116 - 2011 apirila

Page 1

danbolin Alkategaiekin hizketan

herriari

begira

2011ko apirila

116 zb.


zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

telefonora

www.zestoaautoak.com


Hilabete bat, horixe da, gutxi gora behera, udal hauteskundeetarako geratzen den denbora. Atariko hau idazten ari naizela, apirilaren 11n, oraindik zerrenda-buruetako bat nor izango den jakiteko zain gaude. Hamaikabat, Aralar eta EAJ alderdietako hautagaien zerrendak eskuragarri ditugu, ez ordea, Bildu-koak. Zerrenda-buru baten izena jakitea falta zaigu, alkategaiekin elkarrizketa egin eta ale hau borobiltzeko. Hautagai bat falta da, otsailean sortu zen Sortu izeneko alderdi berria Espainiako justiziaren filtro politikotik pasatu delako, eta eskakizun guztiak bete arren, Espainiako justiziak berriak ezartzeari ekin diolako. Justizia ez da justua, hori kontu zaharra dugu, eta ezta judiziala ere sarri, politikoa baizik. Dena den, hauteskundeetan botoa nori eman zalantzan baldin bazabiltza, hurrengo orrietan datorren elkarrizketa lagungarri egingo zaizulakoan nago. Hauteskundeena dugu ale honetako gai potoloa, baina inola ere ez da bakarra. Garai batean Amalda Abesbatzak entseatzen zuen Idiazpiko lokalean, gaur egun musika-terapiako ikastaro batzuk egiten dira, Felipe Murillo azpeitiarraren gidaritzapean, 3 eta 5 urte bitarteko haurren dohainak aurkitu eta azaleratzea du helburu ikastaroak. Maialen Kortadik emango digu xehetasun gehiago hurrengo orrialdeetan. Bestalde, herrian oso entzutetsua ez den, baina urteetan izugarrizko lan emankorra egiten ari den talde batengana jo dugu. Gaixoen Taldea edo Osasun Pastoraltza izenez da ezaguna talde hau, eta horrela esanda askori arrotza egingo zaion arren, esango nuke urtero Lurdesera irteera antolatzen duen taldea dela esanda, bat baino gehiago konturatuko dela nortaz ari garen. Janire Diazek hitz egin du Nati Azkue, Miren Azpeitia, Mari Karmen Etxeberria, Maria Angeles Izeta eta Arantxa Rezabalekin, beren jardueraren berri eman asmoz. Azkenik, Auzoetatik atalean, Mirari Ibargurenek Arroagoiko kontuak dakarzkigu, bertako Auzo-elkarteak egindako ibilbidearen eta etorkizuneko asmoen berri emanaz. Efemerideetan Arroa Zestoako auzoa noiztik den jakiteko aukera ere izango duzu, besteak beste. Bukatzeko, bazkide baldin bazara, azken orrialdearen behe-aldean Ekain koba eta Ekainberriri buruzko galdera bat aurkituko duzu. Galdera asmatzen dutenen artean zozkatuko dira erreplika ikusteko sarrerak. Beraz, oraindik ikusi gabe baldin badaukazu, parte hartu! Eta oraindik bazkide ez bazara, edozein momentu da ona!

d a n b o l i nEK

N

erea Odriozola

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larra単aga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (O単ati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 13 14 16 18 123

HAUTESKUNDEEN ATARIAN

INKESTA

ENBIDOAK

ALKATEGAIEKIN ELKARRIZKETA

AUZOETATIK

D A N B O L I N- Z U L O

GAIXOEN TALDEA

KORTADIREN PLATERETIK

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. M A R E A Z M A R E A , B E R D I N TA S U N E R A N T Z argiaren indarra eduki nahiko genuke, orain inoiz baino gehiago, Marian, baina zoritxarrez mareak astintzea ez da batere erraza. Horretan gabiltza, hala ere. Mareak mugitu eta irla berri bat aurkitu nahi genuke, non eraso eta hilketa guztiak amaituko liratekeen, konplexu zein barrerarik gabe gure buruak baloratuko genituzkeen eta, nola ez, emakumeok gure artean biltzea justifikatu beharrik ez genukeen izango. Nekez begiratzen dugu ontzi honetatik ozeanora: 2002tik 2009ra emakumeen aurkako erasoak bikoiztu egin dira. Olatuak areagotuz doazen heinean, askatasun sexualaren inguruko delituak, probokazioa, adin txikiekiko prostituzioa, pornografia eta abar gero eta ugariagoak dira. Lehenengo zibilizazioen sorreran, “sortu eta bikoiztu zaitezte; bete lur planeta eta animaliekiko jarrera menderatzailea har ezazue” ideologia nagusitu zen, eta orain, aldiz, kapitalaren ideologiara pasa gara (produkzio gaitasunak garatu). Irizpide horren arabera, gizonezkoa omen da produktorea. Halaber, hasierako nekazal zibilizaziotan emakume eta gizonezkoen desberdintasun biologikoak (zakila ugalketa-instrumentu eta botere-sinbolo gisa) desberdintasun kultural gisa ezarrita geratu ziren, emakumea gizonezkoen mendeko izaki bilakatuz. Irizpide hori generazioz generazio hedatu da, pixkanaka, gaur egunera arte. Egungo sexismoa, neosexismo –edo sexismo berri– gisa ere izenda genezake. Noiz edo noiz diskoteka inguru batera bazoazte eman begiratu bat emakumezkoei. Guztiek perfil bera dute: minigona, eskotea, makillajea, takoiak… (esklabo sexualak agian?). Eta entzun diskoteketako musika, reggaetoia da adibiderik garbiena. Askok ezagutuko duzue Gasolina abestia, Daddy Yankeerena. Adi: Aquí nosotros somos los mejores, no te me ajores, en la pista nos llaman los matadores...esto va pa las que son mas zorras que los cazadores. Gizonezkoak ehiztariak eta emakumezkoak “zorrak”, gara beraz! Hortik aurrera norberak atera ditzala bere ondorioak. Milaka eta milaka adibide zerrenda genitzake, ohikotasunetik irten barik. Hitzak neurtuta ditugu, ordea, enbido honetan. Bitartean, ontzi berean iparrerako noranzkoan jarraituko du Ilargierdik eta berdintasunera iristeko tantaz tanta mareak sortuko ditugu. Mareak ezagutzen dituzten ontzien gidari profesionalak dira emakume arraunlari zestoarrak, ezta Atsegin? Nola daude emakumezko arraunlariak? Besarkada handi bat!

Il

Ilargierdi

Alkate izango bazina, zer egingo zenuke? Jendearen beharrak entzun, sailkatu, ikusi zenbat diru dagoen eta horren arabera adostasun batekin zer egin daiteken aztertu. Horrekin herria pixka bat transformatzen eta hobetzen joan, herri honek badu potentziala, bakarrik sinistea falta zaigu eta gauzak egiten hastea beti ere egoera kontutan hartuta.

36 urte

Iñigo Etxeberria

Ba bixitasun pixka bat ematen saiatuko nintzateke herriari, kontzertu eta antzerki eta horrelakoekin. Ekitaldi txikiak baina sarri, asteburutako giroa hobetzeko. Eta garraio aldetik ere saiatuko nintzateke sarriago jartzen zerbitzuak eta merkeago ere bai.

18 urte

Sara Matsutani


5 Ba ez dakit, entretenimendu Ba etxean gehiago jarriko komentatu izan nituzke, antzerAlkate izateditugun gauzak, ki gehiago, konari laga, ez ninbide gorria hobetzertu gehiago… tzateke alkate tu eta Lasaoraino ez dakit ba, muizango, ez dut luzatu ahalko bagimendu pixka balio alkate izalitz eta ez dakit bat… ez dakit, teko. Oso lotsaba, haurtzaindezine bat, igerilegabea izan begia handitu, leku bat, ez dakit, har da alkate hengo futbol zeez zait besterik izateko ta… ez laian barruko zebururatzen… dakit ba… ez, laia pixka bat ez, ez nintzatetxukundu eta ke izango eta ki- Vini Eronides parke bat egin 30 urte tto. edo…

34 urte

Esti Korta

50 urte

Pello Iparragirre

Nik areto bat egingo nuke kultur ekintza ezberdinetarako, antzerkia, musika taldeak, bertsoa, zinea, kafe antzoki moduko bat garai bateko zineman edo…

26 urte

Esti Zabala

i

RAKASKUNTZA dut ogibide eta une honetan Azpeitian egiten dut lan 3 urteko 21 haur zoragarrirekin. Edozer gauza emango nuke haurrek mundua aztertzeko duten begirada berezi hori berreskuratzeagatik, baina saiakera guztiak eginda ere alferrik! Nirea dagoeneko karratuegia da, besteengandik berdinegia agian. Pablo Motosek esan bezala, haurrak izaki libreak dira, freskotasun handikoak, modu askean pentsatzen dutenak eta gu baino haratago iristen direnak, oraindik inork ez baitie pentsamendua moldatu Hezkuntza deituriko horrekin. Euren burutazio eta erreflexioak gureak baino hobeak izan ohi dira eta horregatik txoko honetan zuekin elkarbanatu nahi nituzke horietako batzuk. Badut gelan neskatxa bat printzesen istorioak izugarri maite dituena. Pasa den kurtsoan neska hau eguneko momentu askotan lurrean etzanda agertzen zen. Hauetako batean galdetu zioten: “Sarai, zergatik zaude lurrean etzanda?” Eta berak erantzun zuen: “Printzipie etortzeko zai nao”. Plastika txokoan tenperekin marrazteko gunea dugu eta aurreko batean margotzen amaitu ostean Libe eta Asier komunera joan ziren eskuak garbitzera. Halako batean Asier etorri zitzaidan iturritik urik ez zela irteten esanaz. Ez ziola behar adina indarrekin bultzatuko eta berriro saiatzeko esan nion. Handik gutxira berriro etorri eta esan zidan: “Ainhoa, ezta urik ateatzen e, iturriye dixkurau ingo zan…”. Hipotesi bikaina alajaina, eta ez zitzaion arrazoirik falta, urik ez baitzen aterako arratsalde hartan, geroago jakin nuen obrak zirela eta ura moztuta zegoela. Adel etorkina da eta azaroan iritsi zen Marokotik. Oraindik euskaraz hitz egiteko gai izan ez arren guztia ulertzen du. Arratsaldean puntzoiarekin zulotxo batzuk egiten aritu gara eta amaitutakoan sobratutako paper zatiak paperontzira bota ditugu. Adelek zakarrontzian gaileta zati bat aurkitu du eta niri erakutsi dit. Gaileta zatia garbia egon arren zakarrontzitik ekarri duela ikustean berriro bere tokira eramateko esan diot eta mutikoak baita halaxe egin ere! Zatia hartu, gaileten kaxan sartu eta lanera itzuli da. Ni berriz, umeari begira gelditu naiz. Niretzako lehengo tokia zakarrontzia zen, berarentzat ordea, gaileten kaxa. Ederra izaten da aurrera begiratu eta amestea, baina zein polita aldi berean atzera begiratzea ere!

E

nbido 2. Ainhoa Aldalur


Alkategaiekin

herriari begira

Orain dela lau urte bezala, danbolinek mahai baten bueltan bildu ditu udal hauteskundeetara aurkeztuko diren alkategaiak. PPk eta PSE-EEk ere hautagaitzak aurkeztu dituzte, baina herritik kanpoko pertsonek osatzen dituzte zerrenda horiek. Eta herrian bizi diren alkategaiekin hitz egin dugu. Lau izango dira oraingoan, eta horien artean batek baino ez du errepikatuko hautagai gisa, Hamaika Bat-eko zerrendaburu Juana Mari Astigarragak hain zuzen ere. Gainerako hiruak, Leire Etxeberria (Bildu), Josetxo Mendizabal (EAJ) eta Haroa Rodriguez (Aralar), aurreneko aldiz aurkezten dira, eta lauek konpartitzen dute Zestoaren alde lan egiteko gogoa. Grabagailua jarri diegu aurrean eta, bata bestearen atzetik, herriak datozen urteotan izango dituen erronka nagusiez mintzatu dira danbolin-ekin.

≠Orain dela lau urte argi ikusten ez zen krisi garai batean iritsiko zarete udal arduretara. Nola eragingo du horrek zuen udal politikan? Juana Mari Astigarraga: Gerrikoa estutu beharra dago administrazioan, sarrerak eta gastuak orekatu behar ditugulako. Eta epe ertain eta luzerako planifikazio bat behar dugu, inportatea delako nora eta ≠nola iritsi nahi dugun. Krisi garai hauetan garrantzitsua izango da ekonomiaren sustapenaren alde lan egitea, ditugun enpresen, eta ahal bada, lan berria ekartzearen alde. Momentu honetan 185 bat lagun daudelako langabezian Zestoan. Gehiegi dira, eta lana sortzearen alde zubi lana egin beharra dauka udalak. Leire Etxeberria: Krisi ekonomikoa boterea dutenek sortu dutela ikusten dugu. Eta udal txiki batentzat oso zaila da horri erantzutea. Lehenagotik dauden zorrak ere hor daude, eta diru-laguntzak ere murriztu egiten ditu horrek. Zestoan ere ez daude gauzak ondo langabeziari dagokionez, eta irtenbide bat ikusten dugu udalak azpikontratak kentzea, hala nola, kale garbiketan. Erronkak aipatzea zaila da, krisi honek hartuko duen norabidea aurreikustea zaila delako. Baina udalak sortzen zaizkion beharren arabera erantzun beharko du. Haroa Rodriguez: Dauzkan azpiegiturak eta zerbitzuak baliatuta, udalak lana sortzen lagundu beharko luke. Nola? Gure ustez, zerbitzuen eta turismoaren bitartez. Zorpetze handia dago, eta hemen langabetu kroniko asko daude. Udalak baditu baliabideak hor sakontzeko. Josetxo Mendizabal: Aurrekontua kontrolatu behar da sekula baino gehiago. Baliabideak juxtukoak dira, eta gastuak hor daudenez, kontrol handia behar da. Udalaren zorra ere murriztu egin da, eta bide horretan segitu beharko genuke, herritarrekiko arreta maila jaitsi gabe. Eta inbertsioak mantenduta. Ahal dela, empresa gehiago ekarri beharko genuke, eta ea lortzen dugun diru sarrerak igotzea. Langabeen egoeraren argazki bat ere egin beharko genuke.


7 hizketan Kontuan izanik dirua ez dagoela soberan, zein dira zuen egitasmoak azpiegituren alorrean? L. Etxeberria: Arroabehean saihesbidea egitea proposatzen dugu. Horretarako lurrak badaude, eta horrekin batera, eskola eta kiroldegia egitearen aldeko apustua egiten dugu. Hori, ordea, ez dago gure esku bakarrik, eta beste instituzio batzuekin ere lan egin beharko dugu, Foru Aldu≠ndiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin adibidez. Herriguneari dagokionez, herri eskola handitzea aurreikusten dugu, eta hor pilotaleku bat eranstea. Anbulatorioa ere egoera eskasean dago, eta osasun zentro berria zabaltzeko lokala ere badugu, baina ez dago gure esku bakarrik, beste erakunde eta instituzioekin egin behar dugu lan. Eta beharrak sortzen direnean erantzun beharko zaie. Parkearekin egin den bezala. Eta oso garrantzitsua jotzen dugu mantentze-lanei eustea. Kontua ez delako gauza berriak besterik gabe egitea, baizik eta daukaguna zaintzea eta berritzea. H. Rodriguez: Garbi daukagu Arroabeko saihesbidea egin behar dela, baina herrikoa ere egin beharko litzateke. Proiektuak eginda daude. Bestetik Lasaotik Zumaiara bitarteko bidegorri bat egin beharko genuke. Diru asko eskatzen du, baina egitea dago, behar den lekuan borrokatuta. Eta komun publikoak ere jarri beharko genituzke. Ekainberrira etortzen diren umeak, adinekoak... galduta egoten dira komun bila. Haurtzaindegia handitzeko beharra ere ikusten dugu. Ondoko lokala hor dago, eta zerbait egitea egongo da. Azken batean iruditzen zaigu Zestoako haurrek Zestoan egon behar dutela, eta ez Arroan. Azkenik, esango nuke bainuetxea eraberritu egin behar dela, bainuetxea berpiztu, udalak bizkarra eman baitio. Bainuetxea altxorra da eta bertako arduradunekin aztertu beharko genuke ea posible den igerileku bat egitea bertan, bai beraiek bai herritarrek erabiliko dutena. J. Mendizabal: Saihesbideak Arroabeari ezer onik ekarriko dion zalantza daukagu. Trafiko aldetik ez luke gauza askorik konponduko, eta

Ωeremu berde bakarra utziko luke, industrialdearen eta etxeen artean. Gainera, ez dakigu krisi garaian horrenbeste diru publiko horretan gastatzeak merezi duen. Azterketa bat egin beharko litzateke, baina epe luzeago bati begira, eta beti zenbat diru dagoen ikusita, egokiagoa ikusiko genuke Zumaiatik autopistarako lotura zuzena egitea. Eta saihesbidea, egitekotan, autopista sarreratik gasolindegira egingo genuke, industrialdearen atzealdetik. Zestoako saihesbideak, berriz, ez dauka irtenbide errazik, Arozenatik gasolindegira bitarteko tartea egiteko trafikoa desbideratu egin beharko litzatekeelako, eta ez dagoelako alternatibarik. Eta orain premiazko neurri gisa ikusten dugu bainuetxeko autobus geltokia lur azpiko pasabidearen ondora eramatea. J. M. Astigarraga: Datozen urteetan plan orokorraren diseinu berria egin beharko genuke, eta herriak non dituen lehentasunak definitu. 1520 urtera begira zer nolako herria nahi dugun. Azterketa bat egin behar da eta dauzkagun baliabideen arabera lehentasunak aipatu. H. Rodriguez: Idiazpi auzuneko igogailuarekin zer gertatu den ere jakin nahiko nuke. Zulo handia gelditu da hor, eta oso gaizki gelditu da. J. M. Astigarraga: Idiazpiko auzunearekin zorra dagoela ikusten zen, eta erabaki zen, dirua ez egonda, etorkizunean igogailua jartzeko bidea ireki behar zela. Ikusi beharko dugu zer irtenbide daukagun.

SOSLAIAK

LEIRE ETXEBERRIA

( AZ P E I T I A, 1 9 8 0 )

Haur hezkuntzako maisutza-ikasketak ditu eginak eta Zestoako haur eskolan egiten du lan.

J O S E T X O M E N D I Z A B A L ( ZE S T O A, 1 9 5 5 ) Turismo ikasketak eginda. Duela bost urtetik Mendizabal auto-eskola kudeatzen du.

J U A N A M A R I A S T I G A R R A G A ( AZ P E I T I A, 1 9 7 4 ) Zuzenbidean lizentziatua. Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetza, Giza Eskubide eta Berdintasunerako zuzendari nagusia da. Zinegotzia Zestoako Udalean.

H A R O A R O D R I G U E Z ( MU T R I K U, 1 9 7 8 ) Publizitate eta harreman publikoetan lizentziatua. Lanbide Heziketan egiten du lan.

···


··· Etxebizitzaren gaiak arazo izaten segitzen du. Krisiaren eraginez prezioak pixka bat jaitsi dira, baina gazteek jarraitzen dute arazoak izaten etxe bat eskuratzeko. Eta bitartean obra batzuk geldirik daude. H. Rodriguez: Hasitakoa bukatu beharko da, baina ez dago erraza, etxebizitza berri batzuk saldu ezinik dabiltzalako. Denen artean hitz egin beharko litzateke. J. Mendizabal: Etxebizitza hutsen inbentario bat egin daiteke alokairua sustatzeko. Madrazoren lege hura berreskuratuz, jabeari segurtasuna bermatu beharko litzaioke. Azterketa bat egin behar dugu, baina impasse egoera batean dago etxebizitzaren gaia. J. M. Astigarraga: Alokairuzko etxebizitza sozialaren aldeko apustua egin behar dela uste dugu, jabetza baino bidezkoagoa delako. Eta Leirek esan duen bezala, garrantzitsua da dauzkagun azpiegiturak eta baliabideak ondo erabiltzea, herriaren hazkundea oreka baten barruan joan dadin. L. Etxeberria: Lehenagokoari eutsi behar diogu eta daukaguna ondo zaindu. Bidea hori dela ikusten dugu. Josetxok esan duen bezala, etxebizitza hutsen errolda bat egin beharko litzateke, eta hortik abiatu etxebizitza politika egiteko.

egin behar dugu lan. Eta arazoak sortzen direnean, Endoaiako adin txikikoen zentroarekin gertatu zen bezala, irtenbideak eman. J. Mendizabal: Ez du konponbide errazik. Gerra ostean hemen izan zen beste immigrazio olde bat eta, orduan, inork ez zuen euskara ikasi. Eta uste dut hor sakondu behar dugula. Beraiena onartuta, eskatu behar diegu hemen integra daitezen. Eta nik uste dut denek ez dutela integratu nahi. Oztoporik ez zaie jarri behar, baina beraiek beren aldetik jarri behar dute. Bestela kalean entzuten da etorkinentzako dela herritarrentzat ez dagoena. Eta etorkinak beste guztien pare egon behar dute. J. M. Astigarraga: Beste guztiek bezala izan behar dituzte eskubideak, ez gehiago ez gutxiago. Immigrazioaren gaia oso lotuta dago gizarte zerbitzuekin. Zein dira udalaren erronkak datozen urteotarako? L. Etxeberria: Oso garrantzitsua da dirulaguntzak bermatzea krisi honek eragin dituen beharrei erantzuteko. Bai langabezian daudenentzat, bai etorkinentzat. Momentu honetan azpiegitura eta zerbitzu publikoak pribatizatzearen aldeko joera dagoela ikusten dugu: zaharren egoitzak, etxez-etxeko zerbitzuak… Azkoitian gertatu da adibidez. Guk ez dugu horretan erori nahi. Etxez-etxeko zerbitzua udalak kudeatu behar du, eta kalitatea bermatu. Etxe tutelatuak ere badira herrian eta horiek ezagutzera eman be-

Zaborra gutxitzeko lan egin behar da, eta hondakinak jasotzeko bide egokiena atez-atekoa da

Gero eta etorkin gehiago dagoela nabarmena da. Nola erantzun behar dio udalak fenomeno horri? J. M. Astigarraga: Integrazioa beharrezkoa da, baina kultura aniztasuna babestuta. Etorkinek gorde egin behar dute euren kultura, baina geurera ere hurbildu egin behar dute. Eta udal gisa baditugu tresna batzuk hizkuntza ikas dezaten eta haurrak eskolara joan daitezen. Gizon eta emakumeen berdintasunaren alde ere egin behar dugu, kanpotik datozen emakumeek bazterkeria pairatu dezaketelako emakume izateagatik eta baita etorkin izateagatik ere. L. Etxeberria: Zenbat eta kultura ezberdin gehiagotako jendearekin lan egin, orduan eta aberatsago. Baina herrian integratzeko baliabideak eman behar zaizkie; adibidez, euskaltegian ikasteko erraztasunak emanez. Berdintasunaren aldeko lan handia egin behar dugu, hona datozen pertsona batzuk emakumea gutxiesten duten kulturen parte direlako. Hezkuntza aldetik lan handia daukagu, baina herritarrek ere kontzientziatze lana egin behar dute. H. Rodriguez: Udalak lagundu behar du etorkinek lan bat eta etxebizitza duin bat izan dezaten. Eta integrazioa oso garrantzitsua da, oraindik ghettoetan bizi direlako. Emakumeari dagokionez, zaila da, baina integrazioaren bidean


9

Saihesbideak Arroabeari ezer onik ekarriko dion zalantza daukagu. Trafiko aldetik ez har ditugu. Eta zerbitzu arloan hobetuz joan behar luke askorik dugu, batik bat osasun arloan eta hezkuntzan. H. Rodriguez: Herritarren zerbitzura egongo den konponduko” sistema sendo eta integratzailea behar dugu. Adineko pertsonen zaintza duina bermatu behar dugu. Zestoan bi zaharren egoitza ditugu, eta bertakoekin hitz egin beharko genuke horietako bizitza pizteko. Eta baita jubilatuekin lan egin ere. J. Mendizabal: Dauzkagun azpiegitura eta diruarekin nahikoa ez dugunean, nola emango diegu irtenbidea beharrei? Guk proposatzen dugu boluntarioen sare bat sortzea. Jendeak kontzientzia hartu behar du diru nahikoa ez dugula, eta gizarteak jabetu behar du ondokoa lagundu behar duela. Etorkizunean ez delako erraza izango eskaintzari eustea. J. M. Astigarraga: Nik esango nuke gizarte zerbitzuen aldetik ez gaudela gaizki: etxez-etxeko zerbitzua, etxebizitza tutelatuak, bi egoitza… azpiegitura aldetik ez gabiltza gaizki. Baina piramide demografikoa aldatzen ari da gizartea zahartzen ari den heinean, eta udalak erronka handia du arlo horretan. Auzoek beren egoera bereziak dituzte. Zer egitasmo daukazue beraientzat? H. Rodriguez: Auzoen ordezkaritza instituzionalizatu egin behar da. Eta batzorde iraunkor bat osatu beharko litzateke auzo bakoitzean. Udaletxeko ordezkari batek eta auzoko bizpahiru lagunek osatuko lukete, eta funtzio propioak izan beharko lituzke. J. Mendizabal: Auzo batzordea badago, baina egia da hasieran ondo funtzionatu zuela eta denborarekin apaltzen joan zela. Auzoak praktikan ia herriak dira, eta bultzatu behar dugu auzoen eta udalaren arteko komunikazioa. Ez borondate txarra dagoelako, baina batzuetan ez da jakiten zer gertatzen den auzoetan. Bide zuzenak bilatu behar ditugu erantzun zuzenak emateko. Auzoetarako proposamenak asko dira, batzuk premiazkoak, eta komeniko litzateke batzorde horretan hitz egitea. Baina auzo bakoitzak ondokoari ere begiratu behar dio, ez berari bakarrik. J. M. Astigarraga: Kohesio falta nabaritzen da. Auzotarrek pentsatzen dute zerbitzuak ez zaizkiela iristen, eta herrigunekoen iritziz, gehiegi eskatzen dutela. Bitartekari lan bat egin beharko genuke, eta batzorde hori biziberritu beharko genuke, batzuen eta besteen hitza jasotzeko.

L. Etxeberria: Elkarlana behar dugu, auzoak biziberritu behar ditugulako. Elkarguneak behar dituzte Aizarnan, Lasaon, Endoian… auzotarrak elkartzeko eta horiek udalak bultzatu beharko lituzke. Iraetan, adibidez, kale nagusia berritu beharko litzateke. Bestalde, auzoak garraio aldetik pixka bat utzita ikusten ditugu. Eta eman beharko genituzke erraztasunak auzotarrak herrigunera etor daitezen, dela osasun zentrora, dela erosketak egitera. Oso gaizki komunikatuta daude auzoak eta lan bat dago egiteko. Udalak taxibusa jartzeko eskaera egin zuen, baina ezezkoa jaso zuen. Bideak bilatu behar ditugu. Hiru urte beteko dira aurten Ekainberri ireki zutela. Turismorako ate bat izan da hori, baina beste batzuk ere badira. Zein esparru bultzatu behar du Udalak? J. Mendizabal: Guk uste dugu koordinazio falta dagoela. Sastarraingo baserri eskolak badu asko saldu baina guk gutxi ikusten dugun proiektu bat. Eta Arroagoian ere badu beste egitasmo bat. Ekainberrikoak uharte batean bezala daude, bainuetxea, Arozena… herriak ez die etekinik ateratzen. Eta, gainera, herritarrek ez dute horrek guztiak hobekuntza ekarri dien pertzepziorik. Baina hor badago ahalmena, eta merkatariek beren aldetik jarri behar dute. Herrira etortzen diren pertsonentzako beste zirkuitu bat sortu beharko genuke, aparkalekuetatik hasita. Eta herria ikusteko nolabaiteko gidatxo bat osatu beharko genuke. Guk hondartzarik ez dugu, baina turismo berdearen ikuspegitik oso aberatsa da Zestoa. Eta uste dugu,

···


···

Alokairuzko etxebizitza sozialaren aldeko apustua egin behar dela uste dugu

Merkataritza alorra sustatzeko neurri batzuk hartu dira azken aldian, besteak beste, aparkalekuak... Zer egin dezake udalak jendeak herrian bertan egin ditzan erosketak?

kanpin bat beharbada ez, baina furgonetak eta autokarabanak kokatzeko leku bat jarri litekeela. Futbol zelai zaharra izan daiteke horretarako lekua, ahal baldin bada ukitu. Turismoa erakartzeko ahalmena badugu, baina buelta bat behar du antolaketak. J. M. Astigarraga: Ekainberrirekin aukera batzuk ikusi genituen eta, agian, esperotakotik behera gelditu gara. Baina Ekainberri baliatuta, jarri ditzagun balioan dauzkagun beste elementuak. Beti oreka bat mantenduz, bilatu beharko genuke herrira datorrenak egun bat pasa dezan hemen, edo egun erdi bat. Eta otordu bat egin dezan. Edo erosi dezala gure dendetan. Eta horrek irudimena eskatzen du. Herriaren garapen sozio-ekonomikorako tresna ez ezik, gure ondarea sustatzeko bidea ere izan daiteke. L. Etxeberria: Zestoa oso aberatsa da, altxor asko ditu. Idiakaitz daukagu eremu babestu gisa, eta sar dezagun zirkuitu horretan. Lili ere hor egongo da. Futbol zelai zaharra horrela ikustea pena da. Jakinarazi behar dugu hor zer dagoen eta bide bat izan liteke argibide panel batzuk jartzea. Ingurumen ondareari dagokionez, Zestoa oso aberatsa delako, eta hori ezagutarazteko lana egin behar dugulako. Ekainberrira 40.000 lagun etorri dira bi urtean, eta hori asko da. H. Rodriguez: Informazio falta dago. Jendea etortzen da Ekainberrira, baina galdu egiten da. Herria erakargarri bihurtu behar dugu. Horretarako, adibidez, baliatu liteke zinema areto zaharra kafe antzoki moduko bat egiteko. Ostalaritza nahiz kultura uztartu eta jendea erakartzeko. Bestalde, egin zen Ekaindarren Eguna, baina ez dakit zer nolako harrera izan zuen. Mutrikun, adibidez, berdel eguna egiten da eta izugarria izaten da. Orion ere berdin. Eta Ekaindarren Egunarentzat ere hori bilatu behar dugu.

J. M. Astigarraga: Erronka zaila da, gizartea dagoen bezala ikusita, erraz jotzen dugulako kanpora. Eta ahaleginak egin dira. Mahai bat ere sortu da, baina hori dinamizatu egin behar da. Agian ez du balio merkatari guztientzat, baina uste dugu turismoari lotu behar zaiola. Eta udalak badu zeregina, proposamenak egiteko orduan edota dinamizatzeko orduan. L. Etxeberria: Kontzientzia kontua ere bada. Ez gara ohartzen ikaragarrizko diru piloa uzten dugula herritik kanpo. Denok egin beharko genuke gogoeta, eta elkarlana bultzatu ekimen pribatuaren eta publikoaren artean. H. Rodriguez: Hemen zerbitzuak falta dira; adibidez, zapata denda bat, gazteentzako arropa salduko duen denda bat. Eta udalak badu horretan laguntzeko tresnarik. Baditu lokal batzuk eta horiek alokairu merkean jar litzake… Udalak elkarlan zuzena izan behar du merkataritzarekin. Eta baita, jakina, ostalaritzarekin. J. Mendizabal: Kontzientziatzea garrantzitsua da, baina merkatariek ere inplikazio handiagoa izan behar dute. Eta nik hemen pasibotasuna ikusten dut batzuetan. Udalak hor eragin beharko luke. Ingurumenari dagokion arloan, hondakinen kudeaketa bihurtu da herrialde osoaren gai korapilatsuenetako bat. Zestoan errauste plantaren gaineko galdeketa egin zen duela zazpi urte eta azpiegitura horren aurka azaldu zen gehiengoa. Zer irtenbide proposatzen duzue hondakinen arazoari irtenbide bat emateko? Harrobiaren gaiak ere hortxe segitzen du. L. Etxeberria: Zaborra gutxitzeko lan egin behar da, eta hondakinak jasotzeko biderik egokiena atez-ateko sistema da. Usurbilgo emaitzak oso positiboak izan dira, eta horren aldeko apustua egingo dugu. Errauste plantak kalte handia eragiten dio osasunari eta ingurugiroari, kostu ekonomiko handia du eta Gipuz-


“

Dauzkan azpiegiturak eta zerbitzuak baliatuta, udalak lana sortzen lagundu beharko luke

�

1

koa hipotekatuko du. Gainera, errauste plantak zaborra behar du bere jardunerako, eta hori da, hain zuzen, guk nahi ez duguna. Harrobiari dagokionez, kudeatzen duenarekin, Diputazioarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin hitz egin beharko dugu, denon artean irtenbide bat emateko. Zulo hori bete behar dugu, zabortegi bihurtu gabe. Bestalde, herri lurrak nahiko utzita daudela ikusten dugu, eta berreskuratu egin behar ditugu. Gainera, jendeari lana emateko bidea izan daiteke. H. Rodriguez: Harrobiaren kontuak kitatuta egon beharko luke dagoeneko. Gure ustez, jardun horri amaiera eman behar zaio, eta gero birgaitu egin beharko da. Hondakinen gaiari buruz, gai konplexua da eta informazio guztia jasota herriari aurkeztu behar zaio berak erabaki dezan. Gardentasun osoarekin. J. Mendizabal: Hondakinak murriztu egin behar dira, baina hondakinak beti egongo dira. Guk garbi dugu ez dugula atezatekoaren alde egingo, baina egia da errauste plantaren inguruko galdeketa egin zela eta horrek nolabaiteko lotura juridikoa sortzen duela. Lapatxeko zabortegia ere itxi egingo dute, eta legegintzaldi honetan gai hori mugitu ez denez, orain arazo polita daukagu.. J. M. Astigarraga: Errauste plantari buruzko galdeketa egin zen herrian eta errespetatu egiten dugu emaitza. Gure apustua bosgarren edukiontziaren aldekoa da, eta uste dugu sentsibilizazioa ere behar dela hondakin gero eta gutxiago sortzeko. Alde horretatik zergetan hobariak ezartzearen alde gaude. Zenbat eta gehiago birziklatu, orduan eta gutxiago ordaindu. Bestalde, harrobiaren proiektua egon badago, baina hori betetzeko tona piloa lur beharko ditugu, eta ez dago garbi nondik ekarriko den. Ingurumenari dagokionez, Agenda21 ere berreskuratu beharko litzateke.

1

Errauste plantarekin bezala, zekorketen inguruan ere galdeketa egiteko proposamena egin zen duela bi urte. Horren inguruan pausorik emateko asmorik baduzue? H. Rodriguez: Guk oraindik ez daukagu, alderdi gisa, horren inguruko planteamendurik. J. Mendizabal: Gure ustez herri honen nortasunaren parte dira zekorketak, eta jende guztia libre da horietara joateko edo ez joateko. Momentuz dagoen bezala utziko genuke gaia. J. M. Astigarraga: Egia da herriaren parte batek ez dituela ontzat ematen zekorketak. Baina egia da, era berean, orain dela bi urte galdeketaren gaia atera zenean, plaza inoiz baino gehiago bete zela. Denborak esango digu zer eredutara jo behar dugun. Zekorketen kontrakoak askoz gehiago badira eta plaza hutsa gelditzen bada, zalantzarik gabe utzi beharko diogu antolatzeari. Baina galdeketa proposatu zenean, guk esan genuen ondo arautu behar zela. Zer galdera egin, zenbateko parte hartzea behar zuen, zein emaitza behar zen kentzeko... Gustatu ala ez, zekorketak Zestoako herriaren izaerarekin bat datoz. Nahiz eta beste gauza asko bezala, denborarekin aldatu egiten den kultura. L. Etxeberria: Gu zezenketen kontrako taldea gara. Batetik, animalien duintasuna errespetatu egin behar dela pentsatzen dugu eta, bestetik, izugarrizko kostua daukate. Gainera ez ditugu gure kulturaren parte ikusten. Hala ere, jakitun gara herrian badagoela zaletasuna, eta hori ikusita, uste dugu badela galdeketa egiteko garaia. Galdeketa egiten bada, guk errespetatu egingo dugu herriak esaten duena. Baduzue zerbait eransteko? J. M. Astigarraga: Legealdi emankorra izatea eta denon artean elkar ulertzea nahiko nuke, Zestoaren onerako eta herriak pausoak eman ditzan aurrera. L. Etxeberria: Nik gogoratu nahi dut Sortu legez kanpo utzi dutelako gaude gu hemen, eta 150 zestoarri beren eskubide politikoak ukatu egin zaizkiela. H. Rodriguez: Gu herriaren alde lan egitera etorri gara. Orain arte inoiz ez gara politikan aritu, eta gustatuko litzaiguke alderdien arteko adostasuna bilatzea, eta ez liskarrak

M

ikel lizarralde


Haurren

gozamena musikaren

haritik

Felipe Murillo azpeitiarra da, musika munduan dihardu eta musika-terapiako ikastaro batzuk egiten ere badabil –eta belarri finez gainera– Zestoako haurren zenbait dohain aurkitu eta azaleratu nahian. Horretarako, abian jarri ditu hainbat dinamika eta asteroko saioetan haurrekin dihardu, horien gozamenean –eta berak esan duen moduan baita berean ere– musikaren bitartez zenbait ikaskuntza izan ditzaten; musikarekin lotuak ez ezik baita arlo emozionalekoak ere. Eta, bide batez, Amaldako kantera izan litekeena sortuko ote den esperantzaz.

Ahots kantariak dabiltza, bada, herriko txokoetan, baina ez da etxe guztietara iritsi notizia. Izan ere, zenbait ekintzek pisu handiagoa izan ohi dute eta “gauza hauei ez zaie hainbesteko bonboa ematen” Felipek dioen moduan. Gurasoak, ikastetxearen bitartez, enteratu badira ere, beste zenbaitzuena kasualitatez iritsi da: “Ama, gaur Felipe dakat” esaldi misteriotsua entzutea izan da jakin-mina piztu duena. Eta horren atzean zer zegoen jakin nahian Idiazpira jotzea izan da bidezkoena. Felipe ez da berria honetan, eta berari hain onuragarria eta gustukoa iruditzen zaion aldaera hori Zestoara ekartzera animatu da. Helburu gisa, “musikarekin ondo pasatzea” aipatu du eta hortik abiatuta haurrengan musika sustatzea, berarekin dakartzan barianteak landuz. Heziketa modu tradizionalak alde batera utziz, jolasen, ipuinen, marrazkien eta abarren bitartez lantzen dute musika Feliperekin. Berak kontatutako adibide baten arabera, orriez beteriko ipuin horiei bizia ematen saiatzen dira denen artean; pasarte bakoitzak eskatzen duen emozioa soinuen, ahotsen, intentsitatearen laguntzaz koloreztatzen. “Musika beste komunikazio atal bat” izanik, haurrentzat oso positiboa ikusten du eta arlo emozionalean eragina duela konturatzen da, klaseetan sumatu ahal izan duena dagoeneko. Aipatu bezala, hau ez da Feliperen estreinaldia. Izan ere, Azpeitian egin du tailerrik hiru, lau eta bost urteko umeekin. Zestoan ere, hasierako hiru abesbatzetatik (helduena, gazteena, umeena) txikien taldea aukeratu zuen eta taldeek orokorrean izan duten beherakadek heldu eta gazteena desagertzera eman badu ere, txikien taldeari eutsi nahian dabiltza lanean, besteak beste, lehen aipatu ekintzen bitartez. Taldetxo honetan hamaika haurrek hartzen dute parte eta “itxura batean eta gurasoen esanetan gustura” joaten dira. 3-5 urte bitartekoak dira eta horiekin pazientzia ezinbestekoa izaten da. Nolanahi ere, Felipek hori aitortu badu ere, gozamena ere antzematen zaio, “pipa” pasatzen duela esaten duenean. Eta gogo horrekin eta gurasoen laguntzaz zaletasun horrek jarraipena izan dezan jarraituko dute lanean. Nork daki, Idiazpiko gela horretan musikaz gozatzen ari diren haur horiek oholtza gainean ikusiko ote ditugun…

M

aialen Kortadi


3 1

auzo etatik

arroagoia

A S P E RT Z E K O D E N B O R A R I K E Z Arroagoian ez dugu aspertzeko denborarik. Auzo-elkarteak, Zestoako Udalak emandako diru-laguntzez baliatuz, hainbat ekintza eta ikastaro antolatzen ditu urtean zehar. Jarduera horietako batzuk urte osoan burutzen dira eta beste batzuk denbora-tarte laburragoan. Urte guztiko ikastaroen artean euskal dantza eta mantentze-gimnasia daude. Ostiralero, auzoko haurrek euskal dantzarekin hitzordua izaten dute herri-etxeko goiko lokalean. Astearte eta ostegunetan, berriz, auzotarrek mantentze-gimnasia egiteko aukera dute herriko frontoian. Une honetan beste ikastaro franko ere badira: esate baterako, judo, aerobic eta eskulan-tailerrak. Judo eta aerobicek ikasturte osoko iraupena dute, hau da, ekaina arte. Judo ikastaroa 15 haurrek egiten dute, astean ordubetez, eta aerobicek ere arrakasta handia du (astean bi aldiz izaten da ikastaroa). Eskulan-tailerrari dagokionez, Arroagoikoekin ez zen talderik osatu baina Arroabekoekin elkartu eta denen artean tailerra martxa jartzea lortu dute. Ondorioz, tailer horretan parte hartzen dutenak Arroabera joaten dira. Mantentze-gimnasia doan izaten da eta gainontzeko ikastaroetan, hilero 10euro ordaintzen dira. Ordutegiak ikastaroan izena eman dutenen artean adostu eta zehazten dira. Nolanahi ere, ikastaroak aurrera atera ahal izateko gutxieneko jende kopurua bete egin behar da. Ikastaroez aparte, urteko sasoi jakinetan, haurrei zuzendutako beste ekintza franko antolatzen dira: udaberriko larunbat arratsalderen batean –maiatzean– pailazoak gerturatzen dira auzora; udazkenean – urrian– puzgarriz betetzen da frontoia eta herriko kaleak musikaz alaitzen dira; gero, bertara hurbildu direnek txokolate beroa dastatzeko aukera ere izaten dute. Gabon egunean, berriz, Arroagoiko eta ingurukoek –Iraetakoek esaterako–, Olentzerori harrera beroa egiten diete, euskal dantza ikastaroan ikasitako dantzekin eta hainbat abestirekin. Olentzerok, haur bakoitzari karameluak oparitzen dizkie. Orain arte antolatu diren ekintzek harrera bikaina izan dutenez, datozen hilabeteetarako ekintzak aztertzen ari da auzo-elkartea. Momentuz, sukaldaritza, defentsa pertsonala eta yoga ikastaroak daude aurreikusita. Yoga lehen ere antolatu zuten, eta harrera ona izan zuenez, jarraitzeko asmoa dago: hiru hilabeteko ikastaroa izango litzateke eta astean bi saio, beti ere taldea osatuko balitz. Sukaldaritza tailerra, berriz, abenduan egin nahi da. Defentsa-pertsonaleko ikastaroa lehenengo aldiz proposatzen da eta ikusi egin beharko da jendearen harrera. Ikastaro hauetan interesatuta daudenek izena emateko deitu dezatela zenbaki honetara: 943 148 424 (Ana). Animatu!

M

irari Ibarguren


Martxoak 25 Banda kontzertuan udaletxe azpian

Euskal Herria Palestina Eguna giro bikainean

Apirilak 8 Korrika kulturalaren baitan bertso afaria

Apirilaren bian ospatu zen Euskal Herria Palestina Sareak antolatutako lehen Euskal Herria Palestina eguna. Bertako eta kanpoko jende mordoska elkartu zen antolatutako ekitaldietara, goizean goizetik haur eta gaztetxoenak beraien gurasoek lagunduta plazan izan zuten zita Porrotx, Txan Magoa edo Tapiaren emanaldiez gozatzeko. Sukaldaritza eta dantza tailerrak ere eskaini ziren eta eguerdia gerturatzen zihoan neurrian Gasteizko ttuntturroak kalez kale giroa alaitzen. Herri bazkariak ere arrakasta izan zuen azkenerako paella guztientzat iritsi ezinda, ez da seinale txarra! Arratsalde partean, eguraldiak okerrera egin zuen ordea eta oholtza busti zenez gazte jendea erakarri zuen kontzertuak udaletxeko arkupe eta toril azpira moldatu behar izan zituzten. Ez zen horregatik giroa itzali.

Apirilak 10 Herri arteko pilota topaketen finaletan bi zestoar bikote

Apirilak 10 Ertxi単a musika eskolak emanaldia

Apirilak 10 Gaztetxearen 22. urteurreneko tortila patata lehiaketa


5

k

1

ale/bale KALE.

Apirilak 15 Puxka Muxka Zirkuseko kideak Arroabean

IRAETAKO PARKE BERRIA

OSO TXUKUN GELDITU ZEN BAINA TXAKUR JABEAK EZ DABILTZA NONBAIT HORREN TXUKUN.

TXAKURREK EDOZEIN LEKUTAN KAKA

EGITEA EZ DA LIBRE! ETA BESTELA JASO!

BA L E .

IRAETAKO FRONTOIAN,

Apirilak 15 Ipintza elkarteak urtero antolatzen duen “Patxalo Mus Txapelketa”.

ITURRIAREN ALBOAN KOMUNA JARRI DUTE, EZ DA GAIZKI ETORRIKO ATZEKO PARKEAN DAUDENENTZAT ERE!

danbolin

zulo

Apirilak 15 Tapiaren 'Eta tira eta tunba' disko berriaren aurkezpena Aizarnako Aranburun

Gazteen euskal herriko txapelketan bigarren Ertxiñako ikasle taldea.

Apirilaren 9an Musikari Gazteen Euskal Herriko V. txapelketa ospatu zen Bilboko musika kontserbatorioan. Hamalau urtetik beherako taldeen modalitatean Zestoako boskote bat aritu zen Ertxiña izenarekin; Irati Ugarte (biolina), Ioritz Zunzunegi (tronpeta), Ioritz Arantzeta (tronpeta), Devi Lopez (saxo altua) eta Jone Waliño (klarinetea) Esteban Velasco maisuarekin. Bigarren gelditu zuren beraien mailan, bejondailea!

Apirilak 16 Erramu bedeinkatzea Gurutzean

Apirilak 16 Gurutze jubilatu elkartea bakailao txapelketan


g

urean

Isilpeko heroiak,

gaixoen taldea Dozena bat zestoar inguruk osatzen duten talde hau ez da hain ezaguna herrian, baina egiten dituzten ekintza denak kontuan hartu beharrekoak dira. Gaixoen Taldea edo Osasun Pastoraltza bezala ezagutzen dira eta hilean behin biltzen dira euren jarduerak antolatzeko: gaixoen etxeetara joaten dira, egoitzetara bisitak egiten dituzte, herri desberdinetan elkarretaratzeak... Euren jarduerarik nabarmenena, ordea, urtean behin egiten duten Lourdeserako irteera da. Hala esan digute, Nati Azkue, Miren Azpeitia, Mari Karmen Etxeberria, Maria Angeles Izeta eta Arantxa Rezabalek.

Horrela hasi omen zen gaixoen taldea, Lourdeseko pelegrinazioekin, duela hemezortzi urte inguru. Lau egun pasatzen zituzten gaixoei laguntzen eta pixkanaka ohartu ziren eurentzako motibazio bat zela irteera hori, gaixoek elkarrekin egoteko aukera zutelako eta eurentzako esperientzia ahaztezina izaten delako. Oraindik ere gustura hartzen dute Lourdeserako autobusa herritar laguntzaileek. Mari Karmen Etxeberriak dioenez, Lourdesera joateak planifikazio handia eskatzen du aldez aurretik. Laguntzaile denak bildu eta pertsona bakoitza gaixo talde batetan kokatzen dute; hau da, batzuk haurrekin, beste batzuk gaixotasun psikologikoak dituztenekin, beste batzuk mugikortasun arazoak dituztenekin... Talde bakoitzak uniforme jakin bat ematen du eta horrela, gaixoek berehala identifikatzen dituzte beren laguntzaileak.


bildu eta parranda ederrak egiten omen dituzte. Ohera joatea azken aukera izaten omen da. Gazteen laguntza oso beharrezkoa da gaixoen taldeko kideen ustez. Urola bailarako laguntzaile gehientsuenak edadetuak dira eta gaztetasuna ezinbestekotzat jotzen dute: Lourdesera joateko urte sasoia “gazteentzat egun zailak izaten dira, gazte gehienek azterketak izaten dituzte-eta, baina zenbait gaixo mugitzeko gazteen indarra behar dugu. Hori bezalako zenbait zailtasunekin egiten dugu topo, eta gero eta gehiago gure adina dela medio” dio Mari Karmenek. Han, gazte boluntario asko ikusten dituztela argitzen dute, denak oso gustura. Eta urrutira joan gabe, Aizarnazabalgo gazte koadrila bat ere askotan joaten omen da. Gaixoen artean ume txikiak ere joan ohi dira, baina euren gurasoekin. Gazte talderen bat animatuz gero, hoberena talde txikia joatea da. Izan ere, garrantzitsuena zera da, gutxi batzuk esperientzia jaso eta ondoren horiek besteei

7

Lourdesera joateko, autobusak antolatzen dira eta gaixo bakoitzak 20 euro ordaindu behar izaten ditu. Elizatik ere, egiten dituzte hainbat diru-bilketa taldekoek eta horrela finantzatzen da irteera. Hara iritsi, bakoitzak bere uniformea jantzi eta gustura ekiten diote lanari. Laguntzaile bakoitzari bere lantaldea aurkezten zaio, logela jakin bat ematen zaio eta orritxo batean egunean eguneko ekintzak eta eginbeharren zerrenda ere bai. Orri horrek euren gida gisa funtzionatzen du, egun bakoitzean egin behar dituzten ekintzak bertan zerrendatzen zaizkie-eta. Asko dira Lourdesera hurbiltzen diren gaixoak, Gipuzkoatik 300 inguru. Mundu osotik, berriz, sei bat milioi pertsona urtean. Gure solaskideen arabera, mota guztietako gaixoekin egin dute topo, “la miseria humana” dio batek. Zenbaiti arreta berezia eskaini behar zaie, ez dira beren kasa jateko gauza eta, beraz, jangelan toki berezia izaten dute, laguntzaileek eman behar izaten diete jaten-eta. Maria Angeles Izetak hunkituta kontatzen dizkigu bere esperientziak: “Ni umeekin egoten naiz normalean, asko joaten dira bertara eta guztiak desiratzen egoten dira egun hori iristeko eta elkarrekin berriz ere egoteko”. Dena oso ondo antolatuta omen dago. Batzuk gosaltzera joaten direnean, beste batzuk gaixoak dutxara eramatera, oheak egitera eta abar. Haurrek oso ondo pasatzen dute, beraientzat propio ekintza ugari antolatzen dira-eta: esate baterako, jolasak eta mozorro festak. Gauetan, berriz, laguntzaileak elkarrekin

1

transmititzea. Mari Karmenek dioenez “ez dugu baldintza berezirik eskatzen, nahikoa da maitasuna eta borondatea Lourdesera joateko”. Gazteei gaixoen taldeak ordaintzen die Lourdeserako lehenengo irtenaldia. Nolanahi ere, norbaitek hara joan nahi eta dirurik ez balu eurek lagunduko diotela, dio Mai Karmenek, dirua oztopo izan ez dadin. Lourdesko irteera behin eta berriz azpimarratu digute taldeko kideek. Esperientzia ikaragarria omen da, oso gogorra, baina momentu ahaztezinez betea. Lau egunetan dena sakonki bizitzen omen da. Etxera iristean nekatuta sentitzen omen dira, baina aseta eta zoriontsu: “Gauzak baloratzen ikasten duzu, hori da garrantzitsua” dio Mari Karmenek. Lourdeseraino joan gabe, osasun pastoraltzak lan handia egiten du herrian ere urteetan zehar. Maiz egiten dituzte bisitak Gisasolara eta San Joan egoitzatara. Bertan egoiliar askorekin kartetan jolasten dute edo besterik gabe konpainia egiten diote kontu-kontari ibiliaz, egunkaria irakurriaz... Halaber, egoitzaren batean norbait sartzen badute, gaixoen taldeko norbaiti abisatu eta konpainia egiten diote, egoiliar berri askori nahiko gogorra egiten baitzaie hasierako egonaldia. Egoitzetan elizkizunak ere antolatzen dituzte Bernaberekin batera, bai Aste Santutan baita Gabonetan ere. Hori egoiliarrek asko eskertzen omen dute. Gipuzkoan zehar ere asko mugitzen dira. Azkena, Hondarribian izan ziren, apirilaren 17an. Horrelako irteerak egiteko, aldez aurretik bildu egiten dira, dena ondo antolatzeko (irteerarako interesa dutenekin hitz egin, hitzordua jarri, laguntzaileak zehaztu…). Hondarribiko egoitzak bisitatu eta han elkartutako gaixoekin ekintza franko egin zituzten; bazkalostean musika jarri ere bai. Pozez zoratzen omen dira gaixoak. Laguntzaile taldea talde anonimoa da, bere lana itzalean egiten duena. Baina anonimotasunean, hainbat eta hainbat pertsonei eskua luzatzen jardun dute hemezortzi urte inguruan. Horietako emakume bakoitza makina bat bizipen besapean dituela etorri zaigu eta interesa eta borondatea soberan dituztela erakutsi digute. Zestoan ere badira, beraz, horrelako taldeak, autentikoak. Jarrai dezatela beste horrenbeste urte lanean! Eta ea hurrengo urterako gazte gehiago biltzen dituzten Lourdesera joateko. Gure solaskideek diotenez, inor damutuko ez den esperientzia bat probatuko dute.

J

anire Diaz


Osagaiak : 1 hostopil orri 1 tipula 1 piper berde 1 piper gorri 1 kalabazin Perretxikoak edo txanpinoiak Roquefort gazta

barazki

karameluak kortadiren

plateretik

Prestaketak :

Zatitu barazki guztiak, eta erregosi oliotan ordena honetan: tipula, piperrak, kalabazina eta perretxikoak. Ondo erregositakoan, utzi 20 minutuz hozten. Zabaldu hostopil edo hojaldrea, errodilo batez, eta laukitan moztu (10 x 6 zm). Bete hostopila barazkiekin, karamelu forma emanez (ertzetan, arrautzaz igurtzi). Oliba oliotan frijitu, eta mahaira. Menestran, entsaladan, aperitibo gisa edo nahi duzuen bezala gozatu!!

3Dko

Osagaiak : 10 patata zuritu eta kraskatu

patatak

On egin!

ALIOLI saltsa egiteko :

ROQUEFORT saltsa egiteko :

SALTSA ARROSA egiteko :

2 arrautza 3 ale baratxuri 1/3 litro olio (oliba/ezki) ozpina

100 g gazta urdin (Roquefort) 100 g gazta zuri bigun koilarakada bat gurin baso 1/2 esne gatza

2 arrautza 3 koilara ketchup 1 koilara tomate laranja 1/2 zuku ozpina, gatza koĂąaka (aukeran)

Prestaketa : * Ontzi altu batean, bota arrautzak, baratxuriak eta ozpina, eta olioa pixkanaka gehituz joan. * Hasi irabiatzen irabiagailu elektrikoarekin, gelditu gabe behetik gora igoz eta olioa gehitzen joanez. * Behin lodituta, gatzatu eta gorde hozkailuan.

Osagaiak :

Prestaketa : * Bigundu gurina ontzi batean, su baxuan, eta gehitu Roquefort gazta pusketatan. * Koilara batez nahastuz, gehituz joan gazta biguna eta esnea, saltsa bat eginez. * Hartu gatz puntua

Prestaketa : ∑ Sartu dena ontzi batean, eta irabiatu saltsa loditu arte.

torrada

aurreko eguneko ogia hiru laurden litro esne litro laurdena esne gain (edo ardo zuri gozoa) 4 koilarakada azukre kanela, limoi azala arrautza

santuak

Prestaketak : Ontzi batean, jarri irakiten esnea, esne gaina, azukrea, kanela eta limoi azala. Behin irakinda, epeltzen utzi ontzi zabal batean. Moztu ogia xerratan, eta utzi esnetan bustita (1 h). Atera ogiak kontu handiz, eta, irin-arrautzetatik pasatu ondoren, frijitu olio berotan. Zerbitzatzeko, bota gainetik azukre kanelaren hautsa nahasita.


9 1

efe meri

deak

1970-04-03

Hogeita zazpi aldiz K.O.z irabazi eta gero, Urtainek Europako txapela lortu zuen Peter Weiland-en kontra. Lehen lau roundetan, abantaila lortu zuen Urtainek baina bosgarrenean eta seigarrenean oso gaizki pasa zuen; oso nekatuta zegoen eta alemaniarrak hiru kolpe eman zizkion gibel aldean. Zazpigarrenean, ordea, Urtain suspertu egin zen, eta ongi bideratutako hiru kolpe gogorrez lurrera bota zuen Weiland. Handik bost hilabete eskasera, ordea, galdu egin zuen txapela eta Zestoako morroskoaren gainbehera hasi zen, 1992an bere buruaz beste egin zuen arte.

1852-04-26 Debako Udalak eta Zestoakoak hitzarmena sinatu zuten, Gaintzako Bentan (Itziar), Arroa Debatik bereiztu eta Zestoakoa izan zedin. Izan ere, Arroa Debako partean zegoen garai haietan, baina antzinatik etengabeko tirabirak zituzten elkarren artean.

1972-04-30 Uztapide, Donostiako Atano III.ean, Argia aldizkariaren aldeko jaialdian bertsotan ari zela, ahotsik gabe geratu zen. Hura izan zen jendaurrean kantatu zuen azkeneko aldia eta, harrezkero, idazteari ekin zion: Lengo egunak gogoan (1975) eta Sasoia joan da gero (1976).

irakurri

berri dut

ERDIA FALTA DA Karlos Santisteban Ediciones Beta III. Milenio, 2011 Iratxe eta Josu lagunak baino zerbait gehiago dira: maiteminduta daude. Abentura eta ezustez beteta dagoen ipuin honetan neska-mutilak halako zurrunbilo zoro batean harrapatuta daude eta, bidenabar, hainbat gaiz hitz egiteko aukera izango dute. Bidean denetarik dago: bihotz erdian jotzen duten olerki eta eztenak, galtzerdi-metak, Euskal Herria zeharkatzen duen Korrika, erdi beteta erdi hutsik dagoen euskararen botila, umorea, gertaera erdiragarriak... Erdia ere ez dakizu...

Iraide Nuùez, Inge Sorazu, Leiane Izeta Toti Martinez de Lezeak idatzitako liburu sorta hau asko gustatu zaigu. Liburu ederrak dira, engantxatu egiten dute, sorpresa pila bat dituzte; liburuaren hasieran, agian gauza bat espero duzu eta, gero, azkenean, beste bat da eta‌ Nur neska gazte bat da, eta liburu bakoitzean ba leku edo egoera ezberdinetan aurkitzen da. Irakurtzeko oso errazak dira, eta orri gehiago balituzte askoz hobeto! Gehien gustatu zaizkigunak Nur eta Etxe sorgindua eta

Nur eta Magia-kanpamendua

XARMAK Aprilynne Pike Itzulpena, Koldo Biguri Ediciones Mensajero, 2011 Sei hilabete igaro dira Laurelek Avalonera, maitagarrien mundura, daraman atea lehen aldiz zeharkatu zuenetik. Uda osoa emango du oraingoan bertan, bere udazkeneko maitagarria dohainak hobetzen. Hala ere, mundu errealeko bere familiak eta lagunek arrisku bizian jarraitzen dute. Aukeratu egin beharko du: edo David mutil-lagunaren babesa onartu, edo Tamani maitagarri zaintzaleari jarraitu‌



1

2



ap 29

IRILA

OSTIRALA

PUXKA-MUXKA ZIRKUS Arroagoian.• Egun pasa Senda Viva-ra, Txilipurdika Aisialdi Taldeak antolatuta. • Etxeratek deituta elkarretaratzea 20:00etan. - 3 0 A S T E B U R U A N 29 eta 30an. Zestoako Penya Bartzelonistak Euskal Herriko Penyen 5. Trobada. Hainbat ekitaldi izango dituzte, besteak beste; Zestoako penyaren txokoaren inaugurazioa, txakolin eta txistorra postua, Leo Messik sinatutako Barçaren kamiseta baten zozketa...

29

ma 06

IATZA

ASTELEHENA

Erralla Bertso Eskolak antolatuta, saioa kiroldegian 22:30ean. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Arkaitz Estiballes, Iker Zubeldia eta Julio Soto. Gai jartzailea: Unai Elizasu.

08

IGANDEA

Santakutzak Ibañarrieta auzoan. 12:00etan Meza nagusia Santo Kristo ermitan. 13:00etan Bertso emanaldia: Mañukorta eta Narbaizarekin. 18:00etan herri kirolak: Iparraldeko jokoak eta Mutrikuko taldearekin. Egun osoan zehar Miren Errasti eta Arkaitz Allur trikitilariak.

12 13

OSTEGUNA

Organo pedagogikoa eta liburutegi berriaren aurkezpena 5 urteko umeentzat. OSTIRALA

Puxka-Muxka Zirkus Aizarnan. • Txilipurdika Aisialdi Taldekoak Zestoan (17:00-18:00).• Gitarra eta ahotsfantasia euskal kanten inguruan 22:00etan Pio Baroja plazan.

14

-15

ASTEBURUAN

Agiro mendi taldeak antolatuta, Pirineotara (Vignemalera) irteera azpeitiarrekin batera; aste bukaera pasatzeko aukera. Gaua aterpe batean egingo da.

15

IGANDEA

Katamarrua natur taldeak Beduara txangoa hegaztiak ikusteko.

IGANDEA

3

agenda

22 27 • 29

2

Gorbeira irteera Agiro mendi taldeak antolatuta. Itxiñatik pasata egun osoko txangoa. OSTIRALA

18:00)

Txilipurdika Aisialdi Taldea Zestoan (17:00 Puxka-Muxka Zirkus Arroabean.

sa

ASTELEHENA

IGANDEA

Xoxoteko eguna (Agiro Mendi Taldea).

ntakutzak Zestoan

02

16:00 puzgarriak, plazan, 19:00ak arte. 17:30 Zestoako Gaztetxoen Pilota txapelketako finalak.19:00 Jaien hasiera suziriekin. Jarraian, Idiakaitz Txistulari Taldearen eta banden kalejira. 22:30 Danborrada Nagusia. Plazara iritsitakoan, presoen eskubideen aldeko aldarrikapena. Gauerdian, ikurrina eta herriko bandera altxatuko dira. Ondoren, danborrari-taldeek martxa guztiak joko dituzte. 01:00 Txaranga.

03

ASTEARTEA

10:30 Idiakaitz Txistulari Taldearen diana. 11:45 Prozesioa Gurutzera Lignum Crucis-arekin. 12:00 Meza Nagusia Parrokiko Abesbatzak abestua. 18:00 Umeen danborrada.

• AZulo kultur elkartea eta Euskara sailak antolatuta. rgazkigintza ikastaro teoriko praktikoa. Danbolin

Maiatzak 10, 11, 17 eta 24an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izena emateko deitu 943 147 123 telefonora (Jone) edota 943 147 010 (Nora) edota www.zestoa.net helbidean sartuta. 10 euro ordaindu beharko da. Haurrei ipuinak nola kontatu” ikastaroa liburutegian Pello Añorgarekin. Maiatzak 26 eta 31n, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte. Sei urtetik beherako haurrak dituztenentzat dago zuzendua. Haur txikiak dituztenentzat (3-6 urte bitartean), zaintza zerbitzua izango da. likadura energetikoari buruzko ikastaroa, Kultur Etxeko gela balio anitzean, maiatzak 5, 12, 19 eta 26an arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. rbitro eta entrenatzaileak behar dira datorren ikasturteko kirol eskolarrerako. Laguntzeko prest daudenak guraso elkarteko kideren batekin harremanean jartzea eskertuko litzateke.

•”

•E

•A



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.