danbolin
elurraren zuritan jolasean 2011ko otsaila
114 zb.
elurraren zuritan
jolasean E
lurra, zuria bezain beltza, ederra
bezain gaiztoa. Nahiz eta gure herria
gutxitan estaltzen den maindire zuriz,
Eskia:
Jabier Zunzunegi
normalizatzen joan
ez pentsa zestoarrek ez dakitenik
den kirola
elurraren alde onak aprobetxatzen. Asko eta asko irteten dira herritik elurraz gozatzeko asmotan. Elur zale horien ibilerak hobeto ezagutzeko, eskiatzen urteak daramatzan Jabier Zunzunegirekin, snowboard-ean aritzen diren Gorka Igual eta Hodei Unanuerekin eta mendi-eskiak hartu eta gora eta behera
Zestoako lehenengotako eskiatzailea izango zara, ezta? Bai, lehenengotakoak gara gu. Hala ere, bada beste zestoar bat ni baino lehenago hasitakoa: German Apategi panaderoa. Hura, aste osoa lan egin ostean, igande goizetan bere umeak hartu eta Candanchura joaten zen. Gu ere askotan joan izan gara berarekin Frantzia aldera, egun-pasak egitera. Ume denak harekin nahi izaten zuten joan, furgonetan sartuta, ogi artean.
Gaur egun nahiko ohikoa da eskiatzera joatea, baina garai hartan nola hasi zineten? Zarauztar batzuk zerbait ibiltzen zirela enteratu eta gara hizketan. haien eskiekin probatu genuen asteburu batean. Gustatu egin zitzaigun eta haiekin joaten hasi ginen. Guk orduan ez geneukan eskiatzeko materialik eta Laxaro zapateroarengana joan nintzen mendiko bota batzuekin, zorua apurtuta nuela eta aurrean eta atzean kantoi moduko bat egin behar zidala esanez. Halako bota batzuekin ibili nintzen aurreneko aldiz, mendiko bota batzuk birmoldatuta. Hori izan zen lehen aldia.
ibiltzen diren Xabier Ostolaza eta Koldo Ruizekin aritu
“pistarik
Beti toki berdinetan eskiatu izan al duzu? Aurreneko aldietan Candanchura joaten ginen, baina eskiatzen hasi baino lehen. Jacqueline alaba zaharrenak zortzi bat urte izango zituen garaian, Tucako estaziora hasi ginen joaten. Gaur egun itxita dago baina Viella (Lleibaten atzetik da) bertan zegoen. Elur gutxi zegoelako itxi zuten eta, ondorioz, Baqueirara (Lleida) pasa ginen. Alpeetan ere ibili gara, Austrian, Frantzia nindoala, erori eta aldean... Hemengoaren aldean beste kontu bat zen hura. Leku mordoxka ezagutzeko aukera izan dut. eskiekin klabikula
errazenean monitore
�
hautsi nuen
Hasi zinetenetik hona gauzak nola aldatu dira? Gu hasi ginenetik hona material asuntoan ikusi dut aldaketarik handiena. Lehen ahal zen moduan joaten ginen, hel-
1 1
ZUNZUNEGI UGARTE ANAI ARREBAK BAQUEIRAN ESKIATZEN
burua joatea baitzen. Hala ere, alde handia zegoen gu joaten ginen modua edo/eta Bartzelona edo Madril aldetik joaten zen jendearen artean. Guk zahatoa eta bokata ederrak eramaten genituen. Horrez gain, lehen pijoen kirola zela esaten zen, jende gutxik praktikatzen zuelako. Baina denborarekin normalizatzen joan da eta egun kirol normal bat dela pentsatzen dut. Zure alabek eta bilobek ere eskiatzen dute, ezta? Beti eman izan ditugu gurekin alabak, ahal izan dugun leku guztietara. Gero alabek euren nobioak bilatu zituzten. Hasiera batean batzuk ez zuten eskiatzen, baina badakizu nola izaten den, azkenean haiei ere gustatu! Orain bilobak ere eramaten dituzte, eta umeak oso gustura joaten dira. Askotan irakasle modura ere ibilia izango zara ba? Irakasle modura ere jardun gara, bai. Lagunekin-eta joan izan garenean, batzuentzat lehen aldia zenez, ba zerbait erakutsi egin behar. Akatsik handiena izaten da hasiera-hasieratik aldapa handietara-eta eramatea, blokeatu eta eskiatzea lagatzen dute-eta batzuek. Pazientzia handiarekin hartzeko kontua da, apurka-apurka zeuk lagunduta. Askotan agujeta izugarriekin amaitzen duzu, ohitu gabeko gauzak egiten dituzulako.
tik nindoala, erori eta eskiekin klabikula hautsi nuela. Min hartu nuen tokitik ezin zidatela atera esan, eta lau kilometro inguru jarraitu behar izan nuen eskiatzen klabikula apurtuta nuela. Carabinieriak joan behar izan zuten nire bila. Holandar batzuekin nintzen egun hartan.
Eskiatzaile eta snow zaleen arteko pike horren gainean zer diozu? Guri los palilleros, los abuelos deitzen digute, katxondeo modura. Susto dezente ematen dizkigute horiek, pistaz kanpo-eta asko ibiltzen baitira, eta bat-batean bazoaz zeure kasa eta aldamenetik agertzen zaizkizu salto bat eginez-edo. Orain, ordea, beraientzako leku egokituak dituzte snow parkeak-eta. Baina nik ikusi izan ditut gazteak snow-arekin hasi, eta eskira pasa direnak. Nola doa aurtengo sasoia? Aurtengo sasoian neu ez naiz izan oraindik, baina esan didatenez, elurra nahiko eskas ibili da. Orain egin omen du zerbait baina... gauza gutxi. Hala ere, gaur egunean, tenperatura baxuak baldin badaude, kanoietatik-eta elur artifiziala botatzen dute eta horrek zerbait irauten du. Ez da elurrik onena baina... nahiko ondo mantentzen dituzte.
Kontatzeko pasadizorik ere izango duzu‌ Pasadizoak, ba egia esan ni oso gutxi erori izan naiz. Baina gogoratzen naiz Dolomitetan, astebete ederki ibili ostean eta azkenaurreko egunean hainbat mendi igo ostean, pistarik errazenean monitore baten atze-
¡¡¡
···
Konta daitekeen gertakizunen bat? Gorka: Orain gutxi tranpolin batetik salto egiten hasi nintzen. Airean kanpai-buelta bat egitea nahi nuen, eta erortzerakoan buruan kolpea hartu nuen. Konortea galduta Snowboard-a: egon nintzen eta gero hiru ordu inguruko amnesia izan nuen. Lagunak eta ezagutzen nituen baina ez nintzen Gorka Igual eta gai galdera errazei erantzuteko. Hodei Martija Zer da snowboard-a? Hodei: 14 bat urte genituenean sekulakoak egiten Surfaren antzeko zerbait da, uretan egin behagenituen elurretara joan ahal izateko. Urtean asrrean elurretan egiten dena, hankak taulari lotuteburu bat hartu eta eguraldia eta elurrari erreta ibiltzen dira. Batzuk pista normaletan ibiltzen paratu gabe autobusean Donostiara joaten gidira, beste batzuk pistetatik kanpo, zapaldu gabenen, Donostian beste autobus bat hartu eta ko elurretan. Gu akrobaziak egiten ibiltzen gara. Iruñera eta handik Jakara. Bertan hotel batean lo egin eta Candanchura joaten ginen Zergatik taula eta ez eskiak? autobusez. Gorka: ni eskiatzen hasi nintzen 14 bat urte inguru niNormalean ze ingurutara joaten tuenean, nire osaba Paskirekin. Gero, ordea, lagunekinzarete? eta hasi nintzen joaten elurretara eta orduan taulara pasa Candanchun hasi ginen, Astun eta Fornintzen, eskiak alde batera utzita. migalen ere ibiltzen ginen baina orain Hodei: Ni ere 14 urte ingururekin hasiko nintzen baina zuzeLa Mongiera joaten gara. Pistak gustukonean taula hartu nuen. Behin edo beste eskiatu izan dut, eskoago ditugu, lasaiagoak dira eta gainera lako ibilaldi batean-edo, baina taula probatu ostean gehiago merkeagoak. gustatu zitzaidan.
elurretako
surfa
Zenbat aldiz joaten zarete elurretara? Hasi ginenean urtean behin joaten ginen koadrilakoak. Udarako lanak-eta hasi zirenean, irabazitako diruarekin neguan hiruzpalau buelta egiteko ematen zigun. Orain gehienok gidabaimena eta lana dauzkagula, ahal dugun guztietan joaten gara. Beraz, kirol garestia dela esan daiteke? Baietz esan daiteke, baina ez da aberatsen kirola, bestela begiratu guri. Kirol hau praktikatzeko gogoa eduki eta lana egiten baduzu, ba egin dezakezu, gogoa behar da gehienbat. Askotan, asteburu bat herrian pasatuta diru gehiago gasta dezakezu elurretara joanda baino (parrandak…).
Nola doa aurtengo denboraldia? Esaldi batean definituko genuke aurtengo sasoia: eguraldi on asko baina elur gutxi. Aste egunetan elur mordoxka eta aste buruetan eguzkia egingo balu...
“ez da aberatsen kirola, bestela begiratu guri”
Bada eskiatzaileen eta snow zaleen arteko lehiarik? Bai. Pike sanoa dela esango genuke, Athletic eta Errealaren arteko pike bat bezala. Guk palillero deitzen diegu, baina azkenean denok amaitzen dugu elkarrekin. Beraiek guri quita nieves hots egiten digute. Zenbat jende mugitzen du kirol honek Zestoan? Jende dezente joaten da Zestoatik snow-a egitera. Mikel Miantxa da gehien ibitzen dena, monitore lanak-eta egiten ibiltzen da. Nahiz eta orain gutxiago, Espada ere asko ibilia da. Hauez gain, Joseba Illarramendi, Aitor Alberdi Beltza, gure koadrilako hainbat... Eta beste hainbeste, jakin ere ez ditugunak egingo.
GORKA ETA HODEI BAREGES-LA MONGIKO ESKI ESTAZIOKO SNOW PARKEAN
3 1
KOLDO RUIZ ALPEETAN, OSTOLAZAREKIN IZANDAKO BATEAN ARGAZKI TXIKIAN: XABIER OSTOLAZA ETA BALENTZIAR LAGUNA, HIRUKOTEA IRANERA JOAN ZENEKOA
Mendi-eskia:
abentura, saturaziorik gabe Koldo Ruiz eta Xabier Ostolaza
Hasteko, zer da mendi-eskia? Kirol hau eski alpinotik eta alpinismotik dator, bien arteko nahasketa bat da. Eskiekin igotzen da mendia, labaindu eta atzeraka ez joateko foka larruez eta eski-hortzez baliatuz, eta behin mendia igo ondoren, eskiatzen jaisten da. Noiz hasi zineten mendi-eskiarekin? Orain dela hamar bat urte hasi ginen. Beti ibili izan gara mendian, gu belaunerainoko elurrarekin mendia oinez igo guztia eta jaisten genuen bitartean, ikusten genuen jendea mendi-eskiekin elurraren gainetik gu baino askoz errazago igotzen eta ondoren abiadan jaisten. Gustatu, urtebete pistetan trebatzen ibili eta gu ere mendi-eskiarekin hasi ginen.
emititu eta beste arva baten frekuentzia jasotzen duena, elur azpian dagoen laguna gutxi gora behera non dagoen esaten duena; zunda, berriz, makila moduko bat da, elur azpian dagoena zein sakoneratan dagoen jakiteko balio izaten du; eta pala ba behin gure laguna non dagoen dakigunean gaineko elurra kentzeko.
“Aske sentitzen gara, mendi gurea izango balitz bezala”
Ze abantaila bilatzen dizkiozu pistetako eskiarekin alderatuz? Gu ibiltzen garen tokietan ez dago pistetako saturaziorik, askoz jende gutxiago ibiltzen da, ez daukagu ilaretan itxaron beharrik eta askoz ere merkeagoa da, ez baitago forfaitik ordaindu beharrik. Aske sentitzen gara, mendi guztia gurea izango balitz bezala.
Ze tokitan ibiltzen zarete? Hasiera batean Piriniotan ibiltzen ginen. Alpetan ere ibiliak gara, Chamonixen, Zermatten eta Oberdlanden. Orain dela bi urte, berriz, Iranen izan ginen 5.600 metroko Damavand sumendian.
Konta iezaguzue esperientziaren bat, gogoan duzuen bidaia bat, gehien markatu zaituena… Alpetakoa zoragarria izan zen, lehenengoa izan baitzen; dudarik gabe, Irango bidaia ere ahaztezina. Bitxikeri moduan, Iranen Teheranetik gertu, bertako girora egokitzen ari ginela, 3.500 bat metrora, mediku kontrol batekin egin genuen topo, emakume batek mendizaleei tentsioa hartzen zien. Tentsioa ondo zuenari gora joateko baimena ematen zion eta bestela behera.
Pistetan aritzea baino arriskutsuagoa izango da, Etorkizunean egitea pentsatu duzun bidaiaren ezta? bat edo... Bai, mendia beti da arriskutsua baina badakigu nora goaKoldo: [Barre txikiarekin] Bai, ni martxoan Turkiara noa. zen. Neurria hartzea da garrantzitsua: aurrez eguraldia eta Ostolaza: [Aurpegi tristeagoarekin] Ni ez, gustura joango elurraren egoera begiratu, jendea dabilen tokietara joan… nintzateke baina ezin dut. Hala ere, dudarik gabe, ahal duMendian, urrutira norbait ikusten badugu, nahiz eta guk bes- danean, egingo dugu beste planen bat. te planen bat izan, haien toki berera joaten gara segurtasunagatik. Gainean ibiltzen dugu beti, elur-jausiren batek harrapatuko bagintu ere, materiala: Arva da aparatu bat seinale bat
A
imar Etxeberria Amaiur Aristi
gurean
Liburutegitik
Indamendira
Urte berriarekin batera proposamen berrituarekin gatozkizue Katamarrua Natur Taldekook. Orain arte egindako proposamenen artean txangoak izan dira arrakastatsuenak eta hauei zukua ateratzea erabaki dugu: bidaiatxo hauek aurrez lantzeko aukera, hain zuzen ere. Urtean zehar egingo ditugun lau irteeretan landuko diren gaiak aurrez ikasi edo aztertzeko aukera izango da, liburutegian denon eskura jarriko ditugun liburu, (osoak edo atal interesgarriak) txosten eta Interneteko helbideen bidez. Plazaratze hau ibilaldia baino hilabete lehenago egingo da, nahi dituenak irakurri eta aztertzeko. Ibilbidearen egunean gaiari buruz hitz egiteko aukera izango dugu. Hala ere, txangora, ezer irakurri gabe, zer-ikusi joan nahi duenarentzat ere, ateak zabalik daude; esan beharrik ez dago.
Ibilbide hauen artean, lehenengoa geologiari eskainiko diogu. Zestoan hain ugaria den kareharriari buruz eta kareharritan agertzen diren fosilei buruz gehiago jakiteko aukera izango dugu. Kareharria edo kare-haitza karbonatoz osatutako harkaitza da. Gutxienez erdia karbonatoz (Ca CO3) osatutakoa. Harri sedimentarioak dira. Martxoaren 20an, goizeko 10:00etan Gurutzean elkartu eta Txatxarromendi eta Indamendiko iparraldeko mendi hegalak aztertuko ditugu, hango geologia aztertu nahian. Egitura geologikoari dagokionez, Indamendi klippe izeneko irla tektonikoan dago. Klippe horrek mendilerro xume bat eratzen du, Kretazeo garaiko uharri edo arrezifeek osatutako kareharria. Kretazeo garaia Bigarren Aroa edo Mesozoikoa deitutakoaren azken aldia da, duela 141 eta 65 milioi urte artekoa. Ibilbide honen helburuen artean daude, gure inguruko mendietan hain ohikoa den kareharria hobeto ezagutzea, eta bide batez, berau sorrarazi zuten bizidunei eta inguruneari buruzko ideia orokor batzuk geureganatzea. Horretarako, fosilak ugari diren inguru batera hurbildu eta aurkitzen saiatuko gara. Ondoren, aztertu, sailkatu eta identifikatzen ahaleginduko gara. Fosil aztarnategian indusketa lanak egingo ditugu, gehiegi nekatu gabe, jakina! Jakin-min handiagoa dutenentzat gomendagarria da lanabes xume batzuk eramatea, esate baterako, lorezain-pala edota aitzur txikia. Lan hauek, beti ere, begirune osoz egingo ditugu, hots, mendia suntsitu gabe. Behin fosilak aztertu eta gero, urpeko bizidun hauei buruz eta berauen bizimodua baimendu zuten ingurumenari buruz hitz egingo dugu, baita bizidunen artean sortu ziren harremanei buruz ere. Bukatzeko, gune horiek mendi bilakatzearen arrazoiak zeintzuk izan daitezkeen eztabaidatuko dugu. Gai hau zure gustukoa bada hurbildu liburutegira eta bertan dauden txosten eta liburuetan aztarrikatu; ondoren, ibilbideari eta bertako aztarnategiari zuku gehiago ateratzeko modua baita. Herriari, eta bide batez, gure mendiei buruz gehiago ikasteko aukera paregabea. Anima zaitez!
K
atamarrua Natur Taldea