailua piztuta etxe an, eta hondartzara joan ezean, hobe etxean pertsianak beraino jaitsita Duela urte batzuk, lagun batek etxean aire egokitua jarri zuela eta txantxetan aritu ginen berarekin, baina uda honetan makina bat al diz gogoratu naiz haren haize egokituarekin! Hala ere, festak pasa eta ikasturte berria hasteaz gain, ba dirudi uda agurtzen hasteko garaia ere heldu dela, tenperaturek behintzat badirudi beheranzko joera hartu dutela (bazen garaia!). Beldur naiz bueltan nolako negua izango dugun. Eta noski, ikasturte berriarekin batera, urtero legez, asmo berri eta onen zerrendari ekin diogu batek baino gehiagok: kirola egiten hasi, osasuntsu jaten hasi, erretzeari utzi Esaten dute kirola egitea dela osasuntsu egoteko gakoetako bat, eta horrekin lotuta, baita osasuntsu ja tea ere Ahal dela 0 km ko elikagaiek osatu behar dutela gure dieta; hori ere esaten dute adituek Eta ikasturte berriko asmoen zerrendan osasuntsu jatea eta ahal den neurrian zero kilometroko elika gaiak jaten hasi nahi baduzue, aukera bikaina duzue Sakona baserriko otarrak eskuratuz Astean behin ekartzen dituzte Laiak dendara ber bertakoak eta ekologikoak diren garaian garaiko barazkiez osatuta ko otarrak Jarraian duzue honen inguruko erreportaje interesgarria Animo ikasturte berriarekin!
n a i a r a e x p o s i t o
d a n b o l i n e k e z d u b e r e g a i n h a r t z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i t a k o e s a n e n e t a i r i t z i e n e r a n t z u k i z u n a
a r g i t a r a t z a i l e a Danbolin Zulo elkartea Kultur Etxea Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin eus d a n b o l i n n a i a r a e x p o s i t o , Amaiur Aristi, Urko Canseco, Sara Matsutani, naiara olaizola, ITSASO ZUBIRIA jone bergara eta itaso waliño k o l a b o r a t z a i l e / z u z e n t z a i l e t a l d e a nagore telleria, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, n e r e a o d r i o z o l a , Janire Diaz, e t a M a i a l e n K o r t a d i d i s e i n u a e t a m a k e t a z i o a eneko aristi i n p r i m a t e g i a Gertu (Oñati) l e g e g o r d a i l u a SS 1108/2000 I S S N 1576 9429
Zikloz ziklo, irailez irail
Uste dut Aiora Urbieta izan zela enbidoa pasa zidana Bera zela uste dudala diot, orain dela asko izango ba litz bezala oroitzen dudalako. Pandemia aurretik balitz moduan, ia ia. Uda honek beste guztiek baino gehia go iraun duen sentsazioa dut; zergatik ote? Egun kantitate berdina du udak urtero. Beharbada, gauzetaz az kar ahazten garelako. Izan ere, pasa diren azken bi urteetako udak goitik behera baldintzatuak izan dira pandemiagatik, eta badirudi aurtengo udan ez garela horretaz gehiegi gogoratu; esan daiteke 2020ko mar txoan ia zientifikoki egiaztatuta geratu zela gizakia gai dela edozein egoeratara egokitzeko Bizi izan dugunaren ostean, aurtengo udari amaiera ematea eta berriz ere martxan hastea zeregin erraza egin beharko litzaigukeela erakusten digute aurreko bi urteek Baina, hala eta guztiz ere, astegun buruzu riek nekez argitzen dute, eta berriro ere ekaina izateko hilabete asko gelditzen direla ikusteak negua luze bihurtzen du
Dena den, iraila ondo hasi zela esango nuke San Ferminen parekoak egin zaizkidan festek bete ziguten agenda lehenengo ia bi asteetan Berriz ere kantatu genuen nola maitasuna amaitzen edo hasten den iraile an, berriz ere gogoratu genuen zer egiteari utziko diogun eta zer egiten hasiko garen, berriz ere poztu dira gurasoak ikasturtea hasi delako... Zikloak errepikatzen bizi garelako. Nire lagun bat harago joan ohi da: gi zarteaz edo bizitzaz gain, pertsonak ere ziklikoak garela dio (batez ere, emakumeak). Kontuak kontu, azke nean, pandemiari edo birusari eskerrak eta guzti ematen amaitu beharko dugu oraindik, originaltasun pix ka bat ekartzeagatik gu re bizietara; pare bat urtez gizarte monotono eta errepikakor bat iza teari uztera behartzea gatik
En fin... sanferminez sanfermin, udaz uda eta urtez urte, patroi berbe rak errepikatzen ditugu herri batean eta beste an Edo hori uste dut nik Baina bada herri honetan aurtengo fes tak herritik kanpo bizi dituen herritar bat: Goi zane Barroso Zu zauden herrian ere horrela al da? Eta herriko festek, distantziara bizita, era giten al dute eztarrian korapilorik?
e n b i d o a
p i n t a d a
. Iñaki irureta. Iñaki Irureta Errasti ekainaren 3an hil zitzaigun, eta Danbolineko Pintada atal hau hainbat herritarri eskerrak emateko baliatu nahi dugu Iñakiren emazteak eta alabek Uztai leko Danbolinen "Iñaki Irureta gogoan" artikulua argitaratu zen "Zure korrikalari taldeak" sinatuta Hedabide bereko euskarri digitalean, Maite Kortak egindako bideoa ikusi ahal izan genuen, Iñaki eta atletismoa ba tzen zituzten hainbat argazki eta irudiz osatutakoa Ekainaren 7an, El Diario Vasco egunkarian, Xabier Una nuek "Agurra Iñaki Iruretari" idatzia eskaini zion Horiek hedabideetan herritarrek argitaratutakoak Xabier Iriondok berriz, etxera ekarri zigun Iñaki korrikalariari egindako bere oroigarri partikularra. Iñakik atletismoan egindako lanaren aitortza goxo eta zintzo horietan parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu bihotz bihotzez
m a r i a u r i a
b o t a l i b r e a n
Gure bazterrak nahasten
Udako koloreak. Benitok udazkenekoei kantatzeko izan zuen abileziarik gabe, pasa berri den udara ren koloreak aipatu nahi nituzke nik Eguzkiaren horitik abiatuko naiz. Gogotik berotu dituelako bazterrak, gehiegi ziurrenik, hurrengo urteetan etor daitekeenaren iragarle. Baina ez dezadan gezurrik esan, eguzkiaren horia ere baliatu dut hondartzara hurbiltzeko Udarako jolas leku nagusietakoa dut hon dartza: harea, haurren as katasuna, tortilla otarte koa belztu zaigu apur bat azala, horri aurre egiteko erabili dugu kremaren zu ria. Hala ere, udarako bel tza aipatzen hasita, Ingalaterrako erreginaren dolu kolorea aipatu behar, halako heriotza/hileta prozesu luzerik baze nik ere Udaran (eta neguan, udaberrian, udazkenean) maite dut it sasoaren urdina, dituen urdin denak Urte sasoi honetan da erosoen bertan murgiltzea, zanbulla, jauzi, igeri nahi du zun moduan Zein ederra den itsasoan sartzea Baserriko osaba zaharrak letxuga edo piper berdeak moztu berritan mahaian jarri dituen bakoitzean, berde bizia ikusi dut. Bikain ezkontzen dena beti bezain gris portura arran tzaleek ekarritako hegaluzeekin.
Oraingoan, gonbidapen batekin natorkizue. Azaroaren 5ean herriko pla zan egingo den Gure Bazterrak Fest musika jaialdirako gonbidapena hain zuzen. Garrantzitsua dela uste dut he rritarrei jaialdi honen zergatia konta tzea Badira hila bete batzuk Gure Bazterrak Festen atzean gaudenoi Euskal Herriko eszena musikala ren inguruan hausnartzea to katu zitzaigula. Kasu honetan, atzean gaudenak bi musikazale gara, bata artista eta produkzioaren mundutik datorrena, eta bestea, ikuslea eta saltsa rik saltsa dabilena (ni) Biok ikusten genuen zerbait egin nahi genuela, egungo egoerari buelta batzuk emanda, gure ale txikia jarri nahi genuen jarraian kontatuko dizuedanaren inguruan Zestoa musikalki oso aberatsa da; gainera, esango nuke urtean zehar kontzertu dezente antolatzen di rela festetan, Fundizio Festen, gaztetxean... Kritika egiteko asmorik gabe, ausartuko naiz esatera oro har nahiko espazio maskulinoak direla eta gehiene tan taldeak osatzen dituztenak gizonak direla Ho rrek gure iruditegira erreferente jakin batzuk ekar tzen dizkigu, ia beti berdinak direnak, gizonak esze natokian, espazio publikoan Gure helburua Zestoako plazara erreferente “berriak” ekartzea izan da, “berriak” baina aspalditik hor daudenak Erreferente horiek emakumeak dira eta gara Esze natokira igoko diren taldeetan gutxienez emaku mezko bat egotea aztertu eta lortu dugu, baina ez hori bakarrik, antolakuntzaren zati potoloenaren atzean ere emakumeak gaude festa txiki hau aurre ra ateratzen Helburu nagusia da musika jaialdi ba tean eszenatokitik hasi eta antolakuntzaraino ema kumeei ikusgarritasuna ematea Lau taldek osatzen duten kartela dagoeneko argita ratuta dago; beraz, animatu kontzertuak ikustera eta ea denon artean helburua lortzeko gai garen!
Jantzi behar izan dugu uda morez. Ziztada, eraso, jazarpen matxista guztiei aurre egiteko Eta ostadarrez, eraso horiek LGTBIQ+ eko edozein kideren aurka ere izan direlako Jantzi da tamalez gorriz, gerra hotsak isildu ez direlako, eta Bidasoa ibaia hilobi bihurtu delako sarri Laranja/arrosa/more ukituak hartu ditu udarak eguzkia ateratzen/sartzen ikusi dugun bakoitzean, suaren koloreak hartuz Baina suaren kolorea Nafarroan ere ikusi dugu, ta malez, lurra errez, begietan min egiteraino. Eta zuen baimenaz, ezin udara amaitzen utzi jaioterriko marroia aipatu gabe. Herriko traineruak piztu dizkit barre nak, berritu dit bihotza Emaitzen gainetik, herri txiki bate ko gazte kuadrillak, giza komunitate baten partaide izatea ren indarra biziberritu didalako
UDAL ORDEZKARIEN DANTZAURREA
Bagenekien 1940ko hamarkada inguruan herriko udal ordezkariek dantzaurrea plazaratzen zutela. Horrela, Ama Birjinaren egunean udaletxe azpitik atera da udal ordezkarien soka, txistularien atzetik, alkatea aurresku dela eta zumitzez egineko uztaia eskuan duela; jarraian, zinegotziak zaharrenetik gazteenerako hurrenkeran, tarteetan dantzariek lagunduta Plazari itzuli eman eta zubiak eginda, dantza zatiez dantzariak arduratu dira
Asmoa da hemendik aurrera udal ordezkarien dantzaurrearen bidez txupinazoa botatzeko aukeratua izan den taldea edo pertsona omentzea. Horrela, aurtengoan garai bateko Itxaropena dantza taldeko dantza irakasleei eskaini zaie agurra eta sokaren parte izateko ohorea: Koro Manzisidor, Maite Korta, Amaia Irure, Mirari eta Xabier Etxabe, Mikel Etxeberria eta Jon Sagartzazuri.
GAZTETXOEN DANTZAURREA
Umeen Eguneko ohiko desfile eta udal batzarraren ordez 12 urteko gaztetxoak udaletxera igo dira eta alkateak zumitzezko uztaia eman dio zaharrenari, plazan aurresku arituko denari Denak balkoira irten dira, txupinazoa bota eta pregoia irakurri dute Dantzaurrean atera dira denak, zaharrenetik gazteenera Plazan itzulia eman eta zubiak eginda irten dira. Segidan, zahagi dantza egin dute.
Festetako egitarauan iragarrita zeuden hiru dantzaurreak, baina hainbeste urtean herrian dantzatu ez direnez, bazen ezjakintasuna, zalantza edo jakin-mina. Labur-labur esanda, dantzaurreak aurreskuak dira. Kontua da azken urteetan gure inguruko ekitaldi gehienetan dantzatzen diren aurresku gehienak bakarkakoak direla, baina dantza hori aurreskuaren zati bat besterik ez da. Aurreskuak, Zestoan dantzaurreak deituak, taldeko dantzak dira eta benetako ohorea dantza hori jasotzea baino, sokaren parte izatea da. Behar eta testuinguruaren arabera moldatu izan dira forma, ezaugarri zein partaideei dagokienez.
Umeen Eguneko dantzaurrearekin haur izatetik gaztetxo izaterako saltoa irudikatu nahi izan da Gaztetxo horiek aurten hasi dira, festa ondorenean, DBHn Azpeitian Bizitzako ziklo aldaketa esanguratsua izan ohi da zestoarrontzat. Beraz, festetako dantzaurrea eta zahagi dantza haurtzaroari agur esateko erritu izan daiteke hemendik aurrera.
ZAHAGI DANTZARIEN DANTZAURREA
XX. mende hasierako ohiturari tiraka kalez kale ibiltzen dira 2017tik zahagi dantzariak festetako azken egunean, eta aurten aurresku edo dantzaurrea ere plazaratu dute
Itxaropena dantza taldeko kideek osatu dute soka Xabier Bidezabal atera da aurresku eta Amaiur Aristi atzesku Taldeak plazan itzulia emanda aurresku eta atzeskuak desafioa dantzatu dute; ondoren, alpargatak dantzatu dituzte zahagi dantzari guztiek, zubiak egin eta zerbitzari edo maiordomoak aurreskuarentzako eta atzeskuarentzako gonbidatu bila joan dira. Bidezabalek Ixiar Muguruza izekori dantzatu dio, izebaren bitartez hasi baitzen Zestoan dantza irakasle lanetan. Aristik, berriz, Izar Unanue lagunari, urtebetetze opari originala izan zitekeela pentsatuta Azkenik, ikusle gehiago gonbidatuta sokara, fandango, arin arin eta biribilketarekin amaitu da festa.
a m a i u r a r i s t i a r r e g i
2013An EKIn ZIotEn AIorA EtXEBErrIA (AIZArnAZABAL, 1991) EtA IorItZ IGArAtAUnDIK (AZPEItIA, 1989) SAKonA
KoMUntZo EtXALDEArI IorItZ LorEZAIntZAn ArI ZEn
LAnEAn EtA AIorA IrAKASLE IKASKEtAK EGInDA ZEGoEn. IorItZEn JAIotEtXEAn, AZPEItIKo KoMUntZo BASErrIAn, ArDI BAtZUK ZEUDEn EtA ErABAKI EGIn BEHAr ZEn HorIEKIn AUrrErA JArrAItU EDo EZ. BIKotEAK ELKArrEKIn EKIn ZIon ProIEKtU BErrIArI. GAUr EGUn IrAEtAn DABILtZA DEnA EMAnDA, AMILLUBI tXIKIKo LUrrEtAn
IorItZ LAnEAn UtZItA, AIorArEKIn EGIn DUGU
BErrIKEtALDIA, nAHI ADInA LAn DAGoEn PArAJEAn, BIAK JArrItA EGonEAn EDUKItZEA GEHItXo ZELA IrItZItA
Azaldu iezaguzu pixka bat esku artean duzuen proiektua Azpeitian, Sakonan hasi ginen barazkiekin. Negutegi eta guzti hek tarea eta erdi geneukan. Orain, hemen, Amillubin, bi hektarea eta erdi ditugu eta hango lurrak ardientzat larrerako Negutegian 1 800 metro karratu inguru dauzkagu Azpeitian, Sakona etxaldean 600 eta Loiola bidean 1 200 metro karratu Esnekiak ere lantzen ditugu, 140 bat ardi dauzkagu, lau behor eta lau bat txerri ere hazten ditugu urtero Fruta arbolak ere baditugu eta sagardoa eta zukua egiten dugu Denetik pixka bat Hori ikasi dugu, dibertsifikatu egin behar dela Ardiak, orain dela bi urte gazta egiten hasi ez bagina, kendu egingo genituen. 100 otarra inguru banatzen ditugu astero, horietatik 23 Zestoan, eta gehiago banatzen jarraitu nahi genuke. Aste honetan bertan bi be rrik eman dute izena. Bezero finkoak dauzkagu. Whats Appez igan detan zortzi barazkiko zerrenda bidaltzen zaie Barrenean beste bi barazki zerrendatzen dira eta goikoren bat ordezkatzeko aukera ematen da Astearte goizean Laiak dendara eramaten ditugu ota rrak eta bezeroek handik hartzen dituzte Oso ondo portatzen zaigu Xabier, guretzat egundoko aukera da Dena ekologikoan egiten duzue. Baratze txikietan errazago dirudi, baina horrelako baratzeetan ere erraz egiten al da ekologikoan? Ez da horren zaila, guk zalantzarik ez genuen izan Nik amarekin Aizarnazabalen egiten nuena ere ekologikoa zen Eta Mitxelek, Iori tzen aitak ere beti hauen etxean hala egiten zuen Orain dela 100 ur te dena horrela zen, berezkoa hori da! Bakarrik gero urte txarrak izaten dira, eta zerbait galdu egiten zaizula? Ba galdu zaizu eta kito, harria egiten badizu ere bai. Gero, otarretan ikusi egiten da, karako la edo barea edo zorria, hor joaten dira horiek ere, baina seinale ona da. Niretzat kalitatean ez dago konparaziorik. Benetan egiten badu zu ekologikoa, hala sinesten duzulako, oso erraza da Baina, ari ba zara ekologikoaren izenean gehiago saltzen duzulako, horrelakoak ere pila bat daude, tentazioaren muga mugan ibiliko zara
Gaitzei eta nola egiten diezue aurre baratze handi hauetan?
Gaitzei aurre egiteko arma nagusiena prebentzioa da, horretarako errotazioak errespetatzen ditugu eta lurra ahalik eta hobekien zaintzen dugu Horrek ez du esan nahi gaitzik izaten ez dugunik, baina neurri batean beraiekin bizitzen ikasi dugu, belarra rekin bezala, ze erremedio! Baratzazaintza ekologi koa izanagatik ere, tratamentu batzuk onartuta daude, gure kasuan patata eta tipula dira urtero bi tratamendurekin zaintzen ditugunak, gorrinari au rre egiteko Horrez gain, urte batzutan harraren kontrako tratamenturen bat ere egin izan dugu, baina, ez gara zoratzen gaitzen aurrean Tomateak ere, aurten batzuk joan dira harrarekin, baina ezer bota gabe dauzkagu
Zuena ekologikoa eta jaso berria da. Hori da Plazan geroz eta jende gehiago gerturatzen zaigu eta ez da ekologikoa saltzen dugulako baka rrik, horregatik agian etorriko zaizkit bost lagun, baina jendea etortzen da bertakoa eta momentu koa, freskoa, daukagulako
Haziak gorde eta ereiten dituzue?
Normalean landarea erosten dugu Nafarroatik, es kari bateratuak egiten ditugu elkarteko kideen ar tean Ez daukagu denborarik hazitik egiteko, baina aurten hasi gara horretan ere Landare mordoxka egin dugu Porruak adibidez, 200 000 porru, ezin za ra hazitik egiten hasi. Kalabazina, kalabaza, erre molatxa, arbi jendea… horiek ez dira horrenbeste, eta errazak dira. Horrelakoak egin ditugu.
“ez da ekologikoa saltzen dugulako bakarrik, horregatik agian etorriko zaizkit bost lagun, baina jendea etortzen da bertakoa eta momentukoa, freskoa, daukagulako..”
Bertakoez gain kanpoko barazkiak ere lantzen ditu zue Klima aldatzen ari da, horrek eragina izan du? Datorren gauza bat da, guk ez dugu gehiegi sartu oraindik. Aurten terreno asko genuelako sandia eta meloia sartu genituen. Sandia oso ondo etorri da eta ondo saldu da Meloiak, berriz, oso txikiak gera tu dira eta ez ditugu atera Otarrean zortzi barazki nahi izaten ditugu Barieta tea gustatzen zaigu Beti betikoak aurkituko bage nitu, tonto xamarra geratzen da Horretarako ez duzu otarra hartzen, azokara joaten zara, eta nahi duzuna erosten duzu, eta kito Bezeroak bestela erosiko ez lituzkeen barazkiak ezagutaraztea gus
tatzen zaigu. Barietate pila bat daude barazki guztietan. Prest egon behar dugu horiek ezagutzeko, kiwia ere orain dela zen bat urtekoa da ba? 50 urte? Ioritzen aita, Mitxel, gauza arraro ak ezagutzeko oso zalea da, eta asko lagundu digu Ikusi dugu berez Txinakoa izanagatik, orain arte behintzat, hemen oso ondo ematen diren aldaerak direla, batez ere hostoko baraz kiak, hemen euri asko egiten duelako Otarrak orain beste pisu bat izaten du, baina neguan berde desberdin mordoa, hosto asko eta zapore garratzak izaten di ra. Ahoa ere ohitu egin behar dugu horietara. Oso zapore go zotara gaude jarrita eta horiek dira onak odola eta gibela eta garbitzeko
Esnekiekin nola hasi zineten? Gazta egiten hasteak makinerian egundoko inbertsioa eska tzen zuen. Eta hasieran ez geneukan horretarako dirurik. Or duan, mamia egiten hasi ginen. Erraza da, baina iraungitze oso motza dauka eta bidaietan ura ateratzen zitzaion Lortu ge nuen ur hori ez ateratzea, gatzagiarekin egin beharrean agar agar algarekin eginda Baina litro batekin zortzi mami egiten genituen eta asko saldu behar zen denbora gutxian Gero jo gurtarekin hasi ginen, eta honekin ondo, baina esnea sobra tzen zitzaigun Hiru bat urtera edo erabaki egin behar izan ge nuen: edo ardiak kendu, edo inbertsioa egin Eta gazta egiten hasi ginen. Laguntza eskatzeko beldurrik eta lotsarik ez dugu inoiz izan. Laborategi batekin jarri ginen harremanetan. Ikas ten diru mordoa gastatu dugu, baina asko erakusten dizute eta kolpe segurua dira. Sakonan daukagu ukuilua, transfor
“Hau bideragarri izateko, denbora gutxian genero asko egin behar da Oso tarte txikia dugu eta bestela ezin da”
mazio gela, eta otarrak ere han prestatzen ditugu. Gazta xamurra, urdina, ondua, gaztanbera eta jogurt naturala eta azukreduna egiten ditugu Izarraitzen ardiekin erabiltzen dugun borda berritu ge nuen, Pello eta Joxe Migel “Xarra” Igarataundik, Ioritzen osabek eta, zenbat lan egin zuten han! Ez dira geldirik ego teko kasta izan eta eskerrak! Maiatzetik oraintxe arte Iza rraitzen edukitzen ditugu eta gero behera ekartzen ditugu Sakonara Ardi hauek latxa dira, baina mutur beltzak eta adardunak Oso gogorrak dira, esne gutxiago eta grasa gehiagokoa ematen dute. Orain hil ere egin zaizkigu ba tzuk. Jendeak mendian txakurrak solte eramaten ditu eta egundoko arazoak dauzkagu.
Horrenbeste lan egiteko langileak ere izango dituzue? Laguntzaile onak ditugu, edo Mitxelek esaten duen mo duan, esklabo onak [ka, kar, kar]. Aurreneko tipulak lan datu genituenean, Zestoako familia osoa, Komuntzokoa, ez dakit 15 bat lagun edo zenbat ibili ginen! A ze ilusioa! Urteak aurrera doazen neurrian, dena mekanizatzen ari gara Denbora asko aurrezten da, dirutan galtzen duzu ge ro, baina praktikotasuna behar da kontu hauetan, beste la ezin da Batek esaten zidan zenbat eta makineria gehia go ekologikotik urruntzen ari ginela, baina nik uste dut osasuna ere zaindu egin behar dela Laguntza hori gabe, egiteari utziko diogu, eta hori ez da soluzioa Hau bidera garri izateko, denbora gutxian genero asko egin behar da. Oso tarte txikia dugu eta bestela ezin da. Are gutxiago gaur eguneko bizimoduarekin!
Dirulaguntzak ere izango dituzue ala?
Asko jaso ditugu, ekologikoa delako eta emakumea naize lako, baina batez ere hasieran, orain geroz eta gutxiago, eta koronabirusa eta gero, batere ez. Gainera, aurrena ordain du egin behar duzu eta horretarako eduki egin behar. Eta laguntza ere ematen dizute berri berria erosten baduzu, bigarren eskuko makina bati bizitza berri bat ematea txa rra al da?
Konpetentzia handia al dago mundu horretan?
Batere ez! Baserritarrak falta dira, egundoko gabezia dago eta ekologikoan gehiago. Elkarri laguntzeko gaude. Ota
rretan, inguruko etxaldetakoen produktuak sartu izan ditu gu; Miriam eta Nerea Doniene baserrikoen gauza dezente joan izan da gure otarretan eta beraiek gure gazta saltzen dute De ban, azokan. Berduratan egiten ditugu trukeak. Elkarrengan dik ikasi ere asko egiten da Joera hori beharrezkoa dugu, he men jan behar dena, hemen sortu behar dugu Gu guztiontzat badakizu zenbat jateko behar dugun? %5 baino ez dugu jaten bertakoa Hori aldatu beharra dago eta instituzioek ere lagun du egin behar dute
Ekologikoa modan dagoela esango zenuke? Geroz eta gehiago, dudarik gabe Nahi duenak ikusi eta nahi ez duenak ez, etorkizuna ekologikoa eta bertakoa da Garesti fama dauka Hala da, baina hasi kalkulatzen; guk erosketak Azpeitiko Elika gunen eta Zarauzko Beristainen egiten ditugu, xaboiak ere gra nelean Hilaren bukaeran ez dut uste igartzen denik Leku ho rietan ez dauzkazu bidean alperrik erosten duzun tentaziorik Justukoa erosten duzu Badakizu balio duena balio duela, ondo ordaintzen ari zarela Euro bateko edozer erosten duzunean, badakizu hori “mierda” bat dela Eta hura euro baten erosi du zulako, uste duzu aurrezten ari zarela, eta beste zerbait eros ten duzu, eta azkenean diru kopuru bera gasta tzen duzu. Denda handietan nik azokan saltzen ditudanak baino gares tiago daude, baina noski, badakizu zenbatgarren eskua den? Bidean denek zati bat hartu behar dute Gu gabiltzan dende tan geuk jartzen ditugu prezioak, inork ez ditu zalantzan jar tzen Denda handietan haiek jartzen dizute prezioa Etorkizunerako asmo berririk?
Momentuz ez. Egonkortzea. Orain arte alokairuan ibili gara, katua umeekin bezala, batera eta bestera Leku batera joan, diru eta energia pila gastatu txukuntzen eta gero beste bate ra Orain, Amilibiako honekin kolpe segurua egin dugu Hel burua zentratzea da, baratze kontu guztia hemen eta esne kontuak han Bestela, makineriarekin aurrera eta atzera, ga solinetarako ere ez dugu egingo Animatuko zenituzke gazteak mundu honetara?
Zalantzarik gabe Baserritar berriak behar dira Egia da zaila dagoela, lurrak oso garesti daude, ez dira saltzen, eta gainera oso fama txarra dauka lanbide honek Inoiz bukatzen ez den lana Bikotea izan, edo bi sozio izan ere, desberdina da oporretarako Baserritarra izatea azkena da, bestela galdetu haurrei eskoletan. Gaur egun gazteek ere funtzionario izan nahi dute. Horretan instituzioek asko dute egiteko, bestela galduta gaude.
danbolin.eus
Eguraldi txarra tarteko udaletxe azpian egin zen Xabin Etxaideren aldeko ekitaldia
Irailaren 24an eguraldiak ez zuen goiza goxatu eta beste urteetan baino jende gutxiago izan zen Ertxiña mendi puntan GALek Xabin Etxaide tiroz hil zuela 37 urte bete dira aurten Monolitoan beharrean, udaletxe azpian egin zen ekitaldia Herritar asko elkartu zen bertan eta ez ziren falta izan txalaparta, bertso eta aurreskua Amaieran lore eskaintza egin zuten bertaratuek
15 urteko ibilbidearen ondoren, Agustin tabernak ateak itxi ditu Hamabost urte pasata, Agustin taberna utzi egingo dute Joanna Maritza Lopezek (Kolonbia, 1978) eta Juan Casasek (Kolonbia, 1978) Urte politak izan direla diote, baina momentu gogor asko pasa dituztela ere aitortu dute Hainbeste urteren ostean, bizi berri bat hasteko unea dela iritzita utziko dute atzean Laranjadi izkinako taberna nola izan zen hasiera?
"Kulturartekotasuna eta euskara herri ikastetxean" proiektua martxan da Herri ikastetxeak, Ekain guraso elkarteak, Euskara Foroak, Udalak eta UEMAk, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko adituen gidaritzapean "Kulturartekotasuna eta euskara herri ikastetxean" proiektua jarri berri dute martxan Amelia Barquin eta Karmele Perez UHEZIko irakasle eta ikerlariek proiektua azaltzeko lehen saioak eskaini zituzten irailaren 15ean eskolan, goizean irakasleentzat eta arratsaldean gurasoentzat Saioa telegram bidezko aldi bereko itzulpenarekin egin zen, euskaraz ulertzen ez zutenei gaztelerara itzuliz Ikasturte haserako bilerak ere horrela egiten jarraitzekotan dira ikastetxean
Garai hartan Azpeitian bizi ginen, eta Loiolako Uranga tabernan nengoen lanean Amak Iraurgi tabernako sukaldean egiten zuen lan, eta Joanak Marina Berri jatetxean. Gure negozioa irekitzeko intentzioa genuen, eta Zestoako Agustin tabernari buruz hitz egin zidaten Ikustera etorri ginen, asko gustatu zitzaigun, eta negozioa irekitzea erabaki genuen 15 urte pasa dira ordutik Era guztietako uneak bizi izan dituzue Sentsazio oso politarekin goaz, baina momentu oso gogorrak ere bizi izan ditugu Gorabehera askoko urteak izan dira 2008ko krisia oso gogorra izan zen, taberna ixteko arriskuan egon ginen Pixkanaka errekuperatzen hasi ginen, eta Arriya filmaren grabaketak egoerari buelta ematen lagundu zigun. Hogei egun pasa zituzten Zestoan pelikula hori grabatzen Egunero ia100 menu ematen genituen, eta gero afaritarako beste horrenbeste ogitarteko Horrek bultzada handia eman zigun Lana gogor egin duzue Bai, lan asko egin dugu, ordu asko sartu ditugu Garai batean taberna denak itxi zan egoten nintzen orduan etortzen zen jendea gurera Momentu oso onak ere bizi izan ditugu: kintadak, festak nola hartu zenuten taberna ixteko erabakia? taberna hartzerako finkatu genituen helburuak bete ditugu; etxebizitza, semearen unibertsitateko ikasketak… Aspalditik genuen ixteko asmoa Pandemia baino urtebete lehenago utzi behar genuen, baina egoerak bete betean harrapatu gintuen Urte askotan sakrifikatu gara eta orain lasaiago bizi nahi dugu eta asteburuez gozatu Aurkituko dugu zerbait
EBK
EBK SIGLAK IRAKURRIKO ZENITUEN HONEZKERO. ZESTOAKO ENERGIA BERRIZTAGARRIEN KOMUNITATEA GARA, HERRITARREZ OSATUTAKO
TALDE BAT, ETA MARTXOAREN 31Z GEROZTIK ELKARTZEN ARI GARA ENERGIA-EREDU
ALTERNATIBOAK LANTZEKO, UDALAREN BABESAREKIN
ETA GOIENER KOOPERATIBAREN BIDELAGUNTZAREKIN.
Ez dugu helburu bakarra. Batetik, energia-iturri berriztagarrien aldeko apustua egin nahi dugu, ikuspegi ekologikotik, eta bestetik, banaketa eta kontsumo bidezkoago baten aldekoa, ikuspegi sozialetik. Bi helburuak argi, energia-kontsumorako komunitate, elkarte edo kooperatiba bat sortzea nahi dugu, energia-ekoizpenerako baliabide propioak izango dituena. Orain arte egindako 7 bileretan, bideari ekin diogu, eta hiru lantalde sortu ditugu, ekimen horri hiru aldetatik heltzeko. Hala sortu dira alderdi teknikoak, juridikoak eta komunikatiboak jorratzeko lantaldeak. Proiektuen bideragarritasun teknikoa aztertzen ari gara: energiabeharrak, teilatuen egokitasuna eguzki-panelak jartzeko... Baita bideragarritasun juridikoa ere: komunitatearen forma juridikoa, Europako eta tokiko legeriak...
Ez dugu udalerri osoa hartuko duen proiektu bakar bat egin nahi, ez eta gune bati mesede egin eta besteez ahaztu ere. Horregatik, hasteko, bi aurkezpen-bilera egingo dira Aizarnan eta Arroabean. Egoki litzateke bilera horietara elektrizitate-fakturak eramatea, zer neurritako instalazioak egin beharko liratekeen ikusten joateko.
Gogoan hartu bi hitzordu hauek: Urriak 13an, Aizarnan elkartuko gara eta urriak 27an, Arroabean
BI UrtEKo EtEnArEn onDorEn, AUrtEn
HEMEn IZAn DIrA HAUr SAHArArrAK
oPorrAK BAKEAn ProGrAMArEn
BArrUAn HILABEtE InGUrU EGIn DUtE
GUrEAn, EtA ABUZtUArEn 31n ItZULI
ZIrEn SAHArArA EUSKADIn 149 HAUr
EGon DIrA GUZtIrA, EtA GIPUZKoAn 47; HAIEtAtIK BI, GUrEAn: BAtA ZEStoAn EtA
BEStEA ArroABEAn AUrtEn, BErrIKUntZA
BAt IZAn DU ProGrAMAK: HAUr GUZtIAK InoIZ EtorrI GABEAK IZAn DIrA; oSASUn JArrAIPEnEn BAt EGItEKo ZEUKAn HAUr BAKArrEn BAt KEnDUtA, AUrrEnEKo
ALDIZ ZEtoZEn GAInontZEKo GUZtIAK, EtA HorrEK FAMILIA BErrI ASKorEn PrEMIA EKArrI DU, BAInA LortU DUtE EtA GUStUrA DAUDE AntoLAtZAILEAK
trAMItE KontUAK EtA EGoErA tArtEKo, BEStE UrtEEtAn BAIno 20 BAt EGUn BErAnDUAGo EtorrI DIrA, EtA HorrEK ErE BErE ZAILtASUnAK EKArrI DItU ZEStoAKo FAMILIAK ErE KontUrAtU DIrA HorrEtAZ: "HAUrrEK DEnBorA GUtXIAGo IZAn DUtE BErtArA oHItZEKo, BAItA oSASUn KontUAK EtA BEStELAKoAK EGItEKo ErE", DIotE
EStI ZABALA EtA HArEn FAMILIAK MUEtAZBILAH, zortzi urteko mutikoa, hartu dute etxean, eta Eneritz Diezek eta haren ama Ana Belen Azkuek, berriz, Nayat neskatoa. Zabalaren esanetan, ondo moldatu dira Zortzi urteko bi seme ditu berak eta, aukeran, adin berdintsuko mutiko bat nahi zuten, eta halaxe etorri zaie Ohe handi batean egin dute lo hirurek, hilabetez Wadna elkartean aritua da Esti eta kanpalekuetan ere izana da Betidanik zeukan gogoa haurren bati laguntzeko, eta nahiko garbi zeukan aurtengoa zela urte egokia Harrituta daude horren denbora gutxian euskara nola ikasi zuen: zenbatzen, abesten... Igeriketako ikastaroa ere egin zuen, eta hamar egunean ikasi zuen. Familiakoen eta lagunen izenak ere berehala ikasi zituen… “Oso ume irekia eta argia da, futbolzalea, eta zoragarri moldatu da gure girora Lagunek eta familiak ere asko lagundu digute, eta eskertuta gaude”
Anekdotak kontatzeko tartea ere hartu dugu eta hala kontatu du Estik: “Hemen zegoela, hortza bat erori zitzaion, eta Perez saguak txanpon bat ekarri zion. Hurrengo egunetan ere hortza burukoaren azpian jartzen jarraitu zuen, badaezpada ere Estik ez dauzka ahazteko azken egunak, “hunkigarriak izan ziren, famili eta lagunekin otordu agur ederrak egin genizkion Hala ere, sentsazio arraroa sentitu genuen bazihoalako; poza eta tristura aldi berean”
ArroABEKo FAMILIAn, 21 UrtEKo EnErItZ DIEZ izan zen haurra etxean hartu nahi zuena: “Betidanik nahi izan dut”. Ama konbentzitu zuen aurrena, eta haren baietzarekin, amona ondoren, biek lan egiten baitute eta hirugarren bat behar izaten dute tarteka. Interneten begiratuta hasi zuen ibilbidea: “Zer egin behar da haur saharar bat etxean hartzeko” jarri omen zuen bilatzailean Bost telefono ezberdinetara deika jardun eta gero, Samuel Ruizen, Zumaian bere irakasle
COVID krisia gainditu da Barrutik begiratuta gogorra izan al da? Nahiz eta oraindik langileok maskarekin jarraitu, COVIDak egoiliar eta familia artekoei ekarritako sufrimendua jada iragana da Egoiliarrek irailaren erditik, etxe guztian zehar ibiltzeko aukera berreskuratu dute Beste kontu bat zera da: krisi honek ekarri duen eragin ekonomiko gogorra San Juanen beste hainbat egoitzatan bezala, arazo ekonomiko handiak izan ditugu COVIDaren eraginez Eskulan gehiago jarri behar izan da ba jak ordezkatu Horrek zalantzan jarri du egoitzaren bideragarritasun ekonomikoa Kasu honetan azpimarratu beharra daukat egoera honen aurrean San Juaneko langileek izan duten konpromisoa Izan ere soldaten murrizketa bat onartu zen Bestalde, Fundazioko partaideen jarrera sendoa ere beharrezkoa izan da egoitzak maila berarekin aurrera jarraitu ahal izateko
Eta orain obrak?
COVID garaian aldaketa batzuk egin ditugu: errehabilitazio gela martxan harri da erizainen gela handitu da Bitarte horretan Europako dirulaguntzak lortu ditugu eta San Juan Egoitzak egoiliarren etxea izan nahi duen bidetik jarraitzeko aldaketa osagarri nahiko egingo dira
Kaperaren eremua erabiliko dugu gela berriak egiteko Banakako gelak izango dira, eta bakoitzak bere komuna izango du Etxe barruan beste igogailu bat jarriko dugu mugikortasuna hobetzeko
Hori guztia egiten denean, bi helburu garrantzitsu lortuko dira: espazio gehiago izatea eta irisgarritasuna hobetzea Egoitza herritarrengana hurbildu nahi da eta herria egoiliarri zabaltzea nahi dugu Ziur gaude aldaketa horiek bultzada handia emango dietela San Juan Egoitzak herritarrekiko duen konpromisoari eta gertutasunari Zaintza komunitarioaren herri proiektuan sartuta zaudete Zer bilatu nahi duzue? Egiten ari garen guztia bide horretatik doa Norberaren etxean bizi eta zainduak diren pertsonak eta egoitzan bizi direnak komunitate beraren parte dira Beraz proiektu beraren parte izan behar dute Herritarren artean erabakita moduan egongo da zaintza eta zainduen eta zaintzaileen bizi kalitatea Urtetan San Juan Fundazioko langileok egoitza irekia eta herrikoia bultzatu dugu eta obrak amaitzen direnean, datozen hamarkadetarako prestatuta egongo da Herri proiektu komunitarioan gure ekarpen profesionala egin nahi dugu eta egoitzan ditugun zerbitzuak partekatzea izan daiteke horretarako bide bat Beste bide bat izan daiteke herritarrak egoitzako bizitzan txertatzea Azken urteetan Udala eta 3Z taldearekin ari gara lanean herri mailan Herritik kanpo, EHU eta Aldundiarekin ere asko ari gara hitz egiten, eta gauzak aurreratzen
Joseba Illarramendi San Juan Egoitzako zuzendariarekin hitz egin dugu
a g e n d a
29osteguna Energia Komunitateko bilera, 18:00etan Alonderon
30Ostirala
Artisau garagardo festa Kontseilu sozialistak antolatuta. 18:00 irekieta 19:00 Izar haitz garagardoaren azalpena 22:00 Ktarsia kontzertu akustikoa * Girotzaile naturalen ikastaroa Aiora Urbietarekin, 17:00etan Alonderon Izene ematea Portalen
urria
01larunb ata
Artisau garagardo festa. 11:00 Produktuen eta elikagaien bilketa berezia. 14:00 Bazkaria. 16:30 Mus txapelketa 22:00 Bertsio gaua * Beñat Benantxio III Ibilaldi neurtua
07larunb ata
Zirkoteke haurrentzako zirku ikuskizuna, Aizarnan 17:30ean
08igandea
Umeekin mendi irtera
11asteazkena
Jubilatu eta pentsiodunak Lizarrara.
12igandea
Puzgarriak Arroagoian
14ostir ala
Intsentsu eta kandelen ikastaroa Aiora Urbietarakin Alonderon Izen ematatea Portalen * Bakar hizketa saioa Portalen Ane Lindane, Mirari Martiarena eta Maria Blancorekin
15larun bata
txikitasunian Haundi
Arroabean 10:00 14:00 baserritar eta artisauen azoka Idiakaitzek girotuta 17:00 buruhaundiak 18:00 umeentzako erromeria Izer eta Alabierrekin 20:00 parrilada 22:00 Izer eta Alabierrekin erromeria.
28asteazkena
"Eskobien atzetik" kale antzerkia, Arroabeko plazan, 17:30ean
*Zestoako Arte
Eszenikoen Eskola
Haur, gazte eta helduentzako antzerki saioak Aurten berrikuntza asko: egile ikastaroak, haur eta gazteentzat zirku tailerra, helduen taldean ahotsa eta pertsonaia lantzeko tailerra...
Gaztelekutik urriko eskaintza
6
: gaztelekuko kurtso hasiera Proposamenak jaso (3 zikloa)
7 8: proposamenak jaso (DBH)
13: jolas librea, gaztelekuan (3.zikloa).
14 15: irteerako izen emateak (DBH), gaztelekuan
18: ni margolari tailerra (2 zikloa) 16:45 17:45 edo
18:00 18:00 Aurrez izena eman
20eta 27: gu sukaldari: pizzak, gaztelekuan (3 zikloa)
21: bilarra, gaztelekuan (DBH)
22: Irteera: txindokiko Itzala (DBH). Irteera: 14:30, Gurutzean. Itzulera: 19:30 Gurutzean Prezioa: 18 euro
25: ni margolari tailerra (1 zikloa) 16:45 17:45 edo 18:00 18:00 Aurrez izena eman
28: jolas librea, gaztelekuan (DBH)
Barbantxo:
7 eta 14: Arroabean eta 21 eta 28: Aizarnan eta Zestoako herrigunean