120 - 2011 iraila

Page 1

danbolin 2011ko iraila

120 zb.

Munduren beste aldeko

irribarrearen bila


zure iragarkia jartzeko deitu 943 147 123

telefonora

www.zestoaautoak.com


Euria goian behean, bideak ia erreka bihurtuta, zapatilak putzuetan plistiplasta, korrikalariak aterki azpian zalantzan, froga hasi aurretik pixka bat berotu edo ez, euritan hoztu gehiago egingo diren beldurrez. Animatzera joandakoak berriz, ardien antzera toldopean pilatuta. Ordua iritsi da, ordea, eta kale edo bale; ateri, zirimiri edo zaparrada, korrikalariak irteera lerroan jarri dira eta abisuarekin batera hor doaz. Zerbait antolatzen gogor jarduten denean, eguraldiak dena eskastea ez da gustagarri izaten, baina Akoako Birako antolatzaileek irribarretsu eta aurpegirik onenarekin jarraitzen dute lanean. Ez zaie umore onik falta. Gogoa behar du eguraldi horrekin asto karrera egiteko ere baina hortxe! Txalotzekoa iruditu izan zait beti Akoan nola mugitzen duen jai horrek auzo guztia; ume eta gaztetxoenetatik hasi eta, nola esan... beteranoenak arte? Gustua ematen du zer gogo eta ilusiorekin jarduten duten ikusteak. Horiek ere izango dituzte urte guztian zehar beraien sestra, gaizkiulertu eta petralkeriak mundu osoak bezala, baina festa hori antolatzeko saltsa guztiak albora utzi eta elkar hartzen dute. Zestoako festak antolatzeko orduan ere, aitortu behar askok jartzen duten borondatea. Ez da broma denon gustukoak egiten saiatzea, parte-hartzaileak izan daitezela, aurrekontuan sartzea… Bada ordea, gehiegi konbentzitzen ez nauen kontu bat: Zergatik da festak antolatzen parte hartzen dutenen gehiengo handiena gazte jendea? Non daude Akoan gaur goizean ikusi ditudan “beteranoen” kintoak? Ez nuke inor mindu nahi, baina antolakuntzan adin batetik aurrerako jendea falta da. Normala den bezala, gazteek beraien gustuko gauzei erreparatzen diete, beraien gustuko musika taldeei, antzerkiei edo ekitaldiei. Gero ez du balio antolatzen jardun ez eta kexatzeak; “jaiek igandera arte izan behar zuten”, “helduentzat ez da ezer egoten”… Askotan, gainera, bi edo hiru gazte tontolapikok aldrebeskeriak egiten dituzte; loreontziak hankaz gora bota, kristalen bat txikitu, barrerei astindua eman… eta hortik gazte guztiak zaku berean sartu eta gaizki esaka jarduten dugu, beste gazte pila batek jaiak ondo atera daitezen egiten duten lan guztiaz ahaztuta. Zenbaki honetako artikulu nagusiko gazteen lana ere ezin aipatu gabe utzi borondate kontuez ari garenez. Turismo pixka bat egiteko ere aprobetxatuko zuten arren, uda, maletak hartu eta Uganda, Ekuador eta Indian pasa dute, herrialde hauetako haurren irribarre goxoenak biltzen. Bejondaizuela denoi!

d a n b o l i nEK

J

one Bergara

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:

943 147 123

Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 12 16 18 19

BORONDATEA SALTSAN

INKESTA

ENBIDOAK

MUNDUAREN BESTE ALDEKO IRRIBARREA

FESTAK

2011

D A N B O L I N- Z U L O

AUZOETATIK AKOA

AUZOETATIK AIZARNA

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. O N DA R BA S O R A I G O E R A M E X I KO N npoan bizi naizenetik herrimina larritu egiten zait festak arrimatu ahala. Hor egongo zarete Danbolineko argazkiei begira, zein agertzen den eta zein egoeratan kuxkuxean. Ba nik, justu herriko festetan, Mexikotik Txilera egin dut salto. Mudantza egunak izan dira eta, tira, herrialde berri batean zerotik hasi beharrak dakarren alfergura, Mexiko koloretsua utzi beharraren pena eta Zestoako Amparito Roca galtzea, dena juntatu zait, ederra koktela. Mariaren Enbidoko hariari helduz: Mexikok alderdi askotan harritu nau, izan ere Mexiko asko daude, Mexiko latinoa, Mexiko cowboy-a, Mexiko indigena, Mexiko “rantxeroa”, tropikala, pobrea, aberatsa... Mexiko kosmopolita. Han, uste denaz aparte –jende askok galdetu dit Zestoan oporretan egon naizenean Mexikoko segurtasunari buruz-, oso lasai eta gustura bizi izan naiz Mexikon ia bi urtez, bai Colima hiri tropikalean, bai DF mastodontean. Azken hilabeteak DFn eman ditut eta, egia esan, denetariko aukerak eskaintzen ditu hiri horrek. Adibidez, zuek Ondarbasora igoera ikusten ari zinetenean guk --Mexikon nire azken asteburua ospatu aldera-- goiza azoka punkie batean pasa genuen “Tianguis –horrela esaten diete azokei- del Chopo-n”. Jenero eta jende eroz gainezka zegoen, Mexikoko kultura alternatiboaren azoka handiena da, tribu urbano guztien bilgunea. Han bertan, graffitiz jositako bi paretatan tokiko estetikarekin bat zetozen bi gazte “euskal” pilotan jokatzen ikusi genituen, hori bai, teniseko pilotarekin. Bazkaritan Sope bat: oliotan frijitutako tortilla (artozko orea) borobila, gainean haragi, gazta, barazki, krema eta saltsa pikantez osatutako mendi bat duela. Tripa beteta hipodromora joan ginen, irizpiderik gabe apustu eginez joan zitzaizkigun orduak... beno irizpidea izan bagenuen baina xelebre antzekoa: zaldi dotoreenaren alde (zaila aukeraketa), zenbaki politenaren alde edo jertse politeneko zaldunaren alde, adibidez. 50 peso, 3 euro inguru irabazi nituen! Beste 4 zerbezatarako nahikoa. Ondoren Euskal Etxera bisita egin genuen: gure herrikoen antza duten pintxoak, ardo pixka bat (kopatan) eta hori bajatzeko ohe elastikoan salto batzuk... Eta handik, bukaera mexikanoa behar zuela eta Tenampara, hiri erdialdeko kantina mitikoenera joan ginen. Tekila, mariatxiak eta lagunak mahai bueltan. Egun ederra izan zen, ahaztezina, baina... hala ere, nahiago herriko festak, eta nik nahiago herriko festak bere-berean, dauden bezalaxe. Hau izan da kanpoan dagoen zestoar baten istorioa eta jakin nahi nuke nola den kanpotar baten begietan Zestoa. Adibidez, Jorge Ortegari eta Puy Osesi galdetu nahi nieke: zer iruditzen zaizue herria? Zer gustatzen zaizue? Zeren falta sumatzen duzue? Zer eskatuko zeniekete herriari edo herritarrei?

Ka

Mari Artano Izeta

Gogorra egin al da oporretatik bueltan, martxa hartzea? Oso gogorra, udaran Errioxa aldean ibili gara gustura eta han ondo eguraldi onarekin baina buelta beti gogogorra izaten da. Orain gainera umeak eskolako martxan hasita baina gu oraindik festa ondorena pasa gabe.

40 urte

Itziar Elorza

Aurten unibertsitatean hasi naiz eta erritmoa ezberdina da baina oraingoz lasai hasi gara, ostiralak ere jai ditugu eta ostegunetan parranda egiteko ondo! Hasieran lagunak eta egitea zailena…

17 urte

Maddi Alberdi


5 URTARO BERRI ON

Nik oporrik ez det edukitzen, jubilatuta nago eta urte guztian berdin samar ibiltzen naiz. Hala ere udan kanpora joaten gara eta orain lasaiago, betiko martxan.

63 urte

Andres Pardo

Udaran Marokon ibili naiz oso gustura, bero handia egiten zuen baina… Zestoara ere gustura etorri naiz, pozik hasi naiz eskolara, han jolastea eta margotzea gustatzen zait eta.

6 urte

Sara Lizaso

Denei bezala, buelta gogorra egin zait, ohituta geunden berandu jaiki, lo asko egin eta parrandaz parranda ibiltzera. Orain eskolan hasi eta goiz esnatu behar, parrandak ere gutxiago… kosta egingo zaigu.

39 urte

Mikel Rodriguez

Goizetan jaikitzea gogorra egiten zait lo gehiago egin nahi izaten dut eta baina gustura bueltatu naiz eskolara lagunekin eta jolasten ondo pasatzen dut.

7 urte

Aimar Penman

B

I URTERO ditugu mendebaldarrok gure egunerokotasunaren neurgailu nagusi, bata urtaro “kristaua” edo Kristo ondorengoa eta zenbakiz identifikatzen duguna; eta bestea, gure ihardun nagusien araberakoa, dela lan, ikas, kirol edo dena delakoren hastapena eta amaiera neurtzen dituena, irailean hasi eta ekainean amaitzen dena. Urtaro berri bat hasi dugu beraz, eta telebistako iragarki batean agertzen den lez, gurasoen buruhausterako garaiak izan ohi dira hauek. Norbere agenda antolatzen nahikoa lan ez, eta seme-alabena ere atondu behar. Idazten ari zaizuen mutiltzar kaskail honek guraso izatearen aztarrenik ez duen arren, herriko Pilota Elkarteko kide den neurrian, ondorio kolateralik nozitu behar izan duela aitortu behar du. Izan ere, bateko katekesi, besteko ingelesa, hemengo solfeo eta hango partikular, ez da erraza entrenamenduetarako tarte egokirik aurkitzea. Hara hemen, kontra-kantxatik bat-batean burura datozkidan hainbat galdera: zilegi ote gure gaurko gizarte messi-aniko honetan, haur eta gaztetxoen agenda, helduona baino beteagoa izatea? Haurrek ba al dute egunerokotasun astun hori behar bezala kudeatzeko gaitasun intelektualik? Nire ustez, maiz “betebehar“ akademiko horiek denbora-pasa gisa hartu beste erremediorik ez zaie gelditzen. Bestelakoan, Wall Street-eko burtsa bitartekariak baino estresatuago amaituko luketelakoan nago. Handira enbido jo ostean, txikira ez dut pasorik egin nahi. Arestian aipatu dut, urtaro berrian sarturik entrenamenduekin hastear gaudela. Bada, eguna moztearekin batera eguraldiak makurrera egitean pilotalekuan izaten ditugun komeriak direla eta, aurtengoan ere enegarren aldiz Udalari zein kirol arduradunei irtenbide bat berriro erregutu beharrean gara. Egia da, Pilota Eskola sortu aurretik Udalak Guraso Elkarteari arratsaldeko 6ak arte pilotalekua erabiltzeko baimena eman ziola. Egia da halaber, garai hartan pilotaleku eder horretan hainbeste ume jolasean ikusi eta inor pilotan ez aritzeak zenbaitzuoi zer pentsatua eman zigula. Nola arraio zen posible pilotari horren lotua egon den Zestoa bezalako herri batean esku pilota hain hila egotea. Gauzak horrela, Pilota Taldea sortu eta antolatzeari ekin genion, eta gaur da eguna, eskola adineko 25 gaztetxo eta 17 pilotari federatu dituguna, astean bi entrenamendu burutzen dituztelarik. Beraz, hariari helduz, urtaro osoan zehar entrenamenduak izaten direnez, hauek ez dira bateragarri kantxak negu garaian hartzen duen parke izaerarekin. Oso adin txikiko haurrak kantxan zein kontra-kantxan inolako zaintzarik gabe ibiltzen dira eta askotan mina hartzeko arrisku bizia egoten da, dela pilotari batek azpian hartuta, dela pilotakada bat jasota. Ondorioz, entrenamendu orduetan pilota eremu guztia esku pilotarako izatea eskatzen dugu. Dagokiguna eskatzen dugulakoan gaude eta horrela pentsatzen ez duenak barka diezagula baina gu ez ginen Wall Street-en begirale izateko jaio.

E

nbido 2. Mikel Arregi Ertxin


Munduren

irribarrea bila

Uda iritsi eta gehienok maletak prestatzen hasten gara oporretara alde egiteko. Aurtengoan Vidya Iglesiasek, Goiatz Aristik eta Ainitze eta Aiora Urbietak ere maletak prestatu dituzte, baina ez oporretara joateko, munduaren beste aldeko haurrei laguntzeko, baizik. Vidyak nekazaritza gune bateko eskola batean pasa duen hilabetearen nondik norakoak kontatu dizkigu; Goiatz Ugandan aritu da Nefaha umezurztegiko haurrei hortzak tratatzen eta oraindik nostalgia apur batez gogoratu digu bidaia; Aiora eta Ainitze, berriz, Indiara joan dira eta hauek ere umezurtz etxeetan ibili dira, Nava Jeevaneko umezurztegietan. Bi ahizpen arteko elkarrizketatxoari esker bizi izan duten esperientzia hobeto ulertuko dugu. Horrelako bidaian ohikoa den moduan, laurek denbora gutxian sentsazio ugari bizi izan dituzte, txarrak, onak,‌ Dena dela, ezingo dituzte ahaztu hango haurren irribarreak.

Ekuador munduaren

erdigunea

Nire ametsa 21 urterekin betetzeko aukera izan dut. Veronikarekin ingelesa ikasten ari nintzen arratsalde batean (denok ezagutuko duzue, Plataren emaztea) Ekuadorreko Gobernuz Kanpoko Erakundeekin kontaktuan jar nintekeela esan zidan. Segituan martxan jarri eta COAGRO izeneko fundaziokoekin hitz egin nuen. Hauek nekazaritza munduan lan egiten duten arren, komunitateko eskolan lan egin nezakeela esan zidaten. Horrela, abuztuaren 8an aitarekin Bilboko aireportura joan eta nire Ekuadorreko abenturari hasiera eman nion. Bidaiarako beldur handia nuen arren, ondo joan zen dena. Hilabeteko abentura izan da, 2 eta 6 urte bitarteko umeekin egin dut lan San Pablito de Agualongo izeneko eskolan. Haurrekin jolasak egiten nituen eta nire lan eguna goizeko 8etan hasten zen eta arratsaldeko 3etan amaitzen zen. Haurrekin oso ondo moldatu nintzen. Ez ziren asko, 40 inguru eta hiru irakasle egoten ginen beraiekin. Zein egoeratan egongo ziren beldur banintzen ere, ondo bizi zirela ohartu nintzen. Gehienak abeltzaintza eta nekazaritzatik bizi ziren eta nahikoa diru ematen zieten oinarrizko beharrak asetzeko. Ez dituzte hemen dauden etxeak edo arropak, hori esan beharrik ez dago, baina beste balore batzuk dituzte hori baino garrantzitsuagoak direnak, materialismoa alde batera utzi eta giza harremanak ezeren aurretik baloratzen dituzte, eta horretan maisu dira. Bestalde, komunitatea da beraientzat garrantzitsuena eta horren aldeko borroka nabaria zen euren egunerokotasunean. Bilera asko egiten zituzten, eta luzeak. Orduak irauten zuten eta herritar guztiek hartu behar izaten zuten parte, bestela isuna jartzen zieten. Herritar orok zuen zer esana bilera horietan, eta horrek asko harritu ninduen. Gai asko jorratzen zituzten, besteak beste, hezkuntza, lana, segurtasuna‌ Eskolatik irten eta etxera iritsitakoan etxekoak zeuden zain, bi alabak, nire adinekoak zirenez lagun handiak bilakatu ginen. Harreman estua nuen haiekin, eskolako


7 beste aldeko

aren

umeez gain, beraiekin egoten bainintzen egun osoan. Etxeko bat bezala sentiarazi ninduten. Hilabete horretan ez dut izan turismoa egiteko aukera handirik, baina inguruko herriak bisitatu ditut. Asko gustatu zitzaidan lekua “munduaren erdia” izan zen. Hau Cayambe izeneko herrialdean dago. Erakusketa moduko bat ikusi nuen eta han marra ekuatoriala lurrean marraztuta dago. Oso leku interesgarria iruditu zitzaidan. Esperientzia guztia zoragarria izan da. Inoiz ez nuen pentsatuko horrelako lotura sendoak ezarriko nituenik hain denbora gutxian, baina halaxe izan da. Etxetik urruti zaudenean, eta ia ez duzunean etxekoekin eta lagunekin kontakturik, bertako jendeari gehiago heltzen diozu eta harreman estuagoak eraikitzen dituzu. Gainera, hango txikiek ere asko lagundu zidaten horretan; irri eta laztanek egunero gogoratzen zidaten zergatik egin nituen hainbeste kilometro. Handik alde egitea eta guztiak agurtzea gogorra izan bazen ere, ezin izango dut deskribatu inoiz Zestoara iritsi eta plazako barreretan nire lagunekin topo egitearen satisfazioa.

V

idya Iglesias

Uganda afrika

sakona

Lur gorri-gorrizko bidexka agertu zait aurrean. Begiak ireki ezinik nabil, eguzkia irten berria da, baina gogor jotzen du eta ordu askotako bidaiaren nekea nabaritzen dut. Jeep baten barruan nago, aldamenean dut Maria, unibertsitateko laguna, Hondurasen ere abentura-lagun izan nuena eta oraingoan “ahizpa” bihurtu dena. Atzean hiru maleta handi ditugu, lanerako behar ditugun tresnez beteak. Duela hilabete batzuk, “Mukwano-lagun”-eko partaide den Sabinekin kontaktuan jarri eta orduan hasi zen guztia. Aurtengoan bera ez dator, baina guztia prest utzi du erraztasun guztiak izan ditzagun. Azkenik iritsi gara Bujagalira. Bujagali, Jinjako auzo txiki bat da, Uganda hegoaldean kokatua. Hemendik aurrera Victoria lakua eta Nilo ibaia izango ditugu bizilagun. Jada igaro dira egun batzuk eta ez gara “muzungu” (pertsona zuriak suajilieraz) arrotzak sentitzen. Umeak oinutsik ikusteak; emakumeak zapiarekin haurra bizkarrean lotu eta baratzean aitzurrarekin jarduteak; hamabost eserlekuko “matatu” (taxi-furgoneta) batean hogeita hiru lagun eta bi oilar joateak; argindarrik eta ur-korronterik ez edukitzeak; eta beste horre-

···


···

lako mila gauzek dagoeneko ez gaituzte harritzen, gure begi eta bihotzak ohitu egin dira. Goizean Nilora begira gosaldu eta lokatzaren ondorioz urdina izateari aspaldi utzi zioten oinetakoak jantzi eta lanera abiatu gara. Ez ordea, motxilan xirak sartu gabe, lehenago edo geroago zaparradaren bat botako du eta. Gaur ere izan ditugu bide-lagunak, eskutik eutsita gurekin etortzen diren umeak. Eskola aurretik pasa eta barrura sartu gara. Ikasiak ditugu beraien abestiak, baita beraiek ere Pirritx eta Porrotxenak. Agurtu ostean, oraingoan bai, lanera. Eraikitzen ari diren eliza da gure hortz-klinika, sabai moduan toldo bat dugularik. Segituan antolatzen dugu guztia. Aulki batzuk pazienteentzat, bi mahai behar ditugun medikamentu, anestesia eta instrumental guztia jartzeko, tresnak garbitzeko ontziak, ontzi txikiagoak pazienteek listua bota dezaten, zabor poltsa batzuk eta ur-botila huts bat erabilitako orratzentzat. Laneko arropa jantzi, eskularruak eta maskarilla hartu eta kopetan argia jarrita lanean hasteko prest gaude. Joy, Dan eta Grace ere iritsi dira laguntzeko, lan talde polita osatzen dugu. Gure helburua, “Nefaha” orfanatoko berrehun umeak ikusi eta tratatzea da, baita etortzen diren auzoko beste ume eta heldu guztiak ere. Joan da goiza eta lasai samar gauden tartetxoa aprobetxatzen dugu auzoko etxe batera bazkaltzera joateko, familiako parte sentitzen gara. Lanera itzuli eta paziente gehiagorik ez dagoenean, gauza guztiak jaso ditugu. Azkeneko argi orduak aprobetxatzeko asmoz, Aliri deitu eta Jinjara goaz, kafetxoa hartzera. Ali, “boda-boda” (motor) gidaria da, Maria eta ni bere atzean eseri eta han goaz hirurok kaskorik gabe eta isildu gabe. Illuntzean eltxoak agertzen hasi aurretik jantzi ditugu galtza luzeak eta jertsea. Afaria bukatu eta hor datoz gaur ere Isaac eta Johny, begiak ixten hasten zaizkigun arte konpainia egingo diguten lagunak. Ze gaitaz hitz egingo ote dugu gaur? Abortoa, erlijioa, homosexualitatea…? Faltan botatzen ditut “sobremesa” horiek. Horrelako egunekin lortu dugu beraien bizimodua ezagutzea, beraiek ezagutzea. Horrela ezagutu dut Kanifa, hiru urteko neskatoa, ahoko mina duela eta, bere amonak lagunduta etorri dena. Triste dago. Berarengana hurbildu eta eskua bizkarrean jarri diot. Ezin ongi adierazi nire eskuek momentu horretan sentitu dutena. Arnasaldi bakoitzeko “kra-kra” antzeko hots sakona nabari dut. Infekzioa du arnas-bideetan, oso gaixorik dago eta ez du baliabiderik medikuaren kontsulta eta medikamentuak ordaintzeko. Ahoko infekzioarentzat antibiotikoak eman eta etxera joan da. Egun batzuetara “kontsultara” etorri da berriro, hagin bat ateratzera. Antibiotikoek biriketan ere eragina izan dutela ikustean, negarrez hasi naiz. Hobeto dago, baina noiz arte? Uste baino lehen iritsi zaigu azken eguna eta itzultzeko esperantzarekin agurtu ditugu gure lagun afrikarrak. Afrikak badu zerbait berezia eta egia da, “engantxatu” egiten du.

G

oiatz Aristi


9 India, asiako

punta zorrotza

NAMASTE! - Hainbeste denbora zain egon eta gero, ailegatu garela Aiora! - Bai, ederki kostata e! Dagoeneko zenbat urte daramazkizu gerra ematen Indiarekin? - Baina ikaragarria dela? - Momentu bakoitza kriston abentura! Aireportutik ostalera ailegatzea bakarrik… Badira hilabete batzuk Indiara etortzea erabaki genuela. Arrazoi asko genituen horretarako, baina bat oso tentagarria, Urolako Nava Jeevan elkarteak diru laguntzak ematen dizkien haurrak ezagutzea. -Hau tankera Aiora! Delhin; zu hankako behatza puskatuta; motxila ez zaigula ailegatu; maparik ere ez daukagu… Eskerrak ostala hartu genuen! -Aini, gela konpartituta zelako hain merkea ezta? Hau bitxo piloa!! -Orduan labezomorro hauek ere pagatu beharko dute tokatzen zaiena! Delhira motxila iritsi bezain laster abiatu gara Calcutara, tartean dauden zenbait herri ezagutuz. Kolkata erakarpen turistikorik gabeko hiria da, baina aldi berean atzerritar ugari aurki daitezke boluntario gisa. Bertan Nava Jeevaneko lau kiderekin elkartzekoak gara hauen umezurtz etxeak ikusteko, baina beraiek iritsi bitartean ezer planeatu gabe daukagunez, Calcutako Ama Teresaren etxeak babestutako umezurztegi batera joan gara. Elkarrizketa bat egin ondoren bihar hasiko gara urritasun fisiko eta psikikoak dituzten umeekin elkartzen. Lehenengo eguna ez genekien nolakoa izango zen, baina uste baino arinagoa egin zaigu. Gelara sartzean nahiko gogorra izan da ikusitakoa, baina haurrekin harremanetan hasi orduko jakin dugu oso ondo moldatuko garela hurrengo egunetan ere. Umezurtz etxe honetan era guztietako gaixotasunak dituzten umeak jasotzen dituzte; burmuineko paralisia dutenak, atzerapen psikikoak dituztenak, Down sindromedunak, autistak… eta guztiek arazo psikikoez gain gorputzeko malformazioak dituzte. Dena den, haur hauen egoera ikustea baino gogorragoa egin zai-

gu euren gurasoek kalean abandonatuta uzten dituztela jakiteak. Izan ere, familia horien ustez, aurreko bizitzan zerbait gaizki egin izanagatik jainkoak zigortu ditu eta merezitako gaitzak dituzte. Arrazoi horregatik gizarteak erabat baztertzen ditu, inolako laguntzarik eman gabe. Etxe honetan irudi gogorrak ikusi arren, gure oroitzapenak erabat bestelakoak izango direla badakigu. Goizero boluntarioak gelara sartzean haur horien aurpegietan ateratzen diren irribarreak ahaztezinak izango dira. -Aini, ze egunetan bizi gara? -Neuk jakingo banu! Ez al genuen geratu behar azpeitiarrekin? -Deitu egingo diegu, eta ea zer egiten dugun gaur! Astebetez hiru azpeitiar eta idiazabaldar batekin ibili gara Nava Jeevan elkarteko funtzionamendua eta batez ere, bertako haurrak ezagutzen. Haur hauen egoera bestelakoa da, gehienak odoleko gaixotasunak dituzte (HIESA, talasemia…), baina badira arazo psikiko eta fisikoak dituzten haurrak ere. Haur hauek ere abandonatuak izan ziren euren gaixotasunen berri jakitean. Elkartearen helburua, Euskal Herriko bazkideen diru laguntzen bitartez, haurrek behar dituzten tratamenduak ordaintzea da. Zentro hauetako haurrak oso osasuntsu eta alai aurkitu ditugu. Nava Jeevanen proiektu berria tsunamiak astindu zuen herrixka bateko eskolaren egokitzapena burutzea da, eta hara joateko ere aukera izan dugu denok. Kotxez, zibilizaziotik lau ordutara dago herrixka hau. -Aini, hauek dira hauek zuloak! -Ze pasa da, elefante koadrilla ala? Denok sentsazio berdinarekin iritsi gara Ankurrera, “kriston buruko mina”!. Baina bueltako sentsazioa ere, guztiona berdina izan da, esperientzia ezin hobea! Bertako haur, guraso nahiz aiton-amonak txundituta zeuden “txuriak” ikusteaz, eta oso harrera eta egonaldi atsegina egin digute. Ankurretik bueltan amaitu zen gure Indiako egonaldia. Nava Jeevaneko lagun berriak “laster arte!” batez agurtu eta egun gutxira hemen ginen, festa usainez beteriko herrian. -Hau depresioa Aini, dagoeneko berriz ere hemen! -Hara joatea gogorra zela baina, hona bueltatzea ere… -Hau bajoia! Eta orain zer? -Goazen San Joanera pasiera, hartu gitarra…

A

iora eta Ainitze Urbieta




Uztailaren 12a Trapu Zaharrak taldekoak Zestoan jira eta bira

Festa aurreko asteburua. Uztailaren 20a Bullying-aren kontrako super-heroiak Zestoako plazako pantaila erraldoian

Abuztuaren 8a 25.000 urteko zintzilikarioaren aurkikuntza Idiakaitzen

Abuztuaren 17a Madrileko bidea ez ote zuten topatu, gazte katolikoek?

Abuztuaren 25a Dinastia Etxabe txapelketan Santxo-Peñas eta Olano-Tolosa garaile

Urtetik urtera, indartzen ari da asteburu hau, jendea indartsu irteten da kalera bi egun hauetan. Festa usaina nabarmena izan da, guztiak gogotsu makinaria martxan jartzeko asmotan. Gazte Eguna aurpegi tristeekin hasi zuten herritarrek, eguraldiak ez baitzuen lagundu eta gazteek azken momentuan planak aldatu behar izan zituzten. Frontoi Zaharrean egitekoa zen bazkaria, kiroldegian egin zen, gorabeherak gorabehera, eguraldi txarraren kontuarekin batera, aurpegiko tristura ere alde batera utzi eta 200 bat lagun elkartu ziren bazkaltzen. Arratsalderako nahiko euri botata eta tripa ondo beteta, inork ez zuen izan aitzakiarik txirrindulariak animatzera joateko. Aurtengoan, Ondarbaso igoerako podiuma Iñaki Gabarain, Jon Mendia eta Garikoitz Arrizabalagak osatu dute. Ondarbasotik bueltan, Skandalue elektrotxarangak ederki alaitu zituen kaleak, gazte eta hain gazte ez direnak gustura aritu ziren dantzan eta kantuan; bitarte horretan zezenketen aurkako taldeak tartetxo bat hartu zuen “aurten azkena” lemapean elkarretaratzea egiteko. Eguneko ekitaldiei amaiera emateko, Adabegi eta Gundestrak herriko musika taldeek kontzertuak eskaini zituzten eta herriko gazteek ekitalditxo bat burutu zuten Gazte Egunari amaiera emanez. Zaharren eguna ere ez zen bezperakoa baino askoz eguraldi hobearekin hasi, edadetuak mezetatik irten eta orduantxe hasi zuen euria. Nahiko lan izan zen, urteroko ekitaldia ondo irteteko leku egokia topatzen, baina azkenean arriskatzea erabaki eta Laranjadin bertan burutu zen. Laranjadi hutsa zegoela ikustea hotz samarra izan zen baina aterpedun ertz guztiak aprobetxatu ziren ekitaldia ikusteko. Aurtengo omenduak, Modesta Larrañaga Albizu eta Gonzalo Ruiz Alonso izan dira. Gonzalok ezin izan zuen agertu oroigarria jasotzera, baina Modesta hantxe izan zen oroigarria jaso eta Itxaropena dantza taldearen eta Idiakaitz txistulari taldearen emanaldia ikusten. Ekitaldiaren ondoren, adinekoek Arozena Hotelean bazkari eta musika ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Eguna borobiltzeko, arratsaldean, Euskal Herriko 2. mailako aizkora kanporaketa egin zen. Zahar eta gazteek arratsalde pasa polita izan zuten plazan.


3

k

1

Irailaren 7a

ale/bale KALE.

Herriko zazpi koadrillek futbito txapelketa jokatu dute udan zehar

BADA ORDUA IBAĂ‘ARRIETATIK IRURE TXIKI ETA ELORDI

BASERRIETARA DOAN BIDE HONI

KONPONBIDEREN BAT EMATEKO.

Irailaren 9a

BA L E .

Abuztuko bigarren hamabostalditik festak arte ez da falta izan pilotari gazterik frontoian

TXANPINOIAN,

PARKETXOAREN ATZEAN PETRIL BAT EGIN DUTE, LURRA ERORI EZ DADIN.

ESERLEKU

MODUAN ERABILTZEKO ERE EGOKI GERATU DA

danbolin

zulo

Irailaren 23a Bainuetxeko langileek ere bat egin zuten ostalaritzako greba deialdiarekin

Irailaren 24a Katamarru natur taldearekin sendabelarrak ezagutzen

Irailaren 24a Urteroko legez, gudari egunaren baitan, Xabin Etxaide oroituz


Hi, gazte… arroz esnia

iten ba al dakin/k?

Osagaiak : 1 l esne 100 g arroz 100 g azukre 1 limoi azal puska 1 kanela zotz

kortadiren

plateretik

Prestaketa : Ontzi batean, jarri irakiten 1 l esne limoi azalarekin eta kanelarekin, eta, bor bor egiten hasten denean, gehitu arroza. Eduki su baxuan irakiten (20 min), eta nahasi tarteka kutxara batez. Ondoren, bota azukrea, eta nahasi (10 min). Konta daitekeen sekretua: azkenik, nahasi bi kutxara esnegain… Bale, bale…

ta, etxeko... menbrillua? Fruta dendara zoazela… eskatu, betiko sagarra eta platanoaz gain, irasagar (membrillo) pare bat ere saltzaile jatorrari… Eta goazen etxera.

Osagaiak : 1/2 kg irasagar (2-3 ale) 1/4 kg azukre

Prestaketa : ∑ Zuritu irasagarra, eta kendu haziak. ∑ Moztu zati handitan, eta jarri azal eta guzti ontzi batean, urez tapatu arte. Egosi (20 min). ∑ Atera fruta zati handiak, eta pasatu beste ontzi batera. ∑ Atera lehenengo ontziko azalak, eta sutan eduki jarabe lodi bat egin arte. ∑ Nahasi jarabe hori eta azukrea irasagarrari, eta egosi 30-40 minutuz. Eman tarteka bueltak. ∑ Jarri molde batean, eta utzi hoztu arte.

Asmauko al den/k

Osagaiak :

galleta hauek iten?

∑ 150 g gurin 50 g irin(1/3 kikara) 50 g almendra xehatu (1/3 kikara) 175 g azukre (1 kikara) 10 g kanela (1 koilara eskas) 100 g zuringo (3zuringo) 4 kikara: 1 litro Prestaketa : ∑ Bigundu gurina (berotuta). ∑ Nahasi beste osagai guztiak, eta jarri banaka moldetan. ∑ Sartu labean (180 ºC-ra, 10 min).

On egin!


5 1

efe meri

deak

1936-09-21 (duela 75 urte).

Gerra: frankistek Zestoa bere egin zuten. Oso giro mikatza zegoen herrian frankistak iritsi bezperatan. Irailaren 19an, Joan Jaio 22 urteko ikasle zestoarra hil zuten Zumaiako barran. Hurrengo egunean, berriz, igandean, zazpi errekete fusilatu zituzten Iraetan. EGUNKARI

Z A T I H O N E T A N, G E R R A R A D O A N G A Z T E T A L D E B A T AGERI D A

AROZENA

H O T E L A U R R E A N.

Astelehenean, irailaren 21ean, Akoa aldetik behera iritsi omen ziren erreketeak (tercio de requetés) eta haiek egin omen ziren herriaren jabe. Oinazeak ez ziren, ordea, amaitu: esate baterako, 1939ko ekainaren 8an, Debako Josefa Martina Isasti fusilatu egin zuten Zestoan. Horrez gain, hogeitaka zestoar, batekoak zein bestekoak, hil ziren frontean gerra madarikatu hartan.

Gerra “irabazi” eta gero, zapaltzailearen ohiko moduak ezarri ziren gure herrian: salatzaileak nonahi, lanetik botatzea jendea, familia osoei bidegabekeria ugari egitea… Nola ahaztu?

JARA Osoro, Jasone. Zubia argitaletxea, 2001

irakurri

berri dut

Ainara Martin Zeruko ateetan deika. Sierra i Fabra, Jordi. Giltza-EDB, 2006 Dirudun familia bateko 19 urteko neska bat da Silvia. Kokoteraino dago ingurukoek dituzten berarekiko aurreiritziekin eta Indiako erietxe batera boluntarioa joatea erabakitzen du, neska polit eta izen oneko bat baino zerbait gehiago dela erakusteko asmoz. Liburuaren egilea lehenagotik ere ezagutzen nuen eta oso gustura irakurtzen dut. Liburu hau erraz irakurtzekoa da berehala kateatzen zara eta. Nire adin ingurukoei gomendatuko nieke protagonista gaztea izanda askotan identifikatuta sentitzen baitzara baina edozeinentzat da egokia.

Jara izeneko neska baten lehenengo abentura dugu hau. Urko izeneko mutila gustatzen zaio eta bere lehen musuarekin amets egiten du egunero. Bere ametsa errealitate bihurtu nahi du. Horretarako, Ihintza, bere lagun minaren laguntza behar izango du. Baina Jarak arazoak izango ditu, Amaia izeneko neska nagusi batek aurre hartuko baitio. Piercing-a, musika, tatuajeak, arropa modernoak, bideoklipa, dantzak, kalimotxoa eta gurasoen haserreak osatzen duten puzzlea interesgarria egiten da. Irakurtzen hasi eta bukatu arte irakurle gazteak eta ez hain gazteak direnak ere harrapatuta sentituko dira Jararenkin batera.

KALIFORNIAKO NESKAK Iturralde, Joxemari. Ibaizabal, 2000 Anuxka bere bi lagunekin: Ainhoa eta Riskyrekin Kaliforniara doa hilabetez. Ama eta aita agurtuta, hegazkina hartzen dute. Hegazkinean elkar ikusteko plana egitendute, Kalifornian bakoitza herri ezberdinera zihoazelako: hilabetearen 15. egunean San Francisco hiri ezagunean elkartzea, Golden Gate parkean. Azkenean heldu zen eguna Ainhoa eta Riskyrekin erlkartzeko. Ordu berean agertu ziren hirurak parke handi horretan. Bakoitzak bere esperientzia kontatu eta Riskik tatuaje bat egin zuela bularrean kontatu zien. Berak ez zuela nahi baina banda batekoek obligatu zioten...


auzo etatik akoa AURTENGOA SEIGARRENA, ETA AURRERAKA DOA FESTA 2005. urtean Pedro Cabanillasek izandako ideia hartu eta hasi ginen kros hau antolatzen. Urtetik urtera ideia berriak gehitzen joan gara, lehena krosa izan zen eta ondoren etorri ziren igande arratsaldeko oilasko biltzea, auzoko afaria eta gero eta fama handiago hartzen joan den asto lasterketa. Horiek izan dira urteetako auzolana, borondatea, elkartasuna eta abar pilaren emaitzak. Urtero bezala hor ginen, larunbat arratsaldean, batzuk karpak muntatzen, besteak gaueko afaria preparatzen, beste batzuk kroseko zirkuitua prestatzen, eta horrela ordu batzuetako lana. Dena prest utzi ondoren, afaritarako bildu ginen, urteroko txokoan. Eskerrik asko bertakoei. Denon artean antolatutako afari goxoaz disfrutatu ondoren, bertso saio eder eta elegante bat izan genuen eta goizaldera arte erromeria. Baina hor ginen igande goizean, umorea lagun eta eguraldiari aurre eginez, eguna aurrera eramateko prest! Laster ziren lehen korrikalariak Akoako ermita aurrean, eta gu, jira batera, jira bestera, dena prest. Hamaiketakoa martxa onean zen, salda benetan ederra, beste dena bezala. Txistulariak ere beraien lanean, eta handik pixka batera irteerako txistua, bizi-bizi irten ziren, batzuk meta bolantera heltzeko esprint luzean sartu ziren, eta handik aurrera buelta bukatzera. Aurten ere, irabazlea azkeneko urteko bera, akoatarrak ere hor genituen, maila ematen. Ondoren, hamaiketako eder bat inguratu ziren guztientzat eta, nola ez, asto lasterketa, aurtengoa ere lasterketa estu eta ederra! Sari bikainen banaketa ere egin zen, korrikalari guztiek izan zuten saria. Pixkanaka-pixkanaka, orduak aurrera eta azkeneko bisitariak etxerantz abiatu orduko, hor ginen akoatarrak dena jasotzen! Eta behin bapo bazkalduta, oilasko biltzera, gure “karroza� eder eta elegantean, auzoko baserrietatik buelta eginez, bateko etxafuego eta besteko dantza, gaua iritsi zitzaigun; herritik buelta egin eta ermita inguruan bukaerako traka botatzearekin batera Akoako festen amaiera! Datorren urtera arte!

A

kua auzoa


7 1

AKUA [UDABERRIZ] Harri bitxiz eta biziz eginiko Kristo, zuri urdin gorri urre landare lore-sorta mosaiko, bide-gurutzean bide, gorputz arrean zauri umel gorri, haran ederreko atakan ate. Ezti usaitan banoa aurrekoek igurtzitako harri labainetan gora erromes. Zozo bizia txor txor txor intxaur sagardi San jakuerantz badoa San Jakuetik nator. Pisu zait bidea harri labainetan gora. Harrizko ardiak larreetan apal, arto ereiten, Millet. Santa Kutz Zestoakoan seiak tan tan tan… Arte beltzetan ezkutuzko urek durundi Kaltzaran gora erromes. Akua isil negar herriko bozgorailu zakur aiuma haur karrasi galderantzun agindu. Hiri handiko haurrak baserrietan galdez ezinezko erreinu galduaren bila, elor arantz usaidun arte eta arkazi berde beltz urritz eta harri, gorputza makur gizonak arto ereite Millet.

Akua zortzi larrosa gorrizko lore sorta zotzi amapola gorritan odol zortzi pinporta gorridun neska zortzi ahotako pa gozo. Loretan gereziak ereñozu usaidun Akua mendi bideko pausaleku traktore burrundara kirkir-dei txori-dei sasi artean eskura zozoa. “Jexus, nekez uzten du gezalak itsasoa ez hare-harriak basamortua; ez du liliak udaberria uzten ez elurrak zuritasuna; bere sorterria nekez uzten du sustraiak han dituenak”, marmorean “Xerna, gogoan zaitugu” Karnaba kantari elorri usain krabelin gorri eta hori txilin lore lili mendiko lore eta gaztainadi ahateak oilarrak huntz aihen amabirjina-hatzapar.

Akua isil berritxu Ertxin lekuko Ekain ezkutuko zaldi irrintzietan. Akua lizun haizeak harrotzen bagadietako gona, Akua, Zestoa erro duen arbola emankor, Akua, ale gorrizko gaztainondo, Akua, amapoladun garisoro Akua, kaliza. Pelikulako liederra baserritarrak txistuka Akua, zortzi bihotzetako orgasmo lorategian zortzi odol tanta amodioak zugan zortzi aho, zortzi tximeleta loretu… Akua…

J

okin otaegi

J O K I N O T A E G I, LA SALLETARRA, 1930EAN JAIO ZEN MATXIMENTAKO LARGARATE BASERRIAN. IRAKASLE IZAN ZEN EUSKAL HERRIKO TOKI FRANKOTAN ETA ZARAGOZAKO AUZO BAZTERTU BATEAN ERE LAN EGIN ZUEN URTE ASKOAN. 58 URTE ZITUELA, BIZITZAREN NORABIDEA ALDATU ETA RUANDARA JOAN ZEN. HANGO BIZIPENEKIN, 2008AN, RWUANDA BIOTZ-MINEZ LIBURUA ARGITARATU ZUEN. 1980KO HAMARKADAN AKOA ALDETIK IBILI ZEN, ETA ORDUKOA DA HEMEN AGERI DEN POESIA.


auzo etatik AIZARNAKO AMABIRJINAK Egitarauan garbi aurreikusten zen lau egunetako jaiak antolatuta zeudela aurtengo Amabirjinetarako. Sinestea ere zaila egiten zen, Azpeitian hiru egun eta Aizarnan lau? Lau egun bai, lau! Eta laurak egoki antolatutakoak, gainera! Egitaraua nahiko ausarta ikusten zen Aizarnarako, lau eguneko jaiak egoki betetzea ez baita oso erraza honelako auzo txiki batean. Baina horretan, arduratu ziren gazteek lasai erantzun zioten hartu zuten erronka handiari.

Jaietan lepoko zapia erabiltzeko ohiturarik ez dut ezagutzen Aizarnan, baina aurten ugari ikusi dira eta aldarrikapen bat idatzita zutela gainera (Elkartea zabalik, herria bizirik). Hori dena elkartearen arazoari begira; eta presoen sakabanaketaren aurkako adierazpenak ere ez dira falta izan, beste urteetan bezala. Plazan txosnek ere izan zuten beren tokia, pauso gutxirekin tragoa sarri egiteko moduan kokatuta, gainera. Izan ere, orain, gazteek garagardoarekin txosna zaratatsuak behar izaten dituzte, nonbait, goizeko ordu txikiak arte parrandan ibiltzeko. Abuztuaren 13an, Aizarnan esaten dugun bezala, Kontzejuko balkoitik “etxafuegoak� botata hasi ziren jaiak. Ordurako, parrilla prest zegoen sardinak erretzen hasteko, txotxetik sagardoa ere laguntzeko, eta Zestoako Laranjadi txarangaren doinuak izan genituen lagun jaien hasiera girotzeko. Nahiko jan eta edan ondoren alai ikusi ziren kaleak ilunabarra iritsi arte. Helduak tabernatik tabernara trikitixa lagun zutela afarirako ordua iritsi zain; eta, bitartean, haurrek plazan gozatu zuten beraientzako prestatutako jolasekin. Jaietan denak baitute gozatzeko eskubidea! Herri afaria ere, jendetsua eta umoretsua gertatu zen. Horrek bai lagundu zuela jai giroa gradu batzuk igotzen! Bigarren eguna gazteei begira zegoen antolatuta. Nahiz eta jubilatuek ere beren urteko hamaiketakoa egun berean ospatu, horrek ez zien kendu protagonismorik herriko gazteei. Bi talde osatu eta herri kiroletan egin zuten norgehiagokak lortu zuen herriko plaza jen-

aizarna

dez gainezka jartzea. Kirolaririk onenak ere ez zuen lortuko honelako jendetza hurbiltzea. Gazteek afariaren ondoren, trikitixa eta DJ Pajarito zaratatsuarekin, goiz aldean amaitu zuten beren eguna. Hirugarren eguna, Amabirjinaren eguna, ohiturari jarraituz Meza Nagusiaren ondoren pilotariak aritu ziren. Aurten, Zestoako Ekain pilota eskolako gazteen arteko partidak zeuden antolatuta eta ikuskizun polita erakutsi zuten. Begira zeuden guztiak gustura irten ziren behintzat. Frontoi polita, pilotari gazteak, baina hala ere ez zen jende gehiegi hurbildu. Eta ezin da izan pilotazale gutxi delako herrian, lo faltan zeuden gazteak faltako ziren nonbait, bestela zaila da ulertzen. Arratsaldean beste itxura bat zuen, ordea, plazak. Aizarnazabalgo bertso eskolak Fernando Amezketarraren bizimodua antzeztu zuenean, alegia, ez zen inon zirrikitu librerik ikusten eta jendea isil-isilik gustura egon zen gazte horien ikuskizunari begira. Izena kopiatu zigun herri horretako biztanleekin beti izan ditugu hartu-eman sendoak eta orain ere jarraitu egiten dute, segi dezagun horrelaxe. Egun hori ere besteak bezala erromeriarekin amaitu zen, dantza zaleen gozamenerako. Laugarren jai egunean, normala indarrak murrizten hasita egotea, baina oilasko biltzen hasi eta berehala kargatu zituzten pilak herriko gazteek. Aurten oso talde gazteak hartu du ekintza horren ardura eta, aurreskua egiterakoan, nabaritu zen gaztetasuna; hala ere, jende berria ikustea beti da pozgarria ikuslearentzat eta, ekintza denboran irauteko, beharrezkoa gainera. Jaiak amaitzeko, Aizarnan zaletu ugari duen Kupela taldearekin erromeria. Lau egun jarraian eta gorputza nekatzen hasita zegoen; baina, hala ere, hauek jo zituzten pieza alaiek, hanka asko jarri zituzten dantzan. Festa giro lasaia eta atsegina, eguraldia ere lagun izan genuen, eta garbitasunak ez zuen izan akatsik. Herria garbi ikusi genuen lau egunetan zehar, urte borobila aurtengoa eta eskerrak eman beharra daukagu antolaketaz arduratu ziren guztiei, lan bikaina egin izan dutelako. Zorionak!

J

on Egiguren


9

1

agenda ur

ria

02 03

IGANDEA

Kilometroak 2011, Azpeitian. ASTELEHENA

IGANDEA

Agiro mendi taldeak antolatuta egun osoko mendi zeharkaldia. (egutegiaren arabera)

16 15

te, spinning, aerobic (hamar pertsonako taldea osatzen bada) eta pilates. Informzio gehiago eta izen ematea kirodegian. Tel: 943 147 942 ntzezpen tailerra hasiko da Amancay Gaztañagaren eskutik. Tailerraren helburua Zestoan antzerki talde iraunkorra sortzea da. Horretarako honako ibilbidea jarraituko dira: lehendabiziko bi urteetan, Michael Chejov eta William Layton-en interpretazio teknikak ikasi eta landu eta hirugarren urtean, autore baten obra osoa landu eta antzeztu. Hortik aurrera antzerki taldea osatua eta egina egongo litzateke eta urteko antzerki obra bat eskaini eta landuko luke.

OSTIRALA

Gazte lekua irekiko da. Ostiral eta larunbat arratsaldeetan zabalduko da (17:00-19:30 bitartean). Gazte lekua 12 urtetik gorako nerabeei eskainitako txokoa da: bertan lagunekin egoteko leku aproposa dute, bertako ekintzetan parte hartzeko aukera, eta beraien proposamen eta ekimenei irekita dagoen gunea da.

09

iroldegiko ekintzak martxan dira: 3. adinekoen

•A

YOGA ikastaroa hasiko da. Klaseak, astelehenetan eta asteazkenetan izango dira hasiera batean, 17:30-19:00, kultur etxean. Mertxe Urretak, hogei urteko esperientziadun irakasleak, jakinarazi du adin mugarik ez dagoela. Tel: 943 147 875

07

• Kgimnasia, mantenu gimnasia eta luzaketak, kara-

IGANDEA

Nafarroa Oinez 2011, Tafallan. LARUNBATA

Agiro mendi taldeak antolatuta BTT irteera, goiz pasa. (egutegiaren arabera)

•P

ilota eskolen ordutegiak: Benjamin mailatik nagusietaraino astearte eta ostegunetan eta kadeteak astelehen eta asteazkenetan 17:30etatik 19:00etara baldin eta Udalak baimenduz gero. Bestalde, iaz hasi bezala, aurrebenjaminak larunbat goizean izango dute hitzordua, 11:00etatik 12:00etara.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.